Agenda Kultura 2015

28
Kultura egunero 2015eko Kultura Programioa www.bilbaokultura.net

description

Egunero-egunero kultura dosi bat. Izan ere, ez baitago urteko egunik Bilboko Udalak kultura jardueraren bat antolatuta ez duenik. Antzerkiz, literaturaz, musikaz, kaleko jaialdiz, erakusketaz… beteriko 365 egun. Bilbotar eta bisitari datozen guztiei kultura gerturatzeko pentsatutako proposamen ugari izango duzu aukeran, direla abangoardiakoenak, direla ikuskizunik tradizionalenak.

Transcript of Agenda Kultura 2015

Page 1: Agenda Kultura 2015

Kultura egunero2015eko Kultura Programazioa

www.bilbaokultura.net

Page 2: Agenda Kultura 2015

www.bilbaokultura.net

BILBAO KULTURA

BILBOKO UDALAK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE BEREN DIRU LAGUNTZA, BABES ETA MOTA GUZTIETAKO LANKIDETZEN BIDEZ PROGRAMAZIO HAU AHALBIDETZEN DUEN HERRI ADMINISTRAZIO ETA ERAKUNDEEI ETA ERAKUNDE PRIBATU ETA HERRITARRENEI.

Datuak xede informatibo eta irabazi-asmorik gabekoetarako sartu ahalko dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak kudeatutako fitxategi batean (Venezuela plaza, 2. 48001 Bilbo). Idatziz baliatu ahal izango dituzu zeure eskubideak sail horren aurrean ezadostasuna agertzeko, datuak ikusi ahal izateko, horietan aldaketak egiteko edo datutegitik kentzeko, baita ezadostasuna agertzeko ere aipatutako xede berberekin eta Legeak baimendutako kasuetan datuak Udalaren enpresa publikoei edo beste erakundeei ematearekin bat ez bazatoz.

KULTURAZ EGUNERO GOZATZEKO PROGRAMAZIOA

Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak aukera eskaintzen dizu urte osoko programazio honen etorkizuneko edizioen berri posta elektronikoaren bidez jasotzeko, eta bai hilero Bilbao Kultura agendaren berri jasotzekoa ere. Bertan, Bilboko kulturako eta aisiako jarduerei buruzko informazio eguneratuena eta zabalena aurkituko duzu.

Agenda formatu digitalean bakarrik jaso nahi baduzu, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat helbide honetara, zure datu pertsonalak idatzita:

[email protected]

Page 3: Agenda Kultura 2015

Egunero-egunero kultura dosi bat. Izan ere, ez baitago urteko egunik Bilboko Udalak kultura jardueraren bat antolatuta ez duenik. Antzerkiz, literaturaz, musikaz, kaleko jaialdiz, erakusketaz… beteriko 365 egun.

Egutegiko orrialde bakoitzean bilbotar eta bisitari datozen guztiei kultura gerturatzeko pentsatutako proposamen ugari izango duzu aukeran, direla abangoardiakoenak, direla ikuskizunik tradizionalenak. Urte osoko programazioa da, orain eskaintzen dizuguna, egunak zure egutegian idatz ditzazun.

Kultura egunero2015eko Kultura Programazioa

Page 4: Agenda Kultura 2015

Bilbo hiri irekia da sorkuntzara eta kultura ekoizpenera bere esparru guztietan, gure hirian kalitateko kultura industriari lagundu eta hori sustatzeko helburuarekin.

Bertako kaleak eta hiri osoan dauden kultura gune desberdinak aproposak dira mota guztietako arte hizkuntzak ikasteko, esperimentatzeko, adierazteko eta irudikatzeko. Era berean, Bilboko Udalak bultzatzen du haurrak eta gazteak kulturara gerturatzea, haiek gozatzeko bereziki antolatutako ikuskizunen bidez. Izan ere, haiek dira gure kulturaren etorkizuna eta geroa.

Bilbo,Sorkuntza egunero

Page 5: Agenda Kultura 2015

Amphytrion Nik neure etxera gonbidatuko zaitut eta zuk zeureraAlhóndigaBilbao

Sorkuntza artistikorako proiektua da, Euskal Herriko lau antzerki eta dantza konpainiek abian jarritakoa –Horman Poster, Olatz de Andrés, Helena Golab eta Ruemaniak–, partekatutako komisariotzan, arteak zuzenean ikusteko programazio egonkorra sustatzeko, artisten mugikortasuna errazteko eta bertako proposamenak nazioarteko bihurtzeko. Hartara, bertako konpainia bakoitzak bere dantza, antzerki eta performance proposamena aurkeztuko du AlhóndigaBilbaon, eta nazioarteko konpainia bati egingo dio gonbita, AlhóndigaBilbaon esku hartzeko. Nazioarteko konpainiak, bestalde, aukera emango die bertako konpainiei, berak hautatutako esparruan aritzeko eta, beraz, nazioartean.

BideOtik Ikus-entzunezko bestelako narratibei arreta jartzenAlhóndigaBilbao

Ikus-entzunezko narratibak adierazpide gisa lantzearen inguruko bideo sorkuntzako urteko zikloa. Helburua du agerian jartzea bertan, estatuan eta nazioarte osoan sortu eta egin diren bideo sorkuntzako lanak eta proiektuak, arte, sorkuntza eta kultura arlotik datozen pertsonek egindakoak. Emanaldiak hilabete bakoitzeko astearte batean egingo dira, eta lan bakoitzeko zuzendariek eta protagonistek parte hartuko dute.

Bilbao Bizkaia Film Commission(BB Film Commission)Bilbo grabazio plato gisa. Bilbao Bizkaia Film Commission Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta xede nagusia du telebistako, publizitateko, zinemako eta abarreko filmaketak ekartzea, aberastasuna sortzen eta ikus-entzunezkoen sektorea hirian sendotzen lagunduko dutenak.

Hiriaren erakargarritasuna, sektoreko enpresei ematen zaien laguntza eta Foru Ogasunak zergen arloan eskaintzen dituen pizgarriak (%30 arintzen dira zergak) dira ekimen honek dituen alderdi erakargarrietako batzuk.

BilbaoEszenaBaliabide Eszenikoen ZentroaTalde hasiberriek edo independenteek gidoi onak dituzte, baina ez dute baliabiderik probasaioak egiteko edo beren lanek argia ikusteko. BilbaoEszena gune irekia da, antzerki sorkuntzara, prestakuntzara eta ekoizpenera irekia. Aholkularitza zerbitzuak, aretoak lagatzekoak, soinu eta argiztatze materiala maileguan uztekoak, talde hasiberriei laguntza ematekoak eta prestakuntza tailerrak eskaintzen ditu.

Udalak antzerkiari ematen dion sostenguak martxoaren 27rako Antzerkiaren Mundu Eguna antolatzean ere badu isla, sektorearekin batera egiten baita.

