2012_Noticia BERRIA_ Tibet

3
Igandea Populazio egokiaren bila Ahulenak etsai 08 Tibet Errepresioak banatutako herria 10 Elkarrizketa Nikolas Aldai 21 CANen salmenta Estrategia itsu baten porrota berria 2012ko apirilaren 15a Herrialde aberatsetan, nabarmen jaitsi da jaiotza tasa –irudian, emakume batzuk haurrak paseatzen, Singapurren–. STEPHEN MORRISON / EFE

description

2012_Noticia BERRIA_ Tibet

Transcript of 2012_Noticia BERRIA_ Tibet

Page 1: 2012_Noticia BERRIA_ Tibet

Igandea

Populazio egokiaren bila Ahulenak etsai

08 Tibet Errepresioak banatutako herria10 Elkarrizketa Nikolas Aldai21 CANen salmenta Estrategia itsu baten porrota

berria2012ko apirilaren 15a

Herrialde aberatsetan, nabarmen jaitsi da jaiotza tasa –irudian, emakume batzuk haurrak paseatzen, Singapurren–. STEPHEN MORRISON / EFE

Page 2: 2012_Noticia BERRIA_ Tibet

Orain 53 urte Txinak lurraldea indarrez hartu zuenetik, bi errealitate dituTibeteko herriak: okupazioaren menpe bizi diren biztanleena eta erbestekoena.Okupazioa salatzen eta herrigintzan lanean dihardute erbesteko tibetarrek.

Ainhoa Sarasola Donostia

Erbesterik egongo ez ba-litz, Tibeteko herria as-paldi desagertuko zen,han gertatzen dena sa-latzen duena erbestea

baita». Txinak herrialdea armenbidez okupatu zuenetik 53 urteigaro dira, baina Tibeteko herriaez da desagertu. Bi errealitate di-tu ordutik: lurralde okupatuan bi-zi direnena, eta erbestera jo zutenherritarrena. Sorterrira itzultzeadute amets, libre izango den herri-ra. Helburu horrekin lanean ja-rraitzen du erbesteko komunita-teak, herrigintzan, batetik, etaokupazioa nahiz bere ondorioaknazioarteari salatuz, bestetik.

Erbestearen garrantziaren era-

kusgarri dira Agurtzane Berasar-teren hitzak. Tibeten aldekoPhagma Drolma elkarteko idaz-kari nagusia da, eta Donostianmintzatu da auziaz, Calcuta On-doan gobernuz kanpoko erakun-deak antolatutako hitzaldi ziklo-an. Eskubideentzako mehatxu za-har eta berriak Indian izenburu-pean, herrialde horretan giza es-kubideen egoera aztertu dute, etaTibeteko auzian sakondu dute.Izan ere, erbesteko tibetarrengehiengoa Indian bizi da. «Tibete-ko herriaren oinarrizko eskubide-en urraketa sistematikoaren on-dorio zuzena dira 150.000 errefu-xiatuak. Gehienak, 100.000, In-dian daude, eta zorteko dira harenlaguntza izateagatik, egiten utzidielako». Dalai Lama Indiara er-

besteratu zen, eta haren atzetikmilaka tibetar joan dira urteotan.Himalaya inguruan, 39 kokaleku-tan bizi dira han. Erbesteko gober-nua ere Indian dago gaur egun.Nepalen eta Butanen ere badirakomunitate txikiagoak, diasporaahaztu gabe.

Bide latza igaro behar izan duteerbesteratuek babeslekua topatuarte. Hasteko, dena atzean utzi etaHimalaya mendikatea zeharkatubehar dute. «Hilabete ingurukozeharkaldia da, arrisku handikoa,gauez ibili eta egunez ezkutatubehar dutelako, surik ezin dutela-ko egin mendian dauden soldadutxinatarrak ez ohartarazteko...».Horixe baita arrisku nagusia, sol-daduek atzematea. «Haiek harra-patuz gero eta zortea baduzu, atxi-

lotu, Tibetera atzera eraman, kar-tzelan sartu, torturatu eta zigortuegingo zaituzte. Eta zorterik ez ba-duzu, bi tiro jo eta han bertan aka-batuko zaituzte». Nepalgo muga-ra iritsita, hango Polizia izango daarrisku nagusia, «batez ere, orain,Txina eta Nepal hain lagun onakdiren garaiotan». UNHCR-enkanpalekuetara iritsita, iheslariasalbu izango da. Poliziak atzema-nez gero, ordea, «ziurrenik fisiko-ki edo sexualki eraso egin eta de-portatu egingo zaituzte, eta Tibe-ten berriro hasiko da dena; kartze-la, tortura eta zigorra». Hori dena,dalai-lamaren argazki bat ezku-tuan eramateagatik, adibidez.

