4.- NIBITXIANAIZ_BAITXIMINOAKGAREN!

12
NI BITZIA NAIZ, BAITA ZU ERE! BAI TXIMINOAK GAREN! Liburuko orriak: 104, 106-112, 116, 118-130 Oinarrizko arazoak: 1. Gizakia izaki enigmatikoa eta misteriotsua delako. 2. Erredukzionismo jotzeko arriskua. Gure baitan dagoen guztia bai kulturala bai naturala da irakurketa Edgar Morinen sartzeko bideoa Giza errealitatearen sorrera Eboluzionismoa: Unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezie-aniztasuna, berriz, aldaketaren eta egokitzapenaren ondoria Eboluzioaren teoriak Sartzeko bideoa Klaseko power pointa Fixismotik eboluzionismora Fixismoa Sortzaile: G.Couvier. Tesia: Espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe. Transformismoa

description

apunteak

Transcript of 4.- NIBITXIANAIZ_BAITXIMINOAKGAREN!

SURFETIK URPEKARITZARA

NI BITZIA NAIZ, BAITA ZU ERE!

BAI TXIMINOAK GAREN!

Liburuko orriak: 104, 106-112, 116, 118-130

Oinarrizko arazoak:

1. Gizakia izaki enigmatikoa eta misteriotsua delako.

2. Erredukzionismo jotzeko arriskua.

Gure baitan dagoen guztia bai kulturala bai naturala da

irakurketaEdgar Morinen sartzeko bideoa

Giza errealitatearen sorrera

Eboluzionismoa:

Unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezie-aniztasuna, berriz, aldaketaren eta egokitzapenaren ondoria

Eboluzioaren teoriak

Sartzeko bideoaKlaseko power pointa

Fixismotik eboluzionismoraFixismoa

Sortzaile: G.Couvier.

Tesia: Espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe.

Transformismoa

Sortzaile: Lecrelc, Buffongo Kondea, Moreau de Maupertuis

Tesia: lehen espezieak transformatu egin ziren denboran zehar eta horrela beste espezie batuzk sortu ziren (satorra)

LamarckismoaSortzaile: J.B. de Monet, Lamarckeko zalduna (Filosofia Zoologica, XIX mendea)

Teoriaren oinarrak:

Pixkanakako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetaraino.

Pixkanakako aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira, espezieak organo batzuk erabiltzen hasten dira, eta beste bztzuk erabiltzeari uzten diote

Erabiltzearen erabiltzeaz, organo faratu eta perfekzioantu egiten ditu. zer funtzio behar duen, horrelakoa izango da organoa

Geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira, ingurunera moldatzeko arazorik izan ez dezagun. (Jirafen lepoa)

TEORIAREN HUTSUNEAK

1. Ezin zuen azaldu animaliaren borondatearen mende ez dauden karaktereren garapena (adibidez, espezie batzuen kamuflafe pigmentazioa).

2. Ezin zuen azaldu subjekturen borandateraren mende dauden ohitura asko. adibidez, Txinan nesken oinak lotzea hazi ez daitezen ohitura zen, baina ohitura hori baztertuko denetik Txinako nesken oinak normalak dira

3. Genetiko-kodea eta herentziaren mekanismoaren aurkikuntza ez datoz bat , geureganatutako karaktereak heredatu egiten diren teoriarekin. Hau da, guk ezin ditugu gure geneak aldatu. Nahiz eta Nadal oso ona izan, bere semea zerotik hasi behar izango da.

DarwinismoSortzailea: Ch. Darwin eta A.R. Wallance.

Oinarrizko adierazpenak:

Bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak ugariagoak baitira baliabideak baino.

Hautespen naturala da borroka horren ondorioa.

Espezierik gogorrenek egiten dute beti aurrera, hau da ingurunera moldatzeko gaitasunik handiena dutenek.

Gai direnen ezaugarriak ondorengoengana igarotzen (transmititu) dira.

Si bajo condiciones variables de vida los seres orgnicos presentan diferencias individuales en casi todas las partes de su estructura, y esto es innegable; si hay, debido a su progresin geomtrica, una rigurosa lucha por la vida, y esto, ciertamente, es innegable tambin; (...) podemos dudar que los individuos que tienen ventaja, por ligera que sea, sobre otros tendran ms probabilidades de sobrevivir y procrear su especie? Por el contrario, podemos estar seguros de que toda variacin en el menor grado perjudicial tiene que ser rigurosamente destruida. A esta conservacin de las diferencias y variaciones individualmente favorables y la destruccin de las que son perjudiciales, la he llamado yo seleccin natural o supervivencia de los ms aptos.

