2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako...

26
2013-2016 LEGEALDIKO MEMORIA

Transcript of 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako...

Page 1: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

2013-2016LEGEALDIKO MEMORIA

Page 2: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

AURKIBIDEAZUZENDARIAREN GUTUNA

ITELAZPI,BALIO ESTRATEGIKOA

DATU GAKOAK

GURE KONPROMISOAK

Page 3: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

Gutun hau idazten ari naizelarik jaso berri dugu lehen aldiz ISO9001-2015a emango digutelako albistea. Horren oina-rrian zera dago: arau zorrotz horri jarraituz gure zerbitzuen eta prozeduren kalitatea behar bezain egokia izateko egindako lana. Eta hori guztia etorri da Itelazpin EFQM eta MGA ereduari esker kudeaketa arloan etengabeko hobe-kuntzarako egindako ibilbide luzearen ondoren. Izan ere, kalitaterik gabeko arima, enpresa arloan, hutsik dagoen arima baino ez da.

Ibilbide hori egiteko, gure gobernuak eskatzen duenaren mailan dagoen gardentasun atari bat ireki diegu parez pare euskal herritarrei, eta gure parte hartzea oso aktiboa da QEPEA taldean.

Honainokoa, Itelazpiko langileei esker osatu den arimari dagokiona. Langile horiei, hain zuzen ere, emaitzak eskatu dizkiet, eta baita jaso ere. Asko zor diet. Eta gauza bera esan behar nuke, eta esan behar dut, gure hornitzaile ondo prestatuez eta euren langile trebeez. Eskerrik asko bihotzez!

Eta gorputzari dagokionez… oldarren batzuk jasan dituen arren, gorputza beti sentitu da indartsu. Batez ere legealdi hasierako aurrekontu murrizketa gogorraren eta halako ustekabekoen aurrean, gaitasuna erakutsi duelako kalitatea eta bezeroen gogobetetasuna mantentzeko eta are handitzeko ere. Gure Tetra zerbitzuan izandako jardute murrizke-tei aurre eginez, gora egin dute bezeroek, terminalek eta fakturazioak. Egunerokoan ahalegin guztia egin behar dela eta, urtero izan dugu gurean proiektu berritzailerik, esaterako, Bilboko Metroko unitate baten barruan jarritako LTEa-ren arloan mundu mailan egindako proba pilotua, zeinaren estrainaldia Iñigo Urkullu lehendakariak aktibatu baitzuen, Itelazpi sortu zenetik lehendakari batek bertara egindako lehenengo bisitaldian. Ekipamenduen zaharkitze programa-tuari aurre egiteko, bizitza erabilgarria hobetu dugu, berritzea hain traumatikoa izan ez eta hobeto planifikatuta egon dadin. Deseguneratze arriskuari aurre egiteko, seinaleak garraiatzeko sare berri bat diseinatu dugu, teknologikoki punta-puntakoa. Aktiboak kudeatzeko prozesu bakoitza ulertzeko modu partikularrei aurre egiteko, kostu handiko proiektu bat –ikuspegi guztietatik begiratuta–, Akitegia izenekoa, prozesu guztien kudeaketa integrala egiteko…

Eta horrela jarrai nezake, baina gorputzak eta arimak ere bat egin behar izan dute Itelazpiren interesen defentsan. Batez ere arlo juridikoan. Horra hor Astra izeneko auzi europarra, Espainiako Erreinua ukitzen duena eta, ondorioz, guri ere eragiten diguna, non posizio propioa hartu dugun eta gaur egun oraindik ere juridikoki eraginkorra izatea espero dugun. Nabarmena da Arabako zenbait instituziorekin daukagun irizpide desberdintasuna; horren aurrean, zerbitzu publiko izateko dugun bokazioa defendatzen dugu, ez baitugu aberasteko inolako bokaziorik. Hortxe dago, halaber, Nafarroako zenbait eremutan EiTBk bere seinalea digitalizatu zuela-eta ministerioak guri zehapen espedien-tea irekitzeko hartu zuen erabakia, eta, besteak beste, horren ondorioz sortu den erantzun sozial indartsua.

Gauza asko eta asko geratu dira tintontzian: ministerioaren plangintza baino askoz ere arduratsuago gauzatu den dibidendu digitala; lan arloen antolaketa berria; webgune berritzaileenen parean dagoen webgune berria; gure zentroetara egindako bisitaldien aktibazioa, gaur egun edozein pertsonak eskatu eta egin dezakeelako bisitaldia; IKT ekipamendu berria, Itelazpin diharduten profesionalek lana hobeto egin dezaten; gure zentroak erregularizatzeko egin den ahalegin goraipagarria…

2013/2016 aldia, izan ere, era arriskutsuan bizi izan genuen hura izan liteke… Beharbada horregatik egin dugu horrenbeste gauza… beste asko egiteko gelditu badira ere...

