2013_India Bortxaketak

2
Hogei minutuz behin bortxatzen dute emakume bat Indian. Gobernuak legea gogortu berri du, baina emakumeen eskubideen aldeko erakundeek gizartea eraldatzeko prozesuan jarri dituzte indarrak. Iñaki Lasa H ogei minutuz behin emakume bat bor- txatzen duten he- rrialde batean, beste eraso bat izan ziteke- en abenduaren 16koa, baina ez da hala izan. New Delhiko autobus batean 23 urteko emakume batek jasandako bortxaketak herrita- rren haserrea eragin zuen. Eraso basatia izan zen —sei lagunen ar- tean bortxatu zuten, eta bi aste geroago hil zen—, ankerra, gehie- gizkoa beste alde batera begira ja- rraitzen zuen gizarte harentzat. Kolpetik esnatu egin da lozo- rroan zegoen herri hura. Gizonez- koak emakumezkoekin batera atera dira kalera, aski dela ozen esateko, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eta akusatuen aurkako zigor gogorrak exijitze- ko. Hain izan da handia erasoak sortutako oihartzuna, non bost akusatuek —seigarrena adinga- bea da, eta gazteentzako auzitegi batek epaituko du— arazo ugari izan dituzten defentsarako abo- katu bat lortzeko. Hiriburuko 2.500dik gora letraduk haiek ez de- fendatzea erabaki dute, «morala- ren kontrakoa» litzatekeelakoan. Sua piztuta, gobernuak azkar erreakzionatu du, hilabete eska- sean lege berri bat adostuta, zigor gogorragoak ezarriz, heriotza zi- gorra barne. New Delhiko emaku- mea hil eta gutxira, batzorde bat eratu zuten, Indiako Auzitegi Go- reneko magistratu ohi JS Verma buru zuela. Herritarrengandik 80.000 iradokizun baino gehiago jaso ondoren, txosten mardul bat aurkeztu zuten. Handik gutxira onartu zuen gobernuak ordenan- tza berria, Pranab Mukherjee pre- sidenteak izenpetua. Berehala sartu zen indarrean, sei hilabete- ko epean Parlamentuak onartu behar duen arren. Legea errotik aldatzea zen az- ken hilabeteko protesta askoren eskaera nagusia. Izan ere, itzal gehiegi zituen orain arte indarre- an zen legediak. «Konfiantza gu- txikoa» zela adierazi zuten era- kunde ugarik, urteak eta hamar- kadak pasatzen baitziren epaia jakin aurretik. Hala, erasotzaile askok zigor leunak jasotzen zituz- ten azkenean —zigorrik jasotzen bazuten—, eta biktima babesik gabe geratzen zen. Horri aurre egiteko, jada lane- an ari diren epaitegi azkar batzuk jarri ditu gobernuak. Urtarrilean New Delhin lankide bat bahitu eta bortxatu zuen gizonezko bati hamar urteko kartzela zigorra ezarri berri diote, erasoa egin eta zortzi egunera. Horrez gain, urta- rril amaieran Mendebaldeko Ben- galan emakumezkoen lehenbizi- ko epaitegia ireki zuten, eta beste bost irekitzea espero dute. Ema- kumeen eskubideak bermatu ahal izateko aurrerapausoak dira biak. Lege sistemaren azkartasuna ez da gobernuak ezarritako alda- keta bakarra, baina. Bortxaketa- ren definizioa zabaldu du, eta bes- telako jazarpenak zigortzen hasi da. Erasotzaileek zigor gogorra- goak jasoko dituzte aurrerantze- an, hogei urtetik bizi osokorako kartzela zigor artekoak. Muturre- ko kasuetan, erasoak heriotza eragin badu edo erasoa jasan due- na koman gelditu bada, heriotza zigorra ezar dezake epaileak. Ez da ohikoa Indian heriotza zigorra aplikatzea; azken hamar urtee- tan, kondenatuta zeuden bi per- tsona soilik hil dituzte: 2008ko Bombayko atentatuetan egitea- gatik bata, eta orduko presidente Indira Gandhi hiltzeagatik bes- tea. Hala ere, emakumeen eskubi- deen aldeko talde asko lege be- rriaren aurka azaldu dira, eta hura gogor gaitzetsi. Eskaera na- gusiak albo batera utzi izana lepo- ratu diote gobernuari. Izan ere, epaitegi azkarrak txalotu arren, gai garrantzitsu ugari heldu gabe geratu direla uste dute, ordenan- tza ke laino gisa definitzeraino. Ezkontza erlazioak aintzat ez har- tzea eta emazteak babesik gabe uztea gaitzetsi dute. Indar arma- tuen zigorgabetasunaren aurka ere azaldu dira, Kaxmirren eta gi- sako guneetan askatasun osoz aritzen baitira, emakume ugari gerrako armatzat erabiliz. Politikarien aurka ere jo dute, askok baitute kargu publikoren bat nahiz eta sexu erasoengatik zigortuta edo akusatuta egon. Es- tatu mailako sei parlamentari eta nazio mailako bi auzipeturik dau- de halako erasoengatik. Azken bost urteetan epaiaren zain zeu- den 260 hautagai izendatu dituz- te. Horrez gain, heriotza zigorra eta irentze kimikoa gaitzetsi di- tuzte, gizarteratzean sakondu be- har dela uste baitute. Emakumeen aurkako indarke- ria erroraino barneratua duen gi- zarte patriarkal kontserbadorea mugiaraztea da erronka. Garatze bidean den herrialde boteretsue- Begiak irekitzen Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko manifestazio bat, Bombayn. DIVYAKANT SOLANKI / EFE 06 Emakumeen eskubideak Igandea 2013ko otsailaren 10a

