20140206 eztabaida short film caravan

5

description

2014ko otsailaren 6an, Zart ekoiztetxea bost euskarazko film labur zen aurkeztekoa Algortako Eztabaida gune antiautoritarioan, Short Film Caravan egitasmoaren barruan. Ikusgai izango ziren obrak honakoak dira: "Gosea" (Itziar Cantero, 11'), "Ama ona" (Laida Aranburu, 9'), "Bosgarren segmentua" (Ander "Parody", 7'), "Buruko Bidaia" (Claudia Urquijo, 4') eta "33 RPM" (Asier Kortabarria, 20')

Transcript of 20140206 eztabaida short film caravan

Page 1: 20140206 eztabaida short film caravan
Page 2: 20140206 eztabaida short film caravan

SHORT FILM CARAVAN Film laburrak ikusi zein zabaltzea ez da gauza batere erraza, eta are gutxiago zuzendari gazteen lehen lanetaz hitzegiten ari garenean. Egindako lanak hautsa hartzen egoteaz aspertuta, Short Film Caravan ekimena sortu dugu, lan hauek ikusteko erakuslehio ibiltaria. Zart osatzen dugunon zein beste gazte batzuen lanak proiektatzeaz gain, Short Film Caravan-ek esperientziak eta iritziak elkarbanatzeko topagunea izan nahi du. Horretarako, film labur hautaketa bat herriz herri mugituko dugu, proiekzioaren ostean debaterako tartea sustatuz. Esan bezala, helburua film labur hauei ahalik eta hedapen handiena ematea da, publikoarekiko gertutasunari lehentasuna emanez. Horrela, egitasmoarekin bat egiten duten gaztetxe, kultur etxe, areto, denda edo bestelako espazioetan burutuko dugu proiektua, ahalik eta toki gehienetara iristeko. Proiekzio bakoitzean film hauen lantaldeko kideak izango dira, aipatutako debateari hasiera eman eta sortzen diren galderei erantzuna emateko. Hasiera batean bost izango dira proiektatuko diren film laburrak. Egitasmoak aurrera egiten badu, film labur hauek beste batzuekin txandakatzeko aukera ere ikusten dugu, beste autore batzuei beraien lanak erakusteko aukera eskaintzeko. Hurrengo orrialdeetan dituzue hasiera batean Short Film Caravan-en katalogoa osatuko duten lanak.

ZART PRODUKZIOAK (ZART K.E.)

C.I.F.: G95704870

[email protected] t. (34) 722 23 83 42

Page 3: 20140206 eztabaida short film caravan

Gosea Zuzendaria: Itziar Cantero Ekoiztetxea: Zart Produkzioak Iraupena: 11’ Generoa: Fikzioa Arrazoiak ezberdintzen du gizakia gainontzeko animalietatik. Baina goseak gidatzen du gizakia. Bizirauteko senak. Zer ehizatu ez dagoenean, bizirauteko senak arrazoia zapaltzen du, eta gizatasunaren mugak lausotzen dira. Denak balio du.

Ama ona Zuzendaria: Laida Aranburu Iraupena: 9’ Generoa: Dokumentala Amonak ama ona esan nahi du, ez al da ala? Baina berak badaki ona naizela.

Page 4: 20140206 eztabaida short film caravan

Bosgarren Segmentua Zuzendaria: Ander Parody Ekoiztetxea: Tximino Productions Iraupena: 7’ Generoa: Fikzioa Menditik dabilen korrikalari batek krimen eszena batekin topo egiten du. Baina bere presentziak fikziozko istorio baten garapena oztopatzen du.

Buruko Bidaia Zuzendaria: Claudia Urquijo Ekoiztetxea: Al Cuerno Producciones Iraupena: 4’ Generoa: Bideosorkuntza Mursegoren Hiru diska berriko Savana Violenta abestia oinarritzat hartuta egindako bideosorkuntza pieza.

Page 5: 20140206 eztabaida short film caravan

33 RPM Zuzendaria: Asier Kortabarria Ekoiztetxea: Zart Produkzioak Iraupena: 20’ Generoa: Dokumentala Digitalak dena irentsi duen mundu honetan, oraindik existitzen da analogikoan bizi denik, oraindik bada musika 33 RPM-tan bizi duenik. Binilo diskek badute zerbait berezia, zerbait erakargarria… Mundu bat iradoki dezaketen portadak, orratzak diskaren gainean egiten duen soinua edo denda batean biniloak behatzen artean pasatzea formatu honek berarekin dakarren magiaren adibide dira…