Irunero · 2016. 4. 5. · 14 Gazte infor Jaso ezazu IRUNERO etxean !! Informazioa, ... helarazia...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 240. zk. Bigarren aroa Azaroak 1 2014 Betti Gotti: 10 urte Irunen euskara bultzatzeko lanean Berria Eta rocka Bidasora iritsi zen erakusketa, zabalik Kirolak Jesus Martinezek “Annapurna: 360º” ikus-entzunezkoaren proiekzioa eskainiko du 4 Inkesta Eguraldia erotu al da? 5 Irunero on line, beti eskura 6 Elkarrizketa Pedro Roa Berritzeguneko zuzendaria 8 Kirolak “Annapurna 360 0” espedizioa 9 Kirolak Mariñoko neskak, bigarren mailan 10 Bake prozesuen inguruko jardunaldiak 11 Haurren Leihoa Txingudi Ikastola HH 12 Gazteen Lanak. Txingudi Ikastola BHII 14 Gazte infor Jaso ezazu IRUNERO etxean !! Informazioa, 6. orrialdean

Transcript of Irunero · 2016. 4. 5. · 14 Gazte infor Jaso ezazu IRUNERO etxean !! Informazioa, ... helarazia...

  • Irungo euskarazko

    hamabostekaria I runero240. zk.Bigarren aroaAzaroak 12014

    Betti Gotti: 10 urte Irunen euskara bultzatzeko lanean

    BerriaEta rocka Bidasorairitsi zen erakusketa,zabalik

    KirolakJesus Martinezek “Annapurna: 360º”ikus-entzunezkoarenproiekzioa eskainiko du

    4 Inkesta Eguraldia erotu al da? 5 Irunero on line, beti eskura6 Elkarrizketa Pedro Roa Berritzeguneko zuzendaria8 Kirolak “Annapurna 3600” espedizioa 9 Kirolak Mariñoko neskak, bigarren mailan10 Bake prozesuen inguruko jardunaldiak11 Haurren Leihoa Txingudi Ikastola HH12 Gazteen Lanak. Txingudi Ikastola BHII 14 Gazte infor

    Jaso ezazu IRUNERO etxean !!

    Informazioa, 6. orrialdean

  • Santa Elenako iturria, lehenagotik egon baze-goen ere, gaur egun ezagutzen dugun bezala,1678-79. urteetan eraiki zuen Agustin Zamoraharginak. Hurrengo 170 urteetan irundarrenur hornitzaile nagusia izan zen.

    1883. urtean Santalenburun 24 garbitzaile-rentzako lekua izango zuen garbitoki bat erai-kitzea onartu zen, Santa Elena ermita bainopixka bat gorago. Errekan gora hain toki urru-nean egitea proposatu zen, bi arrazoi tarteko:mareak igotzean itsasoko eta errekako urak eznahastea eta Santa Elenako errotaren lana ezkaltetzea.

    Barroko estilokoa da, harlanduz egina, askabat eta bi eserleku dituena. Aurrealdean oskoltankerako horma-hobi bat dago, eta barruan,ustez Santa Elenari dagokion irudia ageri da.Inguruko elementuei erreparatuta, ordea,Sortzez Garbiarena izan liteke.

    Argazki txikian 1999an egoera tamalgarrianzegoela ikus daiteke. Zaharberritze obrak egin

    zituzten, baita hesi batez itxi ere. Goiko argazkia XX. mendearen hasierakoa da.Ermita kalean etxe gutxi zeuden garai hartan,Arbesko auzoa eraiki aurretik.

    Santa Elena, Constantino enperadorearenama, 246. urtean jaio zen, eta semearekin ba-tera kristau erlijioa aukeratu zuen. Erroman,abuztuaren 18an zendu zen, 80 urte zituela;horregatik, egun hori Santa Elena eguna da.

    Iturria: Irungo kaleen izenak. José Monje.

    2

    Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

    Xabier Kerexeta

    Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

    Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

    Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

    I runero

    Irun atzo Irun gaur

    Santa Elena iturriaatzo eta gaur

    IUA: 40841

    IUA

    : 565

    92

    Nola esango zenukete euskaraz ho-nako hau?Maldito sea el manjar que comiere-des, la bebida que vivieredes (sic: es-kribauak ba al zekien erdaraz beharbezala?) y el ayre que respiraredes,maldita sea la tierra que pisaredes yla cama en que dormirades, nollueba el cielo sobre cosa vuestra sinofuego y piedras, no gozeis fruto devuestros trabajos ni alleis quien ossocorra en vuestras necesidades,siempre que fueredeis a juicio salgaiscondenados la maldicion os alcancey los santos angeles os desanparen yla tierra os trague vivos para que encuerpo y en alma descendais a los in-fiernos y no quede entre los hombresmemoria vuestra.Itzulpenak duela 300 bat urteko Do-nostiako euskara baliatu behar alluke? Izan ere, badakigu erromantzezez ezik en bascuence ere esaten zela.Epaiketetan lekukoek egia hutsa esa-

    ten ez bazuten halako madarikazioajasoko zutela mehatxaturik erabili-tako eskomikatzeko formula hauarrunta omen zen. Adibidez, Altzakoapaizak hala eskomikatu zituen Arria-gako senar-emazteak San Martzialelizan, baserrien arteko mugarriakberen alde lekualdatuak zituztela-koan.

    Eskerrak euskaraz ere esan zuen,bestela elizaratutako askok ez bai-tzuen askorik ulertuko. Besteakbeste, Arriagako etxekoandreakberak nekez erantzungo zion "a gran-des boces en lengua bascongada" Se-bastian Arzac apaizari: "Para vos,para vos, os caigan esas maldicionesy os suceda lo que ahí decís y no amí". Errudunak, ote? Ni baiezkoan nago,hein handi batean madarikazioa betezaie eta. Entre los hombres (gizonen,gizakien, gizon-emakumeen artean?ai, itzulpenak!) haien memoria pro-tagonistek berek ez baina besteekhelarazia baita, erdara hutsean,haien jatorrizko hitzak, haien jato-rrizko testigantza, errelatoaren haienbertsioa galduta.

    Madarikazioak, eskomikatuak ez ezikgaurko euskaldunok ere kolpatugaitu, "besteek" -euskaldun izandaere- erdaraz esandakoa (behintzatidatzitakoa) baizik ez baitugu. Tra-kets, baina erdaraz. Ziur nago mada-rikazioa, euskaraz, ikaragarria bai,baina eder-ederra izango zela. Muga-rri hori, ordea, ez zuten gure aldemugitu.

    Madarikatuak

    Xabier Kerexeta

  • 3

    Borondatezko lanean hamar urtetan irauteaez da edonolako marka. Zaila da boluntarioenpazientzia, ilusioa eta gogoa bizirik manten-tzea. Baina, oztopoak oztopo, hamarkada beteondoren, lanean jarraitzen du Betti Gotti el-karteak. 2004. urtean sortu zen Irunen, gaztetalde baten ekimenez. Euskal udalekuak mar-txan jartzea izan zen hasierako helburua. Den-borarekin, beste hainbat jarduera antolatudituzte, euskaraz eta euskararen inguruan.

