ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar...

8
ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazle eta kultur eragileek Euskal Herria zeharkatu dute eskolen eskutik -- 4-5. orrialdeak -- -- 2. orrialdea -- PERU MAGDALENAK ‘EGIA’ DIO Artista durangarrak bidaia goraipatzen du bere nobela berrian euskal kulturaren kolore guztiak

Transcript of ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar...

Page 1: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazleetakultureragileek

ortzadarLarunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com

LITERATURAIBILTARIA

Idazle eta kultur eragileekEuskal Herria zeharkatu

dute eskolen eskutik-- 4-5. orrialdeak --

-- 2. orrialdea --

PERU MAGDALENAK‘EGIA’ DIO

Artista durangarrakbidaia goraipatzen du

bere nobela berrian

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazleetakultureragileek

02 // Ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Peru Magdalena idazle durangarrak‘Egia Esan’ eleberria kaleratu berri du.Bertan, “aitatasunaren ingurukohausnarketa bat” egitea proposatzen dioirakurleari, bidaia luze eta berezi baten bidez

AA ita-seme erlazio baten testigantza etabidaiaren gorazarre bat”. Horrelalaburbildu du Peru Magdalenak EgiaEsan bere azken lanaren muina.

Errealitatetik hartutako fikzioa, non filosofia,bidaiak, norberaren bizipenak eta abenturakbiltzen diren. Aipatu eleberria “aitatasunareninguruko hausnarketa bat” dela dio egileak.Baina, aldi berean, hori baino askoz gehiagoere badela ziurtatu du. Idazle durangarrakkaleratu berri duen liburu honetan filosofia-rekin egingo du topo irakurleak, baita bizitza-ren eta artearen inguruko hainbat hausnarke-ta aurkitu ere. Finean, “abenturarako aldarribat” dugu Egia Esan.

Kimu izango da abentura horren protagonis-ta, desagertutako aitak aspaldi Mongoliara egi-niko bidaia berregingo baitu, bere zuztarreta-raino heldu guran. Horrelako bidaia ere eginzuen Peru Magdalenak (Durango, 1980). Halaere, eleberri hau ez da autobiografikoa, “errea-litatetik hartutako fikzioa” baizik. Bere esa-netan: “Dena da errealitatetik hartutako fikziobat, errealitatea bera fikzio bat baita –zehaztudu–; fikzio elkar-adostu bat, gura badugu, bai-na sorkuntza bat. Hainbat geruzatako erreali-tateak bakarrean batu eta horrekin ziurragobizi garela sinisteko sorkuntza bat”.

ERREALITATE MITOLOGIKOA Are gehiago, oroi-tzapenak ere norberak sortutakoak direla azpi-marratu du Magdalenak. “Guk hautatzen ditu-gu, moldatu, ezabatu, ametsekin eta bizita-koekin eta imajinazioarekin konbinatu… Guta-ko bakoitza, Azurmendik esan bezala, erreali-tate mitologiko batean bizi da”, baieztatu du.Idazle durangarraren errealitate mitologikohonetan elementu anitz topa daitezke: aita,semea eta biloba izanda, Egia Esan idazterakoorduan informazio nahikoa topatu zuen berebaitan. Gainera, laster aitita ere izango delaaitortu du: “Neurean ere oinarritu naizela esandaiteke, beraz”.

Era askotako testuak harilkatzen dituegileak eleberri honetan: kantak,poemak, lekukotasunak,… hain-

bat marrazki ere tartekatzendirela hitzen artean: Kimurenaitak bidaian zehar idatzitakokoaderno beltzean agertzendirenak, hain zuzen. Gainon-tzeko guztia fikzioa bada ere,

mapak errealak direla ziurtatudu idazleak. “Eskuz baldar eginda-

koak, baina errealak. Beste kontu bat li-tzateke pertsonaien barneko mapa marrazten

saiatzea”, gaineratu du, irribarretsu, duran-gar artista eta idazleak.

AURRERA EGIN NAHIAN Norberaren baitan bizi-penak, intuizioak eta hausnarketak etengabepilatzen dira. Batzuetan, aurrera egin ahal iza-teko, horiek guztiak atzera utzi behar dira. Etahorixe da Magdalenak hautatu duen bidea bereistorioa kontatzeko. “Azken urteetako ene bizi-tzako zenbait oinarri totemiko islatu, beraienisla utzi eta aurrera jarraitzeko idatzi ditut”,azaldu du. Beraz, aho biko labana da bere azkenlana. “Julio Cortazarrek esaten zuen bezala,liburu bat aizkora bat izan behar da, norbera-ren barruko itsaso izoztua hautsiko duena”.

