Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

54
2012 IRUTZUN, ARAKIL, eta IMOTZko gertaera nagusien Urtekaria Ahotsen Mintzoa Urtekaria BULTZATZAILEAK:

description

Irurtzun, Arakil eta Imoz-eko gertaera nagusien URTEKARIA. 2012. Gazteak Plazara ekimenaren dirulaguntzarekin hasi zen proiektu hau martxan, Orritz, Pikuxar eta Aizpearen laguntzarekin.

Transcript of Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Page 1: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

2012IRUTZUN, ARAKIL,

eta IMOTZko gertaeranagusien Urtekaria

Ahotsen MintzoaUrtekaria

BULTZATZAILEAK:

Page 2: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012
Page 3: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Agurra eta Urtekariaren aukezpena

Arakil eta Irurtzun, Sakanako herri erdaldunenak izan dira urte askoan. Arrazoiak asko izan dira; batetik Iruñetik hurbil dagoen zonaldea izanda, eragin handia izan du bai onerako bai txarrerako eta bestetik, Irurtzunera lanera Extremadura eta Espainiako leku ezberdinetatik jende asko etorri zelako.

Eskuartean duzun urtekaria, Ahotsen Mintzoa da. Arakil-aldea, Arakil bailara, Irurtzun, Imotz,… eta hurbileko zonaldeko herrietan gertatu diren berri garrantzitsuenekin urtekari bat abian jarri nahi izan dugu. Gehien bat herri mailan gertatu diren aldaketa garrantzitsuen testigu izanen den argazki koloretsuz eta artikulu interesgarriz beteriko urtekari bat sortzea da gure helburua. Eta hori dena euskaraz noski.

Urtekaria, tirada txikikoa izanen da, euskalduna eta doakoa. Herrigintzan lagunduko duen errekur-tsoa bihurtzea izango litzateke hoberena, gazteek lanerako prest ere bagaudela garbi azalduko duena.

Urte osoan zehar berriak biltzen eta pilatzen joango gara, herrietako talde kulturalekin bildu eta modu parte-hartzailean, urtean egin dituzten ekintza garrantzitsuenen materiala pilatu dugu.

3

Page 4: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

2012Negua

4

Page 5: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

NeguaUrtarrila Otsaila Martxoa

5

Page 6: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Nola sortu zen Islandiara joateko aukera?

Urtero unibertsitatetik jendea atzerrira joaten da Erasmus beka baliatuz. Nik Islandia aukeratu nuen, jakin-mina sortzen didan herrialdea delako eta beste egoera batean joateko aukerarik izango ez dudala iruditu zaidalako.

Egin behar horiez gain, zer bisitatu duzu?

Magisteritza ikaslea da eta ikasturte erdia eman

du Lorea Gonzalezek (Irurtzun, 1991)

Islandian.

elkarrizketa irurtzundik-islandiara

LOREA GONZALEZ Magisteritza ikaslea

Bost hilabete, urtarriletik maiatzera. Reykjavikeko “University of Iceland” unibertsitatean ikasten egon naiz lau hilabetez.

Egin behar horiez gain, zer bisitatu duzu?

Lehenengo hilabeteetan Reykjavik, Reykjanes penintsula (hiriburua kokatzen den penintsula), Gey-serra, ur-jauzi batzuk, etab. ikusi nituen, baina bidaia garrantzitsuena maiatzen egin dut. Izan ere, maiatza hasieran isla osoari buelta eman diogu, eta toki erakargarrienak bisitatu. Leku zoragarri asko ikusi dugu eta oso pozik bueltatu gara hiriburura.

Islandiako jendea ezagutzeko aukera izan duzu?

Egia esan ez dugu erlazio gehiegi izan hango jendearekin, baina ezagutu ditugunak oso atseginak izan dira. Gainera, unibertsitatean oso giro lasaia dago, oso hurbilekoa.

Zerk harritu zaitu gehien?

Hango naturak eta inguruneak. Gauza berezi asko aurkitu ditugu: sumendiak, geyserrak, ur-jauzi ikus-garriak, fiordoak, iturburu beroak, toki geotermikoak non lurretik lurruna zein irakiten zegoen ura ikusi dugu... Gainera, eguzkiaren argiak sortzen duen giro ezberdina nabaritu dugu, oso berezia izan da. Urtarrilean 3 eta 4 ordu bitarteko eguzkia izan dugu eta maiatzean, ordea, ia 24 ordukoz.

6

Page 7: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Paisaia, nolakoa da? Aldaketa asko dago leku batetik bestera?

Bai, egia esan desberdintasun handia dago toki batzuetatik besteetara. Lehen esan bezala, eraketa natural desberdin asko ikus daitezke eta beraz, aldaketa nabarmena da. Gainera, urtaro batetik bes-tera guztiz aldatzen da: neguan dena elurrez estalia dago, adibidez.

Zer ekarriko zenuen Islandiatik hona, eta zer eramango zenuke hemendik bertara?

Han ikusi nuen gauza positiboenetako bat hezkuntza izan zen. Ni Islandiako Eskola Internazionalean egon naiz praktikak egiten eta hango irakasteko moduaz maitemindu naiz, guztiz maitemindu. Ga-rrantzia handia ematen zaio han hezkuntzari, eta are gehiago antzeman dut zer nolako murrizketak ezarri nahi dituzten hemen. Bestalde, hemendik gauza asko bota ditut faltan, joan aurretik uste nu-ena baino gehiago. Orokorrean, nik uste giroa zela gehien botatzen nuena faltan. Azken batean, he-men denek ezagutzen dugu elkar eta nire kasuan, hori asko baloratzen dut. Han ordea, hasieran jende gutxi ezagutzen genuen eta ez zegoen erlazio handirik gure artean.

Errepikatuko zenuke bidaia, go-mendagarria da?

Bai, zalantzarik gabe errepikatu-ko nuke. Horrelako bidaietan beti daude momentuak zalan-tzak sotzen zaizkizunak, baina horrelako gauzetatik beti ate-ratzen dira gauza positiboak. Beti ikasten da eta nire kasuan, argi dut berriz errepikatuko nu-keela. Gainera, Islandia aukeratu nuenean, oso ongi aukeratu nu-ela iruditzen zait.

Ezberdintasun handiak daude kulturalki hemengoarekin alderatuz?

Desberdintasunak badaude jakina, baina ez nuke esango oso alde handia dagoenik. Izan ere, hango kultura oso anitza eta “aktiboa” da, gurea beza-laxe, eta nahiz eta haien ohiturak eta ekintzak desberdinak izan, ez dago desberdintasun handirik. Dena den, etxekoaren falta sumatu genuela ezin dugu ukatu!

7

Page 8: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Musika jaialdia baino gehiagoPikurokek hamaika urte bete ditu aurten. Musika eta jaia izan dira beste behin protagonista. Elkartasuna eta aldarrikapena ez dira faltan izan, ohi moduan.

erreportajea

Pikurock jaialdiak hamaika urte bete ditu aurten. Musika eta jaia izan dira beste behin pro-tagonista. Elkartasuna eta aldarrikapena ez dira faltan izan, ohi moduan.

Lehenago ere elkartzen ziren gazteak Irurtzunen eta haren inguruko herrietan, baina orain hamaika urte erabaki zuten lehenengoz gazte jaialdi handia antolatzea. Euskal musi-ka bultzatzeko asmotan sortu zen, garai haietan ez zegoelako herrian tabernarik bertako

musika jartzen zuenik. Euskal musikaren hotsak garai batean Larrazpi elkartean entzuten ziren, urte luzez gainera, formatu txikian. Hutsune bat sortu zen kontzertu txiki horiek jarraitasuna izateari utzi ziotenean: kontzertuak anto-latzeari utzi zioten eta euskaraz-ko musikari tarte gutxi eskaint-zen zitzaion. Horrek eraginda, gazte batzuen grina piztu eta formatu handiko jaialdia anto-latzeko proposamena jaio zen.

Pikurock izena jarri zioten, her-riko Pikuxar deituriko euskal txokoaren izenari keinu eginez. Baina, hala ere, Pikuxar baino lehenago sortu zen Pikurock. Hasieran, izen finkorik gabe. Hala izan zen lehen urtean. He-rriko frontoi itxian egin zuten le-hen kontzertu hura eta lehenen-

8

Page 9: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

goan txiki geratu zen tokia. Prebisioak ere agortu egin zi-ren. Gero Pikurock izenarekin eman zitzaion jaialdiari segi-da. Urtero egin dute geroztik. Kiroldigian, lekuz handiagoa dena eta arrakasta handiz. Musika eta festa. Horiek dira jaialdiaren eguneko protago-nista nagusiak.

