2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko...

8
Ekainberri: ikastetxeekin elkarlanean historiaurrea gizarteratzeko 2017ko urria Doako edizioa www.ekainberri.com Eusk al K ulturaren sust raiak Las ra íces de la Cultura Vasca 943 8 6 8 8 11 S arre re n s almenta | V enta de entradas www.ekainberri.com ON LIN E 5 orrialdea 6 orrialdea Ekainberrik 2018an 10 urte egingo ditu ateak ireki zituenetik

Transcript of 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko...

Page 1: 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek

Ekainberri: ikastetxeekin elkarlanean historiaurrea gizarteratzeko

2017ko urria Doako edizioawww.ekainberri.com

Euskal K ulturaren sust raiakLas ra íces de la Cultura Vasca

943 8 6 8 8 11

S arre re n s almenta | V enta de entra das

www.ekainberri.c omO N L I N E

5 orrialdea

6 orrialdeaEkainberrik 2018an 10 urte egingo ditu ateak ireki zituenetik

Page 2: 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek

2 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Ekanberri: LH

Lehen Hezkuntzako ikasleak lehen gizakiaren aztarnei jarraitzenKael, Naira eta Narel dira Lehen Hezkuntzako ikasleen laguntzaile Ekainberri eta bertako margoak ezagutzeko. Ikasleek historiaurreko bizimoduan murgildu eta beraiei egokitutako bisita eta tailerrak

izango dituzte. Kaelek ikasleak kobazuloko paretetan margotzera gonbidatuko ditu, Nairarekin lortutako suaren laguntzarekin, noski. Bitartean, Narelek bere tribuko helduentzako laguntza da ehiza egiterako momentuan.

Junto con Kael, Naira y Narel, alumnas/os de Educación Primaria se sumergen en la forma de vida prehistórica, con visitas y talleres adaptados a su edad y a sus capacidades. Kael nos invita a pintar en las paredes

de la cueva, para ello necesita el fuego conseguido por Naira. Mientras tanto, Narel ayuda a las/os adultas/os de su tribu con la caza.

- Ekainberriak: Haizu! Ekaingo tribuko kideak elkarrizketatzen ari naiz, zu nor zara?

- Naira: Kaixo Naira naiz! Ekaingo tribuko kidea naiz, hiru seme-alaba ditut, beti muturra edozein lekutan sartzeko prest daudenak! Nire poltsa honetan sua egiteko behar ditudan tresnak daramatzat! Sua ezinbestekoa da guretzat! Zertarako? Janaria prestatzeko, hotzik ez pasatzeko, animalia basatiak uxatzeko… eta kobazuloan sartzean gauzak ikusi ahal izateko!!

Duela 13.000 urte, Euskal Herrian sekulako hotza egiten zuen. Jendeak ez zuen berogailurik etxean eroso egiteko, ez zegoen sukalderik janaria prestatzeko eta argi elektrikorik ilunpeak argitzeko. Argia, beroa edo janaria prestatzeko gailua sua zen garai hartako gizakientzat.Ekainberrik bi ordutan zehar suak argitutako mundu hartara itzultzea proposatzen die ikasleei, historiaurreko moduan sua eginez eta su horren argitan kobazuloko margoen bila abiatuz.

Animaliei jarraika Goazen ehizara

Suaren bila

- Ekainberriak: Nor zaitugu eta zer zabiltza hemen?

- Kael: Kaixo! Kael naiz! Ekaingo haitzuloan bizi den tribuko kidea! Gutxitan uzten didate kobazulo barrura sartzen, baina jakin badakit hainbat animaliaren marrazkiak daudela hormetan, zaldiak, hartzak, bisonteak, oreinak… Margoak gure amona baino zaharragoak dira! Sartuko al gara elkarrekin zenbat dauden eta nolakoak diren ikustera?

Ekaingo marrazkiak izoztaroan egin ziren, garai hartako paisaia, landaredia eta fauna, gaur egungoarengandik erabat desberdinak ziren. Jarduera honen helburua LHko lehen zikloko ikasleek historiaurreko animaliak ezagutu eta bereiztea da, batzuetan galduta dauden animaliak dira, edo behintzat gaur egun Ekainen inguruan bizi ez direnak. Bi ordutan zehar, animalia horien marrazkiak aurkitu eta marrazki horien bertsio propioak sortu behar izaten dituzte.

