51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3...

16
z HERNANI Karabelgo parkea diseinatzeko prozesua, zabalik Karabel auzoan urbanizazio berria egiten ari dira, eta auzoko neska-mutilek proposatu ahal izango dute nolako parkea nahi duten. Asmo horrekin partehart- ze prozesua zabaldu dute, eta gaur dute bilera. /3 z ASTIGARRAGA Arropa bilketa, parrokian Martuteneko kartzelara eramate- ko arropa bilduko dute parro- kian. Abenduaren 19ra arte astelehenetan jasoko dute parrokiko bulegoan eta igande- tan parrokian bertan. /12 z EREÑOTZU Auzo batzarra, gaur Urtea itxi eta datorrena anto l a- tzeko auzo batzarra deitu du gaur Auzo Udalak. 10:30etan da, Ereñotzuko kultur etxean /14 z ARANO Yoga hastapen tailerra, gaur Yoga hastapen tailerra izango dute gaur aranoarrek Kontsejuko ganbaran, goizean zehar. /14 z GOIZUETA Pilota, asteburuan Umore Onak pilota txapelketa antolatu du gaur eta bihar, pilo- ta indartzeko asmoz. /15 GAUR KRONIKAN ASTIGARRAGA Edukiontzien sistema, etzi martxan /11 2016ko abenduaren 3a, larunbata ::: 160 zk. ::: www.kronika.eus ::: Hernani /2-7 Eskelak /7 Astigarraga /10-13 Ereñotzu /14 Arano /15 Goizueta /15 ATZOTIK zabalik da euskal liburu eta disko azokarik haundiena: Durangoko Azoka. Abenduaren 6ra arte izango da zabalik, eta joan den urtean hasitako bideari segida emanez, Dobera Euskara Elkarteak postua jarri du bertan: Mozoloaren bidea eta azken lanak izango dira eskuragarri. Xabier Solano Maiza ereñotzuarra ere bertan ibiliko da, Trikitixa Liburua II eta Ereñotzu dis- koa aurkezten. Urumearren lanik ez da faltako beraz, 51. edizio honetan. /5, 14 z 51. DURANGOKO AZOKA Atzo zabaldu zituen ateak Durangoko Azokaren 51garren edizioak, eta urteroko legez, bailarako lanik ez da faltako bertan: liburuak, diskoak... Durangon dira bailarako azken lanak! EUSKERAREN Nazioarteko Eguna gaur bada ere, urumearrek sobera erakutsi dute azken asteetan euskerari egunero eusteko prest daudela; eta hori bakarrik ez, baita euskera indartzeko gogoz ere! Euskara ari du! eki- menak ehundaka hernaniar elkartu ditu; Astigarragan gaur ospatuko dute 100 da 100... 200 ordu euskaraz ekimena; eta baila- rako ikastetxeetan ez da euskeraren aldeko ospakizunik falta izan. Hemendik aurrera ere, euskerak ez dezala etenik izan, urume- arren ahotan! /8-10 Urumearrak, euskera indartzeko gogoz

Transcript of 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3...

Page 1: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

z HERNANI

Karabelgo parkeadiseinatzekoprozesua, zabalikKarabel auzoan urbanizazioberria egiten ari dira, eta auzokoneska-mutilek proposatu ahalizango dute nolako parkea nahiduten. Asmo horrekin partehart-ze prozesua zabaldu dute, etagaur dute bilera. /3

z ASTIGARRAGA

Arropa bilketa,parrokianMartuteneko kartzelara eramate-ko arropa bilduko dute parro-kian. Abenduaren 19ra arteastelehenetan jasoko duteparrokiko bulegoan eta igande-tan parrokian bertan. /12

z EREÑOTZU

Auzo batzarra, gaurUrtea itxi eta datorrena anto la -tzeko auzo batzarra deitu du gaurAuzo Udalak. 10:30etan da,Ereñotzuko kultur etxean /14

z ARANO

Yoga hastapen tailerra, gaurYoga hastapen tailerra izangodute gaur aranoarrek Kontsejukoganbaran, goizean zehar. /14

z GOIZUETA

Pilota, asteburuanUmore Onak pilota txapelketaantolatu du gaur eta bihar, pilo-ta indartzeko asmoz. /15

GAUR KRONIKAN

ASTIGARRAGA

Edukiontzien sistema,etzi martxan /11

2016ko abenduaren 3a, larunbata ::: 160 zk. ::: www.kronika.eus :::

Hernani /2-7

Eskelak /7

Astigarraga /10-13

Ereñotzu /14

Arano /15

Goizueta /15

ATZOTIK zabalik da euskal liburu eta disko azokarik haundiena: DurangokoAzoka. Abenduaren 6ra arte izango da zabalik, eta joan den urtean hasitakobideari segida emanez, Dobera Euskara Elkarteak postua jarri du bertan:Mozoloaren bidea eta azken lanak izango dira eskuragarri. Xabier SolanoMaiza ereñotzuarra ere bertan ibiliko da, Trikitixa Liburua II eta Ereñotzu dis-koa aurkezten. Urumearren lanik ez da faltako beraz, 51. edizio honetan. /5, 14

z 51. DURANGOKO AZOKA

Atzo zabaldu zituen ateak DurangokoAzokaren 51garren edizioak, eta urterokolegez, bailarako lanik ez da faltako bertan:liburuak, diskoak...

Durangon dira bailarako azken lanak!

EUSKERAREN Nazioarteko Eguna gaur badaere, urumearrek sobera erakutsi dute azkenasteetan euskerari egunero eusteko prestdaudela; eta hori bakarrik ez, baita euskera

indartzeko gogoz ere! Euskara ari du! eki-menak ehundaka hernaniar elkartu ditu;Astigarragan gaur ospatuko dute 100 da100... 200 ordu euskaraz ekimena; eta baila-

rako ikastetxeetan ez da euskeraren aldekoospakizunik falta izan. Hemendik aurreraere, euskerak ez dezala etenik izan, urume-arren ahotan! /8-10

Urumearrak, euskera indartzeko gogoz

Page 2: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 22016-XII-3 larunbataHERNANI

z ZINEA

Hiru saio gaur, BiterinAstebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko aukera izango da Biterin.Gaur bi saiotan No culpes al karma ikusteko aukera jarri dute: 19:30etaneta 22:30etan. Eguneko beste saioan Cigüeñas pelikula jarriko dute; eus-keraz, 16:30etatik aurrera. yy

z NEGULEKUAK

Gabonetan ondo pasatzeko, izen emateaNegulekuak antolatu ditu aurten ere Dobera Euskara Elkarteak.Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era dira, astez, 09:00-13:30 ordutegian. 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei daude zuzenduta. Prezioari dagokio-nean, astebeterako izena ematen duten bazkideek 40 euro ordaindubeharko dituzu, eta besteak 50 euro; bi asterako izena ematen duen baz-kideak aldiz, 65 euro; eta gainerakoek 80 euro. Izena emateko:Larramendi 11, 943 33 27 99 eta [email protected]. yy

z MENDIRIZ MENDI

Onddira buelta egiteko aukera, biharMendiriz Mendi elkarteak Onddira buelta antolatu du bihar. 548 metrokomendia da, eta azaldu dutenez, ibilbide erraza du, bide onetik egitekomodukoa. Gogoratu dute, Onddi mendiaren magaletan milaka urtetanzehar gizakiak utzitako arrastoak daudela: trikuharriak, harrespilak, saroiakedo misterioz beteriko mugarriak esaterako. Bihar, goizeko 09:00etan jarridute zita, Atsegindegin. yy

z HERNANIN MUSIKA

Neighbor taldearen azken lanarekingozatu nahi duzu?Neigbhor (euskeraz, bizilagun) taldearen azken lana kusi eta entzutekoaukera izango da abenduaren 15ean, Biteri kultur etxean. Taldea MaiteLarburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) bikoteak osatzen dute.Emanaldian bigarren lana aurkeztuko dute: Hau. Muturreko soinuekinehundutako paisaia exotikoak eraiki ditu bikoteak, azken lan honetan.Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude. yy

z OBRAK

AHTaren obrak direla eta, Ibaiondo poligonoko errepideak moztuta jarraituko du Hasiera batean errepidea abenduaren 5ean irekitzea aurreikusia bazegoenere, Udalak jakinarazi duenez, Abiadura Haundiko Trenaren eraginez Ibai -onko poligonoan itxita zegon bideak bere horretan segiko du. Akarregin erai-kitzen ari diren biaduktua bukatzeko espero baino lan gehiago izango dute,eta hortaz, errepidea itxita egongo da abenduaren 23ra arte. Orain artebezala, Hernani-Astigarraga bidea egiteko, poligonotik pasa beharko da. yy

HERNANIKO euskal dantzazaleek hitzordu garran tzi -tsua dute bihar: XXII. Gaz -teen Dantza Txapelketa.Krisikitiña dantza taldeakantolatu du txapelketa, eta12:00etan hasiko da PlazaBerrin (eguraldi txarrarekinBiterin egingo da).

Edizio honetan 12 bikotekhartuko dute parte, hainzuzen, Azkoitia, Azpeitia,Err ezil, Villabona, Lezo, Ale -gi, Lizartza eta Her nanikoak.Hernaniko dantzaria UnaiBalerdi izango da; eta bikoteizango du VillabonakoEmeren Irurzun.

Fandangoa eta arin arinaDantzariek fandango bat etaari arina dantzatu beharkodute; Beñat Luluaga eta Ai tzolTxapartegik joko dituzte pie -zak. Epaimahaia dantza suel -toan ezagunak diren adituekosatuko dute. yy

Unai Balerdi eta Emeren Irurzunbihar, hamabi bikoteren arteanTxapelketa Plaza Berrin jokatuko da, eguerdiko 12:00etan.

Agustin Zabala bigarren, ezti argi lehiaketanJende ugari gerturatu zen joan den asteburuan Usurbilen izan zen ezti lehiaketara: 18. Erle Eguna.Inguruko eztigile onenak elkartu ziren bertan, eta lau ezti mota saritu ziren: Mira lore ezti lehiaketa, Eztiiluna lehiaketa, Ezti argi lehiaketa eta Gozogintza lehiaketa. Ezti onenen artean, bigarren saria jaso zuenAgustin Zabala hernaniarraren Ezti argiak! Eztigintza sektorea oihartzun haundia duen lehiaketa da. yy

Saria jaso zuten eztigileak joan den asteburuan Usurbilen, tartean, Agustin Zabala hernaniarra.

Ohorezko Bigarren Linda, Miren Itxaso OtsoaMiss Linda de España edertasun lehiaketa izan da jokoan azken egunetan Marbellan eta bertan izanda Miren Itxaso Otsoa modelo hernaniarra. Espainiar Estatuko 17 ordezkarik hartu dute parte txapel-ketan eta hernaniarra 3garren geratu da: Ohorezko Bigarren Linda saria jaso du. yy

Miren Itxaso Otsoa, Marbellan izandako lehiaketan.

z XXII. GAZTEEN DANTZA TXAPELKETA

KOLORE guztiak elkarte mul ti -kulturalak dei egin die herna -nia rrei, gaur Atsegindegin egin -go duten mural margoketanparte hartzeko: «ezberdinta su -naren eta intolerantziaren hor -mekin bukatu behar dugu, eta

bide batez, abenduaren 10ekoGiza Eskubideen eguna ospatu,eta baita ere, abenduaren 18koinmigranteen eguna».

Atsegindegin izango da,,arratsaldeko 15:00etatik20:00etara. yy

Mural margoketa gaur,Intolerantziarekin etadesberdintasunekinbukatzekoAtsegindegin da, 15:00-20:00 bitartean.

z KOLORE GUZTIAK

z XVIII. ERLE EGUNA USURBILEN

Arga

zkia

: NOA

UA

z MISS LINDA DE ESPAÑA

Arga

zkia

: AGU

RTZA

NE CAL

DERO

N

Page 3: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 3 2016-XII-3 larunbata HERNANI

PLAX! Hernani Bikote eta sexu aholkularitza zerbitzua da. Aurrez aurreko arreta zer-bitzua ematen dugu, hitzordurik eskatu gabe. Sandiusterri 1 zenbakian dugu lokala,Hernanin bertan. Hilabete honetan saio bat izango ditugu: hilaren 15ean, osteguna,15:30etatik 18:30etara. Hitzordua egiteko: 656 544 606. www.arremanitz.eus

PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza

Erakargarritasun pertsonalasustatuARREMANITZ

Bikote harreman bat hasi nahi dugu baina ez dugu lortzen edo ezdakigu nondik hasi. Eta baliteke orain arte bezala jokatzen jarrai -tzea eta emaitzak berberak izatea: berdin jantzi, gurasoen etxeanbizi, taberna eta giro berdinetan mugitu, ile orrazkeran aldaketarikez egin, sare sozialetan parte hartzeari uko egin... Emaitza berriaklortzeko, astindu bat beharko dugu honi guztiari.

Etxebizitzaz aldatzea, posible denean, aldaketa nabarmen etainteresgarria da, batez ere, senideekin egokituta eroso baldin bagau-de, edozein adin dugula. Giro berriak ezagutzeko, ikastaroak egin,kirol berriak egitea, elkarteak ezagutzeak aukera asko sortu ohiditu. Erosotasuna atzean uztea, ezinbestekoa da, noski!

ApainkeraBetiko kamiseta estiloa, prakak, lepoak... itxitasuna, utzitasunaadierazi dezakete. Arroparekin, arriskatzen hastea sendagarri suer-tatu ohi da, erotismoa pizteko garaian. Ile orrazkerak ere -aukeradagoenean- gure ikusgarritasuna nabarmendu dezake. Existitzengarela nabaritu behar da, eta egoskorkeriak ez dezala hau boikoteatu!

