2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

18

description

2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

Transcript of 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

Page 1: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena
Page 2: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

www.lokarri.org

Page 3: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

3

2012ko Udaberriko Txostena

Aurkezpena

Bake prozesuaren egoera

Bake prozesuaren egorearen azterketa

Nork bere ahotikLas leyes penales y penitenciarias ante las nuevas realidades (Iñigo Lamarca)

Presoak eta bakea, prozesu berean elkarloturik (Amaia Esnal)

Lokarriren gomendioak bake prozesua errotzeko

4

5

10

14

18

Page 4: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

4

Behatoki Sozialaren Txosten honek izaera berezia du ez baitu soilik 2012ko Udaberriari dagokion bakearen eta

bizikidetasunaren inguruan dagoen pertzepzioa biltzen, hautemate honek azken hiru urte hauetan izandako

bilakaera islatu nahi baitu halaber, ekimen hau abiarazi zenetik bertatik alegia. Urte hauetan guztietan, Lokarrik

hamalau galdetegi zabaldu ditu, jasotako erantzunekin beste horrenbeste txosten osatzeraino. Urte bakoitzeko lau

txosten, 2011. urtea salbuespena izan zelarik. ETAk su eten iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria iragarri zuenean

Lokarrik ale berezia zabaldu baitzuen. Lehen eskutik ezagutu nahi zen hain desiratua izan zen iragarpen hark

gizartean eragindako ustea.

Denbora honetan guztian, bakeari eta elkarbizitzari dagokienean ekarpenik egin nahi izanez gero parte hartzeko bi

bide abiarazi dira: galdetegiak eta Tokiko Behatokiak. Bost bilera burutu ostean, Behatoki hauek elkarrizketa esparru

moduan irmotu dira eta deialdi bakoitzeko sentikortasun eta esparru desberdinetako 100 lagun baino gehiagoren

parte hartzea ahalbidetu dute. Eztabaiden funtsa era askotarikoa izan da: berradiskidetzetik Ezker Abertzale

tradizionalaren baitan 2009ko udazkenean zabaldutako hausnarketa ariketara, hala nola ETAren eta Gobernuaren

arteko balizko elkarrizketaren ingurukoa. Atzera bueltarik izango ez duen bake prozesu bat eraiki aldera dauden

erronken harira edota bake prozesuan eragin ahal izateko gizarteak izan beharreko jarrera aktiboaren inguruan ere

eztabaidatu egin da.

Azken urteko berrikuntza bezala 2011ko Udako Txostenean atal berri bat gaineratu zen, “Nork bere ahotik”

izenekoa. Elkarbizitzari dagozkion aferak aztertu egin dira atal honetan, kontakizuna, gizartearen berradiskidetzea

edota bakea erdiesteko gizarte zibilak izan beharreko papera bezalakoak. Esparru anitzetan zer adierazia duten eta

jatorri desberdinekoak diren pertsonen ekarpenak ekarri dira atal honetara. Joxean Agirre, Carlos Martin Beristain,

Piedad Córdoba, Jonan Fernández, Pierre Hazan, Daniel Innerarity, Fabián Laespada, Edorta Martínez, Javier

Merino, Gabriel Otalora, Mirentxu Purroy, Paul Ríos eta Gorka Ruiz dira pertsona hauek. Guztiek ekarpen

argigarriak egin dituzte gizartean zabalik dauden eztabaida askoren inguruan.

Txosten honi dagokionez, honek 2012ko Udaberriko egoerari dagokion azterketa biltzen du. Azterketaren oinarrian

galdetegiari erantzun dioten 838 pertsonen ekarpenak daude. Gainera, atzera begiratu nahi duen azterketa ere

biltzen da txosten honetan eta horretarako Gizarte Behatokiak aurretik argitaratu dituen hamahiru txostenak hartu

dira oinarrian. “Nork bere ahotik” atalean Iñigo Lamarca eta Amaia Esnalen ekarpenak daude. Gizartearen

berradiskidetzeari espetxe legediak eta presoek zer nolako ekarpena egin dakiokeen azaltzen dute. Txostena

amaitzeko, Lokarrik hainbat gomendio ematen du bakearen eta bizikidetasunaren lorpenean aurrera egin ahal

izateko.

Azkenik, Lokarrik eskerrak adierazi nahi dizkie galdetegiak erantzunez euren iritziak eta ekarpenak helarazten

dizkiguten guztiei, baita Bake Prozesuaren Tokiko Behatokietan parte hartzen duten guztiei ere. Behatoki Sozialaren

Txostenetan agertzen diren erantzunei esker, zientifikoki ez bada ere, Lokarrik zuzenean jakin ohi du gizartearen

zati handi baten kezka eta lehentasunak zeintzuk diren bake prozesuari begira. Ekarpen hauek oso lagungarriak

izan dira Lokarrirentzako, bere helburu zein lan lehentasunak gizartearen nahiei egokitzeko orduan.

Aurkezpena

Page 5: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

5

Bake prozesuaren egoeraGaldetegiak emandako emaitzen azterketa

1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoerarin buruz?

Bake prozesuaren bataz besteko balorazioa 5,52koa da, 2012. urteko neguko txostenean izandakoarekin alderatuta

ia kasik puntu bat gutxiagokoa (6,41), eta bi puntu baino gehiago azpitik 2011. urteko udazkeneko txostenean

izandakoaz, zeinak 7,76ko nota erdietsi zuen. Baloraziorik positiboenak (7tik 10 bitartean) erantzun guztien artean

%29 dira, aurreko Txostenean %51 izan zirenean. Aldi honetan, 5 eta 6 bitarteko nota ematen diotenen kopurua

gailentzen da, %47ra iritsiz, eta erantzunen %24 batek ez diote onarpenik ematen bake prozesuaren egoerari (1

eta 4 bitarteko egokituz).

