1f irune beñat

23
ANIMALI ORNODUNEN ABEZEDARIOA

description

1f irune beñat

Transcript of 1f irune beñat

Page 1: 1f irune beñat

ANIMALI ORNODUNEN ABEZEDARIOA

Page 2: 1f irune beñat

A) Animalia

Animaliak izaki bizidunen talde handi bat dira, Animalia edo Metazoa erreinuetan kokatzen direnak. Orokorrean zelulanitzak dira, higitzeko gai dira bere inguruarekin elkarrekintza edukitzeko eta beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. Animalia gehienek forma bera mantentzen dute euren bizitzan zehar, nahiz eta batzuek metamorfosia jasaten duten.Animalia hitza latineko animal hitzetik eratorria da, pluralean animalia dena eta anima hitzetik (hau da gure arima hitzaren parekidea) datorrena.

Page 3: 1f irune beñat

B) Belarjalea

Zoologian belarjale deritzo landareez soilik elikatzen den animaliari. Hala ere, belarjale askok arrautzak eta animalia txikiak jaten dituzte noiz behinka.Belarjale askoren dieta urtaroekin aldatzen da, batez ere zonalde epeletan, non urtean zehar elikagai-iturriak aldatuz joaten baitiren. Ugaztun belarjaleen talderik handiena hausnarkariena da.Belarjaleen Espezie kopurua haragijaleena baino 1500 aldiz handiagoa da.

Page 4: 1f irune beñat

D) DortokaDortokak (Testudines) narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak hegaztiak) airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira.

Page 5: 1f irune beñat

E) EskorpioiakScorpiones artropodoen Arachnida ordena bat da. Bere baitan eskorpioi edo arrabioak eta lupuak sartzen dira. Euren pedipalpoek pintza itxura dute eta arantza pozoitsu bat dute abdomenaren atzeko muturrean. 1.500 espezie inguru ezagutzen dira eta 100 espezie fosil. Mundu osoan zehar bizi dira, Zeelanda Berria, Groenlandia eta poloetan izan ezik. Espezie batzuk 23 zentimetrorainoko tamainara heltzen dira.

Page 6: 1f irune beñat

F) FusiformeFusiforme izena, ardatz (antzina, iruteko erabiltzen zen tresna) forma duten objektu edo bizidunei ematen zaie,

hau da, luzanga eta gorputzadarrak erdialdea baino estuagoak dituena; elipsoide luzanga.

Arrainek eta uretako beste hainbat animaliek, izurdeek bezala, gorputz fusiformea dute, urak mugimenduei egiten dien erresistentzia hoberen murrizten duen

forma dena.Hegaztiak eta hegan egiten duten beste animalia

batzuk ere hala jartzen dira, arrazoi beragatik. Hegazkinek, itsaspekoek eta fluido batean (airea, ura) mugitu behar duten beste objektu batzuk ere, forma

horrekin eraikitzen dira.Landareen artean ere, forma hau berau ere ikusten da: Adibidez, pinuen hostoak forma honetakoak dira, baita

zuhaitz konifero askoren pinaburuak ere.

Page 7: 1f irune beñat

Gorila bizirik dagoen primate motarik handiena da, gaur egun Erdialdeko Afrikako oihanetan hedatzen dena. Bi espezietan eta 4-5 azpiespezietan banatuta daude.Euren DNAren %98-99a gizakienaren berdin-berdina da.

G) Gorila

Page 8: 1f irune beñat

H) HeterotrofoakHeterotrofo (grezieratik heteros = "beste" eta trophê = elikagai) deritzo molekula inorganiko sinpleak erabilita bere molekula organiko propioak sintetizatzeko gai ez den izaki bizidunari. Hau horrela izanik, beste izaki bizidunengandik elikatu beharko da euren biomolekulak erabiliz prozesu metaboliko propioetan erabili ahal izateko.Animaliak, onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak dira, eta izaki autotrofoen beharra dute hauen energia eta materia erabiltzen dituztelako molekula organiko konplexuak sortzeko. Energia lortzeko izaki heterotrofoek jandako autotrofoen molekulak apurtzen dituzte. Animalia haragijaleek ere izaki autotrofoen beharra dute, harrapakinengandiko energia eta materia azken finean harrapakin hauek jandako izaki autotrofoengandik datorrelako.

