3.GAIA ADIMENA HELTZE-PROZESUA IKASKETA-TEKNIKAK · 2005. 7. 6. · HELTZE-PROZESUA...

24
Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba 1 3.GAIA ADIMENA HELTZE-PROZESUA IKASKETA-TEKNIKAK

Transcript of 3.GAIA ADIMENA HELTZE-PROZESUA IKASKETA-TEKNIKAK · 2005. 7. 6. · HELTZE-PROZESUA...

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    1

    3.GAIA ADIMENA HELTZE-PROZESUA IKASKETA-TEKNIKAK

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    2

    ADIMENA 1) CATELL 6.maila-12 urte

    Beharrezkoak diren kalkuluak eta zuzenketak -Adinaren arabera- Ikasleak Puntuazioa Adimen-kozientea Pertzentila 32 114 80 30 109 72.5 36 125 94 30 109 71 21 84 16 35 122 91 33 117 85 24 92 30 32 114 80 36 125 94 36 125 94 23 90 26 Taldearen balioestea egin

    Izan ere, ikasle gehienek lorturiko puntuazioa goi-mailakoa da, hiru salbuespen izan ezik:

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    3

    1) Wechsler eskalak: WISC. 10 urteko haurra PROZEDURA: ZUZENKETA EGITEKO

    -Lehenik, puntuazio zuzenetatik abiatuz, puntuazio tipikoak kalkulatzen dira, 14.taulara

    joanez. P.Z. P.TIPIKOA AHOZKOAK=46 Informazioa Antzekotasunak Aritmetika Hiztegia Ulermena Digituak MANIPULATIZIO-ESKALAK.=59 Irudiak Iistorioak Kuboak Buru-hausgarriak Gakoak Labirintoak

    17-12 16-12 13-11 16-5 12-6 20-12 30-11 35-11 23-11 58-14

    - Adimen-kozienteak kalkulatzeko, puntuazio tipikoen batuketa egin behar da eta, horrekin,

    15.taulan begiratuko dugu. Ondoren, 6. eta 7. taulak. Puntuazio tipikoen batuketa eginez,

    esan dezakegu neska horren adimena erdi-mailakoa dela, batezbestekoaren barnean baitago.

    Ahozko eskalaren eta manipulazio-eskalaren artean desadostasuna edo aldea dago.

    Ahozko adimenari dagokionez, lortutako kozientea ertaina da95ekoa (p.tipikoen batuketa:

    46); manipulazio-eskalarena, berriz, ertain-altua: 114 (59).

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    4

    -Azpieskalen profila. 16. taulako informazioa kontuan hartuz begiratuko dugu. ADIMENA AHOZKOAK Informazioa EZAGUTZA MAILA ETA ARRETA Antzekotasunak ARRAZONAMENDU LOGIKOA, ANTZEKOTASUNAK EZARTZEKO Aritmetika ARRAZONAMENDU ARITMETIKOA. Hiztegia ULERTZEN DIREN HITZEN MAILA Ulermena EGUNEROKO EGOEREN AURREAN ARRAZOITZEKO GAITASUNA (hizkuntza bitartekaria denean)

    17-11.5 16-12 13-12 16-7 12-8

    MANIPULAZIO-ESKALAK Irudiak IKUSTE-OROIMENA Istorioak EGOERA SOZIALAK INTERPRETATZEKO GAITASUNA. Kuboak ANALISI-SINTESIRAKO GAITASUNA Buru-hausgarriak KOORDINAZIO BISOMOTOREA Gakoak IKASTEKO AZKARTASUNA eta ARRETA.

    20-13 30-12 35-11 23-11 58->14

    INTERPRETAZIOA Neska horrek zailtasun handiagoa du hizkuntza beharrezkoa den eginkizunetarako. Aldiz, hizkuntza bitartekaria ez den eginkizunetan maila ertain-altua du. Hiztegian eta ulermenean ditu arazoak neska horrek. Eskolako eginkizunak betetzeko zailtasun nabarmenak izango ditu, bere erremendimenduan eragin negatiboa izanik, ondo menperatzen ez duen hizkuntzan baldin badira klaseak.

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    5

    WAIS 16 urte 1. PUNTUAZIO ZUZENAK TIPIKO BIHURTU eta batu (taulan- orrialdea: 67 nahiz 69) HITZEZKO ESKALAK MANIPULAZIO-ESKALAK P.Z P.TIPIKOA Informazioa 2 3 Ulermena 13 9 Aritmetika 12 12 Antzekotas. 17 13 Digituak 13 15 Hiztegia 50 12

    P.Z P.TIPIKOA Zenb.gakoa 90 19 Bukatu g.irud 17 13 Kuboak 46 15 Istorioak 29 14 Buru-hausteak 43 18

    64 79

    2. ADIMEN-KOZIENTEAK kalkulatu

    (taula: 10. Orrialdea 70…) eta KOKATU…68 edo 73. Adimenkoziente guztiak kalkulatzeko balio dute 105 (erdimailan dago)eta 139 (maila ezin hobea). Pertsona horrek trebetasun gehiago du manipulaziorik eskatzen duten gauzetarako …DESADOSTASUNA handia da…

    3. AZPIESKALEN AZTERKETA Manipulazioan goian kokatzen da oroimena, pertzepzioari, espazioan kokatzeko orientaziori dagokionez Ahozkoan, oso maila baxua informazioan, baina beste guztian erdian kokatzen da)

