20131227 Donostiako plenorako aiderazpena declaración pleno ayuntamiento Donostia

2
2013.12.27KO IGELDOKO UDALAREN SORRERARI BURUZKO DONOSTIAKO UDALEKO PLENO MONOGRAFIKOAREN INGURUKO ADIERAZPENA 1. Igeldoren inguruan erabaki bat hartzeko gaurko plenoaren aurretik Igeldotarrek Herri Kontseiluaren bitartez 4 partidoekin hitz egin nahi izan dugu, eta EAJ, PSE eta PPk uko egin digute: 2. Igeldok herri izaera izan du beti, eta historian hainbat aldiz udaletxe eta administrazio propioak izan ditugu. Igeldok egun ere identitate eta herri dinamika sendoak ditu. 3. 1994ko erreferendunean Igeldok Udal propioa izateko herriaren adostasuna adierazi genuen gehiengo zabal batekin. Orduko legediaren arabera eskubidea genuen. 4. Ondoren boterean zeuden alderdiek legedia aldatu zuten 2.500 biztanleen langa berria erabakiz eta atzeraeraginaz aplikatu ziguten (retroactividad) dagokigun udalerriaren birsorrera ukatuz. 5. Orduan eta orain Itxas Aurrek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako txosten tekniko guztien arabera Igeldoko udalerria bideragarria da argi eta garbi. 6. Partehartze prozesu sakon baten ondoren 2013ko herri kontsultan Igeldotarrek berriro udalerri propioa izatearen alde erabaki dugu parte hartze zabal eta gehiengo argi eta garbiekin. 7. Legediaren arabera, Igeldok bere etorkizuna erabakitzeko bide legalak jarraitu ditu beti. Euskadiko epaitegi gorenak 1998an, Españako Tribunal Supremoak 2003an eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013an aitortu bezala. 8. Donostiako udaleko EAJ, PSE eta PPk Igeldo herriaren birsortzea berriro eten nahi dutela adierazi dute, gurekin hitz egin gabe. 9. Ezin da ulertu gurekin hitz egin nahi duzuela esatea eta gurekin hitz egin gabe erabaki hau hartzea 10. 20 urte inguruko istorio honetan, EAJ, PSE eta PPk ez dutela legedia errespetatu nahi erakutsi dute, ezta sujetu politiko bezala 1994an eta 2013an Igeldoko herriak nabarmen adierazi duena ere. 11. EAJk, PSEk eta PPk nahiago dute Igeldoko auzia partidoen arteko jokorako erabili, Igeldoko herritarrekin zintzo jokatu baino.

description

Igeldo, Herri Kontseilua, Desanexioa, Herri Kontsulta, Ayuntamiento, Donostia, San Sebastian

Transcript of 20131227 Donostiako plenorako aiderazpena declaración pleno ayuntamiento Donostia

Page 1: 20131227 Donostiako plenorako aiderazpena declaración pleno ayuntamiento Donostia

2013.12.27KO IGELDOKO UDALAREN SORRERARI BURUZKO DONOSTIAKO UDALEKO PLENO MONOGRAFIKOAREN INGURUKO ADIERAZPENA

1. Igeldoren inguruan erabaki bat hartzeko gaurko plenoaren aurretik Igeldotarrek Herri Kontseiluaren bitartez 4 partidoekin hitz egin nahi izan dugu, eta EAJ, PSE eta PPk uko egin digute:

2. Igeldok herri izaera izan du beti, eta historian hainbat aldiz udaletxe eta administrazio propioak izan ditugu. Igeldok egun ere identitate eta herri dinamika sendoak ditu.

3. 1994ko erreferendunean Igeldok Udal propioa izateko herriaren adostasuna adierazi genuen gehiengo zabal batekin. Orduko legediaren arabera eskubidea genuen.

4. Ondoren boterean zeuden alderdiek legedia aldatu zuten 2.500 biztanleen langa berria erabakiz eta atzeraeraginaz aplikatu ziguten (retroactividad) dagokigun udalerriaren birsorrera ukatuz.