Bilbao MusikaHiriko edozein txokotan entzun daiteke musika, Musikako Udal Eskolak egiten duen irakaslanari esker. Musika tresnen eta kantuko espezialitateen eskaintza osoa du, eta bai musikarekin eta dantzarekin lotutako prestakuntza jarduera eta ikastaroen egitaraua ere, beren alderdi guztietan: modernoa, tradizionala, folklorikoa, sinfonikoa, polifonikoa... Bere eskaintza osatzeko, entzunaldiak, kontzertuak, dantza saioak, kalejirak, tailerrak, prestakuntza ikastaroak eta uztailean haurrentzako musika udalekuak antolatzen ditu.

Page 6: Agenda Kultura 2015

BilbaoArte FundazioaEkoizpen artistikorako zentroa da, sorkuntzako proiektuak bultzatzea xede duena. Instalazio modernoak ditu: grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, zeramika, argazkigintza, filmaziorako platoa, media lab-a, dokumentazio zentroa, ikus-entzunezkoen proiekzio aretoa eta lanerako tokiak.

Gainera, BilbaoArte Fundazioak hauek sustatzen ditu:

• Proiektu artistikoak garatzeko bekak

• Sendotuta dauden artistek emandako ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak

• Sortzaile gazteen erakusketak eta ateak zabaltzeko jardunaldiak

• Artistak beste arte zentro batzuekin trukatzea

• Proposamen artistikoen erakusketak

• Zinemaren arloko zikloak, aurkezpenak eta topaketak arloko profesionalekin

• Aholkularitza artistikoa erakundeen proiektuak garatzeko

BilboRockGazteentzako kultura eta musika zentro honetan dozenaka jarduera egiten dira hilero. Probasaioak, emanaldiak, musika sorkuntzarako eta esperimentaziorako zentroa, eta gazteentzako intereseko beste jarduera batzuk: zinema, antzerkia, dantza, instalazioak, laborategiak, hitzal-diak, aurkezpenak… Areto balioaniztuna du jarduerak gauzatzeko eta elkargune-rako, Lab aretoa, esperimentaziorako eta prestakuntzarako, eta Entsegu-aretoak, musika taldeek baliatzeko.

Bertako jardueren artean, hauek nabarmendu behar dira:

BArrUtirock:Bertako talde eta bakarlari gazteen kontzertuak.

BilBAo HiriA XXVi. PoP rock lEHiAkEtA:Europako taldeei zuzendua, hiru modalitatetan: pop rocka, metala, eta elektronika eta beste joera batzuk. Apirilean eman behar da izena. Hautatutako taldeek urrian eta azaroan emango dituzte kontzertuak.

MUSik tAldEEn ZErrEndA:Bertako taldeen erregistroa da, haiek egi-ten duten musika hedatzen laguntzeko.

conVErSAcionES con SoStEnido HitZAldi ZikloA:Hileroko topaketa hauetan Euskal Herrian erreferentzia diren musikariek parte hartzen dute, euren esperientzia-ren eta musikari buruz duten ikuspuntua-ren berri emateko.

Kultura TailerrakUrria - Maiatza

Barrutiko Udaltegiak

Zure gaitasun artistikoak garatzeko interesa duzu? kultura tailer hauek toki aproposa eta ezin hobea dira hainbat arlotako trebetasunak sustatzeko, hala nola eskulangintza eta arte aplikatuak, arte plastikoak eta ikus arteak. Udaltegi hauetan egiten dira, urtean zehar: deustu, Arangoiti, San inazio-ibarrekolanda, castaños, Zurbaranbarri, otxarkoaga, Begoña, ibaiondo-Alde Zaharra, San Frantzisko, Zabala, Buia, Abando-Barrainkua, Errekalde, irala, Uretamendi, Basurtu, Zorrotza, olabeaga, Altamira eta Masustegi.

Bilbao Haurrentzako

AntzerkiaIkasturtean zehar

Haurrentzat antolatzen da, oraingo eta etorkizuneko antzertian prestakuntza hartzea ahalbidetzeko.

BilBon ESkolAtik AntZErkirA

Hainbat emanaldi antolatzen dira Campos Elíseos Antzokian, BilboRocken, AlhóndigaBilbaon, eta San

Frantziskoko eta Otxarkoagako udaltegietan egiteko, ikasturtean zehar. Xedea: antzerkia hurbiltzea ikastetxeetako ikasleei.

Mitusu haur eta gazteentzako antzerki aretoarekin elkarlanean antolatzen da.

XX. ESkolA ArtEko AntZErki lEHiAkEtA

Ikusle izatetik protagonista izatera igarotzen dira haurrak Bilboko ikastetxeetako ikasleen antzerki emanaldiak saritzeko lehiaketa honetan.

Amaiera bikain moduan, ekainean, azken emanaldi bat egiten da eta sariak banatzen dira Arriaga Antzokian.

Page 7: Agenda Kultura 2015

Literatura LehiaketakIdazleek beren lana literatur lehiaketetan ezagutarazteko aukera:

GABriEl ArESti XXXii. iPUin lEHiAkEtA

Deialdia, urtarrilaren 15ean. Ja- torrizkoak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 izango da.

MiGUEl dE UnAMUno XVi. SAiAkErA SAriA

Deialdia, otsailaren 16an. Jatorrizkoak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da.

Viii PrEMio dE PoESÍA BlAS dE otEro-VillA dE BilBAo

Deialdia, martxoaren 16an. Jatorrizkoak aurkezteko azken eguna ekainaren 1a izango da.

Artistak EgoitzanVII. deialdia urtarrilean eta egoitzak uztailetik urrira

Arte eszenikoen arloko bekak emateko programa bat da, bertako artistei, eta antzerkiko eta dantzako erakundeei. Hain zuzen, baliabide ekonomikoak, instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa eskaintzen zaizkie, beren proiektua gara dezaten.

V ArteShop BilbaoEkaineko lehen hamabostaldian

Sorkuntza gaitasuna saltokietan sustatzeko, arte adierazpenerako ezohiko gune bat sortuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultateko ikasleek berariaz egindako artelanak dituzte erakusgai hiriko merkataritza saltokiek. Orobat, BilbaoArten egoitza duten artistek beren esku-hartze artistikoak egiten dituzte hiriko toki adierazgarri eta enblematikoetan.

Gabonak ArteEguberrietan

AlhóndigaBilbao

Arte esperimentazio garaikiderako proposamena da, eta bertan haurrak (eta bai familiak ere) ikusle eta sortzaile izango dira aldi berean. Antzerki, arkitektura, narrazio, dantza, musika, irrati eta literaturaren bidez, beren jakin-mina garatu ahal izango dute literaturaren, musikaren, pinturaren eta ikus-entzunezkoen esparruan, jakintza arlo horietako profesionalen laguntzarekin.

