2.gaiko sintesia

11
LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUGU? OTARRAK: Ainhoa Onsalo Eider Ordoki Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal

Transcript of 2.gaiko sintesia

Page 1: 2.gaiko sintesia

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUGU?

OTARRAK:Ainhoa Onsalo

Eider OrdokiNuria OyarzabalIdoia Oyarzabal

Page 2: 2.gaiko sintesia

2.gaiko sintesiak

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUGU?

Los ordenadores, provocadores de emociones (Gros, 2000)

Gehienetan ordenagailuen aurrean bi muturreko jarrera agertzen dira:

1. Teknofobia: Teknologia erabiltzeari gorrotoa

2. Teknofilia: Teknologia arazo guztien soluzioa ikusten dutenak eta

horregatik punta-puntako teknologia erabiltzen dutenak

Irakasleak honen aurrean ere zenbait ikuspuntu ezberdin aurkezten ditu:

1. Aldaketarik nahi ez dituztenak

2. Prestakuntzarik ez dutena

3. Huts egitera beldur direnak, etorkin digitalak baitira.

4. Ordenagailua irakaslearen ordezko ikusten dutenak.

5. Eguneroko berrikuntzak ikasleei azaltzen dizkietenak.

 La competencia digital e informacional en la escuela (Area, 2009)

XXI .mendeak aldaketa asko jasan ditu eta honekin batera eskolak ere

moldatu egin behar izan dira. Liburuek eta imprimatutako materialek zenbatuta

dituzte beraien egunak, ondorioz, konputagailu eta Internetarekin batera existituko

dira. Guzti honi esker, sozializazio kulturaleko prozesua aldatzen ari da eta gure

aurreko garaiarekin alderatuz, orain informazio gehiago lortu dezakegu.

XXI.mendearen kulturak alfabetatze berriak gehitzearen beharra eskatzen

dio heziketa sistemari:

Ikus-entzunezko alfabetatzea: analizatzeko eta ikus entzunezko testuak

produzitzeko ahalmena garatzea ikaslearengan.

Alfabetatze teknologiko edo digitala: informatikaren erabilerarako

trebetasunak garatu. Hardware-a eta software-a erabiltzen jakitea.

1

Page 3: 2.gaiko sintesia

2.gaiko sintesiak

Alfabetatze informazionala: konpetentzi eta trebetasun desberdinak

garatu informazioa bilatzeko, aukeratzeko, analizatzeko eta

berreraikitzeko.

Multialfabetizazioa: gizarte bat prestatu egin behar da eta gaur egungo

komunikabide eta hizkuntzekin kualifikatu, alfabetizazio desberdinak

kontuan izanik.

Alfabetizaziorako, lau dimentsio hezigarri planteatu beharko dira:

Dimentsio instrumentala: hardwarea eta softwarea erabiltzen jakitea.

Dimentsio kognitiboa: erabilera burutsuko informazioarako eta

komunikaziorako trebetasunak garatu (datuak bilatzea, aukeratzea...)

Dimentsio soziokulturala: teknologiaren aurrean arrazoizko jarrerak

garatzea eta baita komunikaziorako jarrera positiboak ere.

Dimentsio axiologikoa: irizpideak lortu informazioaren analisi

kritikoetarako eta balore etikoak izan teknologiaren eta

komunikazioaren erabileran.

Azken finean, multialfabetizazio eskolarra, ikasle konpetentea eratzea

izango litzateke informazioaren tratamenduan eta kultura desberdinekin elkar

eragitera gaitzea.

Konpetentzi informazional eta komunikatiboak garatzeko eremuak TIC-en bidez:

Informazioaren eskuratzerako eta ulermenerako konpetentziak: bilatzen

jakitea, aurkitzea eta informazioa ulertzea.

Informazioaren adierazpenerako eta komunikaziorako konpetentzia:

hizkuntza, simbolo eta teknologia desberdinen bidez adierazten jakitea

(bloga landuz, web orrialdeak, bideoklipak..)

Interakzio sozialerako konpetentziak: emailen, foroen bidez...beste

pertsonekin komunikatzea.

2

Page 4: 2.gaiko sintesia

2.gaiko sintesiak

Irakasleek dituzten heziketa erronka berriak:

Ikaslea gaininformatuta dago komunikabide guztiek igortzen duten

informazio ezberdinengatik. Eskolak lagundu egin beharko dio ikasleari

bere informazio guztiari zentzua izaten. Horretarako, eskolak trebetasun eta

konpetentzi berriak garatzen lagundu beharko die ikasleei, informazioa

aurkitzeko, informazio egokia eta interesgarria aukeratzeko,

aztertzeko eta ondoren antolatu, berreraiki eta hedatzeko.

Irakasleak onartu egin beharko du ikasleek helduek baino gehiago

menderatzen dutela teknologia.

