2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza...

12
2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK - OSAKIDETZA

Transcript of 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza...

Page 1: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA –

PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018

EMERGENTZIAK - OSAKIDETZA

Page 2: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

XEDEA

Premiazko osasun-asistentzia noiznahi eta nonahi ematea, asistentziaren jarraitutasuna bermatuz egunean 24 orduz urteko 365 egunetan, EAEn.

IKUSPEGIA

Ezaugarri hauek dituen erakunde gisa har gaitzaten nahi dugu: ™ - Segurua, hurbila eta bizkorra larrialdiko osasun-arretan, larrialdia edonon gertatzen dela ere ™ - Asistentziaren jarraitutasuna eta integrazioa errazten dituena ™ - Parte hartzen duten eta konpromisoa duten pertsonak, zerbitzu-bokazioa dutenak, dituena

™ - Berritzailea eta jasangarria kudeaketan

BALIOAK

- Gure erkidegoko osasun-premiak dira gure lehentasuna - Profesionaltasuna eta taldeko lana, gure asistentzia- eta kudeaketa-tresnak - Gure pazienteen emozio-egoerekiko enpatia egiazko eta eraginkorra - Konpromisoa gure gizartearekin eta haren jasangarritasunarekin

- Ikasteko, ekarpenak egiteko, hobetzeko eta berritzeko gogo bizia - Jokabide etikoa eta zuzena gure jarduera guztietan - Lidergoa eta pertsonen garapena, erakundearen ardatz nagusi

Page 3: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

1. LARRIALDIKO ETA EMERGENTZIAKO ASISTENTZIA

SEGURU ETA KALITATEKOA

1.1. helburua:

Pertsonen eta herritarren osasuna babestea unibertsaltasunaren, elkartasunaren, ekitatearen eta kalitatearen printzipioen arabera, eta generoaren eta gizarte-egoera ahulenean daudenen ikuspegian eragitea

1.1.1 ekintza Larrialdiko asistentziaren dimentsionamenduaren analisia geografia-eremuka.

1.1.2 ekintza Asistolia-kasuetako donazio-proiektua.

1.1.3 ekintza Transplanteen koordinazioarekin lankidetza.

1.1.4 ekintza Asistentzia-protokoloak egitea zenbait egoeratarako: genero-indarkeria, sexu-erasoak, haurrak, adinekoak...

1.2. helburua: Emergentziak erakundeak emandako asistentziaren kalitatea hobetzea pazienteei ematen zaien zerbitzua hobetzeko, eta segurtasun klinikoan arreta berezia jartzea

1.2.1 ekintza Emergentziak erakundearen Segurtasun Klinikoko Planaren segimendua eta ebaluazioa.

1.2.2 ekintza Segurtasun Klinikoko arriskuen mapa egitea.

1.2.3 ekintza Asistentzia-protokoloak eguneratzea.

1.2.4 ekintza "Kontrako 10.000 gertaera gutxitzea" proiektua: gorabeherak irekitzeko lekuak ziurtatzea.

1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan.

1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak baztertzeko.

Page 4: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

1. LARRIALDIKO ETA EMERGENTZIAKO ASISTENTZIA

SEGURU ETA KALITATEKOA

1.3. helburua: Herritarrei informazio eta arreta pertsonalizatua, osoa eta kalitatekoa ematea

1.3.1 ekintza Kanpo-komunikazioko plan bat egitea.

1.3.2 ekintza Estraneta eguneratzea.

1.3.3 ekintza Emergentziak erakundearen bideoa hedatzea.

1.3.4 ekintza Kexak eta erreklamazioak kudeatzea: PEAZ.

1.4. helburua: Herritarren parte-hartzea sustatzea

1.4.1 ekintza Talde fokalak garatzea: herritarren itxaropenak ezagutzea.

1.5. helburua: Herritarrek osasun-zaintzan duten erantzukizun partekatua indartzea, nork bere osasunaren berri izan, prebenitu eta kudea dezan

1.5.1 ekintza Autozainketei buruzko gomendio-formularioak egitea eta haiek bidaltzeko neurri teknologikoak abian jartzea.

1.5.2 ekintza Herritarren parte-hartzea sustatzea, lehen erantzule diren aldetik (trebakuntza, telefono bidezko gomendioak...).

