adimen emozionala - 3-4 urte

of 99 /99
adimen haur hezkuntza 2. zikloa urte 3·4 GIPUZKOAN emozioak : EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

Embed Size (px)

Transcript of adimen emozionala - 3-4 urte

  • adimen

    haur hezkuntza2. zikloa

    urte34

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

  • Gipuzkoa, ikaskuntza emozionala eta soziala.

    egilea Ro Agirrezabala Gorostidi

    koordinatzaileak Jose Antonio Gonzlez Jon Berastegui

    diseinua eta maketatzailea Visual Design

    imprimatzailea Grficas Zubi

    argitaletxea Gipuzkoako Foru Aldundia

    ISBN 978-84-7907-595-8

    lege-gordailua 55-786-2008

  • adimen

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    3

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    AURKEZPENA

    Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren bidez,

    eskolako, familiako, erakunde/enpresako eta gizarteko esparruan Adimen Emozionala garatzeko

    konpromisoa hartu du. Konpromiso horren helburua da emozionalki adimentsua eta berritzailea

    den lurraldea sustatu eta osatzea: Gipuzkoa. Izan ere, Adimen Emozionala Departamentuaren lau

    helburu estrategikoetariko bat da.

    Etorkizuneko berme hau lortzeko, oinarritik hasi nahi izan dugu, gure seme-alaben hezkuntzatik,

    alegia; hezkuntza sistema formalak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako oinarri gisa duen hezkuntza

    funtzioa babestu nahi dugu.

    Horregatik, hezkuntza esparruan honako hauek sustatu ditugu: zuzendaritza taldeen eta irakasleen

    prestakuntza, prestakuntza ibilbidearen bidez; sentsibilizazio ekintzak, ikastetxeetan ekintza

    pilotuak, eragina neurtzeko ebaluazioak, etab.; eta, Ikastetxeko Planaren proiektua aurkeztu berri

    dugu, hezkuntza emozionala gelan sartzea erraztuko duena.

    Gaur aurkezten dizueguna, bi urte eta erdian prestatu eta sortu dugun eta esperimentatu eta

    ikastetxeen ekarpenekin hobetu nahi dugun proiektua da.

    Proiektu honen helburua zera da: Gipuzkoako hezkuntza komunitate osoari, 3 eta 20 urte artekoari,

    programa praktiko eta orientagarria eskaintzea, bai eta zeharkakoa ere, Adimen Emozionala garatzeko

    Tutoretza-ekintzatik, gure gazteek, heziketa akademikoa amaitzerako, gaitasun emozionalak ere

    bereganatuta izan ditzaten. Aipatu gaitasunek honako hauek ahalbidetuko dizkiete:

    Ongizate pertsonala handitzea. Gizabanako arduratsu, konprometitu eta kooperatiboak bihurtzea. Bizi kalitate fisiko eta emozionala hobetzea, aurreko belaunaldiak baino zoriontsuago

    izaterako bidean.

    Lanean arrakasta handiagoa izatea.

    Material honekin, hezitzaile eta gurasoek helarazi diguten kezka nabarmenari erantzun egin nahi

    izan diogu.

    Proiektua burutzeko, ezinbestekoa izan da inplikatutako Gipuzkoako hezkuntza komunitatearen

    laguntza paregabea.

    Nola gauzatu dugu lan hori? Erantzun bakarra du galdera horrek: lan-talde baten baldintza gabeko

    parte-hartzeari esker, ahalegin handia egin baitu arlo profesionalean eta baita pertsonalean ere,

    desira, amets, esfortzu eta gogo biziz lan eginez. Ikastetxeek ere parte-hartze nabarmena izan dute,

    ikasle eta hezitzaileekin esperientziak bizitzeko aukera eskainiz. Horri guztiari esker, Gipuzkoako

    hezkuntza-komunitate guztiak erabili ahal izango duen programa aurkeztuko dugu gaur.

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    4

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    Mila esker, bene-benetan, material hauek prestatu dituztenei:

    Haur hezkuntza: Ro Agirrezabala Gorostidi eta Ane Etxeberria Lizarralde. Lehen hezkuntza: Izaskun Garmendia Iturrioz, Saioa Vitoria, Txaro Etxeberria Zubeldia,

    Juana Mari Altuna Ganboa eta Inge Arretxe Dorronsoro.

    Derrigorrezko bigarren hezkuntza: Beatriz Ezeiza Urdangarin, Antton Izagirre Gorostidi, Arantza Lakunza Arregi, Aitziber Aiergi Gabiria, Bakartxo Lopetegi Auzmendi eta Kepa

    Goikoetxea Ezeiza.

    Batxilergoa eta heziketa zikloak (erdi mailakoak): Jose Martin Aizpuru Oiarbide, Fermin Artola Zubillaga eta Pedro Maria Peagarikano Labako.

    Mila esker ikastetxeetako zuzendaritzei, material hauen prestaketan inplikatu direlako:

    Tolosako Hirukide ikastetxea. Tolosako Laskorain ikastola.

    Aipamen berezia merezi du Sycom Training Systems SLko lan-taldeak, proiektu hau koordinatu

    baitu. Eskerrak, bereziki, honako hauei:

    Jos Antonio Gonzlezi, proiektuaren garapena koordinatzeagatik. Jon Berastegiri, dokumentazioaren sarrera eta erabateko berrikuspena egiteagatik.

    Eskerrak eman nahi dizkiegu, Komplementa enpresako Katerin Blasco eta Oihana Pradori ere,

    proiektuaren itzulpenaz (euskaratik gaztelaniara) eta hizkuntz berrikuspenaz arduratzeagatik, eta

    Ana Txurrukari, genero ikuspegia sartu izanagatik. Visualeko taldeak ere merezi du aipamena, lan

    honi forma eta kolorea eman baitizkio.

    Jos Ramn Guridi

    Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuko Diputatua

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    5

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    Hirukide Ikastetxeko lantaldearen eskerrak

    Gure eskolako zuzendariari, M Angeles Elorzari, eskerrak eman nahi genizkioke proiektu honetan

    sinistu, inplikatu eta laguntzeagatik.

    Gure lankideei, gure ideiak praktikan jarri, ideia berriak proposatu eta jarraitzeko indarra

    emategatik.

    Jose Antonio Gonzalezi, gure bidean une aproposenean azaldu eta bere ilusioa kutsatzeagatik.

    Proiektu hau talde-lanean gauzatu da. Elkarrekin adostu ditugu bertan agertzen diren dinamika

    guztiak. Ziklo bakoitzak arduradun bat edo bi izan dituen arren, lan osoan azaltzen diren ideiak

    guztionak dira.

    Lan hau ilusio handiz hasi genuen. Zenbaitetan bide neketsua izan den arren, proiektu

    honen onuran dugun sinesmen osoak eta konfiantzak lagundu digute aurrera egiten.

    Orain hiru urte emozioz beterik landatu genuen haziak eman dezala bere fruitua!

    Ro, Juanamari, Inge, Ane, Txaro, Izaskun eta Saioa

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    6

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    AURREKARIAK

    Filogenesian, emozioa moldaerazko ezaugarri kontsideratzen da, animaliei garrantzi handiko

    egoeratan jardutea ahalbidetzen dien ezaugarria, alegia. Gizakiak animalia askoren antzeko

    nerbio- eta emozio-sistema du, eta bere garapen kognitiboari eta harreman sozial konplexuek

    eskaintzen dioten esperientziari esker, emozio eta sentimendu ugari ditu (A. Damasio). Gure

    espeziearen garapen kognitibo handi horrek, ordea, ingurune aldagarria sortzera bideratu

    gaitu, eta ez gara bertan batere ongi moldatzen gure arbasoengandik jaso dugun emozio-

    sistema honekin. Hori dela eta, gizakiaren emozioak eta arazoak gero eta deigarriagoak dira

    askorentzat. Historikoki, emozioa eta arrazoia kontrajarritako kontzeptuak izan dira, emozioak eta

    grinak gizakiaren animalia-dimentsio kontsideratu direlako. Horregatik, hezkuntza tradizionalak

    ezagutzari eman dio lehentasuna emozioen aldean (Bach eta Darder 2002), arrazoia bultzatzeak

    emozioa menderatuko zuelakoan.

    Hala ere, behar adina garrantzi eman ez zaion arren, dimentsio emozionalak beti izan du tokirik

    hezkuntzan, eta gizarte-elkarreragineko edozein testuingurutan. Gaur egun, eta azken ikerketei

    esker, alderdi emozionalak eskolako hezkuntza-prozesuetan eta ikasleen ongizatean duen

    garrantzia agerikoa da. Azken finean, Hezkuntza Emozionalaren helburua ez baita arrazoia

    emozioarekin ordezkatzea, subjektua hezkuntzaren protagonista nagusi kontsideratzen duen

    paradigma eskaintzea baizik. Paradigma honen ardatza emozioa-pentsamendua-ekintza

    kontzeptuek osaturiko eredua da, giza izaerarako askoz ere egokiagoa dena, alegia.

    Ondorioz, hezkuntza emozionalaren garapenak zera du helburutzat: ikasleek trebetasun

    emozionalak eta, beraz, bizi-abildadeak eskuratzea. Horretarako proposatzen den garapen-

    ereduak ikasleen lehen urteetan du abiapuntua, eta hezkuntza-etapa guztietan du eragina,

    irakasle, familia eta gizarte-eragileen ezinbesteko laguntzarekin batera.

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    7

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    ZERGATIK DA GARRANTZITSUA ADIMEN EMOZIONALA GARATZEA?

    Adimen emozionalarekin erlazionaturiko esku-hartzea behar beharrezkoa duten hainbat egoera

    dago bai familia, bai hezkuntza eta bai gizartearen alorrean.

    Lehenik eta behin, nerabeen konpetentzia emozional maila baxuak analfabetismo emozionala

    (Goleman, 1996) deritzona jarri du agerian. Horrek moldagabeziarekin erlazionaturiko jarrerak

    eragin ditu (Bisquerra, 2003), besteak beste: substantzia kaltegarrien kontsumoa (droga-

    kontsumoa), kultur aniztasuna, elikadura-nahasteak (anorexia, bulimia); emakumeen kontrako

    indarkeria, nahi gabeko haurduntza, suizidio eta indarkeria mailaren igoera, bai eskolan, bai

    eskolatik kanpo: eskolako bullying delakotik hasita, eskuko telefonoarekin grabatu eta Interneten

    esekitzen diren isekatara arte (cyber-bullying delakoa).

    Bestalde, emozioek erabakiak hartzeko orduan duten eraginaren inguruan (A. Damasio) egindako

    azken ikerketek eta, ondorioz, CI delakoak (adimen akademikoa) gizabanakoaren lorpen

    profesionala lortzeko berez eragin urria duela frogatzeak (Fernndez Berrocal eta Extremera,

    2002) agerian utzi dute garapen emozionala ezinbesteko osagaia dela garapen kognitiboan.

    Ikuspegi psikopedagogikoari dagokionez, esku-hartze sozioemozionala oso garrantzitsua dela

    frogatu da (lvarez, 2001), eta horren adibide dira eskola porrota, ikasteko zailtasuna, ikasketak

    alde batera uztea, ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak, etab. Egoera hauek heldutasun

    emozionalaren urritasun nabarmena eta egoera emozional negatiboak sortzen dituzte eta,

    ondorioz, ikasleek jarrera eta motibazio falta handia dute arlo akademikoan.

