3 Fitxa Euskal Herriko arrantza sektorea

5
20/05/2013 | GAINDEGIA | 943 304 365 Euskal arrantza sektorea Etengabeko galera ontziterian eta eskifaian Edukiak Arrantza sektorea Etengabeko galera 1 Bitxikeria Bermeon 2 Arrantsa sektorearen mapa 3 Taulak 4-5 Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia www.gaindegia.org www.basqueinfo.net [email protected] 943 304 365 Egun, 369 ontzik dihardute lanbide-arrantzan euskal kostalde osoan gaiaren inguruko azken datuen arabera (2012). Hauetatik guztietatik 273 baxurako arrantzakoak dira (%74), 70 alturakoak (%19) eta 26 altura handikoak (%7). Euskal arrantza ontziterian, guztira, 3.050 pertsonek lan egiten dute. Azterketa epea azken zortzi urteak izanik (2004/12) kaltetuen izan den arrantza mota, ontziteriari dagokionean, baxurakoa izan da (-118 itsasontzi; -%30,2). Altura handiko arrantzak (atunontzi izoztaileak eta arraste-ontzi izoztaileak) ez du aldaketarik izan itsasontzi kopuruetan, guztira 26 dira (horietatik 23 Bermeon matrikulatuta), eta 600 pertsonari lana ematen die euskal kostetatik milaka kilometrotara. Elantxoben ontziteri osoa galdu da eta beste batzuk bide beretik doazela dirudi. Arrantza ontziteri handienak dituzten portuak dira Bermeo (baxurako 40 itsasontzi eta 26 alturako), Hondarribia (baxurako 29), Getaria (baxurako 25) eta Pasaia (baxurako 15 eta alturako 5) , 2011ko datuen arabera. Bestalde, Ziburu-Donibane Lohitzuneko kofradian 142 itsasontzi daude izena emanda, hauek guztiak, Lapurdiko kostaldean banatuta, 2012ko datuei so. Horietatik 94 baxurako arrantzan dabiltza (%66,2), 46 alturako arrantzara (%32,4) eta 2 altura handiko arrantzan (%1,4). Lanpostu kopuruaren bilakaeraren arabera, Mundaka (+15 lanpostu), Bilbo (+1) eta Zierbenako (+0) portuek soilik ez dute galde lan eskurik 2004/11 epealdian. Euskal Herri osoan 887 lanpostu galdu dira alor honetan (guztizko lanpostuen %21,4 2004n) eta gehien erasandako portuak Ondarroa (-273: guztizkoaren -%42,8), Pasaia (-210; -%57,2) eta Bermeo (-181; -%17,2) izan dira. Euskal Herriko arrantza sektorea

Transcript of 3 Fitxa Euskal Herriko arrantza sektorea

Page 1: 3 Fitxa Euskal Herriko arrantza sektorea

20/05/2013 | GAINDEGIA | 943 304 365

Euskal arrantza sektorea Etengabeko galera ontziterian eta eskifaian

Edukiak

Arrantza sektorea

Etengabeko galera 1

Bitxikeria Bermeon 2

Arrantsa sektorearen mapa 3

Taulak 4-5

Gaindegia, Euskal Herriko

ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

www.gaindegia.org

www.basqueinfo.net [email protected]

943 304 365

Egun, 369 ontzik dihardute lanbide-arrantzan euskal kostalde osoan gaiaren inguruko azken datuen arabera (2012). Hauetatik guztietatik 273 baxurako arrantzakoak dira (%74), 70 alturakoak (%19) eta 26 altura handikoak (%7). Euskal arrantza ontziterian, guztira, 3.050 pertsonek lan egiten dute. Azterketa epea azken zortzi urteak izanik (2004/12) kaltetuen izan den arrantza mota, ontziteriari dagokionean, baxurakoa izan da (-118 itsasontzi; -%30,2). Altura handiko arrantzak (atunontzi izoztaileak eta arraste-ontzi izoztaileak) ez du aldaketarik izan itsasontzi kopuruetan, guztira 26 dira (horietatik 23 Bermeon matrikulatuta), eta 600 pertsonari lana ematen die euskal kostetatik milaka kilometrotara. Elantxoben ontziteri osoa galdu da eta beste batzuk bide beretik doazela dirudi. Arrantza ontziteri handienak dituzten portuak dira Bermeo (baxurako 40 itsasontzi eta 26 alturako), Hondarribia (baxurako 29), Getaria (baxurako 25) eta Pasaia (baxurako 15 eta alturako 5) , 2011ko datuen arabera. Bestalde, Ziburu-Donibane Lohitzuneko kofradian 142 itsasontzi daude izena emanda, hauek guztiak, Lapurdiko kostaldean banatuta, 2012ko datuei so. Horietatik 94 baxurako arrantzan dabiltza (%66,2), 46 alturako arrantzara (%32,4) eta 2 altura handiko arrantzan (%1,4).

Lanpostu kopuruaren bilakaeraren arabera, Mundaka (+15 lanpostu), Bilbo

(+1) eta Zierbenako (+0) portuek soilik ez dute galde lan eskurik 2004/11

epealdian. Euskal Herri osoan 887 lanpostu galdu dira alor honetan

(guztizko lanpostuen %21,4 2004n) eta gehien erasandako portuak

Ondarroa (-273: guztizkoaren -%42,8), Pasaia (-210; -%57,2) eta Bermeo

(-181; -%17,2) izan dira.

