3. 3.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ...

20
Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA MAIATZA 2012 B.66 3. 3.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak Urola Beheko paisaia-unitatea Urola ibaiaren ibilguaren inguruan antolatua dago. Ibilgu horrek, Azkoitia-Azpeitia-ko arroa igaro ostean, higadurari gogor eusten dioten hareharrizko sektorea zeharkatzen du lehenbizi eta hor harana nabarmen estutzen da. Lasaon Urola bailara zabaldu egiten da eta berriz estutzen da Endoiako mendizerrarekin topatzean, kare-haitz gogorretan moldatua baita hau. Iraetatik aurrera Urola ibaiak atzean uzten ditu erliebe nabarmenak eta beste zonalde batean sartzen da, hemen litologia bigunagoari esker harana zulatuagoa da. Baina badira berriro ere bidean zenbait hareharri muino, Irao gainatik (123 m) mendigunea eratzen duena ekialderantz Ibañarrietatik, ondoren jiratzeko arkua eginez Ganetak (178 m) eta Muitza (175 m) gainetarantz, eta hori oztopo gaindiezina izan da Urola ibaiarentzat eta ekialdera egin behar izan du hura saihesteko. Zonalde horretan malda txikitzeak eta material bigunak, lutitak eta tuparriak egoteak, erraztu egin dute hiru meandro zabal egitea. Meandro horietako batek inguratzen duen gaintxo horietako batean dago kokatuta Aizarnazabal. Urolara doazen errekatxoak inguruko erliebeetatik jaisten dira, batzuek bide labur pikoa eginez, esaterako Sañuko (614 m) mendigunetik jaisten direnak. Beste ibilgu batzuek bailara irekiagoak eta luzeagoak egin dituzte, mendilerro nagusienen artean, horietako bat da Ekain. Aizarnazabal parean, Urolak eskuinetik hartzen du Granada erreka edo Altzolarats, ibai ibilgu luzea, Pagoetako mendigunea mendebaldetik inguratzen duena. Sastarrain, Iturraitzen sortzen da eta Gotzibar-ekin bat egiten du Urolan urak isurtzeko Zestoa parean, bi ibilguak interes handikotzat hartu dira, erriberak oso ongi zainduta dauzkatelako. 4. irudia: Erriberako basoa Urolako marjinetan.

Transcript of 3. 3.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ...

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.66

3. 3.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak

Urola Beheko paisaia-unitatea Urola ibaiaren ibilguaren inguruan antolatua dago. Ibilgu horrek, Azkoitia-Azpeitia-ko arroa igaro ostean, higadurari gogor eusten dioten hareharrizko sektorea zeharkatzen du lehenbizi eta hor harana nabarmen estutzen da. Lasaon Urola bailara zabaldu egiten da eta berriz estutzen da Endoiako mendizerrarekin topatzean, kare-haitz gogorretan moldatua baita hau.

Iraetatik aurrera Urola ibaiak atzean uzten ditu erliebe nabarmenak eta beste zonalde batean sartzen da, hemen litologia bigunagoari esker harana zulatuagoa da. Baina badira berriro ere bidean zenbait hareharri muino, Irao gainatik (123 m) mendigunea eratzen duena ekialderantz Ibañarrietatik, ondoren jiratzeko arkua eginez Ganetak (178 m) eta Muitza (175 m) gainetarantz, eta hori oztopo gaindiezina izan da Urola ibaiarentzat eta ekialdera egin behar izan du hura saihesteko. Zonalde horretan malda txikitzeak eta material bigunak, lutitak eta tuparriak egoteak, erraztu egin dute hiru meandro zabal egitea. Meandro horietako batek inguratzen duen gaintxo horietako batean dago kokatuta Aizarnazabal.

Urolara doazen errekatxoak inguruko erliebeetatik jaisten dira, batzuek bide labur pikoa eginez, esaterako Sañuko (614 m) mendigunetik jaisten direnak. Beste ibilgu batzuek bailara irekiagoak eta luzeagoak egin dituzte, mendilerro nagusienen artean, horietako bat da Ekain. Aizarnazabal parean, Urolak eskuinetik hartzen du Granada erreka edo Altzolarats, ibai ibilgu luzea, Pagoetako mendigunea mendebaldetik inguratzen duena. Sastarrain, Iturraitzen sortzen da eta Gotzibar-ekin bat egiten du Urolan urak isurtzeko Zestoa parean, bi ibilguak interes handikotzat hartu dira, erriberak oso ongi zainduta dauzkatelako.

4. irudia: Erriberako basoa Urolako marjinetan.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.67

Zestoako hegoaldean paisaian nagusi da landatutako insignis pinua. Baso atlantikoak oso azalera txikia hartzen du, gunetxo batzuk dira soilik eta ospel gune batzuk Endoiako mendizerran.

Maldetako basoak, Azpeitia eta Lasao artean baitaude soilik, Izarraitz eta Ernioko mendiguneko espazio naturalak lotzen dituen korridoreko parte dira. Azpiazuko artea, Aizarnazabaletik iparraldera dago, Ibañarrietatik datorren mendigunean.

Honako interes geomorfologikoa duten espazio hauek ere badira: Iraetako meandroa, ikuspen oneko zona A-8 autopistako lur-erauzketa batean tolestura estiloen gain eta Aizarnako poljé-aren partea.

3.2. Giza eragileak: kolonizazioa eta eragina paisaian

Urola behean oso aspalditik dago giza okupazioaren aztarna. Irikaitzeko aztarnategian ehizean erabilitako harriak aurkitu dira Paleolito zaharrekoak (25.000 urte BP), leizetako bizilekua izanik, denboran zehar iraun zuena, Ekaingo koban agertu denez, BP 9500 urte inguruan datatuta. Amaldako leizeak okupazio aztarnak ditu, baita erromatar garaikoak ere.

5. irudia: Ekaingo bailara, Ekainberriren erreplikara doan bidea.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.68

Ekaingo koban Goi Paleolitoko Madeleine aldiko margoak aurkitu dira eta horien artean nabarmentzen da zaldien panela. Pintura horiei esker Ekain aurrehistoriako santutegi nagusienetako bat da Lascaux, Niaux eta Altamirarekin batera. Izan ere, Ekain Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 2008an, eta «Altamirako koba eta Espainia Iparraldeko leizetako arte paleolitikoa» lekuan sartu dute. Beste alde batetik Arluzeko menhirrak ere erakusten du giza lekukotasuna Kalkolitikoan.