Norberaren barruko itsasoa hausteaz gain, ira-kurlearen itsasoan ere eragina izango duenliburua izatea nahi du idazle bizkaitarrak.Dena den, argi dauka guztien gustukoa izateaezinezkoa dela. “Norbere baitako intuizio etaarketipo batzuk ukitu behar ditu liburuak.Lehenagotik barrenean geneukan zerbait daka-rrela iruditu behar zaigu”, nabarmendu du.Guztietan ez da horrela gertatzen, bainahorrek ez du arduratzen. “Ondo dago hori. Ezzaigu zertan dena gustatu behar. Askatasuneantopatzen dira sinkroniak”, arrazoitu du.

Magdalenak helduentzat idatzitako hirugarreneleberria da Egia Esan. Aurretik, Lile narra-zio liburua eta Hutsik poema bilduma ditu argi-taratuta. Haur literaturan, berriz, Ilania albumilustratua eta Katixa eta Txomintxo eta Perutxoipuinak. “Guztiak ditut maite, guraso harroenmoduan: izan txiki, handi, argal, hankamotzala txori”, aitortu du.

Izan ere, askotan, idazteak berak idatzitakoakbaino gehiago ematen diola aitortzen du duran-garrak. “Eskua erre aurretik argi-zuzia nor-baiti pasatzeko idazten dut. Testigua pasatzendenean, argi horiek finkatuagoa geratzen dira,eskuz libreago sentitzen naiz, eta, orduan,ondorio eta edertasun argitsuagoen bila joa-teko libreagoa naiz”, azpimarratu du keinuenartean.

Abenturarengorazarrea

MARTA MORALES

Peru Magdalena, Unai Abaunza musikariarekin (badakite berba eta musika uztartzen). ORTZADAR

“LITERATURA BILAKETA DA”

Peru Magdalenak ez du uste literatura mezuadenik. Bere ustez, literatura bilaketa da: “Litera-tura, zintzoa bada, norbere barruan ematen denbilaketaren zuzeneko emisioa da, bere misterio,lanbro eta haize sailkaezinekin”.

“Eskua erre aurretikargi-zuzia norbaitipasatzeko idaztendut”, azaldu du PeruMagdalenak. ORTZADAR

DURANGO

Page 3: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazleetakultureragileek

03Ortzadar //Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

L

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Batetik bestera

L ABUR, pare bat kontu paraliterariokeman didate atentzioa Fermin Etxe-goienen bigarren eleberriaren aur-kezpenetik. Batetik, Inazio Mujika

Iraola editoreak aurkeztu duela, Alberdania ezdakigu iraungitik Ereinerako saltoa publikoeginez. Bestetik, eta ez da dirudien bezain kon-tu hutsala, portadak. Ez da itsusia portada, nolaesan, begiratzen zaila baizik. Eta kasu isolatuabalitz, tira, baina ez ote den euskal ediziogin-tzan tendentzia bilakatzen ari.

Hara, horrela aurkeztu zaigu, beraz, Zinegotzia,2013ko ekainaren 6 batean. Izan ere, eleberriankontakizun dena fikziozko egun horretantxegaratzen baita, hasi eta buka, osoki. Eta akasoegokiena zatekeen iruzkin hau ere egun bereanateratzea. Barka, hartara, beranta. Egun baka-rrean gertatzen da, aktualitate aktualitateenaharrapatzen du –ETA-ren armen uztea, M15-a,baina baita zabor bilketaren inguruko kakana-hastea ere, berriago diren erresistentzia bidebaketsuak, etab.–, eskuineko zinegotzi bat iza-nik protagonista. Eta Euskal Herriaren inde-pendentziarekin bukatzen da endemas, edo–spoiler!– hori sinestarazten zaigu kontakizu-

naren luze-zabalean. Baina tramarik apenasdauka eleberriak, aurrera egiteko gako baka-rretakoa da zerbait pasako dela etengabe gogo-raraztea. Eta trama ez bada lakio aski eragin-korra, behintzat izan daitezela nobelako haus-narrak behar bezain pisutsuak. Izan dezake gra-zia eskuineko politikari batek nazioaz, inde-pendentziaz, politikaz orokorrean uste dituenakaletzea, oso ohikoa ez dena akaso. Eta kolpeonak dituela ezin uka. Baina oro har aurrez ustebaino ahulxeagoak suertatzen dira gisa horre-tako pasarteak. Hartara, politika estuariburuzkoak baino, jakingarriagoak irudituzaizkit adibidez familiarekikoak, nola egitenden familia eredu tradizionalaren gaineko lau-dorioa, irakurketa ironikorik ez bagenu preo-kupagarria ere izango litzatekeena.