    Honekin batera, eta aipatu egoerak kontuan hartuz, adimen emozionalaren garapena, eta

    beraz, konpetentzia emozionalen garapena (Bisquerra, 2000 eta Goleman, 1995) ikasgelan izan

    daitezkeen arrisku-faktoreen prebentzioan zentratzen da (Ibarrola, 2004) ikasleen emaitzak hobetu

    eta motibazio falta eta erasoak ekiditeko (Casel, 2003); horrez gain, ikasleen arteko harremanak

    eta ikasleen ongizate subjektiboa hobetzea ere du helburu (Extremera eta Fernndez Berrocal,

    2004).

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    8

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    UNESCOrentzat egindako Hezkuntzak altxorra du bere baitan (La educacin encierra un tesoro)

    txostenak (J. Delors, 1996) XXI. mendeko hezkuntzaren oinarriak ezartzen ditu: ezagutzen ikasi,

    egiten ikasi eta elkarbizitzen ikasi. Hezkuntza emozionalak azken bi oinarriak lantzen ditu.

    Adimen Anitzen Teoriari (H. Gadner) esker adimenaren paradigmak jasan duen aldaketak erabat

    zabaldu du adimenaren eremua, eta ordura arte susmatzen zena frogatu du: ikasketetan emaitza

    bikainak lortzea ez dela aski, baizik eta konpetentzia emozionalen garapena gizabanakoen

    arrakastaren %80 izan daitekeela. Izan ere, badago gaitasun intelektual handia izan arren beste

    alderdi batzuetan -lagunak ondo aukeratzeko orduan, esaterako- gaitasunik ez duen jenderik;

    aldiz, beste askok arrakasta handia dute negozioen munduan edo bizitza pertsonalean, eskolan

    erdipurdiko emaitzak lortu arren. Konpetentzia emozionalen garapenaren bidez, ikasleek

    estrategia emozional ezberdinak erabiltzen ikasten dute eskolan eta eskolatik kanpo, familian eta

    gizartean egoera emozional zailei aurre egiteko, esaterako: erregulazio emozionala, asertibitatea,

    enpatia, gatazken ebazpena

    Bestalde, kezkagarria da gure gizartean gero eta nabarmenagoa den lan-munduaren eta

    eskolaren arteko urruntzea. Lan-munduan kontziente gara, honezkero, titulu akademikoak ez

    direla hain garrantzitsuak ekimena, lidergoa edo talde-lana bezalako trebetasunen aldean. Eskola,

    aldiz, alderdi honetan atzerago dagoela dirudi, gaur egungo gizartearen gertakari eta beharrak

    kontuan hartzen ez dituela; gizarte-eragile baino gehiago, beraz, eragozle kontsidera liteke.

    Emozioak eta estrategia emozionalak irakatsi eta ikasi egin daitezke. Edozeini galde diezaiokegu

    autokontrolaren teknikarik edo besteekin erlazionatzeko edo gatazkak ebazteko estrategiarik

    irakatsi dioten, besteak beste. Hezkuntzari dagokionez, erantzuna ezezkoa izango da. Baina

    guztioi azaldu dizkigute erro karratua, Europako ibaiak eta beste hainbat gauza, gaur egun

    oraindik ere bata bestearen atzetik errepika ditzakegunak. Baina, egiaz, egunerokoak dira

    emozioen elkartrukea, gure buruarekin eta beste pertsonekin dugun komunikazio emozionala, edo

    haserrea, atsekabea edo alaitasuna bezalako emozioak sentitzea. Arlo ezberdinetako kontzeptuak

    irakastea garrantzitsua den arren, irakaskuntzak gizabanakoaren garapen integrala sustatu behar

    du, eta dimentsio emozionalak ezinbesteko garrantzia du zeregin horretan.

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    9

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    HEZKUNTZA EMOZIONALAREN DEFINIZIOA

    Hezkuntza-prozesuak, iraunkorra eta etengabea denak, garapen emozionala sustatzea du

    helburu, garapen kognitiboaren oinarrizko osagai gisa. Bi elementu hauek funtsezkoak dira izaera

    integralaren garapenean.

    Ikasleak ezagutza eta konpetentzia emozionaletan trebatzea da gakoa, bizitza pertsonal eta

    profesional arrakastatsua izan dezaten, alde batetik, eta ongizatea osasun eta elkarbizitzari

    dagokionez- lor dezaten.

    HEZKUNTZA EMOZIONALEAN ESKU-HARTZEKO ESTRATEGIAK

    Batzutan, hezkuntza emozionaleko programak burutzea ez da lan erraza izaten, eskola

    bakoitzaren ezaugarriak, irakasleek gai horretan duten prestakuntza eta gaia lantzeko duten

    denbora, gizarte-ingurunearen ezaugarriak eta beste hainbat faktore direla medio. Hori dela

    eta, batzutan pixkanaka hasi beharko gara azken helburua lortzeko, hau da, programa-eredua

    ezartzeko. Jarraian, hezkuntza emozionala integratzeko aukera ezberdinak (estrategiak eta

    prozedurak) aurkeztuko ditugu:

    Aldizkako orientazioa: irakasleek unean uneko aukera aprobetxatzen dute hezkuntza

    emozionala irakasteko.

    Aldi berean egiteko programak: eskolaz kanpoko ordutegia erabiltzen da, eta

    borondatezkoa da.

    Aukerazkoirakasgaiak: hezkuntza emozionalari buruzko aukerazko irakasgaiak

    eskaintzen dira.

    Tutoretza-plana: orientazio-departamentuak, ikastetxeko tutoreekin elkarlanean,

    hezkuntza emozionalaren dinamizazio-tresna izango den tutoretza-plana prestatzen

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    10

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    du. Tutoretza, tutoreak burutzen duen orientazio-jarduera da, eta lotura estua du

    hezkuntza-prozesuarekin eta irakaskuntzarekin.

    Tutoretza ez da bakarrik egiten, taldean eta era koordinatu batez egin behar den jarduera

    baita. Beraz, tutoreak, irakasleak, familiak eta ikastetxe osoak hartu behar du parte.

    Hezkuntza-jarduera hau talde osoak burutu behar du, ikasleria guztiari dago zuzenduta,

    eta ikastetxeko talde pedagogikoarekin elkarlanean egin behar da.

    Curriculumeansartuz: hezkuntza emozionalaren edukiak irakasgai eta hezkuntza-

    maila guztietan zeharkatzean datza. Ikasgai guztietako irakasleek aprobetxa

    dezakete, irakasten ari diren bitartean, hezkuntza emozionalarekin erlazionaturiko edukiak

    eskaintzeko. Ez dugu ahaztu behar hezkuntza emozionala zeharkako gai kontsideratu

    behar dela. Hezkuntza emozionalaren programa curriculumaren parte izan behar da,

    unitate didaktiko ezberdinetara egokitutako materialak erabiliz.

    Hiritarrentzakoheziketa: elkarbizitzarako beharrezkoak diren kontzeptu, trebetasun

    eta jarrerak garatzeko esparru berri honetan, baliagarria izango litzateke konpetentzia

    emozionalak lantzea.

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    11

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    HAUR HEZKUNTZARAKO HEZKUNTZA EMOZIONALAREN PROGRAMA

    Programa esaten dugunean, hezkuntza-helburu baliagarriak lortzeko prestatzen den ekintza-plan

    sistematiko eta antolatua esan nahi dugu. Programa bidezko esku-hartzea, berezko esku-hartzea

    ez den estrategia da, jarraipenik izango ez duena, alegia.

    PROGRAMAREN FASEAK

    Lehen aipatu bezala, hezkuntza emozionalaren helburuak lortzeko estrategia egokiena programa-

    eredua da. Jarraian, aipatu programaren faseak aurkeztuko ditugu.

    1.Testuinguruarenanalisia: ingurumen-testuingurua, egitura, formatua (iraupena),

    baliabideak, irakasleen egoera, ikastetxearen giroa

    2.Beharrakidentifikatzea: hartzaileak, helburuak

    3. Diseinua: oinarriak, helburuak, edukiak, jarduerak, epeak, hartzaileak, ebaluazio-

    irizpideak eta kostuak.

    4. Gauzatzea: jarduerak martxan jartzea. Aldaketa posibleak kontuan hartzea.

    5. Ebaluazioa: ez da aski balorazioak eskaintzearekin, ebaluazioa oinarrizko alderdietako

    bat da.

    Hau dela eta, hezkuntza emozionaleko programa-ereduaren bidezko esku-hartzeak ondorengo

    alderdi hauek hartu behar ditu kontuan: helburuak, edukiak, metodologia, jarduerak eta

    ebaluazioa.

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    12

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    PROGRAMA-EREDUA

    HELBURUAK

    EDUKIAK

    METODOLOGIA

    EBALUAZIOA

    Programa burutzeko, ez da beharrezkoa ondoren azaltzen diren jarduera guztiak burutzea, baina

    hezitzaileak zazpi aukeratu beharko ditu gutxienez ikasturte berean egiteko, betiere hezkuntza-

    testuinguruaren beharrak kontuan hartuz.

    Programa baten helburua ez da soilik jarduera ezberdinak burutzea, jarduera horien garapenak

    ondoren azaltzen diren helburuetako asko edo guztiak lortzea ahalbidetzea baizik.

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    13

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    HEZKUNTZA EMOZIONALAREN HELBURUAK (Bisquerra, 2000)

    Ikaslearen garapen integrala sustatzea. Norbere emozioak hobeto ezagutzea.

    Besteen emozioak identifikatzea.

    Norbere emozioak erregulatzeko trebetasuna garatzea.

    Emozio negatiboen ondorio kaltegarriak ekiditea.

    Emozio positiboak garatzeko trebetasuna garatzea.

    Automotibatzeko trebetasuna garatzea.

    Bizitzeko jarrera positiboa izatea.

    Pertsonarteko harremanak hobetzea.

    Ongizate pertsonal eta sozialerako bizi-trebetasunak garatzea.

    HEZKUNTZA EMOZIONALAREN HELBURU ZEHATZAK

    Estresa, antsietatea eta depresioa ekidin eta kontrolatzeko gaitasuna garatzea.

    Ongizate subjektiboa bultzatzen duten faktoreen kontzientzia hartzea.

    Umore-sena garatzea. Epe luzeagoan lor daitezkeen sari handiagoen alde berehalako sariak geroratzeko gaitasuna garatzea. Atsekabeari aurre egiteko estrategiak garatzea.

    HELBURUAK

    EDUKIAK

    METODOLOGIA

    EBALUAZIOA

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    14

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    HEZKUNTZA EMOZIONALAREN EDUKIAK

    Adimen emozionala.

    Gure eta besteen emozioen ezagutza.

    Autoestimua.

    Automotibazioa.

    Enpatia.

    Gatazken ebazpena.

    Bizitzeko trebetasunak.

    Trebetasun sozialak.

    Emozioen ulermen eta erregulazioa.

    ESPERO DIREN ONDORIOAK

    Trebetasun sozial eta pertsonarteko harreman asegarri gehiago izatea.

