457 guaixea

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 28, ostirala • 2. aldia • 457. zenbakia Bihar Arbizun egungo duatleta onenak lehiatuko dira. Goizez, haur duatloia izanen da, arratsaldean, berriz, helduena Igande goizaldeko ordubietan ordu aldaketa egingo da Kirolak >> 11 Kultur Bitartekari Zerbitzua boluntarioekin aurrera >>5 Kulturen arteko zubi lanak egiten dituzte boluntarioek. Sakana 2020 Plan Estrategikorako ekarpenak 4ra arte >>5 Irurtzunen lau proiektu aurrekontu parte-hartzaileetan >>7 Bakaikuko inkesta emateko aste bat gehiago >>7 Goi tentsioko linearen kontra igandean >>8 Natxo de Felipe Haize Berriak bandarekin Bihar, Altsasun, 17:00etan eta 18:30ean >>14 Arbizuk irabazi du Futsal Sakana txapelketa Racing San Migelekin launa berdindu ondo- ren, penaltitan lortu zuten garaipena arbi- zuarrek >>12 Altsasuko historiaren atal baten aurkezpena Altsasu Memoria taldeak gaur aurkez- tuko ditu 1950 urtera arte jaso dituen istorio izkutuak >>6 Sakatxartel asteburuak sariak banatuko ditu Beleixeguaixe txartela dutenek asteburuan erosteko erabiltzen badute, zozketan sartuko dira >>5

description

 

Transcript of 457 guaixea

Page 1: 457 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 28, ostirala • 2. aldia • 457. zenbakia

Bihar Arbizun egungo duatletaonenak lehiatuko dira. Goizez,h a u r d u a t l o i a i z a n e n d a ,arratsaldean, berriz, helduena

Igande goizaldekoordubietan ordu aldaketaegingo da Kirolak >> 11

Kultur Bitartekari Zerbitzuaboluntarioekin aurrera >>5

Kulturen arteko zubi lanak egiten dituzte boluntarioek.

Sakana 2020 PlanEstrategikorakoekarpenak 4ra arte >>5

Irurtzunen lauproiektu aurrekontuparte-hartzaileetan >>7

Bakaikukoinkestaemateko astebat gehiago

>>7

Goi tentsiokolinearenkontraigandean

>>8

Natxo deFelipe HaizeBerriakbandarekinBihar, Altsasun,17:00etan eta18:30ean >>14

Arbizukirabazi duFutsal SakanatxapelketaRacing San Migelekinlauna berdindu ondo-ren, penaltitan lortuzuten garaipena arbi-zuarrek >>12

Altsasukohistoriarenatal batenaurkezpenaAltsasu Memoriataldeak gaur aurkez-tuko ditu 1950 urteraarte jaso dituen istorioizkutuak >>6

Sakatxartelasteburuaksariakbanatuko dituBeleixeguaixe txarteladutenek asteburuanerosteko erabiltzenbadute, zozketansartuko dira >>5

Page 2: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Musika Mantren kontzertua. Martxoaren28an, ostiralean, 20:00etanAltsasuko Namaste zentroan. Tokiahartzeko deitu 669 616 913ra.

Pablo Carbonell. Martxoaren 28an,ostiralean, 22:30ean Olatzagutikokultur etxean.

Natxo eta otsoa. Martxoaren 29an,larunbatean, 17:00etan eta18:30ean Altsasuko Iortia kulturgunean. Haize Berriak banda etaNatxo de Felipe.

Akordeoi kontzertua. Martxoaren29an, larunbatean, 19:00etanOlatzagutiko kultur etxean. PabloSarasate kontserbatorioko ikasleak.

Haur kantari jaialdiak. Martxoaren30ean, igandean, 18:30ean EtxarriAranazko kultur etxean. EuskalKantuzaleen Elkartea.

Antzerkia Konpost eroak. Martxoaren 29an,larunbatean, 18:00etan Irañetakofrontoian. Zirika Zirkus.

Eskola ondoko jolasak.Martxoaren 30ean, domekan,17:00etan Olatzagutiko kulturetxean. Tdiferencia.

ProiekzioaIrango mendietan eskiatzen.Martxoaren 29an, larunbatean,19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Ruth Aguado.

ZinemaDías de pesca en la Patagonia.Martxoaren 28an, ostiralean,21:45ean eta martxoaren 30ean,domekan, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Agosto. Martxoaren 28an,ostiralean, 22:00etan eta 30ean,domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

Ernest eta Celestin. Martxoaren

30ean, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Mendi irteeraUrbasa berezia. Martxoaren30ean, igandean. AltsasukoMendigoizaleak.

Txirrindula irteerakLarregoiko. Martxoaren 30ean,domekan, 8:30ean AltsasukoZumalakarregi plazatik eta 9:20anBioitza kanpinetik. 57 km. Burundamendi bizikleta taldea.

Erakusketak Pintura erakusketa kolektiboa.Martxoaren 30era arte IrurtzungoLa Tahonan eta Pikuxarren.

Saiak, elfoak, mariorratzak,gizonak eta emakumeak.Apirilaren 5era arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domekan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean.

Clarity. Apirilaren 6ra, astegunetan18:00etatik 20:00etara etalarunbatetan 11:00etatik14:00etara Irurtzungo udaletxekobatzar gelan. Crana fundazioa.

HitzaldiakHondakinenerrausketa/balorizazioa.Martxoaren 28an, ostiralean,19:00etan Irurtzungo udaletxean.Hizlariak: Cementos Portland, 3MBeta Olatzagutiko Udalekoordezkariak.

Erabakitzeko eskubidea.Martxoaren 29an, larunbatean,11:30ean Etxarri Aranazko kulturetxean. Hizlariak: Jose Miguel Nuin(IUN-NEB), Alvaro Baraibar (GeroaBai) eta Bixente Goikoetxea (EHBildu).

Bestelakoak Memoria I: 76-1950. Martxoaren28an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.Altsasu Memoria.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 28an, ostiralean,20:00etan Irurtzun, Uharte Arakil,Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz,Bakaiku, Altsasu eta Olaztin. Hilekoazken ostiraleko elkarretaratzea.

247 taupada lurrarekin. Autopistaelektrikoen kontrako eguna.Martxoaren 29an, larunbatean,10:00etatik aurrera Iturmendin.Martxoaren 30ean, igandean,9:00etatik aurrera Irurtzundikmendi martxa.

Euskaraz Bizi Egun txikia.Martxoaren 29an, larunbatean,18:00etatik aurrera EtxarriAranazko plazan. EHE .

Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 30ean, domekan,20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Sakanako LangabetuenAsanblada. Martxoaren 31n,astelehenean, 15:30ean AltsasukoGure Etxea eraikinean.

Irati IgoaZORIONAKmaittia!Jadanik 13 urte! Egunona pasa familia guz-tiaren partetik. Askomaite zaitugu!

Inhar eta EkhiZORIONAKpottokok!!

Zuek zarete gure Ekhia eta Inharra. Aupa zuek!!!

Maite zaituztegu.

Garazi GarasaGuerrero ZORIONAK printzesa!! Ho-gei urte maitea, gure nesakixarmanta. Faltan sumatzenzaitut. Maite zaitut, maitea.Munduko muxu guztiak zuretzat. Manoli.

Olatz ArregiApirilak 2a iristear dagoeta, 7 urte beteko dituzu!!Primeran pasatzea esperodugu eta ea merienda goxobat prestatzen duzun. ZORIONAK eta muxu asko.

Garazi GarasaGuerreroZORIONAK maitea!! Mun-duko muxu guztiak zure-tzat, politta!! Faltan soma-tzen zaitut… Izeba MariaJosefa.

Garazi GarasaGuerrero ZORIONAK ratita! Zure hu-tsunea nabaritzen dut. Mai-te zaitut. Hogei muxu zure-tzat, nire ratita hori. Joseba.

Aitz eta JabiZORIONAK Aitz eta Jabi!!Astelehenien, Aitzek estrei-na urtia . Jabik, urteen ba-tzuk geixoo. Primeran os-patu, bikote. Asko nehi di-zubiau. Itxekuek.

Nahia SenarOrmazabalLarunbatean 8 udaberri be-teko dituzu loretxo! Segiorain bezain alai eta maita-garria izaten. Muxu askodenon partez.

Alain AlberdiGarciandiaZORIONAK guapisimo zure14. urtebetetzean!! Familiaguztiaren partetik, jarraituorain arte bezain jatorra.

AitzZORIONAKAitz!! Urtebete poztasunaoparitzen, ttikitto!! Muxu haundi bet itxeko denen partetik.

marsuak-apiribilak 28-4Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

AtikiltZORIONAKeta musuasko gure mutiko han-diari bere 8. urtebete-tzean.

Page 3: 457 guaixea

Txir

rind

ular

ien

harr

obi.

Bur

unda

Tal

deak

Alts

asuk

o Io

rtia

Kul

tur

Gune

an e

gin

zuen

201

4ko

aurk

ezpe

na. P

ablo

Jim

enez

ek z

uzen

tzen

duen

klu

bak

291

bazk

ide

ditu

eta

26.

000

euro

koau

rrek

ontu

a er

abili

ko d

ude

nbor

aldi

ari a

urre

egite

ko. E

skol

etat

ik h

asita

jube

nile

tara

ino,

guz

tira

38tx

irri

ndul

ari t

reba

tuko

dira

. Hor

reta

z ga

in,

zikl

otur

ism

o ta

ldea

n 25

kide

eta

BTT

tald

ean

45ki

de a

ritz

en d

ira.

Aur

ten

10 la

ster

keta

ant

olat

uko

ditu

Bur

unda

klu

bak.

Aur

kezp

en e

kita

ldia

nom

enal

ditx

oa e

gin

zitz

aien

Bur

unda

tikGi

puzk

oako

kad

etee

n CA

Fta

lder

a sa

lto e

gin

duen

Mai

alen

Ara

men

diar

i eta

txir

rind

ular

itza

utzi

due

net

a B

urun

dan

treb

atu

zen

Jorg

e A

zanz

ari.

Bur

unda

Txi

rrin

dula

ri T

alde

a 20

14Guaixe • 2014ko marsuaren 28a Burunda Txirrindulari taldearen aurkezpena 3

BA

BES

LEA

K

Kad

etea

k (8

). J

osu

Gab

iron

do, A

lex

Unz

illa,

Ene

ko V

ilar,

Asi

er J

uane

z, R

aul G

rana

do, O

ihan

Vin

agre

, Hod

ei Z

ia e

ta A

sier

Etx

eber

ria.

B

abes

leak

: Que

sos

Alb

eniz

eta

Mak

or.

Entr

enat

zaile

a: T

omas

Mar

tine

z.

Esko

lak

(24)

. Has

iber

riak

: Pab

lo S

enos

iain

, Jon

Aie

rbe,

Eka

itz

Pere

z, Ik

er B

egir

ista

in, M

ikel

Liza

rrag

a, A

sier

Etx

eber

ria,

Mik

el R

egil,

Leo

nard

o M

aced

o, A

itor

Bar

anda

lla, A

nder

Vill

alob

os,

Mik

el U

nzill

a et

a Ju

len

Gue

rrer

o. K

imua

k: J

on C

ham

orro

, Oih

an E

txeb

erri

a, M

artz

el E

txeb

erri

a,Ik

er M

inte

gi e

ta W

illy

Isra

el T

orre

s. H

aurr

ak: U

nai V

illal

obos

, Jon

And

er B

orre

ga, A

iletz

Las

a,Io

su E

txeb

erri

a, B

arka

rne

Gon

zale

z et

a Io

su J

aka.

B

abes

leak

: Kat

eald

e, T

asca

Don

Jos

e, C

afes

San

Don

ato

eta

Carb

uran

tes

Aza

zeta

. En

tren

atza

ileak

: Iña

ki L

asa,

Rub

en A

ram

endi

a, J

esus

Etx

eber

ria

eta

Gor

ka M

inte

gi.

Juni

orra

k (6

). M

ikel

Age

rre,

Asi

er O

rmaz

abal

, Iba

i Azu

rmen

di, A

ritz

Irig

oien

, Ene

ko A

ram

endi

aet

a A

lvar

o Ro

sado

.B

abes

leak

: Que

sos

Alb

eniz

eta

Mak

or.

Entr

enat

zaile

ak: A

ndoi

tz A

zurm

endi

, Iña

ki R

omer

o et

a Jo

n Ir

igoi

en.

HA

SIB

ERR

IAK

Page 4: 457 guaixea

Finantza EtikoakGuaixe • 2014ko marsuaren 28a4 iritzia

Azken urte hauetan ikusi ditu-gunak ikusi ondoren (preferen-teak, zor subordinatua, erreska-teak...) zaila egiten zaigu pentsa-tzea bi hitz horiek, finantzak etaetika, batera joan daitezkeenik.Baina badaude jarduera finantza-rioa beste modu batera burutze-ko prest dauden proiektuak etaberaiengan pentsatu behar izandut aurkeztu den Sakana 2020Plan Estrategikoari buruzkoberriak ikustean.

