507 guaixe

16
>>11 Sakanako Ibilaldia bihar SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 8, ostirala • 2. aroa • 507. zenbakia Maisuenea gaztetxe olaztiarrak 20. urteurrena ospatzeko musika jaialdia antolatu du biharko. Bost talde eta dj-a ariko dira Ezkurdia eta Zubieta buruz burukoan sartuak Kultura >> 15-16 Kirolak >> 11 LOMCEren kanpo azterketen kontra >>3 SEEren prestakuntza ikastaroak geldituta >>5 Sindikatuen aldarrikapenak kalean entzun ziren >>8 Musikarien eta herriaren aitortza Enrike Zelaiari >>14 Amateur Antzerki Zikloa Altsasun, bihartik >>14 >>5 Sakanako eskolen festa Olatzagutian

description

 

Transcript of 507 guaixe

Page 1: 507 guaixe

>>11

SakanakoIbilaldia bihar

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 8, ostirala • 2. aroa • 507. zenbakia

Maisuenea gaztetxe olaztiarrak20. urteurrena ospatzeko musikajaialdia antolatu du biharko. Bosttalde eta dj-a ariko dira

E z k u rd i a e t aZubieta buruzburukoan sartuak

Kultura >> 15-16Kirolak >> 11

LOMCErenkanpoazterketenkontra >>3

SEErenprestakuntzaikastaroakgeldituta >>5

Sindikatuenaldarrikapenakkalean entzunziren >>8

Musikarien etaherriarenaitortza EnrikeZelaiari >>14

AmateurAntzerki ZikloaAltsasun,bihartik >>14

>>5

Sakanakoeskolen festa Olatzagutian

Page 2: 507 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaAsalto, Ludovaina eta Eskozor. Maiatzaren8an, ostiralean, 23:30ean IturmendikoAritzaga elkartean.

Gozategi, Behin Betiko, Hesian, ArkadaSocial, Ludovaina eta Oihan Vega.Maiatzaren 9an, larunbatean, 18:30etikaurrera Olatzagutian

DantzaElai Alai eguna. Maiatzaren 10ean,igandean, 12:00etatik aurrera Lakuntzan.

The dancing dead. Maiatzaren 9an,larunbatean, 20:00etan Olatzagutiko kulturetxean. Ludotekako dantza tailerra.

AntzerkiaHistoria sexual de la humanidad.Maiatzaren 8an, ostiralean, 21:30eanIrurtzungo kultur etxean. Ilunaproducciones.

Sueño de una noche de verano.Maiatzaren 9an, larunbatean, 20:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean. Kilkarrak.

Un cuento de caballeros. Maiatzaren10ean, igandean, 18:00etan Irurtzungokultur etxean. Iluna producciones.

Oneka marrazoa. Maiatzaren 10ean,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Ene Kantak.

Pailazoak Pantxika eta Txinparta. Maiatzaren 9an,larunbatean, 13:00etan Olatzagutiko SanMigel plazan.

DokumentalakVerd Dolç Jazz. Tres mirades vers ElMartinet. Maiatzaren 13an, asteazkenean,18:30ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

ZinemaNegociador. Maiatzaren 8an, ostiralean,22:00etan eta maiatzaren 10ean, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Baztan. Maiatzaren 10ean, domekan,20:00etan Olatzagutiko kultur etxean.

Hermosa juventud. Maiatzaren 11n,astelehenean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Mendi irteerakSakanako Ibilaldi Handia. Maiatzaren 9an,larunbatean, 7:00etan. Iratxo mendi taldea.

Lizarrusti-Altzaga. Maiatzaren 10ean,igandean, 7:00etan. Sakanako Mendizaleak.

Lakuntza Amezketa zeharkaldia.Maiatzaren 10ean, domekan, goizez.Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerakAltsasu-Ganboa-Altsasu. Maiatzaren 9an,larunbatean, 9:00etan Altsasuko kulturgune paretik. 108 km. Zikloturista taldea.

Altsasu-Zumaia. Maiatzaren 10ean,domekan, 7:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 72 km. Barrankatxirrindulari taldeko mendi bizikleta taldea.

IrteerakArruazura. Maiatzaren 10ean, igandean,9:00etatik aurrera. Immigrazio Zerbitzua.

ErakusketakKoldo Arnanzen arte eskola. Maiatzaren17ra arte, astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean.

Iturmendiko argazkiak. Maiatzaren 9an,

larunbatean, egunean zehar Iturmendikoauzoan.

Bestelakoak Gazte 2 aste. Maiatzaren 8tik 16raAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean.Ikusi 9. orria.

Sakanako herri eskolen jaia. Maiatzaren9an, larunbatean, 10:00etatik aurreraOlatzagutian. Ikus 5. orria.

Lakuntzako odol-emaileen festa.Maiatzaren 10ean, igandean, 12:30eanLakuntzako Lakuntzako Pertza elkartean.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 8an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta Etxarri Aranazkoplazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 10ean, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Udan Euskarazi buruzko informaziobilera. Maiatzaren 12an, asteartean,15:30ean Olatzagutiko Akelarre ludotekan.

Unai Rekalde SenarEutsi goiari. Maite zaitugu. Txapeldun.

Maialen Larraza SenarZORIONAKguapisi-ma!!Dagoeneko zazpiurte bete dituzu, ondopasa zure egunean,etxekoak.

maiatzak 8-14Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Izei ZubiriaSanchezOngi etorri gure artera,Izei! ZORIONAK!

Poztasunez bete gaituzu.

El nuevo exótico hotel Marigold.Maiatzaren 14an, ostegunean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Ikuslearen eguna, 3 euro.

Ostiralean Orritzeko eta Tolosako Udaberri dantza taldeko 60 bat dantzarik jaialdi ederra eskaini zuten Irurtzunen. Nerea Mazkiaran

Page 3: 507 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a 3

ezkaatza >>

Guraso eta irakasleek LOMCE delaeta Lehen Hezkuntzako 3. mailakoikasleek pasa dituzten kanpoazterketen kontrako protestak egindituzte. Guraso batzuek ez dituzteseme-alabak klasera eraman

LOMCE Legetik eratorritako kan-po azterketak “alferrikakoak” dire-la uste dute familia askok, “ezdutelako ez ikaskuntza maila eztahezkuntza kalitatea neurtzekobalio. Ebaluaketa jarraiaren pro-

zesuarekin hausten dutela ustedugu”. Familiak beldur dira hez-kuntza estrategiak eta metodolo-giak aldatuko ote diren azterketahoriek gainditzeko. Beldur gehia-go badute: “probaren emaitzakikasle eta ikastetxeetan bereizke-ria ekarriko ote duen”.

Lehen Hezkuntzako ikasleei eginzaizkien probak ez dute inolakobalio akademikorik, baina “presioa

eragiten” diela salatu dute familiek.Presio hori DBHko 4. mailako etaBatxilergoko 2. mailako ikasleenkasuan presioa nolakoa izanen dengaldetu dute. Hezkuntza Departa-mentuaren “inposaketa” salatudute, proba derrigorrezko bihurtze-agatik, emaitzak espedientean sar-tzeagatik eta anonimotasunerakoeskaerei ezetza emateagatik.

Ikasleek astelehenean irakur-keta proba egin zuten, astearteanidazketa proba, asteazkeneanmatematikakoa eta osteguneaningelesekoa.

Bestelako hezkuntza eredua-ren aldeHalaxe agertu dira familia eta ira-kasle asko. LOMCEk sistema“zaharkitu” bat dakarrela eta ikus-pegi pedagogikotik premiazkoaldaketak eskatu dituzte, besteakbeste: ikasleriaren beharrak erres-petatzea, ikasteko eta garatzekoerritmo ezberdinak aintzat hartzeaeta hezkuntza komunitatearenahotsa entzutea.

Lakuntzako eta Altsasuko eskoletan eta Andra Mari ikastolan egin dira protestak.Haurrei eta familiei tratu onaemateko sarea 2013tik lanean daEtxarri Aranatz inguruko Gizar-te Zerbitzuen Mankomunitateakhartzen dituen herrietarako. Sarehorretan haurrekin eta familiekinlan egiten duten hainbat arlokoprofesionalak elkartzen dira: hez-kuntza, osasuna, Foruzaingoa,gizarte zerbitzuak…

Haurrek jasan ditzaketen tra-tu txarrak azkarrago eta zehatza-go atzematea da sarearen helbu-ruetako bat. Horretarako, profe-

sionalen artean hizkuntza komu-na bilatu eta tratu txarrek eraginditzaketen kalteak ahalik eta txi-kienak izan daitezen bide azkarrajartzeko lan egiten du sareak. Horihorrela izan dadin, sarea osatzenduten pertsonak trebatu egitendira. Haiendako propio izan direnprestakuntza saioak ostiraleandespeditu ziren. Azken saio har-tan Gaztelu Lus psikologoak adi-men emozionala eta gatazkak kon-pontzeko tresnak ezagutzeariburuz aritu zen.

Haur eta familien alde trebatzen

Aranatz / Burunda»SAKANA

Hainbat arlotako profesionalak biltzen ditu tratu onen sareak. Utzitakoa

Ikasleendako kanpo azterketenkontrako protestak

Page 4: 507 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a4 iritzia

astekoa

Rosa Otxoa-Errarte Goikoetxea

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Gatazka handienaBizi dugun garai zoro honetanegunero jaikitzen garenetikhamaika gatazkatxotan murgil-duta ikusten dugu gure burua.Familia barnean, lanean, gizar-tean. Gatazka txikiak eta han-diak, kolektiboak eta bakarkako-ak, alaitasunez garatzen dire-nak eta gogorrenak, irabaztekoitxaropenarekin ematen dire-

nak eta ditugun printzipioen ize-nean borrokatzen ditugunak.Baina batzuetan bat-bateangatazka txiki eta handi horiekutzi egin behar dira, gatazkengatazkari aurre egiteko, biziarenalde borrokatzeko, osasunaberreskuratzeko.

Lehenengo kolpea: diagnosti-koa. Altxa egin behar datorrena-

ri ekiteko. Ebakuntza. Kimioa,albo-ondorio guztiekin. Batzuetanradioa ere bai. Aldaketa fisikoak.Nahiz eta burua prest egon gor-putzak ezin jarraitu. Bien arte-ko oreka berreskuratzen lanak.Buruko minak, ikusmenarenmomentuzko galtzea, kontzen-tratzeko zailtasunak. Eta aurre-ra egin behar, borroka garaitu dai-

tekeelako.Gatazka gertutik jarraitzen ez

duenak ez daki batzuetan zeregin, zer esan. Medikuntzan gau-zak asko aldatu direla eta senda-tu daitekeela, baikor mantendubeharra dagoela, itxurak garran-tzirik ez daukala eta pertsonahorren gainetik dagoela? Bai,egia dena, baina hitz hutsak diru-

dite dagoen minaren aurrean.Eta ez asmatze horretan batzue-tan egunek aurrera egiten digu-te besarkada handi bat emangabe, animo hitz batzuk ahoska-tu gabe. Gure gatazkatxo propio-etan galdurik. Barkatu.

Borrokan zaudeten guztioibesarkada bat eta zuei muxu han-di bat. Laister arte.

Joan zen igandean Etxeraten XIV.Nazio Batzarra egin genuen. 500lagundik gora bildu ginen Euskalpreso eta iheslari politikoen seni-de eta lagunok elkarri berotasu-na eta maitasuna emanez, bideanaurrera indarturik egiteko.

Batzar hau ezohikoa izan da, baisenideon asistentzia aldetik, bai-ta eragile ezberdinek erakutsidiguten babes aldetik. Baina, ezohi-koa ere testuinguru berezi bateanetortzen delako, urte hau berezi-ki latza izaten ari baita guretakoeta gure ingurukoendako.

Alde batetik, argi dago guresenide presoei min emateko zigor-tuak garen senide eta lagunak

garela. Dispertsio politika ankerhorren alderdi mingarrienak kol-patu gaitu beste behin ere; aur-ten hilabeteko istripu bana izandugu apirila bitartean. Historiakezingo du zalantzan jarri guresufrimenduaren aitortza. Errela-to horretan, dispertsioak erailda-ko hamasei lagun ditugu.

Beste alde batetik, presoekikoelkartasuna eta haien eskubide-ak betearazteko babesa krimina-lizatzeko saioa izan da. Besteakbeste, sakabanaketa eta gaixo dau-den presoen egoera salatzeko gureahotsa Europara eraman zutene-tako baten atxiloketa, abokatuenatxiloketa eta horren harira dekla-

ratzeko azken aste hauetan egindituzten zitazioak. Gure senidepresoen bi funtsezko oinarri deu-seztatu nahi izan dituzte: defen-tsa juridikoa eta osasungintza.

Gobernu espainol eta frantse-sak darabilten giza eskubideenurraketa sistematikoen aurkakoahots kritiko eta deserosoa gara.Horren adibide bat besterik ez daNazio Batuen Torturaren Aurka-ko Komiteak presoen egoeraz etasakabanaketaz erakutsi duen kez-ka. Batzar honek bide egokian arigarela erakutsi digu.Sakabanake-taren bukaeraren hasieramarrazten ari gara. Sakanako Etxerat

Nahiz eta azken urte hauetan ego-era asko aldatu, bai emakumeaketxetik at lanean hasi direlako, baidibortzioak ugaritu direlako, baigero eta seme-alaba gutxiago izatenditugulako, baita senideen artekoharremana ahulagoa izaten delako,Alzheimer gaixotasuna duten per-tsonengan familiak ardura nagusiaizaten jarraitzen du. Uste da, gaixo-rik dauden %80ren bat beraien seni-deekin bizi direla. Hala ere, fami-liako guztiek ez dute ardura beraizaten, oro har ardura hori familia-ko batek hartzen du eta honek jasa-ten ditu zaintza horren eragin kal-tegarrienak. Literatura zientifiko-an, zaintzaile honi zaintzaile nagusiaderitzote. Oro har, emakumezkoaizaten da: emaztea, alaba edota errai-na, hamarretik zortzi hain zuzen,45 eta 65 urte bitartekoak. Gizonez-koak pixkanaka parte gehiago har-tzen ari dira, bai zaintzaile nagu-siaren rolean edota laguntzaile gisa.Horrek erakusten du zerbait alda-tzen ari dela.