- Ekainberriak: Neskato! Nora zoaz eta zer dira eskuetan daramatzazun tresna horiek? Helduek uzten al dizute tresna horiekin jolas egiten?

- Narel: Kaixo! Narel naiz, familia honetako alaba zaharrena! Eskuan daramatzadanak gure tribuaren ehiza tresnetako batzuk dira! Bultzagailua, azagaiak, uztaia eta geziak! Eta ez naiz jolasean ari! Ehiztariak hor zehar dabiltza janari bila eta ni kobazulora bidali naute arma gehiagoren bila. Etorri gurekin ehizan egitera!

Janaria lortzea ezinbestekoa da edonorentzat eta Paleolito garaian ehiza zen animalia jatorriko elikagaiak lortzeko modu nagusia. Harrizko, adarrezko edo hezurrezko puntak egurrezko makiletan jarrita egiten zituzten armak eta ehiza eraginkortasuna hobetzeko zenbait modu eta teknika garatu zituzten. Ekainberrin tresna horiekin ehizan egiteko aukera eskaintzen zaie ikasleei.

Page 3: 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek

3PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

- Ekainberriak: Kaixo! Samai delako ehiztari bikain baten bila nabil bere lanari buruzko galdera batzuk egiteko.

- Samai: Kaixo! Neu naiz Samai! Janaria bilatzea da nire lanik garrantzitsuena. Sastarrain bailararen sekretu guztiak ezagutzen ditut, badakit

hemengo animaliarik txikienak ere gordelekua non duen! Hori bai, meritu guztia ez da nirea! Eskerrak gure tribuan ehiza oparoa izateko otoitzak egiten dituen jendea badela!

Historiaurreko arma nagusia lantzak ziren eta denborarekin, azagaia deituriko lantza mota berezi bat garatu zen, bultzagailua deitzen den tresna batekin jaurtitzeko prestatuta daude. Ekainberriren ingurua leku aproposa da ehiza espedizio bat antolatzeko, basoak bizirik

irauteko beharrezko baliabide guztiak eskaintzen baititu. Labar arteak oraindik erantzunik ez duen galdera bat luzatzen du: ehizatzeko margotu al zuten?

Ekanberri: DBH

Bigarren Hezkuntzako ikasleak lehen gizakien ekintzak ikertzenSamai eta Shairaren laguntzaz, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Ekainberri ezagutu ahal izango dute Goi Paleolitoko biziraupenerako teknika eta formekin. Bestalde, arte igigarria sortzeko aukera izango dute baita ere.

En compañía de Samai y Shaira, alumnas/os de la Educación Secundaria Obligatoria pueden conocer Ekainberri a través de las formas y técnicas de supervivencia del Paleolítico Superior y a través de la creación de obras de arte mueble.

Kaixo lagunok! Peio naiz eta Aranzadi Zientzia Elkartean egiten dut lana arkeologo gisa! Gure lana oso berezia da, telebistan eta zinean ospetsu egin dira gure “lankide” batzuk, ondorioz, ume eta gazte askok arkeologo izan nahi dute handitzean, egun osoa zuhaitzetik zuhaitzera saltoka ibiltzen garela dirudi eta gure

gaztetxoek horrelako abenturak bizi nahi dituzte!Egia da arkeologoarena abenturaz beteriko lana dela, egun batean indusketa gunera joan ginen eta bezperan estalita utzi genuen zulo batean sekulako sugetzarra agertu zitzaigun! Hura handik ateratzea bai izan zela abentura! Baina gure abentura gehienak

liburutegietan, artxiboetan, kobazuloren batean edo mendian egindako zuloetan izaten dira. Orduak eta orduak pasatzen ditugu agiriak eta liburuak ikertzen, ezin gara edozein lekutara joan eta zuloak egiten hasi! Leku horretan zerbait dagoenaren susmo sendoa behar da indusketak egiteko baimena lortzeko ere!Hori bai, liburu edo agiriren batean behar duzun horren datua lortzen duzunean, bihotzaren

taupadak bizkortu egiten zaizkit, zuhaitz batetik bestera zintzilik oihan bat gurutzatu izan banu bezala! Eta zer esanik ez indusketa bat egiten ari naizenean suharrizko punta eder bat edo garai bateko gizakien su zulo bat topatzen badut! Hori bai benetako abentura! Aurkikuntza horiei esker aspaldiko jendea nola bizi zen hobeto ulertu dezakegu!