Garapen iraunkorrerako lagun-tza finantzarioa eskatzerakoanezagunenak zaizkigun Caixa,BBVA, Santander eta bestelako-etara jo beharrean, jo genezakebaita onura desberdinak kon-tuan hartzen dituzten beste era-kunde batzuetara; onura ekono-mikoa, noski, baina soziala etaingurumenarekikoa ere kontuanhartzen dituztenetara. Honelakoentitateen artean batzuek luza-ro daramate lanean gure artean,

Triodos Bank edo Fiare dira eza-gunenak. Beste batzuk lehenen-go pausoak ematen ari dira, adi-bidez Koop 57, Katalunian sortuzena 1996an eta orain EuskalHerrian ere zabalduko dena. Eko-nomia sozialaren barnean kokadaitezken proiektuak finantza-tzen dituzte eta, noski, aurreztai-leen gordailuak jasotzen dituztehorretarako. Horregatik denokhartu dezakegu parte sistemaberri honetan.

Gure diruak gizarte bidezkoa-go eta berdintsuago bat sortzekodugun potentzialaz ohartzenbagara aldaketa hurbilago izan-go dugu. Zein jarduera finantza-tzen dugun eta nolako gizarteaeraiki nahi dugun erabakitzeagure esku dago. Zeini eta zerta-rako uzten diogun gure diruaerabaki garrantzitsua da gizar-te osoarendako, gogoeta sakon bategitea eskatzen digun erabakia,baita gure instituzioei ere.

Zertaz idatzi? Zer komunikatu?Betiko topikoetan erori beharote? Polemikari ateak ireki? Pro-bokazioaren iratzargailua mar-txan jarri esnatzeko? Larunba-teko Iruñeko manifestazioaz?Idatz litekeen adjektiboa hauta-tzea, zaila. Ugaria eta arrakas-tatsua, batzuentzat; orain gutxiNafarroan aldaketa politikoaaldarrikatzeko deialdiak izan-dako erantzun jendetsu eta masi-boarekin alderatuta. Adjektiboonargarria lotzeko beldurra.“Hilaren 22an euskararen alde,euskararen aurkako erasoaksalatzeko eta euskaraz bizitzekoeskubidea babesteko manifesta-zioak” ez zuen erantzun hobeamerezi eta behar?

Ezkortasunaren arriskua baz-tertzeko terapia, bizi dugun ego-era eta geure buruak nahiz joka-moldeak ulertzeko errezeta sare-tik iritsi zaigu. Itsumenarenaurkako antidoto bikaina. Sare-an bolo-bolo dabilen “Espainiarlaguna: Moreno Cabrerari elka-rrizketa TVE” delakoa. Erdaraz,bai, gazteleraz. Baina euskaldu-nok behin eta berriz entzun beha-rrekoa. Bertsio originalean izanarren ez digu kalterik egingo.Mesede galanta, bai. Julio Soto-ren Nazioa den hizkuntza, Eus-kara, maiuskulaz, aintzat hartueta baloratzera eraman gaitzake-ten hitz argi bezain garbiak. Iñi-go Aranbarrik Berrian laburbil-tzen duenez “Moreno Cabreraespainiarrekin adiskidetzen zai-tuen pertsona horietakoa da.Bestela esanda, norbera ere jarre-ra negargarrietan ez erortzekoantidoto ezinbestekoa.”

Norberak erabaki behar zeindiren bere “jarrera negarga-rriak” eta jokaera aldatu, jaki-na.

Entzuteko: Idatzi bilatzailean:Entrevista a Juan Carlos MorenoCabrera en "Para todos La 2" edowww.youtube.com/watch?v=rA2ghdnDoDM

Aizpea, Irurtzungoeuskaltzaleen topagunea

Errehabilitazio fisikoa funtsez-koa da Josefina Arregui Klinika-ko erabiltzaileen tratamenduan.

Gure Klinikan errehabilitaziofisikoa ematen zaie OspitaleratzeUnitateko eriei eta Eguneko zen-troaren erabiltzaileei (behar bal-din badute). Gainera, Errehabi-litazio Anbulatorioko zerbitzuaere ematen da.

Duela 10 urte baino gehiagosortu zen Josefina Arregui Kli-

nikako Errehabilitazio Anbula-torioaren zerbitzua, zaharrenerrehabilitazio fisikoaren beha-rrak asetzeko.

Helburua da bakoitzaren baldin-tza fisikoak ahal diren onenakizan daitezela, autonomia etabizitza kalitatea handiagoak lor-tzen baitira horrela.

Zaharren patologia eta eritasunohikoenak tratatzen dira (neuro-logikoak, hezurretakoak, arnas

aparatukoak, kardiobaskularrak,endekapenezkoak…).

Gorputz ariketa da tratamen-duaren oinarria. Horren bidezbaldintza fisikoaren zenbaitalderdi lantzen ditugu: indarra,erresistentzia, arintasuna, oreka,ibiltzea, gaitasun aerobikoa…norberaren beharrei egokituakbeti.

Bakarkako saioak dira, Klini-kako fisioterapeuta batek zuzen-

duak. Bakoitzak 60’ irauten du,astean 1-5 egunetan.

Fisioterapeutak lehen baloraziobat egiten du eta zehazten dituxedeak eta errehabilitazio saio-en maiztasuna.

Tratamenduaren hasieranaurreikusitako helburuak bete-rik, alta agiria ematen zaio era-biltzaileari.

Josefina Arregui

hara zer dien

Errehabilitazio anbulatorioa Josefina Arregui klinikan

gutunak

Karabinak eta heriotzaMaider Jaka

Sabelaren alde batetik sartu zenperdigoia, bidean topatutako hes-te buelta guztiak zulatu zituen etasabelaren beste aldetik atera zen.Odol hustuz joan zen eta peritoni-tisak izugarrizko oinazeak sortuzizkion. Bi egunez hil ezinik egonzen gure katutxoa. Inork ez dumerezi honelako heriotzarik.Herrietan ohituta gaude haurraketa ez hain haurrak txori, katu etazuhaitzei tiro egiten ikusten. Kara-binak egokitutako lekuetan “dia-na” ezberdinei tiro egiteko dira,INOLA ERE EZ animalia edozuhaitzei tiro egiteko. Hegaztiaketa landareak ingurumen legeekbabesten dituzte, eta etxeko anima-liei tiro egitea berriz kode pena-

lak zigortzen du. Tratu txarrakdira!! Batean nahiz bestean ISU-NAK jaso daitezke. Tristea dahorrelako argumentuetara jobehar izatea, onez-onean ez al duguulertzen gu ez gainerako izaki bizi-dunei ere errespetua zor diegulaeta bizitzeko eskubidea dutela?

astekoa

Rosa Otxoa-Errarte Goikoetxea

barrutikkanpora

Sareraterapia bila

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta

Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Felix AlzelaiARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Atal honetan ahalik eta iritzi gehienek tokiaizan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZ DAONARTUKO. Karaktere kopuru horretatikgorako gutun guztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak, telefonoa, helbideaeta Nortasun Agiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunak asteazkeneko goizekohamarretarako egon behar dira gurean;bestela, ez da aste horretan publikatuko.Guaixe aldizkariak ez du bere gain hartzenderrigorrez, aldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.Zure iritzia helarazteko: Foru plaza 23, 1Altsasu; [email protected] edo 948564 275 telefonoa.

Toti Martinez de Lezea Etxarrin:

Andra Mari ikastolak gonbidatuta, Toti Martinez de Lezea idazle ezaguna

Etxarri Aranatzen izan zen asteazkenean. Hiru topaketa egin zituen. 5 urte-

ko umeei Bazen behin... bildumako ipuinak kontatu zizkien eta LH3-ko ikas-

leekin Nurren abenduren inguruan aritu zen. Azkenik, hitzaldi irekia eskaini

zuen txiki geratu zen Kultur Etxean.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a 5

sakanerria >>TXIRRINDULARIA ZAURITUTA: Astelehe-nean, 22:12an, auto batek txirrindulari batharrapatu zuen Akinorruti industrialdean.Kolpearen ondorioz, 50 urteko txirrindu-

laria ezponda batera erori zen. Handik Al-tsasuko parkeko suhiltzaileek atera beharizan zuten. Ospitalera eraman zuten.

Apirilaren 3ra arte aurkeztudaitezke [email protected]

Astelehenean hasi zuten Iker Man-terolak (Sakanako Garapen Agen-tzia), Susana Mendinuetak (Ceder-na-Garalur) eta Joseba Garmendiak(Sakantzen Sarea) Sakana 2020 PlanEstrategikoa (SPE) aurkeztekoerronda. Altsasun 25 bat pertsona-ren aurrean eman zuten planarenberri. Irurtzungo udaletxean 22 bil-du ziren asteartean eta Etxarri Ara-nazko kultur etxean, berriz, doze-na inguru izan ziren SPEren berrijaso zutenak herenegun.

Manterolak planaren aurreka-rien inguruan azalpenak emanzituen. Garmendiak hartu zion leku-koa planaren lau esparruen ardatznagusiak azkar batean errepasatze-ko. Mendinuetak, berriz, planarenkudeaketaren nondik norakoakazaldu zituen. Azalpen guztienjarraipen egokia egiteko Sak-in kon-tsulting-eko kideek argibideak jaso-tzen zituen liburuxka banatu zietenparte-hartzaileei sarreran. Galde-erantzunen txanda zabaldu zenondoren eta planaren finantziazioa,emakumearen parte hartzea, elkar-lana eta beste izan ziren hizpide.

SPE www.sakanagaratzen.com-en kontsultatu daiteke. Atari bere-an prozesu parte-hartzailean zeharlan-talde bakoitzean egin direndiagnostiko osoak eta AMIA tau-lak kontsulta daitezke. SPE aberas-teko sakandarrei ekarpenak egiteaeskatu diete eta horretarako epeaapirilaren 3ra arte dago [email protected] hel-bidera bidali behar dira ekarpenak.Lan batzordeak aztertu eta Saka-nako Sozio-ekonomia Behatokiakapirilaren 12rako azken oniritziaemanen dio planari. Udaletan aur-keztuko da oniritzia emateko.

Dozena bat sakandar berri, 7emakumezko eta 5 gizonezko,kulturen arteko zubi lana egiten aridira

Hezkuntza, osasuna, gizarte zer-bitzuak, udalak, aisia… arlo uga-ritako profesionalek jo izan duteSakanako MankomunitatearenImmigrazio Zerbitzura kezkatuta:Afrika ipar-mendebaldetik,Magrebetik, etorritako pertsone-kin elkar-ulertzeko benetako zail-tasunak zituzten. Immigrazio Zer-bitzuak Bitartekaritza Zerbitzuajarri zuen martxan. Baina huramantentzeko beharrezko diru-laguntzak urrituz joan dira. Ezhorrela, elkar ulertzearen premia.

Egoera ikusita azaroan eta aben-duan jatorri magrebdarreko 12sakandar berri kultur bitartekariizateko trebatu zituen ImmigrazioZerbitzuak. Jasotako trebakuntza-ren ondoren boluntario gisa aridira kultur bitartekari lanetan,batean eta bestean. Hala, prestakun-tza saio horiei esker BitartekaritzaZerbitzuaren jarraipena bermatu-ta dago, urte guztirako. HorrekMagrebetik Sakanara etorritakopertsonekin elkar ulermena erraz-

tuko du. Bateko eta besteko kultu-ren arteko zubi lana eginen duteboluntarioek eta Bego Zestau Barai-bar teknikariak esan digunez, “elka-rren arteko elkarbizitza osasun-tsuago eta baikorragoa izanen da”.

Beharra izanez geroBitartekari Zerbitzuaren premiaduen pertsonak Mank-eko Immi-grazio Zerbitzuarekin harremane-tan jarri beharko du (648 070 710telefonoa edo [email protected] e-posta). Teknikaria-

ri eskaera zehaztu ondoren, berajarriko da boluntario taldearekinharremanetan guztia behar beza-la lotzeko.

Sakandar berriek bermatuduten Bitartekaritza ZerbitzuaMagrebetik etorritako pertsone-kin ulertzeko erraztasuna edolaguntza behar duten pertsonek,taldeek edo erakundeek eska deza-kete. Baita Afrika iparraldetiketorritakoek ere, profesionalekin,erakundeekin edo pertsonekinulertzeko premia baldin badu.

SakandarrakIruñean hizkuntza-politika aldaketaaldarrikatzenEguraldiari aurreeginez larunbatarratsaldeanmakina batsakandarrekparte hartu zuenNafarroako eus-kal komunitate-ak deitutako manifestazioan. Aka-beran, euskararen gizarte erakun-deen Kontseiluko buru Paul Bilbaokhartu zuen hitza eta adierazi zuenNafarroan desio den aldaketa ez delabenetakoa izanen “gu guztiok kon-tuan hartuko gaituen hizkuntza-poli-tika bat abiarazten ez bada”. Bilbaok esan zuenez Nafarroan eus-karaz bizitzea aldarria izatetik erre-alitate bihurtzeko denen artean bal-dintza berriak sortu behar dira.Horretarako Nafarroako euskaltza-leei elkarlanerako deia egin zien, eus-kararen normalizazioan urratsakemateko. Kontseiluko buruak nabar-mendu zuenez, “pertsonak garaaldaketaren gakoa, eta gutako bakoi-tzak ekin behar dio gako izateari.Gu gara aldaketa eragingo dugunak,eta ez dugu hutsik egingo”. Euska-raz bizitzeko deia egin zuen.

SAKANA

Sakanako Plan Estrategikoa herritartzen

Plana ezagututa ekarpenak egiteko aukera dugu sakandarrok.

Makina bat kultura bizi dira Sakana, bakoitza bere bereizgarriekin.

