3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma

6
1 3.1 materia/ 2012ko urriak 16 3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua 3.unitatea. Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua. Honezkero ikusi dugu irakurle eta idazle heldu batek zer jakin behar duen eta zer egiten jakin behar duen modu autonomo eta esanguratsuan irakurri eta idazteko. Aipatu dugu ere bai, hizkuntza idatziaren jabekuntza hasten dela haurra hizkuntza idatziarekin harremanetan jartzen den une beretik, sarritan eskolan hasi aurretik. Prozesu natural bat da, interakzioa eskatzen duena hizkuntza idatzia menperatzen duten pertsonekin, eta eskolan lagundu daitekeena. HHko ikasleek sarritan eskolatzen dira hizkuntza idatziari buruz hainbat gauza dakitela, eta hizkuntza idatziarekin hainbat gauza egiten dakitela. Edonola ere, ezin dugu esan helduek bezala irakurtzeko eta idazteko gauza direnik. Trebetasun maila hori, gainera, ez da lortuko HH etaparen amaieran, EAEko HHrako curriculumak berak argi asko adierazten duenez. Nabarmendu nahi izan dugu irakurketa eta idazketa prozesuaren ikaskuntza HHtik harago doala. Etapako helburua ez izan arren, horrek ez du esan nahi eskolan hizkuntza idatzia irakatsi behar ez denik. Gakoa da jakitea zer irakatsi daitekeen HHn hizkuntza idatziari buruz, eta nola antolatu behar da ikasgelan hizkuntza idatziaren ikas- irakaskuntza hori. Ikasiko duzu: Hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daitezkeen HHn, hala nola, kontzientzia fonologikoa, testu generoa eta idazketa harmonikoa. Hizkuntza idatziari buruz OCDak agintzen duena, horren arabera esku hartze didaktikoa antolatzeko. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan nolako garrantzia duen hizkuntzaren ikas-irakaskuntzan.

description

3. unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma 2012-2013

Transcript of 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma

Page 1: 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma

1

3.1 materia/ 2012ko urriak 16 3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua

3.unitatea. Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua.

Honezkero ikusi dugu irakurle eta idazle heldu batek zer jakin behar duen eta zer egiten jakin behar duen modu autonomo eta esanguratsuan irakurri eta idazteko. Aipatu dugu ere bai, hizkuntza idatziaren jabekuntza hasten dela haurra hizkuntza idatziarekin harremanetan jartzen den une beretik, sarritan eskolan hasi aurretik. Prozesu natural bat da, interakzioa eskatzen duena hizkuntza idatzia menperatzen duten pertsonekin, eta eskolan lagundu daitekeena.

HHko ikasleek sarritan eskolatzen dira hizkuntza idatziari buruz hainbat gauza dakitela, eta hizkuntza idatziarekin hainbat gauza egiten dakitela. Edonola ere, ezin dugu esan helduek bezala irakurtzeko eta idazteko gauza direnik. Trebetasun maila hori, gainera, ez da lortuko HH etaparen amaieran, EAEko HHrako curriculumak berak argi asko adierazten duenez. Nabarmendu nahi izan dugu irakurketa eta idazketa prozesuaren ikaskuntza HHtik harago doala.

Etapako helburua ez izan arren, horrek ez du esan nahi eskolan hizkuntza idatzia irakatsi behar ez denik. Gakoa da jakitea zer irakatsi daitekeen HHn hizkuntza idatziari buruz, eta nola antolatu behar da ikasgelan hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntza hori.

Ikasiko duzu:

Hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daitezkeen HHn, hala nola, kontzientzia fonologikoa, testu generoa eta idazketa harmonikoa.

Hizkuntza idatziari buruz OCDak agintzen duena, horren arabera esku hartze didaktikoa antolatzeko.

Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan nolako garrantzia duen hizkuntzaren ikas-irakaskuntzan.

Page 2: 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma

1

3.1 materia/ 2012ko urriak 16 3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua

Oharra: gogoan izan <Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua> izeneko hitzaldia.