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    6

    4) IKUSPEGI KONSTRUKTIBISTA: PIAGET

    10 urte. Neska Likidoen iraupena -Bi basoetan koka-kola kantitate bera jarri behar duzu. -Berdin bota duzula iruditzen al zaizu zuri? -Orain, edalontzi batetik, beste luze honetara bota behar duzu. -Bai, dena. -Orain, likido kantitate bera al dago bi edalontzietan? -Zergatik? -Begiratu ondo, eta konprobatu benetan gehiago dagoela…Edalontzi txikia zabalagoa da…

    -Bale -Bai -Dena? -Ez. Luzean gehiago dago. -Parean jartzen ditudalako…eta honetan gehiago dago. - Bai, beno, bitean egongo da bera, lehen kantitate bera zegoelako.

    Kantitate-iraupena - Bi plastilina-bloke berdin dauzkagu. Nik honekin pilota bat egingo dut. Orain zuk, bestearekin, egin lukainka bat. Non dago plastilina gehiago? -Ziur?

    -Bietan berdin dago. - Bai.

    10 urte. Mutila Seriazioa. Orain, luzera ezberdineko pintura hauek emango dizkizut, eta eskilara bat balitz bezala sailkatzea da zure eginbeharra. Hori egiten duzunean, pintura ezberdinak emango dizkizut, bertan tartekatzeko.

    - Horizontalki jarri ondoren, ondo tartekatu zituen.

    Iraupena Bi plastilina-bloke berdin dauzkagu. Nik honekin pilota bat egingo dut. Orain zuk, bestearekin, egin lukainka bat. Non dago plastilina gehiago? (Ondoren, pilotari beste itxura bat eman nion, bola txikiak eginez). Orain, non dago gehiago?.Zergatik -Zergatik?

    -Hemen (lukainka seinalatuz). -Hemen (bola txikiak seinalatuz). -Gehiago direlako.

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    7

    1) Interpretazioa

    Haurrari egindako bi probak kontuan izanik, estadio zehatzean dagoela esan daiteke. Ez dago desfaserik. Ezaugarriak: 1) Itzulgarritasuna: likidoaren iraupenari dagokionez, koka-kolaren kantitatea mantentzen dela konturatzen da haurra. Bestalde, kantitate-iraupenari dagokionez, haurrak badaki kantitatea mantentzen dela, nahiz eta plastilinaren forma aldatu. 2) Deszentrazioa: Haurra konturatzen da forma aldatzeak ez duela zerikusirik kantitatearekin. Bi aldagaiak kontuan hartzen ditu

    2) Interpretazioa Desfase horizontrala: Estadio zehatzean hainbat gauzetarako, baina… Ezaugarriak: -Deszentrazioa dago seriatzeko, baina ez iraupenarekin.

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    8

    Feuerstein. Proposaturiko zerrenda erabiliz, esku-hartzeko orientabideak proposa itzazu - Denbora-ordena jarraitzeko trebatu (lehen, orain, gero) - Egitekoari ekin aurretik datu guztiak kontuan har daitezen trebatu - Egitekoaren aurrean garrantzizkoak diren eta hain garrantzizkoak ez diren datuak

    bereizteko ariketak egin - Trebetasun metakognitiboak indartu, portaera mentalaz jabetzeko - Planifikazio-trebetasunak hobetu - Ikasitakoa erabili beste testuinguruetan, eta aukerak eta materialak prestatu

    Oldarkortasuna kontrolatzeko ariketak egin

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    9

    HELTZE-PROZESUA

    HAUR BATI EGINDAKO BENDER PROBA

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    10

    Mutila: 5,11 Garapena balioesteko egindako hiru probak (Psikomotrizitatea, Bender eta BENHALE) aztertu, zuzendu eta txosten txiki bat egin ezazu. Txostena egin ondoren, elkarrizketa prestatu behar duzu, irakaslearekin hitz egiteko, esku-hartzea beharrezkoa den eta zertan erabaki aurretik. Galderak egin. BENDER A-------Biraketa 1. Distortsioa: 5 puntu baino gehiago zirkulu bihurtuak ageri dira Pertseberazioa: 15 puntu baino gehiago 2.Pertseberazioa: 14 zutabe baino gehiago 3.Distortsioa: 5 puntu baino gehiago zirkulu bihurtuak ageri dira 4.Biraketa 5.Distortsioa: puntuak zirkulu bihurtuta 6.Distortsioa: (angeluak) 7.Distortsioa: (angeluak) 8 akats: 6-6-5// Pertzentila: 75 urduritasuna PSIKOMOTRIZITATEA Psikomotrizitatean maila ona dauka BENHALE CVM

    Koordin. Bisomot.