» »»

Boluntarioek bermatu dutekulturarteko bitartekaritza zerbitzua

AurrenekoSakatxartelasteburuaSakanako euskarazko hedabideaklaguntzeko Bierrik fundazioko babes-le egin dira 1.570 sakandar eta Belei-xeguaixe txartela eskuratu dute.Asteburu honetan txartel hori era-biliz Sakanako merkataritza lagun-tzeko eta saria irabazteko aukera ereizanen dute sakandar horiek. Saka-txartel Asteburua baita hau. Beleixeguaixe txartela Sakanako 80establezimendutan baino gehiago-tan erabili daiteke urte guztian, etaerosketetan deskontuak eta abantai-lak eskuratu. Asteburu honetan, txar-telarekin erosketa eginda, Bierrik fun-dazioko babesle guztiak bi sariren zoz-ketan sartuko dira: bata, bi lagunendakobazkaria Astizko aterpean eta Men-dukilo kobazulorako bi sarrera eta, bes-tea, Iortiako zinemarako hilabetekobi abonu eta Beleixeguaixe txartel batopari. Erosketa egiterakoan datuakpapertxo batean jarri eta kutxatxo bate-an sartzearekin nahikoa izanen da lehia-ketan parte hartzeko.

Beleixeguaixe txartelaeskuratzeko

948 564 275 eta 948 562 107 edo www.guai-xe.net atarian sartu.

Page 6: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a6 sakanerria

Altsasu»

Etxarri Aranatz»

Motzean

Bigarren eskukoazokarako materialajasotzeko prestItxipuru taldeko kideek IrurtzungoAralar kalean duten egoitzan, eko-nomato zaharrean, egonen dira hel-du den asteko asteartean, asteaz-kenean eta ostegunean, arratsaldez.Boluntarioak han daudela edozei-nek eraman dezake etxean sobe-ran duen eta erabilgarri dagoen edo-zer gauza. Itxipurukoek jaso eta api-rilaren 6an, goizez, bigarren eskuko

azokan salgai jarriko dute. Salmen-tatik lortutako dirua Senegalen osa-

sun kontsultategi bat egitera bide-ratuko da. Asteburuan eginen denelkartasun afariko dirua ere helbu-ru bera izanen du.

Azarorako Inasa itxitaNafarroako Gobernuko IngurumenKalitatearen Zerbitzuak instalazioaixteko proiektu teknikoa eta lurzo-rua aztertzeko plana eskatu zion Ina-sa Foil, S.A.ko zuzendaritzari. 2012koazaroaren 16an zuten. Beharrezkobaldintzak ezarrita, lastailaren31rako despeditua beharko du.

Gaur, 19:00etan, Iortia kulturgunean Altsasuko memoriarenlehen atala aurkeztuko da

Hainbat gertakari ahanzturarenzuloan galduak ez gelditzeko lane-an ari da Altsasu Memoria taldea.Bere egitekoa horrela azaldu dutetaldekideek: “Altsasuko historiaosatu eta berreraikitzeko asmozlanean gabiltza. Historia ofiziala-ren bazterrean, ezpondetan zoko-ratuak izan diren protagonista etagertakariei bide eta leku egite-ko”. Zuzeneko edo zeharkako erre-presioak ezkutuan utzi dituenerrealitateak bilatu eta azalaraz-teko zeregina jarri dio bere burua-ri Altsasu Memoriak.

Pixkanaka jasotzen joan dire-na aurkeztuko dute gaur jendau-rrean Iortia kultur gunean, Altsa-su Memoriaren helburuetako batbaita “gure historia guztiekin par-tekatzea”. Taldeak gaur Altsasu-ko historiaren aurreneko atalaaurkeztuko du. Herriaren lehenaipamena egiten duen agiritik1.950 urtera arteko tartea hartzendu lehen atalak. “Ezinezkoa zai-gunez jasotako guztia xehetasunez

azaltzea, ibilbide horren mugarrinagusien aipamena eginen dugu,azalpen zehatzagoak aurreragokoargitalpenetan jasoko dugu”, argi-tu dute taldetik.

Lehen atalazAltsasuko historian barnako ibil-bide horretan aparteko aipame-na izanen dute: Gaztelak, 1200.

urtean Nafarroako erresumarikendutako lurraldeak, eta errei-nuen arteko muga bihurtu zenherriak. Gaztelak Nafarroa1512an konkistatu izana ere aipa-tuko da. Baita karlistadak eta1936ko gerra zibila. AltsasuMemoriatik azaldu dutenez, “ger-takari ilunek utzitako zaurienoinazeak, zauri isilduak, askok

bere bakardadean sufrituak…Gure ekarpena egiari zor eta herriaitortza behar duten mikrohisto-riak azalaraztea da, herriko his-toriak iruteko”. Taldekideen iri-tziz memoria kolektiboari eus-ten diotenak egia eta ezagutzadira. Horregatik, oinarri horiek“berreskuratu, azaleratu, garbi-tu eta ikusgai jarriko” ditu.

Elkarlanerako deiaHerriaren memoria osatzeko lan-gintzan altsasuarren laguntzaestimatuko luketela jakinarazidute taldekideek. Haien iritziz,“etxeetan, bazkalondoetan, lagu-nartean kontatzen diren pasarte-ak, gure herrian benetan gerta-tutakoaren kontakizun zehatz etagertukoa” osatzeko baliagarriakdira. Historiaren pasarte horiekbizi izan dituztenei ahotsa, izenaeta izana emateko lanera batze-ko gonbitea luzatu die AltsasuMemoriak, “denen artean gureiragana, oraina eta etorkizunarenzutarriak”.

Herri galdeketako aldez aurretikobotoa eman daiteke dagoeneko

Memoriaren zakua ehuntzen

Langile soldaduen batailoietan ibilitakoak omentzeko oroigarria mustu zen 2008ko maiatza akaberan.

Interesatuek [email protected] edo 620 378 338telefonora jo dezakete

Herri galdeketako ikuskarienburua bertan zela, herenegunlakratu zuten herri galdeketakoaurretiko botoko hautestontzia.Lakratze horrekin A13 ekimene-ko kideek hautestontzi hori dago-kion unera arte ez dela zabaldu-ko bermatu nahi dute. Berme horihartuta, A13ko ekimeneko biboluntario, atzoz geroztik aldezaurretiko botoa jasotzeko prestdaude.

Ekimeneko kide Manu GomezGenuak azaldu digunez, aldezaurretik botoa emateko interesaduten herritarrek haiekin harre-

manetan jarri beharko dute.Ordua eta tokia hitzartu ondoren,ekimeneko kide bat azalduko da

zitara. Aldean hautestontzia, boz-ka papera mordoa (bai, ez edotxuri), gutunazalak eta erregistro

liburua dituela.

ProzesuaInteresatuak bere burua identifi-katzeko datua (EHNA, NA, gidabaimena edo pasaportea) eta sina-dura erregistro liburuan jasokodira (apirilaren 13an guztia buka-tu ondoren desegin eginen diradatu guztiak). Bozka-paper mor-doaren artean nahi duena auke-ratu eta gutun-azal batean sartubeharko du eta hori egin ondorengutun-azal handiago batean sar-tu eta horixe da hautestontzian sar-tu beharko dena.

Kontsulta sinbolikoa bada ere,ongi egiten denaren berme guztiaknahi dituzte A13ko ekimenekoek.

Gainera, ezin dutenez administra-zioaren laguntzarik izan, galdeke-ta egunean kanpoan daudenakezin izanen dute parte hartu, pos-ta zerbitzua erabiltzean ez delakozuzeneko parte hartzea berma-tzen.

Hitzaldia

Bihar 11:30etan Etxarri Ara-nazko kultur etxeanA13 ekimenak Nafarroako Parla-mentuan ordezkatuak daudenalderdiak erabakitzeko eskubide-aren alde euren iritzia ematera gon-bidatu ditu. Haietako hiruk baiez-koa eman dute eta hala gaiareninguruan euren iritzia emanenduten hizlariak izanen dira: JoseMiguel Nuin (IUN-NEB), AlvaroBaraibar (Geroa Bai) eta BixenteGoikoetxea (EH Bildu). UPNtik gon-biteari ezezkoa eman zioten etaPPk eta PSNk ez zuten erantzun.

Gaurko aurkezpenean

Argazkiak eta bideoak proiek-tatuko dira; Bide Ertzean taldeaariko da; antzerkia izanen da, bai-ta elkarrizketak ere. Sarrerakagortuta.

Altsasu Memoriakokideak Iosu Imaz, Ainhoa Corcuera, MikelClaver, Oihane Zelaia, Aser Imaz,Jokin Unamuno eta Iker Agirre.

Araceli Markotegi hautestontzian sinatzen, urraketak salatzeko berme gisa.

Page 7: 457 guaixea

Bihartik apirilaren 6ra arte aurtenegiteko lau proiektuaren arteanaukeratu daiteke

Laugarren urtez segidan irurtzun-darrek udaleko aurrekontuan era-bakitzeko aukera izanen dute.Herritarrek udalaren aurrekon-tuaren %2, 35.000 euro, zertarabideratu zehaztu beharko dute.Lau proiekturen artean aukeratubeharko dute. Baina lau aukerahorietara iritsi baino lehen taldesustatzailea azarotik Irurtzungotalde eta kolektiboetako ordezka-riekin elkartu da, 288 pertsona.Jaso dituzten proposamenen etairadokizunen artean hautaketa

egin dute eta irurtzundarrek pro-posatutako lauen artean erabakibeharko dute. Babes gehien jaso-tzen duen proiektua udalari aur-keztuko zaio aurtengo aurrekon-tuetan gehitu dezan.

EkarpenakHerrian barna jarritako hainbatkutxetan botoak sartuz edo [email protected] e-postabidez ere egin daiteke. Aurrekon-tu parte-hartzaileak sustatzendituen taldeak irurtzundarrakheldu den urterako proposamenakgehitzera animatu ditu, 2015era-ko baliagarriak izanen direlako. Haur eta gurasoendako txoko bat sortzea da proiektuetako bat.

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a sakanerria 7

Irurtzun»

Aizkorbe / Irurtzun»

Altsasu»

Bakaiku»

Bakaikuko Udalak herriaren 2025urte bitarteko beharrei aurre egi-teko plana osatu nahi du bakaikua-rren laguntzarekin. Horregatikdinamika parte-hartzailea abiara-zi du. Lehen urratsa etxeetarainkesta bat banatzea izan zen.Bakaikuarrek hainbat gaireninguruan iritzia eman eta ekarpe-nak egiteko aukera ematen duinkestak. Haiek aurkezteko epeaapirilaren 4ra arte luzatzea eraba-ki du udalak. Inkestak udaletxe-ko bulegoan edo postontzian utziditzakete bakaikuarrek. Bitarte-an udala jubilatu elkarteko etaBakarrekoetxea elkarteko ordez-kariekin elkartuko da, beste era-gile batzuekin egin duen moduan.

Aste Santu aurretik batzarradeitu nahi du udalak, inkestenemaitzak erakutsi eta ondorioakateratzeko. Haien arabera lantal-deak sortuko dira, proposamenakeztabaidatu eta eman ditzaten.

Lantaldeek proposamen zehatzakadostu ondoren herritarrei aurkez-tuko zaizkie, proposamenak auke-ratu eta lehentasunak marka ditza-ten. Azken erabakiak batzarreanhartuko dituzte bakaikuarrek.

Plazaolako laneioniritzia eman diegobernuak Gauzak ongi lanak udazkenerakodespedituko dituzte eta bideberdeak Andoain eta Irurtzungomuga lotuko du

Plazaolako tren-bide zaharrarenMugiroko tarteabide berde gisaberreskuratzekolanen proiektua-ri baiezkoa emandio Nafarroako Gobernuaren Ingu-rumen Kalitatearen Zerbitzukozuzendariak, Pedro Zuazo Onagoi-tiak. Plazaola Partzuergo Turistiko-ak sustatutako lan hori egiteko ingu-rumen arloko hainbat baldintzajarri dizkio.

Apirilaren 4ra arte aurkeztu daitezke inkestak

Ospakizunak nolakoak beharko luketen ere jasotzen da inkestan.

Irurtzundarrak aurrekontuakdefinitzera deituak

Lau proiektuak

Atakondoa eskolako aldagelak Iturgintza berritzea, ur beroarenbideratze berria eta egungo urhotzaren sarea aldatzea; 16 dutxaeta 4 komunetako sarrera ateakaldatzea; konketa eta ur pikakdauden tokia hobetzea eta mar-go erremateak, bukaerak, ispiluaketa argi aparailuak.

Umeekin egoteko instalazioakNeguan gurasoek eta haien ume-ek kalean egon beharrean lokal bategokitzea litzateke proiektua.Aukeren artean Gaztetxokoarenondoko lokala dago. Astegun arra-tsaldeetan erabiliko litzateke. Egu-neroko kudeaketa udalari eskatzendioten guraso taldearen arduralitzateke, urtez urteko zesioarenbidez eta berritzeko aukerarekin

behin garai hori bukatuta.Kudea-keta eta funtzionamendua landueta hitzartu beharko litzateke.KarpaHerriko taldeek, kolektiboek etairurtzundarrek erabiliko luketenkarpa bat erosteko proiektua da.Onartuko balitz, karpa erosi aurre-tik, baldintzak, ezaugarriak, koka-lekua, kudeaketa eta funtziona-mendua landu eta hitzartuko litza-

teke gaiaz interesa edo gogoa dau-katen pertsona eta kolektiboekin.Gimnasioa Gimnasio gisa erabiltzeko lokal bategokitzea. Eginen liratekeen lanak:igeltseroarena, zurginarena, bei-rak, zoruak, pintura, klimatizazioa,… Kiroldegiko bi gelatxo, aretobakar bihurtuko lirateke. Ekipatugabeko lokal bat egokitu litzateke,etorkizunean gimnasio bihurtzeko.