Lehen urteetan erbesteratu zi-renek herrigintzari, berrantola-keta nazionalari eman zioten ga-

rrantzia. Baita erbestean jaiotakohurrengo belaunaldiek ere, me-moria historikoa berreskuratzea-rekin batera. «Ahalegin izugarriaegin behar dute txikitatik berenkultura ezagutu eta gordetzeko;inoiz ezagutu ez duten eta ziurre-nik ezagutuko ez duten lurraldebateko kultura da. Ezagutzen ezdituzten eta ziurrenik ezagutukoez dituzten herrikideen eskubide-en aldeko borrokan engaiatzen di-ra, halaber». 1980ko urteetatik au-rrera, bigarren exodoan iritsitakogehienak haurrak eta errefuxiatupolitikoak izan dira, mugaren bes-te aldean borrokan jarraitzea era-baki dutenak.

Arrakasta erlatiboa eta konpromisoa Bi hitz nabarmentzen ditu Bera-sartek erbesteari buruz hitz egite-an: arrakasta eta konpromisoa.«Arrakasta erlatiboa da, 53 urte-ko erbestealdia ez baita ospatzekomodukoa, baina komunitate gisalortu dute autonomia sozial eta

Herri bat bitan

Mende erdia daramate milaka tibetarrek erbestean, beren lurraldera noiz itzuliko zain. Ez daude geldirik, ordea; beren herria berrantolatzea lortu dute erbestean.

08 TibetIgandea • 2012ko apirilaren 15a

Page 3: 2012_Noticia BERRIA_ Tibet

administratibo bat garatzea, bai-ta nolabait ekonomikoki buruas-kiak izatea ere. Ez da giza lagun-tzaren zain dagoen komunitatebat, ez da subjektu pasibo bat; er-bestean berrantolatu egin dira».

Dalai-lamak bultzatuta, herrierakundeak berregituratu eta de-mokratizatu egin zituztela azaldudu Berasartek, guztiak ere «justi-zia sozialean» oinarrituta. «Tibe-teko komunitatearen egitura so-ziopolitikoa goitik behera birfor-mulatu zuen». Kokaleku bakoi-tzak bere ordezkariak aukeratzenditu, eta gobernua, parlamentuaeta Justizia Batzorde Nagusia di-tuzte egun, denak erbestean sor-tuak. Halaber, Dalai Lamak ko-munitatea guztiaren gainetik ja-rri duela dio Berasartek, eta hala,eskolak, kooperatibak, ospitaleaketa bestelako gizarte zerbitzuaksortzea izan dela haren lehenta-suna. «Pauso horietako bakoitze-an herritarrek aktiboki parte har-tu dute, eta, gainera, elkarturikmantendu dira».

Arazo nagusia, horri guztiarieusteko diru eza da, finantzatzekobiderik ez baitu Tibeteko erbeste-ko gobernuak. Nazioarteak ema-ten dien laguntzaren menpe bizidira alde horretatik. Indiako Go-bernuaren jarrera garrantzitsuaizan da hori guztia egin ahal izate-ko. «Nehruren gobernuak, inba-sioan Tibet ez zuenez babestu,kontzientzia garbitzeko-edo erre-fuxiatuak ongi hartu zituen, etaborondate politikoa izan zuen er-besteratuen komunitatea luzerabegira ezarri ahal izateko, haiekasimilatu gabe». Halere, aldian al-diko gobernuaren borondatearenmenpe egotea ziurgabetasunera-ko beste elementu bat da.

Baina guztiaren gainetik, kon-promisoa da erbesteari buruz na-barmentzen duen beste ezauga-rria. Beste herrialde batean berenkultura eta nortasuna gordetze-ko egiten ari diren lanean ikustendu konpromiso hori, eta «erbeste-ra eraman dituzten arrazoiak bu-katzeko aurrera daramaten bo-rrokan, Tibet askearen aldeko bo-

rrokan». Okupatutako lurretatikiristen diren ahotsak zabaltzekoegiten duten ahalegina goraipatudu, hori egin ezean herria aspaldidesagertuko zela ziur baitago.

Bakean bizitzeko nahia Konpromiso horren lekuko biziada Thubten Wangchen. Istorio la-tza du atzean, baina irribarrea ez-painetan kontatu die Donostianbildutako entzuleei. Haurra zelaerbesteratu behar izan zuen, sol-daduek ama hil ziotenean, eta ur-teak eman zituen Katmandukokaleetan eskean. Dalai Lamarenaginduz umeak kalez kale bilatueta eskoletara eraman zituzten;tartean ,Wangchen. Tibeteko Par-lamentuko 44 ordezkarietako bat

da egun, baita Bartzelonako Tibe-teko Etxeko lehendakaria ere.