Lagun konplize bat izanIbilbide honetan, beldurrak, indarrak, ausardiak, kezkak eta pozakpartekatzeko lagun 'coach' bat izatea, ia ia ezinbestekoa da. Gurearrakastak eta porrotak ezagutuko dituena, eskote eskuzabal horiedota alkandora potente hori jartzera animatuko gaituen kide ziri-katzailea. Askoz dibertigarriagoa izaten da horrela.

Bizitza digitala 2.0Benetan gustukoa dugun pertsona, etxerako modua ez da lehenengosaiakeran aurkitzen maiz. Eta eguneroko bizitzaz gain, bizitza digi-talean parte hartzeak sarea sortu, handitu eta indartzen laguntzendu. Oraindik orain, bada facebook, whatsapp edota bestelako komu-nikazio modu digitaletan parte hartzen ez duenik, ezezagunarenbeldurrak paralizatuta.

Orain arte aipatutako guztiak egitea ez da derrigorrezkoa, bainabidea ireki, zabaldu eta leunduko ditu ziur. Kontrakoa egiten jarrai -tzeak, gauden bezala urteetan mantendu gaitzake, ordea. Gizon etaemakume guzti-guztiok dugu plazera eta maitasuna emateko etajasotzeko gaitasun haundia. Zuk ere bai. yy

BAGAGILTZA ekimenak hi -tzordu berria jarri die gaurHernaniko eta Astigarragakoirakasle eta hezitzaileei: ate -rako duten argazkian partehartzea. Gure hezkuntza Guk

erabaki! zu ere be harrezkoazara lemapean argazki erral -doia aterako dute gaur,eguerdiko 12:00etan, Biterinkultur etxean. Ondoren lun -txa egingo dute.

Mahaia Kaxoan, gaurBestalde, udaberrian galdeke -ta egiteko sinadurak biltzenari dira. Oraindik sinatu ez du -e nak Kaxkoan izango du au -kera, 11:00-14:00 bitartean. yy

Argazkia ateratzeko zitagaur hezitzaile eta irasleekBiteri kultur etxean aterako dute argazkia, 12:00etan.

z BAGAGILTZA

HAMAR eskulangilek egin dakolanak aukeran izango dirabihar, Pablo Lasaren omenezegindako Artisau Azokan: egurtaila, xaboiak, ehungintza,beira, kosme tika... PlazaBerrin jarriko dute 10:00etatik14:30ak bitartean. Gazta,opilgintza, taloak, kontserbaketab. ere izango dira. Eta nolaez, musikarik ez da faltako,goiza girotzeko. yy

ESKULANGILEAKBittor Arrieta: egur tailaBolsos Matilde Rada: oihalezko poltsakFannycrea: goma eva panpinak, ehungintza eta osagarriakHazi ta hezi: haurrentzako ehungintza ekologikoaBetiarte: egurraren eraldatzeaLa jabonera: xaboigintza eta kosmetika naturalakMocatejidos: ehungintza eta maitagarriak David Glass: beiraAlquimia de Aineto: kosmetika eta aromaterpaia ekologikoakLuhei: ehungintza

Hamar eskulangileren lanaketa giro bikaina, biharko planaPlaza Berrin jarriko dute azoka, 10:00ak eta 14:30ak bitartean.

z 37. ARTISAU AZOKA

KARABEL auzoan urbanizazioberria egiten ari dira, KarabelBerri izenekoa. Urbanizazioberri gehienek bezala, honekere, haur parke bat izangodu. Hori diseinatzeko asmozpartehartze prozesua jarridute martxan Karabel Berriauzoan.

Zita, gaurAurreneko saioa joan denasteburuan egin zuten, eta 8eta 11 urte bitarteko 25 neska-mutilek hartu zuten parte.Bigarren hitzordua gaur jarridute, arratsaldeko 17:00etatik19:00etara. Auzokoa izan etaparte hartu nahi dutenek 94357 54 31 telefonora deitubehar du. yy

Auzotarrei deia gaur,parke berria diseinatzekoHitzordua arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egin dute.

z KARABEL BERRI

25 neska-mutilek hartu zuten parte joan den astean. Arga

zkia

: HER

NANIKO

UDA

LA

Page 4: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 42016-XII-3 larunbataHERNANI

GABONETAKO giroa nabaria da,dagoeneko, abendua iritsibezala. Baina giro horretanbete-betean murgildu aurretik,bestelako ekintzarik ere izangoda herrian.

Hasteko, bihar bertan PabloLasa artisau azokaren 37ga rrenedizioa egingo da, eta bes tal de,Gazteen XXII. Dantza Txa pelketa.

Era berean, hil honetanizango da aukera Neighbor,Maite Larburu hernaniarraketa Josh Cheathamek osatzenduten musika bikotearenazken lana ezagutzeko, edotaGo!azen, ETBko telesaileanoinarritutako antzerki musi-kalaz gozatzeko.

‘Hau’ diskoaren aurkezpena,eta ‘Go!azen’ telesaila,HernaninHileroko ohiko zitek ere badutetokia abenduan. Hain zuzen,datorren asteburuan BigarrenEskuko Azoka jarriko da goize-an zehar, eta eguerdiko12:00etan, berriz, Kalez KaleKantari ekimena abiatuko da.

Bestalde, literatur solasal-diak ere izango dira UdalLiburutegian, hilaren 13 eta14an; Etxekalte eta Lituma enlos Andes liburuak landukodira, hurrenez hurren.

Musikari lotuta, berriz, biekitaldi berezi izango dira hilhonetan. Batetik, abenduaren15ean Hernani’n Musik zikloa-ren barruan kontzertua eman-go du Neighbor bikoteak. MaiteLarburu hernaniarrak eta JoshCheathamek osatzen dute, etaHau izeneko disko berria aur-

keztuko dute. Sarrerak salgaidaude, dagoeneko, Biteri kul-tur etxean.

Era berean, hilaren 28anhaur eta gaztetxoei zuzenduta-ko antzerki musikal bereziaikusteko aukera izango da:Go!azen. ETBo telesailean oina-rritua dago, eta bertan agert-zen diren protagonistetakobatzuk igoko dira oholtzara.

‘Mozoloaren bidea’,Doberako azken ipuinaBestelako aurkezpenik ereizango da. Dobera EuskaraElkarteak Ipuin Faktoria saila-ren barruan argitaratu ditu,dagoeneko, Zozomikoteak etaChertat eta Lehoia ipuinak, etahil honen 17an, argitaratuberri duen azken ipuina aur-keztuko du: Mozoloaren bidea.Biterin kontatuko da ipuina.

Gabonak, ate-jokaGainontzean, Gabon giroa na -gu situko da. Santo Tomas azo-kak, hainbat talderen kontzer -tuak, Urtezaharretako erronda,urteroko Gabonetako bertsojaialdia... yy

Artisau azoka eta dantza txapelketa,Gabon giroan murgildu aurretikHil honetako aurreneko ekitaldiak bihar izango dira: Pablo Lasa artisau azoka eta gazteen dantza txapelketa.‘Neighbor’ eta ‘Go!azen’ musika emanaldiak ere izango dira, eta gainontzean, Gabon giroa izango da nagusi.

z ABENDUKO KULTUR AGENDA

Dobera EuskaraElkarteak‘Mozoloaren bidea’ipuina kaleratuberri du; hil honen17an kontaketaegingo da.

4 XXXVII. ‘Pablo Lasa’ Artisau Azoka, 10:00etatik 14:30etara, Plaza Berrin,Gabiltza taldeak antolatuta.

4 Hernaniko Gazteen XXII. DantzaTxapelketa, 12:00etan hasita, PlazaBerrin, Kriskitina dantza taldeakantolatuta.

10 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30etatik 13:30etara, Atsegindeginedo Urbieta kalean.

10 Kalez Kale Kantari, 12:00etanPlaza Berritik abiatuta.

15 Hernani’n Musik: Neighbor. MaiteLarburu eta Josh Cheatham musika-riak. Biteri kultur etxean, 20:00etanhasita. Sarrerak salgai, Biterin.

13 Literatur Solasaldia: HarkaitzZubiri idazlearen Etxekalte liburuaz.Udal liburutegian, 19:30etan hasita,Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz.

14 Literatur Solasaldia: MarioVargas Llosa idazlearen Lituma enlos Andes liburuaz. Udal liburute-gian, 19:30etan hasita, AmaiaGarciak dinamizatuta, gaztelaniaz.

16 Gabon kanten jaialdia, 20:00etanhasita, San Joan Bataiatzailea eli-zan. Parte-hartzaileak: herriko etaeskoletako abesbatzak.Antolatzailea: Kantuz abesbatza.17 Ipuin Faktoria: Mozoloaren bideaipuinaren aurkezpena eta kontake-ta, 11:30etan Biterin kultur etxean.Antolatzailea: Dobera EuskaraElkartea.

17 Santo Tomas eguna, San JoanKonpartsak antolatuta:

11:00etan azoka, Plaza Berrin.18:30-20:30 erromeria, Patxi Perez Taldearekin.

17 Ttarla dantza taldearen kalejira,12:00etan Plazatik abiatuta.17 Gabonetako kontzertua,20:00etan San Joan Bataiatzaileaelizan. Parte-hartzaileak: Ozenkiabesbatza eta Hernaniko MusikaBanda.20 Kontzertua, ‘Hernani’ MusikaEskola Publikoko teklatu taldeareneskutik, 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean.23 Gabonetako txistu kontzertua,Txistulari Banda eta piano-joleareneskutik, 19:30etan hasita,Milagrosan.

23 Gabonetako irteera kaleetanbarrena, 17:00etan Plazatik abiatuta. ‘Hernani’ Musika EskolaPublikoko ikasleak.24 Olentzero kaleetan barrena,18:00etan Plazatik abiatuta, Ttarladantza taldeko dantzariek lagunduta.24 Gabon gaueko erronda,20:00etan Plazatik abiatuta:Hernaniko Musika Banda.28 Haur eta gaztetxoentzako antzer-ki musikala, 18:00etan Biterin:Go!azen. Glu-glu taldearen eskutik,euskeraz, 7 eta 12 urte bitartekohaurrentzat. 30 Bertso jaialdia, 22:00etan hasita,Biteri kultur etxean.31 Urtezahar eguneko erronda,Hernaniko Ohitura Zaharrak

abesbatzaren eskutik, 17:30etanabiatuta.

ERAKUSKETAK

- Marrazki eta ilustrazio erakuske-ta, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzai-learen esktuik. Abenduaren 16tikurtarrilaren 9ra, 18:00etatik20:00etara, Biteri kultur etxean.

KONTRAKANTXAK, 10 URTE

- Gaztetxearen urteurrena.9 Kantautoreak eta pintxopotea. 16 Gaztetxearen historia labur biltzen duen argazki erakuste-ka, bertsolariak eta pintxoak.17 Merkataritza alternatiboa, bazkaria eta kontzertuak, gauean.

Abenduko agenda

Pitxiak, janziak, jostailuak eta bestelako tresnez gain, jatekorik ere ez da faltako bihar.

z XXXVII. PABLO LASA ARTISAU AZOKA

Etxeko mimoarekin egindako produktuaketxeratzeko moduan izango dira biharPlaza Berrin jarriko dituzte postuak artisau eta eskulangileek:pitxiak, jostailuak, jantziak, eskulturak, jakiak... izango dira.

AURTEN ere izango da aukeraGabonetarako opari orijinaleta goxoak erostekoa, biharbertan jarriko baita PabloLasa Artisau Azoka.

Plaza Berrin jarriko d i tuz - te postuak; aurten, ohi baino

gutxixeagok, 10 bat artisaueta eskulangilek. Baina dene-tik izango da: pi txiak, arro-pak, jakiak, jostailuak, osaga-rriak, jaboiak...

Goizeko 10:00etan irekikoda azoka, eta aurtengoan,

goizean zehar bakarrik izan-go da erosketak egiteko auke-ra. Gainontzean, urtero beza-la, postuez gain, erakustal-diak egingo dira, eta umeen -tzako tailerrak ere izangodira, bertan. yy

Page 5: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 5 2016-XII-3 larunbata HERNANI

DOBERA Euskara Elkarteakargitaratu berri du Mozoloarenbidea ipuina, Ipuin Faktoriasaileko hirugarrena. Oraingohonetan ere, Jexux EizagirrePortillok idatzi du euskerazkobertsioa.

Gaur bertan, DurangokoAzokan izango da, eta ipuinakontatuko du Sagugan ba ragunean, 10:30etatik 11:00etara.Hilaren 17an, berriz, Hernanin.

Ipuin Faktoria sailekohirugarren ipuina da‘Mozoloaren bidea’; kasuhonetan, armeniarra. Nolaezagutu duzu istorioa?Euskal Herrian bada arme nia -rren diasporako elkartea:Hayasa 1915. Urte horrekingogoratzen dute bizi izandakogenozidioa. Donostian diaspo -ra ko asko daude, eta her na -niar batek lotura dauka haie -kin. Hark bultzatu du pixka batkontua. Elkarrizketak egingenituen elkarteko kideekin.Hauek, bi testu bidali ziz -kiguten. Eta guk, bat aukeratu.

Zergatik, Mozoloarena?Juan Carlos Alonsori erakutsigenizkion. Bera da psikologoa,Peña Florida institutuan tuto -rea, eta aztertua dauka lite ra -turak ze eragin daukan hau rrenafektibitatean eta norta su nean.Ipuin eta irudien bidez umeekimajinazioa jartzen dute mar -txan. Egiten dute bide bat, etabukaeran irudimen gaitasunhaundiagoa izatera iristen dira.Idazle izatearekin ere loturadauka, aurreneko baldintzadelako irudimena edukitzea,nahiz eta irakur tzen ez jakin.Testua erakutsi genion Alonsori,eta ona zela esan zigun. Ho rre -gatik au ke ratu genuen.