Gure beharra duen senide batenzaintzan parte hartzea esperientziaaberatsa izan daiteke eta gizarteakhori onartu eta eskertu beharko luke,horrek izugarrizko ardura eta pre-sio pentsaezinak eragiten baititu.Horregatik, Alzheimer gaixoenzaintzaileak lehenengo mailakozaintzaile gisa onartuak egon behar-ko lirateke, beraiek baitira arlo des-berdinetan lan egiten dutenak (eli-kaduran, garbitasunean…), beraiekbaitira lehenengoak gaixoaren alda-ketak sumatu eta egiaztatzen dituz-tenak. Horretaz gain, beraiek diragaixoaren arduradun zuzenak, man-tenuan nahiz estimulatzeko garaian,giro lasaian eta seguruan. Beraien

lana nekagarria da, bai fisikoki, baipsikologikoki, gaixotasuna aurre-ra doan heinean zaintzaileek ereberaien jokaera aldatzen joan beharbaitute, gaixoak eskatzen duen neu-rrian. Hori dena maitasun eta goxo-tasun baten barruan, egunean 24ordu eta denbora luzez. Ez da bate-re harritzekoa Alzheimer gaixota-ak zaintzen dituzten pertsonek ten-tsio handia jasan behar izatea.

Alzheimer gaixotasuna zaintze-aren ondorioak zaintzaile nagusia-rengan, arlo biologikoan, psikolo-gikoan eta harremanetan ondo-rioztatzen dira. Ondorio hauekjasaten dituzten pertsoei “zaintzai-le errea” deitzen zaie. Zaintzailehauek gaixorik dagoen pertsona-rekin batera tratatuta egon behar-ko lukete, batetik zaintzen ikaste-ko eta bestetik familiaren barruansortzen diren egoera zailei aurreegiteko.

Ezin dugu ahaztu zeinengarrantzitsua den, “zaintzaileabera zaintzea” eta bere burua zain-tzen irakastea. Horregatik, buru-tik gaixo dauden pertsonei eskain-tzen diogun arreta, babesa, ahol-ku edo zaintzaz gain, baloratubehar dugu zaintzaile nagusiarenegoera. Sarri beraien osasunabigarren lerro batean uzten da.Zaintzaileak kontutan izan behardu zeinen garrantzitsua den bereburua zaintzea, bere atsedena,aisialdia eta babes emozionalazainduz gero, hobeki zaindukobaitu bere senidea. Zaindu burua,zaindu gorputza, zaindu emozio-ak, zaindu harremanak.

Josefina Arregi klinikaOsorik: www.guaixe.eus

hara zer dien

Zaintzaile nagusiaren gainkarga

barrutik kanpora

Senideak bidean

Altsasuren garapenekonomikoa gure helburuaJavier Ollo Martínez (Altsasuko alkate-tzarako Geroa Bai-ren hautagaia)

Hurrengo udal hauteskundeekberezko garrantzia daukateAltsasuren orainari eta etorkizu-nari dagokionez. Gizarteak alder-di politikoei beren eta sistemaberaren erregenerazioa exijitzendie, erregenerazio honen eska-rian erakunde publikoek tokiberezi bat okupatuz.

Erakundeen erregenerazioabilatzen baldin badugu, orokorre-an, eta konkretuki AltsasukoUdalarena , gizartearen eskariak

entzun behar ditugu. Eskarihorien artean gure herriarengarapen ekonomikoa aurkitzendugu. Udaletik garapen ekonomi-ko horren alde ekintzak gauza-tu behar dira, alde batetik altsa-suarrek beraien negozioak ire-kitzeko erraztasunak emanez etabeste aldetik, Altsasu berrirogune erakargarri bihurtuz kan-potik enpresak etor daitezen.Udalak gure herrian oinarri eko-nomiko sendoak finkatu beharditu gurean dauden sektore eko-nomikoek berriro aurrera egite-ko. Oinarri horien artean alder-di desberdinen arteko adostasu-nak ekar ri behar duenegonkortasun instituzionala dau-

kagu. Honi erakunde desberdi-nen arteko harreman egonko-rra gehitu behar diogu (adb. Saka-nako Mankomunitatea eta Nafa-rroako Gobernua), bai eta agenteekonomiko desberdinekin elkar-lan estua ere (dendariak, sindi-katuak, enpresariak, ostalariak,etab.).

Iraganean gure herria ekono-mikoki zailak ziren momentue-tatik atera zen eta orain berrirolortuko du. Altsasuarrak ordez-katzea helburu dugunok hurren-go belaunaldietan pentsatu behardugu eta ez hurrengo hauteskun-deetan. Akordioak bilatu ditza-gun, gure herriak etorkizun opa-ro bat merezi baitu.

gutunak

Page 5: 507 guaixe

Maiatzaren lehenarekin bateraetxarriarrak, bakaikuarrak, itur-mendiarrak eta ziordiarrak maia-tza zutitzeko langintzari heldu zio-ten. Euren egitekoa despeditzenlehenak bakaikuarrak izan ziren.Joan den urteko enbor bera era-bilita eguerdirako maiatza bargagainean zutik zegoen.

Orduan ekin zioten ziordiarrekeuren maiatza barga gainean jar-

tzeari. Estreinakoa zuten han jar-tzen zutena eta 70 bat izan zirenmendira igo zirenak. Lanak bere-hala egin zituzten. Baina ez zenziordiarrek jaso zuten maiatzabakarra. Herrira jaitsi eta txipu-dian herriko txikiak beste maiatzbat jasotzen hasi ziren. Hasieranhaiek bakarrik eta ondoren hel-duen laguntzaz. Hura bukatutahaurrek aurreskua dantzatu

zuten. Eguna borobiltzeko elkar-tean 90 bat pertsona bazkaltzeraelkartu ziren.

Etxarriarrak dozena bat minu-tuan jaso zuten 17 metro inguru-ko pago enborra. Iturmendiarrekeuren langintza arratsalderakoutzi zuten. 21 metroko pagoari bes-te 3 bat metroko pinua gehitu zio-ten eta hura guztia jasotzeko 35 batminutu behar izan zituzten.

Bihar ikastetxe publikoek eurenfesta ospatuko dute bosgarrenez,Sakana herri-eskolekin sortzenlelopean

Sakanako eskoletako hezkuntzakomunitate guztiak bihar Olatza-gutian dute hitzordua. Irurtzun-dik Olatzagutia bitarteko eskolekguztira 1.400 bat ikasle hartzendituzte. Biharko egunarekin esko-la kalera atera eta sare publikoaerreferente gisa sustatzeko asmozantolatu dute. Aldi berean, partehartze aktiboa sustatu nahi dute,baita ikastetxeen arteko elkarla-na ere.

Aurkezpenean Olatzagutikoeskolako ikasleek bertsotan ikas-tetxe publikoen identitatea etaaniztasuna aldarrikatu zuten.

Etxarri Aranatz, Lakuntza, Arbi-zu eta Altsasun aurretik eginda-ko festetan islatu izan da. Antola-kuntza lanetan ibarretako eskolak,haietako guraso elkarteak eta Sor-tzen ari dira.

Elkarlanaren adibideak Sakanako ikastetxeak ibarrekocurriculuma sortzen hasi dira.Institutuarekin elkarlanean harenate irekien eguna antolatzen duteeta Haur Hezkuntza eta BigarrenHezkuntzaren arteko koordina-zioa sustatzen ari dira.

Bestalde, Arbizu, Iturmendi,Urdiain eta Olatzagutiko ikaste-txeek elkarrekin eskola txikienfesta ere antolatzen dute. Lau

eskolek, gainera, plan estrategi-koa martxan dute. Hor renbarruan gurasoak elkar ezagutze-ko ekintzak, elkarrekin pedago-gia proiektu bera martxan jartzenari dira, lanak elkarrekin zehaz-ten ari dira.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a 5

SAKANA»

Ziordiako txikiek helduen laguntza behar izan zuten maiatza jasotzeko. Utzita

Egitaraua

San Migel enparantzan10:00etatik 13:00etara Tailerrak.Herri eskoletako guraso elkarteeneskutik. 11:00etan Aurkezpena. Bertsoak eskolako ikasleekin. Eskolako abestia. Euskaraz bizi nahi dut flash-movie.Denak dantzatzera!14:00etan Festa bukaera. 14:30ean Herri bazkaria.

Sarasate enparantzan11:30ean Euskaraz Mintza jokoaktxikiendako. 12:00etan Euskaraz mintzaAltxorraren bila. 13:00etan Pantxika eta Txinpartapailazoak. Bukatzeko, eskolako gurasoek egindakoetxeko postreen zozketa eginen da. 10:00etatik 13:00etara TailerrakHamarratz: josi dezagun denen arteanpanpin erraldoia… Euskara herria!Henna, trentzak, pastak eta tea. (Mank-eko Immigrazio Zerbitzua). 10:00etatik 14:00etara Txikienda-ko puzgarria.

Argomaniz enparantza12:00etan Aizkolarien erakusketa.

Oharrak: Festako tabernan freskagarriak etapintxoak izanen dira. Eguraldi txarra eginez gero festakiroldegian eginen da eta bazkariaeskolako frontoian.Aparkalekua, kiroldegian.

Ostiraletik maiatzak zutik

Nafarroako eta estatuko diru-laguntzen legediak kontrajarriakdirelako izan da

Sakanako Enpresarien Elkarteak(SEE) langileendako prestakuntzaikastaroak antolatu ditu urtero.Aurten ere zazpi ikastaro iragarriditu eta izena emateko epea zabal-dua zuen ere. Baina elkartea guz-tia bertan behera uztera behartudute. SEEk ez daki antolatutakoikastaroak eskaintzeko aukerarikizanen duen. Hala bada, behar beza-la jakinaraziko duela aurreratu du.Bitartean, ikastaroetan interesaazaldu duten sakandarrei haiekaurrera ez dutela eginen badakite-la ziurtatzeko SEErekin harrema-

netan jartzeko eskatu dute, 948 468307 telefonora hots eginez.

Langileendako doako presta-kuntza eskaintzeko NafarroakoGobernuaren diru-laguntza jaso-tzen zuen SEEk. Baina Nafarroanprestakuntzarako dirua banatze-ko akordioak eta EspainiakoGobernuak onartutakoak kontra-jarriak dira. Azken horrek langi-leen trebakuntzan aritzeko enpre-sa eta prestakuntza zentro guztienkonkurrentzia askea sustatu nahidu eta administrazio publiko guz-tiei eragiten die. Horren ondorioz,SEEren egoera berean diraUGTren eta CCOOren prestakun-tza ikastaroak.

SEEren prestakuntzaikastaroak bertanbehera

Olatzagutia Sakanakoeskolen bilgune

Olatzagutiko eskola komunitateak sakandarrak festara gonbidatu ditu.

Informatikan trebatzeko ikastaro batean.

»

sakanerria >>46 LANGABE GUTXIAGO: Altsasuko enple-gu bulegoan 1.279 sakandar zeuden izenaemanda apirila akaberan, aurreko hileanbaino 46 gutxiago (%3,47ko jaitxiera). Api-

rilean Altsasuko enplegu bulegoaren bidez493 kontratu sinatu ziren eta haietatik soi-lik 31 ziren mugagabeak.

Page 6: 507 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a6 sakanerria

Etxarri Aranatz»

Sabotajeatrenbidean Ostiralean, 16:30 aldera, trenbide-ko katenariako kableei eusten die-ten kontrapisuak moztu zituztenEtxarri Aranatzen. Aurretik Agurai-nen ere antzeko zerbait gertatu zen.Sabotajearen ondorioz, Renfek trenzirkulazioa eten egin behar izan zuen,haiek ibiltzeko behar bezalako argin-dar hornidurarik ezin zutelako jaso.Konponketak sei ordu iraun zueneta trenbidea 23:00etarako erabil-garri gelditu zen. Guztira 500 batbidaiariri eragin zien sabotajeak.

Altsasu»

Pintura CCOO, UGTeta bankuenegoitzen kontra Maiatzaren bateko goizaldean eze-zagunek UGTk eta CCOOk Altsasunduten egoitzen kontra pintura botazuten. Gauza bera egin zuten ban-ku eta kutxen sukurtsaletan. Altsasuko Geroa Bairen Herrigune-ak erasoengatik “erabateko gai-tzespena” azaldu du. Geroa Baitikazaldu dutenez, “adierazpen aska-tasunaren aldekoak gara, erabat. Halaere, horixe modu zibikoan aldarri-katzearen aldekoak gara, eta ino-laz ere ez gisa honetako ekintza onar-tezinen bidez”. Halako gertakariek“erasotutako eraikinetako bizilagu-nez aparte”, altsasuar guztiak “gal-tzaile” egiten dituela adierazi du koa-lizioak, “Altsasuren irudia zipriztin-tzen eta zikintzen baita”. Geroa BaiAltsasuren alde lanean “errespetuzaritzearen alde” agertu da. PSNk erasoak gaitzetsi egin ditu eta“ideiak era baketsu eta demokratiko-an defendatzen dituzten bi sindika-tuekiko errespetua” eskatu du. Elkar-bizitzaren oinarria “errespetua” delaeta halakorik ez dutenek “aniztasunazer den ez dutela ulertzen erakustendute”. Maiatzaren lehenak “adieraz-pen askatasunetik jardunaldi aldarri-katzailea” izan beharko litzatekeelaadierazi dute sozialistek.

