5. GAIA: CURRICULUMAREN HIRUGARREN · PDF fileGorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria...
Transcript of 5. GAIA: CURRICULUMAREN HIRUGARREN · PDF fileGorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria...
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 157
5. GAIA: CURRICULUMAREN
HIRUGARREN KONKREZIO MAILA:
GORPUTZ HEZKUNTZAKO UNITATE
DIDAKTIKOA
5.1. OINARRIZKO PROGRAMAZIO-UNITATEAK
Aurreko gaian esan dugun bezala, programazio batean ikaskuntzako
moduluen aukeraketa eta banaketa bigarren konkrezio mailan (IHP eta ICP-an)
gertatzen da. Oinarrizko programazio-unitateak ikastetxe barruan ematen diren
programazio zehatzenak dira; zikloko eta urteko programazioak eta unitate
didaktikoak dira.
Programazio-unitatetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan sartzen diren
elementu guztiak biltzen dira: helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa.
Erkidego Autonomo guztietan programazio-unitateek antzeko trataera jasotzen
dute, baina askotan, izen ezberdinak jasotzen dituzte.
5.1.1. Programazioko oinarrizko unitateak
Nahiz eta izen ezberdinak jaso, programazio-unitate guztiek antzeko
trataera jasotzen dute. Modu honetan, Jordi Diaz Lucea-k (1994) honelako
programazio-unitateak aurkezten ditu:
a. Unitate Didaktikoak: Erkidego Autonomo gehienetan erabiltzen dena,
hau da gehien erabiltzen den programazio-unitatea. Unitate
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 158
Didaktikoak hezkuntzako elementu guztiak aurkezten ditu epe
konkretu batean gerta daitezen. Normalean, edukien aurkezpen
logikoa azaltzen du, ikasleen psikologia errespetatuz. Unitate
Didaktiko bat egiten denean, ondoko alderdiak jaso behar dira:
• Ingurunea definitu: Unitate Didaktikoa ikastetxe konkretu
batean egingo da, eta ikasle konkretu batzuentzako, hauek
ingurune sozio-kultural baten barruan daudela. Horregatik
azalduko da zer-nolako ikastetxea den, zein den bere IHP
(Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua -IHP- edo PEC), hau da,
ikastetxe horren nortasuna zein den (nortzuk garen eta nola
ulertzen dugun ikasteko prozesua), ikastetxeak dituen
baliabideak zeintzuk diren eta nola dauden antolatuta
ikastetxeko irakasleak.
• Kurrikulua definitu: Unitate Didaktikoa ICP barruan dago,
ikasgai konkretu batean eta ikasgai konkretu baterako.
Ikastetxean ikasgai horrek duen garrantzia helburuei esker
ikusten da. Modu honetan, ikastetxe horretan aldez aurretik,
hezkuntza-helburu orokorrak, etapako helburuak, zikloko
helburuak eta areako helburuak definituak egon beharko
lirateke, kolektibo guztiak parte hartuta. Unitate Didaktikoarekin
helburu didaktikoak sortuko ditugu, baina lehenago aipatutako
horiekin lotura mantenduz.
• Planifikazioa: Unitate Didaktikoa irakasmaila bateko ikasleei
dago zuzenduta, eta maila zehatz batean gertatzen da.
Denborako mugak definituak ditu, bai iraupenaren aldetik, eta
bai sakontasunaren aldetik. Hezkuntza-baliabide batzuk
eskatzen ditu eta hauek ikasle eta irakasleen esku egongo
dira.
• Garapena: Unitate Didaktikoak zerikusia du edukiekin
(prozedurazkoekin, kontzeptuzkoekin eta jarrerazkoekin).
Hauek aukeratu eta ordenatu egin beharko dira ikaskuntza
esanguratsua eskuratu ahal izateko. Garrantzitsua da
ebaluazio jarduerak, helburuak eta edukiak, definitzea,
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 159
prozesua eta edozein hezkuntza-jarduera baloratu ahal
izateko. Ebaluazioa eta metodologia direla eta, bigarren
atalean lantzen direnez, ez dugu gehiegi sakonduko.
40. argazkia: Goazen hara!
b. Programazio-unitateak. Katalunian erabiltzen dira eta Unitate
didaktikoaren antzekoak dira. Edukiak hiru eremutan zehazten dira:
helburu didaktikoak ikaskuntza mailaren arabera ezberdinak izango
dira (horiek LOEn konpetentzia edo gaitasunen bidez ordeztu dira,
helburuaz gain erabilera edo aplikazio bat bilatzen baitute);
irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak zehaztu behar ditugu eta hauen
bitartez helburuak lortu; eta azkenik, ebaluatze jarduerak, helburuak
bete diren ala ez ikusteko.
c. Hezkuntza kredituak: Katalunian erabiltzen dira, Bigarren
Hezkuntzan. Kreditu bat hogeita hamabost orduko blokea da, eta
hiruhilabeteko batean emateko asmoz sortu zen. Modu horretan,
kreditu bateko ikasgaien eskaintza ugaria eginez, ikasleak bere
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 160
ikaskuntza kudeatzeko aukera izango zuen. Hezkuntza kredituak
Unitate Didaktikoak betetzen dituen baldintza berdinak bete behar
ditu.
5.1.2. Urteko programazioen izaerak unitate didaktikoa baldintzatzen du
Ikastetxearen hezkuntza-proiektuan ikasleen ikasteko erak zehaztuta
egongo dira, hau da, nola baloratzen den ikasleak iniziatiba izatea, sormena
izatea, jarduerarako prestutasuna izatea, lan-ohitura egokiak izatea...
ikaslearen nortasunak zein garrantzi duen, ikasteko erritmo ezberdinak nola
lantzen diren, motibazioa nola pizten den, zer-nolako autonomia duen ikasleak,
ikasleek nola hartzen duten parte jardueretan (agente pasibo edo negoziatzaile
gisa), nola taldekatzen den taldea (zein irizpideren arabera), nola baloratzen
den ikasleen integrazioa taldearen barruan... Honek ekartzen ditu irakasleen
arteko akordioak, eta ziklo bakoitzerako orientabide didaktikoak;horiek
Ikastetxearen Curriculum-Proiektuan jasota daude (edo egon beharko lirateke,
behintzat).