Ipuinek ez al dituzte izaten,batzuetan, umeentzakogogorregiak diren pasarteak? Ipuin honetan bat baino gehia -go harrituko da otsoaren lana -re kin. Premia larrian dagootsoa, eta aholkua eskatzen dioJakintsuari. Dena ezin da kon -tatu, baina ikasgaia da pre mi andagoenari laguntza uka tzeadela, mozoloarena egitea, zen -tzurik gabe joka tzea. Gaur egun -go gizartean indar haun dia

dau ka mezu honek. Forma al -de tik, otsoa da justizia egitenduena. Juan Car los Alonsok esa -ten du ba tzuen tzako tra gi koaedo bio len toa izan dai te keela,baina hori dela helduen ikus pe -gia. Umeei iruditzen zaie ondoegi na dagoela. Otsoa da sinbolobat: gure jokabide txarrak eza -ba tu egiten ditu, jan egiten ditu.Zozomikoteak ipui nean ume eklastima sentitzen dute ardiakgaldu direlako, eta ez, ar tzainakbegi bat galdu due lako!

Ipuinek bezala, irudiek ereirudimena martxan jartzendutela aipatu duzu.Ipuin honetako marrazkiek in -dar haundia dute, oso onak dira.Ainara Azpiazuk, Axpik egin ditu.Mapa moduko bat egin du, ume -ei bide hori pro bo katzeko. Ume -ek beren isto rio eta pertsonaiakere imaji na tu ditzakete. Aurrekoipui ne kin Durangoko Azokanizan ga renean, ikusi izan dutnola pasatzen dituzten laminak,eta kontatzen duten ipuina. Horiere bada ipuinaren lana, eta horirudiek garrantzia haun diadaukate, koloreak...

Ipuina, euskerara ekartzean,egokitu egin duzu...Hovhannes Tumanyah, 1894koautorea da ipuinaren egilea. Ezomen dago armeniarrik harenberri ez daukanik. Seguru askoipuin hau herritik hartu zuen,eta gero, egin zuen borobildu.Traza dauka, herrikoia dela.Guk ere egokitu egin dugu:Jainkoaren ordez, Jakintsuajarri dugu, fededun eta ez fe de -dunak bat etor daitezen; neskagazte politak tristurari aurreegiteko mutil bat behar duelaesaten den horretan, ema ku -me bat jarri dugu, ez polita ezitsu sia... eta lagunak behar di -tu ena. Eus kerak, gai nera, ezdu markatzen ge ne ro rik, etaAlon soren aholkua da ipuinonek irekiak izan behar dutela,imajinazioari bide egi tenuzteko. Norberak ikusiko dunolako lagunak behar di ren.

Edukia bakarrik ez; itzulpenaere ez da hitzez hitzekoa. Ahozko kontalari trebeek be za -la kontatu dut. Horrelako jen -dea ezagutzen dut oraindik,eta saiatu naiz horrela kon ta -

tzen. Sebastian Salaberriak,oiar tzuarra bera, Hernaninegin zituen azken urteak. Harkdauka kontakizun bat, hitz,esaldi, erritmo aldaketakdauzkana. Berari hartuak diraipuin honetako pasarte batzuk.Kasu horretan, euskerazkobertsioak hiru lerro ditu, etaarmeniarrak lerro eta erdi.Ipuin batek bertsio asko beharditu. Bakoitzak bere ukituadauka. Bertsioak, azken ba te -an, dira egokitzapenak.

Lehen ‘Zozomikoteak’ aipatuduzu. Ipuin horren bertsiogehiago ere ezagutu dituzu?Urumean ezagutzen dena bil dugenuen, Miel Arrieta, Ur nie takoartzainak kontatua, baina Eus -kal He rrian badira gehiago; ber -tsoa, Oñatin, diferentea da. EtaAz kuek jasota daukan pa sar tebat ere gehitu genion: Apiril biri -bil, ekar zazu egun eta erdi, ar -tzain fanfarroi honi erakutsi die -zaio dan nor naizen ni. Bestalde,Kor si kan, irla batean, bada besteber tsio bat! Denetan gauza berager tatzen da: artzainak ardiaketa begi bat galtzen ditu. Eta zer -

ta rako gelditzen da begi bakarba tekin? Ikusteko? Ez! Negar egi -teko! Eta umeei zoragarri iru di -tzen zaie hori. Kontalari ba koi -tzak modu diferentean konta -tzen du ipuin bera, pu bli koarenarabera. Guk, ausardia haundiz,horixe egin dugu; ahozko konta -la riaren estiloan kontatu.

‘Chertat eta Lehoia’ ipuinaizan zen bigarrena. Zeinezaugarri dituzte hirurek?Nolabait, etorri egin zaiz ki gu -la. Alonsori aurrenekoa, Zozo -mi koteak, erakutsi genionean,kontatu zigun ipuin klasikoekzein garrantzia daukaten etaani matu gintuen horretansegitzera. Chertat eta Lehoia,berriz, Abdi Ami Omarren pin -tura erakusketara gerturatunin tze lako ezagutu nuen, etaatzean Sahararen aldeko tal -de en ba be sa izan dugu. Tin du -fen bertan oso ondo zabaltzenari da ipuina! Bertan era kus -ten da emandako hitzari eutsiegin behar zaiola. Eta lau ga -rren bat ere badaukagu bu ru -an... Baina proiektu osoa prestdagoenean Doberako zuzen -daritzak onar tu beharko du.

Durangon izana zaralehenago ere, eta hainbattxokotan kontatu dituzuipuinak, umeen aurrean. Zerikasi duzu? Nola kontatubehar dira ipuinak?Ikusi dut irakurri gabe ereumeek imajinazioa martxanjarri eta beren bertsioa ate ra -tzen dutela. Eta hortik ikasi du -gu irudi gehiago behar di tu gula.Azken ipuinean bi orriak har -tzen dituzten marrazkiak erebadaude. Imajinazioa pro bo -katzen dute. Durangon ikusi du -gu bezero potentzialek zeri be -giratzen dioten. Kritiko one nakumeak dira. Jarri umeen au -rrean, eta kontatu; ez ira ku rri.Erritmoa eman, ento na zi oaaldatu, galderak egin... Ba tzu -etan ikaragarria da ze eran tzuneta azalpen ematen dituzten! yy

«Ipuin honetan bat baino gehiagoharrituko da otsoaren lanarekin»‘Zozomikoteak’ eta ‘Chertat eta Lehoia’ ipuinen segidan, ‘Mozoloaren bidea’ kaleratu berri du Dobera EuskaraElkarteak. Gaur, Durangoko Azokan entzun ahal izango da. Guztiak salgai daude dagoeneko, Doberan bertan.

z DOBERA EUSKARA ELKARTEA IPUIN FAKTORIA

Jexux Eizagirre Portillo, Ipuin Faktoriako hiru ipuinen euskerazko bertsioen egilea.

«Horixe egin dugu:ipuinak ahozkokontalariarenestiloan kontatu»

Page 6: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 62016-XII-3 larunbataHERNANI // KIROLAK

Tontorrez tontor

MENDIRIZ MENDI

ARTIKUTZAKO sarreraeta Oiartzungo Altzi -

bar auzoa lotzen duen ibilbi-dea egitea proposatu du Men -diriz Mendik, abenduaren18rako. Artikutzako trenbidezaharrak erabiltzen zuen ibil-bidea da. Azpimarratzekoakdira meategiekin erlazionatu-riko aztarnak, baserri-ingu-ruak, erreka bazterrak etaibilbideko lepoetatik AiakoHarri aldera dauden ikuspegipanoramikoak. Gaur egunbide honek PR-GI 1007 ibilbi-dea osatzen du.

Industriarekin batera garatutako bideakXIX. mendean meatze- etaoihan-industria garrantzitsuagaratu zen Artikutza eta ingu-ruko mendietan. Bertako bur-din eta egur-ikatz ekoizpenakkomunikazio bide egokiakbehar zituen ekonomikokierrentagarria izateko. Horilortzeko burdinbideak erabiliziren. Bide horiekin Artikutzaeta Errenteriako portuakonektatzea lortzen zen.

Garai desberdinetan ezau-garri desberdinak izan zituz-ten bi burdinbide erabiliziren. Lehena izan zen, 1897.urteraino erabili zena, Arti -kutza eta Eskasen arteandagoen desnibel handia gain-ditzeko zig-zag handiak egi-ten zituen burdinbide estua.Bagonetak igotzeko idiak era-biltzen zituen. Bigarrena, 0,6metroko zabalerakoa, 1898.urtean eraiki zen. Guztira 30km inguruko luzera zuen etagarai hartan mota horretakoEspainiako trenbide luzeenaizan zen.

Aldapan gora, plano inklinatu hidraulikoei eskerBigarren burdinbide horiElamako burdin meategianhasten zen eta, Artikutzakoauzoa zeharkatu ondoren,Eskaseraino igotzen zen planoinklinatu batez baliatuz.Plano inklinatuak malda osohandiak dituzten burdinbideedo trenbideak dira. Bertan,funikular batean gertatzenden antzera, kablez edo katezarrastaka eramandako bago-netek gora eta behera zirku-

latzen zuten. Artikutza aldekoplano inklinatu horrek zuenbitxikeria zen, hidraulikoazela. Funikularraren kontra-pisuek urarekin funtziona -tzen zuten.

Aldapan behera, lurrunbidezko tren-makinekinBianditzeko lepoa bere azpianzulatu zen tunel baten bidezgainditzen zuen burdinbideaketa Oiartzunera jaisteko bide-an beste bi plano inklinatueraiki ziren. Plano inklinatuhoriek Zaldin izeneko tokirai-no jaisten ziren eta bertatik,malda gutxiko burdinbidebatetik Zorrola errekara. Aldehonetako plano inklinatueklurrun bidezko tren-makine-kin funtzionatzen zuten.Ibilbideak 675 metroko kotamaximoa zuen Bianditzekotunelean eta 10m ingurukoaErrenterian.

XX. mende hasierara arteTrenbide horrek guztira lautren-makina eta 63 bagonetaizan zituen. Bagoneta bakoi -tza ren kapazitatea 2,5 tonaingurukoa zen eta kopuruerdia, gutxi-gorabehera, mi -neralak garraiatzeko erabil -tzen zen eta beste erdia egurikatzarako. Bere garai onene-an egunean 48 tona materialinguru garraiatzen zituen,bidai bakoitzean hamabitona. Tren honek 1917. urteanfuntzionatzeari utzi zion, ez

baitzen ekonomikoki errenta-garria.

Bidea, tunel batetik besteraEskasetik irten eta tunela era-biliz beste aldera pasako gara.Bideari ekin eta berehalalehenengo plano inklinatua-ren arrastoetara iritsiko gara.Bertan eraikinaren aztarnakerabiliz piknik-gune modukobat inprobisatu dute. He men -dik plano inklinatuaren lehe-nengo zubira malda gogorrada, baina erraz jaisten da.Lehenengo zubi hori apurtutadago eta bidezidor batetikinguratzen da. Zertxobaitaurrerago pago baso ederbatean sartuko gara eta berebarrutik egingo dugu behe-ranzko bidea.

Gora egin ondoren, beheraBigarren tunelera iristen da.Tunel hau eskuinean dagoenbidezidor batetik inguratzenda. Bideak pista batetik jais-ten jarraitzen du. Zertxobaitaurrerago Pilotasoro izenekolepora iristen da. BertatikAiako Harrira dauden bistakikusgarriak dira. Bista horien-gatik soilik merezi du ibilbi-dea egitea.

Errekaraino eta bukatu arte, beheraJaisten jarraitu behar da erre-kara iritsi arte. Bideak errekaertzetik behera jarraitzen dumodu apalago batean.

Ibilbideko aldapa gogorrakamaitu dira. Bidetik jarraituzhirugarren eta azken tunelerairisten da. Tunel hau egoeratxarrean egoten da, lokatzez,behien kakaz eta ur-putzuzbeteta, eta hori dela eta, gai-netik pasatzen da.

Burdinbideari jarraituzGaltzaraberriko zentralarenhondakinetara iristen da.Bideak, Karrika errekaren er -tzetik jarraituz, izen berekoauzora eramango gaitu.Zertxobait aurrerago ArtasoElkarteko egoitzaren albotikpasatuko gara. Bertan amai -tzen dira PR-GI 1007ko markazuri eta horiak.

Ibilbideari amaiera emate-ko, pabiloien artetik eta azkenzatian errepide ertzetik,Altzibar auzora hurbiltzea soi-lik geratzen zaigu. yy

Meatzeetako altxorrei segika, trenbide zaharren bideetan barrena

z Mendiriz Mendiko kideek hilabetean egingo duten irteera baten inguruko xehetasunez osatutako atala.

ARTIKUTZA-OIARTZUN

z Non kokatzen da: Gipuzkoan.z Luzera: 12 km.z Denbora: 3 ordu.z Desnibel metatua: 100 metrogorantz eta 650 beherantz.z Zailtasuna: Zailtasun berezirikgabekoa. Ibilbidearen zatirikhaundiena maldan behera izango da.z Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. z Mendiriz Mendikabenduaren 18an egingo du irteera hau.

