7. 7.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · Hantxe daude eliza eta Plaza Nagusia,...

24
Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA MAIATZA 2012 B.123 7. 7.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak «Azkoitia-Azpeitiko arroa» paisaia-unitatea Urola ibaiak nagusiki haitz bigun, tuparri eta lutiten gain zulatutako ildo luzeranzko bat da. Ibai ibilguak sedimentatutako alubioi zapaldak kanporantz hedatzen dira, 150-200 m inguruko altuera duten muino eta gaintxoetara, Izarraitz mendiguneko barrena eratuz. Nahiz eta sektore batzuetan erliebe txiki horien maldak gogorrak izan, oro har, toki irekiak dira, inguruko mendigune trinko sendoen aldean. Iparraldean, Izarraitz, gailurra Erlon duena (1038 m); ekialdean altxatzen da, zakar, Arroiteko (612 m) mendigunea. Hegoaldean kontrastea ez da hain nabarmena, eta muinoak goratuz doaz pixkana eta hala sortzen da gaintxo multzo bat: Txalintxo (383 m), Agitemendia (362 m), Endaitzu (412 m), horiexek dira sektore horretan Saminoko mendizerraren lehen kontraforteak. Arro itxia izanik, antizikloia edo giro barea denean, haizerik gabea, aire hotza bailararen sakonean geratzen da, eta tenperaturaren inbertsioa gertatzen da. Egoera horietan tenperatura hotzagoak dira bailararen sakonean, inguruko alde goragokoetan baino. 4. irudia: Tenperaturaren inbertsioa Azkoitia-Azpeitia arroan. Industrietako keak eta erretako zarben keak geruza horizontal bat osatzen dute aire hotzeko poltsaren sabaian.

Transcript of 7. 7.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · Hantxe daude eliza eta Plaza Nagusia,...

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.123

7. 7.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak

«Azkoitia-Azpeitiko arroa» paisaia-unitatea Urola ibaiak nagusiki haitz bigun, tuparri eta lutiten gain zulatutako ildo luzeranzko bat da.

Ibai ibilguak sedimentatutako alubioi zapaldak kanporantz hedatzen dira, 150-200 m inguruko altuera duten muino eta gaintxoetara, Izarraitz mendiguneko barrena eratuz. Nahiz eta sektore batzuetan erliebe txiki horien maldak gogorrak izan, oro har, toki irekiak dira, inguruko mendigune trinko sendoen aldean. Iparraldean, Izarraitz, gailurra Erlon duena (1038 m); ekialdean altxatzen da, zakar, Arroiteko (612 m) mendigunea. Hegoaldean kontrastea ez da hain nabarmena, eta muinoak goratuz doaz pixkana eta hala sortzen da gaintxo multzo bat: Txalintxo (383 m), Agitemendia (362 m), Endaitzu (412 m), horiexek dira sektore horretan Saminoko mendizerraren lehen kontraforteak.

Arro itxia izanik, antizikloia edo giro barea denean, haizerik gabea, aire hotza bailararen sakonean geratzen da, eta tenperaturaren inbertsioa gertatzen da. Egoera horietan tenperatura hotzagoak dira bailararen sakonean, inguruko alde goragokoetan baino.

4. irudia: Tenperaturaren inbertsioa Azkoitia-Azpeitia arroan. Industrietako keak eta erretako zarben keak geruza horizontal bat osatzen dute aire hotzeko poltsaren sabaian.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.124

Bertako landarediaren ordez zelai eta segarako larreak daude batetik eta landatutako insignis pinuak bestetik. Arroaren sakonean apenas dago baso atlantikorik, muntazkoa den bakarra Txalintxoko ospelean dago, Azkoitia hegoaldean. Beste alde batetik, Argarain sektorea –Izarraitzen kontrafortea Azkoitia iparraldean- Irukurutzetari lotzen zaion baso saila, mendigune bien arteko lotune biologikorako sektore proposatu dute. Tarte hori Kikuin-ek zeharkatzen du, interes handiko ibilgutzat hartzen da, urak eta erriberak ongi zainduak baitauzka.

Interes geologikoa duten espazioei dagokienez, unitatean dago «Azpeitiko paleozoikoa» izeneko agerrunea, Errezilera doan errepideko alde bietan ikus daitekeena Lepasoro parean.

7.2. Giza eragileak: kolonizazioa eta eragina paisaian

Azkoitia-Azpeitia inguruan jendea egondako lehen berriak Munoandiko jendegune edo kastrotik datoz, orain dela 2.500 urte inguru, Burdin Aroan. Aldi horretan jendea ugaldu zen eta garrantzi handia hartu zuten eskura zeuzkaten baliabideek, bereziki ganadu taldeek, eta hala gotortu egin zituzten asentamenduak inguruko tribuetatik defendatzeko, eta hala sortu ziren herrigune txikiak. Herrixka gotortuak gainetan jartzen zituzten hobeto defendatzeko. Munoandikoak ekialdean oso malda pikoa zeukan eta horrek defentsarako balio zuen, eta harrizko hesiak zeuzkan. Sarrera bi dorrek babesten zuten. Oso muino estrategikoan zegoen Urola ibai gainaldean, gaur Loiolako santutegiaren atzealdea den horretan, Azpeitia eta Azkoitia udalerrien arteko mugan.

Erdi Aroan Azkoitia eta Azpeitiak garrantzi nabarmena hartu zuten, bailara barrenean baitzeuden Urola ibaiaren ondoan. Aldi horretan landan gune edo etxe multzo txikiak eratu ziren, herrixkak, eta

5. irudia: Etxe Beltz etxea Azkoitiako Idiakeztarren eraiki zuten XV. mende erdialdean.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.125

azkenean hauek bailara barreneko hiribilduen mende geratu ziren, hauek erregearen pribilegioak zeuzkaten eta.

Gaurko Azpeitiaren aurrekaria Iraurgiko Garmendia herrixka zen, Soreasuko San Sebastian elizaren inguruan eratua, eta Azkoitiko aurrekariak Iraurgiko San Martinen, 1324an fundatu baitzen Bedeaizar-en. Herrixka biak zeuden kostaldearekin eta Goierrirekin harreman naturala zuen ibilbidean, lehena Urola ibarrean eta bigarrena, San Martin de Iraurgi, Urola bailarako erdiko tarte on bat mendean duen muinoan.

Azpeitia hiribildu eratu zen 1310ean, Gaztelako erregearen, Fernando IV.aren hiri-gutuna jasotzean, izan ere bertatik igarotzen baitzen barnealdea kostaldearekin lotzen zuen errege bidea. Azkoitia gaur dagoen lekura aldatu zen, ibaiaz bestaldera eta haranerantz, 1331n, gaur Plaza Berri den lekuan, eta 1413an hiribildu titulua eskuratu zuen.

6. irudia: Enparan dorretxea, Azpeitian.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.126

Badira oraindik zenbait jauregi eta dorretxe, kide garrantzizkoenak, ahaide nagusienak, garai hartako leinuenak. Azkoitian Etxe-beltza, eta Enparango dorretxea Azpeitian dira horren lekuko.

Aro modernoan, inguruko mendietako basoak ustiatzea izan zen jardun ekonomiko nagusienetako bat eta horrek moldatu zuen paisaia. Azkoitia eta Azpeitian antolatzen zen basogintza lan handia, burdinolak sutarako egurrez eta eraikinak eta ontziolak zurez hornitzeko. XVIII. mendean, Azpeitian milaka zuhaitz landatzen ziren botatako zuhaitzen ordeko.