Segun eta nola ulertzen diren parametro horiek guztiak, programatzeko
modua erabat alda daiteke. Hala, trataera metodologikoaren arabera,
Chavarria-ren ustez (1993) programazio-unitateak edo Unitate Didaktikoak
honako izaera hauek izan ditzake:
a. Disziplina bateko programazioak: Area bateko curriculumaren
arabera egindako programazioak dira (adibidez, Gorputz
Hezkuntzako unitate didaktiko tradizionalak sortuko ziren eredu
honekin, gorputz adierazpenaren inguruan edo jolasen inguruan
sortuak, edo…)
b. Disziplina anitzekoak: Landutako alderdi batzuk sail ezberdinetatik
jorratzen dira. Adibidez, Unitate Didaktikoa batean Gorputza izan
daiteke haria, eta hala, eremu guztiek batera gai hori jorratzen dute:
ingurunearen ezagutzan, gorputzak gorputz-adar ezberdinak ditu, eta
organo batzuk funtzio batzuekin, funtzio horietako batzuk Gorputz
Hezkuntzan ikasten dira, gorputz adarren izenak hizkuntza
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 161
ezberdinetan nolakoak diren ezagutzen ditugu ingelesez, gaztelaniaz
eta euskaraz, eta abar…. Beste ikasgaiak hartuta.
c. Disziplinartekoak: Gai bat aukeratzen da ardatz nagusi bezala.
Unitate Didaktikoa garatzen den bitartean, ikastetxearen sail guztiek
gai honen inguruan egiten dute lan. Adibidez: Euskal kulturaren
astea. Sail guztietatik euskal kulturarekin zerikusia duen zerbait
heltzen da, adibidez: musikan, euskal soinu bereziak 5/8 erritmoa
edo zortzikoa; ingurunearen ezagutzan, euskal herriko barazkiak;
matematikan, euskal baserrien ekonomia; gorputz heziketan, euskal
kirol eta jolas autoktonoak (euskal pilota, herri-kirolak, euskal jolasak,
euskal dantzak...).
d. Proiektuak: Proiektu bakar bat da, sail guztietan barneratuta
dagoena. Gaiak ikastetxearen nortasuna definiten du. Adibidez,
zehar-lerro bat hartzea eta gai guztien programazioak zehar-lerro
baten inguruan egitea, esaterako, hezkidetza edo ingurunearen
zaintza, edo giza-eskubideak...
Hau ikusita, esan dezakegu ikastetxe batean akordio batzuk hartuta
badaude, unitate didaktikoa horren arabera moldatu beharko dugula.
5.2. UNITATE DIDAKTIKOAREN PROGRAMAZIOA EGIN AURRETIK
KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK
Unitate Didaktikoak Ikastetxearen Hezkuntz Proiektuan (IHP edo PEC)
eta Ikastetxearen Curriculum Proiektuan (ICP, IKP edo PCC) oinarrituko dira.
5.2.1. Ikastetxearen hezkuntza-proiektua
Hezkuntzarekiko kontzeptu pertsonalizatu bat definitu behar da bertan
(ikastetxe bakoitzak hezkuntza hitza azaltzen den bakoitzean zer ulertzen duen
agertuko da), ikastetxearen irakasteko estiloa eta ezaugarriak azaltzen dira,
helburu pedagogikoak eta oinarrizko hezkuntza-helburuak, ikastetxearen
kudeaketarako eta antolakuntzarako moduak, eta funtzionamendurako
ikastetxearen arauak (arauak egon, egon behar dira, honek ez du esan nahi
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 162
arauak eta araudiak zorrotzak eta mugiezinak izan behar direla, are gehiago,
ikastetxe batean arauak ikasleak egindakoak badira, beren erantzukizuna
askoz hobea izango da).
IHP-n agertuko dira: ikaslearen ikaskuntza nola gertatzen den, zein
jarduera erabiltzen diren ikasleen ikaskuntzak hobetzeko, nola baloratuko
ditugun ikaslearen iniziatiba, sormena, lan egiteko ohiturak, ikasteko erritmo
ezberdinei nola erantzun behar zaien, zer-nolako jarduerak egiten diren
ikasleen Behar Bereziak lantzeko, zein irizpide erabiltzen diren taldeak
taldekatzeko, zer-nolako erabakiak har ditzaketen ikasleek, nola sozializatu
behar diren ikasleak. Ikastetxearen ideologia agertuko da, eta zeintzuk diren
komunitate honen ezaugarriak eta kezkak.
41. argazkia: ... Eta nola jarraitzen du ipuinak?
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 163
5.2.2. Ikastetxearen curriculum-proiektua
Berez, IHP egin eta gero, ICP egin behar litzateke. Programazio-
unitateak sortzeko irakasleen arteko akordioak ezarri behar dira, eta sail guztien
artean harremana zehaztu behar da. ICP-k adierazten du zein izango den
ikastetxe baten eginkizun didaktikoa, irakasle talde baten portaera curriculuma
lantzerakoan. Curriculumarekiko hartu beharreko erabakiak honako hauek dira:
zikloko eta saileko helburuak eta gaitasunak (konpetentziak) erabaki eta
sailkatu; sail bakoitzaren barruan zikloko edukiak aukeratu; metodo eta
lehentasun didaktikoak argitu; Espazio- eta denbora-antolakuntza azaldu;
ebaluazio-irizpideak azaldu; erabili behar diren material didaktikoak erabaki.