Charles Darwin: El origen de las especies, p. 161 y p. 102

Arazoa:Darwinen teoriak ez zuen haatik, eboluzioaren mekanismoa zehatz-mehatz azaltzerik lortu. Nola transmititzen dira aldaketa horiek? Nola gertztzen da herentzia biologikoa. G. Mendel (1866)

Espezien baten barruan agertzen den aldakortasuna azaltzeko genetikak dio 1) Zelularen kromosometan dagoen herentziako materiala ausazko aldaketa jasan (mutazioak) eta 2) ugalketa sexualak gurasoen karaktearen zorizko birkonbinaketzeko bidea ematen du. Indibiduo hazpegi askotariko hauen gainean presioa egingo lituzke hautespen naturalak.

MutazionismoaSortzailea: Hugo de Vries.

Oinarrizko adierazpenak:

Bi aldaketa mota daude

Modifikazioak: ingurugiro-aldaketak eragiten dituzte eta ez dira heredatzen

Mutazioak: izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen ditugu.

Mutazioak halabeharraren (patua edo zoria?????) emaitza izan ohi dira eta beraz ez dira beti onerako izaten.

NeodarwinismoaSortzaile: Th. Dobzhansky (Genetika eta Espezieen jatorria) + zoologia, paleontologia, botanika eta biologa molekularra.

Oinarrizko adierazpenak:

Bi ildoen oinarriak uztarzea zuten helburu, eboluzio-prozesuaren nondik norakoak argitzen saiatzeko: Darwinen hautespen naturalaren oinarriak eta mutazioaren oinarri genetikoak.

Mutazioak izaten dira organismoetan halabeharrez gertatu eta gero heredatu egiten diren aldaketen eragileak

Hautespen naturala, berriz, eboluzioaren oinarria dugu: baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egiten dira, eta ongien moldatutako izakiek irauten dute bizirik.

ESPEZIEEN EBOLUZIOA ERREALITATE DUDAEZINA DA

GIZAKIAREN JATORRIA

PLATAFORMAKO POWER POINTA

Gizakiaren berezitasunak

Gure arbaso animaliekiko desberdintasunak

Desberdintasun biokimikoak, genetikoak eta anatomikoak

Portaera-desberdintasunak

Kultura

GIZABANAKOA, GIZARTEA ETA KULTURA

Animalia kulturala

Gizakiaren sorrera soziala

ERANTZUNAK

Bai, gizakia izatez da gizartekoia Aristoteles: Gizakia animalia politikoa da; hots, gizartekoia da izatez. Behar-beharrezkoak ditu bai gizartea bai gizartearen bidez jasotzen duen kultura, berezkoak diteuen gaitasunen arabera garatu ahal izateko. Gabeziaz eta premiaz betetako izakia da gizakia, eta gizartearen baitan baino ezin ditu haiek ase

Gizakia da gizartean bizi daitekeen bakarra. Izan ere, morala da gizartearen oinarria eta baldintza, eta ez dago beste izakirik, izaera morala duenik

Ez, gizartean bizitzea ez da naturaren eskakizunaGizakia ez da gizartekoia izatez. Gizartea antolamendu artifiziala da: ezinbestean elkarrekin bizi behar dugunez, zoritxarren artean zoritxarrik txikiena aukeratu nahian bezala sortzen da, ahalik samurrena bizi ahal izateko. Gizartea gizakion arteko hitzarmen edo kontratu baten emaitza da.