Egin zizkioten elkarrizketa ugarietako batean, talde galaktiko jakin bateko entrenatzaile galaktikoak esan zuen berak ez zeukala meritu handirik, zeren eta zeuzkan jokalariak edukita nahikoa baitzuen partida bakoitzean "play/on" sakatzearekin denak berez funtziona zezan. Erantzun hartan bazegoen gehiegikeriatik franko, nahiz eta dudarik gabeko –eta behar gabeko– apaltasun geruza batean bildurik etorri. Baina nik ondo ulertu nion orduan, eta hobeto orain, legealdia Itelazpiko zuzendari gisa egin ondoren. Segituan ohartu nintzen, derrigorrezko ekintza exekutiboare-kin, aukera gehiago zegoela kontuak okerrera egiteko, hobera egiteko baino. Horregatik etorri zitzaidan gogora “play/on”-aren esaldia, eta halaxe sartu zitzaidan buruan ez zela estrategia txarra izango.

Juanjo, Iñigo, PatxiIsa, Ainara, Marije, Jokin, Arbona, Leta, Manu, Jorge, Garay, Amaia, Ricar, Adarraga eta Ramiro. Itelazpiko mapa geografikoan non kokatuta dauden errepasatu besterik ez dut egin behar hasierako jokalarien zerrenda buruz ateratzeko. Eta esan dudanez, denak bikain funtzionatu du. Romanek eta Naiarak utzi egin gintuzten merezitako atsedenaldia hartu eta oso helburu profesional erakargarri batek eramanda.

Eta zer egin du ba talde honek ia lau urtean? Batez ere kudeaketa bikain bat, zeini arima jartzen saiatu baikara. Arimarik gabeko enpresa publiko bat lehengo funtzionariotza zaharkitua baita, baina beso-erdirik gabe. Hala, gure bezeroek bikaintasuna aitortu digute eta, horrez gain, jaso ditugun ziurtagiri ofizialek agerian uzten dute arima hori hor egon dela.

OHSAS ziurtagiriak indartu egiten du pertsonen osasunaren eta segurtasunaren alde dena emateko egin dugun ahalegina. Emaitza: ZERO istripu, mendietan ia 250 zentro instalatuta eduki arren eta horietara urtearen 365 egune-tan joaten garen arren, kontuan harturik denetariko arriskuak daudela –batez ere dorreen alturan– eta askotan baldintza klimatologiko oso txarretan jarduten dugula, zeren eta batez ere halakoetan izaten baita jarduteko premia handiena.

Ingurumenaz asko arduratzen gara; hori dela eta, aurreko urteetan eskuratutako ziurtapen maila ez baina hortik gorakoa lortzeko erronkari heldu diogu. Hortik dator EMAS saria lortu izanaren poztasuna, kontuan hartuta, gainera, Europa mailako ziurtagiri hori lehendakariaren beraren eskutik jasotzeko ohorea izan genuela. EAEko etxe guztietan telebista egoteko, komunikazioek funtzionatzeko, gauden lekuan gaudela irrati estaldura edukitzeko eta abarretarako gure jarduera beharrezkoa izaki, naturari kentzen diogunaren zati bat behintzat naturari bueltatzen saiatzen gara.

“HEMEN EZ DUGU EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK ONARTZEN”, halaxe dio Itelazpik bere egin duen lemak, zeina gure instalazioetan han eta hemen agertzen den, baita sarreran ere. Emakunderen eskutik erakunde laguntzai-le gisa jaso dugun ziurtagiriak obligatu egiten gaitu, lehen-lehenik konbikzioz, milurteko honen hasierako izurri horren aurrean adi eta erne egotera. Eta ez hori bakarrik: sexuen arteko berdintasunaren aldeko politikaren eta ekintzen alde egitera behartuta gaude. Betidanik egon da Itelazpin horren aldeko lantalde bat. Orain, gainera, lantal-de osoa gehituz joan gara txandaka, denok izateko aukera egoki ikusten dugun guztia proposatzeko, ekarpenak egiteko, kritikatzeko eta komentatzeko, behin ziurtagiria lortu ondoren geldirik ez egoteko.

Ez gara iritsi, legealdia amaitu aurretik, euskarako Bikain ziurtagiria lortzera. Hala ere, ekin diogu bideari, eta horre-tarako dudarik gabeko esfortzua egin dugu denon artean ziurtagiria ahalik eta lasterren eskuratzeko, zeren eta gure hizkuntza maitatu, zaindu eta sustatu gabe, Itelazpiren arima ez legoke erabat osorik.

