53 - 2005 uztaila

20
danbolin 2005/07 53. ALEA Munduko Txapelketan Lau zestoar

description

deskribapena

Transcript of 53 - 2005 uztaila

Page 1: 53 - 2005 uztaila

danbolin2005/07 53. ALEA

MundukoTxapelketanLau zestoar

Page 2: 53 - 2005 uztaila

A I Z A R N A N A R R O A G O I A NA R R O A B E A N I R A E T A NL A S A O N. . . E R E I Z A N D A N B O L I N E K OB A Z K I D E ! ! !Aldizkari honetan dagoen fitxa bete eta eraman zuen auzoko

elkartean jarri den DANBOLIN buzoira.

Bestela, Zestoako Kultur etxera deitu: 943 14 71 23 eta geuk hartuko

dizkizugu datuak.

Urtean 20 euro dira.

ANIMATU, EUSKAL PRENTSAK BEHAR ZAITU!!!

Page 3: 53 - 2005 uztaila

BB II DD AA II AA KK .. Lagun batek esan zidan bidaiarik politena bakoitzakbere barrura egiten duena dela. Urrun joanagatik ere, eta paraje ederrak ikusi,norbera ondo ez badago nekez disfrutatuko duela. Hasieran ez nuen oso ondo ulertzen, azken finean, bidaiatzeak, mendira joateak,gauza berriak ezagutzeak, beti laguntzen baitu une goxoak pasatzen eta gainerapertsona aberastu egiten du. Baina denborarekin konturatu naiz, arrazoia zuela.Gure bizimoduari begira jarrita, bidaia zoro batean sartuta goazela ikusten dut.Hau egin, bestea egin; hau ikusi, hori ikusi; hau erosi bestea erosi; hau izan, horiere bai. Ezetz ba, horrela ez goazela inora. Hartu arnasa, behin biziko gara eta. Edukitze-an ez dagoela ezer, izatean bai-zik. Eta izate hori ez baduguzaintzen…Garai politak datoz, udazkenarratsaldeak, euria goian behe-an, haizearen ibilia, hostoakdantzan, … Urtaro guztiek duteberen xarma, baina udazkeneannaturari utzi behar zaio hitz egi-ten, eta geure barrura begiratu.Momentu horietan ez dago ezta-baidarako lekurik, bakarrizketakhartzen du lekua eta bizitzakbeste zentzu bat hartzen du."Naturarekin bat izan eta harre-manetan sartzea" dio Laboaren kantuak. Bakarrik egoteak askotan beldurra ematen digu, gaizki ala ondo beti lagunez in-guratuta egon nahi, familiarekin, bikote lagunarekin. Baina, geure buruarekinegotea oso atsegina da. Eta hori egiten ez digute erakutsi, pixkanaka ikasiz joangara, bidea eginez. Helburua zoriontsu izatea dela esan zaigu .Nire ustez, zoriontasuna ez da helmu-ga, bidaiatzeko modu bat baizik. Bakoitzak bere barrura bidaiatu. Bai, baina ingurura begiratu gabe ere ezin bizi,sorlekuaz ari naiz. Nire kasuan behintzat herria triste badago neu ere hortxenonbait.Eta gure herri zaharrak bide luzea egin du, eta bide horretan barrura begiratzenbadugu, denetarik ikusiko dugu, momentu goxoak, gogorrak… baina ibilian ja-rraitu beharra dago. Herriaren ahotsa entzuten bada bidaia zoragarria izangoda!!!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Margar i E i zag i rre

34 6 8 10 1214 17 18 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNMM AA RR II BB EE LL PP EE ÑÑ AA CC OO BB AA

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

AA GG EE NN DD AA

LL AA UU ZZ EE SS TT OO AA RR MM UU NN --DD UU KK OO TT XX AA PP EE LL KK EE TT AA NN

HH EE RR RR II KK OO BB AA ZZ TT EE RR RR EE TT AA NN

ZZ EE SS TT OO AA KK OO PP OO RR TT UU TT II KK

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

Page 4: 53 - 2005 uztaila

i n t a d a .OPORRIK EZ. Euskal gizartearen gehiengoak, euskal eragile sozial, politiko zein sindikal gehienek, ha-maika aldiz esan dute: Euskal Preso Politikoak Euskal Herrira! Hori delako sei estatutako 87 espetxetanbarrena sakabanaturik dituzten 709 euskal preso politikoei ezartzen dieten bakartze politikoa amai-tzeko bidea. Eskubidea dutelako, legeak diolako.Opor garaia dugu bai, baina eskubidetaz ari garenean ez dago oporrik, atsedenik gabe jarraitzen duteEspainiako eta Frantziako agintariek euskal presoen eskubideak zapaltzen. Eta guk ere lanean jarraitubehar, zer eginez? Ba, Euskal Preso Politikoak Euskal Herrira ekartzeko sinadura bilketan parte hartuz,gure senide eta lagunak egunero-egunero espetxeetan bizi duten egoeraren testigantzak azken txoko-raino helaraziz (eskerrak Danbolini tarte hau emateagatik), elkarretaratzetan parte hartuz, EuskalPresoak Euskal Herrira lelodun izarak esekiz etxeko leihoetan, gutun bat idatziz...hamaika modu dago. Ildo horretan presoen eskubideen aldarrikapenak kaleratu asmoz uztailaren 30ean errepideetara ate-rako gara eta abuztuaren 7an Euskal Herriko hondartzetara joango gara; gonbidatuta zaudete, jakina. Amaitzeko, besarkadarik beroena Euskal Preso Politikoen Kolektiboari. Bereziki, Julen, Marian, JuanMari, Itziar, Kontxi, Antton eta Izaskuni!

enb idoa I .Ez da broma autoa edukitzea! Erregaia gero eta gares-tiagoa da, inoiz baino garestiagoa. Ditxosozko likidohorri urre beltz deitu zion lehen gizasemeak ere baze-kien zerbait, bai horixe! Erregaiaren goranzko joerakibilgailu gidarioi eragiten digu zuzen-zuzenean, bainaez ahaztu horrek soka luzea dakarrela atzetik, den-de-na garestitu egiten da-eta. Nolanahi ere, enbido honenhasieran azaldutako ideiari heldu nahi diot berriro. Ga-

rai batean hala esaten omen zuten: "Autoa queri-da baino garestiagoa dunk!" Eta, egia esan, ez zi-tzaien arrazoirik falta. Zorte dezente izanez gero, hasieran erregaitansoilik utzi behar izaten da dirua. Denboraren po-derioz, ordea, autoak ajez betetzen hasten dira,gu geu bezalaxe: gurpilak aldatu behar direla,olioa, balaztak... Eta, noski, autoa konpontzeraeramateak hotzikarak sortzen ditu, mekanikarieknahiko irudi txarra dute-eta: batzuek lapur sama-rrak direla esaten dute; beste batzuek, aje batkonpondu eta bi eragiten dituztela; matxistak di-rela dioenik ere ez da falta...

Badirudi mekanikariek mingaina dutela neurri eta ezdutela ezer egiten 100 euro baino gutxiagoren truke.Ezusteko handiegirik ez hartzeko kostuaren aurreikus-pena eskatzea ere ez da konponbidea. "Auto bakoitzamundu bat da, eta kapota ireki arte ez dago aurreikus-pen zehatzik egiterik" esaten badizute, akabo, zureakegin du, alferrik hasiko zara autoa erositako egunamadarikatzen edota arrosarioa errezatzen. Auto meka-nikariek badute beren arrosario partikularra: trokola,juntakulata ta radiadoria (bestela, galdetu Alkaini). Bestalde, mekanikariek beraiek ere ez dute giro, ez.Makina bat arrazoi txar eta purrustada entzun beharizaten dituzte, eta ez beti merezita. Azken finean, me-kanikariak ere langileak dira. Hori bai, ziur aski zuketa nik baino dezente diru gehiago irabazten dute hile-an eta, teorian, gustuko lana dute. Zorionekoak meka-nikariak!