SAKANA

Lekunberri,Nafarroako UGTkoidazkari nagusiAstelehenean egindako ezohikobatzarrean Nafarroako UGTk JavierLekunberri aukeratu zuen bere idaz-kari nagusi izateko. Ordezkarien%82ko babesa lortu zuen. Olaztikoporlandegiko enpresa batzordekoburu denak zuzenduko du heldu denlau urteetan UGT. Momentuz Ola-tzagutiko ardurari ere helduko dio. Lekunberrik aurten 25 urte eginenditu UGTn afiliatuta. 1998 eta 2002artean Juan Antonio Cabrero idaz-kari nagusi zela, Lekunberri Batzor-de Exekutiboko kide izan zen, etaEkintza Sindikaleko eta Enplegukoarduraduna. Azken urteetan Loren-zo Rios buru duen Metala, Eraikun-tza eta Antzekoak federaziokobatzorde exekutiboan aritu da. Pasa den urtean UGTk bere ohikobatzarra egin zuen eta Juan Goien%47,3ko babesa jaso zuen. Hainbatfederazio eta eskualde ez zeudengustura, tartean Sakanakoa, etaaldaketaren alde egin zuten. Babe-sak eskuratu eta ezohiko batzarradeitu zuten.

Atabo-Altsasukolangileek bi urtekolan hitzarmenasinatu duteLan erreformaren aurrean lanbaldintzak “blindatu” dituztelaadierazi dute ELAtik

Sindikatuaren iritziz afiliazioa etaantolakuntza ezinbestekoak izandira akordioa lortzeko, baitaudalaren borondatea ere

Aurtengo eta heldu den urterako lanhitzarmena sinatu dute Altsasukokiroldegia kudeatzen duten enpre-sa publikoko langileek. Atabo-Altsa-su SL enpresak 15 langile ditu etaELAk du ordezkaritza. Sindikatutikjakinarazi dutenez, “langileen erosahalmena bermatu eta lan errefor-maren efektuak neutralizatu diraakordioarekin”.ELAko ordezkariek jakinarazi dute-nez, mugagabeko ultrajarduera ber-matu da, aldebakarrekotasunez ezinizanen du hitzartutakoa betetzeazutzi, ez da malgutasunik izanen etaenpresa publikoaren bidezko kude-aketa bermatzen da. Zerbitzua pri-batizatuko balitz langileak besteenpresa batera pasatuko lirateke. ELA-tik azaldu dutenez, langileek KPIerreala gehi %1eko soldata igoera iza-nen dute. Gainera, oinarrizko solda-taren gainean %10eko plusa jasokodute 10 urteko antzinatasuna dute-nek. Lanaldia zortzi ordutan murriz-tu dute ere.

Javier Lekunberri.

Page 8: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a8 sakanerria

SAKANA

SAKANA

Etxean eta kalean zein udaleanjasoko dituzten paper, ohar, ban-do, inprimaki, publizitate euska-rri, lanpostu deialdi eta bestelako

guztiak euskaraz izatea eskatudute. Baita 012 telefonoko informa-zioa euskaraz izatea ere.

Udalak eta biok euskaraz dina-

mikaren bar r uan, EuskalHerrian Euskaraz (EHE) eragileeuskaltzaleak 50 altsasuar bainogehiagoren eskaerak erregistra-tu ditu udaletxean. EHEko kide-ek eskaera horien jarraipena egi-teko konpromisoa hartu dute.Ostiralean Gure Etxea eraikine-an 30 pertsonek sinatu zituzteneskaera-orriak eta gainontzeko-ak Iortia kultur gunean eta gaz-tetxean jarritako kutxetan jasozituzten.

AutobusaEHEk apirilaren 6rako Gasteizenantolatu duen Euskaraz Bizi Egu-nera joateko Sakanatik autobu-sa antolatu dute. 10:30ean abia-tuko da eta 2:30ean itzuli. Ize-na ohiko tokietan eman daitekeapirilaren 1era arte.

Igandean Ezkio-Itsaso arteanaurreikusitako lineako 247 dorreenkokalekuetan protesta eginen dutelurkideek. Irurtzunen elkartuko diraondoren

Lurkide eguna ospatuko du etziAutopista Elektrikorik Ez! plata-

formak. 247 taupada lurrarekinbat leloa du igandeko protestal-dia. Deikaztelu-Itsaso argindarlinearen proiektuan aurreikusi-tako 247 dorreak hartuko dituz-ten eremuak babesteko konpro-

misoa hartu dute 247 erakundee-tako ordezkariek. Lurkide kon-promisoa hartu dutenek “babes-tu” duten eremu hori goi tentsio-rik gabeko eremu librea delaadierazi dute, eta etzi lekuan ber-tan berretsiko dute. Horretarako,plataformaren banderola jarrikodute eta argazkia aterako dutedorre zenbakiarekin eta lurkidebakoitzaren izenarekin batera.

270 baino gehiagoKultura, kirol, ehiztari edo eko-logista taldek hartu dute Lurki-de konpromisoa.

Ikasle grebahezkuntzakoneurrien kontraHezkuntza eredu “propioen” aldeegin dute Ikasle Abertzaleek

E s p a i n i a k oGobernuak sus-tatu duen hez-kuntza errefor-maren kontraprotesta egitekogreba egin zutenatzo hezkuntzan,Ikasle Abertzale-ak erakundeak deituta. LOMCE Lege-aren eta bestelako neurrien bidez“inposatu” nahi dizkieten neurriaketeteko eskatu zuten ikasleek. Esa-terako: unibertsitateko tasen igoe-rak, hezkuntza publikoko murriz-ketak, beken murrizketak edotaeuskaraz ikasteko trabak. Deialdiakirakaskuntza arloko makina bat sin-dikatu eta eragileren babesa jasozuen. Goizean Altsasun 200 bat gaztekmanifestazioa egin zuten, zapalkun-tzaren aurrean ikasleak borrokapankartaren atzean. Guardia Civi-lak gertutik zaindu zuen manifes-tazioa. Altzania kalean bi agentemanifestazio buruan jarri eta ikas-leren bat identifikatzen saiatu ziren,baina ikasleek aurrera egin zuten. San Juan eta Zelai kaleen bideguru-tzean 10 Guardia Civilek bidea itxieta pankarta kendu zieten ikasleei.Bakarren bat identifikatzen saiatu zirenbaina ez zuten lortu, batek hanka eginzuelako eta baztertuta zuten gaztebaten ondoan jarri zirelako gainon-tzekoak, herri harresi modukoa sor-tuz. Hizketaldi baten ondoren ikas-leek mobilizazioa espaloitik joanezbukatu zuten Foru plazan. Autobu-sez Iruñeko manifestaziora joan ziren.Altsasun, arratsalderako deialdi bategina zegoen.

Etxarrin bihar

Udalak eta biok euskaraz dinami-karen barruan, Etxarriko EuskalHerrian Euskaraz-ko (EHE) kide-ak bihar, 18:00etatik aurrera, pla-zan izanen dira. Ordu batez herri-ko eragileekin ariko dira, udalare-kin dituzten harremanak euskarazizatea bermatzeko eskaera-orria-ren nondik norakoak azaltzeko.19:00etatik aurrera edozein etxa-rriarrek ere sinatu ahalko du EHE-ren eskaera-orria. Haiek ardura-tuko dira gero udaletxean aurkez-teaz eta jarraipena egiteaz. Udalaherritarrengandik gertuen dago-en administrazioa izanda neurribatean euskararen aldeko hiz-kuntza politika egiteko aukeraduela eta horixe bermatzeko eska-era pertsonalak sinatzeko deia egindute EHEtik.

Goi tentsioko lineari 247 ezezko

Udalaren esku daude harekineuskarazko harremana izannahi dutenen eskaerak

EgitarauaIrurtzun

>> Martxoak 30, igandea11:00etan Bakoitza bere dorrearenkokalekura joan eta argazkia atera. 12:00etan Irurtzungo plazan harreragaitariekin eta trikitilariekin. 12:30ean Ekitaldi nagusia, giza-puzzleaeginen da. 13:00etatik aurrera Kale-animazioa,txosna, pintxoa, musika…15:00etan Herri-bazkaria. Goizekoargazki emanaldia. 17:00etan Musika eta txosna iluntzeraarte.

Iturmendi

>> Martxoak 29, larunbata10:00etan Mendi irteera posteelektrikoak jarri nahi dituzten lekuetara. 14:00etan Herri bazkaria Aitzkozarelkartean. Ondoren, Autopista Elektrikorik Ez!Plataformaren dokumentalarenemanaldia.

Argindar linearen kontra aurretik ere protesta egin dute

EHEkoen mahaian udalarekin euskarazko harremana izan nahi duela sinatzen.

Altsasu»

Motzean

Deialdi berriaZelandiko fisioterapiaeta masaje zerbitzuaematekoInteresatuek apirilaren 7ra artekoepea dute kiroldegiko harreraneskaera aurkezteko

Altsasuko Udaleko enpresa publi-koak, Atabo Altsasu SL, kiroldegian

fisioterapia eta masaje zerbitzua jar-tzeko eskaintza egin zuen. Aurkez-tu ziren eskaerak ez zituzten bal-dintzak betetzen eta zerbitzua emangabe utzi zuten. Udal enpresako ardu-radunek deialdi berria egitea era-baki dute. Deialdiko berrikuntza dainteresatuei ez zaiela eskarmentu-rik eskatzen. Fisioterapeuta tituluaduten pertsona guztiak aurkeztu dai-tezke deialdi horretara. Eskaintzakjaso eta puntu gehien jaso dituena-

ri emanen dio udalak zerbitzua.Fisioterapia eta masaje zerbitzuaemateko Zelandi kiroldegian gelabat egokitzea aurreikusi du AtaboAltsasu enpresak. Zerbitzua kirol-degiko bazkideek eta bazkide ez dire-nek erabiltzeko aukera izanen dute.Azken horiek garestiago ordaindu-ko dute. Maiatzean aurreikusi da zer-bitzua martxan jartzea eta orduanjakinaraziko dituzte egunak etaordutegiak.

AutotikerreskatatuakHerenegun Arakil ibaiak gainezkaegin zuelako Uharte Arakilen moztuegin zuten Irañetarako errepidea

Irañeta eta Uharte Arakil lotzendituen errepideko zubi ondoko pis-ta batetik zihoazen auto bateko bigizonak (71 eta 38 urte) erreskata-tu behar izan zituzten atzo. 16:02anizan zen. Ubeldeak gainezka egin

zuen eta urpean zegoen pista bate-tik autoarekin pasatzen saiatu ziren.Ibilgailua ez atzera ez aurrera gel-ditu zen eta bitartean ur maila azkarigotzen ari zen. Bi gizonak autotikatera ahal izan zuten eta tokian ber-tan artatu zituzten. Hipotermia zan-tzu arinak zituzten. Traktor batenlaguntzaz irintarrek autoa ateraahal izan dute. Ezbeharraren toki-ra Foruzaingoa eta suhiltzaileakgerturatu ziren.

Page 9: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a sakanerria / eskelak 9

Karmele GarmendiaKortajarena

Eta horrela ibiltzen gerasortuz ta sortuz gure aukera,

lana eginez goaz aurreraatsedenik hartu gabe...

Baldarrak

MikaelaRazkin Galarza

Zure ilobak

Lonbren amiñak ia ehun urtez

zenbat komeri biziko!Dendan, etxean eta familian

genuen oso begiko.Joan da negua,

joan da amiñaudaberria iritsiko,

zuk ereindako haziak ereloratuko dira tinko.

Ta Mikaela bihotz-bihotzezgugan zauzkagu betiko.

Karmele GarmendiaKortajarena

Lugorri

Sinisten duthartuko nauen lur hortatik

landare berriak sortuko direla:

landaretatik zuhaitzak

zuhaitzetatik loreakloreetatik fruituak

fruituetatik gizonaketa abereak

bazkatuko direla.

Carmen Fdez de Garaialdey Lazkano Mazkiaran

(2014-03-19)

Benito Bengoetxea Goikoetxea(1961-12-11)

Azkenean elkarrekin.

Zuen familia

Eskelak

MikaelaRazkinGalarza

Egun hauetan ondoanizan ditugun guztiei

eskerrak.

Zuu fameliya

Karmele GarmendiaKortajarena(Gure lankide Ikerren ama)

Une latz hauetan bat egiten dugu familiaren saminarekin.

Bierrik Fundazioko langileak

Ziburuko Ikastolako ikasleak izandira interpretazio ibilbide bateanparte hartu duten lehenak

Herenegun Ziburuko Larzabalkolegiotik etorritako 15 urteko 61ikasle Usolarrainen izan ziren. SanJuan baleontziaren zura nondiksortu zen jakitera etorri ziren.Aurreneko astetan Sakana osa-tzen duten herrien izenak eta koka-pena ikasten aritu ziren. Altsasunordu bat eman ondoren Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri-Muse-oa bisitatu zuten. Baleontziarenlana aurreratuak daudenean,Albaolak Pasaian duen Ondartxoola bisitatuko dute.

