2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

18
1

description

2015-2016 ikasturterako bisita eta ekimen egitaraua.

Transcript of 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

Page 1: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

1

Page 2: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa
Page 3: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

• Hitzaurrea……………………..……………………... 4. or.

• TALDEentzako BISITAK…………………………….…. 6. or.

• FAMILIentzako EKINTZAK……………….………..…. 10. or.

• TAILERRAK oporretan………………………….……. 12. or.

• Beste ekintza batzuk……………………………….. 14. or.

• Data Bereziak…………………………….. ………... 15. or.

• Informazioa eta erreserbak………………….…….. 17. or.

3

Page 4: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

Hitzaurrea: Ertzilla Dorrea, Bermeoko Portu zaharraren gainean aurkitzen da. Monumentu nazional

izendatua, 1948. urtetik aurrera Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen dauz bere baitan.

Bi urtetan zehar zaharberritze lanak dirala eta zarratuta egon eta gero, 2014.-eko

Azaroan museoa barriz ireki zan, guztiz barriztatutako eraikuntza eta eguneratutako

erakusketa eskainiaz. Erakusketa egonkorrean, arrantzaleen eta euren familien bizitza

eta ohiturekaz erlazioa daukaten gaiak ikusi ahal dira, gremio-elkarteak, itsasontziak eta

historian zehar arraina harrapatu eta saltzeko erabili diran teknika desbardinak. Honetaz

gain, museoko lau solairuetatik batek Euzkadiko Gudontzidiari buruz datza, gehienbat

arrantzale euskaldunez osatuta egon zana.

Arrantzaleen Museoko edukiak adin eta mota askotako publikoari helarazteko

helburuagaz, bisitari heldu zein txikitxoenei zuzendutako bisita eta ekintza programa

diseinatu da.

4

Page 5: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

5

Page 6: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

TALDEentzako BISITAK:

• Urte guztian zehar, martitzenetik barikura bitartean, Arrantzaleen Museoan bisita gidatuak

eskaintzen dira 10 pertsonatik gorako taldeentzat.

• Ezinbestekoa da bisitak aurretiaz adostea, bai telefonoz zein posta elektronikoz:

94 688 11 71 edo [email protected]

• Gidariek azalpena talde motari egokitzen dabe: eskola taldeak, elkarteak, etab.

• Bisitak euskaraz zein gazteleraz emoten dira.

• Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren prezioa, taldearen ezaugarrien araberakoa da.

• Museoa euren kabuz bisitatu nahi daben taldeentzat, hau da, gidari barik, bisita aurretiaz

prestatzeko, museoko gelei buruzko material pedagogikoa dago. Material hau, euskaraz,

gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago erabilgarri.

6

Page 7: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

Bisita Gidatuen ezaugarriak talde motaren arabera:

IRAUPENA: 4-10 urte: 30 minutu Gainontzekoak: 45 minutu

Talde bakoitzeko BISITARI KOPURUA : 4-16 urte: 25 pertsona Helduak: 30 pertsona *Oharra: Bisita egin ahal izateko gitxienez 10 pertsona egon behar dira.

7

Page 8: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

4 – 16 urte Helduak

1. Arrantzaren mundua, arrainaren merkaturatzea eta balearen ehiza.

2. Euzkadiko Gudontzidia (12 urtetik gora)

1. Ertzilla Dorrea eta Bermeoko

hiribildua.

2. Arrantza jarduera, modalitateak eta

merkaturatzea.

3. Euzkadiko Gudontzidia.

4. Museoko Bisita Orokorra (ordu

bat).

*Oharra: Bisitaren edukia taldearen beharrizanetara moldatu ahal da, gitxienez 2 aste lehenago abisatuzkero.

Bisitarako GAIAK aukeran:

8

Page 9: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

PREZIOA:

Hezkuntza Arautua Gainontzekoak

Ikasle bakoitza: 1€

Irakasle eta laguntzaileak: doan

Bisita Gidatua: doan

Bisitari bakoitza: 1,50€

12 urtetik berakoak: doan

Bisita Gidatua: 10€ (taldeko)

9

Page 10: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

FAMILIentzako EKINTZAK: Tailerrak eta Zinema

TAILERRAK:

Euskal arrantza mundua familian eta era dibertigarrian ezagutzeko asmoz, Arrantzaleen

Museoak, hilean behin zapatu arratsaldez, guraso, atxitxe-amuma, osaba-izeko, etab.-

ekin lagundutako 4 urtetik gorako umeentzat, tailer didaktikoak eskaintzen dauz.