Lagin batetik…

Peio arkeologa

Ehiza egun bat

Ekaingo artista- Ekainberriak: Barkatu, zu al zaitugu Shaira? Sastarrain bailarara iritsi naizenetik ez dut beste izenik entzuten! Shaira Ekaingo tribuaren arima omen da!

- Narel: Kaixo gazte! Ba bai, neu naiz Shaira! Tribuko zaharrenetakoa naiz, bere arima naizela esatea gehitxo izango da, baina gauza franko ikusi ditut! Hemen gure arbasoek eta geuk egindako margo bereziak daude! Gure bizitzan izpirituen laguntza izateko errito bereziak eta magia egiten ditugu! Badakit margo hauek zuen tribuan ere oso preziatuak dituzuela, artelan deitzen diozue eta Gizateriaren Ondare izendatu dituzue.

Jendea Ekainberrira labar artea ikustera etorri ohi da, baina Paleolito garaian bazen beste arte mota bat ere, arte eramangarria deitua, agian ez hain ezaguna, askotan pieza eta tresna txikiek osatzen dutelako multzo hau.

Page 4: 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek

4 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Ekainberri: Batx. / Erreserbak

Batxilergoko ikasleak arkeologiara hurbiltzeko hastapenean

Erreserbatu zuen jarduera Ekainberrin

Ekainberriak: Gaur Ekainberrira etorri gara Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa den Peiori elkarrizketa egin eta bere lanbidea hobeto ezagutzera. Zertan ari zara oraintxe?

Peio: Ni arkeologoa naiz, aspaldiko gizakiek utzitako “zaborra” ikertzen dut pertsona haiek nola bizi ziren jakiteko! Garrantzitsua da lana metodo zuzen baten bidez egitea, bestela ezin baita jakin tresna edo elementu bakoitza nork, noiz eta zertarako eraiki zuen.

Leizeetako hartzak, leizeetako lehoiak, mamutak… Ume eta gazte askoren ametsa da arkeologo bihurtzea horrelako aurkikuntzak burutzeko. Arkeologoaren lanaren alderdi ezezaguna liburutegian edo laborategian sartuta pasatzen diren ordu guztiak dira. Ekainberrin bi alderdiak ezagutzeko aukera eskaintzen dute, mahai baten atzean eserita egiten den analisi lana eta aztarnategi batean egiten dena

Ekainberrik zerbitzu bakoitzeko bisitari kopurua mugatua du, beraz, bertako arduradunek aurrez zerbitzua erreserbatzea gomendatzen dute. Taldeen kasuan, aurrez erreserba egitea ezinbestekoa da. Ekainberriko erreserba gehienak telefonoz kudeatzen dira, horretarako dago 943 868 811 telefono zenbakia, baina [email protected] e-posta helbidea ere erabili daiteke.Ikasketa ziklo bakoitzerako egokituriko eskaintza didaktiko bat dagoenez, egiten den lehen galdera taldearen adina izaten da, behin jarduera erabakita

dagoenean, ikasle kopurua eta zenbat taldetan antolatu erabaki behar izaten da.Behin bisitaren eguna eta ordutegia aukeratuta, Ekainberritik arduradunari e-postaz egiaztagiri bat bidaltzen zaio datu guztiekin, hor adierazten dira kontutan hartu beharreko elementu guztiak.Erreserba egiten duen taldearen arduradunak eskura izan behar ditu ikastetxearen hainbat datu ere, hala nola arduradunaren izena, ikastetxeko telefono zenbakia, helbide postala eta e-posta helbidea.