Page 5: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

1. LARRIALDIKO ETA EMERGENTZIAKO ASISTENTZIA

SEGURU ETA KALITATEKOA

1.6. helburua: Herritarrak babestea aurreikus daitezkeen arriskuetatik

1.6.1 ekintza Prebentzio-mekanismoetarako irizpideak zehaztea.

1.7. helburua: Erabateko Kalitateko eredu baterantz aurrera egitea

1.7.1 ekintza Zerbitzu-zorroa zehaztea.

1.7.2 ekintza Prozesuen bidezko kudeaketa garatzea.

1.7.3 ekintza Interes-taldeak zehaztea, eta haien informazioa eta haiekin ditugun harremanak kudeatzea.

1.7.4 ekintza Aliatu gakoekin itunak ezartzea.

1.7.5 ekintza PDCA sistematika ezartzea: erregistroak, segimendua, konparazioak, ikaskuntza…

1.7.6 ekintza Adierazleak zehaztea eta haiei segimendua egitea.

1.7.7 ekintza Dokumentazioaren kudeaketa (Dokubide).

Page 6: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

2. ASISTENTZIAREN JARRAITUTASUNA

2.1. helburua: Arreta integratua bultzatzea, osasun-emaitzak eta osasun-erakundeen eraginkortasuna hobetzeko, eta Erakunde Sanitario Integratuen (ESIak) eredura egokitzea.

2.1.1 ekintza ESIekin jarduteko prozesu estandar bat garatzea.

2.1.2 ekintza Jardueraren jarraitutasuna bermatzera bideratutako beste zerbitzu-erakunde batzuekin jarduteko protokoloak garatzea.

2.1.3 ekintza Arreta integrala BAGetan, ESIekin koordinazioa: eguneratzea eta hedatzea.

2.1.4 ekintza SOS Deiak erakundearekin arreta-protokoloak berrikustea, prozesuaren ikuspegitik.

2.1.5 ekintza Inguruneko trebakuntza-beharren analisia (osasun-erakundeak).

2.1.6 ekintza Proiektuak kudeatzea: Bihotzez, neonatologia, emergentzia pediatrikoetako taldea, trauma, ECMO, BAG

2.2. helburua: Informazio klinikoaren sistema bateratua ezartzeko eta sendotzeko aurrerapenak egitea; helburua da historia kliniko bakar eta elebiduna izatea

2.2.1 ekintza Emergentziak erakundearen erregistro klinikoetako informazioa Osakidetzaren historia klinikoan integratzea.

2.3. helburua: Erizaintzako gaitasun-eremu berriak sendotzea

2.3.1 ekintza Mediku koordinatzaileek BEAe-ri ematen dioten onlineko laguntza protokolizatzea, arreta integratua lortzeko.

2.3.2 ekintza Erizaintzako profesionalek OBEri ematen dioten onlineko laguntza protokolizatzea, arreta integratua lortzeko.

Page 7: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

2. ASISTENTZIAREN JARRAITUTASUNA

2.4. helburua: Osasun-larrialdietako teknikarien gaitasun-eremu berriak sendotzea

2.4.1 ekintza Jarduerak protokolizatzea.

2.5. helburua: Errezeta elektronikoa ezartzea

2.5.1 ekintza Emergentziak erakundean errezeta elektronikoa hedatzea (SUPRE).

2.6. helburua: Erakundeetako ongizate sozialaren alorrekin koordinazio soziosanitarioa sustatzea.

2.6.1 ekintza Emergentziak erakundean alkoholari eta gazteei buruzko plana gauzatzen eta hedatzen laguntzea.

2.6.2 ekintza Premiazko asistentzia soziosanitarioa aztertzea GKE-ekin batera.

2.6.3 ekintza Jarduera-protokoloa Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen eta osasun-zerbitzuen artean, haurrak eta nerabeak babesik gabe dauden egoeretarako.

2.7. helburua: Erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea osasuna fase guztietan hobetzeko

2.7.1 ekintza Itunak ezartzea parte hartzen duten eragileekin: SOS, Ertzaintza, suhiltzaileak, ESIak…

2.7.2 ekintza Inguruneko trebakuntza-beharren analisia (osasun-arlokoak ez diren erakundeak).

