2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu...

8
2015eko uztaila www.berriz.org Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza- tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea ezin hobea izan da. Jai batzordeak, aho batez, erabaki zuen Pablo Berasa- luze , pilotaria eta Berrizko semea, aurtengo pregoilari eta txupineroa izatea, bere orainarteko ibilbidea eta profesionaltasuna eskertze al- dera. Larunbata izan zen egun nagusia. Kuadrilen eguna izateaz gain, uda- letxeko lorategian paellen txapelke- ta egin zen. 1.600 pertsona inguru elkartu ziren bertan bazkaltzeko eta egunean zehar txapelketak eta kontzertuak ere egon ziren. Santa Isabel egunean ere jai-giroa ezin hobea izan zen. Dantzariak, jubi- latuen bazkaria, tortila lehiaketa, gaueko su artifizialak eta errome- ria bezalako ekimenek azken eguna borobildu zuten. Pablo Berasaluze izan da aurtengo San Pedro eta Santa Isabel jaietako pregoilari eta txupineroa Banatu dira lehenengo udal ortuak Eingoxonau Inoiz baino parte hartze gehiago udalekuetan Ereña-Eitua bideko egokitzapen lanak abuztuan bukatuko dira Eskolako irisgarritasuna hobetuko da ikasturte hasierarako Bukatu dira udal probalekuko hobetze lanak 5. OR. 4. OR. 8. OR. 7. OR. 5. OR. 6. OR.

Transcript of 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu...

Page 1: 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila  Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea …

2015eko uztaila www.berriz.org

Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza-tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea ezin hobea izan da. Jai batzordeak, aho batez, erabaki zuen Pablo Berasa-luze , pilotaria eta Berrizko semea, aurtengo pregoilari eta txupineroa izatea, bere orainarteko ibilbidea eta profesionaltasuna eskertze al-dera.Larunbata izan zen egun nagusia. Kuadrilen eguna izateaz gain, uda-letxeko lorategian paellen txapelke-ta egin zen. 1.600 pertsona inguru elkartu ziren bertan bazkaltzeko eta egunean zehar txapelketak eta kontzertuak ere egon ziren. Santa Isabel egunean ere jai-giroa ezin hobea izan zen. Dantzariak, jubi-latuen bazkaria, tortila lehiaketa, gaueko su artifizialak eta errome-ria bezalako ekimenek azken eguna borobildu zuten.

Pablo Berasaluze izan da aurtengo San Pedro eta Santa Isabel jaietako pregoilari etatxupineroa

Banatu dira lehenengo udal ortuak

Eingoxonau

Inoiz baino parte hartze gehiago udalekuetan

Ereña-Eitua bideko egokitzapen lanak abuztuan bukatuko dira

Eskolako irisgarritasuna hobetuko da ikasturte hasierarako

Bukatu dira udal probalekuko hobetze lanak

5. OR.

4. OR.

8. OR.

7. OR.

5. OR. 6. OR.

Page 2: 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila  Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea …

2015eko uztaila

Abuztua

Iraila

AGENDA

UDALETXEA 94 682 40 36

OSASUN ZENTRUA 94 623 61 00

KIROLDEGIA 94 682 62 44

KULTUR ETXEA 94 682 78 60 AUZO-TAXI 620 02 28 00

ABUZTUAK 10 SAN LORENTZO-SALLOBENTE AUZOKO JAIAK

ABUZTUAK 29 eta 30 Iñakiren bideak

IRAILAK 6 Bizkaiko txirrindulari Eskolen Topaketa Berrizburun

IRAILAK 11 Oroimen Eguna: Frankismoko biktimei gorazarrea IRAILAK 27-29 SAN MIGUEL-OKANGO AUZOKO JAIAK

URRIAK 13 SAN FAUSTO-EITUA AUZOKO JAIAK URRIAK 25 Ondarearen Europako Jardunaldiak

JUBILATUEN

EGOITZA

94 682 46 88

LEARRETA MARKINA

94 682 43 44

HAURRESKOLA

94 682 63 39

DBH INSTITUTUA

94 682 49 62

Urria

2015eko SAN PEDRO etaSANTA ISABEL JAIAK

Page 3: 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila  Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea …

Berriz Berriak2015eko uztaila 2015eko uztaila

Z i n e g o t z i e n o r d e z k a r i t z a

Urtarrilak 14, Ohiko bilkura• Berrizko udaleko euskera erabilera plana.Onartua aho batez.