    MM Mugimendu-oroimena

    PDV Ikusmen-pertzepzia eta bereizketa

    V Hiztegia

    A Artikulazioa

    PDA Entzumen-pertzepzioaeta bereizketa

    EET Espazio- eta denbora-egituraketa

    MVI Berehalako Ikuste-oroimena

    MALI Berehalako Entzute-oroimena

    6 4 76 30 6 20 26 7 8 6 4 4 5 6 8 4 4 4 Eneatipo 4: Mugimendu-oroimenean (MM), ikusmen-pertzepzioan eta bereizketan (PDV), espazio- eta denbora-egituraketan (EET), berehalako ikuste-oroimenean (MVI)eta berehalako entzute-oroimenean (MALI). Beraz, Oroimen-zailtasunak : -(mugimenduzkoa) ikusitako trazuak paperean jartzeko -(berehalako ikuste-oroimena): ikusitako marrazkia deskribatzeko -(berehalako entzute-oroimena): entzundako gauzak gogoratzeko, galderak erantzunez. Espazio- eta denbora-egituraketa (ereduak jarraituz trazuak egin)

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    11

    IKASKETA-TEKNIKAK

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    12

    CHTE: 13 urteko mutila

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    13

    1) Osatu, eta beharrezkoak diren zuzenketak egin itzazu 2) Esku-hartze plangintza AC LU ES PL TE EX TR 8/10.100 8:10/100 4/6.100 3/10.100 6/9.100 5/5.100 2/6.100 80 80 66 30 64 100 30

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    14

    AC: Ikasteko oso jarrera egokiak dituela ematen du, maila altuan kokatzen baita, bere erantzunen arabera eta bere adineko ikasleek duten jarrerarekin alderatuz gero. Planifikatutakoa beti bukatzen ez badu ere (46), irakasleek emandako azalpenen oharrak hartzen ditu (6), falta zaizkion apunteak eskatzeaz arduratzen da (22), ulertzen ez duena galdetzen du (24). Bestalde, ez du gogo-bilketarako arazorik sumatzen, eta emaitza onak lortzeko ahal duen guztia egiten duela dio (52, 32) LU: Ikasteko giro-baldintza (lekua, argia, isiltasuna) onak dituela dirudi (PZ: 80). Estudiatzeko leku finkorik ez badu ere (2), zaratarik gabeko lekuak aukeratzen ditu (9, 16), eta argia dutenak (25). Gainera, bere gauzak txukun izateko nahiko leku duela pentsatzen du (35), eta bere mahaia zabala eta erosoa dela dio (38,43,45,47). ES: Baldintza fisikoei dagokienez, batez bestekotik gora dago (PZ. 66). Lana egiteko eta atseden hartzeko denboraldiak banatzerakoan agertzen zaizkio zailtasunak. Beste gauzak eginez denbora gehiegi pasatzen duela (33) aitortzen du. Hala ere, ikasteko ordurik egoekienak aukeratzen badaki (3), eta ez dauka arazorik ondo lo egiteko (11,18). PL: Ikasketa-plangintzan oso maila baxua du (PZ:30), bere adineko jendearekin alderatuz gero. Planifikazioan denbora gutxi igarotzen duela dio, eta ez dela gehiegi kezkatzen ere adierazi digu. Esaten duenarengatik, ez da saiatzen ikasi beharrekoa antolatzen eta egituratzen. Egiten dituen ekintzengan eta ekintza bakoitzari eskeinitako denborarengan pentsatzen ez da aritzen (4), ez du ahaleginik egiten osotasuna bilatzeko (12), ez ditu ikasketa-planak ezartzen (34,36). Hala ere, ikasten jartzean, duen denbora gogoan hartuz, plangintza egiten du (19), eta ikasgai bakoitza ikasi ahal izateko denbora banatzen du (27). TE: Ikasketa-tekniken inguruan, zenbait teknika erabiltzen dituela dio: irakurketa orokorra (13), ideia nagusien bilaketa (21), azpimarraketa (28), laburpenak (37), eskemak (41), dakienarekin erlazionatzea (49). Hala ere, gauzak buruz ikasteko joera aitortzen du (51,17). EX: Ariketen eta azterketen emaitzak lortzeko estrategiak dituela dirudi (PZ:100): galderak astiro irakurtzen ditu (7), erantzunak pentsatzen ditu (14), galdera bakoitzerako denbora banatzen du (23), erantzunak txukun jartzen saiatzen da (31), entregatu aurretik errepasatzen du (51) TR: Lanak ez ditu ondo planifikatzen. Ez ditu eskemak egiten (10,20). Badaki informazioa nola bilatu lan bat egiteko (30), baina liburutik nahiz enziklopediatik kopiatu besterik ez du egiten (50), eta ez ditu erreferentziak aipatzen (56). INTERPRETAZIOA: Esaten duenagatik, azterketetan emaitza onak ateratzeko oso jarrera onak ditu, ikasteko teknikak erabiltzen ondo daki eta duen denbora aprobetxatzen dakiela dirudi… Aipatzekoa da lan-egitasmoaren beharra, orain arazorik izan ez arren, ondoren arazoak izan baititzake, gauzak buruz ikastean, eta abar. Planifikaziorik gabe ikasteko lan-bolumena handitzen denean, arazoak sor daitezke.

