174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune...

44
hh GAIA: ESPAZIOEN ANTOLAKETA HAURRAREN AUTONOMIA GARATZEKO ELKARRIZKETA: ROSA VIDIELLA I BADELL • PARTAIDETZA (IV) • IKASLE EUSKALDUN ELEANITZAK • HEZKUNTZA INKLUSIBOA ETA ESKOLA PORROTA GALDEIDAZUE: JUAN CARLOS TORREGO • ARRIKRUTZ KOBAK • SAIOA IRAOLA 174 hik hasi 4 EURO 2013KO URTARRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 1

Transcript of 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune...

Page 1: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

hh

GAIA: ESPAZIOEN ANTOLAKETA HAURRAREN AUTONOMIA GARATZEKO • ELKARRIZKETA: ROSA VIDIELLA I BADELL • PARTAIDETZA (IV) • IKASLE

EUSKALDUN ELEANITZAK • HEZKUNTZA INKLUSIBOA ETA ESKOLA PORROTA •GALDEIDAZUE: JUAN CARLOS TORREGO • ARRIKRUTZ KOBAK • SAIOA IRAOLA

174hik hasi

4 EURO • 2013KO URTARRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 1

Page 2: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 2

Page 3: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

aurkibidea10gaia

ESPAZIOEN ANTOLAKETA JARDUNALDIAK“Espazioen antolaketa haurraren autonomia garatzeko” jardunaldietan umearen beharrak, gaitasunak eta garapen ebolutiboa aintzat hartuko dituen haur eskolak diseinatzeko,hainbat gako eman zituzten Joxe Ramon Mauduit psikologoak,Rosa Vidiella i Badell psikopedagogoak eta Kristina Goñi etaMari Jose Arozena haur eskoletako zuzendariek.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: hik hasi. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2012-12-18). Kopurua: 3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da

8 hizpide izango da

10 gaia

ESPAZIOEN ANTOLAKETA, haurraren autonomia garatzeko

16 elkarrizketaROSA VIDIELLA I BADELL hezitzailea eta pedagogoa

23 PARTAIDETZA (IV)

30 esperientziakIkasle euskaldun eleanitzak sortzen. Dimako ikastetxean etaDonostiako Aitor ikastolan

33 ekarpenakHezkuntza inklusiboa eta eskola porrota.

35 galdeidazueBa al du zentzurik ikasleen artean elkartasun egituraksortzeak? Juan Carlos Torrego

40 nora joango gara?Oñatiko Arrikrutz: lurraren barrunbeetan

42 Atzeko atetikSaioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea

www.hikhasi.com

ROSA VIDIELLA I BADELLHaurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy institutuaren oinarriekin bat eginez. Haurrari erabateko askatasuna eta segurtasuna emango dioten espazioak antolatzen eta diseinatzen laguntzen du.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 3

Page 4: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 4

Page 5: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r t a r r i l a

LOMCE: eskola-porrota handituko duen legea

Azken hamarkadetan, lege organiko ugari argitaratu dira Espainiako Estatuan.Organiko hitzak, estatu osoko hiritarrei ezartzeko egina dela adierazten du. Madril-go gobernura iristen den alderdi bakoitzakhezkuntza-lege organiko berria egiten du,hiritar guztiei bere ideologia ezartzeko as-moz. Hainbatetan, gainera, legea argitaratubai, baina ez du denborarik izaten ezta mar-txan abiatzeko ere.

Orain, PPren gobernuak ezarri nahiduen LOMCE (Ley Orgánica para la Mejorade la Calidad Educativa) legearen aurre-proiektuan ageri denaren arabera, estatuakhartuko ditu erabaki garrantzitsu guztiak:curriculuma gehiago zentralizatuko du (le-hen % 55, eta, orain, % 65); estatuak ezarrri-tako azterketak maizago egingo dira (lehen,Batxilergoaren amaierako hauta-probazen; orain, berriz, LHko 6. mailan, DBHkoamaieran eta Batxilergoaren amaieran izan-go dira); hizkuntza nagusia gaztelania izan-go da; ikastetxeetako zuzendaritzek admi-nistrazioaren zerbitzura aritu beharko dute,horretarako, zuzendarien gorputz propioaosatuko du; eta abar.

tzen ikasiko dute, baina ikasle bakoitzak zailizango du bere garapen propioa egitea. Ha-la, irakaskuntza konduktistagoa bihurtukoda, eta zaila izango da oinarrizko konpeten-tziak behar bezala garatzea. Epe luzera, ikasleak ez errespetatuak eta bortxatuaksentitzean, emaitza eskasagoak izango dire-la ondoriozta liteke.

LOMCEk ez du ikaslearen garapena era integralean hartzen, merkatua hartzendu jainkotzat, pertsona bigarren planoan utziz. Ikasleen arteko konpetentzia indar-tzen du baina ez ditu pertsona konpetente-ak sortzen. Ondorioz, ez ditu lantegiek etabestelako lanek behar dituzten pertsonakonpetenteak, arduratsuak, sortzaileakprestatuko.

Euskararen Kontseiluak markatu zuenbidea: hezkuntza eragileak elkarlanean ari-tuta eta adostuta, Ikasle euskaldun eleanitzaksortzen txostena plazaratu zuen duela bosturte.

Euskal Curriculuma garatzeko ahalegi-nak egin dira, baina hobeto sustatu behardela iruditzen zaigu, herri hau normaliza-tzea nahi badugu, behinik behin!

Aurreproiektuaren hitz gakoak hauekdira: konpetibitatea, ekonomia, arrakasta,merkatua eta kalitatea.

Aztertzen baditugu legeak hartzen di-tuen neurriak eta izango dituen ondorioak,argi ikusiko dugu ez dutela inolako oinarrizientifikorik, ideologia hutsa dela, ideologiabaztertzailea, eta, hiritarrentzat, oro har,ondorio kaltegarriak izango dituztela.

Herrialde askotan (Herbehereak, Fin-landia, Alemania, Estonia), udalen parte-hartze zuzena sustatzen da, emaitzak hobe-tzen dituelako. Hau da, deszentralizazioprozesuak indartu egin dira hezkuntza-kali-tatearen onerako. Beraz, legeak ez du kalita-tea hobetuko, alderantziz baizik.

Pedagogo ezagunek egindako ikerke-ten arabera (Howard Gardner, eta beste),eskola komunitateak parte hartzen duenheinean, ikasleek era guztietako emaitzakhobetzen dituzte, emaitza akademikoakbarne.

Estatuak ezarritako azterketak ugariakizango direnez, eragin handia izango du ira-kasteko metodologietan. Izan ere, ikasleakazterketetarako prestatuko dira, memoriza-

Herrialde askotan (Herbehereak,Finlandia, Alemania, Estonia),udalen parte-hartze zuzenasustatzen da, emaitzak hobetzendituelako. Hau da,deszentralizazio prozesuakindartu egin dira hezkuntza-kalitatearen onerako.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 5

Page 6: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

6 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

Cristina Uriarte daabenduaren 17az geroztik Eusko

Jaurlaritzako Hezkuntza,Hizkuntza Politika eta Kultura

sailburu berria, Isabel Zelaasozialistaren ordez. Hondarribian

1961. urtean jaioa da Uriarte,Kimikan doktorea da eta EHUren

Gipuzkoako campuseko KanpoHarremanetarako zuzendari

izandakoa. 2004. urteaz geroztikGipuzkoako errektoreordea zen.Euskalduna da eta Iñigo Urkullu

lehendakariak osatu duentaldeko kide independenteetakobat da. Sailen kopurua murrizte

aldera, Hezkuntza eta KulturaSailak bakar batean biltzea

erabaki du Urkullulehendakariak.

hizpide izan da

Espainiako Gobernuak prestatu duenhezkuntza erreformaren berri eman zienJose Ignacio Wert Kultura eta Hezkuntzaministroak autonomia erkidegoetako or-dezkariei abenduaren 5ean. Urtean zeharPPk zentralizazioaren bidean tantaka eza-gutzera emandako neurriak berresteaz gain(esaterako, oinarrizko ikasgaien kurrikulu-mean eragin handiagoa izango du estatuakaurrerantzean, eta ikasleei azterketa “nazio-nala” egingo diete irakastaldi bakoitzaren a-maieran), euskara ikasgaiari dagokion be-rritasuna zekarren Wertek aurkeztutakodokumentatuak: euskara “espezialitateko ikasgaitzat” jotzen du erreformak, gaztela-nia eta atzerriko hizkuntzak baino maila apalagokoa. Halaber, ikasle guztiek “gazte-lania uler dezaten eta zuzen mintza daitezenbeharrezkoak diren neurriak” hartu behardirela zehazten du, euskarak jasotako trata-mendua gaztelaniarekiko “arrazoizko pro-portzioan” egon beharko duela baina ezinduela inolaz ere gaztelania “eskolatik at” utzi, eta gurasoek hizkuntza hautatzerako-an ez badute sare publikoan edo itunpekoannahi dutena aurkitzen, pribatura jo ahalko

dutela, gastuak administrazioei utzita. Erreforma planak Euskal Herriko al-

derdi, sindikatu eta hezkuntzakoelkarte etaeragile gehienen arbuioa piztu du. Euskal-gintzak Werten erreformaren “eraso larria”salatu du, eta “hizkuntza komunitateari hiz-tunak ekartzen jarraitzeko konpromisosendoa” berresteaz gain, hari eusteko babe-sa eskatu du. Paul Bilbao Kontseiluko idaz-kari nagusiaren esanetan, euskara berresku-ratzeko prozesuan “inflexio puntua” izan liteke hezkuntza erreforma, “hainbataurrerapauso baliogabetu eta hizkuntzarenetorkizuna bera arriskuan jar lezakeelako”.Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presi-dentearen iritziz, “atzerapauso ikaragarria”eragingo luke erreformak, “dena haienmenpe izango lukete eta guk apenas sartu ahal izango genukeen eskurik”.

Abenduaren 19an berriz bildu zirenWert ministroa eta erkidegoetako ordezka-riak. Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkun-tza sailburu izendatu berria bertan izan zen,eta “kezkaturik” atera zen bileratik, Wertekezer aldatzeko asmorik ez duela ikusita.

Werten erreforma “eraso larria” da euskalgintzarentzat

Cristina Uriartek Zelaa ordezkatu du Hezkuntza Sailean

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 6

Page 7: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

hizpide izan da

Eskola laikoaren aldeko kanpainarekin bat egin du EHIGEk

Euskal Herriko Ikasleen GurasoenElkarteak bat egin du Europa Laica elkar-teak erlijioa eskola publikotik kanpo uzte-ko antolatu duen kanpainarekin. Eskola

Publiko Laikoaren alde. Erlijioa eskolatik at!

manifestua zabaldu du elkarteak, eta atxi-kimenduak biltzen ari da Internetekowww.laicismo.org helbidean. Europa Lai-cak lau eskakizun nagusi egiten ditu: Vati-kanoarekin dauden akordioak bertan be-hera uztea, erlijioa kurrikulumetik eta es-

kola ordutegitik kanpo uztea, edozein erli-jiotako sinbologiak presentzia instituzio-nalik ez izatea ikastetxeetan, eta diru pu-blikorik ez erabiltzea ikastetxeetan adok-trinamendu erlijiosoa egiteko edota sexu,ideologia eta gizarte arrazoien araberakobazterketa sustatzeko.

Eskola publiko, dohaneko, demokra-tiko eta laiko baten aldeko apustua egitea“desberdintasunak orekatu eta elkarbizi-tzan heztea ekarriko duen hezkuntza ere-

du integral bat lortzeko aurrepausoak ber-matzea” dela nabarmentzen du manifes-tuak. Agiriak dioenez, “ikastetxeek ez du-te bazterketa eta diskriminazio-gune izanbehar, haurrak ezin dira bereiztu euren fa-milien sinismenen arabera eta, ondorioz,erlijioa kurrikulumetik eta eskola eremu-tik kanpo geratu behar da, hezkuntza ko-munitate osoaren eskubideak errespeta-tze aldera”. Lorpen demokratiko eta so-zialetan atzera egiteko arriskuaz oharta-razten du manifestuak, eta gizarte demo-kratiko eta sekular batek “ezin du onartuEstatu konfesional katoliko baten iraga-nera itzultzea”.

Eskola-jantokien kudeaketa arautzen duen dekretua aldatzeko eskaera egin diote Jaurlaritzari

50 elkarte eragilek eta 500 herritarreksinatu dute ikastetxe publikoetako janto-kien kudeaketa eredua arautzen duen legedekretua aldatzeko Eusko Jaurlaritza be-rriari egindako eskaera. Gaur egun “ete-

kin pribatu handiak ematen dituen enpre-sa negozio” izateari utzi eta jantokia zuze-nean kudeatu nahi duen eskola bakoitzakhala egiteko aukera izatea eskatzen dute,“beti ere eredu arduratsua, iraunkorra eta

konprometitua izatea lehenetsita”. Mani-festua sinatu dutenen artean, EHIGEEuskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkar-tea, EKA Euskal Herriko Kontsumitzai-leen Antolaketa, EHNE, ELA, LAB,ESK eta EILAS sindikatuak eta hainbatudal daude.

Jaurlaritzak 2000. urtean indarrean ja-rritako lege dekretuak bultzatzen duen eredua “catering enpresa handientzat” egina dagoela diote manifestuaren sina-tzaileek, eta bestelako eredu bat proposa-tzen dute, “iraunkorragoa” eta lurrarekineta herriarekin lotuagoa. Horrela, elika-gaiak gertutasunez prestatzea, sasoian sa-soiko produktuak erabiltzea eta nekazari-tza ekologikoa sustatzea dira eragile hauekjantokiak kudeatzeko bultzatzen duten e-reduaren ardatz nagusietako batzuk.

Jantokien kudeaketaz Eusko Jaurlari-tzako Hezkuntza Sailak bakarrik erabakibeharrean, beste alorretako ordezkariekere parte hartu behar dutela uste dute era-gileek.

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi• 7

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 7

Page 8: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

8 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

Bi urtez behin AEK-k antolatzen duen euskararen lasterketa handiak, Korrikak, Andoaineta Baiona lotuko ditu martxoaren 14tik 24ra bitartean . Martin Ugalde Kultur Parkean abiatu-ko da aurtengo Korrika, Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren 10. urtemugarekin bat eginez-kazetak parke horretan zuen egoitza -, eta ‘Eman euskara elkarri” izango du leloa. Euskaraeuskal herritarron arteko “elkarbizitzarako gakoa” dela nabarmendu nahi dute Korrikarenantolatzaileek mezu horren bidez. Baina zapatilak jantzi eta euskararen aldeko izerdia bota-tzeko ordua iristen den bitartean, euskal kulturaz gozatzeko aukera aparta eskainiko du Ko-rrika Kulturalak. Urtarrilaren 26an emango zaio hasiera egitarau oparoari, Usurbilen euska-ra ikasleei egingo dieten omenaldiarekin. Euskaraz bizitzeko eginhala egin duten eta egitenari diren herritarrei gorazarre egingo die Korrikak. Egun horretarako sagardotegi erraldoi batapailatuko dute Usurbilen, eta Esne Beltzak, aurtengo Korrikaren kantua egin duen taldeak,kontzertua eskainiko du. Horrez gain, ‘Balitzen lihoa’ eta ‘Pisukideak’ antzezlanak estreinatu-ko ditu Korrika Kulturalak; ‘Zuzeneko instanteak’ hainbat kantari eta musika talderi kontzer-tuetan ateratako argazkien erakusketa kolektiboa zabalduko du, eta horren harira mahai-in-guruak, solasaldi musikatuak eta kontzertuak egingo dituzte; ‘Lekukoaren bila’ jinkana erral-doia antolatuko du; eta ‘Gazta zati bat’ film dokumentalaren musika taula gainera eramatekoikuskizun berezia eskainiko dute Xabier Solanok, Zigor Lamprek eta Jon Maia bertsolariak.Hori dena aurrera eramateko laguntza ekonomikoa behar du AEK-k. Korrika diruz laguntze-ko, ‘Korrika laguntzailea ‘kanpaina jarri du martxan. 12 euroren truke, pina, Euskal Herrikoehunka komertziotan beherapenak izateko aukera ematen duen txartela eta komertzioen ka-talogoa jasoko ditu Korrikaren laguntzaileak. Informazio gehiago: www.korrika.org

hizpide izango da

Planteamendu pedagogiko sen-do eta gaurkotuetan oinarritutako i-kasmaterialen arloan bi nobedadeplazaratu ditu Ikastolen Elkarteak:Animalien alfabetoa eta Lehengo ordena-gailua. 3 urtetik goragoko haurren-tzat pentsatuta dago Animalien alfabe-toa jolas interaktiboak, eta hizkuntzadu elementu aipagarriena, hainbataudio euskaraz entzuteko aukera e-maten baitu. Umeak entzun, behatu,ukitu eta erantzun egiteko aukera i-zango du, eta jarduera hauen bitartezeta jostailuak ematen dizkion ereduugari eta aberatsei esker, hainbatkonpetentzia garatuko ditu. Esatera-ko, pentsatzen eta ikasten ikasi (in-formazioaren interpretazioa), ko-munikatzen ikasi (ahozko hizkun-tza), elkarrekin bizitzen ikasi (pertso-nen arteko harremana), norbera iza-ten ikasi (nork bere buruaren esti-mua eta autonomia), eta egiten eta e-kiten ikasi (informazioa hartzea etasortzea).

Hiru eta bost urte arteko hau-rrentzat egina dago Lehen ordena-gailua. Ordenagailu itxurako jostailuinteraktiboak 32 orrialdeko koader-notxoa eta euskarri elektronikoa di-tu. Haurrek atzamarrez markatu be-har dute planteatzen zaizkien jardue-ren erantzuna; erantzuna zuzena ba-da, horrela adierazten dio ahots ba-tek eta argi berdea pizten da. Eran-tzuna okerra bada, ahotsak bestesaiakera bat egitera animatzen du.

Ikastolen Elkarteko ikasmaterial berriak

Euskara ikasleak omenduko ditu Korrika Kulturalak, urtarrilaren 26tik aurrera

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 8

Page 9: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 9

hizpide izango da

Euskal Herriko herritarguztien eskubideen, betebeharren

eta aukeren berdintasunababestea, haien jatorria edozeinizanda ere, da Euskal Herria 11

Kolore egitasmo sortu berriarenardatzetako bat. “Denok batera

bizitzen, sentitzen eta egitendugu Euskal Herria. Denok gara

Euskal Herria”, adierazi duteherri ekimenaren sustatzaileek.