Elkartasunerako eguna ere bada Pikurock. Inguruko gaz-teak urte osoan biltzeko ait-

9

zakia baden bezala. Hutsune batetik sortu da, besteak beste Pikurock. Musika emanaldiak ez ziren ohikoak eta hamaika urteren bueltan, egutegian txokoa egin duen jaialdi bat antolatzen dabiltza. Ez da nolanahiko lana gainera halako dimentsioetako ekimena antolatzearena. Urtarrilean biltzen dira lehenengoz. Talde txikia hasieran. Bost eta hamar lagunen arteko eztabaidak, solasaldiak eta era-bakiak dira hartu beharrekoak lehenbizi. Zein talderi deitu, zein taldek plazaratuko duen lan berria jakin, zein taldek duen arrakasta bilatu … eta guztien artean adostasunetara iritsi. Zuzenean musika taldeekin kontaktuak ere orduantxe hasiko dira. Baiezkoak eta ezezkoak. Dirutza eskatzen dutenak. Aurrekonturako aproposak izan daitezkeenak. Batzuk alboratu eta besteak konfirmatu egiten dituzte. Horrela, egunak eta hilabeteak joaten dira, kartel potentea lortu arte. Musika askotarikoa, euskal-duna eta baita erdalduna ere. Guztiek dute lekua Pikurocken.

Urriaren amaieran edo azaroaren lehen egunetan izaten da egun handia. Lehenago, astebete lehen-ago jendetzaren beharra izaten da jaialdiaren azpiegitura erraldoia prestatzeko. 100 eta 150 lagun inguru elkartu ohi dira horretarako. Edaria eskatu, barrak muntatu, eszenatokia jarri, lurra babesteko zorua jarri … ez da lan falta egoten. Egunean bertan ere boluntario asko izaten da: zerbitzatzen, takilan, dirua trukatzen, segurtasun lanetan … guztiontzat dago zer egina. Giro atseginean sortutako ekimena dela esan daiteke. Izan ere, boluntario guztiak elkartu eta Pikurocken ondoren afari baten bueltan elkartu ohi dira.

Beteta izan dira kartelak artistaz. Su Ta Gar, Gatibu, Latzen, Barricada, Txarrena, Betagarri, Berri Txarrak, Obrint Pas … Maketa lehia-keta ere ospatu zen urtebetez eta bi urtean bina egun izan du jaialdiak. Musikak ez ezik, aldarrikapenak ere baditu jaialdiak. AHT gelditzearen aldekoa ere bada festa gaua. Hamai-kagarren honetan ere, musika, festa eta aldarrikapena izan dira Pìkuroken protagonista. Irabaziak ez dira lehen-tasuna. Musika taldeek eskatutakoa ordaindu ondoren eta jaialdiaren eguna igaro ostean, gastu guztiak or-daintzeko adina diru baldin badago nahikoa izaten da.

Page 10: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

albiste laburrakHezkuntza publikoaren aldeGreba eguna izan zen irailaren 26koa. Erantzuna oso zabala izan du Euskal Herria osoan. Nafarroan be-reziki Iparraldean eta Sakana aldean. Iruñean egin ziren mobilizapenak oso handiak izan ziren. 20.000 lagun inguru eguerdian. Sarasate pasealekua bete betean zegoen.Irurtzunen ere erantzun zabala izan zuen deialdiak. Atakondoa eskolan % 60 inguru. Sapa %20, Udale-txean ia-ia %100 bulegoetan, bankuetan %100, komertzioetan %80 eta tabernetan %20 inguru. Elkarretaratzeak jendetsuak. 200-250 lagun. Ordu erdi inguru iraun zuen eta ondoren jendea Iruñera joan zen. Arratsaldean ere manifestazioa egin zen Altsasun.Murrizketarik ez! Bankuendako dirua, herriarentzat pobrezia!! eta Inasako egoera ere kontuan izan zen deialdian.

Ihauteriak berreskuratu nahian (Imotz)Aurten Imotzen bi herrietan ihauteriak ospatu dira: Erason eta Latasan. Biak otsaila bukaeran izan ziren. Erasoko inauterietako gaia “Far west” izan zen eta Erasokoa pertsonaia famatuen ingu-ruan mozorrotzeko deia. Pertsonaia mitologikoak ere izan ziren: Antton Juanbeltz Akerbeltz. Haren maltzurkeriarengatik, afaldu aurretik erre egiten da.

10

Page 11: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Askotariko mozorroak soinean (Irurtzun)Lore izan ziren batzuk. Eztia lapurtzen, er-leak ere bazituzten inguruan. Wally ezin bilatuz ibili ziren asko. The Simpson familia ere izan zen Irurtzunen. Txotxongiloz bete zen herria eta etxabereak ere ez ziren fal-ta.

11

Page 12: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

albiste laburrakUrteari hasiera emateko, mendira (Imotz)Urtero San Bartolome ermitara men-di ibilaldia antolatzen da urte berriari hasiera emateko. Aurten ere lagun dezente bildu ziren urtarrilaren lehen egunean.

Hordagoka noiznahi Euskal Herriko Mus Txapelketa ere izan dugu Irurtzunen. Euskal Herriak bizi duen zatiketa ga-inditu eta oinarri gisa zazpi herrialdetako musla-riak elkar topatzeko helburuarekin Euskal He-rriko Mus Federazioa sortu nahi dute eta emeki emeki bere sorreran pauso garrantzitsu bat izan-go da aurten egindakoa. Iaz 2.200 bikotek hartu zuen parte eta Urruñan jolastu ziren finalak. Aur-ten Arbizuko Kiroldegian izan dira. Horrez gain, noiznahi jokatzen ahal da musean Irurtzunen; Pi-kuxarren ez bada Iratxon adibidez.

12

Eztarria sano Ageda egunean osasuntsu ikusi genituen irurtzundarrak. Elurra mara-mara ari zuen arren izan ziren kantuan aritutako ausartak.

Page 13: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

HamaikagarrenezLehendabizikoan bezain besteko urduri-tasunak sumatu ziren Pikurock egunean. Zorionez, urtero moduan gaua ongi joan zen eta egindako lan guztiak merezitako eguna utzi zuen. Kartelean izen handiko taldeak beste behin eta laguntzaile asko bildu zituen beste kiroldegi inguruak.

13

Zuhaitzaren eguna Etxeberrin ospatu zuten egun berezia, arbolaren aldeko eguna hain zuzen. Zuhaitzak landatu eta eurei babes emanen dietela hitz eman. Halako eguna herritarrek bat eginda igaro zuten. Hogeita hamar landatu zituzten: sagarrondoak, lizarrak, intxaurrondoak eta gereziondoak.

ItzagaEguraldi ederra eta jendea gogoz mendira joateko. Itzagako bidean lagun dexente ibili zi-ren. Behean eguraldi ederra eta goian hotza eta haizea, argazkian ikusten den bezala. Gosaldu ondoren eta San Migel baselizari bisita egin ostean berriz maldan behera. Bidean Artaizko eliza erromaniko ederra eta herriko iturria, XIII. mendekoa ere ikusi genituen.

Page 14: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

argazklick

14

Page 15: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

15

Page 16: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

2012Udaberria

16

Page 17: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

UdaberriaApirila Maiatza Ekaina

17

Page 18: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Noiz joan zinen Txilera?

Uztailaren 29an joan nintzen Erasotik Txilera. Eta Martxoa hasierarako daukat buelta. Seihileko luze baterako nago hemen, ikasturte osorako he-men gelditu nahi nuen baina hainbat arrazoirengatik ezinezkoa izan zait luzatzea.

Erasoarra abuztu hasieratik dabil lur txiletarretan. Bere

esperientziaren berri emanen digu.

elkarrizketa erasotik-txilera

Alazne Fernandez de Muniain Magisteritza ikaslea

18

Nola sortu zitzaizun aukera?

Betidanik izan dut bidaiatzeko grina, eta unibertsitatean hasi bezain pronto argi ikusi nuen Mugikor-tasun Programa horietakoren batean izena emanen nuela. Europa eta Hego-Ameriketan egoteko au-kerak jarri nituen, eta Chile egokitu zitzaidan, Virrey Palafox programarekin. Eta horixe, otsaila aldera eman ziguten baiezko definitiboa.

Bakarrik joan zara?

Iruñeko hiru lagunekin etorri nintzen. Horietako bat nire klasekoa da, eta beste biak ezagunak dira. Laurak batera bizitzeko plana egin genuen Txilera etorri aurretik, eta halaxe izan da. Orain laurak elkarrekin bizi gara pisu polit batean eta oso ongi, inolako arazorik gabe.

Karrera amaitzera eta praktikak egitera joan zara?

Laugarren ikasturteko lehenbiziko seihilabetekorako nago hemen, eta bigarrena Iruñan egin beharra dut derrigorrez. Estantzia luzatzeko eskatu nuen, hemengo unibertsitateak baimena eman zidan bai-na Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez. Beraz, iritsi bezain laster praktikak egin beharko ditut eta gero Ikasturte Amaierako Proiektua.