Ondo irudi-tzen zait, ezbada behintzat,ba prezio gares-tiak jarri eta be-tiko diru kontu-rik izaten. Ba-bes ofizialekoetxeak gutxitxodira baina be-no, bestela on-do. Arroabekoetxeek ez dakitZestoari zenba-terainoko ben-taja egingo die-ten, gehien batZumaiari.

Manu Aizpurua

33 urte

Inguruak-etapuskatu egiten di-ra lehengo garaibatetik; bainaeboluzioa norma-la da. Kostaldeannola etxeek pre-zioak disparatutadituzten ba… Ira-eta, dagoen bainaitsusiago ez dutejarriko. Momentuhonetan ikaraga-rri itsusia dago. Iaorain pixka battxukuntzen dutenbestela bailaraoso polita da eta.

Eli Alkorta

55 urte

5 0 0 e t x e i n g u r ue g i n g o d i r a d e n b o r ag u t x i r a Z e s t o a n , z e ri r u d i t z e n z a i z u ?

ZZ EE SS TT OO AA KK OO EE TT XX EE RR AA TT

O laia sa leg i

P

Page 5: 53 - 2005 uztaila

estak: 5 galdera1.- Zertara etorri dahiru zezeneko bi"ikuskizun" jartzea?Beste bi zezen gehia-go akabatzea? Zezen-keten inguruan, ukae-zina da gurean ezta-baida badagoela,aldeko eta aurkako ja-rrerekin. Zertara datorberaz aldaketa? Ze-zenzaleen "garaipena"irudikatzera ala "es-pektakulua" aberaste-ra? Probokazioa etaprepotentzia datozkitburura.2.- Egitarau ofizialean,azken unean aldaketabat egon da, "Huanca-velicarako laguntzaateratzeko herri ze-

korketa". Talde horretako kideek egiten duten lana goraipatzea baino ez zait gelditzen, bainazein izan da Udalak hori horrela izan dadin jarraitu dituen irizpideak? Hau da, hurrengo ur-tean beste edozein talde edo elkartek eskaera berdina egiten badu nola erantzungo zaio?Batzuetan irizpide zehatzak jartzea garrantzitsua izaten da, garbiagoa, aurrerantzean ara-zorik egon ez dadin.3.- Eta frontoikoa? Non erabaki da kiroldegiko urteroko pilota partidaren antolaketa hiru-garren bati ematea? Zer irizpideren arabera? Zein baldintzatan? Erabakia gustukoa izanala ez, gauza horiekin kontu handiagoa eduki behar du Udalak. Larunbateko kontzertuaere defizitarioa izateagatik pribatu bati ematea ondo al legoke? Berdina da, kontuok hordaude eta erantzun egoki bat eman behar zaiela uste dut.4.-Egitarau ofizialean zer pintatzen zuen Cantera de Zestoa-ren iragarkiak? Ikearriya!Herrian kalte gehiena sortu duen enpresa ilegal, txikitzailea eta udal lurretan bereak ba-lira bezala dagoena bere aurpegia garbitzen limosna baten truke. No coment. Egiaesan, Alkatearen urteroko agurrak baino atentzio handiagoa piztu zidan.5.- Zer gertatzen da festa eredu herrikoi eta partehartzailearekin? Azken urteluzeetako joera orokorrari (indibidualismo, ikuskizunetako kontsumo huts edo-ta gauetako juerga-desfaseari…) jende asko eta asko erorita gauden joera horri,Udalak partehartzeari eta ideia berriei dien fobia gehitzen badiogu, herriko festenosasuna gainbehera doala iruditzen zait. Hausnarketa sakon bat egin beharko genukeelairuditzen zait. Oso tristea da denon artean antolatu ditzakegun festak horrelako zatiketaegoera batean aurkitzea. Kalegirok eman duen urratsak Udalaren aldetik jarraipena be-har du izan, bestela festak galduko du.Eskerrak, lagunartea, jai giroa eta ondo pasatzeko ilusioa nagusitzen dela gure he-rrian, zorionez. Aurtengo festek gainera Itziarrekin igarotzeko aukera ekarri dute etahori ez da gutxi. Aio.

Guretzakooso ondo, haurgehiago izangodira eta, guk es-kola berria nahidegu eta, beno,ba ea pixkanakaikasle gehiagoditugun eta lor-tzen degun es-kola berria.

Marije Egaña

43 urte

Arazoa daoso garesti dau-dela, lanik ezdago gazteen-tzat eta…Iraetabatentzako osoondo dago etxe-ak egitea, gaine-ra berehalaxesaldu dira. Ha-sieran baino seimilioi garestiagosaltzen ari diraazkenak eta horigehiegizkoa da.Neri iruditzenzait gobernuaoso gaizki aridela.

Mari Lourdes Etxeberria

50 urte

5Batzuk egi-

ten dute jan, loeta joan eta he-rriari gauza gutxieman eta ez da-kit ba, batzukintegratzen dirafestetan eta ho-rrelakotan pix-kanaka bainabeste batzuk...Zenbaitek alo-kairuan jartzendituzte diruaateratzeko. Etxe-ak egiten dituztebaina betikoakibiltzen gara ka-lean..

Endika Martin

18 urte

Etxeak egi-tea ondo dago,oraingo gazteaketxea beharduelako, bainaetxeak daudenprezioetan egi-tea ez dago on-do. Behar direnetxeak egin be-har dira, inguru-ko jendea, gaz-tea etortzen ba-da ondo dagobaina "ciudaddormitorio" ezdadila bihurtu,integratzea ko-meni da.

Igor Olabide

27 urte

F

e nbidoa 2 . Joseba A lberd i

Page 6: 53 - 2005 uztaila

Lau zestoar MundukoTxapelketanten laurek. "Ordurako bagenekien Donostian MundukoTxapelketa izango zela eta etxean izanda, parte hartu be-harko genukeela pentsatu nuen" aipatu du Arantxak. Esaneta egin. Hori dio esaera zaharrak. Baina errealitatea ez dahorrela. Entrenamenduak egiten aspaldi hasi ziren laurak.Luisak dioenez, "Arantxa eta ni urte osoan ibiltzen garakorrika, orain hilabete hasi ginen txapelketarako presta-tzen Iñakiren laguntzarekin eta bere gomendioak oso on-do etorri zaizkigu". Iñakik argitu digunez, "kalitateko en-trenamenduak egiten saiatzen gara. Orain arte fondoa etaindarra landu ditugu korrika saio luzeak eginez eta Olaza-

baleko aldapak eginez(baserrira bideko hasie-rako aldapa behin etaberriz igoz). Hemendikaurrera bakoitzak bereprobetarako behar duenentrenamendua egitensaiatuko gara. Dena de-la, hau da momentuarriskutsuena". Arris-kuaren kontua Esteba-nek azaldu digu: "pus-katzen denak agur esan-go dio mundialari";lesioak izateko garaiaproposa dela, alegia.

Beteranoen Mundu-ko Txapelketa urteroantolatzen da mundukoedozein bazterretan.Azken edizioa PuertoRicon izan zen eta au-rreko urteetan, besteakbeste, Sidney (Australia)edo Tokion (Japonia)izan ziren. Aurten, Do-nostian izango da abuz-tuaren 22tik irailaren3ra. Lasterketak Anoe-tako estadioan eta esta-dio txikian izango dira,jaurtiketak eta probakonbinatuak berriz, To-losako Berazubi estadio-an.

