A5

6
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea Nafarroan, hurrengo ikasturtean 2001eko gela bakoitzeko ikasle ratioetara bueltatzea espero da Hauteskunde aurretiko berriak beti deigarriak eta itxaropentsuak baina askotan hutsalak, erdibidean gelditzen direnak… izaten direla uste izan dut beti eta itxaropenaren adibide izan da gaur Diario de Noticias nafar egunkarian irakurritakoa. Begiak ireki dizkit eta ez da gutxiagorako! Nafarroan 2016an hezkuntzan 750.000€ gehiago bideratuko dira, murriketen aurretiko oinarrietara bueltatuz. Baina titularraz haratago eta berria irakurri aurretik burura hainbat galdera etortzen zaizkit. Noiz argitaratu da berri hau? Nork hartuko luke konpromiso hau betetzearen ardura? Benetan aurrera pauso bat suposatzen al du halako inbertsioa egiteak? Nahikoa al da diru hau? Irakasle gehiagorako aurrekontua bai, baina ikastetxeek gela bitan zatitzeko espaziorik ez badute? Noski, galdera hauek ezin ditut objetibotasunez eta baieztapenez erantzun, baina behintzat Mendozak harturiko konpromezu honen testuingurua zein den jakitea ezinbestekoa deritzot. Lehenik eta behin, esan beharra dago, konpromiso hau atzo, hilak 16, Nafarroako hezkuntza sailburuak Nafar parlamentuan harturikoa izan zela eta Mendozak hurrengo ikasturtean (2016-2017) 2011. Urtean zeuden ratioak berreskuratuko zirela baieztatu zuen. Honen harira parlamentuko alderdi ezberdinek iritzi ezberdinak plazaratu zituzten eta honen inguruan bustitzeak atzera egin eta gauzak nola zeuden birgogoratzeko aukera

Transcript of A5

Page 1: A5

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea

Nafarroan, hurrengo ikasturtean

2001eko gela bakoitzeko ikasle

ratioetara bueltatzea espero da

Hauteskunde aurretiko berriak beti deigarriak eta

itxaropentsuak baina askotan hutsalak, erdibidean gelditzen direnak…

izaten direla uste izan dut beti eta itxaropenaren adibide izan da

gaur Diario de Noticias nafar egunkarian irakurritakoa. Begiak ireki

dizkit eta ez da gutxiagorako! Nafarroan 2016an hezkuntzan

750.000€ gehiago bideratuko dira, murriketen aurretiko oinarrietara

bueltatuz.

Baina titularraz haratago eta berria irakurri aurretik burura

hainbat galdera etortzen zaizkit. Noiz argitaratu da berri hau? Nork

hartuko luke konpromiso hau betetzearen ardura? Benetan aurrera

pauso bat suposatzen al du halako inbertsioa egiteak? Nahikoa al da

diru hau? Irakasle gehiagorako aurrekontua bai, baina ikastetxeek gela

bitan zatitzeko espaziorik ez badute?

Noski, galdera hauek ezin ditut objetibotasunez eta

baieztapenez erantzun, baina behintzat Mendozak harturiko

konpromezu honen testuingurua zein den jakitea ezinbestekoa

deritzot.

Lehenik eta behin, esan beharra dago, konpromiso hau atzo,

hilak 16, Nafarroako hezkuntza sailburuak Nafar parlamentuan

harturikoa izan zela eta Mendozak hurrengo ikasturtean (2016-2017)

2011. Urtean zeuden ratioak berreskuratuko zirela baieztatu zuen.

Honen harira parlamentuko alderdi ezberdinek iritzi ezberdinak

plazaratu zituzten eta honen inguruan bustitzeak atzera egin eta

gauzak nola zeuden birgogoratzeko aukera

Page 2: A5

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea

eman dit. Esan beharra dago, Mendozak berri honen berri eman

aurretik, hainbat mugimendu eta hezkuntza sindikatuk atzera egite

honen beharraren eskaera egina zutela aspaldi (ratioa handitu zenean

eta murrizketak egon zirenean). Gainera, ezin dugu ahaztu, atzera

egiteko premia hau, Nafarroako programaketaren barnean EH bildu,

Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak sinatu zutela.

Bestalde, Mendozak esandakoa praktikara eramanez gero,

hurrengo ikasturtean, ratioak bi ikasle gutxiagotan murrizteko

750.000€ gehiago hezkuntzarantz bideratuko dira, hauek, 2016

aurrekontu foralen barnean aldaketa suposatuko dutelarik. Hala ere,

esan beharra dago, aldaketa hauek soilik 2016. Urterako bideraturik

daudela, eta honek esan nahiko lukeena da 2017. Urteko

aurrekontuetan hezkuntzari bideratutako dirua jeisteko aukera

badagoela.

