24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela,...

13

Transcript of 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela,...

Page 1: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren
Page 2: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

24

3Ikusiko dugu Hamar Aginduek libreak izaten laguntzen digutela.

Jainkoak libreak izaten irakasten digu

Israelgo herria Hamar aginduakhau da, betetzea

askatu zuen

nahi du

egin zuen

Moisesen bitartez

Ituna

Jainkoak

libreak eta zoriontsuak

izatea

Pertsonak

Page 3: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

25

Speakers’ Corner

Ixxxx!.... Irakurtzeko unea! Ikerketak herrianFarozaina topatzea gure helburua bihurtu zen. Herrikoei galdetu genien ea zer zekiten hari buruz. Mundu guztia ezagutzen duen amona batek, Anak, ez zuen farozainik gogoratzen, eta postariak esan zigun berak sekula ez zuela eraman gutunik farora.Fermini ere galdetu genion, Leireren osaba gazteari. Biologoa da. Esan zigun ezagutzen zuela Lirda uhartea, baina ez zuela farozaina ezagutzen. Gainera, azaldu zigun faroa ibai-bazterreko herrietara argi-mezuak bidaltzeko erabili zela luzaroan.—Kode sekretua zeukaten. Hiru argi labur, arriskua; bi labur eta luze bat, albisteak; eta argi luze bakarra, jai baterako deia...—Eta guk asmatuko bagenu argi-kode sekretu bat? —bota zuen Leirek—. Horrela, mezuak bidaliko dizkiogu batak besteari geure etxeetatik.

Esan ados zauden baiezta-pen hauekin, eta azaldu zer-gatik:

— Bizikidetza-arauak beha-rrezkoak dira eskolan, etxean eta herrian.

— Irakasleei obeditzen diet zigorraren beldurrez, ez beste ezergatik.

Jainkoak libreak izaten irakasten digu

Page 4: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

1

2

26

Egiptoko faraoiak ez zuen nahi israeldarrak gehitzerik. Ho-rregatik, Moises jaio zenean, amak, salbatzearren, zu-mezko otzara batean sartu, eta Nilo ibaiaren uretan utzi zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren familiarekin.

Handi egin zenean, Moises konturatu zen zein neke han-diak pasatzen zituzten bere neba-arreba israeldarrek, es-klabo baitzebiltzan Egiptoko eraikuntzetan.

Egun batean, liskarra izan zuen langilezain batekin, eskla-bo bat jotzen ari zelako, eta orduan, ihes egin behar izan zuen landetara. Artzain ibili zen bertan.

Behinola, artaldea zaintzen zegoela, Moisesek gauza bitxi bat ikusi zuen: sasi bat sutan, erretzen ez zena. Sasira hur-bildu, eta Jainkoaren deia entzun zuen: —Moises, zoaz faraoiarengana, eta esaiozu uzteko nire herriari Egiptotik irteten. Horrela, zeuk gidatu ahal izango duzu beste lurralde batera, libre bizi dadin.—Jauna, nor naiz ni halako zeregin baterako? Nire herria ez da nitaz fidatuko, eta faraoiak ez digu utziko Egiptotik irteten. —Ez kezkatu. Nire nahia da zuek herri librea izatea, eta ez zaiztuztet inoiz abandonatuko.

Nor topatu zuen faraoiaren alabak? Zergatik zegoen zumezko otzaran?

Azaldu nola erantzun zion Moisesek Jainkoak egindako enkarguari.

Jainkoa mintzo zaigu… Moises, Israelgo herriaren gidari

Abraham eta urte askoz geroago, Israelgo herria asko ugaritu zen. Bai-na lehorteen ondorioz, Kanaanetik atera behar izan zuen, eta Egiptora joan. Egipton, esklabo hartu zituzten israeldarrak.

Page 5: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

27

3

4

Moisesek laguntza eskatu zion Aaron anaiari, eta bien artean saiatu ziren faraoia konbentzi-tzen israeldarrei Egiptotik irteten uzteko. Faraoiak ezetz esan zuen, gogorrago hartu zituen eskla-boak, eta lan gehiago egitera derrigortu zituen.

