2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko...

24
ORRI INFORMATIBOA IGELDOKO 2018ko maiatza 59. alea Pitito ta potota gonari ez zaio inporta!

Transcript of 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko...

Page 1: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

ORRIINFORMATIBOAIGELDOKO

2018ko maiatza 59. alea

Pitito ta pototagonari ez zaio inporta!

Page 2: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

2

Oraingo alea ere potolo xamarraatera zaigu ba... izan ere, badaze kontatua! Datozen asteetanherrian izango diren ekintzakdauzkazue hasierako orrietaneta izandakoak ondorenean.Herri Kontseiluak eskuarteandituen hainbat kontu ere bai.Horrez gain, atal berri bat sortu

dugu eta argazki zaharrak etagarai bateko kontuak izango dirabertan protagonista.

Bestalde, ez ahaztu maiatza-ren 12, 13 eta 15ean UdaberriFesta ospatuko dela. Aurtengoaberezia izango da gainera.

Gustatuko zaizuelakoan...on egin!

Kaixo herrikide!!!

Herrian zer berri? Igeldo 2018

Robotikakoikasleak,DonostiakoTxapelketan

Ekintza berriak, San Pedrotan

Azken urteetan saiakera egiten arida Jai Batzordea herriko festakherritarrei ahalik eta gehien zabal-du eta bakoitzak bere gustokogauzak antolatzeko aukera izandezan. Iaz, aldaketa batzuk izanziren eta aurten beste ekintza

berri ugari izango dira: moda des-filea bigarren eskuko arroparekineta azoka, Umore Horiya… Horienberri emanez, aparteko eskuorriakbanatu ditu Jai Batzordeak. Halaere, hori ez da dena. Sorpresagehiago ere izango dira!

Urtero bezala, Doplay enpresak hau-rrentzako Robotika Txapelketa antolatudu Donostian. Eureka Zientzia Museoan(Kutxaespazioan) izango da maiatzaren20an eta Igeldoko robotika ikasle ba -tzuk bertan izango dira. Asteburuhorretan Gurasoek antolatutako irteeradago eta ikasle denek ez dute partehartzerik izango txapelketan.

Mikel Echeverria da Igeldoko roboti-kako irakaslea eta bere ekimena izanda txapelketan apuntatzea. Txapelke -taren inguruko azalpenak eman dizkioOrri Informatiboari: «Erabili beharrekomateriala Lego Mindstorms kit roboti-koa da. Txapelketarako helburu batzukbete bahar dituen robot bat diseinatu,montatu eta programatu beharkodugu. Txapelketa 7 eta 15 urte inguru-ko ikasleei irekia dago, eta helburuezberdinak izango dituzte adinaren ara-bera. Guk egin beharreko robotek zelaijoko batean dauden objektu batzuk tokibatetik bestera desplazatu eta banderaantzeko batzuk zapaldu behar dituzte.Zelai jokoan bi ekipo egongo dira robotbanarekin eta egin beharrekoa denbo-ra laburrenean lortzen duen ekipoakirabazten du».

Apirila eta maiatzeko klaseetanberaz, Lego Mindstorms kit robotikoa-rekin dabiltza. Echeverriak gaineratuduenez, bera ez da behin ere egonhalako txapelketan, baina uste du poli-ta izan daitekeela beste eskoletakoikasleek egiten duten lana ikustea.«Ikasleentzako motibazio bezala ereondo funtzionatu dezake txapelketarenkontuak», dio.

Txapelketa maiatzaren20an izango daDonostiako EurekaZientzia Museoan.

Lanak entregatzeko azken eguna, maiatzaren 7a da (astelehena).

Ttonttorro Jai BatzordearenArgazki Lehiaketa martxan da.Aurkezten diren lanen artean,programako portada aukeratukoda. Lehiaketan parte hartzekoazken eguna maiatzaren 7a da.

Antolatzaileek azaldu dutenez,Igeldorekin zerikusia duen argaz-ki, marrazki, montaje edo colla-gea izan daiteke. Argazkia rentamainari dagokionean, be rriz,14,85x21 cm izan behar ditu.

Aurkezteko, hiru bideLanak aurkezteko hiru bide jarridituzte: 1. Kultur etxeko buzoian utzi(sobre baten barruan eta izen-abizenak adieraziz).

2. Bulegoan entregatu (sobrebaten barruan eta izen-abize-nak adieraziz).3. Postaz bidali: Itsas Aurre kul-tur etxea, Igeldoko plaza 4,20008 (sobre baten barruan etaizen-abizenak adieraziz).4. Emailez bidali helbide hone-tara: [email protected].

Bi sariIrabazleak bi sari jasoko dituaurtengo honetan. Alde batetik,San Pedro jaietako programakoportada izango da bere lana etabestetik, Untzi Museorako bisarrera eskuratuko ditu.

Animatu eta parte hartzekodei egin dute!

Argazki lehiaketa martxan, jaietako portada aukeratzeko

Page 3: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Undermounteko kideek Mullita Fest2018 antolatu dute maiatzaren 24tik27ra eta lehenengo edizio hau zera-mikagintzan oinarrituko da. Lau egu-netan zehar ekintza ugari antolatudituzte, beti ere, zeramikarekin lotu-ta, eta ekintza horietako batzukherriko plazan antolatzeko asmoadute. Hain zuzen, zine emanaldiak(ostegun eta ostiralean), Tippi labeaeraiki eta piztea (larunbatean) etakontzertua (igandean) antolatukodituzte plazan edo plazaren bueltan.

Klase magistralak eta bono desberdinakJaialdi honetara, punta-puntakozeramikariak, buztingileak, eta sua-ren inguruko artista eta ekintzaileakgonbidatuko dituzte. Nahi duenak

beraien klase magistralak jasotzekoaukera izango du.

Horretarako, bono desberdinak

jarri dituzte eskuragarri. Informaziogehiagorako edo izena emateko:[email protected].

Herrian zer berri?Igeldo 2018

3

Ieltxoko ikastaroak probatzeko aukera

Gustatuko ote zait ikastaroa? Zeregiten ote dute? Halako zalantzaksortzen dira batzutan ikastaroetanapuntatu aurretik eta hori horrela,herritarrei ikastaroa ezagutzeko edoprobatzeko aukera eman nahi zaie,datorren ikasturtean apuntatu edoez erabakitzeko. Interesa dutenekizena eman behar dute maiatzaren14tik 18ra bitarte.

Klase batIrakasle bakoitzak klase egun batzehaztuko du (maiatza bukaeranedo ekaina hasieran izango da).

Klase horretara ikusle bezala joangodira apuntatu direnak. Ikastaro etairakasle bakoitzaren arabera, proba -tzeko aukera ere izango da.

12 ikastaroHonako ikastaroak daude orainmartxan: pianoa, trikitixa, pande-roa, musika tailerra, gitarra, robo-tika, ingelesa, yoga, zumba, pila-

tes, hipopresiboak, euskal dantza(umeak eta helduak).

Jaialdia prestatzenBestalde, ikastaroetan dabiltzanume eta irakasleak kurtso bukae-rako jaialdia prestatzen ari diraburubelarri. Ekainaren 22an izan-go da 16:30etatik aurrera, Esko -lako areto nagusian.

Ikastaroak probatunahi dituztenek izenaeman behar dutemaiatzaren 14tik 18ra.

Zeramikarekin lotutako hainbat ekintzaMullita Fest antolatuko du Undermountek. Plazan eta Itsas Aurren ekintzak izango dira: zine emanaldiak, Tippi labea piztea eta kontzertua.

Danel, Libe eta Elenek gitarra ikasten dute Alvaro Modregorekin.

EGITARAUA

Maiatzak 24, osteguna

09:00-20:30 Egurrezko labea eraiki.

Jaime Romero.

21:30 Zine zeramikoa Itsas Aurren.

21:30 Surami-K. Elsa Novelle eta

Javier Olmo.

22:30 Ekintza (acción). Didi Heras.

Maiatzak 25, ostirala

10:00-13:00 Eskultura organikoak

eraikitzea. Raffaela Pareja.

16:30-18:00 Gure lurretik. Juan

Carlos Martin eta Toño Naharro.

18:00-19:30 Eskultura zeramikoa.

Angel Garraza.

19:30 Zine zeramikoa Itsas Aurren.

Maiatzak 26 larunbata

10:00-13:00 Bilgarriak (envoltorios).

Terras sigilatas. Avelino Carrasco.

16:30-19:30 Eskultura kaotiko

modularra. Toño Perez.

20:00-23:00 Tippi labea piztea

(egun osoan zehar eraikiko da

labea) Plazan.

20:30 In progreso. Marcos Pacheco.

Maiatzak 27, igandea

10:00-12:00 Paper zeramikoarekin

egindako orrien elaborazioa eta

estanpazioa. Javier Ramos.

12:00-14:00 Sinbionteak. Txaro

Marañon.

14:00 Buffalo. Kontzertua Itsas

Aurren.