Horrez gain, ¾ milioi euroko inbertsioa nahikoa al da ratioa

jeitsi eta behar izatekotan ikastaldeak bitan banatzeko? Iñigo Aritza

ikastolako adibidea jarriz gero, Nafarroan 50-60 irakasle

gehiagorentzat inbertsioa egiteak gauzak gutxi aldatuko dituelakoan

nago. Izan ere, Altsasuko ikastola geroz eta handiagoa bilakatzen ari

da eta 26 ikasleko taldeak ugaritzen ari dira urtez urte. Hala ere,

kontua da nahiz eta irakasle gehiago jarri (ziurrenik ez dira inondik

inora nahikoak izango) ez litzatekeela aukerarik egongo ikasleak bitan

banatzeko ez baitago leku fisikorik. Argi dago, aurrekontu honek ez

duela espazio gehiagoren beharrari erreparaziorik egin, gela berriak

eraikitzeak aurrekontua askozaz gehiago handitzea eskatzen baitu.

Beraz, nahiz eta ratioak zerbait jeisteko asmoa dagoen

(ikusiko dugu) oraindik ratioa erreala izateko azterketa sendoago bat

egin eta aurrekontuetan, ikastetxe bakoitzak suposatuko lituzkeen

espazio gehiagoren kopuruaren inbertsioak gehitzea beharrezkoa dela

deritzot. Ziur nago, ratioa 25era jeisteak ikastetxe askotan espazio

berriak eraikitzeko diru gehiagoren beharra suposatuko lukeela!

DNko berria:

http://www.noticiasdenavarra.com/2015/12/17/sociedad/navarra/navar

ra-reforzara-las-plantillas-para-recuperar-el-numero-maximo-de-

alumnos-por-aula-previo-a-los-recortes

Page 3: A5

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea

Curriculumetik at baina ikaslearentzat

baliagarri zein motibagarri

16 urteko mutila, mugitua,

ikasketetan inongo interesik jartzen ez duena, alferra, motibaziorik

gabea, jarrera arazo bortitzak dituena, akademikoki emaitza oso

txarrak ateratzen dituena baina inongo HPB ez duena. Halako

perfileko ikaslea dugu Iñigo Aritza ikastolako D gelan (UCE egitura)

eta irakasleei izugarri kostatzen ari zaie ikasle honen ikasteko jarrera

aldatu eta motibazioa piztea. Irakasle ugari izan dira haurraren

irakasle eta askok “kasu galdutzat” hartzen dute, gogorra da hori

esatea baina hala diote batzuek, desesperatuta daude eta halako

ikasleekin ezer ezin dela egin diote. Hala ere, ikasleari gehienetan

jartzen zaizkion jarduerek ez dute haren interesa pizten eta gainera

jakin badaki beratik DBHko titulurik gabe aterako dela, beraz ez du

inongo gogorik jartzen ikasketak aurrera ateratzeko.

Hala ere, egun, D gelan dabilen PTak ikaslea motibatuko duen

zerbaiten bila jardun da azken hilabetetan … Izan ere, zera onartu

zidan behin: “begira Edurne, badakit mutil honi jada 16 urterekin ez

diogula ikasketekiko motibaziorik piztea lortuko, ikastetxeko

derrigorrezko urteak amaitzeko desioan baino ez dago baina tira,

curriculumeko edukiez aparte bere intereseko gaia zein den jakitea

lortu dut eta hortxe dago gakoa, hortik heldu ikaslea motibatu eta

gai dela ikustarazteko”

Kasu honetan, ni praktiketan hasi eta astebetera hasi zen

ikaslea motorreko karneta ateratzeko teorikoa prestatzen. Honek,

beste edukiak barneratzeak baino askoz motibazio handiagoa piztu

dio. Gainera, idazemana eta ulermena lantzearekin batera

etorkizunean baliagarri izango zaion

Page 4: A5

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea

zerbaitetarako prestatzen ari da eta horrela eskolan ikasleari

baliagarria suertatuko zaion zerbaitetan zentratzea lortu da. Pratkika

eredugarria beraz Iñigo Aritzako PTak haur honekin jarritakoa!

Hala ere, motorreko karneta ateratzeak ikasle konkretu

honentzat motibagarria eta interesgarria izan daiteke beste

batzuentzat ordea denbora galtze hutsa. Ildo honetatik, hezitzaileok,

askotan, ez dakigu “motibazioari” eusteko nondik jo, are gehiago

eskola uzteko arrisku handian dauden ikasleak aurrean ditugunean.

Tira, orain arte ikusitakoaren arabera, geroz eta argiago daukat eredu

pedagogiko tradizionalistetan nagusitzen diren baliabideek ez dutela

ikasleria ikastera motibatzen eta ondorioz kasuan kasuko alternatibak

bilatzea ezinbestekoa izango da ikasleak gogoz lanean jardun daitezen.