    Hamar urte gotti eta betti

    Hogei-hogeita bost gazte dira guz-tira Betti Gotti elkartean partehartzen dutenak. Ostiraletako bi-leretan gutxiago izaten direlaonartu du Iñaki Goikoetxea elkar-teko kideak. Sei lagun bildu dira el-karrizketaren egunean. “Gauregun zailagoa da jendea Betti Go-ttin mantentzea. Gazte asko uda-lekuetako praktikak egiteraetortzen dira, baina gero ez duteelkartean jarraitzen”, azaldu duGoikoetxeak. Hala ere, belaunaldialdaketa txiki bat bizi izan du BettiGottik azken urteotan. Elkarteakeskertzen duela nabarmendu duJoxeja Zabalo beteranoak: “Jendegaztea sartzen den bakoitzean,aire berria arnasten dugu”.

    Erreleboa ematerakoan elkartea-ren filosofia transmititzea ez dalan erraza. Hala ere, eraldatzekoahalmena izan du Betti Gottik.Horri esker bete ditu hamar urte.Urteurrena ospatzeko, ekaineankantu-bazkari berezi bat antolatuzutela gogoratu du Iñakik: “BettiGottin aritu den jende ezberdinaelkartu nahi izan genuen. Berrogeibaino gehiago bildu ginen azke-nean”. Gainera, bideo berezi batgrabatu zuten, Betti Gottiko hain-bat kideren iruzkinekin eta gogo-etekin. Hausnartzeko garaia ereizan baita elkartean. “Garrantzi-tsuena da Betti Gottik Irunenduen presentzia sendotu egindela. Antolatu ditugun aktibitateeiesker lortu dugu hori”, laburtu duJoxeja Zabalok.

    Udalekuak dira sendotze horrenadibide. Berrehun haur geratudira aurten udalekuetatik kanpo.Eskaera guztiari aurre egitea ezi-nezkoa dela azaldu du Zabalok:“Ez daukagu baliabide eta begiralenahikorik”. Muga horien barruan,udaleku txukunak antolatzen ditu.Ongi pasatzen dute, baina udale-kuen atzean lan handia dago.

    “Udalekuak ez dira aste bateanprestatzen”, gogoratu du Iñaki

    Goikoetxeak. “Herri bazkaria ere,ez da bezperan antolatzen”, ja-rraitu du. Jaietako hitzordua daBetti Gottiren beste izarra. Bazka-ria zena dagoeneko “koadrilenegun” bilakatu dela uste du Goiko-etxeak. Herri bazkariaren handi-tzeak arazoak ere sortu ditu: “Gukaforoak, baimenak edo segurta-sun eta osasun baldintzak ez di-tugu menderatzen”.

    Zailtasun horiei aurre egiteko, erakundeen laguntza eskatudute Betti Gottiko kideek. “Hemen desgaste handia dago.Gazteek esfortzu ikaragarria egiten dute jarduera guztiakera arduratsuan antolatzen”, azpimarratu du Zabalok. Ho-rregatik, boluntarioen lanak “aitorpen” handiago bat beharduela aipatu du: “Entzuten gaituzte, baina erantzunak osoberandu iristen dira”. Euskararen normalizazioari dagokio-nean ere, Udalak arduraren zati handi bat daukala uste dutetaldekideek. “Arazoa ez dago transmisioan, parkeetan en-tzuten da gurasoek haurrekin euskaraz egiten dutela. Era-bilera da bultzatu beharrekoa, eta Udalari dagokio hori”,argudiatu du Olatz Bengoetxeak.

    Elkarrizketa bukatuta, EKT elkartea utzi eta kalera irten dirasolaskideak. Tabernaz-taberna egingo dute bilera. “Gure ar-teko harremanak galtzen hasiak ginen, eta berreskuratubehar ditugu”, azaldu du Zabalok. Giro onik ez da falta, be-hintzat, elkartean. Irungo gazteak parte hartzera gonbidatunahi izan ditu Iñaki Goikoetxeak. Baina gogoratu du “kon-promisoa” eskatzen dutela. Giroaz gain, lana ere badelakoBetti Gottiren ezaugarri.

    Babes falta

    10 urtean zehar ekimen asko antolatu dute Irunen. 2011 Lib Dub bat egin zuten etaurte-urtero Herri Bazkaria eta Koadrilen Olimpiada antolatzen dituzte.

  • 4

    Eguraldia erotu al da?

    Eguraldi aldaketa hau batere normala ezdela iruditzen zait. Orain neguak iritsibehar luke, baina izugarrizko beroa egi-ten du. Urrian eta azaroan lan egin beharizan dut eta ezin izan dut eguzkia askoaprobetxatu. Ezin izan dut hondartzarajoan. Nire ustez klima-aldaketa gertatzen arida; eguraldi hau ez da normala, ia aza-roan gaudela kontuan hartuta.

    Denise Benitez Fernando Campo

    Ainhoa IzaNi Malagako herri batekoa naiz etahemen zazpi urte daramat. Urte hauetanguztietan irailean eguraldi oso ona eginizan du, baina aurten gertazen ari denaez da batere normala. Ez dakit hemengojendeak zer esango duen; ni, behintzat,harrituta nago. Goizero, arropa aukera-tzeko garaian, ez dakit zer jantzi. Maia-tzean eta ekainean euria barra-barraegingo duela uste dut.

    Rosa Rubio

    Ondo iruditzen zait hain eguraldi ona egi-tea; horrela, Udako arropa jartzeko au-kera daukat. Arazoa da goizetan ezdakidala zer jantzi. Etxetik ateratzerakoanarropa askorekin ateratzen naiz eta egu-nak aurrera egin ahala arropa guztia so-beran daukat. Dena den, ez zait iruditzenoso normala azaroan eguraldi hau egitea.

    Andrea Oyarzabal

    Niri oso ondo iruditzen zait hain eguraldiona egitea. Eguzkia eta hondartza osogustuko ditut eta udan aprobetxatu ezdudana orain aprobetxatzen ari naiz. Azken urteotan ez du egiten hilabete ba-koitzari dagokion eguraldia. Udaberria,uda eta udazkena nahastuak daude. Sus-moa daukat datorren urteko udaberriaoso euritsua izango dela.

    Eguraldi hau zoragarria iruditzen zait. Ezdut askorik aprobetxatu lan egin izanbehar dudalako. Tamalez, euria eta egu-raldi txarra udaberrian eta udan etorrikodirela uste dut.Egia esan, ez dut halakorik gogoratzen.Batzuetan, irailean, egun oso eguzkitsuakizaten ditugu, baina aurten gertatzen aridena ez da normala.

    Beñardo GarcíaNormalki hilabete hauetan hego haizeaegiten du, baina hain eguraldi eguzkitsuaeta sekulako tenperatura hauek ez diranormalak. Egia esan, gozatuko dugu irau-ten duen bitartean. Halaber, klima-aldaketaren ondorio batdelako ustean nago. Ipar poloa urtzen arida eta horrek, zalantzarik gabe, ondo-rioak izan behar ditu planeta osoko egu-raldian.

