2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

20
2. UNITATEA ARDATZAK ETA PLANOAK

description

Kirol Ekintzak1_Oinarri biologikoak

Transcript of 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

Page 1: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

2. UNITATEA

ARDATZAK ETA PLANOAK

Page 2: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

1.TERMINOLOGIA ANATOMIKOA

● Nazioarteko mailan onartu den nomenklatura anatomikoa da.

● Giza gorputza zein horren atal bat, hura geldi dagoenean zein mugimenduaz ari garenean, deskribatzeko erabiliko diren termino zehatzak dira.

● Horrela gaizki ulertuak saihestuko ditugu.

Page 3: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

2. JARRERA ANATOMIKOA

● Deskripzio anatomikoak egiteko unibertsalki hartzen den jarrera da: zutik eta tente; burua, begiak eta oinak aurrerantz jarrita; goiko gorputz-adarren esku-azpiak aurrealdera begira, baita beheko gorputz-adarren behatz-puntak ere.

● Jarrera honetan oinarrituz eta espazioaren hiru ardatzetan sortzen diren planoak erabiliz, mugimendu batzuk definituko ditugu ondoren.

Page 4: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

2. JARRERA ANATOMIKOA

● Deskripzio anatomikoak egiteko unibertsalki hartzen den jarrera da: zutik eta tente; burua, begiak eta oinak aurrerantz jarrita; goiko gorputz-adarren esku-azpiak aurrealdera begira, baita beheko gorputz-adarren behatz-puntak ere.

● Jarrera honetan oinarrituz eta espazioaren hiru ardatzetan sortzen diren planoak erabiliz, mugimendu batzuk definituko ditugu ondoren.

Page 5: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

3. GORPUTZ ARDATZAK ETA PLANOAK1. ARDATZAK

● Irudizko marra bat da

● Giltzadurak hauen inguruan egiten dituzte mugimenduak.

● Mugimendua ikertzeko oinarrizko 3 gorputz-ardatz hartuko dira kontuan:

A) ARDATZ BERTIKALA, LONGITUDINALA EDO LUZETARAKOA

B) ZEHARKAKO ARDATZA

C) ARDATZ SAGITALA EDO AURRETIK ATZERAKOA

Page 6: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

A) ARDATZ LONGITUDINALA (5) lurraren perpendikularra gizakia zutik dagoenean. Ardatz bertikal luzeenari ardatz printzipal edo nagusi deitzen zaio.

Ardatz honen inguruan egiten diren mugimenduak zeharkako planoan burutzen dira; ardatz honen inguruan errotazioak egiten dira.

B) ZEHARKAKO ardatza (6), ardatz bertikalaren perpendikularra, gorputzaren alde batetik bestera pasatzen dena.

Ardatz honen inguruan egiten diren mugimenduak plano sagitalean burutzen dira; ardatz honen inguruan flexio-estentsioak egiten dira.

C) Ardatz SAGITALA (7), beste bien perpendikularra eta atzealdetik aurrealdera doana. Bere izena, sagitala (sagita=gezia), garezurrean erdiko planoan kokatzen den joskura edo sutura sagitaletik hartuta dago.

Ardatz honen inguruan egiten diren mugimenduak plano frontalean burutzen dira; ardatz honen inguruan gorputz adarretan abdukzio-adukzioak eta enborrean albo flexioak egiten dira.

Page 7: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK
Page 8: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

2. PLANOAK● Planoa: ardatzarekiko angelu zuzena egiten duen

superfiziea da eta gorputz atalak bertatik zehar mugitzen dira.

● Gorputzean 3 plano ezberdinduko ditugu:

A) PLANO SAGITALA edo ERDIKOA

B) PLANO FRONTALA edo KORONALA

C) ZEHARKAO PLANOA edo HORIZONTALA

Page 9: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

A) PLANO SAGITALA (EDO ERDIKOA) (8)

● Gorputza itxuraz berdinak diren bi ataletan (simetrikoak edo antimeroak) erdibitzen du eta horregatik simetriaren plano bat dela esaten da.