Ordenagailuen etorrerarekin,irakasleak irakaskuntza metodologia berria

garatu beharko du, horregatik, ordenagailuen bidez egiteko jarduerak

planifikatzen ikasi beharko du.

Ordenagailuez erakustea, irakasleentzat konponbide bat baino gehiago,

erronka bat izatea izango litzateke. Honek, ikasle edo talde bakoitza

aztertu eta kontrolatu beharko du, bakoitzak lan bat egiten baitu eta izango

duten erritmoa ez delako berdina izango.

Sare digitalei esker, informazioa truka dezakegu denbora eta espazioa

kontuan izan gabe. Era indibidualean, teknologiaren erabileraren bidez,

erronka lankidetza heziketa bat sortzea izango litzateke, hau da,

ikasleen artean eta klase geografikoki desberdinen artean lankidetza

heziketa lortzea.

Digital Natives, Digital Inmigrants (Prensky, 2001)

Gaur egungo ikasleak teknologiarekin hazitako lehen belaunaldia dira.

Beraien bizitza osoan ordenagailu, bideojoko, musika erreproduktore, kamara

digital, mugikor eta tresna digitalekin jardun dute. Honenbestez, ulertzekoa da

ikasle horiek beraien aurreko belaunaldiekin konparatuz, informazioa

prozesatzeko eta pentsatzeko modu desberdina dutela.

Horretaz gain, teknologia digitalarekin hazi ez diren baina beren bizitzako

momentu batean horri egokitzen eta horrekin liluratzen ari diren horiek etorkin

digitalak dira.

3

Page 5: 2.gaiko sintesia

2.gaiko sintesiak

Hari horretan, hezkuntza aurre egiten ari den arazo garrantzitsuena etorkin

digitalak, garaiz kanpoko hizkuntzan mintzatzen direnak, borrokatzen ari direla

biztanleriari irakasteko da, azken hauek hizkuntza erabat berria hitz egiten

dutelarik.

Etorkin digital horiek gaur egungo mundura egokitu daitezen, metodologia

eta edukiak berriz aztertu behar dira. Lehenarekin hasita, gaur egungo irakasleak

beren ikasleen hizkuntza eta estiloan komunikatzen ikasi behar dute. Horrek

azkarrago joatea esan nahi du, ez garrantzia duenari zentzua kentzea edo

pentsamenduaren trebeziak aldatzea.

Bigarrenari dagokionez, singulartasun digitalean  bi eduki mota pentsa

daitezke: eduki legatu eta etorkizuneko edukiak. Lehenengoak antzinako

sistemetarako konputaziokoak dira. Horren barruan, irakurketa, idazketa,

aritmetika, pentsamendu logikoa, idazketen ulermena, antzinako ideiak eta abar

hartzen ditu. Azken finean, gure curriculum tradizional osoa.

Etorkizuneko edukiak, aldiz, bere gehiengoan digital eta teknologikoak dira.

Honen barruan software, hardware, robotika, nanoteknologia, genomaren

ikasketak eta gainera, etika, politika, soziologia, hizkuntzak eta horiekin

erlazionaturiko beste alorrak ere barnean ditu.

Irakasle bezala, eduki legatu eta etorkizuneko edukiak nola irakatsi

pentsatu beharra dago. Lehenak itzulpen eta metodologia aldaketa gehiago

tartean sartzen ditu; bigarrenak, berriz, eduki eta pentsamendu berri horren plus

hori barnean du.

Natibo digitalen hizkuntzara jada material batzuk egokitu dira. Horren

barruan, eraginkorrak dira lana egiten duten bideojokoak asmatzea, baita eduki

zailenetarako ere. Azken finean, ikasleen gehiengoa hizkuntza horrekin trebatua

dago.

4

Page 6: 2.gaiko sintesia

2.gaiko sintesiak

Ikuspuntu berri hori eraginkorra zela ikusi zuten heinean, natibo digitalen

metodologia berria irakaskuntza eredua bihurtu zen, bai joku barruan bai kanpoan

ere eta bere garapen abiadura asko azkartu zen.

Orobat, gai guztientzat metodologia natiboak asmatu behar dira, maila

guztietarako, ikasleak bideratzaile modura erabiliz. Prozesua jada hasi da,

adibidez, joko ezberdinak asmatuz eta horren publizitatea egin eta arrakastak

aditzera eman behar dira.

Hitz gutxitan esanda, hezitzaile etorkin digitalak berez natibo digitala izatera

heldu nahi badute, hots, beraien ikasle guztien mailara, aldatu beharra dute.

 European Pedagogical ICT License (EPICT, 2006)

Irakasleek bost gauza jakin beharra ditu IKTen inguruan. Lehena IKTen

erabilera irakaskuntzan eta ikaskuntzan, bigarrena ordenagailuen erabilera,

informazioa bilatzeko eta komunikatzeko internet erabiltzen ere jakin behar da,

idazketa eta testuak prozesatzen ere jakin behar dituzte eta azkenik IKTak eta

eskola berrikuntzak ere kontuan izan behar dira.

