2007 Txostena - · PDF file egingo dugu Mundukide eta CAIA-ren artean. Asmoa da esperientzia...

Click here to load reader

  • date post

    04-Feb-2020
  • Category

    Documents

  • view

    8
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of 2007 Txostena - · PDF file egingo dugu Mundukide eta CAIA-ren artean. Asmoa da esperientzia...

  • 2007 Txostena

  • Sarrera Lehendakariaren mezua

    aurkibidea Lantaldea [4-5 orr.]

    Balore kooperatiboak Kooperatibetan balore eta espiritu kooperatiboa berresteko proze- sutan barneratuta gaude. Balore horiek birbizitzeko helburua dau- kagu, birbizitze horrek emango baitigu konpetentzia altuko tes- tuinguru global honetan behar dugun desberdintasuna.

    Alde batetik, baloreak errekupe- ratzeko beharra eta, bestetik, bizi dugun testuinguru ekonomiko eta sozial globalean, geroz eta indar eta zentzu bereziagoa hartuz doan printzipio bat aipatu nahi nuke, Izaera Unibertsala: solidarioa de- mokrazia sozialaren alde lan egi- ten duten guztiekin, nazioarteko kooperatibismoari berezkoak zaiz- kion bake, justizia eta garapena- ren helburuak partekatuz.

    Ezin dugu jarraitu geure buruari begira soilik. Ezin dugu segitu maila lokalean jarduten; ez eko- nomia arloan, ez gizarte arloan, ez harremanetan, ez kultura ar-

    loan, ezta ekologia arloan ere … Marko horretan eragiten dugu eta eragiten gaituzte. Munduan ger- tatzen denarekin arduratu beha- rra daukagu. Maila horretan sortzen diren arazo, behar, ezine- gon eta erronkei erantzuna eman behar diegu.

    Desafio horri gure printzipioetatik abiatuta erantzun diezaiokegu. Lankidetzatik (batez ere ezagu- pen, esperientzien eta baliabideen transferentzia bidez) eta Eralda- keta Sozialetik (garapen komuni- tarioen iniziatibak babestuz). Aldi berean, erantzuna eman dezakegu mugimendu kooperatiboaren mi- siotik abiatuta; gizartean aberas- tasuna sortzen lagunduz, eta kasu horretan gizarte unibertsalean, enpresa garapena eta lanpostu koo -peratibo berriak sortuz.

    Printzipio horiekin eta misio orokor horrekin lan egiten du Mundukidek.

    Orain, inoiz baino gehiago, gure ba- loreak eta esperientzia kooperati- boa birbizitu nahi dugunean, Mundukidek printzipio horiek bete- tzeko aukera ematen digu. Mundu- kide laguntzeak, gure printzipio eta misioaren zati bat betetzeko ba- lioko digu kooperatibistak garenoi.

    Jokin Esnal

    Jokin Esnal (Orona S.coop.)

    Publica: MUNDUKIDE Fundazioa | Iturriotz 27 - 2 esk. Arrasate 20500 | Tel. 943 77 20 10 | [email protected] | www.mundukide.org

    Diseinua eta maketazioa: ADOX www.adoxnet.com

    1

    Interkooperazio proiektua San Clemente – Risaralda – Kolonbia [9 orr.]5

    Eskualdeko Garapen Sozio-ekonomikorako Programa Marrupa – Niassa – Mozanbike [10 - 13 orr.]6

    Interkooperazio proiektua Rukullakta – Alto Napo – Ekuador [9 orr.]4

    Antolaketa egitura [6-7 orr.]2

    Interkooperazio proiektua Jequetepeque bailara – La Libertad – Peru [8 orr.]3

  • Txostena | 2007

    Datu ekonomikoak [20 orr.]11

    Babesle eta laguntzaileak [21 orr.]12

    7

    Trebakuntza eta aholkularitza programa Parana Erdialdeko Eskualdea – Brasil [16-17 orr.]8

    Trebakuntza eta aholkularitza programa Kuba Ekialdea [18 orr.]9

    Interkooperazio beste ekintza batzuk [pág. 19]10

    Eskualdeko Garapen Sozioekonomikorako Programa Mitemelete – Evinayong – Ekuatore Ginea [14-15 orr.]