Page 9: 1f irune beñat

I) Izerdi guruinIzerdi guruinak dermisean kokatuta dauden hodi formako guruin batzuk dira eta hodi luze eta meheez osatuak daude, beheko muturretik itxiak eta kiribilduak daudenak. Kanpoalderantz irekitzen diren poroetatik izerdia jariatzen dute, koipe soberakin likidoa, gazi zaporekoa eta pixaren antzeko testurarekin.Izerdi guruinek bilgor guruinekin, ile folikuluekin eta azazkalekin, fanerak edo azaleko eranskinak eratzen dituzte.Izerdi guruinak honako mota hauetan banatzen dira:Izerdi guruin ekrinoak: zuzenean azalean amaitzen diren glomerulu jariatzaile eta hodi iraizle batekin osatuak daude. 600 izerdi guruin daude azaleko zentimetro karratu bakoitzeko, pilaketa askoz handiagoa dagoelarik esku ahurretan, oin zoletan eta aurpegiaren aurrealdeko zatian. Egunean litro bat izerdi jariatzen du baldintza normaletan eta 10 litro galtzera iris daitezke muturreko baldintzetan. Izerdi guruinek funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte metabolismo hidrokloratuan, termoerregulazioan larruazaleko hezetasun eta izerdiaren lurrunketagatik, objektuak eskuekin hartzearekin ere lotua dagoena. Izerdi guruin apokrinoak: ile-bilgor folikuluan amaitzen da bere edukia kanpoalderantz irtenaz bilgorrarekin batera. Lobulu jariatzaile handi batek eta ile-bilgor folikuluan amaitzen den dermiseko hodi iraizle batek osatzen dituzte. Guruin apokrino hauek desagertzen ari dira edo ez dira oso garrantzitsuak gizakietan, ez dira oso ugariak eta besapean, perineoan, pubisean eta kanpo entzumen hodian kokatuak daude. Guruin hauek dira feromonak jariatzeaz arduratzen direnak. Ugatza, izerdi guruin apokrino eraldatu bat da. Izendi guruin apokrinoek besapea eta sexu organoak bezalako tokietako usai bereizgarriaren arduradunak diren substantzia oso usaintsuak sortzen dituzte. Batzuetan gorputzeko usai hauek oso higuingarriak dira higiene pertsonal falta dagoenean azalean dauden bakterioekin nahastean. Umeek nerabezaroan sartu aurretik helduen ezberdina den usai bat dute ez baitute izerdi apokrinorik sortzen eta euren bilgorra jariatzea txikiagoa baita.

Page 10: 1f irune beñat

J)Hona jo: nabigazioa, Bilatu Jaguarra Irauteegoera: Ia arriskuanSailkapen zientifikoaErreinua:Animalia Filuma:ChordataKlasea:Mammalia Ordena:CarnivoraFamilia:FelidaeGeneroa:PantheraIzen binomiala'Panthera onca'Linnaeus, 1758Jaguarra (Panthera onca) felidae familiako espezie bat eta Pantherageneroko lau "katu handien"etako bat da (besteak tigrea, lehoiaeta lehoinabarra dira)[1]. Ameriketan jatorria duen Pantheraespezie bakarra da eta, baita bertoko felidorik handiena. Lehoinabarraren antzekoa da ( (Panthera (jaguarius) onca).Bestalde, ugaztun haragijalea da; 1,70 m inguru luze izaten da eta metro bete garai; isatsa 80 cm ingurukoa izaten du. Ile motz trinkoa du, kolorez horia, eraztun beltzekin. Animalia bakartia da, eta normalean ez dio erasorik egiten gizonari. Erdiko Amerikan eta Hego Ameriketan bizi da, baso askotako eskualde zingiratsuetan, batez ere. Bestalde, animalia ornodunak dira, arrainak eta dortokak janez elikatzen da 1