1.    IKTak ikaskuntzan eta irakaskuntzan:  hiru talde ezberdinetan sailkatzen dira

a. IKTak ikasketaren osagarri gisa

b. IKTak irakaskuntza tresna gisa

c. IKTak ikaskuntza tresna gisa

Hau lortzeko beharrezkoa da teknologia erabiltzen jakitea, teknologia

ulertzea eta hausnartzeko gai izatea. 3 gaitasun hauek lortzean, IKTak

kontrolatzen direla esan daieke.

2.    Ordenagailua: Irakasleak ordenagailua modu pedagogiko zein pertsonalean

erabiltzen jakin behar du. Horrez gain, ordenagailuak modu egoki batean

funtziona dezan eguneratua egon behar da.

5

Page 7: 2.gaiko sintesia

2.gaiko sintesiak

3.    Informazioa bilatu eta komunikatu interneta erabiliz: Interneten informazio

asko dago ikaskuntza prozesurako zein ikaskuntzarako, irakasle nahi

ikasleentzako. Baina, informazio egoteaz gain zenbait plataforma daude non

bertan besteekin komunikatu gaitezkeen eta gure lanak bertan zintzilikatu

besteekin partekatzeko.

4.    Testuak prozesatzen eta idazketa prozesua: Ordenagailuek baliabide asko

dituzte idazketa eta testu prozesua errazteko.

5.    IKTak eta eskola berrikuntzak: IKTek asko laguntzen dute eskolan berrikuntza

aldaketa bat ematerako garaian. Esaterako ekimen digitalak erabiliz.

Eskola 2.0: Konpetentzia Mapa

Gaur egun, IKT guztien artean, izugarrizko indarra hartzen ari den Eskola

2.0 proiektua dugu. Eskola 2.0 proiektuak, irakasleak ezagutza teknologiko,

diziplinar eta pedagogikoa garatu ditzan beharrezkoak diren materialak eta

baliabideak ditu.

Proiektu honen arabera, hezkuntzako hainbat aspektu aldatu egin behar

dira. Hezkuntza tradizionalean, irakasleak ematen zituzten ezagutzak, ikasleak

irakaslearen zain egoten ziren ezagutzak jasotzeko, ikastea bakarkako lana zen,

irakasle eta ikasleen artean ez da inolako erlaziorik ematen eta lehiakorra da.

Eskola 2.0 proiektuarekin berriz, ezagutzak irakasle eta ikasleen artean

eraikitzen dira, ikastea eraikitzaile aktibo bat da, ikasketa soziala da, hau da, ez da

indibiduala, irakasle eta ikasleen arteko erlazioan ezagutzak trukatzen dira eta

ikaskuntza kooperatiboa da.

IKTak irakasleak eta ikasleak erabiltzen baditu, ikaskuntza konstruktibo elkar

banatu bat lortuko dugu.

Nahiz eta IKTak aurrerapen handia eman, eta ikaslearen inguru gertukoena

eta esperientziarik errealena izan, IKTak ezin dituzte orain arteko ikerkuntza

6

Page 8: 2.gaiko sintesia

2.gaiko sintesiak

zuzena eta aktiboa ordezkatu. Ikaslearen inguru gertukoena, hau da, IKTak, eta

errealitateko bizipenak  material didaktikoarekin elkartzen badugu, Eskola 2.0

proiektua dugu.

IKTak gure bizitzaren eta kulturaren zati dira, asko aldatzen ari baitira gure

inguruko eremu guztiak. Honekin guztiarekin bi aktore nagusi daude: ikasleak eta

irakasleak.

Bi gaitasun mapa desberdintzen ditugu, ikasleenak eta irakasleenak.

Gaitasun mapa horiek irakasle profil jakin bat lortzera bideratuta daude: irakasle

autonomoa, IKTen erabileraren trebatua eta herritarra den aldetik konpromisoa

ageri duena. Irakasleak bere gaitasun mapen arabera, inprimakiak eta

kalifikazioak aurkeztea, laguntza materialak sortzea.. hartzen ditu barnean.

Ikasleen mapak ere, gazte autonomiadunaren profila du. Gaztea, sortzailea,

kritikoa eta bere ingurune fisiko eta gainerakoekiko arduratsua izan behar du.

Ikaslearen gaitasun maparen arabera berriz, teknologia ulertzea eta erabiltzea,

jarrera ireki eta ikertzailea izatea hartzen ditu barnean.

Gaitasun hauek guztiak, IKTko gaitasun orokorrak osatzen dituzte.Gaitasun

orokor hauek komunak dira hezkuntza maila guztietan.

7