    Norbere buruari kalte egiteko pentsamenduak izateko joera gutxitzea, eta autoestimua

    handitzea.

    Indarkeria eta eraso kopurua gutxitzea.

    Jarrera antisozial edo desegokia gutxitzea.

    Ikasleak gelatik gutxiago kaleratzea.

    Emaitza akademikoak hobetzea.

    Droga-kontsumoan ikasle gutxiago hastea.

    Ikasleak eskolan, gizartean eta familian hobeto moldatzea.

    Tristura eta depresioaren sintomak gutxitzea.

    Antsietatea eta estresa gutxitzea.

    Janariarekin erlazionaturiko nahasteak gutxitzea.

    HELBURUAK

    EDUKIAK

    METODOLOGIA

    EBALUAZIOA

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    15

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GAIAK

    Hezkuntza emozionalaren jarduera-eremua bi zatitan bana dezakegu:

    Pertsonabarruko konpetentziak (gizabanakoari dagozkionak):

    - Kontzientzia emozionala

    - Erregulazio emozionala

    - Autonomia emozionala

    Pertsonarteko konpetentziak (besteekin ditugun harremanei dagozkienak):

    - Trebetasun sozioemozionalak

    - Bizitzeko eta ongizaterako trebetasunak

    Bereizketa hau dela eta, jarduerak bost gaitan banatu ditugu. Jarduera bakoitzak bere

    izaera propioa izan arren, guztiak orokorrean hartu behar dira kontuan, konpetentzia guztiak

    erlazionatuta baitaude.

    KONPETENTZIAEMOZIONALATREBETASUNA

    EMOZIONALAK

    BIZITZEKO ETAONGIZATERAKOTREBETASUNAK

    AUTONOMIAEMOZIONALA

    ERREGULAZIOEMOZIONALA

    KONTZIENTZIAEMOZIONALA

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    16

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    Lehenkonpetentzia:

    kontzientzia emozionalak honako alderdietan erreparatzen laguntzen digu:

    Zer sentitzen dugun jakitea.

    Sentitzen ditugun emozioei izena jartzea. Hiztegi emozionala.

    Besteen emozioak identifikatzea eta horiez kontziente izatea.

    Norbere egoera emozionalaren kontzientzia hartzea.

    Emozio guztien esanahia ulertzea eta emozio bakoitzaren abantailak eta desabantailak

    ezagutzea.

    Bigarren konpetentzia:

    erregulazio emozionalari esker, emozionalki bortitzak diren emozioei modu egokian aurre egiten

    laguntzen diegu, esate baterako: estresa, frustrazioa, nekea, haserrea, ahultasuna, segurtasun

    eza, poza, ilusioa

    Erregulazio emozionalerako estrategiak: barne elkarrizketa, lasaitzea, berregituratze

    kognitiboa, eta abar.

    Emozio positiboak garatzeko estrategiak.

    Sentimendu eta bulkaden erregulazioa.

    Hirugarrenkonpetentzia:

    autonomia emozionalak gure buruan konfiantza izaten, autoestimua indartzen, modu positiboan

    pentsatzen, gure burua motibatzen, erabaki egokiak hartzen eta erantzukizunak modu lasaian

    hartzen laguntzen digu, baldin eta konpetentzia hori era egokian lantzen badugu.

    Identitate nozioa, norbere burua ezagutzea (autokontzeptua).

    Norbere gaitasunak eta mugak positiboki baloratzea.

    Laugarren konpetentzia:

    trebetasuna sozioemozionalak. Egoera sozial ezberdinen aurrean sor daitezkeen emozio

    positibo zein negatiboak maneiatzeko gai izatea da konpetentzia honen xedea.

    Konpetentzia honen garapenak honako ondorio hauek ditu:

    Besteak modu aktibo eta dinamikoan entzutea. Horren bidez besteak garrantzitsu

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    17

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    sentiaraziko ditugu.

    Kritikak modu konstruktiboan egitea eta hartzea.

    Besteak ulertzea eta, era berean, besteek uler gaitzaten lortzea.

    Jokabide asertiboa izatea. Horretarako, egiazaleak izateko prest egongo gara eta

    pentsatzen, sentitzen edota besteen aurrean egiten duguna argi adieraziko dugu.

    Unean-unean sortzen diren gatazkei zentzuz aurre egitea.

    Etxekoekin zein lanekoekin harreman onak izatea.

    Talde-lana egitea eta taldekideak proiektu eta helburu ezberdinetan inplikatzea.

    Bosgarren konpetentzia:

    bizitzeko eta ongizaterako trebetasunak. Gizabanako guztion helburua zoriontsu izatea da eta

    horixe da, hain zuzen, burutzen ditugun ekintza guztien xedea (dimentsio emozionalean, ongizate

    subjektiboa delakoa). Konpetentzia honek bizitza osasuntsua eta orekatua izateko baliabideak

    eskaintzen ditu, bizitzan sor daitezkeen oztopoei aurre egiteko.

    Denbora, lana edota betebeharrak antolatzeko trebetasunak eta garapen pertsonala eta

    soziala.

    Familiartean, eskolan eta gizartean bizitzeko trebetasunak.

    Bizitzan jarrera positiboa eta errealista izatea (banakako ekintza-planen bidez).

    GabrielGarcaMrquezek esaten zuenaren arabera: Jende askok gailurrean bizi nahi

    du (zoriontsu izan nahi du) baina ez dira konturatzen zoriontasuna aurkitzeko ez dela beharrezkoa

    gailurrera iristea, izan ere, gailurrera igotzen ari garen bitartean sentitu eta bizi behar baitugu

    zoriontasuna.

    Ondorio gisa esan dezakegu trebetasun jakin batzuk maneiatzen ikasten dugunean

    gara ditzakegula konpetentzia emozionalak. Eta hau, eraginkortasun profesionala eta ongizate

    pertsonala lortzeko gakoa izan daiteke.

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    18

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    Ikuskera konstruktibistatik abiatuz, metodologia orokor eta aktiboa erabiliko dugu edozein

    testuinguru eta egoeratan emozioen ezagutza esanguratsu eta funtzionala lortzeko.

    Jarduera gehienak taldeka egingo ditugun arren, praktika batzuk bakarka lantzea gomendatzen

    dugu (lehenengo bakarka, gero talde txikitan eta bukatzeko gela osoan lantzea iruditzen zaigu

    egokiena). Jarduera bakoitzean jarraitu beharreko prozedura zehaztuta dago. Ondoren azalduko

    ditugun jarduerak konpetentzia emozionalei dagozkie.

    Haur hezkuntzarako proposaturiko metodologia adin tarte horretako ikasleen ezaugarriek

    baldintzatzen dute:

    1.Tutorea etengabe dago ikasleekin eta, beraz, pertsona heldu baten irudi iraunkorra izateak

    programa burutzea eta emaitza positiboa izatea ahalbidetzen du.

    2. Jarduerak egiteko tokia eta momentuari dagokionez, hezkuntza etapa honetan malguagoa

    dela esan daiteke. Izan ere, edozein momentu izan daiteke egokia ondoren azalduko ditugun

    jarduerak egiteko. Era berean, jarduerak behin baino gehiagotan egin daitezke, 3 eta 4 urteko

    ikasleekin batik bat. Jardueren iraupenari dagokionez, berriz, ikasleek arreta jartzeko eta

    kontzeptuak barneratzeko duten gaitasunaren araberakoa izango da. Hori dela eta, jardueren

    iraupena laburra izatea gomendatzen dugu, 15 edo 20 minutukoa, alegia.

    Etapa honetan emozionalak curriculum osoa zeharkatzen du eta ikastetxeko jardueretan eta

    etxean edo aisiarako lekuetan ere badu eragina. Hori horrela, hezkuntza-etapa honek gainerako

    etapen ispilu izan beharko luke, hau da, hezkuntza emozionalak ikastetxeko etapa guztiak

    zeharkatu beharko lituzke. Dena den, jakina da ondorengo etapetan zailtasun gehiagori aurre egin

    behar diegula.

    PROZEDURA METODOLOGIKOA

    HELBURUAK

    EDUKIAK

    METODOLOGIA

    EBALUAZIOA

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    19

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    Espazioari dagokionez, berriz, gela, jolastokia edota psikomotrizitate gela erabil ditzakegu, beti ere

    jarduerak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte.

    3. Saioaren egitura: ondoren proposatzen dugun egitura beste ikastetxe batzuetan ere erabil

    dezakete. Hala ere, programa burutzeaz arduratzen direnen esku egongo da hori bera erabiltzea.

    Jarduera bakoitzaren fitxa teknikoa proposatzen dugu. Tresna baliagarri horri esker, denon artean

    adostutako gidoi itxia izango dugu oinarritzat. Hona hemen jarduerak egiteko erabilitako fitxa

    teknikoaren adibidea:

    IZENA ZENBAKIA ETA IDENTIFIKAZIOA

    HELBURUA/K JARDUERAREN HELBURUAK

    METODOLOGIA JARDUERA EGITEKO PROZEDURA

    BALIABIDEA/K JARDUERA EGITEKO BEHAR DEN MATERIALA

    IRAUPENA JARDUERAK IZANGO DUEN IRAUPENA

    ORIENTAZIOAK JARDUERA EGITEKO TUTOREARI ZUZENDUTAKO ARGIBIDEAK

    4. Ondorengo bi orrialdeetan jarduerak ikus ahal izango ditugu, koadrotan sailkatuta:

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    20

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    NO

    R N

    AIZ

    NI?

    Ko

    ntzi

    entz

    ia e

    mo

    zio

    nala

    Zer

    sent

    itzen

    dut

    ?

    No

    lako

    ana

    iz?

    Eg

    uner

    ose

    ntitz

    end

    itut

    emo

    zio

    ezb

    erd

    inak

    Ho

    bet

    ud

    ezak

    et

    No

    laik

    uste

    nna

    ute

    bes

    teek

    ?

    HE

    LBU

    RU

    AK

    JAR

    DU

    ER

    AK

    Gur

    e bu

    rua

    ezag

    utze

    a et

    aon

    artz

    ea e

    tapa

    rega

    beak

    eta

    berd

    inga

    beak

    gare

    lako

    ntsi

    dera

    tzea

    Des

    berd

    inak

    gara

    Em

    ozio

    eta

    sent

    imen

    duak

    adie

    razt

    eko

    gorp

    utza

    era

    biltz

    ea,

    eta

    une

    bako

    itzea

    nse

    ntitz

    en d

    ugun

    azoh

    artz

    ea

    Zer

    ari n

    aiz

    adie

    razt

    en?

    Gur

    e be

    rtut

    e et

    aga

    itasu

    neta

    nko

    nfia

    ntza

    izat

    ea,

    best

    eena

    ker

    resp

    etat

    zea

    eta

    hobe

    to e

    gite

    ndu

    guna

    z oh

    artz

    ea

    Zenb

    at g

    auza

    egite

    n di

    tugu

    n!