Tailer honeetan gai zehatz batzuk lantzen dira, alde batetik Museoko geletan bisitatxo bat

eta bestetik gaiari buruzko joko zein ekintza plastiko batekin konbinatuz: korapiloak,

itsasontziak, baleak, itsas-seinaleak, etab.

Ordu biko iraupenarekin, 17:00-tik 19:00-ra, doako zerbitzua da. Ezinbestekoa da

aurretiaz lekua hartzea, parte hartzaile kopuru mugatua baitago.

10

Page 11: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

ZINEMA: Hilean behin, zapatu arratsaldez, Arrantzaleen Museoan,

umeei zuzendutatko itsas munduarekin erlazionatutako

filmak emongo dira.

Zerbitzu hau ere doakoa da eta ez da lekua aurretiaz gorde

behar.

Filma bakoitzaren iraupena eta zein adinetako umeei

zuzenduta dagoen, programaren araberakoa izango da.

Zinema eta tailerren datak eta gaiak Museoan bertan edo: www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/Arrantzaleenmuseoa Kontsulta daitezke.

11

Page 12: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

TAILERRAK oporretan: Gabonak, Aste Santua eta Udako oporretan, Arrantzaleen Museoak, 6tik 12 urterako

neska-mutilentzat tailerrak antolatzen dauz (umeak bakarrik, laguntzaile barik).

Ordu biko saioak dira, 11:00-tik 13:00-ra, martitzenetik barikura.

Kasu honetan ere ezinbestekoa da aurretiaz izena emotea, plazak mugatuak baitira.

Oporretako Tailerren prezioa 1€-koa da ume eta egun bakoitzeko.

12

Page 13: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

EGUTEGIA:

GABONAK: 2015eko abenduak 22, 23, 29 eta 30

ASTE SANTUA: 2016ko martxoak 29, 30, 31 eta apirilak 1

UDA: 2016ko uztailak 12, 13, 14, 15

13

Page 14: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

Beste ekintza batzuk: Urte guztian zehar, Arrantzaleen Museoak adin eta ezaugarri guztiei zuzendutako ekintza

bereziak antolatzen dauz. Ekintza honeek, beti ere itsasoa, arrantza edota Bermeorekin

erlazionatutako hitzaldi, kontzertu, kurtso, dokumentalen proiekzio, etab. Izaten dira.

Ekintza honeen programazioa urtean zehar osatzen joango da, hori dala eta, informazio

eguneratua lortzeko Museoko web orrialdea begiratzea gomendagarria da:

www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo Facebook: www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa

14

Page 15: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

Data Bereziak 2015 – 2016 Ikasturtea:

IRAILAK 9 eta10: Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak. Museoa itxita. URRIA K 3, 10, 17 eta 24: Europako Ondare Jardunaldiak . Bisita Gidatu berezia.* URRIAK 11: Mareak Jaialdia. Helduentzako ipuin kontalaria.* URRIAK 16, 17 y 18: Bermistoria. Sarrera doan. MAIATZAK 18: Museoen Nazioarteko Eguna. Sarrera doan eta oparia. MAIATZAK 20: European Maritim Day. Sarrera doan. MAIATZA (data finkatu barik): Arrain Azoka. Ekintzak* eta sarrera doan. EKAINA (data finkatu barik): Euskal Kostaldeko Museoen Eguna. Sarrera doan, opariak eta ekintzak* UZTAILAK 16 (Karmen Eguna): “Itsas Bataioa”: Museora bisita eta Hegaluze itsasontzian urteera. ABUZTUAK 12: 1912ko Galarrenaren urteaurrena. Sarrera doan eta gaiari buruzko erakusketa. * www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa kontsultatu.

15

Page 16: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

16

Page 17: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa

INFORMAZIOA eta ERRESERBAK: ARRANTZALEEN MUSEOA Ertzilla Dorrea. Torrontero Enparantza – 48370 Bermeo

Tf. 94 688 11 71

[email protected]

www.bizkaikoa.bizkaia.eus

www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa

17

Page 18: 2015-2016 ekintza egitaraua Arrantzaleen Museoa