Datu interesgarriak:

Artikutzako aurreneko plano inklinatua. Argazkia: Aurelio de Colmenares / Ondare Historikoaren Fototeka.z ERREMONTEA

Semifinalak gaur,Binakako TxapelketanGaur jokatuko dira Binakako Txapel -ke ta ren bi semifinaletako joanekoak,16:00etan hasita Galarretan. Aurre na,Uterga eta Endika ariko dira, Ezkurraeta Etxeberria IIIren kontra; eta ondo-ren, Urrizak eta Zubirik jokatuko dute,Ezkurra II eta Ionen kontra. Aurrene -koan, faborito ziren bi bikoteek neur-tuko dituzte indarrak, txartel bakarra-ren bila; eta bigarrenean, berriz, txa-pelketan espero baino hobeto aritudiren bi bikotek jokatuko dute. yy

z KIROLDEGIA

Euskeraren Egunez,arratsaldez itxitaEuskeraren Eguna dela eta, itxitaegongo da Hernaniko kiroldegia, gaurarratsaldean. Goizez bakarrik irekikodute, 08:30etatik 13:00etara. yy

z ESKUBALOIA

Asobaleko Benidormtaldea, Hernanin gaurBixita haundia izango dute gaur,Hernanin, eskubaloi zaleek. Asoballigako Benidorm taldea etorriko da,kiroldegiko aurreneko pistan entre-natzera. 10:00etatik 11:00etaraegongo dira, eta argazkiak aterakodituzte, nahi duten haur eta gaztetxoguztiekin. Arratsaldean, Bidasoarenkontra jokatuko dute partidua, IrungoArtaleku kantxan. yy

AURREKO asteburuan Amurrio men-deratu ondoren, Txukun Lakuaizan go du bigarren harria Herna -nik, Euskal Herriko Kluben artekoTxapelketa Nazionalean. Zuma rra -gan jokatuko dute, gaur 11:00etanhasita, eta maila haundiko kanpo-raketa espero da.

Paul Ojuel ariko da lau t’erdian,Markel Lizeaga buruz buru, etaIoritz Arrietak eta Eneko Aizpi tartekosatuko dute bikotea, hirugarreneta azken partidua jokatzeko.

Hasiera batean, binaka faboritoda Hernani, buruz buru TxukunLakua, eta oso parekatua dagolehia, lau t’erdikoan. Edozer gertadaiteke, horrelako pelotariekin! yy

Txukun Lakuabigarren harria,Nazionalean

Zumarragan jokatukodute gaur, 11:00etan.

z ESKU PELOTA

Page 7: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 7 2016-XII-3 larunbata HERNANI// KIROLAK

EskelakEskelak ilunabarreko 20:00ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

TALDE indartsuenetako batizan go du bixitan gaur, Her na -nik, Landaren: VRAC QuesosEntrepinares taldea izango duaurrean. Baina kontrarioarenmailari aurre egiteko, borroka-rako grina eta zaleen babesaizango dituzte trikoloreek.

Eta horrekin, garaipenarenbila aterako dira zelaira, arra -tsaldeko 16:00etan.

Zazpi partidu irabazi eta bigalduta, hirugarren dago VRAC,sailkapenean; trikoloreak, be -rriz, azkenaurreko postura jai -tsi dira, Bartzelonaren kontragaldu ondoren. Hernanik, kon-trario zuzena du talde katalu-niarra, eta ezin izan zuen ga rai -penarekin bueltatu. Horri buel-ta emateko, partidu zaila dutegaurkoa; baina ez ezinezkoa!

Enara Cacho azpitxapeldun,Dubaiko TrofeoanDubaiko Trofeoa jokatu du egu-notan Enara Cacho hernania-rrak, zazpiko errugbi selekzioa-rekin. Eta semifinaletan Brasil

22-7 menderatu ondoren (Ca -chok berak lortu zuen azkene-ko entsaioa), atzo jokatu zutenfinala, Irlandaren kontra.

Galdu egin zuten finalhaundia, emaitza ezin estua-

goarekin: 12-14 nagusitu zirenirlandarrak.

Hernaniarrak ere izan zuenaukera, finala joka tzeko: biga-rren zatiko zor tzi ga rren minu-tuan sartu zen. yy

‘Quesos’ek ere ez dituerraz eramango puntuak!Kontrario zaila izanagatik ere, garaipenaren bila aterako daHernani gaur, 16:00etan Landaren, VRAC taldearen kontra.

z ERRUGBIA

Bartzelonaren kontra galdu ondoren, altxa eta jarraitu beharra dauka Hernanik.

z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

z FUTBOLA

Zubipeko berotasunean, bi taldeakEtxean jokatuko dute, gaur arratsaldean, Hernaniko bi talde nagusiek.Euskal Ligako neskak, aurkari zuzen baten kontra ariko dira, AurreraVitoriaren kontra, 15:45etan. Ohorezko Erregional mutilek, berriz,Ordizia hartuko dute 18:00etan; atzetik daude goierritarrak, eta atzera-go utzi nahiko dituzte gaur... eta baita goiko postuetan sartu ere! yy

z ATLETISMOA

Hasiera ezin bikainagoa, kros sasoiariDagoeneko martxan dira, kros denboraldiarekin, Hernaniko atletak ere.Eta estreinakoan, emaitza ederrak lortu zituzten, Irunen. Anartz Artolakgaraipena lortu zuen jubenil mailan, Yohanes Merino hirugarren sailka-tu zen juniorretan, eta Gorka Lopez de Arregi bigarren izan zen infantilmailan. Andoni Olazagirrek, bosgarren egin zuen seniorretan. yy

URTERO banatzen du Gipuz koa -ko Foru Aldundiak, GipuzkoaKirolak Saria. Eta aurten, hau-tagaien zerrendan daude bikirolari her naniar ere: IgorGenua errug bi jokalaria, etaIñigo Llopis igerilaria.

Sari hori zeini eman, epai-mahai batek erabakiko du.Baina beste sari bat ere izangoda, herritarrek erabakiko dute-

na: Gipuzkoarren Kirola Saria.Herritarrek aukera dute bo -

toa emateko, abenduaren 12raarte, interneten: www.gipuzko-akirolak.eus. Guztira, 32 hauta-gai daude, kirol eta modalitateezberdinetako kirolariak.

Abenduaren 14an emangodituzte sariak, Gipuzkoako Kiro -laren Galan. Irungo Ficobanegingo da, 18:45etan. yy

Igor Genua eta IñigoLlopis, hautagaiHerritarrek aukera daukate bozkatzeko:‘www.gipuzkoakirolak.eus’.

z GIPUZKOA KIROLAK SARIA

JOSE LUIS DIEZ ARANA(Txantxangorri elkarteko kidea)

Hernanin, 2016ko abenduaren 3an

Joan zinengu hemen utzita

baina, jakin ezazu,inoiz ez zaitugula ahaztuko.

TXANTXANGORRI ELKARTEA

Page 8: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 82016-XII-3 larunbataURUMEA

Beste hainbeste urtetan, euskera gure ahotan

NAFARROAKO eta Euskal He -rriko zaindaria da FrantziskoXabierkoa, eta baita euskera-ren zaindaria ere. Izan ere,kondairak dio 1552ko abendua-ren 3an hil zela, TxinakoSangchuan uhartean misiolarizegoela, eta hil aurreko azkenhitzak ama hizkuntzan, euske-

raz esan zituela. Jaio, berriz,Nafarroan, Xabierren egin zen,1506ko apirilaren 7an, etaFrantzisko Jatsu Azpilikuetaizenarekin bataiatu zuten. Hilondorenean, Goara eramanzuten haren gorpua.

Eusko Ikaskuntzak 1949anantolatu zuen aurreneko Eus -

keraren Eguna, baina lehendikere, Euskaltzaleak Bazkunalagun, beste hainbat ekitaldiantolatzen zituen, Errepublikagaraian; poesia eta bertsotopaketak, adibidez. Era bere-an, Gerra Zibilean, Iparralderaihes egindako askok ere lanhaundia egin zuten, Eus kal -

tzaleen Biltzarra izenpean.Azkenik, Eusko Jaurlaritzaketa Euskaltzaindiak izaera ofi-ziala eman zioten EuskerarenEgunari 1995ean.

Eta lehenago?Baina, Euskeraren Egunamodu ofizialean ospatu aurre-

tik ere, hainbat ekitaldi izatenziren, euskerari bultzada ema-teko asmoz. Lore Jokoak ezagu-nak dira, eta Hernanin, adibi-dez, Euskal Jaiak antolatuziren 1909an, aurrenekoz.

Denboran atzerago ere joangaitezke, ordea. Euskeraz bizizen herria, lehenago ere. yy

Frantzisko Xabierkoaren eguna da gaurkoa; Nafarroako eta Euskeraren Eguna. Aurrenekoz, 1949an antolatuzuen Euskeraren Eguna, Eusko Ikaskuntzak. Baina lehendik, mila modutara eman izan zaio bultzada hizkuntzari.

Euskal Jaiak 1909ko irailaren 19tik 22ra ospatu ziren aurrenekoz, Hernanin. Argazkia: Hernaniko Udal Artxiboa.

z EUSKERAREN EGUNA

Martina Zubillagak 1909ko Euskal Jaietan lortutako diploma, Isabel Zubillaga ilobak ekarria.

z EUSKAL JAIAK 1909AN

Eta euskera, aterazen plazara

ERROMANTIZISMOAN izan zi -ren hainbat prozesu, herrieta-ko kulturak bultzatzeko, etaEuskal Herrian ere izan zen,

Euskal Pizkundea. XIX. men-dean hasi ziren antolatzenLore Jokoak, musika, dantzaeta, batik bat, euskal poesia

bultzatzeko. Urruñan, 1853anegin ziren aurrenekoz,Antoine Abbadie mezenasakbultzatuta. 1879an iritsi zirenHego Euskal Herrira, Elizon -do ra, hain zuzen. Eta pixka-naka zabaldu ziren gero.Hernanin, Euskal Jaiak anto-latu ziren aurrenekoz 1909ko

irailaren 17tik 22ra; 2009anberreskuratu ziren

Orduko hartan, Diputazi o akantolatuta egin ziren, eta dene-tik izan zen: aurreneko egune-an, Nekazaritza eta Abel -tzaintza Lehiaketa; biga rre -nean, meza, bazkaria, au rres -kua, musika, euskal dantzak,

kontzertuak, konpartsa etabertsolariak (Pello Errota, Txi -rri ta, Gaztelu eta Olegario Ga -rin); eta azken egunetan, pul -tso, tiro eta literatura lehiake-tak; azken hau, Lore Jokoetanbezala. Martina Zubillagak (ar -gazkian) eta Jose Telletxeaklortu zuten aurreneko saria. yy

Lore Jokoak egiten ziren lehendik EuskalHerriko hainbat txokotan. Hernanin EuskalJaiak egin ziren aurrenekoz 1909an.

z EUSKERA XVIII. ETA XIX. MENDEETAN

«Hitz egiten den hizkuntza arruntean»

BERANDUAGO errekonozitu zeneuskera hizkuntza ofizial. Bai -na lehendik euskera bazelaera kusten duten dokumentuasko daude.

Hernaniko Udal Artxiboanbadaude hainbat ida tzi berezi.Adibidez, 1761 eta 1765eko do -ku mentu batzuetan, espainie-raz badaude ere, euskerari

erre ferentzia egiten zaie. Au -rre nekoan, irainengatik proze-satzeko auto batean, lekukobatek egindako deklarazioaeuskeraz jasotzen da; en len-gua hablada común. Bi ga -rrenean, Ollokiegi burdinolakoerrenta dokumentuan es kuiz -kribuak adierazten du euske-raz irakurri diela herritarrei,

ulertu dezaten: ley y di aentender en lengua bulgar bas-congada. Bestelako bitxikerienartean dago I. Karlis tal di a ribukaera eman zion 1839koabuztuko Bergarako Itunaribu ruzko dokumentua, euske-raz jasoa: amasei batalloy zal-dizco eta artilleriyarequin gue -rra sey urtian iraun dubena. yy

Lore Jokoak eta Euskal Jaiak euskal kultura eta hizkuntza berpizteko antolatu baziren, seinale lehendik ere euskera bazela.

Dok

umen

tuak

: Her

nani

ko U

dal A

rtxib

oa.

1761eko agiria; irainengatik prozesatzekoauto batean,lekuko batekeuskerazegindakodeklarazioa.AndreKaleari erreferentziaagertzen da.

I. Karlistaldiari bukaera eman zion1839ko abuztuko Bergarako Itunariburuzko dokumentuak, euskeraz.

Page 9: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 9 2016-XII-3 larunbata URUMEA

z EUSKERAREN BILAKAERA URUMEAN

Ezagutza mailak gora; erabilerak, behera2016ko datuak ezagutzea falta da oraindik, baina badirudi erabilerak behera egin duela pixka bat, aurreko urteetan ez bezala.SOZIOLINGUISTIKA datuak, Her -nani eta Astigarragako eus -keraren erabileraren inguruko-ak, 2011koak dira azkenekoak.2016koak argitaratzear daude.

Goizueta eta Aranoko az kendatuak, berriz, Nafarroa koGobernuak jasoak, 2001e ko akdira. Kristina Urrutia, Lei -tzaldeako euskera teknikariakazaldutakoaren arabera, 2011negin zen beste azterketa bat,«baina beste modu batean eginzen, oso lagin txikiarekin, etaez dira konparagarriak». Halaere, Eusko Jaur laritzak argita-ratzear dauzkan datuen zain,EAE eta Nafa rro an euskerara-ren erabileraren inguruko per -tzepzioa antzekoa dela dioUrrutiak: «badirudi erabilerajaisten ari dela pixkat bat. Izandaiteke biztanleriaren mugi-kortasun mai la altuagatik:euskaldunak joan, beste hiz-kuntza batzuk erabiltzen dituz-tenak etorri...».