Jatorri aniztasunak euskalkulturari eta gizarteari ekarrikodion aberastasuna du abiapuntuegitasmoak, eta gizarte eragile

nahiz erakunde ororen partehartzeari irekita dago.

Dagoeneko hainbat diraekimenarekin bat egin duten

kultura munduko, sindikatuetako,heziketa arloko eta beste

eremuetako pertsonak. Jatorriedo nortasun arrazoiengatik izandaitekeen edozein diskriminazio

arbuiatu eta hura gainditzeko lanegingo du Euskal Herria 11Kolorek. Euskal herritarren

arteko topaketa, elkarrekintza etaelkarlanerako esparruen alde lanegingo du, eta hainbat jatorritako

herritarren arteko lokarriaeuskara izatea bultzatuko du.

Euskal Herria 11 Koloresortu dute, jatorri

aniztasuna babesteko

Guraso, tutore eta hezitzaileei sare so-zialak ezagutarazi, haien funtzionamenduaazaldu eta adingabeengan izan ditzaketenarriskuen berri ematea helburu duen ikasta-roa antolatu du Gipuzkoako Diputazioak.Horretarako, bideo tutorial bat jarri du In-

terneten, eta haren bidez “arazo honen par-te diren sektoreek, gaiaren inguruko puntu-rik garrantzitsuenak ezagutu ditzakete, a-dingabeak babesteko eta sarearen alde onaketa txarrak ezberdintzen laguntzeko”. Saresozialak zertarako erabiltzen dituzten azal-tzen duten gazteen testigantzak biltzen ditubideoak, arriskuen berri eman eta haiei nolaaurre egin erakusten du, eta cyberbulling edo jazarpen digitala ere jorratzen du. Arris-kuen aurrean adingabeak hezteko irizpide-ak ere ematen ditu. Bideo tutoriala ikustekosaresozialaketaadingabeak.igipuzkoa.nethelbidean sartu.

Sare sozialek adingabeengan sor ditzaketen arriskueiaurre egiteko ikastaroa guraso eta hezitzaileentzat

Pikler Loczy Institutuko bi ordezkariren eta Laura Gutmanen hitzaldiak izango dira otsailean

Arietako Haur Eskolako Gura-soen elkarteak eta oraindik sortze bi-dean den Euskal Herriko Pikler-Loczy elkarteak autonomia senti-menduaren prestakuntzari buruzkojardunaldia antolatu dute otsailaren23rako Lizarran (Nafarroa). Buda-pesteko Pikler Loczy Institutuko biordezkari gonbidatu dituzte antola-tzaileek Autonomia sentimendua susta-tzen eguneroko egoeretan izenburukojardunaldian parte hartzera: EszterMozes eta Jutka Kelleman. Jardunal-diak harrera oso ona izan du, plazaguztiak dagoeneko bete egin baitira.

Bestalde, Laura Gutman Euskal He-rrira etorriko da berriz ere hitzaldibat ematera, MeitaiMaitie elkarteakgonbidaturik. Otsailaren 21ean izan-go da, Donostiako Arantzazu hote-lean, eta Gutmanek eskainiko duenhitzaldiaren gaia honako hau izangoda: El método de indagación personal basa-do en la construcción de la biografía huma-na. Amatasun, haziera eta familia lo-turetan aditua da Gutman argentina-rra. Hitzaldiak 3 orudko iraupena izango du, 17:00etatik 20:00etara.Informazio gehiago: www.meitai-maitie.com.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 9

Page 10: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

G A I A

10 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

Espazioen antolaketa Haurraren autonomia garatzeko

Joxe Ramon MAUDUIT, Mari Jose AROZENA, Rosa VIDIELLA eta Kristina GOÑI.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 10

Page 11: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

G

Umearen beharrak, gaitasunaketa garapen ebolutiboa aintzat hartuko dituzten haur eskolak diseinatzeko, hainbat gako eman zituzten “ESPAZIOEN antolaketahaurraren autonomia garatzeko”jardunaldietan Joxe Ramon Mauduitpsikologo eta prebentzioan adituak,Rosa Vidiella i Badell psikopedago-go eta espazioetan adituak eta Kristina Goñi eta Mari Jose Arozenak, hurrenez hurren, Baztaneta Oiartzungo Udal Ikastola Par-tzuergoko zuzendariek. Haur esko-lara joan aurretik, umeak iragaitendituen espazioen berri eman zuen Mauduitek, kokagunebakoitzeko esperientziaren araberaegiten baitu hurrengo espaziora iristeko urratsa. Aroz aro ardatzhormonala, afektiboa eta korporalapresente izan behar direla azalduzuen.

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 11

Espazioak haurraren garapena eta au-tonomia lagundu edo oztopatu dezake, di-seinu eta antolaketa egokiaren edo okerra-ren arabera. Halaxe ikusi genuen hik hasi

aldizkariaren 173. zenbakian, Lorea Jauregiirakaslearen tesiaren inguruan egindako erreportaian. Eta baita hik hasik antolatu-riko Haur Hezkuntzako jardunaldietan ere, azaroan, Durangon eta Donostian, ESPA-ZIOen antolaketa haurraren autonomia garatze-ko izenburupean egindako jardunaldietan.Alabaina, espazioak haurrak bere autono-mia gara dezan egokitzeko, lehenik etabehin, umearen beharrak, gaitasunak etagarapen ebolutiboa oso ondo ezagutu be-har ditu hezitzaileak. Joxe Ramon Mauduitpsikologo eta prebentzioan adituak haurra-ren garapena zer nolakoa den azaldu zuen,espazioak bilakaera horren beharretara egokitu eta antolatu ahal izateko.

Haurtzaroari, eta, ondorioz, Haur Hez-kuntzari, berebiziko garrantzia ematen dioMauduitek. Bere aburuz, pertsona helduta-sunera ondo irits dadin, umezaroan ezarribehar dira oinarriak, prebentzioa landu be-har da, ondoren traumarik edo gaixotasu-nik tratatu beharrik ez izateko. Horretarako,txiki-txikitatik umeak dituen gaitasunetansinestu behar dela dio, “historikoki, haur-txoak batez ere, pasibo, ez sozial eta autistabiologiko gisa hartzen ziren interakzioare-kiko; gaur egun, ordea, badakigu jakin ere,haurtxoak hautematen duela, komunikatuegiten dela, soziala dela, besteekiko lotzendela, intersubjektiboa dela, autoerregulatuaeta auto-organizatua dela”.

Abiapuntuan, beraz, haurraren gaitasu-netan konfiantza eduki behar dela dio psi-kologoak, baina baita hezitzaileak ere bereburuarengan: “Hezitzaileak eduki dezalakonfiantza eta autoestimua bere buruaren-gan, eta gabeziaren bat edo mugaren batdugunean, irtenbideak bilatu beharko ditu-gu, beste hezitzaileekin hitz eginez soluzioabilatuko zaio egoerari, hezitzaileek dituztenbeharrak, arazoak eta kezkak mahai gaineanjarriz; hori egin ezean, guk ezartzen dugunkoraza edo oskolak —nork bere buruaren

defentsarako sortzen duen oskola psikikoeta gorputzekoak— haurraren garapena eta gaitasuna mugatu eta murriztu dezakee-la presente eduki behar dugu beti”.

Nor bere lekuan kokatzen hasteko, he-zitzailearen rolaz eta gurasoenaz hausnar-keta txiki bat egin zuen Mauduitek, ondorenespazio desberdinei buruz mintzatzeko.Haurraren garapenean eta bilaketan harenlagun egitea da hezitzailearen egitekoa,Mauduiten arabera: lagun egitea eta jarrai-pena egitea. Haur eskolako hezitzaile guz-tiek irizpideak bateraturik eduki behar di-tuztela nabarmendu zuen. “Hezitzaileen la-na baina, ez da haurrarengana mugatzen”,gurasoak ere oso kontuan izan behar ditu,Mauduiten irudiko, “hezitzaileak adostuakdituzten irizpideak azaldu behar dizkio gu-rasoari”. Horrez gain, eta gurasoei begirabaita ere, psikologoak ikusten du hezitzaile-ak ekarpen handia egin dezakeela berak izandezakeen informazio guztia gurasoei zabal-tzen eta sentsibilizatzen; eta informazioabeste norabidean etortzeak ere, hau da, aita-amek euren haurrari buruz duten informa-zioa hezitzaileari emateak ere, gauzak askoerrazten dituela azaldu zuen prebentzioanaditua den psikologoak.

Gurasoen esku hartzeari dagokionez,haurraren garapenean zeharka esku hartubehar dutela dio, garai bakoitzean haurranondik lagundu behar duten jakin behar du-tela –barrenetik lehenengo, ondotik gero,eta atzealdetik hirugarrenik—. Guraso iza-teko egitekoan, aitek eta amek, gaur egun,laguntza behar dutela nabarmentzen du psikologoak, bakardadean ezin baitutehausnartu gertatzen zaien horri buruz. Ho-rregatik, bere hitzaldi osoan nabarmenduzuen hezitzaileen eta gurasoen arteko ko-munikazioaren garrantzia: “Haurrak hezi-tzailea erreferentziazko pertsonatzat hardezan, errespetuzko heziketa nahi badugu,gurasoen eta hezitzaileen arteko komunika-zioak aberatsa eta konfiantzazkoa izan be-har du, horrek segurtasuna eta lasaitasuna emango baitizkio umeari”.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 11

Page 12: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

12 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

Haurraren autonomia garatzeko espazioa

“Ezin da espazioa antolatu eta diseina-tu haurraren garapena eta premiak ezagutugabe”, adierazi zuen Mauduitek, hitzaldia-ren sarreran. “Haurra kontuan izan beharda, bada, haur eskolako espazioak diseinatueta antolatzeko garaian, bere gorputza nolaosatzen ari den ezagutu behar da, tokiak umearen heltze prozesuari erantzun beharbaitio”. Haurraren garapenari buruzko eza-gutza beharrezkoa da, beraz, espazioazhausnartzeko eta, horretarako, haurra berabehatzeak emango dio helduari informaziohandiena, haren adierazpenak entzunez —hitzezkoak nola gorputzezkoak— eran-tzun ahal izango die ondoen haurraren pre-miei, eta egokitu ahal izango du ondoen be-re eskura dagoen espazioa .

Haurraren garapenari eta premiei da-gokienez, kontuan izan beharreko hiru ar-datz edo behaketa-gune aipatu zituen hizla-riak. Hezitzaileak garai desberdinetan osokontuan izan beharko dituen hiru ardatz di-ra:

-Ardatz hormonala: ingurune, elikadu-ra eta estimulazio egokia behar da hormo-nen jarioa egokia izan dadin. Hipotalamoaketa glandula pituitarioak hainbat hormonajariatzen dituzte. Hipotalamoa garuneankokatzen da, eta nerbio-sistema autonomo-aren funtsezko egitura da .

-Ardatz afektiboa: umeak behar afekti-boak aseak izan ezean zail izango du aurreraurratsak egitea. Behar afektiboa, lehenik eta behin, gurasoek aseko diote, haien bidezegingo baitu munduranzko sarrera. Haureskolan, ordea, ardatz afektiboari loturikopremiak kontuan izan behar ditu hezitzaile-ak, eta haurra hartzeko, tratatzeko eta uki-tzeko modua, hau da harremana, zaindu egin beharko du adin guztietan. Harremanaloturak eta banatzeak osatzen dute, eta bi alorrak zaindu behar ditu helduak. Haurra-ren eta helduaren arteko harremanaren etaegoera psikoafektiboaren inguruan kon-tzientzia handia eduki behar dela dio Mau-

Joxe Ramon Mauduit, Donostiako jardunaldian.

duitek, haurrak sentitu egin behar du bereingurunean kontuan hartzen dutela eta errekonozitua dela.

-Ardatz korporala: hezitzaileak uneorokontuan izan behar du haurra —haren gor-putza— osatzen eta hazten ari dela. Jaio-tzen den unetik beretik nerbio sistema gara-tzen ari dela, eremu motorra, zentzumenguztien eremua —ikusmena, usaimena, en-tzumena, ukimena eta dastamena— lan-tzen ari dela, baita mintzamenarena eta ere-mu psikomotorra ere; hezur egitura osa-tzen ari dela kontuan izan behar da, eta inte-grazio sentsoriala bizitzen ari dela, hau da,ingurunetik eta gorputzaren esperientziatikdatozen sentsazioak ulertzen eta ordena-tzen ari da haurra, eta osoki, gorputz eta bu-ru, hurrengo urratsak emateko prestatzenariko da. Hasieratik beraz, garapen integra-tua bizi izan dezan, aukerak eman beharzaizkio ume jaio berriari.

Haur eskolako espaziora iritsi aurretik,umea hainbat espaziotatik igaroko da, etaespazio bakoitzeko esperientziak hurren-goaren aurrean kokatuko du; horrela joan-go da haurra, umetokiko espaziotik haur es-kolara eta gero mundu zabalera, kokapenbat bilatzen. “Munduan norbere lekua bila-tzeko eta norberak egoki ikusten duen espa-zioa betetzeko, arreta eta maitasuna beharditu umeak jaiotzen den unetik beretik”,Mauduiten arabera. “Haurra bere garape-naren protagonista izan behar da, bere gor-putzaren bizipenak sentitu, behatu eta inte-gratu behar ditu, horrek lagunduko dio ekintzak ulertzen eta kokatzen”. Maudui-tek espazioaren inguruko hausnarketa bizi-tza esperientziarekin lotzen du erabat: “Gu-tako bakoitzak munduan lortu duen espa-zioa gure haurtzaroko esperientziaren ara-berakoa da. Garrantzitsua da barne-espa-zioa (gorputza eta bere bizipenak) eta kan-

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 12

Page 13: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 13

G A I A ESPAZIOEN ANTOLAKETA

Haurraren autonomia garatzeko

po espazioa esploratzea, haurraren nahiaketa erritmoak errespetatuz”.

Bost espazioren berri eman zuen psiko-logoak, haurrak bere bizitzako lehen hiruurteetan bere izate eta pertsonaren oina-rriak ezarriko dituen urteetan igaroko di-tuen espazioak.

Lehen espazioa: utero barrukoaUmeak bizi eta sentituko dituen lehen

esperientziak utero barrukoak dira, eta es-perientzia horrek, dagoeneko, ondorioak izan ditzake, esaterako, esperientzia estresa-tu bat bizi duenean. Beraz, utero barrukoestresa saihestea izango da lehen egitekoa,ama —bikotea— lasaitasunera eta arnas erritmo egokietara ekarriz. Amaren gorpu-tza haurrari leku egiten ari zaion bezala, gu-rasoek ere, sinbolikoki, aurki jaioko denhaurrari lekua egin behar diote, habia pres-tatu behar dute. Etapa honetan gurasoekeuren emozioei arreta jar diezaieten go-mendatzen du, datorrenaren aurrean kon-fiantza eduki dezatela gurasoek.

Garai berean, uteroz kanpoko lehen es-pazioa izan behar dena prestatu behar dutegurasoek: etxea. Horixe izango da haurraklehenengo esploratuko duen lekua. Habia-ren goxotasunari lehentasuna eman behardiote gurasoek, intimitatea eta komunika-zioa erraztuko dituen lekua izan behar du, eta estimulu maila haurraren mailara eta gai-tasunera egokitu behar da. Lehen errepre-sentazio espaziala etxean bertan egingo duhaurrak eta, horregatik, oso inportantea daetxea ondo ezagutzea, eta etxeko gauzetanparte hartzen uztea eta integratua sentiaraz-tea.

Bigarren espazioa: erditze-jaiotzearenesperientzia

Oso ondo zaindu beharrekoa da erdi-tze-jaiotzeko esperientzia, kasu askotan es-perientzia horretako ondorio negatiboak arrastaka eramaten baitituzte umeek, trau-

ma gisa, erditze zailen ondorioz, baina baitagurasoek ere —bereziki amek— ; une ho-rretako esperientzia bat edo beste izan, sarrijarrera bat edo beste hartuko dute, jarreraprotekzionistagoa adibidez. Erditzea eza-gutzeak, beraz, haurrari buruzko informa-zioa eman dezake zenbait kasutan.

Behin haurra munduratutakoan, hau-rraren eta gurasoen erritmoak uztartzea izango da lehen egitekoa, lehen harremanafinkatzea. Gurasoen lasaitasunak konfian-tza emango dio haurrari, mundua ezagu-tzen eta munduarekiko konfiantza hartzenhasten baita lehen hilabeteetan.

Hirugarren espazioa: 3. hilabetetik 9.hilabetera

Haurra oraindik ere garatzen ari da. Az-ken zerbikalak garatuko ditu etapa honetan,eta, era berean, integrazio sentsoriala landu-ko du, begien eta eskuen arteko koordina-zioa lantzen ari baita. Fase honetan lurrakduen garrantzia nabarmendu du Maudui-tek: “Lurra garrantzizko erreferentziabihurtuko da, lurraren bitartez kokatzenbaitute haurrek beren bertikaltasuna. Lu-rrarekin kontaktuan delarik, gorputza bira-tzen hasiko da haurra, eta aurrera eta atzeraarrastan ibiltzen, esertzen eta lau hankatanibiltzen gero”. Lurrak egokia izan behar duhorretarako.

Haurra hirugarren etapan honetan da-goenean hasten da, kasu askotan, haur es-kolan. Mauduitek ohartarazten du, alabai-na, haurraren heldutasun-premia ez dato-rrela bat ingurune berriak eskatzen dionheldutasun mailarekin. “Oso ondo zaindubehar da egokitzapena, haurrak amaren-gandik banatzean aldaketa bortitzik jasan ezdezan”. Familiaren eta haur eskolaren arte-ko koordinazioa, komunikazioa eta kon-fiantza beharrezkotzat jotzen ditu egoki-tzapen hori egokia izan dadin.

Etxetik haur eskolara igarota, han erelurrak garrantzia izan beharko lukeela dio

Mauduitek. “Lurra erreferentzia izango da,haurrak beren mugimenduak koordinatzenhasten dira, eta organoak ere beren lekuanjartzen joango dira. Aukera ematen baldinbazaio, haurra bere gaitasunak garatzenhasten da”. Aukerak ematea espazioakprestatzea da, bere mugimendua egiteko eta gorputza osatzeko aukera emango dio-ten espazioak prestatzea. Haurrak etzaul-kietan geldi eduki beharrean, lurrean eduki-tzeak umeek senti dezaketen eta hezitzaile-ek transmititu diezaieketen estresa saihes-ten duela azaldu zuen Mauduitek. “Haurraklurrean gaitasunak abian jartzen ditu, etabaita ikertzeko gaitasuna ere; eta noski, la-saiago egoten dira egoera horretan”.