Page 4: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Javi eta Albertoizan dira LapakoirabazleakApirileko hiru ostirale-tan zehar, Lapa Txa -pe lketa jokatu da etaJavi eta Alberto izandira txapeldunak 607punturekin. Azpitxa -peldun izan dira Joxeeta Juan 377 puntu-rekin. Hirugarrenpos tuan, berriz, La -xa ro eta Luisen geratu dira 371 punturekin eta laugarren, Oscar eta Juanjo360 punturekin. 29 bat bikotek hartu dute parte Lapan.

Bestalde, urtarriletik martxora Mus Txapelketa azkarrak jokatu zireneta, gutxi-gorabehera, 25 bat bikotek hartu zuten parte saio bakoitzean.

Herrian zer berri? Igeldo 2018

4

Urteko batzarra egin du Din Din elkarteak

Pasa den martxoaren 25ean urte-ko batzarra egin zuen Din Dinelkarteak. Urtero bezala, batzarra-rekin batera junta aldaketa eginohi da eta aurtengoan, JulenAreizaga, Mikel Altuna eta IkerZinkunegi izan dira sartu direnaketa Eneko Dorronsoro, AnjelAltuna eta Garikoitz Galarragaberriz, atera direnak.

Bestalde, batzarrean iazko kon-tuak onartuta, aurtengo proposa-men eta erabakiak planteatuziren. Honako hauek izan zirenhartutako erabakiak: Erabil tzai -leen Kuota igotzea erabaki zuten(iazko urtean jaitsi egin baitzen),beraz, aurtengo urtean bazkidedirenek 1€ ordaindu beharko duteelkartea erabiltzeagatik eta bazki-de ez direnek, berria: 2€.Elkartean eskaintzen diren pro-duktuen prezioak urte askoanzehar ez direla berrikusi eta, aur-

ten prezioak eguneratzea erabakidute, urteetan hasierako prezioakmantenduz produktuen marjenatxikitzen joan baita eta prezioeneguneraketa hori eginaz, hasiera-ko marjenak mantentzea esperodute. Ikastaroei dagokienean ere,

aurten saiakera berezi bat egitekoasmoa adierazi dute, aurreko urte-an ez dela egin ikusirik.

Azkenik, Din Din elkarteakherriko beste ekintzetan partehartu izana ere baloratu zuten,orokorrean ongi baloratuz.

19 bikote dabiltzapelota txapelketetanIker Artanoren oroimenezjokatzen diren Igeldoko PelotaTxapelketak martxoaren 16anhasi ziren eta denera 19 biko-te ari dira parte hartzen,modalitate desberdinetan.Eskuz 5 bikote ari dira, palazteniseko pelotarekin 6 bikote,eta palaz mazizarekin 8 biko-te. Finalak ekainaren 17anjokatuko dira. Mazizako finala12:00etan izango da etaeskuzkoa eta tenisekoa19:00etatik aurrera.

Sartu berri diren hiru kideek eta atera direnek, besteak beste, afari bilera egin zuten.

Ohi bezala junta aldaketa izan zen eta horrez gain, hainbat erabaki hartuziren: kuota igotzea, produktuen prezioak eguneratzea eta ikastarorenbat antolatzea.

Page 5: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

5

Gure Esku DagoIgeldo 2018

«Ez da epea bukatu eta 140 sinaduratik gora lortu ditugu»

Gero eta gutxiago falta da egunhandirako, Ekainak 17rako. Esangenuen, galdeketa egin ahal izate-ko herritarren %10ak sinatu beharzuela, 80 sinadura inguru, badaoraindik ez da sinatzeko epeabukatu eta 140tik gora sinaduralortu ditugu. Mila mila esker guz-tiei! Maiatza erdialdera arte egon-go da sinatzeko aukera. Horre -tarako, igande eguerditan mahaiajarriko dugu. Bestela, [email protected] emaileraedo 688620771 telefonora idatzitaere egongo da sinatzeko aukera.

Giza katerako deiaEkainaren 10ean ere zita garrantzi -tsua izango dugula gogorarazi nahidugu, aspaldian egin den mobiliza-ziorik jendetsuena burutu nahi da.Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotukodituen giza kate erraldoia egingoda. Guri Donostiako kilometroatokatu zaigunez, hain zuzen ere,Ibaetatik Antiguora doan kilome-troa (Antiguo eta Ibaetarekin bate-ra 800 pertsona lortzea da apus-tua), herritik denok batera oinezjaisteko deialdia egingo dugu.Mahaietan 5 euroren truk apunta -tzeko aukera egongo da edo giza-katea.gureeskudago.eus. helbideanere izena eman ahalko da.

Herritarron ordua da, Igeldonere erabakitzera goaz!

Gure Esku Dagokokideak sinadurak biltzen ari dira Igeldongaldeketa egin ahal izateko. Maiatzarenerdira arte ariko dira.Honako idatzia bidalidute deialdia eginez.

Emakume afariaren ostean, argazkia atera zen ekimenari babesa eskainiz eta Ekainaren 17an

galdeketan parte hartzeko dei eginez.

Lezkarriko kideek ere galdeketan parte hartzeko dei egiten dute.

Kooperatibako batzarraren ostean, herritar ugarik eman zion babesa ekimenari.

Page 6: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Herri Kontseilua Igeldo 2018

6

Pilotegiko goiko zati osoa asfaltatuko dute

Herri Kontseiluaren eta herritarreneskaria kontuan hartuz (idatzi etabilera desberdinen ostean), Pilotegibideko goiko zatia asfaltatu egingodutela jakinarazi du DonostiakoUdaleko Mantenimendu saileko tek-nikariak. Prestatu duten proiektuanhonakoa bildu dute: goitik hasi etaGanbo Berriraino bidea asfaltatzea.Horrez gain, pare bat zabalguneegitea (kotxeak gurutzatzeko) etahasierako zatian segurtasunerakobarrera bat jartzea “quitamiedos”

modukoa. Aurrekontuari dagokionez,

77.000 eurokoa da. Diputazioak37.000 euroko diru laguntza eman-go du eta Donostiako Udalak40.000 euro jarriko ditu. Eskatuzezaketen gehiena eskatu dutelaazaldu du teknikariak.

Proiektua oraindik ofizialki onartugabe dago eta ez dute zehaztu noizonartuko duten. Beraz, emandakohitza beteko duten jakiteko, itxaronegin beharko da proiektua eskuarte-

an izan arte. Esandakoaren arabera,lanak aurten hasiko lirateke.

Beheko zatian, hainbat kontuBeheko zatiko lanak bukatzeko,Aristondo eta Aristegieta arteko zatiaasfaltatzea falta zen eta hori eginda,bukatutzat eman dituzte lanak.Dena dela, ur-bide bateko tuboaondo garbitu gabe utzi dutela abixa-tu zaie eta baita Aristegieta eta ZelaiEder artean dagoen zuloa ez dutelatapatu. Lan horiek egitekoak dira.

Zaborrarekin hainbat arazo sortzenari dira azken aldian, herritar batzuknahi dutena eta nahi duten lekuanuzten dutelako. Herri Kontseiluakgogorarazi nahi du, hasteko, hon-dakinak bereizi egin behar direlaeta ondoren, hondakin jakin bakoi -tza dagokion lekuan utzi behardela. Eta kontenedoreetan utzi ezindaitekeena, Garbigunera eramanbehar dela.

Iturrietan, zabor pilaketaHerriko hainbat puntutan, zaborpilaketak sortzen dira, esan bezala,herritar batzuk utzi behar ez denhondakina uzten dutelako bertan.Maiz, Iturrietako kontenedoreetangertatzen da hori. Zenbait herrita-rrek eskonbroak eta antzekoak utziizan dituzte eta hantxe egon izandira egunetan, udaletxeak berez ezdituelako halako hondakinak jaso -

tzen. Beraz, eskaera argia egitendie Herri Kontseiluak herritarrei:halako hondakinak dagokion lekuraeramateko; esaterako, Garbigunera.

Bestalde, hainbatetan Udaletikbildu behar dutena bildu gabe gera-tu izan dela ere salatu du HerriKontseiluak. Kontuan izango dutela

erantzun dute Udaletik.Dena dela, askotan honda-kin gehiegi izaten dela etakamioia beteta egotendenez, ezin izaten dutelaIgeldotik pasa adierazidute.

Neurriak hartzenPartehartzeko zinegotziare-kin ere landu da gaia etaUdalak neurri hauek har -tzea erabaki du: Udaltzai -nek zorrotzago jokatzea etaisunak jartzen hastea.

Altzari handiak, hiru egunetanBestalde, Herri Kontseiluak gogora-razi nahi du altzari handiak atera -tzeko hiru egun daudela Igeldon:astelehen, asteazken eta ostiral(21:30-22:30). Zalantzak izanezgero, deitu: 943 48 10 38.

Proiektua oraindik ofizialki onartu gabe dago, baina horren arabera,goiko zatia berritzeko lanak egingo lirateke aurten eta pare bat zabalgune eta segurtasunerako barrera bat ere jarriko lirateke.

Zaborra behar den lekuan uzteko deia

Eskonbroak eta halako hondakinak ezin direla kontenedoreetan bota edoaldamenean utzi gogorarazi du Herri Kontseiluak.

Iturrietako kontenedoreetan eskonbroa eta bestelako

hondakinak botatzen ditu jendeak.