Diru laguntzak eta laguntzak erakundeei Bilboko kultura eskaintza handitzen duten ekimenak lagunduko ditu kultura Zuzendaritzak, kultura jardueretara bideratuta duen diru laguntzen linearen bidez (79.200 €).

Era berean, zuzendaritza honek kultura ekintza bultzatzen du erakunde hauekin hitzarmenak sinatuta: Blas de otero Fundazioa, la Fundición (urteko programazio eszenikorako), Bilboko koral Elkartea, Bilboko barrea (literatur jaialdia), Eusko ikaskuntza, teatrako teatro (Act jaialdia), Bilbaina Jazz club, Euskadiko liburu Ganbara (liburu azokak), cine club Fas, Aste Santuko Anaidiak, Bilboko Akordeoi orkestra Sinfonikoa, Bilboko Musikari Gazteak, Break on Stage, MEM jaialdia, Bilboloop jaialdia, Bizkaiko Artisten Elkartea, Pabellón 6, Zinegoak jaialdia, oncE Fundazioa eta Zurgai aldizkaria.

Horrez gain, Bilboren eta Santanderren arteko kultura harreman bilaterala sustatzen duten kultura proiektuak aurkezteko deialdiari eusten zaio, 20.000 euroko diru kopuruarekin, eta beste 20.000 euro bideratuko dira memoria historikoa berreskuratzeko lanetara.

Bestalde, Euskara, Gazteria eta kirol Sailak diruz lagunduko du zerbitzuak euskaraz ematea aisiaren eta kultura ekoizpenaren arloan (128.900 €), eta Jaiak eta Herritarrei laguntza Sailak, auzoetan zaindarien omenezko jaiak antolatzea (39.000 €).

Bere aldetik, Bilbao Ekintzak ekitaldiak lagunduko ditu, besteak beste, thinking Football Film Festival, EXiB (iberoamerikako Musika Azoka), El Sol komunikazio Publizitarioko Jaialdi iberoamerikarra, Zentsura At! Zentsuraren aurkako jaialdia, india 2015 kongresua eta Erakusketa, eta Marker Faire Zorrotzaurren.

Page 8: Agenda Kultura 2015

Tradizionala abangoardiakoenarekin batera. Dena harmonian. Biak ala biak konbinatuta, nazioarteko kulturan erreferente izatea lortu du Bilbok. Emaitza kultura proposamenen sorta aberatsa da, hala nola dantza eta antzerki modernoko emanaldiak eta tradizionalagoak diren beste adierazpide batzuk, adibidez, bertsolaritza eta bilbainadak.

Bilbo,Abangoardia

eta Tradizioa

elkartzen

dituen egutegia

Page 9: Agenda Kultura 2015

Bilboko Udal Musika Banda eta Bilboko Txistularien BandaOrkestrako musika eta txistuaren eta danbolinaren soinu nahastezinak Bilboko agertokietan eta kaleetan elkartzen dira, musika bilbotarren artean zabaltzeko.

BilBoko UdAl MUSikA BAndA

Kontzertuen bi ziklo eskaintzen ditu: udazken-neguko zikloa Euskalduna Jauregian eta udaberrikoa Areatzan. Horrez gain, Aste Nagusian emanaldiak egiten ditu, eta urteko gainerako hilabeteetan auzoetan eta hiriko beste erakunde batzuetan aritzen da.

BilBoko tXiStUlAriEn BAndA

Jardueren egitarau zabal eta askotarikoa izaten du, protokolozko eta inauguraziozko ekitaldietan, kalejiretan, alardeetan eta kontzertuen zikloetan parte hartzen baitu, Euskalduna Jauregian eta Bilboko auzoetan.

Bilbao IzanSustraiek, Bilboko kulturaren funtsak eta esentziak isla du ondare historikoan. Eta belaunaldi berriek haren berezitasun eta bakartasunaren berri izan behar dute. Programa honen asmoa da historiaren arloko ondare hori sustatzea eta zabaltzea, bai Bilboko auzoen historiari buruzko bideo aurkezpenen eta argazki erakusketen bidez, bai argitalpenen eta Bilboko eraikin berezi eta bakarretara bisita gidatuak egitearen bidez, maiatzean, ekainean eta irailean.

Dantza PlazetanUrte osoan, Santiago, Aita Donostia, San Pedro, Arangoiti, Elorrieta, Ibarrekolanda, Deustuko Erribera, San Inazio, Zorrotza, Solokoetxe, Areatza eta Arriagako plazek atzera egiten dute denboran gure tradiziozko dantzak eta erromeriak biziberritzeko. Hori guztia, jakina, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eta Salbatzaile, Gaztedi, Ondalan, Bihotz Alai, Beti Jai Alai, Ibai Arte eta Deustuko Folklore Taldeak tokiko taldeen lankidetzari esker egiten da.

Dantzak EskoletaraEuskal dantzak gure folklorearen funtsezko zati dira, eta hain sustraituak daude ezen hainbat mendetan iraun duten. Aberastasun horri eutsi egin nahi diogu eta belaunaldi berrien artean zabaldu, ikasturtean zehar zenbait ikastetxe publikotan ematen diren dantza ikastaroen bidez. Bizkaiko dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean egiten da.

Page 10: Agenda Kultura 2015

BilbainadenXXVII. LehiaketaBilbok bere-berea duen genero honek tartea behar du, nola ez, Udalaren kultura programazioaren egutegian. Lehiaketa tradizional honek XXVII. edizioa izango du aurten, eta konposizio berrietarako deialdia apirila eta ekaina bitartekoa izango da. Aste Nagusian banatuko dira sariak eta egingo emanaldiak, eta irabazle suertatu diren bilbainaden CDa abenduan aurkeztuko da, Arriaga Antzokian.

Radio Nervión eta TeleBilbaorekin elkarlanean egiten da.

Basque Fest (Basque Lands Festival)Apirilaren 2a eta 6a artean

Apirilarekin batera Basque Fest euskal kulturaren eta abangoardiaren jaialdia iritsiko da. Aste Santuan, musika, diseinua, literatura, gastronomia eta kirola izango ditugu, hiriko hainbat gunetan gauzatuko diren adierazpen artistikoen aukera zabal baten bidez: erakusketak, dantza, kaleko antzerkia, haurrentzako animazioa, eskulangintza, kontzertuak, euskal diseinuaren erakusketa eta salmenta, eta tradiziozko kirolen erakustaldiak (pala, arrauna eta pilota).

XXXI Udaberriko Bertso SaioakMaiatzean

El karmelo plaza (Santutxu)

Bat-bateko bertsoak, asmamen poetikoa, errima zehatzak. Maiatzean bertsozaleek ezin saihestuzko hitzordua dute. Bertsolarien hiru emanaldi eta, bururatze moduan, bertsolaritzan oinarritutako ikuskizun berritzailea.

