2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA JOANES ETXEBARRIA Garaziko mendi sindikatuak Iratiko artzainen esku ezarri du gasna ontzeko gela berria b Etxola ostatuan da, artzainen apairuak dastatzera eta artzainak ezagutzera gomitatzen duen lekuan b 4-5 Bortuko gasna, ekonomia erakargarria Elkarrizketa Gorka Arotxaren Xalbador kolegioko hezkuntza aholkularia bere lanaz mintzatu da 8 Ekonomia Zabalik da Zuberoako Gazteen Tokiko Aurrezkian parte hartzeko deia 2 Ostirala 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen...

Page 1: 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko gelatxo bat ireki zuen joan den urte hondarrean

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

JOA

NE

S E

TX

EB

AR

RIA

Garaziko mendi sindikatuak Iratiko artzainen esku ezarri du gasna ontzeko gela berria b Etxolaostatuan da, artzainen apairuak dastatzera eta artzainak ezagutzera gomitatzen duen lekuan b 4-5

Bortuko gasna,ekonomiaerakargarria

Elkarrizketa Gorka ArotxarenXalbador kolegioko hezkuntza

aholkularia bere lanaz mintzatu da

8Ekonomia Zabalik daZuberoako Gazteen Tokiko

Aurrezkian parte hartzeko deia

2Ostirala

2020ko uztailaren 3aXI. urtea452. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

Page 2: 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko gelatxo bat ireki zuen joan den urte hondarrean

2IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko uztailaren 3aGaiak

Iñaki Etxeleku Baiona

Clej8 edo zortzi-

garren Gazteen

laguntzeko To-

kiko Aurrezkia

abiatu du Zube-

roan Azia el-

karteak. Gazteek dituzten egitas-

moetan laguntza ekartzeko el-

kartea da, eta, ekonomia arloan,

2000. urtean hasi zen elkartasun

aurrezkien muntatzen. Azkena,

joan den udan abiatu zuen, eta ja-

daneko hiru gazte lagundu ditu

bere jardunaren abiatzen. Agorri-

laren 15 arte irekia du herritarrak

kide egiteko epea.

Emazteentzat Clefebatzordee-

kin egiten den gisan, gazteentzat

pentsatua da aurrezki sistema

bera. Tokiko gazteak abiatzen la-

gundu nahi duen herritar edo egi-

tura orok izena eman dezake ara-

beran sortu elkartean, eta dirua

aitzinatu. Denen artean osatu au-

rrezkiari esker, gazte egitasmo

bat baino gehiago lagundu daite-

ke bere lehen urratsetan. Halako

zazpi egin ziren Zuberoan 2018

arte. Iaz, berria abiatu dute, eta

hiru gaztek horri esker hasi dute

beren lana. Kattin Marmissollek

trenpua lantzeko bere kirol gela

ireki du Atharratzen, Cedric Lo-

pezek bere hargintza enpresa Li-

ginagan, eta Graxiana Castillon

plantatu da Maulen hazkurri sal-

tegi batekin.

Hogei urtez, 103 lanpostu sortu

dira Zuberoan gazteen tokiko au-

rrezkia dela medio bidean eman

enpresetan. Denetarat, 64 egitas-

mo lagundu dira, 224.115 euro bil-

du. Lagunduak izan diren gazte-

en batez besteko adina 28 urte da,

eta hamarretarik sei gizonak izan

dira; hamarretarik lau, beraz,

emazteak. Diruz laguntza ekar-

tzen dutenak, alabaina, zuberota-

rrak dira anitz, baina bada lurral-

detik kanpoko emailerik. Aurrez-

ki bilketa berri bakoitza egiteko

sortu elkarteko taldea Pettarreko

zein Basabürüko jendez osatua

da.

Duela urtea kasik zabaldu zen

deialdi berria. Azia elkarteko ani-

matzailea da Laure Etxeberribor-

da eta jadanik lagundu hiruentzat

nola iragan den esplikatu du.

«Aziarat jin dira haien xedearen

presentatzera baitzekiten Clej8

sortuko zela». Sinpleki.

Agorrilaren 15a arte egin daite-

ke zortzigarren tokiko aurrezki

honetako kide. Ez da 300 kidetik

goiti joateko zuzenik, eta, orain-

txe, berrehun inguru elkartu ditu

Aziak. Pentsa daiteke, beraz, bes-

te gazte batzuk laguntzen ahalko

dituela ondoko hilabeteetan.

«Iragan astean bi gazte ikusi di-

tut, eta menturaz galdeginen dute

aurrezkia. Txostena egin behar

dute, eta bulegoarekin ikusiko

dugu onartzen den, gero, batzor-

de baten egiteko».

