6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa...

22
“Zu eraztun hori bezalakoa zara, baliotsua eta bakarra. Eta horrelakoa zarenez, egiazko adituak baino ezin zaitu balioztatu. Zergatik zabiltza, bada, hor zehar, edonork zure benetako balioa aurki dezan nahian?” SEFARDIEN IPUIN HERRIKOIA 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

Transcript of 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa...

Page 1: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

“Zu eraztun hori bezalakoa zara, baliotsuaeta bakarra. Eta horrelakoa zarenez, egiazkoadituak baino ezin zaitu balioztatu. Zergatikzabiltza, bada, hor zehar, edonork zurebenetako balioa aurki dezan nahian?”

SEFARDIEN IPUIN HERRIKOIA

6 . u n i t a t e d i d a k t i k o a

Arazo eta nahastepsikopatologikoak haurtzaroan

Page 2: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

Egoera horri garrantzirik ematen ez badiogu (“haurhori oso bihurria da”), haurraren sufrimenduagutxiesten eta haurrarentzat oso mesedegarriizango litzatekeen laguntza ukatzen ari gaitezke.

Aitzitik, egoera horri gehiegizko garrantzia ematenbadiogu, inguruko helduentzat txarra izan daiteke-en edozein jokabide patologiko bihur dezakegu.Hiperaktibotzat jotzen den haurrak etiketa horierraz eraman dezake berarekin garapen osoanzehar. Hori, batzuetan, are kaltegarriagoa izan dai-teke haurrarentzat, zeren haurraren jarduera etaharreman guztiak baldintzatuta egon baitaitezke.Haur horren edozein jokabide justifikatzeko hona-ko hau esango dugu: “Haur hiperaktiboa da eta...”.

� Patologikoak izandaitezkeen jokabideei aurreegiteko esku-hartzepsikologikoa erabiltzeariburuzko irizpideak

Haurtzaroko jokabide anormala eta patologikoa zehaz-teko zailtasunak eta berezitasunak ahaztu gabe,honako hiru alderdi hauek kontuan hartu behar ditugu:

Jokabide-nahastea duen haurra ez da psikologoa-rengana bere kabuz joango. Haurraren hurbilekohelduak (gurasoak, tutoreak edo hezitzaileak)izango dira euren iritziz laguntza behar duenhaurrarentzat laguntza eskatuko dutenak.

Askotan, haurraren hurbileko helduentzat anorma-lak diren jokabide horiek, eurek nahi edo esperoduten jokabidearekin bat ez datozenak izan ohidira, eta ez dute zertan patologikoak izan. Adibi-dez, oso zorrotzak, gogorrak eta estuak diren gura-soek seme-alabarentzat laguntza eska dezakete,haurraren jokabidea biziegia edo diziplinarik gabe-koa dela pentsatzen dutelako. Kasu honetan, agian,gurasoen jokabidea aztertu beharko litzateke.

Haurra, bere buruaz ezer gutxi dakien gizakia daeta sentitzen duena eta gertatzen dena adierazte-ko zailtasunak ditu, eta horrek are zailago egitendu jokabidea normala edo patologikoa den zehaz-tea. Beraz, psikologiako profesionalek helduekinerabiltzen ez dituzten terapiak erabiltzen dituztehaurrekin. Terapia horiek, batez ere, hizkuntzanoinarritzen dira. Zenbaitek haur txikiekin jolasarenedo marraztearen teknika erabili ohi dute.

Laburbilduz, oso zaila da normala eta anormala edopatologikoa zer den zehaztea, batez ere haurrarenjokabideari dagokionez.

128 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

6.1. Jokabide normala etajokabide patologikoa

Jokabide patologikoa zer den jakiteko, lehenbizi, argiizan behar dugu jokabide normala zer den, eta normal-tasuna beti zerbaiten arabera ezarri ohi da.

Irizpideak irizpide, adibidez, ohiko jokabidea (hau da,batezbesteko estatistikoaren edo gehiengoaren arabe-rakoa dena) jo dezakegu normaltzat. Beste batzuetan,normala osasuntsua dena izango da, eta beste zenbaitkasutan, normala utopikoa dena izango da.

Azken irizpide horren adibide, ikasgelan maisuakjarduera jakin bat egiteko jarraibideak ematen ditueneangertatzen dena da. Hezitzailearentzat jokabide normalaegin beharrekoa lehenbizikoan ulertzea izango litzateke,baina hori haur gutxi batzuek baino ez dute lortzen.

� Garapen normala etajokabide patologikoa

Haurtzaroan jokabide patologikoa zer den ulertzeko,gizakiaren garapen ebolutibo normala zer den jakinbehar da, zeren adin jakin batean normalak direnjokabideak, beste adin batean patologikoak izan baitai-tezke. Adibidez, 18 hilabeteko haurrak esfinterrak ezkontrolatzea normala da, baina 6 urterekin jokabidehori patologikotzat jo daiteke.

Liburu honetako aurreko kapituluetan ikusi dugunez,autoreak eta pentsamendu-korronteak ez datoz bathaurra ikusteko eran.

Freud, Piaget, Wallon edo Vigotsky ez datoz bat haurrakhazteko eta garatzeko egiten dituen prozesuei dagokie-nez. Beraz, autoreotako bakoitzak, adin bakoitzeannormala den jokabidearen definizio desberdina ezarrizuen. Eta gauza bera gertatzen da, autore bakoitzakhaurraren jokabide patologikoari buruz duen iritziarekin.

Bestalde, haur-psikopatologia, hau da, haurtzaroanizaten diren nahaste psikologikoen diagnostikoa etatratamendua aztertzen duen zientzia oso berria delakontuan hartu behar da. Urte askotan, helduen psiko-patologiari dagozkion irizpideak erabili izan dira,nahaste psikopatologikoak zituzten haurrekin lanegiteko, haurra gizonezko edo emakume txiki batbesterik ez balitz bezala eta bere garapenari dagoz-kion ezaugarriak kontuan hartu gabe.

Haurraren jokabideari dagokionez, beraz, oso zaila danormala edo anormala (patologikoa) zer den zehaztea.

Demagun, adibidez, haur bat oso bizia eta esan txarre-koa dela. Normaltzat jo daitekeen jokabide hori zeinunetatik aurrera joko dugu anormaltzat?

Page 3: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129

6.2. Arazo psikopatologikoaketa jokabide-nahasteakhaurtzaroan

� Arazo psikopatologikoeneta jokabide-nahasteenarteko desberdintasunak

Arazo psikopatologikoa eta jokabide-nahastea termi-noak bereizteko zailtasunak daude. Batzuetan gauzabera adierazteko bata zein bestea erabili ohi dira,baina, egia esan, jokabide-nahastea gizakiak jasandezakeen arazo psikologikoetako bat da.

Terminoak nahastearen arrazoia, alde batetik, arazoeta jokabide hitzek duten esanahi zabala da, eta,bestetik, aurreko atalean ikusi dugunez, normala etapatologikoa dena zehazteko dagoen zailtasuna da.

Premisa horien arabera, jokabidearen eraginez,haurrak berak eta ingurukoek sufritzen duteneaneta, horrez gain, haurraren oraingo eta etorkizune-ko gaitasunak mugatzen direnean, haur horrekarazo psikopatologikoak dituela esango dugu.

Arazo psikopatologikoak mota askotakoak izan dai-tezke: elikadura-arazoak, ezabatze-arazoak, loarenarazoak, arazo afektiboak, jokabide-arazoak...

Bestalde, haurraren jokabide-eredu iraunkor etaerrepikakorraren ondorioz, besteen oinarrizkoeskubideak edo bere adinean haurrak bete behardituen gizarte-arauak hausten direnean, haurrakjokabide-arazoak dituela esango dugu.

Beraz, “jokabide-arazoa” terminoa, batzuetan, gaizkierabili ohi da, batez ere bestelako arazoak dituztenhaurrengan erabiltzen denean; adibidez, inolakogizarte-araurik hausten ez duten edo, haustekotan,damutzeko eta konpontzen saiatzeko gaitasuna dutenhaur geldiezinengan edo oldarkorrengan.

Beste era batera esanda, gizakiak izan ditzakeenarazo psikopatologiko edo portaera-arazo ugarietakobatzuk, “jokabide-arazoen” taldean sartzen dira.Jokabide-arazo horiek, gizarte-arauak hausten ditueneta/edo besteen eskubideak bortxatzen dituenportaera-eredu iraunkorrari dagozkio.

Hezkuntza-arloan ohikoa den nahaste hori argituondoren, hemendik aurrera, eta unitate didaktikoosoan zehar, haurtzaroan maizen agertzen direnzenbait arazo psikopatologikori buruz mintzatuko gara.

Haurtzaroan mota askotako arazo psikopatologikoak sor daitezke. Adibidez, elikadurari dagozkionez hainbat egon dai-tezke: botaka egitea, jateko gogoa galtzea, haur-anorexia, etab.

Page 4: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

130 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

� Arazo psikopatologikoensailkapena

Haurtzaroko arazo psikopatologikoen eta jokabide--arazoen hainbat sailkapen daude.

Arazo arinen eta larrien araberakosailkapena

Sailkapenetako baten arabera, haurren arazo psikopa-tologiko arinak eta larriak bereizten dira.

Arazo psikopatologiko arinak. Arruntak ere deituohi zaie, maiz sortzen direlako. Iragankorrak diraeta espezialistak parte hartu beharrik izan gabedesagertu egiten dira.

Hona hemen arazo psikopatologiko arinen zenbaitadibide: amorraldiak, arauen aurka jokatzea, jelo-sia, beldurrak, atzazalak jatea, gezurrak esatea etatoteldura fisiologikoa. Ikaskuntza txarrarekin lotzendira eta tentsioa libratzeko era bat dira. Manten-tzen badira, psikologoari kontsultatzea komeni da.

Arazo psikopatologiko larriak. Arazo hauekgehiago irauten dute, espezialistaren laguntzabehar izaten da eta psikopatologia klinikoarenarloan sartzen dira. Arazo larri hauek eragin handiadute haurrarengan eta familiakoengan.

Arazo psikologiko larrien adibideak: autismoa,eskizofrenia, fobiak, elikadura-nahasteak, esfinte-rren nahasteak, loaren nahasteak eta hiperaktibo-tasuna. Zenbait arazo larri nerbio-sistemako ara-zoekin lotuta daude; adibidez, eskizofrenia.

DSM-IV R eta CIE-10 edo ICD10 sailkapenak

Beste sailkapen garrantzitsu bi; izan ere, psikologoklinikoek gehien erabili ohi dituztenak CIE10 edoICD10 eta DSM-IV R dira.

CIE10 edo Gaixotasun Mentalen NazioartekoSailkapena Osasunaren Munduko Erakundeak(OME-k) egin zuen 1992an. Gaixotasun mentalguztien sailkapen orokorra da.

