Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen...

56
zergatik gida hau? parte-hartze prozesu bat ebaluatzeko mahaigaineratu beharreko gaiak proposatutako ebaluazio ereduaren karakterizazioa ¿? bidaia laguntzeko nabigatzaile bat bidaiatik ikasteko gailu bat Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko Prozesuak Ebaluatzeko Eredua Nola ebaluatu Gida osoa gida laburra Zer ebaluatu

Transcript of Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen...

Page 1: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

zergatik gida hau?

parte-hartze prozesu bat

ebaluatzeko mahaigaineratu

beharreko gaiak proposatutako

ebaluazio ereduaren

karakterizazioa

¿?

bidaia laguntzeko nabigatzaile batbidaiatik ikasteko gailu bat

Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko Prozesuak Ebaluatzeko

Eredua

Nola ebaluatu

Gida osoa gida laburra

Zer ebaluatu

Page 2: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko Prozesuak Ebaluatzeko Eredua

bidaia laguntzeko nabigatzaile batbidaiatik ikasteko gai

lu bat

encue

ntro s

obre

derec

hos h

uman

os: c

ompa

rtiend

o el co

nocim

iento

para

la con

viven

cia y

el de

sarrol

lo de

la so

cieda

d

Page 3: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

Innovación y Desarrollo Social

Ebaluatzen dugu?

Page 4: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritza Gobernu Onaren tresnen garapen eta aplikazioa ari da sustatzen, arlo publikotik jarduteko era berriak erraztuko dituztenak, hurbilagokoak eta eraginkorragoak gizartearen erronkei aurre egiteko; izan ere, gizartea aldatzen ari da eta kudeatzeko beste era batzuk eskatzen ditu.

Bide horretan aurrera egiteko, tresna egokiak dira gardentasuna, parte-hartzea eta kudeaketaren eta politiken ebaluaketa, zeren eta ekintza publikoaren kudeaketa arduratsua, administrazioaren eta herritarren artekoa, ahalbidetzen baitute. Gure baliabideak modu eraginkorrago batean kudeatzeko, berebiziko garrantzia du ebaluatzeak —benetan jakiteko egiten dugunak espero ziren emaitzak eman ote dituen— eta zer hobetu behar dugun jakiteak. Herritarren parte-hartzeak denbora eta bitarteko egokiak behar ditu. Parte-hartze hori aztertu egin behar da, jakiteko ea zenbateraino bideratu ote den aurreikusitako helburuetara; erabilitako bitartekoak ere aztertu behar dira, jakiteko ea baliagarri izan ote diren adostasunak lortzeko, baita ere, ea benetan lagundu ote duten hartu litekeen erabakirik onena hartzen.

Orain aurkezten dugun eredu hau, parte hartzeko prozesuak ebaluatzeko eredua, elkarlanean egin dugu, parte hartzeari buruz Eusko Jaurlaritzan garatutako zazpi esperientzietako arduradunekin. Pertsona horiek prozesu hauei buruzko ezagutza praktikoa erakutsi digute, eta ebaluazio-tresna hau garatzen lagundu.

Tresna malgua eta praktikoa dugu, zabaldu eta hedatu daitekeena, eta hausnarketa eta autokritika bultzatzea du helburu, gauzak beste era batera egiteak sortzen digun ziurgabetasunaren aurrean beldurra galtzen laguntzeaz gain.

Aurrera jarraitu nahi dugu hasi dugun bide hau jorratzen, eta, horretarako, oso baliotsuak izango zaizkigu besteen aholkuak, hala bidea dagoneko urratu dutenenak —haien esperientziaz baliatzen jarraituko dugu— nola orain ekiten diotenenak.

JosuErkoreka

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri

Administrazio eta Justiziako sailburua

Page 5: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

AURKIBIDEA

1. Parte hartzea; moda edo eraldatzeko tresna? Gida honen zergatia 7

2. Gida laburra 11

3. Oinarrizko zenbait gai, parte hartze prozesu bat ebaluatzeko orduan 15

4. Ereduaren oinarrizko edukiak 19 4.1. Proposatutako ebaluazio ereduaren karakterizazioa 19 4.2. Zer ebaluatu 20 4.2.1. Diseinuaren/plangintzaren ebaluazioa 21 4.2.2. Hedapenaren / gauzatzearen ebaluazioa 25 4.2.3. Emaitza eta eraginen ebaluazioa 29 4.3. Nola ebaluatu parte hartzeko prozesua 33 4.3.1. Check lista 35 4.3.2. Informazioa biltzeko gailua 39 4.3.3. Pertsona eta erakunde parte-hartzaileen ikuspegia 42 4.3.4. Garrantzizko beste ikuspegiak ebaluazioan 46 4.3.5. Parte-hartze prozesuen ebaluazioa eta gizarte-berrikuntzaren ebaluazioarekin izan dezakeen harremana 46 5. Ebaluazioa ikasteko estrategia eta mekanismo gisa 48 5.1. Ebaluazioa parte-hartze prozesuetan eta berrikuntza sozialaren ebaluazioarekin izan dezaken lotura 48 5.2. Ebaluazioa estrategia gisa 49

Eranskina: material lagungarriak 50

gida

Page 6: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

Parte-hartzea ereduaren eraikuntzan: erreferentziazko praktika onak

Eredu honen eraikuntzan ondorengo pertsonak, sailak eta erakundeak parte hartu dute.

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA ETA INNOBASQUEDemokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu ZuriaJavier BikandiKoldobike UriarteGotzon BernaolaGoizalde Atxutegi

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAZientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen berrantolaketa DekretuaNatividad Niño

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAIrakasleen etengabeko prestakuntzarako 2014-2017 aldirako planaArrate Mendizabal

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAEtxebizitza Plan Zuzendaria 2013-2016Mario YoldiElena Sánchez

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILAKontserbazio Bereziko Eremuak deklarazioaMarta Rozas Marta Iturribarria

OSASUN SAILA ETA OSAKIDETZAPaziente Bizia ProgramaKoldo Piñeira Estibaliz Gamboa

EMAKUNDEEAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. PlanaNoemí Alangua

Page 7: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

7

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

1. PARTE HARTZEA; MODA EDO ERALDATZEKO TRESNA? GIDA HONEN ZERGATIA

Azken urteotan, parte-hartze terminoa eztabaida politiko guztietan dago; prozesu parte-hartzaileak ugaritu egiten dira maila guztietan, eta badirudi kontzeptuak ezinbesteko kategoria lortu duela agenda politikoan.

Herritarren parte-hartzeak jasotzen ditu politika eta zerbitzu publikoetan sozietate zibilaren inplikazioa sustatzea helburu duten estrategia, neurri eta jarduketak; horrela, herritarren benetako eragina eta balio publikoa sortzeko konpromiso kolektiborako bide ematen da. Euskal administrazio publikoek eremu horretan aurrera egitea proposatzen dute, gobernamenduko eredu berria lortzeko, herritarrentzako zerbitzuak oinarri dituen eredua, irekia, gardena eta erantzunkidea.

Herritarren partaidetzaren bidez, zera bilatzen da:

• Gobernu eta erakundeei legitimitatea ematea eta, horrela, erakundeon lana eraginkorra izaten laguntzea eta sendotzea.

• Politika publikoen legitimitatea areagotzea. • Agenda publikoan interes sozialak sar daitezen bultzatzea.• Gizarte-aniztasuna hobeto ordezkatzea. • Herritarrek bizitza publikoaren erabaki- eta antolamendu-prozesuetan parte har dezaten lortzea.• Sozietate zibila indartzea.• Emaitzak eta eraginak hobetzea eta, horretarako, balio publikoa, erkidegoa, herritartasuna eta demokra-

zia gehiago sortzea.

Helburu horiek ez dira beti egon azken urteotan garatu diren parte-hartze prozesu guztien atzetik; batzuetan, gainera, diskurtso politikoaren apaindura baino ez zela ematen zuen, eduki errealik gabeko keinua.

Page 8: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

8

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Zer puntutan daude euskal administrazioak partaidetzarekiko harremanean?

Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Euskadiko Liburu Zuriak adierazten duen bezala: “antzinatik gizartearen parte-hartzean oinarritzen den herria gara”; parte-hartze prozesuak administrazio publikoen plangintzan eta kudeaketan sartzea, tresna sendo gisa, oraindik garapen-fasean dago, eta leku batetik bestera aldeak daudela erakusten du, ezarpenari dagokionez.

Parte-hartzearen ezarpena indartzeko, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundien eta udalen, adituen, sozietate zibilaren eta euskal herritarren laguntzarekin, Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Euskadiko Liburu Zuria egitea sustatu zuen, gizarte guztian parte-hartzea sustatzeko abiapuntu gisa; abiapuntu horren ondoren, hainbat hedapen-ekintza1 egin ziren, eta horien artean daude, besteak beste, Gobernuak sustatutako prozesuen ebaluazio-eredua garatzeko konpromisoa.

Eusko Jaurlaritzaren sailetan oraintsu egindako parte-hartze praktiken berrikuspenak, gida hau egiteko oinarri gisa erabili denak, arauzko betebehar bat betetzearen ondoriozko parte-hartze garapen handiagoa erakusten du (esaterako, plan edo arau batzuk onesteko behar diren entzunaldi publikoak). Baina, halaber, gobernamendu modu berriak behar direlako uste osoa agerian uzten du; horietarako, herritarren parte-hartzea, gardentasuna, ebaluazio sistematikoa... aldaketarako eta hobekuntzarako bultzada garrantzitsua dira.

Aztertutako adibideak:

Politiken diseinua:

Etxebizitzako Plan Gidaria; Berdintasunerako VI. Plana,

parte-hartzea Kontserbazioko Eremu Berezietan; Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari

buruzko Euskadiko Liburu Zuria

Lankidetzako parte-hartzea:

Osakidetzako paziente bizia

Zerbitzuen diseinua:

Irakasleen Prestakuntza Plana; Berrikuntzako

Euskal Sarearen berrantolaketa

1. Kargu publikoei eta langile teknikoei bideratutako sentsibilizazioko eta zabalkundeko barne-saioak; modu parte-hartzailean egiteko barne-proiektuen iden-tifikazioa eta ezarpena; Osasuna Sustatzeko Talde baten ezarpena; sailetan parte hartzeko praktiken identifikazioa; parte hartzeko eskuliburu bat egitea (bidaia partaidetzako herrialdera), proiektu pilotuen deialdia etab.

Page 9: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

9

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Gidaren zergatia: parte-hartzearen eraginak (erretorikaz gaindi)

Ebaluazioaren helburua da bere analisiaren xedeari lagundu eta hobetzea. Parte-hartze prozesuak gaur egun garapen-fasean daudenez, une honetan ebaluazioa bereziki beharrezkoa da; izan ere, ikasitakoak parte-hartze prozesu horiek bultzatuko ditu.

Baina helburu instrumental horrez gainera, beste motibo estrategiko bat ere badago ebaluazioaren garapena bultzatzeko. Batetik, parte hartzeko prozesu horiek, administrazioek jarduteko duten moduan aldaketak egoteko orduan, zer neurritan izaten ari diren eraginkorrak ezagutzeak eta, bestetik, horiek osatzen dituzten politikak eta zerbitzuak hobetzen laguntzen ari ote diren jakiteak parte-hartzearen aurkari nagusia zein den ezagutzen lagunduko digu: administrazioen eta herritarren arteko konfiantzarik eza.

“Zertarako? Ez du ezertarako balio, gero nahi dutena egiten dute” (herritarren ikuspuntua) “Parte-hartzearenak distraitu egiten du. Konplikatu eta atzeratu egiten du dena” (administrazioaren ikuspuntua) (Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Euskadiko Liburu Zuria)

Esan behar da parte hartzeko prozesuen ebaluazio-gida honen helburua ez dela politika publikoen ebaluazio-eredua zehaztea. Eremu horren inguruan hainbat eredu eta orientazio1 daude, eta horiek, dagoeneko, nahiko atal tekniko sendoa osatzen dute (baina desberdin aplikatuta). Gida honen helburua da, ordea, funtsean praktikoa den jarraibideen eta orientazioen esparrua ematea, parte-hartze prozesu bakoitzera egokituen dagoen ebaluazioa diseinatzen laguntzeko, helburu eta baliabideen arabera.

1. Eranskinean ebaluazioa diseinatzeko orduan lagungarriak izan daitezkeen material gisa balia daitezkeen erreferentzia batzuk jasotzen dira.

Page 10: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

10

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Garrantzitsua da adieraztea, era berean, dokumentu honek ez dituela bakarrik ebaluatu nahi diren prozesu parte-hartzaile bereziak aztertzen, baita sustatzen dituen arloko edo erakundeko parte-hartze praktiketan prozesu horiek integratzeari buruzko gaiak ere, kudeaketa publikoko tresna gisa indartzeko.

ErakundeaProzesua erakundearen/instituzioaren parte-hartze politikan

ArloaProzesua arloko parte-hartze politikan

Prozesua Prozesuaren, gauzatzearen eta emaitzen balorazioa

Page 11: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

11

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

2. GIDA LABURRA Komeni da aurretik gida labur hau irakurtzea, parte-hartze prozesu baten ebaluazioa egin nahi duten edo egingo duten pertsonek eredu honek proposatzen duenaren ikuspegi osoa izan dezaten.

Hasteko, HAUSNARKETA BAT...

Parte-hartze prozesua ebaluatzea erabakitzen badugu, zehazki... Zer ebaluatu behar da?• Diseinua eta plangintza. Zenbait adierazleren bidez, besteak beste, egokitasuna, koherentzia, bideragarritasuna eta diseinuaren kalitatea

• Hedapena eta gauzatzea. Hiru adierazle nagusiren bidez: kalitatea, gauzatzea, malgutasuna eta egokitzapena

• Emaitzak eta eraginak. Eta, zehazki, eraginkortasuna, efizientzia eta eraginak

Nola ebaluatu

• Checklista egitea• Informazioa batzeko gailua

edo

sistema sortzea• Erakunde eta pertsonen i

kuspegia

sartzea• Beste begirada esanguratsu

batzuk sartzea• Emaitzak aztertzea eta sistematizatzea

Zer galdera egin behar diogu geure buruari, parte-hartze prozesu bat ebaluatzean?