El aforo por grupo en Ekainberri es limitado, por lo que se recomienda hacer reserva previa. Esa reserva es imprescindible en el caso de los grupos.La mayoría de las reservas de grupos se gestionan a través del número telefónico 943 868 811, aunque también se puede hacer

a través de la dirección de correo electrónico [email protected] hacer la reserva hay que dar el número de alumnas/os y de grupos en los que se organizarán, el nombre de un/a responsable, el número de teléfono, dirección postal y dirección de correo electrónico del centro.

Arkeologoa naizBatxilergoko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko Peio arkeologoaren eskutik zientzia arkeologikoaren prozesuak ezagutu ahal izango dituzte. Lan honetara hurbiltzeko lehendabiziko hastapenak izatea da helburua eta beharbada etorkizuneko lanbide moduan ikusten duen ikasleren bat izan dezakegu.

Estudiantes de Bachillerato pueden conocer de primera mano el proceso del trabajo arqueológico de la mano de Peio, arqueólogo de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, el objetivo es que hagan una primera toma de contacto con una profesión que puede ser su medio de vida en el futuro.

Page 5: 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek

5PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Ekainfest, Zestoako zenbait erakunde eta eragileek Ekaingo haitzuloko margoak Gizateriaren Ondare izendatu izana ospatzeko sortutako festa da, bere helburua historiaurreko bizimodua, labar artea eta Ekainberriko ekintzak gizarteratzea da. Ekainberri festa honen arduradun nagusia da alderdi teknikoari dagokionean. Antolatzen diren ekintzen artean esanguratsuena, eta

historiaurrearekin lotura zuzenena duena, Historiaurreko Olinpiadak dira. 2017an laugarren edizioa burutu da eta, aurreko urteekin alderatuz, zenbait berrikuntza izan dira. Oraingoan, Olinpiaden eskenatokia Zestoako plazatik Sastarrain bailarara aldatu da. Honela, garaiko biziraupenarekin fideltasun handiagoa lortu nahi izan da, partaideek Goi Paleolitiko

ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek historiaurreko biziraupenari loturiko froga desberdinak burutu behar izan zituzten domina preziatuak lortzeko.Garaiko janzkera eta karakterizazioa baloratzen dira, apaingarri eta gorputz apainketaren bidez. Egurren

igurtziaren bidez, sua egin behar izan zuten egurrez eta larruz eraikiriko historiaurreko etxola batean. Labar margolari gaitasunak frogatu behar izan zituzten horma-irudi handi bat margotu behar izan zuten garaiko pigmentu eta materialak erabiliz: okrea, ikatza, manganesoa… Baina froga ikusgarri eta arrakastatsuena ehiza froga izaten da, arkua eta geziak eta bultzagailu

eta azagaiak erabiliz, basoan zehar zeuden hiru dimentsiotako lau animalia irudi ehizatu behar izan zituzten. Berrikuntza moduan, Sastarrain errekako uretan aparteko diana bat jarri zen, bera jotzeko partaideek gorputz erdia urpean zutela jaurti behar izan zuten. Ikusgarria benetan!Hurrengo Olinpiadetan parte hartu nahi?

2017ko otsailaren 12an Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren bigarren edizioa burutu zen ekaindarren lurretan. Kobaz koba Trail 2016an jaio zen kultura eta kirola uztartu nahirik.Bere helburua Zestoako eta bailarako historiaurreko ondare arkeologiko eta geologikoa partaideei gerturatzea da. Bi ibilbideren artean aukeratu daiteke: 25 kilometroko Zaldei bata eta 17 kilometroko Artzei bestea. Ibilbidea Zestoako lurretan kokaturiko kobazulo eta aztarnategi desberdinetatik igarotzen da (Ekain, Danbolinzulo, Astuigaña, Amalda, Astigarraga, Erlaitz,

Urtiaga, Ermitia…), paisaia eta ondare kultural ikusgarrietatik igaroz. Ibilbideak koba natural bat igarotzen du, Ertxinkoba, laisterketari izugarrizko xarma erantsiz, pasarte horrek partaideak historiaurrera hurbiltzen dituelako. Aurtengo edizioan egon den berrikuntzetako bat Naturalki minimal runner diziplina jarraitzen duten partaideen presentzia izan da. Froga gogorragoa eta historiaurrearekiko zuzenagoa egiteko, maila berri honetan oinutsik edo inongo altzarik gabeko alpargatekin egin behar zen korrika. Hauek bai, Ekaingo lehen gizakien bidetik!