CCOOren egoitza pinturaz zikinduta.

Olatzagutia»

Olatzagutia»

SAKANA

Etxarri Aranatz»

Testigantza ematen dutenen arteanJose Ignacio Ulaiarrena, 1979anEtxarri Aranatzen hil zuten SalvadorUlaiar alkatearen semearena, etaJose Aguilarrena, 1988an Altsasunzauritu zuten guardia zibilarena,daude, beste bederatzirekin batera

Nafarroako Gobernuak sustatutaBerunezko kontakizunak proiek-tua koordinatu zuen Javier Marro-dan kazetariak. Hiru liburutaneta web orri batean ETAren jar-dunak Nafarroan utzi duen arras-toa jaso nahi izan du. Lan horre-tan oinarrituta Navarra Televisio-nekRelatos de plomodokumentala

egin du, atzo Iruñean mustu zena. Nafarroako Gobernuko eledun

Juan Luis Sanchez de Muniainekazaldu duenez, “ETAren 11 bikti-

ma terrorismoak Nafarroan era-gindako ondorioei buruzko doku-mentaleko protagonistak dira”.Eledunak gogora ekarri du Beru-nezko kontakizunakproiektuarenhelburu nagusia "iritzi publikoa-ri eta, bereziki, belaunaldi berriei,demokrazia, tolerantzia eta erres-petua era aktiboan defendatzeakzer garrantzi duen helaraztea dela,gorrotoaren inguruan ez heztekoeta indarkeria tresna politikomodura ez justifikatzeko". Haienlekukotza funtxeskoa dela gaine-ratu zuen. +www.guaixe.eus

www.relatosdeplomo.es Dokumentala osorik eta testigantzak bana-ka ikusteko aukera dago. Baita Berunezko Kon-takizunak proiektua ezagutzeko aukera.

Atzo herri batzarra egin zenOlatzagutian eta hilaren 17rakomanifestazio deialdia egina dago

Haren kontrako estradizio agindua-rekin, Hilario Urbizu San Romaniheslari olaztiarra Mexikon atxilo-tu zuten ateazkenean. EspainiakoBarne Ministerioak jakinarazi due-

nez, olaztiarra atxilotzeko nazioar-teko agindua emana zuen EspainiakAuzitegi Nazionaleko Instrukzioko1. epaitegiak. Atxiloketa GuardiaZibilak eta Mexikoko Polizia Fede-ralak elkarrekin egin dute.

Azken urteetan gaixotasunlarria izan du eta atxiloketak bere

osasun egoera arriskuan jarri deza-keela eta kezka azaldu dute gertu-koek. Atxiloketaren inguruko infor-mazioa zabaltzeko biharko,19:30ean, herri batzarra deituadago Olatzagutian. Eta Hilarioaskatu! Iheslariak etxera! lelopeanmaiatzaren 17an, 19:00etan mani-

festazioa eginen da Olatzagutian. Sortutik adierazi dutenez,

“konponbidean ahaleginak eginbeharrean konponbidea oztopa-tzea helburu duen estatu batenaurrean gaude, herritik eta nazio-artetik indarrak biltzen eta pre-sio soziala indartzen jarraitzeadagokigu gatazkaren ondoriozkartzelan eta ihesean daudendenak etxean izan arte”.

Segiko kide izateagatik EspainiakoAuzitegi Nazionalean epaitu zuteneta fiskalak harendako sei urtekoespetxe zigorra eskatzen zuen

Herenegun jakinarazi zuen Espai-niako Auzitegi Nazionalak 28 gaz-te independentisten auziko epaia.Haietatik zazpiri sei urteko espe-txe zigorra jarri die auzitegiak.Epaiketan fiskalak hamabiri aku-sazioa kentzeko eskatu zuen etahaien artean zegoen AinaraLadron arbizuarra. Epaileek orainbeste bederatzi gazte absolbitudituzte eta horien artean dagoImanol Salinas olaztiarra.

Guztiei Segiko kide izatea eta,

beraz, “erakunde terroristako kide”izatea leporatu zieten (hala izenda-tu zuten Segi 2007an). Fiskaltzak gaz-

teen kontrako zigor eskaerak haieiinkomunikazio aldian hartutakodeklarazioetan eta auzitegi berak

garagarrilean absolbitu zituzten40 gazteen deklarazioetan oinarri-tu zituen. Deklarazio horiek tortu-rapean atera zizkietela salatu zutengazteek epaiketan zehar (irailaren22tik abenduaren 19ra)

SakandarrakImanol Salinas Ijurko 2010eko las-tailaren 22an atxilotu zuten Ola-tzagutian. Espetxean urte bat etahiru hilabete eman ondoren, 30.000euroko bermea ordainduta 2012koilbeltzaren 18an utzi zuten aske.Loiolako aske gunean atxilotu etabeste hilabete eman zuen espetxe-an udazkenean. Ainara Ladronsarekada berean atxilotu zutenElgoibarren. 17 hilabete eginzituen behin-behinean espetxean.

Patxi Arratibel Gartziandiarentortura salaketa ikertu ez zelakoEstrasburgoko Giza EskubideenNazioarteko Auzitegiak Espainiazigortu du

Ekinen kontrako sarekada bate-an atxilotu zuten Patxi ArratibelGartziandia 2011ko ilbeltzaren18an. Inkomunikatuta egon zenbost egunetan hainbat aldizburuan poltsa jarri ziotela eta kol-pe ugari eman zizkiotela salatu

zuen etxarriarrak. Baita senide etahurbileko lagunekin mehatxu uga-ri egin zizkiotela eta bortxatzekoeta elektrodoak jartzeko imintzio-ak egin ziotela ere. Etxarriarrakpolizi deklarazioan, bere sinadu-raren ondoren aztnugal idatzizuen. Hau da, laguntza atzekozaurrera idatzita. Arratibelek epai-leari jakinarazi zion “babesik gabe-ko egoera izugarri horren aurre-

an, tortura saio gogorren erdian,laguntza behar zuela”.

Iruñeko Auzitegiak ez zuensalaketa aintzat hartu eta, ondo-ren, Nafarroako Probintzi Auzite-

giak eta Espainiako KonstituzioAuzitegiak helegitea atzera botazuten. Estrasburgora jo zuen Arra-tibelek eta orain arrazoia eman dioauzitegiak.+www.guaixe.eus

Urbizu iheslaria Mexikon atxilotua

Absoluzioa Salinasendako

Imanol Salinas eta Ainara Ladron, lagunez inguratuta.

Xafanen askatasuna eskatzeko egin zen manifestazioa. Artxiboa

Dokumentalean Jose Ignacio Ulaiarren lekukotza ikus daiteke.

Aztnugal ezikertzeagatik EuropakEspainia zigortu du

ETAren biktimen lekukotzadokumentalean

Page 7: 507 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a sakanerria 7

Altsasu»

Etxeberri / Arakil»»

Altsasuko eskolak gurasoeizuzendutako kultur arteko asteahartuko du astelehenetik aurrera.Ikasleek kultur aniztasunariburuzko jarduerak atzo eta helduden asteazkenean izanen dituzte

Zelandi ikastetxeko amen topa-keta batean kultur artekotasu-na lantzeko ideiari tiraka sortuda heldu den asteko Aniztasuna-ren Astea. Ikastetxeko ama tal-de handi bat gogotsu aritu daantolaketan, Gizarte Zerbitzueneta Immigrazio Zerbitzuarenlaguntzaz. Hezkuntza komunita-tea osatzen duten pertsonen arte-ko hurbiltzea eta erlazio pertso-nalak sustatzea du helburuakasteak. Aldi berean, ikastetxeakberak duen kultura aniztasunaislatuko da.

Gurasoendako egitarauaHeldu den astean, 15:00etatik16:30era, Zelandiko gurasoekhitzorduak dituzte. Asteleheneanmunduko ospakizunak izanen dirahizketa gaia. Asteartean, mundu-ko hizkuntza eta ikastetxeak. Oste-gunean, munduko ipuin eta kon-dairak eta, despeditzeko, ostirale-an, munduko jakiak.

Ikasleendako

Zelandiko ikasleek atzo eta helduden asteazkenean kultur aniztasu-na islatzen duten bost txoko iza-nen dituzte ikastetxean bertan.Guztiak ere haietatik pasako dira.Lehena haiek etxetik eramanda-ko objektuekin osatutako erakus-keta da. Objektuekin batera non-goa den eta bere erabilera azaltzenduen fitxa dago. Handik gertu,bes-te txoko batean, zazpi gurasok txi-kienen izenak beste horren beste

hizkuntzetara itzuliko dituzte,aukera dagoenetan behintzat.

Henna txokoan edertasun tekni-ka horren inguruko azalpenakentzunen dituzte eta hennaz gorputzatalak nola margotzen diren ikus-teko aukera izanen dute ikasleek.Ikastetxeko 440 ikasleek eskumutu-rreko bana eskuratuko dute lauga-rren txokoan. Bulgarian maiatza-ren batarekin batera banatzen omendira halakoak eta aurreneko zikoi-na ikusi arte ez dute kentzen.

Azkenik migrazioen mapen txo-koa dago. Nafarroa, iberiar penin-tsula eta munduko hiru mapajarriko dituzte eta ikasle bakoitzakbere sendiaren jatorria eta Altsa-su lotu beharko ditu gometxa etaarien bidez. Familiak ibilitakoaislatuko da horrela. Hala ere, ikas-leek euren ekarpena egin dute.Esaldi bat hainbat hizkuntzataneman dute eta paretetan itsasi.Eskulanekin aniztasuna ere zabal-duko du.

Olatzagutia»

Udan Euskarazkanpainarako izenematea zabalikGaurtik hilaren 18ra arte emandaiteke izena 948 217012telefonora hots eginez

Olatzagutiko Udalak udako euska-razko aisialdi programaren eskain-tza zehaztu du: garagarrilaren 23tikgarilaren 17ra arte izanen dira. Deta B ereduetan ikasi eta 2003 urte-tik 2010era, biak barne, jaiotako hau-rrek eman dezakete izena Udan Eus-karaz kanpainan. Beste hizkuntza-ereduetako ikasleek ere partehartzeko aukera izanen dute gutxie-nez zazpi kideko taldea sortzen bada. Izen ematea egiten den telefono bera-ren bidez egin daiteke ordainketa,bestela udalaren kontu korronteansartu beharko da dirua. Beti ere, izenemate epea zabalik dagoen bitar-tean. Parte-hartzaile bakoitzak 34,3euro ordaindu beharko ditu. Fami-lia bereko haur bat baino gehiagokizena ematen duen kasuan 57,2.Ordainketetatik salbuetsiak ego-nen dira egoera ekonomiko larriandauden familiak. Horretarako, sen-diek Oinarrizko Gizarte ZerbitzuenMankomunitateari txostena eska-tu eta harekin batera ez ordaintze-ko eskaera egin behar diote udala-ri. Haur guztiak onartu ezin badiraerroldaren araberako lehentasunasegituko du udalak.

Altsasu»

Informazio bileraMaiatzaren 12an, asteartean,15:30ean Akelarre ludotekan.

Musika eta dantzaeskolan matrikulazabaltzearAstelehenean zabalduko du Altsa-suko Udal Musika eta Dantza Esko-lak heldu den ikasturterako matri-kula epea, hilaren 25era arte zaba-lik egonen dena. Euskal dantzaikasketekin batera musika adar ofi-zialean eta ez-ofizialean izena ema-teko aukera izanen dute interesa-tuek. Izena eman edo informazioanahi duenak eskolako egoitzatik pasadaiteke (astelehenetik ostegunera15:00etatik 20:00etara edo ostira-letan 9:00etatik 14:00etara) edo 948564 581 telefonora hots egin. Musika ikasketa eskaintza: txistua,gaita, alboka, eskusoinua, trikitixa,klarinetea, biolina, gitarra, gitarraelektrikoa, baxu elektrikoa, tronboia,bonbardinoa, tuba, saxofoia, zehar-kako txirula eta kantua.

Asteazkenean, 18:30ean, AltsasukoIortia kultur gunean El Martineteskola publikoari buruzkodokumentala aurkeztuko duteegileak eta hango bi irakaslek

Marc Bonasek eta Alfredo Hoyue-los ihabardarrak zuzendutako VerdDolç Jazz, tres mirades vers El Mar-tinet (Berdea, Gozoa, Jazza, El Mar-tinei buruzko hiru begirada) doku-mentala ikusteko aukera izanen da.Ripolleten (Bartzelona) dagoeneskola publikoaren izaera eta fun-tzionamendua azaltzen du doku-mentalak. Xabier Unanua irurtzun-darrak editatu du dokumentala.

Hoyuelosek NUPeko irakasle-ikasketako eta Iruñeko udal haureskoletako arte tailerretako irakas-lea da. Duela 10 urte izan zuen ElMartinet eskolaren esperientzia-ren berri; “erabat harritu nin-duen haien pentsamenduak, hau-

rren nahia errespetatzeak, ez libu-rurik ezta klaserik izateak, irakas-leek txaparik ez ematea, ez zigo-rrik ezta etxeko-lanik ez izatea etahaurrek nahi duten tokian egote-ko aukera izatea”.

Dokumentalean “proiektuarensorrera eta hari buruzko hiru ikus-puntu ematen ditu dokumentalak:irakasle, guraso eta haur banare-na”, azaldu digu Hoyuelosek. Azkenhoriek bakoitzak adin tarte bat isla-tu du. “Eskolak hartutako arriskubera hartu nahi genuen dokumen-talean horregatik modu esperimen-talean grabatu genuen”. Eta hirukameralari ez profesionalekin osa-tu dute dokumentala. Batean etabestean eman dute eta emanaldiondoren sortzen den eztabaida osoaberasgarria dela azaldu diguHoyuelosek.

