AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA · 122 1~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA AEK-KO...

3
122 122 1~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA ERRONKAK, ELKARLANEAN E uskararen egoeraren eta dato- zen urteotako erronken inguruan hausnarketa egiten hasten garen bakoit zean, iraganari so paratu beharra dago, ezinbestean. Duela 50-60 urte inguru, eus- karak loraldi ederra ezagutu zuen: euskara batuaren sorrera, lehenengo ikastolak, hel- duen euskaldunt zearen eta alfabetat zearen hastapenak, euskararen eta euskal kulturaren aldeko mugimendu zabala... Ezbairik gabe, herri gogotik abiatutako ekimen loriagarriak. Geroagokoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen sorrera, Euska- raren Legeak eta hizkunt za politikak; baina gertaera horiek ere lagundu dute euskararen zabalkundean. Haatik, Nafarroan eta Iparral- dean bestelako abiadura eta jarrerak ezagutu ditu euskarak administrazioen aldetik: askoz ere apalagoak. Urte hauetan guztietan, denetarik ezagutu dugu gure hizkunt zaren berresku- rapenean: EAEn, aurrerant z; Nafarroan eta Iparraldean, geldiuneak edota at zerakadak... Halaber, denetarik egon da gizarte eragileen eta administrazioen arteko harremanetan: elkarrekin bat zuetan, eta elkarri mokoka zen- baitetan. Ondorioz, normalizazioa noraino irit si den balorat zean, botilaren parabola erabili izan dugu maiz: bat zuetan, erdi beteta ikusi dugu; eta beste bat zuetan, erdi hut sik. Argi dago, ordea, botila betet zen jarraitu beharra dagoela; are gehiago, botila bat baino gehiago dauzkagula betet zeko. Tokiaren ara- bera, ezagut zaren botila betet zeko egin behar dira ahaleginak eta bi; beste zenbaitetan, berriz, erabilerarena da berdindu beharrekoa. Horre- tarako, baina, euskarak iturri askotatik jaso behar du emaria; iturri guztien premia dauka, eta iturri horien sorburuak elikat zeko garatuko diren hizkunt za politiketan daude aurrera begi- rako gakoak. Edonola ere, iturburuak lodiak edo meheak izan daitezke. Lodiek azkarrago beteko dute botila, baina mehe asko mart xan izatea ere oso lagungarria izango da euskara- ren emaria handituz joan dadin. ZEINT ZUK ETA NOLAKOAK DIRA, ORDEA, ITURBURU HORIEK? Hasteko eta behin, lehentasunak ondo finkatu behar dira. Azken aldian, esango nuke erabilera jart zen ari dela erdigunean. Horrek daukan ezinbesteko garrant zia ukatu barik, uste dut ezagut zaren arloa ere sustat zen jarraitu behar dela. Izan ere, azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, Euskal Herriko biztanleen erdiek ez dakite euskaraz: euskal herritar elebakarrak dira, erdaldunak. Hortaz, nahitaezkoa da, gut xieneko komunikazioa ber- mat zeko, euskaraz ez dakienak ikastea, B2

Transcript of AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA · 122 1~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA AEK-KO...

Page 1: AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA · 122 1~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA ERRONKAK, E ELKARLANEAN uskararen egoeraren

122122 1~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA

AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA

MERTXE MUJIKA

ERRONKAK, ELKARLANEANEuskararen egoeraren eta dato-

zen urteotako erronken inguruan hausnarketa egiten hasten garen

bakoit zean, iraganari so paratu beharra dago, ezinbestean. Duela 50-60 urte inguru, eus-karak loraldi ederra ezagutu zuen: euskara batuaren sorrera, lehenengo ikastolak, hel-duen euskaldunt zearen eta alfabetat zearen hastapenak, euskararen eta euskal kulturaren aldeko mugimendu zabala... Ezbairik gabe, herri gogotik abiatutako ekimen loriagarriak.

Geroagokoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen sorrera, Euska-raren Legeak eta hizkunt za politikak; baina gertaera horiek ere lagundu dute euskararen zabalkundean. Haatik, Nafarroan eta Iparral-dean bestelako abiadura eta jarrerak ezagutu ditu euskarak administrazioen aldetik: askoz ere apalagoak.