Ertaroan Zestoak hiri-gutuna lortu zuen 1383an Juan I.aren eskutik. Urola Kostako gainerako lekuetan bezala, burdinolak izan ziren paisaian eragin zuten jarduera nagusienetakoak. Iraetan Iraetako Jaunaren burdinola egon zen eta izen handia hartu zuen, bertan kalitate handiko latorria egiten zuelako.

XIX. mendean, Zestoa ezagun egin zen Urola ertzean zuen bainuetxeagatik, bainuetxe-turismoaren aitzindarietako bat izan zen. Minizentral hidroelektriko batzuk daude ibai ertzean kokatuta, eta gaur egun oraindik batzuk martxan daude. XX. mendean, ibai inguruko paisaia, industrialdeek aldatu dute gehien.

6. irudia: Zestoako plaza nagusia.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.69

3.3. Gaur egungo paisaia

Urola Beheko paisaia eratu dute, mendi atlantikoen ezaugarriek, eta Urolako ibilguan erliebean zehar bidea urratzean sortutako hainbat girok, batera. Landazabaleko paisaia, segarako zelai zabalekikoa da nagusi muino eta gain gozoetan, han-hemenka baserriak eta landagune txikiak daudela. Aitzitik, bailararen sakonean, Urolak eratutako terrazen gainean, herri nagusiak daude kokatuta, Zestoa, Iraeta eta Aizarnazabal, eta hainbat industrialde.

Urola Kostako lurraldearen parterik handienean ohi denez, insignis pinua da nagusi Urola beheko basoetan. Ibaiaren ibilguari segiz, hegotik iparrera, horiek erraz ikusten dira, dentsoak dira eta jarraituak, Izarraitz eta Sañuko malda handien gain. Tarte meharra gainditu ostean ibai zapaldak zabaltzen dira eta hor kokatzen dira Anardi, Trukutxo eta Gallegi industrialdeak, Lasao auzoaren hego eta iparraldean, hurrenez hurren; Zestoako auzoa txikia da Lasao, eta hau Lasaoko burdinolako jaurgoari esker sortu zen. San Millango markesaren jauregia eta San Martingo ermita, burdin fabrikaren aurriekin batera, auzoko osagairik nabarmenenak dira.

Baina, Urola beheko paisaiaren ezaugarri nagusia zelaiak dira. Zestoako iparraldean kareharriek bide eman zioten litologia bigunago bati, zeinak malda txikiagoko muino eta lauguneak moldatu dituen. Sektore horietan historikoki landako auzune txikiak kokatu izan dira eta hainbat eta hainbat baserri, zeinak gaur egun zelai ugariz inguratuta dauden, ardiak, behi taldeak eta zaldiak larratzeko.

7. irudia: Aizarnazabalgo eliza.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.70

Zestoa gaintxo batean dago, Urolako ibaitik hamarka metro batzuk gorago, ibaiak hura inguratzen du bihurgunea eginez. Gune historikoak etxe multzo talde bat eratzen du, inguru obalatu gisa, eta barruan Foru –bertan udala eta eliza- eta Laranjadi plazak dira lekurik esanguratsuenak. Inguruan, bereziki Gesalaga kalearen ardatzaren gain zabalgune modernoa dago eta saltoki gunea. Herriguneak iparraldean du GI-631 errepidearen trazatu berria eta eraikuntza profil hetereogeneoa eta eskas egituratua du. Hegoaldean ibaialdeak eta herrigune historikoaren profilak kontrastea egiten dute eraikin berri trinko eta neurriz goragokoekin.

Herrigune historikoan eraikin multzo handia dago EAEko monumentu katalogatuta. Inmakuladaren atea eta San Joseren arkua lehenago egondako harresiaren sarrerako ateak ziren. Monumentu dira halaber udaletxea, Balzola etxea eta oraindik orain Arozena hotela.

Mendebaldean daude zenbait industria nabe eta lehenagoko trenbidearen trazatua, puntu horretan ibaia zeharkatzen duena zubi baten bidez eta herrigunera hurbiltzen. Hegoaldean nabarmentzen da Zestoako Bainuetxea, XIX. mendeko eraikin handi eklektikoa, Azpeititik gatozela herriko sarrerari prestutasun handia ematen diona.

8. irudia: Industrialdea Urolako zapaldan, Aizarnazabalen.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.71

Urolak Endoiako mendizerra ebakitzean irekitako kainoi txikiaren irteeran Iraetako auzoa dago. Leku estrategikoan kokatuta dago, komunikazio bideak banatzen baitira bertan, bata Zumaiara Arroa-Goia muinotik –lehenago Katiako benta zegoen- eta bestea Zarautza, Urolako ibilguari segituz eta ondoren Meagako gaina igota. Iraeta ibai zapalda batean dago kokatuta, ibaiaren lehen meandroa egiten den lekuan, ortu txiki batzuk dauden parajean.

Arroa-Goia herrigune inguruan nagusi da landazabal paisaia. Mosaikoan daude zelai eta baratzeak, beherantz Narrondo bailarara eta arroa-bekoa auzora, azken hau guztiz desberdina; bizitegiak eta industria dituena.

Aizarnazabalen, Urolako ibilgutik goraxeagoko laugunean, paisaian zelaiak dira nagusi. Basoek kolonizatu egiten dute goi partea, maldarik handienekoa.

Herrigunea eratzen dute eraikin gutxi batzuek, jarraitasunik gabe edo irekita, baina ongi antolatuta udala eta eliza dauden plazan. Alde zaharretik bertan hazkunde modernoak daude, neurriz gainekoak eta oso era desberdinekoak. Etxebizitza askoko blokeen ondoan badira dentsitate txikiko etxebizitza familibakarreko etxeak eta ekipamendu batzuk. Hala, herrigunearen era nagusia aldatu egin da nabarmen.

9. irudia: Zestoako bainuetxea.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.72

Gainera, haren oinetan dauden enpresek ibaiaren lerroa hartua daukate eta ikus-inpaktu handia eregiten dute. Ibaiaren eskuin aldean, zapalda estu baten gain dago Zubialdeko zona. Herrigune historikoa da, hainbat baserri eta jardun ekonomikoko industrialdea dituena, zonari bereizi eta sakabanatu itxura ematen diona. Atzetik, jaitsieratxo bat baliatuz, eukaliptu sail bat dago, atentzioa ematen du bere bitxitasunagatik.