Page 19: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

kapen, protesta eta mobilizazio asko daude, nahiz eta aurtengoak joan den urtekoak baino askoz xuabeagoak izan. Hemen dohain jasotzen ahal duzun hezkuntza bakarra, Lehen Hezkuntza eta Derrig-orrezko Bigarren Hezkuntza lirateke. Baina publikoa izateak kalitate onekoa ez izatea dakar. Kalitate hobea duena hezkuntza pribatua da. Batxilergoa eta unibertsitateak pribatuak dira. Txilen gainera, unibertsitate asko daude. Santiagon 50 unibertsitate gutxienez. Eta guzti horietatik hiruk bakarrik dute izaera publikoa udalerrien laguntza jasotzen dutelako batik bat. Jendea kexu da, familia asko zorpetuta daudelako haien seme-alabei hezkuntza duin bat eskaintzearren. Mobilizazioak hezkuntza publikoaren aldarrikapenarekin sortu ziren, jendearen zorra jasanezina delako eta oso egoera zailean bizi direlako. Eta hemengo mobilizazioak oso indartsuak dira, benetako manifestazioak: jendea mo-zorrotua ateratzen da kalera, batukaden bitartez soinu handia sortzen dute, pankarta itzelak presta-tzen dituzte, aldarrikapen handia daramaten kantuez josten dituzte leloak, hitzaldi informatibo asko, kontzertuak... hori bai, azkeneko momentuan beti sortzen da borroka “pakoen” kontra, ikasleek po-liziari aurre egiten diote eta hauek orduan gas lakrimojenoa botatzen dute, jendea itotzen hasi arte, batzuk ihes egiten dute eta beste asko atxilotuak eramaten dituzte. Halakoa izaten da ohiko egun bateko ikasle mobilizazioa.

Zein ezberdintasun dago hemengo hezkuntza sistemarekin?

Guk “momentuz” hezkuntza publikorako aukera dugu nahi izanez gero; subentzioak, unibertsitate publikoak... Ikusiko da gerora zer gertatzen den.

Ikasketez gain... praktikarik egiten duzue?

Nik, jasotzen dudan bekarekin, nahikoa dut lan egin gabe hemendik ibiltzeko. Praktikak bai, lau astez haur eskola batean izan nin-tzen, arrisku sozialean zegoen batean.

Non duzue etxea? Non bizi zarete? Zein zonaldetan?

Santiagoko zentroan dugu pisua.

Nolakoa da irakaskuntza Tx ilen?

Hezkuntza txiletarra egoera kritikoan dago. Joan aurretik panorama nola-koa zen banekien, eta mobilizazio asko zeudela ere bai. Baina behin Santiagon nintzela, gauzak zein egoera latzean dauden egiaztatu dugu. Txileko Gober-nuak Hezkuntzari oso gutxi eskaintzen dio, hezkuntza pribatua da gehien bat. Publikoak ez du babesik ez bermerik, udalerriak dira soilik zer edo zer ema-ten dutenak. Hori dela eta, aldarri-

19

Page 20: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Eta bidaiatzeko tartea ere edukiko zenuten... nondik ibili zarete?

Egia esan lau hilabete hauetan Santiago eta inguruetatik mugitu naiz, gertuko leku asko ezagutu di-tut, leku ikusgarriak. Behin Argentinara ere pasa izan nintzen, Mendozara. Baina orain hasten da nire bidai potentea, hiru hilabetez hemendik hara, hegoaldera lehenbizi, ondoren iparraldera, Peru eta Boliviara iritsi eta buelta Santiagora itzulerako hegazkina hartzeko... zoritxarrez!

Zerk erakarri zaitu gehien Txiletik? Zerk harritu zaitu gehien?

Hasteko, hemengo jendeak, haien eskuzabaltasunak eta momentu oro atseginak izateak, zurekiko duten interesak edo kuriositateak, alaitasunak, lotsagabe puntu horrek... Eta paisai aldetik duten abe-rastasuna eta aldi berean kontrastea. He-mengo musika, parranda... ere primerakoa da. Eta azkenik, dagoen jende aniztasuna, estilo eta gustu guztietako jendea aurkit-zen ahal duzu hemen. Jende irekia, lotsarik gabea (zentzu onean), alternatiboa, sosak irabazteko zer egiten duten ikustea ere in-teresgarria da... Hitz bakar batean esanda: zoragarria.

Paisai aldetik ikaragarria omen da Txile...zergatik?

Txileko iparraldea desertukoa da, hegoal-dea berriz basoz beterik dago, Patagonia ere hantxe dago, eta beherago antartida.

20

Page 21: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Paisaia posible guztiak Txilek dauzka.

Bertako jendearekin harremana izan duzue? No-lako jendea da?

Bai, jende asko ezagutu dugu. Egia da ere eus-kaldunekin eta katalanekin elkartzeko joera izan dugula, gertutasunagatik batez ere. Baina txile-tarrekin ere ibiliak gara, klasekoekin edo kalean ezagututakoekin. Jendea oso irekia da, jatorra, eskuzabala... zugatik kezkatzen dira, asko galde-tzen dizute... Eta, tira, batzuetan ere astunegiak dira, edo kaletik zoazela denetik oihukatzen di-

zute... Hori bai, gero Euskal Herrira itzuliko gara eta kaletik inork deus esanen ez digunez depresioak jota bukatuko dugu kar, kar, kar.

Orain arte, zer esanen zenuke ikasi duzula Txilen, modu pertsonalean? Zer ekarpen egin dizu?

Bizitza beste ikuspuntu batekin begiratu beharra dela, positiboki, aukerak aprobetxatu beharra di-rela, ez dagoela denbora galtzerik, ze bizitza tita pasatzen da. Bidaiatzeak pertsona hobeago batean bihurtzen zaituela uste dut, oso aberasgarria da.

Aholkatzeko moduko esperientzia?

Dudarik gabe. Euskal herria beti hortxe egonen da; gure lagunak, familia, betiko parrandak... beraz dudarik gabe handik ateratzea gomendatzen dut, edonora, ze zoazen tokira zoazela ere sekulako esperientzia izanen da, ziur.

Finantziazioari buruz, diru laguntzak zer kubritzen du? Eta zer ez?

Bai, ni beka batekin nabil hemen, Gobernuak eta Nafa-rroako Unibertsitate Publikoak emandakoa. Argi dago ez duela dena kubritzen baina bai parte potente bat.

Zer botatzen duzue faltan?

Familia, lagunak, herria... batez ere, baina eramangar-ria da, ez pentsa! Etxeko janaria asko botatzen dut fal-tan, baratzeko tomateak... eta kafe on bat!!! Eta nola ez, bertako parrandaren bat ere bai.

21

Page 22: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Hitzen balioaOndare ez materiala biltzen dabiltza Nafarroa osoan. Arakilen ere hemezortzi elkarrizketa egin dituzte. Berrogeita hamar urte atzera egin nahi dute, garai hartako bizimoduaren berri jasotzeko.

erreportajea

Sutondoan kontatzen zituzten istorioak ekarri nahi dituzte gogora. Nafarroako Ondare ez materiala biltzen ari da Labrit multimedia azken lau urte hauetan. Oraingoan Sakanaren txanda heldu da. Aurreko belaunaldien bizimodua jakin nahian bideo kamara hartuta batera eta bestera dabiltza. Jende helduaren bizipenak jaso eta bildu. Pasa den mendeko herriak nolakoak ziren jakitea da lan honen bidez lortu nahi dena.

Nafarroa Behera eta Nafarroa Garaiko 60 urtetik gorako populazioaren %1 eta %3aren elkarrizketak egiteko asmoa daukate. Finean pasa den mendeko bizitzaren argazki bat atera nahi dute. Aezkoan eta Baztanen eman zioten hasiera eta aurten Sakanan ari dira dokumentazioa biltzen. Lan taldea Eusko Kultur fundazioak eta Labrit multimedia enpresak osatzen du.

22

Arakilen ibiliak dira dagoeneko. He-mezortzi elkarrizketa luze egin dituzte: bi ordu izan dira bakoi-tzarekin hiz-ketan, gai asko landu baitituzte, garai bateko bizimoduaren berri izateko. Bildu dituzten datuak interesgarriak eta baliagarriak oso. Nafarroako artxiboan gorderik egonen dira guztiak. Asko dira lan horretan parte hartu duten ara-kildarrak, besteak beste: Aizkorbeko Fermin Rekalde eta Lucia Martirikore-na, Egiarretako Mikaela Eguillor eta

Page 23: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Patxi Villanueva, Ekaiko Angel Ongay eta Eulalia Garro, Errozko Francisco Gorrotxategi, Etxarrengo Martina Sario, Marcos Zubiria eta Pedro Vitoria, Etxeberriko Celestino Zubillaga, Hiriberriko German Urriza, Jeronimo Ollo,Saturnino Sarasa eta Sebastiana Sarasa, Ihabarko Joxe Arraras, Josefina Irañeta, Maria Jesus Irañeta eta Enrique Irurzun, Izurdiagako Gerardo Brun eta Alberto Larumbe, Satrustegiko Felix Amoztegi, Urritzolako Ignacio Etxarren eta Zuhatzuko Pedro Mari Yaben eta Filo Yaben.