    KALEKO INKESTA

  • 5

    Irunero etxean jaso ahalizango da azarotik

    Harpidetuzaitez !!

    19,90 €urtean

    I runeroBEHARREZKO DATUAK

    aIzen-deiturak............................................................................

    aHelbidea....................................................................................

    aHerria.......................................aPosta-kodea......................................

    ORDAINTZEKO ERA

    Diru-sarrera honako kontuan egin behar da:

    ES 28 2095 5045 82 1076330140

    Azarotik aurrera Irunero postaz bidaliko zaie harpidetzendiren irakurleei. Urtebetez, hamabost egunean behin,harpidedunak etxean edo nahi duen beste helbide ba-tean aldizkaria jaso ahal izango du 19,90 euroren truke. Hala nahi duenak aldameneko txartelean eskatzen direndatuak eman behar ditu, honako bide hauetakoren batbaliatuz:

    Postaz: Maiatzaren Lehena, 23. IRUN. 20304. [email protected]: 693 82 80 99

    Baldintzak:Adierazitako prezioa Penintsulako eta Balear Uhartee-tako eskaerei aplikatuko zaie.Jasotako datuak adierazitako helbururako baino ez diraerabiliko.

    www.irunero.com :Irunero, beti eskura

    Irunero aldizkariak bere web orriaren zein Face-book sarearen bitartez edukiak zabaltzen ditueta irakurleei ekarpenak egiteko aukera ematendie. www. i r une ro.com helbidean argitaraematen dira azken zenbakiko erreportajeak,iruzkinak eta elkarrizketak, argazkiz hornituak,bakoitzak bere sarrera duela. Paperezko ber-tsioa ere irakurgai da; Aldizkariaren Artxiboakatalean eskuragarri daude azken urte eta erdi-koak.

    Beraz, munduko edozein bazterretatik Irunekinloturiko hainbat informazio irakur daiteke moduerraz eta erosoan.

    Irakurleak gai jakin baten inguruko bilaketa bategin dezake bilatzailearen bidez, eta aldizkaria-ren atal zehatz bat ere kontsultatu nahi badu,horretan argitaratutako artikulu guztiak topa-tuko ditu.

    Web orria irekita dago irakurleen parte hartze-ari, nahi duenak iradokizunak edota ekarpenakegin ditzan.

    www. i rune ro.com -ek aldizkariaren Facebook-era sarrera zuzena eskaintzen du. Klik bateansare sozial horretan argitaratutakoak ikusi eta,jakina, elkarreragiteko parada ere bada.

    www.facebook.com/irunero

  • - Hezkuntzak ere berrikuntza behar al du?Bai, noski. Hori da Berritzeguneen lana, irakasleei etaikastetxeei laguntzea beren prestakuntza eta berrikuntzaproiektuetan. Horrekin lotuta, praktikan oinarritutakoikerketak ere aurrera eramaten ditugu.

    - Zein da Berritzeguneen antolaketa?Berritzeguneak zonalak dira. Guk, adibidez, Bidasoko etaOarsoaldeko ikastetxe guztiekin egiten dugu lan. Berri-tzegune ezberdinen artean koordinatuta gaude eta bile-rak izaten ditugu lurraldeka, hilean behin normalean.Hezkuntza Sailak markatzen dituen planak jarraitzen di-tugu. Baina ikastetxeen eskaerei ere erantzuten diegu.

    - Zer nolako profesionalek egiten dute lan berritzegu-neetan?

    Batzuk aholkularitza-lanean ari garen irakasleak gara.Gainera, badaude beste profesional ibiltari batzuk: logo-pedak eta fisioterapeutak. Haiek lan zuzena egiten dutepremia bereziak dituzten ikasleekin. Baina ez Osakide-tzaren moduan, eskolako behar espezifikoei erantzunez

    baizik. Edozein eskaeraren aurrean ikastetxeetara hur-biltzen gara, ikasleekin zuzenean lan egitera.

    - Zein gai jorratzen dituzue irakasleei zuzendutako min-tegietan eta jardunaldietan?Badaude batzuk klasikoak direnak: informatika eta tek-nologia berrien ingurukoa (IKT), edo euskararen normal-kuntzarena, adibidez. Beste batzuk momentuarenarabera aldatzen dira. Aurten “Golden 5” dinamika landudugu, klaseko giroa eta elkarbizitza hobetzeko asmoz. Se-villako Unibertsitateak garatu duen programa bat da, etainteresgarria iruditu zitzaigun.

    - Nork erabakitzen du zein irakaslek parte hartuko duenmintegi bakoitzean?Kontuan hartu behar da mintegiak eskolako orduetanegiten direla, beraz, ezin direla milaka irakasle etorri. Horidela eta, ikastetxeei urterako plangintza bat eskaintzendiegu, irakasleek izena eman dezaten. Dena den, garran-tzitsua da azpimarratzea irakaslea ikastetxearen izeneanetortzen dela, eta hemen landutakoa bertara eraman be-harko duela, lankideen artean zabaltzeko asmoz. Hori damintegiaren ideia. Gero, egia da irakaskuntza ordutegitikkanpo beste hainbat ekintza antolatzen ditugula. Jardu-naldi Pedagogikoak, esate baterako.

    - Baina ikastetxeetara ere hurbiltzen zarete aholkula-ritza- eta prestakuntza-lana egitera.Noski. Ikastetxeek beren plana antolatzen dute urtero.Horretarako, laguntza eska diezagukete. Kasu horietan,ikastetxera hurbildu eta irakasleekin saio batzuk egitenditugu, ikaslerik gabeko orduetan.

    - Zeintzuk dira hezkuntzak dituen erronka nagusiak?Gizarte txiki bat da eskola. Esate baterako, duela hogeiurtekoekin konparatuta, gaur egungo ikastetxeetan aniz-tasuna askoz handiagoa da. Horregatik, klaseko metodo-logia aldatu beharra dugu. Ikasketa praktikoagoa etakooperatiboagoa garatu behar dugu. Edo ez hain lehia-korra eta teorikoa. Inklusibitatea eta hezkidetza ere landubehar ditugu. Azken finean, gizartean bizitzeko entrenatubehar ditugu ikasleak.

    6

    Behe Bidasoko eta Oarsoaldeko Berritzegunea Irungo Kale Nagusian kokatuta dago.

    PEDRO ROA, Irungo Berritzeguneko zuzendaria

    “Gizarte txiki bat da eskola”Nahasgarri gerta daiteke Berritzegune izena.Irakaskuntzan ari direnek, ordea, ongi askidakite hezkuntzaren berrikuntzari egitendiola erreferentzia. Eusko JaurlaritzarenHezkuntza Sailak kudeatzen dituen zen-troak dira Berritzeguneak, ikastetxeei la-guntza eskaintzeko helburuarekin sortuak.Kale Nagusian dago Irungoa, eta Behe Bida-soko eta Oarsoaldeko eskolen beharreierantzuten die. Pedro Roa legazpiarrakhamar urte daramatza zuzendaritzan.