Moisesek indarra erregutu zion Jainkoari fa-raoiari eskatzen jarraitzeko.

Hala ere, faraoiak ez zuen amore ematen, eta menderatuta zeuzkan israeldarrak.

Orduan zoritxar handiak gertatu ziren: uholdeak, lehorteak, igelen, otien eta eltxoen izurriteak... Guztira, hamar izurrite.

Azkenean, gogoz kontra, faraoiak esan zion Moisesi baietz, baimena ematen ziela esklaboei Egiptotik alde egiteko.

Moisesek israeldarrei eman zien abisua gau hartan bertan abiatzeko, afalostean. Horixe izan zen lehenbiziko Pazko-afaria.

Irteera

Bosteko taldeetan, idatzi elkarrizketa batzuk irakurri berri duzuen atala antzezteko.

Pertsonaiak: • Moises • Aaron • Faraoia • Bi esklabo

Esan zergatik utzi zien faraoiak is-raeldarrei Egiptotik irteten.

— Eman ezazu jokabide horretaz du-zun iritzia.

Moisesek Jainkoaren deiari erantzun zion, herria askatzeko bidali bai-tzuen. Faraoiaren aurkakotasunaren aurka, azkenean Israelgo herriak lortu zuen Egiptotik irtetea eta aske biziko zen beste lurralde baterantz abiatzea.

Ez diet utziko alde egiten esklaboei,

inola ere!

Ez badiozu irteten uzten Jainkoaren herriari, zoritxar handiak etorriko zaizkio Egiptori.

Page 6: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

5

28

Israelgo herria Egiptotik irten zen Jainkoak agindu-tako askatasuna lortzeko. Baina laster sortu ziren zailtasunak: faraoia damutu egin zen irteten uztea-gatik, eta ejerzitua bidali zuen israeldarrak harra-patzera.

Jainkoaren herria oso beldurturik zegoen memen-toan, Moisesek, Jainkoak ohartarazita, bere maki-la altxatu zuen, eta orduan haize indartsu batek Itsaso Gorriaren urak banatu zituen, israeldarrak pasatu ahal izateko.

Gero, urak beren bidera itzuli ziren, eta ez zieten utzi egiptoarrei pasatzen eta israeldarrei jazar-tzen.

Herriak, Itsaso Gorria zeharkatu izanagatik poza-rren, jai handi bat ospatu zuen.

Dena den, oraindik ere urte gogorrak igaro behar zituzten basamortua zeharkatzen. Herria kexatu egiten zitzaion Moisesi janaria eta edaria falta zi-relako.

Jainkoak entzun egin zion herriari: goizero, kanpa-mentua geruza zuri batez estalirik agertzen zen. «Mana» deitu zioten. Israeldarrek batu egin zuten, dastatu, eta jateko ona zela ikusirik, Jainkoaren laguntza eskertu zuten.

Jainkoak ez zituen israeldarrak utzi Lu-rralde Agindurako bidean.

Esan zer bi laguntza jaso zituzten bidean.

Jainkoa mintzo zaigu... Herria oinez askatasunerantz

Zailtasunak izan arren, Moisesek burutuko du Jainkoaren egitasmoa he-rria askatzeko. Gainera, herriari irakatsiko dio nola jokatu behar duen li-brea eta zoriontsua izateko.

Honetarako irten gara Egitoptik?

Gosez hiltzeko?

Ez kezkatu. Jainkoak ez gaitu utziko.

Esklaboak bagina, janaria izango genuke

behintzat!

Page 7: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

29

6

Sinai mendiaren oinera heldu zirenean, Moises gailurrera igo zen, bera bakarrik, Jainkoarekin hitz egiteko.

Handik egun batzuetara, Moises ez zenez menditik jaisten, herriak Jainkoarenganako eta Moisesenganako konfiantza galdu zuen.

Israeldarrek irudi bat gurtu nahi zuten, auzoko herriek egiten zuten bezala. Metalezko gauza guztiak urtu, eta zekor baten estatua egin zu-ten, gurtzeko.