Lehenik eta behin Udalarekin harremanetan jartzen dira taldekideak. Proiektua onartu ondoren he-rriko edadetuen zerrenda bat egiten da. Hau osatzerako orduan herriaren arabera aldatu egiten da. Herri batzuetan Udalak berak erabakitzen du nor elkarrizketatu, baina beste herri askotan lan talde bat sortzen da zerrenda egiteko. Behin zerrenda osatuta proiektua elkarrizketatuen aurrean aurkez-ten da. Haiek elkarrizketatua izatea onartu ondoren dator grabazio lana. Baina hori baino lehen lehen harremanak sortzen dituzte elkarrizketatuaren eta elkarrizketariaren artean. Horretarako bi bisita egiten dituzte. Lehenengoan kamerarik gabe joaten dira, eta, konplizidadea sortu eta gero, hurrengo batean bi orduko elkarrizketa egitera joaten dira. Proiektu hau herriko Udalekin batera finantzatuta dago, eta herri bakoitzak bere lehentasunak dauzka. Norberaren herrian artxiboa osatzea eta nor-

23

beraren herriko historia biltzea jendeari interesatzen zaio. Beraz oro har harrera positiboa izan duen lana da ondare ez ma-terialaren bila aritzearena.

Kontu kontari ibili dira. Egunerokoan egiten zituztenak, apaizak e-saten zituenak, eus-kara ezin hitz egin izana edota festetako giroaz mintzatu dira horiek guztiak.

Page 24: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

albiste laburrakUrteen ostean ere, oroimenean500 urte bete dira aurten, Nafarroan bortxaz sartu zirenetik konkista egin nahian. Garai latzen aurrean hala ere, tinko jarraitu zuen Nafarroak eta horren irudi da gaur egun ere bagarela. Hala ere, indarra eta ha-rrotasuna erabili zuten garaian, asko izan ziren bidean eroritakoak, bidean euren herria defendatzeagatik, euren eskubideen jabe izateagatik bizia galdu zutenak. Horregatik, Arakilek ere omenaldia egin zien, tonto-rrean, goiko aldean. Orarregi izeneko Gaztelua erabili zuten errefusatzeko, Gaztelatik zetozenen aurrean de-fendatzeko. Hantxe paratu berria da euren omenezko oroitarria eta aurreskua ere dantzatu diete.

Auzolanean eraikia (Imotz)Duela bi urte Erasoko Xabier Iturriotz zapata-riak herrian bertan finkatu zuen bere tailerra. Hiru etxola egin zituen. Horietako bat tailerra da, bestea haurrentzako txokoa eta hirugarrena alokairuan dauka. Laugarren etxola bat eraiki-tzen hasi ziren “Larruaren txokoa” izanen dena. Etxola horren izena “Larrañeta Borda” da. Aipatu beharrekoa da udan auzolana antolatu zela La-rruaren Txokoa izanen den etxola aurreratzeko helburuarekin. Benetan dotoreak eta ikusgarriak elkarlanean sortutakoaren emaitzak.

24

Herriko presoaren omenezMatxainadaren eguna e-kainaren 9an egin zuten Erason. Alberto Matxainen gutuna bat irakurri ondo-ren, jai giroa izan zen pro-tagonista.

Page 25: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Suaren gainetik salto Ekainaren 24a da urteko egunik luze-ena eta gaurik motzena. Barruko gaitzak askatzeko eguna eta etorkizunerako desi-rak eskatzeko eguna. Hiru aldiz gutxienez suaren gainetik salto eginda, betetzen omen dira eskatutakoak.

25

Ermitara bisita, bigarrenez Udaberrian San Bartolome ermitara bigarren mendi martxa antolatu zen. Egun bikaina atera eta lagun asko bildu ziren.

Kolorez beterik Pikuxarren erakusketa asko ikusteko aukera izan dugu. Batzuek poxpolinak zintzilikatu dituzte, besteek ema-kumeen irudiak. Mugimenduz beteriko argazkiak ere erakutsi dizkigu Ibai Viñasek.

Page 26: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

albiste laburrakDantzari ugari folklore egunean Eguraldia lagun ez bazuten izan ere, alaitasuna era-man zuten Iruñera hainbat dantzarik. Galtzorratz, Elai Alai eta Orritz izan ziren bertan. Irurtzungo dantza taldeak eta Iskidik, aurtengoan ere zenbait ikuskizun emanak dituzte, MaskaraDa egin baitzuten Bakion eta Lekunberrin. Festetan ere dantzariak izan ziren dan-tzara irteten lehenak.

26

Page 27: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

argazklick

27

Page 28: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

2012Uda

28

Page 29: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

UdaUztaila Abuztua Iraila

29

Page 30: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Argazkilaria zara afizioz eta ofizioz. Nolatan aukeratu zenuen ogibide hori?

Hamabost urte nituenean hasi nintzen argazkilaritzarekin interesatzen. Nire le-henengo argazki kamera Canon analogiko bat izan zen. Erosi ahal izateko, la-nean aritu nintzen. Lehenago, auzokide batek uzten zidan Nikon batekin aritzen nintzen. Gerora, derrigorrezko ikasketak amaitu nituenean, Irudi eta Soinu ikas-ketak egin nituen. Horri esker, Discovery Channel telebistarako sanferminetako erreportaje bat egin ahal izan nuen. Horrez gain, Nafarroako Canal 6 katean ere lan egin dut.

Zer da argazkilaritzan gehien erakartzen zaituena?

Argazkilaritza sentimenduak adierazteko erabiltzen den makina bat da niretzat. Gehienetan argazkilaria bera proiektatzen da ikusten duen horretan. Zentzua daukan hori guztia argazkian islatzen dugu. Argazkilari askok Zen mota bat di-rela pentsatzen dute. Argazkia ateratzerakoan pentsamendua zuri jarri behar da irudian soilik pentsatzeko. Argazkia atera aurretik eta ondoren trantze moduko

Argazkilaritza eta bidaiatzea dira Artzai

Jauregi argazkilariaren (Etxarren 1985) bi

zaletasun nagusiak. Duela ia bi urte

Filipinetan bizi da. Arroz soroetan argazkiak

ateratzen ematen du eguna. Soro horien

iraupena kolokan jartzen ari dira hainbat izurrite,

eta horien argazkiak egitea da, besteak beste,

haren lana.

elkarrizketa arakildik-filipinetara

ARTZAI JAUREGIArgazkilaria

bat egoten da. Niretzat komunikatzeko era bat da, eta oso gustuko dut. Argazkilaritzan gehien erakartzen nautenak pertsonak eta haien errealitateak dira. Hori bai, beti errealitate horiek errespetuz tratatuz.

Argazkilaritza ikasketak zabaltzeko asmoz, Bartzelonara joan zinen.

Hori zen nire asmoa Bartzelonara joan nintzenean, nire ikasketak garatzea. Urtebete telebistan jardun nintzen lanean, eta erabaki nuen hiri handi batera joatea lanera, profesional gehiago aurkitzeko. Gisart izeneko eskola batean ikasi nuen; oso ona da argazkilaritzaren eremuan.

Italian ateratako zenbait argazki erakusketa batean bildu zenituen duela zenbait urte. Nolakoa izan zen espe-rientzia hura?

Esperientzia oso polita izan zen. Italiara joateko aukera Bartzelonako irakasle batek proposatu zidan. Luca

30

Page 31: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

izeneko galeria batean Tarde izeneko erakusketa batean kolaboratu nuen margolari batekin. Bestea Saharako errefuxiatuekin elkarlanean egindako erakusketa da: Sura lil hurria. Saharako emakume errefuxiatuei eskolak eman genizkien argazkilaritzaren bidez euren historia kontatzeko; hori erakusketa horretan jaso genuena.

Orain Filipinetan ari zara lanean. Zer dela eta erabaki zenuen hara joatea?

Istorio erromantiko bat egon ohi da pertsona guztien bizitzan. Bikotekidea Filipinetan doktore tesia egiten ari da. Banekien haren egonaldia luzea izango zela, eta harekin etortzea erabaki nuen. Aitzakia paregabea izan da bidaiatu ahal izateko. Egia esan, oso gustura nago; urte eta erdi igaro da etorri nintzenetik, gutxi gorabe-hera.