Otsailak 11, Ohiko bilkura• Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzaren aldaketa.Onartua aho batez.• Gizarte-larrialdietarako laguntzak.Onartua aho batez.• Lankidetza hitzarmena, Berrizko udalaren eta bizkaiko farmazialarien elkargo ofizialaren artean, etxez etxeko laguntza zerbitzuak artatzen dituen pertsonen medikazioaren erabilera hobetzeko.Onartua aho batez.• 3_1/tran kred (kreditu transferentziak) aurrekon-tu-aldaketa espedientea.Onartua aho batez.

Martxoak 11, Ohiko bilkura• Elizondoko sapureko 0 sektorearen 4 eta 5 lurs-ailetako xehetasun ikerketa, Carlos Maurtua, Ca-talina Hernández eta Marina Maurtua arkitektoek egindakoa, behin-betiko onarpena.• UE-19 finkatu gabeko egoitzazko hiri lurzorua-ren egikaritze unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmenaren aldaketa.Onartua aho batez.• UE-20 finkatu gabeko egoitzazko hiri lurzorua-ren egikaritze unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmenaren aldaketa.Onartua aho batez• Etxez etxeko laguntza arautzeko udal araudiaren aldaketa.Onartua aho batez.

Apirilak 15, Ohiko bilkura• 2014ko kontu orokorra.Onartua aho batez.• 3_3/cred adic (kreditu gehigarriak) aurrekontu aldaketa espedientea.Onartua aho batez.• Herri ortuen erabilera arautzen duen ordenantza.Onartua aho batez.• Herri ortuen erabileraren araudia.Onartua aho batez.• Herri ortuen, balizko emakidadunei eskatutako gutxieneko baldintzak.Onartua aho batez.• Berrizko udalerrian biztanle guneetako entitateen entitate sakabanatuen, industrialdeen eta udal erai-kinen izenak, zenbakiak eta errotulazioa arautzen dituena.Onartua aho batez.

Maiatzak 13, Ohiko bilkura• Kontratazio espedientea, parke, lorategi eta gune berdeen mantenu eta zainketa.Onartua aho batez.• Herri ortuen erabilera arautzen duen ordenantza.Onartua aho batez.• Fracking ez – Durangaldea plataformak aurkeztu-tako mozioa.Onartua aho batez.

Maiatzak 20, Ezohiko bilkura• Monte Coto Redondo (Legaño) eta Elizondo (Be-rrizburu) balorazioa eta Ugarte-Urriz, Ugarte-Ur-tiaga eta Arrinda familiei erostea.Onartua: 5 botu alde (4 Eaj-Pnv eta 1 Pse-EE-Psoe) eta 4 abstentzio ( 4 Bildu)

Maiatzak 20, Ezohiko bilkura• Aitorpen ereduak eta ordezkaritza politiko kargu-dunen interesen erregistro inskripzioa.Onartua aho batez.2015eko ekainaren 13ko eta uztailaren 7ko ezohiko bilkuren aktak onarketaren zain

•Actas: www.berriz.org

O s o k o b i l k u r a r e na k o r d i o a k

3

Batzorde informatibo guztietako buru aldi baterako, Berriz SUSA-ko presidentea eta kontratazio ma-haiko kidea/Berrizko ordezkaria: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Ur-kiola Landa Garapenerako Elkartea eta Urkiola Turismo Partzuergoan, Erralde eta Eudel.

