4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu...

13
Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala 4.1. Amalur eta Kometa KOMETA: Choclori eta bere lagunei agur esan nienean, Boliviako mendietan barrena hegan joan eta Altiplanoa zeharkatu nuen; gero, Amazoniako Oihanera iristerakoan, euri asko eta haize gogorra hasi zuen. Zeruan nengoela, urrutian urakan bat hurbiltzen ikusi nuen. Lurrera jaisten saiatu nintzen, oihaneko zuhaitzen artean babesteko; baina, nire xingoletako bat zuhaitz baten adaburuan trabatu zen. Nire indar guztiekin saiatu nintzen huraxe askatzen, baina ezin. Urrutira begiratu eta urakana poliki-poliki niregana hurbiltzen ikusi nuen. A, ze beldur handia izan nuen une hartan! HAIZEA: Eta zer egin zenuen? KOMETA: Zuhaitzaren adaburuari tinko-tinko heldu nion, urakana niri minik egin gabe pasatuko zelakoan; baina haizea oso gogorra zen, ikaragarria, eta zuhaitzaren adaburua hautsi eta urakanak bere magalean hegan eraman ninduen. Oso azkar igo, eta hantxe bueltaka eta bueltaka ibili nintzen, beldurraren eraginez begiak itxita …Azkenean, poliki-poliki bueltak ema- teari utzi nion… den-dena gelditu zen eta nolako ustekabea begiak irekitzerakoan: Lurra oso-oso urrun zegoen eta nik ezin nuen hegan egin, noraezean nenbilen, espazioan haizerik ez dabilelako! Orduan, deika ari zitzaidan ahots bat entzun nuen. Lurra zen! AMALUR: Kaixo, Amalur naiz eta nire lurraldeen gainean ikusi zaitut luzaroan hegan; gogoz nenbilen zurekin hitz egiteko eta nola sentitzen naizen kontatzeko. Oso nekatua nago, lur jota; milioika eta milioika urte ditut eta denbora osoan oso zoriontsua izan naiz; nire azalean den-dena txu- kun eta harmonian gertatzen zen. Baina orain dela oso denbora gutxi, animalia-espezie be- rri bat agertu da: uste dut espezie horrek bere buruari gizakia esaten diola. Nik nire natur ba- liabide guztiak utzi dizkiet beren probetxurako erabiltzeko; baina, egia esan, izugarrizko lana ematen didate, eta lanari aurre egin ezinik na- bil. Hasteko, baliabideak bukatzen ari zaizkit eta, gizakiek baliabideak ongi erabiltzen ez dituztenez, ezin ditut suntsitu haiek sortzen dituzten hondakin guztiak. Lehengo egunean, Ilargirekin eta Eguzkirekin hizketan ari nintzela, kal- kuluak egin eta konturatu ginen gizakiek horrela ja- rraitzen badute, 2030. urterako ni bezalako bi pla- neta beharko dituztela; eta hori ezinezkoa da… Nola konponduko dut arazoa espezie horrek gainerako animaliekin eta landareekin harmonian bizitzen jarrai dezan? KOMETA: Baina arazoa ez da zurea, esan nion. Gizakiek aldatu beharko dute zure baliabideak kontsumitzeko duten mo- dua… 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur 1

Transcript of 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu...

Page 1: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

4.1. Amalur eta KometaKOMETA: Choclori eta bere lagunei agur esan nienean, Boliviako mendietan barrena hegan joan eta Altiplanoa zeharkatu

nuen; gero, Amazoniako Oihanera iristerakoan, euri asko eta haize gogorra hasi zuen. Zeruan nengoela, urrutian urakan bathurbiltzen ikusi nuen. Lurrera jaisten saiatu nintzen, oihaneko zuhaitzen artean babesteko; baina, nire xingoletako bat zuhaitzbaten adaburuan trabatu zen. Nire indar guztiekin saiatu nintzen huraxe askatzen, baina ezin. Urrutira begiratu eta urakanapoliki-poliki niregana hurbiltzen ikusi nuen. A, ze beldur handia izan nuen une hartan!