Arroz soroetako argazkiak ateratzea da zure lana orain. Zein da zehazki funtsa?

Bi proiektu ditut martxan. Lehenengoa arroz soroetako ekosistemari buruzkoa da. Hainbat intsektu eta ani-maliaren argazkiak ateratzen ditugu. Irudi horiek bildu eta Singapurreko Zientzia Museoak liburu batean argi-taratzea nahi dugu. Horren bitartez, biodibertsitatea mantentzea zein garrantzitsua den ohartarazi nahi dugu. Asian, arroz soroetan izugarrizko izurritea dago; pestizidak erabiltzen dituzte, eta ekosistema horiek oreka galtzen dute.

Bigarren proiektua arroz soroetako izurriteek zer-nolako neurria duten jakiteko sistema berri bat sortzea da. Argazkien bitartez egin nahi dugu hori. Orain, lan hori satelite bidez egiten da, eta ez da batere zehatza.

Arroz soroetan dauden izurriteak arriskutsuak izan daitezke?

Oraintxe bertan, arroza lantzen duten Asiako nekazarientzat arazorik larrienetarikoa da. Nekazari askok

Pagliari argazkilari profesionalak erreportajeei buruzko eskolak ematea erabaki zuen. Horrela, San Remo in-gurura joan ginen. 1.000 metroko mendien magalean zauden herriak, eta bertako bizilagunak jaso ahal izan genituen argazkietan. Hala, han ateratako argazkiak bildu nituen nire lehenengo erakusketan.

Erakusketa gehiago egin dituzu?

Bai, beste bi erakusketa egin ditut. Bartzelonan, Niu

31

eta askok ez dute arroz uztarik izan urte osoan. Indonesian, adibidez, nekazari batek kontatzen zuen bi urtean ez zuela arrozik jaso. Horrek esan nahi du Indone-sian arrozaren esportazioa jaitsi egin dela. Beraz, argi dago izurriteen kudeaketan zerbait gaizki egiten ari direla.

Argazkilari moduan, Filipinetan zerk era-kartzen zaitu gehien?

Bertan bizi diren pertsonak, euren bizimo-du eta ohiturak. Herrialde tropikala denez, kolore kontrastea oso erakargarria da.

Page 32: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Ikasiz haziAtakondoa eskolak urte asko darama eskualde hainbateko hau-rrak hezten. Bi eredu izateak, A eta D, aniztasuna eta indarra ema-ten diote ikastetxeari.

erreportajea

Lur sail zabalak omen ziren Atakondoa eskolako eremuak. Aspaldian baina utzi zuen soro izatetik ikastetxe izatera. Eskolako egoitza eraiki zenetik, milaka haur pasa dira bertatik. Hazi eta hezi egin dira bertan. 1974-1975. Hori izan zen aldaketaren urtea. Lursail izatetik eskola izatera pasa baitzen Atakondoa. 820 ikasle zituen garai hartan. Gaztelaniazko eskolak gehienak, baina euskarazko ikasgaiak ere bazituzten ikasleetako batzuek: 1976. urtean haur

eta lehen hezkuntzako ikasleek zituzten euskarazko ikasgai hainbat. Ez zen eskaintza zabala, baina, pausoka eta urteak joan ahala euskarak presentzia handiagoa izan zuen ikastetxean. Hamar urte joan ziren eskolaren sorkuntzatik D eredua osorik eskaini zutenerako, 1985-1986. urtean izan zen hori hain zuzen.

Hasierak korapilatsuak izan ziren. Erronka asko zituzten aurrean eta lorpen asko egiteke. Denborak hor ere, gauzak bere lekuan jarri zituen. Gaur egun erronka asko atera ditu aurrera eta helburu eta xede asko lortu ditu. Oraindik baina, eta urtetik urtera planteamendu berriak eta ekimen ugari dituz-te eskuartean. 456 ikasle eta 50 irakasle ari dira lanean lorpen horiek guztiak betetzearren. Bi eredu-rekin lan egiten dute aspaldian: A eta D ereduekin. “Aniztasuna eta elkarrezagutza lantzeko aukera zabalagoa eskaintzen digu bi ereduak izateak”, azaldu du Felix Rey eskolako zuzendariak. Askorentzat kaltegarria da D eredua A ereduarekin batera egotearena: “euskarari egiten omen dio kalte”, esan du zuzendariak. Baina hori ez da guztiz egia. Eskolan beti saiatu dira euskarazko eremuak sortzen, baina eremu komunak albo batera utzi gabe. “Euskaldunen artean egoteko taldeak, ekimenak eta ekintzak sortzen ditugu eta elkarrekin A eta D ereduko ikasleak bat eginda aritzeko tailerrak ere eramanen di-tugu aurrera”. Horrek ematen dio aniztasuna eskolari. Haurrek lagun gehiago egin ditzakete eta jende

32

Page 33: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

gehiagorekin egin ditzakete harremanak. Patioan denok jolas dezakete denokin. Euskaldunen arteko taldeak sortzen dira, erdaldunenak ere bai, baina baita talde mistoak ere Reyren esanetan. “Euskaraz ez aritzea ez da erdaldunak tartean daudelako”, adierazi du zuzendariak. Oreka mantentzen jakitean dago gakoa. Izan ere, D eredua soilik eskaintzen duten ikastetxeetan erdara baino ez da entzuten jostaldian. Arazoa ez da bi ereduak bat egindako eskola, arazoa sakonagoa eta zailagoa da. “Urteak daramatzagu euskara ez erabiltzearen arrazoia bilatzen, baina zinez zaila da jakitea zergatik ez duten euskara erabiltzen”, azaldu du.

Euskara sustatzeko eta bultzatzeko ekimenak dozenaka egiten dituzte. Aspaldian ari dira horrekin borrokan. “Euskararen astea, euskararen eguna eta euskararen aldeko ikastaroak, ekimen puntualak eta ekintza dibertigarriak antolatzen ditugu”, dio. Kontzientzia dinamikak eta jolas asko antolatu di-tuzte azken aldian. Haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako hasierako urteetan da gehien erabiltzen dutenak euskara; hazi ahala, alboratu egiten dute hizkuntza.

Elkarrekin A eta D eredua. Atakondoatik kanpo ere elkarrekin egiten dituzte zenbait ekintza: futbolean

33

aritzen dira, dantza ikastaroak egiten dituzte edo dena delako eskolaz kan-poko ekintzetan ere bat egiten dute. Herrian ere topo egiten dute batzuek besteekin eta finean, aniztasunak on-ura dakar berarekin. Beraz, euskaraz aritzeko zailtasunen bat edo beste sor dezakeen arren, gehiago da bi e-reduak elkarrekin izateak eman deza-keena kendu dezakeena baino.

Page 34: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

albiste laburrakHerritik herrira, musikaz eta dantzaz Neguan eta udan. Bi garaietan aritu dira arakildarrak entseguetan tinko. Hasieran erritmoek ez zuten bat egiten, pitzadurak ziren nagusi soinuan. Baina den-borarekin, lanarekin eta ilusioarekin lortu dute batu-kadak soinu bakarra, gogorra eta dantzagarria izatea. Herritar asko ari da Batukadaz gozatzen. Batzuek ins-trumentuak joz, besteek entzuten. Herriz herri aritu dira alaitasuna eramaten eta talde iraunkorra izan nahi dute. Dagoeneko eginak dituzte logotipoarekin kamisetak eta aurrera jarraitzeko asmotan dabiltza.

Ibarra egiten Ospakizunaren bueltan bildu ziren Arakildarrak beste behin. Itxasperriko ermitan lehenik eta Aiz-korben ondoren. Aurten Santiago Eguna jai eguna ez izatean ospakizuna ondorengo igandean egin dute. Itsasperrin Elizkizunean Aralarko aingerua presente zegoela, ibarreko abesbatza aritu zen. Meza ondo-ren Arakilgo Udala Gerardo Brum Izurdiagako forja-ria omentzekoak ziren, baina Itsasperrira joan ezin izan zuenez, udaleko kideak bere etxera joan ziren. Bitartean, ermitan otamena izan zen. Ospakizunak Aizkorben izan zuen segida. 130 pertsona bildu ziren bazkaltzera. Arakilgo Egunak iluntzera arte izan zuen jai giroa.

34

Ludoteka haurren gozamenerako Udan Imozko haurrak elkartu eta guztiek batera jolas zezaten ludoteka antolatu zen: uztailan aste bete izan zuten aukera hain-bat herrietako lagunak elkartzeko eta abuztuan beste astebetez. Haur asko bildu ziren eta jolasean, eskulanak egiten eta irteeren bi-dez egun dibertigarriak pasa izan genituen.