Page 7: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Herri KontseiluaIgeldo 2018

7

Hainbat eskaera,Partaidetzako zinegotziari

Herri Kontseilua Duñike Agirreza -balaga Donostiako Udaleko HerriPartaidetzako zinegotziarekin elkartuzen apirilaren 11n. Bi urte eta erdipaseak ziren zinegotzia HerriKontseiluarekin azkenekoz bilduzenetik, eta ordutik gauza askokberdin jarraitzen dutela gogorarazizien Herri Kontseiluko kideek.Aurrerapauso askorik ez dutela ikusi,alegia. Udalarekin dagoen harremaneza ere salatu zuten eta beregaraian Udal Gobernu berriakIgeldorekiko trataera berezia izangozuela gogorarazi. Herri Kontseiluakeskatu zuen Partaidetzako zerbitzua-rekin bilerak maiztasun batekin egi-tea eta baita Udal Gobernuarekinere, aurreko legegintzaldian egitenzen bezala. Eta horrez gain, Igeldoriburuzko informazio guztiaren berriemateko eta edozein plan edoproiektu egin aurretik harremanetanjartzeko.

Ur-bideak garbitzeko beharraErrepide nagusiaren eta herri bideenegoerari buruz ere hitz egin zuten.Herri Kontseiluak eskatzen du urte-kako proiektua prestatzeko, dirupartida batekin, eta konponbideintegral bat emateko (idatzi bat eresartu zen erregistroan).

Ur-bideak garbitu eta behar direnlekuan egokitzearen beharra ereazpimarratu zuten Herri Kontseilukokideek. Ura behar bezala bideratzenez delako hondatzen direla hainbes-te bideak azaldu zuen. Eta bide baz-terrak garbitzen dituztenean, ur-bideak txukuntzea ere kontuan

hartu behar dutela gaineratu zuen.Malden egonkortasunari begira

ere, zerbait egin behar dela adierazizioten zinegotziari.

Dena dela, gai hauen inguruanaurrerapauso batzuk ematea lortudu Herri Kontseiluak Mantentze etaZerbitzuetako teknikariarekin bilduostean.

Eskola Zaharrean, oinarrizkolanak egitea orainEskola Zaharraren inguruan ez ezik,orokorrean Igeldoren inguruan par-tehartze prozesu bat martxan dago-ela azaldu zien Herri Kontseilukokideek. Bertatik ateratzen direneskaerak, herritarren nahiak, kon-tuan hartzeko eta errespetatzekoeskatu zien. Eta bitartean, EskolaZaharraren barruan, oinarrizko lanbatzuk egiteko, erabilgarri izandadin. Udalak emaitzak aztertu etaproposamenak entzungo dituelaazaldu du.

Mendizorrotzeko plana, zati batean aurreraHerri lurren inguruan, Mendizo -rrotzeko kudeaketa plana osatuzuen Udalak. Zati batean, abereaksartzea erabaki da suteen kontrakoneurri bezala, ingurua garbi man-tentzeko aukera eraginkorrena ikus-ten delako. Zati horri dagokionean,Udala eta Behemendi hitzarmenasinatzekoak dira. Udalak itxiturakjarriko ditu eta Behemendik ura eda-teko puntuak. Abereak, berriz, herri-ko abeltzainek sartuko dituzte.Maiatza hasieran hitzordua jarri dute

Apirilaren 11n elkartu ziren eta honako gaiaklandu zituzten: Informazioa eta harremana, errepideen egoera, Eskola Zaharra eta partehartze prozesua, herri lurrak, garraioa, ur-hornidura, espaloia…

Herri Batzarra egingo du Herri Kontseiluakekainean

Herri Kontseiluak eskuarteandituen gai, proiektu, eskaeraeta informazioaren berri ema-teko, Herri Batzarra egingo duekainaren 3an, igandea. Goize -ko 11:00etatik aurrera izangoda, Itsas Aurren. Ondorenhamaiketakoa izango da.

Honako gaien ingurukoinformazioa emango dute,besteak beste: herrian zeharprestatutako ibilbideak, Koo pe -rati bari egindako proposame-na, panel informatiboak berri -tzea, 3. adinekoentzako saiodinamikoak, armarria aukera -tzea, partehartze prozesua…

Igeldori buruzkoinformazio guztia, web orrian

Aurreko Orri Informatiboanazaldu zen bezala, herriko weborria martxan dago martxoazgeroztik: igeldo.eus. Bertan,Igeldori buruzko ia informazioguztia aurkitu daiteke: albiste-ak, deialdiak, informazioa,argazki berri eta zaharrak,azken Orri Informatiboa etagarai bateko aleak… Horrezgain, iruzkinak egiteko aukeraere badago.

Eta sare sozialetan erejarraitu daiteke: Facebooken(Igeldo Udalerria) etaTwitterren (@IgeldokoHk).Interesa dutenek egin dezatelalagun eksaera edo egin daite-zela jarraitzaile.

Bestalde, web orria hobe -tzeko bidean, Herri Kontsei -luak gustora jasoko ditu herri-tarren proposamenak. Beraz,animatu!

Page 8: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Herri Kontseilua Igeldo 2018

8

Garraioaren eta espaloiaren ingurukomozioei ezezkoa, Donostiako Udalak

Igeldon, pausoak ematen hasteko. Herri Kontseiluaren ustez, hain-

bat zehaztapen falta dira eremuhorri dagokionean, eta baita planosoari dagokionean ere. Jakin due-nez, oraindik onartu gabe dago planosoa eta Udaleko ingurumen tekni-kariekin biltzekoa da maiatzean,hainbat gauza zehaztu eta argitzeko.

Autobus zerbitzua hobetzeaEgungo autobus zerbitzuak ez ditue-la igeldotarren beharrak asetzenazpimarratu zuen Herri Kontseiluak.Bere eskaera da egungo autobusalehenago hastea Igeldotik, hau da,gutxienez 07:00etan hastea Igel -dotik. Eta nekazal inguruko baserrieta etxeetarako Behemen diren zer-bitzua eskaintzea (taxi zerbitzumodukoa). Zerbitzu honek 10.000euroko aurrekontua besterik ez lukeizango Udalarentzat, Usurbilgo zer-bitzuarekin uztartuko litzatekeelako.Bere garaian Udaleko Mugikortasunsailak ez zuen onartu eta berriz kon-tuan hartzeko eta martxan jartzekoeskatu du Herri Kontseiluak.

Espaloiarekin borrokanEspaloiaren gaia atera zien HerriKontseiluko kideek zinegotziari.

Kaskotik kanpineraino gutxienez,espaloia behar beharrezkoa delagogorarazi zien. Gaiari bai edo baiheldu behar diola Udalak esan zien.Milioi bat euro inguruko kostua duespaloia egiteak eta dirua da ez egi-tearen arrazoia Herri Kontseiluarenustez. Beste alternatiba batzuk ereproposatu ditu Herri Kontseiluak,zatika egitearena, adibidez.

Biorretatik gora, ur-sarerik ezIgeldon bada oraindik ur hornidura-rik ez duen zonalde bat: Biorretatikgorakoa. Oinarrizko zerbitzu batizanik, zerbait egin beharra azaldudu Herri Kontseiluak, zerbitzu horieskaintzeko bertako bizilagunei.

Kontuan hartu eta erantzunaematen saiatuAipatutako gai horiez gain, bestehainbat ere landu zituzten: baserrieta etxeen seinalizazioa, mendisuteen protokoloa, plazako etakomunetako irisgarritasuna, zaborbilketa, bidegurutze bateko ispilua,kultur etxeko fatxada berritzea…

Azaldutako gai eta eskaera guz-tiak kontuan hartu eta erantzunaematen saiatuko direla azaldu zuenAgirrezabalagak.

BEHEMENDIREN ZERBITZUA

Landagunean bizi diren adinekoak eta

mugikortasun arazoak dituztenak

Donostiaraino joan-etorria egiteko

garraio zerbitzua litzateke.

Landaguneko bideetan ibiltzeko apro-

posa den ibilgailua jarriko litzateke,

mugitzeko arazoak dituzten pertsonak

garraiatzeko egokitutakoa.

Igeldo, Igara, Añorga eta Zubietako

nekazal eremuan bizi den edonork

izango luke zerbitzua eskatzeko auke-

ra. Zerbitzua aldez aurretik eskatu

beharko litzateke eta jasotzerakoan,

adineko jendeak eta mugitzeko zail-

tasunak dituztenek izango lukete

lehentasuna. Baina, esan bezala,

zerbitzua zabalik egongo litzateke.

Zerbitzuaren helburua da zerbitzu

publikorik iristen ez den guneei

zerbi tzua eskain tzea.

Ez litzateke doako zerbitzua izango.

Printzipioz, Dbus eta Lurraldebus

zerbi tzuekin batera ezartzen diren

tarifa berdinak ezarriko lirateke.

Herri Kontseiluaren arabera, aurrene-

ko pausoa litzateke inguru horietan

garraio zerbitzua hobetzeko, «aurrera

begira alternatiba berriak martxan

jartzea ekar dezakeena: minibus

zerbitzua, adibidez».