description

2013_India Bortxaketak

Transcript of 2013_India Bortxaketak

Page 1: 2013_India Bortxaketak

Hogei minutuz behin bortxatzen dute emakume bat Indian. Gobernuak legea gogortu berri du, baina emakumeen eskubideen aldeko erakundeekgizartea eraldatzeko prozesuan jarri dituzte indarrak.

Iñaki Lasa

Hogei minutuz behinemakume bat bor-txatzen duten he-rrialde batean, besteeraso bat izan ziteke-

en abenduaren 16koa, baina ez dahala izan. New Delhiko autobusbatean 23 urteko emakume batekjasandako bortxaketak herrita-rren haserrea eragin zuen. Erasobasatia izan zen —sei lagunen ar-tean bortxatu zuten, eta bi astegeroago hil zen—, ankerra, gehie-gizkoa beste alde batera begira ja-rraitzen zuen gizarte harentzat.

Kolpetik esnatu egin da lozo-rroan zegoen herri hura. Gizonez-koak emakumezkoekin bateraatera dira kalera, aski dela ozenesateko, emakumeen eskubideakaldarrikatzeko eta akusatuenaurkako zigor gogorrak exijitze-ko. Hain izan da handia erasoaksortutako oihartzuna, non bost

akusatuek —seigarrena adinga-bea da, eta gazteentzako auzitegibatek epaituko du— arazo ugariizan dituzten defentsarako abo-katu bat lortzeko. Hiriburuko2.500dik gora letraduk haiek ez de-fendatzea erabaki dute, «morala-ren kontrakoa» litzatekeelakoan.

Sua piztuta, gobernuak azkarerreakzionatu du, hilabete eska-sean lege berri bat adostuta, zigorgogorragoak ezarriz, heriotza zi-gorra barne. New Delhiko emaku-mea hil eta gutxira, batzorde bateratu zuten, Indiako Auzitegi Go-reneko magistratu ohi JS Vermaburu zuela. Herritarrengandik80.000 iradokizun baino gehiagojaso ondoren, txosten mardul bataurkeztu zuten. Handik gutxiraonartu zuen gobernuak ordenan-tza berria, Pranab Mukherjee pre-sidenteak izenpetua. Berehalasartu zen indarrean, sei hilabete-ko epean Parlamentuak onartubehar duen arren.

Legea errotik aldatzea zen az-ken hilabeteko protesta askoreneskaera nagusia. Izan ere, itzalgehiegi zituen orain arte indarre-an zen legediak. «Konfiantza gu-txikoa» zela adierazi zuten era-kunde ugarik, urteak eta hamar-kadak pasatzen baitziren epaiajakin aurretik. Hala, erasotzaileaskok zigor leunak jasotzen zituz-ten azkenean —zigorrik jasotzenbazuten—, eta biktima babesikgabe geratzen zen.