Baloraziorik gorenenak emanez erantzun duten pertsonen aburuz bake prozesua bideratuta egoteaz batera

atzeraezina da. Erantzun hauetan nazioartetik datorren laguntza eta bake prozesua sendotzeko bidean

aldebakartasunez emandako urratsak nabarmentzen dira. Alabaina, bakearen norabidean aurrera egiteko urrats

gehiago eman behar direla adierazten da. Hauetariko ahots batzuek pazientzia aldarrikatzen dute eta aurrera ematen

diren keinurik txikienak aintzat har daitezen eskatzen dute.

Baloraziorik kaskarrenek euren argudioak zehazteko unean hurrengo aferak aipatzen dituzte: prozesuaren trabatzea

eta geldotasuna azaltzeko unean espainiar Gobernuari mugitu ez izana egozten diote, borondaterik ez duelako

edota krisi ekonomikoa bezalako beste arazoen ondorioz. Aldi berean uste dute Euskal Autonomia Erkidegorako

hurbil dauden hauteskundeek ezinezkoak bilakatzen dituztela euskal alderdi politikoen arteko akordioak eta

adostasunak. Iritzi negatiboa duten beste pertsona batzuen irudiko ETAk desarmatu ez izana da euren erantzunaren

zergatia.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

1: 2009ko udaberria

2: 2009ko uda

3: 2009ko udazkena

4: 2010ko negua

5: 2010ko udaberria

6: 2010ko uda

7: 2010ko udazkena

8: 2011ko negua

9: 2011ko udaberria

10: 2011ko uda

11: 2011ko udaberria

12: 2012ko negua

13: 2012ko udaberria

5

13

3,52,83,7 4,2

5,06,1 6,2 6,3

7,1 6,5

7,8

6,45,5

Page 6: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

6

2. Orain dela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko?

Erantzunen %68ak uste du bakea lortzeko bidean egun aukera gehiago dagoela orain urte bete baino. Aurkakoa

uste dutenak %9 dira. %22 batek dio aukera berdinak daudela eta %1 da “ez dakit/ez dut erantzuten” aukerakoa.

Lehendabiziko galderak jarraipena ematen dio aurreko Txostenean erakutsitako beherakadari (2011. urteko

udazkeneko txostenean %95 ziren iritzi ziotenak urte beteren buruan aukera gehiago zegoela bakea lortzeko, %81

zirenean 2012. urteko neguko txostenean).

Galdera honi aldeko erantzuna ematen diotenek hurrengo argudioak erakusten dituzte: 1) ETAren jardun

armatuaren behin betiko etetea, 2) legez kanpoko ezker abertzaleak aldebakartasunez emandako urratsak, 3)

nazioarteko babesa eta, oso bereziki, Nazioarteko Harreman Taldearen lana, eta 4) gizartearen bake gogoa. Pertsona

askok berresten du ETAren atentaturik gabeko egunek aurrera egin ahala agerian gelditzen dela bake prozesuak ez

duela atzera bueltarik.

Orain urte bete eta oraingo aukerak berdinak direla uste dutenen artean prozesua gelditu izanaren sentsazioa eta

espainiar Gobernuak suposatzen duen geldialdia nabarmentzen dira.

Azkenik, bakearen bidean egun urte bete baino aukera gehiago ez dagoela uste dutenek iritzi diote Alderdi

Popularra boterera iritsi izana bake prozesuaren kalterako dela eta Gobernuaren jarrera itxi honek indarkeriaren

amaieraren aurka daudenen ahotsak sustatuko dituela, mendekua eta ordaina gailentzen ari direla politikaren

esparruan edota ETAk ez duela desarmerik gauzatu ezta eragindako kaltea onartu ere.

3. Zein da zure iritzia Eusko Legebiltzarrean osatu den bake etabizikidetzarako lantaldeari buruz?

Erantzun gehienek inklusioaren garrantzia azpimarratzen dute: ekimena lehen pauso bat dela uste du %45ak, baina

euren aburuz ekimen honek bere helburuari erantzun ahal izateko ezinbestekoa du gizartean dauden sentikortasun

politiko guztiak inguratzea. Aldi berean, %32 batek ekimen baztertzailea dela dio argi eta garbi, ez duelako

bermatzen dauden ideologia guztien parte hartzea.

Ekimen positiboa eta beharrezkoa dela uste dutenak %7 dira, ekimenaren atzean gehiengo garbi bat dagoelako.

Gainera, %2k dio ekimen legitimoa dela Parlamentuaren esparruan sortu delako eta hori horrela, demokraziaren

arauak errespetatzen dituztenak hartzen dituelako bere baitan.

%45

%32

%7

%2 %14

1 2 3 4 5

1: Lehenengo pausoa

2: Ekimen baztertzailea

3: Beharrezko ekimen positiboa

4: Zilegi den ekimena

5: Beste batzuk

Page 7: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

7

%14 batek bere erantzunari ñabardurak ematen dizkio “besteak” aukera hautatuz. Horretarako zehaztutako

erantzunetan bakearen aldeko egitasmo oro positiboak direla eta bake prozesuari bultzada eman ahal diotela uste

diotenak azpimarra daitezke, baita txosten honetan gizartearen parte hartzea eskatzen dutenak ere, edota azaltzen

dutenak Legebiltzarra ez dela esparru egokia gai horri ekiteko, Parlamentua bera ilegitimoa dela argudiatuta edota

bakea kalean landu beharreko kontua delako. Azkenik, hainbat lagunek txosten honen berri ez dutela azaldu

dutela nabarmendu beharko litzateke.

