2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira...

33
2015 - 2016

Transcript of 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira...

Page 1: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

2015 - 2016

Page 2: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

1

Nor gara gu, zer gara gu?Euskal Herriko ikastolak gara gu!

Asaldura handiko giroa bizi dugu Hezkuntzan; mehatxu, erronka eta aukeraz be-tea, gizartean, oro har, hainbat faktorek eraginda bizi dugun bezalaxe, baina Hezkuntza munduan ezaugarri propioekin. Euskal Herriko Ikastoloi biderkatuta datozkigu mehatxu eta erronkak, administratiboki lau puskatan zatituta daukagun lurraldean saretuta gaudenez.

LOMCE eta Falloux legeei aurre egin beharrean gaude, gure hezkuntza sistemari zuzenean erasotzen dioten bi mehatxu handi baitira. Euskarazko testuliburuen sorgin ehi-za abiatu duen Nafarroako Gobernua ere hor dugu; eta baita Euskararen Legean iragarri-tako aldaketa ere. Azkenik, Heziberri 2020 ere hor dugu, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako hezkuntza berritzeko Eusko Jaurlaritzaren egitasmoa.

Aukera, erronka eta mehatxu horien aurrean aldarrikatu dugu, gure izaeraren ardatz den gisan, Hezkuntza Sistema propioa behar dugula Euskal Herrirako, horrek bakarrik ziur-tatuko digulako gure ikasleen, gure seme-alaben hezkuntza euskalduna, eleanitza, euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritua, teknologia berrietan trebatua, kalitatezkoa eta ekitatiboa.

Xede hori eskuratzea une honetan ezin bada ere, urratsak eman behar dira Hezkuntza Sistema propiorantz, eta egun badugu horretarako aukera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara mugatuta egon arren. Hezkuntza Lege bat da hori. Eusko Jaurlaritzak Heziberri 2020 egitasmoan aurreikusten du, eta lege baten beharra azpimarratu dute alderdi politiko nagusiek ere.

Mehatxu, erronka eta aukera horien aurrean erantzukizunez jokatzea dagokigu Hezkuntza munduan gabiltzan guztioi. 2015-2016 ikasturtea bizia izango da, zeregin handia ekarriko digu, eta guk ekingo diogu indartsu, oso indartsu.

LizeoaEuskal Herriko ikastola

Page 3: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

2 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

AURKIBIDEA

I.- FUNTZIONAMENDU OROKORRA 1.1.-GOBERNU ETA FUNTZIONAMENDU EGITURA...................................3

1.2.- IKASLEEN EGUTEGI ETA ORDUTEGIA............................................ 10

1.3.- AUTOBUS ORDUTEGIA.....................................................................13

1.4.- KONTUAN HARTZEKO OHARRAK....................................................14

1.5.- TELEFONO, HELBIDE ETA KONTU KORRONTEAK..........................17

II.- FUNTZIONAMENDU PEDAGOGIKOA 2.1.- DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA....................................19

2.2.- BATXILERGOA....................................................................................21

2.3.- BESTELAKO HEZKUNTZA JARDUERAK..........................................24

2.4.- ARAUTEGIAK.....................................................................................26

Page 4: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

3

I. FUNTZIONAMENDU OROKORRA

1.1.- GOBERNU ETA FUNTZIONAMENDU EGITURA

ARTEZKARITZA KONTSEILUAGotzon Bereziartua Bazkide erabiltzaileaGoiatz Oiartzabal Bazkide erabiltzaileaAgurtzane Sistiaga Bazkide erabiltzaileaIbon Muñoz Bazkide erabiltzaileaXabier Ezkurdia Bazkide erabiltzaileaAitor Sarasola Bazkide erabiltzaileaBelen Soto Lan bazkideaXabier Murua Lan bazkideaArantxa Bujanda Lan bazkideaNagore Salterain Lan bazkideaGema Lopetegi Lan bazkideaAlaitz Ipintza Lan bazkideaMikel Arnaez Bazkide laguntzaileaJabi Zubizarreta Bazkide laguntzaileaLurdes Sistiaga Bazkide laguntzaileaTxema Maritxalar Bazkide laguntzaileaJosune Saizar Bazkide laguntzailea

ZUZENDARITZA TALDEA

ZUZENDARIA Elena Mendia GERENTEA Peio EgañaHH-LHko IKASKETABURUA Marijo ErtzibengoaDBH-DBHOko IKASKETABURUA Nagore SalterainKOORDINATZAILEAKHaur Hezkuntza 1. zikloa Lorea ZubiaHaur Hezkuntza 2. zikloa Ainara ZabalaLehen Hezkuntzako 1. zikloa Ione ArnaezLehen Hezkuntzako 2. zikloa Ainhoa PalomoLehen Hezkuntzako 3. zikloa Jesus Mª GorrotxategiBigarren Hezkuntzako 1. zikloa Jon ArzakBigarren Hezkuntzako 2.zikloa Lea DorronsoroBatxilergoa Edurne MurgiondoORIENTAZIO DEPARTAMENDUA Maite Larrea Hezkuntza Berezia Euge Alfonso

Page 5: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

4 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

PARTAIDETZA

PASAIA-LEZO LIZEOAk partaidetza sozialean oinarritzen du bere izaera. Horrek titularita-tean ez ezik, kudeaketa estiloan eta ikastolako estamentu guztien parte hartze zabalean ere izaten du isla. Partizipazioa, beraz, gure filosofiaren ezinbesteko ardatza da. Honatx Lizeoko bizitzan parte hartzeko ditugun aukerak:

HERRIKO GURASO TALDEAKLezoko Guraso Taldea eta Antxoko Txabol Sotoa ditugu martxan. Talde hauek biek familia giroan eta auzolanean ekimenak antolatzen dituzte herria bizitzeko, euskaraz eta euskal kulturan murgilduta.

BATZORDEAKGuraso eta langileez osatuak, gai zehatzak lantzen dira bertan. Hartara Artezkaritza Kontseiluan erabaki beharreko gai asko haietan lantzen dira. Gai horiek aztertu, diktamena proposatu eta Artezkaritza Kontseilura igortzen da bertan erabakitzeko.Batzorde hauetako batzuk egonkorrak dira, beraz urtero izaten ditugu martxan.Horrela, Pedagogia, Ekonomia, Mendi, Euskara, Kontratazio eta Jangela batzordeak.Beste batzuk, berriz, egoeraren arabera sortu eta desagertzen dira, horren adibide da Plan estrategikoa eguneratzeko batzordea, lau urtetik behin biltzen dena.

GELABURUAKFUNTZIOAK 1. Harreman estua izango dute ikasgelako tutorearekin, eurak izango direlako gainontzeko

gurasoen kezken bide izango direnak. Gurasoen arteko komunikazioa bideratzeko tele-fonoa edota korreo elektronikoa izango dituzte.

2. Ikasgelako ordezkariak izango dira Artezkaritza Kontseiluaren nahiz zuzendaritzaren au-rrean aipatu kezkak bideratzeko, eta baita hobetze iradokizunak egiteko garaian ere.

3. Gelako gurasoen partizipazioa bultzatuko dute Lizeoaren eguneroko bizitzan.4. Gelaburu guztiek Gelaburuen Foroa eratuko dute.5. Gelaburuen Foroa ikasturtean bitan bilduko da gutxienez: hasieran (urteko plana aztert-

zeko eta urteko batzarra prestatzeko) eta ikasturte amaieran balantzea egiteko. 6. Urtarrila aldera, era berean, beste bilera mota bat izango da: Gelaburuen Foro Autono-

moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira, egon daitezkeen iradokizun eta ekarpenak bideratzeko.

HAUTABIDEAGelako familiaburuen artean bi gelaburu aukeratuko dira gela bakoitzean ikasturteko le-henengo gelako bilera orokorrean. Gelaburu kargua, beraz, konpartitu egingo dute bien artean.Tutorea arduratuko da gelako gainontzeko guraso guztiei gelaburuen eta baita komunika-ziorako bideen berri emateaz.Iraupena, gutxienez, urtebetekoa izango da, aukeraketa urtero egingo delako.

Page 6: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

5TU

TOR

ETZA

ETA

OR

IEN

TAZI

OA

Gau

r egu

ngo

Hez

kunt

za le

gedi

aren

ara

bera

, OR

IEN

TAZI

OA

eten

gabe

ko la

gunt

za p

roze

sua

da e

ta h

elbu

ru d

u

ikas

leei

oin

arriz

ko k

onpe

tent

ziak

esk

urat

zen

eta

bere

pro

iekt

u pe

rtson

ala

gara

tzen

lagu

ntze

a.

Hau

del

a-et

a, g

ure

Lize

oko

OR

IEN

TAZI

O Z

ER

BIT

ZUA

RE

N e

gink

izun

nag

usia

Hez

kunt

za O

rient

azio

a su

stat

zea

da,

curr

icul

um o

soan

eta

ikas

le g

uztie

kin.

Zer

bitz

u ho

nen

jard

una

bi p

rogr

amet

an g

auza

tzen

da

gehi

enba

t:

TEP-

ek ik

asle

ekin

gar

atu

beha

rrek

o cu

rric

ulum

eko

Orie

ntaz

io k

onpe

tent

ziak

, he

lbur

uak

eta

eduk

iak

mul

tzot

an a

ntol

atze

n di

tu:

gara

pen

pert

sona

la, g

arap

en s

ozia

la, i

kask

untz

a ira

kask

untz

a pr

ozes

uak

eta

lanb

ide

orie

ntaz

ioa.