Bigarren konkrezio maila garatua dugunean,, hau da, IHP eta ICP-ak,
orduan, unitate didaktikoak bere zentzua eskuratuko du; izan ere, unitate
didaktiko bat testuinguru zehatz batean kokatuta ez badago, ez du
koherentziarik izango. Unitate Didaktiko bat bestearen atzean jartzeagatik,
besterik gabe, ez da Gorputz Hezkuntzako sailaren diseinu kurrikularra egiten.
5.3. UNITATE DIDAKTIKOA
5.4.
Edozein programazio-unitate antolatzeko, Hezkuntz Administrazioak
orientabide batzuk ematen ditu, baina askatasun handia dago Unitate
Didaktikoa egiteko. Edozein modutan, elementu guztiak antolatuak eta
sekuentziatuak egongo dira helburu didaktiko batzuk edo gaitasun batzuk
betetzeko asmoz. Lehenengo, ikasle-taldea definituko da, hau da, nortzuk diren
eta nola ulertzen duten irakaskuntza-prozesua; gero, zein den ikasle-talde
honen ingurunea, zeintzuk diren bete nahi ditugun helburuak eta aukeratuko
ditugun edukiak, nola irakatsi behar dugun eta nola ebaluatu behar dugun
irakatsitakoa, edo guztien artean eraiki dugun ezagutza edo aurkikuntza.
Lehenengo fasean, irakasleen asmo hezitzaileak argi izatea, edozein
diseinua baino garrantzitsuagoa izan behar da. Irakasle bakoitzak, bere
baldintzak kontutan hartuz, aukeratu eta antolatu egingo ditu programazioko
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 164
elementu guztiak, eta horren arabera, gelako programazioa edo saioaren
diseinua antolatuko du. Unitate Didaktikoak ondorengo alderdiak izango ditu:
- Izenburua, sarrera eta justifikazioa
- Helburu didaktikoak edo gaitasunak
- Edukiak
- Irakaste-ikaste jarduerak (egun ezberdinetan banatuta)
- Metodologia
- Ebaluazio-jarduerak (egun ezberdinetan banatuta)
- Ebaluazio-irizpideak
- Ebaluazio-tresnak
- Sekuentziazioa edo denboralizazioa
- Bibliografia
- Baliabide didaktikoak
- Eranskinak
42. argazkia: Nola ibili?
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 165
5.4.1. Unitate didaktikoaren izenburua, sarrera eta justifikazioa
Izenburuak ikasleek ikasi behar dutenarekin daude lotuta; normalean
mezu labur bat azalduko da, bertan ikasleek egingo dituzten jarduerak eta
ikasiko dutena azaldu behar da. Adibidez, denon artean adierazteko txoko bat
eraikitzen dugu, ikastolan antzerkia egiten, pailazoak gara, ikastolan dantzan,
NBA-n hasiko gara, edo jarduera gimnastiko eta erritmikoak, nire gorputza
zaintzen dut…
Sarreran ikasleen testuingurua aztertzen da, zein irakasmailatako
ikasleak diren eta nolakoak diren, zenbat diren, zein ezaugarri duten… hemen
IHP eta IKP-en erreferentziak agertuko dira. Sarrera ez da oso luzea izan
behar, beraz, laburtu egin behar dira xehetasun gehienak. Zein ziklotan
garatuko den, zein kurtsotan, ikasleen ezaugarriak, zergatik hartu dugun unitate
didaktiko hau eta ez beste bat, eta zergatik garatzen ditugun eduki hauek eta ez
beste batzuk. Laburbilduta, zein den nire asmoa hau lantzerakoan. Noiz eta
nola garatzen den (ikasturte hasieran, erdian) eta iraupena, zenbat saio erabili
behar diren hau egiteko. Honek prozesuari buruz, eta irakaslearen jarrerari
buruz gauza asko esaten dizkigu. Nolabait, garrantzia du zehazteak zer den
irakasleak irakatsi nahi duena, edo ikasleak eraiki behar duena.
5.4.2. Unitate didaktikoaren helburu didaktikoak eta gaitasunak
Unitate Didaktikorekin lortu nahi duguna adierazten dute helburu
didaktikoek, hau da, Unitate Didaktikoaren bukaeran jakin behar dutena.
Etapako helburu orokorrak eta sail eta zikloko helburuak errespetatuko dituzte,
saileko helburuekin harreman estua mantenduko dute. Unitate Didaktikoaren
helburu didaktikoak terminalak dira, oso zehatzak izan behar dira, eta
praktikarekin zuzenean lotuta egon behar dute. Helburuak eta ebaluazio-
irizpideak harremanetan egon behar dira; ebaluazioarekin egiaztatzen dugu ea
bete ditugun hasieran markatutako helburuak. Helburuak ezinbestekoak dira
prozesua sistematizatzeko eta ulertzeko. LOE legearekin, helburuen ordez
gaitasunak erabili behar ditugu; funtsean antzekoak dira, baina gaitasunak
(competencias) pauso bat gehiago ematea dakar. Helburua testuinguru batean
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 166
aplikatu behar da, eta funtzionalitate bat izango du. Era horretan, gaitasunak
hainbat galderari erantzun behar die (zer, nola eta zertarako); hau da, zerbait
egiten jakin behar da egoera zehatz batean aplikatu ahal izateko. Modu
horretan, helburuak eta gaitasunak formulatzeak honako onura hauek dakartza:
- Ikaskuntzaren egokitasuna konproba daiteke, ea baliagarria den nahi
genuena ikasteko.eta ea aplikaziorik duen.
- Irakas-ikasteko jarduera egokiak aukeratzen laguntzen du eta baita
ebaluazio jarduerak ere.