Horri aurre egiteko, jada lane-an ari diren epaitegi azkar batzukjarri ditu gobernuak. UrtarrileanNew Delhin lankide bat bahitueta bortxatu zuen gizonezko batihamar urteko kartzela zigorraezarri berri diote, erasoa egin etazortzi egunera. Horrez gain, urta-rril amaieran Mendebaldeko Ben-galan emakumezkoen lehenbizi-ko epaitegia ireki zuten, eta bestebost irekitzea espero dute. Ema-kumeen eskubideak bermatu

ahal izateko aurrerapausoak dirabiak.

Lege sistemaren azkartasunaez da gobernuak ezarritako alda-keta bakarra, baina. Bortxaketa-ren definizioa zabaldu du, eta bes-telako jazarpenak zigortzen hasida. Erasotzaileek zigor gogorra-goak jasoko dituzte aurrerantze-an, hogei urtetik bizi osokorakokartzela zigor artekoak. Muturre-ko kasuetan, erasoak heriotzaeragin badu edo erasoa jasan due-na koman gelditu bada, heriotzazigorra ezar dezake epaileak. Ezda ohikoa Indian heriotza zigorraaplikatzea; azken hamar urtee-tan, kondenatuta zeuden bi per-tsona soilik hil dituzte: 2008koBombayko atentatuetan egitea-gatik bata, eta orduko presidenteIndira Gandhi hiltzeagatik bes-tea.

Hala ere, emakumeen eskubi-deen aldeko talde asko lege be-rriaren aurka azaldu dira, eta

hura gogor gaitzetsi. Eskaera na-gusiak albo batera utzi izana lepo-ratu diote gobernuari. Izan ere,epaitegi azkarrak txalotu arren,gai garrantzitsu ugari heldu gabegeratu direla uste dute, ordenan-tza ke laino gisa definitzeraino.Ezkontza erlazioak aintzat ez har-tzea eta emazteak babesik gabeuztea gaitzetsi dute. Indar arma-tuen zigorgabetasunaren aurkaere azaldu dira, Kaxmirren eta gi-sako guneetan askatasun osozaritzen baitira, emakume ugarigerrako armatzat erabiliz.

Politikarien aurka ere jo dute,askok baitute kargu publikorenbat nahiz eta sexu erasoengatikzigortuta edo akusatuta egon. Es-tatu mailako sei parlamentari etanazio mailako bi auzipeturik dau-de halako erasoengatik. Azkenbost urteetan epaiaren zain zeu-den 260 hautagai izendatu dituz-te. Horrez gain, heriotza zigorraeta irentze kimikoa gaitzetsi di-tuzte, gizarteratzean sakondu be-har dela uste baitute.

Emakumeen aurkako indarke-ria erroraino barneratua duen gi-zarte patriarkal kontserbadoreamugiaraztea da erronka. Garatzebidean den herrialde boteretsue-

Begiak irekitzenEmakumeen eskubideak aldarrikatzeko manifestazio bat, Bombayn. DIVYAKANT SOLANKI / EFE

06 Emakumeen eskubideakIgandea • 2013ko otsailaren 10a

Page 2: 2013_India Bortxaketak

netakoa da India, baina, oraindik,aspaldiko usadioei atxikia dago,eta emakumea bigarren mailandago. Datuak kezkagarriak etabeldurgarriak dira. Diskrimina-zioa jaiotze aurretik hasten da;The Lancet aldizkariaren arabe-

ra, urtean 500.000 emakumezkofetu abortatzen dira, familieknahiago baitute ondorengoa gizo-nezkoa izatea.

Babesteko, labanakDiskriminazioak eta erasoek bizi-tza osoan jarraitzen dute. 2011n,24.000 bortxaketa egon zirenIndian, aurreko urtean baino%9,2 gehiago. Horietatik erdiakbaino gehiago 18 eta 30 urte bitar-tekoak ziren, eta erasotzailea ezagutzen zuten. Bortxaketen%17 New Delhin izan ziren, bor-txaketen hiriburuan. ThomsonReutersen inkesten arabera,emakumeentzako herrialdearriskutsuenen artean dagoIndia.