Page 35: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Goi tentsioaren aurka, bizilagun asko Red Eléctrica Española (REE) delakoak Lizarraldea eta Itsaso (Gipuzkoa) artean tentsio handiko linea berri bat (400KV takoa) instalatzeko asmoa dauka. Ibilbidean dauden 69 aukeretatik askok Ollaran eta Arakil zeharkatzen dituzte. Horietako aukera bat bi bailarak ’ ditu, Ilarregitik, Txurregi eta Gaztelu tartean dagoen mendi-lepotik. Aurreikusita dago hor 50 metroko dorre bat altxatzea, 10 x10 metroko oinarriarekin.Ezaugarri hauetako tentsio handiko linea batek, osasunean kalteak izango ditu (soinua, larre elektriko eta magnetikoak...). Horrez gain, ingurumenean eta baliabide endogenetan oinarri-tutako alor ekonomikoan eragin negatiboak izango ditu (abeltzaintza ekologikoa, turismoa...). Baina beharbada garrantzitsuena justifikazio sozial eta publiko e-rreal baten gabezia da. Aurreikusitako

35

Ajearen biharamuna Festen lehen egunetik azkenera ez dago ajerik. Hala emat-en du behintzat. Egunero izaten baita kalean giro: ginkanak ez badira dantzariak, herri kirola ez bada herri bazkaria… Irurtzunen ez dago aspertzerik. Barazki guneak ere arrakasta handia lortu du bigarren urtean.

alternatiba guztiek ez dute Ollaran edo Arakil zeharkatzen, beraz, ikus daitekeenez proiektu honen oinarria ez da energia elektrikoaren hornidurarekin lotutako arazoa konpontzea. Hortaz, aurkeztutako proiektu hau, energia enpresa handien negozio pribatuen parte da ulertzen dugu. Orain duela gutxi jakin dugu proiektu hau berrikusi behar dela, baina orain-dik ez da erabat baztertu.Horregatik guztiagatik proiektuaren, bere on-dorioen eta jazarpen honen aurrean defen-tsarako dauden eskubide eta aukeren alde aritu dira.

Page 36: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

albiste laburrakKolorez beteriko egunak Gazte bazkariarekin hasi dituzte beste behin Erason herriko jaiak. Hiru egunez izaten dira festak. Gaupa-sak, tortilla txapelketa, etxez etxeko erronda mozo-rroturik, pilota partiduak, haurrendako jolasak... izaten dituzte. Aurten etxez etxeko errondako gaia kolorez beteriko aldarrikapenarekin: Harrotasunaren eguna, Gay-en aldarrikapen eguna.

Euskaratik eta euskaraz Euskararen aldeko ekitaldia udan ospatu zen. Goizetik trikitixak egon ziren. Ondoren bazkaria, haurrentzako antzerkia eta azkenik Kinterorekin musika. Haurrek bigarren eskuko denda bat sor-tu zuten. Aldarrikapenez beteriko eguna, eus-kara babestu eta bultzatzeko asmoarekin, eta alaitasunez eta festa giroan ospatutakoa.

36

Bailararen eguna Imozko eguna, urtero bezala, uz-tailan ospatu zen. Goizetik pilota partiduak, trikitixaren doinuak eta bazkaria eta arratsaldean musika egon zen. Giro aparta.

Mitologiaz eta naturaz gozatzeko eguna Abuztuaren 19an Herrien arteko bidexken inau-gurazioa egin zen, Imozko herri guztiak lotzen dituen bidearena hain zuzen ere. Bi ibilaldi egi-teko aukera egon zen: txikientzako bat ( motza-goa zena) eta helduentzako bestea. Pertsonaia mitologikoak bidetik agertu ziren: Galtzagorriak, mikelatsak…Amaieran, Etxalekun ekitaldi nagu-sia ospatu zen. Trikitixaz eta panderoaz giroturik, artisauak, alkatearen hitzak eta aurreskua dan-tzatu zen.

Page 37: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Emakumeen arteko lehia Irailaren 2an, Arraiozen, Nafarroako emakumeen herri kirol txapelketa ospatu zen. Imoztar batek txapela etxera eraman zuen, bere bikotearekin.

37

Hiru Erregeen Maila Festak bukatu ondoren, zer egin?. Badaude au-kerak. Horietako bat, mendira joan eta bota izerdian kalimotxoak, txistorra eta kubata guz-tiak. Hori egin zuen Iratxoko talde batek. Zuri-tzara joan kotxez eta Hiru Erregeen Mahaira igo. Eguraldi ederra eta giro ezin hobea. Hortxe, ar-gazkian agertzen dira denok pozik-pozik. Ea hu-rrengoa noiz den.

Arakilen omenez Itsasperrin eman zioten erromeriarekin hasiera Ara-kilgo egunari. Meza izan zuten bertako ermitan, eta ez nolanahikoa, bailarako abesbatzak zenbait kantu abestu baitzituen. Kanpoko aldean, meza amaituta-koan askaria izan zuten. Trikitilariak, txalaparta eta Uharteko erraldoiak izan ziren.

Page 38: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

argazklick

38

Page 39: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

39

Page 40: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

2012Udazkena

40

Page 41: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

UdazkenaUrria Azaroa Abendua

41

Page 42: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Italiara joateko aukera nola sortu zen?

Artearen Historia ikasten ari naiz eta argi neukan Italia ezagutu nahi nuela, horregatik nire hiru lehenengo aukerak Siena, Sizilia eta Bologna izan ziren, laugarren postuan Belgika utziz. Zorte handia izan nuen, lehenengo aukera onartua neukala adierazi zidatelako unibertsitatetik. Laugarren maila dut

Toskanan dabil gazte irurtzundarra bertako

artea eta historia ezagutzen. Artearen

Historian sakontzeko aproposa da Italia.

elkarrizketa irurtzundik-italiara

Aintzane SarasolaArtearen Historia ikaslea

42

honakoa, eta Toskanako Sienan amaituko dut.

Zenbat denborarako joan zara?

Sei hilabete igaroko ditut Italian; irailetik, otsaila edo martxoa bitartean. Hala ere eguberrietan e-txera itzuliko naiz familiarekin eta lagunekin igarotzera. Eskaera bi gelakideekin batera egin nuen, eta hiruroi eman ziguten beka. Gainera, Gasteizen historia ikasten zuten beste bi neskekin elkartu gara pisua bilatzeko eta lau euskaldun gaude etxe berean.

Zer nolako esperientzia izaten ari da?

Hasiera batean zaila izan zen. Lehenengo egunak kanpin batean igaro behar izan genituen. Baina berehala lagun berriak ezagutu genituen eta hizkuntza ikasteko ikastaroa egiten hasi ginen. Lau hila-bete daramatzat hemen jada. Orain esan dezaket, momentuz nire bizitzan bizi izan dudan denboraldi hoberena izaten ari dela. Herrialde desberdinetako pertsonak ezagutzen ari gara; alemanak, frantse-sak, ingelesak, belgikarrak, eta batez ere italiarrak.

Italieraz nola moldatzen zara?

Abbastanzabene! Sonoriuscita a difendermi. Hizkuntzarekin bilakaera garrantzitsu bat nabaritzen da; lehenengo asteetan kostata ulertzen genuen esaten zigutena. Etorri aurretik Iruñeko Hizkun-

Page 43: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

43

tza Eskolan italierako kurtso intentsibo bat egin nuen, baina hona etortzean izugarri azkar hitz egiten zuten eta asko kostatzen zitzaidan ulertzea. Urrian or-dea, Atzerritarrentzako Unibertsitatean italiera ikasten hasi ginen eta, gutxika hobekuntza nabaritu dugu. Italierak eta gaztelerak antza handia dutela askotan entzuten da baina horren erraza ez dela esango nuke nik. Baina badakigun mo-duan, hizkuntza berri bat ikasteko mo-durik hoberena, egunero entzuteko eta

hitz egiteko aukera izatea da. na Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez. Beraz, iritsi bezain laster praktikak egin beharko ditut eta gero Ikasturte Amaierako Proiektua.

Bertako jendearekin egoteko aukera izan duzu?

Bai noski! Ikaskide batek gomendatua, dantza ikastaro batean izena eman nuen eta talde zoragarri bat eza-gutzeko aukera izan dut eta haiekin pasatako momentu dibertigarriak ez ditut erraz ahaztuko. Horretaz gain eguneroko bizitzan ordu oro gaude hemengo jendearekin eta hizkuntza praktikan jartzeko momentua da, dendetan ezpada, irakasle edota kaletik zerbait galdetzen dizun horrekin.

Non bizi zarete? Italiako zein zonaldetan?