    Pedro Roa, Irungo Berritzeguneko Zuzendaria

    “Edozein eskaeraren aurreanikastetxeetara hurbiltzen gara,

    ikasleekin zuzenean lan egitera”

  • 7

    Eta rocka Bidasora iritsi zen

    Gaur egun musika asko eta osodesberdina entzuten da. Irunen,rocka indar handiz hasi zen 70.ekohamarkadako aintzidari batzueiesker.

    Juan Ignacio de Lucasek eta LuisIrisarrik Los Tarantulas taldeasortu zuten. Hiru urte pasa ondo-ren liskarrak izan zituzten berenartean eta banandu egin ziren.Aurrerago, Los Cunix, Los Strings,Los Vamps, Black Stone, Los Ter-cos, Los Bitters, Los Ruidos, Ma-dreselva eta beste zenbait taldemusika mota berri haren ildoanabiatu ziren.

    Josema Martinezek garai hartakozenbait taldetan parte hartu zuen,

    eta bera izan da erakusketa honensustatzailea.

    ErakusketaHogei talde baino gehiagoren 40-50 irudi ikusteko aukera eskain-tzen du erakusketak. Gainera, jarridituzten beira-arasa batzuetan in-formazio-material garrantzitsuadago, hala nola, kontzertuak ira-gartzeko kartelak, esku-progra-mak, diskoak, tokadiskoak,musika-tresna originalak, etabeste.

    Ordutegia: asteartetik larunba-tera, 18:00etatik 21:00etara, etaigande eta jaiegunetan, 11:30etik13:30era. Astelehenetan, itxita.

    Josema Martinez eta Juan Ignacio de Lucas rockaren sus-tatzaileak izan ziren Bidasoaldean beren taldeekin

    Erakusketan garaiko kartelak, gita-rrak, diskoak, etab. ikusteko aukeradago. Behean, “Innovation” taldea-

    ren kartel bat. Kartelaren behe-eskubian Josema Martinez

    agertzen da.

    Erakusketa azaroaren 9ra arte irekita egongo da

  • 8

    “Paisaiari ematen diot lehentasuna”- Zer da Annapurna 3600?Annapurna mendigunearen inguruko trek-king bat da. Joan den udaberrian eginnuen, hamabi lagunek osatutako espediziobatekin. Hondarribian bizi den Xabier Erroizan zen gidaria. Esperientzia handikomendizalea da. 280 km inguru egin geni-tuen guztira, hogeita bat egunetan. Birri-tan gainditu genituen 5.000 metroak,baina ez ginen Annapurnako gailurretaraigo.

    - Nolako esperientzia izan zen?Ilusio handiarekin joan nintzen. Gizakiakigo zuen lehen zortzi milakoa Annapurnaizan zen, 1950ean. Maurice Herzog idazle-aren “Annapurna lehen zortzi milakoa” li-burua mito bat da nire belaunaldikomendizaleentzat. Beraz, mendian izandudan esperientzia politenetarikoa izanda. Muturreko baldintzarik ez genuen izan,gainera. Udaberriaren hasieran joan gine-nez, elur asko topatu genuen, baina hotzhandirik ez genuen pasa: 3 gradu zero az-pitik, gehienez ere.

    - Nondik datorkizu mendiarekiko zaleta-suna?Txikitan Boy Scout izan nintzen. Ondoren,Irungo Mendizaleak elkartean sartu nin-tzen, eta berrogeita hamar urte daramatbertan. Hamabost urterekin Pirinioetarajoan nintzen lehen aldiz, hiru mila metrokomendiak igotzera. Orduan egun osoabehar zenuen Irundik Ordesara iristeko.Autobus pila bat hartzen genuen, edo tre-nak eta autobusak konbinatu. Haraino jo-

    atea nahikoa abentura zen. Hortik aurrera,gero eta urrunago bidaiatzen hasi nintzen.Emazteari ere mendia asko gustatzen zaio;beraz, elkarrekin egin izan ditugu irteeragehienak.

    - Argazkilaria ere bazara, Irungo ArgazkiElkarteko kidea. Mendizaletasunarekin bat doa argazkila-ritza nire kasuan. Hori dela eta, arazo txi-kiak sortzen dira. Nik argazkiak ateratzekodudan modua astakeria izan daiteke argaz-kilari profesional batzuentzat. Esate bate-rako, nik ez dut inoiz tripoderik erabiltzen.Mendian taldearekin joaten naiz, eta ezinnaiz atzean gelditu. Bestalde, nik paisaiariematen diot lehentasuna. Jendeari argaz-kiak ateratzea ez zait gustatzen, ez behin-tzat atzean dagoena ikusten ez bada.

    - Ezagutu duzun paisaia ezberdinen ar-tean, zein aukeratuko zenuke?Norvegiaren edertasun lasaia benetanikusgarria da. Ingurura begiratu eta denada ederra. Islandiak adibidez, leku politak

    ditu, baina tartean eremu lehor handiakdaude. Nik lur berdea, ura, zeru urdina etaelurra bilatzen ditut beti. Esate baterako,Aconcaguara ez dut joan nahi izan, arrokahutsa delako.

    - Eta etxean, Irun inguruan?Alde batetik, Aiako Harriaren atzeko aldea.Zaila da handik ibiltzea, ia ez da biderik ge-ratzen. Baina lanbroa sartzen den egune-

    tan, batez ere, oso ederra da.

    Hala ere, eskualdeko ezezagun handienaJaizkibel mendia dela esango nuke. Gazteanintzenean beti erreta egoten zen, etaeremu militarra zen, gainera. Baina gauregun, merezi du Jaizkibelen galtzea. Talaiabidetik atera, eta arroka eta kala bakoitzadeskubritzea gomendatuko nieke irakur-leei.

    k i r o l a k

    Jesus Martinez irundarra Himalaian.

    Jesus Martinez “Annapurna: 360º” ikus-entzunez-koaren proiekzioa eskainiko duteazaroaren 6an Amaia Kultur Zen-troan, 19:30ean. Jesus Martinezirundarrak prestatu du lana, uda-berrian Himalaian egindako espe-dizioko irudiekin. Mende erdiadarama Martinezek mendizaleta-suna eta argazkilaritza uztartzen.

  • 9k i r o l a k

    Denboraldi gogoangarria osatuzuen 2013/2014 sasoian seniormailako emakumeen Mariñok.Euskal Liga nagusitasunez ira-bazi, eta zuzenean Bigarren Mai-lara igotzea lortu zuen. Joan denhamarkadan galdutako maila be-rreskuratu zuten horrela neskek.Emakumezkoen talde nagusiakBigarren Mailan jokatzea lorpenhandia da kutsu galiziarreko el-kartearentzat. Horregatik, den-boraldi honetan mailari eusteadaukate helburu Mariñoko nes-kek. Baina ez da lan samurraizango. Dagoeneko dastatu dutekategoriaren exijentzia maila.Egokitze lanetan ari dira oraindik,piezak elkartzen, jokoa fintzeneta aurkariak ezagutzen.