Gogoan daukat Etxegoienen lehen eleberri sari-tuak –Kritika saria, Euskadi saria– bere garaianekarri zuen polemika. Egin zitzaion kritikagarrantzitsuena izan zen Autokarabanaren esti-loa zaila dela irensten. Gogoan daukat nirekinfuntzionatu zuela, iruditu zitzaidala eleberriakprotagonista zuen krapula harekin ondo ezkon-tzen zela. Bigarren eleberri honetan ere aurki-

tuko dugu lehenengoko hizkera trabatu, naha-si, zabar hura. Baina diferentzia handi batekin:lehen nobela lehen pertsonan idatzia zegoen,bat zetorren narratzaile ere bazen protagonis-ta harekin. Diferentzia da orain hemen hiruga-rren pertsonako narratzaile orojakile batenaurrean gaudela –ustez, bukaera aldera sopre-sa berri bat izango baita horrekin ere–, eta zeinden, zer den ez dakigula, bada, ez duela berdinematen estilo horrek. Are pasarte batzuetangaizki ere ematen du.

Hala nahasten dira batetik gauza nahasgarriak,eta bestetik kolpe onak. Adibide bat jartzearren:25-26 orrialdeetan trakets antza kontatua iraku-rriko dugu saltzaile katalan trajedunaren pasar-te bat –harira ondo datorren ere ez dakidana–.Eta jarraian kolpe bat dauka kontakizunak, zine-gotziak eskua aho-sudurretara eramateannarratzaileak esaten duenean: “Berehala buru-ratu zitzaion norbaitek pentsa zezakeela eskuineskua aho-sudurretan zeramala bezperako bota-zioan izan zuen jarrerak lotsatzen zuelako”. Etamodu horretan ibili da irakurle hau Etxegoie-nen eleberri berriarekin, batetik bestera, goza-kaitz maiz, plazer hartuz gutxiagotan.

ARITZ GALARRAGA

Tramarik apenasdauka Etxegoienenbigarren eleberriak,

aurrera egitekogako bakarretakoada zerbait pasako

dela etengabegogoraraztea

KRITIKA

1. Kristalezko begi batMiren Agur Meabe. Susa.

2. ZinegotziaFermin Etxegoien. Erein.

3. Alkasoroko bentaMikel Taberna. Susa.

4. MusscheKirmen Uribe. Susa.

5. BizkartzainarenlehentasunakIñaki Irasizabal. Elkar.

6. 612 euroJon Arretxe. Erein.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Batzarra, gure gobernuaPablo Sastre. Elkar.

2. Enbataren zirimolanDaniel Landart. Elkar.

3. Aldjezairia askatutaTxomin Peillen. Txalaparta.

4. AldamenekoaAinara Gorostitzu. Elkar.

5. Euskal Herria kartografian...Jose Mari Esparza. Iragarri/Berria.

6. Haurren HiriaFrancesco Tonucci. Txatxilipurdi.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIA

‘Obaba-koak’Bernardo Atxaga.Marta Cárdenas(ilus.). Erein. 352 orr.27 euro.

Literatura onda-rearen sintesia

Literatura oso baten hausnar-keta eta sintesi bat eskaintzendu Atxagak ‘Obabakoak’ libu-ruan. Munduari eta gizakiarierantzuna emateko abiapuntueta estilo bereizia. Sinbolis-moaren eta erromantizismoa-ren garaietatik landu eta gara-tu den tradizioa izan da bereaere. Literatur tradizio zaharra,ahozkotasuna, Modernitatea,zer ez; dena dago egileareneskura eta guztion ondare dadagoeneko. Ondare aberatshorrekin zer egin, horra Atxa-garen azierto zoragarria.

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

SAIAKERA

‘Absurdokokontuak’Patxi Zabaleta.Pamiela. 384 orr.23 euro.

Zoroen herrikokronikei buruz

“Absurdoa logikari zaio ortzi-ko zulo beltzak materiarizaizkiona. Absurdoa eta or-tziko zulo beltzak logikareneta materiaren ukoa, mugaeta antitesia dira; baina aldiberean, bien ala bien alfa etaomega. Kosmosa kaosarensalbuespena da, logikaabsurdoaren salbuespenaden bezalaxe. Kaosa etaabsurdoa dira ereduak; kos-mosa eta logika, berriz, sal-buespenak...”

HAURLITERATURA

‘Labarrekoitsasargia’Oihane Fernandez.Alex Orbe (ilus.).Elkar. 88 orr.12,50 euro.

Giuseppe farozainisilaren misterioaTrenean doa Ania, bera baka-rrik. Etxeko istiluetatik urrun-tzearren, itsasertzean bizi denosabarenera bidali dute gura-soek; izan ere, farozaina daosaba Giuseppe, eta, horrezgain, bere isiltasunaren atzeanmisterio bat ezkutatzen duena.Marinel eta saregin, itsaslabareta ekaitz, garai bateko maita-sun debekatuen eta itsas aben-turen kutsua du Oihane Fer-nandezek idatzi eta Lizardi Sariairabazi duen istorio eder honek.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaZuzenketak: Iratxe GaztañagaPortadako argazkia: Naroa EtxebarriaLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

TITULUA: ‘ZINEGOTZIA’ EGILEA: FERMIN ETXEGOIEN · ARGITALETXEA: EREIN

HUTSEN ZERRENDAAurreko alean (312. zbk.), Ines Medinari buruzko erreportajean, Skoto Gallery da izen zuzena, eta ez SCOTT Gallery.Argazki-oinari dagokionez, artista ez dabil psikoanalisia lantzen New Yorken gaur egun, 2000. urtean baizik.

