Ae 9

7
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea SOS! Geroz eta haur gehiago ari dira gaixotzen eta ikastolako zakarrontziak gainezka dauzkagu! Zakarrontziak gainezka dauzkagu Txiokako Haur eskolan, baita Iñigo Aritzan ikastolan ere. Mukizapi erabiliez daude gainezka eta ez da gutxiagorako, azken asteetan hainbat gelatan ikasleen erdia baino gehiago gaixo dago eta oraindik batzuk sendatze prozesuan daude, mukiak gora eta behera. Hala ere, ez zait harritzekoa iruditzen, daramagun negu exotiko honekin normala da haurrak gaixotzea, baita helduok ere. Hala ere, honen harira eta irakasle batekin izandako hizketa batek gidatuta mahai gainean honakoa jarri nahiko nuke: Zein da gurasoek zein irakasleek adin txikiko haurrak gaixotzean hartu beharreko neurria? Zer egin haurra ondoezik dagoela dioenean? Jarabea eman eta eskolara bidali? Medikura eraman eta etxean geldiarazi sendatu arte? Nola ekidin nire semeak gainontzeko ikaskideei gaixotasuna kutsatzea? Lehenik eta behin, jar gaitezen Haur Hezkuntzako testuinguruan: Umeak, haur eskoletra joaten hasten direnean, harreman handiagoak eta estuagoak izaten hasten dira eta adin honetan duten inmunitatearen garapen eskasagatik gaixotasun kutsagarriak harrapatzeko arriskua handitu egiten da. Ildo honetatik, haur eskola guztietan higieneari berebiziko garrantzia ematen diote baina… ikasleetakoren bat gaixo jarriz gero eta behar bezalako neurriak ez badira hartzen epidemia hutsa bihur daiteke hasieran ikasle bakarrak zuen gaixotasuna. Irakasleak beraz, gaixotasunak ez kutsatzeko prebentzio neurri gordinak hartzera behartuak ikusten dira

Transcript of Ae 9

Page 1: Ae 9

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea

SOS! Geroz eta haur gehiago ari dira gaixotzen

eta ikastolako zakarrontziak gainezka

dauzkagu!

Zakarrontziak gainezka dauzkagu Txiokako Haur eskolan, baita

Iñigo Aritzan ikastolan ere. Mukizapi erabiliez daude gainezka eta ez

da gutxiagorako, azken asteetan hainbat gelatan ikasleen erdia baino

gehiago gaixo dago eta oraindik batzuk sendatze prozesuan daude,

mukiak gora eta behera. Hala ere, ez zait harritzekoa iruditzen,

daramagun negu exotiko honekin normala da haurrak gaixotzea, baita

helduok ere. Hala ere, honen harira eta irakasle batekin izandako

hizketa batek gidatuta mahai gainean honakoa jarri nahiko nuke:

Zein da gurasoek zein irakasleek adin txikiko haurrak

gaixotzean hartu beharreko neurria? Zer egin haurra ondoezik dagoela

dioenean? Jarabea eman eta eskolara bidali? Medikura eraman eta

etxean geldiarazi sendatu arte? Nola ekidin nire semeak gainontzeko

ikaskideei gaixotasuna kutsatzea?

Lehenik eta behin, jar gaitezen Haur Hezkuntzako

testuinguruan: Umeak, haur eskoletra joaten hasten direnean,

harreman handiagoak eta estuagoak izaten hasten dira eta adin

honetan duten inmunitatearen garapen eskasagatik gaixotasun

kutsagarriak harrapatzeko arriskua handitu egiten da. Ildo honetatik,

haur eskola guztietan higieneari berebiziko garrantzia ematen diote

baina… ikasleetakoren bat gaixo jarriz gero eta behar bezalako

neurriak ez badira hartzen epidemia hutsa bihur daiteke hasieran

ikasle bakarrak zuen gaixotasuna. Irakasleak beraz, gaixotasunak ez

kutsatzeko prebentzio neurri gordinak hartzera behartuak ikusten dira

Page 2: Ae 9

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea

eta honen harira gida hau guztiz baliagarria suerta dakioke bai

irakasleoi baina baita gurasooi ere:

