2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O...

18
Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA INSTITUTO VASCO DE LA MUJER EMAKUNDE 2011

Transcript of 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O...

Page 1: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomiadunaOrganismo Autónomo del Gobierno Vasco

EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA

INSTITUTO VASCO DE LA MUJER

EMAKUNDE

2011

Page 2: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste
Page 3: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

GIZONDUZ EKIMENA

Sentsibilizazio eta prestakuntza programa

(2011)

Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomiadunaOrganismo Autónomo del Gobierno Vasco

EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA

INSTITUTO VASCO DE LA MUJER

EMAKUNDE

Page 4: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

2

Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da, Emakundek bultzatua, eta helburu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde gizonak kontzientziatu daitezen eta ho-rretan inplikatu eta parte hartu dezaten sustatzea. Gizonduz ekimenean, beste neurri bat-zuen artean, berdintasunari buruz beren-beregi gizonentzat antolatutako sentsibilizazio- eta prestakuntza-programak abian jartzea aurreikusita dago, premisa honi jarraituz: sentsibiliza-zioa eta prestakuntza pentsamoldea eta portaera aldatzeko giltza direnez, berariazko neurriak hartzen baditugu gizonek sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziazio, gaikuntza eta konpromiso handiagoa izan dezaten, errazagoa izango da egun nagusi diren sexuen arabe-rako jokabide-eredu soziokulturalak aldatzea; izan ere, aldaketa hori ezinbestekoa da emaku-meen egiturazko desberdintasun egoera sortzen duten prozesuak edo faktoreak zuzentzeko eta emakumeen nahiz gizonen garapen-aukerak indartzeko.

2009ko eta 2010eko edizioetan 3.116 lagunek hartu zuten parte (1.665 gizonek eta 1.451 emakumek) antolatu ziren ikastaroetan, guztira 140 baino gehiago egin ziren. Gogobetetze maila oso altua izan zen; izan ere, partaideetatik %91k ikastaroak bizitza pertsonalerako eta %85ak bizitza profesionalerako baliagarriak izan zitzaizkiela adierazi zuten.

2009an hasitako lan-ildo emankorrarekin jarraitzeko, sentsibilizazio- eta prestakuntza-progra-maren hirugarren edizioa antolatu da 2011rako. Gure erkidegoan maskulinotasun tradizionala ezbaian jartzeko eta eredu berdinzaleago batzuen alde egiteko gertu dauden gizonen masa kritiko bat lortu nahi da; izan ere, horiekin eragin biderkatzailea lortuko da, erreferente izango baitira beste gizon batzuentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat, eta horrela, gero eta gizon gehiago konprometituko da, aktiboki eta emakumeekin batera, mundu bidezkoago eta berdin-zaleago bat lortzen.

Page 5: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

3

Aurkezpena

Page 6: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

Alderdiorokorrak

4

Page 7: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

5

Sentsibilizazio- eta prestakuntza-programaren baitan, hainbat ikastaro daude 2011n egiteko. Ikasta-

roak doakoak dira, moldagarriak eta malguak, eta eskaintza zabala eta askotarikoa dute. Bi ikastaro

mota dago: programatuak eta programatu gabeak, edo «aukerakoak».

a) Programatutako ikastaroak

Erantsitako tauletan jasotako programazioarekin bat, aldez aurretik zehaztuta egoten dira ikasta-

roaren alderdi nagusiak (edukiak, ezaugarriak, egutegia, tokia, hizkuntza eta abar).

Hartzaileei dagokienez, beren beregi gizonentzako ikastaroak dira, banaka zein taldean, eurek bes-

terik gabe hala nahi dutelako eta/edo lanbidea dela-eta emakumeen eta gizonen berdintasuna zer

den eta arlo pertsonalean, sozialean eta profesionalean berdintasunaren alde zer egin dezaketen ja-

kin nahi dutenentzat, horri buruzko prestakuntza jaso edo horretan sakondu nahi dutenentzat. Dena

dela, emakumeek ere parte har dezakete, baina ezingo dira ikasleen % 30 baino gehiago izan, nahiz

eta irizpide hori berrikusi egin daitekeen kasu bakoitzaren inguruabarrak kontuan hartuta.