• Zertarako ebaluatu behar da?

• Zer ebaluatu behar da?

• Nork ebaluatuko du?

• Nola eta zeren bidez ebaluatzen da? ab

c

Page 12: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

12

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Zer galdera egin behar diogu geure buruari, parte-hartze prozesu bat ebaluatzean?

• Zertarako ebaluatu behar da?

• Zer ebaluatu behar da?

• Nork ebaluatuko du?

• Nola eta zeren bidez ebaluatzen da? aParte-hartze prozesua ebaluatu aurretik, honako galdera hauen inguruan hausnartu behar da:

• Zertarako ebaluatu? Ebaluazioaren ikuspegia aldatu egingo da, haren helburu nagusia zein den kontuan hartuta

• Zer ebaluatu behar da? Komeni da diseinua, hedapena eta lortutako emaitzak ebaluatzea

• Nork ebaluatu behar du? Barneko taldeak (parte-hartzea sustatu-garatu duena) edo kanpokoak (zerbitzuen kontratazioa). Biek dituzte abantailak eta desabantailak

• Nola eta zeren bidez ebaluatzen da? Parte-hartze prozesuaren irismenaren eta ebaluazioan zehaztutako xedeen arabera, tresnak eta horien aplikazioa konplexua edo ez hain konplexua izango da.

Page 13: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

13

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Parte-hartze prozesua ebaluatzea erabakitzen badugu, zehazki... Zer ebaluatu behar da?• Diseinua eta plangintza. Zenbait adierazleren bidez, besteak beste, egokitasuna, koherentzia, bideragarritasuna eta diseinuaren kalitatea

• Hedapena eta gauzatzea. Hiru adierazle nagusiren bidez: kalitatea, gauzatzea, malgutasuna eta egokitzapena

• Emaitzak eta eraginak. Eta, zehazki, eraginkortasuna, efizientzia eta eraginak

Zer ebaluazio-irizpide aplikatuko dugu fase honetan?

b

• Egokitasuna. Administrazioek parte hartzeko prozesuak hasteko eta helburuak zehazteko dituzten motiboak.

• Koherentzia. Prozesuaren osagaiak helburu bera lortzeko parekatzen dira (ez dira elkarren kontrakoak eta ez dira gainjartzen)

• Bideragarritasuna. Errekurtsoak eta denbora egotea parte-hartze prozesua garatzeko

• Diseinuaren kalitatea. Lidergoa, parte-hartzaileak (irismena eta hautaketa) eta parte hartzeko metodologiak

• Kalitatea. Sinergiak bilatzea beste prozesu batzuekin; parte-hartzaileen agenda eta beharretara egokitzea; parte-hartzea jakinaraztea eta aitortzea

• Gauzatzea. Erabilitako eta aurreikusitako baliabideak; fase bakoitzean lortutako / aurreikusitako garapen maila

• Malgutasuna eta egokitzapena. Jarraipen- eta egokitzapen-gailu bat egotea

• Eraginkortasuna. Bete dira prozesuaren hasieran izan ditugun helburuak?

• Efizientzia. Izan du prozesuak arrazoizko kostua, edo merkeagoa behar zuen?

• Eraginak. Zer eragin lortu dugu prozesuarekin? Eraginak erakunde sustatzailean, parte-hartzaileengan, politiketan edo parte-hartzearen helburu diren zerbitzuetan

Prozesuaren plangintza oinarrituko da irismena eta helburuak zehaztean, garapen-faseak programatzean, ezarpenerako estrategia metodologikoa identifikatzean eta garapenerako giza baliabideak eta materialak ezartzean.

Hedapenaren ebaluazioaren bidez jakin nahiko da planifikatutakoa gauzatzen ari den eta zer neurritan dauden egokitzapen-mekanismoak prozesuaren bilakaeraren aurrean, eta garapenaren kalitateari buruzko kontuak baloratu nahiko dira.

Emaitzak eta eraginak ebaluatzea. Zer ondorio izan du prozesuak bertan parte hartu duten guztiengan (herritarrak, eragileak, erakundeak...)? Bete dira prozesuari hasiera eman dioten helburuak?

Page 14: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

14

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Nola ebaluatu

• Checklista egitea• Informazioa batzeko gailua

edo

sistema sortzea• Erakunde eta pertsonen i

kuspegia

sartzea• Beste begirada esanguratsu

batzuk sartzea• Emaitzak aztertzea eta sistematizatzea

c

• Checklista egitea. Tresna arrunta da, prozesua sustatzen duen taldeak baloratzeko kontuan izan dituen elementu nagusiak parte-hartzea planifikatzeko eta garatzeko orduan.

• Informazioa biltzea. Parte-hartzearen ezaugarrien arabera, informazioa biltzeko gailua errazagoa edo konplexuagoa izango da. Aurreikusitakotik desbideratzeak sortzen badira, parte-hartze prozesuak aukera eman beharko du desbideratze horiek biltzeko (eta aztertzeko) gertatzen diren unean bertan.

• Erakunde eta pertsonen ikuspegiak. Balioespen horiek jasotzeko, hainbat tresna erabil daitezke, eta horiek aplikatzeko aukera handiagoa ala txikiagoa izango da, parte-hartze prozesuaren ezaugarrien arabera.

• Beste begirada esanguratsu batzuk. Interesgarria da prozesuan parte hartu ez dutenen ikuspegia sartzea (plangintzan jasota ez zeudelako, azkenean parte hartu ez dutelako...). Alderdi hori aztertzeak aukera emango du hurrengo prozesuak hobetzeko, bai ikuspegi operatibotik, bai estrategikotik.

• Emaitzen analisia eta horien sistematizazioaren garrantzia. Ebaluazioak sistematikoki sartzeak ebaluazio horiek hobetzeko eta zehazteko aukera ematen duten esperientziak eragiten ditu.

Page 15: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

15

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

3. ZER GALDETU PARTE HARTZE PROZESUA EBALUATZEKO ORDUAN

Zer prozesu parte-hartzaile dira gida honen ebaluazioaren oinarri?

Eredu honetarako euskarri izan diren eta aztertu diren prozesu parte-hartzaileak oinarrizko hiru tipologiatan egituratu daitezke1: politiken diseinua, zerbitzuen diseinua eta lankidetzan oinarritutako parte-hartzea. Hiru moten inguruan jasotzen dira ohar bereziak, baina lehenengo biek dauzkate egungo parte-hartze esperientzia gehien.

HERRITARREK GOBERNAMENDUAREN ETA ZERBITZU PUBLIKOEN EREMUAN PARTE HARTZEAREN OINARRIZKO TIPOLOGIAK (Liburu Zuria)

Parte-hartze prozesu batean egin beharreko oinarrizko galderak edozein ebaluaziotan sortzen diren berak dira (zertarako, nola...), baina erantzunak desberdinak dira, ebaluatuko diren prozesuen ezaugarrien arabera.

Diseño de ser-vicios

Participación colaborativa

Lankidetzako parte-hartzeaZerbitzuen diseinuaPolitiken diseinua

• Diseinua: beharren, erronka sozialen diagnostikoa

• Plangintza: lehenespena, baliabideen esleipena...

• Politiken monitorizazioa eta ebaluazioa: garapenaren jarraipena eta emaitzen balorazioa

• Batez ere erabiltzaileen ikuspegia sartzen du eta operatiboagoa da eta eraginkortasunean zentratuago dago

• Arazoak edo hutsak antzematea• Zerbitzuek betetzen ez

dituzten beharren/biztanleen identifikazioa

• Beste erakunde batzuek ematen dituzten zerbitzuen balorazioa...

• Publikoa dena elkarrekin kudeatzeko erantzukidetasun-guneak

• Balio publikoa sortzeko ekimen pribatutik sortutako ekimenak eta lankidetzak

1. Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Euskadiko Liburu Zuriak identifikatzen dituen parte-hartzearen hiru dimentsioak kontuan hartuta, oinarri gisa baliatuta dokumentu osoan.

Page 16: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

16

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Zertarako ebaluatu?

Ebaluazioek (parte-hartze prozesuek, esaterako) baliabideak kontsumitzen dituzte (denbora, aurrekontua...), eta, nahiz eta mugatuak izan daitezkeen, hasieratik ebaluazioaren erabilgarritasuna argi izateak lagunduko du, lehenengo eta behin, haren ikuspegia egokitzen, eta, bigarrenik, “kutxa batean amaituko duten” jarduerak garatzea saihestuko du. Zoritxarrez, helburu araudia betetzea bakarrik izan duten ebaluazioak nahiko ohikoak izan dira, eta argi erantzun behar zaio gai honi, ebaluazio bat hasi aurretik.

Ebaluazioaren ikuspegia aldatu egingo da, haren helburu nagusiaren arabera, eta ohikoenak honako hauek dira:

• helburua izango da helburuak betetzeari buruzko informazioa jaso eta aztertzea (kasu bakoitzean: herritarren edo politika baten segmentu jakinen ikuspuntua jasotzea, zerbitzuak lehenestea/hobetzea, plan bat baliozkotzea...).

• (esaterako, beste prozesu batzuen eredu gisa erabiltzeko –edo ez–): plangintzaren eta garapenaren, erabilitako metodologiaren... xehetasunak ezagutzea izango du xede.

• egiaztatzea: prozesuaren eraginpean dauden pertsona guztien balorazioak jasotzea du helburu...

• metodologiak zehaztuko ditu prozesuari esker zer aldatu den, zenbat eta nola ebaluatzeko.

• Enfasia aurkeztutako informazioaren eta komunikazioaren estrategietan jarriko dute.

Page 17: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

17

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Zer ebaluatu

Parte-hartzeak, beste edozein prozesuk bezala, plangintza-fase bat, garapen-etapa eta, kalitatearen eta hobekuntzaren ikuspegitik egiten bada, emaitzen egiaztapena eta ondoko plangintzaren egokitzapena jasotzen ditu, eskuratutako ikaskuntzen arabera: espero ez ziren emaitzak izan dituzten alderdien berrikuspena edo arrakasta-faktoreak eragiten dituztenen indartzea etab.

Horrela, bada, proposatzen da parte-hartze prozesua modu integralean ebaluatzea: diseinua, hedapena eta lortutako emaitzak, epe laburrera (sustatu duen erakundearen barruan eta kanpoan) eta epe ertain eta luzera kontuan hartutako emaitzak.

Prozesuaren alderdi zehatzak ardaztera garamatzaten egoerak egon badaitezke ere1, hemen proposatzen dugun ebaluazioa prozesu osoan zehar laguntzeko gailua da. Konplexutasuna, denboran aurreikuspenen arabera izango duen iraupena... kontuan hartuta, ebaluazioa ezaugarri horietara egokitu beharko da.

1. Esaterako, ebaluatzen den prozesua berriro errepikatuko ez bada, beharbada komenigarria izango da ebaluazioa mugatzea zer neurritan lortu ziren espero ziren emaitzak egiaztatzera (prozesuaren kontu emateko...)

Plangintza egitea

gauzatzea

Egiaztatzea

Egokitzea

Ebaluazioaren

helburua

Page 18: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

18

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Nork ebaluatzen du?

Ebaluazioak barruan (parte-hartzea sustatu edo garatu duen taldeak) edo kanpoan (zerbitzuen kontratazioak) egin daitezke. Bi modu horiek abantailak eta desabantailak dituzte. Alde batetik, barruko taldeak xehetasun handiagoz ezagutzen du nola garatu den proiektua, eragileekin harreman zuzena izaten du... Eta, ziurrenik, ekonomikoagoa izango da barnean egitea.

Bestalde, kanpoko taldeek hirugarren aldearen begirada eskaintzen dute, eta bereziki baliagarria izan daiteke, baldin eta proiektuaren garapenean arazoak edo elkarren aurkako jarrerak aurkitu badira, eta, gainera, ebaluazioetan espezialista izaten dira eta tresnak eta ikuspegiak ezagutzen dituzte; laguntza, era berean, beharrezkoa izan daiteke zenbait unetan, barneko taldeak lan gehiegi edukitzeagatik. Batzuetan, komeni da, halaber, talde mistoak erabiltzea (ebaluazio mistoa, barneko eta kanpoko taldeekin), eta bi ikuspegien indarguneak aprobetxatzea.

Nola eta zeren bidez ebaluatzen da?

Ebaluazioak konplexuak edo ez hain konplexuak izan daitezke, hainbat tresna jaso ditzakete, informazioak eta balorazioak zehatz edo ardaztuta jaso ditzakete... Erabiliko diren tresna nagusiak dira ohiko ikerketa soziologikoa eratzen dutenak (dokumentu-analisia, inkestak, elkarrizketak, lan-taldeak...), eta hemen ohikoenetako batzuk proposatzen dira.

Parte-hartze prozesuaren eta ebaluazioan zehaztutako helburuen arabera, tresnak eta horien aplikazioa konplexuak edo ez hain konplexuak izango dira1, eta zorroztasun estatistikoko azterketak eta focus groupsak jasoko ditu, bai eta egituratu gabeko elkarrizketak eta abar ere.

Ebaluazio prozesu guztietan kontuan hartu behar izango da generoko ikuspegia, nola txertatu den hau prozesuan eta zein emaitzak lortu diren.

1. Orientazio gisa, nazioarteko organismoek kontuan hartzen dute ebaluazioen aurrekontua normalean % 2ren eta % 5en artean kokatzen dela, baina, logikoki, kasu bakoitzaren araberakoa da. Handiagoa izango da, esaterako, gerora zabaldu nahi den proiektu pilotua ebaluatzen ari garenean, eta, beste batzuetan, barrutik egin ahalko da.