  • Lantaldea

    4

    Argazkietan azaltzen ez diren baina 2007 urtean zehar, modu batean edo bestean, beraien dedi- kazioa eman diguten askoren aipamena eta eske- rrak eman nahi dizkiegu memoria honetan, besteak beste: Pili Makazaga, Jose Ramon Elorza, Martin Muruamendiaraz, Jose Luis Ma- dinagoitia, Juan Mari Ruiz de Egino, Iratxe Atxa, Argiñe Larrea, Javier Gantxegi, Miguel Angel Laz- piur, Isabel Uribe, Armin Isasti, Mikel Lezamiz, Rene Arriau, Jean Francois Mingot, Anges Ar- gain, Muriel Ourthiague , Maite Tejero, Jaime Zubia, Jose Mari Rubio, Jose Antonio eta Asier Agirrebeña, Juan Antonio Alegre, Jesus Reca- sens , Txope, Iñigo Trueba, Eneko Juaristi. …

    Eta baita, MUNDUKIDErekin elkarlanean ari diren beste GKE batzuetako bolondresei, zehazki: HA- RREMAN (Arrasate), HIRUATX (Aretxabaleta), MUNDUZABAL (Markina-Xemein), ATXORROTX (Eskoriatza), BANOIA (Oñati), ANELKAR (Antzuola) eta FISCeko (Bergara) lagunei.

    Naiara Alonso

    Beñat Arzadun

    Urri Urizar

    Jose Angel Mikeo

    Mikel Gantxegi

    Jesus Mendizabal

    Jose Mari Ortubai

    Alberto Iñurrieta

    Jose Mari Sarasua

    Iñaki Maruri

    M Brasil

    Ginea

    Kolonbia

    Ekuador

    Peru

    Kuba

    Arrasate - Mon

    CAIA Kooperatiba • Ekuador

    KUBA

    COPAC Kooperatiba • Kolonbia

    JEQUETEPEQUE • Peru CEAGRO–MST • Brasil

  • 5

    Txostena | 2007

    Arrasateko egoitza

    Ibon Antero

    Enara Ruiz de Egino

    Unax Zabala

    Eduardo Martín

    Silvia Santos

    Gorka Solana

    Amaia Uribetxebarria

    Paul Karrikaburu

    Alberto Trojaola

    Felipe Uriarte

    Jose Antonio Mendikute

    Jose Mari Larrañaga

    Leire Uriarte

    Eneritz Pagalday

    Jon Sarasua

    Andoni Mujika

    Cuba Mitémeleté (Guinea Ecuatorial) Lanki - MUBolondres etea kolaboratzaileakMarrupa (Mozambique)

    Mozambike

    Mondragón MARRUPA • MozanbikeMARRUPA • Mozanbike

    MARRUPA • Mozanbike

    CIPA Kooperatiba • Ginea

  • 6

    Antolaketa egitura

    PATRONATUA da Fundazioko erabaki organo gorena. Patronatuak BA TZORDE ES- KUORDEAN delegatzen du Gestio Plan eta proiektu eta lantaldearen bi hileroko ja- rraipenaren ardura; Ba tzorde Eskuorde hau era honetan osatuta dago: patronatuko 3 kide, langileen ordezkari bat eta boluntarioen ordezkari bat. Kudeaketari dagokionean, funtzioak prozesuen antolaketaren arabe- ra daude banatuak, hau da, prozesu/proiek- tu bakoitzeko gestore arduradun bat.

  • 7

    Txostena | 2007

    MUNDUKIDEren MISIOA

    3 Printzipio kooperatibotan oinarrituta:

    LANKIDETZA: Dimentsioak bateratu, emaitzak birmoldatu eta baz- kideen ezagupen eta esperientzien transferentzia egitean sort- zen diren sinergiak bultzatuz. ERALDAKETA SOZIALA: Ingurunean proiektatuz, garapen komuni- tarioen iniziatibak babestuz, eta lanpostu kooperatibo berriak sortuz. IZAERA UNIBERTSALA: solidarioa demokrazia sozialaren alde lan egiten duten guztiekin. Nazioarteko kooperatibismoari berezkoak zaizkion bake, justizia eta garapenaren helburuak partekatuz.