JAGUARRA

Page 11: 1f irune beñat

K) KarraskariKarraskari ordena, (rodentia) ugaztunen familiako ugariena da, hainbat autorek 2000tik 3000 espezie ezberdinetara kokatzen dutelarik euren ugaritasuna. Honek ugaztun espezie guztien erdia suposatzen du. Karraskariak Antartikan ezik gainontzeko kontinente guztietako hainbat klima ezberdinetan aurki daitezke. Australian ere modu naturalean daude, gizakion eragina kontutan hartu gabe. Ozeanoetan ezik habitat mota guztiak betetzen dituzte.Hainbat talde karraskari gisa hartzen dira baina ez dira horrela. Chiroptera, Scandetia, Insectivora eta Lagomorpha ordenak askotan karraskaritzat hartzen dira.Karraskari gehienak txikiak dira. Euren artean txikiena Afrikar Sagu Pigmeoa da: 6 cm luze da, 7 gramo pisatzen du. Handiena kapibara da, 45 kg-ko pisuarekin. Jada desagertua den Phoberomys pattersoni espezieak 700 kg pisatzen zuela uste da.Karraskariek bi letagin dituzte goiko eta beheko barailetan, eta letagin horiek etengabe hazten dira karraskarien bizitza osoan. Hazkundea konpentsatzeko, denbora gehiena zerbait murtxikatzen pasatzen dute, eta hau da izenaren jatorria (Latinezko roderetik). Hagin hauek kanpokaldeak esmaltea dute eta dentina barnekaldean eta beraz punta ateratzen dute erabiltzearekin soilik. Karraskari gehienek landareak jaten dituzte, orokorrean haziak, baina gutxi batzuek intsektuak eta arrainak ere jaten dituzte.Karraskariak oso garrantzitsuak dira edozein ekosistematan oso azkar hazten direlako eta beraz elikagai ona dira haragijaleentzat, metodo ona dira hazien garraiorako eta gaixotasunak azkar kutsatzen dituzte.

Page 12: 1f irune beñat

L) Lumak Lumak hegaztien azaleko egitura keratinotsuak dira. Bere egitura beste ornodunek dituzten apendize integumentarioak baino korapilotsuagoa da (ezkatak, ilea, adarrak...). Hegaztiek duten hegan egiteko gaitasunan garrantzitsuak dira, hegoaren gainazala osatzen baitute. Hegazti batek dituen luma guztien multzoa lumajea da eta geruza dentso, isolagarri eta babesgarria osatzen dute. Lumek beste funtzio batzuk dituzte, euren kolore eta ikusgarritasunari erreparatuz gero. Adibidez lumen arabera ezagutzen dira espezie ezberdinak, izkuta daitezke, sexuen arteko ezberdintasuna egin eta erlazionatzeko erabiltzen dira.

Page 13: 1f irune beñat

M) MarmotaMarmota (Marmota generoa) karraskari handia da. Sciuridae familian sailkaturik dago katagorriekin batera, baina bai itxura eta baita portaera aldetik ere, ez dute animalia hauekiko antz handirik.

Page 14: 1f irune beñat

N) NarrastiakNarrastiak animalia tetrapodo eta amnioto talde bat da. Talde parafiletikoa da, ez dituelako biltzen ugaztun eta hegaztiak, baina bai euren arbasoetako batzuk. Animalia ornodun odol-hotzekoak dira, biriken bidez arnasa hartzen dutenak, erruleak, azala ezkataz estalia dutenak, eta lau hankak endurtuak edo motzak dituztelako herrestan ibiltzen direnak.Narrastiek biriketatik bideratzen dute arnasketa; horregatik bizi dira gehienak lehorrean. Eskeletua hezurrez osatua dute. Burezurra eta bizkarrezurra giltzaduraz lotuak dituzte. Ez dute ugaztunek eta hegaztiek bezala, hotz egin, bero egin, odolari tenperatura jakin batean eusteko gaitasunik. 0 °C-ko tenperaturarekin ere ia denek bizirik irauten dute, baina 45 °C-tatik gorako tenperaturak luze iraunez gero hiltzen dira gehienak. Oso eskualde hotzetan ez da narrastirik bizi, eta eskualde beroetan mota gehiago bizi dira besteetan baino. Hezurrezko oskolez, ezkataz edo karatxoz estalia izan dezakete gorputza. Mota gehienak haragijaleak dira. Arrautza bidez ugaltzen dira gehienak, baina zenbait mota biziernalkariak dira aldi berean. Narrastiak Karboniferoren azkenaldean agertu ziren. Mesozoikoan, orain ehun milioi urte inguru, horiek ziren animaliarik zabalduenak munduan; asko gainera, oso tamaina handikoak ziren; dinosauroak, esate baterako, narrastiak ziren. Horietako denak edo gehienak desagertu ziren gero. Narrastien klaseak 19 bat ordena biltzen ditu, baina gaur egun lau besterik ez daude bizirik.

Page 15: 1f irune beñat

Ñ) ÑuÑua, Connochaetes, Alcelaphinae azpifamiliako ugaztun artiodaktilo bat da. Afrikako antilopeak dira eta bi espezie ezberdinez osatuta daude:ñu beltza (Connochaetes gnou) ñu urdina (Connochaetes taurinus) Generoa bobidoen familiako kide da. Ñua GNU proiektuaren animalia sinbolikoa da, logoan agertzen den bezala.