HAIZEA: Eta zer egin zenuen?

KOMETA: Zuhaitzaren adaburuari tinko-tinko heldu nion, urakana niri minik egin gabe pasatuko zelakoan; baina haizea osogogorra zen, ikaragarria, eta zuhaitzaren adaburua hautsi eta urakanak bere magalean hegan eraman ninduen. Oso azkarigo, eta hantxe bueltaka eta bueltaka ibili nintzen, beldurraren eraginez begiak itxita …Azkenean, poliki-poliki bueltak ema-teari utzi nion… den-dena gelditu zen eta nolako ustekabea begiak irekitzerakoan: Lurra oso-oso urrun zegoen eta nik ezinnuen hegan egin, noraezean nenbilen, espazioan haizerik ez dabilelako! Orduan, deika ari zitzaidan ahots bat entzun nuen.Lurra zen!

AMALUR: Kaixo, Amalur naiz eta nire lurraldeen gainean ikusizaitut luzaroan hegan; gogoz nenbilen zurekin hitz egiteko etanola sentitzen naizen kontatzeko. Oso nekatua nago, lurjota; milioika eta milioika urte ditut eta denbora osoan osozoriontsua izan naiz; nire azalean den-dena txu-kun eta harmonian gertatzen zen. Baina oraindela oso denbora gutxi, animalia-espezie be-rri bat agertu da: uste dut espezie horrek bereburuari gizakia esaten diola. Nik nire natur ba-liabide guztiak utzi dizkiet beren probetxurakoerabiltzeko; baina, egia esan, izugarrizko lanaematen didate, eta lanari aurre egin ezinik na-bil. Hasteko, baliabideak bukatzen ari zaizkiteta, gizakiek baliabideak ongi erabiltzen ezdituztenez, ezin ditut suntsitu haiek sortzendituzten hondakin guztiak. Lehengo egunean,Ilargirekin eta Eguzkirekin hizketan ari nintzela, kal-kuluak egin eta konturatu ginen gizakiek horrela ja-rraitzen badute, 2030. urterako ni bezalako bi pla-neta beharko dituztela; eta hori ezinezkoa da… Nolakonponduko dut arazoa espezie horrek gainerako animaliekin etalandareekin harmonian bizitzen jarrai dezan?

KOMETA: Baina arazoa ez da zurea, esan nion. Gizakiek aldatu beharko dute zure baliabideak kontsumitzeko duten mo-dua…

4. Unitateko JarduerakHaizea eta Amalur

1

Page 2: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

AMALUR: Nik ez dut uste gauza izango direnik; baina baietz espero dut, horrela jarraitzerikez dagoelako.

KOMETA: Ziur nago egin dezaketela; egia bada buru azkarrak direla kontu-ratuko dira nahitaez aldatu behar dutela.

AMALUR: Nire natur baliabideak agortzen ari direnez, beren bizimodua alda-tu beharko lukete, noski; baina horrez gain, kontu handiagoa izan beharko lu-

kete nire azalean bizi diren pertsonekin; bidegabekeria asko baitago eta ikusi dut bat-zuk besteak baino hobe bizi direla. Haietako batzuk beren onerako aprobetxatzen dira nire

baliabideez, eta askok ezer ere ez dute jateko… Ez ditut ulertzen, egia esan! Haien arteanzuzenagoak izan beharko lukete, eta horrela seguru nago konturatuko liratekeela eta ni

gehiago zainduko ninduketela. Baina haien artean moldatzeko gauza ere ez badira…

KOMETA: Lagunduko didazu jaisten? Horrela, zure mezua gizakiengana eramango dut; bainahorretarako, nire lagun bat aurkitu beharko dut: Haizea. Orduan, Amalurrek jaisten lagundu zi-

dan eta bidaia jarraitu nuen.

HAIZEA: Ba, nik zuri eta Amalurri lagunduko dizuet, nire lagun gizakiek beren kontsumo-ohitu-rak alda ditzaten bai kantitatez bai kalitatez. Izan ere, zure lagun Choclorekin batera bidegabekeria

asko daudela ikusi genuen; beraz, mundua iraunkorragoa eta zuzenagoa egin behar dugu.