4. Nola baloratzen duzu Espainiako Gobernuak aurkeztu duen presoakbirgizarteratzeko programa?

Galdera hau erantzunez gehiengoaren aukerak, %38,5 batek alegia, uste du egitasmo honen atzean ez dagoela

ezer berririk eta preso dauden pertsonen giza eskubideak ez direla bermatzen. Positiboki ikusi dutenen artean,

nahiz eta ñabardurekin izan, lehen proposamen baten aurrean gaudela eta preso daudenek euren erabakiak

hartzeko aukera izan dezaten baldintzak eta ondorioak zehaztu beharko dituela (%33) uste dutenak daude. Eta

hauekin batera urrats positiboa dela uste dutenak ere aurkitzen dira, preso dauden pertsonen gizarteratze bidean

borondatea erakusten duelako.

Egitasmoa ETAko presoei egiten zaien kontsezio onartezina dela eta biktimekiko errespetu falta erakusten

duela uste du %0.5ak.

%21ak “besteak” aukera hautatzen du eta hauetan gehienak azaltzen du dispertsioa amaitu beharko litzatekeela

preso dauden pertsonekiko bestelako irizpideak kontuan hartu gabe. Halaber, egitasmo hau urrats positiboa dela

uste dute, baina urrats epela dela, txikia, etorkizunean malgutu beharko litzatekeena.

5. Zein da zure iritzia Auzitegi Gorenak Bateragune auzian ebatzi duensententziari buruz?

Jasotako erantzunen gehiengo garbia ez dator bat Bateragune auzian Gorenak hartutako epaiarekin. Datuak

xehetuz, %47ak dio epaia bidegabea dela zantzuak soilik hartzen direlako aintzat eta gaizkileak legez epaituak izan

direlako lan politikoa soilik egin nahi zutenak. Espainiar sistema judizialaren eraginkortasun eza erakusten duelako

epaia onartezina dela dio %39 batek.

Ehuneko hauetatik oso urruti, epaia ez dela egokia irizten diotenak daude, %2, nahiz eta azpimarratzen duten

gutxienez buruzagi abertzaleei eskatuko zigorren urteak murriztu egin direla.

Erantzunen %11ak bere hausnarketak sakontzeko “besteak” aukera hautatu du. Erantzun hauen artean botere

judizialaren eta botere politikoaren arteko banaketa eza nabarmentzen dutenak daude, hala nola Arnaldo Otegiren

irudia azpimarratzen duenak bake prozesu bati begira joka dezakeen garrantzia dela-eta.

Page 8: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

88

6. Zure iritziz, zer da beharrezkoa ETAren indarkeria behin betiko amaitu dela egiaztatu ahal izateko?

Erantzunak helarazi dituztenen artean erdiak baino gehiagok uste du, %55 batek alegia, ETAren indarkeria behin

betirako eten egin dela egiaztatu ahal izateko ETAren eta espainiar eta frantziar Gobernuen arten negoziazio bide

bat zabaldu beharko litzatekeela gatazkaren ondorioen kontura eztabaidatzeko. %16ak uste du nahikoa dela

Nazioarteko Egiaztapen Batzordeak burutzen duen lan serio eta diskretuarekin. Beste alde batetik, %4k iritzi dio

ez dela ezer egin behar, ETAk bere borondatea atzera ezina dela argi azaldu duelako bere azken agirian. Erantzun

hauen aurka, %4k uste du ETAren behin betiko desegitea falta dela eta Zuzenbidezko Estatuaren lanarekin jarraitu

behar dela.

“Besteak” aukeraren alde egin dutenen artean gehiengo batek nazioarteko laguntzaren garrantzia eta zilegitasuna

nabarmentzen dute. Honekin batera lehen pauso bezala ETAk armak eman beharko lituzkeela nabarmentzen

dute Estatuaren aldetik legeak malgutasunez aplikatu ahal izateko eta preso daudenek euren erabakiak hartzeko

aukera izan dezaten.

7. Zer deritzozu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) garatutako hausnarketa prozesuaren ondorioei buruz?

Gehien hautatutako aukerak, %33ak, etsipen txiki bat islatzen du. Gehiengo honek uste du adierazpen honetan

zerbait gehiago espero zitekeela nahiz eta adierazpenari onartzen zaizkion aukera berriak zabaltzen dituela

gizartearen integratze bidean. Bi erantzunek onarpen berbera jaso dute, %28koa, eta begionez ikusten dituzte

EPPKren ondorioak. Batetik, uste dute indarkeriaren amaieraren bidean eta prozesuaren alde apustu garrantzitsua

eta erabatekoa dela. Eta bestetik, euren iritziz, presoek elkarrizketarako bere borondatea erakutsi dute eta hori

horrela Gobernuak xantai politikoan oinarritutako bere politikarekin amaitu beharko luke.

Ehuneko horretatik urruti, %2k alegia, uste du EPPK ez dagoela prest bere jarrera aldatzeko.

“Besteak” aukera %8k hautatu du. Honen alde egin dute adierazpenari ez diotelako inolako garrantzirik ematen

edota uste dutelako dispertsioaren ondorioz zaila dela izugarri ondorio hoberik lortzea.

Page 9: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

9

Etorkizuna bakea eta demokrazia nahi dugunona da eta denborak arrazoia

emango digu

Gorren arteko elkarrizketa dirudi

HNT hor da. Azkenean Europak lagundu egingo du eta mugitzen ez

denak mugitzea beste aukerarik ez du izango

Aurrerapena agerikoa da, nahi dena baino motelagoa den arren

Denbora pasa ahala atzera buelta gutxiago du armak berriz ere hartzeak.

Hobe dugu ordea ez bagara lokartzen, ezer ez baita betirako

Orain dirudi kezka bakarra arrisku sariarena eta ekonomiarena dela.