Sinai mendian, Jainkoak itun bat egin zuen Jainkoarekin. Itun horretako arauak harlauze-tan idatzita zeuden.Menditik jaitsi zenean, Moises asko haserretu zen zekorra egin zutenekin. Hala ere, lortu zuen jende guztia batzea Jainkoarekin egin-dako akordioari. Akordio horri Ituna deritzo.Itunaren sinbolo modura, kutxa batean gorde zituzten harlauzak, eta basamortuan barrena garraiatu zituen, Lurralde Aginduraino.

Irteera

Azaldu zertan datzan Jainkoaren eta bere herriaren arteko ituna Moisesen denboretan.

— Aukeratu, hitz hauen artean, zer abantaila dituen itun hori bete-tzeak, eta azaldu zergatik.

Lurralde Agindurako bidean, Moisesek eta Israelgo herriak jakin zuten Jainkoa beren alde zegoela, gidatuz eta lagunduz. Jainkoak Ituna adostu zuen bere herriarekin.

bakea – segurtasun eza – batasuna segurtasuna – gatazkak

Ni zuen Jainkoa izango naiz, eta zuek nire herria. Beti babestuko

zaituztet.

Guk agindu hauek betetzeko

konpromisoa hartzen dugu.

Page 8: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

30

7

Bide bat askatasunerantz

Basamortuko bide luzean, israeldarrek Jainkoa ezagutzen ikasi zuten, baita beraien artean hobeto elkar tratatzen ere.

Arrazoitu ikaskide batetik zergatik ez dituen gustuko egoera hauek Jainkoak. Eman konponbi-deak.

Esklabotza Egipton

Jainkoarekin Ituna: Hamar Aginduak

Pazko-afaria eta Itsaso Gorria zeharkatzea

Basamortuko zeharkaldia

• Jainkoak nahi du pertsona guztiak libreak izatea.

• Jainkoak ez du bakarrik uzten laguntza eskatzen dion inor.

• Askatasuna lortu eta zoriontsuak izateko, batuta egon beharra dago.

• Guztiok erespetatu behar ditugu bizikide-tza-arau batzuk.

• Jainkoak esan zion Moisesi ez zuela nahi herria esklabo izatea.

• Jainkoak Itsaso Gorria zeharkatzen lagun-du zien israeldarrei, eta jaten eman zien.

• Moisesek Egiptotik atera zuen herri osoa, eta batuta iraunarazi zion.

• Jainkoak Moisesi, Sinai mendian, Hamar Aginduen harlauzak eman zizkion.

Kristinak marrak egin ditu ma-haietan. Martak galdetu dionean ea zergatik ez duen zaintzen es-kolako materiala, Kris-tinak erantzun dio bera librea dela zernahi egiteko.

Danelek mutil handia-goei esaten dienean haiekin nahi duela futbolean jokatu, barre egiten diote eta ez diote uzten.

Ireneri ahaztu egin zaio etxerako lanak egitea. Andereñoak galdetu dionean ea zer gertatu den, Ire-nek gezurra esan du.

Moisesen garaian Gaur egun

Eutsi ikasteko bideari

Page 9: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

31

8

9

Hamar Aginduak

Moises Sinai mendira igo zen Jainkoarekin hitz egiteko.

Jainkoak Moisesi proposaturiko Hamar Aginduak, herria Itunaren arabera zoriontsu bizitzeko, honako hauek dira:

Eta zein dira zugana hurbitzen gaituzten agindu horiek?

Jainkoak bere herria maite zuenez, salbatu egin zuen eta Ituna egin zuen berarekin, Hamar Aginduetan oinarritutako maitasun-itun handi bat.

Bete memoria

Aukeratu Hamar Aginduetako bi, eta idatzi zer egin dezakezun horiek betetzeko. Jarraitu adibideari.

• 4- Ohoratu gurasoak: errespetuz hitz egin, aholkua eskatu, obeditu, etxeko lanetan lagundu, ezus-teko atseginen bat eman...