- Ikasleentzako orientazioa dira, helmugak edo proiektuak egin
ditzaketelako eta beren garapena ikusteko baliagarriak izan
daitezkeelako, nolabait curriculuma ikasleak gogoan hartuta egin
behar da, ikaslea prestatu behar baitugu zerbait egiteko gai izan
dadin.
- Prozesua gainbegiratzea eta doitzen joatea eskatzen dute.
- Ebaluazioa erreztu egiten da prozesuaren baliotasuna etengabe
neurtu daitekeelako.
Baina oztopo batzuk aurki ditzakegu, helburu guztiak eta gaitasun
guztiak ezin baitira adierazi, ikasleen jokabide guztiak ezin baitira aurretik
ezagutu eta helburuak lorpenen arabera ezartzen badira, prozesua etengabe
aldatzen egongo baita. Horregatik, malgutasuna izango dute. Helburuak eta
gaitasunak diseina daitezke espero ditugun ondorioen arabera (lortu nahi
dugunaren arabera, adibidez, jolas baten barne logika ulertzea, eta era
honetan, zelaian mugitzen jakitea), edo edukien arabera (adibidez, lekualdaketa
ezberdinak egitea baloi bat eramaten, baloia gorputz adar ezberdinekin eta
modu ezberdinetan daramagula, edozein egoera motorren aurrean erantzuna
eman ahal izateko), edo ikasteko jardueren arabera (jarduera bakoitzak
hezkuntza-balio bat du, eta askotan, jarduera berak gauza asko lantzeko balio
dezake planteamendu ezberdinekin. Hamar pasetako jokua erabili daiteke
ikaslea zelaian nola kokatzen den ikusteko, ikasleen artean zer-nolako aliantzak
sortzen diren ikusteko, nola heltzen duen baloia, edo nola errespetatzen diren
arauak aztertzeko, ea tranpak egiten diren ikusteko. Berez, ebaluazio-jarduera
bera da, baina begiraleen asmoa ez (Diaz Lucea, 1994, 197.-202. orrialdeak).
Helburu bat formulatzerakoan erantzun behar den galdera hau da: Nire ikasleek
zer jakin behar dute eta zertan aplikatzeko?
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 167
5.4.3. Unitate didaktikoaren edukiak
Irakatsi nahi duguna zera da, edo ikasleak ikasi edo lortu behar duena.
Ikasleak bizi behar duena, identifikatu behar duena, errepikatu behar duena edo
aldatu behar duena da (Vaca, 2001). Ezagutzak, esperientziak edo jarrerak
barneratzeko balio dute, helburuak lortzeko tresnak izan daitezke, edukiak
ikasleen gaitasunak garatzeko tresna bat baitira (Contreras, O., 1997). Ikasleak
ezin ditu edukien alderdi guztiak barneratu, horregatik, beretzat inportanteenak
izan direnak landa-laneko oharretan jasoko dira. Edukiak aukeratzeko pentsatu
behar dugu zer irakatsi nahi diegun, zer ikasi beharko luketen eta zertarako.
Edukiak instrumentalak dira, zerbait lortzeko bidea dira, ikasten ari direna
ikasteko balio dute. Eta eduki bat formulatzerakoan kontuan hartuko da zerbait
lortu nahi dugula (helburua), testuinguru batean baligarria izateko (gaitasuna),
tresna baten bidez (edukia), baina ez gara itsutu behar formulazioa dela eta ez
dela. Aukeratzen dugun edukiak balditza batzuk errespetatuko ditu:
- Ikasleen garapen mailara egokitua dago eta bere beharretatik sortzen
da.
- Hasierako ezagutzak kontuan hartzen ditu.
- Helburu edo gaitasun didaktikoak betetzen ditu.
- Oinarrizko egiturak ezartzeko balio dute; orain ikasten dutenak
geroko ikasketetan izango du garrantzia.
- Inguruko ezaugarri soziokulturak kontuan hartuta daude eduki
horretan.
- Ikaslearentzat zertan den baliagarria.
- Edukiak badu esangura logiko bat.
- Materialak edo instalakuntzak inposatzen dituzten baldintzak kontuan
hartuta daude; horiek, askotan, mugak sortu ahala beste aukera
batzuk sortzen dituzte, baina kontuan hartzekoak dira.
- Irakaslearen formazioa, interesa edo gaitasuna eduki hori aurrera
eramateko; nolabait, irakasleak sinistu egin behar du egiten duena.
- Aukeratu transferentzia izango duten edukiak.
- Garatzeko, hobetzeko eta hazteko/hezteko aukera emango duena.
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 168
43. argazkiak: Hemen ari gara... gauzak probatzen
Curriculumak hiru eremutan antolatu ditu edukiak,, baina askotan,
jarduera batean hirurak egoten dira, eta banaezinak dira; bakarrik garbi izan
behar dugu zeri eman nahi diogun garrantzi handiagoa. Diaz Luceak dio (1994,
185-195 orrialdeetan) horrelakoak direla:
• Kontzeptualak edo ezaguerazkoak: kontzeptu, gertaera edo
kode sistema bat, ikasteko edo zerbait barneratzeko edo
pentsamendua antolatzeko balio duena. Ikasleentzat datu edo
gertaera interesgarriak dira, eta barneratutzeko esanguratsuak
izan behar dute. Nolabait, ezagutuko duena orain ezagutzen
duen zerbaitekin lotuta egongo da, hura baita bere
erreferentzia. Gorputz Heziketan hainbat kontzeptu
mugimenduaren bidez ikas daitezke: gertu, urruti, astuna,
arina…
• Prozedurakoak: zer dira? Zerbait egiten jakitea, edo zerbait
ikasi momentu zehatz batean aplikatzeko, hau da, helburu bat
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 169
betetzeko asmotan egiten diren jarduera ordenatuak dira,
prozedura ikaskuntzaren motibo bihurtuta.