Con el propósito de acercar el deporte a la cultura, el 12 de febrero de 2017 se ha celebrado da segunda edición de la carrera de montaña Kobaz Koba Trail, en la que las/os participantes realizan

una carrera uniendo distintas cuevas y yacimientos. La carrera cuenta con dos recorridos, uno de 25 kilómetros, Zaldei, y otro de 17, Artzei. Además, como novedad,este año han sumado

una nueva categoría llamada Naturalki minimal runner, más dura que las anteriores, en la que los corredores tendrían que realizar una parte de la carrera descalzos.

Arkeologiaren eta gizartearen arteko zubiak eraikitzenEkainfest eta Historiaurreko Olinpiadak

Kobaz Koba trailHistoriaurrea ezagutzen kirolaren bidez

Con el propósito de celebrar que la cueva de Ekain es Patrimonio Mundial de la Humanidad desde 2008, este año se ha celebrado en Zestoa una nueva edición de Ekainfest. Entre las actividades que se realizan, la que tiene una relación más directa con la prehistoria son las Olimpiadas Prehistóricas. Este año se ha decidido trasladarlas desde la plaza de Zestoa al valle de Sastarrain, acercándose así al contexto espacial del Paleolítico Superior. Entre las pruebas a superar por los/as participantes, tenían que ser capaces de conseguir fuego, pintar y cazar con los medios que tendrían los habitantes de aquella época.

Page 6: 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek

6 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Ekainberri: 10 urte historiaurrea gizarteratzen2008ko irailaren 11an ireki zituen bere ateak ofizialki Ekainberrik, Ekaingo kobazuloan erreplikak. Urte mordoxka bat igaro dira, eta 2018an Ekainberrik data berezi bat ospatuko du: 10. urteurrena. “Hasiberri” batzuk garen arren, bide luzea izan da. Hasierak ez ziren batere errazak izan Ekainberrirentzat,. Euskal Herrian ez zegoen honelako azpiegiturarik, eta mundu guztian bi bakarrik: Lascaux eta Altamira. Beraien indarra, gaitasun ekonomikoa edo famak eskuraezinak ziruditen garai hartan. Ekainberrik apustu propioa egin behar zuen inguru zail horretan bere lekua izateko, irudimentsua, ausarta, erakargarria eta didaktikoa. Proiektuaren pisua handia zen bai, baina apaltasunez, gogotsu eta ilusioz beteta ekin zitzaion bideari. Lehen erronka eskaintza didaktiko sendo bat sortzea izan zen, denborarekin Ekainberriren giltzarria bihurtu dena. Hasierako publiko guztientzat bisita mota bakar batekin inondik inora ere nahikoa ez zela konturatuta, bisitak publikoarengana egokitzeko lanari ekin zitzaion. Bigarren erronka eskaintza didaktiko hori eskolekin lotzea izan zen. Ekainberri, historiaurrea gure haur eta gaztetxoei gerturatzeko leku aproposa zela ikusirik, hezkuntza ziklo desberdinentzako bisitak prestatu ziren. Baina, klase teorikoak bere alde praktikoa ere behar du, eta esparru hori landu eta jorratu behar zen: historiaurrea, arkeologia esperimentala, usteetan sostengatzen dira,

Ekainberrik hipotesi horiek praktikara eraman zituen tailer didaktiko espezializatuen bitartez, historiaurrean sua nola egiten zuten, nola margotzen zuten, nola ehizatzen zuten, arte eramangarria sortzen… praktikaren bidez ikasleei erakusten hasi ziren. Hurrengo urratsa tailer didaktiko horiek publiko orokorrarengana zabaltzea izan zen. Ekain Abentura eskaera horri erantzuteko sortu zen, ikastetxeekin lantzen ziren gaiak familientzat egokitu ziren modu arrakastatsuan. 2016ko udan Ekain Abenturak urrats berri bat egin zuen: kanpoaldeko zelaian