Urte hauetan guztietan, denetarik ezagutu dugu gure hizkunt zaren berresku-rapenean: EAEn, aurrerant z; Nafarroan eta Iparraldean, geldiuneak edota at zerakadak... Halaber, denetarik egon da gizarte eragileen eta administrazioen arteko harremanetan: elkarrekin bat zuetan, eta elkarri mokoka zen-baitetan. Ondorioz, normalizazioa noraino irit si den balorat zean, botilaren parabola erabili izan dugu maiz: bat zuetan, erdi beteta ikusi dugu; eta beste bat zuetan, erdi hut sik.

Argi dago, ordea, botila betet zen jarraitu beharra dagoela; are gehiago, botila bat baino gehiago dauzkagula betet zeko. Tokiaren ara-bera, ezagut zaren botila betet zeko egin behar

dira ahaleginak eta bi; beste zenbaitetan, berriz, erabilerarena da berdindu beharrekoa. Horre-tarako, baina, euskarak iturri askotatik jaso behar du emaria; iturri guztien premia dauka, eta iturri horien sorburuak elikat zeko garatuko diren hizkunt za politiketan daude aurrera begi-rako gakoak. Edonola ere, iturburuak lodiak edo meheak izan daitezke. Lodiek azkarrago beteko dute botila, baina mehe asko mart xan izatea ere oso lagungarria izango da euskara-ren emaria handituz joan dadin.

ZEINT ZUK ETA NOLAKOAK DIRA, ORDEA, ITURBURU HORIEK?

Hasteko eta behin, lehentasunak ondo finkatu behar dira. Azken aldian, esango nuke erabilera jart zen ari dela erdigunean. Horrek daukan ezinbesteko garrant zia ukatu barik, uste dut ezagut zaren arloa ere sustat zen jarraitu behar dela. Izan ere, azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, Euskal Herriko biztanleen erdiek ez dakite euskaraz: euskal herritar elebakarrak dira, erdaldunak. Hortaz, nahitaezkoa da, gut xieneko komunikazioa ber-mat zeko, euskaraz ez dakienak ikastea, B2

Page 2: AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA · 122 1~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA ERRONKAK, E ELKARLANEAN uskararen egoeraren

1231232~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA

mailaraino, behint zat. Plana behar da elebakar-tasuna at zean uzteko; alegia, ezagut za uni-bert sala bermat zeko modua aurkitu behar da. Eta, bide horretan, gilt zarria da euskara doan ikasi ahal izatea. Geure berezko hizkunt za izanik, euskara musu-truk ikastea eskubidea da, eta eskubide izan behar du euskal herritar guztient zat. Doakotasuna bermat zea, berriz, administrazioen eginkizuna da.

Alabaina, uste dut okerra dela doako-tasuna lot zea maila jakin bat erdiestearekin batera, bitartekoa dena helburu bihurt zen ari bait zaigu. Ez dezagun inoiz ahant z azken xedea euskara ahoz aho ibilt zea dela; halere, sarritan diru-lagunt zak tartean daudenez, era-bilerak baino azterketa gaindit zeak hart zen du pisurik handiena ikas-prozesuan. Ukaezina da, euskara ikastea dohainik izan dadin, hainbat betebehar eskatu behar zaizkiola ikasleari, baina horiek askotarikoak izan daitezke: asis-tent zia, helburuak eskurat zea, birmatrikula-zioa...

Erabileran jauzi bat egin behar dela ere nabarmen geratu da Soziolinguistika Klusterrak egindako VII. Kale Neurketaren emait zak eza-gutu ostean, tamalgarria izan baita baieztat zea erdara gailent zen hasi dela erabilera handia izan den tokietan ere. Baina zelan eragin era-bileran? Bada, besteak beste, euskaldunon aktibazioa eta ahaldunt zea indartuz, hizkunt za ohiturak astinduz, aukerak sortuz eta eus-kara prestigioz jant ziz. Tokian tokiko hainbat ekimen abiatu dira (Donostiako Egia auzoan, Agurainen, Hernanin, Arrigorriagan...), guztiak helburu bert suarekin: ohiko hizkunt za ohiture-tatik aldendu eta euskararen erabileraren alde-koak izango diren aldaketak eragiteko aukerak bult zat zea. Era berean, Hizkunt za Politikarako Sailburuordet za eta Euskalt zaleen Topagunea elkarrekin egiten ari diren “365 egun euskaraz” egitasmoak aukera ezin hobea ekar dezake erabileran jauzia emateko eta hizkunt za ber-dintasunean sakont zeko, gainont zeko eragile guztiok bertan parte hart zeko bidea ondo lant zen asmat zen badugu.