2000. urtetik orain arte banatu

laguntzak ez dira baitezpada de-

nak izari berekoak izan. Larriki

erranik, mila eta sei mila eurorai-

noko laguntzak izan dira egitas-

moen arabera. Izan da hamar

mila eurorainoko laguntza ukan

duenik. Ardurenean, funtsezko

palanka da, gero beste laguntza

batzuen erdiesteko, hala nola

bankuetako maileguen. Ez da,

haatik, hutsean eman laguntza,

gazte bakoitzak itzultzeko beteki-

zuna baitu urteekin; Etxeberri-

Zuberoako Gazteen laguntzeko TokikoAurrezkiek ehun enplegutik goiti sortu dituzte 20 urtez. Azia elkarteakzortzigarrena bidean jarri zuen, iaz, eta agorrilaren 15a arte egin daitekeaurrezki berriko kide.

Lehenurratsetakoaurrezkia

Zuberoako 8. gazte aurrezkiko

ordezkariak, berriki lagundu

gazteekin. AZIA

Kattin Marmissolle

bere kirol gelan,

lanean. HITZA

Page 3: 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko gelatxo bat ireki zuen joan den urte hondarrean

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala 2020ko uztailaren 3a Gaiak

baten sortzea Atharratze-Sorolü-zen; talde klaseak emateko, aldebatetik; eta partikularrak, bestealde batetik, coaching eginez.Jendeen arabera, bakoitzarengorpuzkerari, patologiei —badire-larik— egokitzen natzaie». Asmoabera ez baitzen aski, obratzeko,Aziarengana joan zen, bai baitze-kien hark eman laguntzen berri:«Herri txipian garenez, ezagu-tzen dugu Azia elkartea; famatuabaita gazteak plantatzen lagun-tzen dituelako». Cedric Lopezek bere hargin en-

presa sortu du aurrezkiari esker,Liginagan. Jendeari entzunik joanzen Aziarengana: «Ahoz aho eginda, nagusiki. Ondotik, Azia elkar-tearen Facebook orrian ikusi ni-tuen artikulu batzuk». Hautagai bakoitzarentzat, egi-

tasmoari buruzko txosten batenidaztea eta aurkeztea da beteki-zun nagusia. Marmissolle: «Bil-kura bat egin genuen aurrezki ba-tzordeko kide guziekin, eta, enexedea aurkeztu nienean, onartu

borda: «Sosa prestatzen dugula-rik, egiten dugu kontratu batikusteko zenbaten buruan sosagibel ematen ahal duten. Zenbatprestatu den, horren baitan da».

Lagundu berriak bideanJendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko

gelatxo bat ireki zuen joan denurte hondarrean Kattin Marmis-sollek Atharratzen. Aziak abiatuaurrezkiari esker, 3.500 eurokolaguntza ukan du lehen akuilugisa.Sortu duen jarduna zein den es-

plikatu du Kattin Marmissollek:«Ene xedea zen kirol gela txipi

zuten, eta nahi izan nindutenlauzkatu». Erran behar da Aziakekonomia saileko eragilez osatubatzordea muntatzen duela, gero,egitasmoei buruzko erabakiahartzeko. Lopez hargin gazteak esplikatu

du nola iragan zen harentzat:«Txosten bat egin genuen guremerkatu azterketa aurkezteko,eta, ondotik, zazpi-zortzi jendezosatu batzorde baten aitzineaniragan ginen». Tokiko aurrezki-rik gabe, Liginagako 33 urtekogazteak erdiets zezakeen mailegubat bankuetan, baina ez du duda-rik indar gehigarria eman diola:«Laguntzen du, zeren eta %0komailegua baita; eta, bereziki, en-presaburuz eta banku arduradu-nez osatu batzordearen aitzineanpasatzen zara, eta, haien onespe-na duzularik, erran nahi du zureegitasmoak baduela kanore».Zortzigarren aurrezkitik bildu di-ruari esker, gainera, lehen tresne-ria erosi ahal izan du enpresaren-tzat Lopezek.

Marmissolleri, berriz, baitezpa-dakoa zitzaion laguntza. «Dirulaguntza beharrezkoa nuen,muskulaziorako tresneria, ani-tzetan, aski kario baita. Horrezgain, talde aski osagarria dutenezaurrezki taldean, publizitate mai-lan ere laguntzen gaituzte; hurbi-letik segitzen gaituzte gure hasta-penetan eta hori zinez ontsa da.Laguntza hori gabe, argiki, eznintzen abiatuko. Beraz, ba-tzuentzat baitezpadakoa da. Bi-

kaina da, gainera, jende bolunta-rioa baita, bere baitarik laguntzaekartzen duena, hola». Kirolaholkulariak uste du, bestalde,gazteek jauzia egitera ausartzekomaila dela aurrezkia: «Ez da gazteanitzik plantatzen bere baitarik;beldur baikara urratsaren egite-ko. [Aurrezkikoek] Laguntzendute urrats hori egiten, gazteakbertan egon daitezen».Zuberoaren bizitasunarentzat