● Gorputzaren erditik pasatzen diren ardatz sagitala eta bertikala barneratzen ditu eta horregatik deitzen zaio plano mediosagitala.

● Plano mediosagitalari paralelo den edozein planori paramediala edo sagitala deitzen diogu (9).

● Plano honek bi kontzeptu sortzen ditu:

– Erdialdea: plano mediosagitaletik gertuago.

– Kanpoaldea edo laterala: plano mediosagitaletik urrutiago.

Page 10: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

B) PLANO FRONTALA edo KORONALA

● Kopetarekiko paraleloa eta plano mediosagitalarekiko perpendikularra da.

● Zeharkako ardatza eta ardatz longitudinalak hartzen ditu.

● Koronal izena garezurrean kokatzen den sutura koronaletik datorkio.

● Honek ere bi zati sortzen ditu gorputzean:

– aurrealdea edo bentrala: planoaren aurrealdean.

– atzealdea edo dortsala: planoaren atzealdean.

Page 11: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

C) ZEHARKAKO PLANOA edo HORIZONTALA edo

TRANSBERTSALA

● Gizakia zutik dagoelarik, plano frontal eta mediosagitalekiko perpendikularrak dira.

● Honek ere kontzeptu parea definitzen du:

– goikaldekoa edo kraneala: planotik gora.

– behealdea edo buztanaldekoa, kaudala: planoaren azpialdea.

Page 12: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK
Page 13: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

4. NORABIDEAK ESPAZIOAN Kraneala: bururantz. (12)

Goialdekoa: gorantz, zutik dagoenean. (12)

Kaudala edo buztanaldekoa: kokzixerantz. (13)

Behealdekoa: beherantz, zutik dagoenean. (13)

Erdikoa: plano mediosagitalerantz. (14)

Laterala edo kanpoaldekoa: plano mediosagitaletik aldentzen dena. (15)

Erdia: erdian kokatua. (16)

Zentrala, sakona edo barrukoa: gorputzaren barnealdean kokatua. ( 17)

Periferikoa, azalekoa edo kanpoaldekoa: gorputzaren kanpoaldean kokatua. (18)

Aurrealdea edo bentrala: aurrealderantz. (19)

Atzealdea edo dortsala: atzealderantz. (20)

Proximala: gorputz-enborrerantz, gorputz-adarrari buruz hitz egitean. (21)

Distala: gorputz-enborretik aldentzen dena, gorputz-adarrari buruz hitz egiten dugunean. (22)

Ulnarra: kubitorantz (kubito=ulna). (23)

Radiala: erradiorantz. (24 )

Tibiala: tibiarantz. (25)

Fibularra: fibularantz (peronerantz). (26)

Palmarra: ahurrerantz. (27)

Plantarra: oinaren zolarantz edo oin azpirantz. (28)

Page 14: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK
Page 15: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK

5. MUGIMENDUAREN NORABIDEAK

Flexioa: tolesturaren ekintza, angelua itxiz.

Estensioa: flexioaren kontrakoa.

Abdukzioa: gorputzetik aldentzearen ekintza.

Adukzioa: gorputzera hurbiltzearen ekintza.

Errotazioa: biraketa.

Zirkundukzioa: biribil baten marraketa.

Supinazioa: esku-ahurra gorantz edo aurrerantz begira jartzea besaurrearen mugimenduaren ondorioz.

Pronazioa: esku-ahurra beherantz edo atzerantz begira jartzea besaurrearen mugimenduaren ondorioz.

Ebertsioa:egitura bat kanpoalderantz biratzea.

Inbertsioa: egitura bat barnealderantz biratzea.

Page 16: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK
Page 17: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK
Page 18: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK
Page 19: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK
Page 20: 2UD_PLANOAK ETA ARDATZAK