DSM-IV R edo Nahaste Mentalen Diagnostikorakoeta Estatistikarako Eskuliburua Amerikako Psikolo-gia Elkarteak (APA-k) egindako nahaste psikopato-logikoen sailkapena da. Aldizka berrikusten da,patologia berriak sartzeko edo lehendik daudenakaldatzeko.

Adibidez, gaur egun, Internet eta antzeko informa-zioaren teknologia berriak agertu direnetik, lehenezagutzen ez zen patologia berria sortu da:Internetekiko mendekotasuna. Ondorioz, nahasteberri hori diagnostikatzeko irizpideak ezarri beharizan dira.

DSM siglek Diagnostic and Statistical Manual ofMental Disorders esan nahi dute eta R letra (revision,hau da, berrikuspena esan nahi du) 2000. urteanegindako berrikuspenean erantsi zen. Sailkapen hone-tan oso sakon zehazten dira patologia psikologikoakdiagnostikatzeko behar diren irizpideak, batez ere,sintomei, sintomon iraupenari eta nahas daitezkeenantzeko beste patologiekiko desberdintasuneidagokienez. Unitate honetan, DSM-IV R-aren bidez,hainbat patologia diagnostikatzeko irizpideak ezartze-ko eraren adibideak ikusiko ditugu.

Lehen haurtzaroan haurrekportaera-arazo ugari izanbaditzakete ere, jarraian,maiztasunarengatik edohaurraren ohiko ingurunea-rekiko bizikidetzan dueneraginagatik garrantzitsue-nak direnak ikusiko ditugu.

DSM-IV R-aren gauzaonenetako bat etengabeeguneratzea da, Interneteki-ko mendekotasuna patologiaberri gisa sailkapeneansartzeak egiaztatzen duenez.

Page 5: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 131

6.3. Talde-harremanetanarazoak sorraraztendituzten portaera-arazoak

Hiperaktibotasuna eta portaera erasokorra atalhonetan sar daitezke.

� Hiperaktibotasuna

Hiperaktibotasuna eta arreta-falta, hau da, hiperaktibo-tasuna deritzon nahastea, bizitzako lehen urteetanagertzen da (2-6 urte bitartean) eta nerabezaroan arin-du egiten da. Hala ere, haur hiperaktiboen herenaknahaste horrekin zerikusia duten arazoak izaten dituhelduaroan. Ez dakigu hiperaktibotasunaren jatorriazein den, baina badakigu genetikari eta ingurunearidagozkien aldagaiek parte hartzen dutela eta faktorebiologikoek eta hazkuntzako atzerapenek eraginadutela.

berriz paperontzira gauzak botatzeko edo maisuariedo maistrari zerbait galdetzeko.

Oldarkortasuna edo autokontrol-falta. Adibidez,galdera bukatu baino lehen erantzutea edo txandaez errespetatzea.

Arreta-falta. Adibidez, arreta mantentzeko arazo-ak izatea, hitz egiten zaionean ez entzutea, gauzaketa materiala galtzea, erraz distraitzea...

Hiperaktibotasunaz mintzatzeko, ez da nahikoa adibi-de gisa jarri dugun jokabideren bat kontuan hartzea.Beraz, ez da nahikoa haurrak hitz egiten zaionean ezentzutea edo haurra gehiegi mugitzea hiperaktibota-suna diagnostikatzeko. DSM-IV R-an adieraztendenez, ezaugarri guztiak gertatu behar dira, maiztasunjakin batekin eta egoera zehatz batzuetan.

Maiz, honako ezaugarri hauek ere hiperaktibotasuna-rekin lotu ohi dira: erasokortasuna, negatibismoa etalabilitate emozionala (negar egitetik barre egitera errazpasatzea).

DSM-IV-an (1), hiperaktibotasuna diagnostikatzekoirizpideak zehazki adierazten dira:

Haur hiperaktiboaren portaera

Haur hiperaktiboak, beraz, nabarmendu egiten dirataldean. Ikaskideak molestatu egiten dituzte, moztuegiten dute, agindutakoa ez dute betetzen, ikasgelanaltxatu egiten dira, arretaz entzuteko zailtasunak dituz-te, etengabe mugitzen dira, inora joan gabe, ezinizaten dute arreta mantendu, zazpikiak dira eta, laburesanda, arazoak sortzen dituzte talde-harremanetan.

Kontuan izan behar da, halaber, haur hauek ez direlaarriskuaz konturatzen, eta, beraz, maiz istripuak izanditzakete eta erori egin daitezke. Horrez gain, hiperak-tibotasunak eskola-ikaskuntzan arazoak eragin ditzakeeta eragin txarra izan dezake haurraren gizarte--ingurunean.

Ebaluazioa eta tratamendua

Ebaluazioa egiteko, haurraren arreta-falta, adimenorokorraren maila eta portaera orokorra ebaluatzeazgain, psikologo klinikoak elkarrizketa egin behar diegurasoei, eta haurrari eta haurrak etxean eta eskolanduen portaera beha dezake. Informazio horrekinguztiarekin tratamendu egokia zein den erabakiko du.Tratamenduan, medikamenturen bat ematea erabakidaiteke.

Kezkatzeko seinaleak eta detektatzekojarraibideak

Hiperaktibotasunaren ezaugarriak honako hauek dira:

Asko mugitzea edo gehiegizko bizitasuna izatea.Inoiz geldirik egoten ez diren haurrak dira: eskolaneserlekutik altxatu egiten dira, eskuak eta oinakgehiegi mugitzen dituzte, etengabe mugitu beharradute, egokia ez den egoeretan saltoka ibiltzendira... Haur hiperaktiboa eta haur bizia bereiztuegin behar dira: haur hiperaktiboak arrazoirik gabemugitzen dira, inolako helbururik gabe.

Adibidez, plastikako lana egiten ari dela, Pello,haur hiperaktiboa, bueltaka dabil ikasgelan, besteikaskideak molestatzen, eta ez da gai egin beharduen lanari ekiteko. Miren, haur bizia da, baina ezda hiperaktiboa: aulkitik altxatzen da behin eta

Page 6: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

132 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

Arreta-falta eta hiperaktibitatea deritzon nahastea diagnostikatzeko irizpideak

A. 1. eta 2. irizpideak:

1. Arreta-faltari dagozkion honako hauetako sei sintoma (edo gehiago) gutxienez 6 hilabetean mantendu egindira, garapen-mailari dagokionez, egokia eta koherentea ez den indarrarekin:

Arreta-falta:

a) Maiz, ez du xehetasunetan arreta jartzen edo deskuidatzeagatik akatsak izan ohi ditu eskola-zereginetan,lanean edo bestelako jardueretan.

b) Maiz, jolas-jardueretan edo jolas-zereginetan arreta mantentzeko arazoak izan ohi ditu.

c) Maiz, zuzenean hitz egiten zaionean ez duela entzuten ematen du.

d) Maiz, ez ditu jarraibideak betetzen eta eskola-zereginak, enkarguak edo lantokiko betebeharrak ez ditubukatzen (portaera hori ez da portaera negatibistaren edo jarraibideak ulertzeko gaitasun-faltaren ondoriozkoa).

e) Maiz, arazoak ditu zereginak eta jarduerak antolatzeko.

f) Jarraikako ahalegin mentala eskatzen duten zereginak egiteari dagokionez (adibidez, eskolako edo etxekozereginei dagokienez), maiz, saihestu egiten ditu, ez zaizkio gustatzen edo portaera menderaezina izaten du.

g) Maiz, zereginak edo jarduerak egiteko behar dituen gauzak galdu egiten ditu (adibidez, jostailuak, eskola--ariketak, lapitzak, liburuak edo erremintak).

h) Maiz, erraz distraitzen da garrantzirik gabeko estimuluen eraginez.

i) Maiz, ardurarik gabe portatzen da, eguneroko jarduerei dagokienez.

2. Hiperaktibitasunari/oldarkortasunari dagozkion honako hauetako sei sintoma (edo gehiago) gutxienez6 hilabetean mantendu egin dira, garapen-mailari dagokionez, egokia eta koherentea ez den indarrarekin:

Hiperaktibotasuna

a) Maiz, eskuak eta oinak gehiegi mugitzen ditu edo eserlekuan mugitu egiten da.

b) Maiz, eskolan edo eserita egon behar duen beste egoera batzuetan eserlekua uzten du.

c) Maiz, korrika edo saltoka ibiltzen da horretarako egokiak ez diren egoeretan (nerabeengan edo helduenganarrazoirik gabeko egonezina sentitzea izan daiteke).

d) Maiz, arazoak izaten ditu jolasteko edo aisiako jardueretan aritzeko.

e) Maiz, “martxan ibiltzen da” edo motorra balu bezala jarduten du.

f) Maiz, gehiegi hitz egiten du.

Oldarkortasunag) Maiz, galderak bukatu baino lehen, erantzunak ematen ditu.

h) Maiz, txanda errespetatzeko arazoak izaten ditu.

i) Maiz, besteen jarduerak eten egiten ditu edo tartean sartzen da (adibidez, besteen elkarrizketetan edojolasetan sartzen da).

B. Arazoak sorrarazten dituzten hiperaktibotasunari/oldarkortasunari edo arreta-faltari dagozkien zenbaitsintoma, 7 urte bete baino lehen agertzen dira.

C. Sintomek eragindako zenbait asaldura bi ingurunetan edo gehiagotan agertzen dira (adibidez, eskolan edolanean eta etxean).

D. Klinikoki esanguratsua den gizarte-jarduera, jarduera akademikoa edo lan-jarduera hondatzearen frogaargiek egon behar dute.

E. Sintomak ez dira garapenari dagokion nahaste orokorraren, eskizofreniaren edo bestelako nahaste psikoti-koaren ondorioz bakarrik agertzen, eta ez dira hobeto azaltzen beste nahaste mentalen bat (adibidez,aldartearen nahastea, antsietate-nahastea, disoziazio-nahastea edo nortasunaren nahastea) izateagatik.

Page 7: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 133

� Portaera erasokorra

Agindutakoa ez betetzea eta portaera erasokorraohiko jokabideak dira haurtzaroan, adinarekindesagertzeko joera badute ere. Portaera horiekinlotutako hiru kategoria daude: erasokortasunmoldatzailea, moldatzaileak ez diren jokabide erasoko-rrak eta jokabide-nahaste disoziatzailea.