historiaurreko etxola baten eraikuntza. Gaur egun udako Abenturak bertan egiten ditugu (eguraldia lagun denean behintzat!). Ekainberri ere, beste erakunde eta pertsona guztiek bezala, krisiak astindu zuen. Urte bat edo bi urte nahasiak izan ziren, jendearen beldurra nabari zen eta ikastetxeek ere ahalegin estra bat egiten zuten euren ikasleak erakartzeko. Baina proiektuaren norabidea zuzena eta erroak sakonak ziren ordurako, eta itxuraz egoera baretzen hasi bezain laster, Ekainberriko bisitarien kopuruak berriro ere esponentzialki egin du gora. 2013an Lili Jauregiak gure

proiektuarekin bat egin zuen. XVII. mendeko eraikinean bisita antzeztuak egiten dira Liliko familiaren historia eta nondik norakoen berri emanaz. Bisita mota aitzindaria izan zen bere garaian, oso leku gutxietan egiten zirelako horrelako antzezlanak. Azkenik, Ekainberrik ere eboluzio bat bizi izan du gizartearekin eta teknologiarekin batera. Bere hastapenetan, museoan DVD irakurgailuak, PDA-ak, argi halogenoak, ordenagailu pantaila erraldoiak… ziren nagusi, gaur egun, tabletak, led argiak, Led pantailak…. Web orrian ere nabaritu da eboluzio hori, hasiera oso xumea eta estatikoa zen, baina denborarekin web-a berritu egin zen, gaur egun dituen eduki guztiak jasoz eta dinamikotasuna lortuz. Zer esan sare sozialei buruz! Facebooken, Twiterren, Flickeren edo Youtuben profilak ireki, denak kontsultatu daitezke web orri berritik eta denetan hartu daiteke parte. Gaur egun, ezinbesteko tresna dira bisitariek gu ezagutzeko, baita gure albisteen berri beraiei azaltzeko ere. Smartphone berriak aukera ikaragarriak eskaintzen dituzte eta noski, Ekainberriko APP-ak deskargatzeko daude hala nahi duten bisitari guztientzat.

Ekainberri: 10 urte

Ekainberriren irudi berriaEkainberri ireki zenetik ia hamarkada bat igaro den honetan, kanpoko irudia berritzeko beharra sentitu zen. Ekain jartzen duen zaldiaren logotipoa Ekainberrin losintxa eta hitz polit gehien jaso duen elementuetako bat izan da eta horrek horrela izaten jarraitzen du.Baina komunikabide berrien agertzeak komunikatzeko modu berrien beharra ekarri du, horregatik, Miguel González de San Román eta Jesus Altunak sorturiko irudiaren osagarri bat sortu da, Paleolitoko gizakiak Ekainberrira itzuli dira.Eta irudi egoki bat ezinbestekoa bada edozein erakunderentzat, zer esanik ez web orri egoki eta erabilerraz bat, edozein motatako gailuetatik modu erosoan kontsultatu daitekeena. Aurtengo udaberrian Ekainberrik izan duen lan garrantzitsuenetako bat web orri berri honen diseinua izan da, bertan jendearen parte hartzeari garrantzia nabarmena ematen zaio, sare sozial gehienetara iristeko zuzeneko loturak eskaintzen baititu.

Page 7: 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek

7PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

El 11 de septiembre de 2008 Ekainberri abrió sus puertas al público por primera vez. En sus comienzos la réplica de Ekainberri fue un proyecto muy ambicioso, ya que en el País Vasco no había una infraestructura igual y no se sabía cómo respondería la gente ante la novedad. Por ello, debía proponerse un proyecto propio que se adaptase al entorno.El primer reto de este proyecto fue crear una oferta fuerte de visitas guiadas que se convertirían

en la base de Ekainberri. En un principio se propuso un único tipo de visita para todos los públicos. Ante sus limitaciones, se empezó la adaptación de las visitas a las demandas del visitante.El segundo gran reto fue acercar Ekainberri a los/as más jóvenes mediante las visitas de los colegios. Se consiguió completar ese reto con una propuesta didáctica adaptada distintas edades e intereses, trabajando con los/as alumnos/as tanto una parte teórica como una práctica mediante los talleres de arqueología experimental en los que los alumnos y alumnas aprenderían a hacer fuego,

pintar y cazar.El siguiente paso fue acercar estos mismos talleres al público general con la Aventura Ekain. En 2013 se sumó a este proyecto el Palacio de Lili, mediante las que Andre Madalen mostrará este palacio del siglo XVII con sus visitas teatralizadas. Prácticamente llegando a sus diez años de vida, Ekainberri ha renovado la página web dándole una nueva imagen más práctica y más atractiva para el público.