Page 19: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

19

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4. EREDUAREN OINARRIZKO EDUKIAK

4.1. PROPOSATUTAKO EBALUAZIO EREDUAREN EZAUGARRIAK

1. : parte hartzeko eredu bakarra ez badago, ezingo da egon edozein prozesu balioesteko aukera emango duen ebaluazio-eredurik. Dokumentu honek pistak, jarraibideak, tresnak... eskaintzen ditu, baina haren definizioa eta aplikazioa kasu bakoitzean egokitu beharko da.

2. . Ebaluazioak ikerketa konplexuak izan daitezke, helburuen eta irismenaren arabera, eta hainbat ikuspegi metodologikotatik azter daitezke. Proposatzen den eredua bereziki praktikoa da eta administrazio publikoentzat garapen-une horretan garrantzitsuenak edo arazotsuenak diren arloetan zentratzen da. Parte-hartze prozesuetan aurrerapenak egoteak gida honek jasotzen dituen puntu kritiko batzuk berrikustea ekarriko luke.

3. : Ereduak berrikuntza- eta aldaketa-testuinguru batean egiaztatutako ebaluazio-ikuspegiak jasotzen ditu. Proposatzen dituen tresnak ohikoak dira ikerketa soziologikoetan, baina hainbat ikuspegitatik aplika daitezke, eragile berriekin, euskarri teknologikoekin...

4. : Aipatu dugun bezala, helburua ez da bakarrik prozesu zehatz bat ebaluatzea, baita esku hartzeko tipologia bat ere, eta, horretarako, gobernamendua hobetzeko tresna gisa ezartzen laguntzea. Hori dela eta, parte-hartzeak irauteko prozesuaren laguntzari buruzko balorazioa jasotzen da, helburu hori prozesua hastean zehaztutakoen artean zegoen ala ez kontuan izan gabe.

Ereduak, prozesuaren fase bakoitzerako, ebaluatzeko tresnak eta orientazioak planteatzen ditu, bi bloketan egituratuta: lehenengoak ebaluazioaren edukia zehazten du (zer ebaluatu) eta bigarrenak hura egiteko pistak ematen ditu (nola ebaluatu).

Hura hobeto aplikatzeko eta eredua praktikara hurbiltzeko, Eusko Jaurlaritzaren sailek ezarritako parte-hartze proiektuetatik ateratako adibideak jasotzen ditu, gida hau egituratzeko oinarri gisa baliatu direnak.

Page 20: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

20

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.2. ZER EBALUATU

Zer ebaluatu prozesuan?

• (jakin informazio nahikoa ote genuen prozesuaren hasieran, herritarren parte-hartzeak dakarrena aurreikusi ote genuen, norekin kontatu...)

• (zerbaitek egin al du kale aurreikusitakoaren gainean? Kanpoan utzi al ditugu intereseko gaiak? Uste baino gehiago kostatu zaigu, denborari edo kostu ekonomikoari dagokionez?)

• (prozesuak balio izan du nahi genuenerako? Gogobetegarria izan da talde osoarentzat ala bakarrik batzuentzat? Interesgarria izango litzateke berdin-berdin errepikatzea edo zerbait aldatuko genuke? Zer ikasi dugu?...)

• )

Ebaluatzeko arrazoiek eraman gaitzakete analisiaren xedea parte-hartze prozesuaren zenbait alderditan oinarritzera. Gida honetan, erabili ohi den egituraketari jarraitu zaio, prozesuaren faseak kontuan hartzen dituenari, zehazki: plangintza edo diseinua, hedapena edo gauzatzea eta emaitzak eta eraginak. Dimentsio horietako bakoitzerako, hainbat gai proposatzen dira aztertzeko eta baloratzeko.

Administrazioek sustatutako parte-hartze prozesu gehienak politika- eta zerbitzu-diseinu gisa identifikatutako eremuetan inskribatzen direla ulertuta, gida horietan zentratzen da.

!• Egokitasuna• Koherentzia • Bideragarritasuna• Diseinuaren kalitatea (lidergoa, parte-hartzaileen hautaketa, egokitzapen metodologikoa eta operatiboa)

• Gauzatze maila• Malgutasuna/Egokitzapena• Hedapenaren kalitatea

• Eraginkortasuna (helburuak betetzea)• Efizientzia (lorpenak/kostua)• Emaitzak eta eraginak (sustatzaileak, laguntzaileak, parte-hartzai-leak, parte-hartzearen helburua)

laburbilduz...

Page 21: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

21

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.2.1. Diseinuaren/plangintzaren ebaluazioa

Prozesuaren PLANGINTZA bideratuko da helburuak eta xedeak zehaztera, garapenaren faseak programatzera, ezarpenerako estrategia metodologikoa identifikatzera eta garapenerako giza baliabideak eta materialak ezartzera.

Parte-hartze prozesuaren dimentsio1 hori ebaluatzean, puntu kritiko ohikoenetan zentratuko gara.

>> EGOKITASUNA. Administrazioek parte-hartze prozesuak hasteko eta helburuak zehazteko dituzten motiboak.

Administrazio publikoek politiken edo zerbitzuen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte-hartze prozesuak sartzeko motiboak hainbat dira, eta, normalean, konbinatuta daude. Motibo nagusia araudi-eskakizunei erantzutea denean (entzunaldi publikoak, ingurumen-prozesuak...), prozesuek helburuak izaten dituzte eta, zehazki, aurretik zehaztutako epeak.

Prozesu parte-hartzaileak berariaz erantzuten badio lege-eskakizun bati, ez da beharrezkoa izango abiaraztearen motiboak baloratzea, baina, oro har, parte-hartze prozesuek helburuak jasoko dituzte, besteak beste, administrazioaren jarduketen gardentasunari bide ematea, eragile eta herritarren ukapena murriztea edo saihestea etab.

Ebaluatzean, honi erreparatuko diogu:

> Parte-hartze prozesuaren abiaraztea ondo oinarrituta dagoen eta prozesuaren “helburua” arautzen duen araudiarekin (parte-hartzearen garapenaren oinarri diren politika, ekimena, zerbitzua...), erakunde sustatzailearen eskumenekin... bat datorren.

> Neurtu eta/edo baloratu daitezkeen baldintzen arabera zehazten ote dituen helburuak. Helburuak argi ez zehazteak eragin handia du ebaluazioetan; izan ere, ebaluatzeko oinarrizko motiboetako bat “jarduera batek jatorriko helburua zein puntutaraino lortu duen” ezagutzea.

1. Ebaluazio-irizpideak: Egokitasuna, Koherentzia, Bideragarritasuna, Diseinuaren kalitatea

Page 22: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

22

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

>> KOHERENTZIA. Prozesuaren osagaiak helburu bera lortzeko parekatzen dira (ez dira kontrajarriak eta ez dira gainjartzen).

Nahiz eta koherentziaren ebaluazioak alderdi asko jaso ditzakeen (formala, estrategikoa...), hemen begirada oinarritzen da parte-hartze prozesu bat planifikatzeko orduan esanguratsuenetakoa den alderdi batean. .

> Aurreikusitako parte-hartzearen irismenaren eta parte-hartzearen helburuen arteko lotura logikoa, eta horien eta erabiliko den parte-hartzearen metodologiaren artekoa. Parte-hartze prozesu baten irismena hainbat modutakoa izan daiteke: herritarren balorazioa jasotzea, aurkeztutako zenbait proposamenen artean aukeratzea, elkarrekin diseinatzea, elkarrekin kudeatzea... Eta aukera horietako bakoitzak koherentea izan beharko du helburuekin eta prozesuarekin eta prozesuan ekarpenak sustatzeko eta jasotzeko erabiltzen diren formulekin.

>> BIDERAGARRITASUNA. Parte-hartze prozesua garatzeko baliabideak eta denbora egotea.

Parte-hartze prozesuaren bideragarritasuna baloratzean, batez ere honako gai hauen gainean ari gara:

> Garapenerako baliabide nahikoak egotea: baliabide horiek gauzatuko duten pertsonei (barnekoak eta kanpokoak) eta ezagutza eta denborei dagokienez egokitzapenari egiten diete erreferentzia, bai eta baliabide ekonomikoei ere (zehazki, prozesuaren zati bat edo osorik azpikontratatzen bada edo egin edo argitaratuko diren materialekin lotuta...)

> Garapenerako aurreikusitako epeak. Parte-hartzearen ikuspuntua “denbora-kontsumitzaile” gisa, topikoa da administrazioen artean, baina, hala ere, oinarri erreala du: denbora nahikoa eduki behar da hura gara dadin, eta denbora hori gaiaren konplexutasunaren, prozesuan inplikatuta dauden eragile/pertsonen kopuruaren eta aniztasunaren... araberakoa izango da, eta alderantziz proportzionala sustatzaile/eragileek parte-hartzearen inguruan duten ezagutzarekin eta esperientziekin eta prozesuaren plangintzan jarritako arretarekin.

>> DISEINUAREN KALITATEA.

“Kalitate” irizpidearen azpian, oinarrizko zenbait gai identifikatu ditugu parte hartzeko prozesu baten plangintzan: lidergoa, parte-hartzaileak (irismena eta hautaketa) eta parte hartzeko metodologiak..

> Lidergoa: sustatzailea (pertsonak, taldeak, adostasun maila)

Lidergoa aztertzeko, prozesua zeinek sustatzen duen aztertuko dugu, bai eta kokapena eta funtzioak eta

sustatzen duen taldean eta erakundean dagoen adostasun maila ere.

Page 23: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

23

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

> Parte-hartzearen diseinua: parte-hartzaileen hautaketa (aniztasuna, kopurua, ordezkaritza…)Aipatu dugun bezala, parte-hartzaileen hautaketa eta kopurua oso lotuta dago parte-hartzearen irismenarekin eta helburuekin.

Parte-hartze prozesu batzuetan, ordezkaritza bilatzea garrantzitsua izan daiteke eta, horretarako, kasu bakoitzean egokienak diren tresnak erabiliko dira (eragile politikoen eta sozialen ordezkaritza, laginerako tresna estatistikoak...). Hala ere, ohikoena izango da parte-hartzearen helburua honako hau izatea: ahotsa ematea parte-hartzearen xede diren politika/zerbitzuen hartzaile diren herritarren segmentu zehatzak ordezkatzen dituzten erakunde edo herritarrei, edo normalean horrelako prozesuetan jasotzen ez diren posizioak ikusaraztea (normalean, esaterako, aholkularitza batzordeetan, komiteetan... finkatutako eragile edo egituren osagarri gisa).

> Parte-hartzearen egokitzapen metodologikoa eta operatiboa.

Oso garrantzitsua da ezagutzea aurreikusitako parte-hartzaileentzako eskuragarritasun-sistemak eta informazioa emateko sistemak zer neurritaraino diren egokiak, eta egokitasun hori balioesteko honako hauek izango dira gogoan:

• Informazioaren eta edukien eskuragarritasuna: hartzaile diren kolektiboen arabera, mezuak konplexuagoak edo teknikoagoak izan ahalko dira, eta horiek eskuratzeko sistemak kolektiboen ezaugarrietara egokitu beharko dira (eta/edo kontuan hartu kolektibo batzuentzat informazio/jakinarazpen iturri batzuk ez direla hain eskuragarriak). Beharrezkoa da parte-hartzea eta kontziliazioa batzea.

• Denboren egokitzapena garapenerako: parte-hartzearen irismenaren, konplexutasunaren eta parte-hartzaileek ekarpen sendoak egin ahal izateko behar duten denboraren arabera, denbora gehiago edo gutxiago eman beharko da egiten (eta hori kontuan izan beharko da, plangintzan aurreikusitako epe guztietan). Zehazki, prozesuek parte hartzen dutenentzako zenbait “itzulketa” jasotzen dituztenean (esaterako, zenbait etapatako prozesua bada), kontuan hartu behar da fase bakoitzean ekarpenak baloratzeak/baliozkotzeak eta elkarren segidako barneratzeak egiteak administrazioan eskatuko duen denbora.

• Parte-hartze metodologiak egokitzea (sormena, adostasunak egotea, prestakuntza/informazioa...). Parte-hartzearen helburua (proposamen bat hobetzea bada edo zerbait hutsetik hasita egitea bada kontua...) eta parte-hartzaileen ezaugarriak (herritarrak, eragileak edo adituak...) kontuan hartuta, parte-hartze metodologia egokitu egin beharko da, parte-hartze horren etekinik handiena lortzeko.

Page 24: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

24

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

PLANGINTZAREN ADIBIDEAK AZTERTUTAKO PROZESUETAN

Oinarrizko ikaskuntza batzuk:

Argi identifikatzea parte-hartzearen mugak, zehazki araudiak ezarritakoak, eta hasieratik jakinaraztea.

Etxekoak ez ahaztea eta parte-hartzeak kanpokoak baino ez dituela eragiten uste izatea

Talde sustatzailearen dedikazioa ez gutxiestea eta, bereziki, lekualdatzeen, parte hartzeko ordutegien... beharra identifikatzea,baietaegondaitezkeenzailtasunakere,prozesuarenerantzukizunapertsonabakarbatekbadu

• Parte-hartzearen alde egiten du, gardentasun-tresna, kontu emateko tresna gisa..., eta are gehiago aurrekontu-mugaren une batean; “... Inoiz baino garrantzitsuagoa da egiaztatu ahal izatea eskuragarri dauden baliabide publikoak herritarren beharretara egokitutako jarduketetara bideratzen direla”.• Arau bat ahalik eta adostasun handienarekin egitea, arauak jasotzen dituen erakundeen ekarpen guztiak jasota, posible denean. • Plan baten garapenean inplikatuta dauden erakunde eta eragileen ikuspuntuak jasotzea eta haren zirriborroa sozializatzea/baliozkotzea.• Zerbitzuaren onuradunarengan duen eraginaren helburua • ….