Kultura, Euskera eta Hezkuntza ba-tzordea / Learreta Markina Ikaste-txean, Berrizko Institutuan eta Hau-rreskolan Udal ordezkaria.

Kirola eta Gazteria batzordea.

Gobernazio eta Kontu batzordea / Diruzaina / Kirola eta Gazteria Ba-tzordea.

Tokiko garapen sozio-ekono-mikoaren batzordea (Gizarte ongi-zatea, berdintasuna, kooperazioa, inmigrazioa eta enplegua) / Kultura, Euskera eta Hezkuntza batzordea / Euskal Fondoako udal ordezkaria / Berriz SUSAko idazkaria.

Gobernazio eta Kontu Batzordea / Hiri-gintza, Obra eta Zerbitzuak eta Inguru-mena batzordea / Kultura, Euskera eta Hezkuntza batzordea / Tokiko Garapen Sozio-ekonomikoaren batzordea / Kon-tratazio mahaiko kidea.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak eta In-gurumena batzordea / Tokiko Garapen Sozio-ekonomikoaren batzordea / Be-rriz SUSAko administrazio kontseiluko kidea.

Gobernazio eta Kontu Batzordea / To-kiko Garapen Sozio-ekonomikoaren batzordea.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak eta In-gurumena batzordea / Kirola eta Gazte-ria Batzordea / Berriz SUSAko adminis-trazio kontseiluko kidea.

Kultura, Euskera eta Hezkuntza batzor-dea / Kirola eta Gazteria batzordea.

Gobernazio eta Kontu Batzordea / Hiri-gintza, Obra eta Zerbitzuak eta Inguru-mena batzordea / Kultura, Euskera eta Hezkuntza batzordea / / Tokiko Gara-pen Sozio-ekonomikoaren batzordea / Kirola eta Gazteria batzordea / Kontra-tazio mahaiko kidea / Berriz SUSAko administrazio kontseiluko kidea.

R o l a n d I s o i r d E A J B o z e r a m a i l e aA l k a t e a

M i g u e l A n g e l A g u a d o E A J 1 . A l k a t e o r d e a

L o r e aR e m e n t e r i a E A J

A i t z o l G e n e r a b a r r e n a E A J B o z e r a m a i l e o r d e a

E n e r i t zG o r r i t x a t e g i E H B i l d u

F c o . J o s e D e l P i n o P S E - E E - P S O E B o z e r a m a i l e a

B e g o ñ a M a d a r i a g a E A J2 . A l k a t e o r d e a

A l e x P e r e z d e S a n R o m a n E A J3 . A l k a t e o r d e a

V a l e n t i n E s t e b a n E H B i l d u

G o r k a C a m a r a E H B i l d u B o z e r a m a i l e o r d e a

K a r m e n A m e z u a E H B i l d u B o z e r a m a i l e a

•Batzorde orokorrean eta Berriz SUSAko batzar nagusian zinegotzi guztiak dira kide

Page 4: 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila  Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea …

2015eko uztaila

25 udal ortu martxan

Udal ortuak errealitate bihurtu dira. He-rritarrek eskatutako proiektu honek 55.000 euroko aurrekontua izan du. Kanposantu inguruan kokatzen dira. Hasiera batean prestatutako 45 lursailetatik 25 martxan daude jada.Ekimen honek, eskaintza pedagogiko eta ekologikoa izan nahi du. Eremu publikoa eskaintzen da lurra landatzeko, beti ere na-tura errespetatuz eta bertan lortzen diren fruituak kontsumo pertsonalerako dira. Bide batez, gizarte integrazioa, komuni-tate-lana eta herritarren partehartzea lortzeko ongizate eta aisialdirako alternati-ba bat izango litzateke.Udalak esleipen deialdia egin zuen, inte-resa zuten herritar guztientzat. Eta giza-talde ezberdinak kontuan hartu ziren, ba-naketa orekatua egiteko; arrisku egoeran dauden pertsonentzat bederatzi ortu pres-tatu ziren eta bat esleitu da. Langabezian dauden pertsonentzat hamabi eskaini zi-ren eta hiru bete dira. Jubilatuentzat beste hamabi baina hiru eman dira. Gaitasun urrikoentzat prestatutako lursaila hutsik gelditu da. Bestalde, talde hauetako profi-lekin bat ez datozen herritarrei eskainitako bederatzi lursailak ez dira nahikoak, 14 es-kari jaso baitira. Azkenik, eskaria egin eta baldintzak bete dituzten herritar guztiei lursaila esleitu zaie. Gainera, udalak lursai-la alokatu aurretik orubea erabili izan du-ten pertsonentzat erreserbatutako bi lur-sailak entregatu dira. Eta beste bi lursail, Institutuak eta Eskolak erabil ditzaten.Zozketa publiko bidez esleitu eta banatu ziren partzelak. Ondoren kontratua sina-tu dute, udal ortuen funtzionamendu eta erabilera arauak errespetatuz. Eta sinatu orduko, pertsona bakoitzak 100 euroko fi-dantza aurkeztu du, instalazioen baldintza egokiak bermatzeko.Lur zatien erabilera, urtero luzatu daiteke, gehienez bost urte. Erabiltzaileek urtero eskatu behar dute luzapena. Begirale bat egongo da ortuetan ( lauzpa-bost ordu) goiz eta arratsaldez, erabiltzai-leak aholkatzeko, laborantza, ongarri eta landare-osasun kontuetan. Instalazioetan aldagelak, biltegi eta lurperatutako deposi-tuak egongo dira, euri urak jasotzeko eta ureztatze jasangarria bermatzeko.Momentuz 25 lur zati egokitu dira, bakoitzak 60 metro karratu izanik eta biga-rren fase baterako beste 32 lur zati erabil-garri egongo dira.

Ortua lortu duten pertsonek, laborantza ekologikoan hasiko dira eta begirale bat izango dute aholkulari gisa

Page 5: 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila  Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea …

Berriz Berriak2015eko uztaila 2015eko uztaila 5

Eskolako irisgarritasuna hobetuko da ikasturte hasierarako

Eitua-Ereña bideko egokitzapen lanak abuztuan bukatuko dira

Ig o g a i l u a r e n i n s t a l a z i o a , e s k a i l e r e n e s t a l d u r a e t a i r i s g a r r i t a s u n a b e r m a t z e k o m a l d a b e r r i a k i z a n g o d i r a n o b e d a d e

Ur h o r n i d u r a e t a s a n e a m e n d u s a r e a h o b e t u k o d i r a e t a b i d e a k l a u m e t r o k o z a b a l e r a i z a n g o d uBerrizko Udalak, ekainean hasi zituen Eitua eta Ereña arteko bidea egokitzeko, zabaltzeko eta berrasfaltatzeko lanak. Bide hau, inguruko baserrien sarbide da, Eitua industrialdetik zein BI-633 Abadiño-Ondarruko errepidetik. Beraz, ibilgailu zirkulazio handia izaten da bertan. Udalak, 600 metroko luzeran egingo di-tuen obrekin, eremuko ur eta saneamen-du sareak hobetuko ditu. Gainera, bideak hiru metroko zabaleratik lau metroko za-balera izango du orain. Aspaldiko bidea danez, zenbait lekutan zorua arrailez josita dago asfaltua zaharkituta gelditu delako. Horregatik, bidearen alboak, arekak hon-doratu dira.