Euskalduna, erditik goraAipatutako 2011ko datu horienarabera, Urumeako herrietakobiztanleriaren erdia bainogehiago da euskalduna.

Hernanin, 2 urtetik gorako18.915 biztanle zenbatu ziren2011n, eta horietatik %57,3 zeneuskalduna; %22,2 elebidun

hartzailea; eta %20,5 erdaldunelebakarra.

Astigarragan, berriz, bi ur te -tik gorako 4.733 biztanletatik%60 zen euskalduna; %23 iaeus kalduna; eta %17 erdalduna.

Arano eta Goizuetako da tu -ak 2001ekoak dira. Horien ara-bera, Aranon orduan zeuden133 herritarretatik %87,2 zeneuskalduna; %7,5 ia euskaldu-na; eta %5,3 erdalduna. Goizu -etan, 872 herritarretatik %94,8zen euskalduna; %3,8 ia eus-kalduna; eta %1,4 erdalduna.

Gorako joera, noiz arte?Euskeraren erabileraren etabaita ezagutzaren ingurukodatuek ere, goranzko joera izandute bai Astigarragan eta baitaHernanin ere, 1986tik 2011raarteko 25 urteetan zehar.

Hernanin, adibidez, euskal-dunen euskera gaitasunak%44,2tik %57,3ra egin du goraurte horietan zehar, eta elebi-

dunenak, %15,6tik %22,2ra.Erabilerak ere gora egin du,%21,30etik %39,1era.

Astigarragan, gaitasunmaila ez da asko aldatu; %59tik%60ra. Hala ere, tarteko urtebatzuetan %63koa izatera iritsizen. Erabilerak, berriz, pittinbat egin du gora: %28,6tik%30,4ra. Aurreko urteetan,ordea, %45ekoa izatera iritsizen. Hala ere, gaztelaniarenerabilerak ere behera egin dupixka bat, eta beste hizkuntzabatzuen erabileran nabaritu daigoera txiki bat.

Aranon eta Goizuetan, bila-kaeraren berri jakiteko, azkendatuak ezagutu arte itxoinbeharko da.

«Ezin gara lasaitu»Kristina Urrutia, Leitzaldeakoeuskera teknikariak dio orainarteko datuak, orokorrean, osoonak direla. «Gazteek, adibidez,geroz eta gehiago erabiltzendute. Baina etxeko erabilerakbehera egin du. Askotan, biga-rren hizkuntza sartu da, agian».

Hori horrela, adi egon behardela dio. «UEMAk ere egin duikerketa, eta ikusi da hiriakeuskaldundu egin direla, bainaherri euskaldunetan pittin batjaitsi dela erabilera. Ezin garalasaitu». yy

z EUSKERA XX.MENDEAN

Debekuen gainetik,egunerokotasuneraBerpizkundearen ondoren iritsi zen, ordea,Frankismoa. Eta horrekin, debekua. Bainalortu zen aurre egitea; egun, euskera bada.AURRENEKO Euskeraren Egu naospatu zenean Francoren dik-tadurapean bizi zen Hego Eus -kal Herriko gizartea. Kul turaeta hizkuntza euskaldunak de -bekatu eta jazarri egin zituen.Ez ziren, urte xamurrak. Bainaeuskerak ez zuen etsi.

60-70eko hamarkadetanhain bat ekimen egin ziren eus-kal kultura bultza tzeko. Ez DokAmai ru taldea ezaguna eginba zen ere, bestelako ekitaldiakere egin zi ren lehenago. Her na -niko Aitor antzokian egin zenJai-aldi bereziari buruz idatzi

dute, adibidez, Jon Odriozolaketa Joxan Goi koe txeak Hernani2016 urtekarian.

Pixkanaka, euskeraren al -deko pausuak eman ziren. Eus -ko Jaurlaritzak 1982an onar tuzuen Euskararen erabilera nor-malizatzeko legea (10/82 Legea).Baina lehenago, frankismoa-ren ondorengo au rre neko udalhauteskundeen on doren,1979an, Hernaniko au rrenekokorporazioak elebitan jasozuen akta. Gainera, itzultzaileakontratatu zuen, do ku men ta -zioa euskerara itzultzeko. yy

Aurreneko udal hauteskundeen ondorengo akta, 1979ko apirilaren 20koa, elebitan.Dokumentua: Hernaniko Udal Artxiboa.

Hernanin,biztanleriaren%57,3 daeuskalduna;Astigarragan, %60;Aranon, %87,2; etaGoizuetan, %94,8.

Page 10: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 102016-XII-3 larunbata

Eta zuretzat, nolako esperientzia izan da200 orduz euskera hutsez bizitzea?

ESPERIENTZIA berezia izangoda, seguru, euskera hutsez bizi -tzeko saiakera egitea. Erronkahorri heldu zioten, aurreko la -runbatean, 500 astigartarrekbaino gehiagok, 200 ordukoesperientzia pertsonala bizi -tzeko asmoz. Gaur arte iraungodu 100 da 100... 200 ordu eus-karaz egitasmoak; EuskerarenEgunera arte, hain justu.

Ba egitasmoari itxiera emaneta Euskeraren Nazioar te koEgu na ospatzeko, Foru Pla zanelkartuko dira astigartarrak,goi zeko 11:30etatik aurrera,hain bat ekintzaren bueltan.

Kontatu zure esperientzia!Herritar askok hartu duteparte egitasmoan; zehazki, 447hiztun, 47 hizkide eta 19 dendaizan dira, izena eman dutenak.Eta 200 ordu horietan bizitakoesperientzia, gainontzeko herri - ta rrekin konpartitzea nahidute. Horretarako, postua jarri-ko dute Foru Plazan bertan, etabideoan grabatuko dituzte, par -te hartu dutenen esperientziak:pasadizoak, bitxikeriak, atera-tako ondorioak... Guztiak ani-matu dituzte, postura hurbildueta beraien esperientzia per -tsonala kontatzera.

Jolaserako eta ondo pasa -tzeko tartea ere soberan izango

da plazan. Aurrena, zunba saiobat egingo dute, 11:00etan hasieta 12:00etara arte. Eta ondo-ren, patinen gainean aritukodira jolasean. Eta nahi duenak,aurpegia margotu eta marraz-teko aukera ere izango du!

Haurren bertsoak, azkenmezuaren aurretikEta ospakizunari bukaera ema -teko, beste bi ekitaldi izangodira: aurrena, bertso batzukeskai niko dituzte, Astiga rra ga koHerri Eskolako 6garren maila-ko ikasleek; eta ondoren, az kenmezua irakurriko diete berta-ratuei. Horrekin bukatuko diragaurko ospakizunak; euskerak,ordea, ez dauka epemugarik. yy

Euskeraren Eguna ospatuko dute gaur,11:00etan hasita, Foru Plazan: zunba,esperientziak konpartitzea, patin jolasak...

Abenduko zubian, dastaketaberezia: sagardo eta gaztain

«URTE sasoi honi dagozkionusadio zaharrak berreskuratu»nahi dituzte Sagardoetxean,eta horretarako, plana pres -tatu dute abenduko zubirako.Gaurtik hilaren 11ra, aukeraizango da Gabonetako pinuaapaintzeko, sagar eta kande -lekin, garai batean bezala, eta

bakoitzak bere desioak idatziz.Astelehen honetan jarri dutezita berezia horretarako etaargiak pizteko, arratsaldeko18:30etan, eta astigartar guz ti -ak gonbidatu dituzte.

Baina gainerakoan ere, egu -nero izango da aukera, pinuaapaintzeko, eta baita dasta ke -

ta berezi bat egiteko ere: sa -gar do berriaren barrikoteaegongo da, gaztainekin lagun -duta. 11:00etatik 13:30etara, eta16:00etatik 19:30etara. Biak,pinua apaintzea eta barrikotea,5 euro dira guztira, laguneko.

Izena emateko: 943 55 05 75edo [email protected]. yy

z EUSKERAREN EGUNA ‘100 DA 100... 200 ORDU EUSKARAZ’

z SAGARDOETXEA

500 astigartarrek baino gehiagok hartu dute parte egitasmoan.

ASTIGARRAGA

Gaurtik abenduaren 11ra, pinua sagar eta kandelaz apaintzeko aukeraizango da Sagardoetxean, eta barrikotea ere bai, gaztainekin.

EUSKERAREN EGUNA

GAUR, Foru Plazan11:00-12:00, Zunba saioa.12:00-13:30, 100 da 100... 200ordu euskaraz standa: izandakoesperientziak bideoan grabatukodira: pasadizoak, bitxikeriak,ateratako ondorioak... Hurbildueta kontatu zure esperientzia!12:00-13:30, Jolasak patinen gainean.12:00, Aurpegia margotzeko etamarrazteko aukera haurrentzat.13:30, Ikastolako 6garren mailakoikasleak bertsotan.13:40, Azken mezua.

HIRUGARRENEZ ospatuko dute,bihartik datorren ostegunera,Sagardo Apurua. DonostiakoBoule varden egingo dute, etabertan berreraikiko dute garaibateko sagardotegi baserri bat.Eta bost eguneko festarekin,uzta berria aurkeztuko dute.

Helburua izango da, sagar -doaren kultura zabaltzea jen -deari, eta garai bateko ohi tu -

rak eta gaur egungo joerak ereazaltzea.

Sagardo berria, Urumeaibaian beheraEta festari hasiera emateko,sagardo berria alan jaitsikodu te bihar, Astigarragatik abia -tu eta Do nostiaraino, Urumeaibaian behera. 09:00etan ate -rako da ala, Astigarragatik. yy

Sagardo Apurua bihartik,Donostiako Boulevarden

z GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA

Sagardo berria alan jaitsiko dute 09:00etan,Astigarragatik Donostiara, Urumea ibaitik.

Euskararen Nazioarteko Egu -na dela aprobetxatuz, UdalGobernuak zoriondu nahiizan ditu 100 da 100... 200 ordueuskaraz egitasmoan partehartu duten guztiak, eta baitaaurretik hori lantzen lagunduduten elkarte eta bizilagunakere: «euskera bultzatzea da,hain zuzen ere, EAJren gober-nuaren premisa garrantzi -tsuenetarikoa. Eta gainera,horrelako ekimenak ezinbes-

tekoak dira, gure herrian bizi-kidetza sustatzeko. Oso lagun -garriak dira, herritarren arte-ko harreman sozial berriaksortu eta aurretik zeudenakindartzeko», azaldu dute.

Eta eskerrak eman nahiizan dizkiote, EH Bilduri ere:«bereziki eskertu nahi dioguEH Bilduri, Astigarragan eus-keraren sustapenean eginduen eta egiten duen lana, etaildo horretan, 100 da 100...

200 ordu euskaraz bezalakoegitasmoak martxan jartzeaahalbidetzea. EAJk betidanikadierazi du, beste alderdiekinelkarlanean aritzeko boronda-tea, eta ho rre gatik, berezikipoz ten gaitu, euskeraren ingu - ruan lan egiteko, gure ezber-dintasunak alde batera uztekogai izanak».

Eta gonbidatu dituzte he rri -tar guztiak, gaur egingo direnekintzetan parte hartzera.

«Zorionak, partehartzaile guztioi!»z UDAL GOBERNUAREN OHARRA

Page 11: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 11 2016-XII-3 larunbata ASTIGARRAGA

Etzi jarriko da martxan edukiontziensistema, papera eta ontzi arinekin

ERREALITATE bat da Astigarra -gan, hondakinen bilketarensistema aldaketa: prest daudeedukiontzi urdinak eta horiak,eta etzi egingo dute aurrenekobilketa. Hemendik aurrera,beraz, edukiontzietan bota be -har ko dituzte herritarrek, pape-ra eta kartoia, eta ontzi arinak.

Organikoaren aldaketa, be -rriz, Gabonetarako egin nahidute; eta errefuxaren edukion -tziak, 2017an jarriko dituzte.

22 puntutan jarrita, edukiontzi horiak eta urdinakAstearte eta asteazken honetanjarri dituzte aurreneko eduki -ontziak, horiak eta urdinak. He -rriko 22 puntutan jarri dituzteedukiontziak (testuaren bu ka e -rako koadroan daude gune guz-tiak zehaztuta).

Bi horien bilketa, papera-kartoia eta ontzi arinena, edu-kiontzi bidez egingo dira aurre-rantzean. Irekiak izango diraedukiontzi horiak eta urdinak,eta edozein momentutan botaahal izango dira hondakinak,txartelen beharrik izan gabe.

Abenduaren 13ra arte, tran -tsizio gisa, atez ateko sistema-ren bilketa ere egingo dute.Baina hortik aurrera, ez dituztegehiago jasoko. Eta nahi due-nak, aukera izango du abendu -an zehar, atez atekoaren edu-kiontziak udaletxean uzteko:hondakinen informazio bulego-an, astelehen eta ostiraletan.Aukeran izango da, entregatuedo nork beretzat gorde.

Organikoaren eta errefuxarenedukiontziak, txartelarekinEz dira irekiak izango, ordea,organikoaren eta errefuxarenedukiontziak. Txartelen bidezirekiko dira, eta etxe bakoitzeko,txartel bat banatuko da.

Organikoaren edukiontziak,txartelak konfiguratzeko zainEtzi ez, baina hemendik egunbatzuetara jarriko dute mar txanorganikoaren bil keta ere, edu-kiontzi bidez. Izan ere, txarte-lak konfiguratzeko zain daudeoraindik. San Markok, dagoe-neko badauzka edukion tziak,

eta txartel horien diseinua ereegin da dago, baina konfigura -tzea falta da. Espero dute,Gabonetarako jarrita egotea,egun horietan sortzen denzabor kopurua ere, haundiagoadela kontutan hartuta.