ORDEZKARIAK

T.Hobbes: Gizakia otsoa da gizakiarentzat. Gizakiak, jatorrizko egoera hipotetikoan, kaosean bizi dira: gizabanako bakoitza, berekoikeriak bultzatuta, borroka etengabean ari da besteekin. Gizakiak bulkada natural bakarra du: bizirik irautea eta beharrak asetzea. Arrazoimenak, irtenbide moduan, agintaritza irmo bat sortzeko moduko hitzarmen bat hartzea bultzatzen ditu. (agintari irmo eta absolutua beharrezkoa da)

J.J. Rousseau: Gizakia xaloa eta bakartia da. Eta berez ez du gizartearen beharrrik bizitzeko; baina aldi berean, berezko errukia ere badu lagun hurkoekiko; berezkoa zaio onbera izatea, ona da izatez . Gizartean bizitzea ona da giza garapenerako, betiere baldintza hauek betetzen badira: baterik, gizarte-antolamendua berdintasunezkoa izatea, eta bestetik, oso jendetsua ez izatea. Baiana jabetza pribatuak kolokan jartzen du gizon-emakumeak bakez bizitzen jarraitzea, eta gizakia gizartekoi bihurtutakoan, gaizto bilakatzen dute.

Bideo-Rap

Antropologia kulturalaren ekarpenak

Giza taldeen bizimodua eta bizimodu horietako bakoitzaren bilakaera ditu aztergai. Baina, horretarako, alderdi materialez haraindi joaten da. Antropologia kulturalaren helburua kultura aztertzea da, eta kultura sinbolikoa da nahitaez, gizakiak errealitatea nola interpretatzen, erazten eta adierazten duen erakusten baitugu.

Gizarte motak

Paleolito: berdintasunezko gizarteak, funtsean ehiztariak eta biltzaileak. Trukea zen ekonomiaren oinarria. Klan haietan, eskarmentu handiko gizanezko bat izaten zen buruzagia. Nomadak ziren.

Nekazaritza-gizarteak: (8.000 K.a.) Ehiza larria agortu egin zen, biztanle kopuruak gora egin zuen Aldaketa horiek guztiek beste irtenbide batzuk bilatzera eta beste baliabide batzuk erabiltzera behartu zituzten (laborantza eta zenbait animalia-espezie heztera jo zuten)

Ordurako sedentarioak ziren, eta horrek beste ekonomia mota bati eman zion bidea: ondasunak pilatzean eta kontrolpean birbanatzean oinarritutakoari.

Buruzagitza ez zen jada hainbaten kontua: tribu-buruaren esku zegoen. (herentziazkoa)

Buruzagi gerrariak ziren.Gizarte talde-berezituak sortu ziren: militarreank, erlijiosoenak, administraziokoenak, eta abar.

Estatu sortu berriak: Lehenengo gizarte haiek estatu izatera iristeko, ezaugarri hauek beharrezkoak dira:

Boterea zentralizatuta egotea

Gizartea are maila gehiagotan banatuta egotea

Funtzioak argi eta garbi banatuta egotea

Ondasunak batere berdintasunik gabe banatuta egotea

Hiri-garapena egotea

Kultura-garapen hadia egotea.

Gizarte antolamendu berri hori Ekialde Hurbilean agertu zen (K.a. 3500. urte inguruan)

Sozializazioa: prozesu dinamikoa

Gizarte-identitatea

Gu guztiok gizarte-talde jakin batzuen baitan jaoitzen gara: familia, auzo, herri eta nazio jakin batean, besteak beste. Eta norberaren identitatea osatu ahala, gizarte-identitatea edo identitate soziala ere garatzen dugu. Norberaren identitatea dela medio, gizabanako bakoitzak ezaugarri bereizgarri jakin batzuk ditu. Gizarte identitatea, berriz, gizarteko balio orokorrak geureganatzen ditugu.

Norberaren identitatea eta gizarte-identitatea besteekin eta besteen bidez geureganatzen ditugu, sozializazio-prozesuaren bitartez: gure gizarteko usadioak eta ohiturak geure egiten ditugu, eta haiekin identifikatzen gara

Sozializazio motak

Prozesu honen bidez, gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatzen du, norberaren identitatea garatzen du, eta persona egiten da

Lehen mailako sozializazioa

bideoaHelburua: Gizabanakoa gizartean sartzea. (Familia, Lehen Hezkuntza eta telebista) escuela primaria y televisin) haurrak inguruan dituen horien rolak, jarrerak eta balioak hartzen ditu. Haurra, gutxika-gutxika, rolak eta arauak barneratuz joaten da, orokortze prozesuaren bidez (estoy vuelando)

Ez da izaten, ordea, kognitibo edo intelektual hutsa, aitzitik, alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.

Bigarren mailako socializazioa Mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Beste sozializazio eragile batzuk sortuko dira: lan erakundeak, erakunde politikoak, erlijio-erakundeak eta abar.