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    15

    ACRA: 13 urteko neska 1) Beharrezkoak diren zuzenketak egin 2) Interpretazioa, orientabideak emanez 3) Esku-hartzeko plangintza

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    16

    I. Informazioa eskuratzeko estrategiak nahiko onak dira orokorrean - Miaketa-prozesuak(1,3,11) oso ondo egiten dituela dirudi, berak esandakoa kontuan hartuta. Ikasi aurretik, azpimarratuta dagoena irakurtzen du (1), eta irakurketa orokorra egiten du (3). Bestalde, ikastean, zailena bereizten du, hobeto gogoratzeko asmoz (11). - Azpimarratze lineala (5,8); prozesuak oso ondo egiten dituela dirudi. Garrantzitsuena azpimarratzen du (5), eta hobeto gogoratzeko erabiltzen du hori (8). - Azpimarratze idiosinkratikoa (6,7,10). Irakurritakoari zentzua emateko estrategia batzuk erabiltzen dituela dirudi. Testuan dauden ideien garrantzia kontuan hartzeko, ikurrak (6) nahiz kolore askotariko boligrafoak (7) sarritan erabiltzen ditu, baina, esanguratsuena gogoratzeko, ez ditu oharrak hartzen (10). - Idazpuruak edo epigrafeak (2,9). Irakurritakoa gogoratzeko, modu esanguratsuan gutxi egiten duela dirudi. Ez du garrantzitsuena apuntatzen, eta testua ere ez du garrantziaren arabera sailkatzen - Ozenki berrikustea (13,14,16,19). Orokorrean, ondo egiten duela dirudi. Bakarrik ikasten duela esaten du, inoren laguntzarik gabe (19). Bestalde, zera dio: behin baino gehiagotan irakurtzen dituela azpimarratutakoa eta egindako eskemak (13), irakasgaiak (14) eta zatiz zati (16) errepikatzen dituela ozenki. -Berrikuste mentala egiteko estrategiak balio gutxikoak dira (4,15,17,18). Orokorrean, ez du hiztegian begiratzen ulertu ez arren(4). Gutxitan errepasatzen du (17) azterketarik ez badauka. Laburpenak buruz egiten ditu (15), baina liburuarekin soilik (18). - Berrikuspena (12,20) egiteko estrategiak eskasak dira. Ez du zailtasuna kontuan hartzen, (12) eta berriz ulertzeko atsedenaldiak gutxitan hartzen ditu (20). II. Informazioa kodetzeko estrategiak Hobeto gogoratzeko, estrategia nemoteknikoak sarritan erabiltzen dituela dirudi (43,44,45,46): siglak(43), makulu-hitzak, hitz-gakoak (46). Edukian barne-erlazioak bilatzeko estrategia batzuk sarritan erabiltzen dituela ematen du (3,4,5,29). Aitortzen du gutxitan antolatzen dituela edukiak zentzu pertsonala emanez eta dakienarekin erlazionatuz, (5), barneko harremanak ezartzeko jarrerak dituela esan arren: testua irakurtzean, zati garrantzitsuenak bereizten ditu (3) eta barneko egitura bilatzen du (4). Ikastean bere irizpideak erabiltzen dituela gaineratzen du. Irudiak erabiltzen ditu gauzak ikasteko (11,12,13). Irudimenaren bidez ikasten duela dio, agertzen diren gauzak irudikatuz (13) eta bere bizitzako esperientziekin (11) nahiz fantasiekin (12) erlazionatzen saiatuz. Metaforak eta horrelako estrategiak gutxitan erabiltzen dituela dirudi (14,15). Onartzen du ikastean ez duela analogiak ezartzeko ohiturarik (14) eta, zerbait abstraktua denean, gauza zehatz eta ezagunetan irudikatzeko ahaleginik ez duela egiten. Ikasitakoa erabiltzeko estrategiak gutxitan erabiltzen dituela antzematen zaio (6,7,16,17,18,19). Ikasi duena dakienarekin erlazionatzen duela esan arren, hura aplikatzen

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    17

    (16), bere bizitzan erabiltzen (17) nahiz beste erabilerak bilatzen (18,19) gutxitan saiatzen dela aitortzen du. Testuaren ulertzea errezagoa izan dadin, nork bere buruari galderak egiteko estrategia gutxitan erabiltzen duela dirudi (21,22,23,27,28). Alde batetik, gutxitan egiten dizkio bere buruari galderak irakasleen azalpenak entzutean (21) nahiz testua irakurtzean (22,23). Bestetik, testuaren kasuak erabiliz ideia berrietara eta ondorioetara gutxitan iristen da ikastean (27,28). Parafrasiak = Beste hitzen bidez, zerbaiten azalpen nahiz interpretazio zabalagoa. Parafrasiak erabiltzeko joera oso eskasa da ( 20,24,25,26). Bere erantzunak kontuan hartuta, ideiarik nagusienak bere hitzez adierazteko joerarik ez duela dio (24), eta gaiak buruz ikasten ditu bere hitzez ulertu beharrean (25). Irakurritakoaren kritikak (26) nahiz aplikazio praktiko posibleak ateratzeko oharrak oso gutxitan hartzen dituela dio (20). Informazioa taldekatzeko estrategia onak erabiltzen dituela pentsa dezakegu, bere erantzunak aztertuz ( /30,31,32,33,34,42). Esaten duenagatik, ikasten ari denari buruzko laburpenak (30,31) eta eskemak beti egiten ditu (azpimarratutakoarekin) ( 32,33,34), eta beti eskaintzen dio denbora bat errepasatzeari laburpenak eta eskemak eginez (42). Sekuentziak (35,36). Irizpide logikoak erabiliz ordenatzen du informazioa (35), baina denbora-sekuentziak ez (36). Mapa kontzeptualaren estrategia ez duela erabiltzen dio (38,39). Inoiz ez ditu gaiaren kontzeptuak elkartzeko sareak edo mapak egiten (38) (mapa kontzeptualak) (39). Diagrama grafikoak egitearen estrategia ere ez du erabiltzen (1,2,37,40,41). III.Informazioa berreskuratzeko estrategien erabilera erdi-mailan kokatzen da