H

orre

z ga

in, t

utor

eare

n es

ku-h

artz

ea

sist

emat

izat

u et

a be

re z

ereg

ina

anto

latz

en d

u

Ikas

leen

beh

ar d

esbe

rdin

ei e

rant

zute

ko e

gon

daite

zkee

n ne

urri

eta

prog

ram

a m

ultz

oa

jaso

tzen

du.

Oin

arriz

ko k

onpe

tent

ziak

gar

atze

a et

a di

skrim

inaz

io e

goer

ak s

aihe

stea

du

helb

uru

TUTO

RET

ZA

EKIN

TZA

PL

AN

A

(TEP

)

AN

IZTA

SUN

AR

EN

TRAT

AER

A

Page 7: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

6 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

ZUZENDARITZA, TUTOREAK ETA IRAKASLEAK

• DBH 1. ZIKLOA

DBH-BATXeko ZUZENDARITZA TALDEAIkasketa Burua Nagore SalterainDBH 1. zikloko koordinatzailea Jon ArzakDBH 2. zikloko koordinatzailea Lea DorronsoroBatxilergoko koordinatzailea Edurne Murgiondo

ORIENTAZIOA ETA HEZIKETA BEREZIADBHko Orientazioa eta Heziketa Berezia Maider Etxebeste eta Miren SalaberriaBatxillergoko Orientatzailea Edurne Murgiondo

DBH 1 DBH 1A DBH 1B DBH 1C DBH 1DTUTOREA Jon Alvarez Agustin Migeltorena Olatz Salaberria Arantza Bujanda

EUSKARA Inexa Maritxalar Inexa Maritxalar Olatz Salaberria Karmele Goienetxea

LENGUA Jone Abando Jone Abando Jone Abando Arantza Bujanda

INGELESA Inexa Maritxalar Inexa Maritxalar Saioa Muguruza Saioa Muguruza

MATEMATIKA Jon Arzak Agustin Migeltorena Jon Arzak Agustin Migeltorena

NATUR ZIENTZIAK Ander Etxebeste Ander Etxebeste Ander Etxebeste Ander Etxebeste

GIZARTE Edurne Urkiola Edurne Urkiola Edurne Urkiola Arantza Bujanda

GORPUTZ HEZKUNTZA Jon Alvarez Arantza Bujanda Arantza Bujanda Arantza Bujanda

PLASTIKA Olatz Salaberria Olatz Salaberria Olatz Salaberria Olatz Salaberria

IKT Ander Etxebeste Ander Etxebeste Ander Etxebeste Ander Etxebeste

FRANTSESA Jon Alvarez Inexa Maritxalar Jon Arzak Jon Alvarez

ADIERAZPEN TAILERRA Maider Etxebeste

DBH 2 DBH 2A DBH 2B DBH 2CTUTOREA Jone Abando Saioa Muguruza Edurne Urkiola

EUSKARA Karmele Goienetxea Karmele Goienetxea Olatz Salaberria

LENGUA Jone Abando Jone Abando Arantza Bujanda

INGELESA Saioa Muguruza Saioa Muguruza Saioa Muguruza

MATEMATIKA Agustin Migeltorena Agustin Migeltorena Jon Arzak

NATUR ZIENTZIAK Ane Miren Miralles Ane Miren Miralles Ane Miren Miralles

GIZARTE Edurne Urkiola Edurne Urkiola Edurne Urkiola

GORPUTZ HEZKUNTZA Eulogio Genova Jon Alvarez Arantza Bujanda

TEKNOLOGIA Olatz Salaberria Olatz Salaberria Olatz Salaberria

IKT Jon Arzak Ander Etxebeste Jon Arzak

HIRITARTASUNA Agustin Migeltorena Agustin Migeltorena Agustin Migeltorena

FRANTSESA Jon Alvarez Jon Alvarez Jon Arzak

ADIERAZPEN TAILERRA Karmele Goienetxea

Page 8: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

7

• DBH 2. ZIKLOA

DBH 1 DBH 1A DBH 1B DBH 1C DBH 1DTUTOREA Jon Alvarez Agustin Migeltorena Olatz Salaberria Arantza Bujanda

EUSKARA Inexa Maritxalar Inexa Maritxalar Olatz Salaberria Karmele Goienetxea

LENGUA Jone Abando Jone Abando Jone Abando Arantza Bujanda

INGELESA Inexa Maritxalar Inexa Maritxalar Saioa Muguruza Saioa Muguruza

MATEMATIKA Jon Arzak Agustin Migeltorena Jon Arzak Agustin Migeltorena

NATUR ZIENTZIAK Ander Etxebeste Ander Etxebeste Ander Etxebeste Ander Etxebeste

GIZARTE Edurne Urkiola Edurne Urkiola Edurne Urkiola Arantza Bujanda

GORPUTZ HEZKUNTZA Jon Alvarez Arantza Bujanda Arantza Bujanda Arantza Bujanda

PLASTIKA Olatz Salaberria Olatz Salaberria Olatz Salaberria Olatz Salaberria

IKT Ander Etxebeste Ander Etxebeste Ander Etxebeste Ander Etxebeste

FRANTSESA Jon Alvarez Inexa Maritxalar Jon Arzak Jon Alvarez

ADIERAZPEN TAILERRA Maider Etxebeste

DBH 3 DBH 3A DBH 3B DBH 3CTUTOREA Koro Alkorta Izaskun Ibarrola Mikel Etxaniz

DERRIGORREZKOAKEUSKARA Koro Alkorta Koro Alkorta Koro Alkorta

LENGUA Arantza Agirrebengoa Iban Iza Txaro Ariztimuño

INGELESA Ainhoa Sarriegi Ainhoa Sarriegi Ainhoa Sarriegi

MATEMATIKA Lea Dorronsoro Lea Dorronsoro Xabi Aranbarri

GIZARTE Antxon Serras Antxon Serras Antxon Serras

FISIKA-KIMIKA Mikel Gil Mikel Gil Mikel Etxaniz

GORPUTZ HEZKUNTZA Eulogio Genova Eulogio Genova Eulogio Genova

BIOLOGIA-GEOLOGIA A. Goikoetxea A. Goikoetxea A. Goikoetxea

TEKNOLOGIA Mikel Gil Mikel Gil Mikel Etxaniz

PLASTIKA Izaskun Ibarrola Izaskun Ibarrola Izaskun Ibarrola

AUKERAKOAK

FRANTSESA Lea Dorronsoro Xabi Aranbarri Xabi Aranbarri

ADIERAZPEN TAIL. Julen Ezkurdia

DESBERDINTZE CURRICULARRA 3TUTORETZA Eli del Pozo

HIZKUNTZA eta GIZARTE ESPARRUA Saioa Olano

ZIENTZIA ESPARRUA Eli Del Pozo

DBH 4. DBH 4A DBH 4B DBH 4CTUTOREA Arantza Agirrebengoa Mikel Gil Imanol Zubizarreta

DERRIGORREZKOAKEUSKARA Koro Alkorta Koro Alkorta Koro Alkorta

LENGUA Arantza Agirrebengoa Txaro Ariztimuño Arantza Agirrebengoa

INGELESA Ainhoa Sarriegi Ainhoa Sarriegi Ainhoa Sarriegi

MATEMATIKA Eli del Pozo Mikel Gil A. Goikoetxea

GIZARTE Imanol Zubizarreta Imanol Zubizarreta Imanol Zubizarreta

ETIKA Mª Eugenia Laboa Mª Eugenia Laboa Mª Eugenia Laboa

GORPUTZ HEZKUNTZA Eulogio Genova Eulogio Genova Eulogio Genova

AUKERAKOAKFISIKA-KIMIKA Mikel Etxaniz Mikel Etxaniz Mikel Etxaniz

TEKNOLOGIA Mikel Gil Mikel Gil Mikel Gil

BIOLOGIA-GEOLOGIA Edurne Murgiondo Edurne Murgiondo Edurne Murgiondo

LATINA Eli Agirreazaldegi Eli Agirreazaldegi Eli Agirreazaldegi

PLASTIKA Izaskun Ibarrola Izaskun Ibarrola Izaskun Ibarrola

FRANTSESA Xabier Aranbarri Xabier Aranbarri Lea Dorronsoro

HERRI KULTURA Imanol Zubizarreta Imanol Zubizarreta Mª Eugenia Laboa

ADIERAZPEN TAILERRA Julen Ezkurdia

Page 9: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

8 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

• BATXILERGOA

DESBERDINTZE CURRICULARRA 4TUTORETZA Iban Iza

HIZKUNTZA eta GIZARTE ESPARRUA Iban Iza

ZIENTZIA ESPARRUA Xabier Aranbarri

TEKNOLOGIA Eli Del Pozo

INGELESA Inexa

BATXILERGO 1 BATXILERGO 1A BATXILERGO 1BTUTOREA Ainhoa Sarriegi Iñaki Orbegozo

DERRIGORREKOAK

EUSKARA ETA LITERATURA Julen Ezkurdia Julen Ezkurdia

LENGUA ETA LITERATURA A. Agirrebengoa A. Agirrebengoa

INGELESA Ainhoa Sarriegi Antxon Serras

FILOSOFIA I Mª Eugenia Laboa Mª Eugenia Laboa

GORPUTZ HEZKUNTZA Eulogio Genova Eulogio Genova

KULTURA ZIENTIFIKOA Edurne Murgiondo-Xabi Aranbarri-Ainhoa Goikoetxea

MODALITATEKOAKMATEMATIKA I Rafa Osa

FISIKA- KIMIKA Mikel Etxaniz

BIOLOGIA -GEOLOGIA Edurne Murgiondo

MARRAZKETA TEKNIKOA I Izaskun Ibarrola

GIZARTE ZIENTZIETAKO MATEMATIKA I Rafa Osa

EKONOMIA Iñaki Orbegozo

HISTORIA GARAIKIDEA Eli Agirreazaldegi

LATINA Txaro Ariztimuño

AUKERAGAIAKFRANTSESA Lea Dorronsoro

EKONOMIA Iñaki Orbegozo

LITERATURA UNIBERTSALA Julen Ezkurdia

Page 10: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

9

ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK

• ADMINISTRARIAK: Olatz Arrieta, Iñigo Rubert, Leire Pagalday, Iratxe Gorostegi eta Amaia Irulegi.