Udaletik jaramonik egiten ez dutela ikusita, HerriKontseiluak erabaki zuen eskaera guztiak Udal erregis-troan sartzea eta baita oposizioko alderdiei zabaltzeaere. Garraioaren (autobus zerbitzua) eta espaloiarengaien inguruan, besteak beste, EH Bilduk eta Irabazikeskaerak egin dituzte. Martxoko plenoan, esaterako,Irabazik mozio bana aurkeztu zuen eta ez ziren onartuEAJ-PNV, PSE eta PPren kontrako botoekin. Irabaziketa EH Bilduk alde bozkatu zuten.

Mozio horietan honakoa eskatzen zen: Espaloiari lotuta, Udalak berriz aztertu dezala

proiektua, ahalik eta azkarren, eta bere esku daudenaukera guztiak baliatzeko: bere garaian baimena emanez zuen jabearekin negoziatzea edo beharrezko metro-ak desjabetzea edo espaloiaren zati bat bakarrik egi-tea. Udal Gobernuak ezetz bozkatzearen arrazoia izanzen, jabego pribatuaz ari garela eta ezin dela ezer egin.

Garraioari lotuta: Udalak aztertu eta diseinatu deza-la igeldotarrei behar bezala erantzungo dien mugikor-tasun zerbitzu integral bat, Behemendiren zerbitzuakontuan hartuz, besteak beste. Eta 2004an egin zutengaldeketa egin dezatela berriz, baina igeldotar guztiei,ez autobus erabiltzaile batzuei bakarrik.

EH Bilduk ere zentzu berean hitz egin zuen eta gal-deketa hartatik 14 urte pasa direnez, egungo egoeraaztertu eta erantzuna horri eman behar zaiola gainera-tu zuen.

Udal Gobernuko ordezkariak adierazi zuen galdeke-ta berriz egingo balitz, erantzuna bera izango litzateke-ela: «Jendeak nahiago du ibilbide luzea, zentrora era-manez». Ordu aldaketari dagokionez, auzo askoreneskaria dela eta sare osoa aztertu ondoren jarri behardirela lehentasunak azaldu zuen. Behemendiren zerbi -tzuari buruz ez zuen ezer esan.

Page 9: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Herri KotnseiluaIgeldo 2018

9

Apirilaren 18an, Donostiako Uda le -ko Mantentze eta Zerbitzue takoteknikariarekin bildu zen HerriKontseilua. Errepide nagusia etaherri bideak hobetzeko hainbateskaera egin zizkion, besteak beste.Honako abisuak pasa zizkion: Agitibideko zuloak tapatzeko, Polipasokokonkorraren aurreko zuloa, Lizar -diko aldapako zuloa, Buena VistatikTximistarrirako bide ko espaloia gar-bitzeko, Guda mendiko aldapahasieran sortzen den putzuari kon-ponbidea emateko, Etxe Nagusiparean dagoen saltoa seinalizatze-ko, Iturritxo iturriko bidea irekitze-ko... Ahalik eta azkarren erantzute-kotan geratu dira.

Bestalde, azken hilabetean hain-bat herri bide garbitzen ari direlaazaldu zuen teknikariak. Bost lagu-neko bi talde ari dira. Eskuz ari dira,atxurrekin, ur-bideak eta beharbezala garbitzen. Hiru hilabete etaerdiz ariko dira denera eta tartehorretan egin dezaketena egingodute. Honako bideak behintzat gar-bituko dituzte: Pilotegi, Igara,Tximistarri, Mara bieta, Arritxulo,Txalin, Bus tin zuri, Agiti, Iturrietaeta Gudamendi.

Horrez gain, Aita Orkolaga bideaasfaltatuko dutela jakinarazi zuen.Zehazki, kanpinetik Biorre tara.

Leku Eder eta Sirenako malkarrakLeku Eder inguruan eta Sirenaparean, bide bazterretako malka-rretan lur-jausiak izan ziren oraindela hilabete batzuk. Leku Ederrengarbiketa lanak egin zituzten,zuhaitz-ipurdiak bertan utziz, etamomentuz egonkor dago. Denadela, zati batzuk zalantzan geratu

zirela eta, azterketa egin du geolo-go aditu batek eta aktuazio bategitekoak dira. Teknikariak ezzuen azaldu ez zer egingo dutenez noiz.

Sirenakoari dagokionean, mal-kar hori ere garbitu zuten, bainageologoek ikusi ostean ez zegoelaseguru adierazi zuten. Konponbideegokienaren bila dabiltzala azaldudu teknikariak eta ahalik eta azka-rren erantzuten saiatuko direla.Bitartean, semaforoa egongo da

(Orri Informatiboa bukatzear zela,malda egonkortzeko lanetan ariziren).

Bentalegreko kruzeari soluzioaAzken asteetan, sustoren bat edobeste izan da Bentalegreko kruze-an eta lehendik ere jakina zen ezdela oso kruze segurua. Horihorrela, zerbait egin beharra adie-razi zion Herri Kontseiluak Udalteknikariari. Lehen, abiadura mo -tel tzeko konkorrak zeudela azalduzion, baina Klasikarekin kenduegin zituztela eta ez dituztelaberriz jarri. Konkor dobleak jartze-ko proposamena egin du HerriKontseiluak, errepide osoa hartuzalderik alde, jendeak konkorra sai-hesteko beste karrilera pasatzekojoera baitu bestela. Gaia Mugi -kortasun sailera bideratuko duelaazaldu zuen teknikariak.

Errepide nagusia eta herri bideak hobetzeko, bilera egin da teknikariarekin

Azken hilabetean, hainbat herri bide garbitzen ari dira eskuz. Bestalde,Aita Orkolaga bidea asfaltatuko dute kanpinetik Biorretaraino.

Sirena frenteko malda egonkortzeko lanetan.

Hiru hilabete eta erdiz

ariko dira bideak garbitzen.

Pilotegi, Igara, Tximistarri,

Marabieta, Arritxulo,

Txalin, Bustinzuri, Agiti,

Iturrieta eta Gudamendi

garbituko dituzte, behintzat.

Page 10: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

10

Herri Kontseilua Igeldo 2018

Kooperatibaren batzarra izan zenapirilaren 22an eta emandakoazken pausoen berri eman zienbazkideei. 42 bazkide elkartuziren. Azaldutako pausoetako batizan zen bideragarritasun planaegin dela eta kalkuluen arabera,denda irekita, bigarren urtearenbukaeran irabaziak lortzen hasikoliratekeela. Plan horren arabera,egokiena seina orduz ariko diren bilangile kontratatzea ikusten duteeta kontsumoa dela gakoa. Beraz,hasierako urterako kontsumo-kuotabat ezartzea proposatu dute (hilean30 eurokoa), proiektua martxanjartzeko beharrezkoa, baina lehe-nengo urtea pasata, kuotarik ez iza-tea da asmoa. Kuota hori egun dau-katen finan tziazioaren arabera kal-kulatua da, baina denda irekitzera-koan hobeto zehaztuko dute. Izanere, lortzen duten finantziazioarenbaitan aldatu daiteke.

Bideragarritasun plana presta-tuta, diru laguntza bat ere eskatuda Eusko Jaurlaritzan. Udara ingu-rurako aterako da ebazpena.

Kuota ordaintzeko momentuaBazkide berriek aurreko bazkidee-kin parekatzeko, 500 euroko kuotaordaindu behar dute eta batzarre-an azaldu zuten maiatzean hasikodirela kobraketekin. Kontu korron-te zenbakia pasako dute orain,kolpera 500 euroak ordaintzekoasmoa dutenentzat. Maiatzaren15erako ordaindu beharko dutehoriek. Urte osoan zehar, hilabete-ka ordaindu nahi dutenek berriz,beraien kontu korrontea eman

beharko diete Kooperatibako kide-ei. Eta bi zatitan ordaindu nahidutenek ere, gauza bera.

Ekarpen-bonoak interesekinBankuari dirua eskatu beharrean,250 euroko ekarpen bonoen siste-ma ere planteatu zuten aurrenekobatzarrean. Azken batzarreanazaldu zutenez, legearen arabera,bazkideek ekarpenak egiten badi-tuzte, interesekin itzuli behar zaiedirua; bazkide ez direnei ez. Halaere, proposatu zuten denei intere-

sekin itzultzea, baina kopuru horieskura bueltatu beharrean, kon -tsumorako uztea. Dirua itzultzen,berriz, hirugarren urte ekonomi-koaren ostean hasiko lirateke. Eta250eko bono bakoitzeko, urtero50 euro itzuliko lukete, dena bate-ra itzultzea ezinezkoa izangobaita. Bazkideek begi onez ikusizuten proposamena.

Herri Kontseiluaren proposamenari erantzunezProiekturako 15.000 euro ematekoprest zegoela azaldu zion HerriKontseiluak Kooperatibari, beti ere,baldintza batzuk onartu eta berma -tzen baziren. Eskaera horri erantzu-nez, honako proposamenak dauz-kate Kooperatibako kideek:- Denda irekia izango da, bazkideez direnek erosteko aukera izangodute, eta hori herri guztiari begira-koa da.

