1go gaia: HOTSA

4
[Seleccionar fecha] Nora Iglesias Zubiri Manteo BHI 1. GA IA: HOTSA

description

Liburu honetan lehenengo gaira dagokionteoria aurkituko duzu.

Transcript of 1go gaia: HOTSA

Page 1: 1go gaia: HOTSA

[Seleccionar fecha]

Nora Iglesias Zubiri Manteo BHI

1. GAIA: HOTSA

Page 2: 1go gaia: HOTSA

2

HOTSA

1. HOTSAREN PERTZEPZIOA:

Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zerk sortzen duen hotsa? Gorputzaren

bibrazioak sortzen du hotsa.

Hotsa airearen, uraren edo beste gorputz batzuen bitartez transmititzen da,

hots uhinen bitartez. Guregana entzumenaren bitartez iristen da.

Gorputzaren bibrazioak neur daitezkeenean eta maiztasun erregularrarekin

egiten direnean, noten bitartez irudikatzen diren musika hotsak sortzen dira.

Bibrazioak irregularrak eta neurtzen oso zailak badira, zarata sortzen da.

2. HOTSAREN NOLAKOTASUNAK EDO PARAMETROAK:

Akustika soinua ikertzen duen fisikaren atala da. Zientziari dagokionez,

musikaren elementuetan aurkitzen ditugun lau parametro edo nolakotasun

izateagatik ezaugarritzen da hotsa.

Intentsitatea: hotsa nolako indarrarekin egiten den adierazten du.

Bibrazioaren anplitudeak mugatzen du.

Hotsak bi motatakoak dira: ozenak edo motelak. Forte (f) eta piano (p)

termino italiarrek irudikatzen dituzte.

Intentsitatea ñabardura eta erregulatzaileen bitartez adierazten da.

Garaiera: teklatu baten ezkerraldeko notak jotzen badituzu, erdiko do-

tik zenbat eta gehiago aldendu, hotsak gero eta baxuagoak direla

ikusiko duzu. Baina aurkako norabidean, hau da, eskuinalderantz jotzen

badituzu, gero eta altuagoak edo garaiagoak direla konturatuko zara.

Gorputzaren bibrazioaren maiztasunaren arabera, honela sailkatzen dira

hotsak:

Altuak (garaiak): bibrazio kopuru handia

segundoko.

Baxuak (apalak): bibrazio kopuru txikia

segundoko.

Hotsen garaiera noten bitartez adierazten da.

Page 3: 1go gaia: HOTSA

2

HOTSA

Tinbrea: harpa batean doinu bat entzuten badugu eta, ondoren, doinu

berbera tronpeta batean, desberdin entzungo dituzu tinbre desberdina

dutelako.

Doinu bat tonalitate berean joz, distira edo hots kalitate desberdina

antzemango dugu. Kalitate hori ia entzuten ez diren baina oinarrizko

hotsarekin sortzen diren harmonikoei esker antzematen da; betiere,

desberdinak, musika tresnaren arabera.

Hotsa baten izaera da tinbrea, hau da, bere kalitatea. Hotsak bereizten

uzten digun ezaugarria.

Iraupena: hots bat abesten baduzu eta aldi batez hotsari etengabe

eusten badiozu, iraupen luzekoa izango da; hotsa berehala eteten bada,

iraupen laburrekoa izango da.

Hotsak, iraupenaren arabera, luzeak edo laburrak izan daitezke.

Batzuen eta besteen ordenazioak erritmoa eratzen du. Iraupena irudien

bitartez irudikatzen da.