Euskal Herriko arrantza sektorea

Page 2: 3 Fitxa Euskal Herriko arrantza sektorea

Bitxikeria Bermeon

Ondorioak

2

Bermeoko kasua berezia da eta

paradigmatikoa da sektorean: 2004/11

aldian atunontzi izoztailetan lapostuak

hazi egin dira (+106 lanpostu; +%20,5)

eta baxurako arrantzan, berriz,

lanpostuen erdia baino gehiago galdu da

(-287; -%53,6). Argigarria da lanpostuen

bilakaerari erreparatzea denboran: 1995

urtean 6.304 lanpostu zuzen zeuden

arrantza sektorean Euskal Herrian eta

ordutik hona 3.254 galdu dira

(guztizkoaren %51,6).

Harrapaketa

Harrapaketa bolumenari dagokionean

estatistika ofizialen arabera, lonjatan

enkantean saldutako arrantza 59.769 tona

izan zen 2012n (%50,1 Gipuzkoan, %39,1

Bizkaian, eta %10,8 Lapurdin) eta horren

guztiaren balioa 88.239.300 eurokoa izan

zen. Aurreko urtearekin alderatuz,

harrapaketak %35 egin zuen gora eta

balioak, berriz, %16,1. Datuok 2005ekoekin

alderatzen baditugu, harrapaketak %7,3

hazi ziren eta balioa, aldiz, %2,2.

Datuak hobeto ulertze aldera, iturri

ofizialen arabera, harrapaketa kopuru

altueneko urtea Euskal Herrian 1986 urtetik

hasita 2001 izan zen, non, 75.000 tonako

harrapaketa gainditu zen eta enkantean

saldutakoaren prezioak 100.000.000

eurokoa izan zen. 2012n, aipatu urtearekin

alderatuz, harrapaketa %18,7 apalagoa

izan eta balioan %8.

“Ondarroa (16.996 tn) eta Getarian (14.025tn) pilatu ziren Euskal Herriko portuetan deskargatu

zen arrain guztiaren %51,9a 2012n”

Aktiboan dagoen ontziteriaren produktibitatea geroz eta handiagoa da: itsasontzi bakoitzeko harrapaketaren bataz besteko bolumena %41,6 hazi da azken urtean eta %49,8 2005ari dagokionean (eta %42,7 balioari gagozkionean). 2012 urtean, itsasontzi bakoitzak 168,9 tona harrapatu zituen 268.500 euroko balioarekin saldu zituen bataz beste. Hauxe da sektorean ematen den beste paradoxetako bat. Harrapakinari erreparatuz, 2012n honakoa izan zen harrapaketa euskal kostaldean: Sardina (19.303,2 tn*), antxoa (7.351,6 tn; +%31,7), txitxarroa (5.472,6 tn; -%16), legatza (3.394,4 tn; -%11,5), hegalaburra (244,8 tn; -%58,5) eta bisigua (0,8 tn*). Gainontzeko harrapakin moten batura 19.180,1 tn izan zen. Bilakaerari behatzen badiogu ondoriozta genezake Euskal Herriko arrantza sektoreak bere geroa ez duela bermatuta egungo baldintzatan. Arrazoiak askotarikoak dira, politikoak, ekonomikoak, merkatukoak eta kulturalak. Irakurri dokumentazioa. Eztabaida antzinakoa den arren, egungo egoeran ezinbestekoa da galdetzea Euskal Herriak arrantza sektorearen galera pairatu ote dezakeen. Ezinbestekoa da arrantza sektorearen gaineko arau nagusien gainbegiratzea eta hauen ekarpena Euskal Herriko arrantzari zein den zalantzan jartzea. Agian, horren guztiaren behaketak politiketan aldaketak egitera eramango liguke, industria agroalimentario berri bat sortzera baina baita elikadura kultura berri baterantz begira ipiniko gintuzke non tokiko arraina kontuan izan eta kontsumituko genukeen arrazoizko prezioetan. Garaiotan, arrantzak enplegua eta elikadura dakar, kostaldeko udalerriak biziberritzen ditu eta balio erantsia sortzen du hainbat alorretan. Beraz, jasangarria izan dadin zer egin behar dugun pentsatzea dagokigu. Hori bai, honen desagertzea saihestu ondotik.

*Espezio horrentzako datu zehatzik gabe Lapurdirako.

Page 3: 3 Fitxa Euskal Herriko arrantza sektorea

3

.

Page 4: 3 Fitxa Euskal Herriko arrantza sektorea

4

1. ARRANTZA FLOTA, MOTAREN ARABERA. EUSKAL HERRIA, 2011. Baxura Altura Altura

handia OROTARA

ZIBURU-DONIBANE LOHITZUNE 94 46 2 142

BERMEO 40 0 23 63

ONDARROA 7 26 0 33

HONDARRIBIA 29 0 0 29

GETARIA 25 0 0 25

PASAIA 15 5 0 20

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN 13 0 0 13

LEKEITIO 10 0 0 10

SANTURTZI 8 0 0 8

CIERVANA-ZIERBENA 8 0 0 8

ORIO 7 0 0 7

MUNDAKA 7 0 0 7

PLENTZIA 7 0 0 7

LEMOIZ 5 0 0 5

MUTRIKU 2 0 0 2

BILBAO 1 0 1 2

GETXO 1 0 0 1

PORTUGALETE 1 0 0 1

ZUMAIA 0 0 0 0

ELANTXOBE 0 0 0 0

ZIERBENA 0 0 0 0

KANPOAN * 1 3 0 4

OROTARA EH 281 80 26 387

* Almeria, A Coruña, Lugo, Asturias, Pontevedra eta Kantabria.

Oharra: Lapurdiko flota osoa Ziburu-Donibane Lohitzuneko kofradiara atxikitua izan da, baina flota Hendaian, Baionan eta Ziburu-Donibane Lohitzungo portuetan banatuta dago. Iturriak: Euskao Jaurlaritza eta Baionako Merkataritza Ganbara.

Page 5: 3 Fitxa Euskal Herriko arrantza sektorea

5