Italiako erdialdean dagoen Toskana izeneko eskualdean, Sienan hain zuzen. Toskana mundu osoan ezaguna da artearengatik, historiarengatik eta aldi berean bere paisaien edertasunarengatik. Ailegatu ginenean lilura-turik geratu ginen bere erdi aroko etxeekin eta mahastiz eta olibondoz betetako paisaiekin, batez ere irailean oraindik oso berde zegoelako eta eguzkia ateratzean, ikusi beharreko paisaia bihurtzen delako. Bestalde, Sienan, nahiz eta udan turista ugari dauden, oso gustura bizi daitekeela esan dezaket. Bere kale estu eta zaharretan beti janari usaina dago, aldapa pikoz beterik dagoen hiri txikia da eta nahiz eta orokorrean nahiko lasaia den, urte osoan zehar bere tradizioaren inguruan antolatutako ekintzak daude. Izan ere Sienan Palioa izena duen tradizio famatu bati eusten diote eta modu honetan urtean bitan Piazza del Campo-n zaldi laster-keta bat ospatzen da.

Bertako jendearekin egoteko aukera izan duzu?

Bai noski! Ikaskide batek gomendatua, dantza ikastaro batean izena eman nuen eta talde zoragarri bat ezagutzeko au-kera izan dut eta haiekin pasatako mo-mentu dibertigarriak ez ditut erraz ahaz-tuko. Horretaz gain eguneroko bizitzan ordu oro gaude hemengo jendearekin eta hizkuntza praktikan jartzeko momen-tua da, dendetan ezpada, irakasle edota kaletik zerbait galdetzen dizun horrekin.

Page 44: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Bertako jendearekin egoteko aukera izan duzu?

Bai noski! Ikaskide batek gomendatua, dantza ikastaro batean izena eman nuen eta talde zoragarri bat eza-gutzeko aukera izan dut eta haiekin pasatako momentu dibertigarriak ez ditut erraz ahaztuko. Horretaz gain eguneroko bizitzan ordu oro gaude hemengo jendearekin eta hizkuntza praktikan jartzeko momentua da, dendetan ezpada, irakasle edota kaletik zerbait galdetzen dizun horrekin.

Ikasketak egin bai, baina bidaiatzeko aukera ere izanen zenuen, nondik ibili zara?

Normalean asteburuak aprobetxatzen ditugu bidaiatzeko eta orain arte Toskanako herri desberdinak ikusi ditugu batez ere; San Gimignano, Volterra, Arezzo, Grosseto, Marina diGrosseto, Pisa, Florentzia, Montepul-ciano... Beste batzuetan aldiz, Toskanatik atera gara eta Saturniako terma naturaletara, Erromara eta beste hainbat lekuetan egonak gara. Hurrengo bidaia prestatzen ari gara orain eta Italiako iparraldera abiatuko gara Turin,, Milan, Verona eta Venezia bezalako hiriak bisitatzeko asmoz. Horretaz gain, Erasmus-a amaitu baino lehen Italia ez den beste herrialde batera joateko asmoa dugu, baina hau azterketak bukatzean izan beharko du.

Zer da gehien harritu dizuena?

Bitxikeri ugari aurkitu ditugu; pasta egunero jaten dutela, guretzat ogia bezain garrantzitsua baita. Agurtzeko orduan, bi musuak alderantziz ematen dira; eskuinetik ezkerrera, eta ezezaguna izatekotan eskua ematen zaio. Kaletik beti janari usaina dago eta aperitiboak eguerdian izan beharrean, arratsaldeko azken orduetan egiten ohi dira. Orokorrean, lehenago bazkaltzen eta afaltzen dute eta esan daiteke eguneko argia gehiago aprobetxatzen dutela.

Errepikatzeko esperientzia dela esango zenuke?

Dudarik gabe, eta behin baino gehiagotan posible izango balitz. Ateratzen ditudan esperientziak, adiskideak eta oroitzapen guztiak guztiz positiboak dira. Aurten amaitzen dut eta ezin izango dut egin, baina horrela ez balitz, Seneca beka ere eskatzera ausartuko nintzateke.

Finantziazioaz ere galdetuko dizut...bekak zenbateko diru laguntza eskaintzen du? Zein gastu ordaintzeko balio izan dizu?

OAPEE-k(Organismo Autóno-mo Programas Educativos Eu-ropeos) 110 € ematen ditu kan-poan zauden hilabete bakoitzeko eta MEC- ek (Ministerio de Edu-cación y Ciencia) 150 € hilabete bakoitzeko ere. Horretaz aparte, Nafarroako Gobernuak 90 €-ko kantitatea ematen du. Gutxi gorabehera hilero alokairua or-daintzeko ailegatzen zaigu.

44

Page 45: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Etxez etxe, atez ateZaborra biltzeko modua aldatu nahian dabiltza Sakanan. Orain, ez da ongi birziklatzen ari, egin daitekeena baino gutxiago bereizten da Sakanako Mankomunitatearen ustez.

erreportajea

Egitasmoa aurkeztua dago jendartean. Prozesu luzearen emaitza da. Hondakinen bilketa-rako emaitzak hobetzeko asmoa da, etxez etxe eta atez ate biltzeko egitasmoarena. Epe motzean legea betetzea du helburu. Baina, haratago ere joan nahi du Sakanak: zaborra hutsera eramatea eta bide berean lanpostuak sortzea bilketa prozesu berriaren bitartez. Gaikako bilketa mistoa da Sakanako Mankomunitateak mahai gainean jarriko duena. For-

mula ezberdinak erabiliko dira herriaren arabera. Herri askok osatzen dute Sakana, 32 herrik hain zuzen eta tamainaz desberdinak guztiak. Komunean ere zenbait ekintza eginen dituzte zabor bilke-ta modu berrian: Konposta egiteko gailuak etxeetara eramanen dizkiete herritarrei, bakoitzak bere zaborra konpostatzeko asmoz. Hortik aurrera, auzoka eta herrika konpostagune komunitarioak ere sortuko dituzte. Modu horretan materia organikoa zirkuitutik aldentzea lortuko da eta prozesu guztia merketzea.

Toki batzuetan, etxez etxe bilduko lirateke kartoiak eta ontzi arinak. Auto-konposta ere bai, bakoi-tzak bere etxean egindakoa. Beste eremuetan, emergentzia-guneak edo ekarpen guneak sortu eta zaborrak gaika egonen lirateke bertan, ontzietan banatua eta bertatik eramango lukete birziklatzera. Proiektua orain, herriz herri eztabaidatu behar da eta proposamenak jaso. Herritarren nahiak eta beharrak biltzeko eta aldaketak jasotzeko aukera egonen da modu horretan, adostasunetara iritsi ahal izateko. Proposamena, egitasmoa, proiektua ez dago oraindik itxita. Jendearen iritzia jakin nahi du Sakanako Mankomunitateak.

45

Page 46: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Aldaketa dator. “Legea bete behar da eta materia organikoa bakarka, beste modu batean jasotzen hasi behar da. Orain, zabor pilaketa gehiegizkoa da. Ez da ongi birziklatzen ari, beraz, al-ferrikako lana egiten gabiltza”, azal-du du Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakariak. Gaur egungo sistemak gehiago eman beharko luke. Ez gara ongi egiten ari. Hala dio lehendakariak. Ontzi-etara zaborra eramateko sistemak gehiago egin lezake, baina Sakanan gaikako bilketan ez da %25 baino biltzen. “Momentuotan 280 lagunek konpostatzen dute euren etxeetan.

2.000 gehiagok egin dezakeen lana da”, dio. Beraz, aldaketa hori gehiagorengana iritsi beharko da. Barneratzea kostako da baina onuragarria da eta behin ohitura hartuta jendeak ongi egiten du lan.

Funtsa, informazioa helaraztea da orain. “Zurrumurru faltsu asko sortu da zabor bilketarekin eta horiek ezabatu eta jendeari benetako informazioa iritsi behar zaio”. Parte hartzeko deia ere bada egiten hasi direna eta bulegoen bitartez ere informazioa zabalduko dute. “Etxeetara zuzenean abia-tuko gara inor zabor bilketa berriari buruz jakin gabe gera ez dadin”.

Hasierako proposamenean zaborra modu honetan jasoko litzake: hiru egunetan materia organikoa, bi egunetan ontzi arinak, kartoia batean eta errefusa beste batean. Jendearen beharren arabera moldatuko litzake hori gerora.

Arbizuko zabortegia itxita dago. Orain Tuterara doa trailer bidez zaborra, ontzi berdean jasotzen dena. Proposamen berriarekin, gaika biltzen, kartoi gehiago sortuko da eta hori saldu eginen da. Ontzi arinak birziklatzera eramango lirateke eta errefusa asko gutxitzen denez, hori Tuterara erama-ten jarraitzea da hasierako asmoa, hori bai, ahalik eta materia organiko gutxienarekin. “Etorkizunean ordea, hemen bertan kudeatzea da helburua: lanpostuak sortu eta Sakanan lerro berezi batean kon-postatu eta bertan komertzializatzea da xedea. Bertan landu eta bertan banatzea”.