Bakearen afera bigarren maila batean da orain, zoritxarrez

Datuek baieztatu egiten dute herritarren bakerako irrika

Hurrengo hauteskundeen emaitzek balantza alde batera ala bestera oreka

ala desoreka dezakete

Egindako ekarpen batzuk

9

Nekeak neke, aurrera jarraitzen badugu, aurrera egingo dugu

Prozesua bide onetik doa, Gobernuaren urratsa falta da soilik

Page 10: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

2009ko uztailaren 22an Lokarrik Behatoki Sozialaren Udaberriko Txostena aurkeztu

zuen Bilboko Areatzako zuhaitzen itzalpean. Ehunka lagunek osatutako lehen ekarpena

izan zen txosten hura. Izan ere, orduan ekin zitzaion bake prozesuaren kontura gizartearen

baitan dauden hautemateek eta pertzepzioek harilkatzen duten istorio baten hasierari.

Ordutik eta orain arte argituz gaurdaino gertatu dena.

2009ko uztailean Lokarrik proposatutako galdetegia erantzun zutenen artean iritzi

nagusia bakerako prozesua trabatuta zegoela zen, enkistatuta. Bake prozesu berri bat

abiarazi ahal izateko ez ziren baldintzak betetzen. Beharrezkoak ziren indarkeriari amaiera

emango liokeen ETAren adierazpena batetik eta elkarrizketa esparruak zehaztea bestetik.

Blokeoa ala alternatiba?

2009. urteko udan gertatu zena jasotzen duen txostenak bere azalean seinale bat

erakusten du zeinak bi norabide irudikatzen dituen: blokeoarena, ala alternatibarena.

Bakeranzko prozesua hondatzen ari zen orduan. Trabatze egoera are handiagoa zen

egunetik egunera eta irtenbide bat aurkitzeko oztopoek aukera berrietarako bideak

itsutzen zituzten. Bake prozesurako bataz besteko balorazioa 2,8koa zen eta ehun

pertsonetatik soilik 8k uste zuen urte bete lehenago baino aukera gehiago zegoela orduan

bakerako. Iritzi ezkor honen oinarrian hurrengo gertakariak zeuden batez ere: ekaina eta

uztaileko ETAren atentatuak, elkarrizketarako esparruen gabezia eta oinarrizko askatasun

demokratikoak murrizten zituzten gobernuen estrategiak. Egoera egunetik egunero

ilunagoa zen eta tirabira politikoak handiagotzen ari ziren.

Bakeranzko urratsak

2009ko Udazkeneko Txostenak bakeranzko prozesuarekiko hautemate positiboaren

gorakadaren hasiera kokatzen du. Hainbat hilabetez inolako aukerarik ikusi ez eta

nolabaiteko etsipena gailendu ostean, hainbat argi izpi sumagarriak ziren eta %33k uste

zuen aukera gehiago zegoela: udaz geroztik ETAk ez zuen inolako atentaturik burutu eta

Ezker Abertzale tradizionalaren baitan eztabaida garrantzitsu bat zabaldu zen

indarkeriarik gabe eta bide politikoetatik prozesu batean aurrera egiteko. Txosten honen

azalak hurrengo esaldia biltzen zuen: “Beharrezkoa dena dugu bakerantz urrats erraldoia

emateko”

2010ko Neguan egoeraren inguruko pertzepzioa askoz ere positiboagoa zen eta

orokorrean uste zen (erantzunen %50) bakerantz aurrera egiteko aukera gehiago zegoela.

Bake-prozesuaren egoeraren azterketa

10

Page 11: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

11

Begi onez ikusten ziren gauzatzen ari ziren aurrerapenak: “urrats txikiek zerbait adierazi

nahi dute” zioen orduko txostenak. Aitzitik, fidagaiztasunak oraindik handiak ziren.

Aukerak gero eta handiagoak zirela argi gelditu zen 2010. urteko Udaberriko

Txostenean: zabaldutako aukera berrien jabe zen %66 eta bakeranzko prozesuaren

balorazioa lehen aldiz iritsi zen 5 batera. Bakea zilegi egiteko baldintzak sendotzen ari

ziren: soilik bide politikoen eta demokratikoen aldeko Ezker Abertzalearen apustua,

atentatuen gabezia, Bruselako Adierazpenak erakusten zuen nazioarteko babesa, eta

desberdinen arteko lankidetzarako esparru berriek hautemate horren oinarrian ziren.

Aldiz, tentu handia erakusten zuten erantzunek: gobernuek uko egiten zioten

elkarrizketari, ETAk Bruselako Adierazpenak zein Ezker Abertzaleak egindako

deialdiari erantzun gabe jarraitzen zuen, eta Ezker Abertzaleak legez kanpo jarraitzen

zuen.

Etorkizunerako aukerak zabaltzen dira

Kutxa batzuk zabalik eta beste batzuk itxita irudikatzen zuen 2010. urteko Udako

Txostenaren azalak. Une hartan bake prozesua baloratzeko bataz besteko nota 6,1ekoa

zen eta %78aren aburuz urte bete lehenago baino aukera gehiago zegoen bake prozesu

baterako. Uste honetan urte bakarrean nabarmen egin zen aurrera. Izan ere, 2009ko

Udako Txostenean soilik %8 zen iritzi honetakoa.

ETAk ekintza armatu mingarriak ez gauzatzeko erabakia azaldu zuen irailean eta honek

itxaropen handia ekartzeaz batera sustraituta dagoen elkarrizketa beharraren iritzia

indartu zuen. 2010eko Udazkeneko Txostenean iparrorratza zen irudi nagusia,

elkarrizketa berriak iradoki nahi zuten koordenatuekin. Une hartan lau erronka nagusi

ziren atzeraezina litzatekeen bake prozesua zabaldu aldera eta horretarako baldintzak

sortzearren: 1) ETAk hurrengo asteetan su etena iragarri behar zuen, alde bakarrekoa,

iraunkorra eta baieztagarria izango zena, 2) Ezker Abertzalea legeztatu beharra zegoen,

3) elkarrizketarako esparruak sortzea derrigorrezkoa zen, bertan desadostasunak gainditu

eta bake prozesu berri baterako oinarriak finkatzeko eta 4) aurreko bake prozesuetan

gizartearen parte eza ekidin aldera herritarrak une oro emandako aurrerapen edota

oztopoen jakitun izan behar zuten.

