Adierazpena getxoko epaitu eta atxilotuak

1
Gaur goizean Xabat eta Peyejo getxoztarrak zein beste zazpi gazteren aurkako epaiketa hasi da Bilboko epaitegian. Herri Batasuna zelakoaren 30. Urteurrena ospatzeko eta bere ilegalizazioa salatzeko 2008n Durangon egindako manifestazioan parte hartzeagatik epaitzen ari dira. Haiekiko elkartasuna Bilbon adierazten ari ginela, Gasteizen, Aiala, Xabat eta Ibon gazteak babesten zituen harresia bortizki apurtu du Ertzaintzak. Epaitegi aurrean geundela, jakin izan dugu elkartasuna adieraztera joan diren bi gazte erromotar atxilotu eta beste bat zauritu dituela Ortuzarren poliziak. Haiekin batera, beste hainbat gazte atxilotu eta zauritu ditu Polizia Autonomikoak. Horrelako atxiloketak eta indarkeria anomalia politikoak dira Euskal Herrian 2015. urte honetan. Eta hala ere, Polizia Autonomikoa joko perbertso horretan sartu da lehenengo mailako protagonista gisa. Ez da kasualitatea, gainera, hori guztia hauteskunde-garaian gertatzea. Zorionez, ilegalizazioaren sasoia atzean ari da gelditzen gure imaginarioan, baina bere ondorioek, gaur hemen ikusten ari garen bezala, bizirik diraute. Ez dauka ez hanka ez bururik horrelako epaiketa politikoekin aurrera jotzeak. Ez dauka inongo zentzurik kartzela zigorra eskatzeak Bilbon epaitzen ari diren lagunentzat. Zazpi urte luze pasatu direnean, auzipetzeak ez dio inongo mesederik egiten herri honetan behar eta nahi dugun normalizazioari. Auzipetuen absoluzioa da eskatzen dugun epai posible bakarra. Era berean, ez dugu ulertzen Ertzaintzak gaur adierazitako amorruaren arrazoigabekeria, injustizia egiten ari zirela jakitun izanda. Beraz, Getxoko Euskal Herria Bildutik eskatzen dugu buka daitezela jada jazarpen politikoak bultzatutako epaiketak. Aska daitezela gaur atxiloturiko gazteak. Elkartasuna zigor ez dezatela. Era berean EAJri, eta zuzenean Imanol Landa alkateari, eskatzen diogu getxoztar hauekin guztiekin elkartasuna adieraz dezan, bai epaituak izaten ari direnekin baita elkartasuna adierazteagatik atxilotu eta zauriturik gertatu diren itzubaltzetarrekin ere. Guztion ardura politikoa da beste garaietakoak diren anomalia politiko hauekin bukatzea. Bakea eta normalizazioa guztion ardura delako. Konponbide garaia delako, Jazarpen politikorik ez! Getxon, 2015ko maiatzaren 18an

description

 

Transcript of Adierazpena getxoko epaitu eta atxilotuak

Page 1: Adierazpena getxoko epaitu eta atxilotuak

Gaur goizean Xabat eta Peyejo getxoztarrak zein beste zazpi gazteren aurkako epaiketahasi da Bilboko epaitegian. Herri Batasuna zelakoaren 30. Urteurrena ospatzeko eta bereilegalizazioa salatzeko 2008n Durangon egindako manifestazioan parte hartzeagatikepaitzen ari dira. Haiekiko elkartasuna Bilbon adierazten ari ginela, Gasteizen, Aiala,Xabat eta Ibon gazteak babesten zituen harresia bortizki apurtu du Ertzaintzak. Epaitegiaurrean geundela, jakin izan dugu elkartasuna adieraztera joan diren bi gazte erromotaratxilotu eta beste bat zauritu dituela Ortuzarren poliziak. Haiekin batera, beste hainbatgazte atxilotu eta zauritu ditu Polizia Autonomikoak.

Horrelako atxiloketak eta indarkeria anomalia politikoak dira Euskal Herrian 2015. urtehonetan. Eta hala ere, Polizia Autonomikoa joko perbertso horretan sartu da lehenengomailako protagonista gisa. Ez da kasualitatea, gainera, hori guztia hauteskunde-garaiangertatzea.

Zorionez, ilegalizazioaren sasoia atzean ari da gelditzen gure imaginarioan, baina bereondorioek, gaur hemen ikusten ari garen bezala, bizirik diraute.

Ez dauka ez hanka ez bururik horrelako epaiketa politikoekin aurrera jotzeak. Ez daukainongo zentzurik kartzela zigorra eskatzeak Bilbon epaitzen ari diren lagunentzat. Zazpiurte luze pasatu direnean, auzipetzeak ez dio inongo mesederik egiten herri honetanbehar eta nahi dugun normalizazioari. Auzipetuen absoluzioa da eskatzen dugun epaiposible bakarra.

Era berean, ez dugu ulertzen Ertzaintzak gaur adierazitako amorruaren arrazoigabekeria,injustizia egiten ari zirela jakitun izanda.

Beraz, Getxoko Euskal Herria Bildutik eskatzen dugu buka daitezela jada jazarpenpolitikoak bultzatutako epaiketak. Aska daitezela gaur atxiloturiko gazteak. Elkartasunazigor ez dezatela.

Era berean EAJri, eta zuzenean Imanol Landa alkateari, eskatzen diogu getxoztar hauekinguztiekin elkartasuna adieraz dezan, bai epaituak izaten ari direnekin baita elkartasunaadierazteagatik atxilotu eta zauriturik gertatu diren itzubaltzetarrekin ere.

Guztion ardura politikoa da beste garaietakoak diren anomalia politiko hauekin bukatzea.Bakea eta normalizazioa guztion ardura delako. Konponbide garaia delako, Jazarpenpolitikorik ez!

Getxon, 2015ko maiatzaren 18an