• AUTOBUS ZAINTZAILEAK: Paki Mendizabal, Ainhoa Ibargoien, Iker Lapido, Mª Carmen Osa, Ainhoa Goienetxea, Alaitz Ipintza, Gotzone Unanue, Larraitz Iñigo eta Enara Mece-rreyes.

• HAUR HEZKUNTZAKO GARBITZAILEAK: Arantxa Velasco, Maite Etxeberria, Izaskun Ba-diola, Belen Alvarez, Idoia Urresti eta Lurdes Garmendia.

• ERAIKIN NAGUSIKO GARBITZAILEAK: Nekane Intxausti, Idoia Loinaz, Gema Lopetegi, Koldobike Etxeberria, Josune Villarrubia eta Elvira Sagarzazu.

• JANGELA: Arrate Laboa, Mertxe Ezeiza, Mª Angeles Martinez, Eli Arrieta, Idoia Urres-ti, Lurdes Garmendia, Lorea Novo, Nekane Intxausti, Maite Etxeberria, Itziar Etxeberria Otaegi, Arantxa Velasco, Elena Gomez, Lurdes Garmendia, Idoia Loinaz, Gema Lopetegi, Koldobike Etxeberria, Mª Antonia Etxarri, Larraitz Iñigo, Lurdes Etxeberria, Olatz Somoa-no, Amaia Egidazu eta Gotzone Unanue

• KONTSERJEA-MANTENUA: Ina Mariezkurrena.

BATXILERGO 2. BATXILERGO 2A BATXILERGO 2BTUTOREAK Eli Agirreazaldegi Mª Eugenia Laboa

DERRIGORREKOAKEUSKARA Julen Ezkurdia Julen Ezkurdia

LENGUA ETA LITERATURA Txaro Ariztimuño Txaro Ariztimuño

INGELESA Antxon Serras Antxon Serras

HISTORIA Eli Agirreazaldegi Eli Agirreazaldegi

FILOSOFIA II Mª Eugenia Laboa Mª Eugenia Laboa

MODALITATEKOAKMATEMATIKA II Rafa Osa

KIMIKA Rafa Osa

BIOLOGIA Edurne Murgiondo

FISIKA Mikel Etxaniz

GEOGRAFIA Iñaki Orbegozo

LATINA II Txaro Ariztimuño

GIZARTE ZIENTZIETAKO MATEMATIKA II Rafa Osa

EKONOMIA ETA ENTREPRESA ANTOLAKETA Iñaki Orbegozo

AUKERAGAIAKARTEAREN HISTORIA Eli Agirreazaldegi

GIZA ANATOMIA ETA FISIOLOGIA Lea Dorronsoro

MARRAZKETA TEKNIKOA II-OLD Izaskun Ibarrola

ADMINISTRAZIO PROZESUAK Nagore Salterain

Page 11: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

10 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

1.2.-IKASLEEN EGUTEGIA: DBH 1. ZIKLOA

Page 12: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

11

1.2.-IKASLEEN EGUTEGIA: DBH 2. ZIKLOA ETA BATXILERGOA

Page 13: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

12 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

1.2.- IKASLEEN ORDUTEGIA

DBH 1. eta 2. zikloak:

BATXILERGOA:

ORDUA

ASTELEHEN, ASTEAZKEN

eta OSTIRALETAN

08:20 - 09:15 Klasea

09:20 - 10:15 Klasea

10:15 - 10:30 Atsedena

10:30 - 11:25 Klasea

11:30 - 12:25 Klasea

12:25 – 12:45 Atsedena

12:45 – 13:40 Klasea

13:45 – 14:35 Klasea

Autobusa 1 14:40an

Jangelako txanda 14:35ean

Autobusa 2 15:15ean

ORDUAASTEARTE

etaOSTEGUNETAN

08:20 - 09:15 Klasea

09:20 - 10:15 Klasea

10:15 – 10:50 Atsedena

10:50 - 11:50 Klasea

11:55 - 12:55 Klasea

15:00 – 15:55 Klasea

16:00 – 16:55 Klasea

Jangelako txanda 14:00etan

ORDUA

ASTELEHEN, ASTEAZKEN

eta OSTIRALETAN

08:20 - 09:15 Klasea

09:20 - 10:15 Klasea

10:15 - 10:30 Atsedena

10:30 - 11:25 Klasea

11:30 - 12:25 Klasea

12:25 – 12:45 Atsedena

12:45 – 13:40 Klasea

13:45 – 14:35 Klasea

Autobusa 1 14:40an

Jangelako txanda 14:35-15:05

Autobusa 2 15:15ean

ORDUAASTEARTE

etaOSTEGUNETAN

08:20 - 09:15 Klasea

09:20 - 10:15 Klasea

10:15 – 10:30 Atsedena

10:30 - 11:20 Klasea

11:25 - 12:15 Klasea

12:20 – 13:10 Klasea

13:10 – 13:40 Atsedena

13:40 – 14:30 Klasea

14:35 – 15:25 Klasea

Jangelako txanda 13:10 – 13:40

Autobusa 15:30ean

Page 14: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

13

1.3.- AUTOBUS ORDUTEGIADerrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta BATXILERGOA

Page 15: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

14 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

GARRAIOKO OHARRAK

• Derrigorrezkoa da segurtasun uhala jartzea.• Donostiako geltokietan bertako autobus geltokiaren zenbakia agertzen da.• Ordutegi hau ikasturte hasierakoa da, agian aldaketaren bat egin beharko da ikasturtean

zehar.• Eguerdiko bidaiek agian ez dute bat egingo goian adierazten den autobus zenbakiarekin.• Autobusez aldatu nahi izanez gero, familiak eskaera aldez aurretik idatziz egingo du eta

autobuseko zaintzaileari emango dio. Zaintzailea familiarekin harremanetan jarriko da erabakitakoa adierazteko. Ez dira egun bereko aldaketa eskaerak onartuko.

1.4.- KONTUAN HARTZEKO OHARRAK

ASEGURUA

Eraikin nagusian funtzionamendua honelakoa izango da: ikasleak min hartzen duenean, sendagileari deitu eta familiari adieraziko diogu. Istripuaren arabera, honela jokatuko dugu:

• Istripu arinetan, sendagileak zauritua ikastolan sendatuko du eta familiari informea igorriko dio

• Istripu larrietan, zauritua ospitalera anbulantziaz eramango da. Kasu horretan, gainera, familiartekoren batek edo Lizeoko irakasleren batek lagunduko dio.

JANGELA ZERBITZUA

BAZKARIAKAzken urteotan bezala klase egun guztietan eskainiko dugu zerbitzua, irailaren 9an hasita ekainaren 21era arte, alegia. Hartara, ikasleak, klase eguna goizez nahiz goiz eta arratsal-dez izan, jangela zerbitzua izango du ikasturte osoan. Kostuen artean desberdintasun handiak daudenez, mailaren arabera bereizi ditugu jange-lako prezioak. Hona ikasturte berriko prezio politika DBH eta Batxilergoan:

• Egunero geratuko direnei bazkariko 5,20 € kobratuko zaie, hau da, 92’50 € hilero urritik ekainera bitarte, biak barne. Urte osoan geratzen direnei 14 egun ez zaizkie kobratuko eta beti bezala, 15 egun baino gehiagoko gaixotasuna izanez gero, kuotatik kenketa egingo litzateke.

• Noizean behin geratzen diren ikasleek 5’80 € ordainduko dute bazkari bakoitzeko eta hamarnaka erosi beharko dira. Takoaren prezioa 58’00 €koa izango da eta ordainketa bi kontu korronte hauetan egin ahal izango da:

Kutxabank: ES15 2095 5089 58 1060198347 Laboral Kutxa: ES48 3035 0125 11 1250014694

Page 16: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

15

DIETA Ikasleren batek dieta bereziren bat jarraitu behar badu, gurasoek ohar bidez adieraziko dute, jantokian jakitun egon daitezen. Bestalde, ezingo da kanpotik janaria jangelara ekarri.

OGITARTEKOAKDatorren ikasturtean ez da igoerarik izango. Handiak 1’50 euro balioko du eta txikiak 0’60 euro. Ogitarteko hauek bosnaka erosiko dira banketxetako kontu korronte berean dirua sartuz (handiak 7’50 euro, txikiak 3 euro).