• Jarrerakoak: gertaera baten inguruan sortzen diren
pentsamenduak edo sentimenduak. Egoera bat baloratzeko
erabiltzen ditugun tresnak dira. Arau sozialak edo taldekoak ez
badira zalantzan jartzen, bi aldiz pentsatu gabe errepikatuko
dira.
5.4.4. Unitate didaktikoaren irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak
Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak irakasleak proposatzen dituen
ekintzak dira, eta unitate didaktikoa gauzatu ahal izateko tresnak dira.
Helburuak betetzeko asmoa dute, eta edukien adierazpena dira. Hauen
aukeraketaren menpe egongo da prozesuaren baliogarritasuna edo porrota.
Ekintza bakar batean hiru eremuetako edukiak elkartzen dira. Autore batzuen
ustez, jarduera hauek progresioa errespetatu behar dute, errazenetik zailenera
joango dira, baina errealitateak esaten digu, orobat, guretzako errazena dena
ez dela hala umeentzat.
Jarduerak helburu bat edo gaitasun bat lortzeko asmoz antolatuko dira,
eta ez denbora betetzeko asmoz; jarduera bakoitzak helmuga bat gainditzea
ekarri behar du, eta helmugak izaera ezberdinak izan ditzake. Irakaste-ikaste
jarduerak saio baten barruan erabiltzen diren zereginak edo jolasak dira, hau
da, irakasleak zerbait irakasteko erabiltzen dituen ekintzak eta ikasleak ikasteko
erabiltzen dituen jarduerak. Oso inportantea da zer-nolako jarduerak
aukeratzen ditugun eta, era berean, nola dauden jarduera horiek antolatuta,
antolakunza honek ikaste prozesua azkartu edo geldotu egingo duelako,
esanahiz beteta egon daitekeelako ala ez. Jarduera bakoitzak ez du adierazi
nahi ikaslearen portaera motore zehatz eta isolatu bat, jarduera bakoitza pausu
bat da ondorengo ikaskuntzarako. Horregatik, irakaste-ikaste jarduerak
aukeratzerakoan honako alderdi hauek ez dira ahaztuko:
- Jardueren artean harremana egon beharko du.
- Jarduera guztiak antolatuak egongo dira lortu nahi dugun gaitasun
edo helburuaren arabera.
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 170
- Disonantzia kognoszitiboa sortzen duten jarduerak bilatu behar dira,
hau da, jakinmina pizten dutenak.
- ikasleek dakitena kontutan harturik aukeratuko dira jarduerak .
Aukeratzen ditugun jarduera berriek ikasleen ezagutzarekin izango
dute lotura.
- Jarduerak funtzionalak izango dira, hau da, bete nahi dugun
helbururantz abiatuko dira, eta zentzua izango dute.
- Aukeratutako jarduerek ikasteko erritmo ezberdinak onartuko dituzte.
- Ahal dela, ikasleak jarduerak aukeratzeko aukera izan behar du,
askoz zentzu gehiago izango baitu berarentzat horrelako ikaskuntzak.
- Jarduera guztiek kolaborazioa eta parte-hartzea bultzatuko dute.
- Ikasleen garapena errespetatuko dute.
- Jarduerek ahal den ugaritasun motore altuena eskainiko dute.
- Jarduerak motibagarriak izan behar dira eta, ahal den neurrian,
jolasak ezberdinak izango dira; gauza berbera garatzeko beste
antzeko jolas bat bilatzen bada. Askotan, erantzun gehiago emateko
aukera ari gara ematen.
- Ikasleen ingurune sozio-kulturala errespetatu behar da.
- Jarduerak irekiak izan behar dira, ikasleen aportazioak barneratu ahal
izateko.
- Baliabide materialak eta instalakuntzakoak kontuan hartu behar dira,
jardueren programazioa egin ahal izateko.
Curriculumean agertzen diren jarduerek irizpide batzuk errespetatu behar
dituzte. Diaz Luceanek (207.orrialdean) jarduera mota batzuk azpimarratzen
ditu, honako hauek, hain zuzen ere: garapenerako jarduerak; hasiera egiteko
jarduerak, errefortzua egiteko jarduerak, zabaltze- jarduerak, sakontze-
jarduerak, ingurunearekiko jarduerak, orientatze-jarduerak, jarduera
integratuak, laburtze-jarduerak eta ebaluatze-jarduerak.
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 171
44. argazkia: Gorputz Hezkuntzako espezialitateko ikasleak
Irakaste-ikaste jarduerak eta ebaluatze-jarduerak saioka antolatzen dira;
modu honetan, esfortzua eta honen balorazioa dosifikatuta egongo da. Unitate
didaktikoak koherentzia izango du jarduera hauek ondo diseinatuta badaude.
Ondo diseinatuak egoteko, jarduerak progresiboak izan behar dira, bai zailtasun
motorearen aldetik, bai eta jarduera beraren ulermenaren aldetik ere, eta
gainera, hasieran markatutako helburuak bete beharko dituzte.
5.4.5. Unitate didaktikoaren metodologia
Irakasteko erabiltzen ditugun metodoek edo ereduek eratzen dute
metodologia. Erabiltzen diren metodoak ez dira neutralak, balio kultural batzuk
transmititzen dituzte eta, bide batez, hezkuntza ulertzeko modu bat ari dira
defendatzen. Erreforma dela eta, ikerketa eta produkzio motorea bultzatu
beharko genituzke, ikasleak parte har dezan bere ikas-prozesu horretan.
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 172
Metodologiaren barruan errekurtso metodologikoak aztertuko dira (bigarren
alean), honako hauek, hain zuzen:
- Irakaskuntza teknikak edo eredu didaktikoa
- Irakaskuntza estrategiak
- Irakaskuntza estiloak (aginte zuzena, praktika estiloa...)