Lehen erronka 2011. urteko urtarrilean egi bilakatu zen: ETAk su eten iraunkorra,

orokorra eta egiaztagarria adierazi zuen eta hau gertakari positiboa izan zen Lokarrik

modu berezian argitaratu zuen txostena erantzun zuen %89arentzat. Ale bereziak

erakusten du aurreko beste agiriekin gertatu ez bezala agiri hark piztu zituen

911

ren azterketa

Page 12: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

sentimenduak itxaropenarenak eta ilusioarenak izan zirela. Hots, itxaropena agiri hura

izango zela indarkeria behin betiko eta atzera bueltarik gabe amaitzearren eman

beharreko urratsa.

Leihoa zabaltzeko bultzada bat

2011. urteko Neguko Txostenak utzi zuen daturik esanguratsuena da galdetegia

erantzunez parte hartu zuen %90ak uste zuela urte bete lehenago baino aukera gehiago

zegoela orduan bakea erdiesteko eta, hori horrela, ziurrenera, atzera bueltarik ez zuen

puntuan geundela. Txostenak bere azalera eraman zuen esaldiak zioen legez, puzzle-

puskak ongi ahokatzea falta zen soilik.

Itxaropenari begira hiru ziren arrazoi nagusiak: Sortuk ETAren indarkeriari agertutako

gaitzespena, ETAren su etena eta nazioarteko bitartekarien prestutasuna. Alabaina, bi

ziren bakerako talka nagusiak: Sorturen izen ematearen aurrean aurka eginez

Gobernuak erakutsi zuen ekinbide oztopozkoa, elkarrizketa inguratzailea lagundu

ordez; eta hauteskundeen gertutasunak sustatutako liskar politikoa.

2011ko Udaberrian bakerako bidean egoeraren balorazioak bataz besteko 7.09ko nota

jaso zuen eta parte hartu zutenen artean %94k bake prozesu berri baterako norabidean

hurbilago geundela uste zuen: emankorrak ziren urte pare bat lehenago emandako

urratsak. Hauteskundeetan lehiatzeko Bilduren aukerak eta ondorioz legez

kanporatutako ezker abertzaleak bere burua ordezkatuta ikusteko aukerak itxaropen

hau are gehiago sendotu zuen.

2011ko udarako prozesua atzeraezina zeneko ustea gailenduta zegoen. Alabaina,

normalizazio politikorako urrats erabakigarrien eskaerak bere horretan zeuden. Egoera

trabatzen delako ustea eragiten da orduan, aurki gaindituko dena.

Argia piztu da orain…

2011ko Udazkeneko Txostenaren irudia bonbilla bat da: bakeranzko prozesuaren bataz

besteko nota 7.76koa da, txostenetan jaso den notarik altuena alegia. Hamar

pertsonetatik bederatzik uste du bake prozesuaren egoera positiboa dela eta urte bete

lehenago zegoen egoerarekin alderatuta hobe gaudela orain. Ekintza armatuak uzteko

ETAren iragarpenak itxaropena eta ilusioa berpiztu du. Alde bakarreko adierazpen

honek behin betikoa dela dirudi eta honen bermean hiru zutabe aipatzen dira: lehenik

eta behin Aieteko Nazioarteko Konferentziaren karira indarkeriarik gabeko eszenatoki

baten alde irudikatutako nazioarteko babesa, bigarrenik, indarkeriaren erabilerari

euskal gizarteak erakutsitako gutxiespena, eta azkenik eta hirugarrenik, soilik bide

politikoei legez kanporatutako ezker abertzaleak agertutako apustu irmoa.

Orokorrean uste da amaieraren hasieran gaudela, aurretik inoiz inolako bake prozesuan

bizi ez den une batean gaudela hain zuzen ere; nahiz eta bide zaila den, atzeraezina

den bidea dela iritzi delarik. Epe motzean eman beharreko urratsak dira, hartara,

ETAren eta Gobernuaren arteko elkarrizketa zeinetan presoekin zer ikusia duten

aferak gaindituko diren; eta bizikidetasunaren, eragindako zaurien eta biktimen

12

Page 13: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

13

inguruan akordioei bultzada emateko helburuarekin aurrera eramango den elkarrizketa

politikoa.

… eta luzaroan piztuta jarrai dezan ahalegina eginen da

2012ko Neguko Txostenak egoera berriz ere trabatuta dagoen sentsazio bati erantzuten

dio. Baieztapen honen oinarrian bi datu objektibo daude aipatzeko: 1) egoeraren bataz

besteko balorazioak 6,41eko nota jasotzen du, udazkenean baino ia kasik puntu eta

erdi gutxiago, eta 2) hamar pertsonetatik zortzik uste du bakea erdiesteko aukera

gehiago dagoela, aurreko txostenean iritzi honen aldekoak hamar pertsonetatik

bederatzi zirenean.

Gehiengoak uste du bake prozesuak ez duela atzera bueltarik onartuko. ETAk behin

betiko bere ekinbide armatua utzi izana, nazioarteko babesa eta euskal gizartearen

erabakitasuna daude prozesuaren atzeraezintasunaren konfiantzaren atzean. Alabaina,

Mariano Rajoyren Gobernuaren aldetik dagoen erantzun ezak kezka eragiten du eta

honek prozesuaren balizko gelditze aukeraz ohartarazten du.