Erasokortasun moldatzailea

Erasokortasun moldatzailea gizakiaren garapen nor-malaren parte da eta frustrazioaren aurkako erantzunlogikoa da. Helduaren nahiei aurka eginez, haurraknahi duena lortzeko erabili ohi dituen jokabide horieta-ko asko (krisiak, amorraldiak edo negarrak) 2 urteinguruan sortzen dira, hau da, haurra bere nortasunaezagutzen hasten denean. Portaera hori bere buruafinkatzeko erabili ohi du haurrak, eta askotan gurasoeneta hezitzaileen pazientzia probatzen du.

badio, eta horrelako jokabideen ostean saririk ematenez badio, haurrak beti nahi duena eta nahi dueneanezin duela lortu ulertuko du.

Erasokortasun moldatzailearen araberako jokabideak2-3 urterekin azaltzen dira gehien, eta murriztu egitendira 5 urteraino, zeren, sozializazioaren bidez, haurrekadierazteko beste era batzuk ikasten baitituzte.

Moldatzaileak ez diren jokabide eraso-korrak

Moldatzaileak ez diren jokabide erasokorrak erebadaude. Jokabide horiek gatazkak konpontzekoerabiltzen dira, ezer konpontzen ez badute ere, etajokabide horien ondoriozko kalteak etekinak bainohandiagoak dira. Jokabide erasokor horiek gizarte--harremanak hondatzen dituzte, bizikidetasun-arazohandiak sortzen dituzte eta, normalean, besteak beste,ingurunera egokitzeko arazoen edo jelosiarenondoriozkoak izan ohi dira.

Erasokortasun hori sortzen denean, tratamendu gisagizarte-trebetasunen entrenamendua erabil daiteke,haurrak sor daitezkeen gatazkak konpontzen ikas dezan.

Jokabide-nahaste disoziatzaileak

Jokabide erasokor hauek larriagoak dira. 10 urtetikaurrera eta nerabezaroan sortu ohi dira, indarkeriafunsgabea denean. Jokabide erasokorra arriskutsu etaantisozial bihurtzen denean, laguntza klinikoa etabeste era bateko esku-hartzea eta tratamendua behardituen jokabide-nahastea sortzen da.

Nahaste disoziatzailea arazo kliniko larria da. Nahas-te horren jokabide adierazgarriak, besteak beste,honako hauek dira: sarri borrokan eta irainka ibiltzea,pertsonei edo animaliei eraso egitea, lapurretakegitea, suteak eragitea eta arauak behin eta berrizhaustea. Nahaste hori dutenek ez dute jokabideonga-tik erruduntasun-sentimendurik adierazten.

Nahaste horien arrazoi nagusietako bat arazo larriak(haurrenganako tratu txarrak, alkoholismo-arazoak,pobrezia gorria, aitaren edo amaren arazo psikopato-logikoak...) dituzten familietako kide izatea da.

Tratamenduari dagokionez, garrantzitsua daerruduntasun-sentimendurik eta gaixotasunarenkontzientziarik ez dagoenez, porrot terapeutiko ugariizaten direla kontuan hartzea. Kasu hauetan, preben-tzioa ezinbestekoa da, zeren, medikamentuek lagunduegiten badute ere, ez baitute arazoa konpontzen, eta,esan dugunez, banakako edo familiako terapia, asko-tan, ez baita eraginkorra izaten. Esku-hartzearenhelburuak, besteak beste, autoestimua indartzea etagizarte-harremanetarako trebetasunak bultzatzea dira.

Erasokortasun moldatzailea gizakiaren garapenpertsonalaren parte da.

Haurrak ez du ulertzen zergatik ezin duen nahi duenaegin. Haurraren portaera Freud-en atseginarenprintzipioaren araberakoa da, eta protestatu egiten dueta kexatu egiten da, gurasoek edo beste heldubatzuek haurra errealitatearen printzipioan sar dadin,egin daitekeena eta ezin daitekeena markatzendituzten arauak jartzen dizkiotenean. Amorraldiak,ostikoak, kolpeak eta haginkadak bere burua defenda-tzeko eta frustrazioa adierazteko erak dira.

Baina, aldi berean, haurrak nahi duena zein puntutarai-no lor dezakeen eta portaera erasokorraren ondorioakzein diren ikertzen du. Bere burua lurrera botata etaamari kolpeak jota adierazten duen amorraldiaren oste-an, amak, behingoz isil dadin eta bakean utz dezan, go-zokia ematen badio, haurrak jokabide horiek onuraga-rriak direla ikasten du, nahi duena lortzen baitu, eta,beraz, gerora ere, errepikatu egingo ditu sarritan.

Baina, tinko mantenduta, amak haurrari ostikoka ezduela ibili behar eta ez duela inor jo behar azaltzen

Page 8: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

134 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

6.4. Garapenaren nahasteorokortuak (GNO)

Errealitatearen arabera egokia ez den harremanasaldatzailea sortzen denean, psikosia dagoela esanohi da. Haurtzaroan, noiz agertzen diren kontuanhartuta, honako psikosi hauek bereizten dira:

Lehen haurtzaroko psikosia. 5-6 urte baino lehenagertzen da.

Bigarren haurtzaroko psikosia. 5-6 urtetik 12-13 ur-tera bitartean agertzen da.

� Autismoa

Autismoaren ezaugarriak isolamendua, bestepertsonekin harremanik ez izatea eta errealitateareki-ko kontaktu desegokia izatea dira. Orain dela urtegutxira arte autismoa haur-psikositzat jotzen zen,baina, orain, garapenaren nahaste orokortu (GNO)gisa sailkatu ohi da.

Nahaste-mota hauen funtsezko arrazoia adimen--defizita ez bada ere, kasuen % 85ean adimen-defizitadagoela esan beharra dago. Gaur egun, badakiguautismoak ez duela kausa bakarra, eta kalte zerebraladagoela. Autismoa maizago agertzen da mutilengan,neskengan baino, eta 10.000 haurreko 4-6 autistak dira.

Autismoari dagokionez, DSM-IV-aren arabera, zenbaitpatologia-mota daude. Garrantzitsuenak Kaner-enautismoa (autismo klasikoa), Asperger-en nahasteaeta Rett-en nahastea dira.

Kaner-en autismoa. Kaner izan zen, 1943an,haur hauei buruz lehenbizi hitz egin zuena, etahorregatik du izen hori. Kaner-en autismoarenezaugarriak honako hauek dira:

• Harremanen nahaste kualitatiboa. Haurhauek, itxuraz, ingurunerekiko isolatuta daude,sozialki eta emozionalki harremanak sortzekointeresik ez dute eta nahaste larriak dituzte hitzikgabeko komunikazioari dagokionez (begirada,aurpegi-espresioa, gorputz-jarrera...).

• Komunikazioari eta hizkuntzari dagozkienasaldurak. Haur batzuek, hizkuntzaren garape-naren atzerapena edo garapen-falta izaten dute,eta urritasun hori ez dute keinuen edo mimikarenbidez konpentsatzen. Hizkuntza egotekotan,estereotipatua eta errepikakorra izango da.

• Gogamenaren eta jokabideen malgutasun-falta.Haur hauen jokabideak errepikakorrak etaestereotipatuak izan ohi dira.

Horrez gain, kontuan hartu behar da autismoaduten pertsonen portaerak anitzak direla; hiperakti-boak, erasokorrak edo oldarkorrak izan daitezkeedo euren burua lesiona dezakete.

Estimulu sentsorialei dagokienez, autista asko ezdira minarekiko sentiberak, batzuetan estimuluahulei gehiegizko erantzunak ematen dizkiete edoez dira arrisku larriak eta errealak hautematekogai. Adibidez, autismo larria duen haurra erretzenegon daiteke inolako kexurik adierazi gabe,maisuak edo maistrak eskuaz leunki ukitzeagatikerasokor erantzun dezake, edo hormaren kontrakolpeka ibil daiteke.

Asperger-en nahastea. Nahaste hau haurtzaroanbaino nabariagoa da nerabezaroan. Nahaste hau du-tenek adimen normala izan ohi dute, itxuraz egoki hitzegin ohi dute eta formalki hizkuntza oso egokia etaaskotan pedantea erabili ohi dute. Hala ere, hizkerahori erabat bihurria eta arraroa da, hitz egiten dutene-an intonazio-aldaketak egiten dituzte eta komunika-tzeko asmo handirik ez dute izaten. Nahaste hau du-ten pertsonak bikainak izan daitezke zenbait arlotan.

Adibidez, Asperger-en nahastea duten pertsonabatzuk telefono-aurkibideko zenbaki guztiak buruzikasteko gai izan daitezke. Egia esan, zentzurikgabeko memorizazioa da, zeren inolako asmokomunikatiborik ez baitu.

Rett-en nahastea. Aurrekoaren beste muturrekonahastea da. Dirudienez, neskek baino ez dutepairatzen eta X kromosomaren mutazioaren ondo-riozkoa dela pentsatzen da. Nahaste hau dutenpertsonek, atzerapen mental larria izateaz gain, ibil-tzeko arazoak izaten dituzte, etengabeko mikrozefa-lia (burua gainerako gorputz-atalak baino motelagohazten da), arnasa hartzeko arazoak izaten dituzte,isolatu egiten dira eta ezin izaten dute hitz egin.

� GNO dute haurren eskolatzea

GNO duten haurrak eskolatzeko irizpideei eta haurhauei eman behar zaien erantzunari dagokienez,autismoa duten haur guztientzat irizpide bakarra ezdagoela kontuan hartu behar da.

Hainbat alderdi kontuan hartu behar dira, haurrari zeinikastetxeari dagokienez. Adibidez, haurraren adimen--gaitasuna, hizkuntza-gaitasuna eta jokabide--aldaketak. Eskolari dagokionez, komenigarriena,haurrak ikasle gutxiko ikastetxe txikietan sartzea da,eta ikastetxe horietan aritzen diren irakasleek gaiariburuzko konpromiso zintzoa izatea eta eskolakbeharrezko laguntza eta baliabide osagarriak izatea.

Autismoaren gaian sakontzeko, BIRGEN SELLIN-en Quierodejar de ser un dentrodemí. Mensajes desde una cárcelautista deritzon liburua irakurtzea gomendatzen dugu.

Page 9: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 135

6.5. Esfinterren kontrolaridagozkion nahasteak

� Enkopresia

Noiz esan dezakegu enkopresia dagoela?

Normalean, enkopresi terminoa desegoki kaka egite-ko jokabidea adierazteko erabili ohi da; beraz, enko-presia kaka egiteko unea eta lekua kontrolatzeko ara-zoak izatea da. Haurrak leku desegokietan (adibidez,soineko arropetan) kaka egiten du, kontrolatu beharkolukeen adinean eta jokabide hori eragiten duen gaixo-tasun organikorik ez dagoenean.

Hala ere, ez da lehen begiratuan pentsa daitekeenbezain sinplea, zeren, arazoa ondo ulertzeko alderdiasko kontuan hartu behar baitira; adibidez, jokabidehorren maiztasuna, haurrak izan behar duen gutxiene-ko adina, jokabidea borondatezkoa izatea ala ez,arazoa duen haurraren inguruko baldintzak, enkopresi--motak, etab.