- Errekurtso eta baliabide materialen erabilpena
- Ebaluazioa: ebaluazio-tresnak, ebaluazio-motak, ebaluatzeko
metodologia
- Prozesuko partaideen erantzunkizuna, komunikazio baliabideak,
informazioa emateko modua, edukien aurkezpena, zeregin motak,
ikasleekin harremana sortzeko modua eta filosofia
- Ikaskuntzarako testuinguruak eta inguruneak
- Taldeko harremanak, taldeko sozializazioa, taldekatze prozesuak
- Irakasle-ikaslearen arteko komunikazioa, kontrola eramateko
ereduak, motibatzeko ereduak
- Ikerketa eta behaketa
Momentuz, lehengo maila honetan bi ideiarekin geldituko gara: zeintzuk
diren irakaskuntza teknikak, horien inguruan irakaskuntza-estiloak bermatzen
baitira, eta hauek, Mosston eta Answord-en ustez (1991), honako hauek dira:
- Birprodukzio motorea: ezagutzen duguna errepikatu egin behar da;
irakasleak edo beste edonork emandako eredu motorea errepikatzea.
- Produkzio motorea: ezagutzen ez duguna arakatu, eredu motoreak
sortu, eredu berriak esperimentatu, eta ez irakasleak emandako
eredu berberak. Delgado Noguera-k (1991) honen inguruan ondokoa
esaten du: “horrelako metodoekin ezagutzarako operazioak lantzen
dira, hau da, konparatzea, kontrastatzea, kategorizatzea, sailkatzea,
arazoak konpontzea eta hipotesiak sortzea”.
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 173
5.4.6. Unitate didaktikoaren ebaluazio-jarduerak, ebaluazio-irizpideak eta
ebaluazio-tresnak
Ebaluazioa (bigarren alean dago garatuta) funtzio pedagogikoa izateaz
gain, prozesuaren barruan dago eta oso inportantea da; izan ere, ebaluazioa
egokia ez bada, prozesu guztia bertan behera utzi dezake, aurreko ahalegin
guztiak ukatuz edo baliogabetuz. Ebaluazioak neurtu beharko luke hasieran
markatutako helburuak edo gaitasunak bete diren ala ez, beraz, ebaluazio-
irizpideak eta helburuak harreman estua mantendu beharko dute, ezin baitira
bakoitza bere aldetik joan. Ebaluazioaren bidez, irakas-ikasteko prozesuaren
kalitatea neurtzen da. Irakasleak baloratuko du halaber, ea egokiak diren
planifikatzen dituen proposamenak, ea helburuak lortzera eramaten dituen, ea
erabiltzen ari dena egokia den, ea giroa egokia den, ikasleen erantzuna nolako
izan den. Ebaluazioak esango digu nola ari diren ikasleak aurrerapenak lortzen.
5.4.7. Unitate didaktikoaren sekuentziazioa edo denboralizazioa
Unitate Didaktiko baten denboralizazioa edukien denborazko banaketa
baino ez da. Denboralizazioa lan-plana da, hau da, edukien ordenamendu eta
antolakuntza. Egin nahi ditugun irakaste-ikaste jarduerak baldintza eta egoeren
araberakoak dira, baina planteamendua irekia izan behar da, ikasleen
asimilazioaren eta ikaskuntzen arabera egokitu ahal izateko, edo prozesuaren
martxaren arabera. Honekin eduki, helburu eta jardueren arteko koherentzia
bilatu nahi dugu. Denboralizazioa egiteko ikasleen garapen maila, edukien
barneko logika, jardueren progresioa eta jarraikortasuna, eta eduki eta
jardueren arteko harremana hartu behar ditugu kontuan. Modu honetan,
denboralizazioa antolatzeko ideia edo ardatz nagusi bat markatu behar da,
eduki batzuk gainbaloratuz beste eduki guztiak antolatu ahal izateko honen
bidez.
Beste aldetik, denboralizazioan zikloko programazioaren barruan
azalduko da, eta horrela, unitate honek duen jarraikotasuna ikus daiteke.
Horretarako, aurretik egindako lana eta hemendik aurrera egingo den lana
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 174
azalduko da, eta zikloko programazioan noiz dagoen kokatuta unitate
didaktikoa.
5.4.8. Unitate didaktikoaren bibliografia
Erabili den bibliografia edo kontsultarako interesgarria den bibliografia
agertuko da. Bertan, autorea (argitaratzeko data edo urtea), izenburua
(azpimarratua edo beltzez edo letra etzanez), editoriala eta argitaratutako tokia
agertuko dira.
5.4.9. Unitate Didaktikoaren baliabide didaktikoak
Erabiltzen diren materialak eta instalakuntzak deskribatu, eta orobat,
ikasleek behar dituzten tresnak, materialak, ikus-entzuneko materiala edo
bestelakoak.
5.4.10. Unitate didaktikoaren eranskinak
Hemen jasoko dira ondorengo dokumentuak:
- Unitate Didaktikoan erabilitako saio guztien deskribapena
- Ebaluaziorako dokumentuak
- Kontrol-zerrendak eta asistentzia-orriak
- Bestelako dokumentuak
5.4. UNITATE DIDAKTIKOA PROGRAMATZERAKOAN ONDORENGOA
AGERTUKO DA
Elementu guztiak antolatuak eta sekuentziatuak egongo dira ardatz
nagusi bat jarraituz. Lehenengo, ikasle-taldea definituko da, eta gero, zein den
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 175
ikasle-talde honen ingurunea, zeintzuk diren bete nahi ditugun helburuak, eta
aukeratuko ditugun edukiak, eta hori guztia osatzeko jarraituko dugun prozesu
sistematikoa. Ikastetxea agertu behar da, eta nola dagoen antolatua.