Lapurdiko ikastolan San Juanbaleontzia ardatz hartuta hainbatgai lantzeko proiektua garatzen aridira, gizarte zientzietan batez ere,esaterako: baso kudeaketa, immi-grazioa eta beste. Albaola elkarte-ko Mikel Leoz Aizpuruk itsason-tziak egiteko baso kudeaketa nolaegiten zen azaldu zien lapurtarrei.

Sakanako garapen agente IkerManterolak jakinarazi digunez,tarteka halako bisitak eginen dira,“baina ez nahieran”. Ikastetxeakbisita aukeraren berri badutela ereazaldu digu Manterolak.

ProiektuaAurreikuspenak betez gero, udaz-kenerako prest izanen da Altsasunegin nahi den ontzigintzarakobasoen kudeaketarako interpreta-

zio bidea. Dantzalekura iritsiaurretik dagoen aldapan, ezke-rretako bide batetik abiatuko litza-teke, Usolarrainen bukatzeko.

Altsasuko ibilbidea, Etxarrineginen den Enneco, haritzarenmemoria parkea eta Irañetakoangioa, hirurak Nafarroan hariz-tiak nabarmentzeko proiektu bate-an sartuko direla jakinarazi diguManterolak. “Turismoari begira-ko lanketa izanen da” gaineratu du.

Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00 arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected]

edo hots egin 948 564 275 telefonora

Itsasontziak egiteko baso kudeaketaezagutu dute Ziburuko ikasleek

Altsasu»Etxarri Aranatz»

Ziburuarrek adi segitu zituzte Albaolako Leozen azalpenak.

Etxarriarrak liburutegi atarian.

Mank-eko Immigrazio Zerbitzuakboluntario poltsa bat sortu nahi duEtxarrin. Haien egitekoa LehenHezkuntzako neska-mutilei eskolazkanpoko etxeko lanetan laguntzeada. Haurrekin euskaraz aritu behar-ko lukete etxeko lanak egiten. Etahaiek bukatzean eskulanak eta jola-sak egin beharko lituzkete. Ikasletxikiekin astearteetan eta ostegu-netan aritu beharko lirateke,17:00etatik 18:00etara, egoitza publi-ko batean. Haurrak euskaraz ongi

pasatzea ere badu helburu jardunak.Azaroaz geroztik martxan da

esperientzia, baina Immigrazio Zer-bitzuak boluntarioen poltsa handi-tu nahi du. Ikasturte honetarakoedo hurrengorako eman daiteke ize-na. Informazio gehiago nahi due-nak edo boluntario gisa izena emannahi duenak Bego Zestau Baraibarimmigrazio teknikariarekin harre-manetan jarri behar du: 648 070 710telefonoa edo [email protected] e-posta.

Ikasleei eskolaz kanpokolanetan laguntzekoboluntarioak behar dira

Page 10: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a10 oharrak

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Karmele Garmendia Kortajarena(Iñigo Aritza ikastolako irakaslea)

Iñigo Aritza ikastolako guraso, ikasle eta langileak

Karmele GarmendiaKortajarena

(Andra Mari ikastolako langile ohia)

“Amets bat baldin badaBetiko bizia

Amets ederrena da,Amets da guztia”

Andra Mari Ikastolako guraso,langile eta ikasleak

Karmele GarmendiaKortajarena

Eguzki eder joan guztianargia baitu bihotzak.

Sakana

NORBANAKOEN IRAGARKIAKguaixe.iragarkilaburrak.com-en doan.Guaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Karmele

Ttanto, Txirritx eta Xangorekinbatera bidelagun izan zaitugu.

Mila esker bihotzetikhain irakasle

kuttuna izateagatik.

Lexuri, Magali eta Eneida

Urak dakarrenaUrak daroa

Zuk emandakoaGurekin gelditzen da.

Karmele Garmendia Kortajarena(Iñigo Aritza ikastolako irakaslea)

Ikastolako lankideak

Ez nau izutzen negu hurbilakuda beteko beroan

dakidalako irauten duela

orainak ere geroan.Beti gure artean,

KARMELE.

Karmele GarmendiaKortajarena

Eman zaidazu bihotza etaken berriz nahigabeakesan noiz garen izanen

gure etorkizunen jabeak.

Zure lehengusuak

KarmeleGarmendiaKortajarena

Martxoak 21, udaberri.Martxoak 22, negu...

Hil zara ama.Elurrak, geldirik, otzan,

utzi du dana.Negarra mara-maratriste gaude laztana.

Baina erakutsi diguzuzer den maitasuna,

zer den biziaeta badator berriz ereegunsentia, udaberria.

Eta hortxe, gurekin betiko,dago eta egongo da

pozez, zure irria.

Etxekoak

jaiotzak

• Peru Mauduit Senar, martxoaren10ean Etxarri Aranatzen.• Ametz Arregi Mendizabal,martxoaren 15ean Ziordian.• Morgan Martin Ledesma Alvarez,martxoaren 15ean Altsasun.

• Jare Urritza Irizar, martxoaren18an Bakaikun.

Ezkontzak

• Jon Garziandia Lasa eta AintzaneGarziandia Madrigal, martxoaren22an Etxarri Aranatzen.

Heriotzak

• Maria Angeles Perkaz Beraza,martxoaren 19an Altsasun.• Maria del Carmen FernandezMazkiaran, martxoaren 19anAltsasun.• Karmele Garmendia Kortajarena,

martxoaren 22an Lakuntzan.• Mikaela Razkin Galartza,martxoaren 23an Arbizun.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

IkastaroakMenpekotasun-egoeran dauden pertsonak.Tokiz aldatze, mobilizazioak eta lekualdaketak.Etorriko zaren adierazi, mesedez. Izen-emateadohainik, deien hurrenkeraren arabera. Tokia:Josefina Arregui klinika. Apirilaren 9an, arratsal-deko 17:30ean, 25 toki. Hots egin 948 56 38 50telefonora goizez, Benar. Irakasleak: EnekaLizarraga eta Itziar Iturrioz.

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasun, maiatzak 8-15-22 eta 29, ekainak 5;Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun, urria/aza-roa zehaztu gabe. Argibide gehiago: Oskia [email protected] – 948 56 70 10.

Page 11: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a 11

kirola >>MENDIA-ESKIA

RUTH AGUADOK IRANGO MENDIAK EKA-RRIKO DITU ALTSASURA: Altsasuko Men-digoizaleak eta Dantzaleku Sakana klubek

antolatuta, Ruth Aguadok “Esquiando enlos montes de Irán” proiekzioa eskainikodu bihar, larunbatean, 19:00etan, Iortian.

Duatloia

Arbizuko 18. Duatloia jokatuko dabihar, 16:00etan. Goizean, 10:45ean,Arbizuko II. Haur Duatloiaantolatuko dute.

Arbizuko Udalak Arbizuko 18. Dua-tloia antolatu du biharko. UdalakSakanako Triatloi Taldearen, Saka-nako Mankomunitatearen, Nafa-rroako Triatloi Federazioaren etahainbat talde, enpresa eta komer-tzioren laguntza izan du. ProbaNafarroako Duatloi Txapelketara-ko eta Euskal Herriko zirkuitura-ko baliagarria da. “Proba antolatze-ko 34 babesleren laguntza izan dugueta eskerrik beroenak eman nahidizkiegu” adierazi zuen Arbizukokirol zinegotzi Juantxu Zabalak.

Arbizu, euskara, kirola etabirziklapena bulkatuDuatloiarekin 4 helburu lortu nahidituzte. Batetik, Arbizu ezagutaraz-tea. Bestetik, euskara bulkatzea.Probaren epailea euskalduna iza-nen da. Kirola eta jendearen parte-hartzea bulkatzea da hurrena. Etazaborrik ez sortzea da azkena. “Sor-tutako materiala, dortsalak eta bes-te, birziklagarriak izango dira”azaldu zuen Zabalak.

Ohiko ibilbidea eta no draftingProba nagusiko ibilbidea betikoaizango da, duatletek oso gustukoadutelako. “Ibilbide gogorra da. Liza-rragako Katea igo behar da bitan,eta haizeak jotzen badu oso gogo-rra izaten da” adierazi digu Arbi-zuko kirol zinegotziak. Boxak KaleNagusian egonen dira, ikusleek

trantsizioak gertutik ikus ditzaten. Txirrindula proban duatletek

ezingo dute aurreko edo ondoko-aren gurpilari lotuta joan. Hau da,ezin da draftinga egin edo beste-ek egindako lanaz aprobetxatu.

8 km-32 km-4 km16:00etan abiatuko da Arbizuko 18.Duatloia. Irteera plaza parean iza-nen da. Herrian barna prestatuta-ko 4 kilometroko zirkuituari bibuelta eman ondoren, bizikletahartu eta 32 kilometro eginen dituz-te, Lizarragako Katea bitan igoz.Bukatzeko, herriko zirkuituaribuelta bat emanen diote korrikan.

Kadeteek helduen proban par-te hartuko dute, baina ibilbideerdia eginen dute: 4 km-16 km-2 km.Txirrindulako tartean kadeteekBibei auto elektriko bat izanendute aurretik eta beste bat atzetik.

Egungo duatleta onenak

Dagoeneko 160 duatletek eman duteizena proba nagusian eta 122k hau-rren proban. Izena eman dutenenartean puntako duatletak daude:emakumezkoen artean Ana Casa-res, Maider Razkin, Veronica Ansel-mo, Leire Etxezarreta, LourdesOiartzabal, Maider Gaztañaga…eta gizonezkoetan Raul Amatriain,aurreko urteko irabazle Raul Roda,Unai Yus, Iker Rozas, Ander Agi-rre… Sakana Triatloi Taldekoek ezdute huts egingo.

Proba bukatuta sari banaketaeginen da Arbizuko plazan, etaondoren, auzatea izanen da Alda-bide elkartean, Antolakuntza lane-tan 80 pertsona inguru ariko dira.

Sari arbizuarrakLehenengo gizonak eta emakume-ak 150 euro, txapela eta Anastasio

harategiko lotea jasoko dituzte, biga-rrenek 100 euro eta hirugarrenek50 euro. Horretaz gain, 23 urtez azpi-ko, junior mailako eta beterano mai-lako lehen gizonek eta emakumeekArbizuko produktuen loteak jasokodituzte Arbizu, Laket eta Floreseneskutik. Lehen sakandarrei KemenOsasun Zerbitzuak egindako esfor-tzu proba oparituko zaie. Sakanakobigarrenek eta hirugarrenek bi per-tsonendako afaria jasoko dute, Bel-darrain Jubilatuetan eta Baxerrijatetxean. Eta lehen arbizuarrak bipertsonendako bazkaria edo afariajasoko du opari, Olatzea Hotelean.

Horretaz gain parte-hartzaileguztiek Juananeko gazta puska batjasoko dute. Eta partaide guztienartean asteburu bateko egonaldiazozketatuko da Arbizuko Eko kan-pineko bungalow batean eta BibeiAuto Elektrikoekin bisita gidatua.

185 duatletek parte hartu zuten V.Altsasuko Duatloia-Razesa SariNagusian. Goizean NafarroakoKirol Jokoetarako baliagarria zenproba jokatu zuten kategoria txi-

kiko 135 duatletek. Euriak eta hotzak markatu zuten

Nafarroako eta Euskal Herriko Zir-kuituetarako baliagarria zen arra-tsaldeko proba. 5 km korrikan, 22km bizikletan, Altamira igoz, eta2,5 km korrikan osatu behar izanzituzten. Beñat Arnaiz (1:05:40) arra-satearra izan zen irabazlea. RaulAmatriain aurreko urteetako ira-bazlearen falta aprobetxatu zuenArnaizek. 13 segundo atera zizkionImanol Larrañagari (1:05:53). MariaMendive (1:18:29) donostiarrak ira-bazi zuen emakumezkoen artean.Lehenengo sakandarra Igor Flores(1:08:57) izan zen.

“Oso gogorra izan da. Altamiranelurra egiten zuen”, adierazi zuenprobako irabazleak. Hiru urtez

Altsasun bigarrena izan ondoren,larunbatean lehena izan zen Arnaiz.Proba azken eremuan erabaki zelaazaldu zuen: “boxetara aurretikiritsi naiz eta helmugaraino errit-moan mantendu naiz”. Maria Men-dive, aldiz, txirrindulan aurreratuzen eta hor atera zuen garaipenalortzeko tartea.

Sakandarrak ongiAltsasun dozena bat pasa sakan-dar lehiatu ziren. Euren arteanazkarrena Igor Flores izan zen. Txi-rrindulari ohia 16.a izan zen hel-mugan (1:08:57), eta beteranoenlehen kategorian bigarrena. Iñi-go Maiza etxarriarra bigarrenaizan zen kadete mailan. Igor Flores helmugara heltzen.

»

Altsasukoa, eguraldiak baldintzatuaLarunbatean V. Razesa Duatloi Sari Nagusia jokatu zen. Igor Flores izan zen lehen sakandarra

Sakandarrak V. Razesa Duatloi Sari Nagusian:

1. Beñat Arnaiz 1:05:4016. Igor Flores 1:08:5721. Urko Berdud 1:09:2731. Juan Luis Maiza 1:10:5833. Mikel Astiz 1:11:0936. Fidel Jimenez 1:11:2645. Aritz Munarriz 1:13:1652. Fernando Igoa 1:14:5765. Emilio Guirado 1:16:1567. Mikel Satrustegi 1:16:2878. Juan Carlos Gomez 1:18:0489. Juantxo Azurmendi 1:20:05

103. Borja Gonzalez 1:23:01104. Iñigo Maiza 1:23:02109. Carlos Manero 1:23:48149. Carlos Goikoetxea: 1:36:25

*Oharra: Sailkapenean duatleten jaioterrikodaturik agertzen ez denez, gerta daitekesakandarren bat ahaztu izana.