tresna interesgarria dela dio Lo-pezek, eta prest da bere aldetikere laguntza bera emateko. «Bi-kaina da tokian-tokian lurraldeabiziarazteko. Argi dugu: egitenahal badugu, guk ere lagundukoditugu beste aurrezkiak gazteakabiatzen sustatzeko». Marmisso-llek berdeegia ikusten du orainobere jarduna, baina hark ere or-dainaren emateko gogoa du etor-kizunean: «Oraino oso gazteanaiz, 22 urte baitut, baina geroandena ongi baldin badoa, eta ahalabadut, zergatik ez, bai, ondokoaklagundu ni lagundu nauten beza-la». Kontent da kirol gelarekinduen abiatzearekin, nahiz CO-VID-19k gauzak nahigabe anple-tu dizkion. Baina, hetsialdia bu-ruratuz geroztik berriz ongi abia-tua dela dio. Lopezen enpresasortu berria ere osagarri onean da,duela hilabete bat eta erdi langileberria sarrarazi baitu. Zortzigarren tokiko aurrezki

batzordean laguntza ekarri nahidutenentzat, Clej8 izeneko face-book orri berezia badu Aziak.

Laguntza hori gabe,argiki, ez nintzenabiatuko. Beraz,batzuentzatbaitezpadakoa da»Kattin MarmissolleKirol aholkularia

«Bikaina da tokian-tokian lurraldeabiziarazteko. Argi dugu:egiten ahal badugu, gukere lagunduko ditugu»Cedric LopezHargina

‘‘

ITURRIA: AZIA ELKARTEA

AURREZKI BATZORDEAK EGITASMOA

Zuberoako gazteak laguntzeko Aurrezki Batzordearen

emaitzak 2000tik 2020ra

Enpresak, lan arloka

%

Lagundutako

egitasmoak

64

Sortutako

lanpostuak

103

Diru

kopurua

224.115 €

Saltegiak3828

6

8 20

ZerbitzuakLaborantza

Industria

Page 4: 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko gelatxo bat ireki zuen joan den urte hondarrean

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko uztailaren 3aAstekoa

Joanes Etxebarria Irati

Ferrari markako hi-ru auto pasatu diraziztu bizian IratikoEtxola ostatu aitzi-netik. Urrunago,ardi buru beltz sal-

do batek bidea zeharkatzen du,eta, berantago, turistak autobushandi batetik jaisten dira. EuskalHerriko mendiak eta artzaingoaaipatzean ez dira ohikoak gisa ho-rretako aipamenak, baina Iratikogoi zelaian halakoak ikusten dira.Garaziko mendi sindikatuakmendiko praktika desberdinenarteko sinergiak bilatu nahian le-hentasuna eman die mendikoprofesionalei: artzaintzaren ingu-ruko gunea estreinatu berri dute.Bide desberdinak hartu dituzte

Iratiko ibarretan, lau polo turisti-ko sortuz: Zuberoakoan, txorienbehaketan zentratua dira; Zarai-tzun, ingurumenean zentzu za-balean; Aezkoan, ondare indus-trialean meategiekin; eta Garazi-ko ibarrean artzaingoa ardatzhartu dute. Europako diru lagun-tzekin, bakoitzak berea garatu du,elkar elikatu eta lurraldea gara-

tzeko xedez. Mendiko profesiona-lak eta bidaiariak elkar ezaguta-razteko gunea da Etxola ostatua.Garai batean, oihangintzako

langileek baliatzen zuten egoitza;

azken urteetan, janari lasterren

ostatu gisa ezaguna zen, baina ez

orain eman dioten itxurarekin: ar-

tzainen apairuak eskainiz (salda

eta taloak), artzaingoaz museo bat

eta gasnak ontzeko gela baditu.

Bortuan gasnak egiten dituzten

hiru artzainek baliatzen dute gela

hori. Garaziko mendi sindikatuko

zuzendaria, David Tourreuil:

«Xedea garatu da emeki-emeki

ingurumenari eta artzaingoari be-

gira sentsibilizazio lan bat egiteko.

Hitz gakoa artzaingoada, baina

inguruko elementuekin».

Ostatu gibeleko etxola edoolan, hain zuzen, berriki hasi dirabortuan kabalak jezten gasnakegiteko. Doi bat urrunago, Pauli-ne Barbek eta Ellande Etxepare-bordek ere lehen urtea dute men-diko gasnak egin eta saltzen di-tuztela. Gasnak ontzeko gelaerabiltzearen truk, artzainek bisi-tari taldeei harrera eginen dieteberen etxolan, ofizioa erakuste-ko. «Astelehen oroz jendea igor-

tzen diegu, artzainak ikus ditza-ten beren eguneroko lanean. Mu-seoa geldia baita, eszenografiabaizik ez da, baina hor ondoanbadute artzainaren egiazko bi-zia», zehazten du Tourreillek.Urte berezian estreinatu dute

gasna ontzeko gela, jatetxea eta

museo tipia gasnatzen hasi berridiren artzainekin: konfinamenduondotik, mendian jende andanametatu den garaian.