A-8 autopistako trazatua Arroa-Bekoatik doa, han kokatzen da GI-631ekiko lotura. Puntu horretatik abiatuta, GI-631 puntuak bat egiten du Iraetan Urola bailararekin Zestoarantz, Urola bailarak eratutako trazatuari segituz, hainbat ibai zapalda zeharkatuta. Iraetan GI-2633 errepidea lotzen zaio, Aizarnazabal eta Zarauztik datorrena, Meagako portua zehar. Azkenik, tokiko bideak eta zona aldenduak eta baserriak komunikatzen dituztenak, oro har, profil organikoa dute, topografiari ongi egokitua.

Endoiako mendizerra gainean dauden telekomunikazio antenek paisaia asko kolpatzen dute. Era berean, goi tentsioko dorreak asko ikusten dira unitate honetan eta aldamenetako bailaretan begi-inpaktu handia sortzen dute.

Aipagarria da Lasao-Azpeitia oinezko eta txirrinduentzako bide berdea, toki askotan arboladuna, paisaiaz lurraldean bertan gozatu ahal izatea dakarrena.

3.4. Paisaian dauden jardunak

Zestoako udalerriak eta bereziki Aizarnazabalekoak eremu funtzionaleko kutsu industrialena du, herriguneen neurriarekin alderatuta. Bi herrietan bizitegi lurra bi halako da industria-lurra.

10. irudia: Telekomunikazio antenak Endoiamendi gainean.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.73

Zestoako herrigunea ez da ia aldatu azken bi hamarkadetan. Hutsune batzuk bete ditu eta espazio publiko batzuk hobetu. Herrigunearen mendebaldean, zapalda baten gainean, nabe batzuk eraiki dira lehenagoko instalazio industrial batzuen ondoan. Nolanahi ere, eraldaketarik nagusienak zonalde sakabanatuetako batzuetan gertatu dira, balio estrategiko handia hartu baitute duten kokalekuagatik, nahiz eta horrek sakabanatuta utzi. Iraetan zenbait instalazio industrial ugaldu dira ibaiaren erriberan, Lurzoru Hiritarrezinean.

Aizarnazabalek industrian du jardun nagusia, eta hori deigarria da jakinik 700 biztanle inguru soilik dituela. Azken urteetan egindako etxebizitza kopuruak asko egin du gora eta herrigunea mendebalderantz hedatu da, familia anitzeko etxeak eta familiabakarrekoak ilaran eginda, eta horrek ukitu heterogeneoegia eman dio herrigune txiki baterako.

Paisaia industrialari dagokionez, hegoaldera, herrigunearen oinetan, erriberaren lerroan dauden nabe industrialak ugaldu dira. Zestoan bezala Aizarnazabalen, industriguneen sakabanaketa neurriz gorakoak eragin handia du paisaian eta beraz, oso garrantzizko gaia da hura antolatu nahi bada.

Errepide sarea asko hobetu da azken urteotan. GI-631 errepideari dagokionez, nabarmentzekoa da Iraeta-Arroa bide berria eraikita barruko komunikazioa hobetu dela, autopistara eta kostaldera lotura egiteko.

3.5. Paisaiaren bilakaera

Krisi ekonomikoak eragin dezentekoa izan du unitatean. Etorkizun hurbilean hiri hazkuntza motelduko da eta (LZP) Lurralde Zati Planak ezarritako antolaketa zuzentarauak ezarriko dira.

Horrek dio Zestoako herrigunea finkatu eta naturalki hazi behar dela Ekain, Irikaitz eta bainuetxeko inguruan, azken horrek hirugarren sektorerako ahala ematen baitio. Beste alde batetik, Aizarnazabalen dentsitate txikiko oso garapen mugatua jarri da, hasiera batean askoz egokiagoa herriguneko paisaia dimentsio eta profilarekin, lehenagoko familiabakarrekoak baino. Hala eta guztiz ere, Muitzeko magaletan golf zelaia egiteak integrazio neurri bereziak beharko ditu.

Unitatean garrantzirik handiena duten eragiketak jarduera ekonomikoetarako espazioei buruzkoak dira. Zestoan nabarmendu egin behar da Iraetako lurzoru erreserba, non bateratu egin behar den industria nahiz zerbitzuetarako erabiltzea, eta, nekazaritza jardun intentsiboetarako erabiltzea. Urolako meandroan dagoelako eta neurri handikoa delako, inguruko paisaian inpaktu kaltegarria izango du.

11. irudia: Industrialdea Zestoan.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.74

Azpiegituren paisaia bilakaerari dagokionez, proiekturik garrantzizkoena hirugarren karril bat egiteko aukera da A-8ko ibilbidean, eremu funtzionalean, eta horrek eragina izango luke Arroa-Bekoatik pasatzen den tartean. Ez dago zalantzarik A-8 zabaltzen badute eragin nabarmena izango duela lurzoru kontsumoan eta ibilbidea paisaian askoz gehiago ikusiko da.

Bide-sare nagusian esku hartzeak Zarautz-Azpeitia bide-ardatza hobetzea ekarriko du, eremu funtzionaleko herri arteko komunikazioa antolatzeko. Zehazki, aurreikusita daude Zestoako saihesbidea eta Zestoa eta Azpeitia arteko trazatua hobetzea. Tokiko sareari dagokionez, GI-2633 errepideen trazatuak hobetu nahi dira, Oikia eta Iraeta artean trazatuak zuzenduta.

Zerbitzua hobetzeko trenbidea bitan banatzea ere nahi da. Baina zalantzarik gabe, proposamenik nabarmenenetako bat Urola bailarako trenbidea osorik berreskuratzea da, Zumaiatik Zumarragaraino. Ezbairik gabe, trenbide sare berri hau zerbitzuan jartzeak lagundu egingo luke Urola Behean garraio kolektiboaren mugikortasuna hobetzen, eta baita Eremu Funtzionalean ere.

12. irudia: Arroa Goia auzoa.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.75

3.6. Mehatxuak

− LZPk errepideak hobetzeko zenbait jardun dakartza, unitate honetako paisaian eragin metagarria izan dezaketenak, horietako batzuk biltzen dira Euskal Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrean: Arroako saihesbidea N-634 errepidean eta GI-631rekiko gurutzea; Zestoako saihesbidea; GI-631 errepidea hobetzea Zestoa eta Azpeitia artean eta GI-2633 errepidea hobetzea Oikia-Iraeta artean, GI-631rekin beste lotura bat eginez.