Nobedadea: haurren probaNobedade moduan goizean hau-rrendako proba antolatuko dute.“Duela hainbat urte haurrenproba antolatu zen eta horrega-tik Arbizuko II. Haur Duatloiaizendatu dugu, baina ordukoproba ez zen Nafar Kirol Joko-etarako baliagarria eta aurten-goa bai” zehaztu dute. Aurreben-jaminak, benjaminak, kimuak etahaurrak lehiatuko dira, 5-14urte bitarteko neska-mutikoak,10:45ean hasita, Arbizuko herrigunean prestatutako zirkuituan.“Dagoeneko 120 haurrek bainogehiago eman dute izena, horie-tatik 34 Sakana Triatloi Talde-koak dira eta asko arbizuarrak.

Egungo duatleta onenakhurbilduko dira Arbizura

Amaia Gerrikagoitia teknikaria, Aralar taldeko Iñigo Razkin, Juantxu Zabala kirol zinegotzia eta Miren Mendinueta alkatea. Informazioawww.arbizu.info eta www.navarratriatlon.com.

Olatz Azazeta txapeldun

Olatz Azazeta duatleta altsasuarra A Coruñan izan da asteburuan. Noian Espainiako talde-kako eta erreleboen erlojupeko Duatloi Txapelketa jokatu da. Olatz Azazetak Triatloin Sal-toki-Trikideak taldearekin hartu zuen parte, kadeteen mailako proban. Eta Nafarroako tal-dea izan zen txapelduna, kadeteetan. Zorionak Olatz!

Herrira Etxarritik etaLakuntzatik sartzekodeiaSegurtasuna bermatzea da anto-latzaileen kezkarik handiena.“Ostiral arratsaldean boxak pres-tatzen hasiko gara eta kale Nagu-sian ezingo da aparkatu. Eta larun-batean goizetik herri gunea itxiegingo dugu. Hortaz, proba jarrai-tzera datozenak ez daitezela auto-biako Arbizuko irteeratik etorri,bidea itxita izango dutelako. Sardaitezela Etxarritik edo Lakuntza-tik. Kiroldegian eta trenbidekobidean aparkalekuak prestatuditugu” azaldu zuen Zabalak. Bide-gurutze guztietan egongo direnbolondresei “kasu egiteko” nabar-mendu zuen Zabalak.

Page 12: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a12 kirola

Areto futbola

Pilota

Futbola

Sakanako Futbol 8

Topaketak

16. jardunaldiarentxandaIgandean Sakanako Mankomunita-teko Kirol Zerbitzuak antolatutakokimuen mailako Sakanako Futbol 8Topaketetako 16. jardunaldia joka-tuko da Altsasuko Dantzalekun.

Arbizu dugu Futsal Sakana AretoFutbol Txapelketako txapeldunberria. 7 talde lehiatu dira UharteArakilgo pilotalekuan jokatu denareto futbol txapelketan. Lehenik etabehin liga jokatu zen eta Racing SanMigel talde uhartearra izan zen tal-de onena. Gero titulua erabakitze-ko play off-ak hasi ziren eta ostiraliluntzean jokatu zen play-off-etakofinal handia. Arbizu Kirol Taldeaketa Racing San Migelek jokatu zutentitulua. Partida zirraragarrian lau-na berdindu zuten bi taldeek etapenaltyetan Arbizuk lortu zuennagusitzea eta txapelketa irabaztea.

Oso lehiatuaArbizuren eta Racing San Mige-len finala oso lehiatua izan zen.Jokaldi bikainak, gol ikusgarriak,berdinketa, berdinketa haustekoluzapena eta penaltyak. Denetatikizan zuen finalak. Parez pare ari-tu ziren bi taldeak. Uhartearrakizan ziren aurreratu zirenak, Mike-li esker. Arbizuarrei kosta eginzitzaien, baina Endikak berdintzealortu zuen eta arbizuarrek joko-an gora egin zuten nabarmen.Josuren pase bikain bati eskerPellok Arbizuren bigarren golasartu zuen, baina atsedenaldirajoan baino lehen Racingeko Rube-nek bina berdindu zuen.

Bigarren zatian emozio gehia-go izan zen. Enekok 3-2 aurreratu

zuen Racing. Baina Pellok berebigarren gola sartu zuen, Arbizu-ri hiruna berdintzea ahalbideratuziona. Eta horrela despeditu zen par-tida. Berehala berdinketa hauste-ko 5 minutuko luzapenari ekin zio-ten bi taldeek. Joseba RazkinekArbizuren 4. tantoa egin zuen. Bazi-rudien Arbizuk irabaziko zuela,baina partida bukatzeko 24 segun-doren faltan Asier Turunbaik lau-na berdindu zuen.

Penaltyek erabaki zutenRacing San Migel hasi zen penalt-yak jaurtitzen. Danik gola eginzuen, baita Arbizuko Josebak ere.Racingeko Jesus Angelek ereasmatu zuen, eta Arbizuko Jonek,Racingeko Asierrek eta ArbizukoJosuk ere bai. Racingeko Enekokjaurti zuen eta Arbizuko Xabi ate-

zainak geldialdi bikaina egin zuen,eta gol horrek Arbizuri txapelke-ta irabaztea ahalbideratu zion.

TrofeoakArbizuk txapeldunaren trofeoaaltxatu zuen eta 1.200 euroko sariajasoko du. Racingendako izan zentxapeldunordeen trofeoa (400 euro).Racingeko Asier Turunbaik txa-pelketako pitxitxiaren saria jasozuen eta Arbizuko Xabi Maiza izanda txapelketan gol gutxien jasodituen atezaina. Kiroltasunarensaria, aldiz, Iturmendirendako izanda (250 euro).

Hurrena, Futsal Sakana KopaLigari Kopak hartuko dio errele-boa. Apirilaren lehendabiziko aste-buruan hasiko da, eta 10 talde dau-de izena emanda.

Bukatu da Binakako hasierakoligaxka. 14 jardunaldi hauetanhobekien moldatu diren lau biko-teek lortu dute finalerdietako ligax-kara pasatzea: Olaizola II.a-Aretxa-baleta, Irujo-Barriola, Xala-Zubie-ta eta Urrutikoetxea-Beroiz.

Xala-Zubieta, morala gainezka

Hasierako ligaxkako azken jardu-naldian, Xala-Zubietak 22-21 ira-bazi zieten Berasaluze II.a-Albisu-ri. Horrela, finalerdietara mora-la gainezka dutela iritsiko dira.Ligaxkako lehen jardunaldian,Xala-Zubietak Urrutikoetxea-Beroiz izanen dituzte aukari.Hasierako ligaxkan jokatutako bipartidatan Xala eta Zubieta gailen-du ziren (22-20 eta 22-16). Ea fina-lerditan ere hala gertatzen den.

Ezkurdia-Zabaleta kanpo

Ezkurdiak eta Zabaletak ezin izanzuten txapelketa garaipen batekindespeditu, Retegi Biren eta Barrio-laren kontra 22-17 galdu baitzuten.Hasieran akats ugari egin zituztensakandarrek eta 16-3 aurreratu zirenRetegi Bi eta Barriola. Nahiz eta geroegoerari buelta ematen saiatu eta20-17 gerturatu, Retegi Bi eta Barrio-la gailendu ziren. Binakakoari aguresan dio txapelketan nahiko irre-gular aritu den biko sakandarrak.

Mendi txirrindularitza

Mendi lasterketak

Atletismoa

Pilota

Mikel Otxoa 14.aCascantenDiego Tamayok irabazi zuenCascanteko Virgen del RomeroTrofeoa

Barri Sport taldeko Diego Tamayokolonbiarrak (1:39:15) irabazi zuenCascanteko Virgen del Romero Tro-feoa, Rural Kutxa BTT Koparako balia-garria zen lasterketa. Tamayok 23segundo atera zizkion MSC Powerbi-kes taldeko Patxi Ciari eta 4:12ko aldeaConor Saltoki Berriainz taldeko Die-go Latasari. Izurdiagako Mikel Otxoa14.a sailkatu zen, 9:51ra, eta 4.a izanzen 23 urtez azpiko sailkapenean.

Jose Javier Maizaongi Donostia-HondarribilasterketanEtxarriarra 36.a sailkatu zen

533 korrikalarik osatu zuten IV.Donostia-Hondarribi Talaia Bideamendi lasterketa (30,8 km). JokinLizeaga izan zen azkarrena (2:11:29).Jose Javier Maiza etxarriarrak lanederra egin zuen eta 36.a sailkatuzen (2:39:25).

Sakandarrak EtxaurigaineanMikel Beunzak (28:18) eta AlejandraArribasek (36:59)irabazi zuten igan-dean 35. Etxauriko Igoera. ProbaEtxauritik abiatu eta Larreaundi gai-nean despeditu zen. Probak 7 kmditu, baina tarte horretan 433 m-kodesnibelari egin behar izan ziotenaurre korrikalariek. Beteranoen sail-kapenean Jose Javier Ducay 8.aizan zen (32:31) eta Ion Zubiria 57.a.74 urte dituen Jose Maria Mercerounanuarrak ere proba osatu zuen.Senior kategorian Gorka Santeste-ban 8.a sailkatu zen (32:37) etaGurutz Zubiria 33.a (43:14).

Arrieta-Peñas,txapeldunordeakEspainiako Kluben ArtekoTxapelketako eskuz binakako finaleanUharte Iruñeko Yoldi eta Linzoainnagusitu zitzaien altsasuarrei

Asteburuan Espainiako Kluben Arte-ko Txapelketako finalak jokatu diraZaragozan. Ohorezko mailako eskuz-ko binakako final handian UharteIruñeko Yoldik eta Linzoainek Altsa-suko Arrieta eta Peñas irabazi zituz-ten, 10-3 eta 10-7. Irurtzun finalerdietarako sailkatu zenbaina ez zen finaletara heldu. Eskuzbanakakoan, Najerinoko Larrea gai-lendu zitzaion Irurtzungo Armenda-rizi (4-10, 10-2 eta 4-5), eta eskuzbinakakoan Uharte Iruñeko Yoldik etaLinzoainek lortu zuten finaletara iris-tea, Irurtzungo Ongay eta Mitxelenabidean utzi eta gero (10-4 eta 10-4).

Arbizu txapelduna eta Racing San Migel txapeldunordea, elkarrekin.

16. jardunaldia

Igandean, Altsasuko Dantza-lekun11:30ean: Lagun Artea – Urdiain 11:30ean: Arbizu K.T. – Kaixo12:30ean: Etxarri Aranatz – TipiTapa12:30ean: Sayas – DantzalekuAtseden: Txartel

Binakakofinalerdietako I.jardunaldiaOlaizola II.a-Aretxabaleta / Iru-jo-Barriola(larunbatean, Gastei-zen. NITRO)Xala-Zubieta / Urrutikoetxea-Beroiz(igandean, Eibarren. ETB1)

Futsal Sakana Areto Futbol Txapelketa

Arbizu txapeldunRacing San Migelekin launa berdindu ondoren, penaltyetan gailendu ziren arbizuarrak

Eta orain… finalerdietara!Binakako hasierako ligaxka bukatuta, Xalak eta Zubietak Urrutikoetxea eta Beroiz izanen dituz-

te arerio finalerdietako lehen jardunaldian

Urrutikoetxea-Beroizen kontra ariko dira Xala eta Zubieta.

Binakako hasierako ligaxka. Sailkapena:

Olaizola II.a-Aretxabaleta 11 puntuIrujo-Barrila 10 puntuXala-Zubieta 9 puntuUrrutikoetxea-Beroiz 6 puntuTitin III.a-Merino II.a 6 puntuBerasaluze II.a-Albisu 5 puntuEzkurdia-Zabaleta 5 puntuSaralegi-Ibai Zabala 4 puntu

federatutako txapelketa

3. MAILA31. jardunaldia

Lagun Artea 2 – Cortes 2

Unai Bakaikoak 9. minutuan aurreratu zuenLagun Artea. Ongi aritu ziren lakuntzarrak,baina gauzak okertu egin ziren, euren atepropioan gola sartu baitzuen Beteluk etaLagunen defentsa akats bat baliatuz 1-2aurreratu baitzen Cortes. Atsedenaldia bainolehen berdintzea lortu zuen Bakaikoak.Bigarren zatian bi taldeak saiatu ziren, bainapuntu berdinketarekin despeditu zen lehia.

Sailkapena >>1. San Juan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .71 p

15. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .32 p

Asteburuko jardunaldiaErri Berri – Lagun Artea

(Igandean, 17:00etan, Erriberrin)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa25. jardunaldia

Lagun Artea B 1 - San Jorge 3

Kirol Sport 0 - Altsasu 0

Etxarri Aranatz 0 – Valle de Egües 2

Lagun Artea B-k eta San Jorgek ligakopostua zuten jokoan eta San Jorgegailendu zen. Nahiz eta Lagunek gogogehiago jarri, kontraeraso bateanaurreratu zen San Jorge. Bigarren zatianSan Jorgek bigarrena sartu zuen, bainaLagun Artea B 2-1 gerturatu zen. Tamalez,San Jorgek 3. gola sartu zuen eta horreladespeditu zen lehia. Orkoienen husna berdindu zuten KirolSportek eta Altsasuk, emaitza justua. Bitaldeek euren aukerak izan zituzten,Altsasuk gehiago, baina ez zuten asmatu. Bukatzeko, Etxarri Aranatzi 0-2 irabazi zionValle de Egüesek. Lehen minutuetanEtxarrik dominatu zuen eta aukera politakizan zituen, baina ez zituen gauzatu.Bigarren zatian egoera berbera errepikatuzen, baina bukaera aldera, eta bikontraerasoen ondorioz, 2 gol sartu zituenValle de Egüesek eta irabazi egin zuen. Altsasu - Etxarri derbyaIgandean Altsasu eta Etxarriren artekoderbya jokatuko da, 17:00etan, Dantzalekun.