EGUERDIETAKO EREMUA

LIBURUTEGI ZERBITZUA EGUERDIZLizeoan bazkaltzen duten ikasleek 13:00etatik 14:45ak bitarte liburutegia erabiltzeko auke-ra izango dute. Bertan irakasle arduraduna egongo da.

JANTOKIKO JOLAS EREMUALizeoan bazkaltzen duten ikasleek 13:00etatik 14:45ak bitarte jangelako jolas eremua era-biltzeko aukera izango dute. Bertan irakasle arduraduna egongo da. Era berean, kanpo aldeko zaintzaz eta jolasaz arduratuko den beste irakasle bat egongo da.

EGUERDIETAKO EKINTZAKAurten ere, eguerdi partean, nahi duten ikasleentzat hainbat ekintza antolatu ditugu. Hala, aukeran egongo dira: trikitixa, panderoa, txalaparta, ingelesa, xakea, bertsolaritza, mahai tenisa, euskal dantza, buztina, robotika-scratch eta marrazketa.

ESKOLA KIROLA• Jarduera honek helburu hezitzailea du.• Lizeoak ekipo bakoitzaren ekipajea jarriko du.• Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorakoentzat antolatutako jarduera da.• Entrenamenduak bukatzerakoan autobus zerbitzua egongo da 18:00etan. • Entrenamenduan geldituko ez diren ikasleek, aurrez bere ohiko autobuseko arduraduna-

ri lekurik dagoen galdetu beharko diote• Kuota, urrian hasita, maiatzera bitarte kobratuko da.• Izena ematean ikasturte osorako konpromisoa hartzen da.• Gurasoek kirol hezitzailearen esanak errespetatu behar dituzte.

GAZTELUTXO GURASO ELKARTEAGurasook dugun elkartea da: familia arteko irteerak burutzeko eta Herri Urratsera bezalako txangoak egiteko. Edozein dela ere egin beharreko ordainketa, hona hemen Kutxabank-eko kontu korrontearen zenbakia:

Kutxabank: ES67 2095 5089 54 1061799465

Page 17: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

16 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

BEKAK ETA DIRULAGUNTZAK

• 0–18 urte bitartekoentzat: ikas materiala eta jangelarakoEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ateratzen du. Deialdia irailean argitaratzen da Eus-kal Herriko Buletin Ofizialean (0 eta 1 urtekoei kuotarako laguntza ematen zaie eta batxi-lergoko ikasleei jangela zerbitzua ez zaie bekatzen).

• 2 – 18 urte bitartekoentzat: Lizeoko kuotarakoPasaia-Lezo Lizeoak ematen dituen bekak dira 2 urte eta 18 urte bitartekoentzat. Irailean banatzen da zirkularra Eusko Jaurlaritzako bekarekin batera aurkezteko.

• DBH 2 . zikloa eta Batxilergokoentzat: atzerrian ingelesa eta frantsesa ikasteko.1. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ateratzen duena DBH 2. zikloarentzat eta Ba-

txilergokoentzat. Baldintzak: • Beken Deialdi Orokorreko bekaren onuraduna izatea.• Aurreko urteetan Sailak atzerrian ikastaroak egiteko deitutako plazetan beken onura-

dun ez izatea. • Nota onak izatea. Ingelesean “ongi”, gutxienez.• Salbuespen gisa, bekadunak ez zirenei aurreko ikasturtean eskaera onartu zitzaien,

beti ere plazak bekadunekin betetzen ez baziren eta oso nota onak edukiz gero.2. Gobernu zentralak ateratzen duena batxilergoko ikasleentzat. Deialdia otsailean ate-

ratzen da Estatuko Buletin Ofizialean. Baldintzak: • Beken Deialdi Orokorreko bekaren onuraduna izatea.• “Oso ongi”ko nota edukitzea ingelesean zein bataz besteko orokorrean.

• Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat:Beste unibertsitate barrutietan ikasi nahi duten ikasleei zuzenduta. Deialdia maiatzean ateratzen da Estatuko Buletin Ofizialean.

Page 18: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

17

1.5.- TELEFONO, HELBIDE ETA KONTU KORRONTEAK

e-maila: [email protected] ORRIA: www.lizeoa.eus

DIRU SARRERETARAKO KONTU KORRONTEAK• Jangela, ogitarteko eta ikasleen egonaldietarako:

Kutxabank: ES15 2095 5089 58 1060198347Laboral Kutxa: ES48 3035 0125 11 1250014694

• Familia arteko mendi irteeretako, eta Herri Urrats, Nafarroa Oinez eta gisakoentzat:

Kutxabank: ES67 2095 5089 54 1061799465

TELEFONOAK HAUR HEZKUNTZA Pasai Antxo - 2 eta 5 urte bitartekoak 943 345283 - 0 eta 1 urte bitartekoak 943 345405 Pasai Donibane - 3 eta 5 urte bitartekoak 943 524455 - 0 eta 2 urte bitartekoak 943 341854 Pasai San Pedro 943 395562 Lezo - 0 eta 2 urte bitartekoak 943 344016 - 3 eta 7 urte bitartekoak 943 340763

ERAIKUNTZA NAGUSIA Telefonoa 943 526850 Faxa 943 526854

Eraikin nagusiko zentralitaren luzapenak honako hauek dira. Saiatu jolas-garaietan edo tu-toreek adierazitako orduetan deitzen luzapena erabiliz:

Lehen Hezkuntzara deitzeko 1DBH 1. ziklora deitzeko 4DBH 2. ziklora deitzeko 5Batxilergora deitzeko 6

Page 19: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

18 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

II- FUNTZIONAMENDU PEDAGOGIKOA LIZEOAK BULTZATZEN DITUEN JARRERA ETA BALOREAK Honatx gure hezkuntza komunitateko familietan eta ikastolan bertan landu nahi ditugun baloreak

• Leialtasuna: leiala dela ulertuz, printzipioetan oinarritutako pertsona izatea, emandako

hitza aintzat hartzea, eta norberaren buruarekin koherentea izatea.• Errespetua: errespetuzkoa dela ulertuz, bestea den bezala onartzen duen pertsona iza-

tea. Besteak pentsatzen edo esaten duenarekin bat ez etorrita ere, bestea errespetatzen lagunduko duen jarrera demokratikoaren jabe izatea.

• Kritikotasuna: kritikoa dela ulertuz, bizitzea egokitzen zaizkion abaguneak, berezko iriz-pideekin baloratzeko gaitasuna duen pertsona izatea.

• Entzuteko gaitasuna: hori dela ulertuz, besteak esaten duena jasotzeko gai den pert-sona izatea. Hau da, errespetuzko jarrera neutraletik haratago, bestearen esanarekin inplikatzen den pertsona izatea.

• Solidaritatea: solidarioa dela ulertuz, besteen beharren aurrean laguntzera egiten duen pertsona izatea.

• Norberaren autonomia: autonomoa dela ulertuz, besteen esanen edota laguntzen zain egon gabe, eta gainontzekoak kontuan hartuz, bizimodua aurrera ateratzeko eta eraba-kiak hartzeko gai den pertsona izatea.

• Sormena: sortzailea dela ulertuz, problema eta egoera desberdinetan aukera eta so-luzio desberdinak bilatzeko gai den pertsona izatea.

• Euskalduntasuna: euskalduna dela ulertuz, euskara ezagutu eta erabiltzen duena, eta Euskal Herria ezagutu eta maite duen pertsona izatea.

• Beste kulturekiko begirunea: hori dela ulertuz, besteen kulturak onartzen eta errespe-tatzen dituen pertsona izatea.

• Gizartearekin konpromisoa: konprometitua dela ulertuz, gizartearen arazoen aurrean kezka agertu eta haien konponbidean konprometitzen den pertsona izatea.

• Ingurumenarekin konpromisoa: konprometitua dela ulertuz, ingurumenaren arazoen aurrean konprometitzen den pertsona izatea.

Balore hauek, bistan da, eskolaldi osoari dagozkio eta Lizeoaren eta familiaren artean sus-tatu beharrekoak dira.

Page 20: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

19

2.1.- DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

IKASLEEN EBALUAZIOAIkasturtean 3 ebaluazio egiten dira. Noten berri emateko buletina ikasleari banatzen zaio, landutako helburu guztien xehetasunekin batera, etxean erakutsi eta sinatua ekar dezan aste beteko epean.

Ez dago azterketa egun finkorik; hau da, helburuka egiten da ebaluazioa. Irakasgai bateko helburu bakoitza edo multzo bat landu ondoren ebaluatu egiten da, eta ikasleak gaindituko ez balu, errekuperazio saioa ere izango du. Saio horiek, adinean aurrera joan ahala, mu-rriztu egingo dira. 2. zikloan gai bakoitzean, gehienez ere, bi errekuperazio saio egingo dira ebaluazioko.

LOEren eraginez, aparteko azterketa finalak egingo dira, ikasturtean zehar gainditu ez du-ten ikasleentzat. Aurreko ikasturteko gainditu gabeko gaiak dituzten ikasleentzat ohiko eta aparteko deialdiak izango dira ekainean zehar.