Tipologiari dagokionez, programatutako ikastaroak aurrez aurrekoak edo Internet bidezkoak izan dai-

tezke, eta guztietan gizonekin, berdintasunarekin eta maskulinotasunekin lotutako gaiei helduko zaie.

Oraingoz, aurrez aurreko ikastaroak egiteko, gutxienez, 15 lagun egon beharko dira, eta, gehienez,

25, nahiz eta kopurua egokitu egin daitekeen kasu bakoitzaren inguruabarren arabera. Gutxieneko

partaidetza bete ezean, antolakuntzak bertan behera utziko du ikastaroa, edo bestela, gai bera jo-

rratzen duten ikastaroak bateratuko ditu.

Page 8: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

6

Alderdiorokorrak

Page 9: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

7

Hizkuntzari dagokionez, euskarazko edo gaztelaniazko taldea aukeratu daiteke; horretarako, beha-

rrezkoa izango da talde bakoitzerako gutxienez 15 lagunek izena ematea.

Ikastaro guztietan izena emateko epea ikastaroa hasi aurreko astebete lehenago amaituko da

(adibidez, ostiralean hasiz gero, aurreko ostiralean), Internet bidezkoetan izan ezik (ikusi berezita-

sunak erantsitako tauletan).

b) Programatu gabeko ikastaroak edo aukerakoak

Eskariaren arabera egiten dira, bai iraupenari edo edukiei dagokienez, bai tokiari edo hartzaileei da-

gokienez. Ikastaro mota hauek malguak eta moldagarriak dira, eta berdintasunaren aldeko neurriak

hobeto ulertu eta gauzatu nahi dituzten erakunde publikoen, gizarte-taldeen, enpresen, gobernuz

kanpoko erakundeen, ikastetxeen eta abarren beharretara egokitzen dira, gizonen parte hartzetik

ere abiatuta.

Aukerako ikastaro guztiek zati teoriko berbera dute, eta oraingoz, 4 orduko iraupena dute; hala ere,

luza daitezke, berariazko eduki gehiago gehitzen badira. Gizonei, berdintasunari eta maskulinota-

sunei buruzko gaiei ekiten zaie, bai eta bestelako gai hauei ere: osasuna, zaintza, aitatasuna, sexua-

litatea, bide-segurtasuna, toxikomanien prebentzioa eta kriminaltasuna, besteak beste.

Aurrez aurreko ikastaroak egiteko, gutxienez, 15 lagun egon beharko dira, eta, gehienez, 25, nahiz

eta kopurua egokitu egin daitekeen kasu bakoitzaren inguruabarraren arabera.

Page 10: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

Alderdiorokorrak

8

Page 11: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

9

Inork programatutako ikastaroren bat egin nahi badu, baina tokiarengatik edo datarengatik joa-

terik ez badu, Emakunderi jakinaraztea eskertuko genuke, eskaera horri erantzuteko bideak

bilatzeko.

Emakundek ikastaro guztietan bertaratze- eta/edo probetxu-ziurtagiriak emango ditu.

Ikastaro programatu gabeak egiteko, eta oro har, sentsibilizazio- eta prestakuntza-programarekin

lotutako edozein alderdiri buruz informazio gehiago eskatzeko, hona jo behar duzue:

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea

Manuel Iradier, 36; 01005 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 67 00

Faxa: 945 01 67 01

E-maila: [email protected]

www.euskadi.net/gizonduz

Page 12: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

1010

Programazio hau alda daikete

Programatutako ikastaroak, aurrez aurrekoakIkastaroa Edukiak Iraupena Hartzaileak Modalitatea Eskaintza

Gizonak, berdintasuna eta maskulinotasunak (oinarrizkoa).

• Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren jatorria: nola sortzen diren batzuei eta besteei izendatzen zaizkien rolak eta estereotipoak.

• Gizon izateko eredu berriak eta maskulinotasunaren genero-eredu nagusiaren berrikuspen kritikoa.

4 ordu Biztanleria, oro har Aurrez aurrekoa

BilbaoData: maiatzaren 6a.Ordutegia: 9:00etatik 13:00eraLekua: Kale Nagusia, 85Donostia-San SebastiánData: maiatzaren 13a.Ordutegia: 16:00etatik 20:00etaraLekua: Andia, 13Vitoria-GasteizData: maiatzaren 27a.Ordutegia 9:00etaik-13:00eraLekua: Manuel Iradier kalea, 36 zk.

Gizonak, berdintasuna eta maskulinotasunak (aurreratua).

• Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren jatorria: nola sortzen diren batzuei eta besteei izendatzen zaizkien rolak eta estereotipoak.

• Gizon izateko eredu berriak eta maskulinotasunaren genero-eredu nagusiaren berrikuspen kritikoa.

• Indarkeria maskulinoak eta emakumeen kontrako indarkeria.

• Gizonak, berdintasunaren aurrean: etxeko lanen eta zaintza-lanen garrantzia.

• Gizonen genero-arazoak eta horiei nola aurre egin.• Euskal Gizonen Eskutitza, berdintasunaren alde eta

emakumeenganako indarkeriaren kontra.• Gizonak, maitasuna eta berdintasun harremanak.• Mugimendu eta teoria feministak eta

berdintasunaren aldeko gizonen mugimendua.

20 ordu Biztanleria, oro har Aurrez aurrekoa

BilbaoData: ekainaren 10, 11, 17 eta 18a.Ordutegia: ostiraletan 15:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etaraLekua: Kale Nagusia, 85 zk.

Page 13: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

1111

Programatu gabeko ikastaroak edo aukerakoakGai posibleak Eduki posibleak Hartzaile posibleak Modalitatea

Gizonak, berdintasuna eta maskulinotasunak.

• Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren jatorria: nola sortzen diren batzuei eta besteei izendatzen zaizkien rolak eta estereotipoak.

• Gizon izateko eredu berriak eta maskulinotasunaren genero-eredu nagusiaren berrikuspen kritikoa.

Biztanleria, oro har Aurrez aurrekoa

Kriminaltasuna prebenitzea eta nortasun maskulinoak eraikitzea.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Maskulinotasuna eraikitzearen eta kriminaltasunaren arteko lotura.

• Kriminaltasunari dagokionez emakumeen eta gizonen artean dauden alderdi bereizgarriak.

• Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Kriminologia, polizia eta segurtasun pribatuaren alorreko profesionalak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Laneko arriskuak prebenitzea eta nortasun maskulinoak eraikitzea.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Laneko arriskuen eta maskulinotasunaren eraikuntza kulturalaren arteko lotura.

• Laneko arriskuei dagokionez emakumeen eta gizonen artean dauden alderdi bereizgarriak.

• Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Laneko arriskuen prebentzioaren alorreko profesionalak, sindikatuetako eta enpresari elkarteetako kideak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Laneko sexu-jazarpena eta sexuaren araberako jazarpena prebenitzea eta nortasun maskulinoak eraikitzea.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Sexu-jazarpena lanlekuetan.• Sexu-jazarpenaren eta maskulinotasunaren eraikuntza

kulturalaren arteko lotura.• Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Enpleguaren alorreko profesionalak, sindikatuetako eta enpresari-elkarteetako kideak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Page 14: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

12

Gai posibleak Eduki posibleak Hartzaile posibleak Modalitatea

Emakumeen kontrako indarkeria prebenitzea eta nortasun maskulinoak eraikitzea.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Gizonak, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean.• Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokan gizonak

inplikatzea.• Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Emakumeen kontrako indarkeriaren alorrean diharduten profesionalak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Gizonen indarkeriak: indarkeria legitimatzea, gizonen nortasuna eraikitzerakoan. Heroiaren mitoa.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Indarkeria moten eta maskulinotasunaren eraikuntza kulturalaren arteko lotura.

• Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Gizarte-laneko eta gizarte-hezkuntzako profesionalak, gizon-taldeak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Genero-azterketa, gizonen ikuspegitik, eta garapenerako lankidetza-estrategiak.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Nagusi den maskulinotasunak edo maskulinotasun adizionalak nolako zeregina duen pertsonen eta herrien gaitasunak mugatzerakoan.

• Giza-eskubideen eta matxismoaren arteko lotura.• Gizartea aldatzeari eta giza garapenari begira, gizonak jarrera

berdinzaleagoetara hurbiltzeko aukera eta aldaketa horren komenigarritasuna. Gizonentzat berdintasunerako ekintzak proposatzea, lankidetza programa eta proiektuetan jaso beharrekoak.

Garapenerako lankidetzaren alorreko profesionalak, borondatezko lankide gazteak, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako kideak, EHUko Lankidetza-Masterreko ikasleak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Page 15: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

13

Gai posibleak Eduki posibleak Hartzaile posibleak Modalitatea

Arriskuak murriztea, droga-mendetasunak prebenitzea eta nortasun maskulinoak eraikitzea.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Mendekotasun edo toxikomania moten eta maskulinotasunaren arteko lotura.

• Substantzia mendekotasun-sortzaileen kontsumoari buruzko emakumeen eta gizonen alderdi bereizgarriak.

• Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Droga-mendetasunen prebentzioaren alorrean diharduten profesionalak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Bide-heziketa, ezbehar-kopurua prebenitzea eta nortasun maskulinoak eraikitzea.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Maskulinotasunaren eta arrisku-jokabideen arteko lotura.• Bide-segurtasunari dagokionez, emakumeen eta gizonen

arteko alderdi bereizgarriak. Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Bide-heziketan eta ezbeharren prebentzioaren alorrean diharduten profesionalak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Gizonak eta osasuna.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Gizonen berariazko osasun-arazoak, arrisku-jokabideen, norbere burua ez zaintzearen eta mendetasunen ondoriozkoak.

• Maskulinotasunaren eta gaixotasunaren arteko loturak.• Emakumeen eta gizonen osasunari dagokionez, emakumeen

eta gizonen arteko alderdi bereizgarriak. • Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Osasunaren alorrean diharduten profesionalak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Page 16: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

14

Gai posibleak Eduki posibleak Hartzaile posibleak Modalitatea

Aitatasun berdinzalea.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Aitatasunak nolako garrantzia duen jokabide berdinzaleago batzuetara iristeko.

• Aitek etxeko lanetan eta zaintzan parte hartzea eta konpromisoa hartzea.

• Aita izango diren gizonen topaguneak eta gogoeta guneak.

Laster aita izango diren edo izan berri diren gizonak, eta aitak, oro har.

Aurrez aurrekoa

Gazteak eta berdintasuna.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Gazteak indarkeria maskulinoen eta arrisku-jokabideen aurrean.• Gazteak eta erantzukidetasuna.• Gazteak, maitasun erromantikoa eta bikote-harremanak.

Gazteak, gaztediaren alorrean diharduten profesionalak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Adineko gizonak eta zaintza: nork bere burua eta gainerakoak zaintzea.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Adineko gizonen konpromisoa, haien burua eta gainerako pertsonak zaintzeko.

• Erretirora egokitzeko mekanismoak, ikuspegi berdinzale baten arabera.

Erretiratuen elkarteak, aurretik erretiratutakoak eta adinekoak, oro har.

Aurrez aurrekoa

Gizonak, maitasuna eta berdintasunezko harremanak.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Heziketa sexistak nolako zeregina duen maitasun erromantikoaren ideian eta nolako eragina duen bikote-harremanetan.

• Maitasun erromantikoaren idealean emakumeen eta gizonen zereginari dagokionez dauden alderdi bereizgarriak.

• Gatazka pertsonalak konpontzeko proposamenak.

Biztanleria, oro har. Aurrez aurrekoa

Page 17: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

15

Gai posibleak Eduki posibleak Hartzaile posibleak Modalitatea

Gizonak komunikabideetan.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Gizonek zer toki eta nolako zeregina duten komunikabideetan.

• Gizonen irudiak komunikabideetan.• Komunikabideen arloan berdintasunez jokatzeko

proposamenak.

Komunikabideetako profesionalak, Kazetaritza ikasleak, komunikazioan espezializatutakoak eta beste interesdun batzuk.

Aurrez aurrekoa

Maskulinitateak, generoa eta giza eskubideak.

• Oinarrizko zenbait ideia emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren jatorriaz, maskulinitate eredu nagusiaz edo tradizionalaz, eta bestelako maskulinitateez.

• Giza eskubideen azterketa, genero ikuspegitik.• Maskulinitate eredu tradizionalak eta nolako eragina duten

pertsonen eskubideetan.• Giza eskubideak berdintasunez garatzeko lan

proposamenak.

Giza eskubideen eremuan lan egiten duten profesionalak, gobernuz kanpoko erakundeetako kideak, Zuzenbide ikasleak eta interesa duten beste zenbait pertsona.

Aurrez aurrekoa

Gizonak eta berdintasuna lan arloan.

• Oinarrizko zenbait ideia emakumeen eta gizonen ezberdintasunen jatorriaz, maskulinitatearen eredu nagusiaz edo tradizionalaz eta maskulinitateez.

• Denboraren erabilerak eta erantzukidetasuna etxeko lanetan eta zaintza lanetan.

• Gizonen ikuspegia eta inplikazioa enpresen berdintasun planetan.

Enpresak, enpresa batzordeak, sindikatuak eta interesa duten beste zenbait pertsona.

Aurrez aurrekoa

Gizonak, berdintasuna eta homofobia.

• Oinarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste maskulinotasun batzuk.

• Sexu-identitatea, homofobia eta nortasun maskulinoa eraikitzea.

• Prebentzio-estrategiak, beren-beregi gizonentzat.

Biztanleria, oro har. Aurrez aurrekoa

Programazio hau alda daikete

Page 18: 2011 - berdingune.euskadi.eus · • inarrizko nozio batzuk: emakumeen eta gizonen arteko O desberdintasunaren jatorria, maskulinotasunaren eredu nagusia edo tradizionala eta beste

16

Programatutako ikastaroak, internet bidez

Ikastaroa Edukiak Iraupena Hartzaileak Modalitatea Eskaintza

Berdintasunari buruzko oinarrizko on-line sentsibilizazio-ikastaroa, gizonentzat.

• Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren jatorria: nola sortzen diren batzuei eta besteei izendatzen zaizkien rolak eta estereotipoak.

• Gizon izateko eredu berriak eta maskulinotasunaren genero-eredu nagusiaren berrikuspen kritikoa.

• Indarkeria maskulinoen azterketa, baita emakumeen kontra egindakoarena ere.

• Gizonak, zaintza-lanak eta etxeko lanak.• Gizonen genero-arazoak eta horiei nola aurre egin.

8 ordu Biztanleria, oro har On-lineEtenik gabe (24 orduz) egiteko ikastaroa; www.euskadi.net/gizonduz

Gizonei, berdintasunari eta maskulinotasun berriei buruzko prestakuntza-ikastaroa, on-line.

• Generoa eraikitzeko prozesua: nola egiten garen emakume eta nola gizon.

• Maskulinotasunaren eredu nagusiaren berrikuspen kritikoa eta gizonen genero-arazoak.

• Gizonak, zaintza-lanak eta etxeko lanak.• Gizonak, maitasun erromantikoa eta bikotea. • Maskulinotasunak eta indarkeria. • Emakumeen aurkako indarkeria. • Historia eta teoria feministak. • Berdintasunaren aldeko gizonen mugimendua. • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika

publikoak.

60 ordu Biztanleria, oro har

On-line; aukera dago saioren bat aurrez aurre egiteko, nahi izanez gero

Hasiera-data: irailaren 21a.Amaiera-data: abenduaren 21a.Matrikulazioa: irailaren 1etik 15era.Sarbidea: www.euskadi.net/gizonduz

Programazio hau alda daikete