    “Aldaketa” urtean murgildutadaudela nabarmendu du GorkaAlvarez entrenatzaileak. Udanhartu du Lasarte-Oriako presta-tzaileak talde urdin argia. Lehe-nago, Añorga zuzendu duAlvarezek. Ondo ezagutzen du,beraz, Bigarren Maila: “Euskal Li-garekiko aldea nabaritzen da.Taldeak defentsiboki ondo era-tuta daude, eta taktika asko lan-tzen dute”. Mariñok gorabeheradezente izan du jokalariei dago-kienez. Joan den urtean igoeralortu zuten neska gehienek segi-tzen dute. Baina gazte asko igodira jubenil mailatik. “Beteraniaeta gaztetasuna elkartu ditugu,eta puzzlea pixkanaka osatzen arigara”, azaldu du Alvarezek. Bi jo-

    kamolde ezberdin elkartu beharizan dituela nabarmendu du en-trenatzaileak: “Senior mailakotaldea defentsan oinarrituta ze-goen. Jubenilek aldiz, gehiagolantzen zuten jokoa. Biak uztar-tzen saiatu gara”.Hasiera kaskarraAurkari zailak izan zituen Mari-ñok denboraldiaren hasieran.Oiartzunen eta Logroñoren kon-tra galdu ondoren, ilun ikusizuten neskek etorkizuna. “Gogo-rra da ahalegina egin arrenemaitzarik ez lortzea”, aipatu duMaialen Gorbea jokalariak. Reo-cinen kontra lortu zuten lehenpuntua, Cantabrian. Gazte Be-rriak talde nafarra menderatu

    zuten ondoren etxean, Lande-txan. Bigarren Mailan lehiatzekogaitasuna duela erakutsi zuen or-duan Mariñok. Lehen garaipena-ren garrantzia azpimarratu duGorka Alvarezek: “Taldearen ho-bekuntza nabaria zen, baina jo-koak adierazten zuen horrekemaitzetan isla izatea behar ge-nuela”. Lehen urratsa behintzateman zuen, beraz, Mariñok. Hor-tik aurrera, hazten jarraitu du tal-deak.Baina denboraldia luzea da etamomentu txarrak pasako dituoraindik talde irundarrak. Lehe-nengo itzuliaren erdia bete de-nean, hurbil ditu Mariñokjaitsiera postuak. Dena den, tal-

    deak ez du iparra galdu. “Helbu-rua oso argi daukagu. Mailamantentzea da, eta horretarakoegingo dugu lan”, gogoratu duentrenatzaileak. Beharrezko pun-tuak lortzeko gakoa azpimarratudu Maialen Gorbea jokalariak:“Denon esfortzua ezinbestekoada. Hamaika jokalari gara eta ba-koitzak bere lana ondo betebehar du”. Jarraitu beharreko bidea argidaukate Mariñoko neskek. Egu-neroko lanaren bidez iritsi diraBigarren Mailara. Pazientziaz etatentuz, zaratarik atera gabe. Lanhori bera da aurten ere helmu-gara iristeko baliatuko dutena.

    Generoen arteko desoreka agerian geratuohi da hedabideek kirolari ematen dio-ten trataeran. Konparatu ezinak dira,esate baterako, gizonezkoen futbolakdaukan oihartzuna, eta emakumezkoe-nari eskaintzen zaion tartea. Hori delaeta, ikuskizunetik eta zalapartatik apartebizi dira Mariñoko neskak. Baina Biga-rren Mailako bigarren multzoan lehia-tzen ari dira aurten. Estatuko goi mailabaino urrats bakar bat beherago.

    Zilarrezko futbola, foku mediatikotik urrun

    Bigarren Mailan ari dira Mariñoko neskak

    Mariñokoak jokoan.

  • 10

    Kolonbiari begiraBake prozesuen inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Pausu Media eta Mundubat

    elkarteek Irunen

    Uste baino antz handiagoa izan dezakete Ko-lonbiak eta Euskal Herriak. Hala uste dute,behintzat, Pausu Media eta Mundubat go-bernuz kanpoko erakundeek. Hori dela eta,“Bakea eta giza justiziaren inguruko proze-suak” izenburua daramaten jardunaldiak an-tolatu dituzte. Eztabaidarako,hausnarketarako eta elkartrukerako gune bi-lakatu dute Irun, urriaren 27an hasi eta aza-roaren 7ra bitarte.

    Historian izan den herrialderik bor-titzenetarikoa da Kolonbia. 1980kohamarkadaz geroztik, 100.000 ko-lonbiar baino gehiago desagertudira. Urtero 10.000 hildakotik goraizaten dira bertan. Kopuru beldur-garriak dira, nazioartean demokra-ziatzat onartutako estatua delakontuan hartuta. Suetenik izan ezbada ere, bake prozesua abiatudute Kolonbiako gobernuak etaFARC gerrillak, gatazka armatuariamaiera emateko asmoz. “Kolon-biako esperientziari begiratutaasko ikas dezakegu”, aipatu duMundubat elkarteko Fernando Va-querizok. Hori da, hain zuzen ere,“Bakea eta giza justiziaren ingurukoprozesuak” jardunaldien helburunagusietako bat: Kolonbiako etaEuskal Herriko bake prozesuen ar-teko loturak bilatzea, eta elkarri la-guntza eskaintzeko bideazabaltzea.

    Urteak daramatzate elkarlaneanPausu Media eta Mundubat elkar-teek. Lehenengoa Behe Bidasoansortua da, komunikazio komunita-rioan oinarritutako proiektuakabian jartzeko asmoz. Mundubatekgarapenaren alde egiten du lan,hiru oinarriren inguruan: giza esku-bideak, elikadura-burujabetza etageneroa. Euskal Herrian sortu zenarren, munduko hainbat herrialde-tan ari da lanean. “Duela hiruzpa-lau urte Palestinara egindakobidaia batean ezagutu genuenelkar”, gogoratu du Pausu MediakoAitor Errazkinek. Hortik aurrera,harreman emankor bati hasiera

    eman zioten. Esparru ezberdine-tako elkarteak diren arren, elkarrenosagarri izateko modua aurkitu du-tela nabarmendu du Errazkinek:“Pausu Mediak komunikazioan di-tuen esperientzia eta lan-tresnakeskaini dizkio Mundubati”. Elkarlanhorren ondorio dira Irungo jardu-naldiak.