ZUZENDARIAREN GUTUNA

JUAN JOSÉ BAÑOS LOINAZZUZENDARI NAGUSIA

JUAN JOSÉ BAÑOS LOINAZZUZENDARI NAGUSIA

2016ko iraila

PLAY/ON

Page 4: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

Telekomunikazio sozietate publiko bat gara, Eusko Jaurlaritzarena. 230 zentro igorle baino gehiagok osatzen duten lurreko sare bat eta zuntz opti-koko kanalizazioak kudeatzen ditugu Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Izan ere, pertsonekin, akziodunare-kin, bezeroekin, gizartearekin, inguru-menarekin eta kalitatearekin hartua dugun konpromiso irmoa funtsezkoa da gure eguneroko kudeaketan.

Laburpen memoria honetan, azken lau urteetan lortutako mugarri ga-rrantzitsuenak nabarmentzen dira, hain zuzen ere, mugarriok eraman baitute ITELAZPI bikaintasunera, erantzukizun sozial korporatiboarekin dugun konpromiso nabarmena age-rian jartzeaz gainera.

ITELAZPI,BALIOESTRATEGIKOA

Page 5: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

ARGAZKIA: Lehendakaria eta gainerako agintariak ITELAZPIKO langileekin.

KONPROMISOA AKZIODUNAREKIN2013-2016 aldian, akziodunak egin duen exijentziarik handiena gastuari eustearekin eta austeritatearekin lotu-rik egon da; horixe izan da, enpresaren erabaki guztietan, printzipio informat-zailea.Aurrekontu baliabideetan murrizketa handia izan da; hala ere, ITELAZPIk lortu du gure zerbitzuaren kalitatea eta gure bezeroen gogobetetasuna hobet-zea.

ITELAZPIk Gobernu Korporatibo Egoki bati dagozkion neurriak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak sektore publikoari helarazitako proposamenekin bat eginez eta proposamenon esparru barruan; horretarako inplementatu ditu arriskuak kudeat-zeko prozesu iraunkor bat eta gardentasun politikak. Gainera, zigor-betetze programak jarri ditu martxan.

Lehendakariak 2015eko irailean gure egoitzaren instalazioetara eta sarearen zentro igorle nagu-sietako batera egin zuen bisitaren ondoren, gure akziodunarekiko konpromisoa berrituta eta indartuta ikusi da. Bisita honetan, Lehendaka-riak gure ekintzen, testuinguruaren eta legealdi honetan ditugun erronken garrantzia ezagutze-ko aukera izan zuen.

ÍNDICEARGAZKIA: ITELAZPIren Oizeko telekomunikazio zentrora egindako bisita. Eskumatik ezke-rrera: Iñigo Perez Itelazpiko zuzendari teknikoa, Juan Jose Baños Itelazpiko Zuzendari Nagusia, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantzetako sailburua, Carmelo Arcelus Itelazpiko lehendakaria eta Xabier Arrieta Itelazpiko lehendaka-riordea.

Page 6: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

BERRIKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA

Erakustaldian zehar, lehendakariak taldeko elkarrizketen komunikazio operatiboko proba bat ikusi ahal izan zuen, bi geltokiren arteko denbora errealeko bideo transmisio batekin, lurpeko sarean zirkulatzen ari zen metroko tren baten barruko irudiekin.Proiektuaren berritasuna da transmisio mul-timedia hori (LTE-4G) emisio kritikorako TETRA sareen teknologian integratuta da-goela eta horrek segurtasun eta jarraitasun mailarik handiena ematen diola.

2015eko irailaren 16an, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ricardo Gatzagae-txebarria Ogasun eta Finantzetako Sailburuak ITELAZPIko instalazioak bisitatu zituzten Juan Jose Baños zuzendari nagusiaren eskutik. Carme-lo Arcelus ITELAZPIko lehendakaria eta Xabier Arrieta lehendakariordea ere bertan izan ziren.

Elkarrizketa bi ordu baino gehiago luzatu zen. Tarte horretan, Lehendakariak ITELA-ZPIko profesionalak agurtu zituen eta enpresaren egoitza ezagutu zuen, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. ITELAZPI-ko zuzendari nagusia den Juan Jose Baño-sek azaldu zizkion ITELAZPIren ibilbide arrakastatsua, egungo errealitatea eta ITE-LAZPIk, gobernu oneko erreferente publiko izan nahi duen enpresa bat den aldetik, etorkizunera begira dauzkan erronkak.

LEHENDAKARIA BISITAN IZAN DUGU ETA TETRA-LTEko PROBA PILOTU BERRITZAILE BAT IKUSI DU

Page 7: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

BERRIKUNTZA PROIEKTUAK

Larrialdiko sareak (LTE, Tetra, Tetrapol) interkonektatzeko plataforma diseinatu eta inplementatzea, IMS teknologia bidez (Geryon proiektua).