Epe motzean sei lanpostu berri sortu dira Sakanan zabor sistema berriaren harira. Bilketa-rako beste hiru eta birziklatzen denarekin sortu daitezkeenak 12 dira epe motzean. Karasato-rrek adibide bat ere erabili du: Italian 200 en-presa ari dira lanean birziklapenaren bueltan. Europan ere datuak altuak dira. Sakanan ere hori da helburua, oraingo esfortzuak etorkizu-nean lanpostu asko sortzea.

46

Page 47: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Oraindik zehazteke daude hainbat gauza: pos-teak jarriko diren edo ez, zenbat emergentzi gune sortuko diren… oraindik ezarpen datarik ez dago finkaturik, parte hartzea falta baita eta kostua ere zehaztu behar da. A priori jakin ba-dakitena, jasotze kostuak handitu eginen direla, baina tra-tamenduan gutxitu egiten dela ere bai. Hoba-riak ere sortzea da euren nahia konposta egiten dutenen biztanleengan.

Adostasunak eta desadostasunak izanen dira ziur aski eginen den parte hartze bileretan. Altsasun kontsulta bat eginen dute zabor bilketa berriaren gaiarekin. Hala ere, alderdi politikoetatik aldendu nahi dutela adierazi du Karasatorrek. “Atez ateko proposamena denoi begirakoa da eta denon ar-tean erabakitzekoa”, adierazi du. Erabaki tekniko aproposena dela sinesturik daude Mankomuni-tatean.

15 kontzeju 15 udal. Herritarren parte hartzea falta da. Martxoan abiatu daiteke proiektu berria, baina, herritarrekin hitz egin ondoren eta gaia ongi landu ostean, guztien artean adostutakoa ezar-tzen hastea da nahia. Jendearen inplikazioa beharko da, etorkizunean eredu izateko.

47

Page 48: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

albiste laburrakINASAren itxiera Une latzak bizi ditu 2012ak Irurtzunen. Herritarrentza-ko gogorrenetakoa agian, INASA enpresaren itxierare-na izan da. Lantegian guztira 168 behargin aritu dira lanean aurten, eta zuzendaritzaren asmoa enpresa «berehala» ixtea izan da hasieratik enpresak jakinarazi duenez. Aluminio papera egiten dute duela 50 urte, eta Sakanako enpresa handienetarikoa da.Enpresa ixteko erabakia egoera ekonomikoak bul-tzatuta dela diote: iazko bigarren erdian salmenten

Gazte egun jendetsua Abendu lehen egunetan Imozko gazte eguna ospatu zen Oskotzen. Afariaren ondoren gaupa-sa egon zen Kinterorekin. Egun honek sekulako arrakasta izan zuela aipatu beharrekoa da, lagun asko bildu baitziren.

48

jaitsiera nabarmena izan zen finantza krisiaren ondorioz, eta urteko lehen hiruhilekoan egoera oker-tu dute energiaren eta metalaren prezioen igoerak eta salmenta prezioen beherakadak.Nafarroako Gobernuaren hitzak ere izan zituzten langileek, «harrituta» hartu duela berria adibidez, eta Inasaren jokaera gaitzetsi egin duela ere adierazi zuen.Soldatak herena baino gehiago jaitsiko zizkiela jakinarazi zien apirilean enpresak langileei, %35, hain zuzen. Erabaki hori ikusirik, negoziatzeko aukera gutxi ikusten zuten langileek, eta enpresari bere asmoak bertan behera uzteko eskariek huts egiten zutela ikusita, greba mugagabea hasi zuten maiat-zaren 24an. Langileek «seriotasuna» eskatu zioten enpresari, eta soldatak %24 jaisteko prest ere agertu ziren. Zuzendaritzak, ordea, langileei leporatzen die greba mugagabearen ondorioz «bezero garrantzitsuenak» galdu dituela. Erabakiaren aurretik langileen greba batzordeak ohartarazi zuen zuzendaritza «enpresa hiltzen» saiatzen ari zela.2010. urtean Bavaria Industrie Kapital enpresak erosi zuen Inasa, hura «berregituratzeko eta en-presa independente gisa iraunkor egiteko» asmoarekin. Enpresaren arabera, urte horretan 4.143.000 euro ezarri zituzten produkzio tresneria modernizatzeko, azken hamar urteetan egindako inbertsiorik han-diena.2011n enpresa berregituratzeko egindako lehen ahaleginak, ordea, ez ziren «na-hikoak» izan Irurtzungo lantegiaren iraupe-na bermatzeko. Berregituraketa horretan, 26 langile kaleratzea onartu zuen enpresak, baita langileen soldata %8 gutxitzea ere.

Page 49: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

HerriraEuskal Herri osoan bezala, Arakilen, Imotzen eta Irurtzunen ahots askok eskatu dute Euskal Presoen hurbilke-ta. Egoera gero eta jasangaitzagoa bilakatzen ari da eta gero eta behar-rezkoagoa a egoera horren amai-era. Elkarretaratze, manifestazio eta ekitaldi anitz egin dituzte bailaretan. Gaixo dauden presoak ere ekarri dituzte gogora, asko euren larrita-suna dela-eta jasangaitza zaielako kartzelan jarraitzea. Hortaz, egoerari buelta eman behar zaiolako, herrira itzultzeko eskaera egin dute behin eta berriz.

49

Gogotsu ari den taldea 2006. urtean sorturiko taldea da Gaur Ez. 2010. urtean, taldeak abeslari berri bat hartu zuen. Abeslaria imoztarra dugu, Jule. Lan berria kaleratu dute aurten. Hamar abestiz osatua dago eta GOR diskoetxearekin atera dute kalera.

Sokatik tiraka Latasan, Nafarroako sokatira txapelketa ospatu zen. Bertan Amaiur, Berriozar, Saka-na, Txantrea eta Basaburua-Imotz taldeek parte hartu zuten.

Page 50: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Pailazoen zirrara Ospakizun urtea dute pailazoek aurtengoa, izan ere, amona Josefinak 100 urte beteko ditu! Pirritxen, Porrotxen, Mari Mototsen eta Pupu eta Loreren eskuetako hatzak zein oine-tako behatzak ere behar dira halako zenbaki potoloa zenbatu eta osatzeko! Pailazoak eta lagunak amonaren baserrira joango gara gure amona eta jada birramona ere badenarekin festa egitera. Zaharra bezain polita, argia eta irudimentsua da amona. Guztiek zoriondu nahi dute Josefina maitagarria. Bada norbait , ordea, festa zapuztu nahi duena, eta gu oz-topatzen saiatuko dena etengabe. Lortuko ote du? Ala maitasuna eta alaitasuna gailenduko ote dira azkenik? Zatoz gurekin batera amona Josefinari zorionak zuri abestera!

50

Ikazkina herrian Abenduaren 24an Olentzero iritsi zen Imotzera. Urtero Erasoko mendietatik jaisten da eta herriko plazan opa-riak eta ikatza banatu ditu.

Musikaz gozatzeko aukeraKaleko giroa deserosoa denean, Pikuxarren aukera dago musika zuzenean entzuteko. Hainbat talde izan dira aurten. Askotariko musika ekarri dute Irurtzunera.

Page 51: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

argazklick

51

Page 52: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

Eskerrak:

ARAKILGO UDALA

PIKUXAR

AIZPEA

ORRITZ

TXARTEL

Proiektua aurrera

ateratzeko babesa,

diruz sostengua eta

laguntza eman digu:

Euskara Kultur Elkar-

goak, Gazteak Plazara!

ekimenaren bitartez.

Egitasmoan parte hartu dugunon artean:

• Albisteak biltzen: Haizea Fernan-

dez de Muniain, Beñat Jauregi eta Unai Razkin.

• Editore eta kazetari lanetan: Maialen Huarte.

• Maketazioa eta argazkiak: Urko Mauduit.

• Argazkiak ateratzen eta es-kuratzen lagundu dutenak: Doris Vicente, Sara Otxoa, Patxi Alegre,... eta Irurtzun Euskaraz blogera bidaltzen di-tuzten guztiei ere eskerrak.

2012

Urtekaria osatzeko lagun askoren babe-sa jaso dugu. Jende askok bidali dizkigu argazkiak eta bere herriko berriak ere helarazi dizkigu. Mila esker guztiei! Lan mardula bezain interesgarria izan da Ahotsen Mintzoa. Laukotea osatu genuen aurrera atera ahal izateko. Batzuek lan asko egin dute, besteak al-bisteak bilatzen murgildu dira,... Batzuen eta besteen ahaleginaren emaitza da eskuartean duzuena.

52

Page 53: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

OVIDELISREMODITIUS

Page 54: Ahotsen Mintzoa Urtekaria 2012

2012