Nahiz eta itxita egon, edo-zein egun eta ordutan botaahal izango da organikoa ere,txartela erabiliz.

Errefuxarena, 2017anGehiago atzeratuko dena, erre-fuxaren aldaketa da. Izan ere,San Markok errefuxarentzatdauzkan edukiontziak, txartelira kurgailurik gabekoak dira,eta berriak eskatu behar izandituzte. Aurreikusi dute, 2017kootsaila eta martxoan parteanegon daitezkeela jarrita.

Beste hondakinak ez bezala,errefuxa ezingo da edozein mo -mentutan bota. Astean egunbatez bota ahal izango da, aste-azkenetan, egun osoan zehar.Salbuespen bakarra, pardelakizango dira. Horiek bai, egunerobota ahal izango dira, baina ho -rretarako, baimena eskatu be -harko da udaletxean, eta eska tu

dutenen txartela konfiguratukodute, errefuxaren edukiontziakmomentu guztietan ireki ahalizateko.

Pardelak egunero botatzekoaukera izango denez, asteanhiru aldiz egingo dute bilketa,usain txarrak saihesteko.

Hondakin sortzaile haundiei,zerbitzu pertsonalizatua2017an jarriko dute martxan,baita ere, hondakin sortzailehaundientzako zerbitzu berezia.Alegia, komertzio, taberna, sa -gardotegi eta abarren hondaki-nen bilketa berezia. Beraiekinharremanetan jarriko dira SanMarkoko arduradunak, ahaliketa zerbitzu onena eta pertso-nalizatuena emateko asmoz.

Datorren urtean abiatukodute beraientzako bilketa bere-zia, eta bitartean, edukiontziarruntekin funtzionatu beharkodute haiek ere.

Gainontzeko hondakinen bilketak, berdinSistema aldaketak eragingo diepapera eta kartoiari, ontzi ari-nei, organikoari eta errefuxari.

Gainontzeko hondakinen bilke-tak, aldiz, orain arte bezalaegingo dira aurrerantzean ere;beiraren, arroparen, olioareneta pilen bilketak, alegia.

Irekiak izango dira eduki on -tzi horiek ere, orain arte bezala.

Konposta guneak, zaborrontzitxikiak eta larrialdi guneak,toki berdinetanEta berdin mantenduko dituz-

te, baita ere, larrialdi guneaketa edukiontzi txikiak; herrianze har dauden zaborrontziak,papera eta kartoia, ontzi ari-nak, organikoa eta errefuxabotatzeko.

Konposta guneak ere, tokiberdinetan mantenduko dituz-te, bilketa sistema aldatuta ere.Beraz, konposta egin nahi due-nak, orain arteko gune berdi-netan aurkituko ditu etxolak. yy

Dagoeneko jarri dituzte kontenedore horiak eta urdinak, herriko 22 puntutan, eta astelehenetik aurrera egingodute bilketa bertan. Abenduaren 13tik aurrera, ez dituzte jasoko atez atekoaren kubo horiak eta urdinak.Organikoaren aldaketa, berriz, Gabonetarako egin nahi dute, eta errefuxarena 2017an jarriko dute martxan.

z HONDAKIN BILKETA EDUKIONTZIEN SISTEMA

Aurreko asteazkenean aurkeztu zuten edukiontzi bidezko sistema berria, udaletxean.

EDUKIONTZIEN GUNEAK 22 puntutan egongo dira edukiontziakl Kale Nagusian (5): Correos aurrean, Anuska parean, Anuska pasata,Sagardo plazaren parean, eta larrialdi gunean.l Pelotari kalean, Joseba Barandiaran plazaren parean.l Donostia ibilbidean (3): Astigarraga Autoren parean, Haurreskolarenaurrean, eta errotondaren pareko etxeen aurrean.l Santio Zeharran (2): Herri Eskola parean, eta pixka bat beherago.l Galtzaur kalean (2): Gaztañaga etxearen ondoan, eta beherago.l Arrobitxulon (2): auzoko sarreran, eta plazaren ondoan.l Lanberri kalean: Pentagono etxearen aurrean.l Ergobian, zubiaren ondoan.l Zubigainen, Dia supermerkatuaren aurrean.l Apeztegi plazaren sarreran.l Tomas Alba kalean.l Txomin San Sebastian kalean.l Auspero kalean.

Page 12: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 122016-XII-3 larunbataASTIGARRAGA

Lisboara iritsi dira matazak,indarkeriaren kontra

LISBOAN, Portugaleko hiri-buruan, izan ziren Harituzelkarteko kideak, joan denasteburuan, Indarkeria se -xistaren kontrako matazakproiektuarekin. Bertan har tuzuten parte, Genero Indar -kerian eragiteko Politikaeta Praktiken NazioartekoKonferentzian.

Forum Lisboan aurkeztuzuten Matazak proiektua,eta esperientziak partekatudituzte hango elkarteen ki -

deekin, Portugaleko egoeraere ezagutuz. Helburua izanda, eztabaida ireki, manten -du eta sakontzea, eta insti-tuzio eta agente sozial guz-tien partehartzea bul tza tzea,emakumeek bizi duten be -reizkeria eta desberdintasunegoera ezagutzera emateko.

Harituzek eskertu nahiizan du, egin dieten harreraona, eta konferentzian hiz-lari izan zirenek Matazakproiektuaren ibilbidea eta

zentzua aipatu eta erreko-nozitu izana.

‘Scottish women’s aid’,proiektuarekin batHarituzek nabarmendu du,gainera, proiektuarekin bategin duela Scottish women’said taldeak, Marsha Scottordezkariaren eskutik.

Lisboako elkarretaratzehonekin, lazo berriak sortudituzte, eta matazen sareaehuntzen jarraitu dute. yy

‘Indarkeria sexistaren kontrako matazak’ proiektuarekinizan zen Harituz elkartea Lisboan, joan den asteburuan.

z HARITUZ ELKARTEA

z GABONETAKO KANPAINA

Solasaldia bihar OihanVegarekin, Gaztelekuan

EKINTZA berezi ugari anto-latu dituzte abenduan, Asti -garragako Gaztelekuan. Etahasiera emateko, gaur Eus -keraren Eguna ospatu on do -ren, solasaldia izango dutebihar, horren inguruan,Oihan Vegarekin.

Gero, Gabonei begirajarriko dira: lokala apaindu,Santo Tomas, Inuxente etaUrte Zahar egunak ospatu...Txuri Urdinera ere joan godira, eta jump fit eta paintballsaio bana egingo dute. yy

Euskeraren Egunaren bueltan antolatu dute, eta horrekinekingo diote, Gaztelekuko abenduko egitarauari.

z GAZTELEKUA

Harituz elkarteko kideak, Lisboako nazioarteko konferentzian.

Arropa bilketa parrokian,Martuteneko kartzelarakoAbenduaren 19ra arte izango da; astelehenetanparrokiko bulegoan, eta igandetan parrokian.

MARTUTENEKO kartzelara erama -teko, material bilketa jarri dutemartxan, Astigarragan, Hernanineta Urnietan. Abenduaren 19raarte izango da Gabonetako kan-paina, eta astean bi egunetaneman ahal izango da materiala:astelehenetan, parrokiko bule -goan, arratsaldeko 19:00etatik20:00etara; eta igandeetan, goi-zeko 10:30etako mezaren ondo-ren, parrokian bertan.

Barruko arropa eta oinetakoakHonakoa da ge hien behar dutenmateriala: barruko arropa berria(gizon eta emakumeentzako), bai -nuko oinetakoak (41-44 tallakoak),kirol oinetakoak (gizonentzat 41-44eta emakumeentzat 37-40 tallak),galtzerdiak, azkazalak moztekoa,eta turroi biguna.

Eraman daitezke, baita ere,tabakoa, metxeroak, gutun azalaketa zigiluak. yy

Herri Eskolako ikasleak, Albaola itsas faktorian.

ABENDUKO EGITARAUA

Astigarragako Gaztelekuan

3 100 da 100... 200 orduz euskaraz, Foru Plazan4 Oihan Vegarekin solasaldia9 Lagunki10 Graffiti tailerra11 Lokalaren Gabonetakoapainketa13 Lagunki14 Lagunki15 Motxian Eby sari banaketa16 Lagunki

17 Santo Tomas18 Txuri Urdinera irteera20 Lagunki21 Lagunki22 Lagunki23 Jump fit, kiroldegian27 Pelikula28 Inuxente eguna29 Paintball30 Urte Zahar eguna

*Gaztelekua itxita egongo da,abenduaren 5, 6, 7, 8, 12, 19, 24,25, 26 eta 31n.

z BAGAGILTZA

Galdera proposatzeko aukera, herritarrekLanean jarraitzen du BagaGiltza taldeak, herri galdeketa prestatzeko. Etaorain, herritarrek aukera daukate, galdera zein izan daitekeen proposatzeko.Emailez bidali behar da: [email protected]. Abenduaren 12aizango da azkeneko eguna. Bestalde, herri galdeketari babesa emateko,argazki erraldoia egingo dute gaur, Astigarraga eta Hernaniko irakasle etahezitzaileek; 12:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxean. Eta sinadurak biltzenere jarraitzen dute Astigarragan: bihar, Joseba Barandiaran plazan egongo dira,12:00etatik 14:00etara; eta etzi, anbulategian, 10:00etatik 12:00etara. yy

z KIROLDEGIA

Jolas Txikin apuntatzeko aukera, zabalikAurten ere, Jolas Txiki egingo dute Gabonetan, Astigarragako kiroldegian. Bitxanda izango dira: abenduak 26-30, eta urtarrilak 2-5. Goizeko 09:00etatik13:00etara izango da, 2-5 urte bitarteko haurrentzat, eta izena emateko epeazabalik dago: kiroldegiko harreran, abenduaren 9ra arte. yy

z ASTIGARRAGAKO HERRI ESKOLA

Albaolara, San Juan baleontzia ezagutzeraTxangoa egin zuten Pasai San Pedrora, orain bi aste, Astigarragako HerriEskolako LH1eko ikasleek. Albaola itsas faktorian izan ziren bixitan, SanJuan baleontziak erakarrita. Izan ere, aurreko egunetan hitz egin zuten ikas-tolan, baleontziari eta baleei buruz, «eta gaiarekin bukatzeko, zer hobeto,itsasontzia gertutik ezagutzea baino!», azaldu dute Herri Eskolatik. Museoazaparte, aukera izan zuten ezagutzeko San Pedroko arraun taldearen traine-rua eta entrenamendurako erabiltzen duten lokala. yy

Arga

zkia

: HAR

ITUZ

ELK

ARTEA

Arga

zkia

: AST

IGAR

RAGA

KO HER

RI ESK

OLA

Page 13: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 13 2016-XII-3 larunbata ASTIGARRAGA

Lidertzatik ekingo dio TelmoSemperenak, bigarren saioari

ONDO ekin diote pista den-boraldiari, txirrindulari asti -gartarrek; eta Bio RacerSariaren aurreneko jardu-naldia jokatuta, lider dagoTelmo Semperena, kadetemailan, eta laugarren UrkoSemperena juniorretan, hi -ru garrenarekin berdinduta.

Gaur daukate bigarrenjardunaldia; 15:30etan, Do -nostiako belodromoan.

Emaitza onak, estreinakoanEmaitza onak lortu zituztenherrikoek, estreinako jar-dunaldian. Bigarren postualortu zuen Telmo Sem pe re -nak, scratch eta puntuazioprobetan, eta horri eskerdago lider. Kategoria berean,7garren eta 17garren izan zenJaime Romero, eta 12garren

dago sailkapenean; hiruga-rren, aurreneko urteko ka -de teen artean.

Urko Semperena, berriz,bigarren izan zen elimina-zioan, eta hirugarren pun-tuazioan, sailkapeneko lau-

garren postu horretan koka -tzeko. Juniorretan baita ere,zorte txarragoa izan zuenTomas Oterminek: puntua-zio proban erorketa itsusibat izan zuen, eta aukerarikgabe geratu zen. yy

Pistako Bio Racer Sarian, aurreneko postuan dago kadetemailan, eta laugarren Urko Semperena, juniorretan.

z TXIRRINDULARITZA

z KORRIKA

Kultur Etxearen proposamena,herriko eragileen ekarpenekin

BI hilabeteko prozesua egindu EH Bilduk, herritar etaera gileekin, eta beraien pro-posamen eta ekarpenak ja -sota, osatu du Kultur Etxea -ren eta herriko espazioenproposamena. Epe laburre-an aurkeztuko du Udalean,aurreratu duenez.

«Kultur Etxea eraiki be -har duen promotorak, erai-kinaren tamaina eta inber-titu beharreko dirua mu rriz - teko proposamena egin du;mahai gainean dagoen zirri -borro ‘ofizial’ bakarrean,tamaina 3.500 metro karra-tutik 2.725era murriztutadago. Hala ere, EH Bildukirmoki babestuko du, beregaraian sinatutako konpro-misoak bete ditzan», azaldudu alderdiak.

EH Bilduren ustez, artejarduera desberdinak bar-nean bilduko dituen elkar-gunea izan behar du KulturEtxeak, eta aukerak emanditzake, dinamika berriaketa elkarteen arteko erla-zioak areagotzeko.

Begi onez ikusten duliburutegia, auditorioa etamusika eskola bertan ko -katzea, baina proposatu du,musika gunea espazioa eresortzea; «musika eskolatikkanpo, musikagintzan inte -resa duen edonorentzat ire-kia egongo den gunea». Etaproposatu du gehitzea, baitaere, dantzarako gunea, kan -turako gunea, antzerkirakobaliabideak, eta erakusketakegiteko espazioa.