Nota banaketa egunak hauek dira:

MAILA EBALUAZIOA EGUNA

DBH 1 eta 2

Lehena azaroaren 27anBigarrena martxoaren 4anHirugarrena maiatzaren 31nAparteko deialdia ekainaren 22an

DBH 3

Lehena abenduaren 3anBigarrena martxoaren 11nHirugarrena ekainaren 10eanOhiko deialdia ekainaren 16anAparteko probak ekainaren 16,17,20

Aparteko deialdia ekainaren 22an

DBH 4

Lehena abenduaren 3anBigarrena martxoaren 11nHirugarrena ekainaren 8anOhiko deialdia ekainaren 15eanAparteko probak ekainaren 10,13,14

Aparteko deialdia ekainaren 22an

Page 21: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

20 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

PROMOZIO IRIZPIDEAK ETA ESKOLATZEAIkaslearen promozioa maila bukaeran erabakiko da. Kurtsoz pasatzeko edo DBHko Titulua lortzeko, ikasleak irakasgai guztiak gainditu behar ditu. Irakasle taldearen eskutan geratzen da bat edo bi gairekin kurtsoz pasatzeko erabakia edota Titulu emankizunerako proposat-zea .

Promozio irizpide horiek kontutan izango dute:• Zein gai gainditu dituen.• Edukiak, prozedurak eta jarrerak nola bereganatu dituen.• Ikaslearen heldutasuna• Ikasketen jarraipenerako ikasleak azaltzen dituen ahalbideak eta aukerak.

Ikasleen derrigorrezko eskolatzeari buruzko oharrak:• Ikasleak legez derrigortuak daude 16 urterekin ikasten ari diren maila bukatu arte esko-

latuak egotera.• 18 urte betetzen duten urtean bukatu behar dute DBH, gehienera jota. • DBH bukatu arteko bizitza eskolarrean zehar, ezin da bi aldiz baino gehiagotan errepika-

tu.• Ezin da kurtso bera hiru aldiz egin.

TUTORETZAIkasleek tutoretza ordu bat dute astean, euren ordutegian txertatua. Bertan, hainbat gai jo-rratzeko aukera dute, batez ere euren bilakaera pedagogikoa eta antolamenduari buruzkoak.Tutorea beti dago ikasleekin banan bana aritzeko prest, arazo edo kezkaren bat tartean denean.

Gurasoek tutorearekin hitz egin nahi duzuenean, aurretik eguna eta ordua zehaztu behar dituzue berarekin. Horretarako, hoberena Lizeora deitzea da. Ahal izanez gero, komeniga-rria da atseden orduan deitzea. Gainera, animatu nahi zaituztegu telefonoa hartzera eta tutorearekin harremanetan jartzera.

Tutoreak berak zuekin hitz egiteko beharra ikusten duenean, telefonoz deituko dizue, le-henbailehen zuekin bilera ordua zehazteko. Era berean, tutoreak edozein gorabehera na-barmenen berri emango dizue ahalik eta azkarren.

• DBH 1. eta 2. mailetan, gutxienez, banan banako bi bilera egingo dira urtean, tutoreak deituta

• DBHko 1.mailan, bilera gelaka egingo da.• DBHko 2. mailan, bilera orokorra burutu ondoren, gela bakoitza bere tutorearekin elkar-

tuko da ikasturteari dagozkion xehetasunak azaltzeko.• DBHko 2.zikoan, Mailako Bilerak egingo dira informazio orokorragoa emateko. Behean

bilera hauen datak ematen zaizkizue. Datak gerturatzen doazen heinean, zirkular bat ailegatuko zaizue bilerara deituz.

Page 22: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

21

ZENBAIT AHOLKU

Ondoren datozen aholkuak, agian, jakinak irudituko zaizkizue. Hala bada, soberan daude, baina lagungarri suerta dakizkizuelakoan idatzi ditugu.

• Ikasketak eguneratuak eraman behar dira, sistematikoki ikasteko ohitura sortuz (azter-keta bezperatan besterik ez ikastea ez da gomendagarria).

• Apunteak eta lanerako tresnak txukun, ordenatuak eta lokalizatuak eduki behar dira.• Eskolaz kanpoko ekintzak komenigarriak dira, baina bere neurrian.• Ikasleek beren erabaki pertsonalen ardura hartzen joan behar dute bai ikastolan, bai

etxean.• Familiak gainean egon behar du bere seme-alabaren eskola bilakaera gertutik jarraituz

(azterketak noiz dituzten jakinez, etxerako lanen eta apunteen kontrola eginez, etxean ikasteko ordutegi bat finkatuz etab).

2.2.- BATXILERGOA

IKASLEEN EBALUAZIOAHiru ebaluazio daude. Ebaluazio bakoitzean, eta gaiaren arabera, azterketa bat edo bi egon daitezke. Hauekin batera proiektuak eta bestelako lanak ere kontuan hartu ahal izango dira ebaluatzerako orduan. Normalean, balio handiena bukaerako azterketak du.

Lehenengo eta bigarren ebaluazioak errekuperazioen bidez gainditu daitezke. Hirugarren ebaluazioak ez du berezko errekuperazio txandarik, ohiko deialdiko globalera pasatzen da, gainditu gabe izanez gero. Ebaluazioetan zehar gaiak gainditu ez dituztenentzat beste bi aukera daude: ohiko deialdia eta ez ohikoa.

Ohiko deialdian gainditu gabeko ebaluazioak errekuperatzeko aukera izango dute. Dena den, gai batzuetan azterketa orokorra izango dute, ikasgaiak hala eskatzen duelako eta irakasleek aurrez halaxe adierazi dietelako.

Batxilergoko ikasleek, nota hobetzeko, ohiko deialdian (asignatura osoari buruz) aurkezte-ko aukera izango dute, aukera bakarra. Gaizki egiten badute, zeukaten nota gordeko zaie. Ikasleen azken kalifikazioa zenbaki osoz, hamarrekorik gabe, adieraziko da.

MAILA EGUNA ORDUADBH 1 Irailak 29

17:30

DBH 2 Urriak 1

DBH 3Irailak 22Apirilak 19

DBH 4Irailak 24Apirilak 21

Page 23: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

22 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

Aparteko deialdiko azterketak prestatzeko errekuperazio klaseak izango dira: Batxilergo 1ean ekainaren 1etik 8ra bitarte. Batxilergo 2an maiatzaren 23tik ekainaren 7ra bitarte.

Selektibitatea prestatzeko klaseak maiatzaren 23tik ekainaren 3ra izango dira. Selektibita-tea gainditzeko bi aukera daude: ohiko deialdia (ekaineko bigarren astean) eta ez ohikoa (uztailaren bigarren astean).

Hauek dira BATX-1eko azterketa egunak

Hauek dira BATX-2ko azterketa egunak

Azterketa egunak Nota banaketa

Errekuperazioak(15:00etatik 16:30era)

1. ebaluazioa Azaroak 11,12,13,16,17 Azaroak 27• Azaroak 30• Abenduak 2,9,14,16• Urtarrilak 11,13,18,25

2. ebaluazioa Otsailak 18,19,22,23,24 Martxoak 4 • Martxoak 7,9,14,16• Apirilak 4,6,11,13,18

3. ebaluazioa Maiatzak 11,12,13,16,17 Maiatzak 23 Ez dago errekuperazio saiorik

Ohiko deialdiko azterketak

Maiatzak 24,25,26,27 Maiatzak 31

Aparteko deialdiko azterketak Ekainak 9,10,13,14 Ekainak 17

Azterketa egunak Nota banaketa Errekuperazioak(15:00etatik 16:30era)

1. ebaluazioa Azaroak 11,12,13,16,17 Azaroak 27• Azaroak 30• Abenduak 2,9,14,16• Urtarrilak 11,13,18,25

2. ebaluazioa Otsailak 18,19,22,23,24 Martxoak 4 • Martxoak 7,9,14,16• Apirilak 4,6,11,13,18

3. ebaluazioa eta gai pendienteak Maiatzak 4, 5, 6,9,10 Maiatzak 16 Ez dago errekuperazio saiorik

Ohiko deialdiko eta gai pendienteen azterketak

Maiatzak 17,18,19,20 Maiatzak 24

Aparteko deialdiko eta gai pendienteen azterketak

Ekainak 9, 10,13,14 Ekainak 17

Page 24: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

23

PROMOZIO IRIZPIDEAK ETA ESKOLATZEA

• BATXILERGO TITULUA lortzeko gai guztiak gainditu behar dira. Lau urteko epea dago batxilergoa bukatzeko.

• BATXILERGO 1. mailako bi gai gainditzeke izanez gero promozionatu egiten da. Hiru edo gehiagorekin kurtsoa errepikatu egin behar da.

• BATXILERGO 2. mailan gairen bat gainditu gabe utziz gero, gainditu gabeko horiek soilik errepikatu behar ditu.

TUTORETZATutorea bere gelako erreferente nagusia da eta beti dago ikasleekin banan bana aritzeko prest, arazo edo kezkaren bat tartean denean.Gurasoek tutorearekin hitz egin nahi duzuenean, aurretik eguna eta ordua zehaztu behar duzue berarekin. Horretarako, hoberena Lizeora deitzea da. Ahal izanez gero, atseden or-duan deitzea komenigarria da. Gainera, animatu nahi zaituztegu telefonoa hartzera eta tu-torearekin harremanetan jartzera.Tutoreak berak zuekin hitz egiteko beharra ikusten duenean –arrazoi akademiko edo dizi-plinari buruzkoak direla medio- telefonoz deituko dizue, lehenbailehen zuekin bilera ordua zehazteko. Era berean, tutoreak edozein gorabehera nabarmenen berri emango dizue aha-lik eta azkarren.Informazio orokorragoa emateko Mailako Bilerak egingo dira. Bertan, tutore bakoitzak tu-toretza orduak adieraziko dizkizue. Behean bilera hauen datak ematen zaizkizue. Datak gerturatzen doazen heinean, zirkular bat ailegatuko zaizue bilerara deituz.