Learreta-Markina eskola publikoaren ins-talazio irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan daude. Udalak, ikasturte amaiera-rekin batera hasi zituen obrak. 200.000 euro inguruko aurrekontuarekin eta Eusko Jaurlaritzak irisgarritasun gaie-tarako emandako 120.000 euroko diru la-guntzarekin, arrapala bat eraikiko da esko-lako eraikin guztiak lotzeko eta eskailerak berriztuko dira maila erosoagoak jarriz. Hau guztia, gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera. Gainera, kanpoaldean igogailu bat jarriko da, zentroko irisgarri-tasuna nabarmen hobetuz. Bestalde, esko-latik jantokira eta/edo gimnasiora joateko eskaileretan estalki bat jarriko da, umeak ez busteko euri egunetan. Estalpe hau gu-rasoek eskatu zuten, aurtengo aurrekontu partehartzaile foroetan. Udal arduradu-nek adierazi dutenez “proiektu honekin irisgarritasuna asko hobetuko da, eskaile-ren ordez arrapala eta/edo igogailua izango dugulako. Premiazkoa zen”. Horretaz gain, proiektu honek beste hobekuntza bat izan-go du, udalari gasturik eragin gabe. Haur hezkuntzako zortzi gelek zoru binilikoa izango dute. Horrela, umeek zoru eroso eta seguruagoa izango dute jarduera ez-berdinetarako. Obren lanak udako oporre-kin batera hasi ziren eta ikasturte hasieran prest egongo dira.

Zorua zabaldu, egokitu eta hormigoizko arekak eginda, errepide osoaren berras-faltatze lanak egingo dira. Bestalde, oi-nezkoek erabiltzen duten bidea izanik, bi-dea ibilgailuentzako eta oinezkoentzako bereiztuko da, oinezkoek lehentasuna izanik. Eta zenbait leku estra-tegikotan, sakangune batzuk jarriko dira ibilgailuen abiadura murrizteko eta segur-tasuna bermatzeko. Eta amaitzeko, pintaketa lanak, albo zein ibilgailu eta oinezkoen eremuetan. Pintura islatzailea izango da, akabera irristagaitza-rekin. 165.000 euroko aurrekontuarekin, obrak abuztuan amaituko dira.

Page 6: 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila  Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea …

2015eko uztaila

Probalekuak itxura berria duJarduera ezberdinak antolatzeko aukera emango duen aisialdi gune berri bat sortu da

Udal frontoiko estaldura eraberritu da Aspaldian, kirol eremu honetan egon den itogin arazoa konpondu nahi izan da

Oraintsu amaitu dira probalekuko hobekuntza obrak. 75.000 euroko aurrekontua izan duen obrarekin, proba-lekua erabilera ugari izango dituen espazio estalia bihurtu da. Horrela, haurren aisialdirako leku aproposa izateaz gain, beste zeregin batzuetarako ere balioko du; besteak bes-te, merkatuak, dantza ikuskizunak, kontzertuak eta/edo erakusketak.Proiektu honetan diseinatutako egiturarekin eremu egonkorra, atsegina eta aldi berean interaktiboa lortu nahi izan da. Horrela bertan dauden osagarriekin, egurrezko kutxak adibidez, jolasteko aukera barriak eskaintzen dira. Beraz, aisialdirako gunea asko hobetu da. Bigarren fase batean, gaztetxoentzako jolasez hornituta egongo diren zoru barrubigunak egokituko dira.Eraikina modularra da. Pisu gutxiko egitura metaliko eta egurrezko kutxekin egindakoa. Hau dela eta, edozein mo-mentutan askatu daitezke eta beste zerbaitetarako erabili, adibidez idi-probetarako. Proposamen hau, aurrekontu parte-hartzaileetan jaso zen eta Berrizko herritarrek onartu zuten. Beraz, hemen-dik aurrera herriak estalitako jolasgune berria izango du umeentzako eta aldi berean, bestelako erabilpenetarako.