Alta, erabileraren auzia ezin da ut zi eus-karadunen bizkar soilik. Euskal hiztunok boron-date osoa izan dezakegu euskaraz bizit zeko, baina inguruak ez badigu hautu hori ahalbi-det zen, nekez hit z egingo dugu. Ezintasun hori dela eta, aukerak ugalduko dituzten guneak sortu behar dira eta, arestian esan bezala,

erdaldun elebakarrak euskararen mundura erakarri.

Orobat, gazteen arloa da lehentasunezko beste esparru bat. Neurri handi batean, azken urteotako politikek gazteen esku ut zi dute euskararen berreskurapena, eginkizun horreta-rako nahikoa izango zelakoan haiek hizkunt za ezagut zea. Eta bai, aitortu beharra dago esko-laren lana izugarria izan dela, gazteen eskutik etorri dela aurrerabidea ezagut zari errepa-rat zen badiogu; alabaina, gaitasunari begira, zorit xarrez, gehienek erraztasun handiagoa dute erdaraz mint zat zeko. Ondorioa argia da: erabilera eta gaitasuna, gaitasuna eta erabilera, uztartu beharrekoak dira biak. Horretarako, ikastet xeetako jarduna ukitu akademizistatik urrundu, eta ahozkotasunari eman beharko zaio lehentasuna. Horretaz gain, ikastet xeko lau hormetatik atera behar da euskara, aisialdia euskaratu behar da, eskolaz kanpoko jardue-retan euskara lehenet si behar da, teknologia berrietan, telebistan... espazio eta gune gehie-netan euskarak gaur egun duen tokia baino dezente handiagoa eduki behar du. Eta hori guztia modu erakargarrian da egitekoa. Ez dute balio diskurt so paternalistek; gazteek euskara baliat zeko beharra sentitu behar dute, hizkunt zaren erakargarritasuna ant zeman. Ondorioz, gazteak erakart zeko moldeak aldatu behar dira, ekimen aktiboagoak, alaiagoak eta originalagoak proposatu. Batik bat, beraien nahiak eta beharrak aint zat hartuko dituzten ekimenak dira sustatu beharrekoak.

Asko lagunduko luke erabileran, nola ez, euskarak prestigioa edukit zeak, botila horrek ere ur tanta askoren beharra baitauka. Premiazkoa da euskarari prestigioa emateko estrategiak abiaraztea. Esate baterako, paisaia linguistikoa euskaratu beharko da noizbait. Izan ere, gaur egun, taberna, negozio eta, are okerrago, toki publiko askoren izenak ingele-sez edota euskaraz ez beste hizkunt za batean ematen dira askotan. Behin baino gehiagotan pent satu izan dut zer-nolako ondorioak ate-rako dituzten Euskal Herrira etort zen diren turistek. Gustura galdetuko nieke ea ohartu ote diren, erdaraz harago, euskara ere badela bertoko hizkunt za. Dena dela, bisitat zen gai-tuztenak alde batera ut zita, bertokoont zako aisialdirako ekimenetan edota kultur progra-mazioetan ere handitu egin behar da euskara-ren present zia. Are gehiago, berebiziko arreta jarri behar zaie gazteei begira antolat zen diren

Page 3: AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA · 122 1~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA AEK-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA MERTXE MUJIKA ERRONKAK, E ELKARLANEAN uskararen egoeraren

124 3~3. ERRONKAK, ELKARLANEAN. MERTXE MUJIKA

ekimenei: euskarazko sormenari lehentasuna eman behar zaio eta, ahal izanez gero, gazteak izan daitezela sort zaileak. Horretarako, baina, baliabideak behar dira.

Aldi berean, ezin ahaztu helduok jokat zen dugun zeharkako papera nerabeen eta gazteen portaeran. Izan ere, gure ereduari begirat zen diote neurri handi batean; baina helduon arteko harremanetan, aisialdian... erdara bada nagusi, zein mezu eta adibide zabalt zen ari gat zaizkie gazteei? Euskararena euren ardura baino ez dela? Irudi guztiz okerra, zinez!