Page 16: 1f irune beñat

O Otsoa

Otsoa (Canis lupus) ugaztun haragijale bat da, Carnivora ordenakoa. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak Euskal Herriko otso guztiak hil zituen 1950. urterako,[1] baina orain-berriki Araban bizi izatea lortu du, Iberiar penintsularen mendebaldetik itzulita, nahiz eta orain ere jazarpen handia nozitzen duen, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio.[2]

Page 17: 1f irune beñat

P PinguinoaPinguinoa (ordena Sphenisciformes eta familia Spheniscidae osatzen dutenak) itsas hegazti bat da[1]. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan.Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazihauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumaje. Hegoak motzak dira hegats formakoak. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean dauzka, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.

Page 18: 1f irune beñat

R)Arratoia muridae familiako karraskari-taldea da, rattus generoa osatzen dutenak. Gizakia eta gero, ugaztun-talderik hedatuena da, kontinente guztietan Antartikan izan ezik, bizi dena. Hala ere, ziur asko, Asian dute jatorria, Indian eta Persian hain zuzen ere.

aRratoia

Page 19: 1f irune beñat

S) SaguzarSaguzarrak edo gau-enarak (Chiroptera) ugaztun hegalariak dira. Saguzarren aurreko besoak hegal gisa garatu dira eta horregatik hegal egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua hegaztien ezberdina da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta behatzak. Behatzen artean mintz fin bat dago, patagio izenekoa. Chiroptera izena grezieratik dator (χειρ) "esku" eta pteron (πτερον) "hegal."Kalkulatzen da 1.100 bat espezie daudela mundu osoan zehar, hau da, ugaztun guztien %20a gutxi gora behera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 25 espezie inguru daudela estimatzen da. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua. Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dute saguzarrak egotea, euren haziak hedatzeko modu bakarra eurek hedatzea delako.

Page 20: 1f irune beñat

T) Teleostomi

Teleostomi ornodun Gnathostomata klado bat da. Bere barruan Tetrapoda, Osteichthyes, Sarcopterygii eta desagertutako Acanthodi taldeak daude. Hau da, barailak dituzten ornodun guztiak sartzen dira hemen, arrain kartilaginotsuak eta plakodermoak ezik. Izena Teleosteiren antzekoa bada ere, ez dira nahastu behar.

Page 21: 1f irune beñat

U)UgaztunakUgaztunak (Mammalia) ugatz-guruinak eta ilea duten ornodunen talde amniota homeotermoa da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (zetazeoak, fokak...). Talde honetako 6.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, 1.200 genero, 152 familia eta 46 ordenatan banaturik, eta hainbat izaera eta forma har ditzakete. Bere tamaina 4 cm-tik hasi eta 30 metrorainokoa (baleak, esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzeko tenperatura konstante eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta arnasa beti biriketatik hartzen dute.Taxoi monofiletiko bat da, hau da, taldean dauden guztiek arbaso komun bakarra dute. Arbaso hau Triasikoan bizi izan zen, orain dela 200 milioi urte. Sinapsidoen kladoaren barruan daude, desagertutako pelikosaurio eta zinodontoekin batera.

Page 22: 1f irune beñat

W)Walabi

Walabí (ingelesez wallaby) marsupials diprotodontos Macropodidae familia edozein espezie izena ez da nahikoa kontuan hartu behar dira kanguru bat da. Beraz, ez da zientifikoa sailkapen bat da. Buruz hogeita hamar izeneko wallabies espezie daude.

Page 23: 1f irune beñat

Z) ZebraZebrak Afrikako ugaztunak dira, Equidae familiakoak. Euren larru txuri-beltzagatik ezagunak dira. Marra hauek ezberdinak dira espezieko kide bakoitzan. Animalia sozialak dira, talde handietan bizi daitezkenak edo haren txikietan. Zaldi eta astoak ez bezala, zebrak ez dira inoiz bezatuak izan.3 espezie daude: Equus zebra, Equus quagga eta Equus grevyi. Bi azpigenerotan banatuak izan dira: Hippotigris eta Dolichohippus. Lehenengo biak zaldi baten itxurakoak dira eta azkena asto baten antzekoa. Hala ere ADNarekin eginiko analisien arabera talde monofiletikoa dira.