Unitate Didaktikoa gauzatu aurretik:
- Sarrera:
Aurkezpena: ikastetxea
Proiektu honen justifikazioa
- Kokapen kurrikularra:
Ikastetxearen hezkuntza-proiektuarekin Unitate
didaktikoak duen harremana
Ikastetxearen curriculum-proiektuarekin Unitate
didaktikoak duen harremana
Etapako curriculum-proiektuarekin duen harremana
Arloko curriculum-proiektuekin duen harremana
Oro har, ikastetxean nola baloratzen den ekimena,
sormena, lan egiteko ohiturak, parte-hartzea, emaitzak,
zein erabaki utzi behar diren ikasleen eskuetan eta
zeintzuk hartu behar dituen irakasleak...
- Ikasgelako prozesu didaktikoaren behaketa:
Egoera eta giroa. Gelako deskribapena
Motibazioa.
Ikaskuntza-egoerak
Lanerako metodologiak: taldekoak edo banakoarenak
Bitarteko eta baliabide didaktikoen erabilera
- Ikastetxearen testuingurua: (aurretik ez bada egin)
Ikastetxearen funtzionamendua
Ikastetxearen curriculuma
Ingurune soziologikoa (arauak eta eraikuntzak), parte-
hartze soziala, zeregin akademikoen egitura, ikasleen
ezaugarri psiko-sozialak.
Ikastetxearen kudeaketa (organo kolegiatuak,
antolakuntza administratiboa, ekonomikoa eta
akademikoa)
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 176
Ikasleak promozionatzeko irizpideak (ikaslearen
banakako informea)
Unitate Didaktikoa garatzerakoan:
- Unitate Didaktikoaren izenburua definitua.
- Sarrera:
Unitate didaktikoaren justifikazioa, zergatik hartu dugun
UD hau eta ez beste bat.
Ikasleen taldea eta zikloa.
Kokapena programazioan eta iraupena.
Zer-nolako trataera eman behar diogun, eta helburu
orokorrak edo asmoak.
- Helburu didaktikoak edo gaitasunak (hiru eremutan formulatuak, eta
gutxienez eremu bakoitzeko 2 edo 3)
- Edukiak (hiru eremutan hauek ere, eremu bakoitzeko bi edo hiru)
- Metodologia
Irakaskuntza teknikak, estrategiak edo estiloak
Errekurtso eta baliabide materialen erabilpena.
Ebaluazioa: ebaluazio-mota eta ebaluatzeko
metodologia. Gure ebaluazioaren justifikazioa.
Prozesuko partaideen erantzunkizuna, komunikazio-
baliabideak, informazioa emateko modua, edukien
aurkezpena, zeregin motak, feed-backa emateko modua.
Ikaskuntzarako testuinguruak eta inguruneak.
Taldeko harremanak, taldeko sozializazioa, taldekatze-
prozesuak.
Irakasle-ikaslearen arteko komunikazioa, eta motibatzeko
ereduak.
Ikerketa eta behaketa.
- Ebaluazioa:
Ebaluazio-jarduerak, irizpideak eta tresnak.
- Sekuentziazioa edo denboralizazioa: Progresioaren deskribapena.
Irakaste-ikaste jarduerak: saio guztien deskribapena.
- Baliabide didaktikoak: deskribatu.
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 177
- Saio praktikoen komentarioak: planifikatutako saioak nola atera diren,
zer gertatu den gela barruan, zer nolako erantzunak egon diren,
oztopoak, ikasleen ateraldiak, ikasleen jarrerak, eta abar…
- Bibliografia (derrigorrez agertu behar da)
- Eranskinak
Unitate Didaktikoa eta gero: esperientziari buruzko aipamenak, orokorrak
eta espezifikoak; ondorioak, bibliografia.
5.5. BIBLIOGRAFIA
Aja, J.M.; Cortada, L.; Güell, R.; Viscarro, I. (1994) “La Expresión Corporal en el
marco de la Reforma Educativa”. Actas del XII Congreso Nacional de
Educación Física en las Escuelas de Magisterio. Sevilla: Sevillako
Unibertsitatea
Barret, G. (1989) Pedagogía de la Expresión Dramática. Montreal: Recherche
en Expression.
Blández, J. (1995) La utilización del material y del espacio en Educación Física.
Bartzelona: INDE.
Blández, J. (2000) La programación de unidades didácticas a partir de
ambientes de aprendizaje. Bartzelona: INDE.
EHAA, 1997ko abuztuaren 27koa, osteguna. Abuztuaren 11ko 237/1992
Dekretua, Lehen Hezkuntzako curriculuma erregulatzen duena Euskal
Herriko Erkidegoan.
Bossu, H.; Cahlaguier, C. (1986) La Expresión Corporal. Bartzelona: Martínez
Roca.
Camerino, O.; Castañer, M. (1990) 1001 Ejercicios y Juegos de Recreación.
Bartzelona: Paidotribo.
Campo, A.J.; Rivera, C (1988) El juego, los niños y el diagnóstico: “la hora del
Juego”. Bartzelona: Paidós.
Castañer, M.; Camerino, O. (1991) La Educación Física en la Enseñanza
Primaria Bartzelona: INDE.
Casteñer, M.; Camerino, O. (1992) Unidades Didácticas para Primaria I.
Bartzelona: INDE.
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 178
Cervera, J. (1981) Cómo practicar la dramatización con niños de 4 a 14 años.
Madril: Cincel-Kapelusz.
Chavarria, X. (1993) La Educación Física en la Enseñanza Primaria: del Diseño
Curricular Base a la programación de sesiones. Bartzelona: Paidotribo.
Coll, C. eta beste batzuk (1988) “El marco curricular en una escuela renovada”.