Sailkapena >>1. Lekunberriko Beti Kozkor . . . . .54 p4. Lagun Artea B . . . . . . . . . . . . . . . .42 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34 p

15. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .23 p

Asteburuko jardunaldiaArrotxapea – Lagun Artea B

(Larunbatean, 16:00etan, Iruñean)Altsasu – Etxarri Aranatz

(Igandean, 17:00etan, Dantzalekun)

Futbola

Page 13: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a kirola 13

Txirrindularitza

Saskibaloia

Areto futbola

Motoziklismoa

Futbola

MARI JOSEILEAPAINDEGIA

A R B I Z UGarbitu, moztu eta apaindu25 €.

FRUITIS FRUTA DENDAI R U R T Z U N

10 €ko gastuarekin 2 bole-to zozketarako.

EROSKI BIDAIAKA L T S A S U

%5eko beherapena, hiri hote-letako eta garraio hutsenerreserbak izan ezik. Eskain-tza ez metagarria

AMETSA LIBURUDENDAE T X A R R I A R A N A T Z

%5eko deskontua jostailu etapuzzleetan.

LOPEZ DE GOIKOETXEAHARATEGIA

U R D I A I N50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

LARKAA L T S A S U

60 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

LASTAI GASOLINDEGIAA L T S A S U

0,04 €ko deskontua litroko,erregai guztietan.

FORD GABIRONDOA L T S A S U

Olio aldaketetan %30eko des-kontua. %15eko deskontualan mota guztietako eskula-netan.

JAVIER AUTOESKOLAI R U R T Z U N

% 10eko deskontua matri-kulan.

PATXI GALARZAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua harategianeta supermerkatuan 100€rengatik txistorra opari.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Sakanako I. Saskibaloi

Topaketak

11. jardunaldiaAltsasunSakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak Sakanako I. SaskibaloiTopaketak antolatu ditu preminimailako taldeendako (8 urtetik 10urtera bitarteko neska-mutikoak).

Jorge Azanza altsasuarra Burun-da Txirrindularitza Klubean eginzen txirrindulari. Eta hain zuzen ere,bere kluba zenak omenaldi politaegin nahi izan zion Euskaltel-Eus-kadi desagertu zenetik talderik gabegeratu den eta txirrindularitza utziduen Azanzari. Burunda taldearendenboraldi aurkezpen ekitaldianizan zen hori. Azanzaren ibilbide-ari buruzko bideo bat eman zuten

eta bukaeran oparia egin zioten,“nire bizitza guztian mimo handia-rekin gordeko dudan erlojua”, 9urtez txirrindulari profesional izan-dako Azanzak bere facebook-eanadierazi duenez.

“Burundako aurkezpeneanhorrenbeste ilusioarekin zeudenneska-mutikoak ikustea izugarrigustatu zitzaidan. Nitaz oroitu nin-tzen. Juan Mari Guajardok eginda-

ko elkarrizketan emozionatu nin-tzen, nire hasierak gogoratu nitue-lako eta txirrindularitzaz despedi-tzen ari nintzela jabetu nintzelako.Oroitzapen politak etorri zitzaizki-dan burura. Han zeuden nire txi-rrindularitza ibilbidean klabeakizan diren hainbat pertsona. Izuga-rri gustatu zitzaidan Burundako-ek prestatutako sorpresa” gainera-tu du Azanzak.

Alex MariñelarenakIruñean jarraitukodu errekuperazioaAlex Mariñelarena pilotu irurtzunda-rrak etxean jarraituko du bere erre-kuperazio prozesua. Pilotuak istripuoso larria izan zuen Frantziako PaulRicard zirkuituan, eta Touloneko ospi-talean ingresatu zuten. Ostiraleananbulantzian ekarri zuten Nafarroa-ko Unibertsitateko Klinikara. Buruan izandako lesio larrienek hobe-ra egin dute, eta, sorbaldan ebakun-tza egin beharko diote Alexi, ezkerre-ko sorbalda-hezurra konpontzeko.“Honek denbora nahikotxo emangodu, errehabilitazioan hasi baino lehenlau aste inmobilizatuta eman behar-ko baititu” adierazi zuen Mariñelare-naren Tech3 taldeko Hervé Poncha-ral managerrak Quatarren. “Konten-tu nago, oso une zailak pasa ditugulako.Gure desiorik handiena Alex berriropaddockean ikustea da” gaineratuzuen bere managerrak. Munduko Motoziklismo Txapelke-ta asteburuan hasi zen. Ricky Car-dusek ordezkatu zuen irurtzunda-rra. 12.a sailkatu zen Moto2-n.

Magnak beharrezkoazuen garaipenaMagnak 6-4 irabazi zion UmaconZaragozari eta 5. postuari eusten dio

Ligako azken bi jardunalditan etaEspainiako Kopan galdu eta gero, ira-bazi beharrean zegoen Magna Nafa-rroa Xota eta hala egin zuen Uma-con Zaragozaren kontra. 6-4 gailen-du ziren Imanol Arregiren mutilak. “Taldeak egoerari buelta ematen jakinizan du, eta goian mantentzeko 3puntu oso garrantzitsu lortu dituguazaldu zuen entrenatzaileak. Inter Movistar da liderra (64 puntu)eta Magna Nafarroa 5.a ( 37 puntu).Gaur Santiagon jokatuko du Magnak,7.a den Santiago Futsalen kontra.

Bi jardunaldi geratzen dira gazte-en mailako 2. mailako liga despedi-tzeko, baina Etxarri Aranatzek eginditu etxeko lanak. Duela bi astebu-ru matematikoki igoera fasea joka-tzeko sailkatu ziren, Ardoiren kon-tra 0-2 irabazi eta gero. Eta azkenasteburu honetan, San Cerninekinbana berdindu eta gero, 2. mailako4. multzoko liga irabaztea lortu duEtxarrik (58 puntu). Doneztebe biga-rrenari 7 puntu ateratzen dizkioEtxarrik. Lakuntzako Lagun Artea6.a da (38 puntu). Asteburu hone-tan Etxarrik Beti Kozkor izanen duarerio eta Lagunek San Ferminikastola.

Zorionak Etxarriko gazteei etaea igoera fasean gauzak ongi doaz-kien eta gazteen lehen mailara

pasatzea lortzen duten. Maila horre-tan ari dira Altsasuko jubenilak.

Jorge Azanzariomenaldi polita

Etxarriko gazteak txapeldunLiga irabazi dute eta gazte mailako lehen mailara igotzeko igoera faserako sailkatu dira

11. jardunaldia

Igandean, Altsasuko Zelandin11:00etan: Putterri – Balankaleku11:00etan: Beriain– Martinsasti

Rural Kutxari lehengaraipena eman dioDaniel LopezekLarunbatean, Laukizen, 36 txirrin-dulariz osatutako tropela iritsi zenhelmugara eta esprint estuanRural Kutxa-Seguros RGA taldesakandarreko 20 urteko DanielLopez galiziarra nagusitu zen, tal-de sakandarrari denboraldikolehen garaipena emanez. RuralKutxako Juan Jose Tamayo 6.aizan zen, denbora berean. Igandean, Lizarran, Lizarte talde-ko Marc Soler bakarrik iritsi zenhelmugara (3:09:12). BigarrenaRural Kutxa-Seguros RGA taldesakandarreko Arnau Sole sartuzen, 28 segundora.

Jorge Azanza.

Taldekideak

Etxarriko gazte mailako futbolariak: Andoni Goikoetxea, Lukas Fernandez, Joanes Ijurko, JulenGonzalez, Iñaki Razkin, Adrian Garciandia, Ander Zelaia, Julen Iragui, Eneko Lopez, Jon Resano,Mikel Maiza, Andoni Agirre, Ivan Cerezo, Jurgi Kintana, Ibai Senar, Asier Estarriaga, Jon Razkin,Mikel Arratibel eta Julen Iriarte. Entrenatzaileak: Iosu Murgiondo eta Jose Guillorme.

Herri kirolak

Nafarroako Herri Kirol Jokoen 2.jardunaldia jokatu zen Etxarrin. 3.jardunaldia Elizondoko pilotalekuakhartuko du, igandean, 11:00etan

Igandean herri kirolariz bete zenEtxarri Aranazko pilotalekua, Nafa-rroako Herri Kirol Jokoen 2. jardu-naldia jokatu baitzen.

Kimuen proba konbinatuanIñigo Aritza A (7:12) izan zen azka-rrena, Iñigo Aritza B-ren aurre-tik (7:15). Andra Mari 6.a izan zen(7:43). Haurren mailako proba

konbinatuan Araxes izan zenazkarrena (9:10), Andra Marirenaurretik (9:47). Iñigo Aritza 4.a sail-katu zen (10:08) eta Putterri 5.a(10:09). Eta kadeteetan Basabu-ruak bukatu zituen lanak lehenen-go (10:47). Andra Mari 3.a izan zen(11:36).

Sokatirari dagokionez, hau-

rren mailan Iñigo Aritza ibili zenhobekien (5 puntu), Andra Mari-ren aurretik (4 puntu). Eta kade-teetan Andra Mari gailendu zen(3 puntu).

Nafarroako Herri Kirol Joko-en 3. jardunaldia igandean joka-tuko da, 11:00etan, Elizondoko Baz-tan pilotalekuan.

Andra Mari ikastolako herri kirolari batzuk.

HerrikirolariakEtxarrin

Page 14: 457 guaixea

Elkarrizketawww.guaixe.net-en Haize

Berriak-eko kideekNatxo de Feliperi

egindako elka-r r i z k e t a

dago.

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a14

kultura >>

Musika eta umoreaekarriko ditu PabloCarbonellek Gaur, 22:30ean Olaztiko kultur etxean

La Gangrenosa gitarraren lagun-tza bakarrarekin agertuko da

gaur Pablo Carbonell Olatzaguti-ko antzokian. Hurbil, pentsakor etaintimoa agertuko da taula gaine-an, beti ere, satira eta gizarte-kri-tika aldean dituela. Ikuskizun per-tsonal eta ezberdinean, musika etaumorea tartekatuko dira.

Carbonell polifazetikoak, ukitusurrealistak eta kontzertu forma-tua dituen ikuskizun samurra aur-keztuko du, 2012an argitaratu zuenCanciones de cerca diskoa aurkez-teko emanaldian. Hura ontzekohainbaten laguntza izan zuen.

Larunbatean, 17:00etaneta 18:30ean, AltsasukoIortia kultur gunean

Sergei Prokofiev-ek 1936an,hiru egunetan idatzi zuenPeru eta Otsoa obra. Adinguztietako haurrei zuzen-

dutako ipuin musikatua da Osko-rriko kantariak eta Sakanakomusika bandak eskainiko dutena.Natxo de Felipe narratzailea iza-nen da eta Hai-ze Berriak ban-

dako musikariek

kontakizuneko pertsonaiei arimaemanen diete. Bi saioetan ipuinaeuskaraz kontatuko da eta testuagaztelaniaz proiektatuko da.

Prokofiev-en ipuin musikatu-ko protagonista Peru da. Gaztetxoaaitonaren etxean dago bisitan etaabentura bat izateko izugarrizkogogoak ditu. Arriskutsua delako-an, aitonak belardira bakarrikjoatea debekatu egin dio Peruri.Ondorengoa musika bidaia batenzati da. Bidaia horretan agertzendiren pertsonaiak bandako instru-mentuak irudikatuak izanen dira.Hala, klarineteek Peruren pape-

ra hartuko dute; oboeak ahatea iza-nen dira; klarinete bakarlariak,katua; txirulak, txoria; tibalak,

ehiztariak; fagotak, aitona eta tro-pa eta tronboiak otsoarena eginendute.

Lau akordeoiikaslerenkontzertuaBihar, 19:00etan Olatzagutiko kulturetxean

Pablo Sarasate musika kontser-batorioko akordeoi ikasle lau-

kote baten kontzertuarekin goza-tzeko aukera izanen da bihar Ola-tzagutiko kultur etxean. Haietakobi etxean ariko dira: Olatzagutianfamilia duen Nahia Elorza Maciasaltsasuarra eta Leire AiestaranLasa. Aurrena lehen kurtsoan arida akordeoia ikasten; bigarrena,berriz, 6. mailan ari da. Haiekinbatera 3. kurtsoko Julen SimonIriarte (Iruña) eta 6.eko SandraErdozain Salon (Abaurrepea) ari-ko dira. Bakoitzak bere emanal-dia eskainiko du.