− Iraetako ibarreko hirigintza garapenak, LZPn aurreikusita baitago jardun ekonomikoetarako lurzoruaren erreserba estrategikoa, inguruan paisaia inpaktu handixkoa eragingo du, eta gainera nekazaritza-balio handiko lurzoruak galduko dira.

− Zumaia eta Azpeitia artean Urola trenbidea berreskuratzeak, trenbide sarearen LAPen eta LZPn aurreikusitakoak, dezenteko eragina izango du paisaian. Lehenagoko trenbidearen zati asko oinezko eta txirrinduentzako bidetarako erabili dira eta horiek atzera ekarri beharko dira, eta zati askotan, trenbiderako egokiak diren zatiak egin beharko dira. Trenbideak salerosgaiak garraiatzea bateraezina da guztiz herrigune eta bizitegiekin.

− Bide lotura berriak eta Arroa aldera hirigintza zabaltzeak inguru horretan nonahi ageri diren herri inguruko garapenen fenomenoa zabal dezakete.

3.7. Aukerak

− Ondare historiko-arkitektoniko eta kulturala agerian jartzea aukera on-ona da paisaia-unitate honen erakarmena hobetzeko. Kasurik aipagarriena Zestoako Lili Jauregia litzateke, Sastarrain bailarako erakargarritasunetako bat baita. Oraindik orain birgaitu den arren, edukiak eman behar zaizkio, dituen aukerak baliatzeko eta etorkizunean kontserbatzeko.

− Gipuzkoako Txirrindu Bideen Lurralde Zati Planaren proposamenak ezartzeak txirrinduan ibiltzeko ardatz bat eratzeko modua egingo luke, Zumaian konektatuz Donostia-Mutriku ardatzarekin eta Azpeitia-Azkoitiarekin, eta hemendik Zumarraga eta Urretxurekin. Azpiegitura horri esker lurraldearen barne lotura hobea litzateke eta paisaiaz hobeto gozatuko luke jendeak.

− Euskal Kostaldeko Geoparkea Zestoarantz eta Aizarnazabalerantz hedatzeko aukerak agerian jar ditzake udalerri bietan dauden paisaia, naturala eta kultura erakargarriak, eta Geoparkearen asmoa bera aberastu. Paisaia-unitate honetan badira paisaian toki interesgarriak eta lurraldea behatzeko gune erakargarriak, hain ezagunak ez izan arren: Sastarrain bailara, Akua bailara, Endoiako Gurutzea, eta abar.

− LZPk unitate honetan ezartzen ditu Endoiako lurralderako sarbide guneak, Iraeta eta Arroa Goikoa inguruetan, Lasturgo bailararen ateetan (Debabarrena), aisialdirako naturguneetatik gertu, eta hortaz, betekizun hori indartzen zaie.

− Erabiltzen ez diren harrobi dexente dago, eta haiek ingurumen eta paisaia aldetik birgaitzea hobetzeko aukera bat da. Bolumenagatik eta paisaian duen eraginagatik kasurik esanguratsuena Osinbeltz (Zestoa) da; honek badu paisaia eta natura lehengoratzeko proiektua. Gainera badira Alberdi eta Agote harrobiak ere, Agote industrialdearen ondoan (Zestoa) eta Aizarnazabalen Muitza baserri ondoan daudenak.

− Zestoako saihesbidea eraikitzeak aukera bat dakar herrigunea hobeto antolatzeko, GI-631en herriguneko tartean etorbidea eginez, txertatuz oinezko eta txirrinduentzako bideak, zuhaiztiak, eta abar.

− Ildo beretik, Arroako saihesbidea egiteak N-634 gaurko tarteko hiri-eraldakuntza ekarriko luke.

− Aizarnazabal eta Iraeta bitarteko oinezkoentzako ibilbidea lehengoratzea aukera bat da motorrik gabe ibiltzeko eta Urola ibaiaren tarte horretaz gozatzeko.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.76

− Zona honetako paisaian ezarpen handia dute industriek, bereziki Urola ibai ondoan kokatutakoek, esaterako Estazio industrialdeak (Zestoa), Erriberak Aizarnazabalen eta Errotak eta Telleriak Iraetan. Ibai inguru horretako paisaian txertatzea nahitaez egin beharreko hausnarketa da eta beraz, hobetzeko aukera.

− Eusko Label jatorrizko izendapena duten produktuetarako lurzoru produktiboak asko dira Urola beheko ibarretako landazabal atlantikoetan eta hori erronka bat da Eremu Funtzionaleko tradizioari eta nekazaritza-abeltzaintzako paisaiari lotutako balioak iraunkor egiteko. Beste kontsumo mota batzuk lantzeak eta kontsumitzaileekin harreman zuzena izateak aukera ematen du nekazaritza esplotazioa mantentzeko eta honen ezaugarria paisaian jartzeko.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.77

3.8. Paisaiaren kalitateko helburuak. Neurriak eta egintzak.

Ondoren esango diren paisaia kalitateko helburuak, eta egintzak eta irizpideak paisaia-unitate honen ezaugarriak dira. Haren betekizuna hau da, paisaia-unitate honetan zehaztea Zarautz-Azpeitia Eremu Funtzionalerako (Urola Kosta) helburu eta irizpide orokorrak, zeinak jasotzen baitira paisaia kalitateko helburuen atalean eta memoriako aplikazio irizpideen atalean, horiek ere aplikatzekoak baitira.

Agintari publiko eta pribatuek, eragile sozialek eta gizarteak oro har, hura betetzea eta praktikan jartzea begiratu behar dute.