    Lotura onuragarrien bilaOsagai zenbait izango dituzte jar-dunaldiek. Carmen Caballerorenargazki erakusketak Kolonbiako ko-munitateen lekualdatzea izango duoinarri. Kopuru esanguratsua azpi-marratu du Mundubateko Fer-nando Vaquerizok: “5.000.000kolonbiar baino gehiago desplazatudituzte urte guztiotan”. Lurraren ja-betzaren arazoa gatazkaren oina-rria dela uste du FernandoVaquerizok: “Ezin dugu ahaztu Ko-lonbiako biztanleen %1a lurren%80aren jabe dela”. Beren lurra uz-tera behartutako herritarren erre-alitatea irudikatzen du “Colombiadesplazada” erakusketak. UnaiAranzadiren “Kolonbia ikusezina”dokumentalaren gai nagusietakoaere lekualdatzea da. “Komunika-bide konbentzionaletan agertzenez den Kolonbia hori irudikatzendu”, azaldu du Pausu Mediako AitorErrazkinek.

    Mahai-inguru batek borobildukoditu jardunaldiak. Jimmy Ortiz Gu-tierrezen parte-hartzeari balioaeman nahi izan dio Fernando Va-querizok: “Fensuagro nekazariensindikatuko kidea da, eta mehatxa-

    tuta alde egin behar izan du Kolon-biatik. Asturiasko errefuxiatuenprograma batek hartu du sei hila-betez”. Lokarri mugimenduko Aitzi-ber Blanco ere izango damahai-inguruan. Kolonbiako etaEuskal Herriko bake prozesuen ar-teko lortura bilatu nahi izan dutePausu Mediak eta Mundubatek.Bietan landu beharreko gaiak dau-dela uste du Fernando Vaquerizok:“Biktimen aitortza gakoetako batda, adibidez”. Gai horiei eman zaiz-kien trataerak alderatzea positiboadela uste dute antolatzaileek. Hor-taz, Kolonbiako gatazka ezagutuedo bake prozesuen inguruanhausnartu ahal izango dute irunda-rrek. Horretarako aukera emangodute Pausu Mediak eta Munduba-tek antolatutako jardunaldiek.

    EGITARAUA:

    Urriaren 27tik azaroaren 7ra: Colombia desplazada argazki erakusketa.Argazkilaria: Carmen Caballero.Non: Kabigorri ateneoan.

    Urriaren 30ean: Kolonbia ikusezinadokumentala.Zuzendaria: Unai Aranzadi.Non: Lakaxita gaztetxean.Ordua: 19:00etan.

    Azaroaren 4ean: Mahai-ingurua: Herri mugi-menduak eta beren eragina bake prozesuetan.Hizlariak: Aitziber Blanco (Lokarri) eta JimmyOrtiz Gutierrez.Non: Kabigorri ateneoan.Ordua: 19:00etan.

    Ezkerrean, Mundubateko Fernando Vaquerizo, eta eskuinean, Pausu MediakoAitor Errazkin.

  • 11Ha u r r e n l e i h o a

    BAKAILAOA DASTA EZAZU

    Txingudi Ikastola. Haur Hezkuntza

  • 12 gaztea

    Literatur Lehiaketak

    Txingudi Ikastola BHI

    Gaur egun denok ba-liatzen dugun ezagu-tzaren globalizazioanerrudunik bada, ho-rixe, ezbairik gabe, In-ternet da, eta blogak,hain zehatz, hartarakotresnak.Izan ere, aspaldi ho-netan blogak dagoe-neko hil direla

    (Jainkoa eta punka bezala, bidenabar) esaten den arren, inoizbaino biziago daude, komunikatzeko tresna ikaragarri onak diraeta.Azaleko azterketa batek sare sozialek eklipsatu dituztela ondo-riozta lezake, batez ere idazleen eta irakurleen arteko harremaneidagokienez; baina alderantziz da, zeren eta Facebook, Twitter etaLinkedin sareetan egiten diren gaurkotze nagusietariko asko etaasko blogen berri emateko baitira.Ez hau da argudio bakarra epe luzean blogek interesgarri jarrai-tuko dutela pentsatzeko.Gaur egun, profesional liberal orok (ekoizpen intelektuala egin,materiala egin) blog bat kudeatu behar du, bezero izan litekeenedo lan arlo horretan interesik izan lezakeen edonori bere estiloa,bere gaitasunak, bere ezagutzak erakutsiko badizkio.Enplegu bat bilatzeko tenorean ere curriculum bizi bat da, eten-gabe eguneratzen denez gero: dakiguna erausteko bide hoberiknekez aurkituko dugu.Ezagutza ez ezik (eta ez litzateke gutxi "sareari itzultzea" haren-gandik hartu eta baliatu duguna), blogari-jardunaz etekin profe-sionala ere erdiets dezakegu.Bezero edo lan-eskaintza gehiago izango duzu blog bat kudeatze-agatik? Seguruenik, ez zuzenean, baina bai, bestelako ekimen komertzia-lekin bateratzen baduzu; esaterako, dagozkizun sare sozialetanere aldiro-aldiro publikatzen baduzu.Esan dizut jada Google-ek adoratu egiten dituela blogak? 10 urtebaino gehiago dira bizi-bizirik daudela, eta beraz modurik hobe-rena dira zerbait erakusgai paratzeko.Hala, bada, blog batean idazte hutsak ez dizu zuzenean diruaemango, edo ez duzu berehala zure bizitzako enplegua aurkituko;baina epe luzeago batean bai lagun zaitzake horretan, baita pro-fesional hobea izaten ere.

    Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

    3yMedia Comunicación Digital

    bloga, profesionalarenerakusleihoa

    Garai batean zozoa zuri-zuria zen: elurretan ez zen ikusten. Behin batean birigarroarekin topatu zen. Honek urrezko eraztun bat zeukan mokoan, oso dis-diratsua... liluragarria. Zozoa, behintzat, liluratuta geratu zen. - “Ze eraztun ederra! Horrelako bat nahi dut nik”!- “Buf!! Horrelako bat lortzeko urrutira joan behar da”.- “Nora?”- “Altxor ezkutuaren lurraldera. Nahi baduzu bidea erakutsiko dizut”.Toki menditsu batera iritsi ziren eta Birigarroa kobazulo baten atarian gelditu zen: -”Hemen da. Ni kanpoan geratuko naiz. Sartu eta hartu eraztun bat, baina ez ukitu besterikezer”. Zozoa ziztu bizian sartu zen koban. Barrura joan ahala, gezurra badirudi ere, gero eta argita-sun handiagoa zegoen. Zilarrez beteriko gela bat aurkitu zuen lehenbizi, gero urrez beterikobeste bat. Zer zen hura! Sutan dagoen basoa ematen zuen.

    Zozoa urre asko ikusterakoan liluratuta geratuzen, zer hartuko pentsatzen. Eraztun mordoaikusi zuen, harribitxiekin, urrean grabatutakomarrazkiekin. Bere ustez denak ziren politak,baina horietatik hiru zituen gustukoen, etaezin erabakiz zebilen. Zozoa birigarroakesandakoaz gogoratu zen baina ezzion batere garantziarik eman, etaez zuen uste ezer gertatukozitzaiola.Bere familiakoentzatbaten bat hartzeapentsatu zuen, ho-rrela zozoa elurra

    bezain zuri etamokoa eraztunez horniturik,

    txoririk ederrerna izango zela pentsatuz. Hamarbat aukeratu zituen eta berea jarri ondorenbeste bat ukitu eta ahots arraro bat hizketanhasi zitzaion: - Nork ukitu du eraztun bat sobera?- Nik- esan zuen zozoak.-.