    Nor

    bere

    bur

    ua e

    tabe

    stee

    naez

    agut

    zea,

    bes

    teen

    gaita

    sun

    eta

    mug

    aker

    resp

    etat

    zea

    Asm

    a ez

    azu

    nor

    den

    Emoz

    ioez

    jabe

    tzea

    ,iz

    ena

    jart

    zea,

    best

    een

    emoz

    ioak

    antz

    emat

    ea e

    tahi

    zteg

    i em

    ozio

    nala

    aber

    aste

    a

    Em

    ozio

    akas

    mat

    u

    Em

    ozio

    enbi

    kote

    ak

    Em

    ozi

    oen

    err

    egul

    azio

    aN

    IK B

    IDE

    RAT

    ZEN

    DIT

    UT

    NIR

    E E

    MO

    ZIO

    AK

    HE

    LBU

    RU

    AK

    JAR

    DU

    ER

    AK

    Bul

    kada

    kko

    ntro

    latz

    ea,

    best

    een

    sent

    imen

    duak

    kont

    uan

    hart

    zea,

    norb

    ere

    emoz

    ioak

    uler

    tu e

    taer

    regu

    latz

    ea

    Ora

    in b

    ai,

    orai

    n ez

    Bul

    kade

    n ko

    ntro

    lala

    ntze

    a, e

    taitx

    arot

    en ik

    aste

    aE

    a eu

    sten

    dioz

    un

    Err

    egul

    azio

    emoz

    iona

    lare

    nes

    trate

    giak

    eza

    gutu

    eta

    erab

    iltze

    a,eg

    oera

    zai

    len

    aurr

    ean

    jarr

    era

    posi

    tiboa

    gar

    atze

    nja

    kite

    a

    Zer

    egin

    go d

    ut?

    Erla

    xazi

    oaes

    perim

    enta

    tu e

    taba

    lora

    tzea

    Erla

    xa z

    aite

    z

    Gur

    e na

    hiak

    ezag

    utze

    a, o

    inar

    rizko

    emoz

    ioen

    inte

    ntsi

    tate

    eta

    adie

    razp

    enak

    ezag

    utze

    a, e

    moz

    ioen

    alde

    pos

    itibo

    eta

    nega

    tiboe

    z oh

    artz

    ea

    Hor

    rela

    sent

    itzen

    dut

    Em

    ozi

    oak

    bo

    tere

    tsua

    kd

    ira

    Em

    ozi

    oek

    lag

    und

    ued

    o k

    alte

    egite

    nd

    igut

    e

    Zer

    eg

    ind

    ezak

    etem

    ozi

    oek

    lag

    unna

    zate

    n?

    Em

    ozi

    oak

    bid

    erat

    zen

    ditu

    t

    Lasa

    itzen

    ikas

    ten

    ari n

    aiz

    Aut

    ono

    mia

    em

    ozi

    ona

    laG

    US

    TUK

    O D

    UT

    NIR

    E B

    UR

    UA

    HE

    LBU

    RU

    AK

    JAR

    DU

    ER

    AK

    Tald

    e ba

    ten

    part

    aide

    sen

    titze

    a,la

    gunt

    za e

    skat

    zeko

    gai i

    zate

    a

    Mai

    te n

    aute

    npe

    rtso

    nak

    Nor

    bere

    gai

    tasu

    n et

    am

    ugak

    eza

    gutz

    ea e

    taon

    artz

    ea, m

    ugak

    hobe

    tzek

    o au

    kera

    gisa

    ikus

    tea

    eta

    lorp

    enez

    oha

    rtzea

    eta

    adie

    razt

    en ja

    kite

    a

    Bad

    akit

    gauz

    akeg

    iten

    Era

    baki

    ego

    kiak

    hart

    zeko

    urr

    atsa

    kem

    atea

    , ez

    esa

    ten

    ikas

    tea,

    eta

    gur

    ebu

    ruar

    ekin

    mal

    guak

    izat

    en ja

    kite

    a

    Nire

    iritz

    ia d

    aE

    kim

    ena

    izat

    ea,

    defe

    ndat

    zen

    ikas

    tea

    Nik

    nah

    idu

    dana

    egi

    ngo

    dut

    Nor

    bere

    bur

    uaon

    artz

    ea e

    tam

    aita

    tzea

    , nor

    bere

    buru

    arek

    in p

    ozik

    egot

    ea e

    ta e

    kint

    zaez

    berd

    inek

    ingo

    zatz

    ea

    Nire

    urte

    bete

    tzea

    Nire

    mom

    entu

    onen

    a

    Bai

    korr

    ana

    iz

    Nir

    e b

    urua

    nko

    nfia

    ntza

    dut Gai

    nai

    z

    Nir

    e ir

    itzia

    dut

    Nik

    erab

    akitz

    end

    ut

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    21

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    BE

    STE

    EN

    EM

    OZI

    OE

    KIN

    HA

    RR

    EM

    AN

    ETA

    N J

    AR

    TZE

    N N

    AIZ

    Giz

    a ab

    ilezi

    ak

    Ent

    zute

    nd

    izut

    Ule

    rtze

    nd

    izut

    Elk

    arre

    kin

    egite

    nd

    ugu

    Hor

    i ez

    zait

    gus

    tatz

    en

    Nire

    iritz

    iaer

    aeg

    oki

    anaz

    altz

    end

    ut

    HE

    LBU

    RU

    AK

    Ingu

    ruan

    ditu

    gun

    soin

    uez

    jabe

    tzea

    Har

    rem

    anak

    hob

    etze

    a et

    aab

    eras

    tea,

    lagu

    ntza

    esk

    atu

    eta

    emat

    ea, t

    alde

    bat

    en p

    arta

    ide

    izat

    ea

    Pen

    tsam

    endu

    on

    eta

    txar

    rak

    adie

    razt

    ea, b

    este

    en n

    ahia

    kez

    agut

    zea,

    bes

    teek

    esa

    n na

    hidi

    gute

    na u

    lertz

    ea, e

    ta to

    lera

    ntzi

    abu

    ltzat

    zea

    Bak

    oitz

    ak b

    ere

    auke

    ra e

    gite

    koes

    kubi

    dea

    izat

    ea, a

    uker

    ak e

    gite

    ntr

    ebat

    zea,

    eta

    nor

    bere

    bur

    uan

    konf

    iant

    za iz

    atea

    Biz

    itzek

    o t

    reb

    etas

    unak

    NIR

    E H

    ELB

    UR

    UA

    K L

    OR

    TZE

    N A

    RI N

    AIZ

    JAR

    DU

    ER

    AK

    Bes

    teen

    ikus

    punt

    uak

    ezag

    utu

    eta

    erre

    spet

    atze

    a et

    a ad

    iera

    zina

    hi d

    igut

    ena

    uler

    tzea

    Kon

    ta ie

    zagu

    zu

    - La

    gund

    uko

    al d

    idaz

    u?-

    Ehu

    nzan

    goa

    egin

    go d

    ugu

    - P

    uzzl

    e ba

    t egi

    ngo

    dugu

    Sen

    titze

    n du

    dana

    esa

    ngo

    dizu

    t

    Hau

    ats

    egin

    dut

    Zer

    esat

    en d

    idaz

    u?A

    mes

    teko

    esku

    bid

    ead

    ut

    Lane

    rako

    ohi

    tura

    Ohi

    tura

    osa

    sunt

    suak

    Txuk

    unta

    su-

    nare

    no

    hitu

    ra

    Lag

    untz

    aja

    so e

    taem

    atek

    oo

    hitu

    ra

    HE

    LBU

    RU

    AK

    Ond

    o eg

    inda

    ko la

    nak

    mer

    ezi

    duel

    a ik

    uste

    a, e

    sfor

    tzua

    ren

    kont

    zept

    uaz

    jabe

    tzen

    has

    tea,

    eta

    ondo

    egi

    ndak

    o la

    nak

    sort

    zen

    duen

    em

    ozio

    ezja

    betz

    ea

    Jaki

    ezb

    erdi

    nak

    prob

    atze

    a, e

    taon

    do ja

    tear

    en g

    arra

    ntzi

    azja

    betz

    en h

    aste

    a

    Gau

    za b

    akoi

    tzak

    ber

    e le

    kua

    duel

    a ik

    aste

    a, e

    tatx

    ukun

    tasu

    nare

    n ba

    lioa

    lant

    zen

    hast

    ea

    Lagu

    ntza

    jaso

    eta

    em

    atek

    ooh

    itura

    lant

    zea

    JAR

    DU

    ER

    AK

    Hau

    snar

    keta

    txik

    iak

    egite

    nha

    stea

    , ond

    o se

    ntia

    razt

    enga

    ituen

    a be

    reiz

    tea,

    gau

    za b

    erria

    klo

    rtze

    ko a

    usar

    dia

    izat

    ea, g

    iza

    harr

    eman

    ak a

    bera

    stea

    , eta

    lank

    idet

    za s

    usta

    tzea

    Inur

    ria e

    taTx

    irrita

    ren

    ipui

    na

    Den

    etik

    jate

    n ik

    asi n

    ahi d

    ut

    Non

    ote

    dag

    o?

    Noi

    z be

    har d

    ut la

    gunt

    za?

    Noi

    z la

    gun

    deza

    ket?

    Nol

    a eg

    in d

    ezak

    egu?

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    22

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    5. Irudiak eta ipuinak: haur hezkuntzan oso garrantzitsua da hizkuntzaren osagarri gisa irudiak

    erabiltzea. Etapa honetan, hitzezkoa ez den mintzairak garrantzi handiagoa dauka. Izan ere,

    ikasleek errazago interpretatzen baitute irakaslearen gorputz-adierazpena eta ahotsaren tonua

    hitzezko mintzaira baino. Irudiek ikaslearen arreta erakartzen dute eta ideiak erlazionatzen

    laguntzen die. Ipuinak ere ezinbesteko material metodologikoa dira etapa honetan. Modu ludiko

    eta entretenigarrian (ahotsaren tonua, marrazkiak, ahots aldaketak, hitz gabeko mintzaira),

    ikasleak liluratu egingo dituzten emozio eta mezuak transmitituko dizkie irakasleak alegiazko

    protagonisten bizipenen bidez.

    6. Familiak: familiaren eta irakaslearen arteko talde-lana oso aberasgarria da, bai familientzat, bai

    ikaslearentzat. Ondoren aurkezten diren jardueratako batzuk lorgarri bihurtzen dute helburu hau.

    7.Koordinazioa: ezinbestekoa da etapako tutore ezberdinen arteko koordinazioa, bai jardueren

    egituraketan, bai jarraipenean eta bai jarduera berrien sorreran ere. Horretarako, komenigarria da

    eskolako etapa ezberdinen helburu eta jardueren koadro orokorra prestatzea.

    8.Jarduerenhasiera,garapenaetagogoeta. Komenigarria da irakasleak ikasleei jarduera

    azaltzeko hizkera soil eta garbia erabiltzea. Horretarako, irudiz beteriko kartulinak erabil ditzake,

    adibidez. Garapenari dagokionez, 3 eta 4 urteko haurrei zaila egingo zaie ziur aski jarduera

    burutzea, hasieran gutxienez, eta beraz, irakaslearen laguntza ezinbestekoa da. Bestalde,

    gogoeta jardueraren parte garrantzitsuetarikoa kontsideratzen da; ikasleek jardueraren helburuak

    barneratu dituzten eta zein neurritan egin duten neurtzeko helburua du gogoetak.

    9. Iradokizunak:

    - Ikasleen arteko entzute aktiboa sustatzea.