3.8.1. Paisaia kalitateko helburuak

Zestoako hiri asentamendu bat, ibai paisaiarekin txertatuta, benetako beharren arabera diseinatuta eta inguruko paisaiaren berezitasunei begira eraikita.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP1 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Zestoako herrigunerako sarbideak, bereziki GI-631 errepìdetik, herri ingurutik herrigunerako trantsizioa egiteko, hiri paisian intereseko beste elementu batzuk sartuz.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP2 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Azpiegitura linealak edukitzea bide-sareetan, esaterako GI-631, N-634 eta energia azpiegiturak, paisaian txertatuta, lurraldean jarraikortasun fisiko, sozial eta ekologikoa gerta dadin.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko dira OCP3 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

Errepideak

Lehenetsia (Gorria)

- AP-8 (Kantauriko Autopista)

- N-634 (Donostiatik Santander eta A Coruñara)

Oinarrizkoa (Laranja)

- GI-631 (Zumaiatik Zumarragara)

Eskualdekoa (Berdea)

- Gi-2633 (Zarauztik Zestoara Meagatik)

- Tokiko errepidea (Horia)

- Gi-3730 (Zestoatik (Iraeta) Errezilera (Bentaberri) Aizarna auzotik)

Tokiko errepidea (Grisa)

- Gi-3031 (Aizarnazabalera)

- Gi-3271 (Arroa auzora)

- Gi-3272 (Lasao auzora)

- Gi-3273 (Ibañarrieta auzora)

- Gi-3294 (Presalde auzora)

Trenbide-sarea

- Trenbidearen Euskal Museoaren Urola bailarako baporezko trena

Argindarra Garraiatzeko Sarea

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.78

- Goi Tentsioko Linea 400kv

- Goi Tentsioko Linea 132kv

Ekonomi jardunen erabilera duten eremuak (industria, logistika, merkataritza, enpresak) Urola ibaiko itsasadarraren inguruan, ibai paisaian txertatuta, zeinak dauden leku ez hain agerikoetan, eta inguruko paisaiaren berezitasunaren arabera diseinatuta eta eraikita.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP4 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, balio produktiboen 07 Mapan daude industrialdeetara, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta. Hori guztia osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Behar bezala hiritartu eta mantendutako parke eta espazio publikoen sarea, kalitatezko paisaiak antolatu eta sortzeko, batera daitezen hiri asentamenduak eta landa asentamenduak inguruko paisaiekin, paisaien balio ekologiko, estetiko, historiko edo sinbolikoa duten osagaiak sartuta.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP5 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Urola ibaiaren paisaia, ondo zaindutakoa, edo horren ezean, berreskuratu eta agerian jarritakoa, batera ditzaten balio ekologiko eta estetikoen babesa eta eguneroko erabilera nahiz turismo eta aisialdirako jarduna.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, Urola ibaiari aplikatuko zaizkio OCP6 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak.

Paisaia naturalak, Pagoeta – Izarraitz eta Ernio – Gaztume – Aralar – Izarraitz korridore ekologikoekin lotuta, babestu eta zainduta. Urola bailararen inguruan jarraikortasun ekologikoa gauzatzeko kudeatzen dira.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 7 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Zuhaitz berezia. Aspiazuko artea.

- Pagoeta-Izarraitz korridore ekologikoa

- Ernio-Gatzume-Aralar-Izarraitz korridore ekologikoa

Lasao, Iraeta, Arroa-Goikoa, Endoia eta landa eraikuntzak, bateratuz behar funtzionalen arabera paisaiak behar duen zaintza eta hazkundea, batetik, eta balio estetiko, historiko eta identitarioak artatu, berreskuratu eta agerian jartzea, bestetik.

Paisaia-unitate horretan memoriaren OCP 9 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak aplikatuko zaizkie helburuan jarritako osagaiei.

Nekazaritza paisaia, Urola ibaiko inguru bizi ongi zainduarekin lotutakoa, baliabideak ustiatzeaz gain nekazaritza eta abeltzaintzako jardunarekin lotutako balio produktiboak artatzeko.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP10 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, balio produktiboen 07 Mapan daude, Eusko Label produktuak eta nekazaritza-baso mosaikoa, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta. Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe.

Zestoarekin lotutako ongi zaindutako balio historiko, sinboliko eta identitarioak dituzten elementuak edo haiek ezean, berreskuratu eta agerian jarriak, balio historiko, sinboliko eta identitarioak bateratuz paisaiaren gainerako balioekin, beste erabilera batzuk eta turismoari lotutako jarduera batzuk bideratuz.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.79

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP11 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko zaizkie Balio Historikoen 06 Mapan dauden paisaia-unitateko osagaiei eta balio sinboliko eta identitarioen 06 Mapakoei, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta.

Hala, egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP11 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Endoiako Jaunaren Jasokundeko eliza (Zestoa)

- Andre Maria Jaiotzaren Eliza (Zestoa)

- Santa Engraziko ermita (Zumaia)

- Andre Maria Jasokundekoaren Eliza (Zestoa)

- Udaletxea (Zestoa)

- Lili Jauregia (Zestoa)

- Inmakuladaren Atea (Zestoa)

- San Joseko arkua (Zestoa)

- Baltzola Etxea (Zestoa)

- Arozena Hotela (Zestoa)

- Zubiaurreko Zubia (Zestoa)

- Lauiturrieta iturria (Zestoa)

- Iraetako zubia (Zestoa)

- Bekolako Burdinola eta Errota (Zestoa)

- Txiriboga Burdinola (Zestoa)

- Arluzeko menhirra (Zestoa)

Hondakinak kudeatzeko eta erauzketa-jardunerako azpiegiturak; bere erabilbizitzan paisaia- inpaktua pixkana murriztuz, bide ematen badute jatorrizko pasaia berreskuratzeko edo hura ezean, erabilbizitzaren ondoren beste paisaia bat eratzeko.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 12 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Badiolegiko U.Z.A. Lasaon

- Alberdi eta Agote harrobiak

- Muitza baserri ondoko harrobia

- Osinbeltz harrobia

- Harrobia Zestoan

Paisaia begiratoki eta ibilbide sarea, berreskuratu eta agerian jartzeko paisaia bereizgarri bereziak, haiek adierazi eta ezagutuz, eta hala, baloratu eta gozatu egin ahal izago da Urola Kostako paisaien aniztasun eta ñabardura.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 13 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

Ibilbideak

- GR-35. Trashumantzia Bidea (Lizarrusti-Zumaia)

- PR GI-39. Bidaurretako galtzara (Zestoa)

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.80

- PR GI-41. Lili-Eskapaio (ZESTOA)