2012ko Udaberrian egoeraren azterketa. Urratsez urratsAzpimarratzekoa da Sortu legeztatzeko Konstituzio Epaitegiak hartutako erabakia oraindik ezagutzen en

zenean osatu eta zabaldu zela galdetegia eta hortaz gertakari honen baloraziorik gabe osatu dela txostena.

Aurtengo udaberrian jazo diren gertakariak baloratuz heldu zaizkigun iritziek argi

erakusten dute bake prozesuarekiko balorazio positiboek behera egin dutela: bake

prozesurako egun orain dela urte bete baino aukera gehiago dagoela iritzi diotenen

kopuruak %68ra egin du behera (aurreko txostenean %81ekoa zenean), eta bataz

besteko balorazioak ez du gainditzerik lortzen, 5,52 puntutan geldituz.

Galdetegiari ematen zaizkion erantzunen azterketak jarraitu beharreko bide bat

erakusten du. Bide honetan aurrera eginez gero, bake prozesua sendotuko zen

azkenaren azkenean:

1. Nahitaezkoak diren urratsak egon badaude eta erantzunetan zehazten direnez

hurrenak dira: 1) indarkeriaren amaiera egiaztatzeko Gobernuaren eta ETAren artean

hartu-emanen zabaltzea, 2) preso dauden pertsonen sakabanaketarekin amaitzea, eta

3) Bateragune auzia dela kausa espetxeratutako ezker abertzaleko buruzagiak aske

gelditu beharko lirateke.

2.Eman diren beste urratsak epelak eta txikiak direla zehazten da eta hori horrela lan

gehiago egin beharko litzateke hauen inguruan: 1) Eusko Legebiltzarreko Bake eta

Bizikidetasun batzorde txostengilean sentikortasun politiko guztiak daudela bermatzea,

2) presoen bergirzarteratzeari begira egitasmo bat zehaztu pertsona hauen Giza

Eskubideen begirunetik, eta 3) EPPKk abiarazi duen hausnarketan sakondu.

13

Page 14: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

14

Beste behin, atal honek bakearekin eta bizikidetasunarekin ikustekoa duten gaien inguruan hausnarketa

bat bideratu nahi du, gai hauek gure gizartean eztabaidagai diren heinean. Indarkeria gailendu den

hainbeste urteren ondoren, preso dauden pertsonen egoera eta hauekin nola joka gai garrantzitsua da eta

afera honen kudeaketa garrantzi handikoa da gizartearen bizikidetasunari eta humanizazioari begira.

Ekarpen positibo bat egiteko helburuarekin atal honek abiapuntu, eragin eta jatorri desberdineko bi

ikuspegi inguratzen ditu. Nolanahi ere, xede bakarra dute: bakean oinarritutako bizikidetasunari modu

eraikitzailean eragin. Batetik, ikuspegi juridiko batetik Iñigo Lamarcaren hausnarketa dago, Zuzenbidean

lizentziatua eta 2004. urtetik geroztik Arartekoa dena, bestetik, euskal presoen eskubideen alde lanean

ari den Herrira mugimenduaren ikuspuntua Amaia Esnalen ahotik.

Biek hurrengo galdera erantzun behar izan dute: bizikidetasunari begira eraikitzaileak izan daitezen eta

gizartearen berradiskidetzea laguntzeko nola ekin beharko litzaieke presoei eta presoen aferari?

Ekarpen bakoitza bere egileak idatzitako hizkuntzan agertzen da.

Nork bere ahotik

Page 15: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

15

Las leyes penales y penitenciariasante las nuevas realidades

Iñigo Lamarca (Ararteko)

La posición del Ararteko sobre la aplicación de lalegislación penal y penitenciaria a las personas que sehallan en prisión por la comisión de delitos consideradospor el Código Penal como de naturaleza terrorista hasido siempre coherente y responde al principio de lainterpretación de la ley según los términos másfavorables a los derechos de las personas. El comunicadoque dio a conocer ETA el 20 de octubre del pasado añoen el que anunciaba el cese definitivo de su actividadviolenta ha alumbrado, sin duda, un nuevo escenarioque el Derecho no puede ignorar. Como tampoco puedeignorar otros hechos de significativa relevancia, comolas manifestaciones de destacados dirigentes de lailegalizada Batasuna rechazando el uso de la violencia,el hecho de que ese rechazo, expresado en términoscontundentes e indubitados, se recoja explícitamenteen los Estatutos de Sortu o, más recientemente, ladisolución de Segi y de Askatasuna. La idea de que noshallamos en un tiempo histórico nuevo en el que laviolencia terrorista de ETA carece de todo margen y deoxígeno para actuar, lo cual le conduciráinexorablemente a su disolución formal –que debemosexigirle que lo haga ya-, es una idea compartida por lainmensa mayoría de la sociedad vasca y de lasformaciones políticas. En base a todo ello, entendemosque el contexto en el que surgió la legislaciónantiterrorista y se aplicó ésta por parte del Ejecutivo y delos jueces y fiscales, ha cambiado radicalmente; enconsecuencia, el Derecho ha de evolucionar y adaptarsesi no quiere traicionarse a sí misma incumpliendo lodispuesto por las normas de interpretación y aplicaciónjurídicas contenidas en el Código Civil.

De entrada, habría que plantearse el acercamiento delos presos a los que nos hemos referido a cárceles del PaísVasco o próximas a nuestra comunidad puesto queninguna ley prescribe la dispersión y el alejamiento deaquéllos fuera de sus entornos socio-familiares. Fue unadecisión política ligada a la lucha antiterrorista la que

determinó la dispersión, y creemos que en el momentoactual deben primar los principios generales del Derechopenitenciario español, así como el Principio 20 delConjunto de Principios de Naciones Unidas para laprotección de todas las personas sometidas a cualquierforma de detención o prisión, permitiendo enconsecuencia que el cumplimiento de la condena sehaga en prisiones de la CAPV o cercanas, lo cualacabaría de paso con los efectos negativos, costes yriesgos que el alejamiento comporta para familiares yamigos, que resultan injustos e injustificados.