Etapa honetan, gizarte-elkarreginak ez du hainbesterainoko garrantzia afektibitatearen aldetik, eta gizaste rolak nahiko anonimoak izaten dira.

Teknika pedagogiko berezi eta konplexuen bidez indartu behar izaten dira (eskola).

Heldutasunerako prozesu horretan, hazkuntza-krisiak izaten dira maiz

BirsozializazioaProzesu honetan subjektuak bi eduki mota barneratzen ditu: sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura edukiak edo bestela, bere gizartean bertan erabateko aldaketaren bat gertatzearen ondorioz, gizarte eduki berriak.

Ondorioak:

Ordura arteko ikuspegiak bertan behera geratzen dira

Bestelako indentifikazio bat sortzen da, indar afektibo handikoa

Birsozializazioa krisi sakonen ondorioz gertatu ohi da: hazkuntza pertsonaleko prozesuek, atzerrira joan eta bertako kulturan ondo ez moldatzeak, gizarte-aldaketa azkarrek

KULTURA GARA

E.B.TYLOR: Kultura edo zibilizazio deritzo, gizakiak gizarte bateko kide den aldetik bereganatutako guztiari; hortaz, hauek hartzen ditu barne: ezaupideak, sinesmenak, arte, morala, zuzenbidea, usadioak eta gainerako trebetasunak eta ohiturak.

KULTURA MATERIALA: tresnak eta objektuak.

CKULTURA MENTALA: ezaupideak, sinesmenak.

AZPIKULTURA: kide guztiek ez baitute berdin pensatzen edo bizitzen eta gainera hainbat alderdi direla tarteko: adina, maila sozioekonomikoa, jatorri-etnikoa.

KONTRAKULTURA: Kultura nagusiaren kontrako mugimenduak dira eta kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen ditu.

Hiri-tribuak (bideoa)(glogster) (bideoa)

Gizarteari erasotzen dioten taldeak. Vg latindar bandak: LATIN KING Y HAMMER SKIN, ETAS

Gizarte-talde alternatiboak.

ZIBILIZAZIOA

Elkarrekin zerikusia duten zenbait kulturak ezaugarri orokorrenetan lortutako sintesia

Vg: santurtziarra, bizkaitarra, euskalduna, europarra, eta mendebaldekoa

Etnozentrismoa

bideoa Norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte beste kulturak.

Ondorioak:

Beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasunik eza

Norberaren taldearekiko kohesio sentimendua gogortzea.

Xenofobia, arrazakeria, chauvinismo, APOROFOBIA

Kultura-erlatibismoa

bideo Kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertu behar da, eta ez beste kultura bateko balioen arabera. Haien esanetan, toleranteak izan behar dugu kultura-adierazpen guztiekiko.

Mugak:

Ez du kulturen arteko elkarrizketa bultzatzen

Arriskuak

Arrazakeria

Kulturak elkarrengandik banantzea

Jarrera erromantikoa. Erraz gal daiteke zentzu kritikoa, eta beste kulturetako elementu guztiak onak direla pentsatu kliotori ablazioa , albino izatea Tanzania. Kultura-paralisia. Tradizioei eustea omen da garrantzitsuena

Kulturartekotasuna

Bideoa Beste kulturekiko errespetua du oinarri, kultura-erlatibismoak bezala; baina ez ditu haren hutsuneak, kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen baititu

Helburuak:

Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea

Kulturen arteko harremanak konplexuak direla ulertzea.

Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea

Munduko arazoei konponbidea bilatzeko elkarlanean aritzea.

Hau izan behar du gure jarrera, integrazioaren aldeko jarrera baita, eta beraz, banaketaren eta bazterketaren kontrakoa

KULTUREN ARTEKO ELKARRIZKETA: ERLATIBISMOA ALA UNIBERTSALISMOA?

Unibertsalismoak kultura guztiek jada hainbat balio berdin badituztela agertzen du. Kulturartekotasunaren aldeko jarrerara garamatza.

Balio unibertsalak izatea ezinbestekoa da, elkarrizketa emankorra lortuko bada. Balioak hauek dira:

Giza eskubideak bete-betean errespetatzea.

Askatasuna, berdintasuna, elkartasuna eta beste zenbait balio onartzea

Elkarrizketaren aldeko jarrera izatea (tolerantzia aktiboa).

MUNDUKO ZIBILIZAZIOA