Zestoatik joango di-renek bere gustuko pro-bak aukeratu dituzte

Beteranoen Munduko Atletismo Txapelketa Donostian

EZ DA DENBORA ASKO JAPONIAR BATEK

ATLETISMOAN 100 METROKO MUNDUKO

ERREKORRA EGIN DUELA. NORBAITEK

ESANGO DU ERREKORRA JAMAIKAR BA-TEK EGIN DUELA. HORI ERE EGIA DA.ORAIN GUTXI MUNDUKO ERREKORRA

LORTU ZUEN ASAFA POWELL JAMAIKA-RRAK, BAINA GU BESTE ERREKOR BATI BURUZ ARI

GARA. JAPONIAR BATEK 100 METROKO MUNDUKO

ERREKORRA LORTU ZUEN 95 ETA 99 URTE ARTEKO

MAILAN. ATLETISMOAN MAILA UGARI DAGO ETA

GAZTEENETATIK HASI ETA IA 100 URTERAINO IRIS-TEN DA KIROLEAN JARDUTEKO GOGOA. AURTEN,DONOSTIAN, BETERANOEN MUNDUKO TXAPELKETA

IZANGO DUGU ETA LAU ZESTOARREK HARTUKO DU-TE PARTE. ESTEBAN TELLERIA KORRIKALARIAK

UMOREZ DIO: "ASMOA 95 URTERA KORRIKA EGITEN

IRISTEA DA". MUNDUKO TXAPELKETARA JOANGO

DIREN BESTE HIRU KORRIKALARIAK BARRE ARTEAN

ESTEBANEKIN ADOS AGERTU DIRA.ESTEBAN TELLERIAZ GAIN, ZESTOAKO LAUKOTEA

ARANTXA ZIGARAN, LUISA PEREZ ETA IÑAKI IRU-RETAK OSATZEN DUTE. ARANTXA ZIGARANEK DIOE-NEZ, "ANIMOSO" DAUDE ETA "ESPERIENTZIA BERRIA

BIZITZEKO GOGO BIZIZ". "ARANTXA DA GU TXA-PELKETARA JOATEAREN ERRUDUNA", BAIEZTATU DI-GU LUISAK. 2003AN BETERANOEN EUROPAKO PIS-TA ESTALIKO TXAPELKETA IZAN ZEN DONOSTIAKO

BELODROMOAN ETA ORDUAN ERE PARTE HARTU ZU-

Page 7: 53 - 2005 uztaila

otxapelketan parte hartzeko. Estebanek eta Luisak 400 metrotan parte hartuko du-te. Probak Anoetako estadioan izango dira irailaren 1ean. Estebanek esan digu-nez, min hartuta dago eta proba bakarra egingo du "bestela puskatu egingo nai-zela badakit eta". Luisak berriz, oporrak dituenez, kanpoan izango da eta probabakarrean parte hartzeko aukera izango du. Arantxak 800 eta 1.500 metroko las-terketak egingo ditu. Lehenengoa Anoetako estadioan izango da eta bigarrena es-tadio txikian.

Iñakik 400, 800 eta 1.500 metroko probak aukeratu ditu. Edizio hau itxi dene-an probak egingo diren egun eta orduak oraindik finkatu gabe zeuden. Hiru pro-betan parte hartzeak ez du urduri jartzen Iñaki: "Kontrarioen markak kontuanhartzen baditugu lehenengoan kalera joan beharko nuke. Gero, momentua iristendenean, kanporaketak gainditzen joaten banaiz pozik ibiliko naiz".

Donostiako txapelketan 5.787 atletak eman dute izena eta gehienek proba ba-tean baino gehiagotan parte hartuko du-te. Arantxak dioenez, "jendeak ezin duimajinatu nolako maila egoten den mun-dial batean. Mundu guztitik etorriko dajendea: Alemaniatik, Italiatik, Japoniatik,AEBetatik… Anoetako pistan etxekoenaurrean korrika egiteak egiten dit ilusioa,marka gutxienekoa da". Lau korrikalarieketxekoak gonbidatu dituzte Donostiarajoateko, baina gonbidapena zestoar guz-tientzako dela argitu digute. Dirudienez,jubilatuen elkarteko zenbait kide bolunta-rio moduan joatekoa da Donostiara.

Munduko Txapelketan parte hartzekobaldintzetako bat adina da. Gizonen ka-suan gutxienez 40 urte izan behar dituzteeta emakumeek berriz 35. Mailak antola-tzeko garaian bost urte-bitarteko taldeakosatzen dituzte. Adibidez, Esteban, Aran-txa eta Luisak 50 eta 55 urte arteko mai-lan hartuko dute parte. Iñaki berriz, 70eta 75 urte artean dituztenekin lehiatukoda. Atzerritik kirolari ugari etorriko da,baina bertakoak ez direla asko izango us-te dute lau zestoarrek. Euskal Herrian pis-tan parte hartzeko ohiturarik ez dagoeladiote Arantxak eta Luisak: "edo balitekelotsa kontua izatea, pistan jende guztiakikusten zaitu eta baliteke horrek beldurra

ematea". Luisak azaldu digu Euskal Herrian txapelketa batean baino gehiagotanbera bakarrik aritu izan dela bere kategorian. Atzerrian txapelketetan parte har-tzeko ohitura handiagoa dago. "Alemaniarrak ikaragarriak dira, nire bikoitza"baieztatu du Luisak barre artean.

Espainiako Txapelketetan, dagoeneko hamar edo hamaika urtez izan dira etaEuropara joatea ez dute baztertu: "Etorkizunean baliteke Europako Txapelketa-ren batean parte hartzea, baina oso garestia izaten da. Orain bi urte EuropakoTxapelketan hartu genuen parte, baina etxean izan zelako", dio Arantxak penaz.

Donostiako Munduko Txapelketan parte hartzeagatik bakoitzak 70 eurotikgora ordaindu ditu, "kasu gehienetan bost minutuan kaleratuak izateko", aipatudu Estebanek. Aurtengoan, txapelketa Donostian dela eta Espainiako federazioa-ren diru laguntza jaso dute, ordaindu beharrekoaren erdia. Etorkizunean bestemunduko txapelketaren batean parte hartuko duten ez dakite, baina gutxienez,Espainiako eta Euskadiko txapelketetara joango dira. "Burgoseko txapelketarekinondo akordatzen naiz. Proba bukatu ondoren, 35 graduko beroarekin jatekoa ze-goen mahaira hurbildu nintzen, jateko ea zer zegoen ikusteko eta han zeudenmahai gainean arrozezko odolkiak", kontatu digu umorez Iñakik. Donostian zeinizango den menua ez dakite baina etxean, kanpoan baino hobeto jaten dela dio-te.

7apelketa Donostian

URKO CANSECO, ONINTZA IRURETA

Page 8: 53 - 2005 uztaila

Au z o a k f e s t a g i r o a n . Uztailarekin batera, gure herriko hiru auzotan os-patzen dira festak; Sankristobalak Narrondon, Kar-mengo Amaren jaiak Arroabean eta Santio etaSantanak Arroagoian. Herritarren artean antolatudiren festetan ez da ezer falta; herri kirolak, musi-ka, herri bazkari eta afariak, eta batez ere umorea.Askotan festak antolatu eta prestatutakoaz goza-tzen dutenak pertsona berdinak dira. Bada garaiaauzoetako festak ezagutzen hasteko!

Ha m p s h i r e C o u n t y Yo u t h B a n d .Uztailaren 25ean Donostiako Jazzaldian

jo zuen "Hampshire County YouthBand" taldeak kontzertu inprobisatua es-

kaini zuen bezpera Zestoan.

danbolinzulo

Page 9: 53 - 2005 uztaila

Ud a l e k u a k . Azken urteetan bezala,aurten ere udalekutan dabiltza herriko70 bat haur eta 10 begirale. Orain artedenak eskola handian ibiltzen ziren,baina aurten berrikuntza bat izan da,txikienak, 2 urtetik 4 urtera artekoak,eskola txikian edo "txanpiñoian" ibili dira. 18 haur guztira; ze ondo pasa duten beraien terreno-tik mugitu gabe.