    (Puntuazio zuzena: 53. PZ:55) Kodeketarekin erlazionatuta dauden estrategia egokiak dituela dirudi, bere erantzunak aztertuz (1,2,3,4,10). Ideiarik nagusienak adierazteko, sarritan erabiltzen ditu makulu-hitzak (1,2,4 ). Azken batean, buruz ikasitako kodeez baliatzen da (10). Zeinu-bilaketa. (5,6,7, 8,9). Garrantzitsuena gogoratzeko bigarren mailako datuez gutxitan baliatzen dela dio (5). Aldiz, gelan nahiz ikaste-prozesuan izandako bizipenak (6), irakasleak egindako zuzenketak (9) eta gaiarekin erlazionatuta dauden zatiak berreskuratzeak (7) askotan laguntzen diola adierazten du. Erantzuna planifikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, baina oroitutakoa buruz errepikatuz (11,12,14,17,18). Ikasitakoa bere hitzez gutxitan adierazten du (12) eta, buruz gogoratzeko joera adierazgarria da idazketa libreko ariketetan, non ideiak ordenatzea gutxitan egiten baitu (14). Hala ere, dakiena ondo adierazteko oso estrategia onak ditu, idatzi aurretik pentsatuz beti (11) eta dakizkien datuetan oinarrituz (17). Erantzun idatzia (13,15,16). Ariketa nahiz azterketa ordenatuta eta txukun itzuli arren (15), egin beharrekoaren gidoia edo eskema gutxitan egiten du aurretik.

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    18

    IV. Estrategia lagungarriak - Autoezagutza (1,2,3,4,5,6,7). Autoezagutza ona arlo akademikoan. Bere erantzunak ikusita, badirudi punturik garrantzitsuenetan arreta jartzeko hausnarketa sarritan egiten duela (miaketa, azpimarratzea, epigrafeak) (1) eta memorizazioa (2) errazten duten ikasketa-estrategiez (2), edukiak ordenatzeko balio duten estrategiez (grafikoak, irudiak, metaforak, norberari egindako galderak,parafrasiak…) (3,4), informazioa berreskuratzeko estrategiez (5) eta informazioa era esanguratsuan adierazteko estrategiez (7) ohartu dela. - Planifikazioa (10,11,12,13). Bere ustez ondo planifikatzen du, batez ere azterketa-denboraldian: Azterketak hurbiltzen direnean, ikasketa-plana sarritan egiten duela dio (12). Bestalde, planifikazio-estrategia egokiak dituela ematen du: ikasten hasi baino lehen, ikasi behar dituen gai guztien artean bere denbora banatzen du (10), ikasgai bakoitzean egin beharreko lanen oharrak hartzen ditu (11), eta ikasgaien zailtasunen arabera banatzen du denbora (12). ***Oharra: ez dakiguna zera da: ohitura horiek ikastaro osoan zehar dituen, ala azterketa-garaian besterik ez. - Erregulazioa (8,9,14,15,16,17). Esaten duenaren arabera, zera esan genezake: ikasketa-estrategien eranginkortasuna ez du gehiegi erregulatzen (16), eraginkorrak ez direnak aldatuz (17); ikasgaiak duen zailtasunari egokitzeko ez ditu estrategia ezberdinak erabiltzen (8). Bestalde, kontraesankorra da, eta zera dio: azterketa hastean, buruz programatzen duela nola gogoratu hobeto (9), eta ikasketa-denboraldian (14) nahiz azterketa-bukaeran (15) ikasketa-estrategien eraginkortasuna ziurtatzen duela. ***Informazio kontraesankorra dago. - Norberari emandako argibideak (18,20,21,26,30), Badirudi, esandakoaren arabera, ez diola garrantzirik ematen autoerrefortzu positiboari: Baliabide pertsonalak erabiltzen ditu antsietatea kontrolatzeko (18), eta erlaxatzeko arazorik ez duela dio (20). Bestalde, irakasleen eta gurasoen balioeste positiboa gustukoa du (26). -Autokontrola (19): Dioenaren arabera, ez du arazorik lasai egoteko (19). -Kontradistraktoreak ere ondo maneiatzen ditu konzentrazioa lortzeko ( 22,23,24). -Elkarrekintzak (25,27,28,29). Esaten du ikasketei buruz kideekin hitz egiteko joerararik ez duela (25) baina elkarrekintza positiboak izateko jarrerak ditu: gatazkak hitzen bidez konpontzea (27), kideei laguntzea (29). -Motibazioa (31,32,33,34). Dioenaren arabera, ikasketek ez dute motibatzen. -Ihes egiteko motibazioa (35). Ondorio negatiborik egon ez dadin ikasten duela aitortzen du.