1.jarduera. EAErako Oinarrizko Curriculum Diseinuak agintzen duena hizkuntza idatziaren irakaskuntzari buruz HHn.

Esku artean duzue EAErako HH etapa arautzen duen O.C.Daren atal bat, hain zuzen, hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena izeneko esperientzia eremuari dagokiona. Arretaz irakurri testua eta identifikatu hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntzarekin zerikusia duten alderdiak.

Irakurri banaka lehendabizi, eta ondoren bikoteka jarrita osatu ondoko taula. Behin osatu duzuenean, talde handira ekarri.

Zer dio OCDk hitzezko hizkuntzari buruz (ahoz nahiz idatziz)

Komunikazioaren xedeak:

*

*

Zer agintzen du OCDk hizkuntza idatziari dagokionez

Zer da idatzizko hizkuntza HHko haurrarentzat?

*

*

*

Zein helburu zehazten du HHrako?

*

*

*

Zein eduki landu behar da HHko 1.zikloan?

*

*

*

Zein eduki landu behar da HHko 2.zikloan?

*

*

*

Zeintzuk dira ebaluazio irizpide

*

Page 3: 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma

1

3.1 materia/ 2012ko urriak 16 3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua

nagusiak? *

*

Zein alderdiri erreparatu behar diogu hizkuntza idatzia ikas-irakasteko?

*

*

*

2.jarduera. Hizkuntza idatziaren alderdi irakasgarriak HHn.Aurreko jardueran hizkuntza idatziari dagokionez OCDak agintzen dituenak ikusi ahal izan dituzue. Orain alderdi irakasgarri orokorretan multzokatuko dituzue. Aurreko zutabean ipinitako eduki bakoitzak kontzientzia fonologikoarekin, testu generoarekin edo eta idazketa harmonikoarekin zer ikusia ote duen adierazi. HHrako curriculumak agintzen dituenak zerrendatu ezkerreko zutabean, eta lotu itzazue erdiko zutabean zerrendatu ditugun alderdi orokorrekin. Zailtasunei buruzko hitzaldian agertu diren zailtasunak ere lotu itzazue alderdi orokorrekin. Kontuan izan, eskubiko zein ezkerreko zutabeetan zerrendatutakoak, agian, erdiko zutabean zerrendaturiko alderdi bakar bat baino gehiagorekin lotu daitekeela, hala dela uste baduzu, lasai asko egizu lotura bat baino gehiago.

Amaitzen ez baduzue, etxean bukatu.

EAErako HHko Curriculumak agintzen duena hizkuntza

idatziari dagokionez

HIZKUNTZA IDATZIAREN ALDERDI IRAKASGARRI OROKORRAK HHn

ZAILTASUNAK

A) Kontzientzia fonologikoa

B) Testu generoa

C) Idazketa harmonikoa (kaligrafia, ergonomia)

Page 4: 3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma

1

3.1 materia/ 2012ko urriak 16 3.unitatea: Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta ikastetxeko hizkuntza proiektua

3.jarduera (ez-presentziala): irakurgaia

Fons Esteve, M. (2009) Leer y escribir para vivir. Alfabetización inicial y uso real de la lengua escrita en la escuela. GRAO. Barcelona. Liburu honen hainbat pasarte irakurriko duzue, 19-24; 33-99.

Jarri zortzinaka eta hautatu zein pasarte laburtuko duzue, taldekideei pasatzeko.

1. Pasartea: Usos de la lengua escrita (33-38)2. Pasartea: La secuenciación didáctica (41-44)3. Pasartea: El papel del maestro o la maestra (45-58)4. Pasartea: La organización social (59-64)5. Pasartea: el espacio (65-68)6. Pasartea: el tiempo (69-72)7. Pasartea: los materiales curriculares (73-82), eta la organización de los contenidos (83-

84)8. Pasartea: criterios de evaluación (85-102)

Zortzinaka jarriko zarete eta denek dena irakurri behar duzuen arren, dagokion pasartearen laburpena baino ez du egin behar izango bakoitzak. Laburpenak banatu zuen taldeko kideekin eta igo mudlera.