Artzaingoaren parioaXedeak lekuko ekonomiari bul-tzada bat ematen badio, irabazi

gehigarria izanen da; bortukogasnak egiteak sistema oso batgordetzen duela oroitarazten duzuzendariak, eta hori aitzineanezartzea du lehentasun sindika-tuak: «Ardiak jezten dituen siste-man ardiak goizago igotzen diramendira, eta gurea bezalako

mendi apalentzat hobeda. Biomasa eta landare-tza gehiegi delarik kaba-lei ez zaie hain gustaga-rri».Gasnak, gainera, «ba-

lio emendatze bat» ekar-tzen die artzainei, etaEtxolan saltzen direngasnen prezioak harroaipatzen dituzte: 25 eurobortuko gasna eta 22euro behereko etxalde-koa. David Tourreuil:«Hazlearentzat, irabaziaizatea inportantea bai-

tzaigu. Gasna erosten bada ekoiz-pen guneetatik urrunduz —ehun-ka kilometro egin gabe—, preziohoriek ikusten dira. Baina gain-balioa ez da hazlearentzat kasuhorietan».Mendian ibiltzen direnak «ge-

roz eta gehiago» dira, sindikatu

eramailearen erranetan, eta oro-korrean ongi pasatzen bada ere«badira gehiegikeriak eta gataz-ka iturriak». Arauak beharrezko-ak direla «argiki» ikusi dute kon-finamendua amaitzearekin:«Jende andana bat hurbildu damendira, eta, batzuetan, arauenmugak hautsiz». Halere, David Tourreuilek dio-

nez, gaizki doanari so egon ordez

«sinergiak» bilatzea da eragileen

parioa, artzainen ofizioa erdigu-

nean ezarriz: «Tresna bat sortu da;

orain, ahal bezain ongi baliatzea

da ideia: pasatzen den jendea kon-

tent joan behar da, baina lekukoak

ere, artzainak ere harro izan behar

dira tresna horren bidez pasaraz-

ten ahal dutenarekin».

Garaziko ibarreko sindikaturaheldu aitzin, urteetan Zuberokosindikatuan postu bera zuen Da-vid Tourreuilek, eta badaki Gara-ziko partean ez zirela, Zuberoanegin den bezala, Irati eremuko tu-rismoan zentratuak, orain artesegurik. Tourreuil: «Hautetsiekhautu hori egin dute, eta kasikhautetsi guztiak hazleak dira».Komunikatzeko nahia argi da,bere ustez.

Garaziko mendi sindikatuak Etxola ostatua estreinatu du Iratin, jatetxea izateaz gainera artzaingoazinformazioa zabalduko duen gune berritua. Inguruko hiru artzainek erabiltzen duten gela bat erebadu, gasnak ontzeko. Bisitariek artzainen bizia eta ofizioa ezagutzeko parada ere eskaini nahi dute.

Etxola, Iratiko artzainen leihoa

Etxola ostatu barnean da gasnak ontzeko gela berria. Ostatuko leiho batetik ikusgai dira artzainen gasnak, eta han berean saltzen dituzte. J.E.

Ardiak jezten dituen sisteman,ardiak goizago igotzen diramendira, eta hobe da gureabezalako mendi apalentzat»

«Tresna bat sortu da; ahal bezainongi baliatzea da ideia: pasatzenden jendea kontent joan beharda, baita lekukoak ere»

David TourreuilGaraziko mendi sindikatuko zuzendaria

‘‘

Page 5: 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko gelatxo bat ireki zuen joan den urte hondarrean

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 3a Astekoa

J. E. Irati

Kitterie etxaldeko Ellande Etxe-pareborderekin maitemindu, etaAhatsako etxaldera bere ikasketaeta esperientzien ibilbide luze bateraman zuen Pauline Barbek.Ardi buru beltzak bazituzten,bortuko bidea jadanik hartzenzuten, baina esne ekoizpena, gas-natzea eta saltzea berak abiatuxedeak dira. Iaz Iratin zen, bainaaurten hasi da gasnak egiten.Zein xede plantan ezarri nahi

duzu Kitterie etxaldean?