Tetra modemaren bidez, garraio sarerik gabeko zentroe-tan TDT seinale eta ekipamenduen urruneko kudeaketa inplementatzea.

Audioko back-up modulu baten inplementazioa, EITBren emisoreen FMko tarteetarako.

Mugimenduzko irudien LTE zerbitzuen hedapena Tetra sarean Bilboko Metrorako.

Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoarekin (EHU), DVB-T2 estandarrari jarraituz, telebista digitaleko seinalea hedatu eta hartzeko neurrien inguruko proiektu pilotua ezartzea.

EiTBren TDT telebista digitalaren seinale autonomikoaren garraioa hobetzea, SDH gainean IP kapsulatze txartelak erabiliz.

Transformazio zentroetan frekuentzia txikiko igorpen erra-dioelektrikoak kontrolatzeko Gida lantzea.

Energia hibrido berriztagarri eoliko eta fotovoltaikoen bidez elikatutako komunikazio zentroak ezartzea.

Ateak urrunetik irekitzeko wireless teknologia bidez, zen-troetarako sarbideen kontrolaren kudeaketa diseinatu eta martxan jartzea.

Page 8: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

Ekipamendu eta irratikomunikazioko sare publikoen etengabeko hobekuntza

KONPROMISOA GURE BEZEROEKIN

Zerbitzua emateko, ITELAZPIk gaitasunik aurreratuenak jarri ditu irratitelekomunikazioko sare publikoetan: garraio sare berria eta FMen berritzea.

Telekomunikazioak

Teknologia

Page 9: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

BroadcastPROIEKTU TEKNIKOAK

Dibidendu digitala

Tetra

EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu behar direla-eta kanalak planifikatzeko (dibidendu digitala), herritarrei zerbitzua eten barik (simulcast).

Dibidendu digitala dela eta, estaldura estataleko TDT ekipamen-duak doitzea eta instalazioak egitea, hedapeneko landaguneetan dagoen 190 errepikagailutik gorako sarean, irratidifusoreen obliga-zio esparrutik kanpo (TVE, Antena 3, Tele5, La Sexta, Cuatro…).

EiTB Taldearen emisoreen FM seinaleak hedatzeko ekipamendu transmisoreak berritu eta modernizatzeko plana (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, EiTB Musika eta Radio Vitoria).

Tetra komunikazioen estaldura hobetzea eta ETSren trenbide tunelen lurpeko sarean estazioak hedatzea.

Bilboko Metroaren sarean Tetra komunikazioen estaldura hobet-zea eta zabaltzea.

Ibilgailuen lokalizazio automatikorako aplikazioetan eta Tetra Sareko bezeroen zerbitzurako floten kudeaketan hobekuntzak egitea (anbulantziak, Garraio Partzuergoa, Euskotren, MB, ETS, etab.).

Proiektu pilotu berriak ezartzea eta transmisore berriak hedat-zea EiTB Taldearen FM seinaleen hartze kalitatea hobetzeko.

Page 10: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

PROIEKTU TEKNIKOAK

Garraioa

Beste batzuk

Energia

Ekipamenduen eta zerbitzuen inbentarioa kudeatze-ko tresna informatikoa ezartzea (AKITEGIA).

Irrati bidezko garraio sarearen kapazitatea handit-zea eta hobetzea.

Tetra zerbitzurako garraio sarearen birkonfigurazio topologikoa.

EiTBrako kontribuzio berriak instalatzea (Igeldo, San Mames, etab.).

Irrati bidezko garraio sarearen migrazioa IP/MPLS teknologiaren gainean diseinatu, planifikatu, kontra-tatu, instalatu eta martxan jartzea.

Garraio sarea Bilboko Metroaren 3. lineara hedat-zea.

Bateriak eta artezgailuak –hornidura elektrikoari laguntzeko energia sistemak diren aldetik– berritzea eta aldatzea.

Dorreko esfortzuen inguruko kalkulu azterketak egitea eta egituran errefortzuak jartzea.

Linea elektriko berriak gauzatzea, komunikazio zentroetara energia eramateko (Fruiz, Orio-Za-rautz…).

Kategoria nagusiko zentroetan (C1) etenik gabeko elikadura sistemak ezartzea.

Zentro nagusietako (C1 eta C2) talde elektrogenoen urruneko kudeaketa eta abioa kontrolatzen duen automata kudeatzailea aldatzea eta berritzea.

Page 11: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

KONPROMISOA PERTSONEKIN

Legea bete hutsetik eta Itelazpiko barne esparrutik harago, pertsonekiko hartu-tako konpromisoaren maila interes taldeetara hedatzen da, betiere etenga-be hobetzeko asmoz eta horrek guztiak Itelazpi bikaintasunera eramango due-lako uste osoarekin.

