6. Proba

7

description

6. Proba. IRATI IBAIA. Irati Ibaia ikustera Ariztibarreneko arroilara joan gara, Natur erreserba den gune batera. Guk presa baten ondoan jarri gara. Aurretik atzera: Aintzane, Mikel, Mikel, Julen, Peio, Joanes, Javi. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of 6. Proba

Page 1: 6. Proba
Page 2: 6. Proba

     

Irati ibaira hurbildu garenean Aribeko errota ezautu izan dugu. Kasu honetan, beste modu batetan kokatu gara, eskuinetik ezkerrera: Julen, Mikel, Mikel, Peio, Javi, Aintzane, Joanes.

Irati Ibaia ikustera Ariztibarreneko arroilara joan gara, Natur erreserba den gune batera. Guk presa baten ondoan jarri gara. Aurretik atzera: Aintzane, Mikel, Mikel, Julen, Peio, Joanes, Javi.

Page 3: 6. Proba

     

1. IBAIAREN DESKRIBAPENAIrati ibaia azken mendean erabilera ugari ditu, deigarriena Ameriketako emigranteak ekarri zutena, Domingo Elizondoren eskutik. Haien Irati zeritzon enpresa eraiki eta hiru produkziora zuzendua izan zen: elektrizitatea, egurraren salmenta eta Trena (Irati trena). Horretarako Irabiako urtegia eraiki zuten, horrela Irati Oihanean hustiatzen zen egur guztia horrela ateratzen zuten. Urtegia ireki eta bertan pilatzen zen egur guztia ibaiaren urek garraiatzen zuten.

Geroago zentral hidroelektrikoak eta ur kanalak eraiki ziren elektrizitatea lortzeko. Gaur egun Aezkoako ibarra eta Oroz Beteluko elektrizitatea dator. Aurretik errotak zeuden,horretarako ibaian presak eraiki ziren. Errota hauek irina ehotzen zuten egunez eta elektrizitatea sortu gauez.

Azkenik Agoitzen zurgindegi bat eraiki zen, zura hura mozteko, ikatza egiteko eta alkohola lortzeko. Irati trena material hau salmenta guneetara eramateko eraiki zen. Nahiz beranduago pertsonak garraiatzen zituen. Trena elektrikoa zen, uratik lortutako elektrizitatea. Penintsulako lehen tren elektrikoa.

Gaur egun presak arrantza toki hoberenetarikoak dira

Page 4: 6. Proba

2. KOKATU ZUEN IBAIA

Irati ibaia Zaraitzuko ibarran jaiotzen da, Nafarroako ipar mendebaldean. Oriko magaletik heltzen den Urtxuri ibaia eta Okabeko menditik (Baxenafarroa) heltzen den Urbeltzek sortzen dute Irati ibaia Eurtako Amabirginan (Irati Oihanaren barruan).

Ondoren, ibaia Irabiako urtegian sartzen eta handik ateratzekoan Orbaitzeta, Orbara, Aribe, Olaldea, Orotz Betelu, Artozki (Itoitzeko urtegiaren ur azpian), Itoitz (ur azpian), Agoitz, Ekai, Aos, Murillo de Longida, Artaxo, Grez, Artieda, Arripodas, Irunberri eta Ledea. Irati ibaia Ledean Aragoi ibaiarekin lotzen da. Hortik aurrera, Zangotza aldera, Aragoi ibaia izanen da. Gero Ebro ibaitik aurrera Mediterraneo Itsasoan isuriko ditu urak.

Irati ibaia Garralda herritik hurbil igarotzenda, Aribe herritik. Ibaia 10km gorago jaiotzen da, beraz ibaiaren goi ibilguan gaude. Ibaiaen zabalera 8 metro gutxi gora behera ditu eta gure sakonera 1-2 metro tartekoa da.

Zenbait ibaiek eta aunitz ematen diote ura bidean. Ibaiak bakarrik aipatuko ditugu: Urrobi ibaia Nagoreko Itoitzeko urtegian, Erro ibaia Aos herrian, Areta ibaia Arripodasen.

Page 5: 6. Proba

Ibai ondoan ez zen kiratsarik somatzen, ez eta ibai hilik ikusten. Gaur ibaia handituta dabil, euria gelditu gabe eta Aste Santuan botatako elurren ondorioz, beraz aparra ikusten da baina naturala dela uste dugu. Ez da olio edo koiperik ikusten ibaian baina uraren kolorea ez da berezko urdin berdea, marroi eta berde iluna dator.

Ibai ertzean sahatsak, aritzak eta urritzak ikusten dira. Berezko landaredia da. Ibaia begiratzen genuen bitartean basateak, ur zozoa, lertxuna eta ubarroi handiak ikusi ditugu.

Gure ustez oso osasuntsu dago Irati ibaia gure herritik denean.

3. IKUSIZKO AZTERKETA

Page 6: 6. Proba

Irati ibaiaren egoera hasiera honetan oso ona da, Kutsadura arrastorik ez da ikusten. Ertzeetako landaredian berezkoa da eta bertan bizi diren zenbait hegazti genituen (basateak, ubarroiak, lertxunak...) eta oraindik amuarraiak arrantzatzen dira ibaian.

Aintzineko garaitik erabili izan da ibaia, elektrizitatea sortzeko (errota eta zentral hidroelektrikoa) eta egurra ibaian jeisteko (almadiak eta barrankeoa).

4. HAUSNARKETA

Irati Ibaia Ariztibarrenako Poxea

Page 7: 6. Proba

Dena dela, Irati ibaian zenbait eraikuntza garrantzitsu egin dira haien artean bi urtegi. Bat ibaiaren sorreran, Irabiako urtegia, 1914ean eraikia Irati oihanan mozten zen zura guztia ibaian behera jeisteko “barrankeoan”. Bigarrena ibairen erdi ibilguan 2003an Itoitzeko urtegian. Azken horrenbeste istilu sortu duen urtegia.

Bestetik eta irudian ikusten den bezala, zenbait pista eraiki dira ibai ertzean.

Irati Ibaia handituta Aribe herria zeharkatzen