Azkoitia eta Azpeitia aitzindari izan ziren industrializazio prozesuan, XIX. mendean hasi baitzen, ehungintzako fabrikak jarrita. XIX. mendean hasitako tradizio industrialak gora egin du eta eutsi egin dio XX. mendean. Gaur egun hiri biak inguruan dituzte industrialdeak Urolaren hegoaldean, eta herri inguruko paisaiaren ezaugarri bihurtu dira.

Gainera geratzen da oraindik instalaziorik jatorrizko kokalekuetan, herriguneari lotuta, jarraipenik gabe, esaterako Azpeitian Corrugados Azpeitia-ko nabe handiak.

7.3. Gaur egungo paisaia

Azkoiti-Azpeitiko arroako paisaian herri biak daude bailara barrenean. Bi herriguneen artean 2 km besterik ez dago. Bien arteko zatian dago Loiolako santutegia eta toki industrial txikiren bat, Santutxo eta Basarte esaterako, eta bizitegietarako eraikin isolatuak, eta hala, geroz eta gehiago dirudi bi herrien artean jarraipena dagoela.

Bi herrien gune historikoak Urolako ezker aldean kokatu ziren hasieran, ibaia defentsarako erabiliz.

Azpeitiko herrigune historikoak ertaroko fundazio egitura du, hiru kale eta bi zeharkale, arbendola moduko bat eratuz, zeina burutzen den Perez Arregi eta Nagusia plazetan, iparrean eta hegoan hurrenez hurren. Eraikuntza horma bitartekoz egina dago, trinkoa da eta hainbat jauregitxo gotiko eta

7. irudia: Paisaia industriala Azpeitian.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.127

berpizkundeko ditu. Hantxe daude eliza eta Plaza Nagusia, arkupedun toki zabala, non udaletxea dagoen, handik abiatzen da merkataritza errebal bat ibaiari paralelo Azkoitiarantz. Ibaiaz bestalde bada gerriko bat erabilera historikoa duena, eta han nabarmen Enparan dorretxea eta Frantziskotar lekaimeen komentua. Erdiguneko multzoak erakusten du Azpeitiaren garrantzia, Urola Kostako hiriburu historikoa eta Gipuzkoako hiri-sisteman erreferentzia gunea.

Hazkunde modernoak ibaiaz bestalde jarri dira batik bat, geltokirantz zabalguneak eginez, -hantxe dira nagusi bide ondoan lerrokatutako etxesail itxiak-, eta hegoalderantz, herrigunerako sarbideei segituz. Haratago, etxebizitza poligonoak daude, etxe-sail irekiak dira eta espazio libre handiak nahiz ekipamenduak, eta horrek profila goratzen du eta bilbe zatikatuagoa egiten. Azkoitiranzko trenbidearen lehenagoko trazatua, gaur oinezkoentzako bide berde bihurtua, herrigunearen akabera da hegoaldeko sektorean eta azken atsegina ematen dio.

8. irudia: Corrugados Azpeitiko instalazio industriala.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.128

Azkoitiko herrigunea lineala da, horma bitarteko eraikinez eratua, Kale Nagusian eta Santa Klaran, Urolaren parean baitaude hauek. Ardatz hori Santa Klara kementuan hasten da, ondoren zabaldu egiten da arbolaz ongi jantzitako toki batera, Ama Birjinaren Jasokundearen Parrokia elizatik pasatzen da eta Herriko plazan eta merkatuan amaitzen. Inguruan kokatzen dira interes handiko eraikin eta jauregitxo erdi aroko eta barrokoak.

Julio Urkijo etorbidea, ibaiaz bestalde, da herriko zabalgune nagusia. Bide ondoan lerrokaturiko familia anitzeko eraikinak eta etxe sail itxi batzuk igaro ostean bloke irekia eta espazio publikoak txandakatzen dira. Bedeaizar muinoko magalean dago etxe-sail merke bat, bitxia, Euskal landa-tradizio erakoa. Zenbait etxebizitza poligonok osatzen dute herrigunea bai hegomendebaldean, Zumarragatik GI-631 bidetik herrira sartzean, eta magalean, herrigune historikoaren ondoan. Azken horiek eta isolatutako familiabakarreko etxeen sustapen berriek, ilaran eta goietan, begi-inpaktu handia dute erdigune historikoarekiko fatxadan eta gehiegizko aniztasuna ematen diote hango eraikuntzari.

Herrigunetik haratago kokatzen da Umantsoroko jarduera ekonomikoko industrialdea, eta han nabe batzuk daude, hondatuxeak. Herrigunea hegoaldetik inguratzen duen GI-631 errepidearen zirkunbalazio bidetik haratago daude Intsausti industrialdea, hegomendebaldean, eta San Juan eta Juin industrialdeak, ekialdean. Azken horiek eratzen dute udalerriko sarrera nagusia eta jardun industrialen irudiarekin batera dago saltoki handi batzuena, logotipoak eta koloreak paisaian ondo ikusten direla. Beste gune bat da, Urola erdialdeko kontsumo era berriei dagokienez. Puntu horretatik abiatuta eta GI-631 errepidearen ardatza segituz, aipatutako korridorea dago, begiarentzat Azkoitia eta Azpeitia herriguneak multzo batean bateratzen dituena.

9. irudia: Urola ibaia Azkoitia parean.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.129

Bi hiriek mantentzen dituzte balio historikoa duten eraikinak, gehienak ertarokoak. Azkoitiko herrigunea monumentu-multzo izendatuta dago eta Azpeitian Antxietako jauregia, Basozabal etxea, Emparan dorretxea, Eliz etxea eta, ibaiaz bestalde, Altuna etxea. Loiola inguruan, santutegiaz gain badira babestutako beste bi eraikin, duten balio historikoagatik, Loiolako dorrea da eta Errekarte baserria. Erdi bidean, Azpeitia eta Urrestilla artean dago Larrañaga antzinako baserria, gaur jatetxe bihurtua, adierazgarria delako eta ongi zaindua dagoelako katalogatutakoa.

Ondorengo hazkundeak bi marjinetan hedatu dira, baina nagusiki ibai ibilguaren hegoaldean, non merkataritza eta industria erabilerak gerriko bat eratzen duen, Gi-631 errepidearen saihesbidea ardatz duena, eta herri inguruko paisaia dago, instalazio industrialak eta nabe komertzialak, nekazaritza jardunak eta bizitegiak. Azpeitian, enpresa siderometalurgiko baten instalazioek, nabe eta hodi metalikoak oso bistan baitauzka, ukitu industrial tradizional oso nabarmena ematen diote herriguneko ekialdeari.

10. irudia: Azkoitiako merkatalgunearen paisaia, iragarki txartel ugari dituena.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.130

Azpeititik GI-2635 errepidean Beizamara bidean, herri inguruko paisaia hedatzen da, Urrestillako herrigune txikiraino. Landa eta industria kutsuko herri honek XIX. mendean zenbait aldiz egin zuen ahalegina Azpeititik bereizteko, baina ez zuen lortu. Gaur periferian ditu dentsitate txikiko bizitegi sustapen txikiak, eta horri gehitzen zaizkie standing handiko baserriak.

Aipatutako herri-multzoa inguratzen duten muinoen paisaia landazabala da bete-betean. Zelaiak eta basoak, landatutako pinuak hauek, orekatuta daude hartzen duten gainazalean, eta hala, zelai eta larreak baserri inguruko laugune eta partzeletan daude, eta, basoak magal pikoagoetan.

Azkoiti-Azpeitiko arroako paisaian instalazio industrialek indar handia duten arren, badira irudi hori goxatzen duten osagai batzuk. Loiolako lorategiak dira eta oro har, berdeguneen eta hiri parkeen egoera ona.

Oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak, bi hiriak Azpeitia-Legazpiko bide berdeari lotzen dizkiona, asko erabiltzen ditu jendeak, eta GR-21 ibilbide handiarekin, Inazioren bidearekin, eta GR21, Euskalerriko bidezidorarrekin batera, balio sozial handikoak dira.

11. irudia: Azpeitia eta Azkoitia lotzen duen oinezko eta txirrindularientzako bidea.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.131

7.4. Paisaian dauden jardunak

Paisaian aldaketa garrantzizkoak egin dira azken urteetan. Bizitegiak egin dira eta batik bat industria.

Azken urteetan Urolako ardatzeko udalerrietan biztanle kopuruak gora egin du. Bai Azpeitia eta bai Azkoitia hazi egin dira 1991 eta 2006 urteen artean, 1.000 biztanle inguru gehiago dauzkate hurrenez hurren. Aldi berean, etxebizitza kopurua handitu da nabarmen; kostaldean ez bezala, bigarren etxebizitzak zeresan handia baitu, biztanleak ugaltzeak eta familien tamaina murrizteak eragina izan du. Baina bi herri horien ezaugarria industriak ekonomian duen pisua da. Industria lekuak funtsezkoak dira paisaia eratzerakoan.

Azpeitiak azken urteetan herrigune handi samarra finkatu du. 382 Ha. ditu eta Urola Kostako herririk nagusiena da. Bizitegietarako tokian, hazkundeak hiru eremu oinarrizko hartu ditu. Lehenik, hiriko hutsune batzuk bete ditu, eta hor argi ikusten da ekipamendu eta espazio libreak lortu direla. Bigarrenik, zabalguneen bitartez hedatu da: lehena geltoki aldera, bide ondoan lerrokaturiko etxe-sailak eginda; bigarrena, plaza borobil handi baten inguruan antolatuta, udalerriaren mendebaldeko aurpegia berrantolatuta. Azken horretatik abiatuta, etxebizitza anitzeko eraikuntza sektore batek, eraikitzen ari dira oraindik, hartzen du errepide ondoa, ia bateginez herrigunea eta Loiolako Santutegia eta honen ingurua.

12. irudia: Loiolako Santutegia eta lorategiak.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.132

Paisaia industrialari dagokionez, Azpeitia da, 152 Ha, jarduera ekonomikoetarako lurzoru gehien duen udalerria Urola Kostan. Azken bi hamarkadetako hazkunde industrialak bi profil oinarrizko izan ditu. Lehenik, herrigunearen barnealdea, enpresa siderurgiko handi batek instalazioak handitu ditu, beste nabe eta hodi metaliko batzuk jarrita, oso agerian jarri ere. Bigarrenik, herri ingurua. Alde horretatik aipagarria da lehendik zeuden asentamendu industrialak, Errezilgo errepidean (GI-6234) eta Beizamako errepidean (GI-2635), finkatu eta zabaldu egin baitituzte Landatako industrialde handia eratzeko. Herrigunetik hurbileneko zonan, sektore hori eraldatu egin da, errepide-merkatu erako saltoki eta zerbitzu paisaia eratuta. Haratago, jardun industrialak tartekatzen dira abandonatutako nabeekin, eta errepideari begirakoek herri-sarrera eskasten du.

Iparraldean, Lasaoko zonan profil bananduko beste industrialde bat finkatu da, lehendik jardunen bat zegoen lekuan. Azkenik, Izarraizko magalean, Azkoitiara bidean, Bastarte industrialdea eratu da, berria, bereizia, baina errepidetik ezer asko ikusten ez dena. Hala, bada, industrialdeak, sarrerak eta Azpeitiko herriguneko fatxadak antolatu eta biziberritzea zeregin nagusiak izango dira paisaia profila antolatzeko.

Azpeitiak du Eremu Funtzionaleko herri inguruko zerrenda hiritartuena. Herrigunetik baserrietara doazen bideak eraikinez josi dira eta hala baserri-etxeen benetako “kale” bihurtu dira.

Azkenik, Urrestillako gunea, herriaren hegoaldean, asko hazi da, bai herrigunearen mugan etxebizitzak eginda -dentsitate behe eta ertaina- eta lehenagoko establezimendu industrialak bateratu eta finkatuta.

Espazio industrialari dagokionez, nabarmen hazi da. Espazio industriala bi eratara zabaldu da. Batetik Intsaustiko industrialde handia, hegomendebaldean, Zumarragako bidean (GI-631), non azken urteetan lehengo jardun zaharkituen birmoldaketa gertatu den, eta herri inguruko magaletan hedatzea, beste nabe batzuk eginda.

Ekialdean daude San Juan eta Juin industrialdeak. Horiek dira Azpeititik gatozela herri sarreran daudenak eta bitariko lekuaren irudia du, industria eta saltokiak nahasian dituena, logotipo eta kolore deigarriak bistan direla.

13. irudia: Industrialdea Azpeitian.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.133

Azpiegituretan, bide-sarea asko hobetu da azken urteotan. GI-631 errepidean, nabarmentzekoa da Azkoitiko hego eta hegomendebaldeko saihesbideak eraiki direla. Aipagarriak dira, baita ere, Azkoitia-Elgoibar (GI-2634) ardatza zuzendu eta/edo hobetzea, Azkarate tunelean zehar eta Azpeitia-Nuarbe (GI-2635) ardatza berdin. Prozesu paraleloa izan da biribilguneak egitea, nabarmen eraginez lurzoru okupazioan, batez ere hiri-inguruan, eta oro har, herriguneen sarrerako paisaia berrantolatzean. Hala, nabarmentzekoak dira, duten neurriagatik, Azkoitiko hego, mendebal eta ekialdeko biribilguneak, Azpeitiko mendebaldeko sarrera eta Lasaokoa. Tokiko errepideak eta zona aldenduak eta baserri sakabanatuak lotzen dituztenak profil organikoa dute, topografiari ongi egokitua.

14. irudia: Herri inguruko hazkundea Kukuerri auzorantz Azkoitian.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.134

7.5. Paisaiaren bilakaera

Krisi ekonomikoak izan du eragin sendorik Azkoiti-Azpeitiko arroako paisaiarekin zerikusia duten jardunetan. Etorkizun hurbilean hiri-hazkuntza motelduko da eta (LZP) Lurralde Zati Planak ezarritako antolaketa zuzentarauak ezarriko dira.

15. irudia: Herri inguruko paisaia Azpeitian.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.135

LZPren proposamenak bi herrigune nagusiak indartzea dakar, Azpeitia eta Azkoitia, eta hiri-bilbeak biziberritzea eta Loiolarantz beste garapen batzuk egitea proposatzen du. Hazkunde muntazkoak proposatzen dira: 1.750 eta 1.500 etxebizitza hurrenez hurren. Nagusiki Loiolako zabalgunea da Azpeitian, GI-631 errepidearen eta Izarraizko magalen hastapenaren artean, eta Azkoitiko ekialdeko zabalgunea, Azpeititik duen sarrera antolatu behar duena. Horiek trinkoak dira eta dentsitate handirako joera, baina nekazaritza eta basoa bereizteko proiektu bat behar lukete, herrigune biak funtzionalki eta estetikoki mugatzeko, konurbazio itxura hartu gabe.

Espazio industrialari dagokionez, Azpeitian Urrestilla ardatza lantzea proposatzen da, eta era berean beste garapen batzuk, esaterako Basarte, Ugarte, Izarre Jandalo eta Balenziaga industrialdeak. Proiektu horiek lotuta daude Azpeitiko eta Azkoitiko herrigune barruan dauden espazio industrialak biziberritzeari, eta zalantzarik gabe, lagundu egin behar dute hiri-paisaiek duten nahasmendua murrizten eta herrigune historikoen tankera indartzen.