Laugarren espazioa: 9.etik 36. hilabeteraHaurraren garapenari dagokionez, ga-

rai honetan gorputz-egituraren koordina-zio globala lantzen ari da haurra, gerri-or-noen, pelbisaren eta hanken egituratze bio-energetikoa garatzen ari da, esfinterra kon-trolatzeko gaitasuna garatuko du, eta sexu-organoak ernatuz joango dira. Lau hanka-tan ibiltzetik, apurka-apurka, kukubilko egotera igaroko da, bi hanken gainean ego-tera gero, eta oinez eta korrika egiten hasikoda ondoren.

Haur eskolako espazioan egonagatik ere, ardatz afektiboa ez dela ahaztu behardio psikologoak. Ardatz afektiboa, leheniketa behin, amak eta aitak osatuko diote, etaondoren, gurasoengan duen segurtasunhori guztia hezitzailearengan erreflejaturikikusiko du umeak, gurasoen eta hezitzaileenartean komunikazio ona dagoela sentitzenduen neurrian. Haurrarentzat haur eskola-ko esperientzia gogorra izan ohi da, ez soilikgurasoen eskutik hezitzaileen eskuetara iga-rotzen delako, baita beste haurrekin elka-rrekintzan hasten delako ere. Haurrak etxe-an hainbat gaitasun dituela frogatu badu ere, haur eskolan besteen esperientziak ikusten ditu, eta sarri konparazioan sentitu-

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 13

Page 14: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

Haurraren autonomia garatzeko espazioa

14 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

Elizondon eta Oiartzunen, arkitekturaproiektu pedagogikoaren laguntzaile

ko da, besteek egiten duten hori ezin dutelaegin sentituz. Hori izaten da haur eskolaraez joan nahi izateko arrazoietako bat; etxeanseguritatea eta konfiantza berreskuratu os-tean itzuli ohi dira gustura haur eskolara.“Baina gurasoek eta hezitzaileek tarte horierrespetatzen ez badute, estres uneak bizi izaten ditu umeak”.

Garai honetan haurrak bizi duen alda-keta oso handia denez, etxean gertatzen de-na eta amatasuna bera ulertzea eta babesa e-matea eskatzen die hezitzaileei. “Umea on-doen bere gurasoekin dagoela ulertu behar dugu; beraz, hezitzaileak osogertu egon behar du gurasoengandik”.

Bosgarren espazioa: 36. hilabetetikaurrera

Etapa honetan ama inkorporatua dau-ka haurrak dagoeneko; “ama, zu gelditu etxean” esaten hasten den garai hori izanohi da, hau da, sozializazio garaia.

Mauduitek azaldu zuenez, haurra espa-zio berrietara ondo egokituko da, unean uneko kokapena ondo egiten bada, hau da,bere oinarrizko premiak ondo ase baldinbadira, eta bere gorputza eta ingurua esplo-ratzeko aukera eman baldin bazaio. “Bizia-ren hasiera-hasieratik, esperientzia bakoi-tza ondo integratuz joan den neurrian emango du hurrengo espaziora bidean urratsa”.

Espazioen antolaketari buruzko jardu-naldietan, Euskal Herriko bi haur eskolata-ko esperientziak ezagutarazi zituzten, Oiar-tzungo Udal Ikastola Partzuergoko haureskolakoa eta Baztangoa. Biek ala biek espa-zioa proiektu pedagogikoaren arabera di-seinatu eta antolatu dute, hezitzaileek eta ar-kitektoek elkarrekin egin baitute lan haureskola berriak eraikitzeko garaian, eta baitabi herrietako udalek ere.

Baztango haur eskolaren esperientziaaurkeztu zuen Kristina Goñi zuzendariak.Elizondon kokatua dagoen haur eskola ho-nen abiapuntuan hiru gako daude, Goñik azaldu zuenez. “Batetik, arras ongi pentsa-turiko proiektu pedagogiko bat; udalarenkonfiantza osoa eta beste hainbat proiektu-ren ezagutza”; Reggio Emiliako udal haureskolak ezagutu zituzten, baina baita EuskalHerriko beste zenbait ere. Abiapuntu ho-rrekin eta “borondate izugarrizkoarekin”hezitzaileak, udala eta arkitektoak elkarla-nean hasi ziren.

“Umeak zoriontsu izango ziren lekubat” nahi zuten hezitzaileek, euren beha-rrak —loa, jana, komunekoak…— asetzen

lagunduko zien espazioa, irakaskuntzarakoeguneroko ohiturak oso inportanteak dire-la ikusten baitute hezitzaileek, baina baitaaske mugitu ahal izango zuten leku bat etabakoitzari bere nortasuna lantzeko eta gara-tzeko aukera emango zion eskola. Familieileku egingo zien eskola bat nahi zuten, hala-ber, eta gardena izango zena.

0-3 urte bitarteko haurrak hartzen di-tuzte, Nafarroako haur eskola gehienek be-zala, eta adinaren arabera bereizten dituztegeletan. Hezitzaileek bikoteka egiten dutelana talde pedagogikoan. Umeentzat, hezi-tzaileentzat eta gurasoentzat plaza bat duteeskolako sarreran eta, gelez gain, bi tailer di-tuzte, eta horietan esperientziak eskaintzendizkiete umeei, baina jarduera horiek ez diz-kio hezitzaileak gidatzen, “gure lana tailerraprestatzea da, estetikoki erakargarria izatea,baina umeak aukeratuko du zer egin, nolalandu bere kreatibitatea”. Tailerrez gain,haurraren nortasuna lantzeko eremu bere-zitua dute, non argiarekin eta itzalekin jolashandiak egiten dituzten.

Altzariei dagokienez, gutxi baina arrasongi pentsatuak eta eurek diseinatuak jar-

Baztango haur eskolan, umeak, familiak eta hezitzaileak elkartzeko plaza dute sarreran.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 14

Page 15: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

G A I A ESPAZIOEN ANTOLAKETA

Haurraren autonomia garatzeko

tzea erabaki zuten, funtzionalak, eta haurreimugitzeko eta arakatzeko aukera emangodietenak, eskailerak eta aldapak dituztenak.

Kanpoko espazioari ere garrantziahandia ematen diote, paraje berde ederreanbaitago kokatua haur eskola. Belardiz ingu-ratua eta malda baten ondoan, plastikozkoelementurik ez jartzea erabaki dute, ele-mentu naturalak lehenetsiz.

Oiartzungo haur eskola berriak urtebe-te dauka, eta berau diseinatzeko garaian erehezitzaileen proiektu pedagogikoa osokontuan izan zuen Ager Iñarra arkitektoak.Kasu honetan ere, arkitektoaren prestasu-naz gain, udalaren jarrera ere giltzarri izanzen haur eskola berria eraikitzeko garaian.

Oiartzungo Haur Ikastola Partzuergo-aren barruan dago zentro berria, eta herrianbanandurik dauden beste hiru zentroetako

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 15

proiektu berbera jarraitzen du. Guztietan 0-3 urte bitarteko haurren heziketaz ardu-ratzen dira, zikloa ez haustea eta bere horre-tan mantentzearen aldeko apustua egin bai-tzuen udalak, eta gainera, ratioak ohikoakbaino txikiagoak dira.

Haur eskola berria eraikitzeko garaian,Oiartzunen ere proiektu pedagogikoak izan zuen lehentasuna, Mari Jose Arozenazuzendariak azaldu zuenez, eta hango hezi-tzaileen urte askotako eskarmentua nahizEuskal Herriko hainbat zentrotara eginikobisitak (Iruñeako udal haur eskoletara, Laz-kaokora, Pasaiakora…) lagungarri izan zi-ren espazioa diseinatzeko garaian.

Lehenik eta behin, kokagunea bera daaipatzekoa, goizeko eguzkiari garrantzia eman baitiote, eta horregatik, eki-hegoalde-ra biratua dago eraikina. Inguruneari dago-

kionez, barrukoari bezala, kanpoko antola-ketari garrantzia handia eman diote, eta ha-rri txintxarra, egur enborrak, hondar ere-mua eta uraren txokoak dituzte haurrek es-ploratzeko eta jolasteko. Ondoan, gainera,malda dute, eta leku garrantzitsua bilakatuda berau umeentzat, baratzea bezalaxe. In-gurunea ordea, ez da bukatzen haur eskola-ko atarian, haur eskola kanpora ateratzekofilosofiarekin lana egiten baitute guraso etahezitzaileek, herrira, soroetara eta auzoeta-ra zabaldu nahi baitute proiektua.

Barrualdeari dagokionez, plaza edo sa-rrera nagusi batek hartzen ditu umeak, hezi-tzaileak eta gurasoak, eta bertatik sukaldera ere gerturatu litezke, sukaldea ikastolakogune garrantzitsua baita, eta haurrek eta fa-miliek sukaldariekin komunikazio zuzenadute.

Goian eta behean Baztango haur eskolako barruko eta kanpoko espazioak. Oiartzungo Haur Ikastola Partzuergoko barruko espazio bat goian, eta behean, uraren txokoa.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 15

Page 16: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

“Haur eskolak familiaren osagarri izan behar du, ez ordezko ”

Hezitzaile espezializatua eta pedagogoa

rosa vidiella i badell

E L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 174.zenbakia. 2013ko urtarrila

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 16

Page 17: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

rosa vidiella i badellHaur eskolak haurren etxeak izan

daitezen lan egiten du Rosa Vidiella iBadell hezitzaile eta pedagogoak, Katalunian. Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczyinstitutuaren oinarriekin bat eginez.Haurrari erabateko askatasuna eta segurtasuna emango dioten espazioakantolatzen eta diseinatzen laguntzen du, hori baita, bere aburuz, hezitzailearen egitekoa: haurrak laguntzea eta inguruneak hornitzea, aspertu ez daitezen, garatu daitezen, bilatu etaprobak egin ditzaten. Haur eskolakoespazioek, halaber, hezitzaileen premiak ase behar dituztela dio, eta fa-miliei ere leku egin behar dietela.

Haur eskoletako espazioaren

antolaketa eta diseinuaz hitz egin

aurretik, lehen urteetako eskola-

sistemaz zer iritzi duzu?

Ez gara gauzak ondo egiten ari, gizarteaez da ondo egiten ari. Umeak eskolara bida-liz familien arazoak konpontzen ari ginelapentsatu dugu —begi bistakoa da haurra-rentzat askoz hobea dela familiak ahalik etaarazo gutxien izatea— eta lortu duguna da,orokorrean, familien eta haurren arteko ha-rremana murriztea. Eta hori oso txarra da.Haur eskolek familiaren osagarri izan behardute, ez ordezko. Batzuetan argudiatzendugu gurasoek nahikoa lan dutela lanpos-tuari eusten, baina ez, hori ez da nahikoa, es-kolek familia ordezkatu behar dutela argu-diatzea, oso jarrera berekoia iruditzen zait.Mundu guztiak nabarmentzen du bizitzakolehen hiru urteak zein garrantzitsuak diren,baina gaur egun gauzak egiten ari garen be-zala, ez dira haurren beharrak kontuan har-tzen.

Zergatik diozu hori?

Haurrek lehen hiru urte horietan inoizbaino gehiago behar dituzte helduak . Bainaaskotan objektu bezala tratatzen ditugu, le-ku batean utzi edo ukitu egiten den objektubezala. Haurrek beren familiaren beharradute. Haur eskolaren defendatzailetzat dutneure burua, baina ez eskola gisa, familiarenespazio osagarri gisa baizik.

Ikusi dudanaren arabera, umetxoek ba-karrik daudenean harreman mota bat ezar-tzen dute euren artean. Ondorioz, pareko-en arteko heziketa jaiotzetik bertatik ga-rrantzitsua dela pentsatzen dut, baina kon-tuz, umetxoek ez dute parekoekin familia-

rekin baino denbora gehiago pasa behar.Denbora gehiena familiarekin pasa behardute, eta parekoen arteko harremana pixka-naka eraiki behar da, hasieran ordu gutxi ba-tzuk eta beti senideak inguruan dituztela. U-meak lehenengo ikusten du bere familiaduela, eta, gero, beste ume batzuk ezagu-tzen ditu, eta objektuak; buruari buelta e-manda gurasoak gertu ikusten dituen neu-rrian hartzen du beste umeengana joatekosegurtasuna. Eta, nahi duenean, familiaren-gana itzultzen da. Bereizketa prozesua be-rezkoa da, eta iristen da une bat zeinean u-meak ez dion familiari gehiago begiratzen e-ta hura gabe ordu batzuk pasatzeko gai den.Haatik, gaur egun, oraindik hainbat haur es-kolatan maisu-maistrak behartuta daude u-meak gurasoen besoetatik kentzera, ez e-gun bat edo bitan, harik eta umeak ulertubaino gehiago amore ematen duen arte. Bi-zitzari ekiteko abiapuntu txarra da, nire iri-tziz.

Beraz, ez dut onartzen haur eskola fa-milia ordezkatu dezakeen instituzio gisa ulertzea, ezta familiatik kanpoko pertsonekordezkatzea ere. Gaur egun, bereziki auzoaberatsetan, haurrak ume-kotxetan lotutajoaten dira, kultura berekoak ere ez direnpertsonek lagunduta; gurasoek iluntzeanbaino ez dute ikusten haurra, eta ez da inola-ko harremanik sortzen haien artean. Harre-man bakarra beren onena emateko ahalegi-na egiten duten pertsona horiekin du ume-ak, baina haurrak beste haurren beharra erebadu.

Zure esanetan, umeak maitatzen

ditugu, baina ez ditugu aintzat hartzen.

Nire asmoa ez da inori errua botatzea.Guraso taldeetan abandonuaren gaia azal-tzen denean, jendea errudun sentitzen da, eta horrek ez du ezer konpontzen. Bainamerezi du gogoeta egiteak, haurren eskubi-deen aldeko borroka hobeto bideratzeko.Borrokaren oinarrian gurasoek haurrekindenbora gehiago egoteko exijentzia dago,eta gizartean, sindikatuetan eta enpresarienartean eman behar den borroka da.

Wert legearen zirriborroa denon aho-tan da orain. Eskola-uzteak eta azterketeta-ko emaitza txarrak aitzakia gisa erabiltzenditu ministroak bere burua babesteko. Etahezkuntza lege baten bidez dena aldatu nahi

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 17

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 17

Page 18: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

18 • hik hasi • 174.zenbakia. 2013ko urtarrila

rosavidiella i badell

E

“Gurasoakhuarrekin denbora

gehiago egotekoexijentzia gizartean,

sindikatuetan etaenpresarien artean

eman behar den borrokada

du, baina legearen beraren oinarriak dira okerrak, ez dituztelako haurrak aintzat har-tzen. Helduok lege edo programen bidez erabakitzen dugunaren aurrean errenditu egiten dira zenbait haur, eta gainerakoakbazterrean geratzen dira. Umetxoetatikhasten da hori. Lehenengo urratsa da fami-liarekin lotura sendo bat eraikitzea. Bigarre-na, beste umeekin egotea bizitzaren lehenhilabeteetatik, ondo zainduta, beste haurre-kin pasatzen dituzten ordu horiek atseginakizan daitezen familiarekin haurrak nola uki-tu eta nola bizi hitzartu duten profesionaleklagunduta. Eta horri guztiari jarraipena eman behar zaio Haur Hezkuntzan; bainahor ere ez dituzte haurrak ondo ulertzen,komeniko litzateke gizatasun handiagoz jo-katzea Haur Hezkuntzan. Eta, ondoren,Lehen eta Bigarren Hezkuntzan.

Nire ustez, dena dago gaizki enfokatu-ta, baina batez ere hasiera. Haur batzuk errendituko dira edo ez, porrot egingo duteedo ez, bilatuko dute zertan lan egin, edo gi-zarteak baztertuko ditu. Baina haurtxoek ezinbestekoa dute munduari aurre egitekosegurtasunezko oinarri sendoak eraikitzea.Eta iruzur egiten ari gatzaizkie.

Oinarriak gaizki ikusten dituzu?

Zimenduetatik hasi, eta gizartearen

lehentasunak berriz antolatu beharko

genituzkeela uste duzu, haur eskola

familiaren espazio osagarri gisa

planteatuz eta ez familiaren ordezko?

Hezkuntza sistema osoa behar da irauli,baina txikienen eskubideetatik hasi beharda, batez ere.

Familian deskubritu ezin dituzten gau-zak deskubritzeko haurrek duten espazioantolatua da haur eskola. Espazioak beraketa ondo prestatutako profesionalen eran-tzunak laguntzen diote haurrari deskubri-menduak egiten.

Haur eskola eta espazio familiarrak de-mokrazia, giza eskubide eta elkarbizitzariburuzko lehen eskola izan ohi dira. Ondoantolatutako haur eskoletara joaten direnguraso askok, gero jarrera aldarrikatzailea eta arduratsua erakutsi ohi dute seme-ala-bak Haur eta Lehen Hezkuntzan daudene-an, profesionalen lan egiteko moduaz jakinnahi izaten dute, parte hartu nahi izaten du-te… Hain zuzen ere, eurak ikasle zirelarik

jaso ez zituzten irakaspenak jaso baitituzteeuren umeen haur eskoletan: norbere esku-bideak defendatzen jakin, izpiritu kritiko eta ez menpekoa izan, aske sentitu eta mun-duak eskaintzen dionari segurtasunez eta ezagutzaz erantzuten jakin...

Haurraren premiak behar bezala

asetzeko, zer hartu behar dugu

kontuan haur eskolan? Zein da

abiapuntua haurrak aske eta beren

bizitzaren protagonista senti daitezen?

Haurrak behatzea. Hori da nire eskolaoraindik ere. Umeek jaiotzen direnetik adie-razten dituzte gauzak, baina ez diegu betibehar bezala erantzuten, baizik eta guk ustedugunari egiten diogu kasu. Haur txikiei en-tzuteak eta behatzeak argia ematen digu ja-kiteko nola erantzun hitzen, begiraden edo-ta keinuen bidez. Entzunak sentitu behardira, eurek adierazten dutena interpretatze-ko gaitasunik ez baitugu. Egozentrikoakgara, eta pentsatzen dugunari egiten diogukasu helduok. Ez dugu arretarik jartzenhaurrak esaten digun horretan.