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    19

    ACRA-REN INTERPRETAZIO OROKORRA Informazioa prozesatzeko estrategiak balioesten dituen proba honetan, ikaslea batez bestekotik gora dago alderdi gehienetan, bere adineko jendeak erabiltzen dituen estrategiekin alderatuz. Ikuspuntu konparatibo horretatik, esan genezake batez bestekotik behera dagoela estrategia lagungarrietan bakarrik, batez ere, ikasketa-motibazio ezagatik. Hala ere, hobekuntzaren ikuspuntutik, informazio jasotzeko, kodetzeko eta berreskuratzeko erabiltzen dituen estrategiak nahiko onak diren arren, zertan dabilen ondo eta zertan hobe daitekeen adierazten digu bere erantzunen azterketa kualitatiboak. - Materiala aztertzeko estrategia egokiak erabiltzen baditu ere, aurkibidea, laburpenak eta epigrafeak irakurriz eta azpimarratuz, informazioa jasotzeko estrategia errepikatzaile hutsak erabiltzeko joera du. Buruz ikasteko joera hautematen da, eta berrikuste errepikakorrak egiten ditu, esagurantsuak izan ordez. Beraz, irakurketa esagurantsua egiteko estrategiak hobetu beharko lituzke, batez ere, irakurritakoari zentzua ematea norberak dituen hitzekin eta ikasitakoa pentsatzea, azterketarako izan ez arren. - Kodetzeko estrategietan, estrategia kognitibo errepikakorrak erabiltzeko joera ikusten dugu. Memorizazio-prozesua errzzteko, gehienetan, irudiak, makulu-hitzak eta hitz-gakoak era egokian erabiltzen dituen arren, beste estrategia kognitibo batzuk oso gutxitan erabiltzen ditu informazioa antolatzeko eta ikasteko. Gehienetan, edukian barne-erlazioak bilatzen ditu azpimarrtuz eta sintesiak eginez eta, horrrela jokatzea berez oso ondo baldin badago, beste estrategia aberatsagoak oso gutxitan erabiltzen ditu. Besteak beste, lau nabarmendu genitzake: 1) Testua ulerkorragoa egiteko analogiak edo azalpenak bilatzea gauza abstraktuetan, oso gutxitan erabiltzen duela aitortzen du, 2) Testuaren ulermena errazagoa izan dadin nork bere buruari galderak egiteko estrategia oso gutxitan erabiltzen duela dirudi, 3) Erabilera-estrategiak ere gutxi erabiltzeko joera du, 4) Maila konplexuan dauden teknikak (mapa kognitiboak, diagramak) ez ditu erabiltzen informazioa antolatzeko - Informazioa berreskuratzeko estrategiei dagokienez, gauza bera ikusten dugu. Informazioa berreskuratzeko ikasi zituen hitz-gakoak, sintesiak, laburpenak, eta abar, gogoratuz saiatzen da. Halaber, erantzuna planifikatzeko estrategiak erabiltzen ditu hobeto gogoratzeko, baina oroitutakoa errepikatuz besterik ez. -Estrategia lagungarriei dagokienez, zera esan dezakegu: Bere burua ondo ezagutzen duela dirudi. Ez du ikasketa-motibaziorik, baina ez du horretan arazorik ikusten. Ondorio negatiborik ez jasotzeko ikasi behar duela badaki, eta ikasteak ez dio arazorik nahiz antsietarik eragiten. Hobekuntzak egiteko igurikapen gutxi ikusten zaio, eta bere motibazioa oso baxua da. Ez dago motibatuta gehiago jakiteko, eta bere ahaleginek ez dute zerikusirik barne-motibazioarekin. Ondorio negatiboak ekiditea da duen motibazio bakarra.Erregulazioari dagokionez, erantzun kontraesankorrak ematen ditu. Alde batetik, ez duela buruz planifikatzen eta bere estrategiak eraginkorrak ote diren ez duela berrikusten esaten du, baina, beste momentu batean, batez ere azterketari dagokionez, baietz dirudi.

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    20

    ADIERAZLE-ERAIKUNTZA, TESTETIK ABIATUZ BEHAKETA (irakaslearentzat) GIRO-BALDINTZAK PLANIFIKAZIOA M.ERABILERA E.ASIMILAZIOA -Zalantzak galdetzen ditu (8) -Emaitza hobeak dituzte gehiago lan egin eta ikasten dutenak (31) -Azterketa jaso orduko, berehala hasten da, eta dena irakurtzen du (32). -Nola irakurtzen duen (33) -Egoera fisiko onean dagoenean ikasten duen (38) -Nekatua egon da, atsedenik hartzen duen (47) -Azterketa entregatu aurretik idatzitakoa errepasatzen du (56) - Klasean irakasleari kasu egiten dio, beldurra diolako (61) - Arreta jartzen du irakaslea azalpenak ematen ari denean (62) -Erraza gertatzen zaio ikastea, arazoren batek serio kezkatua daukanean (64)

    -Ikasketa-lana benetako ohitura bihurtzen da (12) -Talde-lanean parte hartzen du (23) -Azterketan idazten hasi aurretik, zein punturi buruz arituko den pentsatzen du (32) -Ikasten hasi aurretik, aldez aurretik prestatzen du guztia (36) -Etxeko ikas-ordutegia hobe daitekeen (40) -Ikasketetan planifikatzailea izatea gustatuko ote litzaiokeen gero errendimendu ona edukitzeko (43) -Materiala sailkatua eta antolatua izaten du (48) -Jarritako lanak bukatzen ditu (54) -Azterketak errepasatzen ditu (56) -Bere liburuen aurkibideak irakurtzen ditu, irakasgai guztiaren ideia global bat izateko(69)