Page 4: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazleetakultureragileek

Larunbata, 2013ko ekainaren 15a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LL ITERATURA ardatz hartuta, gai ugarieta molde askotakoak landu dira aur-ten ere Literatura eskolan. Hilerolarunbat goiz bat hartu eta lau orduz

batu izan dira literaturazaleak aldian aldikoidazle, literatura aditu zein unibertsitate ira-kasle baten gidaritzapean.

GENEROA ETA NAZIOA Amaia Alvarezek (Bilbo,1978) Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso.Genero eta nazio identitateak euskal antzerkimodernoan izenpean eman zuen otsailean bereLiteratura eskola Gasteizko Ignacio Aldekoakultura etxean.

Naziotasunak eta generoak elkartzen ditu Kata-lina Eleizegi ( Donostia, 1889 - Lizarra, 1963) etaKatalina Erauso (Donostia, 1592 - Veracruz, 1635),Alvarezen ustez. Lehena aitzindaritzat har dai-teke XX. mendeko euskal antzerkigintzan. Biga-rrena, berriz, XVI. mendeko moja-soldadua zen.Bata zein bestea aztertuz gero, genero identita-tea eta nazio identitatea presente dauden kon-tzeptuak dira. “Euskal sentimendua legoke nazioidentitatearen atzean, zer aukeratzen dugun etazer inposatzen diguten. Genero identitatearenbaitan, berriz, emakume zein gizon izatea nolabizi dugun, nola sentitzen dugun”.

Tradizioaren eta modernitatearen arteko talka-ren isla dira Erauso eta Eleizegi. “Historianzehar emakumeek onak izan behar izan dute,zintzoak, kristauak eta amaren papera esleituizan zaie beraien erabaki eskumenetik kanpo”,baina hizlariak azaldutakoaren arabera, rol horiez zetorren guztiz bat bere unibertsitate-tesikooinarri diren emakume biekin.

“Katalina Erauso moja sartu nahi izan zutenean,berak Amerikara ihes egin zuen gizon jantzita.Bertan merkatari eta soldadu izan zen eta ema-kume birekin nolabaiteko harremanik ere izanzuela uste da. Emakume horietako bat, baina,ezkonduta egon eta bere senarrarekin izandakoduelu batean zauritu egin zen Erauso. Horrenondorioz aitortu behar izan zuen emakumeazela, eta soldadu izanik eginiko lana medio etabirjina zela frogatu ondoren, bere bizia salbatu

ahal izan zuen”, kontatu zuen Alvarezek. Konti-nente zaharrera itzuli zenean, baina, mutil jan-tzita ibiltzen uzteko eskatu zion Aita Santuari,eta Espainiar Erresumako erregeari soldata batgaldegin zion erresumaren alde eginiko lanarenordainetan. “Eskaera biek baiezko erantzunajaso zuten”.

Erausoren historia zein istorioa batu zuen Kata-lina Eleizegik Erauso Kateriñe (1962) liburuan.Alde batetik, transgenero terminoaren ingu-ruan eraikitako identitate-gatazka azaleratuzuen Eleizegik, eta beste alde batetik, klaseenarteko gatazka, “morroiak liluratuta jarraitukodio Katalina Erausori bera doan leku guztieta-ra”, dio Alvarezek. Honek garrantzitsutzat jo-tzen ditu Katalina Eleizegik euskal literatura-ri eginiko ekarpenak: “Batetik ideal hegemo-nikoaren aurrean identitatearen mugak gain-ditu zituen eta marigizona estigmari aurre eginzion, eta bestetik, erakutsi zuen identitatea ezdela finkoa eta hertsia, hots, gatazkatsua etadinamikoa dela”.

HITZAK ABERRI Durangon ospatu ohi den ZilarAstea ekitaldi kulturalak migrazioak izan zituenoinarri aurtengo edizioan, eta testuinguru horre-tan kokatu zen martxoko Literatura eskolakotopaketa ere. Sorterritik urrun. Migrazioak euskalliteraturan izenburupean, euskaldunek kanporaalde egin behar izan dutenean idatzi izan dutenaeta kanpotik etorritakoen gainean idatzirikoaizan zuen ardatz Gotzon Barandiaranek (Larra-betzu, 1974) gidatutako jardunaldiak.

Literaturatik gogoetatik adina izan zuen saiohau zalantza batetik abiatu zen: Zer da migra-zioa? Hautazkoa ala derrigortuta egindakobidaia bat da? Ondorioetako bat izan zen ez dire-la gauza bera, besteak beste, Joseba Sarrionan-diak erbesteratu politiko izatearen ondoriozdeserritik idatzi izan dituen testuak, edo PedroMari Otañok idatzi zituen bertsoak lan bila Ame-rikara joan ostean, testuak ez direlako berdinak,eta idatzi dituztenen egoerak ere ez.