Garbi utzi du hasieratik: «Tibe-tarra naiz, Tibeten jaioa, ez Txi-nan». 1959ra arte euren gobernuazutela azaldu du, euren txanpo-na, euren zigiluak... «Tibet ez daAndorra, ez da herrialde txiki bat;Espainia, Frantzia, Alemania etaErresuma Batua elkartzearen pa-rekoa da, Txinaren laurden bat».Argi du zergatik okupatu zuten.«Mendi ugari ari dira ustiatzen,urrea eta uranioa lortzeko. Baso-ak soiltzen ari dira, eta Tibeteniturburua duten Asiako ibai na-gusiak kutsatzen. Zabor nuklea-rra ere eraman dute. Kezkatzengaitu, eta ez soilik tibetarrenga-tik; Tibet munduaren sabaia da

eta, teilatupean, azken solairuansute bat baldin badago, lehenagoedo geroago jaitsiko da». Txinakindarra erabiltzea arbuiatu du.«Zergatik bidali dituzte 80.000 sol-dadu? Ez dutelako arrazoirik, bel-durra besterik ez dutelako». Tibe-ten hangoak txinatarrak bainogutxiago dira orain, han bizitzekokolonoei gobernuak emandakoonurak direla eta. Ehunka tibe-tar, berriz, espetxean daudela sa-latu du.

Hamaika urte eman ditu dalai-lamaren ondoan, «jakituriarenozeanoari» entzunez, harengan-dik ikasi nahian. «Beti egin du langure komunitatea berritu, demo-kratizatu eta hobetzeko». Fedeosoa du harengan. «Erruki handi-koa da. Pentsatu egiten du aurre-na, gero hitz egin, eta praktikarenbidez betetzen du esana. Horrega-tik, ez dugu zalantza egiten». Ezdio txinatarrei buruz hitz txarrikinoiz entzun. «Pazientzia lantze-ko gure maisuak direla dio», esandu, barre artean. Txinatarrak eresufritzen ari direla dio, giza esku-biderik ez delako. «Baina gobernuhonek ezin du betiko iraun». Inde-pendentzia ez, autonomia galde-giten diotela azaldu du, bainahori ere ez dietela eman nahi. «Ba-kean bizi nahi dugu, duintasunez,gure tradizio eta hizkuntzarekin,eta mugitzeko askatasunarekin,besterik ez».

Wangchenen ustez, nazioarteajakitun da Tibeteko gatazkaz, bai-na «inork ez du hitz egin nahi, de-nek nahi dutelako Made in Chinamerkatu merkeagoa». Diruarengainetik, ordea, balioak daudeladio. «Merkatuaren gainetik dau-de balioak, espiritualtasuna, bizi-modu duina eta zoriontsua, etabakean bizitzea. Krisi ekonomi-koa baino larriagoa da baloreenkrisia».

Baikorra da etorkizunari begi-ra. «Gertatutakoa iragana da.Orain diogu: nahikoa da, bakeanbizi nahi dugu, ama lurra errespe-tatuz. Lehenago edo geroago, lor-tuko dugu Tibet tibetarrentzatizatea. Hori da gure ametsa».

Tibet 092012ko apirilaren 15a • Igandea

Tibeteko genozidioa ikertzeko salaketaesku artean dute Espainiako epaileek.«Presioak» direla tarteko, auzietako batitxi dute, baina beste bat aurrera doa.

A. Sarasola Donostia

Tibeteko okupazioa eta haren on-dorioak sakon aztertuak ditu, etagerra krimenak izan direla zalan-tzarik ez du Jose Elias Esteve Mol-to abokatu eta Valentziako Uni-bertsitatean Nazioarteko Zuzen-bidean doktoreak. TibetekoEtxearen eta Elkartasun Batzor-dearen izenean, Espainiako Auzi-tegi Nazionalera eraman zuen au-zia 2005ean. Txinako Gobernukozazpi agintari ohiren aurka aur-keztu zuen salaketa, genozidioa,apartheid-a, torturak, estatu te-rrorismoa eta gizateriaren aurka-ko krimenak egotzita. 1971tik2003ra izaniko krimenengatikaurkeztutako salaketak aurrerajarraitzen du; 2008ko gertaeren-gatik jarritakoa, ordea, trabatutadago lege aldaketa bat dela me-dio. Presioek etenik ez dute izanauzibidea hasi zutenetik, aboka-tuak Donostian azaldu duenez.