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

2

Page 3: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

4.2. Jarduera Haizearekin garatzea4.2.1. Lurraren Adina, alderaketaHaizeak jarduera honen gaineko sarrera egingo du, ama lurra edo Amalur (Pachamama) agertzen den ipuineko atalaren erre-ferentzia eginez. Haizeak gogoeta hau eginarazi nahi digu: agortzen ari gara Ama Lurrak gure biziraupenerako eman dizki-gun baliabideak. Aldi berean, egoera horretara noiz iritsi garen nabarmendu behar du.

Kaixo guztioi; hementxe nago berriz ere, Pachamamak edo Amalurrek nire Kometari kontatu zionaren inguruan gogoeta egite-ko. Nik ez nekien baliabideak neurrigabe ustiatzen ari ginela eta hori, gainera, elkartasunik gabe eta beste herrialde batzue-tako haurrak kaltetuz egiten ari ginela, Chocloren jarduerarekin ikusi genuen bezala (2. Unitatea).

Begira, gauza bat proposatuko dizuet: testu hau arreta handiz irakurriko dugu eta, gero, denon artean ondorio pila bataterako ditugu.

Eman dezagun Gure Adiskide Lurraren historia osoa urtebetez gertatu dela; soilik urte batez:

Gure planeta urtarrilaren 1ean eratu zen; martxoaren 15ean, harri ezagunik zaharrenak agertu ziren;apirilaren hasieran, prozesu biologikoak hasi ziren, hau da, bakterioak eta algak agertu ziren; azaroaren22ra arte itxoin beharko genuen Nafarroako harririk zaharrenak eratu arte (garai Ordoviziarrean, hain zu-zen), eta azaroaren 29ra arte, lehorreko lehen landareak agertu arte; abenduaren 18an, narrastiak nagu-situ ziren (dinosauruak, etab.) eta, abenduaren 27an, ugaztunak. Abenduaren 31ko 22:00etan, gizakiaagertu da eta, urtearen azken segundoan, Industria Iraultza gertatu da.

Idatzi hemen zuen ondorioak• Zenbat denbora daramagu gizon-emakumeok Lurrean?• Noizdanik hasi gara Lurraren baliabideak neurrigabe ustiatzen?• Zuen iritziz, bidezkoa al da guk Ama Lurrari horrelako trata-

mendua ematea?

3

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Page 4: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

4.2.2. Gure Aztarna EkologikoaAmalurrek kontatu digun bezala, gu Ama Lurra hondatzen eta haren baliabideak agortzen ari gara; baina ikusi duzue hori oraindela oso gutxi hasi dela eta arazoa konpontzea gure esku dagoela.

Lurra izaki bizidun bat bezalakoa da; sistema itxi bat bezala funtzionatzen du eta, ziklo biologikoen bidez, berez bir-sortzen da eta bere baliabideak berritzen ditu. Baina ziklo horiek oso poliki doaz, oso geldoak dira, geldo-geldoak…

Adibidez, denek ezagutzen duzuen uraren zikloa.

Uraren zikloaren eskema

Eta gauza bera Lurrean gertatzen diren prozesu guztiekin, esate baterako:• Planetak landareen bitartez hartzen du arnasa eta, horrela, CO2 berritzen du• Izaki bizidunek sortutako hondakinak ezabatzen ditu; adibidez, udazkenean zuhaitz-hostoak ezabatzen ditu lurra

ongarritzeko.

Baina zer gertatu da azken 40 urtean? (Lurraren adinaren azken segundoan)”. Guk, gizakiok, ziklo horiek aldatu ditugueta, horren ondorioz, Lurrak ezin ditu berritu guk sortzen ditugun hondakin guztiak; gainera, erabiltzen ditugun baliabideakagortzen ari gara.