• BATX 1.: urriaren 13an arratsaldeko 17:30ean.• BATX 2.: urriaren 15ean arratsaldeko 17:30ean.

ZENBAIT AHOLKUDBHko sistemarekin alderatuta Batxilergoa dezente desberdina delako, hona hemen aho-lku zehatz batzuk.

• Nahiz eta hiruhileko bakoitzean proba gutxi egon, ikasleak ez dira despistatu behar eta ikasketak eguneratuta eraman behar dituzte.

• Apunteak hartu eta ongi antolatu behar dituzte.• Agindutako etxerako lan guztiak egin behar dituzte.• Ezin dute inolaz ere irakasgai baten haria erabat galdu. Zerbait ez badute ulertzen, gal-

detu behar dute.• Ahalegin serio, luze eta tinkoa egiteko ohitura hartu behar dute.• Familiaren jarraipena garrantzitsua da, seme-alabak ikasketekiko interesik ez duela galt-

zen eta behar duen lana egiten duela bermatzeko.

Page 25: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

24 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

2.3.- BESTELAKO HEZKUNTZA JARDUERAKEUSKARAZ BIZIGure Hezkuntza Proiektuko pasarte batek honako hau dio: gure seme-alabak formazio euskaldunaz hezi daitezen nahi dugu, hau da, euskara ongi menderatuz, euskararen eta euskal kulturaren transmisioarekin eta garapenarekin konprometitu daitezen nahi dugu.Gure ezaugarri nagusienetakoa izanik, beste hainbat ikastolarekin batera, EUSKARAZ BIZI proiektuan sarturik gaude. Aipatutako programaren bidez, ikasleen arteko hizkuntza harre-mana euskara izatea nahi dugu.Nolanahi ere, ikastolako esparrua garrantzitsua bada ere, familiarena are garrantzitsuagoa da. Egungo ikerketa guztiek adierazten dute euskararen familia bidezko jarraipena dela garrantzitsuena hiztun aktiboak lortzeko. Beraz, familiaren konpromisoa ezinbestekoa da. Gazteak familian euskararen aldeko jarrera bizi behar du; ezin da euskara ikastolaren gain soilik utzi.

Hona hemen zuei etxean egiteko eskatzen dizueguna:

• Euskaraz badakizue, egizue euskaraz; seme-alabekin, zuen artean, lagun artean, den-detan, nonahi, lehen hitza euskaraz egin.

• Zuetariko bat euskalduna bada, egin beti euskaraz seme-alabekin.• Euskaraz ez badakizue, emaiozue lekua euskarari, gizarteak eskaintzen dituen baliabi-

deak erabiliz eta ahal den neurrian euskara ikasiz. Oarsoaldeko udaletxeek eta beste erakunde batzuk euskara ikasteko ikastaroak antolatzen dituzte.

• Anai-arreben artean eta lagunekin euskaraz egiteko eskatu, eta egiten dutenean gorai-patu.

• Euskal ekintzetan parte hartu: Kilometroen jaiak, antzerkiak, pelikulak euskaraz…• Euskal kantu-ipuin, bideoak eta irratiak entzutera animatu• Euskaraz irakurtzea sustatu• Aisialdian ere euskarari eutsi diezaioten ahalegindu.

HEZIKETA BALOREETANGure eguneroko ahalegin pedagogikoari bultzada bat eman ahal izateko, urtero bezala aur-ten ere kanpoko adituak ekarriko ditugu gure ikasleei baloreetan hezten jarraitzeko. Beren intereseko ikastaro eta hitzaldien bitartez laguntza aurkituko dute pertsonak bezala garat-zeko eta oztopoak gainditzeko.

• DBH 3. eta BATXILERGO 1eko ikasleentzat “Heziketa Afektibo-Sexuala” ikastaroa anto-latu dugu, Amaia Vazquez adituak zuzenduta.

• DBHn ikasleek “Osasunerako Heziketa” programako pelikulak ikusi eta landuko dituzte.• Ohitura osasuntsuak izateko ikastaroren bat ere edukiko dute DBHko zenbait mailatan

(drogomenpekotasunaren eta tabakismoaren aurka, adibidez).• DBHko maila guztietako ikasleek parte hartuko dute euskararekiko jarrera ona eta

irakurtzeko zaletasuna sustatzeko hainbat ekintzatan.

Aipatutako ekintzez gain, beste batzuk ere egitea ez dugu baztertzen. Eskaintza horiek behin ikasturtea hasi ondoren ailegatzen zaizkigunez, ezin dugu oraindik gehiago zehaztu.

Page 26: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

25

ESKOLA-TRUKEA HOLANDAREKIN2015-2016 ikasturtean ere azken urteetako eskola-trukearen esperientziari eutsiko diogu, oso egokia izan baita azken urteotakoa. Aurten ere, Holandako Roermond hiriko Bisschop-pelijk College Broekhin ikastetxearekin izango da aipatu trukaketa. Hamasei eguneko irau-pena izango du, gutxienez. Zortzi eguneko harrera egingo diegu, alde batetik, eta bestetik zortzi egun izango dira bertara egingo direnak.Parte hartuko duten ikasleak Batxilergo 1. mailakoak izango dira. Hala ere, ez da nahikoa izena ematea parte hartzeko. Izan ere, badaude bete behar diren baldintza batzuk: inge-leseko ezagueraren eta erabilpenaren maila hobetzeko nahia izatea, suspentso askorik ez edukitzea, jarrera egokia agertzea prestaketa saioetan, etxerako lanak burutzea, etab.Ikasturtean zehar trukaketarako prestaketa saioak burutuko dira, eskola orduetatik kanpo. Saio hauen helburua ingelesezko komunikazioa hobetzea baino ez da, eta baita eskola-trukerako materiala sortzea ere.

TXANGO PEDAGOGIKOAK• DBH 1. maila: Urrian egun bateko txangoa, zehazteke. Ekainaren 1,2 eta 3an

irteera Lizarrara. • DBH 2. maila: Urrian egun bateko txangoa, zehazteke. Ekainaren 1,2 eta 3an

irteera Zuhatzara.

DBH 1 eta DBH 2ko egonaldietako ordainketak azaroan, otsailean eta maiatzean egingo dira kontu korrontetik.

• DBH 3. maila: Irteerak ekainaren 17 eta 20an.

• DBH 4. maila: Ikasketa Amaierako Bidaia ekainaren 16tik 22ra.

• BATXILERGO 1.: Eskola trukea, eta gainontzekoek egun bateko irteera.

• BATXILERGO 2.: 3 eguneko bidaia, azaroaren 18, 19, 20an Madrilera.

Page 27: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

26 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

2.4.- ARAUTEGIAKElkarbizitza eta eguneroko jarduna bermatzen dute. Arau hauek betearaztea denon eginbe-harra da, guraso, langile eta baita ikasleena ere. Denok horren arduradun sentitu behar dugu.

DBH ETA BATXILERGOKO ARAUTEGI OROKORRALizeoan bai ikasgeletan, korridoreetan, jolaslekuetan, garraioan, jangelan eta ikastetxeak antolatutako jardueretan geure hizkuntzan mintzatuko gara: EUSKARAZ.

Asistentzi arautegia• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek ez dute faltak egiteko eskubiderik.• Faltak justifikatzeko, gurasoek tutoreak ikasleari emandako orria bete beharko dute.

Hutsegite agiri hauek gurasoek soilik bete ditzakete.• Aurreikusitako asistentzia falten (sendagilea, dentista etab.-erako. ordua, kirol lehiake-

tak,…) justifikanteak falta egin behar den egunaren aurretik emanak izan beharko dute, data eta ordua zehaztuz. Hutsegite agiririk ekartzen ez bada, falta jarriko da.

• Ezustekoren bat balitz (ikaslea gaixo jartzea, adibidez), gurasoek tutoreari telefonoz abisatuko diote ikastolara deituz, edo bestela ikaslea ikastolara itzultzen denean jus-tifikantearen bidez. Hutsegite agiri horiek aurkezteko epea hiru egunekoa izango da. Justifikante eredua tutoreari eskatu behar zaio.

• Irakasleoi deitzeko, ahal izanez gero, atseden orduan egingo da, edo tutoreak adierazi-tako orduan.

• Justifikanteen onarpena Klaustroaren eskutan gelditzen da.• Ebaluazio batean gai bateko azterketa atzeratzen bada, ezin da gai horretako ebaluazio

bereko errekuperazioa atzeratu.• Asistentzia falten berri nota buletinean emango da.

Egozketak edo kanporaketak• Ikaslea, bere jarrera okerra dela eta, klasetik kanporatua baldin bada, tutoreak etxera

abisatuko du eta falta bat jarriko zaio.• Puntualitate falta dela eta, (gai berean) lautan berandu iritsiz gero, jarrera panelean falta

bat jarriko zaio.• DBH 1. zikloan 3 aldiz kaleratua izanez gero, egun baterako etxeratua izango da. Bost

falta larrirekin ikasturte amaierako irteera egiteko aukera galtzen dute.• DBH 2. zikloan seigarren faltarekin ikasturtean zehar antolaturiko irteera eta ekintza pe-

dagogikoak egiteko aukera galduko du; zortzigarren faltarekin egun baterako etxera-tua izango da. Jokabide oker hori errepikatuz gero, neurri gogorragoak hartuko dira. Kasu larriak Lizeoko Batzorde Pedagogikora eta Artezkaritza Kontseilura eramango dira. Hezkuntza Ikuskaritzan ere horren berri emango da.