• Talde sustatzailearen denbora (aldagaia, intentsitatea uneen arabera)• Kanpoko kontratazioak (puntualak edo egonkorrak)• Borondatezko ekarpenak (prozesuaren zatiak kontraprestazio ekonomikorik gabe parte hartzen eta mobilizatzen-dinamizatzen dituzten erakundeak)

• Onlineko espazioak, informazioarekin, galdetegiekin eta eztabaidarako foroekin• Aurrez aurreko espazioak, askotariko metodologiarekin: informazioa ematen eta eztabaida dinamizatzen duten adituak, eremu jakinak aztertzen dituzten taldeak, parte-hartzearen helburua osotasunean aztertzen duten taldeak...• Elektronikoki igorritako galdetegiak edo gidoiak, zirriborroak..., talde bereziekin eta/edo alde biko bilerekin konbinatuta• Baliatutako metodologiak: proposamen/zirriborroen balorazioa edo ex novo sormenak, taldeen edo banakakoen ekarpenak, prozesu bakarrak edo zenbait bueltatakoak...

adibideak

Page 25: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

25

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.2.2. Hedapenaren / gauzatzearen ebaluazioa

Parte-hartze prozesuaren hedapena baloratzerakoan, kontuan hartu beharreko kontu nagusia izango da egindako plangintzaren xehetasun maila. Batzuetan, prozesuak hasten dira plangintza egokirik gabe eta plangintza bidean eratzen doa, bat-batean. Kasu horietan, diseinuaren eta hedapenaren ebaluazioa paraleloan doaz, eta dimentsio horretan aplikagarriak izango dira aurreko puntuan adierazitako hainbat kontu.

Plangintza xehatua izan bada, HEDAPENaren ebaluazioaren bidez jakin nahiko da planifikatutakoa gauzatzen ari ote den, zer neurritan dauden egokitzapen-/doitze-mekanismoak prozesuaren bilakaeran eta garapenaren kalitateari buruzko gaiak baloratu nahiko dira. Dimentsio horretan, ahal dela prozesuaren gauzatze maila, malgutasuna eta egokitzapena1 eta hedapenaren kalitatearen zenbait alderdi ebaluatuko ditugu

>> KALITATEA. Kalitatea parte-hartze prozesuaren garapenean.

Parte-hartze prozesuaren hedapenaren kalitatean eragina duten gai nagusien artean, ebaluazioa honako alderdi hauek ezagutzean zentratuko da:.

> Beste prozesu batzuekiko sinergiak bilatzea.

Parte-hartze proiektuaren garapena gauzatuko den testuinguru geografiko-instituzional-tenporalaren analisiak ere lagunduko du garapenaren kalitatea hobetzen (eta eraginkortasuna). Helburua izango da ezagutzea sustatzen den parte-hartze prozesua bateratu edo bultzatu ahalko duen beste jarduerarik edo ekimenik dagoen. Garatuko den prozesuaren konplexutasunak eta dimentsioak ezarriko dute analisi honen irismena.

> Parte-hartzaileen agenda eta beharretara egokitzea.

Analisiak erakunde eta pertsona parte-hartzaileen agendetara egokitzeari buruzko gaiak aztertuko ditu. Hori oso garrantzitsua izan daiteke parte-hartzearen garapen egokirako: esaterako, instituzio edo erakunde batzuek oso une zehatzetan (ikasturte-hasieran edo -amaieran, urte-amaierak enpresa eta erakundeen kasuan...) edo ordutegi zehatzetan (lanorduak...) parte-hartze zailtasun handiagoak dituzte, eta horiek oztopo izango dira, garrantzitsuak edo ez hain garrantzitsuak, parte-hartze prozesua “lan-jarduera”tzat hartzerik dagoen edo lanorduetatik kanpora egin behar diren kontuan hartuta.

1. “Hedapena” dimentsioaren ebaluazio-irizpideak: Gauzatze maila (aurreikusitakoaren aldean lortutako garapen maila), jarraipena eta doitzea (malgutasuna eta egokitzapena); garapenaren kalitatea.

Page 26: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

26

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Beste gai batzuk, besteak beste, parte hartzeko moduen eskuragarritasuna1, formatu eta edukien eskuragarritasuna, bilera-tokien eskuragarritasuna eta abar diseinuan jaso dira dagoeneko, baina hedapenean ere aztertu beharko dira (aldaketen aurrean edo plangintzan behar bezala zehaztuta egon ezean).

> Parte-hartzaileei komunikatzeko/itzultzeko estrategia.

Halaber, prozesuaren garapenean zaindu beharreko funtsezko gaia da. Bertan parte hartzen dutenek jakin beharko dute nola egiten ari den, eta parte hartzeko informazio egokia eduki behar dute. Jasotzen diren kontuen itzultzea, kanpoan geratzen direnena eta motiboak... Parte-hartzea arrakastaz garatzeko funtsezko elementuak dira.

> Parte-hartzearen aitorpena.

Prozesuaren kalitatearen ebaluazioan aztertu beharko da, halaber, zer neurritan estimulatzen den pertsona/erakundeen parte-hartzea proiektuan zehar. Kontua ez da (behintzat gaur egun garatzen diren proiektuetan) parte-hartzea ordaintzea, baina bai parte hartzen dutenen inplikazioa aitortzea eta eskertzea, bereziki prozesuak dedikazio, ezagutza... batzuk eskatzen dituenean.

>> GAUZATZEA. Planifikatutakoaren garapen maila.

Gauzatze mailaren jarraipena (programatuaren gainean egitea) gida honetan oinarrizko gai batzuetan zentratzen da, baina balora daiteke plangintzan jasotako eremu guztiak gauzatzea..

> Erabilitako baliabideak/aurreikusitako baliabideak.

Helburua da aztertzea parte-hartze prozesuaren garapenean plangintza-fasean aurreikusitako baliabideak eduki diren. Baliabide horiek, normalean, bi motatakoak izaten dira: prozesuaren talde sustatzailearen denbora (zehazki, une zehatzetan, dedikazio intentsiboagoa behar dutenak), eta, hala badagokio, kanpoko baliabideak (prozesurako laguntza teknikoak edo hedapenerako materialen maketazioa eta edizioa, adituren baten parte-hartze puntuala...).

1. Besteak beste, arreta berezia eskaini beharko zaie emakume eta gizonen arteko parte-hartze orekatuari, desgaitasunen bat edo hezkuntza maila baxua duten pertsonen sarbideari, IKTetako sarbideari –adin-taldeen arabera–, eta beste hainbati.

Page 27: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

27

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

> Fase-etapa bakoitzean edo prozesuaren jarduera bakoitzean lortutako/aurreikusitako garapen maila.

Prozesuaren etapa edo korapilo bakoitzean, informazioa jaso beharko da eta aztertu planifikatutako jarduerak betetzen ari diren, aurreikusitako epeetan, aurreikusitako pertsona/erakundeekin...

Gauzatze mailaren etengabeko jarraipen hori garrantzitsuagoa izango da epeak egokituagoak direnean edo prozesuan pertsona/erakunde batzuen eta abarren presentzia beharrezkoa denean. Garrantzitsua da gauzatze mailak planifikatuaren azpitik daudenean “alarmak jotzen” duten jarraipen-gailuak izatea.

>> MALGUTASUNA ETA EGOKITZAPENA. Prozesuaren jarraipena eta egokitzapena ezarpen-fasean.

Plangintzak aukera guztiak bete baditu eta prozesua zorrotz diseinatu bada ere, gauzatzean aldaketak egon daitezke eta horiei erantzunen bat eman beharko zaie. Horretarako, jarraipen-gailua eduki beharko da, eta garapenean gertatzen diren desbideratze eta aldaketen aurrean erabakiak hartzeko prozedura aurreikusi beharko da.

> Jarraipen- eta egokitzapen-gailua.

Hedapenaren ebaluazioan behintzat prozesuaren funtsezko elementuetan egokitzapen-prozedurak/gailuak daudela eta horien funtzionamendua baloratuko da, besteak beste, parte-hartze mailak (orokorra eta/edo segmentuka) edo parte-hartzaileek prozesuarekin duten gogobetetasuna (metodologiak materialak... egokitzeko).

Page 28: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

28

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

• Politika zehatz batekin lotutako kontsultak egiteko, Sailaren datu-baseetan dauden helbide elektronikoen erabilera oinarrizko iturria eta oso iturri garrantzitsua izan zen, baina horrela erabiltzaileengana baino ezin zen jo (edo interes handiena zuten pertsonengana). Talde handiagoa hartu nahi zenez, beste kontaktu/partaide bide batzuk bilatu ziren (lan-taldeak sektoreko eragileekin, webeko informazioa, komunikabideetako zabalkundea...).

• Kolektibo antolatu eta aktibo baten partaidetzarako –baina askotarikoa eta ez espezialista–, plan bat egiteko, zirriborroaren hizkera laburtu eta egokitu behar izan zen, terminologia berezia baztertu... Aurrez aurreko lan-taldeak eraginkorragotzat hartu ziren partaidetza horretarako; beste kasu batzuetan, IKTak erabili ziren.

• Estrategia politiko baten definizio partekatua zenbait etapatan egin zen, prozesura “jotzeko” sistemak askotarikoak eta irekiak izan ziren, eragileen, enpresen, erakundeen, adituen... datu-baseak abiapuntu hartuta eta hainbat gailu konbinatuta. Baliatutako metodologiek sormena, adostasuna, dibertsitatearen inklusioa... konbinatu zituzten.

HEDAPENAREN ADIBIDEAK AZTERTUTAKO PROZESUETAN

• Identifikatutako jarraipen- eta egokitzapen-gailuen artean, honako hauek daude: prozesu osoan “aholkulari” gisa jarraipena eta egiaztapena egiten duen adituen “komitea” erabiltzea; parte-hartzaileen gogobetetasuneko galdetegiak erabiltzea; onlineko espazioak egotea hobekuntzak proposatzeko... eta, informalki, zuzenean jotzea (telefonoz edo elektronikoki) talde sustatzailera.

Oinarrizko ikaskuntza batzuk

Epeak betetzeko malgutasunak muga bat du.Prozesuazortzibathilabetetangaratzeaplanifikatuzen.Aurkezpen-bilera,informazio-fasea...2005ekoudakohilabeteetaneginziren...Gainerakobilerakatzeratueginziren...Dokumentuaezzenitxi2007koekaineraarte.Plana2011kootsaileanonetsizen...Orain,norgogoratzendaharenekarpenezetaprozesuarenamaierakoemaitzez?Lortutako parte-hartze mailak zehazki zaintzea hedapenaren funtsezko gaia da:“Parte-hartze prozesu osoan, uneren batean jaitsi egiten da eta badirudi prozesua arriskuan jartzen dela. Une horretan, “bonba lehertzen dugu”, astintzeko”.Ekarpenen itzulketa irisgarritasuna bezain elementu funtsezkoa da: parte hartzen dutenek jakin behar dute beren ekarpenarekin zer gertatu den, sartu edo ukatu den, eta horretarako zioak ere bai.Parte hartzeko dinamiketan emaitza nagusienetako batzuk aurkeztu ziren, baina, gainera, esku-hartze bakoitzean parte-hartzaileen ekarpenak “bere horretan” jasotzen zituen dokumentazio guztia eseki zen, talde teknikoaren laburpen-, destilatze-lanarekin... batera. Horrela, arazoren bat egonez gero edo norbaitek ikusi zuena ondo islatuta antzematen ez bazuen, dokumentazio honetara jo zezakeen (behin baino ez zen gertatu, eta egiaztatu ahal izan zenez parte hartu zuen beste taldeak ere gai beraren inguruan zerbait desberdina esan zuela eta, beraz, prozesuaren emaitza adostutzat hartu ezin zela, ulertu zen eta ez zen eragozpenik egon”).

adibideak

Page 29: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

29

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.2.3. Emaitzak eta eraginak ebaluatzea

Dimentsio hori baloratzean, helburu izango dugu prozedurak bertan parte hartu duten guztiengan (herritarrak, eragileak, erakundeak...) ZER ERAGIN izan duen ezagutzea eta prozesua hasi zenean zeuden helburuak bete diren ezagutzea.

Prozesuaren emaitzen1 eta eraginen ezagutza eta balorazioa normalean ebaluazioaren funtsezko dimentsioa izango da, eta horrek aukera emango du geuk zein inplikatutako gainerako eragileek ekiten diegun hurrengo prozesuak ulertzeko eta hobetzeko. Informazio hori, gainera, beste batzuen eskura jartzen bada, ebaluazioaren onurak handiagoak izango dira.

>> ERAGINKORTASUNA. Lehenengo eta behin, jakin beharko da prozesua hastean izan ditugun helburuak bete diren.

Prozesuaren helburuen betetze mailaren balorazioa egitean kontuan hartuko da zein diren helburu horiek. Beharbada oso oinarrizkoak izango ziren (”prozesu bat esperimentatzea, herritarrei informazioa ematea eta beren balorazioak jasotzea...”) edo konplexuak (politika edo zerbitzu bat birdiseinatzea, zerbitzuak batera kudeatzea...).

Puntu horretan parte-hartze prozesuaren helburu zeharkakoenak eta sarrienak baino ez dira sartzen; izan ere, prozesu bakoitzak zehazten dituen helburu bereziak, noski, desberdinak izango dira kasu bakoitzean:

> Irisgarritasunari eta inplikazioari buruzko helburuak.

Honako hauek informatzea eta inplikaraztea: eragile laguntzaileak, adituak, eraginpean dauden pertsonak, herritarrak oro har... Nolanahi ere, baloratuko da zenbat pertsona/erakunde... mobilizatu diren eta haien ezaugarri esanguratsuak (aniztasuna, trebetasuna, ordezkagarritasuna...). Segmentu bakoitzean prozesua zenbateraino bete den baloratuko da, herritar potentzialak eta ezarritako helburua (hala badagokio) kontuan hartuta.

1. Irizpideak: Eraginkortasuna (helburuen lorpena), efizientzia (helburuak/kostua erlazioa) eta eragina (sustatzaile, parte-hartzaile eta politika edo zerbitzuetan dituen eraginak)

Page 30: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

30

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

> Parte-hartzeari buruzko helburuak.