Udalak ekainean amaitu zituen teilatua berriztatzeko obrak. Itoginak saihesteko, polikarbonato zelular plaka berriak jarri dira estalduran eta horma itsua sendotu da txapa metaliko batekin eta eraikinaren horma perimetral guztien elkarguneak berriztatu dira. Azken finean, eraiki-nean urik ez sartzeko beharrezko neurriak ezarri dira. Bestalde, estalkia berriztatzeaz gain teilatuko egurrezko sabai faltsua konpondu da, itoginen ondorioz kaltetuta ze-goelako eta iparraldeko adreiluzko fatxadari, iragazgaitz bihurtzeko tratamendua eman zaio, filtrazio berriak eki-diteko. Azaldutako lanek 75.859 euroko aurrekontua izan dute eta gastu honen %80a Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko du.

Iturritza k aleko urb anizaziolanak Orain dela hilabete batzuk Udalak aurtengo proiektu garrantzitsuenetariko bat bukatu zuen. Iturritza kale eta inguruak urbanizatu eta hobetzea. 362.000 euroko aurre-kontuarekin urbanizazio lan hauen lehenengo eta hi-

rugarren faseak egin dira. Horrela, herriko erdigunea oinezkoentzat egokitu da. Honetaz gain, trenbidea ere hobetu egin da eta orain oinezkoentzat alde bietatik pasabidea dago. Espaloi zaba-lagoak eta zebra-bide garaiak ere jarri dituzte; errepidea berrasfaltatu eta margotu ere egin da Udaletxeko parkea-ren hasiera arte. Bestalde, hogeitamar bat autoentzako aldi baterako aparkalekua jarri dute Presatxo kalean, eta Matzako ur hornidura Ur Patzuergoarekin lotu da. Egin gabe dagoen bigarren fasea gune pribatuan egin behar da (Forjas enpresaren parean), beraz jabegoarekin akordio bat egin behar da proiektua guztiz gauzatzeko.

Page 7: 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila  Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea …

Berriz Berriak2015eko uztaila 2015eko uztaila 7

H i z k u n t z a r e n s e m a f o r o ak i r o l e a n

G a t i b u k o a b e s l a r i a i k a s t e t x e a n

To p o n i m i a a r a u d i a o n a r t u d a

I n o i z b a i n o u m e g e h i a g o u d a l e k u e t a n

Udalak, kiroldegian antolatzen dituen ikastaroetan, erabiltzaile gehienek hautatutako hizkuntzan eskaintzen ditu ikastaroak. Eta hiruhileko honetan ikastaroen %14a da gaztelania hutsean ( adi-nekoen taldeak). Haur eta gazteei zuzendutakoak euskara hutsean izan dira ( semaforo berdea). Eta erabiltzaile helduak dituzten ikastaroen %38 elebidun (sema-foro urdina). Gure helburua, se-maforoa gero eta berdeagoa iza-tea. Horregatik, gure esker ona kiroldegiko langile, begirale eta erabiltzaileek egindako apostua-gatik!

Eta semaforo berdea nahi dugu eskola kirolean. Lehendik ere garrantzia onartzen zitzaien arren, azken ikerketen arabera haurren eta gazteen eus-kararen erabileran aurrera egin nahi bada ezinbestean landu be-harreko arloa da ( Arrue ikerke-ta). Horregatik, Udalak Berrioiz guraso elkartearekin batera haur eta gazteen aisialdiko euskara era-bilera sustatu nahi du. Horreta-rako, entrenamenduen hizkuntza erabilera behaketa egin du eta tal-de erreferente horiek publikoki aitortu eta aipatu dira eskolako jai egunean. Aurten kirol anitzeko talde batek eta pilotan ari diren gaztetxoek jaso dute saritxoa.

DBHn be entrenamenduak eus-karaz.

Eta DBH institutuko zuzen-daritza eta gurasoak be ikasleen euskara erabilpen urriaz kezkatu-ta daudenez, kontsulta egin zitzaien gurasoei. Familien %50ek erantzun zuten eta bos-tek izan ezik, beste guztiek seme/alaben entrenamenduak euskaraz nahi dituzte. Hori bideratzeko, eta udalaren laguntzarekin, lan-talde bat sortuko da herriko kirol klubekin. Denon artean, Berrizko kirola berdez janzteko.