Bi enkopresi-mota daude:

Enkopresi primarioa, haurrak esfinterrak inoizkontrolatu baino lehen sortzen dena da.

Enkopresi sekundarioa, haurrak aldi bateanesfinterrak kontrolatu ondoren sortzen dena da.

Garrantzitsua da enkopresiaren jatorria zein den jaki-tea, zeren hainbat kausaren ondoriozkoa izan baitaite-ke. Kausa horiek, besteak beste, honako hauek izandaitezke: ikaskuntza-ohitura txarrak, helduen gehiegiz-ko presioa, kolonean distentsioa sorrarazten duenidorreri kronikoa (muskulu-tonua murriztu egiten daeta, ondorioz, konturatu gabe kaka ateratzea eragitendu), hipotiroidismoa, hondakin gutxi sorrarazten dituenelikadura edo kausa emozionalak (haur-depresioa,fobiaren bat, anaia/neba edo arreba/ahizpa jaiotzea,maite duen norbait hiltzea, etab.).

Kausa dena delakoa izanda ere, enkopresi-arazoaduen haurrak honako sentimendu hauek gara ditzake:lotsa, frustrazioa, amorrua, erruduntasuna edo autoesti-mua galtzea; eta gizarte-arazoak izan ditzake, bai ikaski-de eta lagunek burla egiten diotelako, bai helduek albobatera uzten dutelako.

Enkopresiaren arrisku-faktore garrantzitsuenakhonako hauek dira: mutila izatea, maila sozioekonomi-ko baxua eta idorreria kronikoa izatea.

Tratamendu-neurriak

Zaila da prebentziozko neurriak hartzea, zeren, ikusidugunez, kausa ugari baitaude, baina ez da komenihaurrari komuna erabiltzeko entrenamendua azkarregiegitea edo zorrotzegi jokatzea.

Tratamenduari dagokionez, tratamendu medikoa etajokabide-tratamendua daude. Tratamendu medikuaidorreria osatzean oinarritzen da eta jokabide--tratamendua kaka egiteko errutinazko ohiturak

ezartzean oinarritzen da. Bi trata-menduak aldi berean erabili izandirenean emaitza onak lortu izandiren arren, hori ez da ohikoenaizaten, zeren, normalean, terapiabat edo bestea erabiltzen baita,haurraren adinaren arabera.

Nahaste hori zuzentzeko, haurrakinplikatuta egon behar du arazoan,baina hori lortzeko, arropa lohitzenduen bakoitzean zigortu edo kritika-tu beharrean, animatu eta indartuegin behar dugu. Ez da komeni arre-ta osoa zikintzean edo ez zikintzeanjartzea. Haurra estimulatu eginbehar dugu, bizitza normala egin de-zan eta adinari dagozkion jardueraguztietan parte har dezan, adibidez,kolonietara edo txangoetara joanda.

Esfinterrak kontrolatzeari dagokionez,adin jakin batean portaera batzuknormalak dira, baina beste adin batean,portaera berak patologikoak dira.

Page 10: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

136 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

� Eneuresia

Zer da eneuresia?

Eneuresia esfinterrak kontrolatzeko heldutasuna lortubehar den garaiaren ostean (3-4 urte) egunez zeingauez nahi gabe txiza egitea da. Enkopresian gerta-tzen den bezala, eneuresi-mota bi daude: primarioa(haurrak txiza egitea inoiz kontrolatu ez duenean) etasekundarioa (lortu ondoren kontrola galtzen duenean).

Eneuresiaren kausak ere asko dira. Kasu gehienetankausa organikoa izaten ez bada ere, hasieran, ez daaukera hori albo batera utzi behar. Ohitura berandu en-trenatzen hasteagatik sor daiteke, baina herentziazkoaere izan daiteke, zeren eneuresia duten haur askorenfamiliako baten batek ere eneuresia izan baitu txikitan.

Beste kausa bat haurraren loaren zikloa sakonegia iza-tea izan daiteke. Haurrak oso sakon lo egiten duenez,txiza egiteko gogoa duenean ezin izaten da esnatu. Horizuzentzeko, alarmak erabili ohi dira. Alarmak pijamanjartzen diren eta txirrin batera konektatzen diren bela-kiak dira, eta belakia bustitzen denean, txirrinak jo egi-ten du; ondorioz, haurra esnatu egiten da eta komunerairits daiteke. Denbora jakin baten ondoren, haurrak ezdu txirrinik beharko eta berez esnatzeko gai izango da.

Kasu gehienetan, ordea, eneuresiaren kausak psikolo-gikoak izan ohi dira. Adibidez, anaia/neba edoarreba/ahizpa jaiotzeak sorraraz dezakeen gatazkaafektiboa, haurraren eta gurasoen arteko harremane-tan etapa hori gainditzeko antsietatea sortzea, haurrarigehiegizko babesa ematea eta, ondorioz, garapen--prozesuan atzerapena eragitea, etab.

Neurriak eta tratamendua

Eneuresia denborarekin berez zuzendu ohi bada ere,bitartean, haurrak sufritu egiten du eta ingurukoenaga-nako harremanetan eragina izan dezake; beraz,arazoa ez da albo batera utzi behar eta lehenbailehenkonpontzeko neurriak hartu behar dira. Hona hemenarazoari aurre egiteko zenbait jarraibide:

Haurra arazoan inplikatu behar dugu, baina estutugabe eta errudun sentiarazi gabe. Haurrak oheazikintzen duenean, garbitzen lagun dezake, etaohea zikintzen ez duen bakoitzean, haurra sarituegin dezakegu (saria materiala izan daiteke edohitzez anima dezakegu).

Haurrari likidorik ez diogu eman behar lotara joanbaino bi ordu lehenago, eta oheratu baino lehen,gogo handirik ez badu ere, komunera joatekoohitura bultzatu behar da.

Ohetik jaikitzen den bakoitzean, ez geuk ezhaurrak, ez dugu obsesionatu behar txiza eginduen ala ez begiratzen, zeren gehiegizko estutasu-na sorraraz baitezakegu.

Enkopresian bezala, haurra ikaskideek egiten dutenbizimodu bera egitera bultzatu behar dugu, eta etxetikkanpora lo egiteko beldurra kendu egin behar diogu.

Eta, batez ere, oso garrantzitsua da haurra ezlotsatzea, zeren, horrela, arazoa ez konpontzeazgain areagotu egin baitezakegu eta, ondorioz,haurraren nortasunean kalteak sor baitaitezke.

DSM-IV R-aren arabera

Terminologia Enkopresia Eneuresia

Kontzeptua Egokiak ez diren lekuetan kaka egitea. Kasugehienetan, haurrek nahi gabe kaka egiten dute,baina beste batzuetan nahita egiten dute. Nahigabe egiten dutenean, idorreriarekin, haizeekineta kakari eusteagatiko gainezka egitearekinlotuta egon ohi da.

Ohean edo soineko arropetan, nahita edo nahi gabe,behin eta berriz txiza egitea.

Adina 4 urte edo garapen-maila baliokidea. 5 urte edo garapen-maila baliokidea.

Maiztasuna Hilean behin, 3 hilabetean gutxienez. Astean bi aldiz, 3 hilabetean gutxienez, edo klinikokiesanguratsua den egonezina izatea, edo bizitza soziala,akademikoa edo haurraren edo gaztearen bizitzako bes-te arlo batzuetako bizitza hondatzea.

Motak – Idorreriaren edo kakari eusteagatik gainezkaegitearen ondoriozkoa.

– Idorreriaren eta kakari eusteagatik gainezkaegitearen ondoriozkoa ez dena.

– Gauekoa: lotan dagoenean baino ez du txiza egiten.– Egunekoa: esna dagoenean baino ez du txiza egiten– Gauekoa eta egunekoa: aurreko bien konbinazioa.

Diagnostikodiferentziala

Enkopresia ez da bakarrik substantzia jakinbatzuen (adibidez, laxanteen) eragin fisiologiko-en edo gaixotasun medikoren baten (adibidez,idorreri kronikoaren) ondoriozkoa.

Eneuresia ez da bakarrik substantzia jakin batzuen(adibidez, diuretikoen) eragin fisiologikoen edogaixotasun medikoren baten (adibidez, diabetesaren,bizkarrezur bifidoaren edo nahaste konbultsiboaren )ondoriozkoa.

Page 11: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 137

6.6. Loaren nahasteak

Ikerketen bidez frogatu denez, lo egitea, amaren uterotikatera baino lehen ere, premia biologikoa da. Gorputzariatsedena ematez gain, lo egitea prozesu aktiboa da.

Lo egiteko prozesua aldatu egin ohi da adinarekin,zeren beti ez baititugu premia berberak.

Jaioberriak, lau orduko tarteetan txandakatuta, 17ordu inguru lo egiten du egunero, gaua eta egunabereiztu gabe.

Hurrak urtebete duenean, 15 bat ordu lo egiten du;12-13 gauez eta bazkaldu osteko siesta.

5 urte inguruan dutenean, haurrek gauez baino ezdute lo egiten; 10 ordu inguru.

20 urteren inguruan lo egiteko premia, egunean7-8 ordukoa da.

Zahartzaroan premia asko murrizten da.

Garrantzitsua da haurrak gauean zenbait aldiz esnatuegiten direla kontuan hartzea, zeren hori garapennormalaren parte baita. Oro har, molestatzen ez badi-tugu, lo egingo dute berriz ere, baina ama edo aita,berehala, haurrari zer gertatzen zaion ikustera joatenbada, haurra esnatu egin dezake, eta hori askotaneginez gero, lo egiteko ohitura normalak ezartzeaeragotziko du. Haur gehienek, bizitzako uneren bateanloak hartzeko arazoak izan ohi dituzte.

� Loaren nahaste ohikoenak

Loaren nahaste ohikoenak haurtzaroan, besteakbeste, amesgaiztoak, gaueko izuak, sonanbulismoa,insomnioa eta loak hartzeko zailtasunak dira.

Amesgaiztoak

Amesgaiztoak oso arruntak dira 3-10 urteko haurrengan,eta gauaren bigarren zatian sortzen dira. Haurrenganestutasuna sorrarazten dute, eta eragiten dutenmugimendu-erreakzioaren ondorioz, haurra esnatuegiten da, normalean, amestu duenarekin beldurtuta.Haurrak egunean bizi izan duen estutasun-egoerakgogoratzen ditu. Askotan, estutasun-egoera pasatzendenean, amesgaiztoak ere desagertu egiten dira.

Haurrak amesgaiztoak izaten dituenean, haurra lasaituegin behar dugu, eta segurtasuna eman behar diogueta ezer ez dela gertatzen adierazi behar diogu. Ez dakomeni haurrari gurasoen ohera lo egitera joaten uztea,zeren transmititu nahi den lasaitasun-mezuarekin lortunahi dugunaren kontrakoa lortuko baitugu.

