4. AHTren aurkako buletina

2

Click here to load reader

description

Nafarroako ezker abertzaleak kaleratzen duen AHTren aurkako buletinaren 4. zenbakia.

Transcript of 4. AHTren aurkako buletina

Page 1: 4. AHTren aurkako buletina

1. 1.-AHT-REN AURKAKO BORROKA. HELBURUAK.

tuko lituzkeen aldaketa soziologikoak kaltegarriak dira nazio askapenaren ikuspegitik.

Aipatutako honengatik, Ezker Aber-tzalearentzat estrategikoak diren hel-buruentzat, independentzia eta sozia-lismoaren aurkakoa den egitasmoa dugu AHT-a.

Hauexek dira borrokan honetan Ezker Abertzaleak dituen helburuak:

• Egitasmoa gelditu.

• Ezker Abertzalearen proiektu poli-tikoa indartu. AHT-ren oinarrian den ereduaren kritika zorrotza egin eta ezker abertzalearen eskaintza luzatu:

Aurreko buletinetan aipatu izan du-gun bezala, AHT-a Euskal Herriaren etorkizunari begira estrategikoa den proiektua da.

Batetik, Espainiar eta Frantses Estatu kapitalistek inposatzen diguten eredu ekonomiko eta sozialaren ikur nagu-sia da. Bestetik, egungo marko poli-tikoaren eta berau sostengatzen duten alderdi eta sektore erregionalistent-zako epe luzeko egitasmo erraldoia ere bada.

Estatu Espainiarrak eta Estatu Frantse-sak, Euskal Herriari inposatzen dioten marko juridiko-politikoan asimilat-zea helburu duen estrategiaren baitan kokatzen da AHT-ren egitasmoa:

• Estatuekiko eta beraien botere-gune politiko eta ekonomikoak diren hiri-buruekiko (Madril eta Paris) Euskal Herriaren dependentzia ekonomiko eta politikoa areagotu asmo duen egi-tasmoa da. Estatuek beraien lurralde batasuna eta eredu ekonomikoa inpo-satzeko bultzatutako egitasmoa.

• Euskal Herriaren eta euskal herri-tarren ezaugarri politiko, kultural eta nortasunaren aurkako egitasmo uni-formizatzailea da; Estatuek Euskal Herria asimilatzailea helburu duen es-trategiaren baitan kokatzen den proie-ktua. AHT-ak eraginen lukeen lurralde desorekak eta metropolizazioak sor-

euskal estatu sozialistaren eraikuntza.

• AHT-a bultzatzen duten alderdiek jendarte eredu bera konpartitzen dute-la erakustea. Langile eta herri sekto-reen eskubideen lepotik gutxi batzuen etekinak biderkatzea helburu duen eredua hain zuzen.

• Ezker Abertzalea, herri mugimen-duarekin batera, ezkerreko alternatiba bakarra dela irudikatzea.

• Nafarroan benetako aldaketa poli-tiko baten beharra azpimarratzea. In-posaketan eta ukazioan oinarriturik dagoen markoa gainditu eta zuzenki eragiten dioten egitasmoetan erabaki ahal izateko eskubidea aldarrikatzea.

Nafarroako Ezker Abertzalea :: www.nafargune.info 2010eko ekaina :: 4.znbk

2. AHT-REN AURKAKO HAUTETSIEN SAREA. AGERRALDIA.Apirilaren 19an Nafarroako hainbat hautetsik eginiko agerraldian AHT-ren aurkako hautetsien sarea osatzeko dinamika abian jarri zuten. Agerraldi honen funtsa manifestu komun bat publiko egin, hainbat udaletan moziak

aurkeztu eta Nafarroako hautetsien sarea osatzeko atxikimendu bilketa hasiko zutela adieraztea izan zen.

Ekimen honen helburua AHT-ren aur-kako borroka esparru instituzionalera

hedatu eta egitasmoaren aurkako aha-lik eta hautetsien sare hauendiena eta ideologikoki anitzena osatzean datza.

Ekimen honen baitan, azken hilabe-tean bildu diren atxikimendu eta au-

Page 2: 4. AHTren aurkako buletina

rkeztu diren mozien inguruko pren-tsaurrekoa burutuko da EKAINAren 11ean Iruñean.