Halaxe ospatu zuten hainbatekigandean Bide Berdeen Eguna, Pla-zaola bide berdeko tarteren batoinez eginez. Haietako batzuk, egu-raldia lagun, Etxeberritik Lekun-

berrira arteko 15 km-ak ibili zituz-ten. Helmugara iristerakoan Pla-zaola Turismo Partzuergoak eskai-nitako mokaduez eta jarduerezgozatzeko aukera izan zuten.

Kulturarteko Zelandia

Kulturartekotasun astea antolatzen ibili diren zelandiko irakasleak, amak eta teknikariak.

Etxeberritik abiatu eta Lekunberrira arteko bidea egin zuten. Plazaola.org

El Martinet eskola. Utzitakoa

Bide Berdeen Eguna oinez

Ripolleteko eskolakohezkuntza esperientziadokumentalean

Page 8: 507 guaixe

Larunbatean udaletxean aurkez-tu zuen Uharte Arakilgo EH Bil-duk bere hautagaitza. Jendaurre-ko ekitaldian egindako lanarenerrepasoa eta aurrera begirakoherri-programa aurkeztu zuten.Han ziren uhartearrek herriari etaprogramari buruzko galderak eginzituzten eta koalizioko hautagaiekerantzun zieten. Programa pres-tatzeko 6 batzar eta 40 uhartearrenparte hartzea izan dutela jakina-razi dute EH Bildutik. Uhartera-ko ekarpenak egiteaz aparte, koa-lizioaren Sakanako programara-ko ekarpenak ere egin zituzten.

EH Bilduk Uharterako aur-keztutako programa gai hauekardazten dute: udala parte hartzeabultzatzeaz aparte, garden etaherritarrengandik gertu kudea-tzea; herriko ondare material,kultural eta naturala herriarenaktibo bilakatzea; garapen inte-gral bat bultzatzea eta egoera eko-nomiko kaxkarrari aurre egitea.Egitasmo zehatzen artean koali-zioko kideek zerrendatu zituz-ten: baso plana; udal plana; Zerra-doa, Itxesi eta herriaren artekoharresiak apurtzea eta auzolane-an egindako kultur etxe baten

aldeko apustua. Larunbateko aurkezpenean koa-

lizioko kideek adierazi zuenez,“hemen erabaki nahi dugu etahorretarako hautatuak diren zine-gotzi guztiak Uharte Arakilen gera-tzea oso garrantzitsua izanen da.Udaletxean ez ditugu aulki hutsakbehar, PPk utzi dituen moduan”.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a8 sakanerria

SAKANA

Ostiralean, Langileen Egunean,sindikatuen aldarrikapenak ozenentzun ziren kalean. ELAk ekital-di nagusia Bilbon egin zuen eta sin-dikalgintzaren balioa aldarrikatuzuen, “kontra boterea” aldarrika-tu zuen, “oztopo baikara identita-te kolektiboak suntsitu nahi dute-nendako”.

Gizarteko oinarrizko orekakez desegiteko lan egiten ari dire-la nabarmendu zuen. Horretanlan egiteko “antolakuntza eta bote-re sindikala” beharrezko jo zituenELAk. Ekonomia hazkundea izanedo ez, ezberdintasunak handia-goak direla nabarmendu zutenELAkideek. Nafarroari dagokio-nez, aldaketa sigla txandakatzehutsa baino zerbait gehiago delaazaldu zuen Txiki Muñozek.

LABsindikatuak deituta, ehun-ka pertsona bildu ziren maiatza-ren lehenaren harira Altsasundeitutako manifestazioan. Langi-leok borrokan, Euskal Herria eral-

daketa bidean. Gora maiatzarenlehenaleloa zuen. Sakanako LABe-ko arduradun Gaizka Uhartekadierazi zuenez, “kapitalak eragin-dako krisiak krisi soziala eragindu eta erreformek eskubideaksuntsitu dituzte”. Aldi berean, kri-siaren kudeaketa “iruzurra” dela

salatu zuen. LAB eredu sindikala birpentsa-

tzen ari dela azaldu zuen eta horrenbi oinarri azaldu zituen: euskal lan-gile klasearen tresna izatea eta eus-kal lurraldeetan zabaldutako pro-zesu politikoetan inplikatzea.Uhartek sindikatuaren 40 urteu-

rrena gogoan izan zuen eta sindi-katuko militante guztien jardunaaitortu zuen. Bestalde, bildutako-ek "sistemaren ondorioz galduditugun Javi Paniagua eta Mirenizan zituzten gogoan.

UGTk eta CCOOk elkarrekinIruñean egin zuten manifesta-

zioa. Egungo ekonomia politikaeta austeritatea bukatzeko beha-rra azpimarratu zuten. UGTkoburu Jabier Lekunberrik esanzuenez Nafarroan ere prekarie-tatea eta ezberdintasun sozialahanditu direla. Bere proposame-nak izan ziren: “aldarrikapena,borroka, kalitatezko enplegua-ren aldeko apustua, soldata bidezerosahalmena hobetzea eta inber-tsio publikoa handitzea”.

“Krisiaren aitzakian” murriz-keten bidez ongizate eredua erais-ten ari direla salatu zuen CCOOkoRaul Villarrek. Gaineratu zuenez,“gizartean ezberdintasunak han-ditu dira, gizartearen hauskorta-suna eta pobrezian erortzeko arris-kua handitu egin da, eta gero etapertsona gehiagori eragiten dio”.

Ostiral arratsaldean, bestalde,makina bat gazte elkartu zirenAltsasun Erregimena zapalduz,alternatiba eraikizleloa zuen mani-festazioan

Herritarren ekarpenak jasota egindu Arakilgo EH Bilduk bere pro-grama, “herritarron ekarpen etaparte hartze zuzenik gabe ezinenbaitugu amesten dugun Sakana etaherria eraiki”. Arakildarren ekar-penekin osatutako hauteskundeprograman EH Bilduk 19 propo-samen zehatz jasotzen ditu, hona-ko arlotan banatuta: euskara, etxe-bizitza, ingurumena, irakaskun-

tza, prestakuntza, kultura, turis-moa, ondarea, gizarte politika etasozio-ekonomia.

Azken arlo horretan, eta Saka-nako Plan Estrategikoan oinarri-tuta, EH Bilduk Arakil ekonomi-koki suspertzeko estrategia azal-tzen du bere programan. Moduparte-hartzailean aurrera era-man duten egitasmoa, “bideraga-rria, jasangarria eta iraunkorra”

izanen dela dio. Amalur egitas-moaren barruan lehen sektore-rako ekoizpen organikoa, arti-sautza eta energia berdeak jasoditu. Sakana aisigunea atalean,berriz, besteak beste ostalaritza-ko eta natur baliabideak aipatzenditu.

Arakilgoaz aparte, Sakanarakoherri programa ere egin du EH Bil-duk. Izan ere, “herriok gure kabuz,

bakarrik, egin ezin duguna baila-ra mailan indarrak bilduz egindezakegulako; ez bakarrik jadaditugun zerbitzu edo sortu behar-

ko ditugunei begira; hor duguSakanako Plan Estrategikoa, gurebailarak garapen sozio-ekonomi-koa izan dezan”.

Udal hauteskundeak

Arakil»

Uharte Arakil»

EH Bilduk 21 neurri etasuspertzeko estrategia dituprograman

Sindikatuen aldarrikapenak kalean

Sakanan deialdia egin zuen bakarra LAB izan zen.

HAUTESKUNDEAGENDA

Adolfo Araiz. Maiatzaren 8an,ostiralean, 19:00etan Altsasuko Foruplazan. EH Bildu.

Zer hobetuko zenuke Altsasun?Programan parte hartu. Maiatzaren8an, ostiralean, 19:00etan AltsasukoGure Etxea eraikinean. Goazen Altsasu.

Kanpaina hasierako kartel jartzea.Maiatzaren 9an, larunbatean,00:00etan Etxarri Aranatzen. EH Bildu.

EH Bilduk parte hartzearekin aurreraegiteko programa aurkeztu du

Page 9: 507 guaixe

Igandean, 9:00etan, Uharte Arakilenjarri du hitzordua SakanakoMankomunitateko ImmigrazioZerbitzuak

Jatorri ezberdinetako sakanda-rrak elkar ezagutu eta, aldi bere-an, Sakana bera ezagutzekoaukera izanen da etzi. Sakana-ko Mankomunitateko Immigra-zio Zerbitzuak sakandarrakigandeko txangoan parte hartze-ra gonbidatu ditu. Nork bere

jan-edanak eraman beharkoditu.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a sakanerria 9

Arruazu / Sakana»

Altsasu»

Altsasu»

Iturmendi»

SAKANA

»

MARI JOSEILEAPAINDEGIA

A R B I Z UGarbitu, moztu eta apaindu26 €.

FRUITIS FRUTA DENDAI R U R T Z U N

%10 eko deskontua fruitu tro-pikaletan.

EROSKI BIDAIAKA L T S A S U

%5eko beherapena, hiri hote-letako eta garraio hutsenerreserbak izan ezik. Eskain-tza ez metagarria

ARROXA LIBURUDENDA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

LOPEZ DE GOIKOETXEAHARATEGIA

U R D I A I N50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

LARKAA L T S A S U

100 €tik gorako erosketen-gatik 10€ko deskontu balea(beherapenetan izan ezik)

LASTAI GASOLINDEGIAA L T S A S U

0,04 €ko deskontua litroko,erregai guztietan.

FORD GABIRONDOA L T S A S U

Olio aldaketetan %30eko des-kontua. %15eko deskontualan mota guztietako eskula-netan.

JAVIER AUTOESKOLAI R U R T Z U N

% 10eko deskontua matri-kulan.

PATXI GALARZAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua harategianeta supermerkatuan 100€rengatik txistorra opari.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Bildutako jaki sorta batzuk.

Kulturarteko txangoak sakandarrak eta ibarra ezagutzeko aukera ematen du.

Gazte taldea herri gunerako bidean. Artxiboa

Plaza festaren ardatza izanen da.

Egitaraua 9:30ean Uharte Arakilgo plazatikZamartzera. 10:00etan Zamartzera bisita. 12:30ean Hamaiketakoa Aldabako SanSebastian ermitan. 13:30ean Ongi etorria Arruazura. 14:00etan Bazkaria Arruazuko plazan. 15:30ean Jolasak. 17:30ean Etxera itzulera.

San Migelak ospatuko dituzte bihariturmendiarrek. Azken urteetan ohidenez, Eztanda Irratiak eta Ximona

gaztetxeak bezperarako, gaurko, egi-tarau propioa prestatu dute. Baitabiharko herri kirolak eta gaupasa

Egitaraua>> Maiatzak 8, ostirala19:00etan Pintxo potea eta kalejiragaitariekin. 22:00etan Afaria Aitzkozar elkartean. 23:30ean Kontzertuak Aritzagan: Asalto,Ludovaina eta Eskozor.

>> Maiatzak 9, larunbata13:00etan Auzatea

13:00etatik 14:30era Dantzaldia DjAretarekin. 18:00etan Herri kirolak. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia DjAretarekin. 00:00etatik 03:00etara Dantzaldia DjAretarekin.Gaupasa elkartean eta gaztetxean. Egunean zehar auzoan Iturmendikoargazkien erakusketa.

Elikagai bilketahandia prestatzenMaiatzaren 29an eta 30ean eginendu bilketa Nafarroako ElikagaiBankuak. Maiata akaberako bilketabehar bezala egiteko boluntarioaklanean hasi dira. Baina eskugehiagoren laguntzari ongi etorriaeginen diote

Olioa, arrain-, haragi- eta barazki-kontserbak, lekaleak, gailetak etakakao disolbagarria. Horiek diraNafarroako Elikagai Bankuak hile-ko azken asteburuan jaso nahidituen jakiak. Premia larria dutenpertsonen artean banatzeko dirajaki horiek. Eta eskasian bizi direnpertsonak direnez eta energia-pobrezia dutenez, jakiak prestatze-ko energia kontsumo handia eska-tzen ez duten jakiak ematea eska-tu dute bankutik. Jakiak eman beharrean Nafarroa-ko Elikagai Bankuari dirua ematendiotenek heldu den urteko errentaaitorpenean %40ko kenkaria izanendute.

Urtzi tabernari 25 urteurrenekoaitortzaNafarroako Ostalaritza Enpresa Txi-kien Elkarteak, ANAPEH, 25 urtezelkarteko kide diren bazkideakomendu zituen herenegun. Aitortzajaso zuten tabernen artean Altsasu-ko Foru plazan dagoen Urtzi taber-na dago. Elkarteko zuzendaritzakokideek Jose Migeli eta Anari oroi-garri gisa plaka bat eman zieten.

Intxostiapunta gazte txokoaekitaldiz beteko du prestatutakoegitarauak

Intxostiapunta gazte txokotik pasa-tzen diren gazteek ez dute asper-tzeko betarik izanen hurrengo

egunetan. Gazte 2 Aste (G2A) egi-taraua ekitaldi ugari jaso dituhaiei begira. Azken eguneko mustxapelketa eta afaria salbu, guztiakdoan direla jakinarazi du Gazte-ria Sailak.

Egitaraua>> Maiatzak 8, ostirala 17:30ean Programaren aurkezpena. 18:00etan Patata tortilla lehiaketa.21:00etan Ping-pong, futbolin eta billartxapelketak.

>> Maiatzak 9, larunbata17:00etan Mural margotzea, ItziarNazabalek lagunduta.

>> Maiatzak 10, domeka17:30ean 3x3 saskibaloia. 18:00etan Sukaldaritza.

>> Maiatzak 11, astelehena19:00etan Hermosa juventud filma etaforuma, Iortian.

>> Maiatzak 14, osteguna18:00etan Dantza erritmikoa etayoseikan budo.

>> Maiatzak 15, ostirala19:00etan Iñaki eta Joneren kontzer-tua.