Emandako azken pausoak azaldu zituen

Kooperatibak batzarrean

Bideragarritasun plana egin da eta kalkuluen arabera, bigarren urtebukaeran irabaziak emango lituzke proiektuak. Obrari dagokionean, lurra prestatuta, arotz lanak egin eta leihoak jarriko dira orain. Bestalde, aurtengo Udaberri Jaia berezia izango da.

42 bazkide elkartu ziren batzarrean.

“ Hasierako urterako

kontsumo-kuota bat

proposatzen dugu, baina

hortik aurrera kuotarik

gabeko sistemarekin

funtzionatzea da asmoa ”

Page 11: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Herri KontseiluaIgeldo 2018

11

- Igeldoko ekoizleak lehenetsikoditugu.- Bertako hornitzaile eta gremioaklehenetsiko ditugu.- Kooperatibako langileak kontra-tatzerakoan, Igeldotik abiatukogara beti.- Etxez etxeko zerbitzua jarrikodugu dendara gerturatzeko zailta-sunak dauzkatenentzat: helduak,ezinduak...- Irabaziak izaten hasten garene-an, batzarrak izango du azkenhitza, baina beti buruan izangodugu herrian inbertitzea zerbait.

Proposamen hauek HerriKontseiluari azalduko zaizkio etaondoren batzar batean erabakikoda onartu edo ez.

Lehenengo pisuko lurra, ia prestApirilean zehar, bi auzolan egunegin dira eta oso produktiboakizan direla azaldu zuten. Lurrean,grabila gainean, plastikoa jarri daeta hormigoia botatzea bakarrikfalta da (berehala egitekoak dira).Modifikazio txiki batzuk ere eginzituzten, tuberi eta drenaje kon-tuetan. Baita trasteak atera etaeraikina txukundu ere.

Hurrengo eginbeharrak lirate-ke, egurrezko estrukturak landueta jarri (lehenengo pisuko lurrajarri, posteak txukundu eta lijatu,ateak jarri...); eta baita leihoakere. Lantaldean lantzen ari dira zematerial jarri eta aurrekontuakeskatzen. Auzolan eguna antolatu-ko dute ondoren.

Auzolanak hobeto antolatzeko, abixatuEgindako bi auzolanetan izandakoerantzunarekin gustora daude etaasko eskertzen dute jendearenlaguntza. Dena dela, hobetoantolatzeko, aurretik abixatzeakomeni dela azpimarratu dute etahurrengoan kontuan hartzeko deiegin dute. Dagoeneko, zerrendabat prest dute dauden lanekin etanorbera ondoen moldatuko denzereginean apuntatzeko aukeradago.

Hasieratik, produktu guztiakDendaren izaera definitzen ereeman dituzte pausoak eta honakolau ezaugarri izango lituzke: osa-sungarria (helburu horrekin ekolo-gikoak garrantzia izango du); ber-tako produktuak izatea (Igeldo etaingurukoak); justua (ekoizleen etaerosleentzako prezio duinak);eskaintza zabala (aste osoko eros-keta bertan egiteko aukera).

Azken ideia horri erantzunez,hasiera hasieratik honako produk-tuak jartzea aurreikusten dute:freskoak (barazkiak, frutak, hara-gia, arraina...), esnekiak (esnea,gazta, yogurrak...), izoztuak(haragia, arraina, barazkiak, izoz-kiak...), begetarianoa, sukaldeko-ak (arroza, pasta, lekaleak...),kontserbak, edariak, higienea etagarbitasuna, baserria (landareak,tresnak...) eta maskotak.

Zentzu honetan, pausoak ema-ten joateko, antzeko proiektuakdituzten elkarte eta kooperatibe-kin harremanetan jarri dira:Usurbilgo Kooperatiba, Ereindajan(Arrasate) eta Labore (Oiartzun).

Sekulako azoka, Udaberri JaianAurtego Udaberri Jaia maiatzeko12-13 asteburuan izango da etazerbait berezia egin nahi izan

dutela azaldu zuten batzarrean.Orain arte festa antolatzeaz ardu-ratu den taldeaz gain, Koo -peratibako komunikazio taldekokide batzuk ere aritu dira antola-keta lanetan eta proiektua herrianeta kanpora zabaltzeko aukeraederra dela ikusten dute. Baitadiru iturria ere. Hori horrela landa-re, lore, zuhaitz eta zuhaixkaazoka «potente bat» antolatudute, besteak beste.

Gainera, sindikatuko lurra jarri-ta egongo da ordurako eta gunehori ere baliatuko dute. Barrikoteaegingo da bertan eta azokarenparte bat ere han jarriko da.Horrez gain, tragoak hartzekobarra ere egongo da. Turnoe ta -rako jendea beharko dela azpima-rratu zuten.

Komunikazioa hobetzeko laneanKomunikazioaren aldetik, zerhobetua badela azaldu zutenKooperatibako kideek eta laneanari direla. Deialdien berri ematera-ko garaian, adibidez, ez duteasmatu denengana ondo iristeneta emailez gain, telefono bidezere egin beharko direla deialdiakikusten dute.

Bestalde, kanpora begirakokomunikazioa ere lantzen ari dira:proiektua zabaldu, bazkideberriak lortu, crowdfunding kan-paina abiatu (dirua biltzeko),ekintza berriak antolatu eta dau-denak indartu...

Marka-logoa, diseinua, izena...landu beharreko kontuak direlaere gaineratu zuten. Hurrengobatzar baterako utzi zuten, bainabitartean, bazkideek badute pro-posamenak egiteko aukera: [email protected].

Hurrengo batzarra, ekaineanAipatutako ideia asko proposame-nak dira eta lantaldeetan lantzeneta zehazten joango dira orain.Hurrengo batzarrean aztertukodituzte berriz. Hurrengo batzarhori ekainean izango da (eguna ezdute zehaztu).

“ Denda honako lau

ezaugarrik definituko dute:

osasungarria, bertako

produktuak, justua eta

eskaintza zabala ”

“ Landare, lore, zuhaitz

eta zuhaixka azoka

“potente” bat antolatuko da

Udaberri Jaian eta kanpoko

jende asko gerturatzea ere

espero da ”

Page 12: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Atzera begira Igeldo 2018

Oraingo alean atal berri batekin gatoz. Herriko argazki zaharrak plazaratu nahi ditugu bertan.Herriko historia eta istorioak kontatuz, zer hitz egina eta pentsatua emanaz. Gure asmoaherriarekin lotura duten mota ezberdinetako argazkiak jartzea da, eta bide batez, zure etxe-

ko bazterrak astintzea ere eskatu nahi dizugu, interesgarriak izan daitezkeen argazki zaharrak ditu-zun begiratu eta gurekin konpartitzeko. Guztion artean lan polita egin baitezakegu. Animatu!

Argazkiak pasatzeko deitu 627 756 185 (Jabier), 645 735 762 (Larraitz) edo emailez [email protected] helbidera.

PO

LBO

ET

XE

ed

o P

OLB

OR

ET

XE

“Ze

rutx

o”

be

zela

eza

gu

tze

n d

en

ku

rba

n z

eg

oe

n b

ase

rria

. B

ase

rria

ren

on

do

an

ha

rro

bi

ba

t iz

an

om

en

ze

n e

ta

ha

rro

bia

ma

r -

txa

n z

eg

oe

n b

ita

rte

an

, h

arr

ob

iko

la

n-t

resn

ak e

ta p

olb

ora

ed

o d

ina

mit

a g

ord

etz

en

zu

ten

be

rta

n (

ho

rtik

da

tork

io i

zen

a,

po

lbo

-

etx

e e

do

po

lbo

retx

e).

Ba

serr

i h

au

eta

be

re t

err

en

oa

k,

go

raxe

ag

o z

eg

oe

n M

ug

itza

ba

serr

iare

n p

art

e z

ire

n.

Ha

rro

bia

itx

i o

nd

o-

ren

ea

n,

2 f

am

ilia

biz

i iz

an

zir

en

be

rta

n.

Za

ti b

ate

an

, B

ete

luti

k e

torr

ita

ko a

rtza

ina

, Jo

se M

ari

Est

an

ga

To

lare

txe

ko K

ata

lin

a

Mit

xele

na

rekin

ezk

on

du

, e

ta b

ert

an

ja

rri

zire

n b

izit

zen

; e

ta b

est

ea

n,

Ga

rme

nd

ia-I

zag

irre

fa

milia

. B

ase

rria

ren

atz

ea

lde

an

itu

-

rri

ba

t ze

go

en

, A

rbu

ruti

k b

eh

era

ja

iste

n d

en

err

eka

ko u

ra p

ila

tze

n z

en

be

rta

n e

ta i

ng

uru

ko a

uzo

kid

ee

k g

arb

ile

ku

mo

du

an

era

-

biltz

en

zu

ten

. B

ert

ara

jo

ate

n z

ire

n g

ob

ara

eg

ite

ra.

Page 13: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Igeldo 2018 Atzera begira

13

EZAGUTZEN AL DUZU BATEN BAT?Estanga-Mitxelena familiako kideak iturri ondoan. “Goarriyak” (gobara egiteko edo arropa garbitzeko

harriak) aldamenean ikus daitezke.