LZPn dagoen bide-sare egituratzailean esku-hartzeak Zarautz/Azkoitia-Azpeitia/Zumarraga bidea hobetu nahi du, eremu funtzionaleko herriarteko konunikaziorako ardatza baita. Zestoa eta Azpeitia arteko trazatua hobetzea aurreikusten da, Azpeitiko saihesbidea hobetzea Loiola hegoaldean eta Zumarragara bitarteko trazatua hobetzea.

Tokiko sareari dagokionez, Azpeitia eta Tolosa (GI-2634) bitarteko errepidearen trazatua (Errezildik) hobetu nahi da eta Azpeitia eta Beasain arteko GI-2635 errepidea.

Zalantzarik gabe, bide-sarearen gaia funtsezkoa izango da etorkizunean unitatean paisaia antolatzerakoan (integrazioa, obrek sortutako eraginak leuntzea, paisaia profilak zaintzea, eta abar).

LZPko proposamenik nabarmenenetako bat Urola bailarako trenbidea osorik berreskuratzea da, Zumaiatik Zumarragaraino. Hala aurreikusita dago lehen abandonatutako trenbideari erabilera itzultzea, lehendik dauden geltokiak birmoldatzea eta beste trazadura bat egitea Azpeitiko

16. irudia: Loiolako zabalgunea Azpeitian.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.136

herrigunetik igarotzeko, eta hala, lurpetik egin nahi da, trenbide museoaren eta Sanjuandegi mendebaldearen artean. Ezbairik gabe, trenbide sare berri hau zerbitzuan jartzeak lagundu egingo luke garraio kolektiboaren mugikortasuna hobetzen, bai unitatearen barruan eta bai eremu funtzional osoan ere.

7.6. Mehatxuak

− Unitate honen ezaugarrietako bat Urola ibaiaren inguruan ordenarik gabe hainbat gune egotea da: fabrikak, zerbitzuguneak, aparkalekuak, azpiestazio elektrikoak, materialak metatzeko plataformak, eta abar. Dinamika hori gaur-gaurkoz hor dago eta mehatxu bat da Urola ibaiko paisaiarentzat.

− LZPk errepideak hobetzeko zenbait jardun dakartza, unitate honetako paisaian eragin astunagoa izan dezaketenak, horietako batzuk biltzen dira Euskal Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrean: GI-631 errepidea hobetzea Zestoa eta Azpeitia artean; Azpeitiko saihesbidea; Azkoitiko saihesbidearen jarraipena hegoalderantz. Azpeitiko saihesbideak balio estetiko, sinboliko eta historiko handiko eremua zeharkatzen du eta trazatua Loiolako basilika ingurura hurreratzen da.

− Zumaia eta Azpeitia artean Urola trenbidea berreskuratzeak, trenbide sarearen LAPen eta LZPn aurreikusitakoa, dezenteko eragina izango du paisaian. Lehenagoko trenbidearen zati asko oinezko eta txirrinduentzako bidetarako erabili dira eta horiek atzera ekarri beharko dira, eta zati askotan, trenbiderako egokiak diren zatiak egin beharko dira. Trenbideak salerosgaiak garraiatzea bateraezina da guztiz herrigune eta bizitegiekin. Horri buruz, LZPk gomendatu egiten du Euskal Erkidegoko Trenbide Sare Berriaren geltokiari lotzeko aukerak aztertzea, Santa Lutzin jarriko dena (Ezkio-Itsaso) Goierriko eremu funtzionalean.

− Azken proposamen honek dakartzan esku-hartzeak nekez batera daitezke, ardatz hori toki gutxikoa baita paisaia inpaktu onargarri batekin egitekotan: GI-631 hobetzea; trenbidea sartzea eta Zumarragarekin oinezko-txirrinduentzako bidea egitea.

− Inguru honetako ezaugarrietako bat hau da, herri inguruko paisaia desegituratua dela oro har, herriguneetako sarbideen ertzetan ere bai. Urola bailarako ardatza GI-631 inguruan doa eta adibide esanguratsua da, nahiz eta fenomeno hori ia komunikabide guztietan gertatu: Azpetia-Urrestilla, Azpeititik Errezilera irteera (Gi-2634), Azkoititik Zumarragara GI-631ren ondoan, eta abar. Fenomeno hori hedatzea mehatxua da inguruko paisaia-kalitaterako.

− Zonalde honetan garraio elektrikoa egiteko lineak duen eragina handia da, bereziki Urola bailarako ardatzak. Gehiago jartzeko asmorik ez dagoen arren, mehatxutzat hartu behar dira.

7.7. Aukerak

− Gipuzkoako Txirrindu Bideen Lurralde Zati Planean datozen proposamenak ezartzeak txirrindu bide bat jarriko luke Urola bailaran, muturretan Zumaia eta Zumarragarekin lotuz.

− Azpeitiko saihesbidea egitea aukera ona da hirigunea zeharkatzen duen N-631ren lehenagoko trazatuaren tratamendu hiritarragoa egiteko, bulebar itxura eman dakioke eta esaterako galtzara estutu daiteke, espaloiak eta bidegorriak zabaldu, zuhaiztiak jarri, eta abar.

− Ezarpen industrialek zonalde honetako paisaian duten eragina oso handia da, eta bereziki aipagarria da industria astuna, esaterako Corrugados Azpeitia-ren plantak Ibai-eder eta Urola ibaien ondoan, besteak beste. Landeta industrialdean garbi ikusten da zein nahastuak dauden tipologiak, erabilerak, kontserbazio egoerak, bizitegietarako tarteak eta hutsuneak, eta abar, eta hala, herrirako sarrera eta irteerak itxura kaskarra du. Zona industrialen paisaia hobetzeaz eta Urola ibaiko uren tratamendu bateratuaz derrigor hausnartu behar da, eta beraz hobetzeko aukera da.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.137

− Urola trenbidea lehengoratzeak beste aukera batzuk ere badakartza, Donostiara modu egokiagoan lotzeko. Era berean, trenbideko LZPk jaso bezala, bapore eta diesel trenetan turismo irteerak egin nahi dira Azpeitiko Trenbide Museotik Zumaia-Lotuneko geltokira bitarte. Horri buruz esan dezagun utzixea eta erakarmen txikikoa dela trenbidetik ikusten den paisaia, eta horrek kontrastea egiten du asmo turistikoekin, eta hori pizgarri izan daiteke garraiobide honetatik ikusten den paisaia hobetzeko.

− LZPk Oñatz, Urrestilla eta Aratz erreka inguruko lurralderako sarbidea dakar unitate honetan, eta hori aukera bat da betekizun hori sendotzeko.

− Unitate honetan dago Oñatz lurralderako sarbidea, Urrestilla inguruan dagoena, eta horrek aukera dakar betekizun hori indartzeko.

− Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroa izango dena martxan jartzea, Gipuzkoako Hiri-hondakinen Lurralde Zati Planean baitago, aukera ona da Lapatx-eko zabortegia lehengoratzeko eta inguru hartako ingurumen-paisaia hobetzeko.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.138

7.8. Paisaiaren kalitateko helburuak. Neurriak eta egintzak.

Ondoren esango diren paisaia kalitateko helburuak, eta egintzak eta irizpideak paisaia-unitate honen ezaugarriak dira. Haren betekizuna hau da, paisaia-unitate honetan zehaztea Zarautz-Azpeitia Eremu Funtzionalerako (Urola Kosta) helburu eta irizpide orokorrak, zeinak jasotzen baitira paisaia kalitateko helburuen atalean eta memoriako aplikazio irizpideen atalean, horiek ere aplikatzekoak baitira.