Pertsonak dira Itelazpiren jardueraren motorra eta, aldi berean, xedea. Gure planak, proiektuak eta ekintzak pertso-nengandik sortzen dira, eta pertsonen-gana zuzentzen. Ongizate pertsonalaz eta profesionalaz kezkatzen gara; hala, lan bizitza eta familia bateragarri egiteko politikak lantzen ditugu, hala nola ber-dintasun politikak, prestakuntza planak, laneko segurtasun eta osasun neurriak…

Page 12: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

BERDINTASUNA

Errekonozimendu hori emateko, bereziki hartzen dira kontuan emakume eta gizonekiko tratu berdin-tasuna ziurtatzera bideratutako jarduketak, bai lan baldintzei bai enplegu kalitateari dagokienez, eta baita erakundeak kanporako egiten dituen jarduke-tei dagokienez ere.

Emakundek, berriz ere, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako erakunde laguntzailetzat jo du ITELAZPI.

2016ko otsailean, hainbat arlotako 73 enpresa eta erakundek guztira –horien artean ITELAZPI– Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren eskutik jaso zuten emakumeen eta gizonen aukera berdintasune-rako erakunde laguntzaileentzako bereizgarria, Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duena. Bereizgarri horren bidez, beren barne funtzionamen-duan berdintasunean aurrera egiteko erakutsitako konpromisoa aitortzen zaie erakundeei.

ARGAZKIA: Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak emakumeen eta gizonen aukera berdintasu-nerako erakunde laguntzaileentzako bereizgarria entregatu zion Juan Jose Baños ITELAZPIko zuzen-

dari nagusiari.

Berdintasuna GEK

Page 13: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

PRESTAKUNTZA

60tik gora prestakuntza jarduera3.000tik gora prestakuntza ordu

Langileen %100

Pertsonen prestakuntza da Itelazpin gehien lantzen den balioetako bat. Horretarako,

helburuetan oinarritzen eta planifikatzen den prestakuntza baten bidez, negozioaren

eboluzioak eskatzen dituen gaitasun guztien garapen egokia ziurtatzen dugu.

Page 14: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA

ITELAZPIren jarduera, izatez hala delako eta egiten den lekuan egiten delako, bereziki sentikorra da, eta nabarmentzeko moduko arrisku maila dauka. Horren ondorioz, ITE-LAZPIk munta handiko baliabideak –ekonomikoak eta kudeaketa arlokoak– eskatzen dituzten politika eta programei heldu behar die jar-duerari berari datxezkion arriskuak ekiditeko; eta hori guztia ez dago zuzenduta soilik enpresako langileei, baizik eta gure zentroetan dihardu-ten pertsona guztiei.Politika horien guztien errekonozi-mendua OHSAS 18.001 ziurtagiria mantendu izanak berresten du.

ERREKONOZIMENDUAK

ITELAZPIk aintzat hartzen du, bi urtean behin, bere enpresa hornitzaileek laneko segurtasun eta osasun gaietan egindako ahalegina

LSO

Telekomunikazioak

0 ISTRIPU

230 zentro errepikatzailebaino gehiago

146.000 lanordutik gora urtean, sarritan oso lan baldintzatxarretan

ITELAZPIk 2015ko errekonozimendua entregatu dio ALTEL SLU enpresari, laneko segurtasun eta osasun gaietan egindako lanagatik

ITELAZPIk 2013ko errekonozimendua entregatu dio KOROSTEL SL enpresari, laneko segurtasun eta osasun gaietan egindako lanagatik

Page 15: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

KONPROMISOA INGURUMENAREKIN

ITELAZPIn apustu sendoa egin dugu sostengarritasunaren alde, bereziki ingurumenaren arloan

ARGAZKIA: Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Ana Oregi ingurumen eta lurralde politi-kako sailburuak ingurumenaren kudeaketa arloko errekonozimendua eman zioten

Juan Jose Baños ITELAZPIko zuzendari nagusiari.

Ingurune naturala erabiltzen dugu, bertan ezartzen ditugu gure zerbitzuei eusten dieten azpiegiturak eta, beraz, inpaktua sortzen dugu. Hori hala, ingurumena-rekin hartua dugun konpromisoak bi jardute ardatz hauek ditu: alde batetik, sortzen dugun eragina ahalik eta gehien minimizatzen saiatzen gara, helburu hori lortzeko hainbat jarduera garatuz; bestetik, sortutako eraginari buelta eman nahi diogu, gizarteari konpent-sazioa emateko ekintzak antolatuz.

2014an ingurumenaren ikuspegitik bikainak diren erakundeak egiaztatzen dituen EMAS ES-EU 000078 europar erregistro ziurtagiria lortu zuen ITELAZPIk. Hala, Europar Batasunak egiaztatu egin ditu inguru-men prozedurak etengabe hobetzeko lortu dituen emaitza onak, Eusko Jaurlaritzaren zentro errepikatzai-leetan telekomunikazio zerbitzuen prestazioaren kudeaketan aplikatzeari dagokionez.