5. Orduan eta orain Itxas Aurrek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako txosten tekniko guztien arabera Igeldoko udalerria bideragarria da argi eta garbi.

6. Partehartze prozesu sakon baten ondoren 2013ko herri kontsultan Igeldotarrek berriro udalerri propioa izatearen alde erabaki dugu parte hartze zabal eta gehiengo argi eta garbiekin.

7. Legediaren arabera, Igeldok bere etorkizuna erabakitzeko bide legalak jarraitu ditu beti. Euskadiko epaitegi gorenak 1998an, Españako Tribunal Supremoak 2003an eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013an aitortu bezala.

8. Donostiako udaleko EAJ, PSE eta PPk Igeldo herriaren birsortzea berriro eten nahi dutela adierazi dute, gurekin hitz egin gabe.

9. Ezin da ulertu gurekin hitz egin nahi duzuela esatea eta gurekin hitz egin gabe erabaki hau hartzea

10. 20 urte inguruko istorio honetan, EAJ, PSE eta PPk ez dutela legedia errespetatu nahi erakutsi dute, ezta sujetu politiko bezala 1994an eta 2013an Igeldoko herriak nabarmen adierazi duena ere.

11. EAJk, PSEk eta PPk nahiago dute Igeldoko auzia partidoen arteko jokorako erabili, Igeldoko herritarrekin zintzo jokatu baino.

Page 2: 20131227 Donostiako plenorako aiderazpena declaración pleno ayuntamiento Donostia

DECLARACIÓN PARA EL PLENO MONOGRÁFICO DEL AYUNTAMIENTO DE DONOSTIA A CELEBRAR EL 27.12.2013 SOBRE LA CREACIÓN DEL MUNICIPIO DE IGELDO

1. Anteriormente a la celebración de este pleno monográfico para tomar

una decisión acerca de Igeldo los Igeldotarras a través del Herri Kontseilua hemos querido hablar reiteradamente con los 4 partidos representados en Donostia y PNV, PSE y PP no han accedido.

2. Igeldo siempre ha sido pueblo y ha conservado esa naturaleza, teniendo ayuntamiento y administración propias varias veces en la historia. Hoy en día Igeldo conserva una fuerte identidad propia y goza de una sólida dinámica local.

3. Los Igeldotarras expresamos claramente en el referendum de 1994 nuestra voluntad de tener Ayuntamiento propio con una alta participación y una alta mayoría favorable. Atendiendo a la legislación vigente en aquel momento la ley nos otorgaba ese derecho.

4. Posteriormente, los partidos que ostentaban el poder en las instituciones modificaron la ley poniendo un límite mínimo de 2.500 habitantes para crear un municipio, y nos lo aplicaron con retroactividad, negándonos la creación del mismo.

5. Entonces y ahora según todos los informes técnicos encargados por la plataforma Itxas Aurre y por la Diputación Foral de Gipuzkoa el municipio de Igeldo es perfectamente viable.

6. Ahora, después de un sólido y profundo proceso participativo los Igeldotarras hemos reiterado por consulta popular nuestra voluntad de tener municipio propio con una amplia participación y una clara mayoría.

7. Según las legislaciones vigentes en cada momento los Igeldotarras hemos buscado la creación del municipio por medios estrictamente legales. Así lo han confirmado el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en 1998, el Tribunal Supremo de España en 2003 y la Diputación Foral de Gipuzkoa en 2013.

8. Los representantes de PNV, PSE y PP en el Ayuntamiento de Donostia han declarado públicamente que actuarán en contra de la creación del municipio, sin ni siquiera haber hablado con nosotros en ningún momento.

9. No se entiende que públicamente digáis que queréis hablar con nosotros y sin hacerlo se tome esta decisión en este pleno.

10. En estos 20 años de historia PNV, PSE y PP han mostrado no querer respetar ni la ley, ni la voluntad que los Igeldotarras hemos expresado en 1994 y 2013 como sujetos políticos.

11. El PNV, PSE y PP prefieren utilizar el asunto de Igeldo para el juego entre partidos, que respetar a los Igeldotarras.