Mozkin guztiak balioztatzea daene ideia, jadanik egiten denare-kin: mendiko belarra baliatzenzuten, eta konbentzitua naiz tres-na horrekin eta dena kudeatuzburutik buru bizitzeko maneraemanen duela. Sistema oso eko-nomoa da bortua: belarra esne bi-lakatu behar da, eta esnea, gasna.Kate guztia plantan ezarri beharda. Badu doi-doia urte bat plan-tan ezartzen hasiak garela. Lehenurte intentsoa da, behar izan du-gulako elkarrekin lan egiten ikasieta kabalak, naturak... horiek ereagintzen dute. Zuk badituzu ikasketak eginak,

eta baduzu ideia jakin bat zer

nahi duzun . Zaila izan da jadanik

ibilmolde bat zuen etxaldean

sartzea?

Praktikak badira baina gibeletikjendeak. Ellande eta Jeanne[Etxepareborde ama-semeak] bi-ziki pertsona irekiak dira eta xan-tza ukan dut hastapenetik serios-ki hartu bainaute, segidan entzunnaute eta xedeari lotu dira. Berdinzaie zer ikasketa dudan, zer ibilbi-de... Gauzak ikusteko dudan ma-nerarekin bat egiten dute. Behar-bada so berria behar zuten horiabiatzeko eta bigarren pertsonabat, bakarrik zaila baita halakoxede mamitsu bat gauzatzea. Ezdut zailtasun handirik ukan en-tzuna izateko eta gauzak plantanezartzeko.

Euskal Herrian ekoizpenaren

ondoko salmenta, usu, tresna

kolektiboek bideratzen dute.

Uste dut sistema bakoitzak bereabantailak eta desabantailak di-tuela. Jakin behar da ekoizleakzer nahi duen, nik ez dut pentsa-tzen ahal lan hori beste norbaiteneskuetan uztea, hoberena baita!Lan guztia egin duzularik, gauzaguztiez duzun jakintzarekin...nire mozkinen inguruan denakontatzen ahal dizut: duten his-toria, anekdotak, gibeletik dutenlan karga, zer plazera den egitea...dena kontatzen ahal dizut. Horibezeroarentzat bikaina da, etaizugarri maite dut egitea; beraz,sekula ez nioke beste norbaitiutziko. Horretarako, denbora erelibratzen dut; hemen, kulturalakez diren praktikak plantan ezar-

tzen ditut. Ardiak egunean behinbakarrik jeztea ez da ohikoa, bai-na beste lanak egiteko gure inda-rra hor da, adibidez. Halere, tal-dean lan egiten dugu. Kabalak bortura eramatea bai,

baina bortuko gasna egitea ere

ez da hain ohikoa.

Bortuko ekonomia bilatu gabe erekabalak bortura igortzeak bazkakostua zinez apalarazten du hale-re. Bortuak belarra ematen dizu,eta beheko soroak libratzen ditu-zu belarrak biltzeko. Beraz, gasnaekoizpenik gabe ere bortua balia-tzea zinez baikorra da. BadakitBiarnoan zinez ohikoa dela bortu-ko gasna egitea, beharbada izatezgehiago gasna egile direlako, edoekonomia gehiago gasnari emana

delako esneari baino... Eskualde-en historiari lotua da; hemen,Euskal Herrian, anitzez gehiagodira esne ekoizleak. Ni gasna egi-lea naiz, ez dut esnea egin nahi.Gure sisteman, gainera, ardiek ezdute esne anitz ematen: belarra-ren erabilpenean oinarritzen denetxalde tipi bat garenez, larre ar-diak behar dira —esne anitz ema-ten ez dutenak—. Esne gutxi da,baina gizena eta proteinetan abe-ratsa denez, gasna egiteko ona da.Biarnoko ardiak dena badu: kan-titate handia eta esne aberatsa. Erran duzu familia ona atzeman

duzula xedea plantan ezartzeko.

Iratiko xoko hau ere leku ona da

salmenta garatzeko.

Beste abantaila bat da. Egia daerrazki joan daitekeen mendiadela, mendi jendetsua, ibilaldi ba-

teko xenda badugu etxo-la aitzinean... Iaz, uztaila-ren 14an 50 autokaraba-na zenbatu nituen. Badi-ra pasaian direnak, bainainguruko jarduera des-berdinekin usu aste bathemen pasatzen dute-nak, eta gure mozkinakzuzenean saltzeko aban-taila ikaragarria da. Ideia

da hori plantan ezartzea, baina ezsalmentan galtzea. Horregatik,Etxolaren xedea xantza izan da.Gasnak ontzeko gela bada haste-ko, hemen [etxolan] ez duguna.Gasnak han uztearen truk, etxo-laren ateak irekitzen dizkiegu tal-deei. Bisitak antolatzen ditugu,nahi dugun gisako tailerrak anto-latzen ditugu, eta, gisa horrez, 20edo 30 balizko bezero hurbiltzenzaizkigu, gainera. Egun erdi bate-kin, salmentaren partea egina da,egun osoan bezeroen aiduru ego-teko partez. Oraingoz, teoria da,hasiberriak baikara. Hainbeste turisten artean, haa-

tik, galtzen da artzainaren irudi

erromantikoa.