Urola bailarako eta Gipuzkoako lurraldeko arkitektura ondare elementu garrantzitsuenetako bat da Lili Jauregia eta ezinbestekoa zen eraikina zaharberritu eta baldintza onetan mantentzea. Horretarako ordea, eraikinari erabilera bat eman behar zitzaion eta jendeak barrutik ezagutzeko aukera izan behar zuen. Nola lortu

hori? Zer etorkizun izan zezakeen ohiko museo batek herri gunetik kanpo eta komunikazio bideetatik nahiko aparte aurkitzen den eraikin batean? Bisita antzeztuak izan ziren hautatutako bidea, XVII. mendeko bizimoduan era desberdin batean murgiltzeko aitzakia.Lili Jauregia asteburuetan

zabaltzen da publiko orokorrarentzat, astean zehar taldeentzat eskuragarri dago aurrez erreserbatu ezkero, eta azken urteetan, Ekainberriko jarduera osatu nahi duten ikasle taldeentzat ere eskaintza erakargarria bihurtu da.

Lili JauregiaXVII. mendera bidaia

El Palacio Lili es uno de los elementos arquitectónicos más importantes del valle de Urola. Por ello, con el propósito de acercar este edificio al público y para

ayudar a comprender mejor su importancia, se realizan las visitas teatralizadas que harán que el visitante retroceda hasta el siglo XVII y se sienta parte del Palacio.

10 años acercándo la prehistoria a la sociedad

El Palacio Lili: Un viaje al siglo XVII

Page 8: 2017ko urria Doako edizioa Ekainberri: … · 2017-10-03 · izan da, partaideek Goi Paleolitiko ehizari-biltzaileak mugitu ziren eremuetan lehiatu behar izan dutelako. Partaideek

• Tenemos todo tipo de visitantes en el País Vasco. Entre ellas/os hay de las/os que vienen con el tiempo justo para conocer todo el entorno. Por ello deben organizar bien sus días para sacar el mayor partido posible a su estancia. Unos visitantes que tuvimos en Ekainberri decidieron aprovechar el día empezando por una cata de txakoli en Getaria y por la tarde retroceder unos cuantos miles de años en la historia conociendo Ekainberri. Eso sí, hubo alguno que no se “cortó” en la cata y decidió descansar un poco antes de la visita, echándose una cabezadita en la sala de exposiciones mientras los demás esperaban para empezar.

• Todas/os sabemos que la retirada del pañal a un/a niño/a es un tema peliagudo, por eso los padres siempre tienen que estar preparados para cualquier tipo de imprevisto. Por ello, antes de empezar la visita, las/os guías dan la opción de pasar por el baño para evitar esos incidentes.

Pero las/os niñas/os no siempre responden a esta situación, teniendo como resultado que a la criatura le entren ganas de ir al baño en medio de la visita. Ante esta situación, en plena visita, uno de los padres decidió sacar un orinal del carrito, para que su hijo hiciese sus necesidades. Eso sí, tuvo que continuar la visita con el orinal lleno en la mano.

• En el transcurso de las visitas de Ekainberri damos mucha importancia a los sentidos, para que la sensación de estar dentro de una cueva sea lo más real posible. El oído para los sonidos de la cueva, el tacto para sentir la humedad y la vista para apreciar la oscuridad y poder buscar las imágenes. Este año entre los visitantes ha habido algún valiente que se ha tomado al pie de la letra el concepto de la oscuridad y, caminando prácticamente a ciegas, se ha encontrado de repente con una pared. ¡Vaya golpe!

Ekainberrin gertatu da... Ocurrió en Ekainberri...