Bestalde, edozein hizkunt zaren pres-tigioa sendot zeko garaian, ukaezina da arlo sozioekonomikoaren pisua. Zelako eta zenba-terainoko tokia dauka euskarak gure lanto-kietan? Edota merkatarit za gune handietan? Edota administrazioetan? Ekosistema erdaldun batean, euskarak bere lekua izatea oso zaila da, ezinezkoa ez esatearren. Hortaz, heldu da garaia erakundeek, zent zu zabalenean hartuta, euskaraz benetan funt zionat zeko neurriak har dit zaten.

Gainera, euskara prestigiozko hizkunt za izan dadin, erakundeek badute eskura beste tresna garrant zit su bat: ofizialtasuna. Ofizial-tasunik gabeko hizkunt za bat ez da erabilt zen eremu askotan, administrazioan adibidez, eta horrek ezinbestean dakar prestigio galera. Jakin badakigu ofizialtasunak ez duela berez ezer bermat zen, argi uzten du hori euska-rak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duen egoerak, baina premiazkoa da. Eta eskaera hori aspaldikoa izan arren Euskal Herriko

lurralde guztietan, gaur gaurkoz lort zeko dugu: Ipar Euskal Herrian ia hut setik abiatu beharra dago oraino; Nafarroan, berriz, zonifikazioa da berandu baino lehen gainditu beharreko kontua .

Aurreko lerroetan aipatu ildoak garat zeak hizkunt za politiken berrikuspena egitea dakar, hizkunt za politikak birpent satu egin behar dira. Euskal jendartea nabarmen aldatu da iragan mendeko 60ko hamarkada hartatik. Egungo euskal jendarteak aurre egin behar dio globalizazioari; euskara bestelako kulturen eta hizkunt zen artean bizi da, eta berezkoa duen tokia irabazteko ahaleginak eta bi egin behar ditu. Hala eta guztiz ere, badago modua horretarako: hizkunt za politika integrat zailea da garatu beharrekoa, adminis-trazio sail eta maila guztietan eraginez. Ez dira gut xi gaur egun gure euskaltegietara hurbildu diren etorkinak, badira haient zat beren-beregi prestaturiko programazioak, eta t xalot zekoa da egiten ari diren ahalegina. Hori guztia elkar-lanean eta auzolanean gauzatu beharra dago, egiazko elkarlanean eta auzolanean. Ordua da biribilguneari bueltak emateari uzteko.

Gizarte eta administrazioko eragileok bat egin beharra daukagu, indarrak norabide egokian batu eta bakoit zak hobekien egiten dakiena partekat zeko. Gizarte eragileen eta erakundeen arteko harremanak eta elkarlana nahitaezkoak dira, eta nago bide horretan zant zuak egon badaudelakoan. Ederra izan zen 20. Korrikak Santiago zubian laga zigun argazkia: euskalgint zako ordezkariak eta Eus-kal Herri osoko instituzioetakoak elkarrekin 1198. kilometroan. Fotografia hura ezin da irudi hut sean geratu, ezin dugu “elkarlana” hit za beste barik erre. Zant zu horiek zent zua galdu aurretik, irudiak eta hit zak edukiz eta ekimenez bete behar dira, denbora galdu barik, lehen-bailehen.

Hori guztia euskararen lurralde osoa aint zat hartuta gauzat zen badugu, askoz ere oparoagoa izango da emait za. Oraint xe gaude abagune on baten aurrean: Eusko Jaurlarit zak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Elkargoak duela gut xi sinatu zuten lankidet za hit zar-menak it xaropenez betetako bidea zabalt zen duelakoa daukat. Hortaz, tenorea da, Santiago zubian legez eskuak elkarri emanda, lanean sendo jarraitu eta erabaki aurrerakoiak eta era-ginkorrak hart zeko!

GIZARTE ETA ADMINISTRAZIOKO ERAGILEOK BAT EGIN BEHARRA DAUKAGU, INDARRAK NORABIDE EGOKIAN BATU ETA BAKOIT ZAK HOBEKIEN EGITEN DAKIENA PARTEKAT ZEKO. GIZARTE ERAGILEEN ETA ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANAK ETA ELKARLANA NAHITAEZKOAK DIRA