    - Gogoeta eta arrazonamendua bultzatzea.

    - Gertakari negatiboak antzematea, zuzeneko salaketarik egin gabe.

    - Gogoeta sustatzeko, ikasleak borobilean jar daitezen bultzatzea, oztopotzat har daitekeen

    mahaia alde batera utziz.

    - Helburuak lortzeko egokiak diren jarrerak ahoz baloratzea, eta helburuak lortzen

    dituenean taldeari errefortzu positiboa ematea.

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    23

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    - Jardueraren antolaketa: ikasleek banaka ezagutuko dute jarduera. Gero, talde txikitan

    landuko dute eta, amaitzeko talde osoarekin landuko dute: partehartze aktiboa sustatzea.

    - Hezitzailea bitartekaria izan behar da eta, aldi berean, jarduera-ereduak eskaintzen ditu

    etengabe. Haurrek eredu horiek imitatu eta barneratu egingo dituzte. (3 eta 4 urteko

    haurrekin, hezitzailea kolaboratzailea izango da, bitartekari baino gehiago).

    - Komenigarria da bizitzan eta emozioetan oinarrituriko estrategiak erabiltzea: ipuinak,

    txotxongiloak eta dramatizazioak.

    - Jardueratan eguneroko bizitzako baliabideak erabiltzea: prentsa, argazkiak, aldizkariak

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    24

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    Ebaluazioa, helburuen lorpena zehaztea ahalbidetzen digun balorazio-jarduera da. Ebaluazioak

    iraunkorra eta prestakuntzazkoa izan beharko luke, eta tresna pedagogiko bihurtuko da.

    Hezkuntza-programak ebaluatu egin behar dira. Horretarako, jardueren garapen prozesua eta

    azken emaitza ebaluatu beharko ditugu.

    Ebaluazioa beharrezkoa da programan jarri ditugun helburuak bete diren frogatzeko. Jarduera

    hau batzuetan zaila, eztabaidagarria edo kritikagarria suerta daitekeen arren, oso aberasgarria

    da eta programaren etengabeko hobekuntza sustatzen du, bere analisi, exekuzio eta emaitzaren

    indargune eta ahulguneak identifikatzen laguntzen baitu.

    Jakina da emozioak neurtzeak duen zailtasuna, emozioak subjektiboak baitira. Gaur egun oso

    gutxi dira hezkuntza emozionala neurtzeko dauden tresnak. Horietako bat GROParen (2000) CEE

    delakoa da (Hezkuntza Emozionalaren Galdeketa).

    Jarraian, programa honen ebaluaziorako erabiltzen diren tresna kualitatiboak eta erabilgarriak izan

    daitezkeen beste batzuk aurkeztuko ditugu:

    Prozedura honen oinarriak Saioen Egunerokoa eta Jardueren emaitzen analisia egitean datza.

    Horretarako, bi tresna proposatzen ditugu:

    Egunerokoa, non gertatzen den guztia idatziko den. Kontaketaren bidez, izan diren

    jarrerak, adierazi diren edukiak eta jarduera bakoitzaren emaitzak (marrazkiak, ipuinak,

    mozorroak) jasotzen dira. Egunerokoak eskaintzen duena baino espazio gehiago

    behar badugu, produktuen argazkia egitea gomendatzen dugu.

    Galdeketa jarduera bakoitza amaitu ondoren programaren funtzionamenduari

    buruzko gogoeta eskaintzen digun tresna da. Hobetzeko moduak identifikatzen

    eta egoera edo zailtasunei aurre egiteko estrategia berriak garatzen laguntzen du.

    EBALUAZIOA

    HELBURUAK

    EDUKIAK

    METODOLOGIA

    EBALUAZIOA

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    25

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    Galdeketak ebaluazio-adierazle ugari ditu, eta jarduera bakoitzean hartu beharko lirateke

    kontuan: gogobetetze-maila, partehartze-maila, taldearen giroa, komunikazioa-

    entzutea eta helburuen lorpen-maila.

    Gogobetetze-maila: jarduera garatzean taldekideek adierazten dituzten emozioak

    behatzea. Berezko adierazpen emozionalak baloratu behar dira, esaterako: irribarrea,

    aurpegiaren espresioa, zoriona

    Partehartze-maila: talde txikitan edo talde handian egindako jardueretan ikasle guztiek

    parte hartzen duten behatzea.

    Taldearen giroa: ikasleen adierazpen emozionala behatzea. Taldeko jardueretan

    errespetua, elkarrizketa, koordinazioa edo erresistentzia, erasoa edo pasibotasun

    jarduerak antzematen diren behatzea.

    Komunikazioa eta entzutea: ikasleek helduak eskaintzen dituen jardueren argibideak

    entzuten dituzten behatzea, taldekideek gogoeta egiten dutenean elkarri entzuten dioten

    behatzea, eta jarduera garatzean taldearen komunikazioa eraginkorra den behatzea.

    Helburuen betetze-maila: jarduera hasi dugunean jarritako helburuak lortu diren

    baloratzea.

    Adierazle hauek baloratzeko, 1etik 10erako eskala erabiliko da. Galdeketa amaitzeko, beste bi

    alderdi kontuan hartzea gomendatzen dugu:

    Saioaren elementu positiboak eta zailtasunak, eta alderdi hauek hobetzeko erak.

    Saioaren iritzi subjektiboa.

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    26

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    JARDUERA EBALUATZEKO GALDEKETA

    Gogobetetze-maila

    ALDERDI POSITIBOAK, ZAILTASUNAK ETA HOBETZEKO ERAK

    IDATZ EZAZU SAIOARI BURUZKO ZURE IRITZIA

    Partehartze-maila

    Taldearengiroa

    Komunikazioaeta entzutea

    Helburuenlorpen-maila

    1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

    Jarraian, ebaluazio-galdeketaren adibidea ikus dezakegu:

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    27

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GARAPEN EMOZIONALA HAUR HEZKUNTZAN

    Jaioberriek barre egin, eta nazka eta ondoeza adierazten dute; hilabete bete ondoren, ezustekoa,

    interesa, alaitasuna eta tristura eta beldurraren seinaleak ere azaltzen dituzte.

    - Lehen hilabetean, haurrak irribarre edo gogobetetze espresioekin erreakzionatzen du

    gurasoen tonu emozional eta maitasunaren aurrean.

    - Laugarren eta zazpigarren hilabete artean, ondoeza sortu dien pertsona edo objektuari

    zuzendutako angustia espresioak egiten ditu haurrak. Normalean amak erregulatzen

    ditu seme-alabaren espresio emozional horiek, jolasen bidez eta alaitasun, interes edo

    ezustekoa azaltzen duten espresioen bidez, eta beraz, haurrak amaren eredua imitatzen

    du.

    - Laugarren eta zazpigarren hilabete artean, haurra gai da espresio emozionalak eta beren

    esanahi emozionala lotzeko, eta afektuaren bidez erantzun egokia emateko.

    - Jaioberriak ez du ia beldurrik, baina zortzigarren hilabetetik aurrera beldurra handitu

    egiten da. Izan ere, memoriaren egitura garatuagoa du haurrak, eta beraz, aurrez bizitako

    gertakariekin erlazionatzeko gai da.

    - Sei hilabete inguru dituenean, haurra gai da bere burua bere inguruko pertsona eta

    objektuengandik bereizteko.

    - Sei eta hamalau hilabete artean, antsietate handia sentitzen du amarengandik urruntzen

    denean.

    - Zazpi eta hamabi hilabete artean, haurra ondoeza sortzen dionaz jabetzen hasten

    da, eta honekin batera, emozio negatiboak erregulatzen dituzten jarreren

    eraginkortasunak ere gora egiten du. Hurrupaketa eta kulunkada bezalako

    jarrerak areagotu egiten dira, eta baita estimuluaren urruntzea edo kontsolamendu

    iturriaren (ama) hurbiltzea ere, nolabaiteko mugikortasuna duenean.

    - Lehen urtea amaitzear dagoenean, mugimenduaren areagotzeak lau hankatan ibiltzea

    edo oinez ibiltzea- emozioak eraginkortasun handiagoz erregulatzeko aukera ematen dio

    haurrari, estimuluetara hurbildu edo urrundu baitaiteke.

    - Norbere buruaren kontzientzia garatzean, eta hizkuntza eta gizarte-elkarreragina

    garatzean hemezortzi eta hogeita lau hilabete artean- inkontzienteak edo soziomoralak

    diren emozioak sortzen dira: lotsa, harrotasuna, inbidia, errua

  • gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    28

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    - Hemezortzigarren hilabetetik aurrera, bere gogo-aldarteari edo besteen emozioei buruz

    hitz egiteko gaitasuna du haurrak.

    - Lehen urtetik aurrera, autokontzientzia garatzen da. Haurrak kontsolatzeko jarrerak

    adierazten dizkio triste dagoen pertsonari. Garapen kognitiboaren eta hizkuntzaren

    garapenari esker, jarrera enpatiko hauek gero eta konplexuagoak bihurtzen dira. Ahozko

    hizkuntzak jolas sinbolikoa ahalbidetzen du.

    - Ulermen emozionalaren garapenak norbere kontzientzia garatzea ahalbidetzen du;

    honek, garapen sozialarekin batera hemezortzi eta hogeita lau hilabete artean-,

    emozio soziomoral edo autokontzienteak bultzatuko ditu. Epe honetan haurrak, emozioak

    sentitu eta adierazteaz gain, bere egoera emozionalak interpretatu eta ebaluatzeko

    gaitasuna du, eta beraz, bere jarrerak sustatzen dituzten alderdiak balora ditzake.

    - Normalean haserrea bi hilabete ingururekin agertu arren, zazpi eta hemeretzi hilabete

    artean antzematen da intentsitate handienarekin. Epe honetan, beldur, antsietate

    eta haserre ezberdinak agertzen dira, ondoeza sortzen duten arrazoiak bereizteko

    gaitasun handiagoari esker.

    - Bi urte betetzen dituenean, haurrak bizitza mentalaren eta jarreraren arteko

    ezberdintasunaren ulermen mugatua du.

    - Hiru edo lau urte inguruan, buruaren funtzionamenduari buruzko ideiak nahiko antolatu

    eta bereiztuta ditu haurrak, teoria antzekoa duela esan daitekeelarik.

    AURRETIKO GOGOETAK

    Hezkuntza-berrikuntzarako programa bat martxan jartzeak hainbat ondorio sor ditzake, hala nola:

    ezustekoak, jarrera negatiboak, gaizkiulertuak horrek guztiak programaren martxan jartzea

    eta garapena zaildu dezake. Hori dela eta, zailtasun hauen aurrean erabilgarriak izan daitezkeen

    estrategiak proposatzen ditugu:

    - Irakasleei hezkuntza emozionalaren oinarrizko kontzeptuak eskaintzeak erronka handi

    baten aurrean daudela eta erronka horri aurre egiteko gaitasun gutxi daukatela pentsatzeak

    sor dakiekeen antsietatea gutxitzen lagun diezaieke. Beste irakasleak eta Orientazio

    Departamentuko langileak laguntza handikoak izan daitezke.