>> Maiatzak 16, larunbata17:30ean Mus txapelketa, 16 urtetikgorakoendako. 5 euro bikoteko. 21:30ean Afaria. 23:00etan Garabatos taldearenkontzertua.

Kulturaniztasuntxangoa

Maiatzaren itzalean, festa

Bueltan da G2A

Ikasleen kontzertu erraldoiaAltsasuko Mikel Donea eta Bara-ñaingo Alaitz institutuetako 300ikaslek kontzertu ederra eskainizuten atzo arratsaldean Iortia kul-tur gunearen aurrean dagoen pla-zan. Eguraldia lagun, dantza bate-kin eman zioten hasiera eta ondo-ren txirulari saldo batek ongiikasiak zituzten 10 abesti ezagunjo zituzten.

Page 10: 507 guaixe

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Pisua salgai Etxarri Aranatzen. 83m erabilga-rriak, oso eguzkitsua eta bista ederrekin, berogai-lua, berritua... 70.000 €. Tel 654 23 41 02

ERRENTAN EMAN

Pisua alokagai Lakuntzan. Gela bakarrekoapartamentua, erdigunean. Altzariak eta bizitze-ko beharrezkoak diren elementu guztiekin jantzi-ta. 300 € hilabeteko errenta. Interesatuek 67883 03 71 telefonora deitu.

Opatutakoak/ galdutakoakGALDUTAKOAK

Belarritakoa. Apirilaren 12an, igandean,Etxarrin belarritakoa galdu nuen, urre txuria, oba-latua, txispa txiki batekin. Deitu 669 58 54 69.

LehiaketaErromantzatuaren koloreak. Nafarroako ekial-deko eskualdeko pintura lehiaketa antolatu da.Maiatzaren 25era arte aurkeztu daitezke lanak.Informazioa www.restauranteromanzado.com

Irurtzungo festen kartela. Maiatzaren 29raarte aurkeztu daitezke lanak. Haur maila (14 urte-ra arte) eta helduen maila daude. Informazio guz-tia: www.irurtzun.es

Pedro de Atarrabia. Kontakizun laburren lehia-keta, euskaraz eta gazteleraz. InformazioaAtarrabiko udalean: www.villava.es

Oharrak Odol-emaileak. Maiatzaren 13an, EtxarriAranatzen, arratsaldez eta 21ean Olaztin, arra-

tsaldez.

Bertso-udalekuak. Euskal Herri osoko haur etagazteek parte hartu dezakete bertso-udalekue-tan. Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antola-tzen ditu. Informazio guztia: http://www.bertso-zale.eus/eu/bertso-udalekuak.

Axio. Jose Ignacio Floresi buruzko dokumentalaegiteko diru-laguntza eman nahi duenak ES043035 0112 00 1121055951 kontu korrontean edowww.karena.eu plataformaren bidez egin dezake.Informazio gehiago www.axioflores.com

Iruñeko euskarazko telebistaren alde. Xaloatelebista Iruñerrian euskara hutsean emititzenhasteko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpenanon? www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrian edo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan(Xabier Karrika 4) eta Katakrak liburudendan(kale Nagusia 54).

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-

tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 68

9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari etaabeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzailedesberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktuekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko par-taide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da.Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearenparean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia,ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokola-tea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia,arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina…Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo immigrazioa@sakana-

mank.com posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a10 oharrak

Jesus Arraiza OngayIV. urteurrena

Nahiz eta urruti egon, gure bizitzan beti gertu sentitzen zaitugu.

Zure familia

Bere aldeko meza, maiatzaren 10ean goizeko11:00etan, Lakuntzako San Salvador elizan izanen da.

Anttoni AldasoroMilagros ArtiedaJose Ramon Anso

Jorge IjurkoIñaki Orce

Beti gogoan.

59ko kintoak

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Ayun Lizarraga Ovejero,apirilaren 16an EtxarriAranatzen.• Enar Rodriguez Atxa, apirilaren26an Etxarri Aranatzen.• Aner Asa Agirre, apirilaren30ean Arbizun.

Heriotzak

• Simon Igoa Berastegi, apirilaren24an Etxarri Aranatzen.• Lucia Flores Lanz, apirilaren28an Lakuntzan.• Isidoro Arregi Amestoi, apirilaren30ean Lakuntzan.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Page 11: 507 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a 11

kirola >>PILOTA

ARBIZU LEKUNBERRIREN KONTRA, HERRIARTEKOAN: Asteburuan hasiko da Nafarro-ako Herri Arteko Txapelketa. Arbizu eta Le-

kunberri elkarren kontra ariko dira Arbizun,gaur, ostiralean, 18:00etan, umeen, haurren,gazteen eta helduen mailan.

MendiaTxirrindularitza

Duatloia Herri kirolak

Mendia

Trontzan aritzera ere animatu ziren batzuk. Utzitakoa

Barranka taldearenaurkezpenaGaur, 18:00etan, Altsasuko IortiaKultur Gunean

Burunda Txirrindularitza Klubeanaldaketak egon dira, kudeaketahobea egiteko. Horrela, Burunda Txi-rrindularitza Klubak txirrindulariaktrebatzen jarraituko du eta txirrin-dularitza probak antolatuko ditu, bai-na BTT sekzioko mendi txirrindu-lariek eta zikloturistek talde berriasortu dute: Barranka txirrindularitaldea. Hain zuzen ere gaur, ostira-la, 18:00etan aurkeztuko da taldea,Altsasuko Iortian. Ohiko BTT eta zikloturismo irteerakantolatzeaz gain, hemendik aurreraBarranka taldeak antolatuko du Altsa-suko BTT Zeharkaldia, aurten 20. edi-zioa izango duena eta V. Sakana-Burun-da txirrindularitza martxa.

Iratxo elkarteak antolatutako 26.Sakanako Ibilaldirako bi aukeradaude: Ibilaldi luzea, ohikonorantzan (54 km) edo IbilbideMotza (27,5 km). Larunbateanizanen da, goizeko 6:00etanluzekoak eta 7:30ean motzekoak

Irurtzungo Iratxo elkarteak anto-latutako Sakanako Ibilaldia men-dizaleek gorriz markatuta izatenduten ibilaldia da. 26. edizioa iza-nen du aurten, eta maiatzaren 9anizanen da. “Lehen beti apirilarenazkeneko asteburuan egitengenuen, baina aurten maiatzaren9a libre zegoen, Tafallako martxaez dutelako eginen. Data atzera-tzea erabaki genuen, eguraldihobea egingo duen esperoan, azke-neko edizioetan eguraldi oso txa-rra izan dugulako” adierazi diguSakanako Ibilaldiko arima nagu-sia den Pello Alzuetak.

Sakanako Ibilaldia faktore asko-rengatik da berezia. Euskal Herri-ko erdigune geografikotik pasa-tzen da (Olibesarioko saroian, SanDonatotik gertu), Sakanako men-di eta paraje zoragarrietatik ibil-tzeko aukera eskaintzen du, Beriaineta Aralar tartean, eta Nafarroa-ko ibilbiderik luzeena, gogorrenaeta zaharrena da. Nafarroako etaEuskal Herriko Mendi IbilbideLuzeen Zirkuituan sartua dago.

Aurreko urtean, 25. edizioan,Ibilbide Luzea atzekoz aurreraeginen zuten, hau da, Trinitate-rantz abiatu ziren lehenbizi Txu-rregira joan ordez. Baina aurtenohiko ibilbidea berreskuratukodute. “Mendizaleek aipatu zigutenohiko norabidea nahiago dutela,hau da, Txurregitik abiatu, Beriainigo, jaitsi eta ondoren AralarrekoSan Migelera igo, Aralar zeharka-tu eta Trinitatea azkenerako utziz.Eta guk kasu egin diegu” adiera-zi digu Iratxoko Doris Vicentek.Vicentek gaineratu duenez, Ibilal-di Motzaren ibilbidea berria izan-go da. “Gure helburua ingurune-an dauden ibilbide laburrak eza-gutaraztea da”.

Zerbitzu guztiakIbilbide Luzean parte hartukodutenak 6:00etan abiatuko dira,

Atakondoa pilotalekutik, eta Ibil-bide Motzean ariko direnak7:30ean, toki beretik. Gutxi gora-behera, ibilbide handia egiteko10-11 ordu luze inguru behar iza-ten dira, bigarrena, ordea, seiorduren bueltan amaitu daiteke.Ibilbidea korrikan egingo duenikegongo da, baina kontrol guneenordutegia errespetatu beharkodute, mendi ibilaldia baita Saka-nakoa, ez mendi lasterketa.

Bi ibilbideetan horniketarakoguneak izango dira. Ildo honetan,birziklapenean ahalegin bereziaegin nahi du antolakuntzak. Orga-nikoak, paperak, ontzi arinak etaerrefusa aparte bilduko dituzte, etaedalontziekin nola jokatu azter-tzen ari dira. “Plastikozko 6.000edalontzi inguru gastatzen ditugueta hori gehiegizkoa da. Ea hau eki-diteko beste sistemaren bat jartzealortzen dugun” nabarmenduzuten.

Izena emateaEguraldiak laguntzen badu anto-lakuntzak 800 mendizale inguruespero ditu. Aurreko urtean 1003izan ziren, baina data berezia zeneta geroz eta mendi lasterketa etaproba gehiago daude. Aurretikizena emateko epea asteazkeneanitxi zen eta XXXX lagunek emanzuten izena. Larunbatean, egune-an bertan, goizeko 5:00etatik6:00etara izena eman dezakete Ibil-bide Luzekoek eta goizeko 6:00eta-tik 730era Ibilbide Motzekoek (15euro, langabeek 5)” azaldu dute.Bezperan etortzen direnek lo egi-teko aukera izango dute Atakon-doa ikastetxeko gimnasioan.

Ibilbidea bukatzen dutenekdiploma jasoko dute, eta kamise-ta beharrean, aurten Lorpen etxe-ko galtzerdiak. “Oso preziatuakdira mendizaleendako eta oparihori egin nahi diegu” azaldu dute.Gainera, mendiko materiala zoz-

ketatuko da.

50 antolatzailetik goraIbilaldi handiaren egunean bertanherritar andana ariko da laguntzai-le lanetan, 50 lagun baino gehiago.Bi ibilbideetan horniketarako gune-ak izanen dira eta Irurtzungo kirol-degian dutxarako aukera zein masa-jeak jasotzeko aukera ere izanendute. Pello Alzuetak aipatu zuenez,aurten Euskal Herriko Mendi Ibil-bideen Zirkuituan dauden ibilbide-ak baloratzeko aukera izango dutemendizaleek, Sakanako Ibilaldiabarne. “Horrek hurrengo edizioeibegira zer hobetu beharko den argi-tuko digu”.

Lizarrusti-AltzagaSakanakoMendizaleekinIgandean, 7:00etan abiatuko daautobusa eta sagardotegianbazkaltzera bilduko dira

Sakanako Mendizaleak taldeak anto-latutako autobusa goizeko 7:00etanabiatuko da. Ondoren, Lizarrustitikabiatuko dira mendizaleak, men-dian buelta ederra egin eta gero Altza-ga herrira iristeko. Bertan sagardo-tegian bazkaltzera bilduko dira. Ize-na emateko hots egin 639 117 631telefonora.

Lakuntza-Amezketa

Altsasukoekin

Altsasuko Mendigoizaleak taldeakmendi ibilbidea antolatu du, igande-rako. Goizeko 7:00etan hitzordua jarridute egoitzan. Helburua Lakuntza-tik abiatu eta Amezketara heltzea da.Amezketan bazkaria egingo dute. Ize-na emateko: 648 143 615.

Pol-polera ikastolekin

Ikastoletako mendi taldeak ikastur-teko azken irteera eginen du maia-tzaren 17an, Pol-Polera. Bi ibilbideegiteko aukera dago bertan. Egun oso-ko irteera da, autobusez. Izena ema-teko ikastoletatik pasa behar da.

Benjumea 38.a BermeonLarunbatean 38. Bermeoko Cam-pos Duatloia-Rafa Memoriala joka-tu zen (0,750 m igeriketan, 24 kmbizikletan eta 5 km korrikan). 257duatletek osatu zuten proba eta JonUnanue (1:13:45) eta Tamsyn Moa-na-Veale (1:22:02) izan ziren irabaz-leak. Saltoki Trikideak taldeko FelixBenjumea altsasuarra 38.a iritsi zenhelmugara (1:22:13).

Sakanako Ibilaldia:Ibilbide luzea (54 km.3388 m desnibela)6:00etan abiatuta: Irurtzun -Urritzola - Gazteluko Lepoa - Txu-rregi - Iturria (hornidura) - Eus-kal Herriko Erdigunea (Olibesa-rioko saroian, N.42º52´59´´.W.1º56´08 koordenada geogra-fikoan) - Uharteko Ataka - SanDonato (kontrola) - Aritza - Uhar-te Arakil (kontrola+hornidura) -San Migel santutegia(kontrola+hornidura) – Ata-–Madotz (kontrola +hornidura) -Larrazpil - Goldaratz – Latasa(hornidura) -Trinitatea - Irur-tzun (kontrola+hornidura).

Sakanako Ibilaldia:Ibilbide Motza (27,6km. 1300 m desnibela)7:30ean abiatuta: Irurtzun -Urritzola - Gaztelu - Ekai (kon-trola+hornidura) - Etxarren -Itxasperri - Usategiak - Golda-ratz – Latasa (kontrola+hornidu-ra) –Arrantzaleen ibilbidea - Irur-tzun (kontrola+hornidura).

www.iratxoelkartea.comProbako informazio guzti-guztia eta izenaematea.