Haurrek bizidituzten egoerak,haien begietatik

Domekan, 17:00etan, Olatzagutikokultur etxean

Tdiferencia banatzailearen bidezbihar Olaztin izanen dira Moni-

ka Torre, Ainhoa Ruiz eta EvaAzpilikueta altsasuarra. AktoreekEskola ondoko jolasak antzezlanaemanen dute. Gaur egungo hel-duen gorabeherak haurrek nolabizi dituzten egoerak islatzen diraantzezlanean. Saio entreteniga-rrian tarteka umorez, tarteka serio,bizipen horien berri emanen du.

Guztia klaseak bukatu ondorenhasten da, ikastetxeko atarian. HanDaniela eta Carolina zain daude,gurasoren batek jaso eta eskolazkanpoko jarduerara eramatekozain. Carlotak haiekin gelditzeaerabaki du eta jolasten hasi dirahelduez duten ikuspegia emanez.

Egitarauakwww.guaixe.net-en egitarauak ikusgai.

Natxo de Felipek eta Haize Berriak bandakipuin musikatu bat ekarriko digute

Pertsonaiak

PeruPeru gaztetxoari izugarri gustatzenzaizkio loreak, animaliak eta kani-kak. Urtero-urtero, oporretan, bereaitonarengana joaten da egunbatzuk pasatzera, Errusiako taigaondoan dagoen etxolara.

KatuaNahiko izurria, egun guztia belarluze artean saltoka ibiltzen ohi da.Txoriren bat harrapatzea da bereametsik zoragarriena.

TxoriaErrusiako zuhaitzik altuenean bizida eta ondoko belardira joaten danoizbehinka xixare bila. Aireantxirinbuloak egiteaz gain, gogo-koen duen gauza abestea da.

AhateaOso berandu ikasi zuen igeri egi-ten, baina orain maiz egoten daedozein putzutan praktikatzen.

OtsoaAusarta eta azkarra, belardi nagu-sian jaio zen orain dela urte batzuk.Bakarrik ibiltzeko ohitura dauka,ehiztari bila.

EhiztariakUrtean bitan elkartzen dira otso-ak ehizatzeko asmoz. Perurenaitonaren etxolatik gertu dagoenherri batean bizi dira.

AitonaKazkarro xamarra da eta nahikogorra. Perurekin xakean aritzeaeta sutondoan lokartzea ditu gus-tuko.

Page 15: 457 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 28a kultura 15

Igandean, 18:30ean Etxarri Aranazkokultur etxean Haur eta GaztetxoenKantu Jaialdiak

Lakuntzako musikaeskolako 2 taldek, LuisFuentes eskolako 5 taldeketa Aralarko Mikel Doneainstitutuko 2 taldek partehartuko dute

Asteburuan hasiko diraHaur eta Gaztetxoen Kan-tu Jaialdiak. 6 eta 16 urte

bitartekoen artean kantu zaleta-suna sustatzea helburu duten topa-ketak dira. Bide batez, elkarlane-an lan egiteko eta beste herrieta-ko adinkideekin erlazionatzekoaukera ematen dute jaialdiek.Azken finean, parte-hartzaile guz-tiei euren sormena erakusteko

aukera ematen die antolakuntzak. Banaka, binaka edo taldeka

euskal kantak abesteko aukeraizanen dute Nafarroa guztiko kan-tari txikiek. Lau jaialdi prestatuditu antolakuntzak. Gainera, abes-lariak bilduko dituen Nafarroakoazken jaialdi bat ere izanen da,maiatzaren azken asteburuan edogaragarrila hasieran.

Jaialdiak Amaia DominguezGonzalok antolatu ditu, Tafallakomusika irakaslea eta Kantuzaleelkarteko kide denak. NafarroakoGobernuak jaialdiak diru-lagun-tzarik gabe utzi zituen duela hiruurte eta ordutik bera arduratu izanda, Kantuzale elkartearen izeneaneta inolako diru-laguntzarik jasogabe, Haur eta Gaztetxo KantarienJaialdien antolaketaz.Info + www.guaixe.net

Bihar, 18:00etan, Irañetako frontoianzirkoa, antzerkia eta musika uztartzendituen ikuskizuna

Zirika Zirkusek bere azkenmuntaiaren, Konpost Eroak, hiruaurre-estreinaldi egin ditu

Astelehenean Andra Marieta San Donato eskoletako5 eta 8 urte bitarteko hau-

rrei lehen aurre-estreinaldia eskai-ni eta gero, Ainhoa Juaniz Belei-xe Irratian (FM 107,3) izan zen.Pozik zen haurrei emanaldia gus-tatu zitzaielako, taldekideen arte-an “zerbait hitz egin beharra”sumatu bazuen ere.

Irintarrak azaldu zuenez, mun-tai baten benetako mustutzearenaurretik bizpahiru aurre-estrei-naldi egiten dituzte. Publiko eta

adin tarte ezberdinen aurreanobrak eragiten duen erreakzioakneurtu ahal izateko egiten dute.

Konpost eroakHiru pertsonaia ditu Konpost ero-ak ikuskizunak. Konfuso frantzia-rra zaborra bereizten ez dakien etaikasteko ilusio izugarria duen per-tsona da. Edukiontzi banatan bizidiren bi pertsona oso ezberdine-kin eginen du: Plasti andereñomarijakintsua, beti erakustekoprest dagoenak eta Karton jauna,pertsonekin etsiturik, ezkor etahaserre dagoena. Eguna gaizkibereizitako zabor multzo batenartean hasiko dute azken biek.“Tratatua izateko nora bota zalan-tza sortzen duten hondakinak

agertuko dira eszenatokian”.Dagokiena trukatuko dute. Batekjendeari hondakinak ongi bereiz-ten irakatsi nahi dien bitarteanbesteak errieta egin nahi die.

Juanizek Beleixe Irratian (FM107,3) azaldu duenez, mustukodutena “hondakinei eta konposta-ri buruz hitz egiten duen antzer-ki-zirku ikuskizuna da. Ikuski-zun hezitzailea da, baina Zirika Zir-kusen ukituarekin: ongi pasatzeko,maitasun pila batekin egiten ditu-gu ikuskizunak”.

Sortu duten kantari koreogra-fia erraz bat egin diote, haurrekindantzatu ahal izateko. Tartekatu-ko diren jolasak ikasteko bideaematea nahi dute. Berrerabilpentailerrak eginen dituzte ere saio-aren ondoren. Info + www.guaixe.net

Birziklatzeak badubere ikuskizuna

Kantari berrien baratzaFitxa

Kon Fuso Barruso: Txetxu Colla-do.Plasti andereñoa: Luis Lainez.Karton jauna: Ainhoa Juaniz. Jantziak: 2era2li eta AlazneJuaniz.Eszenografia:Alazne Juaniz etaSagri Mauleon. Kanta: Mr Trufa. Kantaria: Juanpa Agirre.Kantuko hitzak: Eneko Lazkozeta Joseba Beltza.Koreografia: Haiara Balentzia.Aholkularitza: Mank-eko Adol-fo, Beñat, Olatz eta Itziar.

Page 16: 457 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 28, ostirala • 2. aldia • 457. zenbakia

Apiribilekobazkide sarituak

APIRIBILEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera,Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale esnea eta yogurtak, MagnaNavarrarako 2 sarrera2. Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarako

eta Donostiako Aquariumerako 2 sarrera3. Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarakoeta Donostiako Aquariumerako 2 sarrera4. Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarakoeta Donostiako Aquariumerako 2 sarrera

1.- Irune Osinaga Larraza(Irurtzun)

2.- Salvador Unanua Ihaben(Hiriberri)

3.- Autoservicio Junkal (Lakuntza)

4.- Mari Mar Abad Iriarte(Altsasu)

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 22.6. . . . . -1,6 . . . . . .132.3Altsasu 21 . . . . . . . . -1.5 . . . . . .91Aralar 13.4. . . . . . . -3.4 . . . . . .68.4Urbasa 18 . . . . . . . . -6 . . . . . . . .70.2

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

30 7 15 22

: eguraldiaasteko >>

Min: 3 Max: 14 Min: 7 Max: 13 Min: 8 Max: 15 Min: 8 Max: 16 Min: 8 Max: 17 Min: 8 Max: 14 Min: 8 Max: 13

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 10% euria: 15% euria: 15% euria: 8% euria: 15% euria: 25% euria: 65%

1. Nafarroako SelekzioarekinMurtziara joan zarete otsailaren27tik martxoaren 2ra. Zer moduz?Esperientzia berezia eta ona izanda. Jokatu ditugun partida guztienartean, bat irabazi eta beste bat ber-dindu dugu. Nafarroako beste tal-deetako jokalariekin jokatzea berriaizan da eta jendea ezagutzeko auke-ra eman digu. Nafarroatik kanpojokatzeak ere badu bere xarma.Murtzian konturatu ginen, futbo-lean jokatzeko modu bat bainogehiago dagoela eta horrek esperien-tzia gehiago izatea ahalbidetzen du.

2. Noiz jaso zenuen NafarroakoSelekziotik lehen deia?Joan den urteko urrian jaso nuenlehen deia. Denboraldia hasiagenuen, bakoitza bere taldeare-kin ari ginen jokoan. Espainiakogainerako selekzioekin otsaileanMurtzian norgehiagoka prestatuzutenez, deialdia ere horrekin bate-ra iritsi zen. Ordura arte, denbo-raldian bi aldiz izan ginen selek-zioarekin. Lehena, Murtxanten,eguberrietan. Eta, bigarrena, Mur-tzian, aste txuriarekin batera.

3. Non entrenatzen duzue?Larrabideko kiroldegian, Iruñean,partidak baino lehenagoko astee-tan. Ohiko entrenamenduak bainogogorragoak izaten dira eta gehia-go landu behar izaten ditugu tek-nikak. Espainiako txapelketa joka-tzeak gehiago exijitzen digu fisiko-ki eta baita mentalki ere.

4. Nafarroako talde askotakojendea ari zarete. Osasunako jokalariak dira gehie-nak. Hein batean talde horrek bil-tzen ditu Nafarroako jokalari one-netarikoak. Baina, beste taldeeta-koak ere deitzen gaituzte. Izan ere,talde bereko hiru jokalari egon dai-tezke gehienez ere norgehiagoka

batean zelaian. Adin txikiagoko bijokalarik ere derrigorrez jokatubehar dute. Osasunakoez gain,Donibanekoak, Burlatakoak, Txan-treakoak, Tafallakoak eta Oberena-koak gaude.

5. Sakanako bi lagun elkartuzarete Nafarroako Selekzioan.Bai, Ibai Armendariz arbizuarraeta ni, ihabartarra. Ibai ez zen Mur-tzian aritu, baina elkarrekin ibiliginen Murtxanten. Bertan Katalu-niako Selekzioaren aurka eta Errio-xakoaren kontra jokatu genuen.Partida zailak izan ziren biak. Kata-lunia izan zen, oraingoz, talderikindartsuena garaitzeko.

6. Bi talde horiez gain, norenaurka lehiatu zarete?Murtziaren aurka eta Ceutarenkontra ere aritu gara. Gure antze-ko maila dutenez, erosoago arituginen eta irabazi ahal izatekoaukera gehiago izan genuen.

7. Noiz izanen duzue hurrengonorgehiagoka?Oraindik ez dugu data zehatza.Gehienetan opor egunak hauta-tzen dituzte. Espainia mailako txa-pelketak antolatzen direnean ohi-ko liga eten egiten da.

8. Noraino iritsi daitekeNafarroako Selekzioa?Txapelketa irabazteko aukerak iaagortuak ditugu, baina ez gara pos-tu txarrean geldituko. Lehenengofasean ez genuen punturik lortu etahorrek jarri gaitu zailtasunean.Bigarrengoan, aldiz, 4 puntu lortugenituen. Azkeneko fasera pasatzeaez da erraza izanen, baina batek daki.

9. Osasunan ere jokatu duzu.Zure borondatez itzuli zaraDonibane taldera. Zergatik?Osasunan astean lau egunez joanbehar izaten genuen entrenatzera.Ikasketekin partekatzeko zailtasu-nak izan nituen. Gauza asko utzibehar dira alde batean Osasunaneskatzen duten maila eman ahal iza-teko. Nik nahiago izan nuen, gutxia-go entrenatu eta futbolean aritzennintzenean, presiopean izan ordez,disfrutatzeko aukera izatea. Osasu-nan, irabaztea da helburua. Bestetaldeetan ere bai, baina beste modubatean hartzen dute lehiaketa.

10. Erabaki hori hartuko zenukeberriro?Egia da Osasunak aukera handia-goak eskaintzen dizkizula futbo-lari gisa aurrera egin eta teknikakzein jolasteko moduak zabaltzeko.Garai hartan nuen adinarekin etaeskatzen zuten errendimendua-rekin onena egin nuela uste dut.Orain, berriz aukera emanen bali-date Osasunara itzultzeko, behinbaino gehiagotan hausnartubeharko nuke.

11. Futbolean jokalari gisanabarmentzea ez da erraza. Zuklortu duzu hein batean. Zerespero duzu etorkizunean?Gustatzen zaidalako aritzen naizni futbolean. Nire helburua ez dabeste edonor baino hobea izatea,baina bai aldiz, nire onena ematea.Horregatik, esfortzua eta entrena-mendua oso garrantzitsuak dirafutbolari gisa hazten segitzeko.Gutxika gora egiten saiatuko naiz,zaila dela jakin arren, goi mailarairisteko esperantza ez dut galtzen.

>>11galdera

AnderHuarte Arano

Nafarroako Selekzioko jokalaria

Testua: Maialen Huarte Arano

Elkarrizketa osorik www.guaixe.net-en.