Batzuetan, familiek libertinajeari dio-ten beldurra dago beste aldean. Ni haurrenerabateko askatasunaren aldekoa naiz, etahelduak haren askatasuna lagundu eta gida-tu behar duela pentsatzen dut. Une jakin ba-tean askatasun horrek ondorio txarrak ekartzen badizkio haurrari, helduak gidari-tza eskaini behar dio baliabideak sortu etaantzeko egoeretan erabiltzeko. Horiek diramugak, niretzat. Txikitatik ezezko eta ohar-tarazpen ugari jasotzen dituzte haurrek,baina askatasunetik ikasten dira mugak, as-katasunik gabe ez dago mugak zein diren ikasterik. Askatasunik gabe, helduek jarrita-ko baldintzei izkin egiten ikasten du umeak.Beraz, askatasunak du lehentasuna, eta be-harrezkoa denean bakarrik jarri behar diramugak. Ez da teoria huts bat, behatzaile gi-sa izan ditudan esperientzietan oinarritzennaiz hori esateko. Umeak leialtasunez eta errespetuz tratatzen dituzten hainbat lekuezagutu ditut, eta baieztatuta dago egitekomodu horrekin umeak osasuntsu, irizpide-dun eta ausart hazi daitezkeela. Horregatikoinarritzen naiz askatasunerako eskubi -dean.

Hori bai, honek soilik balio du helduokkontsekuenteak izanez gero. Presente bal-

“Familiandeskubritu ezin dituzten

gauzak deskubritzekohaurrek duten espazioa

da haur eskola

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 18

Page 19: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 19

din bagaude. Ez du balio oihu egiteak, txan-taia egiteak, errieta egiteak edota zigortze-ak; baiezkoa edo ezezkoa segurtasunez esa-teak balio du, eta kontsekuente izateakbaiezko edo ezezko horrekin. Umeek hitzegiten ikasi baino lehenagotik ulertzen di-tuzte gure pentsamenduak. Horregatik dahain garrantzitsua esaten, egiten, adieraztenduguna. Ondo eginez gero, heldua ere haziegiten da, zalantzan jarri behar duelako bul-kadaz ateratzen zaion guztia. Txikitan bar-neratutakotik, gogoetatu gabe oinordetzanjasotakotik sortzen da bulkada. Baina gogo-eta egin eta erantzuna aukeratzen badu,haurrei erantzuna ematen dien aldi bereanbere burua eraikitzen ari da heldua.

Zuk askatasuna aipatu duzu, baina

txiki-txikitatik, lotu egiten ditugu,

hamakatxoetan ezartzen ditugu...

Hori da. Non dago askatasuna? Amaren sabeletik ateratzen denetik bi jarre-ratan egon beharko luke umeak: bata, beso-etan bilduta, jarrera semi-fetalean, umeto-kian zuenaren antzekoa, helduari begiratze-ko eta seguru sentitzeko aukera ematen dio-na. Bigarren jarreran, helduak esku bat bu-ruaren azpian jarriko lioke eta bestea, ipur-diaren azpian. Hasieran bizkarrez eta azallauaren gainean jarri beharko genuke hau-

rra. Eta lehen hiru hilabeteetatik aurrera, azal gogorraren gainean, eta ondoren lurre-an batez ere, bizkarrezurrak lurrarekin kon-taktatzen du, grabitatearen ondorioz. Horida mugimendu guztien abiapuntua, modunaturalez sortuko dira besteak, grabitatea-ren legeagatik. Hortik artikulatzen da besteguztia: tendoiak, hezurrak, artikulazioak…dena koordinaturik dago. Mugimendu ho-riek guztiek, arkaiko eta nahi gabekoek zeinnahita egindakoek, mundurantz abiatzekoaskatasuna ematen diote haurrari. Eta on-doren iritsiko da beharrezkoak dituen pos-turetara: buelta eman, hankak bildu, eseri,zutitu eta ibili. Mugimendu asketik abiatutahaurrak eraikitzen duen guztiak burmuina-ren eraikuntzarekin zerikusia du. Psikomo-trizitatea deitzen diote, hitz majikoa da. Es-pazioak eta materialak eskatzen dituela ematen du, baina haurraren lehen hiru urte-etako bizitza baino ez da.

Gaur egun psikomotrizitatea lantzeko

gelak daude, astean hainbat orduz

eramaten dituzte haurrak

psikomotrizitatea lantzera... Horrela

landu beharko litzateke?

Lehen hiru urteak dira psikomotrizita-tearen aro nagusia: edozein mugimendukzerikusia du burmuinaren osaketarekin.

Haurrak psikomotrizitate garaian baldinbadaude, zer dela eta erabakitzen dugu hel-duok espazio batera eraman eta zer egin be-har duten agintzea? Zer gertatzen da? Asko-tan, gehiegitan, eskola berrietan Haur Hez-kuntzaren ispilu diren proiektuak aplika-tzen dira. Ez dakienak, Haur Hezkuntzatikkopiatzen du, eta sekulako zentzugabeke-riak ikusten dira; esaterako, urte eta erdikohaurrak fitxa batean marrazten. Eskola gisaulertzen dute haur eskola. Nik ahal banu,‘eskola’ hitza ezabatuko nuke. Buru asko ar-gituko lituzke.

Haurrak ez doaz eskola konbentzionalbatera, egunean zenbait orduz beste umebatzuekin partekatutako espazio batera jo-aten dira, bizitza ulertzen ikasteko. Irakas-kuntza modala da. Gurasoek jolas gelan uz-ten dute beren seme edo alaba, eta gurasoeneta maisu-maistraren arteko begiradak in-formazioa ematen dio umeari: ulertzen dupertsona hori fidagarria dela eta harekingustura egongo dela gurasoak berriz jaso-tzera itzultzen diren arte. Hori da erreferen-tziazko espazioa. Espazio horrek dena eman behar dio haurrari: janaria gose dene-an, atsedena logura duenean, eta batez ere,haurrak sentitu behar du berak nahi adinagertu dagoela heldua. Horren barruan dau-de, noski, haurraren gaitasun motrizeak.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 19

Page 20: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

20 •hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

rosavidiella i badell

E

Haurrek bi motako jarduerak egiten dituztelehen hiru urteetan: manipulazioa (ukitu,miazkatu, arramazka egin, bete, hustu...) etamugimendu zabalak. Biek ordezkatuta egon behar dute jolas gelan.

Zer espazio gehiago behar ditu haur

eskolak?

Haur eskola batek, eskola baino gehia-go, etxe familiar baten antza izan behar luke.Baina plaza nagusi bat ere egon behar da, espazio heterogeneo bat, haurrak, guraso-ak, maisu-maistrak bilduko diren leku bat,erabilera librekoa. Eta lorategia. Jolas gelak,plaza eta lorategia elkar loturik egon behardute. Horrela umeak espazio berriak ekar-tzen ditu bere bizitzara, eta ez soilik maisu-maistrak erabakitzen duenean. Lehen urte-etan ez dauka zentzurik haurrari esateaknoiz atera behar duen lorategira, noiz joanbehar duen jolas gelara... Umeak bere espa-zioa bizi behar du, intimitatea ematen dio-na, eta inor ez da bertan edozein modutan eta ustekabean sartu behar, baizik eta bai-mena eskatuta. Haurra espazio horretan etahelduaren konpainian seguru sentitzen de-nean, beste espazio batzuk bilatzen hastenda, bere garapeneko unea delako. Horreta-rako, ateak zabalik aurkitu behar ditu.

Baina mugak eta kondizionanteak erebadaude. Beti ezin dugu askatasun hori eman ateak irekitzeari dagokionez. Badirazenbait momentu, gurasoak heldu direlakoedota maisu-maistrak atseden hartzeko be-harra duelako, haur guztiak gelan sartzeakomeni dela. Kasu horietan, azalpena ondoprestatuz gero haurrek berehala ulertzendute. Ulertzen dute heldu batek sartu edo atera behar badu egin dezakeela, baina de-bekuak indarrean dirauela. Eta maistrak erabakitzen duenean berriz ere askatasunadagoela gelatik ateratzeko, ezer esan gabe atera joaten da, baldoia irekitzen du eta ate-tik apartatzen da. Begirada altxatu duen umeak ulertu du eta atea zeharkatzera doa,edo ez. Umeek uler dezaketen muga da.

Eta zer eskaini behar die espazioak

hezitzaileei eta familiei?

Lehenik eta behin, familiek ulertu behardute hura ere beren etxea dela. Horretarakobeharrezkoa da eskola guztiona dela ulertu-ko duen eta besteekin partekatzen jakingo

duen irakasle talde bat izatea. Jolas gelarenbarruan, oso ondo dator sofa bat izatea, eseri ahal izateko, umeari harrera egiteko...Sarrerako gune horretan gertatzen da dena:iritsierak, agurrak, bisitak; maistra gertu da-go, handik hitz egin daiteke... Senideen zaindauden haurrak gelaren beste erdian daude,eta familiak, iritsi ahala, modu naturalean esertzen dira sofan, edo uraren txokoan sar-tzen dira umeari arropa aldatu behar badio-te, agur esaten dute eta badoaz. Eta gainera-ko umeek jolasean segitzen dute gurasoak iritsi arte. Familiak jolas-gelan hartzeko ohi-tura horrek oso emaitza onak ematen ditu.

Eguraldi onarekin lorategian egitea osoondo dator, sarreraren aurretik hain juxtu,eta orduan gauza zoragarriak gertatzen di-ra. Esaterako, duela 16-17 urte eskola bate-an gertatutakoa aipatuko dizuet: zenbait gu-raso eta aiton-amonek esan zuten lorate-giak intimitatea ematen ziela, ez ziotela bel-durra umea bakarrik ibiltzeari, eta hain gus-tura zeuden, ezen eskola amaitu ostean ber-tan gelditzeko baimena eskatu baitzuten...

Horrelakoak lorategian zein plazan ger-ta daitezke. Beste aukera on bat da plazangurasoen txoko bat sortzea, familien intere-sekoak diren aldizkariak, informazioak, ar-tikuluak uzteko. Etxea haurren bizitza na-hasiko ez duen modu batean antolatzea dagarrantzitsuena. Haur eskola bat, ezerengainetik, haurren etxe bat delako.

Materialei eta koloreei dagokienez, zer

eduki behar dugu kontuan?

Espazioek, instalazioek eta materialekhausnarketa pedagogikoaren emaitza izanbehar dute. Hortik aparte, materialei dago-kienez, beti pentsatu behar da beraien fun-tzionaltasunean, garbiketan eta segurtasu-nean. Material naturalak lehenetsiko ditu-gu, eta baita koloreak ere, ateen, hormen etaleihoen kasuan, dagoeneko kolore biziz be-tea dagoelako haur eskola —haurren arro-pa eta jostailuengatik—. Gardentasuna ga-rrantzitsua da haur eskolan, gune batetikbeste batean gertatzen dena ikusteak hau-rraren jakinminari erantzuten baitio. Ho-rrez gain, eraikinaren orientazioa zaindubehar da, eguzki orduak izan behar ditu, bai-na baita itzalak ere.

Ez duzu eskola instituzio baten gisan

“Haurrakpsikomotrizitate garaianbaldin badaude, zer dela

eta erabakitzen duguhelduok espazio batera

eraman eta zer eginbehar duten

agintzea?

”“Haur eskolanumeek ikasten dutena

bizitza da; eta bizitza ezdago gela batean

sartzerik

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 20

Page 21: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

ikusten, baizik eta ‘haurren etxea’ edo

‘harrera gunea’ bezalako kontzeptuak

dituzu ardatz.

Eta elkarbizitzarena. Haur eskolan umeek ikasten duten ikasgaia bizitza da; etabizitza ez dago gela batean sartzerik. Bizitzaaurkitu egiten dute haurrek, eta helduon ar-teko harremanetan ikusten dute.

Nola hautematen dute haurrek

espazioa?

Niri gaiak interes handia pizten dit, eta,hala ere, oso gutxi dakit espazioaren haute-mateari buruz. Ikerketa gutxi egin dira. Az-ken urtean haur bat behatzeko aukera izandut eta galdera berriak sortu zaizkit. Aurre-tik beste hainbat haurtxo behatu ditut eta ja-kin badakit haien jarrerak ez duela beti sen-titzen dutena erakusten. Haur batzuek ezdute mina adierazten, eta hautematen jakinbeharra dago; beste batzuek poza ezkuta-tzen dute eta horretaz jabetu beharra dagokanporatu ahal izateko.

Gauza bera gertatzen da espazioekin.Nik uste dut oso hasieran muga bat behardutela. Seguruenik, lurrean egotea bainohobea da sehaskan egotea lehen 3-4 hilabe-teetan, harik eta gorputzari buelta ematen ikasi eta lurrera jaisten dugun arte. Bainahaurren begietara, sehaska horrek muga ba-

tzuk ditu. Beharbada badira amaren sabela-ren muga sentitzen jarraitzea behar duten umeak, askatu aurretik. Gai apasionanteada, eta gehiago jakin beharko genuke horriburuz, umeak hobeko laguntzeko.

Maisu-maistren egitekoa zein da,

haurrari laguntzea eta espazioak

prestatzea?

Bai, horixe da. Inguruneak dira gurehaurren liburuak. Inguruneak prestatu be-har dira, haurrak aspertu ez daitezen. Ira-kasleek ez dute zaintzaile izan behar, lagun-tzaile eta ingurune hornitzaile baizik. Ume-ak behatu behar dituzte. Ez da lan erraza,batzuetan erritmoak eta mekanismoak gai-lentzen direlako.

Gertatu izan zaigu espazio zoragarria,ondo orekatua, ondo banatua eta mugitze-ko gune zabalak dituzten eskolak bisitatu, eta, bi hilabete geroago, itzuli garenean denaaurrekoan bezala zegoela ikustea, eta hau-rrak aspertzen ari zirela. Halaber, 2-3 urtekohaurren artean agresibitate handia zegoenkasuetan, baieztatu ahal izan dugu haur ol-darkor horiek aspertzen ziren haurrak zire-la. Haurrak aspertzen direnean, besteei bul-tza egin, jostailuak kendu eta begietara begi-ratzen diete, ea zer gertatzen den... Zer des-kubriturik ez daukaten haurrak dira.

Irakasleek sortzaile ere izan behar dute.

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 21

Horregatik, haur eskola batek tailer-biltegihandi bat eduki behar du. Arkitekto askore-kin lan egin dut eta %90ak ezin dute hori u-lertu. Haientzat, balio ez duten gauzak uzte-ko lekua da biltegia. Eta horregatik, segitzendute biltegi txikiak egiten, atea ireki eta gau-zak gainera erortzen zaizkizula. Baina bilte-giak espazio zabala izan behar du, arotzenakbezalako mahai batekin, lanabesekin, erosi-tako jostailuez zein birziklatutako materia-lekin egindako jostailuez betetako apal han-diekin... Eta jostailu eta material horiekinguztiekin, saski edo kutxa txikiak prestatubehar dituzte irakasleek. Haurrek materialhoriek deskubritu, manipulatu, sortu, jolas-tu behar dute... eta irakasleak adi egon behardu, zerk pizten duen haien interesa eta zerkez. Haurren arreta pizten ez duena erretira-tu eta zerbait berria jarri behar dute. Berrita-sunak beti erakartzen du. Umeek gauza eza-gunak eta ezezagunak aurkitu behar dituzteegunero. Horrek aukera ematen die aurretikesperimentatu dutena errekonozitzeko, etaerronka berriak jarriko dizkieten gauzakdeskubritzeko. Haurrak informazioa ema-ten dio irakasleari material berriak bila di-tzan. Plastikoa ez, beste material batzuk era-biltzea komeni da, eta erositako jostailuenordez, birziklatutako materialekin egitea.Haurren ingurunea zaindu behar du irakas-leak, aspertu ez daitezen.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 21

Page 22: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 22

Page 23: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

PARTAIDETZA:gurekin bada, izango da (IV)

Marije APODAKA,Gotzon QUINTANA eta Bea UGARTE

Taldearen lankidetza-egitura Taldearen egitura lehiakorra

- Interakzio handia. Ahalegin partekatua.- Komunikazio eraginkorra. Dinamika pertsonala eta soziala.- Besteei helburuak lortzeko bidea erraztea: lagunduz, parte-katuz edo irakatsiz. Helburu komunak, inklusiboak.- Kideen eragina, helburuari begira. - Gatazka arazoen konponbidera zuzentzea.- Oso pentsamendu dibergentea eta arriskutsua.- Konfiantza handia.- Aldeen onarpen eta babes sakona.- Inplikazio emozional handia eta ikasteko konpromisoa, tal-dekide guztien aldetik. Giza baliabideen erabilera handia.- Zereginen banaketa posiblea.- Porrotari beldur txikiagoa.- Guztiek irabazten dute, edo guztiek galtzen dute.

- Interakzio txikia. Ahalegin paraleloa.- Komunikazio falta edo komunikazio engainagarria edomehatxagarria. Dinamika indibidualista.- Besteen helburuei oztopoak jartzeko joera. Bakarkako hel-buru baztertzaileak.- Taldekideen eragina, helburuen kontra.- Gatazka irabazi/galdu dimentsiora zuzentzea.- Pentsamendu ez oso dibergentea eta ez oso arriskutsua.- Konfiantza gutxi.- Onarpen eta babes gutxi taldekideen artean.- Ezinezkoa zereginak banatzea.- Porrotari beldur handiagoa.- Batzuek irabazi egiten dute, eta besteek galdu.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 23

Page 24: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

24 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

I.6.2 baliabidea. Talde osasuntsua eta talde gaixoa hautemateko jarraibideak

1. Eztabaidan: tolerantzia eta abegia

2. Erabakitzerakoan: objektibotasuna eta progresibotasuna

3- Ekintzan: sormena eta pertsonenganako errespetua

TALDE GAIXOA TALDE OSASUNTSUA

• Soilik taldeko kide batzuek adierazten dituzte berez bereniritziak, nekezago adierazten dituzte beren sentimenduak, etaare nekezago beren proiektuak.• Kideek ez dituzte entzuten beste batzuek proposatutakoak, eta une oro eragozpenak ematen edoberen burua defendatzen ari dira.• Garrantzi handirik gabeko puntuek edo puntu orokorrekhartzen dute denboraren zatirik handiena, eta erabakigarrantzitsuenak edo zehatzak hartzea saihestu egiten da,presaka hartzen dira, edo lehenbailehen batzorde baten eskuuzten dira.