Egin bost lerrotan unitatearen laburpena, gidoi honi jarraituz:— Moisesen haurtzaroa eta Egiptotik ihes egitea.— Jainkoak emandako misio edo zeregina.— Israelgo herriaren irteera Egiptotik.— Jainkoak herriari bidean laguntzen dion bi une.— Sinai mendiko gertaera.

Eutsi ikasteko bideari

1- Maitatu Jainkoa gauza guztien gainetik.2- Ez erabili alferrik Jainkoaren izena.3- Ospatu jaiegunak.4- Ohoratu gurasoak.5. Ez inor hil.

6- Ez egin ekintza lizunik. 7- Ez lapurtu. 8- Ez esan gezurrik ez testigantza faltsurik. 9- Ez izan pentsamendu lizunik. 10- Ez gutiziatu inoren ondasunak.

Moises, laguna, itun bat egin nahi dut zure herriarekin: nik babestu egingo zaituztet, eta zuentzat Jainko bakarra izango naiz. Bete

itzazue nik emandako aginduak. Maitasunaren aginduak dira. Horrela, gure Ituna betiko

izango da.

• Dekalogoa: Moisesek Sinai men-dian jasotako Hamar Aginduak

Page 10: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

32

Arauak betetzen ditut bizikidetza hobetzeko

Erreparatu irudiari, eta egin ezazu zuzen jokatzen dutenen zerrenda.— Ondoren, erreparatu arauren

bat hausten dutenei, eta esan nola jokatu behar luketen.

JARDUN ETA IZAN

PENTSATU

Osatu taula hau, irudiko bi pertsonaia hartuta.

— Aukeratu bizikidetzari laguntzen dioten bi ekintza. Azaldu zergatik diren egokiak.

• Lagundu egiten dio bizikidetzari: Oi-nezkoen pasabideak eta semaforoak errespetatzea. Istripuak saihesten di-relako.

— Bihurtu arau ekintza horiek. Erreparatu adibideari:• Araua: Oinezkook oinezkoen pasabi-

deetatik zeharkatu behar dugu kalea, edo semaforoak berde daudenean.

Bizikidetza-arauak betetzen ditugunean, gure inguruko jendea zoriontsua izan dadin laguntzen dugu.

Pertsonaia Zuzen jokatzen al du?

Abantailak edo oztopoak besteentzat

Nori egiten dio mesede? /Nori kalte?

1: ....................... ................................. .................................................... ....................................................

2: ....................... ................................. .................................................... ....................................................

BEGIRATU

9

Page 11: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

12

33

11

10

Oinarrizko gaitasunen bidean

Entzun ezazu Jainkoari eskerrak emateko israeldarrek abesten zuten kantua. Ikasi dantzatzen, ikaskideekin batera.

Erantzun galderei:

• Nola bizi zen Israelgo herria Egipton? Zer falta zitzaion? • Nola zeharkatu zuten israeldarrek Itsaso Gorria? • Zergatik da garrantzitsua Sinai mendia Lurralde Agindurako bidean?

— Idatzi dagokien lekuan testuan nabarmendutako hitzak.— Birpasatu gorriz Israelgo herriak egin zuen bidea.

— Kopiatu koadernoan Ituna aipatzen duen ahapaldia.

Israelgo herria esklabo bizi zen Egipton, Nilo ibaiaren herrialdean. Jainkoak hala adierazita, Moisesek herria atera zuen Egiptotik. Lehenengo zailtasuna izan zen Itsaso Gorria zeharkatzea, atzetik faraoiaren ejerzitua zeukatela. Jainkoak israeldarrei lagundu zien urak bereiziz, oinez pasatu ahal izateko.

Ondoren, urte luzez ibili ziren Sinaiko basamortuan. Sinai mendian, Moisesek Hamar Aginduak jaso zituen Jainkoarengandik, herria libre eta zoriontsu bizi zedin. Jainkoaren laguntzarekin, azkenean Kanaanera iritsi ziren, Berak agindu zien bezala.