Artzaina gain hartan da ardiekin!

Ez da pertsona bera, eta epe luzean

pentsatzen dut mendian beti bi iza-

nen garela, bat artzaintza ziurtatze-

ko eta bestea ekoizpena, transfor-

mazioa eta salmentan aritzeko.

Egiazko artzainak gara beti norbait

baita ardien gibeletik, goiz eta

arrats. Lekuko jendeak ote du gehienik

preziatzen bortuko gasna?

Pentsatzen denaren kontrakoada, ene ustez: iduri zait jendeekideia aski irudimentsu edo meta-forikoa dutela artzainaz eta bor-tuko gasnaz, bortxaz beheko gas-na baino hobea balitz bezala. Nikmaite dut argumentua mamitzea.Bada hainbeste faktore, gasna ba-ten kalitatea definitzen dutenakezin dela mozkin baten kalitateasoilik ardien ingurumenari mu-gatu. Ez da posible. Pentsatzendut herritarren parte handi batekkontzientzia dutela bortuko gas-na bat egiten dela, Ossau-Irati pu-blizitateek hori anitz hedatu dute80ko hamarkadaz geroztik Fran-tzia osoan. Etxolak, gainera, ideiahori azkartuko du artzaintzaz in-formazioa zabalduz eta lurralde-an kokatuz. Sentsibilizazio lanhandi bat eginen duela segur da.

Ontzeko gelak badu ibilmolde

kolektibo bat, ala artzainen gas-

nak elkartzen dituen gela da?

Kolektibo deitzen dugu gune ko-mun batean gure gasna indibi-dualak ezartzen baititugu. Bainakolektiboa da higiene praktiketanere, elkar informatzen baikara...nahiz eta ibilmoldean bakoitzakbere gasnak egiten dituen, eta ba-koitzak bereak saltzen. Komunada kolektiboa baino gehiago. Geroan beste mozkinak landu

nahi zenituzke?

Bai, bistan da. Hastapeneko pro-blema izan da, nonbait. Ikusidudan guztiarekin errezeta anitzbanituen gogoan eta dena nahinuen egin; hasiberrien hutsa! Ez nuen oraino tresna plantanezarria eta gure kulturetakoaltxagarriekin lan egin nahinuen, teknologia desberdinekin,forma eta mozkin desberdinakeginez. Gasna egilea gaindituaizan da leku eskasagatik besteakbeste. Oraingoz produktu baka-rrarekin edo birekin ariko naiz,eta berantago gauza gehiago egi-nen ditut, denek oinarrizkolehengaia goizeko esne gordinaduketelarik.

«Ez dut pentsatzenahal gasnen salmentanorbaiten esku uztea»

Pauline Barbe b Artzaina eta gasna egilea

Esne ekoizpena, transformazioa mozkin desberdinetan, balioztatzea etasalmenta... Ikasketa eta ofizio desberdinetan kausitu du ardi gasnarenkate guztia ezagutzea. Gaur egun, Iratin gasnak egin eta saltzen ditu.

J.E.

«Ni gasna egilea naiz, ez dut esnea egin nahi. Gure sisteman,gainera, ardiek ez dute esneanitz ematen»

«Ardiak egunean behin bakarrikjeztea ez da ohikoa hemen, bainabeste lanak egiteko gure indarrahor da, adibidez»

Page 6: 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko gelatxo bat ireki zuen joan den urte hondarrean

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar. Helbide honetara bidali behar dira: Lisses karrika,

3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: [email protected].%

MARRAZKIRITZIA Fototxotx

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 3aIritzia

Baudryk karguauztearen galdeaegin du talde batek

BAIONA bBere burua Lapurdi

deitu duen elkarte multzo batek

galdea egin du ea zergatik ez di-

tuen oraino bere karguak utzi

Paul Baudry Basusarriko auzapez

eta Elkargoko lehendakariorde-

ak, auzitegiak zigortua izateko

arriskupean delarik ontasunak

bidegabe eta kargu publikoa bere

intereserako erabiltzeagatik. Pro-

kuradoreak haren kontra eska-

tuak ditu bi presondegi-urte,

100.000 euroko isuna eta hamar

urteko hautagarritasunik eza.

%64,5BOZETAKO PARTE HARTZEA

Bataz bertze, %64,5eko parte har-

tzea izan zen igandean herrietako

bozetako bigarren itzulian, Ipar

Euskal Herrian.

Hiri handietan, apal. Ikuspegi fal-

tsua ematen du batazbertzekoak,

ezen herri ttipiagoetan azkarki

bozkatu bada ere (Landibarren

%96ko parte hartzea), hiri handie-

netan, haatik, aise gutiago. Baio-

nan (%43), Biarritzen (%46), Boka-

len (%46), Hendaian (%47), boz-

katzaileen erdiak ere ez dira joan

bozkatzera.