Haur Eskoletan gaixotasun kutsakorrak ekidin eta kontrolatzeko gida:

http://www.educacion.hezkuntza.net/c/document_library/get_file?uuid

=edf63798-ac2c-4937-af03-d7ba7d5fead7&groupId=2201484

Honi begirada bat botaz gero ohartuko gara batzuetan

ezinezkoa dela prebentziozko jarraibide guztiak egokitasunez

gauzatzea. Esaterako, gidak zera dio: “Haurrak ezin dira jostailu

berarekin jolastu. Haurrek ahoan erabiltzen dituzten jostailuak garbitu

eta desinfektatu egin behar dira, beste haur batek erabili baino lehen.

Garbitu eta desinfektatu ezin diren jostailuak ez dira egokiak haur-

eskola baterako.”

Mesedez! Zenbatetan ikusi ditugu haurrak jostailu berdinarekin

jolasean? Batzuetan irakasleok ezin gara guztira egon, 25 ikasle han

hemenka dabiltza eta bi begi baino ez ditugu! Ekidiezina izaten da

beraz ikasleek elkarri hainbat gaixotasun kutsatzea. Hala ere, behin

ikasleren bat gaixo dagoela jakinez gero zeintzuk dira gurasoei eman

beharreko jarraibideak? Ba noski, hartutako gaixotasunaren arabera

esku-hartze bat edo beste eramango da aurrera eta zentzu honetan

oso garrantzitsua da gaixotasunak ezagutu eta kutsagarriak direnen

artean kasuan kasuko gomendioei jaramon egitea:

Page 3: Ae 9

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea

Gipuzkoako Osasun Publikoak agitaraturiko gomendioak

ikastetxeetan ohikoak diren gaixotasunen inguruko prebentzioak dira

eta ohartuko gara gorako edo beherakoek 48h-ko eskola bazterketa

eskatzen dutela edota gripeak sendatu arterikoa. Hala ere, askotan

gauzak ez dira hain errazak. Gurasoek jakin badakite haurrak gaixo

daudela, (gripearekin, katarroarekin, beherakoarekin edo dena

delakoarekin!) baina askok eskolara eramateko beharrean aurkitzen

dira.

Irakasle harekin komentatutakoaren arabera, guraso askok ez

daukate haurrak norekin utzi eta medikura eraman, antibiotiko edo

jaraberen bat errezetatu eta ikastetxera bidaltzen dituzte bueltan.

Sendatu gabe ikasle asko eskolara joaten dira eta ondorioz oso erraza

izaten da kutsatzea. Egia esan, aste hauetan PT gelan zein

Logopedian hainbat ikaslek huts egin dute eta bueltan zer moduz

dauden galdetu eta oraindik gaixo daudela diote baina jarabea goizean

hartu dutela.

Antza guraso askori gelditzen zaien irtenbide bakarra da.

Gurasoek ikasleak ikastolara eraman aurretik jarabea eman eta arropaz

beterik klasera eramatea. Egia esan ez da batere egoera erraza baina

uste dut gurasoek ez dakitela benetan zer suposa dezakeen euren

haurrak ikastolara gaixo eramatea! Ziur nago senideren bat

libre egongo dela bi goizetan haurra zaintzeko...

Komun komunak aniztasun sexualean

hezteko pausoetako bat

Page 4: Ae 9

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea

Komunak, bainugela, pixalekua, konketa, WC edo toiletak …

nahi duzun moduan deitu baina jakin ezazuela gune hauek, etxetik

kanpo (gune publikoan), gure beharrak astetzeko espazio izateaz gain

genero eta sexu aniztasunari dagokionean berebiziko papera ere

badutela.

Izan ere, etxetik kanpo gure beharrak (pixa eta kaka)

astetzea behar dugunean, komunera jo eta komun ateko marrazkiek

argi diote: gizona/emakumea, txapela/zapia, gona/galtza, pipa/zapata,

alua/zakila. Gune publikoan beraz, etxean ez bezala, bi ezparru izaten

ditugu non mutilei zutik pixa egitea egokitzen zaien eta neskei,

halabeharrez eserita. Argi dago beraz, gune hauek GENEROAren

eraikuntzan guztiz esanguratsuak direla. Gauzak horrela, sexu eta

genero askapenari ide hemanaz eta hezkidetza sustatuz hainbat leku

publikotan binarismo honekin amaitzeko beharra suertatu da.