Sakanako Ibilaldia, dena prestAlzueta eta Vicente

Alzuetak eta Vicentek aurkeztu zuten aurtengo 26. Sakanako Ibilaldia, RuralKutxa babesle nagusiko Irurtzungo bulegoko arduradun Sara Garciarekinbatera. “Sakanako Ibilaldia oso ezaguna da Irurtzunen eta ingurunean etahalako ekitaldiak babestu behar direla uste dugu” nabarmendu zuen Gar-ciak. Halaber, probak dituen beste babesle guztiei eskerrak eman zizkie-ten antolatzaileek, “ibilaldia antolatzea ahalbideratzen digutelako”.

Sakanako 168 ikasle XI. Herri Kirol Topaketan

Sakanako Mankomunitateak anto-latuta, aurten Irurtzungo kirolde-giak hartu zituen Sakanako ikas-tetxe arteko XI. Herri Kirol Topa-ketak. Hasieran Kañamaresanaiek trontza eta aizkora era-

kustaldia egin zuten, eta ondorenSakanako ikastetxe guztietakoLehen Hezkuntzako 6. mailakoikasleek hartu zuten parte herrikirol proba konbinatuetan –txin-gak, zaku lasterketa, koxkolak,giza-plaza eta sokatira–, nahasita.Guztira 168 partaide lehiatu zirenherri kirol probatan, eta 17 irakas-le aritu ziren koordinazioan.

Herri kiroletan gustura

Page 12: 507 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a12 kirola

Mendi lasterketak

Pilota Areto futbola

BTT -mendi txirrindularitza

Txirrindularitza

Areto futbola

Futbola

Saskibaloia

Kimuen Futbol 8TopaketakIgandean, Sakanako Mankomunita-teko Kirol Zerbitzuak antolatutakoKimuen Futbol Txapelketako 17. jar-dunaldia jokatuko da Altsasun.

3x3 saskibaloijardunaldia igandeanIrurtzunen11:00etan Irurtzungo kiroldegian

Sakanako Mankomunitateak anto-latuta, igandean, maiatzaren 10ean,3x3 saskibaloi jardunaldia hartukodu Irurtzunek. Sakanako Saskiba-loi Jardunaldietan parte hartu dutensaskibaloi jokalariak nahasita lehia-tuko dira, hiruko taldeak osatuta.

Beraza eta BeregañaEloko podiumeanJose Luis Beraza laugarrena izan zenproban, bigarren beteranoa, etaBeregaña hirugarren emakumea

Elok 7. Xtreme Higa Monreal laster-keta hartu zuen igandean (21 km).245 korrikalarik lortu zuten probadespeditzea, Kiko Navarro buru zela(1:48:31). Navarrok minutu eta erdiatera zion Victor Amatriaini (1:50:04).Tedy Garzonek itxi zuen podiuma(1:50:47). 10 segundo eskasera sar-tu zen Jose Luis Beraza uhartearra(1:50:57), probako bigarren betera-noa eta lehen sakandarra. Bosgarre-na ere sakandarra izan zen, AngelArrieta uhartearra (1:52:24). Emaku-mezkoetan Irene Guembe gailenduzen (2:20:29). Guembek lehia estuaizan zuen Miren Anduezarekin, etaazkenean Guembek 9 segundo eskasatera zizkion Anduezari (2:20:38).Minutu eskasera sartu zen Maite Bere-gaña (2:21:36). Uharte Arakildarraprobako hirugarren emakumea izanzen, lehen sakandarra.

El Pozoren kontrako play-offetakojoaneko partida gaur jokatuko duMagnak, 20:30ean, Anaitasunan

Play-offetako final laurdenetanMagnak El Pozo Murcia izango duaurkari.Joaneko partida Anaita-suna pabilioian jokatuko da, gaur,ostiralean, 20:30ean.

El Pozo Murcia lehen mailakoizarretako bat. Magnak bainoaurrekontu askoz handiagoa dau-ka, hirukoitza ia. Baina ImanolArregik zuzentzen duen talde ber-dea ez da oilarren aurrean kikil-tzen. Talde irurtzundarrak meri-to handia du, aurrekontu txikia-rekin eta harrobian sortutakojokalariekin seigarrena sailkatubaita ligan (52 puntu), orain artelortutako puntu gehienekin.

Partida hasi baino lehen IonanIntxusta haurra laguntzeko bole-to-txartelak salduko dira.

Quesos Albenizeko txirrindulariabakarrik iritsi zen helmugara

Maiatzaren lehenean junior mai-lako Lacturale Junior Trofeoajokatu zen. Txirrindulariak Etxe-berriko Lacturale granjatik abia-tu ziren, eta 71 km-ko lasterketagogorraren ondoren Goldaratzizan zuten helmuga. Burunda klu-beko Quesos Albeniz taldeko AsierEtxeberriak sekulako erakustal-dia eman zuen eta bakarrik iritsizen helmugara (1:53:02). 6 segun-dora David Casado sartu zen, eta39 segundora David Gijon. Probairabazteaz gain, mendiko sailka-penean onena izan zen Etxebe-

rria eta lehen urteko junior one-na izan zen. Aritz Irigoien 30.a sail-katu zen, Gorka Arbizu 38.a, Nes-tor Baroja 44.a, Izai Mauleon 47.aeta Juan Alberto Jimenez 63.a. + www.guaixe.eus

Gartziandia 35.aMarokoko 10. Titan DesertenLakuntzarra basamortuko probagogorreko lehen seniorra izan da

Larunbatean despeditu zen Maroko-ko 10. Titan Desert by Garmin BTTbasamortuko mendi txirrindularitzaproba, munduko gogorrenetako bat.6 etapako lasterketa izan da, tarteanMarokoko basamortua eta eremugogorrak zeharkatzen zituena. 600txirrindulari aritu ziren, tartean pro-fesional ohi handiak, eta bertan sakan-dar bat lehiatu zen, Bartzelonan bizi-tokia duen Jabier Gartziandia lakun-tzarra (Probike). Gartziandiaprofesionala izan zen 1988 eta 1991urteen tartean, Rural Kutxa, Artiacheta Paternina Don Zoilo taldeetan. Argi dago izan zenak izaten jarrai-tzen duela, Gartziandiak maila bikai-na eman duelako.

Podiumera igo zen

Titan Desert by Garmin proba Zara-bici Trek taldeko 31 urteko DiegoTamayo kolonbiarrak irabazi du(22:45:469), Jose Silva, Ibon Zugas-ti, Oscar Pereiro, Luis Pasamontes,Bram Rood eta Juan Pedro Trujillofaborito nagusien gainetik gailenduz.Jabier Gartziandia (Probike) sailka-pen orokorrean 35.a sailkatu da(26:26:35), 3:40:46ra, senior maila-ko lehena. Txirrindulariek basamor-tuko eremu askotan GPS-arekin jarrai-tu behar izan zuten norabidea, etaaipatzekoa da proba 600 txirrindu-larietatik 483k despeditu zutela.

Atzo Europako UEFS Cup txapelketakofinal laurdenetan FrantziakoRomorantin taldeari irabazi zionKoxkak (7-5). Gaur, finalerdietan,Errusiako Rusland izanen du arerio

Koxka Taberna areto futbol taldeaLloret de Marren dago, Europakokluben arteko UEFS Cup txapelke-tan lehiatzen. 12 taldek ekin ziotentxapelketari astelehenean, 4 mul-tzotan banatuta. D multzoan zego-en Koxka taberna, Txekiar Erre-publikako SK Sico SC Jilemnice etaArmeniako DVIN taldeekin. Zori-txarrez, Armeniako taldeak bisa-tuekin eta pasaporteekin arazoakizan zituen eta ezin izan zen esta-tura sartu. Multzo bakoitzetik bitaldek egiten zuten aurrera, etanahiz eta Koxka Taberna eta taldetxekiarra final laurdenetara sail-

katu, asteazkenean elkarren kon-tra lehiatu ziren.Partida zirrara-garrian, Koxka tabernak 4-2 iraba-zi zien txekiarrei eta final laurde-netara D multzoko buru pasa zen.Hasieratik bukaerara partida domi-natu zuen Koxkak. Altsasuarrak4-0 aurreratuta egon ziren, bainabukaera aldera zerbait erlaxatueta txekiarrek bi gol sartu zizkie-ten. Hala ere, 4-2 irabazi zuten.

Atzo arratsaldean Europakokluben arteko UEFS Cup txapel-ketako final laurdenak jokatu

zituen Koxka tabernak. B multzo-ko talde buru Frantziako Romo-rantin izan zuen aurkari. Emoziozbetetako partidan, 7-5 gailenduziren altsasuarrak.

Finalerdiak Ruslanden kontraGaur, ostiralean, finalerdiak joka-tuko ditu Koxkak Errusiako Rus-land taldearen kontra. Laburraespero zen egonaldia luze bilaka-tu zaie sakandarrei. Ea sorpresaeman eta Europako finaletan ikus-ten ditugun.

17. jardunaldia

Igandean, Dantzalekun10:30ean: Urdiain – Mediolanum11:30ean: Dantzaleku – Lagun Artea11:30ean: Tipi Tapa – Txartel12:30ean: Kaixo – Sayas12:30ean: Arbizu – Sutegi

7. Xtreme Higa Monreal:

1. Kiko Navarro 1:48:314. Jose Luis Beraza 1:50:575. Angel Arrieta 1:52:24

19. Aitor Hernaiz 2:02:5431. Juanjo Armendariz 2:07:1142. Mikel Satrustegi 2:10:0599. Maite Beregaña 2:21:36

107. Ion Zubiria 2:22:38110. Xabier Aizpun 2:22:56113. Xabier Zabalza 2:23:07126. Gorka Arratibel 2:24:44170. Asier Leiza 2:37:02203. Erkuden San Martin 2:44:01213. Ainara Martin 2:46:28220. Francisco Jose Juang 2:49:18

Lacturale Trofeoa AsierEtxeberriarendako

Helburua: play-offak

IrurtzungoTxapelketa BeteluraIgandean Beteluk hartu du Irurtzun-go 23. Pilota Txapelketako jardu-naldia. Jakina denez, aurten seniormailako pilotariak lehiatzen ari dira,24 bikote guztira, eta Irurtzunenaparte, gertuko herrietan ere joka-tuko dira partidak.

Aurreko asteko emaitzak:

Labaka-Arratibel 18 / Peru Labaka-Erostarbe 22

Rekalde-Santxez 22 / Otxandorena-Irañeta 17

KoxkaEuropakofinalerdietan

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa31. jardunaldia

Altsasu 1 – Etxarri Aranatz 3

Dantzalekun jokatutako derbisakandarreko hiru puntuak Etxarrira joanziren. Mikelek Etxarri aurreratu zuenfaltaz, baina bigarren zatia hasi etaberehala Altsasuk berdintzea lortu zuen,Riveroren golari esker. Baina pozak gutxiiraun zuen Altsasun, Javi RuedakEtxarriren bigarrena sartu zuelako,askorendako jokoz kanpoko jokaldia izanzen jokaldian. Berehala Ruedad Etxarrirenhirugarrena sartu zuen eta horreladespeditu zen lehia.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .74 p

10. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Berriozar

(Igandean, 17:00etan, Etxarrin)Beti Kozkor – Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 16:00etan, Etxarrin).

Futbola

»

Altsasuko jubenilaketa haurrak lehenmailara igotzekoborrokanJubenilen 2. mailako liga Donezte-bek irabazi zuen (68 puntu). Altsa-su izan zen bigarrena, 4 puntura (64puntu) eta Etxarri 8.a (34 puntu).Horrela, lehen mailako igoera faseajokatzeko sailkatu ziren altsasua-rrak. Igandean Zizurren jokatukodute, Ardoi taldearen kontra. Bestalde, haurren 2. mailan GazteBerriak gailendu zen. Altsasu 3.a sail-katu zen, Etxarri 20.a eta Lagun Artea23.a. Altsasu lehen mailara igotze-ko sailkatu zen. Larunbatean Altsa-suk Itaroa Huarte hartuko du,11:30ean, Dantzalekun. +www.guaixe.eus

Eseverri: 600

Magnako kapitain Javi Eseverri aurten be-re 20. denboraldia jokatzen ari da Xota klu-bean. Talde berdearekin bere 600. partidajokatuko du otsagiarrak gaur, El Pozorenkontra. Xotak omenaldi beroa egin zion as-teartean Eseverriri, iruñean. EkitaldianMagna Nafarroa Xotako jokalari guztiak,teknikariak, jokalari ohiak eta Eseverrirensenitarteko eta lagunak bildu ziren. Bereibilbidea errepasatu zuten eta Tatono etaImanol Arregik hitz ederrak izan zituztenkapitainarendako. Makina bat oroigarri etaopari jaso ondoren, Eseverrik esker onekohitzak izan zituen guztiendako.

Asteburuko partidak

Igandean, 11:30ean, Betelun: Seniorrak:Urbieta-Lizeaga / Cabrerizo-BeobideUrretabizkaia-Mariezkurrena /Lansalot-Bergera

Page 13: 507 guaixe

Junior mailako taldea hirugarrenasailkatu zen eta kimuen mailakoalaugarrena

Larunbatean Nafar Kirol JolasenTaldekako Nafarroako Txapelke-tako lehen fasea jokatu zen Men-dillorrin. Iskiza Sakana taldekogimnastek lan bikaina egin zuten.Junior mailan 10 talde lehiatuziren eta Iskiza hirugarrena sail-katu zen (15,233 puntu). Kimuenmailan ere 10 talde aritu ziren etaIskiza Sakanakoak laugarrenakizan ziren (14,683 puntu). Maiatza-ren 30ean txapelketako bigarrenfasea jokatuko da.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a kirola 13

Iskizako kimuak laugarrenak sailkatu ziren. Utzitakoak

Gimnasia erritmikoaIrristaketa

Pilota

Arbizuarra Iker Arretxe 6 tantotanuztetik dator eta etxarriarraastelehenean sartuko da lehian

Joseba Ezkurdiak primerakohasiera eman dio Buruz Burukotxapelketari. Oiongo pilotalekuanarbizuarrak 6 tanto eskasetan utzizuen Iker Arretxe. Hezetasunakzorua izotzezko pista irristakorrabilakatu zuen. Ezkurdia hobetoegokitu zen egoera horri, batez ereberak hartu zuelako, gehienetan,ekimena. Aldiz, Iker Arretxek ten-te mantentzeko arazoak izanzituen. Arretxek lehendabizikoerrematea huts egin zuen, txapanbukatu zuen dejada, eta hortikaurrera hasi zen bere kalbarioa.Ezkurdiak sakea lortu zuen eta bes-te munduko ezer egin gabe 1-21aurreratu zen, di-da batean. Buka-eran, 6-22 irabazi zuen.