Zenbat parte-hartze lortu den aztertuko da (hala badagokio, aurreikusitakoen aldean, baina ez da ohikoa horrelako zehaztasun maila, erreferentziatzat jar daitezkeen aurrekariak daudenean izan ezik), bai eta zenbat ekarpen jaso den ere, eta parte hartu duten herritarren zein mailari/segmenturi dagozkion ekarpen horiek...

> Interbentzio jakin baten zabalkundeari/ikusgaitasunari buruzko helburuak.

Esate baterako, kontsulta batean oinarritzen den ekimen edo zerbitzu jakin bat ezagutzera eman nahi bada, zabalkunde hori zenbateraino lortu den ezagutzea ere prozesuaren emaitza izango da.

>> EFIZIENTZIA. Interesgarria izango da, halaber, prozesuak arrazoizko kostua izan duen edo ekonomikoagoa izan zatekeen ezagutzea.

Administrazioek normalean ez dute prozesuen kostu gisa kontabilizatzen barne-ekipoek baliatutako denbora, baina komeni da hura identifikatzea eta baloratzea. Jarduera bat, kasu honetan parte-hartze prozesua, efizientea izan den jakiteko, beharrezkoak dira erkatzeko elementuak: batzuetan, kostuaren bilakaera balora daiteke, aurretik egindako prozesuak badira. Esku-hartzeak (edo prozesuaren zatiak) kanpora ateratzean, prozesu zehatz baten efizientzia baloratu ahal izateko erreferentziazko kostuak egon daitezke (esaterako: X euro hainbat ordutako aurrez aurreko saioko...), baina beti egongo da kontuan hartu beharreko alderdi kualitatiboa, eta, sarritan, hori erabakigarria izango da (gaiaren espezializazio maila, dinamiken berrikuntza, kolektibo parte-hartzailearengana jotzeko zailtasuna etab.).

> Prozesuaren kostuak (globalak eta/edo fase eta azpifaseen arabera).

Oro har, parte-hartzea zenbat eta konplexuagoa izan (materialen eta parte hartzeko metodologien prestaketan handiagoa behar du, analisirako denbora gehiago...) parte-hartzaile bakoitzeko kostua handiagoa izango da, eta aurrez aurreko saio gehiago behar direnean ere handiagoa izango da kostua (lekualdatzeak...)., Bestalde, IKTen erabilerak, parte-hartze masiboak prozesu xumeetan... ez du hain kostu handirik ekarriko.

Page 31: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

31

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

>> ERAGINAK. Arlo honetan funtsezko galdera da, ziur aski, prozesuaren bitartez zer eragin lortu dugun jakitea.

Prozesuaren eraginak aztertzen ditugunean, helburuak bete diren ala ez hartzen dugu kontuan, eta, baita ere, parte hartzeari esker zerbait aldatu den ala ez. Batzuetan, aldaketa horiek aurreikusita zeuden, eta beste batzuetan, ustekabean gertatzen dira.

Parte-hartze prozesuen ondoriozko eragin garrantzitsuenak arlo desberdinetakoak izaten dira:

> Eraginak erakunde sustatzailean. Aztertu behar diren eraginak positiboak eta negatiboak izan daitezke, esaterako, errealitatearen ezagutza hobea (beste ikuspegi eta esperientzia batzuk), lankidetza-harreman estuagoak ezartzea beste agente edo erakunde batzuekin, antolakuntzako kultura irekiagoa eta berritzaileagoa sendotzea… Bestalde, eragin negatiboak ere badaude, esaterako, barne-tentsioak, lan-karga handiak…

> Eraginak parte-hartzaileengan.

Parte-hartze prozesua ondo diseinatu eta gauzatu bada, prozesuaren parte-hartzaileek ezagutza eta esperientziak eskuratu dituzte, harreman berriak edo estuagoak ezarri dituzte, administrazioetan entzun eta laguntzeko aukera izan dute, erakundeetan konfiantza handiagoa dute.... Bestalde, baliteke emaitzak negatiboak izatea (guztiontzat edo alderdi batentzat bakarrik) eta erakundeekiko mesfidantza handiagoa izatea, prozesua denbora galtzea izan dela pentsatzea, ekarpenei ez zaiela erantzunik eman pentsatzea…

> Eraginak parte-hartzearen helburuko politika edo zerbitzuetan.

Zenbat ekarpen egin edo sartu diren jakitea baino, garrantzitsua da jakitea parte-hartze horrek zein neurritan ekarri duen politikaren edo zerbitzuaren hobekuntza.

Eragin mota hori da, ziur aski, eskema objektiboetatik baloratzen zailena, eta bere ebaluazioa bat dator zerbitzuaren edo planaren beraren balorazioarekin; beraz, parte-hartzearen ikuspegitik, prozesuan parte hartu dutenen balorazioak bakarrik jasotzeko proposamena egiten da.

“Hobekuntza” gisa baloratu behar diren alderdietako batzuk hauek dira: lehenago kontuan hartu ez diren beharrizanen identifikazioa, erabiltzaileei hobeto egokitzea, ezagutza berriak edo ezagutza espezializatuak sartzea, jarduketak lehenestea herritarren beharrizanen arabera...

Page 32: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

32

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

• Ekarpenak 492 proposamenetan sailkatu dira, planaren idazketa-taldeak baloratu dituenak. Herritarren eta agenteen iritziak, oro har, bat zetozen planaren zirriborroan jasotako estrategia-orientazioekin, eta, are gehiago, azken horiek sendotzen zituzten funtsezko arlo batzuetan. Parte-hartzea handia izan da eta parte-hartzaileen asebetetze maila altua. Emaitzak onak izan direnez, horrelako prozesuak modu iraunkorrean ezartzera eramaten dute. Sailean ez da zalantzan jartzen herritarren parte-hartzea.

• Aldaketa dakar antolakuntzako kulturara. Lehenago ere inkestak egin dira erabiltzaileen asebetetze mailari buruz (kalitatearen gaiagatik), baina ez dago horrelako esperientziarik “erabiltzaileen ahalduntzeari eta parte-hartzea”ri buruz.

• Dekretua hasierako zirriborroa baino hobea da: ez da hain teorikoa. Sailak sektoreari buruz duen ezagutza eta araudia ere hobetu dira. Parte-hartzaileei dagokienez, ez da balorazio berezirik egin, baina, oro har, positibotzat jotzen da. Balorazio globala ona izan arren, aurrez ikusitako epeak atzeratzen ditu: “Ez dakit prozesurik gabe nolakoa izango zen erreakzioa... azkarrago izango zen, baina gehiago edo gutxiago ez onartzeak, beharbada, ez zuen utziko orain egiten den moduan egiten.”

PARTE-HARTZE PROZESUEN EMAITZA ETA ERAGINEN ADIBIDEAK

• Parte-hartzeari esker, planaren kontzeptualizazioa hobetu da eta segimendurako adierazle interesgarriak gehitu ditu; gainera, zenbait gai eguneratu ditu eta beste ikuspegi batzuk gehitu ditu (muga batzuekin). Antolaketan, plana hobetzeko alderdi positiboez gain, lan-karga handia egon da, eta une jakin batzuetan zaila izan da kudeatzea.

Oinarrizko ikaskuntza batzuk:

Aztertu diren parte-hartze prozesuen emaitzak positiboak izan dira, edo oso positiboak. Hala ere, zailtasun handiak egon direnean ere zerbait ikasi da haietatik eta gainera, beste prozesu batzuei ekiteko egoera eta jarrera ere hobetu dira. Parte-hartze prozesuak hasteak baldintzak sortzen ditu aurrera egiten eta erabilera hedatzen jarraitzeko.Ikasgai argi bi: lehenengoa, parte-hartzea ez da erraza, eta parte-hartzea sustatzeko komunikazio- eta hurbilketa-estrategia oso garrantzitsua da; bigarrenik, euskal gizarteak informazio eta gardentasun gehiago eskatzen die administrazioei.

Alde negatiboari dagokionez, prozesuei eman behar zaien denbora dago, noski, eta horrek, ebaluazioak bezalaxe, arreta-gunean jartzen zaitu: ez baduzu nahi besteak zuri begira egotea, oharkabean pasatu nahi baduzu... Hobe da ez egitea (oraingoz, behintzat, politikaren eta gizartearen testuingurua aldatzen ari delako eta, ziur aski, laster denek egin beharko dutelako).

• Prozesuaren eraginak diskretuak izan dira. Hobekuntzak lortu diren arren, zailtasunak ere egon dira. Prozesuan zehar aldaketak egon ziren testuinguruan eta horrek erabilgarritasuna murriztu zuen... “Orain beste modu batez egingo genuke”.

• Prozesua positiboa izan da eta helburuak lortu dira; hala ere, lehenengo urratsa baino ez da. Benetako eragina baloratzeko, eragina hedatu arte itxaron beharko da, prozesuaren parte-hartzaileetako askok adierazi duten bezala.

“adibideak

Page 33: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

33

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.3. NOLA EBALUATZEN DA PARTE HARTZE PROZESU BAT?

Nola ebaluatu behar da?

Ebaluazioa denbora-tarte eta modu desberdinetan egin daiteke. Honako galdera hauei erantzuteko prozesuek islatzen dituzten ebaluazio mailak gero eta konplexuagoak eta erabilgarriagoak dira.

• Egia esan, helburua ez da ebaluazio modu bat, baizik eta gutxieneko kalitate maila bermatzea prozesuan. Plangintzan eta, zati

batez, hedapenean ere erabiltzea proposatzen da. Planteatzen dituen gaiak inkesta moduan edo taldeentzako gidoietan sar litezke, eta, horrela, aurrera egingo litzateke ebaluazioan.

• Aurreikusitako bidetik irteten bagara, tresna batek saihesbideez ohartarazten gaitu

eta alternatibak eskaintzan dizkigu. Tresna hori informazio tresna konplexu batean oinarritzen da, prozesuaren hedapenaren arabera. Gutxienez, oinarrizko betearazpen-datuak dauzka (ikusi “hedapena dimentsioa”) epeei, parte hartzaileei –gonbidapenak eta parte hartzaileak– ekarpenei eta abarri buruz. Bestalde, parte-hartzaileen balorazioak eduki ditzake, zailtasunei eta aukerei buruzko informazioa ematen dutenak (gogobetetzeari buruzko galdetegiak, elkarrizketak, taldeak etab.). Une zehatz batzuetan, prozesuaren gai erabakigarrienetan, “alarma-sistema” bat ezar daiteke, eta kasu erabakigarrienetan abiaraziko da, prozesua birdoitzeko eta porrota saihesteko.

• Prozesuaren garapenari buruzko informazio guztia jaso behar da, hain zuzen ere, emaitzak, zailtasunak,

parte-hartzaileen amaierako balorazioak...Horrela, informazio horrek hurrengo prozesuak hobetzen lagunduko du. Informazio hori tratatu eta sistematizatzen da, eta beste informazio batzuekin uztartzen da, hobetzen jarraitzeko eta alternatiba metodologikoak edo operatiboak proposatzeko.

!• Plangintza• Hedapena

• Hedapena• Emaitzak

• Plangintza• Hedapena• Emaitzak eta eraginak (erakunde sustatzaileak eta laguntzaileak, parte-hartzaileak...)

laburbilduz...

Page 34: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

34

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Parte-hartze prozesuaren ebaluazioa egiteko modurik egokiena estu loturik dago ebaluazioaren beraren helburuekin, prozesuaren irismenarekin, dauden baliabideekin...

Gida honetan tresna ohikoenei eta erabilera-aukerei buruzko aztarnak ematen ditugu, bai oinarrizko formak (norberak betetzeko check listak, ebaluazioan prozesuaren gai garrantzitsuenak kontuan hartu direla bermatzeko) bai konplexuenak —kuantitatiboak (inkestak) eta kualitatiboak (focus groups…)–.

Kasuren batean, desberdintasun espezifikoak adierazten dira, aztertutako parte-hartzearen tipologiaren arabera (politikak edo zerbitzuak). Lankidetzako parte-hartze prozesuei dagokienez, bestelako tratamendua egin behar da.

Jarraian aurkezten dira proposatutako tresnak, erabiltzeko zenbait gomendiorekin batera, betiere, izaera orokorra eta kasuan kasuko egokitzapenaren beharra kontuan hartuta. Kapituluaren azken atalean, parte-hartzearen berrikuntza sozialaren alderdiaren ebaluazioa aipatzen da.

Lankidetzako parte-hartze prozesuen oinarrizko ikaskuntzak

Lankidetzako parte-hartze prozesuei dagokienez, plangintza eta garapena sektore pribatuaren eta publikoaren artean egin behar da, bai eta ebaluazioa ere.

Kudeaketan eta diseinuan herritarren parte-hartzea gero eta handiagoa dela eta, proiektuaren hasierako plangintza aldatu behar izan da, ez “ibilbidea desbideratuz” edo, baizik eta eraikitzen ari den garapen gisa edo garapen partekatu gisa. Formula horrek, batez ere, administrazio publikoei dei egiten die, haien mugak testatzen baititu jardun publikoaren irizpideen arloko gaietan, eta ohiko funtzionamendu-arauak zalantzan jartzen dituelako. .

Zailtasunak identifikatu ziren, irizpide medikuen aurka egon daitezkeen iritziak hedatzeko orduan, programa publiko batean beren borondatez jarduten dutenen arriskuak estaltzeko orduan, eta abar. Zailtasun nagusi horiekin batera, zuzeneko beste onura batzuk ere ikusten dira, berehalakoak eta nabarmenagoak, eta, are gehiago, erabakigarriagoak herritarren rol-aldaketetan eta produktibitate eta ahalduntze handiagoan(“mediku-kontsultetara joateko moduan aldaketak sumatu ziren, hau da, galdera gehiagorekin eta irtenbide alternatiboen bila...”), bai eta parte-hartzaileen asebetetze mailan eta osasunaren pertzepzioan ere 1.