Kalean sortu den txingarra piz-turik mantentzen saiatzen ari

dira emakumeen eskubideenaldeko hainbat erakunde, kon-tzientzia epe luzean eusteko. Sen-tsibilizazioan eta hezkuntzanoinarriturik, kaleko haserreaaldaketara bideratu nahi dute.

Kontrako bidea hartu dutebeste hainbatek, berriz, borrokazuzenaren bidea. Bombayn,eskuin muturreko Shiv Senaalderdi politiko nazionalistak —oposizioko alderdi nagusiarenaliatua— labanak banatu dituemakumeen artean. Hiru hazbe-teko —7,52 zentimetro— 21.000labana banatu dituzte, eta 100.000inguru eman nahi dituzte.«Barazkiak ebakitzen dituzuenmodu berean moztu ezazue uki-tzen zaituenaren eskua», esanzuen Ajay Chowdhary alderdikoburuak. Hori guztia legezkoa denaztertzen ari da Polizia, baina seihazbeteko labanak baino txikia-goak legezkoak ei dira. Ez da ShivSena alderdiak halakorik egitenduen lehen aldia. Izan ere, aben-duan txile hautsez beteriko pake-teak banatu zituzten.

Esnatzen hasi da India. Ema-kume askok urteak zeramatenmatxinatuta, baina gizonezkoakere hasi dira egoeraz jabetzen, etabeste aldera begiratzeari utzidiote. Gobernuak ere aurrera-pausoak eman ditu, eta gehienakbide berean doazela dirudi orain.Poliki bada ere, hasi dira begiakirekitzen. Denborak esango dualdaketaren lehen urratsak direnedo saio antzu batean geratukoden guztia.

Emakume bat Shiv Senak banatutako labanetako batekin. D. SOLANKI / EFE

Emakumeen eskubideak 07 2013ko otsailaren 10a • Igandea

I. Lasa

Urteak daramatza emakumeeneskubideen alde borrokatzenMadhu Bhushanek. Vimochanaelkarteko langileetako bat da, etaAsiako emakumeen eskubideengiza eskubideen NBEko batzor-deko kide izan da. Iaz Donostianizan zen Calkuta Ondoan GKEakemakumeen eskubideen aldeantolatutako Saregiten jardunal-dietan. Elkarlanean ari dira bitaldeak.G Zein da Indiako egungo egoera,

New Delhiko erasoaren ondoren?E Kontzientzia ikuspuntu bate-tik, New Delhiko talde bortxake-tak gizartearen begiak ireki ditu.Jendeak arreta bortxaketan jarriarren, guretzat, beste indarkeriamota bat besterik ez da. Indarke-ria jarraitua ezagutu dugu: azpi-ratze sexuala, emakumezko fe-tuen abortua gizonezko haurrakgailentzeko... Baina gizartea sexuerasoen aurrean esnatu dela diru-di. Tragikoa da halako bortxake-ta basati bat eduki beharra be-giak irekitzeko.G Emakumeen eskubideen aldeko

ekintzaile gisa, nola ikusten duzu gi-zartearen esnatze hori?E Egia esan, esan berri dizudanbezala, nahiko tragikoa da halaesnatu izana. Jendea bat-bateanjabetu da zer-nolako gizarteanbizi garen, indarkeriari ez diogulainongo mugarik jarri. Baina hauez da Indiako kontua soilik, mun-du osokoa baizik. Zer ari da gerta-tzen? Gauzak oso gaizki egin ditu-gu, eta garrantzitsua da horretazjabetzea, munduan barna gizar-tea garatzean egin ditugun hu-tsak ikustea.G Indiako Gobernuak legea gogor-

tu berri du,baina hainbat erakundekprentsa ohar bat argitaratu duzuehura gaitzetsiz.Zergatik?E Ez da lege bat, ordenantza batbaizik. Oso minduta gaude gerta-tutakoarekin, saldu egin gaituz-te: gobernuak ez du hitza bete.New Delhiko erasoaren ondoren,batzorde bat eratu zuen. Hasiera-tik ez genuen erabakia ulertu,nahiko zentzugabea zelako. Ba-tzordeak herritarren iradokizu-nak jasoko zituela azaldu zuen,eta 5.000 mezu inguru jaso zitueneguneko. Orain dela bi urte bor-txaketen aurkako lege batean la-nean aritu ginen, eta legebiltza-rreraino iritsi zen proposamena.Erantzunaren zain gaude orain-dik. Batzorde berri bat guztiz