Durangon plazaratutako galdera askori Sarrio-nandiak berak jar zekiekeen ahotsa: “Geratu

literatura

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

Hendaiatik Bilboraino, Euskal Herri osoa igaro duLiteratura Eskola ekimenak, urritik maiatzera bitartean

Deserriaz, generoidentitateaz,protagonistez…Literaturaz

egiten gara ala joan? / Hala ere, geratzen gare-nean ez gara apur bat joaten? / Eta joaten gare-nean ez gara geratu egiten? (...) Abiatzen denaez da egundo inon geratuko? / Ala itzuliko da?Baina, itzultzen dena abiatu zen lekuraitzultzen da ala?”.

“Artzain joan izan denak bere egonleku berriazabesten du, bere bizi-baldintza kaskarren ingu-ruan idazten du. Baina derrigortasun politi-koak bultzatuta joan izan direnek ez dute kon-tatu izan emigratu duten herri horretan zer ger-tatzen den, Euskal Herrian baleude bezala ida-tzi izan dute gehietan. Onartu ere ez dute eginizan erbestean daudenik”.

Baina nola idatzi izan dugu kanpotik etorri dire-nen inguruan? Euskaldunak kanpora joan dire-netan bakoitzaren bizipenetik idatzi izan dutela

Page 5: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazleetakultureragileek

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

izan zen ondorioetako bat, baina etorkinen ingu-ruan idazterakoan fikzioa dela nagusi. Horre-lako testu bat aztertzerakoan idazleek hartzendituzten ikuspuntuak desberdindu behar dire-la adierazi zuen Barandiaranek; ez dela gauzabera etorkinak ikuspuntu arrazista batetiksalatzea, edo beraiekiko enpatiaz idaztea.

Kasu batean eta bestean, ikuspuntua erabat des-berdina dela izan zen ateratako ondorio nagu-sia. “Euskal Herritik kanpora joan garenetanbi jokamolde nagusitu dira historikoki: gureherritik kanpo gaudela onartu eta hartu gaituenherria aintzat hartzea edota atzerrian egondaere burua Euskal Herrian dugula idaztea.Kanpotik etorri direnei buruz idazterakoan,berriz, ikuspuntuak hainbat izan direla esandaiteke: epairik egin barik idaztea, etorkineiahots propioa ematea... Baina hirugarren erpinbat faltako litzateke Euskal Herriko literaturan,literatura eskolara gerturatutakoen irudiko,Euskal Herrira etorri direnek idatzi dutena eza-gutzea, hain zuzen ere.

JOHN CHEEVER 2012-2013 ikasturteko Literatu-ra eskolak Bilbon izan zuen agurra maiatzaren25ean. Azken ekitaldiak luxuzko gonbidatu biizan zituen; batetik, Harkaitz Cano (Lasarte,1975), Twist liburu golardatuaren autorea, etabestetik, John Cheever (Massachusetts, 1912-New York, 1982) idazle estatubatuarra. CanokCheeverren nondik norakoak izan zituen min-tzagai.

Gure artean, Raymond Carver eta bere errea-lismo zikina John Cheever baino estimatua-goak direla adierazi zuen Canok: “Baina azkenurteotan, horren izen hedaturik eduki ez dutenbeste idazle estatubatuar batzuk ere heltzen arizaizkigu”.

Carverren idazteko era minimalista dela esanzuen lasartearrak, ezer gertatzen ez denetangertatzen den hark omen du garrantzia; Chee-verrekin, aldiz, alderantzizkoa gertatzen omenda, “gehiagorekin gehiago kontatzen da harenlanetan. Barrokismoa, ametsak… denerakolekua dago haren nobeletan”.

Cheeverren kasuan, haren ipuingintza nobela-gintza baino preziatuagoa dela aipatu zuenCanok; hala ere, estatubatuarraren nobelak ezdira arbuiagarriak inondik inora, Wapshotfamilia ardatz harturik The Wapshot Cronocleeta The Wapshot Escandal nobelak izanik aipa-garrienak. “Nobela ederrak dira bi horiek, fan-tasia eta irudimen handikoak. Kontatzen dituengauzen sineskortasuna ez da hain handia, bai-na ez du inporta, hori delako kontatzen dituengauzen errealismoarekin bat doana”.

Egunerokoak ere utzi zituen Cheeverrek bereondasunen artean, eta horiek ba omen diraestilo carvertarrekoak. Canok aipatutakoarenarabera, eta Cheeverren semeak idatzitako tes-tu batek dioenez, estatubatuarrak bere buruasendatu nahi izaten zuen egunerokoen bitar-tez. Lasartearraren hitzetan, Alan Pauls kriti-kariak, adibidez, Cheeverren egunerokoakharen obra mardularen emaitzarik gorengo-tzat jo zituen.