ITELAZPIk kudeatzen dituen telekomunikazio zentroak zerbitzua jasotzen duten udalerrietatik hurbil dauden mendietan daude kokatuta; horregatik, ingurune naturala babestea da ITELAZPIren balio korporatibo nagusietako bat.

2016ko otsailean, Eusko Jaurlaritzak errekonozimen-dua aitortu zien Euskal Autonomia Erkidegoan EMAS ingurumen ziurtagiria eskuratu duten 28 erakundeei –horien artean, ITELAZPI–, hala nola Eco-Manage-ment and Audit Scheme –edo Ekokudeaketa eta Ekoauditoriako araudi komunitarioa– ziurtagiriari eusten diotenei, zeinaren bitartez Europar Batasunak errekonozimendua aitortzen dien ingurumen kudeaketako sistema bat ezarri duten eta etengabeko hobekuntzarako konpromiso bat –auditoria indepen-denteek egiaztatua– hartua duten erakundeei. Iñigo Urkullu lehendakariak esan zuenez, “enpresa horiek gure benetako ‘ingurumen indarra’ dira, zeren eta 10.000 lantokitik gora daukaten 2.887 erakunde horiek aldaketarako ahalmen handia baitaukate gara-pen eredua aldatzeko hasia dugun prozesuan".

Page 16: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

ZENTRO HIBRIDOA

ITELAZPIk antolatzen duen Zuhaitz Egunaren barruan, azken edizioetan udalerri desberdinetako ikastetxee-tako ikasleek 1.000 zuhaitz inguru landatu dituzte Itelazpik kudeatzen dituen zentroen inguruko lursaile-tan, hots, Miramon, Matxitxako, Narbaiza, Ganguren, Tuesta eta Bergantzun.

ITELAZPIn, energia sortzeko zentro hibridoen aldeko apustua egiten jarraitu dugu hala egin ahal izan den zentroetan, ingurumen alde-tik soluzio sostengarria delakoan.

ARGAZKIA: Narbaizako telekomunikazio zentro hibridoa (Araba)

ZUHAITZ EGUNA

Ingurumena

Ingurumena

Telekomunikazioak

1.000 zuhaitz landatuta

Zuhaitz egunetan, ITELAZPIko zuzendari nagusi den Juan Jose Baños Loinazek etorri-takoei harrera egin ondoren, ingurumeneko arduradunak azaltzen du zein diren Itelazpik kudeatzen dituen telekomunikazio zentroe-tan egon daitezkeen sistemak, baita zentro horien bidez kudeatzen diren zerbitzuak ere: Broadcast, TETRA, Garraioa, Ostatatzea, etab.

Bestalde, ingurumen zientzietako lizentzia-dun batek hitzaldi bat ematen die parte hartzaileei. Bertan, landaketan zer landare mota eta zergatik landatu behar diren azalt-zen du xeheki, bertako landaretzari gainbe-giratua eman eta landaretza horrek inguru-menari zer onura ekartzen dion esplikatzeaz gainera.

Hala, ITELAZPIk mantendu eta indartu egiten du ingurumenarekiko errespetua gazteen artean zabaltzeko daukan konpro-misoa.

GEK

Page 17: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

Legealdi honetan, Itelazpik garrantzi handia eman die herritarrei, izan ere, gure erakundea bere jarduera gizartera gerturatzen saiatu da. Horretarako, interes taldeen barne erantzukizu-nak ordenatu dituzten aldaketez gainera, beste entitate batzuekiko lankidetza bultzatu da, batez ere Itelazpik kudeatzen dituen telekomu-nikazio zentroetara egindako bisitaldietan.

KONPROMISOA GIZARTEAREKIN

TELEKOMUNIKAZIO ZENTROETARA EGINDAKO BISITAKArgazkia: Eibarko Armeria Eskolako eta Laudioko LHUIko ikasleak Zaldiaran telekomunikazio zentroan bisitan. Bertan, Itelazpiko zuzendari teknikoa denIñigo Perezek zehatz-mehatz azaldu zien zein diren irratikomunikazio zerbitzu desberdinak era optimoan emateko behar diren ekipamendu eta prozedurak.

Page 18: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

LDM teknologia berria erabiliz, telebista digitalaren irratidifusioa ardatz duten bi lanek irabazi dute 2016ko Itelazpi Saria. Egileak Asier Fernandez eta Gorka Pujana dira, biak ere telekomunikazioetako ingeniaritzako graduko ikasleak.