Kasu honetan adinak zer ikusteko handia duela deritzot. Esaterako,

HH edo LH lehen zikloan darabilen haur bati sari bidezko motibazioa

pizteak lagundu egin dezake ez ordea DBHn dabilen bati. Izan ere,

12-16 urte bitarteko haur bati errealitatera gerturatzen diren gaiak

proposatu behar dizkiogu eta molde konstrukzionista baten bidez

ikaslea azterketara, hausnarketara, kritikotasunera eta bere ezagutza

propioa eraikitzera bideratu behar dugu. Era berean, ezin dugu

ahaztu proposatzen diegun proiektua errealitatean zenbat eta

baliagarriagoa izan zenbat eta motibazio maila altuagoa erakutsiko

dutela. Beraz argi dago ikasleria motibatuta mantentzeko hau

ezagutu eta interesak detekatzeaz gain balibide didaktiko ezberdinak

proposatu eta aurrera eramateko buruari hainbat buela eman behar

dizkiogula baita bilaketa ezberdinak egin ere!

Burua ez kolpatzeagatik loreak saritan

Page 5: A5

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea

Ia egunero, etxean bere burua paretaren aurka jotzen du Petrak

(asmaturiko izena) askotan zauriak sortzeraino. Eskolan ordea, bere

burua jotzeari utzi dio urteetan zehar auto-erregulaziorako garaturiko

hainbat baliabideren barneratzea dela eta. Ildo honetatik, gurasoekin

bilera sakona izan ostean honen esku-hartzea burutzeko eskola-

familiaren arteko programa diseinatzea erabaki da. Eta noski, nire

esku-lanak egitea egokitu zait. Astelehenetik igandera, Petrak bere

burua kontralatze aldera puntu sitema moduko bat izango du eta

jarrera positiboa izanez gero loreak eskuratuko ditu bere panelean

txertatzeko. Horrela, aste amaieran X lore eskuratuz gero familia eta

Petraren artean adosturiko saria izanen du.

Metodo hau ez al zaizue ezaguna egiten? Bai, aztatu duzue!

Orientatzaileak Petren gurasoei proposaturiko esku-hartzea puntu

sistema baten gauzatzea izan da, sari bidezko programa konduktuala

alegia. Konduktisten taktika haurren nahia eta beharrak estimuluen

bidez kontrolatzea da. Haurrak aurretik definitutako bidean zehar

ibiltzen bada oparia ematea proposatzen dute, bidetik aterata, aldiz,

zigorra ezartzea. Opariak eta zigorrak ondo edo gaizki egindako

ekintzarekin erlazioa izan ohi dira eta horregatik klasean giro zehatz

batera moldatzeko teknika honek ez ditu haren xedeak betetzen:

Haurrak ez ditu betebeharrak egiten edo bizikidetza aproposa

eramaten bere beharrak edo nahiak direlako, kanpoko opari bat

lortzeko edo zigor desatzegina saihesteko baizik. Konduktisten

metodoa behin eta berriz aplikatuz kanpoko estimuluen beharra duten

haurrak hezten dira, etorkizunean arauak (arau sozialak, gizalegeak,

trafiko legeak, talde konpromezua etab.) goiko gainbegiratzerik gabe

eta etengabeko estimulatzerik gabe beteko ez dituztenak, arauen

barneraketan alienazio bat egon delako, ekintzak kanpo

estimuluengatik egiten direlako, ez barne behar eta

betebeharrengatik.

Baina, hau al da XXI. Mendeko eskolak jarraitu beharreko

esku-hartze metodologia? Zergatik erabiltzen da hau Iñigo Aritzako

TG gelan eta ez beste zerbait?

Tira erraza da pedagogia konduktualaren alde edo kontra

kokatzea. Honek ez du alderdi emozionala lantzen, jarreran

zentraturiko psikoterapia hutsa da. baina haur bakoitzari metodo

ezberdinak baliagarri zaizkio eta HPB dituzten ikasleengan, halako

metodologiak bere fruituak eman ohi ditu. Gauzak horrela puntu

sistema alboratu eta konduktisomoaren kontra sutsuki azaldu

beharrean, ezinbestekoa deritzot ikaslea bera eta honi baliagarri izan

dakizkiokeen baliabide ezberdinak mahai gaineratu eta hautaketa

egitea.

Page 6: A5

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea

Kasu honetan, Petrari, puntu sistema bezalako baliabideek

asko laguntzen dute. Autismoa duen heinean, haurrak, bere bizitza

antolatzea beharrezkotzat du eta helburu konkretu batzuetarako oso

baliagarria izaten zaio. Honen adibide garbia dugu bere buruaren

kontra jotzearen jokabidea.

Hala ere, esan beharra daukat puntu sistemak psicoterapiaz

horniturik egon beharko litzatekeela uste dudala. Izan ere, horrela

haurraren estimuluak erreprimitu baino ez ditugu egiten eta ez da

haurrak barnean duena askatzen ezta honen inguruko hausnarketa

konstruktiborik egiten ere. Egia esan, ni enaiz batere konduktista

zalea, hare gehiago psikoanalisian sinesten dudala ere esatera

ausartzen naiz baina batzuetan eta beti ere momentu, helburu eta

epe zehatz batzuetarako baliagarria izan daitekeela onartu beharra

daukat.