Santutxuko Bertso Eskolarekin lankidetzan.

Page 11: Agenda Kultura 2015

BilbaoAntzerkiaDantza (BAD)BilBoko Antzerki etA DAntzA GArAikiDeAren XVii. JAiAlDiA

Urriaren 22a eta azaroaren 1a artean

Bilborock, la Merced, BilbaoArte, rekalde Aretoa, la Fundición

Antzerkiaren eta dantzaren arloko berritzaileena, Bilboko agertokietan. Antzerkigintza garaikideko lanik abangoardiakoenak aurkezten dituen jaialdia da, antzerkiko eta dantzako tokiko, nazioko eta nazioarteko taldeen ikuskizunak estreinatuta hiriko hainbat tokitan.

Eta elkartzen direla baliatuta, taldeek eta artistek zenbait ekitaldi egiten dituzte, esate baterako, mahai-inguruak, hitzaldiak eta tailerrak, antzertiaren eta sorkuntzarako lurralde berriak esploratzearen gainean hausnartzeko.

IX.BLV-ARTIrailaren amaieran - Urriaren hasieran

Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala garatzeko eta berriztatzeko trakzio elementu moduan kulturaren alde egiten duen Plan Berezia abiapuntu hartuta, egun horietan, abangoardiakoena den hiri arteak kaleak hartuko ditu: zinema eta performance-ak, erakusketak eta inguru horietako erakusketa guneetarako bisita gidatuak, horma irudi artistikoak eta musika.

Page 12: Agenda Kultura 2015

Bilbok urteak daramatza kalitateko jaialdiak antolatzearen alde egiten, bai hiritarrek gozatu ahal izateko, bai eta hiria kulturaren arloko erreferente bihurtzeko ere. Askotariko arlotako jaialdiak izaten dira, eta nazioartean ospe handia duten artistek parte hartzen dute. Zale guztiek euren egutegietan azpimarratuta izan behar dituzten hitzorduak dira.

Bilbo,Hitzordua

Jaialdiekin

Page 13: Agenda Kultura 2015

Arriaga AntzokiaHiriko eraikinik enblematikoenetako bat den honek urte osoan euren ikuskizunak aurkezten dituzten lehen mailako artistak hartzen dituen agertokia du barnean. Gainera, antzerki ekoizpenerako eta ekoizpen lirikorako zentroa da, nazioartean ospe aitortua duena.

Campos Elíseos AntzokiaHiriko beste eraikin enblematikoenetako bat, duela gutxi birgaitua. Bertan musika kontzertuak eta ikuskizun eszenikoak programatzen dira ia egunero eta beste zebitzu batzuk ere hartzen ditu eraikinak.

365 Jazz Bilbaocampos Elíseos Antzokia

Jazzaren sustrai garbienetatik azken abangoardietara, beste genero batzuekin batzea ahaztu gabe, egiaztatutako kalitateko nazioarteko talde eta jotzaileekin, urte osoan:

• Otsailak 11: Zara McFarlane

• Martxoak 11: Tony Allen

• Martxoak 31: Manu Katché

• Maiatzak 5: Jane Monheit

• Ekainak 2: Christian McBride

Eta bertako jazza, hotel hauetan: NH Villa de Bilbao, Hesperia Zubuialde eta Silken Indautxu.

Musika-MúsicaMartxoaren 6a eta 8a artean

Euskalduna Jauregia

Haendel & Bach pasioz beterik: musika klasikoko programa honetan 100 kontzertutik gora egiten da: 80 kontzertu profesional eta musika ikasten ari direnen 30 kontzertu inguru.

Gutun ZuriaBilBoko lEtrEn nAZioArtEko Viii. JAiAldiA

Apirilaren 16a eta 19a artean / 23a eta 26a artean

AlhóndigaBilbao

Eros gogora ekartzen: erotismoa literaturan.

Edizio honek literaturan eta erotismoan jarriko du arreta, eta genero horretako ordezkari nagusiak ekarriko ditu hirira. Hartara, idazleak herritarrekin eta ikus-entzuleekin elkartzeko gunea izango da, hitzaldien formatu hurbil eta solaserako ireki bati esker.

Bilbao Ars Sacrum (Bas)Martxoaren 18a eta 30a artean

la encarnación eliza

Hitzordua eliz musikarekin. Edizio hau klasizismoan kokatuko da, eta hauek barne hartuko ditu, Santa teresa Jesusena oroitzea, jaio zeneko 500. urteurrenean; Valentín Zubiaurre musikagilea omentzea, hil zeneko 50. urteurrenean; kreol meza berreskuratzea; eta ahots zurien kontzertu bat aurkeztea, tölzer knabenchor.

Page 14: Agenda Kultura 2015

BilbokoKalealdiakAleko Antzerki etA Arteen XVi. JAiAlDiA

Ekainaren 29a eta uztailaren 4a artean

Doña Casilda iturrizar Parkea, on Diego lopez Haroko kale nagusia eta Alde zaharra

Hilabete honetan Bilboko kaleak bat-bateko agertoki bihurtzen dira. Eta ikus-entzuleek ez dute leihatilara joan behar sarrerak erostera. kale antzerkiko jaialdi honetan, kaleko antzertiaren nazioarteko ikuspegian nabarmenenak diren taldeetako batzuen proposamen berritzaileenak aurkezten dira, bertako taldeen azken lanekin, zirkuko emanaldiekin, dantzarekin, musikarekin, clown-arekin, kalejirekin eta abarrekin batera.

3, 2, 1. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa Maiatzean

AlhóndigaBilbao

Sortzaile eszeniko garaikideen nazioarteko elkargune hau hiru ediziotan antolatu da eta aurten, 2015 honetan, amaituko da. Egungo antzerkiari, performance-ari eta dantzari lotutako proposamen artistikoak aurkezten dira, hainbat ikuspegi eta berrazterketa azaltzen dituztenak eguneroko kontzeptuei buruz, zuzeneko artean jarrita begirada, eta ikusleentzat esperientzia bilakatzen den zerbaitetan.

FANTBilBoko ZinEMAldi FAntAStikoArEn XXi. EdiZioA

Maiatzaren 8a eta 15a artean

Golem-Alhóndiga zinemak, campos Elíseos Antzokia, BBk Aretoa

Maiatzean, egutegiko protagonista fantasiazko zinema izango da. Film artegagarrienak, pertsonaia nabar eta askotarikoenak, agerraldi izugarrienak. Genero honetako azken berrikuntzak ematen dira FANT zinemaldian eta, gainera, film klasikoak, generoan erreferentzia diren dokumentalak, haurrentzako saioak eta film laburren saioak eskaintzen ditu. Sariketan, Fantrobia sariak banatzen dira fantasiazko zineman gorantz doan figura bati, eta bai trailer faltsu onenak saritzekoak ere.