Z i r k o a . Bestela eregure herrian ezer gu-txirekin zirkoa asko-tan izaten badugu ,uztailaren 2an benetako zirkoa izan genuen futbol zelaian. Karpaelegante askoa prestatu zuten behintzat!

9a l e / b a l e

K A L E . UDALETXEKO LIBURUTEGIAN ITOKINA

DAGO ASPALDITIK. HORRENBESTE LIBURU DAGOEN LEKU

BATERAKO EZ DA HEZETASUNA LAGUNIK ONENA!

B A L E . UR ASKO GASTATZEN BADA ERE KALE

ETA BAZTER MORDO BAT GARBITU DIRA PRESIO HANDI-KO TXORROA ERABILIZ. BERRITU EDERRA HARTU DUTE!

kK r o n o l o g i a2005/06/23 AMALDAK KONTZERTUA BAINUETXEAN

2005/06/25 BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIEN BANAKETA

2005/06/29 EUSKAL HERRIKO I.SMS LEHIAKETAN ES-KUALDEKO ZORTZI IRABAZLE TARTEAN AI-NITZE URBIETA ZESTOARRA.2005/07/02 MARIBEL PEÑACOBA IRAKASLEARI OMENAL-DIA ARROABEAN

2005/07/02 MENDI TALDEKOAK URBIONERA ASTEBURU

PASA.2005/07/04 UDALEKU IREKIEN LEHEN EGUNA.2005/07/10 NARRONDON SANKRISTOBALAK.2005/07/11 TURISMO BULEGOAREN IREKIERA.2005/07/13 JAZZ BERRI ETA UDALAK AKORDIOA SINATU

DUTE.2005/07/14 KARMEN JAIAK HASI DIRA ARROABEAN.2005/07/15 AGIRO MENDI TALDEKOAK ASON BAILARA-RA ASTEBURU PASA.2005/07/17 KENPIX JAIA

2005/07/20BAI EUSKARARIKO ZIURTAGIRIA DUTEN ERA-GILEEN GIDA ATERA DA.2005/07/20 ZABORRONTZIAK EZKUTATZEKO HORMATXO

BATZUK JARRI DIRA.2005/07/22SUR LA FIL DES 4000 BIDEO EMANALDIA

PLAZAN.2005/07/20 ARROAGOIAN SANTIO JAIAK HASI DIRA

Page 10: 53 - 2005 uztaila

go. Bizkaiko Golkoak altxoritzela du, eta, ezezaguna. Ho-rregatik gero eta azterketagehiago egiten ari dira, etaazkenaldian elkarte berriakere sortu dira, Eusko jaur-laritzak bideratutako Aztiadibidez.

Aberastasun hori ikertueta ezagutarazteko asmoz,1996. Urtean Itsas FaunarenIkerketa eta Babeserako Elkar-tea (Ambar) sortu zen. Azkenurteetan euskal itsasertzeko ze-tazeoak aztertzeko hamaikaproiektu egin ditu Ambarrek.Orain, egindako lana ezaguta-razteko baleak eta izurdeakikusteko egun-pasak antolatzenditu, besteak beste.

Baina ho-rretaz gain, eta

uste ez baduguere, Kostalde oso

aberatsa dugu. Biz-kaiko Golkoa zetazeo

bilgune handia da. Ez da askonabigatu behar izurde eta baleaespezie ugari bertatik bertaraikusteko. Hori ondo daki Arra-zolak. Eta frogatu nahi izanezgero, edonork hartu dezake zes-toarrak Ambar elkartearekin an-tolatzen dituen txangoetan.

Izurdeak eta baleak ikustekoez dago milaka kilometro bi-daiatu beharrik. Euskal Herrikokostaldetik milia gutxitara izur-de eder eta balea handi eta ikus-garriekin gozatzeko aukera da-

z

ESTOAKO PORTUTIK HARATAGA, BEDUAN BAINO UR

sakonagoetan zoragarri moldatzen diren herritarrak badi-tugu. Jon Arrazola eta Javier Zunzunegi Zestoako kapitai-nak esaterako. Lurrean baino erosoago, itsasoan. Itsasoa-ren handitasunak harrapatu ditu bata zein bestea. Ez daharritzekoa; gure herria itsasotik ikustea izugarria dela dioZunzunegik. Perspektiba erabat aldatzen delako, eta mi-retsi beharreko ikuspegia omen da inondik ere. Plazerrada, adibidez, ilunabar dotore bat ur gainean igarotzea,haize pixkatekin… baketsua eta oso lasaigarria.

Z

estoako portutik

Page 11: 53 - 2005 uztaila

Egunpasa politak

antolatzen dituzte,Jon Arrazolaren Tilaine itsason-tzian. Tilaine motordun belaon-tzi transozeanikoa da eta Getari-ko portuan amarratuta dago.Hamar oin eta erdiko luzera du,

eta zortzi lagunentzako lekua.Kapiaina (Arrazola) eta gidaria(Isabel Guzman ozeanografoa),joaten direla kontuan izanik,gehienez beste sei lagunek hartudezakete parte irteera bakoitze-an.

Belaontzia goizeko zazpietanabiatzen da Getariatik, betiereeguraldi iragarpena aproposabaldin bada, eguraldiaren eta

itsasoaren egoera onaezinbesteko baldin-

tzak baitira. Jen-dea hasieran

"mesfidati"joaten da,harrigarriada asko-rentzatitsasertze-

tik hain ger-tu horrelako

animaliak ikus-tea Arrazolaren

hitzetan; Izurde ma-rradunak, Kalderoi baleak,

Zifioak eta beste hainbat espezieikusten dituzte.

Itsasertzetik 30 milia ingurualdentzen dira txangoetan (50km). Bidean, Guzman Amba-rreko kideak azalpen teori-koak ematen ditu etaanimaliekin izan beha-rreko jarrera argitu.Izan ere, itsasontziazetazeoetatik gertudagoenean errespe-tuz jokatu behar da,beraien ohiko jardue-ratan eragin gabe. Esa-terako, ezin da hurbildu100 metro baino gutxia-gora. Beraiek hurbilduko di-ra, nahi izanez gero. Eta oro har,hurbiltzen dira. Izurdeak batikbat oso atseginak dira eta bela-ontziaren ingurua jolasean ari-tzen dira askotan. Arrazolakkontatu digunez, sarri 80 izurde-ko multzoak hurbildu eta bela-ontzitik gertu-gertu joaten diradenbora askoz; nonbait helizeakjakin-mina sortzen diete harenatzetik denbora luzean joatendira.

Haur eta gazteak dira ikuski-zunarekin gehien gozatzen dute-

nak, horrela era atseginean inguruneazaintzeko joera hartzen dute, natura miresten ikasiz."Euskal kostaldeak dituen altxorrak babestu eta maitatze-ko modurik eraginkorrena horiek ezagutzea da" IsabelGuzmanen hitzetan.