2016KO ITELAZPI SARIA

Eremu erradioelektrikoa eskuratzeko lehiari buruzko lan batek 2015eko Itelazpi Saria irabazi du. Egilea Ander Barroso da, zeina telekomunikazioko teknologia ingeniaritzan graduko tituluduna baita.

2015EKO ITELAZPI SARIA

TDTaren eta LTE teknologia mugikorraren arteko bizikidetza ahalbidetzen duen lan honek 2014ko Itelazpi Saria eskuratu du. Egilea Jon Barrueco da, telekomuni-kazioetako ingeniaritzako ikaslea.

Telebista digitalaren ekipamendu transmisoreak homologatzeko lan batek 2013ko Itelazpi Saria irabazi du. Egilea Iratxe Fernandez da, Bilboko Goi mailako Ingeniaritzako Eskola Teknikoko ikaslea.

2014KO ITELAZPI SARIA

2013KO ITELAZPI SARIA

Itelazpik EHUrekin daukan beka pro-gramari eusten dio, baita karrera amaierako proiektu onenari ematen zaion Itelazpi Sariari ere. Hala, urtetik urtera hazten ari da irrati eta teleko-munikazio publikoen arloan Itelazpi erreferente bat delako pertzepzioa.

ITELAZPI SARIA

Berrikuntza

Teknologia

Telekomunikazioak

ARGAZKIA: Asier Fernandez eta Gorka Pujana, biak ere telekomunikazioetako ingeniaritzako graduko ikasleak, 2016ko Itelazpi Sariaren irabazleak izan ziren. Saria emateko ekitaldian honako hauek egon ziren: Itelazpiko zuzendari teknikoa den Iñigo Perez, Bilboko Goi mailako Ingeniaritza Eskola Teknikoko zuzendaria den Enrique Amezua, Itelazpiko zuzendari nagusia den Juan Jose Baños, telekomunikazioetako ingeniaritzako graduko ikasleak diren eta 2016ko Itelazpi saria irabazi duten Asier Fernandez eta Gorka Pujana eta Itelazpiko Amaia Bizkarguenaga.

2013KO ITELAZPI SARIA

2015KO ITELAZPI SARIA 2014KO ITELAZPI SARIA

Page 19: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

GARDENTASUNAITELAZPIk, lege arlotik harago ere, gardentasuna-ren aldeko apustua egiten du. 2015ean gardenta-sun ataria aurkeztu zuen eta modu aktiboan hart-

zen du parte QEPEA gardentasun taldean.

Page 20: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

EUSKARA

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”

ITELAZPI enpresa publikoa den aldetik, kontziente gara EUSKARAren erabilera bermatzeko erantzukizuna gurea ere badela. Hori dela eta, gure hizkuntza arlo pertsona-lean ez ezik lan arloan ere bultzatzeko lanean ari gara, gure interes taldeei ITELAZPIrekin euskaraz komunikat-

zeko daukaten eskubidea bermatuz.

Lehenengo Euskara Plana 2014-2016

Langileen %100 daude sartuta

Helburua: 2018ko BIKAIN ziurtagiria

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikas-ten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dute-

lako baizik”

Page 21: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

WEB KORPORATIBO BERRIA

Itelazpik bere webgune berria aur-keztu zuen 2015ean. Webguneak hobetu egin ditu bai plataforma tek-nologikoa bai erabilgarritasuna eta eskainitako edukiak. Webgune berria “Responsive Web Design” teknolo-giarekin garatu da eta edozein gailu eta pantaila tamainari egokitu dakioke. Irudi modernoa du, begie-tatik sartzen dena, nabigazioa eta informazioaren bilaketa errazten duen konfigurazioarekin; izan ere, orain askoz ere intuitiboagoa eta erabilerrazagoa da.

Bai webgune korporatiboa bai bertako posta elektronikoko kontu guztiak itelazpi.eus izatera pasatu dira, .eus baita euskal hizkuntza eta kultura komunitatearen lehen mailako domeinua.

Internet Teknologia

Page 22: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

BARNE DIGITALIZAZIOAREN ALDEKO APUSTUA

Itelazpik barne digitalizazioaren alde egin du apustu: AKITEGIA proiek-tua jarri du martxan aktiboen kudeaketa integrala egiteko; Gobernuak zerbitzu informatikoak integratzeko egindako apustua ahalbidetu du, eta, lanerako, IKT tresnak jarri ditu langileen esku.

IKT Teknologia

Page 23: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

Itelazpin, kalitatea hiru helbururen inguruan mamitzen da, hots: kalita-tea kudeaketan, kalitatea eman-dako zerbitzuetan eta gure interes taldeen gogobetetasuna, bereziki bezeroen eta gizartearen gogobete-tasuna.

Kalitatearekiko dugun konpromisoa konpromiso irmoa da, eta hori ber-matzeko, hor dago administrazio kontseiluaren eta zuzendaritza tal-dearen inplikazioa, betiere bikainta-suna funtsezko baliotzat hartuta.