- PR GI-137. Azkoitia-Zestoa

- PR GI-138. Azkoitia-Zestoa

- PR GI-140. Zestoa-Zumaia

- PR GI-141. Zumaia-Aizarnazabal

- PR GI-142. Aizarnazabal-Zestoa

- PR GI-143. Zestoa-Errezil

- Zumaiako itzulia

Begiratokiak

- Endoia-Mendi

- Ertxiña

Urola bailara eratzen duten mendiguneekin lotutako eszenatokiak, babestuak eta zainduak, edo horren ezean, berreskuratu eta agerian jarriak, harpen eta identitate erreferente gisa arta daitezen.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 14 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Endoiamendi

- Sañu-Etumeta

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.81

3.8.2. Neurriak eta egintzak

3.1 Hiri antolamendura sartzea paisaia zaindu eta hobetzeko irizpide eta neurriak. (Kudeaketa egintza)

a) Oro har, hiri antolamenduak lurraldean esku hartze mota bakoitzari exiji dakizkiokeen irizpide eta neurriak sartuko ditu (hiri garapen berriak, hiri berrikuntza, esku hartzeak landa ingurunean, azpiegiturak…), paisaia-unitate honetarako aplika daitezkeen helburuetarako Katalogo honetan datozen irizpideak zehaztuz.

b) Hirigintza antolamenduak Paisaia Interes Bereziko Eremuak babestu, zaindu eta hobetzeko neurriak sartuko ditu nabarmenak badira, babesteko neurri zehatzik ez dutenean: Akua bailara (Zestoa).

3.2 Hiri ingurunetan dauden hondatutako eremuak birkualifikatzea eta irudia hobetzea. (Antolamendu egintza).

a) Zestoako herriguneko fatxada hobetzea Urola ibai aldera, izan ere gaur atzeko fatxada da eta utzia eta ordenatu gabea, eta hori ez dator bat Sastarrain Bailarara begiratzeko eta Ekainberriko potentzialtasun turistikoa indartzeko aukerarekin: fatxadak eta aurrealde eraikia hobetzea: aparkalekuen birrantolatzea, Urola ibai ondoko perimetro arboladuna, Ekainberrira datozen bisitariak hartzeko aparkalekua birrantolatu eta hobetzea, eta baita Urola trenbideko geltoki izandako ingurua ere, aparkalekuaren eta herrigunearen arteko bidearen erakarmena hobetzea, eta abar. (Egintza lotuta dago Zestoako herri inguruko paisaia interes bereziko eremuarekin).

b) Arroa Bekoa gunea paisaian hobeto txertatzea (Zestoa): azpiegiturekiko ikus-harremana hobetzea (N-634 eta GI-631 errepideak eta Euskotren trenbidea) eta Sansinenea-erreka, eta abarreko industria-lurrarekiko.

3.3 Eraginik handiena duten hiri garapen berriak paisaian ondo txertatzen direla bermatzea, paisaian integratzeko azterlanen bidez. (Kudeaketa egintza).

a) Iraetako ibarra (Zestoa): Urola Kostako LZPn ekonomia jardunetarako lurzoru erreserba estrategikoa da, bateragarri izan nahian garapen berriak eta paisaiaren balio batzuk: berdeguneak kontzentratzea ibaiaren marjinetan, erriberako landaredia zaindu eta handitzea, oinezkoentzako eta txirrinduentzako ibilbideak sortzea ibai ertzean, bizitegi erabileri eta Gi-631 errepidearen ondoan dauden ekipamenduei txertatzea, eta abar.

b) Garapen industrial berriak Aizarnazabalen, Etxezarreta eremu industrialaren ondoan, ibaiari lotutako balioak iraunarazi nahian, motorrik gabeko ibilbideak prestatuz, eta abar, eta dentsitate txikiko bizitegi berriak Aizarnazabal herrigunearen inguruan egin nahirik, saiatuz bateragarri egiten guneko tipologiarekin eta kokalekua osotasun batean txertatzearekin, Urola Kostako LZPn aurreikusitakoaren arabera.

3.4 Herriguneetarako sarbideak eta hiri trabesiak hobetzea Zestoan eta Arroan, baliatuz eraikita daudela Zestoako saihesbidea GI-631 errepidean eta Arroakoa N-634 errepidean, Errepideen II. POn aurreikusitakoak, pasoko trafikoa bideratzeko: galtzada murriztea, espaloi eta arboladiak handitzea, txirrindu bideak sartzea, eta abar. (Antolamendu egintza).

3.5 Paisaia-unitate honetan eraikitzen diren bide eta trenbide azpiegitura berriak paisaian ahalik eta ondoen txertatzea bermatzea, ingurumen eragineko azterlanekin lotutako paisaian integratzeko azterlanak ere kontuan hartuta. (Kudeaketa egintza).

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.82

a) Errepideei dagokienez, zenbait aurreikuspen daude paisaia-unitate honetan, zenbait alditan egiteko: f) Euskal Erkidegoko Errepideen II. Plan Orokorraren Berrikuspena ataleko jarduketek epe laburragoan egitekoak lirateke, Urola Kostako LZPn bakarrik jasotzen direnen aldean. Egin dezaketen eraginagatik, nabarmenenak hauek dira:

a.1.) Hirugarren karrila A-8 Autopistan, Zumaia eta Itziar artean (Errepideen PO).

a.2.) Arroako saihesbidea N-634 nazionalean eta GI-631rekin gurutzea (Errepideen PO).

a.3.) Zestoako saihesbidea (Errepideen PO).

a.4.) GI-631 errepidea hobetzea Zestoa eta Azpeitia artean (Urola Kosta LZP).

a.5.) GI-2633 errepidea hobetzea Oikia-Iraeta artean GI-631rekin beste lotune bat eginez (PTP Urola Kosta).

b) Trenbideetan, paisaian ahalik eta ondoen txertatu behar da Zumaia eta Azpeitia arteko trenbidea berreskuratzea, Urola Kostako LZPn aurreikusitakoa. Paisaia-unitate honi asko eragingo zaio, iparretik hegora zeharkatzen baitu luzeran. Funtsezkoa da paisaian nola txertatu aztertzea trazatu fasean, ez baita ziurrenik baliatu ahal izango aurreko ibilbidea osorik (baldintza geometrikoak, ondoko erabilerak…) eta tokia oso eskasa baita bailara luze izanik, Urolako ibilgua baitago eta hainbat azpiegitura eta erabilera. Proiektuaren onarpen soziala lortzeko, bidaiariak eta salerosgaiak garraiatu behar dira, baina bi erabilerek bateragarritasun betekizun desberdinak dauzkate herri inguruekin. Bateragarri izan beharko du Urola ibaiko ibilguarekiko eta oinezko-txirrinduentzako ardatz bat sortzearekin, egokituta baitaude zati batzuk lehenagoko trenbide trazatuan.

c) Azpiegitura berrien paisaian hobeto txertatzeko lan bateratu bat egin behar dute eskumena duten administrazioen artean: trenbide eta ur arloak (Eusko Jaurlaritza) errepideak eta txirrindu bideak (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta eragindako Udalak, modu koordinatu bateratuan azpiegitura proiektuak definitzeko (saihesbideak, trenbideak, oinezko-txirrindularien bideak), asmoetan sartuz jarduketak paisaian txertatzea eta azpiegitura bakoitzetik ikusten den paisaia hobetzea. (Kudeaketa egintza).