Oinatz Bengoetxea zainFinal zortzirenetan Joseba Ezkur-diak Binakako txapelduna du zain,Oinatz Bengoetxea. Partida larun-batean jokatuko da, 17:00etan,Labriten (laSexta).

Bengoetxea da faboritoa, Bina-kakoan eman duen maila ikara-garria oraindik pilotazaleenburuetan baitago. Baina arbizua-rra irabaztetik dator, Binakakoanfinalerdietan kanpo geratu izana-ri buelta eman nahiko dio eta lei-tzarra endredatzen saiatuko da. Eaarbizuarrak final laurdenetarasailkatzea lortzen duen, RetegiBiren kontra aritzeko.

Zubieta Altuna IIIaren kontraFinal hamaseirenetan AltunaIII.ak 9-22 irabazi zion Binakakotxapeldun Untoriari. Hortaz, Altu-na III.a izango da Aitor Zubieta

pilotari etxarriarraren arerioafinal zortzirenetan. Partida aste-lehenean jokatuko da, 16:30ean,Tolosako Beotibarren. Atzelarietxarriarrak bi aste eskaseko epeaizan du buruz burukoa prestatze-ko, eta berak esan bezala atzela-riendako konplikatuagoa da dis-tantziara egitea, baina berea ema-tea espero du etxarriarrak.

Gainontzeko partidatan, XalakRezusta izango du aurkari ostira-lean Bergaran (22:00etan, ETB1)eta Beroiz Jaunarenaren kontralehiatuko da igandean Zallan(17:00etan, ETB1).

Asteburuan Nafarroako IrristaketaAbiadura Txapelketako finalakjokatu ziren Lagunak klubean. IosebaFernandezek senior mailan irabazizuen, Unai Villalobos haurren mailanbigarrena izan zen eta AnderChamorro hirugarrena

Asteburuan Nafarroako Irristake-ta Abiadura Txapelketako finalakjokatu ziren Barañainen, Lagunakklubean. Final hauek maiatzaren30ean eta 31n Barañainen jokatu-ko diren Espainiako Pista Txapel-ketarako puntuagarriak ziren.

Sakana Irristaketa Klubak hiruordezkari izan zituen, Ana RitaCorreira eta Anne Lapuente,kimuen mailan, eta Ander Chamo-rro, haurren mailan. Horretazgain, Ioseba Fernandez iturmen-diarra senior mailan lehiatu zen,Amaya klubarekin, eta Unai Villa-lobos ere lehiatu zen, beste hain-batekin batera. Guztiek sekulako

maila eman zuten. Senior mailan Ioseba Fernandez

izan zen garailea, Haurren mailanUnai Villalobos bigarrena sailka-tu zen eta Ander Chamorro hiru-garrena, erlojupekoan. Aipatu guz-tiek Espainiako Txapelketetarakosailkatzea lortu dute. Anne Lapuen-

te 8.a sailkatu zen sailkapen oroko-rrean eta Espainiako Txapelkete-tan izanen da ere.

Bestalde, asteburuan IruñekoAntoniuttik Zirkuituko finala har-tuko du. Larunbatean, 10:00etatik13:00etara eta igandean 10:00eta-tik 20:00etara.

Olaztiko San MigelXLIV. PilotaTxapelketa aurreraAurreko asteburuan hasi zen Olaz-tiko San Migel elkarteak antolatu-tako XLIV. Pilota Txapelketa. Aste-buruan 2. jardunaldia dago jokoan.

Fernandez urrezkoa, Villaloboszilarrezkoa eta Chamorro brontzezkoa

Iskizakoak ongitaldekako txapelketan

Chamorro, Correira eta Lapuente. Utzitakoa

Asteburuko partidak

Ostiralean, 20:00etan: 3. maila: Zubiria-Sergio / Urtzi-Grados2. maila: Beñat-Pablo / Muñoa-Insausti22 urtez azpikoak:Iturbe-Urrujola / Diaz de Here-dia-AgirreSevilla-Candela / Galartza-AranaLarunbatean, 17:00etan:3. maila:Mendoza-Mendoza / Ieregi-Mun-diñanoSalinas-Aritz / Jokin-Muñoa1.maila: Garziandia-Lopez de Zubiria /Aiestaran-VazquezNogueira-Sueskun / Urteaga-Lauzirika

Emaitzak:

3. maila: Lauzirika-Irisarri 18 / Alustiza-Gonzalez 14JM Peral-A Peral 17 / Iñaki-Ibon 18Asier-Victor 15 / Pleito-Ondatz 182. maila: Ansotegi-Joao 5 / Borrega-Eneriz 1822 urtez azpikoak:Urdanpileta-Elizegi 0 / Sevilla-Candela 18Aramendia-Izkue 16 / Santxez-Mujika 22

1.maila:Zelaia-Alustiza 12 / Joseba-Unai 18

Etxague-Anguita 18 / Loban-Arbizu 6

»

Ezkurdiak Oinatz arerioeta Zubietak Altuna

Ezkurdia, ilusioz

“Entrenamenduetan sentsazioak onak diraeta lehendabiziko erronda irabazteak kon-fiantza ematen dizu” adierazi zuen arbizua-rrak material aukeraketan. “Oinatz oso pilo-tari arriskutsua da. Niri ilusio handia ema-ten dit bera bezalako pilotari baten kontraaritzea. Bera atzean mantentzen saiatubeharko naiz, dominatzen bazaitu Oinatz osopilotari arriskutsua baita” adierazi zuen. “Jose-bak buruz burukoan jokatzeko dohain han-diak ditu, bereziki bolea. Errespetu handie-na izan behar zaio” azaldu zuen Oinatzek.

Page 14: 507 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a14

bazterretik

Andoni Igoa

Rafael Moneo

Aurten Nafarroako Unibertsitate-ko arkitektura eskolaren 50. urteu-rrena zela eta, Pritzker saria lortuduten 3 arkitekto bildu zituzten ber-tan, hitzaldi jendetsu batzuk ema-teko. Arkitektura munduko nobelsariak lirateke Pritzker sariak. Mai-su hauek Soto de Moura portugal-darra, Alvaro Siza portugaldarra (hauez zen agertu, bideoz hitz egitekoaukera izan zuen) eta Rafael Moneotuterarra dira, alegia.

Beste biak oso interesgarriak izanarren, Moneoren inguruan bidera-tu nahiko nituzke gaurko hitzak.Mundu mailan arkitektura eta artearloetan nafar honek duen izenasinestezina da, errespetatueneta-koa baita. Agian bere eraikinak ezdira beste batzuenak bezain dei-garriak, baina dotorezia eta sentsi-bilitate handiz eginikoak dira denak.Unibertsitatean nengoela berehitzaldi batera joateko aukera izannuen, bertan ere auditorioa entzu-lez gainezka egon zen. Momentu

hartan Los Angeleseko katedralaegin berri zuen eta bere diseinuaeta esperientziei buruz hitz eginzigun. Hau eraikin ikusgarria nahizederra iruditu zitzaidan.Munduan zehar obra ospetsu uga-ri ditu baina gertuko batzuk izen-datuko ditut. Esaterako DonostiakoKursaala, Iruñean dagoen Nafarro-ako Artxiboa, Iruñeko Foru enpa-rantza, Lizarrako Julian Chivite upa-tegia, Deustuko Unibertsitateko libu-rutegi berria eta Iruñean bukatzeardagoen Nafarroako Unibertsitateko

arte museoa.Iruñeko museoa obran zegoela ikus-teko aukera izan nuen duela hilabe-te batzuk eta Nafarroako eraikinesanguratsuenetako bat bilakatu-ko dela aurreratuko nuke. Eraikinosoa interesgarria iruditu zitzaidan

batez ere teilatuan sortutako espa-zioa. Moneok museo honi buruzegindako hitz batzuekin bukatukodut: “Ez nuen nahi museoa tresnabat izan zedin, kanpotik paisaia batbaldin bada, barrutik eraikinak hiribat izatea nahi dut”.

kultura >>HAURRENDAKO ANTZERKI MUSIKALA: Ene Kantaktaldeak haurrendako euskarazko kantu berriak etafreskoak sortzen ditu. Oneka marrazoa antzerkimusikala sortu du eta etzi, 17:00etan Altsasun dago.

Dionisidororen sexu maldizioaGaur, 21:30ean, Irurtzungo kultur etxean

Iluna producciones-ek hainbatkantu ezagun tartekatzen duen

komedia ganberroa eskainiko dugaur: Historia sexual de la huma-nidad. Gizateriaren historiako sen-timentalaren une jakinak errepa-satuko ditu obrak Dionisidororeneskutik. Greziar hitzontzi gizajoakAtenearekin, gerraren jainkoare-kin, harremana hasi du. Berak Ate-neak baino azkarrago joan nahi dueta azken horrek eternitatean bar-na historiako emakume garrantzi-tsuenak ezagutu baina haiekin ezingozatzera zigortzen du.

Dionisidororen maldizioakikusleak antzinako Greziatik etaEgiptotik Erdi Arora eta ErregeKatolikoen garaira eramanen ditu,Frantziako erreboluziotik pasazgaur egunera iritsi arte. Garaiangaraiko emakume garrantzitsue-nak ezagutuko ditu Dionisidorok.Bidaian dibertsioa, garaian garai-ko musika eta umorea ez dira fal-tako, antzezlan dinamikoa sortuz.Eszenatik bost aktorek jokatuta-ko 30 bat pertsonaia pasako dira.

Bihar hasita, hiru larunbatez, Lizarra,Tafalla eta Deikazteluko antzerkitaldeen muntaiekin gozatzeko aukeraizanen da

Tarima Beltza antzerki talde-ak bosgarren urtez Teatre-ves, Altsasuko Amateur

Antzerki Zikloa antolatu du. Tal-deko kide Juan Manuel Herrerokantzerkiaz gozatzera gonbidatudu jendea. Aurtengo ziklorakohiru obra klasiko, hiru komediaprogramatu dituzte.

Mertxe Herrerak azaldu digu-nez, publiko fidela du zikloak.Joan den urteko erantzunaz gal-detuta “oso pozik” bukatu zutelaadierazi du; “jendea kritikoa da etaantzezlanak komentatzen ditu”.Altsasuko ziklotik pasa diren tal-deekin antzezlanaren ondorenauzatea egiten dute Tarima Bel-

tzakoek eta “denek publikoak egi-ten dien harrera nabarmentzendute. Publikoarekin eta antzokia-rekin oso pozik joaten dira”. Iri-tziak bisita koadernoan jasoakdituzte.

Biharko antzezpenaLizarrako Kilkarrak taldeak abia-raziko du erakustaldia. Jon Barba-rin ihabardarrak zuzentzen du tal-dea eta antzezlanaren egokitzape-na ere e gin du: WilliamShakespeareren Uda-gau batekoametsaobra. Grezia klasikoan giro-tutako komedia erromantikoa da.Antzezlanean maitagarriak, gizar-teko goi mailako eta behe mailakopertsonaiak dira protagonistak.Haien arteko elkar eraginetatikmaitasun istorioak, ametsak etamagia sortzen dira. +www.guaixe.eus

EgitarauaSueño de una noche de verano.Maiatzaren 9an, larunbatean.Kilkarrak.

El gran teatro del mundo.Maiatzaren 16an, larunbatean.Puntido teatro.

Tres sombreros de copa. Maiatzaren23an, larunbatean. Atarapana.

Sariak Zikloko antzezlana bakoitzarenondoren publikoaren artean bizozketa eginen dira: AltsasukoDendarien Elkartearen 30 euro-ko balea eta Xurrut, Alde Zaha-rreko tabernarien elkarteakemandako ardo botilak.

Igandean, 12:00etatik aurreraLakuntzan dantza

Lakuntzako dantza taldeak,Elai Alaik, bere eguna ospa-tuko du etzi. Eguerdian

herrian barna kalejira eginen dute57 dantzariek. Hainbat puntutangeldialdia eginen dute dantzarenbat eskaintzeko. Hala ere, dantzajaialdia kalejiraren akaberan iza-nen da, plazan. Hura despeditutataldekoen gurasoek zinean pres-tatutako bazkaria izanen duteprest dantzariek. Halaxe osatukoda igandeko egitaraua.

Gaur egun Elai Alai dantza tal-dean 45 dantzari txiki eta dozenabat handi daude. Bi taldeetan muti-len falta dute, batez ere handientaldean. Dantzari txikiak ostegunarratsaldetan elkartzen dira entse-atzera. Haiei dantzak Olaia Mar-tiarenak eta Rebeka Cuevasek era-

kusten dizkiete. Dantzari handientaldea larunbat goizetan elkar-tzen da eta ez du irakaslerik orain-goz, horregatik, aurreko ikastur-tean ikasitako dantzen errepasoaegiten ari da.

Lakuntzako dantzariak ez dirageldi egon. Etziko herriko dantzal-diaz aparte, San Saastinetan,Lakuntzako Korrika txikian, Iru-ñeko Folk Lore Egunean eta Lesa-kako dantzari txiki egunean par-te hartu dute. Arbizuko festetandantzatuko dute ere.