Esadazu zer natur baliabide erabiltzen ditugun eta sailka itzazu berriztagarritan eta ez-berriztagarritan:

Berriztagarriak: Ez Berriztagarriak:

4

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Page 5: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

5

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Orain AZTARNA EKOLOGIKOA zer den azalduko dugu. Bizitzeko erabiltzen ditugun baliabide guztiei esaten diegu AZ-TARNA EKOLOGIKOA: adibidez, lehengaiak, elikagaiak, energia, horretarako erabiltzen dugun lurzorua, guk sortu eta Lurrakezabatu behar dituen hondakinak, uraren erabilera.””

Jar itzazue taula honetan guk bizitzeko erabiltzen ditugun hainbat gauza:

Orain, Interneten sartu eta begiratuko dugu ea zer lehengai erabili ditugun eta zein diren lehengaiak ekoizten dituztenherrialde nagusiak.

Lehengaiak: Herrialde ekoizleak:

Gure aztarna ekologikoa txikia bada, ez dago arazorik, Ama Lurrak (Pachamamak) guk kontsumitzen duguna birsortzeko ahal-mena duelako; gainera, guk gastatzen dugun abiada berean. Baina, gaur egun planetan uzten ari garen aztarna askoz ere han-diagoa da eta Lurrak ez du birsortzeko ahalmenik; hau da, horrela jarraitzen badugu, 2030. urtean gurea bezalako 2 planetabeharko ditugu bizitzen segitzeko eta hori, jakina, ezinezkoa da, Ama Lurra bakarra delako, Ama Lur bakarra dugulako.

Page 6: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

6

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Aztarna ekologikoa, gainera, ez da berdina planetako herrialde guztietan. Hona hemen grafiko bat; hainbat herrialde etahaien aztarna ekologikoa ageri dira.

Planeta Vivo 2008 Txostena. WWF ADENA INTERNATIONAL

Zuen ustez, zergatik da aztarna ekologikoa horren desberdina gure planetako herrialde batetik bestera?”

Arazo horren eragile nagusia gure KONTSUMOA da, neurrigabea eta izugarria delako. Behar baino gehiago kontsumitzendugu; gure premien gainetik kontsumitzen dugu”

“Idatzi hemen zer behar dugun bizitzeko”:

Orain alderaketa bat egingo dugu: gure bizitzan zer kontsumitzen dugun eta egiazki bizitzeko zer behar dugun”. “Kont-sumitzen dugunaren laukian idatzi ditugun gauzetatik, zein dira egiazki beharrezkoak gure bizitzan?

Zenbat kontsumitzen dugun jakiteaz gain, oso garrantzitsua ere izaten da nola eta zer produktu mota kontsumitzen du-gun jakitea. Gure kontsumo-moldeak kaltea eragiten dio gure planetari, eta kaltea ere, planetan gurekin bizi diren beste pert-sona batzuei.

Ba al dakizue zertaz ari naizen? Idatzi ingurumena eta herrialdeak errespetatzen dituzten kontsumo-formak, elkartasunean oina-rritzen diren kontsumo-formak: hau da, gure planetako ingurumenari eta beste pertsona batzuei kalte egiten ez dieten kontsumo-formak.

Page 7: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

4.2.3. Munduko Ingurumen eta Gizarte Arazoen Sarea: OndorioakOrain jolasean arituko gara, orain arte ikasitako guztia kontuan hartuta. Harreman-mapa bat erabiliko dugu gure kontsumoak pla-netako arazoei nola eragiten dien ikusteko; bai ingurumeneko arazoei bai gizarte arazoei.

Munduko ingurumen eta gizarte arloko arazoen inguruko mapa kontzeptuala

7

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Page 8: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

8

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Mapa hori paper erraldoi batean marraztuko dugu, gure ikasgelako pareta osoa hartuko duena. 4 taldetan banatuko gara etatalde bakoitzak maparen alderdi desberdinak ikusiko ditu, laukiek dituzten koloreen arabera”

1. Taldea: Natur baliabideen gaineko presioa, desertizazioa eta basogabetzea

2. Taldea: Hazkunde neurrigabea, industria ekoizpena eta nekazaritza ekoizpena

3. Taldea: Lurzoru eta ur kutsadura, desertizazioa eta basogabetzea

4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza

Irakaslea: Balio sistema, armamentismoa / hazkunde iraungaitza eta berotegi efektua

Talde bakoitzarentzako fitxa (materialak) hauek erabiliko dituzue marrazkiak edo argazkiak mozteko eta dagokion panele-an jartzeko, gainerako ikasleei hori zergatik egin duzuen azalduta.