FrantziaFrancia

GasteizVi toria

DonostiaSan Sebastian

Madri lMadrid

IruñaPamplona

Zestoa

ZarautzA8

943 86 88 11*Gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea telefono zenbaki honetara deitzen:

*Es recomendable hacer una reserva previa llamando a este número de teléfono:

Portale kalea 1

20740 Zestoa [Gipuzkoa]

Salmenta puntuaPunto de venta www.ekainberri.com

[email protected]@lilijauregia.com

Ekainberri Ekaingo Kobaren Erreplika Lili Jauregia-Palacio Lili

@ekainberri @AndreMadalen

Ekainberritik...Ekainberrik bere ateak 2008ko irailean ireki zituen, azken urteetan elkarrizketa guztien gai izan den krisi ekonomiko larriaren hastapenetan. Garai latzak izan dira denontzat, egunero eta edozein lekutan

sumatzen zen lanik gabe gelditu zen jendearen sufrimendua eta lana izan baina galtzeko beldurra zuen jendearen kezka larria.Horrelako testuinguru batean ezabatzen den lehen gastua izan ohi da aisialdi jarduerena.

Horren barruan sartuko genituzke museoak bezalako kultur azpiegiturak ere. Momentu hartan Ekainberrik oso muskulu gutxi zuen artean, lurrazalera kimuak atera berri zituen landaretxo bat zen eta kanpoan

izotza ari zuen.Krisia ez da bukatu, oraindik ere pertsona gehiegi ari da krisiaren ondorioak nozitzen, hala ere, jendea lasaiago ikusten da kalean eta Ekainberrin ere hori nabaritzen dugu.

Lerro hauetatik gure eskerri beroenak eman nahi dizkizuegu urte hauetan bisitatu gaituzuen guztioi, bereziki bisita hori egiteak esfortzu gehien suposatu dizuen jendeari. Zuek gabe ez gara inor!

Ekainberriko hezitzaileak

Ekain Fundazioko kideakMiembros de la Fundación Ekain

Ekainberri eta Lili Jauregiko kudeaketaGestión de Ekainberri y el Palacio Lili

ZESTOAKO UDALAideiakborobiltzen

arazi PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Argitaratzailea: Arazi IKT S.L. | www.arazi.eus | [email protected] | 943 833 641

• Mota guztietako bisitariak izaten ditugu Euskal Herrian. Horien artean badira denboraz justu etortzen direnak. Hortaz, ingurua ahalik eta hoberen ezagutu nahi badute, egunak ongi antolatu behar izaten dituzte. Ekainberrin izan genituen bisitari batzuk, eguna hasieratik bukaeraraino ondo aprobetxatzeko asmoz. Getarian hasi zuten eguna txakolin dastatze bat eginez. Arratsaldean berriz historian milaka urte atzera egin zuten Ekainberri ezagutzeko. Hori bai, taldeko bateren batek txakolina gustura dastatu eta Ekainberriko bisita hasi aurretik erakusgelan lo kuluxka bat egitea erabaki zuen, gainontzeko taldea bere zain zegoen bitartean.

• Guztiongatik jakina da umeei fardela kentzea kontu latza dela. Beraz, gurasoek edozein ustekabeetarako prest egon behar dute. Hori dela eta, bisita hasi aurretik gidak beti ematen du aukera komunetik pasatzeko, bisitan zehar ustekaberik sor ez

dadin. Baina umeek ez dute beti aholku hori jarraitzen eta nahiko ohikoa da ume bati bisitan zehar komunera joateko gogoa egitea. Egoera honen aurrean, egun batean, bisita burutzen zen bitartean, gurasoetako batek haurraren kotxetik pixontzi bat atera zuen, bere semeak beharrak ase zitzan. Hori bai, ondoren pixontzia betea eskuan zuela amaitu behar izan zuen bisita.

• Ekainberriko bisitetan zentzumenek garrantzia handia dute benetako koba batean murgiltzearen sentsazioa izateko. Entzumena soinuetarako, ukimena hezetasuna nabarmentzeko eta bista iluntasunean ibili eta margoak bilatzeko helburuarekin. Aurten izan da bisitarien artean ausarten bat iluntasunaren kontzeptua gehiegi barneratu eta ustekabean paretarekin aurkitu dena. Hori kolpea!