1. Parte-hartzaileen asebetetze maila ez ezik, programak gaixoen osasunean dituen eraginak ere ebaluatzen dira, kontrol-taldeen bitartez.

Page 35: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

35

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.3.1. Check List

Oso tresna erraza da; tresna horren bitartez, prozesuaren talde sustatzaileak baloratzen du parte-hartzearen plangintzan eta garapenean elementu nagusiak kontuan hartu dituen ala ez.

Parte-hartze prozesuak era askotakoak izaten dira, eta helburu eta egoera desberdinei erantzuten diete; hori dela eta, ezin da aldez aurretik alderatu, eta balorazioa betetzen duten pertsonen araberakoa da. Gidan erreferentziako adibide batzuk sartu badira ere, tresna subjektiboa izaten jarraitzen du, ebaluaziokoa baino, hasierako kontrola egitekoa.

Checklist horien informazio-bilketaren formalizazioa egitearen garrantzia edo komenigarritasuna, eta baloratutako irizpide bakoitzaren betetze-maila zehaztea balorazioaren parte hartzaileen kopuruaren araberakoa izango da. Oinarrizko gidoi bezala ere erabil daiteke, talde eztabaidetarako.

“Galdetegi” gisa erabiltzen bada eta talde sustatzailean pertsona batzuek beren kabuz betetzen badute, balorazioetan ager daitezkeen desadostasunak eta arrazoiak aztertu beharko dira. Halaber, prozesu batzuetako tresna gisa erabili nahi bada, komenigarria izango da estandar batzuk ezartzea (adibidez, Excel orriak) eta erregistro eta analisietarako prozedurak zehaztea.

Kasu guztietan, tauletan zutabe bat jarri da ezkerrean, eta bertan erlazionatzen dira “zer ebaluatu” atalean banakatutako ebaluazio-irizpideekin aurkezten diren item edo aldagaiak, betetzen laguntzeko.

Bai plangintzan, bai hedapenean baloratu beharreko gaien zerrendaren ondoren, aztertu diren esperientzien emaitza gisa, orientazio batzuk sartu dira, eta irizpideak bete diren ala ez baloratzen lagundu ahal dute orientazio horiek.

Page 36: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

36

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

OINARRIZKO CHECK LISTA PLANGINTZAKO ALDERDIAK Guztiz ados Nahiko

ados Ez oso ados Ez nago batere ados Oharrak

Parte-hartze prozesua ondo oinarrituta dago eta helburuak argiak eta ebaluagarriak/neurgarriak dira.

Parte-hartzearen irismena, helburuak eta metodologiakoherenteak dira elkarren artean.

Aurreikusitako parte-hartze prozesua bideragarria da: baliabide nahiko dauzka (sustatu edo garatzen duten pertsonen denbora eta baliabide materialak beharrezkoak dira, esaterako, kanpo-kontratazioak, alokairuak, komunikazioa, joan-etorriak...).

Prozesua garatzeko aurreikusitako epeak egokiak dira (sustatzaile eta parte-hartzaileen “denbora” nahikoa).

Prozesuaren sustapenean lidergo sendoa dago, eta talde sustatzailean adostasuna.

Parte-hartzaileen hautaketa bat dator parte-hartzearen helburuekin eta oinarri sendoak ditu (aniztasuna, ordezkagarritasuna, generoko ikuspegia...).

Zehazki, planaren edo zerbitzuaren garapenean inplikatutako edo haren eraginpeko agente guztien parte-hartzea planifikatu da.

Prozesuari eta objektuari buruzko informazioaren edukiak eta sartzeko bideak/moduak bat datoz pertsona/erakunde parte-hartzaileekin (ezagutza mailak, “jargoia”, IKTak, irismen fisikoa eta zentzumenekoa, ordutegiak/erantzunkidetasuna...)

Prozesuaren fase guztietarako denbora-tarte egokiak aurreikusi dira (parte hartzeko materiala prestatzea, parte-hartzaileak hautatzea, gonbidapena/sarbidea, garapena, ekarpenen balorazioa eta itzulketa...).

Parte-hartze prozesuetan erabiliko diren metodologiak bat datoz helburuekin (ezagutza/esperientzia espezializatua lortzea, bat-bateko balorazioak parte-hartzaileentzako ezagunak diren esparruetan, ikuspegi berriak ematea, berrikuntzak...)

BESTE ALDERDI BATZUK……………………………………………

Page 37: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

37

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

OINARRIZKO CHECK LISTA, HEDAPENAREN KALITATEA Bai Neurri batean Ez Oharrak

Sinergiak lortu dira lurraldeari/erakundeei/agenteei eragiten dieten beste prozesu batzuekin.

(aurretiazko analisiak egitea, agenteekin alderatzea...).

Parte hartzen duten kolektiboei egokitzeko beharrak hartu dira kontuan – genero-ikuspegia, aniztasun funtzionala…– (ordutegiak, euskarriak, irismen fisikoa, edukiak…)

Komunikazioko estrategia egokia egin da: parte-hartze prozesuarekin berarekin eta parte-hartzearen “xedea”rekin (komunikazioa, itzulketa…).

Parte-hartzea aintzatesteko formulak bilatu dira (ekarpenak aintzatestea eta ikusaraztea...)

Jarraipenerako tresnak eta doitzeko prozedurak daude arazoak gertatzen direnerako edo plangintza betetzen ez denerako (informazio-sistemak eta aldaketen erabakiak hartu behar dituztenak prest egotea...).

BESTE ALDERDI BATZUK……………………………………………

Page 38: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

38

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

ORIENTAZIO BATZUK PARTE HARTZE PROZESUEN PLANGINTZAN

G Helburuak sartzea, hala nola, gobernamendua hobetzea, gardentasuna areagotzea.... Helburu instrumental zehatzagoekin batera joan behar da, eta horien bidez helburu orokorragoak lortu nahi dira. Horrela, parte hartzeko prozesu batean “gardentasuna areagotzea” helburuari erantsi behar zaizkio helburu hori lortzeko metodoak, adibidez, parte-hartzearen “xedea”ri buruzko informazioa (diagnostikoak, aurretiazko ebaluazioak...) eta emaitzei buruzko informazioa aurkeztea/jendaurrean jartzea parte hartu dutenei edo herritarrei.

G Kontuz jokatu behar da “lagunen” ekarpenak bakarrik ez eskatzeko prozesuaren hasieran; eta kontuan hartu behar da agenteek batzuetan beren interesak dituztela (ez dute zertan izan gehienen interesak), eta/edo prozesuaz arduratzen den administrazioaren menpean daudela, eta, haien ustez administrazioak entzun nahi duena esan dezaketela. G Politika publikoen definizioarekin lotutako prozesuetan: • Parte-hartzaileei hasiera batean emango zaien dokumentazioari arreta eskaini behar zaio, landuko diren gaietan zer dakiten

eta zer ez dakiten kontuan hartuta. Zehazki, herritarrentzat, oro har, administrazio-hizkera saihestea eta informazio garrantzitsua duen material erakargarria eskaintzea.

• Adituak ez direnentzat gai jakin batzuek eskatzen duten gogoeta-denborak kontuan hartzea. Beharrezkoa denean, parte-hartzeko arloak zatikatzea “tratatzeko modukoak” izan daitezen.

• Parte-hartze prozesuak araudi baten pean daudenean, plangintzako aukerak araudi horren epe, helburu eta abarren pean egongo dira; boluntarioetan, ordea, aukera gehiago egon daitezke.

• Prozesuek kontuan hartu behar dituzte sustatzaileen eskumenen mugak. Horrek ez du esan nahi parte-hartzea ezin denik eskumen-esparru horretatik irten, edo ezin zaienik beste gai batzuei ekin araudi horretatik kanpo. Argi geratu behar da hasieratik zein diren prozesuaren oinarriak eta helburuak, bai erakundearentzat, bai parte-hartzaileentzat.

G Zerbitzuen hobekuntzarekin lotutako prozesuetan: • Zerbitzuen garapenean parte hartzen duten guztiak (erakundeak eta entitate laguntzaileak) eta zerbitzuen erabiltzaile-

tipologia guztiak inplikatzea; izan ere, balorazio desberdinak eduki ditzakete eta kasu honetan funtsezkoa da ekarpenak jasotzea.

Page 39: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

39

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.3.2. Hedapenaren informazioa biltzeko gailua

Prozesuari buruko informazio “gailu” bat behar da, jakiteko prozesua ezarritako planaren arabera garatzen ari den ala ez eta noraino bete den jakiteko.

Oraingoan ere gailu hori errazagoa edo konplexuagoa izango da, parte-hartzearen ezaugarrien arabera; dena den, parte-hartze prozesua ezarritakotik desbideratzen bada, desbideratze horiek jaso eta aztertu ahal izango dira gertatzen diren unean bertan, zehazki, gai hauetan:

• Epeak betetzea (etapa eta azpifase guztietan)• Pertsona/erakunde parte-hartzaileak (prozesuaren segmentu eta etapa guztietan)• Parte-hartze/ekarpen maila• Beharrezkoa bada, baliabide ekonomikoak (kanpoko laguntzak )

Horretarako, informazioa beharko da proiektua nola garatzen ari den jakiteko, kanpoko laguntzarekin nahiz talde sustatzailearekin egiten delarik ere. Informazio hori erraz eskura daiteke, eta berdin da parte-hartzea online edo aurrez aurre egiten bada.

Jarraipenerako tresnak oinarrizko informazioak sortuko ditu, eta aurreikusitakoa eta gertatutakoa alderatu baino –hedapenaren ebaluazioa-, emaitzen ebaluazioa errazten dute (“egindakoak” zutabean identifikatuak).

Page 40: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

40

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

JARRAIPEN - HEDAPENERAKO TRESNAREN OINARRIZKO INFORMAZIOAK

Aurreikusitakoa Egindakoa Oharrak

Talde sustatzailearen dedikazioa eta kanpoko laguntza, hala dagokionean. // //

Kostu osoak eta esku-hartzeen gastuak (barnekoak eta kanpokoak, hala dagokionean). // //

Parte-hartze prozesuen etapak/esku-hartzeak - garatzeko epeak (orokorrak eta/edo agenteen bidez…) // //

Parte-hartzaileentzako gonbidapenak beren segmentu guztietan (kudeatzaileak, hirugarren sektoreko elkarteak, adituak, erabiltzaileak, herritarrak...) eta prozesuaren etapa desberdinetan (kolektiboen identifikazioa, aurreikusitako kopurua, sartzeko bideak…).

// //

Parte-hartzaileak segmentu guztietan –talde sustatzailea, kudeat-zaileak, laguntzaileak, hirugarren sektorearen elkarteak, adituak, erabiltzaileak, herritarrak...– eta etapak.

// //

Hala dagokionean, parte-hartzaileek egindako ekarpenak eta onartu diren ekarpenak. // //

Sartu ez diren ekarpenak eta arrazoiak. // //

“Itzulketak” egiteko epeak / elkarrekintza parte-hartzaileekin. // //

BESTE ALDERDI BATZUK……………………………………………

OHARRA

1. Desbideratzei buruzko oharretan barne, ohartarazteko eta prozesuaren garapenean sortutako oztopoei edo aukerei egokitzeko gailuaren funtzionamendua sartuko da.2. Ahal den guztietan sexu aldagaia sartuko da parte-hartze prozesuaren maila guztietan jasotako informazioan.

Page 41: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

41

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

ORIENTAZIO BATZUK PROZESUEN JARRAIPENEAN

G Parte-hartze prozesuen jarraipenean funtsezko elementuak izaten dira, batetik, nola eta norengana iritsi den (parte hartzera gonbidatuz, sarbidea erraztuz...) eta, bestetik, benetan nola parte hartzen ari den.

G Hedapenaren fasearen hasieran, arazoak daudela adieraz dezaketen informazio batzuk: • Itzuli diren e-mailen edo gonbidapen-gutunen kopurua (abiapuntuko datu-baseak eguneratzeko arazoak).• Telefonoz harremanetan jartzeko zailtasunak.• Web-orrian sartzeko bide gutxiegi. • Baieztatu gabe geratu da bertaratuko den ala ez, hala egiteko eskatu arren.• Eta abar.

G Hedapenaren fasean, arazoak daudela adieraz dezaketen informazioak: • Parte-hartze gutxi (ekarpenak, erantzunak, bertaratzea...). Desoreka emakumeen eta gizonen parte-hartzean.• “Helburutik kanpoko”ko ekarpenak (ekarpenak bestelako gai batzuei buruzkoak dira eta, beraz, ez dira garrant-

zitsuak prozesuaren helbururako). • Eta abar.

Jarraipenean identifikatzen diren desbideratzeak plangintzako akatsengatik izan daitezke (interesik ez kolektibo gonbidatuetan, epe laburregiak...) edo, bestela, aurreikusitako moduan ez garatzeagatik, (dedikaziorik eta baliabiderik eza, metodologia desegokiak…), edo ustekabeko oztopo edo aukeren aurrean egindako egokitzapenengatik. Lehenengo kasuan, ikaskuntzek prozesua egokitzeko eta/edo geroagoko plangintzak hobetzeko balio izango dute.

Page 42: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

42

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.3.3. Pertsona eta erakunde parte-hartzaileen ikuspegiak

Tarteko agente guztien ikuspegia funtsezkoa da edozein ebaluaziotan, eta parte hartzeko prozesuetan are funtsezkoagoa. Ikuspegien bilketaren konplexutasuna aldakorra da, formalagoa edo egituratuagoa izan daiteke, baina beharrezkoa da beti ikuspegi hori edukitzea.

Prozesuan balorazio horren bilketak (baita aztertzeak eta berehalako erantzuna emateak ere) garrantzi handiagoa izango du, prozesuak hedapenean bertan aldaketak sartzea ahalbidetzen duenean (hau da, ez da parte hartzeko “ekintza” bakar bat).