Berrizko haurrak hizkuntzaren garrantziaz eta egoeraz kontu-ratzeko, euskararen topikoekin hausteko eta euren hizkuntza erabilera areagotzeko hainbat dinamika landu dituzte Learre-ta Markina Ikastetxeko LH-ko 5 eta 6.mailako ikasleek Urtxintxa aisialdi elkarte eta Berrizko uda-laren laguntzarekin. Egitasmo amaieran Gatibu taldeko abesla-riaren bisita izan zuten.

Dokumentazio lana egin ostean, Berrizko ondarean garrantzitsuak diren hainbat lekutatik ibilaldia egin dute institutuko DBH 1eko ikasleek. Ondare horren irudiak batu eta ikasitakoarekin bideoak osotu dituzte, Berrizko historia-ren zati hori zabaltzeko.Berrizko Udalak, orain, lan horiek CD batean bildu ditu, eta ikasleek egindako lana, Berriz bisitatzera datozenei eta herrira etorri be-rriei banatuko zaie. Herria eta he-rriko historia hobeto ezagutzeaz gain, bideoak editatzen ikasi dute. Proiektua garatzeko lau orduko

ibilbidea egin dute, eta txangoan Berrizko landaredia ere aztertu dute.

Berrizko udalak onartu duen ordenantza honek xedetzat du Berrizko udalerrian kale, plaza, zeharkale, parke, biribilgune, pa-sealeku, industrialde, udal erai-

kin edo antzekoak errotulatzeko eta zenbakiak eta izena jartzeko irizpideak arautzea. 2007an Izen Geografikoen Normalizazioari buruzko Nazio Batuen 9. Kon-ferentziak, toponimoak kultura-ondare ukiezin direla zehazten du. Horrek esan nahi du, Estatuek toponimia babesteko neurriak hartu behar dituztela. Berrizko Udalak toponimia lanari 2008an ekin zion. Ordenantza honek ga-ratzen du, Udalaren osoko bilku-rak izendapenak eta aplikazio-irizpideak ezartzeko hartutako erabaki hura. Orduko irizpideak kontuan hartu dira Berrizko uda-lerriaren oraingo egoera errealera egokituz.

Amaitu barri diren udalekuek, aurreikusitako kopurua gainditu dute. Guztira 266 ume ibili dira eta hauetatik 43 gaztek, udaleku ibiltarian parte hartu dute ( Zumaian hasi eta Bakioraino). Jardueraren xede nagusia, herriko gaztetxoei opor sasoian, gustuko aisialdia euskaraz eskaintzea izan da. Aurtengo edizioak jasotako balorazioa ikusita, zo-rionak Pagotxa aisialdi elkarteari eta Udalekuetan lanean jardun du-zuen 23 begirale eta 6 praktikarioi!!!

Berrizko Ondare

HistorikoakBERRIZ B.H.I.DBH 1.MAILA

L.G

: B

I-5

60-

2015

S a s o i o n a e u s k a r a i k a s t e k o

Udan ikastaro trinkoak eskaini ditu euskaltegiak. Eta talde bat osotu da 4. DBH-ko gazteekin EGA aurreko prestakuntza jasotzeko. Ikasta-ro hauek, urtean zehar eskaintzen diren bestelako ikastaroak bezala, udalaren dirulaguntza izango dute, matrikula eta asistentziaren arabe-ra. Irailean zabalduko da 2015-2016 ikasturteko matrikulazio epea eta berbalagun urrian jarriko da martxan. Argazkiko ikasleek erakusten duten moduan, inoiz ez da sasoi txarra euskara ikasi, hobetu eta era-biltzeko…