    MUNDUKIDEren MISIOA lan munduaren solidaritatea herrialde pobretuetara bideratzea da, esperientzia kooperatiboaren balia- bide eta jakituria aportatzea, herrialde eta komunitate bakoitza- ren protagonismoan oinarrituz eta euren esperientzien ikasbideetara irekiaz.

    MUNDUKIDEren lanaren berezitasuna markatzen duten beste zenbait alderdi: • garapen iraunkorra ekarriko dien ekimen ekonomiko - pro-

    duktibo komunitario eta kooperatiboak bultzatuz lan egin • komunitate bakoitzari egokitutako prozesu sozio - enpresa

    endogenoak lagundu . • epe luzeko konpromisoa, kooperazio estrategia moduan he-

    rrien garapenerako esperientzia kooperatiboaren baliabide eta jakituria eskaini

    • izaera kooperatiboari lotutako gure kooperazio eredu propioa eraiki

    …eta hau guztia mugimendu kooperatiboko hainbat agentez osa- turiko INTERKOOPERAZIO SISTEMA bat sortuz. MUNDUKIDE FUN- DAZIOA, LANKI Lankidetza Ikertegia, UNIBERTSITATEA, ENPRESA ETA INSTITUZIO KOOPERATIBO-en esperientziak aprobetxatuz, gure kontra-parteei profesionaltasun maila han- dieneko laguntza eskaintzea lortzen dugu.

    PATRONATUKO KIDEAK • Jokin Esnal Artola, ORONA S.

    Coop. pertsona jurídiko lagun - tzailea (LEHENDAKARIA)

    • Patxi Ormazabal, MCC, funda - tzailea (IDAZKARIA)

    • Mikel Uribetxeberria, Grupo FAGOR, pertsona jurídiko la- guntzailea

    • Ohiane Arietaleanizbeaskoa, Grupo FAGOR, pertsona jurídiko laguntzailea

    • Javier Ortuzar, MAIER, S. Coop., pertsona jurídiko lagun tzailea

    • José ignacio Ugarte, MAPSA, S. Coop., pertsona jurídiko la- guntzailea

    • Xabier Mugarza, Grupo ULMA. Coop., pertsona jurídiko lagun - tzailea

    • Ainara Ansa, ORKLI, S. Coop., pertsona jurídiko laguntzailea

    • Gorka Herranz, IRIZAR, S. Coop., pertsona jurídiko lagun tzailea

    • Jesús María Astigarraga, DA- NOBAT S. Coop., pertsona jurí- diko laguntzailea

    • Leire Uriarte, MU - Mondragón Unibertsitatea, pertsona jurí- diko laguntzailea

    • Felipe Pagaldai, ONGD ATXO- RROTX de Eskoriatza, lagun tzailea

    • Jaime Zubia, ONGD FISC, fun- datzailea

    • Iñaki Maruri, ONGD HARRE- MAN de Arrasate, fundatzailea

    • Alberto Cereijo, ONGD SETEM de Vitoria-Gasteiz, pertsona ju- rídiko laguntzailea

    BATZORDE ESKUODEKO ORDEZAKARIAK

    • Jokin Esnal Artola, Patronatuko Lehendakaria

    • Patxi Ormazabal, Patronatuko Idazkaria

    • Iñaki Maruri, Patronatuko bokala

    • Urri Urizar, langileen ordezkaria • Jose Mari Ortubay, bolunta-

    rioen ordezkaria

    MUNDUKIDEko LANGILEAK – proiektuetan

    • Eduardo Martin, proiektu koordinatzaileak

    • Silvia Santos, proiektu teknikaria

    • Gorka Solana, proiektu teknikaria

    • Paul Carricaburu, proiektu koordinatzailea

    • Amaia Uribetxeberria, proiektu teknikaria

    MUNDUKIDEko LANGILEAK – egoitzan

    • Ibon Antero, proiektu kudeatzai- lea

    • Naiara Alonso, proiektu kudeat- zailea

    • Beñat Arzadun, proiektu kude- atzailea

    • Jose Angel Mikeo, proiektu ku- deatzailea

    • Enara Ruiz de Egino, finantzia- zio kudeatzailea

    • Urri Urizar, administraria • Mikel Gantxegi, zuzendaria

  • Jequetepeque proiektua Peru iparraldean kokatzen da Je-