Proposamena, Udal espazioak berrantolatzekoUdal espazioak berrantola -tzea ere, proposatu du EHBil duk: Haurreskola UrumeaBerrira mugituta, orain dau -kan lokal haundian AEK etatxikian Xaguxar elkartea etaludoteka kokatu; Bake Epai -lea Galtzaurren lokal ondo-tik aterata, jubilatuen loka-la haunditu, eta Bake Epai -lea kokatuko den tokian,Udaltzaingoa ere jarri; etaGazte Lokala kiroldegi azpi-ra pasa, eta bere tokian jarri

biltegi txiki bat, eta Ema ku -meon Etxea deituriko erabi-lera anitzeko aretoa.

«EAJren jarrera lotsagabea,onartezina eta gezurtia da»Modu berean, EH Bildukkri tikatu du EAJren «jarreralo tsa gabea, onartezina etage zurtia. Batzordeetan lasaiasko onartu dute, KulturEtxea ren diseinua ez zutelaherritar eta eragileekin kon - partitu nahi; eta egun hau e -tan, harro agertu dira haie-kin batera egin dela esanez.Gezur borobila. Lotsatzekoada, gainera, duela 7 urte bieragilek egindako ekarpenaknahikoak direla esatea».

Eta EAJri gogorarazi dio,EH Bilduri esker 2019rakoegina egon behar dela Kul -tur Etxea, «datarik ez zuenKultur Etxeari, hasiera etabukaera datak ezarri geniz-kiolako». Eta kritikatu du,EAJ ez dela konturatzen,Kultur Etxea ez dela alderdibaten proiektua, herriakadostu beharrekoa baizik. yy

EH Bilduk «epe laburrean» aurkeztuko du Udalean.

z EH BILDU PRENTSA OHARRA

z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

Urko Semperena (erdian), aurreneko jardunaldian.

Korrikaren laguntzaileizan nahi duzu?Astigarragako AEKn dago aukera, 12 euroan.

DAGOENEKO hasi da motorrakbe rotzen Hernanialdeko AEK, Ko -rrikaren 20garren edizioari begira.Batzuk lelopean, aurten omendunahi dituzte, duela 37 urte Ko rri -karen lekukoa eskuz esku abiara-zi zuten haiek.

Eta eskuz eskuko martxa horimantentzeko, deia luzatu dieteherritar guztiei, Korrikaren lagun -tzaile izateko. Nahi duenak, Asti -garragako AEKn (Nabarra Oñatzkalea) bertan dauka aukera, Ko -rrika lagun tzaile egiteko.

Trukean, pina eta deskontuak12 eurokoa da aportazioa, eta ho -rren truke, jasoko dituzte: la gun -tzaile direla adierazten duen pina,Euskal Herriko ehunka ko mer tzio -tan deskontuak izateko txartela,eta komertzio horiek guz tiakjaso ta dauden katalogoa. Etaaportazio horrekin, Korrikari etaAEKri lagunduko diote.

Bestalde, gogorarazi nahi izandute, eskuragarri dagoela Astiga -rra gako AEKn ere, 20garren Ko rri -karen arropa. yy

z FUTBOLA

Añorga liderra bixitan, ZarkumendeginEzin partidu zailagoa izango du gaur Mundarrok, Erregional Preferenteenmailan, egoerari buelta eman eta zulotik ateratzen hasteko. Añorga liderraizango du bixitan Zarkumendegin, arratsaldeko 16:00etan hasita. Zailta su -nak zailtasun, puntu bila atera beharra daukate moreek. Izan ere, azkenau-rreko postuan daude, azkenarekin berdinduta, zortzi punturekin. Eta urriarenerdi partetik, ez dute punturik lortu: azkeneko sei partiduak galdu dituzte. yy

z SASKIBALOIA

Igoeratik ez urruntzeko, gaur irabazi beharEz dute nahi bezala hasi Mundarroko neskek, Gipuzkoako Lehenengo Mai -lako igoera fasea. Aurreneko bi partiduak galdu dituzte, eta gaur daukateaukera, garaipenaren bidea hartu eta igoeratik gehiegi ez urruntzeko. DonostiDolphinsen kontra jokatuko dute, Benta Berriko kiroldegian, 20:00etan. yy

Hirugarren garaipenaren bila, etxeanAstigarragako kiroldegian jokatuko dute gaur, 16:00etan, Gipuz koako Lehe nen -go Mailako mutilek. Azkeneko sailkatuaren kontra jokatuko dute, Oiar tzun goSaskilagunak taldearen kontra. Partidurik ez dute irabazi oiartzuarrek, bainaezin fidatu! Hirugarren garaipena bilatuko dute astigartarrek. yy

Arga

zkia

: FELIX RINCO

N

Page 14: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 142016-XII-3 larunbataEREÑOTZU-ARANO

AGINDUTAKOA betetzeko as -mo tan argitaratu berri duXabier Solano Maiza ereño -tzuarrak Trikitixa Liburua II.Eta horrekin batera, Ereñotzudiskoa. «Aurrenekoa ateratze-rakoan esan nuen hiru liburuizango zirela, eta bat, berezia».

Aurkezpenean esan zenuenlan hau omenaldi bat dela.Jaioterriari? Familiari?Herriari, familiari, lagunei,bizi izandako momentuei...Denei omenaldia da.

Biografikoa ere ba omen da.Asko kostatzen da biluztea?Ez naiz asko biluztu. Omenalditxiki bat egitea izan da kontua.Esan gabe uzten diren horiekesatea. Gurasoei kanta bat egindiet. Arrebari beste bat. Eske -rrak emateko egin dut. Izan ere,hor daude beti, eta beti egondira, trikitixa jo dudanetan.Beraiengatik naiz naizena. Eraberean, Ere ño tzun jaio nintzen,eta 17 urterekin egin nuen ospa.Baina beti egon da hor, eta betisentitu naiz bertakoa. Oroi tza -pen asko dauzkat, eta horrela-koei ere abestiak egin dizkiet.Bizi nintzen herriari ere ome-naldia egin nahi izan diot.

Behin eskerrak ematen hasita, laguntza izaten daaskotan, atzean. Orain ere bai?Noski. Diskoa dena nik egina da,eta letra bat ere bai. Baina gai-nontzekoak Jon Garmendia,Txu riak egin ditu. Gero, lagunar-tean egindako diskoa da, senti-mendu haundikoa. Adibi dez, Ha -ritz Beristain, Txiki, ibili da per-kusioan; 4 itzal taldean elkarre-kin ibili ginen. Esne Bel tza ko akere badaude: Aitor Zabaleta, JonMari Bea sain. Bestalde, mando-linarekin Harkaitz Mi ner; graba-zioan Peio Gorro txategi; Kris,arreba; Sorginak eta Kepa Jun ke -ra... Her naniko Akelarrea omen -tzen duen kantu bat ere bada, etaargazkietan ere ager tzen da,Ikorkotxek egindako batean...

Diskoa eta liburua kaleratudituzu batera. Bigarrenak.Hirugarrena ere, buruan?Trikitixa Liburua I kaleratu nue-

nean esan nuen hiru liburuizango zirela, eta bat bereziaizango zela. Hau da. 14 abestiberri bildu ditut bertan, etadena batera atera dut: liburuaeta diskoa. Hirugarrena ereburuan daukat, baina kasuhorretan, aurrenekoan bezala,aurretik ateratako kantuak bil-duko ditut. Berriro ere liburuaeta diskoa batera aterako ditut,eta aurreneko liburuari ere dis-koa sartzeko asmoa daukat.

‘Ereñotzu’ izan da, berezia.Denetik bildu duzu bertan?Denetik, bai. Bidasoatik haragokantuan Iparraldean bizi izannintzenekoak dauzkat gogoan;Bidasoatik harago, Euskal Herribat badago, esaten da bertan.Kris fandangoa, berriz, arrebarieskaini diot. Akordeoia ikastenhasi zen bera, Imanol Ka mio re -

kin, baina trikitixarekin bukatuzuen. Bi tresnak nahastu ditutbertan, eta Joxean Goikoe txe a -ren laguntza izan dut. Balsean,Sorotan Beleko Gorka Sarriegikabesten du; asko gustatzen zi -tzaidan taldea, eta lagunak ni -tu en. Porrusalda bat Oia lu me ries kainia da. Imanol Ur kizu pan -deristak jotzen du, be ti ja rrai tuizan baitut. Eta sa rre ran, 90ekograbazio txiki-txiki bat da go, etanabari da Axintxio de la...

Eta Ereñotzu, zer da zuretzat?17 urterekin joan nintzen berta-tik, eta bertaratzeko ohituragaldu nuen. Bizitzak aurrera egi-ten du, Muguruzarekin nenbile-la denbora gutxi neukan... BainaEsne Beltzarekin en tsaiatzekoostiralero Ereñotzura joatenhasi ginen berriro. Goizueta edoOndarruri abestiak egin dizkie-gu, festa girokoak. Ereñotzuriere egin nahi nion, eta nostalgi-koagoa da, txikitako oroitzape-nak gordetzen dituena. Oso osoberezia da. Esne Zopak II izanbehar zuen. Baina oso intimoada, eta nere izenean dijoa. yy

Durangoko Azokan dabil Xabier Solano Maiza, ‘Trikitixa LiburuaII’ eta ‘Ereñotzu’ diskoa aurkezten. «Oso oso berezia», dio.

z EREÑOTZU XABIER SOLANO MAIZA

«Herriari, familiari eta biziizandako momentueiomenaldia da, ‘Ereñotzu’»

z ARANO YOGA TAILERRA

YOGA probatu nahi dutenen -tzako saio berezia izanen dagaur Kontsejuko ganbaran,goizeko 09:30etatik 11:00etara.

Hastapen mailako tailerraemanen du Maritxikiko Iña -kik, eta aurretik 607 451 108 te -

le fonora deitzeko gomendatubazuen ere, gaur goizean ber-tan izanen dela jakinarazi du,gerturatzera animatzen direnguztientzako.

Arropa erosoa eta probatzekogogoa besterik ez dira behar. yy

Goizeko 09:30etatik 11:00etara izanen dasaioa, debalde, Kontsejuko ganbaran.

Yoga hastapen tailerragaur, Kontsejun

z EREÑOTZU AUZO BATZARRA

AUZO Udalak dei egin du gaur,10:30etan hasita, auzo batzarrabiltzeko, Ereñotzuko KulturEtxean.

Asmoa da «iaz gauzatutakoeta aurten egin asmo direnhainbat proiekturen berri»ematea.

Errepideak, argia edota eskola, proiektu berriakBost puntuko gai zerrendazehaztu dute, gaurko. Hasteko2016ko diru kontuak eta gauza-

tu diren jarduera nagusienazalpena emango dute, eta2017ko aurrekontua aztertukoda segidan.

Ondoren, 2017rako egitas-moak aztertuko dira: errepide-ak egokitzea, argiteria hobe -tzea, Fagollagako zentrala,eskolako lanak, bola tokia,Epeleko etxola... Ola AuzoElkartearen urteko jarduerakere aztertuko dira, eta galderaeta erantzunen tartearekinbukatuko da bilera. yy

Auzo batzarrerako deia egin dute gaur,10:30etan Ereñotzuko Kultur Etxean.

Urtea itxi eta datorrenaantolatzeko zita, gaur

z MUS TXAPELKETA

HASI da Euska Herriko IX. MusTxapelketa, eta Ereñotzungaur jokatuko dira aurrenekokanporaketak, 16:00etan hasi-ta, Irrintzi tabernan. Bikoteko,20 euro izango dira.

Aurreneko kanporaketenondoren, otsailean jokatukodira herrialdekoak. yy

Aurreneko partidakjokatuko dira,16:00etan hasita.

EuskalHerriko mustxapelketagaur,Ereñotzun

«Sentimenduhaundiko diskoa da,lagunartean egina»

Xabier Solano Maiza, ‘Ereñotzu’ diskoa eta Trikitixa Liburua II aurkeztu ondoren.

z UR MIA BARRIKOTEA

BARRIKOTEA egingo dute UrMia elkartean abenduaren17an. Iluntzeko 20:30etan jarridute zita.

Bertara joateko, txartelakerosi behar dira aurretik.Irrintzi tabernan daude salgai,25 euroan, eta hilaren 15aizango da txartelak erostekoazken eguna. yy

Abenduaren 15eraarte erosi daitezke.

Ur Miakobarrikoteazgozatzeko,sarreraksalgai

Arga

zkia

: GOR

KA PEÑ

AFIEL.

Page 15: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

// 15 2016-XII-3 larunbata

ZUBI-LANAKronikak tarte bat eman nahi die lan bila dabiltzan herritarrei eta lana eskaintzen dutenei, debalde.Bide horretan, Zubi-Lana izena izango duen txoko hau argitaratuko du Kronikak larunbatero. Lan biladabilen herritarrak bertan mezu bat jarri nahi badu, astero jakinarazi beharko dio Kronikari; mezuanazaldu beharko du zein lan mota bilatzen duen edo zertarako eskaintzen duen bere burua. Aldiz, lanaeskaintzen dutenek, iragarki merke gisa argitaratu beharko dute lan eskaintza; eta Kronikak, Zubi-Lanatxokoan argitaratuko die, debalde. Bi kasuetan, ostiral eguerdia baino lehen, iragarkiak [email protected] helbidera bidali behar dira edo 943 33 08 99 telefonora deituta azaldu. Gehienez 235 karaktere onartuko dira, hutsuneak barne.

GOIZUETA

GOIZUETAKO Umore OnaPilota Elkarteak aurrene-ko Umore Ona PilotaTxapelketa antolatu du,binakakoa. Atzo jokatuziren aurreneko parti-duak, eta gaur eta bihargehiago izanen dira.