    -Gaien laburpenak edo eskemak egiten ditu (3) -Gaiak azkar aurkitzen ditu, aurkibidea erabiliz (9) -Ideiak edo oharrak egiaztatzen ditu (15) -Hiztegia erabiltzen du (21) -Ondo moldatzen da liburutegian (22) -Liburuak eta apunteak azpimarratzen ditu (27) -Esaldi osoak elkarri lotuz irakurtzen ditu (33) -Ikasgai berri baten aurrean zein jarrera du (39) -Irakurketa-maila nolakoa du (43) -Ikasgaien eskema eta laburpenak egiteko ohitura du (45) -Artxibo moduko bat duen …(48) -Ikasteko garaian hainbat informazio-iturri erabiltzen ditu (51) - Irakurgaien zatirik garrantzitsuenak bereizten daki (81)

    -Esaldiak hitzez hitz nahiz esaldi osoak elkarri lotuz irakurtzen ditu (33) -Ikasten hasi baino lehen, irakurketa azkar bat egiten du ideia orokorra hartzeko (39) -Mekanikoki, pentsatu gabe, buruz ikasi nahi dituen hitzak eta esaldiak errepikatzen dituen (41) -Zerbait ikastean zeuk egindako eskemez eta laburpenez baliatzen da (49) -Talde-lanean ekarpenak egiten ditu (53) -Azalpenetan arreta-maila ona du (62) - Berriro irakurtzen du zerbait ulertu ez badu (63) - Buruz ikasten ditu ulertzen ez dituen gauzak (71) - Zailtasunak dituenean bertan behera uzten du lana (74) -Irakurgaien zatirikgarrantzitsuenak bereizten ditu (81)

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    21

    ELKARRIZKETA ikaslearentzat GIRO-BALDINTZAK PLANIFIKAZIOA M. ERABILERA ASIMILAZIOA -Toki erosoan ikasten al duzu? (20) -Uste duzu emaitza hobeak lortuko dituzula gehiago ikasiz eta lan eginez? (31) -Irakurtzen al duzu azterketa guztia idazten hasi aurretik? (32) - Zure ikasketa-gauzak nahastea gustuko duzu? (34) - Besteen jarrerak baldintzatzen al zaituzte? (37) -Sasoi onean zaudenean bakarrik ikasten al duzu? (38) -Nekatua bazaude atsedena hartzen al duzu ikasten jarraitu aurretik? (47) - Entregatu baino lehen azterketak errepasatzen al dituzu? (56) -Klasean, inoiz, irakasleari bedurra diozulako kasu egiten al diozu? (61) -Arretarik jartzen al duzu irakaslea azalpenak ematen ari den garaian? -Arazoak dituzunean erraz ikasten duzu? (64) -Toki egoki batean ikasten al duzu? (68) -Etxean motibaziorik edo laguntzarik jasotzen al duzu ikasteko garaian? (86)

    -Azken momentuan ikasten al duzu? (6) -Planifikatutako lana bukatzen al duzu? (10) -Azterketetan, idazten hasi aurretik ideiak antolatzen al dituzu? (32) -Gustuko al duzu beste pertsona batek zure ikasteko gauzak nahastea? (34) -Ikasi aurretik antolatzen al dituzu zure gauzak ¿(36) - Ikasten hasi aurretik, ideia orokor bat izaten saiatzen al zara? (39) -Nola hobetu ditzakezu zure ikas-ordutegiak? (40) -Aski al dira ikasteko erabiltzen dituzun orduak? (42) -Gustatuko al litzaizuke zure ikasketetan antolatua izatea, laneko denboran…? (43) -Azterketetan idazten hasi aurretik zein punturi buruz arituko zaren pentsatzen al duzu? (45) -Nekatuta zaudenean atsedenik hartzen al duzu? (47) -Artxibo moduko batean apunteak, ata abar, jasota al dituzu? (48) -Errazago ikasten al duzu zure eskemez baliatuz? (49) -Jarritako lanak banatzen al dituzu? (54) -Azterketak errepasatzen al dituzu (56) -Errendimendu hobea izango al zenuke antolatzeko beste modu bat izango bazenu? (66) -Etxeko ikasketa-denbora banatzen al duzu? (72) -Sarritan errepasatzen al duzu ikasitakoa? (77) -Egunero ikasten al duzu, asteburuan atseden hartuz? (78) -Atsedenaldiak egiten al dituzu ikasten duzunean? (84) -Atsedenaldiak egiten al dituzu ikasten duzunean? 88

    - Gaien laburpena edo eskemak egiten al dituzu? (3) -Gaia azkar aurkitzen al duzu aurkibidera joz? (19) -Galtzen al duzu denborarik ikastean, aurretik ez antolatzeagatik? (36) - Ikasgai bat hartzean zer egiten duzu? (39) -Eskemaz eta laburpenez baliatzen al zara? (45) -Hiztegia erabiltzeko ohiturrik ba al duzu? (50) -Ikasteko materiala ez daukazunean, jotzen al duzu laguntza-iturriren batera? (51) -Erabiltzen al duzu hiztegia hitz baten inguruko zalantzak argitzeko? (52) -Berriro irakurtzen al duzu zerbait ulertu ez baduzu? (63) -Irakurtzen al dituzu zure liburuen aurkibideak? (69) - Ikasitakoa ez ahazteko errepasatzen al duzu? (77)