Zenbait tresna erabil daitezke balorazio horiek biltzeko (galdetegiak, onlineko guneak, prozesuak “berrikusteko” taldeak…), eta parte hartzeko prozesuaren ezaugarrien arabera aplikatuko da.

Emaitza horiek aztertu eta hobekuntzarako ikasgaiak ateratzeko era irismenaren eta konplexutasunaren araberakoa da. Batzuetan, ehunka erantzun egon daitezkeenean, komenigarria izan daiteke analisia kanpoan egitea. Beste batzuetan, nahikoa da taldeko pertsonaren batek informazioa berrikustea eta laburpen bat egitea; gero, prozesuan parte hartu duten guztiei bidali beharko litzaieke laburpen hori, jakinaren gainean jartzeko, eta, hala dagokionean, aurreikusten diren esku-hartzeei egokitzeko.

Beren-beregi prestatutako galdetegien (paperean edo elektronikoak), lan-saioen, webguneetako espazio irekien eta abarren bidez parte-hartzaileek egiten dituzten balorazioak oso in put baliotsuak dira, prozesuaren garapena egokitzeko.

Aurrez aurreko saioetan, galdetegiak paperean dira gehien erabiltzen direnak; parte-hartzea edo zati bat IKTen bidez egiten denean, ordea, onlineko galdetegiak dira erabilienak (edo gune irekiak esperientziak baloratzeko). Parte hartzeko prozesu horien plangintza, hedapena edo emaitzak baloratzeko beren-beregi garatutako lan-talderik ez dago; hala ere, prozesu batzuetan interesgarria izan daiteke bide hori.

Ebaluazioa egiteko gai ohikoenak aurkezten ditugu hemen, bai galdetegi moduan, bai elkarrizketa/lan-taldeen gidoi gisa, bi arlotan bananduta: bata, plangintza eta hedapena, eta bestea, emaitzak eta eraginak. Prozesuaren diseinuari eta garapenari buruzko gaiak bereizi daitezke (checklistak sartzean bezalaxe); dena den, ohikoena izaten da aldi berean egitea, parte-hartze prozesuak garatzen diren bitartean edo garatu ondoren.

Galdetegiak zehaztasun gehiagorekin eta erantzun itxiekin egin daitezke (galderen gaiak: espazio fisikoak, denbora-tarteak, materialak, ekarpenen dinamizazioa, irisgarritasuna...), eta horrela, estatistikako analisiak errazago egiten dira; hala ere, zenbaitetan formula irekiagoak aukeratzen dira, prozesuaren alde negatiboetan eta positiboetan sakontzeko (“prozesuaren onena eta txarrena” eta horrelako gaiak sartuta).

Page 43: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

43

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

PARTE HARTZAILEEI GALDETZEKO OINARRIZKO GAIAK, PROZESUAREN PLANGINTZA ETA HEDAPENA BALORATZEKO Hurrengo tauletan jasotzen da parte-hartze prozesu gehienetan interesgarria izango den oinarrizko informazioa. Idazketa erraza aukeratu da, baina idazketa eta balorazio-eskala, noski, kasu bakoitzari egokitu beharko zaizkio.

PARTE HARTZAILEEN BALORAZIOA Ona Ertaina Txarra Oharrak

Prozesuari eta prozesuan parte hartzeko aukerei buruzko informazioa.

Parte hartzeko bideak.

Epeak (esku-hartzeen ezagutza eta garapena)

Parte hartzeko emandako informazioa (pate-hartzearen helburuak eta mugak argi egotea...)

Parte hartzeko espazioak (irisgarritasuna, antolaketa…)

Prozesuetan erabilitako metodologia

Prozesuari ekarpenak egiteko aukerak eta egindako ekarpenen trata-mendua

Prozesuaren erabilgarritasuna

Prozesuarekin asebetetze orokorra

BESTE ALDERDI BATZUK…………………………………………

OHARRA

1. Ahal den guztietan informazioa sexuaren arabera bereiztuta jasoko da eta generoko adierazleak diseinatuko dira.

Page 44: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

44

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

PARTE HARTZAILEEI GALDETZEKO OINARRIZKO GAIAK, EMAITZAK BALORATZEKO

Hurrengo tauletan jasotzen da parte-hartze prozesu gehienetan interesgarria izango den oinarrizko informazioa. Berriz esan behar da edukiak egokitu beharko direla prozesu bakoitzean, eta talde generiko bakoitzean segmentuak bereizi daitezkeela.

ERAGINAK ERAKUNDE SUSTATZAILEAN Hobetu da Berdin dago

Okerrago dago Oharrak

Talde sustatzailearen barne-harremanak

Erakundearen barruko harremanak

Erakundeen arteko harremanak

Harremanak agente laguntzaileekin

Harremanak zerbitzuen erabiltzaileekin

Harremanak beste agente batzuekin/herritarrekin

Taldean parte-hartzearen xedeari buruzko ezagutza eta esperient-zia

Taldean parte-hartze prozesuei buruzko ezagutza eta esperientzia

Eraginak aldi berean garatutako beste funtzio/jarduera batzuetan

Parte-hartzeak xedean dituen eraginen balorazioa

BESTE GAI BATZUK…………………………………………

Page 45: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

45

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

ERAGINAK AGENTE LAGUNTZAILEENGAN Hobetu da Berdin dago

Okerrago dago Oharrak

Harremanak talde sustatzailearekin

Harremanak erakundeetako beste agente batzuekin

Harremanak beste agente laguntzaile batzuekin

Harremanak zerbitzuen erabiltzaileekin.

Harremanak herritarrekin.

Parte-hartzearen xedeari buruzko ezagutza eta esperientzia

Eraginak aldi berean garatutako beste funtzio/jarduera batzuetan

Parte-hartzeak “xedea”n dituen eraginen balorazioa

BESTE GAI BATZUK…………………………………………

ERAGINAK PARTE-HARTZAILEENGAN Hobetu da Berdin dago

Okerrago dago Oharrak

Harremanak talde sustatzailearekin/erakunde sustatzaileekin

Parte-hartzearen xedeari buruzko ezagutza eta esperientzia

Parte-hartzeak xedean dituen eraginen balorazioa

BESTE GAI BATZUK…………………………………………

Page 46: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

46

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

4.3.4. Beste ikuspegi garrantzitsu batzuk ebaluazioan

Prozesuaren talde sustatzailea/kudeatzailea eta parte hartu duten erakunde eta pertsona guztiak sartzeaz gain, interesgarria da (bideragarria bada) prozesuan parte hartu ez dutenen ikuspegia ere sartzea, batetik, plangintza barruan ez zeudelako eta, bestetik, gonbidatuta egon arren ez zutelako parte hartu.

Alderdi hori aztertzen bada, hurrengo prozesuak hobetu ahal izango dira, ikuspegi operatibo batetik (parte-hartzerik eza prozesuaren plangintza edo antolaketaren inguruko arrazoiengatik…) eta ikuspegi estrategiko batetik. Kasu batzuetan ikusi da parte-hartzeari buruzko informazioa ez zaiela bere jasotzaileei heldu (edo informazioak ez du haien arreta bereganatu); beste batzuetan ez da heldu denbora faltagatik, edo sustatu duen administrazioa edo parte-hartzearen xedea gaitzesten delako...

Ikuspegi hori jasotzea interes handikoa bada ere, konplexuagoa da irismena zehaztea, agente asko eta asko barne hartzen dituelako eta eskuratzea zaila izan daitekeelako.

Interesgarria izan daiteke, halaber, pertsona edo erakunde aditu edo espezializatuen laguntza edukitzea parte-hartze prozesua ebaluatzeko. Plangintza edo hedapena baloratzeko, parte-hartzearen arloko trebetasuna beharko da (parte-hartzaileen hautaketa eta sarbidea alderatzeko, erabilitako metodologiak alderatzeko…). Parte-hartzearen emaitzak baliozkotzeko (parte-hartzearen xedean lortu diren aldaketak) garrantzi handikoa da arlo espezifikoetako adituak egotea.

4.3.5. Ebaluazioaren emaitzen analisia: sistematizazioaren garrantzia

Parte-hartze prozesuek garatzen dituzten antolakundeetan ezagutzak eta esperientziak sortzen dituzte eta, horrela, prozesuak hobetzen doaz eta sustatzaileentzako gai garrantzitsuenetan zentratzen dira. Era berean, ebaluazioak sistematikoki sartzeak esperientzia-multzo bat sortzen du ebaluazioak hobetu eta zehazteko.

Ezin da ahaztu ebaluatzea iritzia edo balorazioa ematea dela (irizpide zorrotzekin bat eta metodologia erkatuak erabiliz). Gidan tresnak eta orientazioak aurkeztu dira analisirako oinarrizko informazioa jasotzeko, baina ez da jarraibide zehatzik eman emaitzak ebaluatzeko, iritzi hori testuinguru espezifiko batera eraman beharko delako.

Adibidez, prozesu batean ebaluazioan ikusten bada % 70ek adierazten duela gustura geratu dela, ebaluatzaileak uste izango du irizpide horren balorazioa positiboa izan dela? Edo beharbada oso positiboa?

Page 47: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

47

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Kalifikazioa ezartzeko aukera batzuk daude:

• Aurretiazko helburuak edo balorazio-eskalak zehazten dira (adibidez, hezkuntzako kalifikazioetarako antzeko irizpideak..)

• Badaude lehenagoko emaitzak alderaketak egiteko (adibidez, aurreko prozesu batzuetan erantzun positiboen ehunekoa % 65, % 60 eta % 80 izan zen, hurrenez hurren) Gidan dauden tresnen antzeko beste batzuek (chek listak, inkestak…) denboran irauten dutenean, eboluzioaren ikuspegi bat eta erreferentziako parametroak eskaini ahal dituzte geroagoko ebaluazioetarako

• Kalifikazioa iritzia ematen duenaren irizpidearen pean dago

Aurkeztutako kasuan, garrantzi txikiko gai bat ager daiteke; izan ere, ebaluazioaren emaitzak eskuratzen dituenak bere irizpideak aplikatu ditzake, erraz-erraz, baina balorazioa zailagoa da gai kualitatiboei ekiten zaienean. Adibidez, parte-hartze prozesuak lurraldeko beste prozesu batzuekin sinergiak lortu dituen ala ez baloratzean, zein irizpide bete behar dira ebaluazioan balorazio positiboa edo oso positiboa izateko? Nahikoa da uneren batean sinergia horiek erabili direlako aztarnak aurkeztea? Zehaztuko dira agente/erakunde ereduen zerrendak sinergiak egoteko aukerak erkatzeko prozesuaren aurretik?

Erantzuna, neurri handi batean, garatu den parte-hartze prozesu motaren araberakoa izango da, baina gai hauetan guztietan, informazioaren erregistroak eta sistematizazioak gero eta oinarri sendoagoak eskainiko dituzte ebaluazioetan aurrera egiteko.

Page 48: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

48

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

5. EBALUAZIOA GARATZEKO ETORKIZUNEAN EGON DAITEZKEEN EGOERAK 5.1. PARTE-HARTZE PROZESUEN EBALUAZIOA ETA BERRIKUNTZA SOZIALAREN EBALUAZIOAREKIN EDUKI DEZAKEEN LOTURA

Herritarren partaidetza balio publiko partekatua kudeatzeko eta sortzeko prozesuetan sartzeak berrikuntza sozialeko osagai bat dauka, eta haren sakontasuna kasuaren araberakoa da. Hain zuzen ere, berrikuntza soziala oso lotuta dago partaidetza-prozesuekin, baina beste prozesu batzuekin ere gertatzen da hori.

Ikuspuntu desberdinak daude berrikuntza sozialaren ebaluazioan. Ikuspegi horietako batzuen arabera, ebaluazioak “eraikitzen ari diren” ikerketak dira, eta ebaluatzen duten berrikuntza sozialeko garapenak paraleloan jarraitzen dituzte, metodologiak eta tresnak etengabe egokituz, ebaluatzaileen trebetasunean eta prozesua garatzen dutenekiko konplizitatean eta etengabeko kontaktuan oinarrituta. Agerian dago era horretako metodologia bat ezin daitekeela orokortu, ezta eredu gisa erabili ere, bere ezaugarri generikoenetan izan ezik.

Hala eta guztiz ere, gida honetako ikuspegi erabat praktikotik ere, NESTAk garatutako metodologia erabil daiteke parte-hartze prozesuen ebaluazioa erlazionatzeko administrazio publikoetako berrikuntza sozialeko adierazleekin. Metodologia hori parte-hartze prozesuetan erraz identifikatzen diren arloetarako mugatuta dago, esaterako, Lidergoa eta kultura (azpikategoria hauetan: arriskua bere gain hartzea eta ikaskuntzak eta langileen nahiz zerbitzuen erabiltzaileen ikuspegiak antzemateko gaitasuna) eta beste batzuk.

Adierazle horiek lortzeko, lehen identifikatu diren tresnen antzekoak erabil litezke, galdetegian beste galdera osagarri batzuk sartuta, esaterako, parte-hartze prozesuak lankidetzaren inguruko jarreretan dituen eraginei buruzkoak; bestela, prozesu bereziak diseinatu litezke eragin horiek neurtzen saiatzeko.

Page 49: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

49

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Nolanahi ere, parte-hartze prozesuak administrazio publikoen berrikuntza sozialaren neurketari egin ahal dion ekarpena sar liteke planteamendu integral baten barruan, hain zuzen ere, berrikuntza sozialeko adierazleak zehazteko planteamendu batean. Puntu honetan nabarmendu nahi da parte-hartze prozesuek duten ahalmena, administrazio publikoen gobernamendua hobetzeko eta denboran gero eta hurbilago dauden berrikuntza eta aldaketetarako joerekin lerrokatzeko.