Page 14: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

«Nire helburua sprinera iristen direnkarrerak lehiatu eta irabaztea da»

Hasteko, zorionak. Zumaiakokarrera irabazi zenuen otsai-lean, karreterako denboraldi-ko aurreneko lasterketa. Zerizan da zuretzat?Bai, eskerrik asko. Beti da pozgarrialehen lasterketa irabaztea, gainera,aurreko urtea oso txarra izan zen.Nire aldetik dena jarri nuen, bainagauzak oso gaizki irten ziren etaurte oso txarra izan zen niretzat.

Horregatik, Zumaian lehen pos-tuan marra pasatzean, pisu han-dia kendu nuen gainetik.Lehenengo karrera zen, eta jakin-da aukera asko ez ditudala izangourtean zehar, egun hartan aukere-kin ikusten nintzen, maila onaneukala banekielako. Egia esan,karreraren egunean dena ondoatera zen eta orain arteko garaipe-nik garrantzitsuena izan da nire -tzat zalantzarik gabe. Jubeniletanlortutako pistako Espainiako txa-pelketen aurretik.

Hori ikusita, eta ondorengokarrerak kontuan hartuz, zebalorazio egiten duzu eta zeerronka dituzu aurrera begi-ra?Denboraldiaren hasierako zatirako,begiz jota 3 karrera nituen batezere. Bat Zumaiakoa zen eta denaongi atera zen, baina aukera askoeduki nezakeen beste karrera bate-

an gauzak ez ziren nahi bezalaatera eta karrera disputa tzekoaukerarik gabe geratu nin tzen,nahiz eta nire maila ona izan.Hirugarrena, Amorebietako laster-keta zen. Aurreko urtean 3garrenamaitu nuen eta karrera disputa -

tzeko aukerekin ikusten nintzen,baina ibilbidea aldatu eta gogortuegin zuten eta karrera disputatzekoaukerarik gabe izan nintzen.

Orain, ez dut karrera egokigehiegirik, baina aldapa gora eremaila txukuna ematen ari naiz, etanire mailarekin oso gustura nago.Naizen korredore mota izanda,nire helburua sprinera iristen direnkarrerak lehiatu eta irabaztea da.Ondorengo karrerei begiratuta,apirila bukaeran Bizkaiako Itzuliadaukagu, ondoren Bidasoakoa etaazkenik Nafarroakoa. Azken hone-tan, etapa lau bat dago eta bertanahal den maila onenean egotea

22 urteko txirrindulari igeldoarra da

Onditz Urruzmendi. Afizionatutan, 23

urtez azpiko mailan dabil, Eibar Energia

Hiria taldean. 2010 urtetik, infantil mai-

latik, txirrindularitzan dabil bere anaiak

erosi zuen bizikleta bat tarteko (2011ko

martxoko Orri Informatiboan elkarriz-

keta egin genion). Momentu honetan,

karreterako denboraldian dabil eta

denboraldia ezin hobeto hasi du,

Zumaian jokatu zen aurreneko karrera

irabaziz, hain zuzen.

Onditz Urruzmendi erdian, Zumaiako lasterketa irabazita. // Argazkia: Martin Early.

Kirolak Igeldo 2018

14

TXIRRINDULARITZA - ONDITZ URRUZMENDI:

“ Nafarroako Itzulian

etapa lau bat dago eta

maila oso altua izango den

arren, etapa disputatzea da

nire helburua ”

Page 15: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

KirolakIgeldo 2018

15

gustatuko litzaidake. Maila osoaltua izango da bertan eta etapalaua disputatzea da nire helburua.Esan bezala, apirila bukaeran hasieta maiatza bukaera arte konpeti-zio egun asko pilatuko ditugu.

Ondoren, itzuli horiek ematenduten forma aprobetxatzen saia-tuko naiz ekainean dauden bestekarreretarako. Honen ostean, gel-dialdi txiki bat egingo dut ekainabukaeran. Indarrak hartu etaabuztu erdialdean, batez ere, etairaileko azken karreretan, berrizere forma onean egotea esperodut denboraldia ondo amaitzeko.Izan ere, abuztuan sprinera iritsikoden karreraren bat izango da.

Aurretik, pistako denboraldiaizan duzue. Zer moduz joanda?Nik betidanik lehiatu dut pistan etagaztetan emaitza onenak bertannituen, batez ere pistan zentratunintzelako. Hala ere, aurten asmogarbia nuen nire prestakuntza erre-pideari begira egingo nuela ahaliketa forma hoberenean, eta hortaz,pista, karretera prestatzeko erabilidut. Leihaketa guztiak ez ditut egineta egin ditudanak karreterakoprestakuntzaren barnean. Beraz,pistako denboraldia nahi nuenbezala joan zen, pixkanaka karrete-rarako forma lortuz eta ezustekoinongo arazorik gabe.

Orokorrean ze asmo dituzutxirrindularitzarekin?Txirrindularitzarekin nire ametsaprofesionaletara pasatzea izan datxiki-txikitatik. Aurten, nire 23urtez azpiko azken urtea da etaprofesionaletara pasatzeko auke-rarik ez badut, ez dut uste bizikle-tan jarraituko dudanik.

Zaila da profesionaletara pasa -tzea, azkenean txirrindulari askogaude eta leku gutxi, baina espe-rantza inoiz ez da galdu behar.Beti ere dauden aukerak kontuanizanda eta pasatzeko aukerarikedukiko ez banu, nire bizitzakobeste etapa bat hasiko zen.

Euskadiko Federazioak 26 urte

arte konpetitzeko aukera ematendu, hortaz, elite mailan jarraitzekoarazorik ez dago. Adinarengatik afi-zionatutan jarraitzeko inolako ara-zorik ez nuke izango, baina gauregun behintzat ez dut elite katego-rian lehiatzen ikusten nire burua.

Esan liteke zure ezaugarriakkontuan hartuta, sprinter etaerrodatzailea zarela?Bai, betidanik izan naiz txirrindulariazkarra eta ordekan ere ondo mol-datu izan naiz. Hala ere, aurteninoiz baino hobeto sprintatzen arinaiz. Nire pisua dela eta, kosta egi-ten zait aldapa gogorretan aurreanibiltzea, baina formaz ondo nagoe-nean nahiko maila txukuna daukataldapa gora, eta taldetxoak iristendirenean helmugara, tartean iriste-ko gai ikusten naiz.

Euskal Herrian ezaugarrihorietako txirrindulariak gu -txiago baloratzen dira.Hemen, igotzaileak eta itzu-lietan ondo ibiltzen direnakbaloratzen dira. Zure ezauga-rriekin, Euskal Herrian beha-rrean, Europa iparrean jaioizan bazina, aukera gehiagoizango zenituzkeela iruditzenzaizu?Egia da nire perfileko txirrindula-

riak ez garela askotan behar beza-la baloratuak, kasu askotan baitabertako taldeengatik ere. Horrekarazo bat ekartzen du: jendeazkarra badago hemen ere, bainakarrera gehienak gogorrak izanda,sprinter horiek eskalatzaile bihurt-zera behartuta ikusten dira. Etapena bat da, azkenean, apenasdago karrerarik sprinera iristendenik hemen. Horrela, profesio-naletan ere ez da ia sprinter edoordekan ondo ibiltzen den euska-dunik ikusten. Zoritxarrez, afizio-natutan perfil hori duten txirrindu-lariek askotan ez dute destakatzeneta pasatzeko aukerarik ez duteizaten.

Argi dago, lekuaren araberakarrerak asko aldatzen direla etakorredore perfilagatik hala behar-ko lukela. Hala ere, oso zaila dajakitea beste nonbait jaioz geronolako bilakaera izango nuen. Argidudana da gustatuko litzaidakelaEuropa iparraldeko beste txirrin-dularitza mota bat ezagutzea.Korritzeko oso modu ezberdinaizaten da eta perfilak ere oso des-berdinak dira hemengoekin. Halaere, esan beharra daukat 23 urtezazpiko kategorian aritzen garentxirrindulariok hemen kalendariooparoa izaten dugula, konpetizioegun askorekin.

Bukatzeko, entrenamenduenondoren beti Igeldo igo behareta sprinterra izan. Ez al daparadojikoa?Bai, gauza arraro samarra da.Batez ere, entrenamenduakamaitzerako orduan nabaritzenda. Ohikoena, entrenamenduarenamaierako minutuak lasai egiteaizaten da, hankak askatzeko,baina Igeldo igo beharrak ez dituzten nahi bezain lasai hankakaskatzen. Hala ere, gehienetanoso lasai egiten dut etxerako igoe-ra eta ez da hainbesteko arazoaizaten. Okerragoa izaten da euriaeta hotza egiten duen egunetanaldapa behera ateratzea entrena -tzera, erabat hoztuta geratzenzara eta.

“ Apenas dago karrerarik

sprinera iristen denik

hemen. Profesionaletan ere

ez da ia sprinter edo

ordekan ondo ibiltzen den

euskaldunik ikusten ”

“ Profesionaletara

pasatzeko aukerarik ez

badut, ez dut uste

bizikletan jarraituko

dudanik ”

Page 16: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Kirolak Igeldo 2018

16

Dominak eskuratuta, Txinatik buelta

Nola egin zenuten bidaia, zen-bat denboran?Bidaian 25 ordu pasa genituen.Gainera bisatuarekin nahiko arazoizan genuen taldekide batzuk, etabi txandatan iritsi ginen. Iristeko,4 hegazkin, abiadura handikotrena eta Shangaiko metroa hartugenituen.