Hauek dira, sinaduraren bitartez hau-tetsiek adierazten dutena:

1. Abiadura Haundiko Trenari EZ esaten diot, proiektu txikitzaile eta antisoziala izateaz gain, erakunde ezberdinek herri eta herritarren par-te hartzeko duten eskubidea kontuan hartu gabe inposatzen ari dutelako.

2. Ematen ari den defizit demokra-tikoa zuzendu arte, proiektuaren para-lizazioa eskatzen dut.

3. Herritarrek eztabaida honetan par-te hartzeko eskubideari, informazioa eskuratzeko eskubideari, iritzi ezber-dinak entzuteko eskubideari, eztabai-da publikoari eta erabakiak hartzeko eskubideari, BAI esaten diot. Eta horixe eskatzen dugu: gardentasuna, informazioa, eztabaida eta herritarren erabakitzeko eskubidea bermatzea, ezpiegitura hau egitearen edo ez egi-tearen erabakia zuzenki har dezaten.

4. Udaletxeek eta kontzejuek egin be-harreko lana aldarrikatzen dut, merezi

duen errespetua eskatzeaz gain.

5. Abiadura Haundiko Trenak Nafa-rroari, Nafarroako herritarrei, herri, hiri eta ingurumenari eragingo lizkio-keen kalteak salatzen ditut.

Eta konpromiso hauek hartzen dituz-te:

1. Manifestu honen edukiekin bat egi-ten duten gainerako hautetsiekin lan komuna bultzatzea, AHT-ren ingu-ruan parte hartze soziala defendatzeko helburuarekin.

2. Jendartea informatu: eskuetan du-gun informazioa herritarrei helaraztea, eztabaida eta parte hartzea sustatzeko ezinbesteko elementua kontsideratzen baitugu.

3. Herritarren parte hartzea, eztabai-da sortzea, herritarrei hitza ematea edota proiektu honen aurkako iritziei ateak zabaltzeko helburua duten eki-menak babestea.

4. Udal autonomia defendatu eta udal eta kontzejuek eztabaida honetan eta erabakietan eragile aktibo izateko du-ten eskubidea defendatu.

3. AZKEN ALBISTEAK“Espainiako Sustapen Ministeritzak, AVE-a eta merkantzien trenbide ga-rraioa lehenetsiko ditu”. 2010-5-13

“ Nafarroako Gobernuak, inbertsio publikoetan iragarritako murrizke-tak AHTan eraginik ez izatea espero du”

“Sustapen Ministeritzak bataz beste urtebete atzeratuko ditu komunitate guztietan egin beharreko inbertsio-ak”. 2010-5-20

“Jose Blancok AHT-ren gehiegikeriak onartu eta Nafarroako Gobernuaren presak agerian utzi ditu”. 2010-5-20

Azken aste honetan eman diren al-bisteak, “krisiak” eragindako egoera ekonomikoak baldintzatu ditu. Es-tatu Espainiarrak duen zor publikoa nola jeitsiko duenaren inguruan eman dira albiste guztiak. Hau da, Europar

Batasunak eta FMI bezalako erakun-de politiko-ekonomikoek Espainiako Gobernuari eginiko presioen ondotik, alor publikoaren gaineko aurrekon-tuek eta Gobernuaren aurreikuspenak osotara aldatu ditu. Eremu publikoari zuzenduriko aurrekontuen “txorro-ta” ixteko erabakia hartu du PSOEk. Jada, funtzionarioei, langileriari eta herri sektore zabalen lan baldintza eta eskubideei aurkako eraso bortitzean murgildu da Espainiar Gobernua.

AHT bezalako azpiegitura erraldoiei dagokionez, Euskal Herrian ikusteke dago egoera berri honek nola era-gingo duen. Orain arte, adierazpen kontrajarriak egin dituzte Gobernu Espainiarreko arduradunek, batetik azpiegitura guztien eraikuntza epeak luzatuko direla esan eta bestetik AHT lehentasunezko egitasmoa dela adie-razi baitute.

4. DEIALDIAK

• Ekainak19 AHTren aurkako nazio mani-festaldia Bilbon.

• Ekainak 26, 18:00tan Golem. AHT gel-ditu! Elkarlanak Nafarroako proiektu txi-kitzaileen aurkako beste 12 plataformekin batera deitutako manifestaldia “NAFA-RROA BIZIRIK NAHI DUGU” lelo-pean.