• Kide guztiek beren borondatez pentsatzen eta sentitzendutena esaten dute, edo beren asmoen berri ematen dute.• Taldekideek besteek proposatutakoa entzuten eta ulertzendute (gai dira entzun berri dutena errepikatzeko, adibidez).• Iritzi zailak edo garrantzitsuak luze eta zehatz eztabaidatzen dira, eta eskumena duten arduradunei helarazten zaizkie, haiei dagozkienean.

• Gaitasuna duten kideek ez dute beren iritzia ematen aztertzen ari diren gaiaz.• Kide baten iritzia taldearen ohituren arabera, azpitaldebaten erantzunen arabera edo zuzendari lanean ari denareniritzien arabera epaitzen da.• Oro har, erabakiak tradizioen, teoria abstraktuen, aurreiritzi sentimentalen eta ikuspegi mugatuen arabera hartzen dira.

• Aztergai duten arazoari dagokionez, gaitasuna duten kideen iritziak arreta handiagoz entzuten dira.• Kide baten iritzia berorren balioaren arabera hartzen da,edo, eztabaidatu ondoren, baztertu egiten da.• Errutinarekin edo konformismoarekin hautsiz hartzen diraerabakiak, betiere, taldearen printzipio edo xedeetatik eratordaitezkeen datu positiboen arabera, eta irismen handikoikuspegia hartuta kontuan.

• Ekimen berriak babes gabe edo ez egiteko aholkuekindatoz.• Huts egin duen kidea deskalifikatu egiten da, isilik egoterabehartzen da, edo bazterrean uzten da.• Taldeko pertsona batzuekin gehiegikeriaz jokatzen du taldeak, edo bere onurarako erabiltzen ditu pertsona horienakats batzuk.• Taldeak bere barnean batasuna presio moralaren bidezindartzen du (mehatxuak, adibidez) edo oldarkortasunezjokatuz (lehia sortuz, adibidez), barruko taldearen aurkanahiz kanpokoaren aurka.

• Jarduera berri eta sortzaileak sustatzen eta bultzatzen dira.• Taldekide batek zeregin berri batean edo lan zail bateanhuts egin badu, babesa ematen zaio, intentzio onez ari zelajabetuta, eta bitartekoen erabilera zuzena egiten laguntzenzaio.• Taldeak uko egiten dio taldekide batzuek izan ditzaketenahuleziak edo akatsak ustiatzeari.• Pertsonen parte-hartzea indartzen du taldeak, irudipenakelkarrekin trukatuz eta sinpatian oinarrituta (baita kanpokotaldeekikoa ere).

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 24

Page 25: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 25

I.7 zk. Taldean arauak proposatzen

- Betebeharren eta eskubideen arteko dependentzia, eta korrelazio horri eusteko konpromisoa sustatzea.- Arauen zentzu positiboa, berorien xumetasuna. Koherentziak, malgutasunak eta elkarri laguntzeak duten garrantzia.- Arauen jarraipena eta aplikazioa, eta neurri zuzentzaile orekatuak eta eraikitzaileak ezartzea. Arauak ez betetzeak ondorioak ditu.- Jarrera eta jokabide eraikitzaile, egoki eta onuragarrien sustapen positiboa.

Deskribapena Proiektuaren helburuak argi ditugula, talde-lanerako funtzionamendu-arauak adostuko ditugu,lana antolatzeko eta garatzeko. Gainera, ardurak banatuko ditugu, eta kontrol-mekanismoak, taldea hobetzeko neurri zuzentzaileak eta elementu indargarriak ezarriko ditugu, eta baitaondo egindakoak azpimarratuko dituzten neurri positibo eta motibatzaileak ere.

Teknika Arauen lanketa

Materialak - Bi kaxa, txartelak, arbela, talde-lanerako fitxak- I.7 tresna: arauak proposatzen

Funtsezko alderdiak

- Hasteko, azalduko zaie helburua talde bakoitzak arauen zerrenda bat idaztea dela, eta arauak horiek lagungarri izan behar dutela taldean ondo lan egiteko eta taldekideak gustura sentitzeko. Ondo ikusten den toki batean, bi kaxa kokatuko dira: helburua lortzeko etaelkarri gauzak hobeto egiten laguntzeko betebeharrei dagokiena, eta eskubideei dagokiena. Bakoitzak betebehar bat eta eskubide batproposatuko ditu, eta kaxan sartuko ditu. Oharra: saiatu EZ hitza gutxi, ahalik eta gutxien, erabiltzen. Pentsatu egitea komeni den gauzez.Guztien proposamenak aterako dira pixkana, eta arbelean idatziko dira, antzeko esanahia dutenak multzo beretan biltzen eta laburtzen saiatuz. Bi zutabe egongo dira: bata, eskubideetarako, eta bestea, betebeharretarako.- Bigarren pausoan, sailkapen-irizpide hau aplikatuko dut: niri dagozkidan betebeharrak eta eskubideak, edo guri dagozkigunak,

markatuko ditugu, onar, kontrola eta kudea daitezkeenak. “Guri ez dagokiguna”, gure erantzukizuna ez dena, kanpoan utziko dut.- Taldetan bilduta, bakoitzak garrantzi handienekotzat jotzen dituen betebeharra eta eskubidea aukeratuko ditu, eta guztiak bilduko

dira (begiratu talde-lanerako fitxa). Ordenatu eta erlazionatu egingo dira, betebehar asko beste hainbat eskubideren beste alderdia baitira. Nahi ditugun guztiak erantsiko ditugu, baina, oso zerrenda luzea egiten badugu, bizimodua eta lana dezente konplikatuko zaizkigula hartu behar dugu kontuan:

• Ez ditugu arau asko nahi!• Zer arau betetzeko konpromisoa hartzen dugun, horiexek bakarrik jarriko ditugu!

- Arauak idatziko dira: gutxi, xumeak eta ikuspegi positibotik.- Neurri zuzentzaile bat adostuko da: zer egingo dugu erabakitakoa betetzen ez dugunean?- Eta, batez ere, ondo egindakoak eta jarrera eta jokabide errespetagarriak, sortzaileak eta onuragarriak nola indartuko ditugun

zehaztuko dugu.

Garapena

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 25

Page 26: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

26 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

I.7. tresna. Taldean arauak proposatzen- Eskubide garrantzitsuenak aukeratuko ditugu.- Betebehar garrantzitsuenak bilduko ditugu.- Multzokatu (erabili zenbakiak) eta laburtu egingo ditugu.- Eskubideak eta betebeharrak erlazionatuko ditugu (erabili geziak).- Arauak idatziko ditugu (ez gehiegi!).

Gure taldearen ESKUBIDEAK Gure taldearen BETEBEHARRAK arauak

1

2

3

4

5

6

Gure taldearen ARAUAK

1234......

Zer egingo dugu ondo egindakoa eta positiboa dena saritzeko?

Zer egingo dugu erabakitakoa betetzen ez dugunean?

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 26

Page 27: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 27

I.8 zk. Parte hartzeko elementuak

− Hobe litzateke irakasleok, aurrez, parte-hartzearen inguruko zenbait alderdiri buruz zerbait irakurtzea, horrela, azken ondorioak aberasteko.

− Ikuspegi metodologikotik, talde bakoitzean neska bat bakarrik egon ez dadin saiatuko gara; bi edo gehiago egongo direla bermatuko dugu.

− Partaidetzan generoaren ikuspegiak duen eragina nabarmenduko dugu.− Definizioak idatziko ditugu.

Deskribapena Jarduera honetan, parte-hartzea zer den aztertzeko, gogoeta egingo dugu, talde txikietan lehenengo eta talde handian gero, sormen- eta analisi-teknika bat erabiliz.

Teknika Mahai-zapia

Materialak −Mahai-zapi baten neurriko paper-zati bat talde bakoitzeko.− Arkatz markatzaile bat pertsonako.− Guraizeak

Funtsezko alderdiak

Murguialday, Clara (1999): Guía metodológica para integrar la perspectiva de género en proyectos y programas de desarrollo.Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Garapen LankidetzarakoZuzendaritza. Bilbo.Guerra Santos, Miguel Angel (koord.) (2000): El harén pedagógico. Graó. Bartzelona.Espiau, Mireia; Saillard, Dominique; Ajangiz, Rafa (2005): Género en la participación. Un camino por recorrer. Cuadernos Bakeaz, 67zk. Bilbo.Askoren artean (2009): Guía de participación en los centros docentes. Hezkuntza eta Zientzia Saila. Hezkuntza Politiken, IkasketenAntolakuntzaren eta Lanbide Prestakuntzaren Zuzendaritza Nagusia. Hezkuntzako Partaidetza eta Orientazio Zerbitzua.http://www.educastur.es/media/publicaciones/apoyo/guia_participacion.pdfJurado, Carmen (2009): La participación educativa del alumnadohttp://www.csi-csif.es/andalucia/modules/mod_ense/revista/pdf/Numero_23/CARMEN_JURADO_GOMEZ02.pdf

Sakontzeko

− Talde handian, bost laguneko taldeak egingo dira; talde bakoitzeko mahai bat izango da, eta, zutik eta mahai horren inguruan, planteatuko zaien galdera landuko dute.

−Mahaiaren gainean paper-zati bat ezarriko da, mahai-zapi bat balitz bezala (talde bakoitzeko bat). Paper-zati horretan, honako galdera hau agertuko da, zirkulu batean sartuta: “Zein dira partaidetzarekin lotuta dauden alderdiak?”; eta bost gezi aterako dira zirkulu horretatik.

− Bakoitzak arkatz markatzailearekin eta ahalik eta naturaltasun handienez burura datorkiona idatziko du, dagokion geziaren muturrean.

− Guztiek zerbait idatzi eta gero, aldi berean eskuinera mugituko dira, eta, beraz, taldekide batek egindako ekarpena izango dute aurrez aurre. Ekarpen horri berorrekin eta “partaidetzarekin” lotuta dagoen zerbait erantsiko diote.

− Idatzi dutenean, hurrengo ekarpenera joko dute, eta aurrekoarekin lotuta dagoen ekarpen bat erantsiko diote. Horrela jarraituko dute, berriro bakoitza bere tokira itzuli arte. Bakoitzak bere ekarpena eta beste lau ekarpen aurkituko ditu.

− Bakoitzaren zatia ebakiko da, irakurri egingo dute, eta talde txikietan beroriei buruz hitz egingo dute. Txandaka hitz egingo dute, idatzi dutenarekin ados dauden edo ez dauden azalduz.

− Idatzi, irakurri eta eztabaidatu duten hori guztia kontuan hartuta, partaidetzaz bakoitzaren definizioa eta taldearena idazteko esango diegu, eta talde osoaren aurrean nork irakurriko duen erabakiko dute.

− Definizio guztiak irakurriko dira, eta irakasleak, alderdi teorikoetan oinarrituta eta beharrezkoa dela ikusten badu, osatu egingo ditu, partaidetzarako oinarrizko elementuak eta baldintzak zein diren argi eta garbi uzteko.

Garapena

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 27

Page 28: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

28 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

I.9 zk.Ikastetxeko parte-hartze egoerari buruzko

diagnostikoa: parte hartzen dugu benetan?

- Elkarrizketak neskek nahiz mutilek egin behar dituzte, lanak eta ardurak berdintasunez banatuz.- Ikastetxeari behatuko diogu une batez, parte-hartzearen ikuspegitik.- Parte-hartzearen inguruan, pertsonak, espazioak eta gogobetetasun mailak identifikatuko ditugu.- Azken ekoizpena zainduko dugu, aldeko elementuak eta kontrakoak kontuan hartuta.

Deskribapena Eskolan esku hartzen duten eragile guztien parte-hartze motari buruzko azterketa egitea dakontua, elkarrizketen teknika erabiliz eta eskolako espazioen erabilera hartuta abiapuntutzat.

Teknika Diagnostiko parte-hartzailea

Materialak − I.9.1 tresna: eskolako mapa, gune bakoitzean garatzen diren jarduerak ageri dituena.− I.9.2 tresna: erantzuteko galde-sorta.− I.9 baliabidea: elkarrizketarako eta behaketarako teknika

Funtsezko alderdiak

1. saioa:

− Eskolaren mapa egingo da, bertako gune guztiak kontuan hartuta, eta nork erabiltzen duten eta zer jarduera motatarako adieraziko da mapa horretan (eginda eraman daiteke saiora, edo ikasleek egin dezakete saioan, baina gune guztiek azaldu behar dute).

− Gune horiek taldeen artean banatuko dira. Talde bakoitzak horietako bat aztertuko du.− Azterketarako, inkesta bat emango zaie, baina inkesta hori hobetu edo osa dezakete, beharrezko irudituz gero. Aztertu egingo dute,

eta behar izango dituzten baliabide guztiak aurreratuko dituzte.− Hauei buruzko jarraibide teorikoak emango zaizkei: “elkarrizketetarako teknika”, “behaketa” eta “espazioaren erabilera eta parte-

hartzea”Saioen artean:− Ikasleek elkarrizketak egingo dituzte beraiei egokitutako guneetan, informazioa bilduko dute, ondo ordenatuta eta ulertzeko eta

komunikatzeko modu egoki batean.

2. saioa:

− Talde bakoitzari denbora pixka bat utziko zaio, taldeari emango dion informazioa ordenatzeko. Laburtu eta interpretatu egingo du.− Egindakoa bateratuko da.− Bi horma-irudi egingo dira:

a. Gure eskolan modu demokratikoan parte hartzeko elementu egokiak.b. Gure eskolan “parte-hartze demokratikoa” gauzatzeko hobetu daitezkeen elementuak.

− Jarduera balioetsiko da.

Garapena

− Subirats, Marina; Tomé, Amparo(2007): Balones fuera. Reconstruir los espacios desde la coeducación. Octaedro. Bartzelona.− Espinar, Eva eta Ruiz, José Antonio (2002): Producción del espacio y desigualdad de género. El ejemplo del campus universitario deAlicante. Espagrafic (edizio elektronikoa). Alacant.

Sakontzeko

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 28

Page 29: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 29

I.9.1 tresna: eskolako mapaGure eskolaren egoera demokratikoaren taldeko diagnostikoa: ariketa honen bidez ikastetxe bat imajinatu behar dugu, bertako kolektiboek gogotsu parte hartzen duten ikastetxe bat; eta, horretarako, gure inguruan zer ari den gertatzen aztertuko dugu.

AZTERTU BEHARREKO ESPAZIOAK

I.9.2 tresna: Eskolaren erabilera parte-hartzaileari buruzko gogoeta kolektiboa

ESPAZIOA: ……………...........

1.- Zergatik erabiltzen duzu espazio hau?

2.- Zer hobetuko zenuke parte-hartze demokratikoa sustatzeko?

3.- Honetaz gain, zentroan dauden lekuak eta jarduerak ezagutzen dituzu?

4.- Honetaz gain, beste zerbait erabiltzen duzu?

5.-Zer ez dago zentroan, egon behar lukeena?

7.- Hemen neskek eta mutilek, emakumeek eta gizonek berdin parte hartzen dute?

8.- Beste zerbait erantsiko al zenuke?

Izena ...............................................................................................................................................................................Adina: .....................................................Sexua: .....................................................Kolektiboa: .............................................

Mila esker!!

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 29

Page 30: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

30 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

e k a r p e n a k

na; hala nola, glotodidaktika, soziolinguisti-ka, psikolinguistika eta soziopolitika, beste-ak beste. Gainera, Mari Jose Azurmendi,Felix Etxeberria, Paulo Iztueta eta MatildeSainzen ekarpenak ere jaso zituen proposa-menak.

Dimako eskolako eta Aitor ikastolako kasuak

Beste hamaika ikastetxetan bezala, Di-makoan eta Aitorren ere denbora luzea da-ramate hizkuntza proiektuaz hausnartzen,eta planak eta metodologiak pentsatzen.Biak ala biak soziologikoki ingurune nahikoeuskalduneko ikastetxeak izanagatik ere,euskararen erabilerak kezka sortu du bi zen-

Ikasle euskaldun eleanitzak sortzekoproiektua martxan jarri dute Dimako esko-lan eta Donostiako Egia auzoko Aitor ikas-tolan. Gizarte Erakundeen Kontseiluarendokumentua kaxoitik ateratzea erabaki duSortzen Ikasbatuazek, eta Elhuyarren ahol-kularitza lanarekin abiatu da egitasmoa Di-man eta Donostian. Eleaniztasunaren erronkari heltzeko proiektu hau behin beti-ko kaxoitik ateratzea erabaki du Sortzenek,dokumentuak bere baitan hainbat balio di-tuelako, Aitziber Martinez de Lagos koor-dinatzailearen arabera: “Eleaniztasunaplanteatzen duten beste zenbait egitasmokez bezala, proiektu honek dakarren berrita-suna da legea bete egingo litzatekeela beraugauzatuz gero, hizkuntza desberdinetan ikasleek dituzten gaitasunak ziurtatuko bai-lirateke; eta bestetik, dokumentu hau atzeanlanketa handia duen egitasmoa da, eragileaskoren adostasun zabalarekin egin zena”.

2007. urtean argitaratutako Hizkuntzak

irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearengarapenerako Euskararen Gizarte Erakun-deen Kontseiluak egindako proposamenhau osatzeko eta garatzeko, Kontseilukohezkuntza arloko bazkideak eta ordezka-riak bildu ziren Arantxa Urbek zuzenduta-ko lantalde teknikoan. Honako hauek osatuzuten lantaldea eta adostu zuten dokumen-tua: EHIK (Koldo Tellitu), EHIGE (AnaEizagirre), Kristau Eskola (Mikel Ormaza-bal), Sortzen Ikasbatuaz (Julen Etxeberria)eta Hik Hasi (Joxe Mari Auzmendi). Mar-koa garatzeko proposamena lantzerakoankontuan hartu ziren hainbat zientzia dizipli-

Ikasle euskaldun eleanitzak sortzenKontseiluaren proposamena martxan jarri dute Dimako eskolan eta Donostiako Aitor ikastolan, Sortzen Ikasbatuazen babesarekin

troetan, ezagutza zabala den arren hizkun-tzaren erabilera jaitsi egin baita, bi kasuetan,ikasleen artean. Adibiderako, lehenago ezbezala, jolas garaian edo jangela orduetan,eta zenbait kasutan gelan bertan ere, erdara-ra jotzen dute gaur egun ikasleek. Biak Le-hen Hezkuntzako ikastetxeak dira: 139 ikasle ditu Dimakoak, eta 350 inguru -bi le-rrotan- Egia auzoan kokaturik dagoenak.