  • haur hezkuntza

    gip

    uzko

    aik

    asku

    ntza

    em

    ozi

    ona

    la e

    ta s

    ozi

    ala

    29

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    - Hezkuntza emozionalean parte hartzen duten irakasleak eroso sentitu behar dira emozioez

    hitz egiterakoan. Irakasle batek hezkuntza emozionalari buruzko zenbait ezagutza eskaintzeko

    gaitasunik ez duela sentitzen duenean, komenigarria da orientatzaile psikopedagogikoa gelan

    berarekin batera egotea, prozesu honetan lagun diezaion.

    - Programa hau aplikatzeko, lehenik eta behin testuinguruaren analisia egin behar da, ehentasuna

    duten beharrak identifikatzeko. Ezinbestekoa da, lan honetan, irakasleek parte hartzea.

    - Programaren garapenak arrakasta izan dezan, oinarrizkoa da parte hartuko duen langileriaren

    lankidetza.

    - Hezkuntza emozionaleko programaren garapena prebentzio ez-zehatzeko estrategia gisa

    ulertu behar da, hau da, gizartean eragina duten arazoei aurre egiteko prebentzio gisa erabil

    daitezkeen ezaugarri pertsonalak indartzera dago bideratuta: droga-kontsumoa, indarkeria,

    anorexia

    - Programaren garapena ez da jolas batzuk burutzea edo errezeta jakin bat; harantzago joan

    behar dugu eta programa ikastetxearen beharretara, bertako langileetara eta lortu nahi diren

    helburuetara egokitu.

    - Ondoren aurkezten ditugun jarduerak martxan daude gaur egun eta Hirukide eta Laskorain

    ikastetxeek garatutako hezkuntza emozionaleko programen parte dira. Tutoretzako orduan

    burutzen ari dira, baina eskola arruntetan ere egin daiteke. Programa batek alderdi ezberdinak

    dituela gogoratu behar dugu: testuinguruaren analisia, helburuak, aurkezten ditugun jarduerak,

    aplikazioa eta ebaluazioa.

    - Programa garatzen ari den bitartean, edozein egunetan gerta daitekeen bezala, zailtasunak,

    arazoak eta krisiak izango dira, eta aldi berean, alaitasuna eta benetako aurrerapenaren

    ziurtasuna ere sentituko da. Hori dela eta, talde-lana oinarrizkoa izango da, zailtasunei aurre

    egin eta esperientzia atseginak partekatzen laguntzen duelako.

  • adimen

    haur hezkuntza2. zikloa

    urte34

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    32

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    AURKIBIDEA

    1. NOR NAIZ NI? (KONTZIENTZIA EMOZIONALA)

    1.1. Zer sentitzen dut?

    1.1.1. Emozioak asmatu

    1.1.2. Emozioen bikoteak

    1.2. Nolakoa naiz?

    1.2.1. Desberdinak gara

    1.3. Egunero sentitzen ditut emozio desberdinak

    1.3.1. Zer ari naiz adierazten?

    1.4.Hobetudezaket 1.4.1. Zenbat gauza egiten ditugun

    1.5. Nola ikusten naute besteek?

    1.5.1. Asma ezazu nor den

    2. NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAK (EMOZIOEN ERREGULAZIOA)

    2.1. Emozioak boteretsuak dira

    2.1.1. Horrela sentitzen dut

    2.2. Emozioek lagundu edo kalte egiten digute

    2.2.1. Orain bai, orain ez

    2.3. Zer egin dezaket emozioek lagun nazaten?

    2.3.1. Ea eusten diozun

    2.4. Emozioak bideratzen ditut

    2.4.1. Zer egingo dut?

    2.5. Lasaitzen ikasten ari naiz

    2.5.1. Erlaxa zaitez

    3. GUSTUKO DUT NIRE BURUA (AUTONOMIA EMOZIONALA)

    3.1. Baikorra naiz

    3.1.1. Nire urtebetetzea

    3.1.2. Nire momentu onena

    3.2.Neureburuankonfiantzadut 3.2.1. Maite nauten pertsonak

    3.3. Gai naiz

    3.3.1. Badakit gauzak egiten

    3.4. Nire iritzia dut

    3.4.1. Nire iritzia da

    3.5. Nik erabakitzen dut

    3.5.1. Nik nahi dudana egingo dut

    35 orr.

    37 orr.

    39 orr.

    41 orr.

    43 orr.

    45 orr.

    47 orr.

    49 orr.

    51 orr.

    53 orr.

    55 orr.

    57 orr.

    59 orr.

    61 orr.

    63 orr.

    65 orr.

    69 orr.

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    33

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    4. LAGUN ONA NAIZ (GIZA ABILEZIAK)

    4.1. Entzuten dizut

    4.1.1. Zer esaten didazu?

    4.2.Ulertzendizut 4.2.1. Konta iezaguzu

    4.3. Elkarrekin egingo dugu

    4.3.1. Lagunduko al didazu?

    4.3.2. Ehunzangoa egingo dugu

    4.3.3. Puzzle bat egingo dugu

    4.4.Horiezzaitgustatzen 4.4.1. Sentitzen dudana esango dizut

    4.5. Nire iritzia era egokian azaltzen dut

    4.5.1. Hau atsegin dut

    5. NIRE HELBURUAK LORTZEN ARI NAIZ (BIZITZEKO TREBETASUNAK)

    5.1. Amesteko eskubidea dut

    5.1.1. Nola egingo dugu? Nola egin dezakegu?

    5.2.Lanerakoohitura 5.2.1. Inurria eta Txirritaren ipuina

    5.3.Ohituraosasuntsuak 5.3.1.Denetik jaten ikasi nahi dut

    5.4.Txukuntasunarenohitura 5.4.1. Non ote dago?

    5.5.Laguntzajasoetaematekoohitura 5.5.1. Noiz behar dut laguntza? Noiz lagun dezaket?

    35 orr.

    37 orr.

    39 orr.

    41 orr.

    43 orr.

    45 orr.

    47 orr.

    49 orr.

    51 orr.

    53 orr.

    55 orr.

    57 orr.

    59 orr.

    61 orr.

    63 orr.

    65 orr.

    69 orr.

    71 orr.

    73 orr.

    75 orr.

    77 orr.

    79 orr.

    81 orr.

    83 orr.

    85 orr.

    89 orr.

    91 orr.

    93 orr.

    95 orr.

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    34

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    35

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    1. NOR NAIZ NI?

    1.1. Zer sentitzen dut?

    1.1.1. Emozioak asmatu

    Sarrera

    Emozioaz eta sentimenduaz hitz egiten dugunean, zertaz ari garen konturatu behar dira

    haurrak. Sentitzen dutenari edo besteengan ikusten dutenari izena jartzea izango da lehen

    urratsa.

    Helburuak

    - Emozioez jabetzea.

    - Emozioei izena jartzea:

    - 3 urteko haurrak: poza eta tristura;

    - 4 urteko haurrak: poza, tristura eta haserrea.

    Metodologia

    Kartulina handi batean emozioak islatzen dituzten irudiak jarriko ditugu; poza, tristura

    eta haserrea jarriko ditugu 4 urteko haurren kasuan, eta poza eta tristura, soilik, 3 urteko

    haurren kasuan. Emozio horiek islatzen dituzten argazkiak ekartzeko eskatuko diegu

    haurrei. Argazkiak denon aurrean erakutsiko dituzte eta guztion artean erabakiko dugu

    argazkiak zein emozio adierazten duen, dagokion kartulinan itsatsiz. Keinu nabarmenenak

    izango ditugu kontuan: irribarrea, malkoak, bekainen mugimenduak...

    Baliabideak

    - Kartulina handiak.

    - Emozio ezberdinak adierazten dituzten ikurrak.

    - Guraizeak, kola...

    Iraupena

    Egunero egingo dugu, klase hasieran, 5 minutuz.

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    36

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    Orientazioak

    Argazkiak, ekartzen dituzten egunean bertan itsatsiko ditugu. Iraupena gutxi gorabeherakoa da.

    Argazkirik ez dagoen egunetarako, irakasleak bertan izango dituenetako batzuk erabiliko dira.

    NOR NAIZ NI?Zer sentitzen dut?

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    37

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    1.1.2. Emozioen bikoteak

    Sarrera

    Emozioei hitzak jartzea norbere eta besteen emozioak ezagutzeko lehen urratsa da.

    Helburuak

    Umeen hiztegi emozionala aberastea.

    Metodologia

    Hiru urteko haurrekin bikoteen jokoa egingo dugu. Lurrean kartak jarriko ditugu buruz

    behera. Haurrak bi karta aukeratu eta buelta emango die, banan-banan, berdinak diren

    ikusteko. Berdinak badira gorde egingo ditu; hala ez bada, berriz, bere lekuan utziko ditu

    buruz behera.

    Lau urteko haurrekin, kartetan bezala jolastuko gara (amona zaharraren jokoa). Kartetan 4

    emozioen aurpegiak azalduko dira (poza, tristura, haserrea eta beldurra). Launaka jarri eta

    bakoitzari 8 karta banatuko dizkiogu: guztira, 32 karta, eta tartean emozioekin zerikusirik

    ez duen karta bat sartuko dugu.

    Batak besteari karta bat eskainiko dio, eta ikasle batek emozio bera islatzen duten 2 karta

    lortzen baditu, alde batean utziko ditu. Kartarik gabe gelditzen denak partida irabaziko du.

    Baliabideak

    32 karta eta emozionala ez den karta bat talde bakoitzeko.

    Iraupena

    Norbaitek irabazi arte.

    NOR NAIZ NI?Zer sentitzen dut?

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    38

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    Orientazioak

    Beste aukera bat lau emozioen familia osatzea izango litzateke (poza, tristura, haserrea eta

    beldurra).

    NOR NAIZ NI?Zer sentitzen dut?

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    39

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    1.2. Nolakoa naiz?

    1.2.1. Desberdinak gara

    Sarrera

    Norberaren ezagutza, sentitzen duena, eta emozioak adierazteko duen era dira adimen

    emozionalaren oinarri sendoenak. Bakoitzak norbere burua ezagutzen badu, sentitzen

    duenaz eta egiten duenaz kontziente bada, erabakiak hartzeko orduan bere nahi eta

    desirak hartuko ditu kontuan, eta bere gaitasun eta ahultasunak ezagutzeko gai izango da.

    Helburuak

    - Norbere buruaren kontzeptu argia lortzea.

    - Norbere burua paregabea dela kontsideratzea.

    Metodologia

    Taldea borobil batean eseriko da eta irakasleak gorputzaren atal ezberdinak aipatuko ditu:

    begiak, besoak, ilea, ahoa

    Ondoren, ispilu aurrean jarri, nolakoak garen ikusi eta geure buruarekin hitz egingo dugu.

    Geure aurpegiaren itxura buruan gorde eta gure ezaugarri zehatzak, ilea, ahoa, sudurra,

    begiak... banaka begiratuko ditugu, zehatz-mehatz nolakoak garen jakiteko. Gehienbat

    ezaugarri fisikoak aipatuko ditugu, baina alderdi emozionalak ere aipa litezke: alaitasuna

    (ezpainen itxura begiratuz), adibidez. Ondoren, beraien ezaugarriak marraztuko dituzte

    txantiloi batean: begiak, besoak, ilea, sudurra

    Baliabideak

    Ispilua eta gorputzaren txantiloia.

