1e ainhoa z nahia joseba

20
ANIMALIA ORNODUNEN ANIMALIA ORNODUNEN ABEZEDARIOA ABEZEDARIOA

description

1e ainhoa z nahia joseba

Transcript of 1e ainhoa z nahia joseba

Page 1: 1e ainhoa z nahia joseba

ANIMALIA ORNODUNEN ANIMALIA ORNODUNEN ABEZEDARIOAABEZEDARIOA

Page 2: 1e ainhoa z nahia joseba

guk animalia ornodunak egingo guk animalia ornodunak egingo ditugu naiz eta bi mota egon:ditugu naiz eta bi mota egon:

Ornodunak:Ornodunak:

Ugaztunak

Hegaztiak

Narrastiak

Anfibioak

Arrainak

Page 3: 1e ainhoa z nahia joseba

Landareak jaten duten animaliak dira.

Page 4: 1e ainhoa z nahia joseba

Animalia belarjaleak dira eta 120 litro ur edateko gai dira aldi batean.2 metrotik gora neurtzen dute eta 600 kg-ko pisua dute.Joroba bakarra dute eta horrela gameluetatik bereizten dira

Page 5: 1e ainhoa z nahia joseba

Elefanteak animalia lurtar handienak dira.Beren ernaldia 22 hilabetekoa da animalia lurtarren artean luzeena.Jaiotzean 120 kg-ko pisua izan ohi dute eta 50-70 urte artean bizi ohi dira.baina elefanterik zaharrena 82 urte bizi izan zituen.

Page 6: 1e ainhoa z nahia joseba

Itsas txakurrak Pinnipediaren barruko ugaztun haragijaleak dira eta Phocidae familia osatzen dute. Ur-inguruetan bizi dira. 19 espezie ezagutzen dira. Ez dute belarririk eta bere atzeko hankak atzerantz zuzenik daude, lur-inguruetan mugitzea zailduz. Hau da Otariidaerekin duten ezberdintasun nagusia.

Page 7: 1e ainhoa z nahia joseba

Izena latinetiko gattus pardus hitzetatik dator, katua eta leopardoa. Gepardoa, puma, leopardoa, karakalak eta katu urreztatuak familia berekoak ziren baina gepardoa duela 4 edo 5 miloi urte indibidualizatu zen.

Page 8: 1e ainhoa z nahia joseba

Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko taldeetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira. Hipopotamoa uretan ugaltzen da eta bertan erditzen du. Uretan taldean egoten badira ere, belarra jatean bakarka ibiltzen dira. Hipopotamoak ugaztun handiak dira, hankak motzak dituzte eta gorputza eta haien gorputza upel forma du. Buru handia dute eta ahoa zabala dute. Txerriek bezala hipopotamoek lau behatz dituzte, baina ugaztun hauek ibiltzeko lau behatzak erabiltzen dituzte. Haien urdaila hiru ganbera ditu, baina ez dira benetako hausnarkariak.

Page 9: 1e ainhoa z nahia joseba

Izurdeak ugaztun itsastarrak dira eta guztiz moldatuak daude igeriketara. Zetazeo gehienek bezala soinua erabiltzen dute komunikatzeko, orientatzeko eta ehizatzeko. Soinua radar baten antzera erabiltzen dute, ekolokalizazio metodoa erabilita.Izurdeen mihiak kanal bat du erdian eta horrela kumeek esnea har dezakete urarik hartu gabe.

Page 10: 1e ainhoa z nahia joseba

Jirafa jatorriz Afrikakoa den ugaztun ungulatua da. Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Azalean orban handi irregularrak ditu, horixkatik hasi eta beltz kolorerainokoak, marra zuri, horixka edo beltzez banatuak. Jirafa heldu arren batez besteko pisua 1.191 kilokoa da, eta eme helduena 828 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metro artekoa da batez beste, eta inoiz aurkitutako alerik altuena 6 metrokoa izan zen

Page 11: 1e ainhoa z nahia joseba

Buru handia, belarri iletsuak, sudur handia, ile grisa edo arre-grisaxka ditu eta lehenengo bi behatzak elkarren aurka jar ditzake. Ez du buztanik.Arrek, 12 kg inguru pisa dezakete, emeek berriz 8 kg pisatu ohi dute (batez bestekoa) eta 76cm inguru luze dira.Hatzen banaketa, gureen desberdina da, hatz lodi baten ordez bi ditu eta eskuaren alde batean daude, beste hiru hatzak berriz, hauen aurkako aldean daude, eta atzapar luze eta zorrotzak dituzte. Moldaketa hau, zuhaitzetara hobeki igotzeko eta eusteko izanen da. Hanketako behatz luzeak berriz ez du atzaparrik eta bigarren eta hirugarren behatzak elkarrekin fusionaturik edo loturik daude, askotan eduki ohi dituzten arkakuso, zorri eta abarrak kentzeko.Arrak, emeak baino mugituagoak dira, eta egun guztia jaten ematen dute. Emeek berriz, eguna lotan pasatzen dute, eta gauean, janari bila irteten dira.

Page 12: 1e ainhoa z nahia joseba

Lehoia ugaztun bat da, Felidae familiakoa. Arra oso erraz bereizten da duen ileagatik. Ar batek 250 kilogramoko pisua izan dezake. Emeak txikiagoak dira, 180 kg. ingurukoak. Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodua dute. Emeek taldea sortzen dute eta eurekin familiarki harremanduta ez dagoen ar batekin, eta kume guztiekin, bizi dira. Emeek ehizatzen dute eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak heltzean familiagunetik kanporatuak dira.