• DBH 2. zikloan diziplina hutsegiteengatik ikasleren bat etxeratua bada, kanporatua da-goen egun bakoitzeko bi falta kontatuko zaizkio, horrek irteeretan eta bestelako antzeko ekintzetan eduki dezakeen eraginarekin.

• Egozketa edo kanporaketen berri, gurasoei egun berean jakinarazteaz gainera, asisten-tzia faltekin batera nota buletinean ere emango da.

Page 28: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

27

MugikorrakIkasleek ezin dute ezertarako geletan mugikorra edo MP4 etab. moduko gailuak erabili. Halako gailuekin harrapatuz gero, aste beterako kenduko zaie. Lehen zikloan, mugikorra Lizeoko eremuan beti itzalita egongo da. Musika entzuteko, mu-gikorra ez den beste gailuren bat erabili beharko dute, beti ere grabagailurik gabekoa. Horrez gain, edozein mailatan, mugikor edo beste gailuren batekin grabaketak egitea edo argazkiak ateratzea oso larritzat jotzen da eta larritasunarekiko bat datozen neurriak har-tuko dira.

Erretzea debekatua dago Lizeoko eremuan.Drogaren bat kontsumitzen harrapatuz gero (porroak,…), txangoetara joateko baimena ukatu egingo zaie, aste bateko kaleratzearekin batera. Erretzailearen ondoan dauden gai-nontzekoak ere zigortuak izango dira.

HausketakArauak ez betetzearen ondorioz zerbait hautsiz gero, norberak ordaindu beharko du.

Sarrera –irteerakLehen Hezkuntzako pasilloetatik ezin daiteke ibili, goizeko lehen orduan izan ezik, 8:20ean.

Eguerdiak• Aulkiak bere lekuan jarri behar dituzte. Eguerdian, mahai azpian. Arratsaldean, mahai

gainean.• Irteterakoan, gela era egokian utziko dute (lurra, apala, materiala,…)• Irteera garaietan eskaileretan eta pasilloetan lasai ibiliko dira, inor bultzatu gabe. • Lizeoko liburutegian, jardunaldi zatitua duten egunetan, 13:00etatik aurrera, bertan ari

daitezke lanean, bertako arauak errespetatuz eta liburutegiko langilearen ardurapean.• DBH 1. zikloko ikasleei bereziki dagokienean:• Bazkalondoren ezin dute korridoreetan sartu.• Bazkalaurretik eta ondoren pezeretan egon daitezke, beti ere, modu egokian.• Bazkalaurretik terrazan egon daitezke baina pasilloan, ez.

Lizeoarekiko errespetua• Eraikuntza eta baita ingurunea ere, behar bezala zainduko dituzte.• Ikasle bakoitza bere mahaia, aulkia, arasa edo takilaren arduraduna da. Hauek hondatu-

ta azalduz gero, bera izango da erantzule.• Era berean, gela bateko ikasleak gela horren arduradunak dira eta gela zikina badago

edo pintadak azaltzen badira, gela garbitzen geratuko dira arratsaldean.• Leku komunen (pezera, korridoreak, komunak,…) arduradunak denok gara.• Pezera zikina agertzen bada egun batez itxi egingo da.• Eguerdietan geratzen diren ikasleak drogaren bat kontsumituz harrapatuz gero, ekint-

za honi dagokion neurri zuzentzaileaz gain, epe batez eguerdietan Lizeoan gelditzeko eskubidea ukatuko zaie. Behin baino gehiagotan gertatuta, behin betirako ukatuko zaie jangelan gelditzeko eskubidea.

Page 29: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

28 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

Jolas-garaiak• Ikasleek mailari dagokion pistara joateko aukera izango dute.• Pistetako txandak errespetatu egin behar dituzte.• DBH 1. zikloko ikasleak ezingo dira geletan gelditu jardunaldi zatitua denean;

trinkoetan,bai.• Terrazara joatea erabakiz gero, bakoitza bere solairukora joango da, baina ezin da ez

pilotarik ezta baloirik erabili.• Pasilloetan ez dira jolasean ibiliko.• Sotoan jolasteko aukera izango dute, jolas lasaietan ibiltzeko, ezingo dute ez futbolean

ezta antzeko jokoetan ere ibili.• Lizeoan ezin da kartetan aritu, jolas-garaietan izan ezik.

Autobusetako arautegia• Ikasleek autobusa hartzeko ordua baino bost minutu lehenago egon beharko dute gel-

tokian. Lizeoan Autobusaren zain burdinazko ataritik barna egon beharko dute ikasleek.• Autobusa ere Lizeoko eremua da, eta geletan duten jokabidea eta irakasleei zor dieten

errespetu berbera erakutsi behar dute autobusarekin eta zaintzaileekin.• Errespetu osoz tratatu behar dituzte: autobuseko arduraduna, gidaria, kideak, autobu-

setik kanpo ikusten dituzten pertsonak, eta nola ez, autobusa bera ere bai.• Haien lekuan eserita egingo dute bidaia osoa (arduradunak ikasturte hasieran finkatu-

tako lekuan). Ikasleek derrigorrez jarri beharko dute segurtasun uhala.• Lizeora heltzean, zuzenean ikasgelara joango dira.• Ikastolako joan-etorriak autobusez egingo dira. Autobusa eraliliko ez duten ikasleek

oharra ekarriko diote tutoreari, hori bera adieraziz. Ondorioz, ikastola ez da kargu egingo gerta litezkeen arazoez.

Jangelako arautegia• Jantokiko langileak, bertako ordena eta funtzionamendu egokiaren arduradunak dira,

beraz, errespetatu behar dituzte eta eurek hartutako erabakiak onartu.• Jantokira sartzeko txandak errespetatuko dituzte.• Bazkaldu aurretik eta ondoren ere, komeni da eskuak garbitzea.• Derrigorrezkoa da jaki bakoitzetik gutxieneko bat jatea.• Bazkalorduan eserita egongo dira, korrika egin eta istilurik sortu gabe.• Janaria airera edo lurrera botatzen duenak jaso eta zikindutakoa garbituko du.• Jangelatik kanpora ez dute janaririk aterako.• Jantoki barruan ezin dira mugimendu azkarretako jokoetan aritu.• Arazoren bat dutenean bertako arduradunarengana joko dute, arazoa konpontzeko.• Egunen batean jangelan geratuko ez balira jangelako arduradunari justifikantea eskatu

eta aurkeztu beharko diote.• DBH 2. zikloko ikasleek ezin dute geletan egon bazkalorduan jornada zatitua duten egu-

netan, aurretiaz, errekreo garaian, haien tutorearei baimena eskatu ez baldin badiote behintzat.

Page 30: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

29

BATXILERGOARI DAGOKIONA BEREZIKI.• Asistentzia derrigorrezkoa da.• Falta justifikatu gabe edo justifika ezinen (kanporaketak) kopuruari buruz:

- Ebaluazio batean:• Ikasle batek gai berean 3 falta baldin baditu, azterketa egiteko eskubidea galdu

egingo du; errekuperazio azterketa egiteko aukera, berriz, ez.• Ikasle batek, gai guztien artean, 6 falta egitean tutoreak gurasoekin hitz egingo

du.• 10 faltara iristen denean, egun batez kanporatua izango da eta neurri zuzentzaile

honen akta jasoko da.• 15. faltara iristen denean, aste betez kanporatua izango da. Diziplina neurri ho-

nen akta jasoko da.- Gainontzeko edozein ebaluaziotan 10. faltarekin aste baterako etxera, eta Artezkarit-

za Kontseiluak behin betirako kanporaketa erabaki dezake 15. faltara berriro iristean.- Ebaluazio batean egindako asistentzia falta kopurua (justifikatuak eta justifikatu

gabeak) 60ra iristen bada eta ikasleak ordu lektibo horietan gelan landutakoa erre-kuperatzeko plangintzarik aurkezten ez badu, txanda horretan ebaluazio positiboa lortzeko aukera galduko du. Dena den, errekuperazio azterketara aurkezteko aukera izango du.

• Azterketa garaian, gurasoek azterketa egunean bertan, hau hasi baino lehenago, tele-fonoz justifikatu beharko dute falta, 8:20ean edo 15:00ak baino lehen. Hala izanik, az-terketa horretarako beste aukera bakar bat emango zaio ikasleari (hau da, azterketa bat ezin da bi aldiz atzeratu) eta irakasleak jarriko du eguna, ikaslearekin hitz egin ondoren.

• Takilen arautegia errespetatu behar da.• Batxilergoko ikasleek espazio propioa dute; hirugarren solairuko 2. mailako gelen on-

doko terraza. Batxilergoko ikasleak soilik egon daitezke bertan eta ikasturte hasieran es-pazio honen erabilerako arauak adieraziko zaizkie ikasleei. Erabilera okerra balitz, itxiera planteatuko litzateke.

• Arau hauek errespetatzen ez dituzten ikasleei neurri zuzentzaileak ezarriko zaizkie, gar-bitze lanak egin, etxera abisatu edo, hutsaren larritasuna edo maiztasunaren arabera, klasera etortzeko eskubidea kendu.