«Babes handiagoaizanen genukebenetan onartuko bagenu euskaldunak garelaeta gure kulturak balio duelazerbaitetarako»Ihitz IriartKantaria

Page 7: 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko gelatxo bat ireki zuen joan den urte hondarrean
Page 8: 2020ko uztailaren 3a XI. urtea 452. zenbakia PREZIOA: 0,50 ...€¦ · Jendea gorputza indartzen lagun-tzeko berrogei metro karratuko gelatxo bat ireki zuen joan den urte hondarrean

Iñaki Etxeleku Kanbo

Uda Lekun urte anitzez ibilia dahezitzaile gisa Gorka Arotxaren(Baiona, 1988). Duela bizpahiruurte hezitzaile berezitu gaitasunapasatu eta hezitzaile gisa hasi zenKanboko Xalbador kolegioan.Gaur egun hezkuntza aholkularigisa ari da eta Elkarbizitza Artezeta Partezegitasmoan aritu da, Seigarrenekoekin nahi zenuten

elkarbizitza landu margo egitas-

moa dela medio. Zergatik?

Aurten, adibidez, errezibitu ditu-gu hamar ikastola ezberdinetatiketortzen diren gazteak. Hona hel-du direlarik dena berria da: lekua,antolaketa. Pasatzen dira bi ande-reño izatetik 11 irakasle ezberdi-netara. Eremua berria zaie, eta ezikastolan ezagutu zuten ikaslekopuruarekin; aurten, 289 ikasleditugu. Pasatzen dira segurtasunleku batetik Amazoniako oihan

horretara. Ohartu gara ikastolakaelkarbizitza ezberdinki lantzenzutela; tresna eta hiztegi ezberdi-nekin. Halako porru salda handiaematen zuen, eta pentsatu ge-nuen behar zela gutieneko har-monia bat. Informazio eta Doku-mentazio Zentroarekin [IDZ]abiatu genuen, beraz, egitasmoa.Taldeka ezarri dituzue ikasleak

tailerren bidez lanean.

Harri batez bi txori egin nahi izanditugu: elkarbizitza landu eta, ha-laber, informatika. Ikastolaka bil-du ditugu taldeak, eta lehen gal-dera zen: Elkarbizitza hitza en-tzutean zer heldu zaizue burura,

eta ikastolan nola landu duzue?

Atera dira hitz gako ezberdinak.Hiztegi horretatik behar zutendefinizioa xerkatu Interneten.Baziren berrogeita hamar bathitz: errespetua, justizia, lagunta-suna, berdintasuna, ezberdinta-suna, jazarpena... elkarbizitzare-kin lotu zituztenak. Hortik eskatudiegu beren hitzekin definitzeahitz bakoitza. Ondoan, margotubehar zuten definizioarekin zer-bait. Hortik pentsatu dugu: ‘Nolaikasle bakoitzak beregana dezakekolegioa?’. Bakoitzak bere lekuaatzemateko, ongi sentitzeko etaelkarbizitzaren partaide izateko. If artistarekin segida emanez.

Badu bi urte aipatzen dugula ko-legio hau behar dugula apaindu.Eraikin berria da, bada paretaxuri anitz... Aldi berean nahi ge-nuen aztarna bat utzi, ikasle ba-koitzak erran zezan: ‘Nik horre-tan parte hartu dut!’. Artista eus-kalduna nahi genuen, eta IfMatxikote deitu. Esplikatu ge-nion zer zen asmoa: apaintzea,baina ez nolanahika; proiektuari

lotuz. Maitatu du, eta segidanbaietza eman. Margotu du sartzegunea, eta, sinbolikoki, ez da edo-zein gune. Hor dira ikasleen ku-txak beren pusken uzteko. Hortiksartzen eta ateratzen da jende gu-zia. Lehen mailatik etorriko dire-larik hurrengo sartzerako bisitan,badakigu zer eremutan pasatukodugun denbora bat, orain. Uda Lekun ibilbide luzea duzu.

Kolegioko hezkuntza aholkula-

ritzan ez da hein bera.