3.6 Paisaia hobetzea, komunikazio azpiegitura nagusien ikuspegitik. (Antolamendu egintza).

a) Paisaia hobetzea GI-631 errepidetik ikusita paisaia-unitatean zehar, izan ere Urola Kosta barruko ardatz nagusia baita, kostaldea eta barnealdea lotzen duena, marjinetan dauden elementu kaltekor asko metatzeak ematen duen itxura eskasa egokitu nahian: landarediz janztea Agote eta Sansinenea erreka industrialdeak; A-8 autopistarekiko loturaren irudia birkualifikatzea; abandonatutako lehengo tren geltokiak hobetzea; errepide ondoko Osinbeltz harrobiko eraikuntzak kentzea; Zestoako zeharkaldia edertzea; Urola ibaiarekin duen harremana hobetzea; Lasao inguruan dauden inpaktuak gozatzeko landarediz janztea (hondakinak metatzeko planta, azpiestazio elektrikoa, jarduera industrialak, EDAR…), eta abar.

b) Euskotreneko trenbidetik paisaia-unitate honetan jasotako paisaia hobetzea, lehenetsiz jabari publikoari eta honen zortasun zonari tratamendu eta mantentze egokia ematea: bideen ondoko erabilera desegokiak kentzea (elementu kaltekorrak, erabiltzen ez diren eraikuntzak, hondakinak eta trenbideetako material metatuak…); arboladia haztea errepide eta ubideekiko mugetan; geltokien eta hauen ondoko aparkalekuen irudia zaintzea, eta abar.

3.7 Finkatutako industrialdeen irudia hobetzeko politika sistematikoa hasi. Paisaia-unitate honetan esku-hartze asko eta sakonak egin behar dira: Nagusikoa (Zestoa): txertatzea hobetzea edo duen inpaktuagatik jarduera kentzea; Geltokia (Zestoa): ibai alderako fatxada hobetzea eta baita Zestoako herrigunearekiko harremana ere; Agote (Zestoa): pantailatze bisuala 3.1ekiko, A-8 eta GI-631, eta hiritartze-lana hobetzea; Sansinenea Erreka (Zestoa): ertzen tratamendua eta mantentzea hobetzea; Anardi (Azpeitia): ertzak hobetzea, fatxadatik ibaira, eta magalaren goi partean dauden ezarpenak hobeto txertatzea, eta abar; industrialdeak

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.83

Aizarnazabal ondoan (Txiriboga, Erribera, Etxezarreta): ertza tratatzea, espazio libreak hobetzea, ibaiarekiko harremana…). (Antolamendu egintza).

3.8 Parke eta espazio publikoen sarea hobetu eta garatzea. (Antolamendu egintza).

a) Azterlanak egitea espazio publikoak hobetzeko Zestoan, hiria agerian jartzeko, finkatua ikuspuntu funtzional, ingurumeneko eta paisaiakotik finkatua, hobekuntza aukerak antzemanda espazio publiko eta berdeguneetan, sare bat osatzen baitute, eta jarduteko proposamenak bilduz, herritarrek parte har dezaten erabakiak hartzen.

b) Herrigune nagusienetan (Zestoan, eta neurri txikiagoan Aizarnazabalen) dagoen argi-kutsadura murrizteko neurriak aztertu eta ezartzea.

3.9 Ibai inguruetako ingurumen eta paisaia lehengoratze eta biziberritzeari heltzea, bereziki Urola ibaian.

a) Urola ibaiko ertzak egokitzea Zestoako herrigunean, Zubiaurre zubiaren eta Osinbeltzeko harrobiaren aurreko zonaren erdian, inguruak daukan aisialdi eta olgetarako aukera indartuz, zona horrek duen paisaia ahalmenaren eta turismo erakarmenaren arabera, Zestoako herrigunearen aurpegia hobetzeari lotuta: Ibilguaren ondoko eraikin aurri edo desegokiak kentzea, ibaiaren inguruan egolekuak eratzea, erriberako zuhaiztia hobetzea, eta abar. (Egintza lotuta dago Zestoako herri inguruko paisaia interes bereziko eremuari). (Babes egintza).

b) Urola ibaiak lehengoratu beharrean dauzkan marjinak hobetzeko esku-hartzea, paisaia-unitate honetan ibai eta erreken marjinen LZPn definitutakoak: 8,5, 14-15, 16,5 eta 23-25 km. (Babes egintza).

3.10 Arroa Goikoa eta Endoiako lurralderako sarrera guneen aukerak lantzea, Urola Kostako LZPn sartuta baitaude, Katalogo honetan jasotako irizpide eta edukiekin. (Antolamendu egintza).

3.11 Elementu historiko eta sinbolikoak berreskuratu eta agerian jartzea. (Antolatze egintza).

a) Lili Jauregia edukiz betetzea (Zestoa) hura agerian jartzeko eta haren mantentzea eta zaintzea bermatzeko eta hala inguruaren erakarmen turistiko eta kulturala indartzeko, Ekainberri leizeen eta Zestoako gunearen eskaintza indartzeko. (Egintza hori lotuta dago Ekain-Sastarrain paisaia interes bereziko eremuari).

b) Orain erabiltzen ez diren lehengo Urola trenbideko geltokiak: Zestoako bainuetxea, Zestoa, Arroa eta Iraeta, azken horiek legez kanpo okupatuta daude eta eraikinak eta ingurua hondatuxea agertzen da. Lehengoratzeko aukerak aztertzea, ingurua balioan jartzea eta hobetzea, osorik behatuz eta nola antolatu aztertuz (oinezkoentzako-txirrinduentzako bidea…) eta aisialdirako eta turismorako gaitasuna.

c) Kultura interes berezia duten zubiak eta hauen inguruak babestu eta zaintza hobetzea, ibai paisaiako funtsezko parte izanik, horien artean daude Zubiaurre zubia Zestoan eta Iraetako zubia, Urola ibaiaren gainean. Bereziki “Zubiaurreko zubia”ren berezitasuna indartzea (kultur interesa duen zubia) eta baita Santa kruz zubiarena ere, handik abiatzen edo pasatzen baitira Zestoatik igarotzen diren bidezidor guztiak. (Babes eta antolamendu egintza).