Ildo honetatik, gogora datorkit nola aurten, Donostiako

Magisteritza eskolan 2. Mailako ikasleak binarismo honekin apurtzen

saiatu diren, komun-komunak aldarrikatuz. Hala ere, zeraz ohartu

naiz: Fakultatean urteak daramatzagunok, nahiz eta atean genero

beraizketa egiten duen marrazkirik egon, aurretik egon izanak gure

jarduna baldintzatu du eta neskek eskubiko komunetan eta mutilek

ezkerrekoetan sartzen jarraitzen dute. Ordea, fakultatean urte

bakarra daramatzatenek ez dute bereizketa hori egiten.

Gauzak horrela, argi dago, komunetan genero bereizketa

txikitatik ez bada egiten gerora nork bere genero eta sexua

aldarrikatzeko aukera askoz zabalagoa izango dela, behintzat espacio

honetara askatasun osoz, mutila/neska/transe dota dena delakoan

izateko garaian. Ildo honetatik Barkinek zera dio:

“Komuna oso mugatzailea da, eta jende asko ez da eroso

sentitzen. Komunak bereizita, hara doazenek etengabe sailkatu behar

dute beren burua. Hau da, komunetan ere generoa eraiki egiten da.

Hala da komun publikoetan, behinik behin. Izan ere, etxeko

komunetan gizon zein emakumeek erabiltzen dute toki bera. Horren

desberdinak dira gorputzak, ezen tresnek desberdinak izan behar

duten?”

Ameliaren hitzei jarraiki, argi dago komunetan nork bere

sailkapena egin behar izateak ez duela gizate osoa barne hartzen. Non

sartuko da heteroarauak markaturiko emakume itxura duen zakildun

pertsona? Emakumearen marrazkia duen komunean sartuz gero nola

egingo du pixa? Zer gertatuko da mutilen komunean sartzen bada?

Askotan, persona hauek ez dira

Page 5: Ae 9

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea

batere eroso sentitzen, gainontzekoek arraro/ezberdin gisa begiratzen

diete eta dena ateak markaturiko mutil/neska binomio

nazkagarriagatik.

Gauzak horrela guztiz garrantzitsua deritzot sexu eta genero

aniztasuna sustatuko duten espazioak sortzea eta publikoak diren

komunak berreraikitzea. Eskola askotan ere oraindik binomismo

honekin ez da amaitu baina zorionez, Iñigo Aritza ikastolan behintzat

halako hausnarketa burutua dute eta KOMUNA bakarra eta

denontzakoa da argazkian ageri bezala. Hala eta guztiz ere, jakin

badakit bereizketa hau oraindik ikastetxe askotan ematen dela eta

ildo honetatik guztiz interesgarria iruditu zait Mondragon

Unibertsitateak egindako hausnarketaren harira, komun berrien

diseinua eraikitzeko irizpideak:

1. Haur Hezkuntzako etapan irakasleek ume guztiei irakatsiko

diete eserita pixa egiten. Familiekin partekatuko da irizpide

hori (familia batzuek etxean beste modu batean jokatuko

dutela jakinda ere).

2. Umeak ez du bere burua sailkatu behar komuna

erabiltzerakoan. Beraz, ez du balioespenik jasoko eta inork ez

du handik kanporatuko toki hori ez dagokiola

kontsideratzeagatik.

3. Esan bezala, neskez gain, mutilak ere eseri ahal izango dira

pixa egiteko. Komun horien estalkiak zutik egiten duten

mutilek ez zikintzea ere kontuan hartzekoa da.

4. Zutik egiteko aukera ere egongo da, beraz, eserita egin

nahi ez dutenentzat.

5. Lehen hezkuntzan erabiltzaileak intimitatean aritu ahal

izango dira (kaka zein pixa, zutik zein eserita, generoa

edozein izanik ere).

6. Komun aretoa toki segurua izango da. Jakina denez,

ikasleen arteko erasoak esparru horretan gertatzen dira maiz

(generoko erasoak, bullying homofobikoak eta mota guztietako

erasoak…); diseinuak horrelakorik ez gertatzea erraztuko du.