VII. Gau ZuriaEkainaren 20an

Kultura egunez… eta gauez. Argi ibilbide bat hirian, hiria sortu zeneko urteurrena ospatzeko. Gainera, beti bezala, museoek bat egingo dute ospakizun honekin, gauean museoen ateak zabalduta.

Page 15: Agenda Kultura 2015

X. BilbaoBBK LiveUztailaren 9a eta 11 artean

kobetamendi

Hiru egunetan, zuzenean eta kontzertu handietan, egungo pop-rockeko talde nagusiez gozatzeko modua. Bilbao Ekintzak eta Last Tourrek antolatutako musika ekitaldi hau, BBKren babesarekin, atzerriko jaialdi onenaren izendapena jaso zuen UKFestivalen eskutik eta bai European Festival Awardsen izendapena ere, edukiera handiko Europako jaialdi onenaren kategorian.

AsteNagusia (Bilboko Aste Nagusia)Abuztuaren 22a eta 30a artean

Jaialdien jaialdia. kultura eta jai ekitaldiz betetako bederatzi egun, hiriko hainbat eta hainbat toki eta agertokitan, eta hiritar guztientzat. Jaien Batzordeak 300 ekitaldi baino gehiago antolatzen ditu. Programazioa zabala eta askotarikoa da: gutxi gorabehera 100 jarduera musikaren arloan, direla egungo taldeak, direla bilbainadak, gauero-gauero zerua argiztatzen duen su festa, antzerkia kalean txiki eta handientzat, euskal folklorearen erakustaldiak, eta abar.

testuinguru horretan, abuztuaren 23an, igandea, on diego lopez Haroko kale nagusian ibiliko da, Plaza Biribiletik Jesusen Bihotza Plazaraino, jada tradiziozko bihurtu den Balearen desfilea.

Bilbao Flamenco JaialdiaUrriko lehen hamabostaldian

Campos Elíseos Antzokia agertoki nagusi duela, flamenkoko izen handietako batzuen lanaz gozatzeko aukera izango da jaialdi honetan, eta bai beste jarduera batzuk egiteko aukera ere.

Page 16: Agenda Kultura 2015

BilbaoPoesiaXVi. PoESiA AStEA

Urriaren 14a eta 25a artean

Bidebarrietako liburutegia

Poesiarako denbora. Genero honetan ezagutza lortu duten egileak biltzen dituen poesia jaialdia da, eta bertan errezitaldiak eta irakurketak bihurtzen dira protagonista, egileekin egiten diren topaketekin, hitzaldiekin, kontzertuekin eta liburuen aurkezpenekin batera.

XXXIV. Txotxongilo Jaialdia Urrian - Azaroan

Egutegian azaroari dagokion orrialdean txotxongiloak eta marionetak dira nagusi. Euskal taldeek, naziokoek eta nazioartekoek egiten dituzte emanaldiak ziklo honetan, eta horiek osatzeko, hitzaldiak, erakusketak eta omenaldiak izaten dira.

hóPlay’15BidEo Joko indEPEndEntEEn nAZioArtEko lEHiAkEtA

Azaroan

AlhóndigaBilbao

Urteroko hitzordu hau ezin saihestuzkoa dute bideo jokoen sektoreko profesionalek, tokiko enpresek eta zaleek, euren lanak ikusgai eta zabaldu ahal izateko, eta ezagutzak eta esperientziak trukatzeko balio baitu. Egitarauak, gainera, erakusketak, hitzaldiak eta lantegiak hartzen ditu, azken joerak erakusteko.

ZinebiBilBoko dokUMEntAlEn EtA FilM lABUrrEn nAZioArtEko JAiAldiA, 57. EdiZioA

Azaroaren 13a eta 20a artean

Arriaga Antzokia, Guggenheim Musoea, BBk Aretoa, Golem-Alhóndiga zinemak, campos Elíseos Antzokia, Bilborock

Urteek aurrera egin duten neurrian, lehiaketa hau sendotu egin da eta erreferente bihurtu nazioarteko dokumentalen eta film laburren nazioarteko zineman.

Sail Ofiziala osatzeko –horretan, lanek sari ofizialak lortzeko aukera dute–, InfoSpain Espainiako zinemarako saila dago eta bai InfoEuskadi euskal zinemarako saila ere. Era berean, gaien araberako zikloak, atzerabegirakoak, omenaldiak, erakusketak, profesionalen arteko topaketak, prestakuntza hartzeko tailerrak, hitzaldiak eta abar antolatzen dira.

Aurrerapen moduan, Pre-Zinebin, prestakuntza hartzeko tailerrak, hitzaldiak, profesionalen arteko topaketak, lan dokumentalen erakusketak, musika emanaldiak eta Zinebi-Express lehiaketa programatzen dira.

Page 17: Agenda Kultura 2015

Bilboko Nazioarteko Grabatu Jaialdia, V. edizioa(fig BILBAO)Azaroaren 19a eta 22a artean

Euskalduna Jauregia, Bilboko Arte Ederren Museoa

Bildumazaletasunean ekitaldi bikaina eta ohiz kanpokoa da, garai guztietako nazioarteko artisten grabatuen eta irudien merkatu handia eskaintzen duena, direla Durero eta Rembrantenak, direla Picasso edo Warholenak. Bilboko Arte Ederren Museoan, jatorrizko grabatuen nazioarteko erakusketa batek arte arlo honen balioa sustatzen laguntzen du.

Fun&Serious GamesAzaroaren amaieran, abenduaren hasieran

Euskalduna Jauregia

Berriro ere bideo jokoak aurkituko ditugu kultura egutegi honetan. Fun&Serious Games bideo jokoetan arreta jartzen duen programa bat da, ekoizleen, zuzendarien, artisten eta garatzaileen lana bultzatu eta aitortzea helburu duena, hitzaldien eta jardueren bidez, bai profesionalentzat eta bai hiritar ororentzat ere. Bururatze moduan, gala handi bat egiten da, eta bertan saritzen dira urteko Serious Game eta aisiako bideo joko onenak.

Bilbao Ekintzak, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk egindako elkarlanaren emaitza da jaialdi hau.

Mendi Film FestivalBilBAo MenDi FilM FeStiVAl JAiAlDiA

Abenduko bigarren hamabostaldian

BBk Aretoa, euskalduna Jauregia eta AlhóndigaBilbao

Jaialdi hau international Alliance for Mountain Filmeko kidea da, eta beste urte batez, mundu osoan, urte osoan, mendi zinemaren eta, oro har, abenturaren arloan nabarmenena izan dena ekarriko die zaleei.

Aldi berean, zaleek irakaspen eskolak, erakusketak eta topaketak izango dituzte gozagarri, errealizadoreekin, mendizaleekin eta alpinistekin.