La legislación penal y penitenciaria española se hadotado de normas específicas y extraordinarias enrelación con delitos tipificados como terrorismo.Entendemos que habría que plantearse la revisión omodificación de esas normas para una mejor salvaguardade los derechos de las personas y para, asimismo, elevarla calidad del Estado democrático de Derecho y reforzarsu legitimación. En tanto en cuanto no se produzca esamodificación, creemos que existen argumentos jurídicossólidos para interpretar la referida legislación en elsentido de que en todo lo relativo a la excarcelación depresos aquejados de enfermedades graves, a laclasificación penitenciaria (acceso a los grados segundoy tercero), a la aplicación de los beneficiospenitenciarios y a la obtención de la libertadcondicional sean los principios y el contenido materialde las disposiciones del sistema normativo general losque sean empleados por los jueces y la administraciónpenitenciaria. Todo ello ha de estar, a nuestro juicio, alservicio de los siguientes principios, que entendemos sonbásicos de un sistema democrático: procurar la paz y laconvivencia sociales, facilitar la reinserción social de laspersonas que han delinquido de manera que asuman losvalores éticos de respeto a los derechos humanos, yemplear los medios de la justicia restaurativa para darsatisfacción a la víctimas de los delitos cometidos.

Page 16: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

16

Presoak eta bakea, prozesu berean elkarloturikAmaia Esnal(Herrira Mugimendua partaidea)

Ezeren aurretik eskerrak eman nahi nizkioke Lokarririaukera hau eskaini izanagatik. Ez da makala eskuenartean dugun erronka eta era honetako egitasmoek,gure ikuspuntuak eginahal inportante honetan batzenjoateko aukera ematen dute.

Euskal Herrian aurretiaz sekula ezagutu ez dugun aukerazari garelarik, presoen gaia bakea eta soluzioakeraikitzeko prozesuaren dimentsioan aztertzeafuntsezkoa da. Gatazka egoera luzeak ondorio asko utziditu, alde anitzetako sufrimendua eta kaltea eragin du,oraindik sendatu gabeko zauri asko eta gainditu gabejarraitzen duten egoera krudelak ekarri ditu. Ondorioguztien artean, gaur egun seiehun preso baino gehiagoeta ehunaka deserriratu aurkitzen ditugu. Jakina da norkbere ikuspegia duela egitate honi buruz. Edonola ere,soluzioak eraiki ahal izateko, egoera horiei irtenbideaematea bake prozesuaren beraren beharrizana bilakatzenda. Izan ere, ezinezkoa baita bake egoera bat irudikatzeahainbeste preso eta erbesteratu etxean falta izanik.

Ez dut uste presoen gaiari irtenbidea emango diotenformula itxiak proposatzea biderik egokiena denik.Horregatik noa erreibindikazio taula bat baino, bakerairisteko ibilbidean gai honek behar lukeen garapenazhainbat ideia konpartitzera.

Abiapuntuko urratsa alde guztiak bakearen eraikuntzanengaiatzea eta nork bere aldetik giza eskubide guztiakerrespetatzeko pausuak ematea da. Horrek kartzelapolitikan preso politikoentzat eraiki den erregimenberezia bertan behera uztea esan nahi du. Izan ere, presodauden pertsonei berez dagozkien eskubideensalbuespenezko murrizketa ezarri da euskal presoenaurka, “terrorismoaren aurkako borroka” deiturikoarenbaitan. Ondorioz, euskal presoak beren bizilekuetatikmilaka kilometrora daude, gaixotasun larriak izan arrenkartzelan diraute, bizi osorako zigorra aplikatzen zaie,askatasun kondizionala ukatzen zaie, lehen gradua etaisolamendua irizpide orokortua da, besteak beste.Salbuespeneko politika hau sortzeko “arrazoia”

desagertu den arren, gobernuek indarrean mantentzendute. Egoera honek, bigarren printzipio baten premiaerakusten du, gatazkaren ondorioak konpontzekoibilbidea lehia politikoetatik at jorratzea alegia. Zentzuhorretan, “arerio politikoa menperatzeko” ahaleginekez dute prozesu honetan lekurik izan behar. Ikuspegihorretatik, gobernu espainiarrak aurkezturiko“erreinserzio” plana erabat desegokia da, oinarrizkoeskubideak eskuratu ahal izateko baldintzak ezartzenbaititu, eskubideen printzipioa errefusatzeaz gain,erabilpen politikoa eginez.

Bestalde, bakea eta elkarbizitza berri bat, prozesu bateangauzatu beharreko ekuazioaren emaitza direla kontuanizan behar da. Pertsona guztien eskubide denakerrespetatzea, esklusiorik gabeko egiaren aitortza etaberdintasunezko justizia, ekuazio horren halabeharrezkoosagaiak dira. Prozesu horren protagonista printzipalajendartea da, etorkizun berri baten hartzaile nagusia denheinean, herritargoaren inplikazioa eta adostasunzabalak zehaztuko baitu prozesu horren arrakasta.Bestalde, inplikaturiko aldeek paper jakina izan behardute, bakearekin eta eskubidezko egoera berri batekinkonprometiturik, eta elkarrizketaren bidetik, gatazkarenondorio guztiak konpondu eta gainditzeko beharrezkoakdiren urrats guztiak eginez. Gobernua eta ETA-renarteko elkarrizketak dira, urrats horiek denak jorratzekoeremua. Guztiarekin batera, presoen prozesuarekikoinplikazioa eta parte hartzea ahalbidetzeari garrantzitsuaderitzot. Bakea eta soluzioekin alde guztiakkonprometitzea baina berme hoberik ba al da, harenarrakasta eta egonkortasuna lortze aldera?