Komenigarria da nahaste hauek dituen haurrak, oherajoan baino lehen beldurrezko pelikularik ez ikustea etaegunean zehar bizi izan dituen estutasun-egoerei adiegotea.

Gaueko izuak

Gaueko izuak, askotan amesgaiztoekin nahasten badiraere, beste era bateko loaren nahastea dira. 2-3 urterekinagertzen dira eta nerabezaroan murriztu egiten dira.

Gauaren lehenengo zatian sortzen dira, lo sakonarenaldian. Haurra bat-batean esnatzen da, izerditan, etaestutasun handiz ohean eserita oihuka hasten da, eta,normalean, bat-bateko mugimenduak egin ohi ditu.Esna dagoela badirudi ere, lo dago sakon-sakon, ia ezdu kontakturik errealitatearekin eta gurasoak ez dituezagutzen, eta gurasoak kosta ahala kosta haurralasaitzeko ahaleginak egiten badituzte ere, ez dutelortzen eta izutu egiten dira.

Pare bat minutu irauten duten amesgaiztoek ez beza-la, gaueko izuak hamar edo hamabi minutu iraun deza-kete, biharamunean ez dira gogoratzen eta, normale-an, izuekin batera haurrek haluzinazioak izatendituzte. Egoera horietan, garrantzitsuena lasai egoteaeta izua pasa arte itxaron besterik ezin daitekeela eginjakitea da. Ez da komeni haurra esnatzea, zeren esna-tuz gero, haurrarengan nahasmendua sortzea besterikez baitugu lortuko.

Ohikoa da haurtzaroan, loaren asalduraren bat izatea.

Page 12: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

138 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

Sonanbulismoa

Sonanbulismoa, normalean gauaren lehenbiziko here-nean sortzen den loaren nahastea da. Haurra ohetikjaikiaraztea eragin dezaketen gorputz-mugimenduekinhasten da. Ohetik jaikitzen bada, normalean, begiakzabalik ibiltzen da eta bidean topatzen dituen oztopoaksaihesteko gai izaten da, sakon-sakon lo badago ere.

Haur sonanbuluak eguneroko jarduerak errepikatzenditu (janztea, hortzak garbitzea, jatea edo etxetikateratzea), baina guztia erabat lo egiten du. Sonanbu-luak, antzina pentsatzen zen bezala, bizitza arriskuanjar dezakeen jarduerarik egiten ez badu ere, istripuakizan ditzake; adibidez, atea delakoan leihotik atera-tzea. Beraz adi egon behar dugu eta behar direnneurriak hartu behar ditugu.

Okerreko beste sineskerietako bat sonanbulua esnatuzgero hil egin daitekeela pentsatzea da. Hala ere, ez dakomeni esnatzea, zeren, zeregin zaila izateaz gain,lortuz gero, haurra zorabiatzea besterik ez baitugu lortu-ko. Haur sonanbulua, berez edo lagunduta, oheratuegingo da berriro, ezer gertatu ez balitz bezala lotan ja-rraituko du eta biharamunean ez da ezertaz gogoratuko.

Sonanbulismo-aldien iraupena eta maiztasuna aldako-rrak dira: minutu bat edo ordu-erdia iraun dezakete etaurtean behin edo astean hainbat aldiz sor daitezke. 5 urteinguruan ager daitekeen arren, ehunekorik handiena10-14 urterekin izaten da.

Insomnioa

Insomnioa loak hartzeko edo loaldia mantentzekozailtasuna edo behar baino lehen esnatzea eragitenduen nahastea da. Haurtzaroko nahaste honi buruzkoikerketa askorik egin ez bada ere, kalkuluen arabera,haurren % 10ak izaten du.

Loak hartzeko arazoak dituen haurrak bi eratara jokadezake: protestaka eta pertsona helduari nekadurareneraginez loak hartu arte berarekin egotea eskatuta,edota protestarik egin gabe, lasai berriro loak hartuarte itxaronda. Insomnioaren kasuak asko dira, eta,besteak beste, gehiegi edo gutxiegi jatearenondoriozkoa izan daiteke, edo infekzioren batek,depresio-nahasteak edo heltze-arazoek eragindakoaizan daiteke.

Komenigarria da insomnioa duen haurrak, ohera joanbaino lehen, minutu batzuetan erlaxatzeko ariketakegin ditzan, batez ere, lorik ezingo duela hartu pentsa-tzeak eragin diezaiokeen estutasuna kentzeko.Garrantzitsua da, halaber, giro-baldintzak, hau da,zaratak, tenperatura, argiak, etab., zaintzea. Arazoalarria izanez gero, medikamentuak erabil daitezke, betiere medikuak aginduta, zeren gerora mendekotasunasor baitezakete.

Loak hartzeko zailtasunak

Loak hartzeko zailtasunak eta insomnioa, nahastenbadira ere, ez dira gauza bera. Haur asko ez dirabakarrik loak hartzeko gai eta pertsona heldua eurenalboan egotea behar dute, bai hasieran, eta baigauean esnatu ondoren loak hartzeko ere.

Haurrak ohera joan nahi ez izatea ere gerta daiteke,bai independentzia adierazteko (gurasoek agindutakoarauei aurka egiteko), bai logelan bakarrik gelditzeakedo iluntasunak beldurra ematen diolako.

Askotan jokabide horiek gurasoek eurek indartzendituzte, haurra esnatzen den bakoitzean joateko eska-erari erantzun diotelako edo familiarentzat une atsegi-na izateagatik haurrari ohera beranduago joatenuzteagatik. Eta, ondorioz, hasieran atsegina izan zite-keena, gero arazo bihurtzen da.

Kasurik gehienetan, haurrak horrelako nahasteakdituenean, ohitura txarren ondoriozkoak izan ohi dira.Gurasoek, haurrak azkarrago loak har dezan edo esnaez dadin, eta esnatzen bada, negar egin ez dezan,edozein estrategia erabiltzeko joera dute.

Hala ere, loak hartzeko zailtasunak agertzen direnean,komenigarria da, lehenbizi, haurraren lo egiteko ohitu-rak zein diren aztertzea, eta gero, haurrak zein guraso-ek bete behar dituzten arau zehatzak ezartzea.

Argi izan behar dugu, haurrek behar adina lo egitendutela, eta, ikusi dugunez, lo egiteko ordu-kopuruahaurra hazi ahala aldatu egiten dela. Horrez gain, etahaur bakoitza bereizia denez, bakoitzak bere lo egite-ko era izango du eta ordu-kopuru zehatz bat lo eginbeharko du; beraz, ez da anai-arreben edo haurtzain-degiko lagunen arteko konparaziorik egin behar.

6-7 urteko umeak bere ohean bakarrik lo egiteko gaiizan behar du, negar egin gabe eta argirik piztuta utzigabe. Adin horretan, haurrak, kolikoak, arnasbideetakoinfekzioa edo antzeko nahaste organikorik ez badu,11-12 orduz lo egin behar du esnatu gabe.

Azkenik, ondo lo egiten ikasi egiten dela esan beharradago, eta, beraz, funtsezkoa da haurrari jaiotzatikohitura egokiak irakastea. Gurasoek lasaitasuna etasegurtasuna transmititu behar diote haurrari, haurra-rentzat lo egiteko unea bere bizitzako beste parte batizan dadin, hau da, esna dagoenean jarduerakgaratzen lagunduko dion bizitzaren partea izan dadin.

Haurrari segurtasuna emateko era bat, ohera joatekoerrutina eta ordutegia ezartzea eta betetzea da. Erla-xatzeko bainuarekin has gaitezke eta gero afaria emandiezaiokegu. Ondoren, ohean sartuko dugu eta, han,denbora laburrean ipuinen bati begiratzen edo kanta-ren bat kantatzen egon daiteke, eta, gero, bakarrikutziko dugu, poliki-poliki loak har dezan.

Page 13: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 139

6.7. Jokabide-erregresioaeta eguneroko jokabide--arazoak

Garapenean, haurrak hainbat etapa bete behar izatenditu eta, askotan, aldaketa jakin batzuetara moldatubehar izaten du, eta aldaketa horiek krisien edo gataz-ken bidez konpontzen ditu. Horrela, bere adinaridagozkion jarrerak, portaerak eta harremanak sortuohi ditu. Aldaketa horiek, sufrimendu edo zailtasunhandiagoak edo txikiagoak eragin ditzakete.

� Jokabide-erregresioa

Batzuetan, haurren ohiko portaera aldatu egiten da.Haurra, txupeteari utzi eta gero, berriz ere txupeteaeskatzen hasten da, esfinterrak kontrolatzea lortuondoren, soinean edo ohean txiza egiten hasten daberriro, edota ohikoak baino erasokorragoak direnjokabideak izan ditzake.

Gainditutako garapeneko aurreko etapei dagozkien jo-kabide horiek adierazteari, jokabide-erregresioa deituohi zaio. Atzera egitearen antzeko zerbait da, haurrak,une jakin batzuetan, txikiago izatea nahi duelako, edoikasitako jokabideen atzerapena adierazten du.

Zergatik sortzen dira aldaketa horiek?

Haurrak zergatik du haurtxoa balitz bezala porta-tzeko premia?

Zerk eragiten ditu jokabide horiek?

Jelosiaren arazoa

Erregresio-aldaketa horiek, sarri, jelosiarekin lotu ohidira, baina beste arrazoi batzuengatik ere sor daitezke.Oro har, ordura arte izandako afektua eta arretagaltzea eragiten duen edozein egoerarengatik sortzendira. Beraz, anaia/neba edo arreba/ahizpa jaiotzeak,aitak edo amak beste bikotekide bat izateak, arretaberezia behar duen aitona edo amona etxera etortzeakedo familiakoren bat gaixotzeak jelosia eragin dezake.Dena den, jelosia eragiten duen arrazoia edonolakoaizanda ere, argi izan behar dugu haur jeloskorraksufritu egiten duela eta estututa egon ohi dela.

Zenbait kasutan, jelosiak haurraren autoestimuan,eskola-errendimenduan eta harreman sozial eta afekti-boetan eragiten duenean, jelosia hori patologiatzatjotzen da eta tratamendu espezializatua behar izatenda. Hala ere, gehienetan, jelosia inguruneko aldakete-kiko haurraren erantzun ebolutibo normala da, etagizakiaren bizitzaren parte da.