KARTEL-IRAGARKIEN ARAUTEGIAOINARRIZKO IRIZPIDEA: KARTELAK, EDOZEIN KASUTAN, GAZTE ERAKUNDE BATEK EDO LIZEOKO GAZTEEK SINATUTAKOAK IZANGO DIRA.

1. Iragarkiak ezartzeko lekua: DBH 2. mailako pasilloan, goiko “Pezeran” (oraingo pane-laren aurrean dagoen paretan) eta idazkaritzatik igoz hirugarren solairuko eskaileretako azken zabalgunetan.

2. Hizkuntza: Iragarkiak euskaraz idatziak egongo dira.3. Iragarkien erakustaldia:

3.1. Deialdiren bat edo jaialdi nahiz antzeko ekintzaren bat iragartzen badu, ekintza hori izango den egunera arte egongo da erakusgai eta hurrengo egunean kenduko du jarri duenak.

3.2. Informazio, mezu edo propagandarako idazki edo iragarpena baldin bada, aste betez egon ahal izango da erakusgai. Ondoren, jarri duenak kenduko du.

Page 31: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

30 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

4. Iragarpen motak:4.1. Edozein eratako ekintza, ospakizun, bilera eta abarri buruzko informazio kartelak

jar daitezke.4.2. Edonolako iritzi, goraipatze, kritika, denuntzia edo azalpen egin daiteke, baina kar-

teletan erabilitako hizkera eta forma zainduz, hau da, inoiz pertsonen nahiz kolekti-boenganako aipamen iraingarri edo mingarririk egin gabe.

4.3. Ez da onartuko edozein erakunde politikorentzat botoa edo kidetasuna eskatzen duen kartelik eta alde batera utziko dira, bereziki, asmo propagandistiko-alder-dikoia erakusten duten kartelak eta Lizeo honetako nahiz hemendik kanpoko edo-zein estamenturen arteko gatazkarik sortzeko helburua agertzen dutenak.

4.4. Merkatal edukia duten kartelak zuzendaritzaren oniritziarekin jarri beharko dira.5. Ezadostasunen ebazpena.

Inoren iritziz, jarritako iragarpenak itun honetan ezarritako irizpideak betetzen ez baditu, Batzar Pedagogikoari igorriko zaio kexua, eztabaidatutako kartela erakusgai jar daite-keen edo kendu egin behar den erabaki dezan.

Lizeoko zuzendaria izango da, beharrezkotzat jotzen badu, Batzarrak gaia aztertu bitartean edozein kartel kentzeko erabakia hartuko duena.

GREBA ETA KLASE ETENAREN ARAUDIABigarren Hezkuntzan greba egiteko eskubidea DBH 2. zikloko eta Batxilergoko ikasleek izango dute, bakoitzak bere berezitasunekin. DBH 1. ziklokoek ez dute greba egiteko es-kubiderik izango, baina 2. mailako ikasleek klase etena egiteko aukera izango dute.

DBH 1. zikloko Klase etenaren araudia1. Klase etenaren eskubidea DBH 2. mailako ikasleek dute.2. Deialdiak beti ere ikasle erakunde batek egina izan beharko du. Deialdia aldez aurretik

ezaguna bada eta informazioa ekarriz gero, eten eskubidea ikasleriari biharamuneko le-henengo bi ordutara luzatuko zaio. Tutoreari edo mailako tutore bati, bezperan etenaren asmoa adierazi beharko zaio.

3. Egunean bertako deialdia baldin bada, klase etenaren eskubidea goizeko atseden ondo-rengo orduetara egokituko da, beti ere aktiboa izango delarik.

4. Etena hasi baino lehen bozketa izango da, beti ere etena aurrera atera ahal izateko erdia gehi bat beharrezkoa izango delarik.

5. Irakaslea gelan izango da. Etena jai bihurtuz gero, irakasleak bertan behera utz dezake eta klasea eman.

6. Etenaldian kartelak egingo balira, kartel eta iragarkiei dagokien araudia bete beharko litzateke

7. Ebaluazio bakoitzeko 3 etenaldi egin ditzakete gehienez.

Page 32: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

31

DBH 2. zikloko eta BATXILERGOko greba araudia1. Deialdiari buruz:

• Edonork proposa dezake asanblada egitea, ordezkariei esanez. Hauek deialdia egokia den edo ez aztertzeko eratuko den Batzordearen bilera eskatuko dute.

• Batzordea bi irakasle eta bi ikaslez osatua egongo da, eta deialdia jarraitzea propo-satu duen ikasleren batekin edo batzuekin bilduko da.

• Greba deialdia egokitzat hartzeko nahikoa izango da Batzorde honi kanpoko gazte erakunderen batek egindako deialdi idatzia aurkeztea (egunkaria, panfletoak,..).

• Greba deialdia egokitzat hartzen bada, Batzordeak ordezkariei esango die, asan-blada egin dadin.

• Baldintza bereziak baleude, Batzordeak baloratuko du deialdiaren egokitasuna bere alde formalari dagokionez, edukiaren baloraziotan inoiz sartu gabe.

2. Asanbladaz: • Asanbladak geletan egingo dira, eta bertan ordezkariek emango dute deialdiaren

berri.• Asanblada arruntak ikastorduetatik kanpo egingo dira.• Grebarako deialdia ezustean edo bat-batean emango balitz, hau da, bezperan

arratsaldez edo egun bereko goizean gelara sartu aurretik, asanblada apartekotzat hartu ahal izango da.

• Aparteko asanbladatan, 8:15etik aurrera Batzordeak bost minutu izango ditu bilt-zeko, ikasleek bost minutu izango dituzte asanblada egiteko eta beste bost minutu bozketarako. Prozesu honek ezingo ditu guztira hamabost minutu gainditu.

3. Desbinkulazio eta binkulazioaz:• Bozketan parte hartu nahi ez duten ikasleek, desbinkulatu nahi duten ikasleek, ber-

tan emango den emaitza ez dute zertan jarraitu eta klaseetara normal joanez jarrai-tu beharko dute.

• Bozketa erabakigarria izan dadin ikasleriaren erdia gehi bat beharko da, eta pro-posamen bat aurrera ateratzeko, bozketan parte hartzen duten ikasleen gehiengo absolutua, hau da, bozemaileen erdia gehi bat.

• Asanblada bukatu ondoren eta bozketari hasiera eman behar zaion unean, irakasle bat joango da gela bakoitzera bozketa eta zenbaketaren prozedura zuzen jarraitzen dela ziurtatzeko.

• Bozketa hasi baino lehenago gelan aurkitzen diren ikasleak zenbatuko dira. Bozke-ta pertsonala eta ezkutukoa izango da, ikasleek botoak urna batean sartuko dituz-telarik. Ezin da botoa delegatu. Botoen kontaketa ez da bozketa bukatu aurretik hasiko, eta behin hasiz gero ez da beste botorik onartuko. Kontaketa ordezkariek egingo dute.

• Ordezkariek emango diote Batzordeari gela bakoitzeko emaitza, honek zenbaketa orokorra egin dezan. Emaitza orokorra ezagutzean Batzordeak ordezkariei emango die, eta hauek gelara joango dira beste ikasleei haren berri ematera. Bozkatzen dutenetik ikasleek gela barruan egon beharko dute, ordezkariak itzuli eta emaitza orokorrak jakinarazten dizkieten arte.

Page 33: 2015 - 2016 - BATX.pdf · moa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira,

32 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA / BATXILERGOAK / LIZEOKO GIDA 15/16

4. DBH 2. ZIKLOko ikasleentzat bereziki.• Ikasturte hasieran, ikasle hauen gurasoek araudi honen arabera beren seme-alabek

Lizeotik alde egiteko baimena badutela edo ez dutela idatziz sinatuko dute.• Geldialdi edo greba bakoitzean gurasoek bere seme-alaben justifikantea sinatuko

dute hiru eguneko epean, ikasle horrek halako egunean Lizeotik alde egin zuela jakitun direla adieraziz.

• Ikasle batzuek araudi hau jarraituko ez balute honako ondorioa jasango lukete: asistentzia falta justifikaezin bat bezala hartuko litzateke alde egindako ordu bakoit-za.

5. Bestelako kasuak eta gehienezko maiztasuna:• Gela edo maila batek, berari zehazki dagokion Lizeo barruko gairen batek ukituko

balio, greba egin ahal izango luke.• Azterketa egun batean grebaren bat balego azterketa ez litzateke atzeratuko.• Batxilergoan ikasleek, ebaluazio bakoitzeko, hiru geldialdi, geldialdi bat eta greba

bat edo bi greba egin ahal izango dute gehienez. Batzorde hirutarikoaren erabakia-ren ondorioz, beste bi geldialdi (beti ere ebaluazio desberdinetan) edo greba bat gehiago egin ahal izango dute.

• DBHko 2. zikloko ikasleek, Batxilergokoek duten prozedura berbera jarraituz, eba-luazioan bi geldialdi edo geldialdi bat eta greba bat egiteko eskubidea izango dute. Ordu horietan Lizeotik alde egin dezakete.

• Ikasleek greba arautegi honetan aurkitzen diren pausu eta puntu guztiak bete be-harko dituzte. Irregulartasunen bat izan dela egiaztatuko balitz, greba hori automa-tikoki ezegokia litzateke eta egun hori lektibotzat hartuko litzateke ondorio guztie-kin.