Gizon erlijioso, alkoholiko eta tendentzia suizi-dadun honen lehen editore eta The New Yorkeraldizkariko sortzaileak, Harold Rossek, hainipuin etsigarriak zergatik idazten zituen gal-detu omen zion Cheeverri, baina etsigarriak iza-nik ere ezin ziola ipuin horiek erosteari muzinegin, gaineratu. Eta ugariak dira Cheeverrekargitaratu narrazioak. Horietariko asko, gai-nera, The New Yorker aldizkari garrantzitsuanargitaratu zituen, besteak beste, pantaila han-dira eramandako The swimmer narrazioa.

Canoren arabera, idazle poetikoa eta elabora-tua zen Cheever, Carver baino erreferentziala-goa eta erudituagoa. Eta bizimodu arruntegiaizan ez zuen idazle honek jarri zion azken pun-tua ikasturte honetako Literatura eskolari.

Harkaitz Cano,Gotzon Barandia-ran eta AmaiaAlvarez hizlari gisaaritu dira eskoletan.JAVIER COLMENERO/JUAN

LAZKANO/JOSE RAMON

GOMEZ/AINARA GARCIA

‘TXILLARDEGI’

Markos Zapiainek Jose Luis Alvarez Enpa-rantza ‘Txillardegi’ (Donostia, 1929-2012)izan zuen mintzagai azaroaren 17an,Donostian. Ekintzaile politiko eta euskala-ri izateaz gain, eta bere izen-abizenakeuskara batuari estuki lotuta joatearekinbatera, ugariak dira donostiarrak euskalliteraturaren historiarako utzi zituen altxo-rrak, ‘Leturiaren egunkari ezkutua’, ‘ElsaScheelen’ edo ‘Exkixu’, besteak beste.

Page 6: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazleetakultureragileek

06 // Ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

‘Egun galduak’ deritzon sailak “egun batek aurrekoa salatzen duen unea” erakutsi nahi du. DAVID DE HAROAINHOA LORES

Bilboko Marzana aretoak bere lehen banako erakusketa antolatu du, Patxi Ezquieta (Iruñea, 1960)artistaren eskutik. Nafarrak ‘Une saison en atelier’ obra sortu du, propio galeria honetarako, etahilaren 21era arte egongo da ikusgai. Teknika eta formatu desberdinetako marrazkiez osatuta, urteoso bat eman du bere tailerrean lau multzo nagusitan banatu dituen irudi hauek sortzen

DD ENBORALDI bat tailerrean da era-kusketa honen titulu euskaratua.Denboraldi bat, urte bat hain zuzenere, eman baitu Patxi Ezquieta mar-

golariak marrazki sorta hau sortzen, egun Bil-boko Marzana galerian ikusgai ditugunak.“Arthur Rimbauden Une saison en atelier pro-sazko poemari erreferentzia egin nahi nion. Ezda bere ilustrazio bat, baina marrazki kopuruabiltzeko ausazko titulu bat ere ez. Izenburu hauduela urtebete hasitako ibilbide guztian egonda presente, aurreko erakusketarekin (Gabine-te de la pérdida del tiempo) lotuta dago”, azaldudu artistak. “Momentu horretan umore zurikoobratzat hartua izan zena, artistentzat txistegisara hartua”, gaineratu du.

Bilduma hau “balada bat” da, “oihartzun gisa-ra abestua eta idatzia, sufrimendutik sortuabaina asmo ederrekin. Gauerdian eginiko aitor-penak edo bizitza erdi batean, itxura erroman-tikoa eta izaera epikokoa”, deskribatu du iruin-darrak.

Iraganeko asmoak gainditzeko, fikziozko iden-titate bat adierazi nahi du Une saison en ateliererakusketak, horrelaxe adierazi du Ezquietakberak. Oso aspektu gazteetan barneratuak gel-ditzen diren nahiak ahazteko, ahaleginarenbitartez marrazki eta binetak egitera mugatua.“Leku berean denbora asko ematen baduzuzahartuta zaudelako da. 40 urte egon zaitezkemugitu gabe, baina zure nahia edo gogoa tinkomantendu daiteke, inolako gorabeherarik gabe.Bere egunak eta gauak dituen denboraldia da”.

Iruindarrak lau multzotan banatu du Bilbokoaretorako propio sorturiko obra guztia: Laspequeñas cobardías taldea dugu lehena, eba-kuntza-gela batean dantzari dauden mediku etaerizaina ageri direla. “Odoltsua, ustekabekoprestaketa lan bat bailitzan”, aipatu du artistak.Bigarrenak aldiz, Jorge Negrete no es Machín duizenburua, gainditze eta ahaleginezko istorioaizango litzateke hau. Bertan ia desagertuadagoen eztei-gorteiatzearen pausoak erakustenditu. Los días perdidos dugu hurrengoa, “egunbatek aurrekoa salatzen duen unea”, erakustenduena, Ezquietaren esanetan. “Irudi hauenakontraesan bat da, baina ordenatuta egon dai-tezenaren ardura hartu dut. Nik uste dut nor-berak hurrengo egunetik bakarrik aurreko egu-na galduta dagoenaren sentsazioa duela”.