L e h e n DBH-k o i k a s l e e k h e r r i k o o n d a r e a b a t u d u t e

Page 8: 2015eko SAN PEDRO eta SANTA ISABEL JAIAK...2015eko uztaila  Ekainaren 26tik uztailaren 2ra luza - tu diren San Pedro eta Santa Isabel jaietan izandako parte hartzea …

8

Igualdad

Martxoak 8

VI. Añeketan

Albiste laburrak

Datozenak

Telefono eta helbideak

Aurten ere, martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko eguna ospatu da Berrizen. Horretarako, hainbat ekintza antolatu ziren. Eta

Emakumeen aldeko VI. Añeketan edizioa be ospatu dugu. Urtero legez, jendearen erantzuna apar-ta izan zen. Berriz, kolore morez jantzi zen. Banaka, koadrilaka parte hartu zuten berriztarrez gain, herriko 13 elkartek ere parte-hartu zuten eta bakoitzak bere berdintasunaren aldeko me-zua lekukoan sartuz. Ondoren Olakueta plazan egin zen horma irudian itsatsi zena. Eskerrik be-roenak eurentzako.

- Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna ospatu zen. Berrizko udalak, berretsi gura du diskrimina-zio afektibo-sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako bo-rrokan duen konpromisoa.- Tratu txarren eta eraso sexualen biktimei arreta psikologikorako zerbitzuaren ordu luzapena. As-tean 14 ordutik, 21 ordutara.- Emakundek 7.425€-ko dirulaguntza eman-go dio Berrizko Udalari, lan munduan, herriko emakumeen egoeraren diagnostiko bat egiteko.

- Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna- Beldur Barik kanpaina- Emakumeentzako tailerrak

- 900 840 111: Emakumeen kontrako indarkeria sufritzen ari bazara edo susmo hori baduzu- 112: Larrialdiak- 900 400 028: Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ)- 945 016 550: Diskriminazio egoeren aurreko defentsa zerbitzua

Berrizko Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekintzetan parte har-tu eta aurrera eramaten lagundu zuten herritar eta elkarte guztiei.

Berrizko Udalak eta Berdintasun zerbitzuak, herriko talde bi saritu nahi izan ditu, euren pausotxoa emateagatik berdintasunaren alde: Berrioiz guraso elkartea eta iazko Beldur Barik lehiaketan sa-rituak izan ziren DBHko ikasle eta irakasle lan taldea.Horma irudia:VI. Añeketan herri lasterketako horma irudiak, ekonomia femi-nista zuen ardatz. Teoria honen arabera, ekonomia, sistema kapi-

Adierazpen instituzionalean jaso zen bezala, Berrizko Udalak kon-promisoa hartzen du mugimendu feminista eta/edo emakumeen

talista patriarkala da eta iceberg baten irudiarekin adieraz daite-ke. Metafora honek, alde pribile-giatua –merkataritza- ur azalean mantentzeko, bizitza bermatze-ko ikusezinak diren hainbat ekintza beharrezkoak di-renaren oinarrizko ideia jasotzen du. Ikusezina den eremu horrek, maila pribatuarekin zerikusia du; etxekoa, ordaindu gabeko lana, emakumeek eginikoa.Ur azalean, alde bat bakarrik

mugimendu antolatua sustatzeko, ba-besteko eta indartzeko, herriko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko berdin-tasuna ahalbidetzeko asmoz.

agertzen da. Honek, kapitala eta ordaindutako lana irudikatzen du. Ur azpian, berriz, ikusezina, emakumeen doako lana. Ekono-miari buruzko teoria tradiziona-lak, tontorra bakarrik kontutan izan duela esan daiteke, helduen lan-indarrari mugatuta, gehiene-tan gizonezkoarena, soldata baten truke egiten dena.Horma irudiaren egileak: Miriam Caro eta Eneko Baceta

Informazio gehiago eta iradokizunak: 94 682 45 25 / [email protected]