Page 8: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

3. PAZIENTE KRONIKOA

3.1. helburua: Asistentzia erabakitzailea, pazientea bere ingurunean mantentzea bilatzen duena

3.1.1 ekintza Erizaintzako plataformak pazienteen segimendua egitea, beharrezkoak ez diren lekualdaketak saihesteko.

3.1.2 ekintza Egoitzekin hitzarmenak sustatzea pazienteak etxean kudeatu ahal izateko. 3.1.3 ekintza Erizainek pazienteen segimendua egitea haiei asistentzia-alta eman ondoren.

3.2. helburua: Paziente kronikoen eta patologia askokoen aurretiko ezagutza areagotzea eta erabaki-hartzea erraztea

3.2.1 ekintza Paziente kronikoen datuak Euskarrin integratzea. 3.2.2 ekintza Zainketa aringarriak behar dituzten pazienteen datuak Euskarrin integratzea. 3.2.3 ekintza "Bizi" pazienteen datuak Euskarrin integratzea.

3.3. helburua: Asistentziari dagozkion erabakiak hartzean pazienteen balioak kontuan hartzea

3.3.1 ekintza Azken nahien erregistrorako sarbidea eta hura kontsultatu ahal izatea bermatzea. 3.3.2 ekintza Talde fokalak garatzea: paziente kronikoak.

3.4. helburua: Paziente kronikoen programen segimenduan laguntzea

3.4.1 ekintza Telealarma duten pazienteentzako asistentzia-proiektuaren segimendua. 3.4.2 ekintza Kronikoen programa espezifikoak.

Page 9: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

4. PROFESIONALAK

4.1. helburua:

Profesionalak Emergentziak erakundearekin identifikatzea, parte-hartzea eta lidergo-eredu bat garatzea posible egingo duten erantzukizun partekatuko politika eta gardentasun-politika egitea.

4.1.1 ekintza Barne-komunikazioko plan bat egitea.

4.1.2 ekintza Lantaldeak kudeatzea.

4.1.3 ekintza Lidergorako konpetentzia-eredua zehaztea, eta azaleratzen ari den lidergoa eta hura garatzeko trebakuntza-bidea detektatzea.

4.1.4 ekintza Aintzatespen-plana hedatzea.

4.1.5 ekintza Talde fokalak garatzea: nola bihurtu koordinazio-zentroa erakargarriago.

4.1.6 ekintza Proaktibotasuna sustatzea profesionalen jarrera gisa.

4.1.7 ekintza Profesionalek parte hartzeko gaur egun zabalik dauden kanalen eraginkortasuna analizatzea, eta parte hartzeko bide berriak aztertzea.

4.2. helburua: Emergentziak erakundearen giza baliabideen plangintzan eta antolaketan aurrera egitea, antolakuntza-behar berriak kontuan hartuta

4.2.1 ekintza Lantaldea berritzeko plangintza (birkokatzea).

4.2.2 ekintza Lan-kargaren dimentsionamendua: Lantaldearen aurreikuspen-plana, beharretan oinarritua

4.2.3 ekintza Postuen estalduraren analisia: profilak, zereginak...

4.2.4 ekintza Profesionalen arteko eta lantokien arteko interakzioa hobetzea.

Page 10: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

4. PROFESIONALAK

4.3. helburua: Langileen prestakuntza eta garapen profesional ahalik eta onenak sustatzea

4.3.1 ekintza Zentralekin lan egitea gaitasunak zehazteko eta trebakuntza-ibilbideak garatzeko: lankidetza-proposamen bat aurkeztea.

4.3.2 ekintza Osasun-larrialdietako teknikari izateko prestatzen ari diren ikasleak anbulantzietan eta koordinazio-zentroetan txandakatzeko trebakuntza-institutuekin lankidetza-hitzarmenak sustatzea.

4.3.3 ekintza Trebakuntza-beharrak identifikatzea: trebakuntza-plana.

4.3.4 ekintza Onlineko trebakuntza.

4.3.5 ekintza Jakintzaren kudeaketa (Dokubide, sareweb).

4.3.6 ekintza Trebakuntza-ekintzen ebaluazio global sistematizatua.