erredundantea zen! Baina partehartu genuenean, harrituta gera-tu ginen, oso lan ona egiten ari zi-relako. Irekiak ziren, eta garden-tasun osoz ari ziren lanean, lehenaldiz indarkeria zentzu zabaleanaztertzen eta erasoen erroari be-gira. Itxaropena piztu zigun, etabat-batean gobernuak ordenan-tza irrigarri hori onartu zuen, go-mendioak aintzat hartu gabe, ga-bezia ugarirekin.G Zer eskatzen diozue zuek?E Emakumeen aurkako erasoakez dira banako eraso moduanikusi behar, eraso sistemiko gisabaizik. Zigorgabetasuna ere kon-tuan hartzeko arazoa da. Armadaindarrean den lekuetan —Kax-mirren, kasu— bortxaketa ugariegiten dira «nazio segurtasuna-ren» izenean. Eta ez dute inongozigorrik jasotzen, militarrak ezinbaitira lege zibilen arabera epai-tu. Poliziak ere bortxaketa erabil-tzen du gizartea kontrolatzeko.Zigorgabetasunari aurre eginbeharko lioke Gobernuak. Beste-tik heriotza zigorraren aurkagaude. Aginteak ez du inongoeskubiderik pertsona baten bizi-tzari buruz erabakitzeko. Gaine-ra, badakigu legedia boteretsuenesku dagoela beti, eta txiroenaurka erabil daiteke. Zigorrakgogortu baino gehiago, gizartera-tzea bultzatu behar da, aldaketaeragin. Bestalde, legedia azkar-tzea ezinbestekoa da, oso motelabaita egungo sistema. Azkenik,erasoren bat egitea leporatu die-ten politikariek ezin dute laneanjarraitu, ezta hautagai izan ere.Horiek dira eskakizun nagusiak.G Mugarria izan al daiteke egungo

egoera? Gizartearen pentsaera al-datzen has daitekeela uste al duzu?

E Bueno, hori espero dugu.Orain arte ikusi ez dugun mo-duan erantzun du gizarteak. Gi-zonezkoak eta emakumezkoakatera dira protestatzera. Ekinaldiglobala da, ez Indiakoa soilik,mundu osokoa.G Itxaropenik baduzu?E Nire lanarekin, ezin naiz den-bora luzez itxaropentsu izan. In-darkeria areagotuz doala ikustendut egunero. Alde batetik, gizar-teak emakumea gutxietsi egitendu, zapaldu. Gizarte kontsumis-taren beste arriskuetako bat da.Baina, bestetik, gizartean geroeta lotura gehiago ikusten ditut,jendea gogor lan egiten ari da. Ho-rrek sortzen du itxaropena.G Zer egin behar da egun kalean

dagoen haserrea pentsaera aldake-ta bihur dadin?E Haserreak bere bidea egingodu; azkenean, jendea berera itzu-liko da. Baina halako mugimendubaten ondoren, etxera barrenaknahastuta itzuliko direla esperodugu. Baina, guretzat, behar du-guna pentsatzeko era aldatzeabaino gehiago da. Zentzua behardu aldaketak. Galdera ez da hori,beste bat da: zergatik daude egun-go pentsaerak? Nork edo zerk bul-tzatu gaitu hala pentsatzera? Zer-gatik dago hainbesteko indarke-ria? Hor dagoen loturazkonturatu behar dugu. Hartzenditugun erabakiek eragiten duteindarkeria, gure bizimoduak sor-tzen ditu. Merkatu kultura globalbatean bizi gara, ahulekiko into-leranteak bilakatzen gaituen kul-tura batean. Hor dago lotura. Ezda India soilik, ez da herrialde ba-ten arazoa; globala da, herrialdeguztiek pairatzen dute emakume-aren aurkako indarkeria.

Madhu Bhushan · Vimochana elkarteko kidea

«Hau ez da Indiako kontuasoilik, mundu osokoa baizik;gauzak oso gaizki egin ditugu»

CALCUTA ONDOAN

Gobernuak epaitegiazkarrak jarri ditu, orainarte oso geldoa baitzenIndiako lege sistema

2011n, 24.000bortxaketa izan zirenIndian, aurreko urteanbaino %9,2 gehiago