Agintari publiko eta pribatuek, eragile sozialek eta gizarteak oro har, hura betetzea eta praktikan jartzea begiratu behar dute.

7.8.1. Paisaia kalitateko helburuak

Azpeiti eta Azkoitiko hiri asentamenduak, paisaian hirigunearen inguruarekin eta landakoarekin txertatuta, baliozko natur elementuen mugetan, benetako beharren arabera diseinatuta eta inguruko paisaiaren berezitasunei begira eraikita.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP1 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira oro har, osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Azpeiti eta Azkoitiko herriguneetara sarbideak, bereziki GI-631 errepide inguruan, trantsizio bat gerta dadin herrigune inguruaren eta herrigunearen artean, baliozko elementuak txertatuz eta hiri paisaian intereseko beste elementu batzuk sartuz.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP2 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira oro har, osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Azpiegitura linealak edukitzea, esaterako GI-631, eskualdeko bide sarea, paisaian txertatuta, lurraldean jarraikortasun fisiko, sozial eta ekologikoa gerta dadin.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP3 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

Errepideak

Oinarrizkoa (Laranja)

- GI-631 (Zumaiatik Zumarragara)

Eskualde-errepidea (Berdea)

- Gi-2634 (Tolosatik N-634 errepidera (AP-8ra lotunea Elgoibarren)

- GI-2635 (Azpeititik Beasainera)

Tokiko errepidea (Horia)

- Gi-3210 (Debatik (Itziargo gaina) Azkoitiara, Azkarate gainetik)

- Gi-3740 (Azpeititik Bidegoianera Urraki gainetik)

- Gi-3750 (Azkoititik Bergarara, Elosu auzotik)

Tokiko errepidea (Grisa)

- Gi-3171 (Kukuerri auzora)

- Gi-3172 (Martirieta auzora)

- Gi-3173 (Urrategi auzora)

- Gi-3174 (Olaso auzora)

- Gi-3181 (Oñatz auzora)

- Gi-3182 (Aratzerreka auzora)

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.139

- Gi-3183 (Loiolako Santutegira)

- Gi-3272 (Lasao auzora)

- Gi-3742 (Elosu auzora)

Trenbide-sarea

- Trenbidearen Euskal Museoaren Urola bailarako baporezko trena

Argindarra Garraiatzeko Sarea

- Goi Tentsioko Linea 132kv

Jardun ekonomiko erabilera duten eremuak (industria, logistika, merkataritza, enpresak) Azpeitia eta Azkoitia herriguneetarako sarbideetara lotuta eta Urola eta Ibaieder ibaien ibilgura, herri inguruko paisaian txertatuta, oso ageriko ez diren zonetan kokatuta, eta inguruko paisaia ezaugarrien arabera diseinatu eta eraikita.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP4 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, balio produktiboen 07 Mapan daude industrialdeetara, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta. Hori guztia osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Behar bezala hiritartu eta mantendutako parke eta espazio publikoen sarea, kalitatezko paisaiak antolatu eta sortzeko, batera daitezen hiri asentamenduak eta landa asentamenduak inguruko paisaiekin, paisaien balio ekologiko, estetiko, historiko edo sinbolikoa duten osagaiak sartuta.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP5 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Urola eta Ibaieder ibaien inguruan kokatutako ondo zaindutako ibai paisaiak, edo bestela berreskuratu eta agerian jarritakoak, batera ditzaten balio ekologiko eta estetikoen babesa eta eguneroko erabilera nahiz turismo eta aisialdirako jarduna.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 6 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Aritzagako putzua

- Katuinerreka erreka

- Urola ibaia

- Txalon erreka

- Urrestilla erreka

Paisaia-unitatearen mugetan kokatutako paisaia naturalak babestuta eta zainduta, iragazkortasun ekologikoa gertatzeko, bateratuz natur baliabideen erabilera eta ustiapena, haietara sartu eta gozatzea eta paisaiaren balioak artatzea.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 7 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Karakate-Irukurutzeta-Agerre Buru lotune eremua

- Izarraitz-Arnoko korridore ekologikoa

- Izarraitz-Aizkorri-Aratzeko korridore ekologikoa

Oñatz, Kuku-Herri, Arroa-Goikoa, eta inguruko landa eraikuntzak, bateratuz garapen beharren arabera paisaiak behar duen zaintza eta hazkundea lurralderako sarbidea erraztuz, batetik, eta balio estetiko, historiko eta identitarioak artatu, berreskuratu eta agerian jartzea, bestetik.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.140

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP9 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak aipatutako osagaiei.

Landazabal atlantikoaren nekazaritza paisaia, kudeatutakoa eta ongi zaindutakoa, bateratu ahal izateko baliabideak ustiatzea eta nekazaritza eta abeltzaintzako balio ekologiko, historiko eta produktiboak artatzea.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP10 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko zaizkie, balio produktiboen 07 Mapan dauden Eusko Label produktuei eta nekazaritza-baso mosaikoari, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta. Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe.

Azpeiti eta Azkoitiko herriguneetako ondarearen aberastasunarekin lotutako balio historiko, sinboliko eta identitarioak dituzten elementuak, bereziki haien alde historikoetan, eta baita Urola Kostako elementu identitarioak ere, esate baterako Loiola, ondo zaindu eta kudeatuta, edo horren ezean, lehengoratu eta agerian jarrita, balio historiko, estetiko eta identitarioak artatzeko, paisaiaren gainerako balioekin bateratuz, beste erabilera batzuk eta turismoari lotutako jarduera batzuk bideratuz.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP11 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko zaizkie Balio Historikoen 06 Mapan dauden paisaia-unitateko osagaiei eta balio sinboliko eta identitarioen 06 Mapakoei, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta.

Hala, egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP11 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Magdalena ermita (Azpeitia)

- San Sebastian de Soreasu eliza (Azpeitia)

- Loiolako santutegia (Azpeitia)

- San Martingo ermita (Azkoitia)

- Elosiagako Andre Mariaren ermita (Azpeitia)

- Olatz-eko ermita (Azpeitia)

- Antxietako jauregia (Azpeitia)

- Basozabal etxea (Azpeitia)

- Emparan dorretxea (Azpeitia)

- Altuna etxea (Azpeitia)

- Eliza etxea (Azpeitia)

- Loiolako dorretxea (Azpeitia)

- Errekarte baserria (Azpeitia)

- Larrañaga baserria (Azpeitia)

- Baldako dorretxea (Azkoitia)

- Amubeko zubia (Azpeitia)

- Enparango zubia (Azpeitia)

- Loiolako zubia (Azpeitia)

- Isasagako zubia (Azkoitia)

- Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia)

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.141

Hondakinak kudeatzeko eta erauzketa-jardunerako azpiegiturak; bere erabilbizitzan paisaia- inpaktua pixkana murriztuz, bide ematen badute jatorrizko pasaia berreskuratzeko edo haren ezean, erabilbizitzaren ondoren beste paisaia bat eratzeko.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 12 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Azkoitiko hondakinak tratatzeko planta

- Sistiagako harrobia

- Eskustako harrobia

- Egino-Berriko zabortegia

- Oñartxoko zabortegia

- Azpeitiko hegoaldeko zabortegia

- Lapatxeko zabortegia

- Odriako zabortegia

- Urrestillako zabortegia

Paisaia begiratoki eta ibilbide sarea, Azpeitia-Azkoitiarantz eta Erlo eta Xoxote alderantz bistak dituztela nagusiki, berreskuratu eta agerian jartzeko paisaia bereizgarri bereziak, haiek adierazi eta ezagutuz, eta hala, baloratu eta gozatu egin ahal izango da Urola Kostako paisaien aniztasun eta ñabardura.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 13 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