4.3.7 ekintza Operadoreen trebakuntza, bidean, leku publikoetan eta kilometro-puntuetan gorabeherak irekitzeko.

4.3.8 ekintza Trebakuntza zerbitzu-jarreran.

4.3.9 ekintza Trebakuntza telefono bidezko elkarrizketa klinikoan (protokoloak ezartzea, 20 egoera, makroa...).

4.3.10. ekintza Triaje protokolizatua, kasu-simulagailuaren bidez.

4.4. helburua: Euskararen normalizazioan aurrera egitea

4.4.1 ekintza II. Euskara Plana hedatzea eta jarraipena egitea.

4.5. helburua: Laneko, osasuneko eta laneko segurtasuneko baldintzak hobetzea

4.5.1 ekintza OHSAS ziurtagiria aktibatzea.

4.5.2 ekintza Ordutegiak eta txandak aztertzea, eskaerari eta profesionalen barne-faktoreei dagokienez.

Page 11: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

5. BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA

5.1. helburua: Emergentziak erakundeko langileen artean ikerketa sustatzea

5.1.1 ekintza Ikerketa-plan bat egitea. 5.1.2 ekintza Ikerketa eta trebakuntzarako funtsak bilatzea (OIF, Europako funtsak...). 5.1.3 ekintza Ohscar- eureka proiektua garatzea.

5.2. helburua: Emergentziak erakundean berrikuntza sustatzea

5.2.1 ekintza Bexen - EHUrekin lankidetzan jardutea. 5.2.2 ekintza Virtual Ware-rekin lankidetzan jardutea. 5.2.3 ekintza Berrikuntzan parte hartzea errazteko barne-testuinguru bat sortzea.

5.3. helburua: Datuen segurtasuna bermatzea (DBLO)

5.3.1 ekintza "V6.1 mayo 2014" segurtasun-dokumentua modu eraginkorrean ezartzea. 5.3.2 ekintza Ikuskapenak egitea.

5.4. helburua: Pazienteen beharrei egokitutako azpiegiturak eta teknologiak bermatzea

5.4.1 ekintza LOGSko ibilgailuen kontrolerako GIS sistema ezartzea. 5.4.2 ekintza Nabigazio-sistemak eguneratzea. 5.4.3 ekintza Historia kliniko digitalizatua ezartzea. Proiektu pilotua.

5.4.4 ekintza Gorabeherak kudeatzeko eta erregistratzeko sistema informatikoan (Euskarri) egonkortasuna lortzea.

Page 12: 2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018€¦ · 1.2.5 ekintza Trebakuntza Segurtasun Klinikoan. 1.2.6 ekintza Kontrol- zerrenda bat ezartzea Euskarrin emergentziak

2014-2018 PLAN ESTRATEGIKOA – PLAN ESTRATÉGICO 2014-2018 EMERGENTZIAK EMERGENCIAS

6. JASANGARRITASUNA ETA ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA

6.1. helburua: Ingurumen-kudeaketako politika bat garatzea

6.1.1 ekintza Ingurumen-kudeaketako plana hedatzea.

6.2. helburua: Hurbileko enpresa eta erakundeekin lankidetzan jardutea

6.2.1 ekintza Osasun publikoarekin eta Hezkuntzarekin lankidetzan jardutea. 6.2.2 ekintza DYArekin eta Gurutze Gorriarekin lankidetzan jardutea. 6.2.3 ekintza Erakundeentzako aholkularitza-zerbitzua.

6.3. helburua: Gastuari eustea

6.3.1 ekintza Aurrekontuari dagokion helburua lortzea. 6.3.2 ekintza Trebakuntza eta irakaskuntzako gastuari eustea. 6.3.3 ekintza Farmazia-gastuari eustea. 6.3.4 ekintza Kontratazioa: % 0ko gehikuntza luzatzea. 6.3.5 ekintza Hornitzaileekin negoziatzea: prezioak doitzea. 6.3.6 ekintza Ezinbestekoak ez diren berritze-lanak atzeratzea. 6.3.7 ekintza Ezinbestekoak ez diren kontsumoei eustea. 6.3.8 ekintza Beste ustiapen-gastu batzuei eustea.