    - Bada, bi ukitzeagatik zigo-rra jarriko dizut!- esanzuen ahots misterio-

    tsuak haserre. - Zer zigor mota?- esanzuen zozoak beldurrikgabe-.- Hemendik aurrera zozoakbeltzak izango zarete!

    - Ez, mesedez!- erantzunzion.

    Zozoa, izuturik, ahalik eta azkarreneraztun guztiekin handik ateratzeapentsatu zuen, baina ahots horrenjabea aztia zenez, zozo guztiak,salbuespenik gabe, beltz bihurtuzituen. Hala ere, gaiztoegia ez

    izateko, eraztun bat eramaten utzi zion, bainazozoaren ametsak ezin izan ziren guztiz bete.Horregatik, orain, zozo beltz bat ikusten badu-zue, mokoan eraztun bat duela, askatu ezinik,agian istorio honetako zozoa izango da.

    Ikasleei beheko laukiko testua eman zitzaien,eta hortik abiatuta ipuina sortu behar zuten.

    Janire Ugarte. 1. maila. Finalista

    2013-2014

  • 13gaztea

    GAZTELEKUA, LEKU BIZIA

    Urriaren 27an, Irungo La Salle Elkar-tean, Mintzalaguna programaren2014ko edizioari eman zioten hasieraJosé Antonio Santano alkateak eta Fer-nando San Martín Euskara ordezkariak.Alkateak hartu zuen hitza eta berezikieskerrak eman zizkien urtetik urtera as-tean ordu bat eskaintzen duten mintza-lagunei (euskaraz mintzatzen direnei)eta mintzakideei (ikasten ari direnei);zorionak eman zizkien egindako auke-ragatik, euskaraz bizitzearen aldekoerabakiagatik, hain zuzen ere.

    Jaione Campo Irungo Udal Euskaltegiko

    zuzendaria eta programaren dinamiza-tzailea da. Haren hitzetan, taldeek aza-roaren hasieran biltzeari ekingo diote,nahiz eta aurkezpenean izan zuten le-henengo topaketa. Gainera, aurrekoedizioetan bezalaxe, hainbat ekintzaosagarri antolatuko dira ikasturteanzehar: irteerak, tailerrak, ikuskizunak,eta abar... Lehenengoa azarorako dagoprogramatuta eta euskarazko bakarriz-keta bat izango da.

    Informazio gehiagowww. i r un .o rg/euska ra atarian

    Martindozenea Gaztelekuak hasiera eman die udazkeneko jarduerei

    Mintzalaguna egitasmoaren aurkezpena egin zen, Irungo La Sallekoikasle ohien elkartean.

    MINTZALAGUNA

    Gazteek zenbait jarduera, tailer eta ekimenetanparte hartzeko aukera dute Martindozenea Gaz-telekuari esker. Arestian, bertan aurrera era-mango den udazkeneko programaren berrieman du Udalak. Fernando San Martin Gazteriaeta Hezkuntza ordezkariaren esanetan, “eskain-tzen diren jokoak, tailerrak eta aldi baterako era-kusketak ahalik eta erakargarrien izan daitezennahi dugu, gazteak etortzera bultzatzeko. Horre-gatik, harreman hau bi norabidekoa dela gogo-ratu nahi dugu: bertara joaten den pertsonak,hala nahi badu, jarduerak egiteko proposame-nak ere egin ahal ditu”.

    Azaroan eta abenduan egingo diren jarduere-tako baten jomuga da publizitate iragarki bat etaegutegi bat egitea. Bestalde, arteak, argazkiaketa kulturak ere aparteko protagonismoa duteGaztelekuan. Urriaren 30 arte, Cristina Rodrígue-zen “En movimiento” bilduma bisitatu ahal izanda. Azaroaren 11tik 27ra Tania M. de la Rosaren

    erakusketaren txanda izango da. Erakusketa ho-rretan tamaina handiko mihiseak eta teknikamistoa aurkezten dizkigu. Akrilikoa zertzeladamotzetan eta elkarren gainean ezarrita, tintazkobeladuren oinarri gisa agertzen da, eta hortikateratzen den emaitza kolore distiratsuak eta bi-ziak dira.

    JokoakAzaroaren 12an, “Kaleidos” (bilatzeko jokoa); azaroaren16an, “Password” (hitz jokoa); abenduaren 10ean, “Atmos-fer” (beldurrezko jokoa, telebistan). Kaleko jolasei edo torne-oei dagokienez: azaroaren 7an, pala txapelketa La Sallen;azaroaren 21ean, Just Dance torneoa; abenduaren 4an eta5ean futbola, eta abenduaren 19an, karaokea antolatu dute.

    TailerrakMartindozeneak 20 urte inguruko gazteekin garapen profe-sionalerako tailer soil batzuk egiteko asmoa du: nola idatzicurriculuma, lanerako elkarrizketa, autoenplegua, Europanmugitzea –migrazio proiektua–, Europan lan egiteko bitar-tekoak, eta sexualitate tailer bat.

  • - dBH GRAdUATU TITULUA.PRoBA LIBREAK (2014-2015IKASTURTEA)

    - Non: (UOHI) Urrutiko Oina-rrizko Hezkuntzako Ikaste-txeetan.- Donostia: Zemoriya, 20 -943 276 705- Bilbo: Miraflores, 83-A (Bolueta) - 94 411 68 56- Gasteiz: Florida, 62-A - 945 252 789

    - Probaren data: azaroaren21ean.

    - Informazio gehiago:www.hezkun tza.e jgv.eus -kad i . ne t

    - BARRETERAPIA TAILERRA do-NoSTIAN- Zer? Tailer praktiko hone-tan barrearen eta umoreonaren onurak ikasten dira. - Noiz? Azaroaren 10etik14ra. 10:00 - 12:00 (astele-henetik ostiralera)

    - Non? DYAren Boluntariotzaeta Formakuntza Zentroan(Donostiako intxarrondo au-zoko Baratzategi kaleko 10.zenbakian).

    - Prezioa? 60 €.

    - Informazio gehiago:www. i r un .o rg/ igaz te

    'CIUdAd dE PoRCUNA' MUSIKA-MAKETEN LEHIAKETA dEIALdIAMusika-estiloak: rocka,funka, reggaea, flamenkoa...

    - Sariak: 800 € / 600 € / 400€ / 200 €.

    - Epea: 2014/12/14. Kontak-tua: Asociación Juvenil Mia-qué Webgunea ikusi.

    - Non: Andalucia, Jaen.

    - Informazio gehiago:i n [email protected]

    414 g a z t e i n f o r

    Ekintzak

    Bekak

    “2014Ko IRUN BELdUR BARIK” IKUS-ENTZUNEZKoLEHIAKETA. LEHIAKETA HoNETAN, EMAKUMEEK JASATENdUTEN BEREIZKERIA-EGoERARI AURRE EGITEN dIoTENNESKA-MUTILEN ARTE-AdIERAZPEN MoTA oRo oNARTU,BALoRATU ETA BULTZATUKo dIRA.