Ibilbideak

- GR-9. Probintzietako Errege Abelbidea (Bidegoian-Iturburu-Errezil-Azpeitia)

- GR-21. Inazioren Ibilbidea (Bidegoian-Beizama-Urrestilla-Eizmendi auzoa-Urrestilla-Loiola)

- GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea

- PR GI-139. Azkoitia-Azpeitia

- PR GI-145. Azpeitia-Beizama

- PR GI-147. Izarraitz Magaleko baserriak

- Azkoitia eta Azpeitia arteko pasealekua

- Inazioren bidea

Begiratokiak

- San Martin

- Azkarate

- Olaso

- Urrategi

- Oñatz

Irukurutzeta-Samiñoko atzeko ikuspegiak Deba Barrenarantz, babestuak eta zainduak, edo horren ezean, berreskuratu eta agerian jarriak, harpen eta identitate erreferente gisa arta daitezen.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP14 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei, helburu iraunkor baitira balio estetikoen 05.B Mapan, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.142

7.8.2. Neurriak eta egintzak

7.1. Hiri antolamendura sartzea paisaia zaindu eta hobetzeko irizpide eta neurriak. (Kudeaketa egintza)

a) Oro har, hiri antolamenduak lurraldean esku hartze mota bakoitzari exiji dakizkiokeen irizpide eta neurriak sartuko ditu (hiri-garapen berriak, hiri-berrikuntza, esku hartzeak landa ingurunean, azpiegiturak…), paisaia-unitate honetarako aplika daitezkeen helburuetarako Katalogo honetan datozen irizpideak zehaztuz.

b) Hirigintza antolamenduak Paisaia Interes Bereziko Eremuak babestu, zaindu eta hobetzeko neurriak sartuko ditu nabarmenak badira, babesteko neurri zehatzik ez dutenean: Oñatz (Azpeitia), Loiola (Azpeitia) eta Urrategi (Azkoitia).

7.2. Hirigunetan dauden eremu hondatuen irudia birkualifikatu eta hobetzea, udal eta/edo lurralde antolamenduetan jasotako hirigintza eraldaketatik eratorritako aukerak baliatuz. (Antolamendu egintza).

a) Landeta-Amue zona (Azpeitia): Corrugados Azpeitia-ko planta industrialaren eraldaketaren emaitza, a) Urola Kostako LZPren aldaketa zehatzak-k aurreikusi bezala: hiri-paisaia hobetzea, Ibaieder ibaia hobeto integratzea, Azpeitiarako sarrera hobetzea GI-631 errepidetik, espazio publiko eta ekipamenduen sarea hobetzea, eta abar. (Ibaieder ibaiko marjinetan paisaia interes bereziko eremuari lotutako egintza).

b) Intsaustiko zona (Azkoitia): zona industrial honek irudi hondatuxea du herrigunean Urola ibaiaren ondoan: hiri-irudia hobetzea, Urola ibaiko marjinak tratatzea, espazio publikoaren sarea, eta abar.

7.3. Eraginik handiena duten hiri garapen berriak paisaian ondo txertatzen direla bermatzea, paisaian integratzeko azterlanen bidez. (Kudeaketa egintza).

a) Urrestillako korridorea (Azpeitia): Urola Kostako LZPk eremu barruan aurreikusitako industria garapen berri guztiak, antolamendua onatu gabe daukaten lurzoru hiritargarriak barne (HIE 30 Garmendi gain eta 34 Zapatari), eta gaurko hiri-lurren etorkizuneko eraldaketak (HIE 35 Larrañaga eta HIE.36 Olalde): bateratu egin nahi dira erabilera industriala eta paisaiaren balio nagusienak: Ibaieder ibaiaren ibilgua, Urrestillako gunearekin bateratzea edo ondarearen elementu esanguratsuekin, esaterako Larrañaga baserria, egoki tratatu behar baita, eta eraikuntza eta jarduera zaharkitu eta/edo hondatuak berritzea sustatuz. (Ibaieder ertzetako paisaia interes bereizko eremuari lotutako egintza).

b) Bizitegietarako garapen berriak Azpeitian, hiri ertzak eratuz, nahiz ez duten antolamendu onarturik (HIE.3 Azkune eta 26 Oiarzabal), eta Urola Kostako LZPk mugatutako eremuan etorkizunean eratuko diren antolamendu berriak Loiolako iparraldean, bateratu nahian Izarraitzi begirako irudi atsegina duen herri-ertza.

c) Bizitegi garapen berriak Azkoitian, goiko zonetan kokatuta, ikuspen onekoak eta herri-ertzen eraketan eragina izanik: Zabale (S.16), Santa Klara (S.15) eta Urola Kostako LZPk Santa Kruz zonan egin ditzakeen bizitegietarako lurzoruak. S.16 Zabale sektorea garatzeak Azkarate errepidetik (GI-2634) Urretxuranzko GI-631 errepidea lotzeko saihesbidetiko ikuspegia hobetuko du, izan ere gaur egun eraikita dago aurrealdea eta oso eragin txarra du.

7.4. Herriguneetarako sarbideen eta hiri trabesia nagusienen irudia hobetzea.

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.143

a) Azpeitiara sarbidea kostaldetik GI-631 errepidean: Urola ibbaiko ibilguarekin harremana hobetzea, magalak birlandatzea, Eskustako harrobia berreskuratzea, Enparanaldearako sarbide biribilgunearen irudia hobetzea, zuhaiztia landatzea Landetara sartzeko zuzengunean, eta abar. (Ibaieder ibaiko ertzaren paisaia interes bereziko eremuari lotutako egintza). (Antolamendu egintza).

b) Azpeitiara sarrera Tolosatik Errezil zehar (GI-2634) eta Urraki zehar (GI-3740): Antzibarrena industrialdeko ertzak hobetzea eta Landetako industrialdea zeharkatzean dagoen ikuspegia (Landeta etorbidea) ere bai. (Ibai – Eder ibaiaren ertzeko paisaia interes bereziko eremuari lotutako egintza). (Antolamendu egintza).

c) GI-631 errepidea bulebartzea Azpeitia eta Azkoitia artean, Azpeitia-Azkoitia saihesbideak pasoko trafikoa bideratzen duenean: galtzada estutzea, espaloiak eta zuhaiztia handitzea, bidegorriak jartzea, eta abar. (Loiolako paisaia interes bereizko eremuari lotutako egintza). (Antolamendu egintza).

d) Sarrera Azkoitiara Zumarragatik GI-631 errepidean (Altzibar etorbidea), ikuspegi atseginago bat lortu nahian, izan ere inguru horretan Urola ibai ibilguaren ondoan eragin txarreko osagaiak daude: materialak metatzeko zonak, autoen desguazea, errepidearen alde bietan industri-jardunak, eta abar. Egintza hau sartu egingo litzateke parte bat Irukurutzeta eta Samiño mendizerren paisaia-unitateetan. (Antolamendu egintza).

e) Azkoitiara sarrera Elgoibarko errepidetik Azkarateko gaina zehar (GI-2634): erabilera desegokiak kentzea (makineria eta material biltegiak…), ezpondak birlandatzea, landaredia eta zuhaiztia jartzea, Katuin ibaia integratzea eta haren marjinak lehengoratzea, eta abar. (Antolamendu egintza).

