ADITZA

4
ADITZA ADITZ MOTAK Nor (iragangaitza) eta Nork (iragankorra) motako aditzak : Subjektua NOR kasuan (ni, hori) dagoenean, izan aditza erabiltzen dugu laguntzaile gisa; subjektua NORK kasuan (nik, horrek) dagoenean, ordea, ukan. NI etxera joango NAIZ. NIK etxea garbituko DUT. HORI autoz etorri DA. HORREK autoa ekarri DU. Subjektua NORK kasuan dagoen perpausetan, NOR (etxea, autoa) izen-sintagma objektua dugu. NORK izen-sintagmarik ez dagoenean, NOR izen-sintagma da subjektua (ni, hori). Batzuetan, aditz bera bietara erabil daiteke. Normalean, esangurari begiratuta, nahiko erraz jakin daiteke zein motatakoa den aditza. Hala ere, ez da beti hain erraza, aditz batuk modu bietara erabil baitaitezke (sartu da, sartu du; atera da, atera du; hil da, hil du; altxatu da, altxatu du…). Jon garajean sartu DA./JonEK AUTOA garajean sartu DU. Osaba hil DA./ OsabaK KATUA hil DU. Adizki jokatuak eta jokatugabeak : Adizki jokatuek persona eta aldia markatzen dute (etorri nintzen, ikusiko dut, esaten zigun…) adizki jokatugabeek, ordea, ez (etortzea, egiteko, eginda, ikusirik…). Adizki perifrastikoak eta trinkoak : Adizki perifrastikoak bi hitz edo gehiagokoak dira (aditz nagusia eta aditz laguntzailea: joango naiz, ekartzen duzu…). Aditz nagusiak esangura darama eta aditz laguntzaileak aldia eta moduaz informatzen gaitu (ekintza nork eta noiz egiten duen). Adizki trinkoak hitz bakar batez osaturik daude (noa, zatozte, zegoen..). Informazio osoa (esangura, persona, aldia…) hitz bakar batean dago bilduta. ASPEKTUA (burutua, burutugabea) Aditz nagusia lau eratara ager daiteke. Aspektua ez dauka zerikusi zuzenik aldiarekin. Berdin-berdin erabil dezakegu iraganaldia, orainaldiaren ordez.

description

Euskera Aditza

Transcript of ADITZA

Page 1: ADITZA

ADITZAADITZ MOTAK

Nor (iragangaitza) eta Nork (iragankorra) motako aditzak : Subjektua NOR kasuan (ni, hori) dagoenean, izan aditza erabiltzen dugu laguntzaile gisa; subjektua NORK kasuan (nik, horrek) dagoenean, ordea, ukan.NI etxera joango NAIZ. NIK etxea garbituko DUT.HORI autoz etorri DA. HORREK autoa ekarri DU.Subjektua NORK kasuan dagoen perpausetan, NOR (etxea, autoa) izen-sintagma objektua dugu. NORK izen-sintagmarik ez dagoenean, NOR izen-sintagma da subjektua (ni, hori).Batzuetan, aditz bera bietara erabil daiteke. Normalean, esangurari begiratuta, nahiko erraz jakin daiteke zein motatakoa den aditza. Hala ere, ez da beti hain erraza, aditz batuk modu bietara erabil baitaitezke (sartu da, sartu du; atera da, atera du; hil da, hil du; altxatu da, altxatu du…).Jon garajean sartu DA./JonEK AUTOA garajean sartu DU.Osaba hil DA./ OsabaK KATUA hil DU.

Adizki jokatuak eta jokatugabeak : Adizki jokatuek persona eta aldia markatzen dute (etorri nintzen, ikusiko dut, esaten zigun…) adizki jokatugabeek, ordea, ez (etortzea, egiteko, eginda, ikusirik…).

Adizki perifrastikoak eta trinkoak : Adizki perifrastikoak bi hitz edo gehiagokoak dira (aditz nagusia eta aditz laguntzailea: joango naiz, ekartzen duzu…). Aditz nagusiak esangura darama eta aditz laguntzaileak aldia eta moduaz informatzen gaitu (ekintza nork eta noiz egiten duen).Adizki trinkoak hitz bakar batez osaturik daude (noa, zatozte, zegoen..). Informazio osoa (esangura, persona, aldia…) hitz bakar batean dago bilduta.

ASPEKTUA (burutua, burutugabea)

Aditz nagusia lau eratara ager daiteke. Aspektua ez dauka zerikusi zuzenik aldiarekin. Berdin-berdin erabil dezakegu iraganaldia, orainaldiaren ordez.

ETOR daiteke/zitekeen: Aditzoina. Aspektugabea da (ez burutua, ez burutugabea). Aditzoina ahalera, agintera eta subjuntiboko laguntzaileekin baino ezin da erabili.ETOR zaitez! /Nahi baduzu, neuk EKAR dezaket / Zer egin behar da ULER dezazun? Aditz partizipioari “-TU/-DU”, edo “-I” amaierak kendu behar ditugu, “-KI”z amaitzen diren aditzen kasuan izan ezik.