Egun pasak 10-12 ordukoak izaten dira eta parte har-tzeko 100 euro ordaindu beharra dago. Zetazeoak ikuste-az gain, egun osorako jateko goxo-goxoa eskaintzen du-te, kapitainak berak prestatua. Gainera, nahi izanez geroitsaso zabalean bainua hartu daiteke eta arrantzan egite-ko aukera ere izaten da. Tentagarria irudituz gero IsabelGuzmanekin hitz egin behar da informazio gehiago izate-ko: 696 57 02 17

Ez ahaztu zorabioaren aurkako pilula!

ko utik1

1

Page 12: 53 - 2005 uztaila

ESKER ONEKO IRRIBARREA HERRITAR GUZTIEI ESKAINTZEN DIENARROAKO IRAKASLEA

Maribel Peñacoba Araco, Burgosko Briviescan jaio zen duelahirurogei urte, dendari familia batean. 1972an Euskal Herriraetorri zen irakasle. Arroabeko eskolan 33 urte pasa ondoren,erretiro garaia iritsi zaio bat-batean bezala. Ofizialkiabuztuaren amaieran pasako da erretiratuen koadrilara.Maribelek hainbeste urtetan Arroarekin izan duen loturahorren xehetasunak eta nondik norakoak danbolinenorrialdeetara ekarri nahi izan ditugu; eta horretarako astelehenarratsalde baten hitzordua egin eta hantxe aritu ginen jarduniania ordubetez.J

ARROAN HAINBESTE URTE EGIN BADITUZU ERE, AURREZ IRAKASKUNTZAN JARDUNA ZINEN...Bai, Lerma inguruko herri txiki batean bost urte egin nituen irakasle; bost urte haiek osogogorrak izan ziren. Etxera tarteka bakarrik joaten nintzen, oporretan: gabonetan Aste San-tuan, udan... Orduan ez zegoen gaurko erosotasunik. Ez nuen autorik eta komunikazioakere urriak ziren. Etxetik ehun kilometro ingurura zegoen nire lehen eskola hura; gaur egunez da hainbesteko distantzia baina orduan bai.

LERMA, BRIVIESCA ETA BURGOS UTZI ETA NOLATAN ETORRI ZINEN ARROABERA?Seve nire senargaiak, Briviescakoa hura ere, Zumaian egiten zuen lana. Ezkontzeko asmoagenuen eta hemen inguruan eskola-plazarik libre ote zegoen bila ibili ginen. Herri handi sa-marretan (Zumaia, Zarautz, Zestoa, Azpeitia...) ez zegoen lekurik, baina Arroabean bai. Horrela 1972ko iraile-an hartu nuen Arroako plaza eta maisu-etxean jarri nintzen bizitzen. Goiko solairuan beste irakaslea bizi zen,Don Joaquin maisua; nik beheko pisua hartu nuen.

IRAKASLE LANAZ GAIN, BIZIMODUA ERE, ARROAN FINKATU ZENUEN... Bai, 1972ko irailean Arroara iritsi eta hurrengo martxoan ezkondu egin ginen eta hortxe, maisu-etxean, orainKultur Etxea dagoen toki horretan bizi izan ginen hamar urtez. Gure bi semeak ere hemen jaio ziren, Arroan.Gero, Zumaiara joan ginen bizitzera eta harrezkero handik etorri izan naiz eskolara.

DUELA 33 URTE ZER ERATAKO ESKOLA ZEGOEN ARROABEAN GALDETU GENION MARIBELI... Ni hona etorri nintzenean, bi irakasle eta berrogei bat ikasle izango ginen guztira. Aurretik

maisu bakarra zegoen, Don Joaquin, urte pila zeraman Arroan. Urte ba-tzuk geroago jubilatu egin zen, nik ere urte pila bat egin ditut, eta orainLehen Hezkuntzan dagoen Marije lankideak ere ia hogei urte darama-tza hemen. Orduan, zerbait berezia dauka herri honek, oso abegitsuada hemengo jendea.

ETA ORAIN, ZENBAT LAGUN ZABILTZATE ARROAKO ESKOLAN? Orain 22 haur dabiltza hiru gelatan banaturik, gela bat Haur Hezkun-tzakoa eta bi Lehen Hezkuntzakoak; bi irakasle definitibo gaude, lanal-di osoan dabilen beste bat Haur Hezkuntza eta ingelesa ematen, eta es-pezialistak, beste eskola txiki batzuekin konpartituta (heziketa fisikokoa,heziketa berezikoa, musikakoa...).

MARIBELEN ERRONKETAKO BAT EUSKARA IZAN DA... Hona etorri nintzenean dena erdaraz ematen genuen, jakina, 1972an...Gero konturatu nintzen euskara ikasi beharra zegoela eta Zarauzko bar-netegian egin nituen bi urte. Senarra eta umeak utzi eta aste guztia hanpasatzen nuen. Lehenago nire aldetik ikastaro batzuk egin nituen euskaraikasteko: Zumaiako klase batzuetara joan nintzen, hemen ere bai neskabatekin... Baina horrela ez da behar bezala ikasten, serio hartu beharra

ardunianmaribel

Page 13: 53 - 2005 uztaila

zegoen, eta horregatikerabaki nuen barnetegi-ra joatea. Barnetegikoabukatu nuenean, larun-batero Bergarara joanezibili nintzen, eta EGA ti-tulua atera nuen1988an. Ze poza hartunuen! Gogorra izan zen.Horrela, orain dena eus-karaz ematen dugu as-paldiko urteetatik. Au-zoa ere, garai batetik as-ko euskaldundu da.

EZ AL DUZU INOIZ TENTAZIORIK IZAN BESTE NONBAITERA JOATEKO? AU-KERAK IZANGO ZENITUEN...Bai aukerak izan ditut, baina hain pozik ibili naiz hemen, ez zait inoizburutik pasa ere egin beste nonbaitera joateko konturik. Hemen sartzendira umeak bi-hiru urterekin eta hamabi urtera arte oso harreman estuaedukitzen dugu, konfiantza handia sortzen da gure artean, familia batosatzen dugu, ikasleak nire seme-alabak izango balira bezala dira. Osomaitagarriak dira hemengo ikasleak. Eskola txikiak oso gauza berezia di-ra, hemen etxean bezala zaude; gurasoen babesa duzu, maitasuna...

ESKOLA TXIKIAK ELKARREKIN HARREMAN HANDIA DAUKAZUE... Bai, horretan ere asko aldatu da. Ni etorri nintzenean Arroanbakarrik geunden eta orain inguruko beste eskola txikiekin ha-rreman handia daukagu, Oikiakoekin, Aizarnakoekin, Aizarna-zabalgoekin... Irakasle espezialistak konpartitu egiten ditugu etaurtean zehar egiten ditugun hainbat irtenalditara ere elkarrekinjoan ohi gara. Ikasleentzat oso onuragarriada. Gipuzkoako Eskola Txikien jaia ere ur-tero ospatzen dugu. Oso esperientzia politada.

ZU POZIK IBILI ZARA HEMEN, BAINA HAIN-BESTE OMENALDI ETA ESKER ON JASO DITU-ZU BAI ARROAN, BAI ARROATIK KANPO;

ZUK ERE ZERBAIT EMANGO ZENUEN... Niretzat hemengo lana oso erraza izan da, gauzaonak bakarrik esan ditzaket hemengo bizimo-duaz, oso-oso ondo bizi izan naiz hemen, bene-tan. Ez da esateagatik, e! Sentitzen dudan beza-la esaten dut. Bukaerako hau, berriz, izugarriaizan da, hasi Elgetan eta gero hemen bertanArroan egin dizkidatenak! Ez nuen espero, be-netan. Ez dut uste hainbeste merezi dudanik,niretzat oso erraza izan da, hitz onak besterik

ez dauzkat hemengo jendearentzat. Az-keneko egunean bazkaria eduki genuenhaurrekin. Bukaeran, nik ez nekien ezer,hasi ziren ikasleak bertsoak kantatzen,opariak ematen... ezin izan nion nega-rrari eutsi, oso hunkigarria izan zen.

ETA ORAIN ERRETIROA HARTU ETA AU-RRERA BEGIRA ZER? Ni tarteka etorriko naiz Arroara bisitan,ez izan zalantzarik. Irailean gogorraizango da, hau usteak pena ematen dit.Alde batetik gustura, jubilatu eta lanikegin beharrik ez dut izango... Baina bes-tetik, hau uzteak pena ematen dit. Bainaoraintxe da erretiroa hartzeko une ego-kia, osasunez ondo nago eta neure afi-zioak betetzeko astia izango dut hemen-dik aurrera. Betidanik, margogintza gus-tatu izan zait, baina ez dut denborarikizan eta orain horretantxe hasiko naiz.Zumaian ematen dituzte ikastaro batzuketa izena emango dut; hortik aparte ige-riketa asko gustatzen zait, irakurtzea,paseatzea...