Page 18: Agenda Kultura 2015

Hainbat argitalpen kaleratuta, literaturaren eta zientziaren arloko jarduerak antolatuta, eta literaturan arloko mintzalekuak edo solasaldiak bultzatuta, Bilbon informazioa eta ezagutza eskura izatea eta irisgarria izatea erraztu nahi da.

Izan ere, hiritarren kultura garapena funtsezkoa da sorkuntza eta kulturarekiko konpromisoa sustatzeko.

Bilbo,365 egun

Ezagutzarako

Page 19: Agenda Kultura 2015

Bidebarrieta KulturguneaEraikin historiko honetan, kultura dario aretoetako bakoitzari. Ekitaldien Aretoa elkargunerako eta gogoetarako gunea da, literaturaren, poesiaren, zientziaren eta ezagutzaren arloko ekitaldien bidez:

EZtABAidAk litErAtUrArEkin:Ospe handiko idazleekin hilero egiten diren literatur topaketen IX. ekitaldia.

EGUn inStitUZionAlAk:Hiria gehien ordezkatzen duten egileei egindako aitortza: Blas de Otero (martxoak 15), Miguel de Unamuno (irailak 29), Gabriel Aresti (urriak 14) eta Ángela Figuera (urriak 30).

PoESiArEn MUndU EGUnA:Martxoaren 21ean.

dArwinEn EGUnA:Zortzigarren urtez jarraian, Charles Darwinen jaiotzaren urteurrena eta haren eboluzioaren teoria ospatuko dugu, zientziaren hainbat arlotako nazioarteko pertsonaiekin, otsailaren 12an.

MAtEMAtikA EGUnEroko BiZitZAn:Matematika herritar orori gerturatzea helburu duen jardunaldi hauen XII. edizioa. Apirilaren 16an, 23an eta 30ean (ostegunak).

kUltUrA EtA PEntSAMEndUAri BUrUZko ZikloA:Ziklo honen bosgarren edizioa Bidebarrietan egingo da, maiatzeko astelehenetan.

JArdUnAldiAk:Bilboko Historiari buruzko XIX. Symposiuma, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean.

EMAkUMEEk ZiEntZiA EGitEn dUtE:Programa honetan balioa ematen zaio emakumeek zientziari egin dioten ekarpenari. Azaroko ostegunetan.

BEStE JArdUErA BAtZUk:Liburuen aurkezpenak, topaketak idazleekin, errezitaldi lirikoak…

Bilboko Udal ArtxiboaUdalaren dokumentu ondarea osatzen duten agiriak kontsultatzeko bidea eskaintzen du Bilboko Udal Artxiboak. Izan ere, Interneteko sarearen bidez, Udalbatzaren agiriak eskura daitezke (1800. eta 1988. urteen artekoak), udal oroitidazkiak, izendegiak, estatistika buletinak, eta Bilbokaleko datu basea –Bilboko kale-plazen izen historikoak ikusteko aukera ematen du– eta “Eraikuntza espedienteak” izenekoa –Bilboko etxeen eraikuntza espedienteei buruzko informazioa jasotzen duen datu basea–.

Page 20: Agenda Kultura 2015

Liburu Azokakliburuak ez dira idazten liburutegi bateko apalategian egoteko. Hartara, urtean zenbaitetan, kalera ateratzen dira, bilbotarrek eskura ditzaten.

liBUrUen nAzioArteko eGUnA, XVi. eDizioA:Apirilaren 23an, Berastegi kalean.

liBUrU Berrien AzokA, 45. eDizioA:Ekaineko lehen hamabostaldian, Areatzan.

AntzinAko etA BiGArren eSkUko liBUrUen AzokA, 35. eDizioA:Azaroko lehen hamabostaldian, Areatzan.

Euskadiko Liburu Ganbararekin elkarlanean.

BBK MediatekaAlhóndigaBilbaoInformazio zentroa, kultura komunikaziorako eta trukerako tokia. Aisiarako espazio askotarikoa, irakurketa sustatzekoa edo ikastea eta ikertzea sustatzekoa. Hiritar ororen esku dago libreki eskuratzeko funtsa, funts multidisziplinarioa, dibulgaziokoa eta egungoa.

Page 21: Agenda Kultura 2015

ArgitalpenakSariketa hauetan irabazle izan diren lanak argitara emango ditugu: Blas de otero Bilbo Uria Poesia Saria, 2014ko lan saridunak, euskaraz eta gaztelaniaz; Miguel de Unamuno Saiakera Saria, 2014ko lan saridunak, euskaraz eta gaztelaniaz; eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketa, 2012-2014ko lan saridunak, euskaraz eta gaztelaniaz.

Udal Liburutegien SareaIrakurtzea bultzatzen dugu. Bilboko Udal Liburutegien Sareak 16 egoitza ditu: liburutegi nagusi bat dago Bidebarrietan; barrutiko bi liburutegi Deustun eta Begoñan; auzoko hamaika liburutegi San Inazio, Zurbaran, Castaños, Otxarkoaga, Ibaialde, San Frantzisko, Zabala, San Adrian, Irala, Errekalde eta Zorrotzan; BilbaoMusika liburutegi espezializatua; eta Buiako zerbitzu puntua. Horiek guztiek herritarren esku jartzen dute hainbat euskarritako 435.000 alek osatutako bilduma bat (liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROMak, DVDak…) eta etengabe eguneratuta dagoena. Liburutegietan bertan kontsultatu edo maileguan har daitezke etxera eramateko. Bilduma horren zati bat antzinako funts batek eta bertako funts batek eratzen dute, progresiboki digitalizatzen eta Bilboko Liburutegi Digitalean sartzen ari dena.

Sareak, gainera, herritar ororentzako jardueren egitarau oso bat eskaintzen du, ehundik gora proposamen hartzen dituena: helduentzako irakurketa lantegiak, hitzaldiak, topaketak idazleekin, bibliografia erakusketak, bisita gidatuak, ipuin-kontalariak eta literaturaren, zientziaren, magiaren, teknologia berrien eta sare sozialen arloko lantegiak (azken horiek haur eta gazteentzat).

Page 22: Agenda Kultura 2015

2015erako kultura programazioaren zutabeetako bat hau da: kultura jardueren eskaintza zabala bermatzea, aukera emateko hiritar guztiei hiriaz kulturaren hiri gisa gozatzeko egutegiaren hamabi orrialdeetan.

Bilbo,Aisia kulturala

egutegian

Page 23: Agenda Kultura 2015

ErakusketakAlhóndigaBilbaoUrtean zehar programatutako erakusketak zinemari, teknologiari, pentsamenduari, diseinuari, aktibismoari… buruz. Jarduera osagarriak ere egiten dira, hala nola bisita gidatuak eta ekintza pedagogikoak.