ETORRI da/zen: Aditz-partizipioa. Hauxe erabiltzen dugu aditzak izendatzeko. Amaiera desberdinak izan ditzake: etorrI, harTU, esan, jaiki, jaso…Forma honek egoera edo ekintza BURUTUTA edo amaituta dagoela adierazten du.Beste era batzuk ekintza burutua dagoela adierazteko: ikusiTA DAUKAT/NAGO, ikusiA DUT/NAIZ, ikusiA IZAN DA.

ETORTZEN da/zen: Oraindik burutu edo amaitu ez den egoera edo ekintza bat adierazten du. Erantsi “-T(Z)EN” aditzoinari.

Page 2: ADITZA

Noiz erabili “-TZEN” eta noiz “-TEN”?-N-TSI,-TZI,-TXI

“-TEN” -SI, -ZI-STU,-ZTU

“-N”z amaitzen diren aditzek berau galtzen dute “-TEN” hartzean (irteTEN, esaTEN…)“-TZI”,”-TSI”, eta “-TXI”z amaitzen diren aditzek, “-TEN” hartzean, “T”a galtzen dute (itxi – ixTEN, iritzi – irizTEN, hautsi – hausTEN, iritsi – irisTEN…).

ETORRIKO da/zen: Erantsi “-KO/-GO” aditz-partizipioari. Etorkizunean kokatzen den egoera edo ekintza adierazten du. Geroaldia adierazteko erabiltzen da.“-N”z amaitzen diren aditzek izan ezik, gainerako guztiek “-KO” hartzen dute.Beste era batzuk geroaldia adierazteko: Egin BEHAR dut/ Filma hasTERA DOA / etorTZEKOAK DIRA, berriro egiTEKOAK DITUZU/hori ikusTEKO DAGO, hauek egiTEKO NEUZKAN.

Adizki trinkoen aspektua : Ez dute aspektu-markarik. Aditz trinkoek puntukaritasuna edo betikotasuna adierazten dute.Mikel oinez ETORTZEN DA: Burutugabea. Maiztasuna adierazten du.Mikel oinez DATOR. Burutugabea. Ekintza puntuala.Hori erabakita DAGO. Betikotasuna.Puntukaritasuna adierazteko beste era batzuk: ari zan, egon, ibili.

ALDIA (Iraganaldia, orainaldia, geroaldia eta alegiazkoa edo hipotetikoa)

Iraganaldia: Nintzen, nuen, zitzaion, nion, nengoen, neukan… Orainaldia: Naiz, dut, zaio, diot, dago, daukat… Geroaldia: izanGO da, eginGO du… Alegiazkoa: Banintz, banu, nintzateke, nuke, banengo, nengoke…

MODUA Aditzak adierazten duen ekintzarekiko hiztunak duen jarrera azaltzen duen ezaugarria

da. AHALA: “KE”: Etorri dateke EZ AHALA: Etorri da AGINTERA.

PERTSONA NOR : Ni (N-), hi (H-), hura (D-orain.,Z- iraga., L- aleg.), gu (G-), zu (Z-), zuek (Z-,-

TE),haiek (D-orain., Z-irag., L-aleg., -TE). NORI : Niri (-T/-DA), hiri (-K/-N), hari (-O), guri (-GU), zuri (-ZU), zuei (-ZUE), haiei (-E). NORK : Nik (-T/-DA), hik (-K/-N), hark (Ø), guk (-GU), zuk (-ZU), zuek (-ZUE), haiek (-TE). Forma inpertsonala: Perpaus gehienetan subjektua dago, baina batzutan ez dago

ekintzaren egile jakinik, ez dakigu nor den subjektua. Forma inpertsonala egiteko, aditz laguntzailea 3. pertsonan jarri behar dugu eta nork persona markak kendu.NOR-NORK → NOR : Entzuten DUT – Entzuten DANOR-NORI-NORK → NOR-NORI: Ikusten DIOT – Ikusten ZAIO

Page 3: ADITZA

Egiten DA Egiten DUTEHiztuna ere ekintzaren egilea izan daiteke. Hiztuna ezin da ekintzaren egilea izan.Ez da suposatzen ekintza inork burutu duenik; berez gertatzen den zerbait izan daiteke.

Ekintza norbaitek burutu duela adierazten du, nor edota zenbat diren jakin arren.

NORK motako adizkiak NOR bihurtzen dira (du – da)

NORK motako adizkiekin ere egin daiteke.

NOR izen-sintagma 3. pertsona izan behar du. NOR izen-sintagma edozein pertsona izan daiteke.

PLURALGILEA Euskal aditzean pertsona eta numeroa banaezinak dira, zenbaitetan pertsona-markei

numero-marka gehitzen zaielarik. Izan ere, maiz singular eta pluraleko pertsona-markak bereizteko, pluralgileak erabiltzen ditugu.

PLURALGILEAKNOR -ZKI-

-Z--TZA--IT--(T)E-

zaio – zaiZKIo / dio - diZKIodoa – doaZ /dauka – dauZkadakar – dakarTZA /darama - daramaTZAdut – dITut / genuen – genITuenzara – zareTE / zenuen – zenuTEn

NORI -E- dio – diE / zaio – zaiENORK -(T)E- du – duTE / zuen – zuTEN / duzu – duzuE