Teoria eta marko mailako eztabaidenondoren, orain Kontseiluaren proposame-na martxan jartzea erabaki dute, batetik do-kumentuaren muin-muinarekin bat egitendutelako, hau da, ikasle eleaniztunak sortze-ko euskaratik abiatu behar dela argi dute ikastetxeek, euskaldun eleaniztunak izango

Dimako eta Aitorreko irakasleak Elhuyar, Kontseilua eta Sortzen Ikasbatuazeko ordezkariekin.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 30

Page 31: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

direla benetan eleaniztunak izango badira;eta, bestetik, Sortzen Ikasbatuazen etaKontseiluaren babesa, Elhuyarren eskuhartzea eta, behar izanez gero, Huheziren a-holkularitza izateak bidean aurrera egitekokonfiantza ematen die, bai baitakite ikas-komunitate osoarentzat lan mardula izangodela proiektua martxan jartzea eta garatzea.

Aitor eta Dimako ikastetxean abiatukodu proiektua Sortzen Ikasbatuazek. Behinfinantzazioa loturik eta ikastetxeetako or-gano gorenek onarturik, bost urtetan osa-tuko dute elkarrekin ibilbidea, sentsibiliza-zio eta diagnostikotik hasi, minimoak etahelburuak ezarri, plana diseinatu eta beraumartxan jarri arte. Horretarako, hiru lantal-de osatu dituzte: ikastetxe bakoitzean taldeeragilea osatu dute (zuzendariak, proiektua-ren arduradunek eta gurasoek); herrietan ere batzorde gisa funtzionatuko dute ikaste-txeko ordezkari eta herriko eragileekin; etahirugarrenik, jarraipen batzordeak prozesu

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 31

gain, proposamen horrek, alde psikolin-guistikoa eta soziolinguistikoa kontuan iza-nik, oinarrizko printzipio bat plazaratzendu: euskara gutxiago duen ikasleari eskolakeuskara gehiago eskaintzea.

Kontseiluaren proposamena, alabaina,horixe da, proposamen bat, non oinarriakargi zedarritzen diren, baina ikastetxe ko-munitate bakoitzari dagokio bere errealita-tearen eta beharren araberako hausnarketa,prozedura eta hizkuntza plana egitea.

Ikastetxe komunitatea aipatzen da, izanere, proiektu hau ez da eskolako lau horme-tara mugatuko. Alde horren garrantzia na-barmentzen du Aitor ikastolako irakasle Ju-len Etxeberriak. “Euskaldundu nahi badu-gu, herriko eragile guztiek parte hartu behardute, ikastetxea, bestela, irla bat delako; etaumeak arratsaldeko lauetatik aurrera ezdaude irla horretan. Proiektu honek gura-soak eta herriko eragileak inplikatzeko au-kera ematen du, eta horrek guretzat baliohandia du”. Baita Dimakoentzat ere,

guztiaren jarraipena, aholkularitza eta eba-luazioa egingo du, Kontseiluko ordezkarie-kin, Sortzen Ikasbatuazekoekin, Elhuya-rrekoekin eta Huheziko irakasleekin. Etaondoren, unean uneko ebaluazioa eginez eta ereduak osatuz, dokumentuaren oina-rriak zabaldu nahiko lituzkete beste ikaste-txe batzuetara.

Euskaratik abiatzen den eleaniztasuna

Ikasle euskaldun eleanitzak sortzekodokumentuak euskara proposatzen du es-kola hizkuntza gisa. Bi hizkuntza ofizial iza-nagatik, horietako bat, euskara, gutxitua da-goenez, lehentasuna eman behar zaiola na-barmentzen du dokumentuak, euskara era-bilgarri ikus eta gerta dadin ikasleen begieta-ra. Etxeko hizkuntza euskara ez duten ikas-leentzat murgiltze-eredua proposatzen dudokumentuak eta etxeko hizkuntza euskaradutenentzat mantentze-eredua. Horrez

Zefe Ziarrusta eta Ainhoa Baraiaetxaburu (Dima), Julen Etxeberria eta Axun Azurza (Aitor ikastola) eta Aitziber Martinez (Sortzen Ikasbatuaz).

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 31

Page 32: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

32 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

Ainhoa Baraiaetxaburu irakasleak azalduduenez: “Gizartearen beharrak asetzekoproiektu bat da, gizarte euskaldun eta elea-niztuna sortzeko bidean urrats garrantzi-tsua, herri osoa inplikatu eta gizartea kohe-sionatzeko eta gorpuzteko baliabideak es-kaintzen dituena”.

Ikasle eta irakasleez gain, beraz, guraso-ak eta herriko eragileak, udalekoak, nahiz ai-sialdiko taldeetakoak, dendariak, kultur el-karteetakoak inplikatuko ditu bost urtehauetako lanean. Horien guztien arteko di-namizazio lana egiten ari da Elhuyar.Proiektuaren aurkezpena bera herrira –Di-mako kasuan– eta auzora –Aitorren ka-suan– zabaldu dute, eta herriko eragileekhartuko dute parte, hasiera-hasieratik, sen-tsibilizazio lanean eta egoeraren diagno-sian, ikasle, irakasle eta gurasoekin batera.Orain arte, auzoan nahiz herrian harrera oparoa izan du proiektuak, bai aurkezpen ekitaldietara gerturatu diren eragileen ko-puruari dagokionez bai atariko bileretan e-giniko hausnarketei dagokienez, Ana Laba-ka Elhuyarreko aholkulariak azaldu due-nez.

Orain, diagnosia egiteko uneaEgoeraren diagnosia egiten ari dira bi

ikastetxe komunitateak une honetan, Elhu-yarren laguntzarekin. Horretarako, irakasleklaustroarekin, gurasoekin –euskaldun etaerdaldunekin–, 10 eta 11 urteko ikasleekineta herriko eragileekin egin dituzte eta egin-go dituzte bilerak. Diagnostikoa egitean ge-la barrukoa nahiz kanpokoa kontuan izandute, baita eremu instituzionala, familia etaeskolaz kanpoko espazio eta eragileak ere.Sentsibilizazio lanetik abiatu, hizkuntzare-kiko bizipenak mahai gainean jarri eta hiz-kuntza proiektu bat egiteko premia azalduda lehen bilera horietan. Halaber, herriko e-ragile, elkarte eta abarrek HizkuntzaProiektuaren diseinuan eta Plan Estrategi-koaren diseinuan eta garapenean ere partehartuko dute. Ikastetxe bakoitzak duen e-rrealitatetik abiatuta eta ikas-komunitate o-soak zehaztu duen Hizkuntza Proiektuakontuan harturik, 4-5 urteko plan estrategi-koa diseinatuko dute parte hartzaileek.

Hizkuntza proiektua osatzeko eta ikas-le euskaldun eleanitzak sortzeko ikastetxe-en eta kanpo-eragileen arteko harremana

eta elkarlana sustatzea, era berean, herrikoeragileak hezkuntza gaietan inplikatzeko le-hen urrats bat izan liteke, Aitziber Martine-zen aburuz. “Herria ere sentsibilizatu beharda hezkuntza bera bere egitekoa dela, eta i-kastetxearen garapena bere ardura ere ba-dela; hori ere ekarriko du proiektu honek, eta etorkizun batean, igual, herrian bertansor litezke beste proiektu batzuk elkarlane-an egiteko”.

Metodologiaren garrantziaEuskara indartzeko eta bermatzeko,

baina, aldi berean, ikastetxea eleaniztun iza-teko ahaleginean, teorietatik praktikara u-rratsa ematean izan dituzte orain arte zailta-sun handienak Dimako ikastetxeak eta Ai-tor ikastolak. Kontseiluaren dokumentuakmetodologian berrikuntza sakonak eginbehar direla planteatzen du: euskara ezagu-tzeko helburuarekin batera, euskararen era-bileran ere eragingo duen metodologia be-har dela aipatzen du, eta ezinbestekotzat jo-tzen du ikasleek euskararen funtzionalitateasentitzea. Halaber, hizkuntzarekiko identi-fikazioa eta alde afektiboa ere aipatzen dituproposamenak.

Erreferentzia egiten dio, baita ere, tal-deen antolaketari, irakasleen prestakuntzateknikoari, eta baita motibazioari eta esko-laz kanpoko eragileei ere. “Lehen urratsazentroa izaeraz eta funtzionamenduaz be-netan euskalduna izatea da. Eta hortik abia-

tuta, eskola barrua eta kanpoa lotu beharkoditu proposamenak. Beraz, aisialdiaren etaeskolaren arteko koordinazioak estua izanbehar du, ikasleek eskolatik kanpoko ekin-tzak ere euskaraz egin ahal izateko”.

Ebaluazioak garrantzia handia izangodu aipaturiko bost urteko epe honetan, “di-seinatzen diren plangintzek euskararen eza-gutza maila eta erabilera maila egokiak ziur-tatzen dituzten jakiteko, eta horrela ez denkasuan laguntzabideak non behar diren de-tektatzeko”, dokumentuak dioenez.

Proposamenaren beste habeetako batHaur Hezkuntzan hizkuntzen ezagutzakduen garrantzia azpimarratzea da. Berezikizaindu beharreko bi alderdi ere aipatzen di-tu dokumentuak: alde afektiboa eta identifi-kazioa. “Kontu handiz zaindu beharrekoalitzateke maila pertsonala, ez baitugu ahaz-tu behar motibazioak ere pertsonalak dira.Dudarik ez dugu euskarara afektiboki hur-biltzea lortzen den kasuetan hizkuntzareki-ko atxikimendua handiago dela eta horrekasko errazten duela ondorengo hizkuntza-ren gaineko ikasketa guztia”. Identifikazio-ari dagokionez, txostenak garrantzitsutzatjotzen du haurrek hizkuntza pertsona etaespazio jakin batekin edo batzuekin identi-fikatu ahal izatea. “Horrela, etxetik euskaraez dakarten haurrek eskola eta bertako lan-gileak identifikatuko dituzte euskararekin,eta bi hizkuntzen arteko interferentziaksaihestuko dira, horiek sendotuz”.

Adostasun zabalarekin mamitu eta osa-turiko dokumentua Diman eta Egiako ikas-tolan praktikara eramanik, Sortzen Ikasba-tuazek azaldu nahi du ikasle eleaniztunaksortzeko alternatibak egon badaudela, “he-rritik eta herriarentzat eginiko proposamenon bat dago, herri honetako beharretara egokitutako proiektu bat”. Legeak dioenabeteko bada, hau da, ikasle guztiek bi hiz-kuntza ofizialetan eta beste batean konpen-tentziak edukitzea nahi bada, euskarari le-hentasuna eman behar zaiola berretsi du Ai-tziber Martinez de Lagosek, esparru horre-tan egiten baitute herren gaur arteko ere-duak zein ezarri nahi diren bestelako hiru eleko ereduek. “Proiektu honekin ikusarazinahi dugu, gaurdanik posible dela martxanjartzea etorkizun baterako nahi dugun eus-kal eskola, proiektu honek horri erantzutenbaitio”.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 32

Page 33: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 33

e k a r p e n a k

Murtziak % 39,1, Gaztela-Mantxak % 37,1,Andaluziak % 36,8 eta Extremadurak % 35,5. Hego Euskal Herriko datuak askoz ere hobeagoak dira. Euskal Autonomia Er-kidegoko kopurua % 15,6koa eta Nafarro-akoa % 12koa da. Europako Batasunak,2020. urterako, eskola-porrotaren tasa %10era jaistea du helburu. Hego EuskalHerriak lortu dezakeen helburua da hori.

Europako Batasunaren iritziz, “ipar-hego arraila” gertatzeko arriskua dago. Por-tugal, Espainia, Grezia eta Italiako hezkun-tza-adierazleak gero eta gehiago urruntzenari dira Europako Batasuneko estatu gara-tuetatik: Erresuma Batua, Alemania, Belgi-ka, Herbehereak eta Suedia. Gaur egun, Es-painian 15-29 urte bitarte dituzten bi milioigazte inguruk ez dute ikasten, ez eta lanik egiten ere (gaztelaniaz “ninis” deitzen zaie:“ni estudian ni trabajan”). Espainiako gazte-en artean, langabeziaren tasa ofiziala %53,2koa da. Kopuru hori Greziak baka-rrik gainditzen du. Gazteen eskola-porrotaeta eskola-uzte goiztiarra gutxitzea, Euro-pako Batasunaren erronkarik garrantzi-tsuena da, europar gizartearen ongizatea eta kohesioa arriskuan baitago.

Eskola-porrota eta eskola-uztea eragiten duten faktoreak

Europako Batasunaren informeak(European Comision, 2009), gazte europa-rren eskola-porrotean eta eskola-uztean eragiten duten faktoreak aztertu ditu. Fak-tore horiek oinarrizko hiru arlotan sailka-tzen dira. Lehenik, ikasleen ezaugarri per-tsonalak aipa litezke: nortasuna, gaitasunmugatuak, ikasteko eragozpenak, osasun-larrialdiak, autoestimu eskasa, eta abar. Bi-garren faktorea gazteen hezkuntza-ingu-ruarekin lotuta dago: ikasten den hizkun-tzan gaitasun urria izatea, irakasleekin ha-

Oinarrizko gaitasunak lortzea ezinbes-tekoa bihurtu da gure gizartean integratze-ko. Egungo gizarte konpetitibo honetan,gaitasun horiek lortzen ez dituen ikasleakaukera dezente ditu marjinazio arriskuangeratzeko. Eskola-porrota eta eskola-uztegoiztiarra dira Europako hezkuntza-politi-kak dituen gabeziarik nabarmenenak.

Europako Komisioak (2009) dioenez,eskola-porrota Derrigorrezko BigarrenHezkuntza gainditzen ez denean gertatzenda. Aldiz, eskola-uzte goiztiarra honela de-finitzen du: 18 eta 24 urte bitarteko gazteek,DBHko maila gaindituta izan arren, Batxi-lergoa edo Lanbide Heziketa ez gainditzea.Eskola-porrota Derrigorrezko Hezkun-tzarekin lotuta dago, eta eskola-uzte goiztia-rra derrigorrezko ez diren etapekin. Bi fe-nomeno ezberdin dira baina, era berean,biak guztiz loturik daude.

Espainiako Estatuan ikasleen % 31k ezdu eskola-graduatua lortzen, hau da, ez duhezkuntza-sisteman dagoen titulazio ba-xuena ere lortzen. Estatuko erkidego ba-tzuek tasa hori gainditu egiten dute. Mur-tzia, Andaluzia, Balear Irlak edo Ceuta etaMelillako tasak % 38tik gorakoak dira. Es-painia, Europako Batasuneko (EB) esta-tuen artean, oso atzeraturik dago, Portugaleta Maltarekin batera. Europak duen batazbestekotik oso urrun dago (% 17).

Eskola-uzteari dagokionez, EuropakoBatasunaren bataz bestekoa % 14,9koa da.Espainiak, aldiz, gainditu egiten du: %31,9koa da (ebaluazio-institutuaren2009ko datuen arabera). Erkidegoen arte-an, Ceuta eta Melillak % 45,7ko tasa du,

Hezkuntza inklusiboa eta eskola-porrota

rreman txarrak, bizikidetzan arazoak, aniz-tasunari emandako erantzun desegokiak…Eta, azkenik, informe horrek gizarte-arra-zoiak aipatzen ditu: familien ekonomia- etabizikidetza-arazoak, auzo baztertuetan bi-zitzea, gurasoen formazio baxua eta hez-kuntzaren garrantzia gutxiestea.

Espainiako Estatuan eskola-uztearenoinarrizko arrazoiak ez dira oso ezberdinak.Beste batzuen artean, hauek azpimarra dai-tezke: ikastetxeen autonomia-falta giza etaekonomia-baliabideak kudeatzeko; curri-culum teorikoa; gaizki doazen ikasleak baz-tertzea eta ahaztea; aniztasunari dagozkionneurrien eraginkortasun-falta; irakasle batzuen profesionaltasun eta sentsibilitateeskasa; ikasgelako bizikidetzaren eragina; ikasketei zentzurik ez aurkitzea (“zertarakoahalegintzen naiz?”, “aspertzen naiz”), lagunen eta familiaren jarrera desegokiak;osasun-arazoak (droga-kontsumoak, arazopsikikoak…); eta tituluak lortzeko gizartea-ren presioa (Mena, Fernández y Riviere,2012).

Eskola-porrota eta eskola-uzte goiztia-rra faktore pertsonalekin, akademikoekineta gizartearen egoerarekin oso loturik dau-de. Arazo larri horiek ez dira dekretuekin eta erreformekin bakarrik konponduko, irakasleriaren pentsamendu-aldaketa beha-rrezkoa baita. Azken finean, hezkuntzarenmuina, inguruaren, hezitzailearen, ikaslea-ren eta ezagutzen arteko elkarrekintzan da-go. Eskola inklusiboagoa lortzeko lau ele-mentu horien arteko oreka beharrezkoa da.

Hezkuntza inklusiboa: hobetzeko proposamenak

Ikertutako fenomenoen konplexutasu-naren aurrean, ez da erraza ikastetxeak ho-betzeko proposamenak ematea. Dena den,egoki deritzogu, eta, neurri batean derrigo-

Segundo GARIN CASARESPello ARAMENDI JAUREGIEHUko irakasleak

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 33

Page 34: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

34 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

rrezko, iradokizun batzuk emateari, aldezaurretik azaldutako argudioak justifikatze-ko.

Europako Komisioak (2009), eskola-porrota eta eskola-uzte goiztiarraren tasakjaisteko neurri hauek proposatzen ditu: es-kola-ordutegiaren malgutasuna; ratioakjaistea; errefortzu pertsonalizatuak; edukiteorikoak gutxitzea, ezagutza praktikoak eta erabilgarriak indartuz; akademikokigaizki doazen ikasleei ibilbide alternatiboakeskaintzea; oinarrizko ezagutzak berma-tzea; ikasleen arteko elkarlana bultzatzea etaLanbide Heziketari bultzada ematea. Era-kunde horren iritziz, Lanbide Heziketa in-dartsua duten estatuek, eskola-uzte eta es-kolaren porrot-tasa txikiagoak dituzte.