Anaia/neba edo arreba/ahizpa jaiotzea-ren ondoriozko jelosia

Aipatu ditugun jelosia-kausa guztietan ohikoena,agian, anaia/neba edo arreba/ahizpa jaiotzearen ondo-riozkoa da. Haurra tronutik kendu duten printzea beza-la sentitzen da, eta gurasoen arreta berreskuratzeko,anaia/neba edo arreba/ahizpa txikia bezala portatubehar duela pentsatzen du. Haur txikiagoengan ohiko-ak diren jokabide-adierazpenak galdutako tronu horiberreskuratzeko izaten dira.

Jelosia adierazteko jokabidea desberdina izango dahaurra seme-alabetan nagusia, erdikoa, edo gazteenaizatearen arabera, jaioberria bere sexukoa izatearenedo ez izatearen arabera eta gurasoek seme-alababerriari eta berari eskaintzen dioten arretaren arabera.Jelosia adierazteko erak honako hauek izan daitezke:agindutakoa ez betetzea, herabetasuna adieraztea,jateko eta lo egiteko arazoak izatea, erasokor joka-tzea, amorraldiak izatea, eta haurtxoa izorratzenibiltzea (lo dagoenean esnatzea, jostailuak edo txupe-tea kentzea). Haurrak horrelako jokabideen bidez,jokaerok negatiboak badira ere, zaintzaileen arretaerakarri nahi du bere identitatea berreskuratzeko.

Baina, kasu batzuetan, anaia/neba edo arreba/ahizpazaintzen laguntzen aritzen diren eta itxuraz jeloskorrakez diren haurrek, jelosia ezkutua jasan ohi dute. Haurhoriek gurasoak pozik egon daitezen jokatzen dutehorrela, zeren gurasoengandik arreta handiagoa jaso-ko dutela uste baitute. Hala ere, txikiarekin bakarrikdaudenean, jokabide jeloskorrak adierazten dituzte.

Edonola ere, argi utzi behar da, haurrei jelosia adieraz-ten utzi behar zaiela. Jokabide horiek erreprimitzen ba-ditugu edo haurra lotsatzen badugu, jelosia patologikobihur daiteke.

Page 14: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

140 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

Nola jokatu jelosiaren aurrean etajelosia nola prebenitu

Haurrak anaia/nebarenganako edo arreba/ahizparen-ganako jelosia adierazten duenean, garrantzitsua dagurasoek seme-alabei eskaintzen dieten denboraondo banatzea, eta jaioberriari denbora gehiegi ezeskaintzen jakin behar dute. Kasu horietan, honakoekintza hauek kontuan hartu beharko dira: anaia/nebaedo arreba/ahizpa nagusiari konpartitzen eta txikiazaintzeko zenbait jardueratan parte hartzen irakastea,anai-arreben artean konparaziorik ez egitea eta anizta-sunaren arabera heztea.

Haurrak, pertsona guztiek erreta bera ez dutela behareta afektibitateak mugak dituela ikasi behar du.

Adibidez, Loreak 4 urte ditu, eta egun batean, amaneba txikiari, Aitorri, haur-oihalak aldatzen ari zaiolahonako hau esan dio amari: “Ama, zergatik zaintzenduzu bera ni baino gehiago? Orain ez zara nirekinegoten, beti Aitorrekin egoten zara”.

Amak txikiari haur-oihalak aldatu egin behar zaizkiolaazaltzen dio, eta honako hau eransten du: “Hala ere,hain gogoko dituzun ipuinak elkarrekin irakurtzen ditu-gunean, Aitor lo egoten da eta ni zurekin egoten naiz”.

Jelosia prebenitzeko garrantzitsua da anaia/neba edoarreba/ahizpa iritsiko den ordua prestatzea (baietxean, bai eskolan).

Hona hemen kontuan hartu behar ditugun zenbait

jarraibide:

Anai-arreben artean 2-3 urteko tartea egotea ko-

meni da, horrela, haurrak gertatzen dena hobeto

uler baitezake.

Haurdunaldiaren bigarren hiruhilabetekoa pasatu-

ta, haurrari anaia/neba edo arreba/ahizpa izango

duela azaldu behar zaio. Azalpen horiek gurasoek

(biek) eman behar dituzte, labur eta haurraren adi-

nera egokituta. Haurrari natural hitz egin behar

zaio eta haur berria familiako beste kide bat izan-

go dela ulertarazi behar zaio. Azalpena egokiagoa

da “gure” eta “gu” hitzak erabiltzen baditugu.

Seme-alaba nagusia gelaz aldatu behar badugu,

ez da komeni txikia jaiotzen den unean aldatzea.

Garrantzitsua da haurtxo berria, nagusia eskolara

joaten hasteko garaian ez jaiotzea.

Haurra anaia/neba edo arreba/ahizpa estreinako

ikustera ospitalera joaten denean, komenigarria

da haurtxoa amaren besoetan ez egotea.

Ama ospitalean dagoen bitartean, haurraren

eguneroko ohiturak ez dira gehiegi aldatu behar.

Anai-arreba nagusiari konpartitzen eta txikia zaintzen parte hartzen irakastea, anaia/neba edo arreba/ahizpa jaiotzearenondoriozko jelosiaren eragina murrizteko edo gainditzeko erabil daitezkeen estrategiak dira.

Page 15: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 141

� Eguneroko jokabide-arazoak:amorraldiak

Haurren amorraldiak, haserrealdiak edo kasketaldiakoso arruntak dira lehen haurtzaroan. 1-3 urtekohaurraren garapen normalaren parte dira eta 4 urteinguruan desagertu egin ohi dira. Jokabide suminko-rrak dira (negar egitea, oihuka ibiltzea, bere burualurrera botatzea, ostikoka ibiltzea, arropa eranztea...),eta haurrak nahi duena ez lortzeagatik sentitzen dutenfrustrazioa adierazteko erabiltzen dituzte.

Zer egin daiteke amorraldiak saihesteko?

Kalean edo dendaren batean jende guztia begiradagoela eskandalua sortzen ari den haurrarekinegotea ez da batere gozoa. Askotan, egoera gogaika-rriago bihurtzen da jendea gertatzen ari denari buruzesamesaka hasten denean: “Ikusi al duzu nola trata-tzen duen haurra? Gizajoa..., karamelua besterik ezzuen nahi-eta”. “Haur horri gogor egin behar zaio...Hori da hori gaizki hazitako umea! Oraingo amek ezdakite seme-alabak artez hazten”.

Eta hori kasurik onenean, zeren, batzuetan, laguntze-ko asmoz, badira tartean sartzen diren pertsonak ere,eta gatazka okertu besterik egiten ez dutenak. Horrela-koetan, guraso askok agintea ez erabiltzea erabaki-tzen dute, jendeak gogortzat edo axolagabetzat har ezditzan, eta haurrari eskatzen duena ematen diote.Haurrek igarri egiten dute egoera horietan gurasoakahulagoak direla, eta hurrengoan ere jokabideaerrepikatu egingo dute.

Amorraldiak beti ezin dira saihestu, baina garrantzi-tsua da zenbait alderdi kontuan hartzea:

Frustrazioa eragin dezaketen edo amorraldiaksorraraz ditzaketen egoerak (gosea, logura, etab)saihestu egin behar dira.

Arrazoizko arau garbiak eta koherenteak ezarribehar dira, eta haurraren zaintzailea dena delakoaizanda ere, arauek berdinak izan behar dute.

Arauak mantendu egin behar dira, haurrak mugakargi izan ditzan. Arauak ez dira aldatu behargurasoen aldartearen edo egoeren arabera.

Arauak hausten dituzten portaerak ez dira indartubehar. Haurrak gurasoen arreta bilatzen du, etaarreta hori lortzen badu, batez ere amorraldiarenondoren, nahi duena lortzeko erarik onena delaadierazten diogu.

Sentimenduak hitzez adierazten eta frustrazioa etahaserrea egoki azaltzen irakatsi behar zaio haurrari.

Ahal izanez gero, haurrari hainbat aukerarenartean hautatzeko bidea eman behar zaio.

Ohiko jardueran aldaketak egongo badira, haurrarisasoiz abisatu behar zaio, prest egon dadin etaonar dezan.

Amorraldietan jokatzeko jarraibideak

Lasai egon behar dugu, eta ez dugu oihuka edohaurra astintzen ibili behar. Horrela ez dugu ezerkonponduko eta okerreko eredua emango diogu.Haurrari deiadar egiten badiogu eta senetik aterataibiltzen bagara, gatazkak konpontzeko eredutxarra emango diogu.

Zergatik sortzen dira amorraldiak?

Adin horretan, lehenago esan dugunez, haurrek, gauzabat nahi dutenean, berehala nahi dute, ez dakite itxaro-ten. Nahi dutena lortzen ez badute, ezinezkoa delako(adibidez, Xabierrek euria egitea nahi izatea, botaberriak estreinatzeko) edo gurasoek nahi ez dutelako(Martak, gaueko 9etan amonarengana joateko kaleraatera nahi izatea) haurrek amorraldia adierazten dute.

Beraz, amorraldiaren arrazoia, normalean, autonomialortzeko haurraren nahien eta ezartzen zaizkionmugen arteko gatazka izan ohi da. Baina ezin duguahaztu amorraldia agertzea eragiten duten bestefaktore batzuk ere badaudela; adibidez, behar adina loez egitea, gose izatea, luzaroan haur-oihala ez zaiola-ko aldatu deseroso sentitzea edo gaixorik egotea.

Kontuan hartu behar da jokabide horiek hitz egitekogaitasuna, agertzen hasi bada ere, haurrak sentimen-duak eta premiak adierazteko adina finkatu gabedagoen garaian sortzen direla.

Askotan, eskatzen duena ez emateagatik haurrari trauma-rik ez eragiteko beldurra, haurraren bidez gurasoek eurekhaurtzaroan izan zituzten urritasunak ase nahi izatea, kon-plikatu nahi ez izatea, etab., guraso asko haurraren nahiaketa eskaerak asetzera bultzatzen dituen arrazoiak dira,batez ere, amorraldiak eremu publikoetan izaten direnean.

Page 16: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

142 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

Amorraldian ez dugu haurrarekin arrazonatu behar,zeren, seguruenik, ez baitigu jaramonik egingo.

Une horretan ez da komeni nahi duena ematea,jokabide hori ez indartzeko.

Isil dadin, gustatzen zaion beste gauzarik ere ezdiogu eman behar, zeren, bestela, amorraldi bakoi-tzean emandako huraxe eskatuko baitu.

Amorraldiaren hasieran, eraginkorra da haurradistraitzea, arreta beste jarduera edo objektutaradesbideratuz.

Amorraldia kontrolatzea lortzen ez badugu, egoe-raren arabera, jokabidea aintzakotzat hartzen ezdugunaren itxura eginez, haurrari jaramonik ezegitea erabaki dezakegu.

Batzuetan, hutsartearen teknika erabil dezakegu.Haurra lasai dadin, bakarrik utziko dugu zenbaitminutuan arriskurik ez dagoen lekuren batean,adibidez bere logelan. Hutsartea, gutxi gorabehera,haurraren urte bakoitzeko minutu batekoa izango da.