7.5. Paisaia-unitate honetan eraikitzen diren bide eta trenbide azpiegitura berriak paisaian ahalik eta ondoen txertatzea bermatzea, ingurumen eragineko azterlanekin lotutako paisaian integratzeko azterlanak ere kontuan hartuta. (Kudeaketa egintza).

a) Errepideen arloan, aurreikuspen batzuk daude paisaia-unitate honetan, eta gauzatzeko epeak desberdinak dira: en a) Euskal Erkidegoko Errepideen II. Plan Orokorraren Berrikuspenak ataleko jardunak gauzatze epe laburragoa izango du, Urola Kostako LZPn bakarrik jasotzen direnen aldean. Duten eraginagatik hauek dira esanguratsuenak:

a.1.) Azpeitia-Azkoitia saihesbidea GI-631 errepidean (Errepideen PO): balio estetiko, sinboliko eta historiko handiko eremua zeharkatzen du eta trazatua Loiolako basilika ingurura hurreratzen da.

a.2.) GI-631 errepidea hobetzea Zestoa eta Azpeitia artean (Urola Kostako LZP): iparraldeko sarrera eratuz Azpeitiko herrigunera.

a.3.) Azkoitiko saihesbidea jarraitzea hegoaldera, Zumarragarantz doan GI-631 errepideari lotu arte (Urola Kostako LZP).

b) Trenbide arloan, Zumaia eta Zumarraga artean Urolako trenbide lehengoratua paisaian ahalik eta ondoen txertatzea bermatu behar da, -lehengoratzea aurreikusita dago Urola Kostako LZPn eta trenbide sarearen LZPn-. Paisaia-unitate honi egiten zaion eragina handia da, luzeran igarotzen baitu iparrekialde-hegomendebalde norabidean, herrietan asko sartuz, eta lehenagoko trazatua oso tarte gutxitan izango da baliagarri. Gizarteak proiektua onar dezan bidaiariak eta salerosgaiak eraman behar ditu, eta erabilera bi horiek ez dira oso bateragarri herri-inguruneekin. Bateragarri izan behar du hiri-paisaiarekin, Loiola inguruko balioekin, eta lehengo trenbide trazatuan egindako oinezko-txirrindularientzako bideekin.

c) Azpiegitura berriak paisaian hobeto txertatzeko, trenbide eta uretan (Eusko Jaurlaritza) eskumena duten herri administrazioek, errepide eta txirrindu-bideetan eskumena dutenek (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta eragindako Udalek baterako lana egin behar dute, modu bateratu bateragarrian azpiegitura proiektuak egiteko (saihesbideak, trenbidea, oinezko-

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.144

txirrinduentzako bideak), aintzat hartuz beti jardunak paisaian txertatzea eta azpiegitura bakoitzetiko ikuspegia hobetzea. (Kudeaketa egintza).

7.6. Paisaia hobetzea, komunikazio azpiegitura nagusietatik ikusten dena (Antolamendu egintza).

a) GI-631 errepidetiko paisaia hobetzea paisaia-unitate honetan, Urola Kostako barne loturako ardatz nagusi izanik, eta Azkoitia-Azpeitia gainerako komunikabideekin lotuz. Bide hau aldatuz joango da, herri barruko bide izatetik herri inguruko ibilbide batera, saihesbideak kateatuta, eta horrek arriskua du aurre-aurrean udalerrietako atzealdeak jartzeko eta barrera efektua egiteko, ardatzaren hegoaldean dagoen landagunearekin.

b) Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoaren eta Lasao arteko ibilbidea egiten duen tren turistikotik dagoen ikuspegia hobetzea, esanguratsua baita eta eredu, turismorako eta didaktikarako: zuhaiztiak gehitzea trazatuan zehar, ezpondak birlandatzea, trenbide inguruko txabolak eta osagai hondatuak kentzea, Lasaoko araztegia pantailaz janztea, eta abar. Egintza hori are beharrezkoagoa izango litzateke, eta konplexuagoa, lurrunezko trenen bidaia turistikoak Zumaia-Lotunea geltokiraino hedatuz gero, trenbide-sareko LZPn jasotakoaren arabera.

c) Azkoitia eta Elgoibar bitarteko GI-2634 errepideko Azkarateko tunel ingurua paisaian hobeto txertatzea, errepide hori egiteak lur-mugitze handiak eragin baititu, eta horiek desitxuratu egin dute inguruko paisaia, ondorengo esku-hartzeek hondatuagoa, eta hori errepideak berak duen eraginari gehitzen zaio: ezponda, tuneleko ahokadura, eta abar izan baitira.

7.7. Finkatutako industrialdeen irudia hobetzeko politika sistematiko bat ezartzea, paisaian inpaktu handia egiten baitute (herriguneetarako sarbideak, ibai paisaia, herriguneko ertzak...), ahal dela hiri berrikuntzako politika zabalago baten barruan. Paisaia-unitate honetan esku hartzeko beharrik handiena dutenak hauek dira: Antzibarrenako industrialdea (Azpeitia): ertzak hobetzea; Landeta (Azpeitia): birmoldaketa osoa, arreta berezia emanez Azpeitiara Tolosatik Errezil edo Urrakin zehar sartzeak dakarren inpaktuari; San Juan (Azkoitia): errekako marjinak, saihesbidearen aurrea eta ertzak oro har; GSB Acero eta Umantsoro industrialdeak (erreka aurrea eta ertzak oro har tratatzea) eta Industrialdea (Azkoitia): ertzak tratatzea, eta abar. (Antolamendu egintza).

7.8. Parke eta espazio publikoen sarea hobetu eta garatzea

a) Azpeitian gerriko berde bat eratzea, hirigintza garapenen iparraldean Izarraizko mugan, eta hala amaieran ardatz berde bat egin daiteke Azkoitian proposatutakoari jarraiki, lotunea Loiola ingurua izanik. (Antolamendu egintza).

b) Gerriko berdea eratzea Azkoitian hirigintza garapenen ipar aldean Izarraizko mugan, trantsizioa egiteko landako ingurune naturalarekin eta oinezkoentzako lotune bat arboladun espazio publikoetan: Ugarte industrigunearen ertzak lotuz Zabale, Floreaga, Santa Klara eta Santa Krutz bizitegietarako zonaldeekin. (Antolamendu egintza).

c) Ardatz berde egituratzaile bat eratzea, publikoa Azkoitiko erdigunean, ekipamendu nagusienetako batzuk lotuz: parrokia – kultura etxea – ageriko igerilekuak, udal antolamenduaren arabera, Intxausti zonaldeko hirigintza aldaketa baliatuta. (Antolamendu egintza).

d) Azpeitia eta Azkoitia guneetako espazio publikoak hobetzeko azterlanak egitea, agerian jartzeko hiri finkatua, betekizun, ingurumen eta paisaia aldetik, hobetzeko aukerak atzemanez espazio publiko eta berdeguneetan, hauek osorik hartuta sare baten partetzat eta jarduketa proposamenak jasoz, herritarren esku jar daitezkeenak, erabakiak hartzen laguntzeko. Arreta berezia eman beharko zaie kanpoaldeko auzoei, hirigintza kalitate eta erakarmen txikiagoa dutelako. (Antolamendu egintza).

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.145

e) Argi-kutsadura murrizteko neurriak hartzeko neurriak aztertu eta ezartzea. (Antolamendu egintza).