Komisio aldaketarekin,aire berriakIrailean Pilota Elkartekokomisio aldaketa eginzen. Kide berriak izenda-tu ziren: Igor Elizegi, le -hen dakaria; LurdesLoiar te, idazkaria; MariJose Etxeberria, diruzai-na; eta Anjel Salaberria,bokal eta entrenatzailea.

Asmoak ere zehaztuzi tuzten, eta besteak bes -te, «pilota eskola indartueta pilotari gazteak moti-batu» nahi dituzte. Ho rre -tarako, «betiko entrena-menduez gain, entrena-mendu bereziak» an to la -tu dituzte. Horrela, Goizu -e tako pilotari profesiona-lak edota afizionatuetanibilitakoak ekarri nahiizan dituzte gaztetxoakentrenatzera. Da goeneko,Asier Olai zola eta EkaitzNarbarte aritu dira,entrenamendu horiekzuzentzen. Eta datozenasteetan ere izanen dirazita berezi gehiago.

Txapelketa berria, ohitura berreskuratzekoBestalde, eskola indar -tzeko asmoarekin jarrai-tuz, Goizuetako I. UmoreOna Pilota Txapelketaantolatu dute; «Goizue tanpilota munduan afiziohaundia dago», azaldudute: «lehen herrian txa-pelketa bikainak an to -latzen ziren, eta guk horiberreskuratu nahi dugu».

Atzo hasi zen txapel-keta, eta gaur eta biharpartidu gehiago jokatukodira. Hurrengo saioak da -tozen bi asteburutan, os -tiraletik igandera jo ka -tuko dira, eta finala Ga -bonen ondoren izanenda, urtarrilean. Guztira,Nafarroa eta Gipuzkoako48 pilotari ariko dira,bikoteka, umeen (benja-minak), kimuen (alebi-

nak) eta gazteen (jubeni-lak) kategoriatan. Goizu -e tako Umore Ona Elkar -tearen izenean 6 bikotekjokatuko dute: X.Apeze -txea-E.Iturain eta J-Sa la -be r r i a -M.Sa labe r r i aume etan; B.Apezetxea-O.Le garreta, A.Salabe rria-A.Agesta eta E.-Elize gi-O.Etxeberria kimuetan;eta A.Aizkor be-A.Apeze -txea gazteetan.

Partidu gehiago gaur,eta datozen egunetanBaina bestelako txapel-ketetan parte har tzenere segiko dute goizueta-rrek.

Gaur, 11:30etan hasita,Labriten izanen dira Laueta erdiko txapelketako 3eta 4garren postuengatiklehian, Umore OnakoAizkorbe eta Ultzamako

Gaskue, eta finala jokatu-ko dute Iker Salaberriaketa Matak. Bestalde, Li za -rran izanen dira, banaka,Oihan Etxe be rria batetik,eta Beñat Apeze txea; bes-tetik. Arra tsal dean, be -rriz, Elizondon jokatukodute Beñat Apezetxeaketa Oihan Etxeberriak,Sara sibar eta Sanchezenkontra.

Bestalde, egun bere-ziak datoz segidan, etapartidu gehiago izanendira. Aste le he nean,19:00e tan Amez ketanizanen da Iker Salaberriaeta Zubiza rre taren arte-ko desafioa; asteartean,Zizurkilen ariko diraBeñat Ape ze txea etaOihan Etxeberria; etaostegunean Tolosan, IkerSalaberria eta AnttonApezetxea. yy

Pilota eskola indartzeko, Umora Ona Pilota Txapelketaantolatu da. Gaur eta bihar partiduak izanen dira.

z UMORE ONA PILOTA ELKARTEA

Atzo hasitako txapelketaksegida izanen du asteburuan

z ESKU PILOTA BINAKAKO TXAPELKETA

Aimar Olaizola gaur hasiko da, UntoriarekinAtzo hasi zen 2017ko Binakako Txapelketa, eta Aimar Olaizola pilotari goizuetarrakgaur bertan jokatuko du aurreneko partidua; final laurdenetako aurreneko bueltakoa.Aurtengoan Untoria izanen du bikote, eta gaurkoan, Bengoetxea VI eta Larunberenkontra jokatuko dute, 17:45etan, Lizarran. Olaizola II iazko txapelduna izan zen,Urrutikoetxearekin batean, eta aurten ere gogor borrokatuko du, goizuetarrak. yy

Asier Olaizolarekin ere entrenatu dute, pilotari gazteek.

n Gaur, 17:00etan:

Umeak:n Apezetxea-Iturain (Umore Ona)/Dorronsoro-Sagastibeltza (Leitza).n Goikoetxea-Azpeitia (Hernani)/Bicente-Aranburu (Orereta).Kimuak:n Mateorena-Biurrena (Leitza)/Zelaiaran-Landa (Oiartzun).Gazteak:n Orbegozo (Añorga)-Gartzia (Bergara)/Txoperena-Alduntzin (Leitza).n Egiguren (Azpeitia)-Oliden (Añorga)/Telletxea-Mariazkerrunea(Erreka).

n Bihar, 10:00etan:

Umeak:n Salaberria-Salaberria (Umore Ona)/Eskudero-Legorburu (Oiartzun).n Sesen-Susperregi (Oiartzun)/Estebez-Olaizola (Añorga).Kimuak:n Legarreta-Apezetxea (Umore Ona)/Txintxurreta-Iturbe (Hernani).n Lopez-Zabaleta (Oiartzun)/Elizegi-Etxeberria (Umore Ona).Gazteak:n Petriati-Lazkoz (Arbizu)/Sein-Etxeberria (Oiartzun).n Olaetxea-Goikoetxea (Arbizu)/Aizkorbe-Apezetxea (Umore Ona)

Goizuetako I.Umore Ona Pilota TxapelketaAsteburuko partiduak

z FERIA EGUNA

Jan-edana, musika eta salerosketarako tartea,Goizuetako ferian izan zen anbienteaUrtero bezala, Goizuetako Feria Eguna izan zen pasatako larunbata, eta giro ederraizan zen herrian, eguraldia lagun: azienda, artisauen lanak eta erakustaldiak, nekaza-rien produktuak... Denetik izan zen. Era berean, musika eta erritmoa jartzen ibili zirentrikitilariak eta joaldunak, eta bazkari eder baten bueltan elkartu ziren bertaratutakoguztiak, eguna borobiltzeko. yy

Etxe askotako produktu goxoak erosteko aprobetxatu zuten askok, feria.

Arratsaldeko 16:00etan hasita, Galarretan jokatukodira joaneko bi partiduak. Bueltakoak, gaur zortzi.

z ERREMONTEA BINAKAKO TXAPELKETA

Finalerdietako aurrenekopartidua gaur, Zubirik

BINAKAKO Erremonte Txapelketasartu da azken fasean. Gaur eta hila-ren 10ean jokatuko dira finalerdiak,16:00etan hasita Hernaniko Ga la rre -tako frontoian, eta bertan izanen daAritz Zubiri goizuetarra, Urrizarekinbikotea osatuta; joanekoa jokatukodute gaur, eta bueltakoa, gaur zortzi.Finala, berriz, hilaren 17an.

Berdinduta, aurreneko hiruakOstegunean jokatu zuen atzelari goi-zuetarrak ligaxkako azken partidua,eta diferentzia txikienari esker lortu

zuen garaipena: 39-40, Ezkurra-Etxeberria IIIren kontra. Horrela,finalaurrekoak ere lehia biziarekinhasiko dira.

Izan ere, berdinketa izan da aurre-neko hiru bikote sailkatuen artean;hamabina punturekin sailkatu dira,hurrenez hurren, Uterga-Endika,Urriza-Zubiri eta Ezkurra II-Ion.Tanteoak erabaki du sailkapena.Zortzi punturekin, laugarren postuansailkatu dira Ezkurra eta EtxeberriaIII. Urriza eta Zubirik, Ezkurra II etaIon izanen dituzte aurkari. yy

Arga

zkia

: GOIZU

ETAK

O UM

ORE ON

A PILO

TA ELK

ARTEA.

Argazkia: FELIX LOIARTE.

Page 16: 51. DURANGOKO AZOKA Durangon dira bailarako azken … 3 internet_2.pdf · HERNANI 2016-XII-3 larunbata //2 z ZINEA Hiru saio gaur, Biterin Astebururo bezala, honetan ere zineaz gozatzeko

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Lan-taldea: A. Arbelaitz, E. Zeberio, J. Osa, B. Los Arcos, J. Iurramendi, L. Rekondo, L. Goñi, M. Ramirez de Alda eta A. Moreno. Egoitza: Larramendi 11(Hernani)% 943 33 08 99 (Hernani) eta 688 660 714 (Astigarraga). Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN: 2341-2976

IRAGARKI MERKEAKETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak,

persianak... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia,

akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

MARTXAN jarri da agendabateratua, Urumea bailarakoekitaldi guztiak agenda baka-rrean biltzen dituena. Kro -nikak eta Natzak elkarlaneangaratu dute, eta Urumea baila-rako elkarte eta taldeek elika-tuko dute.

Dagoeneko hasi dira taldehorietako asko agenda erabil -tzen, eta antolatzen dituzteneki taldien berri bertan jartzen.Baina oraindik talde gehiagoriirekita dago, ahalik eta osatue-na izatea baita helburua.

Astigarragan bilera, nolaerabili erakustekoHain zuzen, talde edo elkarteakdirenez agenda elikatuko dute-nak, hainbat bilera-ikastaroegin dira Hernanin, tresnaberria nola erabili erakusteko.

Hurrengo bilera Asti ga -rragan egingo da, abenduaren12an, 18:00etan kultur etxean.Interesa duten talde guztieiegiten zaie deia, azaltzeko.

Erabiltzaileek, gune pribatuaKronikako webgunearen bidezikusi daiteke Urumeako agen-da; www.kronika.eus. Natzak,berriz, mugikorretarako Her -na nin aplikazioan txertatu du.

Elikatzeko, ordea, webgu-nea erabili beharko da. Bertan,erabiltzaileek gune pribaturasartzeko aukera izango dute,ekitaldien berri publikoariemateaz gain, barruko koordi-nazioa ere hobetu ahal izate-ko. Bertan ikusiko dute, kon-firmatu ez badira ere, bestetaldeak egun jakin baterakozerbait antolatzen ari diren. yy

z AGENDA BATERATUA

Dagoeneko ikusi daiteke agenda, eta baitaerabili ere. Astigarragako taldeekin bilera,abenduaren 12an, 18:00etan egingo da.

Gaurtik webgunean,agenda bateratua

2016ko abenduaren 3a, larunbataUrumeako Kronika 160 zk.::: www.kronika.eus :::

& | TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 943 55 52 77 (Astigarraga) | UDALTZAINGOA: 092 | DYA: 943 464622 | AUTOBUSAK:Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 | ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani)

943 33 56 44 (Astigarraga) | JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103

9 / Egunez: Aguado ASTIGARRAGA Nagusia, 21 943 550327 /Gauez: Urrutia Etxeberri 1 943 557738 (Hernani) EGUR

ALDIA Goizean zerua lainotuta egongo da, eta

euri pixka bat egin dezake. Baina arrat-saldean lainoak gutxitu egingo dira.Hego-ekialdeko haizea ere baretuegingo da. Min.11º / Max.18º (e

uska

lmet)GAUR BIHARGoizean laino gutxi izango da zeruan,

baina euskera ariko du, zarra-zarra. Hego-ekialdeko haizeak joko du, eta pixkanakazakartu egingo du. Tenperaturan aldaketa-rik ez. Min.7º / Max.17º

EZ da ez, marka makala!Kronikalaririk ez da falta, Uru -mea bailaran. Aurten, Ga bo ne -tako errifak atera beharrean,Kro nikalari bat, euro bat kan-paina jarri da martxan, etaHer nanin, Ereñotzun, Astiga -rragan, Ara non eta Goizuetanja rri diren eltxetxoean, 10,8 kilodi ru bildu da azken bi asteetan.

Orain, berriz, Dirutan as ma -tu, ezetz! lehiaketa jarriko damartxan. Gaur hasi eta da -torren ostiralera arte hartu ahalizango da parte.

Egin apustu!Lehiaketan parte hartzeko,jasotako diru kiloak dirutanzenbat diren asmatu beharkoda. Bakoitzak behin bakarrikegin ahal izango du apustua.

Bi modu izango dira lehia-ketan parte hartzeko. Batetik,

albiste honi www.kronika.euswebgunean iruzkinak egitea.Bertan idatzi beharko dabakoitzaren ustez zenbat dendirutan, bildutakoa.

Bestetik, Kronikan bertanjarri den kutxan idatzita utzidaiteke apustua, izen-abizenaketa harremanetarako telefono-arekin batera.

150 euro, Urumean gastatzekoParte hartzeko epea itxiko daostiralean, hilak 9, eguerdiko12:00etan. Hurrengo eguneanjakingo da nork irabazi dituen150 euro, Urumea goialdekokomertzio, denda, jatetxe... edonegozio batean gastatzeko. Etanoski, orduan jakingo da, zen-bat diru bildu den! yy

z KRONIKA DIRUTAN ASMATU, EZETZ!

‘Kronikalari bat, euro bat’ kanpaina bukatuta, ‘Dirutan asmatu,ezetz!’ lehiaketa jarri da martxan. Eltxetxoetan jasotakoa dirutanzenbat den asmatzen duenak 150 euroko balea irabaziko du.

Eltxetxoetan 10,8 kilo bildudira; zenbat ote, dirutan?

Zenbat bildu ote da, dirutan?