Aldizkariez eta egunkariez gain, argazkiak edo albisteak ere bilatu behar dituzue, fitxak zer eskatzen dizuen kontuanhartuta. Era berean, Interneten bilatu behar duzue.

Kontzeptuzko mapa guztia betetzerakoan, ondorioak aterako ditugu; era berean, arazoa konpontzeko zer egin dezake-gun ikusiko dugu, jardueraren azken fitxa beteta. Hau da: ZER EGIN BEHAR DUGU ARAZOA ALDATZEKO?

Bukaeran, Petersen maparekin eta bere edukiekin ere lotu dezakegu (1. unitatean landutakoa), arazo horien ondoriorik la-rrienak non dauden aztertzeko.

Azken emaitza paretan utziko dugu unitate didaktiko guztiak bukatu arte.

Page 9: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

4.4. Materialak4.4.1. Kontzeptuzko maparako fitxak

1. TALDEA:

NATUR BALIABIDEEN GAINEKO PRESIOA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Gure lehengai-kontsumoari buruzko argazkiak edo albisteak: zura, ikatza, gasolina (petrolioa), mineralak…

DESERTIZAZIOA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: urik eza, urtegien eraikuntzak, basamortuak… ur-kontsumo neurrigabeak

BASOGABETZEA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: zuhaitz mozketak, nekazaritza soroak, abeltzaintzarako zelai handiak, janaria…

9

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Page 10: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

2. TALDEA:

HAZKUNDE NEURRIGABEA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: hiriak, eraikinen eraikuntzak, jendea, bizi-kalitatea…

INDUSTRIA EKOIZPENA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: lantegiak, kutsadura, arropa, dendak, supermerkatuen publizitatea…

NEKAZARITZA EKOIZPENA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: nekazaritza soroak, nekazaritza, kontsumitzen ditugun elikagaiak, supermerkatuen publizita-tea…

10

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Page 11: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

3. TALDEA:

LURZORU ETA UR KUTSADURA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: ibai kutsadura, arriskuan dauden ur-animaliak, ura aurreztea…

AIRE KUTSADURA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: lantegiak, aire kutsadura, atmosferako CO2 kopurua… autoen publizitatea…

ELIKAGAI EKOIZPENA MURRIZTEA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: munduko gosea, kontsumitzen ditugun elikagaiak, gehiegi jatea, obesitatea, publizitatea…

11

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Page 12: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

4. TALDEA:

ENERGIAN GERO ETA GASTU HANDIAGOA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: energia gastua, etxeko argiaren erabilera, energiaren inguruko publizitatea; gas naturala, ga-solina….

LURZORUAK HIGATZEA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: zuhaitz mozketak, uholdeak, nekazaritza erabilerak, nekazaritza-elikagaiak….

ANIMALIEN ETA PERTSONEN HERIOTZA

Prentsan, aldizkarietan eta Interneten bilatzeko:

Argazkiak edo albisteak: animaliak eta pertsonak errepidean hiltzea, goseak eragindako heriotzak, lehorteak eta bestekausa natural batzuek eragindakoak.

12

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Page 13: 4. Unitateko Jarduerak Haizea eta Amalur - fpsnavarra.org · 4. Taldea: Energian gero eta gastu handiagoa, lurzoruak higatzea eta animalien eta pertsonen heriotza Irakaslea: Balio

13

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa · Kometen Planeta · 4. Unitateko Jarduerak · Ikasleentzako materiala

Zer egin behar dugu arazoari konponbidea emateko?Munduko ingurumena eta gizartea iraunkorragoak izatearen aldeko dekalogoa

1.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

2.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

3.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

4.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

5.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

6.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

7.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

8.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

9.______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

10._____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Sinadurak: