20120322-getxo-bildu-aurrekontuak

1
Erantzunik ez = krisiari aurre egiteko aurrekontuetarako borondaterik ez Sei hilabete joan dira 2011ko urrian Bilduko kideok udal aurrekontuei hitz egiteko proposamenari baiezkoa eman genionetik. Baiezkoa eman genion Getxon udal aurrekontuen gaia kalera atera eta herritarren proposamenak EAJri eramateko beharrari. Urriko Osoko Bilkuran diru sarreren atalaren lau zerga garrantzitsuenak onartu genituen, horietan ikuspegi progresiboa bermatzeko, zenbait hobari eta muga ezartzea lortuz. Hortik aurrera gainontzeko diru sarrera eta gastuen atala lantzeari ekin genion. Bildun hasieratik hitz egiteko borondate guztia agertu dugu. Herritarrekin eta herriko eragileekin egindako bileratan jasotako proposamenak luzatu dizkiogu EAJri, horiek benetan herriaren nahiari erantzuten dioten aurrekontu sozialagoak egiteko ezinbestekotzat ditugulako. Hasieratik argi utzi genuen, aurrekontuen eztabaida kalera atera eta urte luzez eramandako aurrekontu politika eskuindar eta opakoari buelta eman nahi geniola. Horren aurrean, bat ere argia ez zen erantzuna aurkitu genuen EAJrengandik. Bigarren dokumentu bat ere entregatu genion ERANTZUN ZEHATZAK eta URGENTEAK eskatuz. Ez dugu horrelako erantzunik jaso, jakinda Bilduk jarrera hori ezezkotzat hartuko zuela, eta horrek argi erakutsi du aurrekontuetan herriaren proposamenak kontuan hartzeko EAJk duen borondate eza. Era berean, agerian utzi du, bizi dugun momentu ekonomikoari aurre egiteko beharrezkoak diren neurri ausartak hartzeko bat ere adorerik ez duela. EAJk bere politika egiteko modu ilun eta teknokrata erabili izan du berriz ere; gardentasunez lan egiteko Bilduren proposamenei, “Ejekutiba” bidez helarazitako erantzun ilunekin erantzun die. Horrek agerian utzi du herriaren beharrei erantzuteko ezinbestekoak diren Udal Aurrekontuen inguruan erabaki ausartik hartzeko konpromiso eza eta arduragabekeria. Udal Gobernuak herriarentzako lan egiteko betebeharra du eta ez ate itxitako bileretan egindako “politikeria” egiteko beharrik. Hala ere, Bildun Getxo ezkertiar, euskaltzale eta abertzale baten aldeko lanean jarraitu behar dugula argi daukagu; baita krisi ekonomikoaren kolpea pairatzen zaudeten guztion alde egiten ere. Horregatik, herri honen etorkizunean eta egunerokotasunean eragingo duten edozein gairen inguruan hitz egiteko borondatea berretsi nahi dugu, EAJren zein getxoztar guztien aurrean. Bide horretan lanean jarraituko dugu. [email protected] 944660280/ 665 732 491

description

Se hilabete luzez negoziatzen egon ondoren, "EAJren erantzun ezagatik", aurrekontuak adosteko prozesua bertan behera uzteko erabakia iragarri zuen 2012ko martxoaren 22an Getxoko Bilduk

Transcript of 20120322-getxo-bildu-aurrekontuak

Page 1: 20120322-getxo-bildu-aurrekontuak

Erantzunik ez = krisiari aurre egiteko aurrekontuetarako borondaterik ez

Sei hilabete joan dira 2011ko urrian Bilduko kideok udal aurrekontuei hitz egiteko proposamenari baiezkoa eman genionetik. Baiezkoa eman genion Getxon udal aurrekontuen gaia kalera atera eta herritarren proposamenak EAJri eramateko beharrari.

Urriko Osoko Bilkuran diru sarreren atalaren lau zerga garrantzitsuenak onartu genituen, horietan ikuspegi progresiboa bermatzeko, zenbait hobari eta muga ezartzea lortuz. Hortik aurrera gainontzeko diru sarrera eta gastuen atala lantzeari ekin genion.

Bildun hasieratik hitz egiteko borondate guztia agertu dugu. Herritarrekin eta herriko eragileekin egindako bileratan jasotako proposamenak luzatu dizkiogu EAJri, horiek benetan herriaren nahiari erantzuten dioten aurrekontu sozialagoak egiteko ezinbestekotzat ditugulako. Hasieratik argi utzi genuen, aurrekontuen eztabaida kalera atera eta urte luzez eramandako aurrekontu politika eskuindar eta opakoari buelta eman nahi geniola.

Horren aurrean, bat ere argia ez zen erantzuna aurkitu genuen EAJrengandik. Bigarren dokumentu bat ere entregatu genion ERANTZUN ZEHATZAK eta URGENTEAK eskatuz. Ez dugu horrelako erantzunik jaso, jakinda Bilduk jarrera hori ezezkotzat hartuko zuela, eta horrek argi erakutsi du aurrekontuetan herriaren proposamenak kontuan hartzeko EAJk duen borondate eza. Era berean, agerian utzi du, bizi dugun momentu ekonomikoari aurre egiteko beharrezkoak diren neurri ausartak hartzeko bat ere adorerik ez duela.

EAJk bere politika egiteko modu ilun eta teknokrata erabili izan du berriz ere; gardentasunez lan egiteko Bilduren proposamenei, “Ejekutiba” bidez helarazitako erantzun ilunekin erantzun die. Horrek agerian utzi du herriaren beharrei erantzuteko ezinbestekoak diren Udal Aurrekontuen inguruan erabaki ausartik hartzeko konpromiso eza eta arduragabekeria. Udal Gobernuak herriarentzako lan egiteko betebeharra du eta ez ate itxitako bileretan egindako “politikeria” egiteko beharrik.

Hala ere, Bildun Getxo ezkertiar, euskaltzale eta abertzale baten aldeko lanean jarraitu behar dugula argi daukagu; baita krisi ekonomikoaren kolpea pairatzen zaudeten guztion alde egiten ere. Horregatik, herri honen etorkizunean eta egunerokotasunean eragingo duten edozein gairen inguruan hitz egiteko borondatea berretsi nahi dugu, EAJren zein getxoztar guztien aurrean. Bide horretan lanean jarraituko dugu.

[email protected] 944660280/ 665 732 491