3.12 Dauden erauzketa eremuak eta hondakinen kudeaketa azpiegiturak paisaian txertatzea hobetzea. (Antolamendu egintza).

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.84

a) Osinbeltzeko harrobiaren ingurumena eta paisaia lehengoratzea (Zestoa), lehenetsi beharreko lana da Urola Kostako Eremu Funtzionalean, sortutako zuloaren tamainagatik eta GI-631 errepidearen ondoan dagoelako, ardatz nagusia izanik hau kosta-barnealdea komunikatzeko eremu funtzionalean, eta Zestoako herrigunea dagoelako, errepide horren ondoan dauden inpaktu handiko eraikuntzak, eta abar. Ahalegina egingo da aurreko egoerara itzuli eta erabilera publikoko beste espazio batzuk bateratzeko. Zestoako Udalak badu proiektu bat eta kudeaketan aurreratzen ari da jarduketa hori gauzatu ahal izateko. (Egintza lotuta dago Zestoako herri inguruko paisaia interes bereziko eremuari).

b) Paisaia-unitate honetan dauden erabiltzen ez diren gainerako harrobien ingurumena eta paisaia lehengoratzea, handienak eta gehien ikusten direnak lehenetsita. Lehenbizi egin beharrekoa Urola ibaiaren ezkerraldean dagoen harrobia da, osinbeltzeko harrobiaren aurrean dagoena (Zestoa), asko ikusten delako, Zestoatik gertu dagoelako eta aurrekoarekin paisaian sinergia duelako; bigarren, Alberdi eta Agote harrobiak (Zestoa) lirateke, eragin gutxiago dutelako eta gutxiago ikusten direlako, eta hirugarrenik, Muitza baserri ondoan (Aizarnazabal) dauden harrobiak, non izadiak berak ezkutatu duen neurri handi batean gizakiak egindako zuloa.

c) Badiolegiko KUATaren paisaia integrazioa hobetzea Lasaon (Azpeitia), GI-631 ardatzaren ondoan egonik ikuspen handikoa baita, arboladiak gehituz Urolako erriberan eta inguruan.

3.13 Dauden begiratoki eta bidezidorrak sareetan finkatu eta bateratzea.

a) GR eta PR ibilbideak (Ibilbide Handia eta Txikia) osorik (T) edo parte bat (P) pasatzen direnak paisaia-unitatetik, esaterako: GR-35 “Trashumantzia bidea. Lizarrusti-Zumaia” (P), PR GI-39 “Bidaurretako galtzada” (P), PR GI-41 “Lili-Eskapaio” (P), PR GI-137 “Azkoitia-Zestoa” (P), PR GI-138 “Azpeitia-Zestoa” (P), PR GI-140 “Zestoa-Zumaia” (P), PR GI-141 “Zumaia-Aizarnazabal” (P), PR GI-142 “Aizarnazabal-Zestoa” (P) eta PR GI-143 “Zestoa-Errezil” (P). “Zumaiako bira” ibilbidearen parte bat (Ez dago sartuta PR zerrendan) ere paisaia-unitatean igarotzen da. (Babes egintza).

b) GR-35 eta PR GI-141 bidezidorrak finkatzea Aizarnazabalgo meandroan eta PR GI-140 ibilbidea indartzea Zestoan, informazio panelen bitartez. (Babes egintza).

c) PR GI-141 ibilbideari lotutako seinaleztapenaren bidez adieraztea, Urola Kostako Itsasertzaren eta Urola Beheko paisaia-unitate eta upd3ren arteko trantsizio zonan, puntu bat, hemendik ikusi ahal izateko “Azpiazuko artea” izeneko zuhaitz berezia. (Antolamendu egintza).

3.14 Dagoen sarea osatzeko beste ibilbide, lotune eta begiratoki batzuk prestatzea.

a) Oinezko-txirrinduentzako bide bat eratzea Urola ardatzean, luzeran zeharkatuko duen paisaia-unitate hau, Gipuzkoako Txirrindu Bideen LZPn aurreikusi bezala (ibilbidea I-5 Urola bailara), Urolako trenbidea zenaren trazatu gainean egokitutako tarteei jarraipena emanez. Motorrik gabeko ibilgailuentzat eskualde arteko lotura egiteaz gain, azpiegitura horrek funtsezko zeregina du paisaiaz gozatzeko, herritarrek oso onesten baitute, asko erabiliz eta iritzia emanez. Paisaia-unitate honetan ardatza bere osoan foru sarearen parte litzateke, eta beraz ez du behar herriguneko tarterik jarraipena izateko eta antolatzeko. (Antolamendu egintza).

b) Aizarnazabaldik Iraetara doan oinezkoentzako bidea lehengoratzea, ekimen hori Aizarnazabalgo Udalak aurreikusita dauka, eta aztertzen ari da ibai pasealeku bat egitea Urola ibaiaren ezker aldetik, ibilbidean sartuz Iraetako meandroan dauden landa-bideen sarea. (Antolamendu egintza).

c) Begiratoki eta ikuspegiak landu, lehengoratu eta finkatzea, motordunentzako ibilbideetakoak, esaterako Endoiamendirako bidea, GI-3273, paisaia begiratzea erakargarri den lekuan. (Antolamendu egintza).

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.85

3.15 Atzeko ikuspegiak bistaratzea babestu eta zaintzea, sustatuz eremu funtzionalean dauden oztopoak edo trabak, muga eta eszenatokiak ikasteko, esaterako Endoiamendi eta Sañu-Etumeta, OCP 13 paisaia kalitate helburua duten begiratoki eta ibilbideekin lotuta, eta beste sarbide batzuekin, begi-inpaktua neurtuz eta haiek ezkutatzeko, inguratzeko edo behar denean, ezabatzeko. (Kudeaketa egintza).