In Contreras Domingo, J. (1990) Enseñanza, Curriculum y Profesorado.
Madril: Akal.
Contreras, O. (1998) Didáctica de la Educación Física. Un enfoque
constructivista. Bartzelona: INDE.
Cratty, B. (1985) Juegos escolares que desarrollan la conducta. Mexiko Hiria:
Pax México.
de Lucas, J.M. (1994) Interacción y control de clase. La Educación Física y su
Didáctica. Madril: I.C.C.E.
Delgado Noguera, M.A. (1991) “Hacia una clarificación conceptual de los
términos en Didáctica de la Educación Física y el Deporte”. Revista de
Educación Física, 40 zk.
Delgado, M. A. (1993) “Las Tareas en la Educación Física para la Enseñanza
Primaria”..Fundamentos de Educación Física para Enseñanza Primaria.
Bartzelona: INDE.
Delgado, M.A. (1989) “El análisis de la interacción en las clases de Educación
Física”. Revista Apunts, 16. zk. 95.-98. or.
Devis, J.; Peiró, C. (1991) “Evaluación de programas: un programa de
Educación Física y salud”. Revista Apunts, 31. zk., 62.-69. orr.
Devís J.; Peiró, C. (1992) Nuevas Perspectivas Curriculares en Educación
Física: la salud y los juegos modificados. Bartzelona: INDE.
Díaz Lucea, J.(1994) El Curriculum de la Educación Física en la Reforma
Educativa. Bartzelona: INDE.
Elliot, J. (1990) Investigación-acción en Educación. Madril: Morata.
Gomendio, M. (1997) La Educación Física en las aulas de integración: diseño y
Elaboración de un programa de actividades físicas para la integración en
primer curso de primaria a partir de la LOGSE. UPV/EHU. Donostia:
Argitaratu gabeko tesia..
Gómez-Granel, C. eta Coll, C. (1994) “De qué hablamos cuando hablamos de
constructivismo”. Cuadernos de pedagogía, 221. zk., 8.-10. or.
Comentario [p1]: Euskaraz ere egongo da argitaratua
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 179
Lasierra, G.; Lavega, P. (1993) 1015 Juegos y formas jugadas de iniciación a
los deportes de equipo. Bartzelona: Paidotribo.
Lavega, P. (1998) “El juego y la recreación”. En Educación Física, contenidos,
actividades y recursos. Bartzelona: Praxis
Linaza, J.; Maldonado, A. (1987) Los juegos y el deporte en el desarrollo
psicológico del niño. Bartzelona: Anthropos
Lorenzo, M. (1994) Los Fundamentos del Curriculum. Alcoy: Marfil.
Manchón Ruiz, J.I.; Moral, P.; Bueno, M.L. (1989) Educación Física. 3º
Educación Primaria, segundo ciclo, cuaderno del alumno. Madril: Gymnos.
Manchón Ruiz, J.I.; Moral, P.; Bueno M.L. (1989) Educación por el movimiento
corporal. Educación Infantil, segundo ciclo, cuaderno del alumno. Madril:
Gymnos.
Martínez, L. (1993) “Los agrupamientos en Educación Física como factor y
manifestación de discriminación entre los alumnos”. Revista Perspectivas
de la Actividad Física y el Deporte 13. zk., 8.-13. or.
Mateu, M.; Durán, C. Troguet, M. (1992) 1000 Ejercicios y Juegos aplicados a
las Actividades Corporales de Expresion. Bartzelona: Paidotribo.
MEC (1992) Propuestas de Secuencias en Educación Física. Madril: Escuela
Española.
Moor, P. (1981) El juego en la educación. Bartzelona: Herder.
Mosston, M. (1991) El espectro de los Estilos de Enseñanza. Bartzelona: INDE.
Argitaragabea.
Mosston, M.; Ashworth, S. (1993) La Enseñanza en Educación Física. La
reforma de los estilos de enseñanza. Bartzelona: Hispano-europea.
Motos, T. (1983) Iniciación a al Expresión Corporal. Madril: Humanitas.
Motos, T.; Tejedo, F. (1987) Prácticas de dramatización. Bartzelona:
Humanitas.
Pérez Gómez, A.I. (1997) “Socialización Profesional del futuro Maestro Docente
en la cultura de la Institución Escolar”. Revista interuniversitaria de
Formación del Profesorado, 29. zk., 125.-140. or.
Pérez Gómez, A.I. (1999) “La Escuela Educativa en la aldea global”. Revista
Cuadernos de pedagogía, 286. zk., 88.-96. or.
Sanchez Bañuelos, F. (1984) Bases para una Didáctica de la Educación Física
y el Deporte. Madril: Gymnos.
Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I Maria Teresa Vizcarra Morales
5. GAIA: Programazio-unitateak: unitate didaktikoa. 180
Sánchez Bañuelos, F. (1995) “Cambios y Retos en la Educación Física:
Propuesta para el Diseño de Actividades”. Habilidad Motriz, Revista de
Ciencias de la Actividad Física y el Deporte, 7. zk., 5.-9. or.
Schimidt, G. (1989) Juegos para escolares. Malaga: UNISPORT.
Schinca, M. (1980) Psicomotricidad, Ritmo y Expresion Corporal. Madril:
Escuela Española.
Seirul.lo, F. (1992) “Los Valores Educativos en el Deporte”. Revista de
Educación Física, 44. zk., 3.-11. or.
Yus Ramos, R. (1993) “Las transversales: conocimientos y actitudes”.
Cuadernos de Pedagogía, 217. zk., 76.-79. or.
Zenbaiten artean (1992) Diseño curricular base. Educación Primaria. Educación
Física. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
Zenbaiten artean (1992) Diseño curricular base. Las líneas transversales.
Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
Zenbaiten artean (1990) LOGSE. Madril: Centro de Publicaciones del MEC.