5.2. EBALUAZIOA GOBERNU ESTRATEGIA BEZALA Gida honetan, adierazi den bezalaxe, prozesu zehatzak ebaluatzeaz gain, administrazio publikoetan parte-hartzea sustatzen lagundu nahi da. Helburu horri begira, irismen desberdinetako ekintzak proposatzen dira:

• Parte-hartzea eta ebaluazioa sustatu duten erakundeentzat, prozesu bakoitzaren ezaugarrien eta emaitzen sistematizazioa eta erregistroa.

• Eusko Jaurlaritzan “batzorde edo talde tekniko aholkularia” ezartzea, ebaluazioak hasi aurretik, egin bitartean eta/edo amaitu ondoren ere nolabaiteko laguntza teknikoa ematen duena; ez da zertan izan ebaluazioetan espezializatua, baina bai behar dela esperientzia ebaluazioetan, ikuspuntu praktiko eta erabakitzaile batetik bere ikuspegia eta aholkularitza eskaintzeko.

• Garatzen diren ebaluazioen tresna eta emaitza nagusiak biltegi batean sartzea, egungo erabiltzaileen eta erabiltzaile izan daitezkeenen eskura. Biltegi horrek autoikaskuntzako prozesuak ahalbidetu ahal ditu, eta, horrela, gida hau oinarrizko dokumentu bihurtuko da, denboran zehar osatu eta egokituko dena.

Partekatzeko eta ikasteko espazioen bilaketa horretan, prozesuetan erabilitako metodologia eta garapenei buruzko informazio kualitatiboez gain, Oinarrizko Adierazleen Tresna bat erabil liteke parte-hartze prozesuak ebaluatzeko eta beste ikuspegi eta esku-hartze batzuekin osatuz joan liteke.

Adierazi den bezala, eskalak eta balorazio desberdinak daude prozesu bakoitzaren helburuen eta irismenaren arabera; hala ere, hasierako ariketa gisa, oinarrizko adierazleak proposatzen dira, hain zuzen ere, 4.2.3 puntuaren barruko gaietan erantzun guztien artean erantzun positiboen portzentajearen erabilera segmentu hauetarako: parte-hartzaileak, talde sustatzailea eta agente laguntzaileak.

Dena den, erabilitako formula edozein izanik ere (biltegia on line, lan-taldeak...) parte-hartze prozesuen ebaluazioa sustatzeko helburu nagusia IKASTEA ETA HOBETZEA izan behar da.

Page 50: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

50

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

Proposatutako ebaluazio mota

Prozesuaren ebaluazio integrala, une desberdinetan egitekoa.

Sustatzaile eta parte-hartzaileen balorazioetan, batez ere, oinarritutako ebaluazioa, prozesua nola betetzen ari den informatzeko sistema baten laguntzarekin.

Ebaluazioko erreferentzia metodologikoak

Hona hemen ohiko erreferentzia batzuk proiektu eta politika publi-koen ebaluazioetan:

https://euskadi.eus/r01g05-contcoor/es/contenidos/informacion/v2_coordinacion/es_evaluaci/adjuntos/guia_evaluacion_gv_pip.pdf

http://www.ivalua.cat/generic/static.aspx?id=816

http://ec.europa.eu/regional_policy/sources/docgener/evaluation/guide/evaluation_sourcebook.pdf

http:/ /www.aeval.es/comun/pdf/evaluaciones/Fundamentos_de_evaluacion.pdf

http://economia.gencat.cat/web/.content/documents/articles/arxius/doc_22376634_1.pdf

MATERIAL LAGUNGARRIAK EBALUAZIOA GARATZEKO

Ebaluazioen oinarrizko terminologiaEBALUAZIOA ETA JARRAIPENAJarraipena: ekintza baten garapenari buruzko informazioa bildu eta aztertzea, ekintza garatzen ari den bitartean. Kontrol-/monitore-izaera du, aurreikusitako urratsak betetzen ari diren eta aurreikusitako moduan egiten ari den jakiteko.

Ebaluazioarekin batera balorazioko iritzi bat doa, eta ebaluazioaren alde handi batek ekintzaren bidez lortutako helburuei ekiten die.

DIMENTSIOADimentsioak ebaluazioaren xedea osatzen duten alderdiak dira. Gida honetan hiru dimentsio sartzen dira: DISEINUA; PROZESUAK/SISTEMAK eta BALIABIDEAK; EMAITZAK (NORAINO BETE DEN ETA ERAGINAK)

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK“Irizpidea subjektu edo objektu baten ezaugarri bat da, eta haren arabera iritzi bat ematen dugu”. (G. De Landsheere).

Gida honetan sartutako irizpideak: egokitasuna, koherentzia, bideragarritasuna, kalitatea (diseinua eta burutzapena), betetze-maila, eraginkortasuna eta eragina.

ADIERAZLEAKPrograma, proiektu edo jarduera bat garatzean benetan lortutako emaitzak neurtu edo alderatzeko erabiltzen da. Aldagai bi alderatu eta horren emaitza kuantitatiboa.

Page 51: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

51

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

OINARRIZKO ADIERAZLEEN TRESNA (aurretiazko proposamena)

PLANGINTZARI ETA HEDAPENARI BURUZKO OINARRIZKO ADIERAZLEAK (PARTE HARTZAILEEN ASEBETETZEA)

Parte-hartzaileen asebetetzea Adierazleen definizio potentzialak1

Prozesuari buruzko informazioaren egokitasuna eta prozesuan parte hartzeko aukerak

Parte-hartzaile guztien artean, prozesuan parte hartzeko eman zaien informazioaren balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa.

Parte hartzeko bideen egokitasuna (mota bakoitzaren arabera, on line, aurrez aurrekoa...)

Parte-hartzaile guztien artean, parte hartzeko bideen balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa.

Epeen egokitasuna (parte-hartzearen aurretik eta bitartean)Parte-hartzaile guztien artean, parte hartzeko epeen balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa (parte hartzeko eta prozesua egin bitartean)

Informazioaren egokitasuna parte-hartzeko prozesurako (hel-buruak, mugak….)

Parte-hartzaile guztien artean, parte hartzeko eduki duten informazioaren balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa.

Parte hartzeko espazioen egokitasuna (irisgarritasuna, antolaketa)

Parte-hartzaile guztien artean, parte hartzeko espazioen (irisgarritasuna, antolaketa...) balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa.

Parte hartzeko metodologien egokitasuna Parte-hartzaile guztien artean, parte hartzeko metodologien balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa

Ekarpenak egiteko aukeren eta ekarpenen tratamenduaren egokitasuna

Parte-hartzaile guztien artean, parte hartzeko aukeren eta ekarpenen tratamenduaren balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa

Prozesuaren erabilgarritasunaParte-hartzaile guztien artean, prozesuaren erabilgarritasunaren balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa

Prozesuarekin asebetetze orokorra Parte-hartzaile guztien artean, oro har, prozesuaren balorazio positiboa egiten duten parte-hartzaileen ehunekoa

1. Sexu eta beste alldagaien arabera bereiztuta.

Page 52: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

52

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

ERAGINAREN OINARRIZKO ADIERAZLEAK

Eraginak erakunde sustatzailean Adierazleen definizio potentzialak

Talde sustatzailearen barruko harremanak hobetzea

Taldeko pertsona guztien artean, barne-harremanetan prozesuak izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)Barne-harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua1 (balorazioa globala bada)

Erakunde barneko harremanak hobetzea

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak erakunde barneko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)Erakundearen barne-harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Erakundeen arteko harremanak hobetzea

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak beste erakunde batzuekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)Erakundeen arteko harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Agente laguntzaileekiko harremanak hobetzea

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak agente laguntzaileekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)Agente laguntzaileekiko harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanak hobetzea

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)Zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Harremanak beste agente batzuekin/herritarrekin

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak beste agente batzuekiko/herritarrekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)Harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Prozesuaren xedearen inguruko ezagutza eta esperientzia

hobetzea taldean

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak beren ezagutzan eta esperientzian izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)Ezagutzaren eta esperientziaren hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Parte hartzeko prozesuen inguruko ezagutza eta

esperientzia hobetzea taldean

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak parte hartzearen inguruko ezagutzan eta esperientzian izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude) Parte hartzearen inguruko ezagutzaren eta esperientziaren hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Eragin positiboak aldi berean garatu diren beste funtzio/

jarduera batzuetan.

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak beste funtzio/jarduera batzuetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)Beste funtzio/jarduera batzuetako eraginak positiboki baloratu diren prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Parte-hartzeak xedean dituen eragin positiboak

Taldeko pertsona guztien artean, prozesuak parte-hartzearen “xedea”n –planak, neurriak, arauak, zerbitzuak...– izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude).Parte-hartzearen xedea hobetu dela adierazi den prozesuen kopurua (balorazioa globala bada)

1. “Globala” hitzak esan nahi du talde sustatzaileak (edo agente guztiek) adostutako balorazio bakar bat eman duela (adibidez bilera batean eztabaidatu eta gero). Prozesu batzuk baloratu direnean, balorazio positiboa izan dutenen ehunekoa lortu ahal izango da.

Page 53: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

53

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

ERAGINAREN OINARRIZKO ADIERAZLEAK

Eraginak agente laguntzaileengan Adierazleen definizio potentzialak

Talde sustatzailearekiko harremanak hobetzea

Agente laguntzaile guztien artean, prozesuak talde sustatzailearekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten duten agenteen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)- Talde sustatzailearekiko harremanak hobetu direla adierazi den prozesuen kopurua (balorazioa globala bada)

Erakundeetako beste agente batzuekiko harremanak

hobetzea

Agente laguntzaile guztien artean, prozesuak erakundeetako beste agente batzuekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten duten agenteen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)- Zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Beste agente laguntzaile batzuekiko harremanak

hobetzea

Agente laguntzaile guztien artean, prozesuak beste agente laguntzaile batzuekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten duten agenteen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)- Zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanak hobetzea

Agente laguntzaile guztien artean, prozesuak beste agente laguntzaile batzuekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten duten agenteen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)- Zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Herritarrekiko harremanak hobetzea

Agente laguntzaile guztien artean, prozesuak herritarrekiko harremanetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egiten duten agenteen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)- Zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesu-kopurua (balorazioa globala bada)

Parte hartzearen xedeari buruzko ezagutza eta esperientzia hobetzea

Agente laguntzaile guztien artean, parte hartzearen xedeari buruzko ezagutza eta esperientzia hobetu dela uste duten agenteen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)- Ezagutza/esperientzia horren hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesuen kopurua (balorazioa globala bada)

Aldi berean garatutako beste funtzio/jarduera batzuk

hobetzea

Agente laguntzaile guztien artean, prozesuak beste funtzio/jarduera batzuetan izan duen eraginaren balorazio positiboa egin duten agenteen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)- Funtzio/jarduera horien hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesuen kopurua (balorazioa globala bada)

Parte hartzearen “xedea” hobetzea

Agente laguntzaile guztien artean, prozesuak parte hartzearen xedean izan duen eraginaren balorazio positiboa egin duten agenteen ehunekoa (banakako erantzunak badaude)- Parte-hartzearen xedearen hobekuntza egon delako balorazioa izan duen prozesuen kopurua (balorazioa globala bada)

Page 54: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

54

3. Zer galdetu

5. Estrategia/ ikaskuntza ebaluazioa

1. Parte hartzea

moda edo tresna

2. Gida

laburra

4. Ereduaren edukiak

Eranskinak

ERAGINAREN OINARRIZKO ADIERAZLEAK

Eraginak prozesuaren parte-hartzaileengan Adierazleen definizio potentzialak

Harremanak talde sustatzailearekin/erakunde

sustatzaileekinParte-hartzaile guztien artean, talde/erakunde sustatzailearekin zituen harremanak hobetu direla uste dutenen ehunekoa.

Parte-hartzearen xedeari buruzko ezagutza eta

esperientzia Parte-hartzaile guztien artean, parte hartzearen xedeari buruzko ezagutza eta esperientzia hobetu direla uste dutenen ehunekoa.

Parte-hartzeak xedean dituen eraginen balorazioa

Parte-hartzaile guztien artean, prozesuak xedean izan duen eraginaren balorazio positiboa egin dutenen ehunekoa (banakako erantzunak badaude).

Page 55: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

EUSKO JAURLARITZA. HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILAPROIEKTUA: Euskadikodemokraziarietaherritarrenparte-hartzeariburuzkoLiburuZuria(Abendua2014)

ARGITALPENA:Administrazio Publikoetan parte-hartzeko prozesuak ebaluatzeko eredua Bidaia laguntzeko nabigatzaile bat. Bidaitik ikasteko gailu bat

LAN TALDEA:• HerritarrakHartzekoetaAdministrazioaBerritzekoetaHobetzekoZuzendaritza > Javier Bikandi. Zuzendaria > Koldobike Uriarte. Proiektuen arduraduna

• Innobasque-BerrikuntzarenEuskalAgentzia > Gotzon Bernaola. Berrikuntza Sozialeko Programen Zuzendaria > Goizalde Atxutegi. Berrikuntza Sozialeko Proiektu-buru

• Kanpokokolaboratzaileak: > Isabel Arrillaga. Cidec-eko Zuzendaria. Berrikuntza eta Garapen Soziala Zuzendaria > Manu Olano. Proiektuen Arduraduna Ikerpartners > Ainhoa C. Irastorza. Disenua eta maketazioa. Ikerpartners

• Barnekokolaboratzaileak: > Natividad Niño > Arrate Mendizabal > Mario Yoldi > Elena Sánchez > Marta Rozas > Marta Iturribarria > Koldo Piñeira > Estibaliz Gamboa > Noemi Alangua

Page 56: Administrazio Publikoetan Parte-hartzeko …...Estibaliz Gamboa EMAKUNDE EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana Noemí Alangua 3. Zer galdetu 5. Estrategia/ ikaskuntza

encue

ntro s

obre

derec

hos h

uman

os: c

ompa

rtiend

o el co

nocim

iento

para

la con

viven

cia y

el de

sarrol

lo de

la so

cieda

d