    IIraupena

    Egunero egingo dugu, bost minutuz, edo denbora gehiagoz.

    NOR NAIZ NI?

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    40

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    NOR NAIZ NI?Nolakoa naiz?

    Orientazioak

    Ariketa hau bi eratan egin daiteke:

    Egunero: nolakoa den esateaz ardutatuko den ikasle bat aukeratuko

    dugu aldi bakoitzean, egunero-egunero aurpegi ezberdinak deskriba

    ditzagun. Irakasleak ere har dezake parte ariketan.

    Denbora luzez: egun berean talde guztiak parte hartuko du. Ispiluaren aurrean

    jarriko dira banaka, beren burua deskriba dezaten, eta gero gorputzaren marrazkia

    egingo dute paperean, taldearen aurrean bere buruaren aurkezpena egiteko.

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    41

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    1.3. Egunero sentitzen ditut emozio ezberdinak

    1.3.1. Zer ari naiz adierazten?

    Sarrera

    Haur bati nola sentitzen den maiz galdetzeak bere buruaren kontzientzia izaten laguntzen

    dio. Pozik, triste edota haserre dagoenean bere jarrera ezberdina dela ohartu behar du.

    Honela, bihotzak sentitzen duenaren garrantziaz jabetzen lagunduko diogu.

    Helburuak

    - Emozioak eta sentimenduak adierazteko gorputza erabiltzea.

    - Une bakoitzean sentitzen dugunaz ohartzea.

    Metodologia

    Hiru emozio islatzen dituzten beste hainbat aurpegi marraztuko ditugu, haurrei emango

    dizkiegun eta borobil forma izango duten hiru kartulinatan. Haur bakoitzak nahi duen

    bezala margotuko ditu aurpegiak.

    Zinta batzuk prestatuko ditugu eta aurpegiak erantsiko ditugu bertan. Haurrak nahi duen

    aurpegia hartu, buruan jarri eta bere aurpegiarekin emozio bera adieraziko du. Bi momentu

    ezberdin izango ditugu:

    - Beste guztiek zein emozio den asmatu beharko dute.

    - Zinta duenak galdera hauei erantzungo die:

    - Noiz egoten zara pozik?

    - Noiz egoten zara triste?

    - Noiz egoten zara haserre?

    Denon artean, esandako guztia jaso eta beste une batzuetarako kontuan izango dugu.

    Esandako guztiaren bilketa egingo dugu.

    NOR NAIZ NI?

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    42

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    Baliabideak

    - Kartulina

    - Guraizeak

    - Margoak

    Iraupena

    Plastikako saio bat, materiala osatzeko, eta 10 minutuko bizpahiru saio.

    Orientazioak

    Jarduera hau egiteko, gela bi taldetan banatuko dugu. Denak batera eta saio bakarrean egiten

    badugu, ariketa gehiegi luzatuko da eta haurrak aspertu egin daitezke.

    Hiru urteko haurrekin eskulana egin dezakegu; lau kartulina erabiliko ditugu: bi kartulinatan

    bi borobil marraztuko ditugu, aurpegiaren antza izan behar dutela kontuan hartuz; beste bi

    kartulinekin, berriz, zera egingo dugu: batean aho eta begi irribarretsu eta alaiak margotuko

    ditugu, eta bestean, aho eta begi tristeak. Ahoak eta begiak zulatu egin behar dituzte (nahi izanez

    gero sudurra eta bekainak ere jar daitezke), gero aurpegi bakoitzari eransteko.

    NOR NAIZ NI?Egunero sentitzen ditut emozio ezberdinak

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    43

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    1.4. Hobetu dezaket

    1.4.1. Zenbat gauza egiten ditugun!

    Sarrera

    Haurrak, beren bertute, gaitasun eta baliabideak ezagutzen dituztenean, ondo sentitzen

    dira. Aurrerapenez ohartzen direnean, ikasteko konfiantza hartzen dute.

    Helburuak

    - Gure bertute eta gaitasunetan konfiantza izatea.

    - Besteen bertuteak errespetatzea.

    - Norberak hoberen egiten duenaz ohartzea.

    Metodologia

    Arbelean zera idatziko dugu: Ondo egiten dut edo Bakarrik egiten dut. Haurrei

    galdetuko diegu orokorrean zein gauza egiten dituzten bakarrik, eta denek esaten duten

    guztia jasoko dugu arbelean.

    Gero, Ondo egiten ditugun gauzei buruz galdetuko diegu, laguntzea, elkarren artean

    konpartitzea, eta antzekoak aipatuz.

    Amaitzeko, kartulina batean, haur bakoitzaren izenaren ondoan Bakarrik edo Ondo

    egiten duena idatziko dugu. Gelako guztiek izango dute idatzita Bakarrik edo Ondo

    egiten duten zerbait.

    Baliabideak

    Arbela eta kartulina.

    IIraupena

    15 minutuko saio bat.

    NOR NAIZ NI?

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    44

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    Orientazioak

    Ondo edo bakarrik egiten duten hori kartulinan jartzean (haurren izenaren ondoan) marrazki

    batean adierazten saiatuko gara, beraientzat zentzu gehiago izango duelako. Ezin badugu, hitzez

    idatzita jarriko dugu, baina ahal den era laburrenean. Lan hau irakasleak egin beharko du.

    Interesgarria izango litzateke ikasleen eguneroko jarduerak islatzen dituzten marrazki batzuk

    eramatea, norberak egindakoak edota fotokopiatutakoak. Ondorengoa irudika dezakete

    marrazkiek: mantala janzten, lokarriak lotzen, bizikletan ibiltzen Marrazki hauei esker, ikasleek

    errazago egingo dute ariketa.

    NOR NAIZ NI?Hobetu dezaket

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    45

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    1.5. Nola ikusten naute besteek?

    1.5.1. Asma ezazu nor den

    Sarrera

    Irakasleak haurrari buruz duen iritzia eta haurrarekiko duen jarrera oso garrantzitsuak dira

    haurrak bere buruari balioa eman diezaion. Besteek nola ikusten duten jakiteak bere burua

    ezagutzen lagunduko dio.

    Helburuak

    - Norbere burua eta besteena ondo ezagutzea.

    - Besteen gaitasunak eta mugak errespetatzea.

    Metodologia

    Ikasleak launaka bilduko dira. Irakasleak ikasle jakin baten argazkia emango dio talde

    bakoitzari. Taldean ikaslearen ezaugarriez hitz egingo dute eta taldeko partaide bakoitzak

    ezaugarri bat aukeratuko du besteen aurrean adierazteko.

    Ezaugarriak fisikoak eta portaerari buruzkoak izan daitezke. Ikasleen zeregina argazkia

    zein ikaslerena den asmatzea izango da. Asmatzen duen haurraren taldeari tokatuko zaio

    taldekideen ezaugarriak aurkeztea.

    Baliabideak

    Ikasleen argazkiak.

    IIraupena

    Ordubeteko saioa.

    NOR NAIZ NI?

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    46

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    NOR NAIZ NI?Nola ikusten naute besteek?

    Orientazioak

    Lehenengoan asmatzen ez badute, ezaugarri gehiago pentsatuko dituzte irakaslearen

    laguntzarekin. Talde guztiek argazki bat edo bi aurkeztuko dituzte.

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    47

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    2. NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAK

    2.1. Emozioak boteretsuak dira

    2.1.1.Horrelasentitzendut

    Sarrera

    Familia eta eskolaren eginkizuna da haurrari bere burua behatzen erakustea. Emozio

    batzuk adierazteko gorputzak ematen dizkigun seinaleez ohartzea oso garrantzitsua da;

    seinaleak onak edo txarrak direla kontsideratu gabe, bakoitzak bere helburu eta esanahia

    baitu.

    Helburuak

    - Bakoitzaren gustuak eta nahiak ezagutzea.

    - Oinarrizko emozioen intentsitate eta adierazpen ezberdinak ezagutzea.

    - Emozioen alde positibo eta negatiboak aztertzea.

    Metodologia

    Haurrek eskuak margotuko dituzte, bata pozaren adierazpenarekin (gustuko dut) eta

    bestea tristuraren adierazpenarekin (ez dut gustuko). Lau argazki multzo prestatuko ditugu:

    - Jakiak

    - Jantziak

    - Jolasak

    - Egoera ezberdinak

    Jakien multzoari dagokionez, jaki ezberdinen argazkiak erakutsiko dizkiegu, eta haur

    bakoitzak sentitzen duena islatzen duen eskua jasoko du. Beste multzoekin berdin

    jokatuko dugu.

    Bukaeran, gustu edo gogo ezberdinez hitz egingo dugu, denak ontzat hartuz, eta haur

    bakoitza ezberdina dela kontsideratuz.

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    48

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    Baliabideak

    - Eskuak margotzeko margoak.

    - Jaki ezberdinen irudiak.

    - Jolas edo jostailu ezberdinen irudiak.

    - Egoera ezberdinen irudiak.

    Iraupena

    Ariketa hau bi era ezberdinetan gauzatuko genuke:

    - Hiru urteko haurrekin: multzo guztietako irudiak hartuko ditugu, eta saio batean

    erakutsiko dizkiegu guztiak.

    - Lau urteko haurrekin: bi multzotan banatuko ditugu: Jakiak-jolasak / Jantziak-egoerak,

    bi saio ezberdin burutuz.

    Orientazioak

    Lau urteko haurrei eskatuko diegun hausnarketan gustu ezberdinak errespetatuko ditugu, baina

    jakien kasuan, adibidez, jaki guztiak beharrezkoak direla esango diegu. Egoera ezberdinen

    kasuan, bestalde, arrazoiez hitz egin dezakegu. Esaterako, jangelan gelditzea gustuko ez badute,

    zergatik gelditzen diren aztertu eta horren alde positiboak bilatzen saiatuko gara. Nahi izanez gero,

    adin honekin haurrek berek margo ditzakete eskuak, eta baita haur batek besteari ere.

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAKEmozioak boteretsuak dira

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    49

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    2.2. Emozioek lagundu edo kalte egiten digute

    2.2.1.Orainbai,orainez

    Sarrera

    Emozioen kontrola zera da: emozioek gu kontrolatu beharrean, guk emozioak

    kontrolatzeko dugun gaitasuna. Bizitzako une guztietan egin edo sentitu nahi duguna

    aukeratzen utziko digu aipatu kontrolak. Gu geu gara gure bizitzaren protagonistak, eta

    guk hartu behar dugu gure gain aukeraketa horiek duten eraginaren ardura.

    Helburuak

    - Bulkadak kontrolatzea eta gogoetarako joera izatea.

    - Edozer gauza egiterakoan, besteen sentimenduak kontuan hartzea.

    - Norberaren emozioak ulertu eta erregulatzeko gai izatea.

    Metodologia

    Haurrei egoera ezberdinak aurkeztuko dizkiegu. Egoera horiei aurre egiteko aukera

    ezberdinak pentsatu eta egokiak direnak gogoan hartu eta indartuko ditugu.