Ez dugu kolokan jarriko nazioarteko erakundeak egindako proposamenen ba-lioa inklusio-arazoei aurre egiteko. Baina ekarpen horiek herri bakoitzean tokian to-kiko egokitzapena behar dute. Hego EuskalHerrian, eskola-porrotaren eta eskola-uz-tearen tasak jaisteko irtenbide zehatzak be-har ditugu. Besteak beste:

-Alderdi politikoek, hezkuntzaren in-guruan, akordioak lortu behar dituzte. Az-keneko 30 urteetan, hezkuntza-sisteman,sei erreforma jasan behar izan ditugu. Ego-era horrek irakasleen nekea, ziurgabetasunaeta haserrea sortzen du.

-Haur Hezkuntzako lehen etaparen ga-rapena (0-3 urte): maila sozioekonomikobaxua duten ikasleei aukeren berdintasunabermatu behar zaie.

-Argitaratzen diren curriculum dekre-tuek oinarrizko ezagutzak argi eta garbi zeindiren zehaztu behar dituzte. Une honetan, ikasle batek bereganatu behar dituen gu-txieneko edukiak zein diren zehaztu gabedaude. Zer egin behar du irakasleak egoerahorren aurrean? Zer ezagutza bermatu be-har zaizkie akademikoki gaizki doazen ikas-leei? Zein da oinarria?

-Derrigorrezko Hezkuntzan oinarriz-ko ezagutzak lortzea ikasleen eskubidea da.Beraz, ezagutza horiek derrigorrean ber-matu behar dira. Gaur egun, zenbaitHLKP-PCPI-etan, adibidez, ikasle batzuekez dakite biderketak edo zatiketak egiten.Nola da posible hori? Zer gertatu da Derri-gorrezko Hezkuntzan egoera horretara iristeko? Noren arduragabekeria da hau?

-Ikastetxeko Curriculum Proiektu(ICP) propioak beharrezkoak dira. Ikasleencurriculum-egokitzapenak egiteko ikaste-txe bakoitzak bere curriculum propioa be-har du. Irakasle askok ez dute beren arlokocurriculuma prestatua, ikasliburuaren ja-rraitzaile sutsuak dira. Ikasliburua baliabidebat besterik ez da. Arloko ICPa, aldiz, ira-kasleak ikasleekin eta familiekin bete beharduen kontratu pedagogikoa da.

-Derrigorrezko hezkuntzan (DBH ba-rruan), irakaslearen profilak ez du espeziali-zatua izan behar. Derrigorrezko hezkun-tzaren xedea ez da propedeutikoa, hau da,bere helburua ez da ikaslea Batxilergorakoprestatzea. Derrigorrezko Hezkuntzak be-re helburu propioak ditu. Beraz, irakasleakhezitzailea izan behar du batez ere. Irakasle-aren profil espezializatua Batxilergoan etaLanbide Heziketan bultzatuko da, ez lehe-nago.

-Irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesueidagokienez, arazoen ebazpena, proiektuenlanketa, kasuen azterketak eta metodologiakooperatiboak bultzatzea egokia izango li-tzateke, batez ere, Derrigorrezko Hezkun-tzan. Ikaskuntza kooperatiboa indartzenduten estrategiak ikasleen integrazioa etainklusioa bultzatzeko oso egokiak dira. TA-LIS (ELGA, 2009) ikerketaren arabera, Es-painiako ikastetxeetan lantzen diren irakas-kuntza-ikaskuntza metodologiak, Italiare-kin batera, Europako Batasunean teorikoe-nak dira.

-Balioak eta jarrerak bultzatzea: Derri-gorrezko Hezkuntzan jarrerak ezagutzakbezain garrantzitsuak dira. Portaera dese-gokia edo lagun bihurriak dituen ikasleakaukera gehiago ditu ikasketak uzteko etamarjinazio-arriskuan geratzeko.

-Europan, eskola-porrotaren tasa ba-xuena duten hezkuntza sistemek autono-mia handiko ikastetxeak dituzte. Irakasleakkontratatzeko autonomia beharrezkoa da,giza baliabideak ikastetxearen hezkuntza-proiektura eta ikasleen beharretara egoki-tzeko.

-Lanbide Hastapenaren (HLKP-PC-PI) egoera ebaluatu eta hobetu behar da.Sektore horren egoera Hego Euskal He-rrian tamalgarria da, profesionalen lan-bal-dintzak duintasunaren mugan baitaude.Administrazioak zerbitzu horren norabi-dea eta xedeak ebaluatu eta berriro aztertu

beharko ditu.-Ikastetxeen, oinarrizko gizarte-zerbi-

tzuen eta Osakidetzaren arteko lankidetzabeharrezkoa da. Askotan, ondo ez dabil-tzan ikasleek beste arazo mota batzuk erebadituzte (droga-kontsumoak, arazo psiki-koak, familiarekin harreman gatazkatsuak,justiziarekin arazoak…). Egoera horiek ezin ditu ikastetxeak bakarrik konpondu,oinarrizko gizarte zerbitzuekin lankidetzabultzatzea beharrezkoa da.

Hego Euskal Herriko herritarrari hez-kuntza integrala eta inklusiboa eskaini ahalizateko, alderdi politikoen arteko adostasunzabalak behar dira. Hezkuntza-sistemare-kin lotuta dauden arazoei (eskola-porrota,eskola-uztea, ikaskideen arteko gatazkak,cyberbullying-a, drogen kontsumoa ikaste-txeetan…) eta gizartearekin lotutakoei(zenbait familiaren egoera larria, eraso se-xualak eta filoparentalak, arazo psikiatriko-ak, langabezia eta prekarietatea…) eran-tzun sendoa emateko administrazioen arte-ko koordinazioa beharrezkoa da. Irakasle-ak, gurasoak edo ikastetxeak, bakoitzak be-re aldetik, ez dira gai behar horiei irtenbideegokia emateko. Esku-hartze komunita-rioa, herri-lana eta administrazioen artekopolitiken koordinazioa (udalak, foru aldun-diak, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, osasuneta enplegu sailak) derrigorrezkoak dira, egun, ditugun arazo konplexu horiei aurreegiteko.

Bibliografia-EUROPEAN COMMISION (2009).

Commision staff working document: Progress to-

wards the Lisbon objetives in educaction and trai-

ning. Indicators and benchmarks. Luxem-bourg: Office For Official Publications ofthe European Communities.

-INSTITUTO DE EVALUACIÓN(2009). Panorama de la educación. Indicadores

de la OCDE. Informe español. Madrid: MEC.-MENA, L., FERNÁNDEZ, M. y RI-

VIÉRE, J. (2010). Desenganchados de la educa-

ción: procesos, experiencias, motivaciones y estrate-

gias del abandono y del fracaso escolar. Revista de

Educación, zenbaki berezia 2010, 119-145.-OCDE (2009). La creación de entornos e-

ficaces de enseñanza y aprendizaje. Síntesis de los

primeros resultados. Madrid: Santillana.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 34

Page 35: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 35

Page 36: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

36 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

Ba al du zentzurik ikasleenartean elkartasun-egiturak

sortzeak

Kideen arteko harremanen eremuariburuzko hamaika ikerketa egin dira azkenhamarkadetan, eta berdinen arteko adiski-detasunaren gaia arretagune nagusia izanda ikerketa horietan. Jakin badakigu, ikasle-laguntzaileek esku hartzen duten hezkun-tza-jarduerak hezkuntzako eta garapenmoralerako aukera bihurtzen direla, harre-manekin edo ikasketekin lotutako gatazke-tan borondatez eta modu autonomoan jar-duten dutenean.

Gaur egun, heziguneetan, hainbat sis-tema abiarazi dira, eta sistema horietan, ga-tazken prebentzioan, azterketan eta kon-ponbidean ikasleek parte-hartze aktiboa eta protagonismo handia dute. Programahorietako bat, ikasle-laguntzaileena da.Programa horrek, prestakuntza jaso dutenikasleek arazoak izan ditzaketen ikasleak atzeman eta ikasle horiei harrera egin eta la-guntza eskaintzeko sare sozialak sortzea duhelburu. Lan horretan guztian, betiere, zen-troak antolaketa, gainbegiratzea eta onar-pena izango du, eta, zentroak prestutasuna,konfiantza eta elkartasuna eskaintzen du.

Gure eskarmentuan oinarrituta, esanbehar dugu sistema horiek GatazketarakoBitartekotza Programak ezinbesteko osa-

garri direla: bi programek gatazkak lankide-tzaren bidez eta modu baketsuan konpon-tzeko kultura partekatzen dute, eta horieiesker, eskola-komunitateko kide guztiekdute gatazken konponbidean parte hartze-ko aukera, elkarrekin. Azkenaldian ezine-gon handia eragin duen bullying edo esko-la-jazarpenaren fenomenoaren preben-tzioan oso baliagarria dela azpimarratunahiko nuke.

Jarraian, programa horien ezaugarri

nagusiak azalduko ditut, eta baita hezigune-etan era eraginkorrenean antolatzeko ja-rraibideak ere.

Zein dira ikasle-laguntzaileak?Ikastalde bakoitzean bi edo hiru ikasle-

laguntzaile egon daitezke. Hainbat ezauga-rri dituzte:

- Gatazken konponketa-alorrean pres-takuntza dute.

- Ikaskideen konfiantza dute.- Taldeko bizikidetzari begira daude.- Gaizki daudenei edota zailtasun per-

tsonalak edo ikasteko zailtasunak dituzte-nei laguntza ematen diete.

Izan ere, ikasle horiek gizarte-gaitasunjakin batzuk eskuratu dituzte: enpatia, el-kartasuna, ongizate orokorra, eta abar. Bes-teren konfiantza izaten dute, ikaskideenpremiekin sentiberak dira, eta laguntza etababes horiek modu egituratuan eskainikodituzten programa batean parte hartzekoprest daude.

Programak zenbait izenez ezagutzendira: “berdinen arteko laguntza”, “bizikide-tza-taldeak”, “laguntza-ikasleak”, “kideenkluba”, “ikasle solidarioen sarea”,”ikasle-laguntzaileak”, edo “peer support”. Guz-

galdeidazue

?Juan Carlos TORREGOMADRILEKO ALCALA UNIBERTSITATEKO

DIDAKTIKA DEPARTAMENDUKO IRAKASLEA

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 36

Page 37: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 37

Programa horien bidez,ikasleek osatutako eskola-sareak edo sistemakindartzen dira,betiere ikaskideeilaguntzeko etagatazken prebentziorako, eta konponbiderako

?

tiak bat datoz ikasleei bizikidetzaren hobe-kuntzan ikastetxean protagonismo bereziaemango dieten egiturak indartzearekin.

Ikasle-laguntzaileen eginkizunak Laguntza-programaren antolakuntza

ikastetxe bakoitzaren errealitatera eta ikas-le-laguntzaileen heldutasun-mailara eta gai-tasunetara egokitu behar da. Horregatik,helburua da ikastetxeak eta ikasle-lagun-tzaileek berek taldearen eginkizunak eta le-hentasunak zehaztea, ikastetxearen pre-mien arabera, betiere. Halaber, beste helbu-ru bat jarduerei ezarritako mugak zehaztealitzateke. Beraz, eginkizunak finkatzea, ikasle-laguntzaileen prestakuntza-proze-suaren barruko beste hezkuntza-jarduerabat litzateke.

Ikasle-laguntzaileen eginkizunei dago-kienez, hona hemen proposamen bat:

- Ikasle iritsi berriei harrera egitea eta tal-dean integra daitezen ahalbidetzea.

- Baztertuta daudela sentitzen duten,zailtasun pertsonalen bat duten, norbaitekentzutea behar duten edota norbaitekin egotea behar duten ikasleei laguntzea.

- Ikaskideei laguntzea, beste norbaitek“zirikatzen” dituztenean.

- Eskolako lanetan eman beharreko la-guntzaren antolakuntzan jardutea.

- Gatazkak antzematea eta aztertzea etabalizko konponbideak, esku-hartzeak edo-ta bideratzeak bilatzea.

- Zailtasun handiko lanetan, uneetan edota egoeretan ikaskideei laguntzea.

- Ikastetxeko bestelako ikaskideekinbatera, bizikidetza, elkarri izan beharreko errespetua, ingurumena eta pertsonak zain-tzea, eta abar hobetzeko ekintzetan eta ba-lioetan parte hartzea eta horiek sustatzea.

- Ikasle-Laguntzaileen Taldearen bile-retara joatea.

Aipatutako laguntza-jardunak hainbatgarai eta gunetan gara daitezke: jolasga-raian, jolastokian, ikasgeletan, jantokian, es-kola-orduetan, eskola-ordutik kanpo, eta abar. Ikasle-Laguntzaileen Taldeak jolasto-kian gertatzen diren elkarreraginak antze-mateko eta aztertzeko esku-hartzeak disei-na ditzake, horiek interpretatzeko adieraz-leak hautatuz eta, hortik abiatuta, antze-mandako zailtasunak konpontzeko edotainklusioa sustatzeko jarduerak asmatuz.

Taldeak erne egon behar du, laguntza eska-tzen dutenei edota isolatuta daudela antze-mandako pertsonei laguntzeko eta haien la-gun egiteko. Ikastetxera iritsi berri direneiharrera egin diezaiekete, eta baita lagundu ere, ikasketa-zailtasunei, frustrazioei, ikas-kideekiko arazoei, bakardadeari, goibelta-sunari, familia-arazoei, tratu txarrei eta aba-rri aurre egiten lagundu, hain zuzen.

Era berean, poztasunean, jarduera be-rezien antolakuntzan, ekitaldietan edota to-paketa-jardunaldietan ere parte hartzen du-te, kultura-adierazpenen aniztasuna bultza-tuz, tradizioei berriz ekinez eta jarduerak di-namizatuz. Baita lehiakortasun-jarduere-tan ere, ikastetxeetako bizitzan oso ohikoakbaitira horrelakoak.

Ikasle-laguntzaileek konpontzen

dituzten gatazka nagusiak- Taldeko partaide izatea, isolamendua,

gutxiespena.- Liskarrak: irainak edota eraso txikiak.- Gaizki-ulertuak.- Arazoak ikasgela osoan: portaera txa-

rra, zikintasuna gelan, taldea banatuta ego-tea, eta abar.

- Ikasgela osoari kalte egiten dioten ba-nako jokabideak.

- Arazo pertsonalak.- Absentismoa.

Ikasle-laguntzaileen profila- Ikaskideen ongizateari edota ondoe-

zari begira dagoen pertsona da.- Konfiantza ematen du.- Entzuten daki.- Berdinei laguntzen saiatzen da.- Arazo larriak konpontzeko ikastetxe-

ak dituen baliabideak ezagutzen ditu.- Behar dutenei baliabide horien eta

edukiaren berri ematen die.- Bere jarduteko gaitasuna gainditzen

duten arazoak bideratzen ditu, dagokionakkonpon ditzan.

Ikasle-laguntzaileen profila definitzekomodu errealista samar bat, legitimitate han-diena duena, ikasleen iritzia kontuan har-tzea da; prestakuntza-jarduerak antolatzenditugunean, ikasleek esan ohi digute lagun-tza-harremana “zer den” eta “zer ez den” edo zer ez lukeen izan behar. Horrela, ikas-leek honako ezaugarri hauek dituzten per-

tsonak bilatzen dituztela esan ohi dute:- Zer gertatzen zaidan konta diezaioket.- Ni entzuten eta ulertzen badaki.- Ongi tratatzen nau eta ez du nitaz ba-

rre egiten.- Naizen bezala onartzen nau.- Aintzakotzat har dezaket.- Behar dudanean, laguntzen nau.Horretaz gain, pertsona bereziak edo

hobeak ez direla ere nabarmendu dute. Beraietako inor ez da kontakatilua, mar-martia, berritsua, lausengarria, gainerako-ak baino hobea dela uste duena, irakaslea-ren laguntzailea, eta abar.

Hain zuzen, laguntza-eginkizunak be-tetzen dituen ikaslea gainerakoen premie-kin sentibera da, entzuten badaki eta kon-fiantza eman ohi du, laguntza eskaintzeaz,errespetatzeaz eta babesteaz gain, besteakbeste.

Egiteko horietan, ikasle talde batek har-tzen du parte, bere borondatez. Taldea sor-tu ondoren, laguntzari, asertibitateari, en-tzuteari, emozioak maneiatzeari, enpatiari,gatazkak eraldatzeari, arazoak konpontzea-ri, eta abarri buruzko prestakuntza emanohi zaio talde horri.

Zentroak konpromisoa hartzen du ki-deen arteko parte-hartzearen eta laguntza-ren formula horrekin eta ez, soilik, presta-kuntza emanez; zentroaren beraren antola-kuntzan txertatuz, ikasle horiek laguntzekoeta lagun egiteko tokiak eta uneak sortuz;helburuak, balioak eta egitekoak zabalduz;irakasleak eskainiz beren esku-hartzeakgertutik jarraitzeko eta gainbegiratzeko,zailtasunei aurre egiteko, adore emateko,

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 37

Page 38: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

38 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

erabakiak hartzeko, berdinen arteko lagun-tza-zerbitzua sustatzeko.

Laguntza-harremanaren faseakLaguntza-prozesu bat eta harreman

pertsonal mota bat dagoela esan nahi du, i-raupen mugatukoa baina adiskidetasunez-ko edo, besterik gabe, kideen arteko harre-man iraunkor bihur daiteke.

Harreman pertsonal guztien moduan,“historia” bat (faseak) du. Zenbait kasutan,fase guzti-guztiak gertatuko dira eta, beste-tan, zenbait fase baino ez, edo fase jakin ba-tek besteek baino garrantzi handiagoa izan-go du. Prozesu horretan bost fase bereizikoditugu:

1. Hurbiltzea.2. Laguntzea.3. Sakontzea.4. Jarraitzea.5. Urruntzea.

Berdinen arteko laguntza-progra-

mak ezartzeari buruzko ondorioakLehen ere esan dugunez, programa ho-

rien bidez, ikasleek osatutako eskola-sareakedo sistemak indartu egiten dira, betiere ikaskideei laguntzeko eta gatazken preben-tziorako, antzemateko eta konponbiderakosare edo sistemak sortuz. Jokabide altruistabultzatzea dute xede, adin eta status berdi-neko beste pertsona bati arazoak edo gataz-kak konpontzen edo eskolako lanen bat egi-ten laguntzeko, hain zuzen.