InauteriakOtsailaren 13a eta 17a artean

Alde Zaharra, on diego lopez Haroko kale nagusia

Aste honetan itxuraz aldatzen gara denok. Desfileak, txarangak eta karrozak ibiliko dira Alde Zaharrean eta On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian nagusiki, Farolinek (bere jarduera profesionala dela-eta nabarmentzen den bilbotarra, eta “botxera” arrandia egiten duena) eta Zaranbolasek (bilbotar lasaia, ezerk eragiten eta bizimodua aldarazten ez diona) lagunduta. Jaien Batzordeak aukeratzen ditu pertsonaia horiek.

BilbaoArt DistrictArtEEn AStEBUrUA

Maiatzaren 15ean eta 16an, eta urrian

Bilbao Art District ekimenean batera parte hartzen dute eta elkarlanean aritzen dira Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta arte galeriak, eta inplikatuta daude Guggenheim Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Rekalde Aretoa, Itsas Museoa eta Zabalgunean dauden saltokiak.

Erakusketek, musikak, dantzak, tailerrek, performance-ek eta beste arte proposamen batzuek hiriguneko kaleak dinamizatuko dituzte maiatzaren 15ean eta 16an. Eta urrian, arte galerien udazkeneko denboraldia hasteko baterako inaugurazioa egingo dute.

Errege Magoen DesfileaUrtarrilaren 5ean

on diego lopez Haroko kale nagusia - Buenos Aires kalea

Bilboko neska-mutikoek egutegian gorriz margotzen duten egunetako bat da. Errege Magoen tradiziozko desfilea Bilboko On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian eta Buenos Aires kalean ibiliko da, eta gero udaletxeko Arabiar Aretoan harrera egingo diete.

ZinematekaAlhóndigaBilbaoUrteko programazio egonkor eta jarraitua, egile zinemari eta garaikideari eskainia. Otsailean, atzerabegirako berri bat hasiko da, Roberto Rossellini ardatz izango duena, neorrealismoaren maisua. Hain zuzen, haren filmografiako 18 izenburu garrantzitsuenak emango dira.

Eguberrietako kontzertuaAbenduaren 18an

Begoñako basilikan

Eguberrietako kontzertu tradizional hau Bilbao 700 Fundazioak antolatzen du. Aurten Bach eta Graunen lanez gozatzeko aukera izango dugu.

Ongietorria Olentzerori

Abenduaren 23an

Moyua plaza - Arriaga plaza

Hau ere egutegietan markatuta egoten den egunetako bat da. ikuskizun ibiltaria, Moyua plazatik Arriaga plazaraino, olentzerori, Mari domingiri eta galtzagorriei harrera egiteko. Antzokian lo egin eta gero, hurrengo egunean Bilboko neska-mutikoak hartuko dituzte.

Page 24: Agenda Kultura 2015

Ia hilabete oro hainbat eta hainbat kultura jarduera antolatzen dira Bilboko auzoetan, haietara kultura proposamen desberdinak eramateko, kaleak alaitzeko eta gizarteratzea laguntzeko. Izan ere, garrantzitsuena da hiritarren parte-hartzea bultzatzea eta bertako taldeei eta artistei laguntzea euren lanak herritarrei erakusten.

Bilbo,Kultura auzorik auzo

Page 25: Agenda Kultura 2015

BilboBarruti Eszenikoa BilBoko ZirkUitUA:Bertako taldeek antzerki eta dantza emanaldiak egingo dituzte otsailetik apirilera eta urritik abendura hemen: Castaños, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Barrainkua, Errekalde, Basurtu eta Altamirako udaltegietan, eta Solokoetxeko institutuan.

UMorEZko AntZErki ErAkUStAldiA:Errekaldeko udaltegian, martxoko ostiraletan.

BilbaoMusika BarrutiaBilBAo JAZZ BArrUtiA:Jazz kontzertuen zikloa otsail eta martxoko ostiraletan, udaltegietan eta barrutietako beste gune batzuetan. Bilbaína Jazz Club kultur elkartearekin elkarlanean.

MUSikA ikAStAroAk:Gitarra, baxua, bateria, musika informatika eta home-studioa eta txalaparta ikasteko, Otxarkoagan, ikasturtean zehar. La Caldera eta Tendel-Tularrekin lankidetzan.

MUSikA ZikloAk:Flamenkoaren arloko topaketak, Una ría con duende, Ibaiondoko barrutian, irailean, Poltsiko Musika, urrian, Abando-Barrainkuan, eta abesbatza kontzertuak barruti guztietan.

Bilbao Ikus BarrutiazineMA zikloAk:

Gizazinea, ibaiondoko barrutian, martxoan.

ikUS-entzUnezko ikAStAroAk:irratia, reflex kamerak eta bideo edizioa otxarkoagan, ikasturtean zehar. tendel-tularrekin elkarlanean.

eXPoDiStrito:Margolaritzako, argazkigintzako eta beste ikus arte batzuetako erakusketak, bertako

sortzaileenak, urte osoan, udaltegi hauetan: San inazio-ibarrekolanda, castaños, otxarkoaga, Begoña, ibaiondo, San Frantzisko, Barrainkua eta Errekalde.

Page 26: Agenda Kultura 2015

Bilbao Aisia BarrutiaikUSi etA ikASi:Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta kirol Sailak antolatuta, topagunea euskararen normalizaziorako elkarteen federazioarekin batera, 3 eta 8 urte arteko neska-mutikoentzat. ikuskizun eszeniko eta tailer askotarikoak hartzen ditu, eta Bilboko barrutietan egiten dira, urteko lehen hiruhilekoan.

iStorio BiziAk-CUentoS enCADenADoS:Uribarriko barrutian, otsailean, haur, gazte eta helduentzat.

DAntzA SAioAk:Urte osoan, otxarkoagako udaltegian (udan izan ezik), levante plazan, la casillan edo Zabalgunean.

BiDAiArien tXokoA:Bidaiei eta beste kultura batzuei buruzko programa, hitzaldiak, proiekzioak eta erakusketak barne hartzen dituena, urrian, Begoña-Santutxun.

PlAzArik PlAzA:Folklorea bultzatzeko programa, Basurtuko auzoan, urriko aurreneko asteburuan.

Page 27: Agenda Kultura 2015

KulturaKalezKaleMaiatzean - Ekainean

Udaberria kultura Bilboko kaleetara ateratzeko sasoia izaten da. Antzerkia, magia, clown-ak, zirkua, kalejirak, euskal dantzak, kontzertuak, tailerrak… Gainera, hainbat barrutitan gaikako zenbait erakuskari ere barne hartzen ditu. Orotara 200 ekitaldi baino gehiago dira: clown Zorrotza, Zirkualde zirku jaialdia Errekalden, Euskarazko Musika lehen(a) Deustun, Musika dibertigarria da Abandon, Magia topaketak Otxarkoaga-Txurdinagan, Euskal Jaia Arangoitin, MusikAuzo…

Abesbatza Hamabostaldia, otxarkoagan; familia osoarentzako kulturalde antzerti programa, Errekalden; Parrapean jardunaldiak euskarazko komikiak jendarteratzeko, Santutxun…

Aipamen berezia egin behar zaie eguberrietako abesbatza kontzertuei. Bilboko hainbat auzotako parrokia eta elizetan, Bilboko hogei bat abesbatza euren errepertorio bikainak eta ahots koordinatuak erakusten arituko dira.