AZKEN HITZ BATZUK ESKATU GENIZKION

MARIBELI, ETA ESKER ONA BESTERIK EZ

DAUKA JENDE GUZTIARENTZAT... Eskerrak eta eskerrak eman behar diz-kiet guztiei. Hemengo umeak oso maita-garriak izan dira, oso jatorrak. Gurasoe-kin ere oso ondo konpondu naiz. Ikasleizandakoak ere gogoan dauzkat, ome-naldi egunean aurreskua dantzatu zida-ten... Gauza onak bakarrik esan ditza-ket, ez daukat inolako arantzarik. Lanki-deak ere oso ondo portatu izan diranirekin. Udala ere eskertu nahi nuke, eznuen espero plaka hura, ilusio handiaegin zidan.

Benetan emakume jatorra Maribel,ez dauka saltzeko Arroabea eta ez

dauzka saltzeko arroarrak. Bere hitzetatik, nabari daoso kimika berezia sortu dela azken 33 urte hauetanMaribel eta arroarren artean.Egin dizkioten oparien artean bat behintzat erakutsidigu, halako harrotasun puntu batekin, agian lotsapixka batekin ere bai. Bere bizitzaren ipuina oparitu

diote arroarrek, bere bizitzako argazkizosatuta. Arroarrak, eta Seve senarra isilpe-an, izan dira ipuinaren egileak eta molda-tzaileak, baina protagonista Maribel: Bazenbehin, Maribel izeneko neskatxa bat... baina berakamets bat zuen IRAKASLE izan nahi zuen...

M anuel Arreg i

1

3

Page 14: 53 - 2005 uztaila

Lasao. Noble familia horren lurretanpinudiak landatu dira. Erabileraindustrialerako ere, lur mugimenduugari egin da bertan eta ortzian kableelektrikoko sarea ikusten da.

Eliza atarian hasiko dugutxangoa. Bertan dago San

Ignazio jauntxo eta santuakatseden hartu omenzuen eserlekua ere.Atseden lekuak gerora-

ko utzi eta frontoi berrira sartu gabe,aurrera jarraitu eta erreka zeharkatu-ko dugu. Trukumango (hala deitzenzaio aldapan eskuinera dagoen base-rriari, baina berezko izena Palankadidu) baserrira doan maldan gora egite-ko arnasa eta ura hartu eta ekin bide-ari. Maldan ezkerrera pinudia dago,baina eskuinean harizti gaztea indar-tsu ikusten da. Trukuman baserrirairitsi eta harrera zaratatsua egingo di-gute bertako atezainek. Zirraragarriada Trukuman petrikilo ospetsuak bereukendu eta enplastoekin gaixotasu-nak eta zauriak sendatzeko ingurukosendabelarrak erabiliko zituela pen-tsatzea. Aldapan gora segi eta eskui-neko bidean gora egingo dugu. Igar-tzara iritsi eta beste harrera bero bateskainiko digute bertako txakurrek.Berriz ere eskuinera jarraituko dugu;bide ertzean urkiak, haritzak eta pi-nuak ikusiko ditugu. Hildako pinu ba-tzuek tente diraute eta haietan zur hi-la jaten duten intsektuak ugaltzen di-ra, baita berauetaz elikatzen direntxoriek eginiko zuloak ere, okilarenzuloak, esate baterako.

Erio Zahar eta Erio Berri artean Ja-bier Peñarekin topo egin genuen.

Bidean aurkitutako belar-meta eta ga-ro belarrak ez dira urrutikoak izango,eta orain ere, sega eskuan dugula iku-si dugu, bide bazterrak txukuntzen.Mendeetan zehar sega izan da base-rritaren tresna eta traktore, belar bo-lak egitea edo zelaiak sistematikokiereitea azken urteotako moda dira.Segaz landutako belardiek duten di-bertsitatea ikaragarria da, ez da adituaizan beharrik horretaz ohartzeko:hartu landare bat, beste bat, bestebat, beste bat... denak desberdinak,hosto luzeak, borobilak, finak, lo-diak... denetik.

Eskuinera segi eta Ezenarro baserriinguruan Lasaora eta Aizarnara

doazen bideen bidegurutzera iritsikogara. Aldapa gorak beherakoak bihur-

H E R R I K O B A Z T E R R E T A N

Elarritzaerrekaren arroanEzker-eskuin,

pinu-baserriak

iibbiillbbiiddeeaarreenn hhaassiieerraaeettaa bbuukkaaeerraa

LASAO ERREKAREN INGURUAN EGINGO DUGU HILABETE HONETAKO TXANGOA.ERREKA EDER HORREK EZ DU UR EMARI IZUGARRIRIK, BAINA EZ DA URIK

GABE GERATZEN ETA HORRELA, BERTAKO BIZIDUN ASKOREN IRAUPENA

ZIURTATUTA DAGO, ORNOGABEENA ETA ARRAIN TXIKIENA, BESTEAK BESTE.HARANAREN EDO ARROAREN EZKER ETA ESKUIN ALDEEK OSO ERABILERA

DESBERDINA DUTE. ESKUINEAN, BASERRI INGURUKO NEKAZARITZA GARATZEN DA;ZELAI, LARRE ETA BASOTXOAK DIRA UGARIEN. EZKERREAN BERRIZ, BASOGINTZA

INTENTSIBOA, INTSIGNIS PINUA USTIATZEN DA GEHIENBAT.

Lasaoko auzoa San Milianeko markesgoaren inguruan eraikitakoa da eta elizaere beraien kapila izateko eraiki zuten. Oinordekorik gabe gelditu zen noble

familia hori eta, gaur egun, industria gune eta zentral elektriko gune bihurtu da

Page 15: 53 - 2005 uztaila

LL aassaaookkoo MMiigguuee ll IInnggaa ll aa tt eerr rraannGizona nora andrea hara. Ezin ukatu askotan horrela

izan ez denik eta oraindik ere horrelaxe gertatzen ez de-nik. Bada, XVI. mendean Lasaoko Miguelek alderantziz-koa egin zuen, emazteari segika Ingalaterrara joan zen.Lasaoko lizentziatua, Maria Jesus Magaña Ondartza damaerrenteriarrarekin ezkondu zen eta emakumea Ingalate-

rrara joan zen Errege Katolikoen alabaren, Aragoiko Ka-talinaren, dama eta zerbitzari izateko. Hogei urte bainogehiagoz egin zuen lan erreginarentzat. Katalinak biga-rren senartzat hartu zuen Enrike VIII.a, baina hau ba-nandu egin zen eta Ana Bolenarekin ezkondu. ClementeVII.a Aita Santua adi zegoen eta ez zuen onartu Katalina-ren eta Enrikeren arteko banaketa. Enrike VIII.ak ideia bi-kaina izan zuen ordea: Eliza Katolikoarekin hautsi eta Eli-za Anglikanoa sortu zuen, bere burua aita santu izendatuzuen eta berak izendatutako artzapezpikuak Katalinareki-ko dibortzioa eman zion.