Jainko Jaunak salbaturikaskatu ginen esklabotzatik.Jainko Jaunak lagundurikatera ginen denok Egiptotik.

Basamortuan Moises gidariakLegea eman zigun Sinai mendian.

Jauna dugu Jainko,gu gara haren herri.Ituna ospatzeko,dantza oroigarri.

Mediterraneo itsasoa

Irakurri arretaz testu hau. Ondoren, aztertu mapa, eta kopiatu koadernoan.

10

Page 12: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

34

13

14

Artisten hitz egiteko modu bat... EskulturaEskultura honek Moises du izena. Michelangelo italiar artistak egin zuen, marmolez, orain dela 500 urte inguru. Erromako eliza batean dago.

Bibliako zati hauek eskultura-ren zenbait elementu ulertzen lagunduko dizute.

Igarri Moisesen bizitzako zer une islatzen duen eskulturak. Hartu kontuan arrasto hauek:

• Eskuin besoaren azpian harlauzak ditu.• Adarrek aurpegiko argia adierazten dute, Jainkoa ikusi eta gero.• Aurpegian haserrea nabaritzen da. Noiz haserretu zen Moises herriarekin, eta zergatik?

Marraztu eskultura hori orri batean, eta apaindu Moisesen aurpegia dizdizka ari dela adierazteko moduan.

Pintoreek argi izpien bidez adierazten zuten Moisesen «aurpegi distiratsua». Eskultura ho netan, ordea, izpien ordez adar antzeko batzuk agertzen dira, Jainkoaren presentzia-ren sinboloa.

Moises Sinai men-ditik jaitsi zen, le-gearen bi harlau-zak eskuan zera-matzala.

Ir 34, 29

Moisesek ez zekien aurpegia distiratsu zue-nik, Jaunarekin mintza-tu izanagatik.

Ir 34, 29

Page 13: 24 - Edebe€¦ · zuen, ibaiak haurra eramateko. Faraoiaren alabak, ibaian bainatzen ari zela, otzara topatu zuen, eta jauregira eraman zuen Moises. Moises hantxe hazi zen, faraoiaren

35

1

2

3

4

5

Osatu koadernoan unitatearen eskema.

Moisesen bitartez

Israelgo herriak

....................... herriaJainkoak

......................Jainkoarekin

Portu onera heldu zara?

Osatu koadroko hitzekin, eta kopiatu.

• Moises Nilo ibaiaren uretatik ................. zuten.• Jainkoaren herria ................. bizi zen Egipton.• Jainkoak ................. eman zion bere herria askatzeko zeregina.• Moisesek faraoiari eskatu zion herria ................. uzteko.• Israeldarrek Egiptotik irten aurretik prestaturiko afaria da lehenbiziko .................

Ebatzi hitz gurutzatuak koadernoan.1- Jainkoak Moisesi emandako aginduen kopurua.2- Jainkoak Moisesi Dekalogoa eman zion mendia.3- Laugarren agindua, gurasoei buruzkoa.4- Ezin da esan, zortzigarren aginduaren arabera.5- Alferrik erabili behar ez den izena.6- Bosgarren aginduak debekatzen du.

Idatzi esaldi bakoitzari dagokion agindua.• Izan zintzoa zeure buruarekin eta besteekin.• Defendatu pertsona guztien bizitza.• Errespetatu zurea ez dena.• Izan konfiantza Jainkoarengan eta beti zainduko zaitu.• Eskaini asteko egun bat Jainkoarekin era berezian biltzeko.• Maitatu zure bikotekidea bihotz guztiarekin eta engainatu gabe.• Izan zoriontsua daukazunarekin.

Idatzi bi arau etxeko eta eskolako bizikidetza hobetzeko, eta azaldu zergatik. Erreparatu adibideari.

esklabo – libre – salbatu – Pazko-afaria – Moisesi

• Txandaka hitz egin: Bizikidetza hobetzen du, hitz egiten dutenak errespetatuak sentitzen direlako; gainera, besteei entzuten laguntzen digu.

13

54

6

2

eta

egin zuen

askatu zuen