Kultur GabonakEguberrietan

Egutegiaren azken orrialdean 150etik gora ekitaldi eta ikuskizun daude. Haien artean, abesbatza-kontzertuak, erakusketak, Jaiotzen erakusketak, folklorea eta musika zuzenean. Gainera, zenbait barrutitan ekitaldi bereziak egiten dira auzoetako Eguberrietako espiritu eta giroarekin bat eginez: Mila Musika Haria zikloa, Abandon, gitarrari eta hari instrumentuei eskainia; Deustura Udazkeneko kultura, euskal kulturan arreta jartzen duena; nagusientzako Antzerki eta

Page 28: Agenda Kultura 2015

Bilboko UdalaKULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAVenezuela plaza, 2, 6ª. 48001 BilboTelf.: 94 420 48 [email protected]

jAIAK ETA HERRITARREI LAGUNTZA SAILAVenezuela plaza, 2, 5ª. 48001 BilboTelf: 94 420 31 [email protected]

EUSKERA, GAZTERIA ETA KIROL SAILAVenezuela plaza, 2, 4ª. 48001 BilboTelf: 94 420 43 94/ [email protected]

BILBAO EKINTZANafarroa kalea, 5, 48001 Bilbo Telf: 944 20 53 00www.bilbao.net/bilbaoekintza

ALHÓNDIGABILBAOArrikibar plaza, 4. 48010 BilboTelf.: 94 401 40 [email protected]

BILBAO 700 III MILLENIUM FUNDAZIOAZabalgune plaza, 11, 1º. 48009 BilboTelf.: 94 679 04 [email protected]

ARRIAGA ANTZOKIAArriaga plaza, 1. 48005 BilboTelf.: 94 416 35 [email protected]

BILBAOARTE FUNDAZIOAUrazurrutia, 32. 48003 BilboTelf.: 94 415 50 [email protected]

BILBAOMUSIKASorkunde, 8. 48006 BilboTelf.: 94 416 47 [email protected]

ZINEBIColón de Larreategi, 13, 3º izq. 48001 BilboTelf.: 94 424 86 [email protected]

UDAL ARTXIBOAErnesto Erkoreka plaza, 1. 48007 BilboTelf.: 94 420 48 49www.bilbao.net/archivosmunicipales/[email protected]

BILBAO ESZENAJuan de Gardeazabal, 5. 48004 BilboTelf.: 94 433 49 [email protected]

BILBOROCKMesedeetako kaia, 1, 48003 BilboTelf: 94 415 13 [email protected]

BARRAINKUA UDALTEGIABarrainkua, 5. 48009 BilboTelf.: 94 423 37 96 / 94 424 83 [email protected]

BilbokoUdalLiburutegiakBIDEBARRIETAKO LIBURUTEGI NAGUSIABidebarrieta, 4. 48005 BilboTelf.: 94 415 09 15 / 94 415 69 30www.bilbao.net/bibliotecaswww.bilbao.net/blogs/[email protected]

Udaltegietako LiburutegiakDEUSTUKO LIBURUTEGIAAgirre Lehendakaria, 42. 48014 BilboTelf.: 94 447 46 [email protected]

ZURBARANBARRIKO LIBURUTEGIAIturriondo plaza, 2, beheko solairua. 48007 BilboTelf.: 94 446 60 [email protected]

CASTAÑOSEKO LIBURUTEGIACastaños, 11. 48007 BilboTelf.: 94 420 34 [email protected]

OTXARKOAGAKO LIBURUTEGIAPau Casals etorbidea, 19. 48004 BilboTelf.: 94 412 87 [email protected]

BEGOÑAKO LIBURUTEGIACirco Amateur C. D. 2. 48004 BilboTelf.: 94 473 47 [email protected]

SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGIAMariaren Bihotza plaza, z/g. 48003 BilboTelf.: 94 415 06 [email protected]

ZABALAKO LIBURUTEGIAZabala, 41. 48003 BilboTelf.: 94 415 03 [email protected]

BUIAKO LIBURUTEGIABuia Auzoa, 140. 48003 BilboTelf.: 94 421 16 15

ERREKALDEKO LIBURUTEGIAAltube etorbidea, 6. 48002 BilboTelf.: 94 422 38 [email protected]

Beste Liburutegi BatzukSAN INAZIOKO LIBURUTEGIALehendakari Aguirre, 170. 48015 BilboTelf.: 94 475 21 [email protected]

IBAIALDEKO LIBURUTEGIAIbaialde, 3. 48003 BilboTelf.: 94 679 25 [email protected]

SAN ADRIANGO LIBURUTEGIASan Adriango etorbidea, 34. 48003 BilboTelf.: 94 444 78 [email protected]

IRALAKO LIBURUTEGIAEstrada Giña 2. 48012 BilboTelf.: 94 443 65 [email protected]

ZORROTZAKO LIBURUTEGIAFray Juan, 35. 48013 BilboTelf.: 94 482 03 [email protected]

BILBAOMUSIKAREN LIBURUTEGIASorkunde, 8. 48006 BilboTelf.: 94 416 47 [email protected]

Beste Kultur Erakunde Batzuk BLAS DE OTERO FUNDAZIOABarrainkua, 5. 48009 BilboTelf.: 94 423 71 41www.fundacionblasdeotero.orgsecretaria@fundacionblasdeotero.org

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAAbandoibarra pasealekua, 4. 48011 BilboTelf.: 94 403 52 [email protected]

ARTELAN BERREGINEN MUSEOASan Frantzizko, 14. 48003 BilboTelf: 94 679 02 55www.museoreproduccionesbilbao.orginfo@museoreproduccionesbilbao.org

EUSKAL MUSEOAMiguel Unamuno plaza, 4. 48006 BilboTelf.: 94 415 54 [email protected]

BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAMuseo plaza, 2. 48009 BilboTelf.: 94 439 60 [email protected]

BILBAO GUGGENHEIM MUSEOAAbandoibarra etorbidea, 2. 48001 BilboTelf.: 94 435 90 [email protected]

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOARamón de la Sota kaia, 1. 48013 BilboTelf.: 94 608 55 [email protected]

CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIABertendona 3. 48008 BilboTelf.: 94 443 86 [email protected]

Helbideak