Marrazkietan arrainik harrapatzen ez duenarrantzale bat irudikatzen du margolariak.

Oihartzun gisara abestua etaidatzia izan den ‘balada’ ikusgarria

Azkenik, Pamplona: talde honetanautoreak bere erizainaren sastadakpairatzen ditu lan egitera bultza-tzeko asmoz. Obrak “zerbait barre-garria baina era berean bizia, umo-retsua, ironiarekin eta tristezia-rekin” islatzen du. Paperean eginda-ko marrazkiak dira denak, eta edoze-in material erabiliz: ikatz-ziri, tinta,pigmentu, argizari , arkatz koipetsueta abarrekin sortutakoak. “Materialguztia mahaiaren gainean dago etapaperean aplikatzen dut modu azka-rrean, berehala, asmoa zein den osoargi izan gabe. Aurrean dudan lehe-nengo gauzarekin hasten naiz zikintzen,nahiz eta batzuetan modu pausatuagobatean egiten dudan”.

Batzuetan hitzak eta esaldiak ere idaztenditu Ezquietak eta marrazkiak bukatzendituenean estudioko hormetan itsastenditu une oro ideia zein den gogorarazteko.“Ikusten dudanean hormak beteta daudela,euskarri zurrunetan jartzen ditut. Paretakgarbi geratzen dira eta berriro hasten naiz.Une hau berezia izaten da ez dudalako ezer gogo-ratzen”, aitortu du iruindarrak.

LABEA ETA IZOZKAILUA Bere “tailerrak” eredeskribatu dizkigu artista honek, lan egiteko txo-koak, “estudioa orokorra eta irreala den leku batda. Ideien, pentsamenduen eta ametsen jarioahartzen duen espazio handi eta argitsua. Bestetailerra, txikia, zikina eta usaintsua da, eta oroi-tzapen guztiak izaten ditut bertan. Esan daitekebatek labea duela eta besteak, izozkailua”.

Eskarmentu handiko artista dugu Patxi Ezquie-ta, Bilboko Arte Ederretako fakultatean eginzituen ikasketak eta bertan, 1984an, bere lehe-nengo obra aurkeztu zuen. Ordutik hona era-kusketa ugari egin ditu –gehienak Nafarroan–,baita sari mordoa irabazi ere. Maroko eta Alme-rian urte dezente egon da bizitzen eta bere pin-turetan leku bietan jasotako eragina islatzen da.

Etorkizunari begira, sartuko al da Ezquieta beretailer irrealean sortzeko asmoarekin? Momentuhonetan ez dakiela aitortu du berak, baina “eri-zainak modu atseginez egon daitezkeen ospitalebat” eraiki nahiko lukeela aurreratu du.

BILBO

Page 7: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazleetakultureragileek

07Ortzadar //Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ikerketa

Bertsolaritza ardatz gisa hartuta, behaketaeta galdeketa bidez jaso du euskaldunonbarreari buruzko informazioa Eric Dicharryikertzaile eta sortzaile lapurtarrak. Jasotakoa‘Le rire des basques’ liburuan argitaratu du

Z

ANE UNDURRAGA

Z EINTZUK dira irriaren erreferentziak?Zertaz egiten dute irri euskaldunek?Zeintzuk dira irriaren fabrikazioarensekretuak? Nola aritzen da bertsolaria

jendeari irria sortzeko? Zeintzuk dira irriarenmugak? Galdera guzti horiek burmuinean izan-da, euskal barreari buruzko ikerketa egin duEric Dicharry-k (1969, Baiona), BarandiaranFundazioan lortu duen beka bati esker.

Ikerketak utzitakotik, ideia nagusia da euskal-dunok badugula umorea eta, horrela, gure umo-reari buruzko aurreiritziak ezabatu nahi izanditu. Izan ere, Le rire des basques liburuan seiorrialde eskaini dizkio egileak aurre suposiziohoriek gezurtatzeko: “Erdaldunek pentsatzenbaitute guk ez dugula umorerik”. Liburuafrantsesez argitaratuta dago, baina landa-laneanburututako elkarrizketak euskaraz izan direnez,jatorrizko bertsioan utzi ditu eta aurkezten direnbertso guztiak ere euskaraz daude. “Liburua ele-biduna dela esan daiteke, azken finean zubiakeraikitzeko lana da”, baieztatzen du.