Zenbait ondorio atera ditugu Bizikide-tza Planaren barruan programa horiek txer-

tatzeko ikastetxeei prestakuntza-alorreaneskainitako laguntza aztertu ondoren:

Zentroaren antolaketari dagokionez:proiektuek prozedura eta egitura berriaksortzen dituzte ikastetxearen antolaketan, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetzarenbalioak ardatz izanik. Ikasle-laguntzaileenprogramak ikastetxean laguntza-sare soli-dario bat dagoela esan nahi du. Balio prakti-ko handia du gatazken eta problemen pre-bentzioan eta horiek atzeman eta moduparte-hartzailean konpontzeko garaian,baina, batik bat, balio hezigarri handia du ikasleentzat.

Berdinen arteko laguntza-sarea ikasle-en parte-hartzearen adierazgarri da, ikasle-ek zentroaren bizitzan parte hartzen dutenadierazgarri bizia; partaide izatearen zen-tzuan eragiten du eta, beraz, hezkuntza-in-klusioa sortzen du. Taldeen barruan kideenarteko elkarrekiko mendetasun positiboasustatzean, guztiek baliabideak partekatu-ko dituzten dinamika bultzatzen da: denekelkarri laguntzen diote eta elkarrekin erdie-tsitako lorpenak batera ospatzen dituzte.

Ikastetxe askotan garatzen ari dira la-guntza-programak eta emaitza oso onaklortzen ari dira eskolako bizitza hobetzearidagokionez. Ikastetxeetan laguntza-egitu-rak sortzeko ahaleginak areagotu egin diraazken aldian, bai ikaskuntza-alorrean, baieskola-bizikidetzaren alorrean eta, horrenondorioz, ikastetxeak “goxoagoak”, segu-ruagoak, kooperatiboagoak eta, aldi bere-an, eraginkorragoak dira. Hezkuntza-siste-maren bi gaitz nagusiak, eskola-porrota etabazterkeria, arazo beraren bi alderdiak diraeta, kasu askotan, laguntza eza izaten da ara-zo horren muina. Ikasgeletako ondoeza areagotu egiten da, ez baldin badago beharbeste baliabide ikasleei zailtasunak gaindi-tzen laguntzeko, edo laguntzeko baliabide-rik onena ikasleak beraiek direla aintzat har-tzen ez bada. Hori horrela izanik, talde ba-ten barruan ikaskuntza eta bizikidetza bilditzakeen paradigma izan daiteke laguntza.

Ikasle-laguntzaileen garapen pertso-nalari dagokionez: berdinen arteko lagun-tza-proiektuak, bereziki, balio hezigarrihandia du, lidergo positiboa sustatzen du, i-kasleen gizarte-gaitasuna garatzea ahalbi-detzen baitu, ondorengo trebetasun hauekgaratuz: enpatia, entzute-aktiboa, autokon-

trola, komunikazioa eta garapen morala. El-karrizketaren, tolerantziaren eta laguntza-ren balioetan oinarritutako hezkuntzarenpraktika moral “erreala” da, gizarte-bizitza-rako egiazko prestakuntza, alegia.

Ikasle-lagunduei dagokienez: laguntzajasotzen duten ikasleek egoera latzak gaindiditzakete; badakite norengana jo dezaketenbabes eske. Pertsonen arteko guneetara iris-tea lortzen da eta, ziurrenik, irakasleek ezinizango lukete gune horietara iritsi. Naylor e-ta Cowie (1999:1690) autoreen arabera, Bi-garren Hezkuntzako 51 ikastetxetako ikas-leekin eztabaida-taldeetan bilerak egin zi-tuztenean, zerbitzu hori erabiltzearen fun-tsezko hiru onura ondorioztatu zituzten:“hitz egiteko norbait, entzungo zaituennorbait” eskaintzen du, “arazoari aurre egi-teko indarra”, eta “norbaitek zainduko zai-tuela” erakusten du.

Halaber, programa ezarrita zegoenzentro bateko kasu jakin bat aztertu ostean(Andrés, 2009:488), honako ondorio hau atera dugu: Ikasle-Laguntzailearen Progra-ma oso baliagarria izan da ikasleen artekogatazkak antzemateko eta, batez ere, bote-re-gehiegikeriak eragindako berdinen arte-ko tratu txarren kasuak bideratzeko. Era be-rean, programan zuzenean inplikatutako ikasleen gizarte-garapenerako faktore era-bakigarria izan dela frogatuta geratu da. ¥

Oharra: Juan Carlos Torregok Ikastolen

Elkarteak antolaturiko “Elkarbizitza eredu

berri baterako pedagogia” jardunaldietan parte

hartu zuen Gasteizen.

Ikasle-laguntzaileen profila definitzeko modu

errealista samarbat, legitimitatehandienaduena, ikasleeniritzia kontuan

hartzea da; prestakuntza-jarduerakantolatzen ditugunean

?

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 38

Page 39: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 39

argitalpenak

Mozoloaren bakardadeaJuan Luis Zabala / Begoña Durruty

EREINMozoloa bere habiatik irten gabe bizi da

orain; lehen bezala. Lehen lotsagatik izanzen; orain beldurragatik. Ipuin tradizionalaeguneratu dute egileek album ilustratu ho-netan. Galtzagorri euskal haur eta gazte lite-ratura elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldun-diari esker, azken lau urteetan Artelekun an-tolatu duen ilustratzaile berrientzako Ma-rraz(i)Oak topaketetan sortutako lana da‘Mozoloaren bakardadea’.•

Animalien alfabetoaIKASTOLEN ELKARTEA

Jolasteko zortzi era dituen jolasinteraktibo honek hizkuntza du elementuaipagarriena, hainbat audio euskarazentzuteko aukera ematen baitu. Umeakentzun, behatu, ukitu, erantzun egitekoaukera izango du, eta jarduera hauenbitartez eta jostailuak ematen dizkioneredu ugari eta aberatsei esker, hainbatkonpetentzia (ahozko hizkuntza,harremanak...) garatuko ditu.•

Maite-Maite ile apaindegiaMarie-Aude Murail / Aiora Jaka

ELKARLouisek astebetez praktikak eginbehar ditu, bere adineko ikasleguztiek bezala. Ezta ideiarik ere non.Ez zaio eskola gustatzen eta ez dubere burua ezertan trebea ikusten.Maite-Maite ile-apaindegian hasiko dapraktikak egiten. Irakurle gazteeizuzendutako eleberri iniziatikoa da,egunkari baten modura idatzita.•

Izeko Eli eta biokXabier Olaso / Ima Mendiola

IBAIZABALIzeko Eli Aneren izekorik kuttunena da,maitagarria, bromazalea eta bidaiazaleporrokatua. Bidaia horietako batean,Obaba-Ibibi-Bobo buruzagi massaiakzuhaixka-hazi misteriotsu batzuk oparituzizkion izeko Eliri. Herrira bueltan, izekoElik Aneri utzi zizkion zaintzeko, berakbeste bidaia bat egin behar baitzuen. ETahara non, behin batean, gauza miresgarriagertatu zen...•

Aniztasun afektibo-sexuala lantzeko materialak

GEHITUDVD honek gelan sexu-orientazio,

identitate eta honen inguruan sor daitezke-en arazoak lantzeko zenbait material biltzendu. Aniztasunean eta diferentzian hezitze-ko gizarteari, hezitzaileei eta familiei sortu-tako zalantzak argitu eta laguntzeko proiek-tua da, ikasleek euren orientazio eta identi-tate sexuala askatasunez bizi ditzaten lagun-garri izatea helburu duena.•

Bakarrik eta buztangabePatxi Zubizarreta / Jokin Mitxelena

PAMIELAUdako oporrak dira, eta afrikar askoren

auto eta furgoneta pila Iparretik Hegoradoa. Furgonetan horietako bat gasolinde-gian geratu da depositua betetzeko. Bainafurgonetakoak joan direnean, neskatila batutzi dute: ahantzirik... Gero, auto bat geldi-tu da, eta autokoak abiatu direnean katu batutzi dute: abandonaturik... Eta gasolindegi-ko gizonak ez daki zer egin neskatila ahan-tziarekin eta katu abandonatuarekin!.•

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 39

Page 40: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

40 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

... nora joangogara?

ARRIKRUTZLurraren barrunbeetanOñati-Arrikrutz haitzuloa ikasleak hartzeko prestatu dute, natura-gunearen balioaz sentsibilizatzeko

Gaur egun, informazio guztia “klik”batera dagoela esaten da, hau da, Interne-ten. Lehen, entziklopediei buruz esaten zenhori, bilduma bakoitzak historiaren atal batkontatzen zuela. Oñatiko Arrikrutzeko ko-bak bene-benetan eskaintzen du gure lurra-ri buruzko informazio osoa, naturari etaondareari dagokienez. Aizkorri mendiarenmagalean, Arantzazuko Santutegitik gertu,eta lur azpian, espeleologia-, arkeologia-,paleontologia- edota mitologia-lezio inte-resgarri bat ikasi ez ezik bizi ere egin litekeArrikrutzeko haitzuloetan, pauso batera.

Arrikrutz-Oñatiko kobak Aizkorri- Aratz parke naturalean daude, ingurunekarstiko paregabean. Bertan, Arantzazu etaAldaola errekek Gipuzkoan ezagutzen denkobazulo-sare handiena eratu dute eta ia 15kilometroko galeria sarea osatu.

Arrikrutzen aurkitu diren ondasunak,alor ugaritan, aitzindariak izan dira EuskalHerrian. Aurkikuntza arkeologikoei dago-kienez, adibidez, honako elementu hauek agertu dira indusketetan: haitzuloetako le-hoi baten eskeletoa; eskeleto-atalak eta pan-tera-burezurrak, eta hartz-aztarnategi ikus-garria.

Mitologiari dagokionez, Arrikrutzekokobak kondaira ugariren sorburu izan dira,oso leku berezia izan baita Oñatiko eta in-guruetako biztanleentzat mende luzeetan.Duela ehunka urte, esate baterako, Oñati-ko, Deba Garaiko eta Arabako biztanleak

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 40

Page 41: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174. zenbakia. 2013ko urtarrila • hik hasi • 41

i

ARRIKRUTZ-OÑATIOñati (Gipuzkoa) herritik Arantzazu Santute-

giko errepideko 4. kilometroan dago Arrikrutz-

Oñatiko Kobetako bidegurutzea .

Erreserbak: ARRIKRUTZEKO KOBAK bisi-

tatu ahal izateko, erreserba egitea gomendatzen

dute.

Tel.: 943 08 20 00

Posta: ar rikru tz@oinat i.or g

PREZIOAK4 euro ikasleko (irakasleak dohainik)

Sandaili haitzulora joaten zirela erromesal-dian, soroetarako euri-eske. Bestalde, ema-kume antzuek bainua hartzen zuten Sandai-liko uretan, emankorrak izateko. Milaka ur-te lehenago, jentilen garaian, sortutako ohi-turei eusten zieten horrela.

Arrikrutz, natura aldetik eta ondare al-detik duen balioa kontuan izanik, bisitakhartzeko prestatu dute. Geologia, arkeolo-gia, mitologia… landu ahal izango dira bisi-ta horretan ikasleekin. Alde batetik, haitzu-loan barrena ibilaldi bat egin liteke, 60 mi-nutu inguru irauten duena. Ibilaldi horretanhonako gai hauek jorratu ahal izango dira:

Hidrologia: urak eta hidrologiak haitzu-loa nola zizelatu duten ikus daiteke, bertatikbertara.

Karst-sistema: kare-harri (karst) bikainikusgarriak daude Aizkorri mendiaren ma-galean. Gesaltza-Arrikrutzeko haitzuloa-ren barrunbean, 14 kilometrotan, karst-sis-tema konplexua dago.

Geologia: haitzuloaren osaera geologi-koa oso aberatsa da. Ikuspuntu geologiko-tik, urazpiko erreka eta estalaktita izugarrizbetetako galeria dira guztietan aipagarrie-nak.

Mineralak: Arrikrutzeko mineral-uni-bertsoa nola sortu zen ikus daiteke.

Arkeologia eta paleontologia: EuskalHerrian (eta, zenbaitetan, iberiar penintsu-lan) aitzindariak izan diren aurkikuntzak egin dira haitzulo honetan.

Mitologia: Sandiliko kondairak ezagu-tzeko leku paregabea da.

Espeleologia: espeleologiaren histo-rian Arrikrutzek izan duen garrantzia eza-gutu liteke. ¥

ARRIKRUTZLurraren barrunbeetanOñati-Arrikrutz haitzuloa ikasleak hartzeko prestatu dute, natura-gunearen balioaz sentsibilizatzeko

Material pedagogiko zabalaIbilaldia osatzeko, eta ikasleak natura-gunearen balioaz sentsibilizatzeko, balia-

bide pedagogiko zabala eskaintzen du natura-guneak. Lehen Hezkuntzako, Derri-gorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduriko unitate di-daktikoak dituzte, eta honako gai hauek jorratzen dituzte:➢Geologia: “Arroka eta materialak”. Ekintza honen bitartez Euskal Herriko

arroka eta mineral nagusiak ezagutuko ditugu. Nola bereizten ditugu arrokak etamineralak? Zein dira batzuen eta besteen ezaugarriak? Nola eta zertarako erabiltzenditugu gure eguneroko bizitzan? Galdera horien eta beste batzuen erantzunak bila-tzeko ariketak egingo dira. ➢Historiaurrea: “Kobako bizitza antzinako animalien artean”. Lehen giza-

kien bizimodua, tresnak, bizilekuak, elikagaiak… zein ziren azalduko da, eta baitapaleofauna (paleolitoko fauna) ezagutuko ere. Historiaurreko aroei buruz ere hitzegingo da, hala nola, paleolitoaz, neolitoaz eta metalen aroaz. ➢Ura: “Bizitza iturri”. Urak naturan eta gure eguneroko bizitzetan duen ga-

rrantziaz konturatzea da ariketa horien helburua. ➢Kobetako ekosistema: “Ingurune ezezaguna eta aztarnategi garrantzitsua”.

Kobazuloen ekosistema eta horren egitura ezagutaraziko da.➢Karstologia: “Erliebearen eraldaketa. Paisaia karstikoa”. Nola sortu da gaur

egun ikusten dugun paisaia/erliebea? Nola eratzen da erliebe hori? Betidanik izan alda horrelakoa?

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 41

Page 42: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

42 • hik hasi • 174. zenbakia. 2013ko urtarrila

atzeko atetik

* “Hezkuntza da ikasitakoa ahaztu ondoren irauten duena”

B. F. SKINNER

Hamaiketakoa zakarrontzira!

Norberaren gorputzaren onarpen ezakpertsona abailtzen du; txiki txikitatik esan eta en-tzun izan dut, emakume gisa sozializatua izannaizen momentutik: “argala, abegikorra, kon-plazientea, polita izan behar duzu”. Honen kos-tua ikaragarria da, larreko, kaleko, ikastetxeko,jolastokiko hesiak irekita dituzun arren, lotutabaitzaude arantzen artean.

Halaxe sentitzen nintzen ni hamabi, ha-mahiru urte nituela; nire etxeko ispiluen eta ko-muneko zuloaren aurrean, buru makur.

Institutuko 1. mailan nenbilen. Leitza herritxikia izanik, herriko gaztetxo guztiak institutuberean ikasten genuen, 40 bat ginen orotara. Es-kolaz kanpoko jarduerara nindoan, areto futbo-

Saioa IRAOLA URKIOLABilgune Feministako kidea

lean jolastera, herriko eskola ingurura eta bertanlagun koadrila bat zegoen, artean nik gustukonuen mutila. Eta hizketaldi osoa gogoan ez du-dan arren, esaldi bat ez zait sekula ahaztuko, mu-til hark zera esan zidan: “Saioa, aurpegiz politazara, baina gizena zaude!”.

Esaldi hark min egin zidan, baina ez zidanminik emango aurretik ez banintz gutxietsiasentitu izan “gizonen” kirol batean, pilotan, ari-tzeagatik; gorputzez sendoa izanik iseka egin ezbalidate, arropa dendetara joan eta 44 tailadungaltzarik aurkitu ezinik ibili ez banintza, eskolanjasotzen genituen eduki sexisten aurrean altxatueta ikasle gizon eta neska askok beti ez balidatehisterikotzat jo: “Saio, baño ez hartu hola”; edo-ta herrian “tradizioaren” izenean egiten diren emakumeok gutxiesteko erritoak, ekintzak ezbanitu ikusi.

Hala, institutuko bidean, etxe behean zego-en zaborrontzian hamaiketakoa botatzen hasinintzen; etxera joan eta gose ez nintzela esaten,edota jan eta edaten nuena bortxaz botatzen.Pertsona indartsua izan naiz beti, etxean amakholaxe hezi gaitu ahizpa eta bioi, “protestona” dei-tu izan didate eta egia da, nahi nuena lortzeko la-

na egin izan dut beti. Alaia, besteei laguntza e-mateko prestutasuna izan dut beti, baita orduanere, baina bada adin bat zeinetan, zure barne in-darra, grinaren eta kanpotik datorkizun presiosozial, pertsonalen arteko talka gertatzen denzure barnean, eta nik inguruak asko maite nin-duen arren, etxean asko hitz egiten genuen arren, urte zailak bizi izan nituen; eta kanpoko-ak: mamuek eta hitzek irabazi zidaten partidahura. Emakume asko eta askori irabazi diotenbezala, baina bizitza partida bat eta bakarra ezdelako, nik irabazi nuen hurrena; etxekoen, lagu-nen, irakasleen, psikologoaren eta nire barnekoindarraren laguntzaz; eta orduz geroztik nik ira-bazi ditut denak, nahiz eta batzuetan ederki kos-tatu zaidan.

Urtetan, sozializazio prozesuaren bitartez,herrian zein ikastetxean irakatsi zidaten guztia(nolakoa izan behar duzu, mutilak izan behar di-tuzula gustuko, patriarkatuan oinarritutako tra-dizioa gainbalioa ikaragarria izanik “beti hola izan da” lemapean ekimen oro onartzea, e.a.)birpentsatzea, deseraikitzea eta barne-kanpoborrokan estuki lotzea ekarri zidan, bestelakoSaioa bat eta bestelako herri bat erdieste aldera.

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 42

Page 43: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

atzeko atetik

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 43

Page 44: 174 .:119. ANTA 27/12/12 13:06 P 1 4 EURO • 2013KO ... · Saioa Iraola Urkiola. Bilgune Feministako kidea ROSA VIDIELLA I BADELL Haurraren behaketatik abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy

174 hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 27/12/12 13:06 Página 44