Hauxe adibide bat baino ez da, ziur asko diseinu honi hainbat

buelta eman dakizkioke eta tokian tokiko errealitatera egokituriko

proposamenak egin baina tira, argi dagoena da gneroa sozialki

eraikitzen dela eta honetan hezitzaileok guztziz eredugarriak izan

daitezke gizarte heteropatriarkatu honekin amaitzeko pausoak

ematen.

Page 6: Ae 9

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea

Gazteen artean beharra identifikatzetik

ahalegina egitera

Asteburu honetan Euskal Herrian Euskaraz eta Sakanako

mankomunitateek Hizkuntza Aktibismo Tailerra antolatu dute

Altsasun eta honen kartelean ageri bezala tailer hau honako perfileko

pertsonei dago zuzenduta: “ Euskaraz bizi nahi, eta ahalegina egiten

dugun herritarroi”

Esango duzue, zer zerikusteko du honek hezkuntza

komunitatearekin eta praktikaldia burutzen ari naizen ikastolarekin?

Ba uste baino gehiago.

Kontua da, Altsasuko herria Euskal Herriko gune euskaldunean

kokaturik dagoen arren, franquismo garaian euskarak pairatutako

zapalkuntza bortitzak eta ondoren eraikitako trenbidearen harira

etorritako atzerritarrek (argi gera dadila ez nagoela honen aurka bai

ordea, hauetako askok hartutako jarrerarekin non euren ikasleak

erdara hutsean matrikulatzeko hautua egin duten euskarari

ofizialtasunaren garrantzia kenduz) herri euskalduna zen hau guztiz

erdaldundu zutela. Honen harira eta geroztik, Altsasun euskara

bultzatu eta sustatzeko ahaleginaren aintzindari Iñigo Aritza ikastola

izan da eta aurrera pauso nabarmenak eman diren arren, egun, geroz

eta gazte gehiagok eskolaz kanpoko testuinguruan erdara hutsa

erabiltzen dute.

Honen aurrean eta honek suposatu dezakeen atzera pauso

bortitza kontutan izanik, aurten, ikastola eta instututuko gazteria

problematika honen garrantziaz ohartu da eta honi buelta emateko

ahalegina erakutsi diote herriari. Ildo honetatik, gazteriak pasaden

hilabetean gazte problematika honen ingurna hausnartzeko batzar

irekia egin zuen eta bertan proposamen ezberdinak azaldu ziren

altsasuarrok euskaraz hitz egitera motibatzeko. Zorionek nik ere

bilkura honetan parte hartzeko aukera izan nuen eta egia esan asko

poztu ninduen ikastolako ikasle

Page 7: Ae 9

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea

andana (14-17 urte) bertan aurkitzeak. Batzarre honen lehen

ebidentzia argazkian ageri den hizkuntza aktibismorako tailerra izan

da.

Izan ere, mahai gainean jarri zen gaietako bat gazteok

euskaraz hitz egiteko baliabideak behar ditugula izan zen eta EHE eta

Mankomunitatera jotzea erabaki zen. Egia esan uste dut nahiz eta

euskalduntze prozesu luze eta konplexua izan daitekeen gazteriaren

artean gai hau mahai gainean jartzeak lehen pauso handi bat eragin

duela. Izan ere, orain arte egin diren euskaldunduntze kanpainak

pertsona helduagoen kontzientzia eta beharretatik etorri dira eta

askotan ez gara Bigarren Hezkuntzako ikasle horiengana iristen.

Amaitzeko eta aste honi amaiera emateko, uste dut asteburu

honetan aurrera eramango den tailerrak baliabide ugari emango

dizkiola “euskaldundutze prozesuetan” esperientziarik ez dugunoi.

Horrela, behin formakuntza izanik gauzak argiago izango ditugu denok,

bai gazte zein heldu eta helburu amankomunek pixkanaka Altsasuko

herria euskalduntzea lortuko dugularen esperantza daukat. Hala ere,

horretarako sentsibilizazioa gakoetako bat dela deritzot, ez duzue

uste?