Ibarrako taldekoak zer moduzibili zineten? Dominik lortu alzenuten?Kluben arteko lehiaketari dagokio-nean, 600kg-ko modalitatean,hirugarren geratu ginen (bron -tzea), 640kg-an laugarren, 540kg-an neskak hirugarren (brontzea)

eta 600kg-an mixtoan ere hiruga-rren (brontzea). Nazio artekolehiaketan, Ibarrak Euskal Herriaordezkatu zuen 600kg eta 640kg-an eta bigarren (zilarra) eta lauga-rren egin genuen.

Euskal Herriko neskak ongiibili zirela entzun genuenkomunikabideetan. Txinatarneskek ere oso onak direnfama dute, ezta?Txinako neskak onak dira bai,baina kontuan izan behar da beka-dun ikasle kirolariak direla.

Txina ezagutzeko denborarikizan al duzue? Zer inpresio

eman dizu herrialdeak?Berez lehiatzera joateko urrutiegigeratzen da, ordu aldaketa, bidailuzeegia, diru asko… Ni lehiaketaegunetan bakarrik izan nintzen etabesterik ez. Taldekide batzukberriz egun gehiagoz geratu zirenbertan.

Bitxikeriarik edo baduzukomentatzeko?San Pats talde Irlandarrak eraku tsizuen nagusitasuna. Kategoriaezberdinetan nagusitasun handiaerakutsi baitzuen. Eta bestetik,Txinan ingelesez jakiteak ez duelaezertarako balio, hoteleko ardura-dunak ere etzekien!

Martxoaren hasieran goma gaineko

sokatira mundiala izan zen Xuzhoun,

Txinan. Euskal Herriko txapelketa

bukatuta, 6 talde joan ziren Euskal

Herritik eta horien artean Ibarrako tal-

dea. Talde honetako kide den Joxe

Mari Uranga igeldoarra bertan izan zen

eta berarekin elkartu gara Txinan bizi-

tako esperientzia nolakoa izan den jaki-

teko asmoz.

GOMA GAINEKO SOKATIRA MUNDIALA TXINAN - JOXE MARI URANGA:

Joxe Mari Uranga zagero lanetan, Ibarrako gainerako taldekideekin.

Page 17: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Angula ustelak hitzaldiaIgeldo 2018

17

Ainhoa Intxaurrandieta eta IgorMeltxor kazetaria Igeldon izanziren martxoaren 22an, “Angulaustelak” hitzaldia eskainiz. Bertan,argi eta garbi azaldu zituztenEuskal Erregimenaren politikarenatzean dagoen «mafia» eta zergertatzen den horri aurre egitenzaionean; «beraien negozioen tar-tean sartzen zarenean». Izan ere,Ainhoa Intxaurrandieta (Gipuzkoa -ko Hondakinen Kontsorzioko bu -rua zena) eta Iñaki Errazkin(Ingurumen diputatua zena) oraindela gutxi epaitu dituzte 2013anerraustegia geratzeagatik.«Errauste planta gaindimentsiona-tua». Apirilaren 12an epaitu zituz-ten Madrilgo Kontu Epaitegian eta46 milioi euroko zigorra izan deza-kete, kontratoa hautsi izanarenkalteordainak eta SWAP maile-guak direla eta. Datozen asteetanemango dute ebazpena.

Hitzaldian azaldu zuten bezala,epaituak izan dira, azken finean,«beste batzuek egindako azpijoko-en ondorioz». 2011ko Udal etaForu Hauteskundeen atarian,egun gutxi batzuk besterik ez zire-la falta, orduan agintean zeudenek(EAJ) firmatu zituzten proiektuaegiteko kontratua eta SWAP mai-leguak, ondorengoei eskuak lotutautziz. Hala ere, arduraz jokatu eta2013ko azaroan kontratua puska -tzea erabaki zuten, «behingoz,administrazio publikoa eta herrita-rren interesak enpresen interesengainetik jarriz», azaldu zuenIntxaurrandietak.

Frogarik ezHauteskundeen ostean, aukera-tuak izan eta karguak hartu zituzte-nean, erraustegiaren proiektuarenatzean zegoen mafia eta ustelkeriaguztia azaleratzeko lanean arituzirela azaldu zuen Intxaurrandie -tak, langileekin hitz eginez, infor-mazioa eskatuz... «baina doku-mentazioa falta genuen; frogak.Borratuta zeuden».

Datu batzuk lortu zituzten, halanola, langile publikoek enpresapribatuei idatzitako txostenak eginzirela, ingurumen baldintzak betegabe onartzen zirela txostenak,FCCri diru publikoarekin kamioiakoparitu izan zitzaizkiola, EAJkoCarlos Ormazabalek SWAP maile-guak sinatu zituela gipuzkoarrakhoriek ordaintzera lotzen zituelajakinda ere... Horrez gain, infor-mazio eta froga gehien emangozizkien akta batzuen berri izanzuten, baina egun batetik bestera,

ordenagailua "desagertu" eginzen.

«Gure negozioak ez ikutu»Epaiketa honen atzean dagoenmezua argia dela azaldu zutenIgeldon: «Hemendik aurrera, gureproiektu estrategikoak, gure nego-zioak ez ikutu. Bestela hau gerta-tuko zaizue, esaten ari dira. AHTa,Donostiako metroa... berdin du.Agintera iristen bazarete ere, ezsartu».

Ez dela beraien kontra bakarriketa herritarrak kezkatzeko modu-ko kontua dela adierazi zuenIntxaurrandietak: «Herritarrokeskubideak dauzkagu eta aski delaesan behar dugu ez dugula utzikonahi dutena egiten. Erraustegiakaltegarria da osasunarentzat etabaita herritarron poltsikoentzatere». Honi guztiari aurre egitekobide bakarra jendea informatzeadela gaineratu zuten.

Erraustegiaren eta antzeko proiektu potoloen atzean dagoen «mafia», agerian

‘Angula ustelak’ hitzaldia eman zuten martxoan Ainhoa Intxaurrandietaketa Igor Meltxor kazetariak. Intxaurrandieta eta Errazkin orain dela gutxiepaitu dituzte erraustegia geratzeagatik. Epaiketa horren atzean benetandagoena azaldu zuten hitzaldian.

Euskal Erregimenaren ustelkeria zenbaterainokoa den azalduta, harrituta geratu ziren asko.

Page 18: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Otsaila iruditan Igeldo 2018

18

Azken hilabeteak iruditan:

- elurra

- plantoa

- emakume afaria

- lezkarri

- musa?

- kixmi

Igeldo, zuri-zuriAurreikuspenak betez, otsailak 28ko gauean elurra egin zuen itsas mailan eta Igeldo zuri-zuri esnatu zen. Goizean zehar, elurra egiten jarraitu zuen eta azkenean, 15 zentimetro elurpilatu zen.

Elurrak zenbait arazo eragin zituen herritarrengan, baina arazoak arazo, irudi politaskoakutzi zizkigun otsaileko azken egunak eta gozatzeko ere aprobetxatu zuten askok eta askok.Herriko maldak izan ziren protagonista. Edozein txokotan ikusi zitekeen jendea trineo etaantzekoekin jolasten. Eskiekin jaitsi eta igo zenik ere izan zen. Eta Plazan ere kuadrila poli-ta elkartu zen. Txapela pareko aldapan ibili ziren, trineoekin, snow tablekin...

Eta ezin ahaztu abenduarekin batera ere elurra iritsi zela Igeldora. Aurtengoa dudarik

gabe, elur urtea izan da. Ea zer moduzko udaberri eta uda ditugun!

Argazki gehiago: igeldo.eus

Argazki gehiago: igeldo.eusArgazki gehiago: igeldo.eus

Page 19: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Martxoa iruditanIgeldo 2018

19

25 bat emakume elkartuziren plazan, planto eginez

Zehazki Igeldoko zenbat emakumek eginzuten planto martxoaren 8an ez dugujakiterik, baina plazan kuadrila politaelkartu zela bai. Greba Feministarendeialdiari erantzunez, adin ezberdinetako25 bat emakume elkartu ziren goizeko11:30etatik aurrera. Besoko moreakbanatu, kartelak jarri eta pankartak eginzituzten, hasteko. Aita Orkolagaren bus-toa ere apaindu zuten!

Ondoren, 12:30ak aldera, kontzentra-zioa egin zuten herri sarreran.13:00etan, plazara gerturatu ziren berrizeta norberak etxetik eramandako bazka-riarekin, tuper-bazkaria egin zuten. Kafetertuliarako ere izan zuten tartea,

15:00ak bitarte. Herriko hainbat zerbitzutan, plantoa

Herritarrak, eskolako irakasleak etaHaurreskolako hezitzaileak elkartu zirengoizeko deialdian. Eskolan, emakumegehienek egin zuten plantoa, jangelanzerbitzurik ez zen izan, eta Haurreskolanzerbitzu minimoak eman zituzten.