    -Buruz ikasitakoak mekanikoki errepikatzen al dituzu? (41) -Errazago gertatzen al zaizu zuk egindako lburpen edo eskema batez lagunduta ikastea? (49) -Buruz ikasten al dituzu ulertzen ez dituzun gauzak? (71) -Sarritan errepasatzen al duzu ikasitakoa? (77) -Ondo ikasten al duzu egunero, eta erabateko atsedena hartzen asteburuetan? (78) -Lotzen eta erlazionatzen al dituzu dakizuna eta ikasi nahi duzuna? (89)

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    22

    BEHAKETA (irakaslearentzat) GIRO-BALDINTZAK PLANIFIKAZIOA M.ERABILERA E.ASIMILAZIOA -Zalantzak galdetzen ditu (8) -Azterketa jaso orduko, berehala hasten da eta dena irakurtzen du (32) -Egoera fisiko onean ikasten du(38) - Arreta jartzen du irakaslea azalpenak ematen ari denean (62) - Zailtasunak dituenean lana bertan behera uzten du (74)

    -Ikasketa-lana benetako ohitura bihurtzen da (12) -Ikasten hasi aurretik, aldez aurretik prestatzen du guztia (36) -Materiala sailkatua eta antolatua izaten du (48) -Jarritako lanak bukatzen ditu (54)

    -Gaien laburpen edo eskemak egiten ditu (3) -Gaiak azkar aurkitzen ditu, aurkibidea erabiliz (9) -Ideiak edo oharrak egiaztatzen ditu (15) -Hiztegia erabiltzen du (21) -Liburuak eta apunteak azpimarratzen ditu (27) -Esaldi osoak elkarri lotuz irakurtzen ditu (33) - -Ikasgaien eskema eta laburpenak egiteko ohitura du (45) -Ikasteko garaian, hainbat informazio-iturri erabiltzen ditu (51) - Berriro irakurtzen du zerbait ulertu ez badu (63) -Bere liburuen aurkibideak irakurtzen ditu, irakasgai guztiaren ideia global bat izateko (69) - - Irakurgaien zatirik garrantzitsuenak bereizten daki (81)

    -Talde-lanean parte hartzen du (23) -Ikasten hasi baino lehen, irakurketa azkar bat egiten du ideia orokorra hartzeko (39) -Talde-lanean ekarpenak egiten ditu (53) - Buruz ikasten ditu ulertzen ez dituen gauzak (71)

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    23

    ELKARRIZKETA ikaslearentzat GIRO-BALDINTZAK PLANGINTZA M. ERABILERA ASIMILAZIOA -Toki erosoan ikasten al duzu? (20) -Irakurtzen al duzu azterketa guztia idazten hasi aurretik? (32) -Besteen jarrerak baldintzatzen al zaitu? (37) -Sasoi onean zaudenean bakarrik ikasten al duzu? (38) -Irakasleari eman aurretik azterketak errepasatzen al dituzu? (56 -Arretarik jartzen al duzu irakaslea azalpenak ematen ari denan? -Toki egoki batean ikasten al duzu? (68) -Etxean motibaziorik edo laguntzarik jasotzen al duzu ikasteko garaian? (86) -Atsedenaldiak egiten al dituzu ikasten duzunean? (88)

    -Azkeneko momentuan ikasten al duzu? (6) -Ikasi aurretik antolatzen al dituzu zure gauzak? (36) -Aski al dira ikasteko erabiltzen dituzun orduak? (42) -Artxibo moduko batean apunteak, eta abar, jasota al dituzu? (48) -Errazago ikasten al duzu zure eskemez baliatuz? (49)-Jarritako lanak banatzen al dituzu? (54) -Errendimendu hobea izango al zenuke antolatzeko beste modu bat izango bazenu (66) -Etxeko ikasketa-denbora banatzen al duzu? (72) -Ondo ikasten al duzu egunero, eta erabateko atsedena hartzen asteburuetan? (78) -Atsedenaldiak egiten al dituzu ikasten duzunean? (84)

    - Gaien laburpena edo eskemak egiten al dituzu? (3) - Ikasgai bat hartzean, zer egiten duzu? (39) -Eskemaz eta laburpenez baliatzen al zara? (45) -Nekatua bazaude, atsedenik hartzen al duzu ikasten jarraitu aurretik? (47) -Ikasteko materiala ez daukazunean, jotzen al duzu laguntza-iturriren batera? (51) -Berriro irakurtzen al duzu zerbait ulertu ez baduzu? (63) -Irakurtzen al dituzu zure liburuen aurkibideak? (69)

    -Buruz ikasitakoak mekanikoki errepikatzen al dituzu? (41) -Nekatuta zaudenean atsedenik hartzen al duzu? (47) -Buruz ikasten al dituzu ulertzen ez dituzun gauzak? (71) -Sarritan errepasatzen al duzu ikasitakoa? 77 -Lotzen eta erlazionatzen al dituzu dakizuna ikasi nahi duzuna? (89)

  • Hezkuntzarako Diagnosia M. Angeles de la Caba

    24