7.9. Ibai eremuetako ingurumen eta paisaia lehengoratu eta biziberritzea

a) Ibaieder ibaia paisaian hobeto txertatzea, Corrugados Azpeitia plantaren eraldatzeagatik Landeta-Amue zonan, Urola Kostako LZPren aldaketa zehatzak aurreikusi bezala. (Ibaieder ibaiaren marjinetako paisaia interes bereizko eremuari lotutako egintza). (Babes egintza).

b) Urola eta Ibaieder ibaiak herrian hobeto txertatzea Azpeitiko herrigunetik pasatzean, merkatua lekuz aldatuz, gaur Urolako ibilguaren gainean baitago, eta Ibaieder ibaiaren gaineko eraikina: estalkiak kentzea, marjinak naturalizatzea hobetzea, oinezko eta txirrinduentzako pasealekuak indartzea, eta abar. (Babes egintza).

c) Urola ibaia paisaian hobeto txertatzea Azkoitiko gunetik pasatzean: ibaiaren gainean kokatutako merkatua kentzea, herrigunean marjinen tratamendua hobetzea, San Juan industrialdea zeharkatzen duen tartea lehengoratzea, ibai eta erreken marjinean LZPn lehengoratu beharreko marjinatzat jasota dagoena, eta abar. (Babes egintza).

d) Hobetzeko esku-hartzea paisaia-unitate honetan ibai eta erreka marjinen LZPn ezarritako lehengoratu beharreko marjinetan: Urola km. 31; Katuin km. 0-0,5; Sistiaga erreka km. 1,5. (Babes egintza).

7.10. Oñatz, Kuku-Herri, eta Olasko lurralderako sarrera guneen aukerak lantzea, Urola Kostako LZPn ezarriak baitira, Katalogo honetako irizpide eta edukien arabera. (Oñatzeko bailararen paisaia interes bereziko eremuarekin lotutako egintza).

7.11. Elementu historiko eta sinbolikoak berreskuratu eta agerian jartzea. (Antolatze egintza).

a) Azpeitia herrigune historikoa hobetzen eta agerian jartzen jarraitzea, Udaletxeko plaza erreformari helduz, Urola ibaiko marjinak hobetzeari lotuta, eta merkatua lekuz aldatzea, eta herrigunean bizitasunari eustea, jarduera bultzatuz.

b) Errota izeneko errota agerian jartzea (Altuna baserria) Urrestillan (Azpeitia), ibaiarekin izandako harreman historikoaren adibide, izan ere hor bertan burdinola izatetik zerrategi izatera igaro zen eta errota izatera. Birgaitzea, martxan jartzea eta energia aprobetxatzea batera daitezke. Udalarena da eta a) Gipuzkoako Foru Aldundiak presan arrain-eskala bat egin asmo du.

c) Kultura interes bereziko zubiak eta hauen inguruak babestu eta hobetzea, ibai paisaiaren funtsezko zati baitira, eta horien artean nabarmentzen dira Emparan eta Loiolakoak (Azpeitia), Isasaga eta parrokiakoa (Azkoitia), Urola ibai gainean, eta Amubeko zubia edo zubi zaharra Azpeitiko Ibaieder ibaiaren gainean. (Babes eta Antolamendu egintza).

7.12. Hondakinak kudeatzeko dauden azpiegiturak paisaian hobeto txertatzea. (Antolamendu egintza).

a) Sistiagako harrobiak (Azpeitia) paisaian duen inpaktua txikitzeko neurriak jartzea, kontuan izanik duen ikusmuga, haren tamaina handia, Azpeititik duen ikuspena eta Oñatz inguruan egotea, Paisaia Interes Bereziko Eremua baita: aurrealdeak pixka bat lehengoratzea, ustiapena tximinian edo lurpean egiteko aukeren bideragarritasuna aztertzea, eta abar.

b) Eskustako harrobiaren ingurumena eta paisaia lehengoratzea (Azpeitia), GI-631 errepidearen ondoan Zumaiatiko Azpeitirako sarreran, neurri eta ikuspenagatik eta herrigunerako sarreran

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.146

egiten duen eragin txarragatik. Lehengoratzen saiatuko dira, aztertuz ea erabilera publikorako ekipamendu edo espazio libreak izan daitezkeen.

c) Lapatx zabortegiaren ingurumena eta paisaia lehengoratzea (Azpeitia), hiri-hondakin solidoen tratamendurako aukerak daudenean. Gomendio gisa, aisialdi eta egoteko leku eremuak eratzea bilatuko da, parke eta espazio libreen sarean integratuta. Erabilbizitza luzatzen bada, ikus-integrazioa hobetzeko eta kirats murrizketarako neurri egokiak ezarriko dira, eta zigilatzea eta faseka lehengoratzea aztertuko da.

d) Egino Berriko industria hondakinen zabortegiaren ingurumena eta paisaia lehengoratzea (Azkoitia), bateratuz aurreikusitako erabilera industrialak eta zabortegia zilgilatzea, eta inguruko ezponda eta magalen tratamendu egokia hasiz, inguruan paisaiari egiten zaion eragina txikitzen laguntzeko.

7.13. Dauden begiratoki eta bidezidorrak sareetan finkatu eta bateratzea. (Babeste egintza)

a) GR eta PR ibilbideak (Ibilbide Handia eta Txikia) osorik (T) edo parte bat (P) pasatzen baitira paisaia-unitatetik, esaterako:el GR-9 “Probintzietako Errege Abelbidea” (P), GR-21 “Inazioren ibilbidea” (P), GR-120 “Hiru tenpluen ibilbidea” (P), PR GI-139 “Azpeitia-Azkoitia” (P), PR GI-145 “Azpeitia-Beizama” (P) eta PR GI-147 “Izarraitz magaleko baserriak” (P). “Inazioren bidea” ibilbidearen partea (PR zerrendan ez dago), Urola ibai ibilguaren parez pare doana paisaia-unitatean igarotzen da.

b) GR-21 “Inazioren ibilbidea” bidezidorra, eremu honen mendebaldeko mugan eta GR-9 “Probintzietako Errege Abelbidea” eremu hau zeharkatzen duena. (Ibaieder ibaiko ertzetako paisaia interes bereziko eremuarekin lotutako egintza).

7.14. Dagoen sarea osatzeko beste ibilbide, lotune eta begiratoki batzuk prestatzea.

a) Oinezko-txirrinduentzako ardatza sortzea Urolako erdiko bailaran, Azpeitia eta Azkoitia lotuz Urola Bailarako I-5 Ibilbidean, Gipuzkoako Txirrindu Bideen LZPn aurreikusitakoa. Bi herrien arteko lotura foru sarearena bada ere, sareak jarraituko badu txirrindu bideak egin behar dira Azpeitia eta Azkoitiko herriguneetan, trazatua ahalik eta erakargarriena izanik eta nagusiki paisai interes handieneko tokietan zeharrekoa: ibai ibilguak, parke eta espazio publikoak, eta abar. (Antolamendu egintza).

b) Informazio osagaien bidez ezagutaraztea motordun ibilgailuentzako begiraleku nagusienak: Azkarate (a) GI-3321), Olaso (GI-3174) eta Urrategiko ( GI-3173) begiralekuak. (Antolamendu egintza).

c) Beste begiraleku batzuk eratzea motordun ibilgailuen ibilbideetarako, GI-3174, GI-3181, Odria auzorako sarbidea, GI-3740, GI-3173, GI-3321, handik paisaia erakargarria bada. (Antolamendu egintza).

7.15. Atzeko ikuspegiak bistaratzea babestu eta zaintzea, sustatuz eremu funtzionalean dauden oztopoak edo trabak, muga eta eszenatokiak ikasteko, esaterako Irukurutzeta-Samiño, OCP 13 paisaia kalitate helburua duten begiratoki eta ibilbideekin lotuta, eta beste sarbide batzuekin, begi-inpaktua neurtuz eta haiek ezkutatzeko, inguratzeko edo behar denean, ezabatzeko. (Kudeaketa egintza).