Lasaoko Miguelekin hasi eta kulebroi honetan zergatiksartu garen galdetuko duzue honaino iritsi zareten

irakurleak. Bada, Lasaoko Miguelen emaztea saltsa hone-tan oso-oso adi zegoelako. Enrike VIII.ak Eliza Katolikoariondasunak kendu zizkion eta Lasaoko Miguelen emazteMaria Jesusek, zerbitzera joandako emakumeak, hainbatpieza sakratu "hartu" eta itsasoa zeharkatu omen zuen.Itsasoan ekaitzak harrapatuta larri ibili omen ziren eta"hartutako" gurutze bat uretara botatzea pentsatu zuten,mirariaren zain-edo. Halaxe, itsasoa kolpera baretu etaetxera onik iritsi omen ziren. Maria Jesus Magaña Ingala-terran hil zen 1554. urtean, baina aurrez Lasaoko Mi-guelek eta berak Francisco izeneko mutikoa izan zuten.

L iern i Arr ie ta , On in tza I rure ta

tzen dira eta errekaren beste aldean pinuz estalitakogainak ikus daitezke. Pinu sail batzuk gazteak dira eta1.600 zuhaitz inguru daude hektareako eta besteak,helduak dira, 30-35 urtekoak, 260 zuhaitz gelditzendira hektareako. Basogintza ere ez da ofizio erraza,basoak zerbait emango badu badauka bere lana. Lurraprestatzeaz gain, lehenengo urteetan azpibasoa garbi-tu eta entresakak edo mozketak egin behar dira etapare bat urtetan inausketak egin behar izaten dira.Horretaz gain, izurriteei ere aurre egin behar zaie; hordira Hylobius-ak (zuhaitz gazteei kalte egiten dietengurgurio izeneko intsektuak) eta prozesionaria ospe-tsua.

Zelai, larre eta pinudiak zeharkatu eta maldan be-hera segi berriro Elarritza edo Lasao errekarekin

topo egin arte. Erreka garbi eta polita da lizarrez etapanpanoz inguratutako zuhaitz zerrenda dotoreare-kin. Udako bero itogarrienetan ere fresko egoten dahor. Eskuinean, pinudien artean, Lawson altzifreakere ageri dira. Konifero hori 60 urteak kunplitutamozten da eta daukan erresistentziagatik, pisu arina-gatik eta neurri txikiko adabegiengatik bere zura osopreziatua da eraikinetako egituretarako. Patxada ede-rrean, errekan behera, azeribuztana bezalako iratzeenondoan ibili gara. Lasaora itzuliko gara Otola eta Ela-rritza baserriak igaroz. Zibilizazioak eragindako lurmugimenduetara itzuli aurretik (mendia ebakita dago)ur freskagarria darion iturria igaroko dugu.

Berehala iritsiko gara Lasaora eta txangoa amaituzaigun arren, leku ederrak gozatu ditugun ustea

dugu eta hurrengo batean berriro egitekotan gelditugara. Beharbada bizikletarekin hurrena. Horra desa-fioa.

51

Elarritza goena

Page 16: 53 - 2005 uztaila

MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAKerrebelatu digi ta la eta karreteakarnet argazkiak: NAN, gida baimena...estudioko argazkiak

Page 17: 53 - 2005 uztaila

71

••TURISMO BULEGOA

Opor hauetan, turistentzat eta urrutira joan gabe gurebailara eta Euskal Herria ezagutu nahi duten herrita-rrentzat, irekita dago turismo bulegoa udaletxeko be-heko solairuan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera goi-zez 9:00etatik 10:45era eta 12:15etik 14:00etara etaarratsaldez 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan berriz,goizeko 10:00etatik 13:00etara.

••EKAIN FUNDAZIOA

Kudeaketa tekniko eta administratiboak aurrera erama-teko, IDOM enpresa kontratatu du Ekain Fundazioakbi urterako. Apirilean ireki zen lan horretarako enpre-sak aurkezteko epea, eta interesa askok agertu dutenarren IDOM izan da azkenen aurkeztu den bakarra. Biurteko tartean gehienbat erreplika ireki aurreko lanezarduratuko da enpresa hori. Denbora hori pasa ondo-ren, beste deialdi bat egingo da kudeaketa ekonomiko-az eta kulturalaz arduratuko den enpresa bat aukera-tzeko.Ekain Funda-zioaren2005eko au-rrekontua ereonartu zen;2.600.000 eu-ro. Aholkulari-tza teknikoa-ren kostuak,Lili jauregiarenestudio arkeo-logikoa (nola-koa zen jakin nahi da, zaharberritze lanak egiteko),erreplika barruan egingo den museo txiki baterakogaien azterketa eta aurten Renaud Sansonen taldeakegindako erreplika barruko lanak ordaintzeko izangoda diru hori.Diru horrez gain, beste 600.000 euro erabiliko ditu Fo-ru Aldundiak Zestoatik erreplikara doan gaur egungobide nagusia egokitzeko.

u d a l e k o b e r r i a k Tokiko Agenda 21ek, guztion bizi-kali-tatea hobetzea du helburu, ggaarraappeenniirraauunnkkoorrrraaren bidez.

ZZEERR DDAA GGAARRAAPPEENN IIRRAAUUNNKKOORRRRAA??Garapen iraunkorra, etorkizuneko be-

launaldiak arriskuan jarri gabe, oraingobelaunaldien beharrak asetzen dituen ga-rapena da. Gizarte-justizia, ekonomia etaingurumen orekatua lortzean datza.

MMOOMMEENNTTUU HHOONNEETTAANN NNOOLLAAGGAAUUDDEE ZZEESSTTOOAANN??

Udalerriaren ddiiaaggnnoosstt iikkoo bat egin daeta helburu batzuk proposatu dira. OrainZestoako EEkkiinnttzzaa PPllaannaa egiteko garaiada, beharrak eta lehentasunak aztertuz.

NNOOLLAA PPAARRTTEE HHAARR DDEEZZAAKKEEGGUU??Uztailean zehar Udaletxean mahai tek-

nikoak egin dira. Bertan, datorren urtee-tan herrirako planteatuko diren ekintzakeztabaidatu dira. Teknikariek, politikarieketa zenbait eragilek hartu dute parte. Le-henengo mahaian, ingurumena, inguru-men zerbitzuak, mugikortasuna, planea-menduak eta udal kudeaketetako iraun-kortasun irizpideak landu ziren.Bigarrenean berriz, arlo sozio-ekonomi-koa, komunikazioa, sentikortzea eta he-rritarren parte hartzea.

IIrraaii lleeaanneeddoo uurrrriiaann,,hheerrrrii ttaarrrreennppaarrtteehhaarrttzzeeffoorrooaa antola-tuko da eta herritar guztiak gonbidatutazaudete.

INFORMAZIO GEHIAGO: Tel. 943 89 00 45

www.urolakosta.orgagenda [email protected]

ZZEESSTTOOAAKKOO AAGGEENNDDAA 2211EE KK II NN TT ZZ AA PP LL AA NN AA

Page 18: 53 - 2005 uztaila

uzTTAAIILLAA

29 OOSSTTIIRRAALLAA

22:30ean, IPAR HAI-ZEA musika taldea, udaletxeazpian. Oso jende gazteakosatzen du taldea, baina es-karmentu handikoak diradenak ere: Beñat Agerabide(Aduna, 17 urte, ahotsa), Mi-kel Lazkano (Zarautz, 17 ur-te, gitarra), Aitor Amilibia(Zarautz, 18 urte, gitarra),Mattin Ostolaza (Zarautz, 17urte, baxua) eta David Go-rospe (Zarautz, 15 urte, bate-ria). Gorospek Donostiakojazzaldian ere hartuko duparte nazioarteko musikariospetsuekin: Daniel Amat(Kuba, pianoa), Julio Andra-de (Venezuela, kontraba-xua), Victor de Diego (Bil-bao, saxoa), Diego Alvarez(Venezuela, perkusioa)...

abUUZZTTUUAA

San Lorenteko jaiak

10 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

San Lorente eguna.

Amabirjinak Aizarnan

14 IIGGAANNDDEEAA

Eguerdiko 12:00etan txupinazoa jaiei hasiera emate-ko. Arratsaldeko 17:00etan ume jolasak. Gauean, herri afa-ria (arkumea burruntzian) eta Laja, Eguren eta Ziolar.