Bestalde, Ieltxoko bi ikastaro ez zireneman (pianoa eta hipopresiboak) irakas-leek greba egin zutelako. Herriko dinami-zatzaileak ere bat egin zuen greba deial-diarekin eta kultur etxeko bulegoa itxitaegon zen.

Arratsaldean, bigarren deialdi bat eginzen Igeldon. 19:00etan plazan elkartueta denak batera autobusean jaitsi zirenDonostiako manifestaziora.

Argazki gehiago: igeldo.eus

Argazki gehiago: igeldo.eus

Argazki gehiago: igeldo.eus

Page 20: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Martxoa iruditan Igeldo 2018

20

Bingo eta guzti aurtengoEmakume Afarian

Emakumeen Egunaren bueltan, Emakume Afaria eginzen larunbatean Igeldon (martxoak 10). Ohi bezala,Igeldoko emakume baserritarrek antolatu zuten afa-ria. Aurtengoan, herriko 55 emakume elkartu zireneta betiko moduan, giro ederrean ibili ziren.

Igeldoko Iturrieta Berri jatetxean (kanpinean) izanzen afaria eta tripa ederki bete ostean, oparien bana-ketari ekin zioten. Eta oraingoan, ohiko zozketa bidezizan beharrean, bingoan jokatuz aukeratu zituztensaridunak. Alde batetik, linea aurrena kantatu zuenakurdaiazpikoa eta sorpresa txiki bat eraman zituen;Amaia Errazkinek, hain zuzen. Eta bestetik, bingoakantatu zuenak saski mundiala eta sorpresa txiki batirabazi zituen. Kasu honetan, Larraitz Zubeldia izanzen sariduna. Beretzat izan ziren Igeldoko baserrieta-ko barazkiak, arrautzak, behi esnea eta ardi esnea,gazta, txerrikia, masaje saioa, lore bat… Gustorahartu zen bingoarena eta saltsa polita sortu zuen!

Argazki gehiago: igeldo.eus

Argazki gehiago: igeldo.eus Argazki gehiago: igeldo.eus

Argazki gehiago: igeldo.eus

Page 21: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Apirila iruditanIgeldo 2018

21

Jolas, abentura eta irribarre ugari elkarbanatu dituzte Zerainen

Azkenean, hainbeste itxarondako Kixmiko irteera egin zuten apirilaren 20ko asteburuan. 40bat lagun inguruk Zeraingo aterpetxean igaro zuten asteburua. Bertan, herria ezagutzeazgain, jolas, abentura eta irribarre ugari elkarbanatu zituztela azaldu dute. Eta honakoa gai-neratu: «Honelako asteburuek indarra ematen digute aurrera jarraitzeko eta azken urteeta-ko egoera erraza ez den arren, elkarrekin lor dezakegula ikusten dugu. Primeran pasa

genuen, mila esker parte hartzeagatik eta laster arte!!».

Lezkarriko kideak, udaberria alaitzen

Udaberrian sartu ginenetik kontzertu bat baino gehiago eman dituzte Lezkarri abesbatzakokideek eta maiatzaren 12an Igeldon eskainiko dute emanaldia, Udaberri Jaiaren barruan.Azkoitiako Iraurgi abesbatzarekin ariko dira. Aurretik, Goizuetan eta Antiguako Esklabetanaritu dira gerturatutakoen belarriak goxatzen, eta udaberria alaitzen!

Goizuetako kontzertuko irudia.

Argazki gehiago: igeldo.eus

Page 22: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Eskola Igeldo 2018

22

«Pitito ta potota, gonari ez zaio inporta!»Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo-ak Igeldoko herri eskolara etorri ziren «Gona Gorria»kantaren bideoklipa bertan grabatzera. Bai ikasle, baitairakasle eta gurasoek ere, parte hartu zuten grabaketan.Bi baldintza bete behar ziren bideoklipan parte hartzeko,hori bai! Batetik, gona jantzita etortzea; eta bestetik,dantza egin eta ongi pasatzeko gogoa izatea.

Nolatan Igeldoko eskolara?Azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aur-

kako Nazioarteko Eguna da eta egun horren harira,Igeldoko eskolako ikasle eta irakasleek, guztiak gona jan -tzita, dantza bat egin zuten eskolako atarian. Eskolatikadierazi dute hori izan daitekeela besteak beste, Igeldokoeskolara etorri izanaren arrazoia: «Igeldoko eskolako hez-kuntza proiektuaren barnean hezkidetzak garrantzi han-dia du eta, baliteke, hori, eskola txikia izatearekin batera,pailazoek gure eskola aukeratzearen arrazoia izatea».

Azken finean, Pirritx eta Porrotxen kantak dionbezala, «pitito ta potota, gonari ez zaio inporta!!!»

Miru beltza aske,

bere bidea egiteko prestIgeldoko Arrano etxean, Gipuzkoako animalia

basatiak jasotzen dituzte; zaurituak, gaixo dau-

denak edo kumeak. Eta horiek zaindu eta erre-

kuperatzen saiatzen dira, besteak beste.

Animalia horiek ondoren, guztiz sendatu edo

hazten direnean, askatu egiten dituzte beraien

habitatetara bueltatu daitezen.

Sentsibilizazio programa bat ere badute eta

horren barruan, eskolako umeekin egiten dute

lan. Esaterako, beraiekin askatzen dituzte animaliak. Orain arte, Donostiako hainbat ikastetxetan egin izan dute, baina apiriletik

aurrera, Igeldoko eskolan ere hasi dira. Hain zuzen, apirilaren 25ean askatu zuten lehenengo hegaztia eskolan. Mikel Urruzola

igeldoarra izan zen bertan (Arrano etxeko langilea) eta Karmentxuren gelako umeak izan zituen laguntzaile. Miru beltza askatu

zuten. Bere garaian kume bat zela hartu zuten Arrano etxean eta behin hazita, libre utzi dute bere bidea egin dezan.

Mikel Urruzolak Karmentxuren gelako umeak izan zituen laguntzaile.

Page 23: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

DenborapasakIgeldo 2018

23

Letra zopa

Gurutzegrama Sudokua

Aurkitu beharreko hitzak:

Page 24: 2018ko maiatza 59. alea ORRI INFORMATIBOAigeldo.eus/media/uploads/Argazki orokorrak/Orri...(iazko urtean jaitsi egin baitzen), beraz, aurtengo urtean bazkide direnek 1€ ordaindu

Itsas Aurre Kultur Etxea

Igeldoko plaza 4, 20008 Igeldo

Tfonoa. 943 313 030

Emaila: [email protected] Laguntzailea

UdaberriFesta,bereziaAurtengo Udaberri Festa bereziaizango da. Azken urteetan, festahonetan ateratako dirua Koope -ratibari laguntzeko erabili izan daeta aurten, helburu hori izateazgain, Kooperatibaren proiektuberria izango da ardatz. Proiektuaherrian eta herritik kanporazabaltzeko aprobetxatu nahi daaurtengo Udaberri Festa etahorretarako, egitarau ederra pres-tatu dute. Azpimarratzekoa da,igandean egingo den Barazki,Lore, Landare eta Zuhaitz azoka.Kanpoko jende ugari gerturatzeaespero da.

Dena dela, ohiko esentziari ereeutsiko dio eta primerako barriko-tea, zentollo eta guzti, eta SanIsidro eguneko afaria ere izangodira, besteak beste.

UDABERRI FESTA

Maiatzak 12, larunbata:

18:00 HITZALDIA kultur etxean: “Igeldoko Kooperatibako

proiektuaren antzeko ereduak aztertuz”.

19:30 LEZKARRI (Igeldo) eta IRAURGI (Azkoitia) abesbatzen

emanaldia. Eskolako aretoan.

21:00 BARRIKOTEA sindikatuan.

Ondorenean, Itziar Zamorarekin kantaldia.

MENUA: Zentolloa, oilaskoa parrillan, postrea eta kafea. Prezioa: 20€.

*TXARTELAK: Txapelan salgai, (maiatzak 10, osteguna arte).

Maiatzak 13, igandea:

10:30 LANDARE, LORE, ZUHAITZ ETA ZUHAIXKA AZOKA plazan.

Denak salgai egongo dira eta baratzako landare eskaintza zabala

egongo da.

11:00tatik aurrera, GAZTA eta ARDO dastaketa eta Kooperatibako

informazio gunea sindikatuan. Aurrera begira egon daitezkeen

produktuetako batzuk ere salgai!

13:30 OILASKO ERREA PARRILLAN plazan. Barra ere egunean

zehar irekita izango da.

16:00-18:00 Dj Esther plazan.

Maiatzak 15, asteartea

San Isidro eguna:

19:30 TOKA txapelketa plazan.

21:00 Afaria TXAPELA tabernan.

Iritzi-artikulua argitaratzeko ezinbestekoak dira: egilearen izen-abizenak, kontaktu-bide bat, testua euskarazkoa eta inolako asmo iraingarririk gabekoa izatea. Bestalde, Orri Informatiboak ezditu bere gain hartzen atal honetan esaten direnak.

Inork iritzi-artikulu bat bidaltzeko interesik balu, hurrengo aleak uztailean eta urrian izango dira([email protected]).

OHARRA