Aitorpen hori egin zuen larun-batean Enrike Zelaiak, Haize

Berriak bandak berari eskainita-ko omenaldian. Zelaiak gainera-tu zuen euskal musikaren susta-penean egindako lanean beti aitor-

tza jaso duela. Omenaldiagatikesker ona azaldu zion Burundafrontoia bete zuen publikoari. Txa-loekin eta irrintziekin agurtuzuten emanaldi akaberan.+www.guaixe.eus

Carrollen AliziaOlatzagutianirudikatzekogonbitea

Lewis Carrollen Alizia lurraldemiragarrian liburuak aurten

150 urte beteko ditu. Hori dela etaOlatzagutiko liburutegiak haur,gazte eta helduei zuzendutakoipuin lehiaketa antolatu du. Lehia-ketan aurkeztuko diren lanetanAlizia Olatzagutian kokatu behar-ko dute. Lanak euskaraz edo gaz-telaniak idatzi daitezke eta haiekmaiatzaren 28ra arte liburutegianaurkeztu daitezke.

Bere herrianprofeta

Elai dantzarialaiak

Komedia klasikotik joko duAltsasuko AmateurAntzerki Zikloak

Page 15: 507 guaixe

Bihar, 18:30etik aurrera, Olatzagutikogaztetxearen aurreko aldean

Gazte olaztiarrek 1995ekomaiatzaren 10ean okupa-tu zituzten irakasleenetxeak izandakoak.

Haietan gaztetxea martxan jarrizuten, Maisuenea. Olaztiko Gaz-te Asanbladak (OGA) urteurre-na ospatzeko musika jaialdi han-dia prestatu du. Hala ere, harenaurkezpenean OGAko kideeknabarmendu zuten bi hamarka-dako ibilbidean “oztopo ugariizan ditugu eta honaino iristeaez da erraza izan”. Gazteek esandutenez, “urteetan egindako lana-rekin herrian altxor hau izatealortu dugu”. Horregatik, “ame-tsak errealitate bihurtzen” lagun-du dieten guztiei esker ona azal-du diete.

Gehiago azken orrian.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 8a kultura 15

Behin Betiko

Duela 20 urte gaztetxean jo zuenLakuntzako taldeak eta urteurre-naren kontura gonbitea jaso etabaita onartu ere. Sergio Goikoetxe-ak (baxua) azaldu digunez, bihar-ko emanaldia prestatzeko bi hila-bete entseatzen eman dituzte, “lanasko egin dugu errepertorioaberreskuratzen”. Berarekin bate-

ra, laukotea Jon Miranda (ahotsa),Iban Sarda (gitarra) eta Aritz Igeltz(bateria) osatzen dute. Azken horrenanaia Iker zen taldekidea baina Gati-llazorekin beste emanaldia du. Euren estiloan aldaketa handirikez dela eta duela 20 urteko kan-tak gaur egungo egoeran prime-ran kokatzen direla esan digu Goi-koetxeak. Taldeak 1996an atera-tako maketako kantuak eta

bestelakoak joko dituzte. Garai har-tan lakuntzarrak NafarroakoGobernuak antolatutako musikalehiaketan aurrean ibili ziren etaEuskadi Gaztea taldearen make-ta lehiaketan ere finalistak izanziren. Taldea desegin ondoren,kideek nork bere bideari heldu dio-te, baina Behin Betiko behin bai-no gehiagotan piztu dute. Ez digu-te argitu segida izanen duen.

Larunbatean, 20:00etan Olatzagutikokultur etxean Quiero Teatro etaLudotekako dantza tailerra

Hip-hop eta break danceerritmora hiru historiakontatzen ditu The dan-

cing dead ikuskizunak; zein bai-no zein fantastikoagoa. Musika-ren erritmoak eta hark eraginda-ko mugimenduak dantzariakprotagonista bihurtuko ditu etazonbiei, banpiroei bestelako iza-ki hilezkor dantzazaleei aurreegin beharko diete.

Eta dantzari olaztiarrakAkelarre ludotekak Jolasean dan-tzan, dantza tailerra eskaini zienlau eta sei urte bitarteko haurrei.Irantzu Gonzalez irakaslearekin15:30etik 17:00etara aritu ziren txi-kiak eta gurasoekin ere saio bategin zuten. Haiek prestatutakokoreografia ludotekaren urtebete-tze festan eman zuten.

Esperientzia positiboa ikusi-ta, ikasturte honetan ere dantza

tailerra eskaintza egin du ludote-kak. Baina oraingoan zortzi urte-etatik gorakoek ere aukera izandute parte hartzeko. Hau da, ludo-tekako erabiltzaile guztiek izandute aukera dantzan trebatzeko.Koreografia prestatu dute txikie-nek eta handienek. Azken horieklarunbatean The dancing deadsaioaren aurretik ariko dira. Bi tal-deek domekan elkarrekin entse-atu zuten Olatzagutian. Esperien-tzia “izugarria” suertatzen ari dadantzariendako. Txikienek, bestal-de, euren koreografia ludotekarenurteurren festa emanen dute.

Liburuaren Egunean, Atakon-doa eskolako ikasleak unebatez ikastetxea utzi eta Foru

plazara joan ziren. Ikasle taldeakirakasleekin batera, Irurtzungoplazan banatuta zeuden lau ere-muetatik pasa ziren. Batean libu-ru trukea egiteko aukera izanzuten. Aurretik ikasleek eskolara

etxean soberan zituzten liburuakeraman zituzten eta apirilaren23an beste bategatik trukatzekoaukera izan zuten. Gainera, orrimarkatzaileak egin, heldu batekirakurritako poesiak iradokita-koarekin marrazkia egin zuten etakomiki modukoa ere osatu zuten. +www.guaixe.eus

Yolanda Arrieta idazleak etaAitziber Alonso ilustratzaile-

ak horretan bihurtu zuten Ziordi-ko liburutegia apirilaren 24an.Sakanako Mankomunitateko Eus-

kara Zerbitzuak Etxepare sariaegitasmoaren baitan antolatutakoilustrazio tailerrean 6 eta 10 urtebitarteko haurrek album ilustra-tu bat nola egin ikasi zuten.

Dantza campusaAltsasun Garilaren 12tik 19ra izanen da, 8 eta 16urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta

Udara dantzan campusa mar-txan jarri dute hiru ekintzai-

lek. Altsasun eginen den kanpal-di batek hartuko du campusa. Astebatez, haur eta gazteek dantzarenbidez esploratu, ikasi, sortu etaadierazten ikasteko espazio bat iza-nen dute. Beti ere, dantzari bakoi-tzaren estiloa errespetatuz baina,aldi berean, dantza estilo ezberdi-netako koreografiak ikasiz (klasi-koa, flamenkoa, modernoa, jazza,garaikidea…).

Goizez Irantzu Gonzalez etabeste dantza irakasle batzuen esa-netara ariko dira. Bazkaldu ondo-ren entseguetarako ordu bat iza-nen da. Arratsaldean, berriz, tai-lerrak eta irteerak eginen dituzte.

Informazio gehiago:[email protected] udarandantzan.wordpress.com

Dantzarako gogoak kutsatzendituen birusa

Liburutegia, ilustrazio tailerra

Ikasleak eta liburuakIrurtzungo plazan

Musika jaialdia Maisuenearen 20. urteurrenean

Oihan Vega

Taldeak despeditu ondoren musika festak dis-ko jartzailearekin segituko du, Oihan Vegare-kin. Aurretik Olatzagutiko festetan egona da djezaguna. Telebista eta irratiko saioengatik eza-guna, Oihan Vega denetariko musika motez osa-tutako disko festekin plazak betetzera pasa da.

Gozategi

Aurretik plaza asko zapatuak bazituen ere,taldearen aurreneko diskoa gaztetxea oku-patu zen urte berean argitaratu zuen Goza-tegik, 1995ean. Kantu fresko eta dantzaga-rriz betetako errepertorioa du Gozategik.

Hesian

Hegalak astintzen heldu da Hesian Olatzagu-tira, seigarren diskoa aurkeztera. Musikaindartsua eta bizia, haizeekin eta neska-mutilahotsekin hornituriko punk-rock melodikoa.

Arkada social

Arrasateko street punk taldea izanen da esze-natokira igotzen azkena. Hainbatean ber-piztu den taldeak lau disko eta DVD bat dituargitaratuak.

Ludovaina

Talde bat bukatu eta bestea hasi bitartekotartean ariko dira galiziarrak jotzen. Gali-ziako musika estilo tradizionalari aire berribat eman dio Ludovaina laukoteak.

Page 16: 507 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 8, ostirala • 2. aroa • 507. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 26.5 . . . . . . . 7 . . . . . . . . .2.1Etxarri A. 24.6 . . . . . . . 2.8 . . . . . . .8.4Altsasu 24 . . . . . . . . . 5 . . . . . . . . .4.2Aralar 17.3 . . . . . . . 3.7 . . . . . .12.7Urbasa 20.9 . . . . . . . 1.9 . . . . . . .4.2

: eguraldiaasteko >>

Min: 14 Max: 20 Min: 9 Max: 18 Min: 8 Max: 27 Min: 12 Max: 28 Min: 14 Max: 27 Min: 12 Max: 22 Min: 11 Max: 20

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 48% euria: 10% euria: 5% euria: 5% euria: 8% euria: 10% euria: 13%

1.Orain dela 20 urte maisuenetxea zena okupatu zenuten. Olaztiko hainbat gaztek haienideiak aldarrikatzeko leku batbehar zuten eta maisuen etxeaokupatzea erabaki zuten.

2.Ordutik zer antolatzen duMaisueneak?Denetatik. Kontzertuak, bazkariherrikoiak, antzerkiak, hitzaldiak,bakarrizketak, haurrendako jola-sak, tailerrak, zinea, Sartenix txa-pelketa, areto futbol txapelketa,esku pilota txapelketa, partxis txa-pelketa.... eta abar. Norbaitek zer-bait antolatu nahi izanez gero, lasaihurbildu daiteke gaztetxera eta bereideiak proposatu, guk gero ideiahoriek aurrera eraman ditzagun.

3.20 urte hauetan belaunaldialdaketa egon da?Uff.... pila bat! Gaztetxea okupa-tu zutenek orain 40 urte inguru

izango dituzte. Egun, normalean30 pertsona inguru biltzen gara.

4.Euskal Herriko gainontzekogaztetxeekin harremanetanzaudete?Bai, orain dela urte batzuk Aba-diñoko gaztetxea Olaztira etorrizen eta harreman ona egingenuen. Eta Sakanako gazte asan-bladekin ondo moldatzen gara.

5.Obra garrantzitsurik egin ahalduzue tarte honetan?Bai, hainbat ekintzatatik diruaatera eta gero gaztetxea berritudugu: leihoak, zorua, sua, eszena-tokia,sukaldea, literak, jantokia,komunak...

6.Zer diote herritarrekgaztetxeaz? Uste duzue zuekegindako lanarekin gaztetxeekbetidanik izan duten famatxarra uxatu duzuela?Hasieran Maisueneak ez zuennahiko fama ona, baina denbora-rekin uste dugu erakutsi dugulabai ekintzen eta bai lanaren bidezherriari ekarpen handia egitendiogula. Denetarik dago, leku guz-tietan bezala, baina orokorreanoso pozik gaude herriak emanda-ko babesarekin, beti laguntzekoprest baitago.

7.Zein musika talde pasatu dira20 urte luze hauetangaztetxetik?Talde asko eta asko pasa dira Mai-sueneatik: KOMA, Kauta, Enko-re, Betagarri, Vendetta, Esne Bel-tza, Governors, Gose, Hesian, Kao-tiko, Altxatu, El trono, StupendaJones, Alerta Gorria, Kaleginez,Beltzebu, DJ-ak...

8.20 urte hauetan hainbat jende,talde eta kolektibo pasa diragaztetxetik. Nola ikusten duzueMaisuenearen etorkizuna?Galdera polita. Bai, hainbat tal-de, jende eta kolektibo pasa dirabertatik. Olaztiko gaztetxeak, gau-za guztiak bezala, bere momentuonak eta txarrak izan ditu, eta egiaesan momentu hau ez da gazte-txearen momenturik onena. Espe-ro dugu pixkanaka hobera joateaeta gauzak aldatzea.

9.Maisuenearen hurrengoerronkak zeintzuk dira?Asko eta asko, ideien bitartez ate-rako dira guztiak baina esanbeharra dago egiten jarraitukoditugula.

10.Larunbatean 20. urteurrenaospatzeko musika estiloezberdinetako jaialdi mundialaantolatu duzue. Behin Betikoberpiztu duzue, Hesian,Gozategi, Oihan Vega… zaila izanda beraiekin kontzertua lotzea?Zaila egin zaigu halako kontzer-tuak lortzea baina esfortzuarenbidez dena lor daitekeela ustedugu, eta Barandiren laguntzaeta kontaktuei esker kartel hauateratzea lortu dugu. Kontaktuasko ditu, eta musikariak pozikgelditzen dira Maisuenean jo etagero. Mundiala da eta mundialaizango da!

11.Sarrerarik geratzen da?Larunbatean egunean bertansarrerak erosteko aukera izangoduzue. Gogoratu, 18:30etik aurre-ra! Jende asko espero dugu. Larun-batean elkar ikusiko dugulakoan,ongi izan!

>>11galdera

Aritz, Joseba,Irantzu eta Lorena Olaztiko Gazte Asanbladak

20 urte

www.guaixe.eus-en online egindako elkarrizketa

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

11 18 25 2

Maiatzekobazkide zozketa

MAIATZEKO SARIAK:1. SARIA: Ekainberri museorako 2 sarrera, Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza,

Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea etaDonostiako Aquariumerako sarrera.

2.,3. ETA 4. SARIA: Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza, Lacturale lotea, Magna Xotarakosarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta Donostiako Aquariumerako sarrerak.

Olaztiko Gazte Asanbladako laukoteak Guaixeko lehen elkarrizketa digitalean parte hartu zuen.