Ainhoa Etxeberria García

8
DNAren erauzketaren praktika: Santi Garayalde, Ainhoa Etxeberria, Nuria Boyero eta Jose Mari Irizar. KULTURA ZIENTIFIKOA // 2015-11-24

description

ADN-ren txostena

Transcript of Ainhoa Etxeberria García

Page 1: Ainhoa Etxeberria García

DNAren erauzketaren praktika:

Santi Garayalde, Ainhoa Etxeberria,Nuria Boyero eta Jose Mari Irizar.

KULTURA ZIENTIFIKOA // 2015-11-24

Page 2: Ainhoa Etxeberria García

HELBURUA:

Lan honen helburua gibela batetik edota ziazerba batzuetatik DNA ateratzea da. Txostena honetan gibelaren adibidea azalduko dugu eta gibela batetik DNA lortzeko hurrengo materiala erabili eta prozedura hau jarraitu dugu.

MATERIALA: Praktika hau aurrera eramateko hurrengo material hau erabili genuen:

Gibela (gure kasuan untxiarena) Hauspeatze-ontziak Saiodiak

Iragazkia Area eta morteroa Alkohola (96º C-koa)

Probeta Sodio kloruro (NaCl) 2 M Mistola

Page 3: Ainhoa Etxeberria García

PROZEDURA:

Egin beharreko lehengo gauza, untxi gibela erditik ebakitzea eta morteroan jartzea da. Morteroan dagoen gibelari harea gehitu behar zaio (txikitzean mintzak puskatu ahal izateko eta nukleoak aske geratzeko) eta gibela txikitu egin behar da.

Ondoren, 50 ml ur bota behar da morteroan, gibelarekin eta harearekin nahastuz, eta biziki astindu behar da pure antzeko zerbait lortzeko. Gero, iragazkia erabiliz nahaste hau iragazi behar da zenbait alditan, harea nahastearen osagaietatik banatzeko. Banatutako nahastea probeta batean jaso behar da, neurtu ahal izateko.

+ Lortutako nahasketa hauspeakin-ontzi batean jarri behar da eta, ondoren, bolumen

bera duen sodio kloruro 2 M gehitu behar dira (honekin nukleoen eztanda lortzen dugu eta kromatina zuntzak aske geratuko dira).

Page 4: Ainhoa Etxeberria García

Hau egin eta gero, nahaste horri, 1 ml mistol gehitu behar zaio (garbigarriaria proteinekin konplexu bat eratuko du eta DNAtik banatuko da, DNA aske uzten lortuz).

Ondoren, 50 ml alkohol 96 gehitu behar zaizkio pipeta batekin nahasteari. Hau egiteko, alkohola poliki-poliki eta hauspeakin-ontziaren paretetatik bota behar da (honi esker, bi geruza sortuko dira eta interfasean DNA hauspeatuta geratuko da). Pasu honetan oso garrantzitsua da alkohola, aurretik esan dugun bezala, poliki-poliki botatzea, bi geruza horiek ahal den hoberen sor daitezen.

Azkenik, lortutako nahasketa, beira-nahasgarri batekin birarazi egin behar da modu mantso batean eta horrela geratu behar diren hiru geruzak lortuko ditugu; alegia, alkohol geruza, iragaziaren geruza eta interfasearen geruza DNArekin.

Page 5: Ainhoa Etxeberria García

ONDORIOA:

Azkenean lortutako nahaste honetan, proteinak eta koipeak beherantz joango dira, hau da, ura dagoen tokian edo ur geruzan kokatuko dira, eta alkohola goikaldean beste geruza bat sortuko du. Bestalde, ADNa uraren eta alkoholaren tartean geldituko da, interfasea deituriko geruza batean eta, ondorioz, errazago izango da DNA baztertzea eta aztertzea.

GALDERAK:

Nahasketan gatza botatzen dugu proteinak hauspeatu egiteko eta DNAtik banatu ahal izateko. Gatzak proteinen disolbagarritasuna gutxitu egiten duelako gertatzen da fenomeno hau.

Ontzi-garbigailua edo detergentea gibelaren ehun zelularrak apurtzeko erabili dugu.Detergentea koipeak disolbatzen ditu eta mintz plasmatikoaren eta nukleo zelularren osagai nagusia koipea denez mintz edo nukleo horiek apurtuko dira. Zelula mintzak apurtzerakoan DNA kanporantz ateratzen da. Irabiagailua ere zelula mintza horiek puskatzen ditu.

DNA molekula luze eta konplexu bat da eta elkartzeko joera izaten du, honi esker nahiko erraza izaten da DNA baztertzea. ADN hori isolatzeko alkoholaz baliatzen gara. DNA uretan disolbagarria da, baina, alkohola botatzen dugunean, DNA hori interfasean kokatzen da, ura eta alkoholaren geruzen artean. Honi esker, hau da, alkoholaren eraginari esker, ADNa begi-bistaz ikusi dezakegu isolatuta. Horrez gain, alkoholak DNA beste osagai zelularretatik banatzen du, azken hauek ur disoluzioan utziz.

Haragi-leuntzailea edo entzimak erabiliz zelulen proteinei eraso egiten zaie, horrela puskatu egiten ditugu proteina horiek eta oso erraz banatzen dira DNAtik. Ondorioz, errazagoa da DNA ikustea.

Nahaste hau egiteko ur hotza erabili genuen. Interneten bilatu ondoren, ur beroa erabili behar zela aurkitu genuen. Ur destilatua ere erabili daitekeela aurkitu genuen, ordea, guk iturriko ura erabili genuen. Seguruenik desberdintasunak egongo dira baino oso txikiak, beste nahaste batzuekin konparatuta berdin-berdinak baitirudite.