    1go egoera: haur batzuk jauzi egitera ari dira jolasten, altuera nabarmena da eta

    jauzirik luzeena nork egingo ote duen ari dira frogatzen. Erritmo bizian dabiltza

    jolasten. Martak ere hartu nahi du parte, baina beldur pixka bat ematen dio

    altuerak, eta ez da ausartzen. Beste haurrek presa dute eta norbaitek bultza egin

    dio Martari, lurrera erori da eta min hartu du, negarrez hasi da. Ondo egin al dute

    haurrek? Zer egin beharko genuke?

    2. egoera: eguraldi ona egiten du eta k galtza motzak jarri nahi ditu,

    bere amak berandu dela esaten du, ez dagoela denborarik arropa aldatzeko eta

    arratsaldean aldatuko diola esan dio. Eguerdian eguraldia aldatu egin da eta

    euria hasi du. Amak ez dio galtza motzik jarri eta .............k kasketa harrapatu eta

    negarrez eta garrasika hasi da; hori al da egin behar duena?

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAK

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    50

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    3. egoera: Marta hondartzara doa autoan, bere gurasoekin. Oso pozik dago, eta

    berak ezagutzen duen abesti bat entzuten da irratian. Martak dantza egin nahi du, ez du

    lotuta joan nahi. Gerrikoa askatzen utzi behar al diote gurasoek? Nola adieraz dezake poza

    beste era batean?

    4. egoera: haur batek pixagura du eta ez dio andereoari esaten, eutsi egiten dio.

    Azkenean, komunera joan da, baina busti egin du arropa, pixa egin du gainean. Zer egin

    behar dugu? Barre egingo diogu? Errieta?

    Baliabideak

    Horretarako ditugun irudiak erabiliko ditugu.

    Iraupena

    20 minutuko saio bat.

    Lau urterekin, 30 minutukoa ere izan daiteke.

    Orientazioak

    Hiru urterekin, lagungarria izango da egoeraren irudiaz baliatzea, egoera hori errazago antzeman

    eta arreta gehiago jarriko baitute. Errazenak diren bi egoera azalduko dizkiegu.

    Lau urterekin, berriz, beste bi egoerak ere azalduko dizkiegu. Egoera hauek aldatu eta moldatu

    egin daitezke, eta baita beste hainbat erabili ere. Ondo legoke gelan maiz gertatzen den egoera

    bat irudikatzea.

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAKEmozioek lagundu edo kalte egiten digute

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    51

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    2.3. Zer egin dezaket emozioek lagun nazaten?

    2.3.1. Ea eusten diozun

    Sarrera

    Gure emozioak kontrolatzeko, gure pentsamenduak kontrolatu behar ditugu. Nahi duguna

    egin, pentsatu eta sentitzeko eskubidea dugu guztiok, beste inor kaltetzen ez dugun

    bitartean. Haur hezkuntzan, esfortzuak duen garrantzia landu behar dugu. Askotan,

    helburu txikiak lortu behar izaten ditugu helburu handi bat lortu baino lehen. Itxaroten

    ikasi behar dute; hori ikasi eta bulkadak kontrolatzen badituzte, errazago lortuko dituzte

    helburuak.

    Helburua

    - Bulkaden kontrola lantzea.

    - Itxaroten ikastea.

    Metodologia

    Haurrei, mahai aurrean eserita daudenean, goxoki eta litxarkeriak jarriko dizkiegu mahai

    erdian. Zera esango diegu, une horretan zerbait jan dezaketela, baina itxaroten badute

    saria hobea izango dela. Haur bakoitzak aukeratuko du zer gin.

    Errazago eutsiko diote hiru urtekoek, mahai aurrean dauden bitartean, lanen bat ematen

    badiegu.

    Baliabideak

    Litxarkeriak.

    Iraupena

    Ordu erdiko saio bat, hiru urterekin tartean lan bat egingo dutela kontuan hartuz.

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAK

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    52

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    Orientazioak

    Ondo legoke bi saio egitea, bien artean denbora-epe bat igaro eta gero.

    - Lehenengoan, lanen bat egingo dute.

    - Bigarrenean, berriz, ez dute lanik egingo, litxarkeriei begira egongo dira soilik.

    Ariketa hau bulkada kontrolatzeko da komenigarria, gelan arazoren bat baduzu, adibidez.

    Pasilloetan garrasika ez joateko, edo haurrak joka ez aritzeko egin liteke, esaterako.

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAKZer egin dezaket emozioek lagun nazaten?

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    53

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    2.4. Emozioak bideratzen ditut

    2.4.1. Zer egingo dut?

    Sarrera

    Norbere kontrola lortzeko, aldez aurretik pentsatu egin behar da. Horretarako, zer sentitzen

    duten jakin behar dute haurrek, haserretzen ari direla edo arazoren bat dagoela jakin behar

    dute. Helduok, prozesu horretan, ispilu gisa jardun gaitezke, Haserretzen ari zarela uste dut

    eta antzeko esaldiak erabiliz. Garrantzizkoa da gorputzak ematen dituen seinaleez jabetzea

    eta hori norbere buruan edota besteengan antzematea.

    Helburuak

    - Erregulazio emozionalaren estrategia ezberdinak ezagutu eta erabiltzea.

    - Emozio ezberdinak sentitzen direnean estrategia positiboak garatzea.

    - Egoera kaltegarrien aurrean jarrera positiboa garatzea.

    - Egoera zailei aurre egiten jakitea.

    Metodologia

    Haurrei egoera ezberdinak erakutsiko dizkiegu. Egoera horietan zer sentitzen den

    galdetuko diegu haurrei, zer egin daitekeen, eta egoera berean nola sentituko liratekeen.

    Egoera hauei aurre egiteko estrategiak aztertuko ditugu denon artean. Ondoko hauek izan

    daitezke aipatu egoerak:

    - Haur bat erori egin da.

    - Haur bat bakarrik dago kalean, galdu egin da.

    - Haur bati globoa lehertu zaio.

    - Haur bati jostailua puskatu zaio.

    - Haur bati oparia eman diote.

    - Haur bati gozokia eman diote.

    - Haur baten urtebetetzea da.

    - Pailazo bat doa haur talde batengana. (Haur bat barrezka ari da, bestea

    negarrez, hirugarren bat beldurtuta dago...).

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAK

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    54

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    - Zakur bat dator korrika.

    - Haur batek beste bati jo dio.

    - Haur bat gauean, ametsetan.

    - Mamu bat dator.

    - ....

    Honako hau beste ariketa bat izan daiteke: gela ilun utzi eta, pixkanaka, argitzen hasiko dugu, eta

    argiaz ohartzen erakutsiko diegu haurrei. Egoera menderatzen dutenean, hau da, bizpahiru aldiz

    egin eta gero, ariketa bera hasiko dugu baina argitzen hasten denean soinu indartsu bat egingo

    dugu. Beldurtu egin diren ala ez, eta nola sentitu diren galdetuko diegu.

    Baliabideak

    Ariketa honetarako ditugun irudiak.

    Iraupena

    Bi saio desberdin egingo genituzke, 15-20 minutukoak, gutxi gorabehera. Bigarren ariketarako,

    nahikoa da 5 minutuko saioak egitea.

    Orientazioak - Bi saio ezberdinetan egoera ezberdinak erabiliko ditugu.

    - Beldurra edo haserrea irudikatzen duten egoerak eta hauentzako pentsatutako

    estrategiak gelako txoko batean jarriko ditugu, haurrak kontuan izan ditzan.

    - Gela iluntzen dugunean, hasieran argitasun pixka bat utziko dugu.

    - Komenigarria da ikasleentzat txoko hau leku ezaguna izatea.

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAKEmozioak bideratzen ditut

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    55

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    2.5. Lasaitzen ikasten ari naiz

    2.5.1. Erlaxa zaitez

    Sarrera

    Tentsioaren eta erlaxazioaren eguneroko praktika lagungarria da bulkadaren kontrolean,

    kontzentrazioa hobetu eta gauza berriak ikasteko prestatzen baikaitu. Arnasa ondo hartzea

    ezinbestekoa da erlaxatzen ikasteko, eta baita tentsioa gutxitzeko ere.

    Helburuak

    Erlaxazioa esperimentatu eta baloratzea.

    Metodologia

    Psikomotrizitatea landu eta gero, erlaxazio ariketekin bukatuko dugu. Haurrak etzanda

    jarriko ditugu, ahoz gora, eta bihotzaren taupadak sentitzeko esango diegu. Kirola egin

    eta gero bihotza azkar dabilela ohartaraziko diegu eta pixkanaka lasaitu egiten dela

    konturatuko dira. Lasai daudenean, gorputzeko atal desberdinak mugitzeko eskatuko

    diegu, atal bakoitza banan-banan, eta azkenik, musika lasaia jarriko diegu.

    Susto handi bat hartzen dutenean edo oso nekatuta daudenean ariketa hau bera egin

    dezaketela esango diegu. Lurrean etzanda ez egin arren, eserita egitea ere ondo dagoela

    esango diegu. Ariketa hau egitera bultzatuko ditugu, oso baliagarria dela azpimarratuz.

    Baliabideak

    Musika lasaia.

    Iraupena

    Psikomotrizitateko saio guztien azken 10-15 minutuak.

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAK

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    56

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAKLasaitzen ikasten ari naiz

    Orientazioak

    Isilik egon daitezen eta begiak itxita manten ditzaten eskatuko diegu, zaila den arren. Begiak itxita

    izateaz gain, haurren artean espazio tarteak utziko ditugu euren artean uki ez daitezen.

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    kloa

    3

    4

    urte

    57

    GIPUZKOAN emozioak: EZAGUTU, IKASI, LANDU, BIZI.

    GIPUZKOA, IKASKUNTZA emozionala ETA SOZIALA

    3. GUSTUKO DUT NIRE BURUA

    3.1. Baikorra naiz

    3.1.1. Nire urtebetetzea

    Sarrera

    Haurrak gertukoa, familiarra eta segurua sentitu behar du eskola, besteek onartu eta

    errespetatzen dutela senti dezan. Haur bakoitza bakarra da, errepika ezina, eta errespetua

    eta maitasuna behar du. Onartuta dagoela sentitzen duen haurrak, onartzen ikasten du.

    Maite dutela sentitzen duen haurrak, maitatzen ikasten du.

    Helburuak

    - Norbere burua onartzea eta maitatzea.

    - Norbere buruarekin pozik egotea.

    Metodologia

    Gelan plastilinazko tarta bat izango dugu, kandela eta guzti. Guztion artean jateko

    bizkotxoa ekarriko du urteak betetzen dituen haurrak. Denak borobilean eseriko gara, eta

    urteak betetzen dituena, berriz, erdian. Kandelak piztu eta abestu egingo diogu: Zorionak

    zuri eta Mila kilo zorion abestiak abestuko dizkiogu. Ondoren, haurraren urteak txaloen

    bidez kontatuko ditugu, eta berak kandelak itzaliko ditu. Bizkotxoa zatituko dugu eta

    protagonistak banatuko du. Arratsaldean, edota beste uneren batean, gelakideek marrazki

    bat egingo diote opari gisa. Berak tarta baten irudia margotuko du eta irakasleak azala

    dekoratuko du.

    Baliabideak

    - Kandelak

    - Orriak

    - Margoak

    - Abestiak

    - Plastilina

  • adim

    en e

    mo

    zio

    nala

    haur

    hez

    kunt

    za

    2.zi

    klo