    IRUNEN ERRoLdATUTAKo 12 ETA 14 URTE BITARTEKoNESKA-MUTILENTZAKoSARIA: TABLET SAMSUNG GALAxyEMAILEZ: beldu rbar i k@i run .o rgEPEA: AZARoAK 12

    Beldur barik lehiaketa

    "BELdUR BARIK IKUS-ENTZUNEZKo SoRKUNTZATAILERRA"Ausar zaitez film labur bategitera zeure mobilarekin!Zeure ideiak artista taldebatekin partekatu ahalizango dituzu. Zure lanaBeldur Barik lehiaketanaurkezteko, sorkuntzarenurrats guztiak ematen la-gunduko dizute.- 15etik 17ra urte bitar-

    teko neska-mutilentzakotailerra.Egunak: Azaroak 5 eta 7(17:00-20:00).Izena emateko epea:Azaroaren 4a baino lehenTokia: GaztelekuaInskripzioa:[email protected] gehiago:Tel: 943 50 53 58 beldurbar ik@i run.org

    Beldur barik tailerrak

    Hobelex euskarako lehen lexiko-zuzentzaileaMicrosoft Office-n erabil daiteke. Euskarazakats ortografikorik gabe eta, gainera, lexikozuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzenduen tresna da. Euskaltzaindiaren arauak etaEusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearenerabakiak eta irizpideak dira Hobelexen zuzen-keta-proposamenen oinarri.- Informazio gehiago: www.uzei .com/hobelex

  • a i s i aa 15

    FAMILIAOLA: Irungo familien mintzagunea

    Familia euskaldunak elkartzekogunea da, eta bertan ekintzak, tai-lerrak eta irteerak antolatzendira.

    Azaroko Tailerrak- Natura tailerra: Dunboa ikaste-txea (eta kalean, Bidegorri ingu-ruan).

    - Ipuin tailerra gurasoentzat:Dunboa ikastetxeko liburutegian.

    - Sukaldaritza anitza: Eguzkitzaikastetxean.

    Tailerren aurkezpena:Irungo udal musika eskola etakontserbatorioko auditorioan,azaroaren 3an, 18:30ean.

    Zehaztapen gehiago web orri ho-netan duzue: www.urtxintxa.eus

    EMAKUMEENTZAKO AHALDUNTZEA ESKOLAAzaroak 5

    Haurrentzako ipuin kontalariak:“Ipuinak mara mara”- Non? Ikust Alaia liburutegian.- Ordua? 17:30ean.- Prezioa? Doan.

    Azaroak 6

    "SERENATA DE TEXAS" pelikularenproiekzioa, Luis Marianoren ekital-dien barnean.- Non? Amaia K.Zn.- Ordua? 20:00etan.- Prezioa? Doan.

    Azaroaren 7tik 9ra

    ANTZINAKO OBJEKTUEI BURUZKO IV.AZOKA- Non? Ficoban

    Azaroak 7

    URBAN SASOI - HIRI AKTIBO BATENALDE (PUIANA)- Zer? Puianako errotondajoko-taula bihurtuko da, JavierSan Martín “Shaf”-en esku-hartze artistikoari esker. Horrekibilbideen, lerroen eta margoenbidez, jolaserako aukera be-rriak aurkitzera bultzatzen dituneska-mutilak. Anaka E.B.k an-tolatu du. - Ordua? 17:30etatik aurrera

    Azaroak 7

    POESIA SOLASALDIA- Zer? Poesia solasaldia, JesusRodriguezen eskutik. Poesia-ren kezka dutenentzat dira, adi-tuak izan, zaleak izan edogaian hasi berriak izan.- Non? Ikust Alaia liburutegian- Ordua? 17:30ean.- Prezioa? Doan.

    Ikastaroa: Antsietatea, estresa eta mina gutxitzeko teknikak.

    Non: Oiasso Erromatar Museoko Ekitaldi Aretoan.

    Iraupena: 2 ordu eta erdiko 4 saio.

    Ordutegiak: Azaroaren 7, 14, 21 eta 28 ostiraletan; goizeko taldea,10:00etatik 12:30era, eta arratsaldeko taldea, 16:00etatik 18:30era.

    IRUN Erref: 04202180 m², 4 logela (2 bikoitz, 2bakun), 2 bainugela, komuna,egongela, sukaldea, jangela, te-rraza, balkoia, trastelekua, gasezkoberogailua, tximinia txikia; kan-pora, E/M orientazioa, eguzkitsua.Altzariduna. Garaje itxia 2 autorent-zat. Kirol instalazioak.

    IRUN Erref: 04186Azalera: 52 m². 2 logela, bainu-gela, sukaldea, egongela; kan-pora. Prezioa negozia daiteke.

    IRUN Erref: 04205Etxebizitza erabat zaharberritua.Azalera: 62 m². 2 logela bikoitz,bainugela 1, egongela, sukaldea,balkoia, trastelekua, igogailua;kanpora, ekialde / mendebaldeorientazioa, eguzkitsua.

    IRUN Erref: 04187Azalera: 60 m². 2 logela (bikoitz1, bakun 1), bainugela 1, sukal-dea, egongela, balkoia, igogailua,gasezko berogailua; kanpora, he-goaldera, eguzki-tsua.

    Prezioa: 1.000 €Prezioa: 135.000 €

    (22.462.110 pta)Prezioa: 156.000 €

    (25.956.216 pta)

    Prezioa: 80.000 € (13.310.880 pta)

    HENDAIA Erref: 03323Hondartzan, lehen ilaran. Azalera:30 m², logela 1, bainugela, ko-muna, egongela, sukalde ameri-karra, terraza, igogailua, berogailuelektrikoa; kanpora, hegoaldera,eguzkitsua. Aukeran: aparkaleku estalia.

    HENDAIA Erref: 04063Erabat zaharberritua. 45 m², lo-gela bikoitz bat (bi egiteko au-kera), bainugela, egongela,sukaldea, ganbara, berogailuelektrikoa; kanpora, mendebal-dera, eguzkitsua, bistak.

    Prezioa: 140.000 €(23.294.040 pta)

    Prezioa: 159.000 €(26.455.374 pta)

  • aZuzendaritza eta lantalde berriaaBezero mota

    guztientzat

    EGUNEKO MENUA

    4 lehen plater aukeran

    4 bigarren plater aukeran

    Postrea edo kafea

    Edaria barne

    10 €

    ASTEBURUKO MENUA

    17 €

    BARRAKO PINTXO GUZTIAK 1,10

    ERRAZIOAK

    OGITARTEKOAK ETA HANBURGESAK 4 tik

    PINTXO BERO ANITZ

    PLATER KONBINATUAK

    ALTZUKAITZ KALEA, 1 - IRUN - 943 01 96 19