Osagai guzti hauek barne hartzen dituen ibilbideakposible egin behar luke preso eta iheslarien itzulera,pausuen arteko koherentzian eta era ordenatuan. Gaurkoz ordea alde batek urratsak eman ditu, bainabeste aldea apenas mugitu da. Horrek prozesuageldiunera darama. Egoera honen aurrean jendartearenprotagonismoa indartzea garrantzitsua izango da,urratsak bultzatze aldera.

Page 17: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

17

Legeria penal eta espetxe-legeriak jasotzendituen salbuespen neurriak terrorismoarenaurkako borrokari lotutako erabaki politikoenemaitza izan ziren (sakabanaketa, lehengraduaren aplikazio sistematikoa...), eta neurrihauek legea interpretatzeko orduan oinarrizkoakdiren printzipioen aurka doaz, alegia, legeapertsonen eskubideekiko onuragarriena den eranezarri behar dela dioen printzipioa.

Gaur egun, neurri horiek sortu zituen motibazioaexistitzen ez den unean gaude, beraz, nahitaezkoada pausoak ematea bai legeria penala eta espetxe-legeria aldatzeko zein espetxe Zuzenbideaoinarritzen duten printzipioak edo Nazio Batuenpreso eta atxilotu guztien babeserakoprintzipioak aplikatuz.

Modu batera ala bestera, maila zehatzean pausohauek zera ekarriko lukete:

- Sakabanaketa politikaren bukaera

- Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea

- Bigarren eta hirugarren gradura sarbidea

- Espetxe onuren aplikazioa

- Baldintzapeko askatasuna lortzeko sarbidea

Horrek guztiak gure gizartean bakea etabizikidetzaren aldeko apustu argia erakutsikoluke, Zuzenbide Estatuaren kalitate demo-kratikoa hobetzeaz gain.

Hausnarketen ondorioak

“ Salbuespeneko politika hau sortzeko

"arrazoia" desagertu den arren,

gobernuek indarrean mantentzen dute...

gatazkaren ondorioak konpontzeko

ibilbidea lehia politikoetatik

at jorratu behar ba”

(Amaia Esnal)

“Terrorismoaren aurkako legeria sortu

zen eta hau Gobernu, epaile eta

fiskalek ezarri zuten uneko

testuingurua errotik aldatu da”

(Iñigo Lamarca)

“ Abiapuntuko urratsa alde guztiak

bakearen eraikuntzan engaiatzea eta

nork bere aldetik giza eskubide guztiak

errespetatzeko pausuak ematea da”

(Amaia Esnal)

“Arau horien berrikuste edo aldaketa

planteatzea beharrezkoa da pertsonen

eskubideak hobeto babesteko eta

Zuzenbide Estatu demokratikoaren

kalitatea igotzeko”

(Iñigo Lamarca)

Page 18: 2012ko Udaberriko Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena

18

Lokarriren gomendioakbake prozesua errotzeko

2012ko udaberriko bake prozesuaren egoeraren inguruan jasotako erantzunen (horietako batzuk aurreko

txostenetan errepikatzen dira) azterketan oinarrituta, Lokarrik eragile sozial eta politiko ezberdinei eskatzen die

beharrezko pauso guztiak eman ditzaten bakea eta bizikidetza errotzeko era eraikitzailean lagun dezaten.

Horretarako, Lokarrik hurrengo gomendioak egin nahi ditu:

1. Bake prozesua errotzeko nahitezko pausoak eman

Lokarrik presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko, sendaezinak diren gaixotasunak dituzten presoak aske

uzteko eta zigorrak betetzeko orduan larrigarriak ezabatzeko eskatzen dio Espainiako Gobernuari. Honez gain,

irizpide eta baldintza argiak izango dituen birgizarteratze Plan bat sortzea beharrezkoa ikusten du, presoek aurretiaz

jakin dezaten neurri bakoitzak dakartzan ondorioak.

Era berean eta ETAren indarkeriaren amaieraren atzeraezintasuna bermatzeko helburuarekin, Gobernuak

borondate aktiboa erakutsi behar du indarkeriaren bukaera ziurtatu eta ordenatuko duen elkarrizketa prozesu

tekniko bat hasteko. Prozesu hau, ETAren desarme eta desartikulatzeari dagozkion gaiak soilik landuko dituena,

Estatuak kudeatu behar du, ardura eta legitimitate arrazoiengatik.

2. Normalizazioa eta berradiskidetze soziala lortzeko baldintzak sortu

Hauteskunde aurreko giro honetan, zilegi diren ezberdintasun politikoetatik haratago konfiantza zubiak ez

apurtzeko eta gizatiartzearekin, berradiskidetze sozialarekin eta bizikidetzarekin lotutako gaiak era partekatuan

gainditzeko beharrezko pausoak eman daitezen gomendatzen du Lokarrik. Bide honetan, Bizikidetzaren aldeko

Batzordeak sentsibilitate politiko guztien partaidetza bermatze aldera lan egiten jarraitzeko eskatzen du Lokarrik,

are gehiago denek baldintza beretan politikan jardutea posible den une honetan.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hasitako hausnarketan sakondu behar du, ekarpen positibo eta eraikitzailea

egiteko euskal gizarteari. Berradiskidetze prozesuak pauso ausartak eskatzen ditu, eragindako mina aitortzea kasu,

bakea eta bizikidetzaren errotzean konpromiso argia duten eragile aktibotzat jo dezan euskal gizarteak.

Azkenik, Bateragune auzian zigortutakoak aske utzi behar dira. Bazterketa eta oinarrizko eskubide eta askatasunen

urraketez jositako urteen ondoren, une honetan iraganeko estrategiak utzi egin behar dira.