Amorraldia leku publikoan bada, leku lasai batera

eramango dugu, eta jarrera erasokorra duelako,

behar izanez gero, fisikoki geldituko dugu, haurrari

helduta, baina hitz egin gabe eta aurpegira

begiratu gabe.

Amorraldia pasatzen denean, haurrari ez diogu

zigorrik jarri behar eta, gehiegikeriarik gabe,

afektua eta segurtasuna eman behar dizkiogu,

gertatu denari buruzko hausnarketa egin dezan.

Laburbilduz, adin txiki horietan saihestezinak diren

amorraldietan, ez dugu gehiegi kezkatu behar.

Egia da, edozein haurrentzat eta edozein egoeratara-

ko balio duen konponbiderik ez dagoela, baina, oro

har, garrantzitsua da lasai egotea, egoera irabazleen

eta galtzaileen arteko borroka ez bihurtzea eta haurra-

ri hori nahi duena lortzeko bidea ez dela ulertaraztea,

bai gure portaeraren bidez, bai amorraldiaren ostean

berarekin hitz eginda.

Lasai egonda, egoera irabazleen eta galtzaileen arteko borroka bihurtu gabe eta egoera normaltzen denean haurrarekinarrazonatuta, neurri batean, amorraldiaren arazoari aurre egin diezaiokegu.

Page 17: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 143

6.8. Hezitzaileen jarduerakjokabide-nahasteei aurreegiteko

Gure gizartean, haurtxoak ordu asko egon ohi dirahaur-eskolan hezitzaileen kargura; batzuetan, haurrakgehiago egon ohi dira hezitzaileekin gurasoekin baino.Horregatik, ohikoa da, sor daitekeen arazoa edonahastea, lehenbizi, haur-eskolan detektatzea.

Haur-hezitzaileek funtsezko eginkizuna dute haurrarengarapenean eta hezitzaileen inplikazio eta esku--hartzea ezinbestekoak dira haurren prozesu sozioa-fektiboan eta hezkuntza-prozesuan, eta are gehiago,arazoren bat dagoenean.

Batzuetan, hezitzaileak haurraren ohiko portaera alda-tu egiten dela konturatzen dira: tristeago egoten dira,besteak jolasten ari direnean txoko batean gelditzen

dira, gaizki jaten dute, logurak jota egoten dira, edozer-gatik haserretu egiten dira, etab.

Horrelakoetan, garrantzitsua da ez artegatzea etaarinegi ez jardutea, zeren, batzuetan, egoera horiekerraz konpontzen baitira.

Ezer egin baino lehen, besteak beste, egoera horiekzein maiztasunekin eta eguneko zein unetan sortzendiren eta jokabide hori eragin dezakeen arrazoirikdagoen ikusi behar dugu, gure irudikapena ez dela etagertakizun objektiboa dela ziurtatzeko.

Jokabide horiek errepikatzen badira, jokabide-arazoaedo –nahastea dagoela adieraz dezakete. Orduan, le-henbizi egin behar duguna, familiarekin hitz egitea da,haurrari zer gerta dakiokeenari buruz informaziogehiago lortzeko. Informazioa eskatzeko era zainduegin behar dugu, gurasoak beldurtu edo estutu gabe.Ez dugu ahaztu behar hezitzailea ez dela haur--psikopatologiako espezialista eta, beraz, ez dueladiagnostikorik egin behar.

Gero, egoera zalantzagarria bada, eta arazo larrirenbat dagoela susmatzen badugu, gurasoei haurraespezialista egokiarengana eraman dezatela esangodiegu. Espezialista, normalean, medikua edopsikologoa izan ohi da.

Gurasoekin izaten duen elkarrizketan, ordea,hezitzaileak haurrak horrelako jokabidea izatekoarrazoia dagoela ikusten badu, gurasoekin baterajarduteko jarraibideak ezarri behar dira, arazoakonpontzen saiatzeko.

Adibidez, haurrak amorraldi asko izaten baditu, etaamorraldi horietan ikaskideei eraso egiten badie, etaelkarrizketan, gurasoek, ama abortua izatekoarriskuan dagoelako atsedenaldian dagoela adieraz-ten badute, haurrak amorraldia duen bakoitzean eginbeharreko jarduera ezarri beharko dugu, eta jarraibide-ek berdinak izan beharko dute etxean zein eskolan.

Azkenik, eskolara joaten direnak gurasoak badira,haurraren portaera zalantzagarriari buruz hitz egiteko,garrantzitsua da gurasoek esaten dutena arretazentzutea eta estutasuna ez areagotzeko gurasoaklasaitzea. Komeni bada, espezialistarengana bidalditzakegu, baina, beti ere, gurasoak aztoratu gabe.

Bibliografia

(1) DSM-IV: Manual del diagnóstico diferencial. Masson-Salvat argitaletxea. 2002

Page 18: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

144 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

1. Azaldu, zeure hitzak erabiliz, hiperaktibotasuna zer den.

2. Zertan bereizten dira eneuresia eta enkopresia?

3. Zer esan nahi dute DSM IV siglek? Eta CIE-10 siglek?

4. Zein dira Kaner-en autismoaren ezaugarriak?

5. Zergatik da hain zaila jokabide patologikoa zer den zehaztea?

6. Azaldu arazo psikopatologikoa zer den eta jokabide-nahastearekin zertan bereizten den.

7. Nola eragiten du jelosiak haurraren portaeran?

8. Azaldu haur-eskolako haurrak arazo psikopatologikoa izan dezakeela susmatzen denean bete behar diren jarrai-bideak zein diren.

9. Haurrek lo egiteko ohitura egokiak izan ditzaten eragozten duten helduen jokabideei buruzko ausnarketa egin.

10. Zertan oinarrituko zinateke, haur jakin bat hiperaktiboa ez dela eta bizia baino ez dela esateko?

11. Inoiz entzunda al zeneukan “erasokortasun moldatzailea” terminoa? Pentsa ezazu gurasoei gai hori azaldu behardiezula, lan egiten duzun haurtzaindegian ikasturteko bigarren hiruhilabetekoan antolatzen den batzar batean. Azal-pena idatzi eta denbora kontrolatu, zeren, bost minutu baino ez baitituzu izango.

12. Egin Kaner-en autismoaren, Asperger-en nahastearen eta Rett-en nahastearen arteko konparaketa-koadroa.

13. Askotan gurasoek honako hauen antzeko adierazpenak egin ohi dituzte: “Nik beti seme-alabak berdin tratatu izanditut”. Zer deritzozu horri?

14. Aipatu amesgaiztoen eta gaueko izuen arteko eta insomnioaren eta loak hartzeko zailtasunen artekodesberdintasunak zein diren.

15. Sarri entzun ohi dugu, zenbait guraso eta aitona-amonen hitzetan, anaia/neba edo arreba/ahizpa jaio delako haurrajeloskor bihurtu dela. Adierazpen horiek jelosia jasaten duen haurraren aurrean egin ohi dira, esan daitekeen zerbaitbalitz bezala. Zer deritzozu horri? Egokia al da jelosiari buruz hitz egitea? Esan al daiteke horrelakorik jeloskorra izandaitekeen haurraren aurrean? Erantzunean arrazoiak azaldu.

A r i k e t a k

Page 19: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 145

Dokumentua

Arranokumearen alegia

6.1 Jarduera

Behin batean, baserritar batek, basoan zehar zebilela,arranokume zauritua aurkitu zuen. Etxera eraman, osatueta txitategian sartu zuen. Han, arranokumeak oilaskoenjanaria jaten eta oilaskoek bezala jokatzen ikasi zuen.

Egun batean, handik zehar zebilen naturalista batekhonako hau galdetu zion baserritarrari:

–Zergatik daukazu arrano hori, hegaztien erregea,oilaskoekin batera txitategian sartuta?

Baserritarrak honako hau erantzun zion:

–Larri zaurituta aurkitu nuen basoan, eta oilaskoei emandiedan janari bera jaten eta oilaskoak bezalakoa izatenirakatsi diodanez, ez du hegan egiten ikasi. Oilaskoekbezala jokatzen du eta, beraz, dagoeneko ez da arranoa.

Naturalistak honako hau esan zuen:

–Gauza polita iruditzen zait etxera eramatea, osatzeaeta zaintzea. Gainera, bizitzeko aukera eman diozu etazure txitategiko oilaskoen konpainia eta beroa emandizkiozu.

Hala ere, arranoaren sena du eta, seguru nago heganegiten irakats diezaiokegula. Zer iruditzen zaizu heganegiteko aukera ematen badiogu?

–Ez dizut ulertzen. Hegan egin nahi izan balu, egingozukeen. Nik ez diot eragotzi.

–Hori egia da, zuk ez diozu eragotzi, baina lehen ondoesan duzunez, oilaskoek bezala jokatzen irakatsi diozueta horregatik ez du hegan egiten. Zer iruditzen zaizuarranoek bezala hegan egiten irakasten badiogu?

–Zergatik zabiltza ekin eta ekin? Begira, oilaskoekbezala jokatzen du eta dagoeneko ez da arranoa,horrela da, eta kito. Gauza batzuk ezin dira aldatu.

–Egia da azken hilabeteetan oilaskoek bezala jokatzenduela, baina, nire ustez, gehiegi erreparatzen diozu he-gan egin ezin izateari. Zer deritzozu, bere arrano-senazeta hegan egiteko duen gaitasunaz pentsatzen badugu?

–Ez nago ziur. Ezer aldatzen al da, eragozpenak gogo-an izan beharrean, gaitasunak gogoan izanez gero?

–Galdera ona da hori. Eragozpenak gogoan izanezgero, seguruenik, konformatu egingo gara orain duenjokabidearekin. Baina, hegan egiteko gaitasunakkontuan hartzen baditugu, ez al duzu uste, aukeraeman diezaiokegula eta gaitasun horiek egia bihurtzendiren ikus dezakegula?

–Agian.

–Probatuko al dugu?

–Proba dezagun.

Naturalistak biharamunean, animatuta, arranokumeatxitategitik atera, besoetan leunki hartu eta hurbilekomuinora eraman zuen. Han, honako hau esan zionarranokumeari:

–Zure lekua zerua da, eta ez lurra. Zabaldu hegoak etahegan egin, ahal duzu-eta.

Hitz horiek ez zuten arranokumearengan eraginik izan.Arranokumea nahastuta zegoen, eta muinotik oilasko-ak jaten ikusi zituenean, saltoka, oilaskoengana joanzen. Hegan egiteko gaitasuna galduta zuela pentsatuzuen eta beldurtu egin zen.