KULTUR EZAGUTZA EZINBESTEKOA Ibilbide antro-pologikoa egin du euskal Iparraldean zeinHegoaldean euskaldunon barreaz datuak jaso-tzeko eta informazioa lortzeko. “Irrien gibeleanibili naiz Saran, Uztaritzen, Baionan, Donostianedota Bilbon”, kontatzen du. Bertso saioetan par-te hartu du eta sesio bakoitzean irriaren zainegon da, barrearen iturria zein den ikertuz.Behaketa hori izan da ikerlana egiteko erabili-tako teknika bat eta, bestea, elkarrizketa izanda. Beraz, bertsolaritzan zentratutako euskalbarrea landu du bereziki baionarrak. “Umoreakpolitikarekin harreman estua du eta bertsola-riek errealitatea eta fikzioa nahasten dituztebarrea eragiteko”, gehitzen du.

Umorearen eta bertsolaritzaren artean harre-man estua dagoela uste du. “Bertsolarien figu-ra umoreari esker definitzen da eta jendea irriegiteko biltzen da eurak ikustera”. Horrez gain,umorean eragiten duen beste faktore bat gaurko-tasuna da. “Ezin duzu irri egin berriak ez badi-tuzu ezagutzen, egoera politikoa ez baduzu

menperatzen ez duzulako fitsik konprenituko”.Hegoaldeko umorea Espainiako aktualitatearilotuta dago eta, aldiz, Iparraldekoa Frantzia-koari. Horregatik, argi dio umorea egoera poli-tikoaren arabera aldatzen dela: “Orain bake pro-zesuan sartu garenez, uste dut umorea ere des-berdina izango dela”.

Horrenbestez, jakin eta ezagutu egin behar daumorea izateko, alegia, ezjakintasunarekin ezindela umorerik izan, umorea eta kultur ezagu-tza batera baitoaz. Umorea ulertzeko hausnar-keta eta interpretazioa ezinbestekoak dira.“Lehendabizi hizkuntza ulertu behar duzu etagero adostasuna behar duzu, PPko militantebaten umorea eta ezker abertzaleko batena ezdelako bera izanen”. Horren atzetik, ulermenlinguistikoa eta kulturala behar da, “errefe-rentziak ez badituzu menperatzen, ez dituzuulertzen, eta ez baduzu kaptatzen, ez duzu irrieginen”. Horregatik, testuinguru soziala eza-gutu behar da –bertan politika eta ekonomia sar-tuta– umorea izateko, baita gizarte horretakoesanahi kulturalak ere.

ELEA ERABILTZEKO LIBERTATEA Ikergai honetanideologiak biziki rol garrantzitsua du egileareniritzian (“ez dugu irri eginen utopia parteka-tzen ez badugu”). Izan ere, norbere utopia ezbada praktikatzen, alegia, mundua behatzekodugun ikuspegia ez badugu partekatzen, jen-deak ez du bere gauzez barre egiten. Lana egi-ten jardun duen bitartean, irri egiteaz gain, libu-ruan argitaratutako ondorioak atera ditu eta,pertsonalki, hemendik aurrerako ikerlanakumorearekin lotuko dituela ezagutzeko balioizan dio.

Buruan bueltaka izan dituen galderei erantzu-na bilatuta, Barandiaran Fundazioak ikerketaegiteko utzi dion askatasuna azpimarratu nahiizan du: “Lanean hasten zarenean zeure burua-rekin hizketan hasten zara eta hor sar daitekeauto zentsura, demokrazian zentsura egon ezarren, norberarena delako handiagoa”. Horibatez ere lengoaiaren erabilerari dagokionezdio, “diktadura isiltasunarekin badoa demo-krazia elearekin doalako”. Horregatik, dio autozentsura dagoenean demokraziari ez zaiola opa-ririk egiten. Izan ere, elea urrezko lengoaia daeta, askotan, “olerkiaren libertatea falta dagizartean”, bertsolariek duten libertate hori.

Hau dekeuskalumoria!

NORTASUN AGIRIA

Ibilbide antropologikoko lehen urratsakZuberoako maskaradak ikertzen hasizenean egin zituen Eric Dicharryk. Gero,bertso-eskoletan bertsoak irakasteko bidea,bertso-hezkuntza, aztertzen hasi zen. Ora-in, euskal barreari buruzko ikergaia jorratudu azken hiru urteotako lanari esker.Horrekin batera, Txingudi Badiaren sorkun-tza prozesua ikertzen dabil, CPIE EuskalItsasbazterraren aldizkarian idazten du etaantzerki konpainia batean dihardu lanean.

Umorea eta bertsolaritza, biakbat. “Bertsolarien figura umo-reari esker definitzen da eta jen-dea irri egiteko biltzen da eurakikustera”, dio Dicharryk. ORTZADAR

Page 8: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2013/06/14/ortzadar________150613... · 2013-08-16 · ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia deia.com LITERATURA IBILTARIA Idazleetakultureragileek

08 // Ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15aKMK