Hark dioenez, Txinaren okupa-zioaren aurretik Tibetek estatuindependentea izateko nazioarte-ko legediak exijitzen dituen bal-dintza guztiak betetzen zituen: lu-rralde bat, komunitate bat eta go-bernu bat izatea. II. Mundu Ge-rran neutral irauteagatik NBENazio Batuen Erakundeak auto-determinazio eskubidea aitortuziola gogorarazi du. Salatu du Txi-nako Errepublika sortzean NBE-ra jo arren haren babesik ez zuelaizan, «bereziki, Erresuma Batuaketa Indiak izaniko jarreragatik».

Horrek ondorio larriak ekarrizituen 1951tik aurrera: hilketak,torturak, erlijio arrazoiengatikojazarpena, tenpluak suntsitzea —1.259 monasteriotik zortzi baka-rrik geratu ziren zutik—, behar-tutako abortuak eta esterilizatze-ak... «Erbesteko Tibeteko Gober-nuaren datuen arabera, 1950etikgaur arte 1.207.000 tibetar hil diraokupazioa dela eta; biztanleen%20, okupazioaren lehen hiru ha-markadetan». Horiek guztiak ge-nozidiotzat jo daitezke, abokatua-ren hitzetan. Justizia unibertsala-ren printzipioa oinarritzat hartu-ta aurkeztu zuten salaketa, eta,hainbat oztopo gainditu ostean,2006an tramiterako onartu zen.

Genozidioaren gisako krime-nak, naziotasuna gorabehera, no-nahi jazarri behar direla dio justi-

zia unibertsalaren printzipioak,Espainiako Botere JudizialarenLege Organikoko 23.4 artikuluanjasotzen denez. «Droga trafika-tzaileei ezartzen zitzaien, polemi-karik gabe, diktadoreekin hasi ar-te». Pinocheten eta Guatemalakoauziak izan zituzten aurrekari.Ehunka lekukotasun lortu zituz-ten, baita froga dokumentalakere; Tibeten isilpean sartu, etagrabazio ugari atera zituen BlakeKerr mediku estatubatuarrari es-ker. Wangchen biktimak emanzen lehen lekukotasuna. Kerrekere eman zuen bere testigantza.

PP eta PSOE elkar hartutaIkerketak, Txinako Gobernuarenpresioen gainetik, aurrera jarrai-tu zuen. Baina 2008ko udaberrian,Pekingo Olinpiar Jokoen bezpe-ran, goia jo zuen polemikak. Bestesalaketa bat aurkeztu zen, 2008koerrepresioagatik, eta liskar diplo-matikoa piztu zen. Azkenean, pre-

sioei men egin, eta, PPk eta PSO-Ek elkar hartuta legea aldatu zu-ten, halako auziak ikertzeko bal-dintza zorrotzagoak ezarrita. Ho-rrek 2008ko salaketa artxibatzeaekarri zuen. Helegitea aurkeztutadago, eta Gorenaren erabakiarenzain daude. Lehenengo salaketak,ordea, aurrera jarraitzen du.

Auzitegien bidea ixteak arriskuargi bat duela dio Esteve Moltok.«Biktimak beren buruari galde-tzen hasiak dira ea ez ote duten in-darkeria erabiltzera jo beharkonazioarteak kasu egiteko. 53 urtedaramate modu baketsuan borro-kan. Zer egin? Erantzuna egunka-rietan da egunotan: beren buruarisu eman diete zenbait monjek, etagazteenak indarkeriaren aukeraplanteatzen hasi dira». Inpunita-tearen aurkako borroka denon ar-dura dela ohartarazi du: «Herrita-rrok ez bagara halako krimenenaurka irmo agertzen, gu geu izangintezke hurrengo biktimak».

Auzitegietanere justizia eske

Agurtzane Berasarte, Jose Elias Esteve Molto eta Thubten Wangchen, Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Ez da giza laguntzarenzain dagoen komunitatebat; erbesteanberrantolatu egin dira»AGURTZANE BERASARTEPhagma Drolma elkarteko idazkari nagusia

Lehenago edo geroago,lortuko dugu Tibettibetarrentzat izatea.Hori da gure ametsa»VEN. THUBTEN WANGCHENTibeteko parlamentaria erbestean

‘‘ Halako krimenen aurkairmo agertzen ez bagara,gu geu izan gintezkehurrengo biktimak»JOSE ELIAS ESTEVE MOLTONazioarteko Zuzenbidean doktorea

‘‘