Page 13: 1e ainhoa z nahia joseba

Marrazoa arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean- edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zai aste baten buruan.Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako

Page 14: 1e ainhoa z nahia joseba

Uretan lehorrean baino hobe bizi diren animaliak dira. Larru sendoa dute, iragazgaitza, euren gorputzeko beroa mantentzen laguntze diena. Ondo egiten dute igeri eta sudur-zuloak ur-azpian itxi ditzakete, 6 minutu arnasa hartu gabe egon daitezkeelarik. Igerian 12 kilometro orduko abiadura har dezakete.Arra handiagoa izaten da emea baino. 8 eta 15 urte arteko bizi-itxaropena dute. 36 hortz dituzte, 6 letaginetik goian zein behean. 5 behatz dituzte hanka bakoitzeak, mintza batekin erdian, igeriketan laguntzeko

Page 15: 1e ainhoa z nahia joseba

Ñuak itxura baldarra du eta bigantxa eta antilopearen gurutzatze arraro baten antza du, zurda luzea eta zaldi isatsa. Bizar luzeak zintzilika, kokotsetik bularreraino, eta apo zorrotzez amaitutako hanka oso luzeak. Itxuraz arlote, Afrikan aurrera egiten duen belarjale bat da eta animalia talde handienetakoak sortzen dituzte. Serenguetiko Parke Nazionalean, Tanzanian, milioi batek baino gehiagok urtero migratu ohi dute belar freskoaren bila. Ñu izena animalien orroak egiten duen soinutik dator.Emeek euri urtaroaren hasieran erditzen dute eta, minutu gutxira, kumeak korri egiteko gai izaten dira. Gaztaroan ñuak azkarragoak dira helduak baino, 80 km/h-ko abiadurara iritsiz, helduak 60 km/h-ko abiadurara iristen diren bitartean.

Page 16: 1e ainhoa z nahia joseba

Ostrukak gaur egun hegaztirik handienak dira, bi metro eta erdi garai gainditzeko gai dira. Ratiteen ondorengoak dira. Ratiteak Kretazeoan edo Tertziarioaren hasieran agertu ziren. Ostruka 65 km orduko ailegatzeko gai da.Afrikan bizi da eta landare mota asko, intsektuak, narrastiak eta karraskariak jaten ditu

Page 17: 1e ainhoa z nahia joseba

Pelikanoak hegaztiak dira, pelecanidae familiakoak eta arrainak jaten dituzte.Itsas txoriak dira.

Page 18: 1e ainhoa z nahia joseba

Satorra animalia ugaztuna da, intsektujaleen ordenakoa. Lurrazpian bizi da, zuloak eginez. Espezie batzuk uretakoa edo erdiuretakoa da.Euren gorputza, zilindrikoa da, eta ez da leporik ageri, larruz estalita, begi txikiekin. Belarriak ez dituzte ikusgai. Muturrean eta buztanean ileak dituzte. Hauek, organo sentikorrak edo ukimenekoak dira.Bere hankek, atzazal handi eta indartsuak dituzte, 150 metroko luzera har dezaketen zuloak egiteko prestatuak. Bere hankak laburrak eta indartuak dira.Bere gorputzak, 17 zentimetroko luzera har dezake, emeak harrak baino handiagoak diren arren. Euren buztanak 4 zentimetroko luzera du.Euren habiak, hostoz bigunduak, 5 metroko sakoneran daude. Bertan biltzen dituzte zizare eta beste ornogabe batzuk, gero jateko

Page 19: 1e ainhoa z nahia joseba

Txakurra ugaztun haragijale bat da, Carnivora ordenakoa. Txakurrak otsoetatik etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek 150.000 urtea arte luzatzen duten abere bihurtzea.Denbora honetan txakurrek bariazio handia izan dute. Gutxi batzuk txikiak dira (adibidez, Chihuahua) eta beste batzuk handiak . Kolore gehienetako txakurrak daude eta erabilera anitzetarako: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak...Herrialde gehienetan txakurrek laguntza baino ez dute ematen baina leku askotan lana ere egiten dute. Kirolean ere parte hartzen dute. Hala ere herrialde batzuetan txakurrak ez dira animalia garbitzat eta beste batzuetan janarirako erabiltzen dira.

Page 20: 1e ainhoa z nahia joseba

Katagorri edo urtxintxa, zuhaitzetan bizi diren esziuridoen familiako ugaztun karraskari bat da.Ia edozein baso motatan bizi daitekeen arren, pagadi, harizti, amezti eta erkameztiak nahiago ditu artadiak baino. Baita urriztiak, eta lizarrez, haltzaz eta beste hainbat espeziez osatutako oihan nahasiak ere. Behar izanez gero, pinu eta ler gorrietan ere bizi daiteke.Habia, zenbait hegaztiren antzera eraikitzen dute, nahiz eta hauek gehiago ixten duten. Gehienetan bi sarrera-irteera sortzen dute, bat goialdean, estuagoa dena, bada ez badakoa. Erditu baino lehen balizko eraso batez babesteko bigarren kabia sortzen dute.Gehien bat karraskaria da, beraz, intxaurrak, ezkurrak eta abar jaten ditu; dena den, goseak jota egonik eta zer jan aurkitu ezinean badabil, txorien arrautzak eta baita txorikumeak ere jan ohi ditu.