KONPROMISOA KALITATEAREKIN Konpromiso hori gauzatzen da, batetik,

ISO 9001-2015 ziurtagirian, eta, bestetik, Itelazpi QEPEA taldeko partaide izatean. QEPEA da, hain zuzen, kudeaketaren bikaintasunarekin konprometituta dagoen euskal erakunde publikoen sarea, non honako printzipio hauek partekatzen ditu-gun gainerako erakundeekin: gobernantza etiko eta eraginkorra, gardentasuna jar-duketan eta informazioan, eta etengabeko hobekuntzarako berrikuntza.

Page 24: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

2013an, 2014-2016 aldirako Plan Estrategikoa landu eta onartu zen. Plana osatzen duten 4 helburu estrategikoen bidez, gure interes taldeen es-pektatiba nagusiei erantzutea eta gure misioa eta bisioa lort-zea bilatzen da.

Aldi honetan, Plan Estrategikoa izan da enpresaren nukleoa edo gidaria. Urteotan, Plan Es-trategikoa hedatuz joan da, eta bertan jasotako ildo estrategi-koak ekintza konkretu bihurtu dira urteko plan bakoitzean.

4 helburu estrategikoak 23 proiektu estrategikotara eta ekintza multzo handi batera hedatzen dira. Horiek guztiak modu orekatuan proiektatzen dira Plana indarrean dagoen bitartean, urteko kudeaketa planetan integratuta.

2014-2016 ALDIRAKO PLAN ESTRATEGIKOA

Page 25: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

Bikaintasunakudeaketan

DATU

GAKOAK

1 2 3 4Bikaintasuna

bezeroeizuzendutakozerbitzuetan

Azpiegituren eta sistemen

gehienekobalorizazioa

Politika aktiboaketa Gizarte

ErantzukizunKorporatiboa

050

100150200250300350400450500

2013 2014 2015

Zerbitzuak batera kokatzeko kanpo eskaeren kopurua (13-16 aldian metatutakoa)

98,00%

98,50%

99,00%

99,50%

100,00%

Jarraitutasun indizeaBroadcast

Jarraitutasun indizeaTetra

Zerbitzuaren jarraitutasun indizeak

2013

2014

2015

0%

20%

40%

60%

80%

100%

2013 2014 2015

14% 13% 13% 13%

86% 87% 87% 87%

Gastuaren osaera

Gastu operatiboak gastu osoarekiko

Gastu orokorrak gastu osoarekiko

2118

15 15

0

5

10

15

20

25

30

35

2013 2014 2015

O istripu

EUSKARAREN sustapen plana

Emakunderen erakunde laguntzailea

1.000 zuhaitz baino gehiago landatuta

betetzen dira gardentasunari buruz indarrean dauden obligazioak

100%

0

50

100

150

200

250

300

350

2013 2014 2015 estim. 2016

44

276325

350

Zentroetan bisitari izan direnen urteko kopurua

5,00 6,00 7,00 8,00 9,00 10,00

2013

2014

2015

Estim.2016

Bezeroen gogobetetze maila

Tetra Ostatatzea Broadcast

0

500

1000

1500

2013 20142015

2016ko kalkulua

930 966 1099 1160

Tetra terminal aktiboen kopurua

2016ko kalkulua

2016ko kalkulua

Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea

Legez bete beharreko ordainketa epea

Itelazpiren ordainketa epea

2016ko kalkulua

2016ko kalkulua

Page 26: 2013-2016 legealdiko memoria - Itelazpi · Dibidendu digitala Tetra EiTB telebista autonomikorako TDT ekipamenduak instalatu, doitu eta aldatzea, 4G zerbitzuetarako frekuentziak liberalizatu

Aipatzekoa da, halaber, Itelazpik bere kanpo present-zia indartu izana, izan ere, 2015ean UNIRED operado-reen elkarteko presidentzia hartu zuen bere gain. Elkartea honako hauek osatzen dute: ikus-entzunezko seinalearen difusiorako sare eramaileen operadoreek eta 7 autonomia erkidegotako telekomunikazio azpie-gituren kudeatzaileek.

Arlo honetan, nabarmentzekoa da kontzientzia piztu egin dela oro har eta, ondorioz, ezinbesteko hausnarketa etorri dela, bereziki Itelazpiren bultzadari esker, irrati-telekomunikazioen sektore publikoan TDTaren presentziaren galera progresiboak daukan inpaktuari buruz, eta baita aisialdiaren kontsu-moari dagokionez herritarren gustu eta ohituretan gertatzen ari den eboluzio orokorrari buruz ere.

ITELAZPIk bere gain hartu du UNIREDeko PRESIDENTZIA