Desanimatu gabe, biharamunean, naturalistak baserri-ko teilatura eraman zuen arranokumea, eta honakohau esan zion animatzeko:

–Arranoa zara. Zabaldu hegoak eta hegan egin, ahalduzu eta.

Arranokumea bere buruaren eta inguruan zuen guztia-ren beldur zen. Inoiz ez zuen gauzak hain goitik ikuste-ko aukerarik izan. Dardarka, naturalistari begiratu eta,berriz ere, txitategira salto egin zuen.

Hurrengo egunean, goizean goiz, naturalistak mendigarai batera eraman zuen arranokumea. Han, honakohau esan zion animatzeko:

–Arranoa zara. Zabaldu hegoak eta hegan egin, ahalduzu eta.

Arranokumeak tinko begiratu zion naturalistari begieta-ra. Naturalistak, begirada harekin harrituta, ahapez,honako hau esan zion emeki:

–Ez nau harritzen beldur izatea, normala da. Bainamerezi du saiatzeak, ikusiko duzu. Oso urrutiraino joaneta haizearekin jolastu ahal izango duzu eta beste arra-no batzuk ezagutzeko aukera izango duzu. Gainera,lehengo egunetan, saltoka ibili zarenean, hegoetanindar handia duzula ikusi duzu.

Arranokumeak ingurura begiratu zuen; beherantztxitategira eta gorantz zerura. Orduan, naturalistakarranokumea eguzkirantz altxatu eta laztandu eginzuen leunki. Arranokumeak, astiro, hegoak zabaldu zi-tuen eta, azkenik, txilio garailea eginez, hegan hasi zeneta urrundu egin zen zeruan barrena. Azkenean, arra-nokumeak berreskuratu egin zituen bere gaitasunak.

Honako liburu honetatik hartutakoa: COSTA, M.; López, E. Manual para el educador social.Gizarte Gaietako Ministerioa. Madril, 1994.

Page 20: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

Las teorías del desarrollo humanoPlanteamiento

Conocer y comparar diferentes autores y diferentes teorías sobre el desarrollo humano.

Desarrollo

—— A partir de una plantilla como la que se acompaña, tienes que elaborar un gráfico comparativo de los estadios oetapas de desarrollo según las propuestas de los diferentes autores señalados. Sólo es necesario poner el nom-bre de cada estadio o etapa dentro de sus límites cronológicos correspondientes.

Fig. 1.19

—— En grupos de 4 o 5 personas (o la clase en 4 grupos) debéis hacer un cuadro comparativo de las diferentes co-rrientes (ambientalismo, innatismo, interaccionismo moderado e interaccionismo social), detallando sus caracte-rísticas principales.

—— Una vez hecha esta comparación, cada grupo trabajará y profundizará en una corriente de pensamiento distintasiguiendo las pautas siguientes:

• Breve reseña biográfica de los máximos exponentes de la corriente.

• Análisis de las definiciones del desarrollo humano que propugna cada teoría o autor.

• Descripción de las principales características de cada una.

—— Exposición de cada trabajo en clase.

—— Realizar una valoración personal. ¿Con cuál de estas teorías explicativas del desarrollo humano estarías más deacuerdo? Justifica tu respuesta.

Duración

—— La plantilla se debe realizar fuera de clase.

146 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

1.1Jarduera

Jarduera

—— 3-4 laguneko taldeak osatu eta Arranokumearen alegia irakurri. Gero, honako galdera hauei erantzun eta taldekobakoitzeko erantzun bakarra entregatu.

1. Istorioa berriro idatzi, agertzen diren pertsonaien ordez eskola-munduko pertsonak jarrita.

2. Hegan egiten ausartzen ez zen arranokumeak zergatik lortzen du azkenean hegan egitea?

3. Baserritarraren iritziz, zer da heztea? Eta naturalistaren iritziz? Eta zuen iritziz?

4. Eragozpenei erreparatu beharrean, gaitasunei erreparatu behar zaiela esaten denean, zer esan nahi da?Irakasgai honetan ikasitako zein autorerekin lotuko zenuke ideia hori?

5. Arranokumeak hegan egiteko duen beldurra, pertsona askok mugak gainditzeagatik edo arriskatzeagatik po-rrot egiteko duten beldurraren antzekoa da. Dakiguna egitearekin konformatzen bagara, ez dugu inoiz porrotegingo, baina, era berean, inoiz ez dugu hegan egiten ikasiko. Ados al zaude iritzi horrekin? Erantzuneanarrazoiak azaldu.

6.2 Jarduera

Page 21: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 147

Kasu praktikoa

Helburuak

—— Unitatean ikasitako ezagutza teorikoak erabiltzea, haur-eskolan haurrekin eguneroko hezkuntza-lanetan sortzendiren egoera gatazkatsuak eta kontuzko egoerak konpontzen saiatzeko.

—— Gurasoen hezkuntzako esku-hartzeari buruzko hausnarketa egitea.

1.dokumentua

1. kasuaren garapena

Hausnarketa egin eta, Amaiaren hezitzailea izanez gero, nola jokatuko zenukeen pentsatu.

Nola azalduko zenioke egoera amari?

Nola jokatuko zenuke haginka egiten duen haurrarekin? Gurasoekin hitz egingo al zenuke?

2.dokumentua

2. kasuaren garapena4-5 laguneko taldeetan, pentsatu Patxik zergatik izan dezakeen portaera hori. Egoera antzezteko gidoia egin,kasuari konponbidea bilatzeko jarraibideak azalduz.

3.dokumentua

3.kasuaren garapenaBinaka, kasuari buruzko hausnarketa egin eta honako galdera hauei erantzun (behar izanez gero, HIESariburuzko informazioa bilatu, erantzunak emateko):Nola sentituko da Miren? Ulertzen ahal duzu Maiteren eta Asierren gurasoen jarrera? Zein izango litzatekehorrelako egoeran jokatzeko era egokia?

6.3 Jarduera

Amaia, haur-eskolara joaten den urte eta erdiko haurra da. Arratsalde batean, ama haurraren bila joan zene-an, hezitzaileak, Amaiari beste haur batek hankan haginka egin ziola esan zion amari. Amak, aintzakotzathartu gabe, horiek haurren gauzak zirela esan zion.Beste egun batean, amak, Amaia bainatzen ari zela, haurrak besoan beste haginkada bat zuela ikusi zuen.Ama kezkatu egin zen eta, hurrengo egunean, Amaiaren hezitzailearekin hitz egitera joan zen, azalpenakeskatu eta bere alabari haginka egiten zion haurra nor zen jakin nahian.

Patxi bi urte eta erdiko haurra da. Haurrak aste batzuk daramatza ohikoa ez den portaera izaten etahezitzailea konturatu egin da: jardueretan parte hartzea kostatu egiten zaio, triste dagoela dirudi eta ikaskide-enganako erreakzio gutxi eta txarrak izan ohi ditu.

Mirenek bi urte ditu. HIES birusaren antigorputzak dauzka eta aste batzuk daramatza haur-eskolan. Maitereneta Asierren gurasoek, auzoko ezagun batzuen bidez, badakite Miren zein egoeratan dagoen eta beldurtu egindira Miren euren seme-alabak joaten diren ikastetxera joaten dela jakin dutenean. Azken egunetan, haurrenbila joaten diren beste gurasoekin batzen direnean, Mirenen arazoa besterik ez darabilte ahotan. Hezitzailebatek gurasoek egin dituzten esamesak entzun ditu, eta lankideei azaldu dienean, lankideetako batek esandio, duela egun gutxi, ama batek bere alaba Mirenen ikastetxe berean egoterik ez zuela nahi esan ziola.

Page 22: 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak ... · PDF file6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan 129 6.2. Arazo psikopatologikoak eta

148 6. unitate didaktikoa Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan

Pelikula: Aprendiendo a vivir

Fitxa teknikoa:

Herrialdea: AEBJatorrizko izenburua: The other sister. Gaztelaniazbikoiztutako bertsioa.Zuzendaria: Garry MarshallAntzezle nagusiak: Juliette Lewis, Diane Keaton, TomSkerrit eta Giovanni Ribisi.Iraupena: 132 minutu.Generoa: Komedia erroantikoa

Argumentua

Karla urritasun mental arina duen gaztea da. Barnetegipribatuan hezkuntza berezia jaso ondoren, lehen zituenmuga asko gainditzea lortu du, gehiegi babesten duenama (Elizabeth) izatea salbu.

Graduatu ondoren, Karla etxera itzuli da, ametsez bete-ta, eta maitemindu egin dela esan du. Orduan amariaurre egin behar dio, itxurak itxura, heldu arduratsuadela eta inor maitatzeko eta inork bera maitatzeko esku-bide guztiak dituela frogatzeko.

Bere burua ezagutzeko abenturan sartuta, Karla, berebikotekidearekin batera, bizitzako egoera latzei aurreegiteko erantzunak bilatzen hasiko da, eta batzuetanbizitza arrunta izatea lorpen izugarria dela frogatuko dute.

Jarduerak

—— Lehenengo banaka egingo dira, eta gero, ikasgelan bateratu egingo dira.

1. Karla-ren eta bere amaren, Elizabeth-en, arteko hasierako harremana nolakoa den azaldu. Amak berdinjokatzen al du Karla-ren beste ahizpekin?

2. Nola aldatzen da bi pertsonaia horien arteko harremana pelikulan?

3. Zein arazo-mota du Karla-k? Zein jokabidek adierazten dute arazoa?

4. Zergatik sartu zuten Karla hezkuntza bereziko ikastetxean?

5. Karla-ren eta aitaren arteko harremana azaldu.

6. Karla-k beti laguntzarik ez duela behar frogatu nahi die ingurukoei. Zer deritzozu portaera horri?

7. Ezagutzen al duzu hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak gainerako ikasleekin eskola ematen dutenpelikulakoaren antzeko derrigorrezko hezkuntza osteko ikastetxerik?

8. Karla-k eta bere bikotekideak, bakoitzak bere bidetik, muga asko gainditzen dituzte. Azal ezazu nola gainditzendituzten eta konponbide horiei buruzko hausnarketa egin ezazu.

9. Ba al dago antzekotasunik, pelikula honen eta 6.1. jarduerako arranokumearen alegiaren artean?

10. Karla-ren antzeko neska-mutilak, gehiegi estimulatzen badira, estimulu horiek izan gabe baino gehiago sufridezakete, zeren, urritasun larriagoak dituzten beste pertsonek ez bezala, bai baitakite euren mugak zein diren,eta, bestalde, gizarteak ez ditu besteen pareko gisa onartzen. Horren arabera, zalantza sortzen da: haztendirenean, ez jende normalaren, ez eta urritasuna duten pertsonen munduan, ezin izango direla identifikatujakinda, merezi al du urritasun arina duten pertsonak txikitatik estimulatzea? Zein da zure iritzia?

6.4 Jarduera