15 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Amabirjin eguna. 11:00etan meza nagusia. Ondo-ren, zaharrentzat hamaiketakoa. 12:30ean pilota partiduak.18:00etan herri kirolak. Gaueko 22:00etan Xukan taldearen"Kupeletan erronkan" emanaldia frontoian. Ondoren Saioaeta Leire trikitilariak.

16 AASSTTEEAARRTTEEAA

Oilasko biltzea. Goizeko 8:00etan aterako dira gaz-teak plazatik eta baserriz baserri goiza pasa ondoren13:30ak aldera iritsiko dira plazara zahagi dantza eta au-rreskua dantzatu ondoren bazkaria izango dute oilasko bil-tzaileek. 16:30ak aldera plaza inguruko etxeak pasako di-tuzte. Gaueko 22:30ean Epelde eta Larrañaga trikitilariak.

19 OOSSTTIIRRAALLAA

22:00etan, plazan,Zinea Izarpean: "Sorgin batetxean".

26 OOSSTTIIRRAALLAA

Bat Gehio musikataldea. Diasporan zebileneuskaldun talde bat Bar-tzelonan elkartu zen 90.hamarkadaren bukaeran.2002ko irailean, BiharAgian maketa argitaratuzuten eta Kataluniako en-tzuleen aurrean aurkeztu,Bartzelonako Borne auzo-ko lokaletan. Egitasmoasustraitzen ari zen eta Pai-sos Catalanseko musikarie-kin sendotu zen taldea.Baionako Gazte Leiholehiaketa irabazi ondoren,taldea buru belarri hasizen lehen disko luzea izan-go zenaren ekoizpenare-kin. Hainbat musikarirenlaguntzaz popa, jazza etaflamenkoa nahasten dituenmestizaia lortu dute Dias-por han izeneko lanean.

irAAIILLAA

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

22:00etan, OSKORRI musika taldea, plazan.

04 IIGGAANNDDEEAA

Zaharren eguna. Xukan taldearen eskutik,dantza, trikitixa eta bertsolaritza uztartzen dituen"Iturrian zer dago?" emanaldia. Ikuskizuna aintzina-ko labadero batean suertatzen den sedukzio artisti-koa da. Bertan egingo dute topo, arropak garbitzerajoan diren ama-alabak eta baserritik, perira bidean,muturra berotu ondoren ur tragoxka bat egitera doa-zen aita-semeak.

••Irailaren 7an, 19:00etan Amabirjin jaiak hasikodira eta 11ra arte luzatuko dira. Zezenketak 8an

eta 9an izango dira, pilota partida 8an, paella jana10ean eta umeen eguna 11n.

a g e n d a

Zestoa ezagutzeradatozenei"Zestoa"erakutsi:LiliJauregia,Beduako lonja,Altzolarats,...eta euskara

TURISTEI ERE

"KAIXO"!

Page 19: 53 - 2005 uztaila

porrusalda MM II GG UU EE LL SS AA NN TT AA MM AA RR ÍÍ AA ..

SS aa nn dd ww ii cc hh aa kk

91

Sandwich bat nola egiten den azaltzea ez du inolako zentzurik, ez-ta? Bakoitzaren gustuen araberakoa da osagaien kantitatea eta bakoi-tzak ikusiko du zer kendu edo zer gehitu. Ogia aukeratzeko orduan,kontuan hartu gaur egun merkatuan dagoen ogi aukera: integrala, ze-realak... Eta jakina, ideia horiek guztiak berdin-berdin balio dute edo-zein bokata egiteko.

UDARA HELDU DA! HONDARTZA, IBILALDIAK, OPORRAK ETA FESTAK BERTAN

DITUGU. OHIKOA IZATEN DA, EGURALDIAK HALA BAIMENTZEN DUELAKO, OTOR-DUAK ETXETIK KANPO EGITEA: PATATA TORTILLA DELA, PAELLA DELA ETA, BATEZ

ERE, BOKATAK ETA SANDWICHAK. AZKEN HORIEK, GEHIENETAN, YORKEKO UR-DAIAZPIKOZKOAK EDO GAZTAZKOAK EDO BEGETALAK IZAN OHI DIRA. BAINA

SANDWICHAK, BESTE JANARI GUZTIAK BEZALAXE, MILA ERATARA PRESTA DAITEZ-KE. HEMEN HAINBAT ERREZETA ETA IDEIA "BERRI" LUZATZEN DIZKIZUET ETA

ZUEN ESKU GERATZEN DA PRAKTIKARA (EDO BESTE ERA BATERA ESANDA, SABELE-RA) ERAMATERA. ON EGIN!

M e n d i z a l e e n t z a t w e b g u n e a i n t e r e s g a r r i a k :

w w w . m e n d i k o w e b . c o m

w w w . p y r e n a i c a . c o m

w w w . e s k a l a d a . n e t

w w w . u i a a . c h

Z e r d a . . . W I - F I ?( W I r e l e s s F I d e l i t y , " k a b l e r i k g a b e k o f i d e l i t a t e a " ) :Te k n o l o g i a h o r r e n e z a u g a r r i g a r r a n t z i t s u e n a , a p a r a t ue l e k t r o n i k o e n a r t e k o k a b l e r i k g a b e k o k o n e x i o a d a .I r r a t i - u h i n m o t z e n b i t a r t e z e g i t e nd a e t a g a u r e g u n o s o o s p e t s u ae g i t e n a r i d a , t e k n o l o g i a h o r r e nb i t a r t e z e t a m a k i n a e g o k i a ke r a b i l i z , I n t e r n e t e n k a b l e r i k g a b ek o n e k t a g a i t e z k e e l a k o .

Idiazpi auzunean 8888eskailera-maila daude

Negua ez bada negu, udak ere huts.Den negu, den uda, beti da arropa lagun ona.Uztaileko eguzkiak, ondoko ardoari indar.Abuztuko lehenengo eguna nolako, ilbeltza halako.

EEIIFFFFEELL SSAANNDDWWIICCHHAA

OSAGAIAK:-OGIA

-FOIE-GRAS EDO PATEA

-TIPULA

-XAFLATUTAKO ARRAUTZA EGOSIA

-TOMATE FRESKOA

SSAANNDDWWIICCHH IITTAALLIIAARRRRAA

OSAGAIAK:-OGIA

-GAZTA

-TXANPI EGOSIAK EDO FRIJITUAK

-TOMATE FRIJITUA

-OLIBAK (BELTZAK BADIRA HOBE)-OREGANOA

SSAANNDDWWIICCHH HHAAWWAAIIIIAARRRRAA

OSAGAIAK:-OGIA

-ANANA (PIÑA) ZATI TXIKITAN

-URDAIAZPIKO EGOSIA (YORK)-GAZTA

-LETXUGA HOSTOAK

-SALTSA (MAIONESA, ZIAPEA, TABASKOA ETA TXIKITUTAKO

TIPULAZ EGINA)

HHEEGGAALLUUZZEE SSAANNDDWWIICCHHAA

OSAGAIAK:-OGIA

-HEGALUZE TXIKITUA ETA TOMATEAZ EGINDAKO NAHASKETA

-ARRAUTZA EGOSIA

SSAANNDDWWIICCHH BBEERREEZZIIAA (( II ))OSAGAIAK:-OGIA

-INDIOILARRA

-MANGOA

-JOGURTA

-AZUKREA

SSAANNDDWWIICCHH BBEERREEZZIIAA (( II II ))OSAGAIAK:-OGIA

-INDIOILARRA

-SALTSA (BROKOLIA, PIPERRAUTSA ETA JOGURTA)-KAKAHUETEAK

Page 20: 53 - 2005 uztaila

kontuan hartu euskararekin konprometitzen dena