Badu hamabost urte Uda Lekure-kin ari naizela. Uda Lekun eginurteei esker etorri zitzaidan hezi-tzaile berezitu izateko formakun-tza egiteko gogoa. Egia da ez delabatere ber kopurua hogei bathaurretatik hirurehun ingururapasatzea; kolegioan direlarik ezdira aisialdian. Uda Lekuetan jo-

koaren bitartez gauza asko trans-mititzen eta sortzen da. Harrema-nak, errespetua, laguntasuna,partaide izatea, ardurak ukaitea,autonomia ematea kolegioan ereegiten da, eta denbora luzeagoa

bada horretarako. Ez da edozeinetapa kolegioarena; adin horre-tan irabazten dute autonomian. Lehen maila arte, burasoek

ekartzen dituzte ikastoletara.Atekaraino. Multzo ttipiagoandira, irakasle bat edo birekin. Go-xotasun zerbait bada zartatzendena sartzen direlarik kolegioan.Gehienak autobusez heldu dira;

burasoak ez dira gehiago hor. 4.eta 3. urtera heltzen direlarik bu-raso gehienek sentitzen dute ba-dela zulo bat haurrarekin. Proze-su arrunt naturala eta beharrez-koa da. Kolegioan, hezitzaile eta

irakasleek hartzen dugulekukoa. Zeren erakusteko?

Hezkuntza mailan ezdiegu deus irakasten. Ba-dakite zer den errespe-

tua; zer den gaizki, zer ongi; zerkmin egiten duen. Gai dira ulertze-ko eskatzen zaiena. Adin tarte ho-ri polita da: izaten ahal dira maite-korrenak elkarren artean, edotabortitzenak. Eta ez dira beti ohar-tzen. Sartzen direlarik kolegioangaldera hauek dituzte: ‘Nor naiz nipertsona gisa? Zer leku dut gizar-tean, familian, lagunartean? No-

lakoa izan nahi dut?’. Ez dituztebaitezpada egiten galderak, bainapixkanaka heldu zaizkie burura.Horretan lagundu behar ditugu. Zer ikasi duzu?

Lehen urteetan, ikasleak helduzirelarik erranez: ‘Hori gertatu da;ukan dugu harreman arazobat...’. Erraten nien: ‘Ados, hitzegin dezagun’. Egiten nuen aka-tsa zen erraten niela: ‘Hori egineta hola konpondu’. Ohartu naizhuts bat zela. Haien ordez egiteabaitzen. Orain erraten diet: ‘Ba-duzue arazo hori taldean? Zuenustez zer egin daiteke? Zer nahiduzue konpondu?’. Helduarenesku sartzea azken urratsa izanbehar da, zinez.Dituzuen helburuen ondoriorik

hautematen ote duzue?

Kolegioan diren bitartean agertu-ko da burasoengandik. Lau urtezondorio batzuk ikusten dira; al-daketa batzuk. Ikasleak izanenduen inbestimendua ikusten da.Gero, lizeotik ez dut sekula en-tzun ezberdintasunik ikusi zenikXalbadorretik edo MEEKetik[Manex Erdozaintzi Etxart Kole-gioa] pasatu zirenentzat. Ikaslea-rentzat berarentzat, kolegio ga-raia nola bizi izan duen, dena dahorretan. Betikoa... batzuentzatizan daiteke biziki krudela, oroi-tzapen txarrekoa, eta beste ba-tzuentzat biziki oroitzapen onak.Zenbateraino lagun dezake he-

ziketa proiektuak haur zauritua

berregiten?

Batzuentzat, kolegioak ekartzendu eremu zedarritu bat. Babes batgisa da haurrari erranez: ‘Eremuhorretan egoten zareno baduzubabesa, laguntza; behar duzuneremua baduzu handitzeko, ikas-teko baldin eta eskaintzen dizu-gun eremuan egoten bazara. Hor-tik ateratzen bazara, ez dizugu se-gurtatzen babes hori; ez, ezdugulako nahi, baizik eta ez du-gulako menperatzen hortik kan-po den guztia’. Batzuk argiki era-kusten digute nahi dutela kole-giora etorri ongi direlako hemen.Baina kasu, ez dugu inori deus le-poratzen hori erratean. Taldeanlan egiteak indarra eta babesaematen digu ‘kasu bat’ aztertu etalandu behar denean. Diziplinaanitzeko lan taldea dugu, eta ba-tek ez badu lortzen ikasle batekinbeste heldu bati pasatzen ahal diolekukoa. Adibidez, bereiziak diren fami-

lietan, buraso batek behar du rolpila bat hartu; hetsialdiarekinohartu gara eskatu zaiela izateaburaso, irakasle, entzule, lagun…Bakarrik zarelarik hori guzia ber-matzeko, ez da erraz.

«Ez da edozein etapakolegioa; autonomianirabazten dute»

Gorka Arotxaren b Hezkuntza aholkularia Xalbador kolegioan

Xalbador kolegioko seigarreneko ikasleek eta If artistak ‘Elkarbizitza,Artez eta Partez’ xedea burutu berri dute. Ifek koloretako margolanakegin ditu ikaslek landu gaiari loturik (https://xalbador.if-matxikote.eus/).

I.E.

«Adin tarte hori polita da: izan daitezke maitekorrenakelkarren artean, edo bortitzak.Eta ez dira beti ohartzen»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2020ko uztailaren 3a

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]